Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

20
Lau hilean behingo 3. jarraipen-txostena Urria—Abendua basque ecodesign center 2013

description

 

Transcript of Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

Page 1: Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

Lau hilean behingo 3. jarraipen-txostena

Urria—Abendua

bas

que

eco

des

ign

cent

er

2013

Page 2: Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

© Ihobe SA, 2014ko urtarrila Argitaratzailea: Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Ingurumen eta Lurralde Politika Saila Eusko Jaurlaritza Urkixo zumarkalea 36, 6. solairua, 48011 Bilbo Tel.: 900 150 864 Argitalpen hau paper % 100 birziklatuz egina dago.

Liburu honen edukiak, edizio honetan, ondoko lizentziaren babespean argitaratu dira: Errekonozi-mendua - Ez komertziala - Eratorritako obrarik gabe 3.0 Unported de Creative Commons (informazio gehiago: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/deed.es_ES).

Page 3: Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

3 Urria — Abendua 2013

basque ecodesign center

Aurkibidea Hornikuntza katea babestea

Hornitzaileen kudeaketatik, hornidura-katearekin lan egitera

«Hornidura-katean ingurumena bultzatzearekin konprometituta»

Ekodiseinu proiektuak

GAMESAren G114 2.0 MW On-shore aerosorgailuaren BZA

ORMAZABALen ORGANIC motako 630kVA/20kV transformadorearen BZA

Ingurumen-zaintza eta -lehiakortasuna

Ekodiseinua mugikortasunaren sektorean

Sektore aeronautikoko ingurumen-zaintzari buruzko txosten berria

Ekostegunak— Ekoeraginkortasunaren ostegunak

ErP ekodiseinuari buruzko Zuzentaraua

Life Cycle Costing (LCC)

Unibertsitateko gazteentzako eta ETEentzako babesa

Product Service System edo produktua zerbitzuduntzea

Ekodiseinua eta normalizazioa

Europako ingurumen-aztarna, produktuari eta erakundeari dagokionez

Normalizaziorako CTN 150 komitean parte hartzea

ECOEDICIONES proiektua

Ekitaldietan parte hartzea

Ekodiseinu Zentroen Europako Sarearen lehen urteurrena

«Habitataren, Zuraren, Bulegoaren eta Contractaren (HABIC) sektoreko jasangarritasuna»

“Sustasinable Lifestyles through Business and social innovations”

Argitalpen berriak

Agenda

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

15

16

17

17

18

20

Page 4: Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

4 Lau hilean behingo 3. jarraipen-txostena 2013

basque ecodesign center

Hornikuntza katea babestea Hornitzaileen kudeaketatik, hornidura-katearekin lan egitera

Basque Ecodesign Centerrek bere lehen argitalpen teknikoa kaleratu du; hornikuntza kateari ingurumen arlotik bultzatzeko eredu berria zehazteko oinarriak ezartzea du hizpide. Urte askotan zehar, ingurumen-bultzada hornitzaileetara mugatu da, zenbait ezaugarri betetzera derrigortzen zirenez. Dena dela, lan honetan aurkeztu nahi dugun ikuspegia harago doa, eta, hornitzaileen trakzioa ez ezik, hornikuntza-kate osoaren trakzioa ere jorratuko du, enpresa baten kudeaketa-alderdi orokorrez gain, enpresen arteko merkataritza- eta negozio-akordioetako ingurumen-alderdiei buruzko kontsiderazioetan parte hartzen duten elementu guztiak landuta. Hartarako, ingurumen-trakzio osoa lortzeko sistema mailakatua proposatzen da. Estrategia hori lortzeko bidean, bi alderdi osagarri aztertu ziren. Parte hartzen duten eragileak eta trakzioan eragile bakoitzaren aldetik espero daitekeen konpromiso-maila hautematea. Prozesu osoa oinarrizko bi printzipiotan oinarritzen da: ekoizlearen erantzukizun hedatua eta enpresaren jardueraren bizitza-ziklo osoa aint-zat hartzea.

Produktu baten hornikuntza katean parte hartzen duten eragile nagusiak.

Page 5: Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

5 Urria — Abendua 2013

basque ecodesign center

«Hornidura-katean ingurumena bultzatzearekin konprometituta» jardunaldia

Iragan azaroaren 15ean, Basque Ecodesign Centerrek hornikuntza katearen ingurumen-trakzioari buruzko jardunaldi teknikoa antolatu zuen Euskaltelek Derion duen egoitzan eta Euskaliten Kalitatearen Europako Astearen XIX. edizioaren barruan. Jardunaldiaren helburua kideen hornikuntza-katearen katebegi diren enpresei laguntzeko programa bat aurkeztea izan zen, ekodiseinuan eta zerbitzu korporatiboen erosketan eta kontratazioan garatzen ari diren proiektu teknikoen inguruan gaitzeko eta horietan leku emateko. Jardunaldian 2014an martxan jarriko diren ekintzak aurkeztu zituzten, bai eta horietan parte hartzeko modu praktikoa ere. Ekintzok hiru lan-programaren arabera zehaztu ziren: Jardueren Ingurumen-kudeaketa, Produktuaren (negozioaren) hornikuntza katea eta enpresaren hornigaiak eta zerbitzuak erostea eta kontratatzea. Horietako bakoitzari lotutako tresnak eta abian jarriko diren neurriak azaltzeko eta eztabaidatzeko berariazko hiru azpi-lantalde osatu ziren. Jardunaldian 100 parte-hartzailetik gora bildu ziren, eta aurrekoaz gain, Basque Ecodesign Centerraren kideetako bosten esperientzia praktikoak aurkeztu ziren: Eroski, Euskaltel, Gamesa, Iberdrola eta Vicinay Cadenas. Jardunaldiari buruzko informazio gehiago eta ondorioak jakiteko: www.basqueecodesigncenter.net

Page 6: Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

6 Lau hilean behingo 3. jarraipen-txostena 2013

basque ecodesign center

Gamesaren estrategia bere aerosorgailu modeloek Ingurumen-inpaktuko Adierazpena jasotzea denez, enpresak on-shore G114 modeloaren BZA osatzeari ekin dio. Aerosorgailuak 2.0 MW-eko potentzia du eta IEC IIA eta IIIA motako haize-abiaduretarako egiaztatuta dago. G114 modeloa 2.0/2.5 MW-eko familian handiena da; palaren luzea 56 m-koa da. Analisia egiteko, G90 aerosorgailuaren BZA hartu da oinarri gisa, 2.0/2.5 MW-eko familiakoa delako. Kasu honetan, 98 m-ko dorrea duen modeloa aztertuko da. Lehenik, makina bietan berdinak diren zatiak bereizi dira, G90arekin egindako lana aprobetxatzeko. Egun, Gamesa makinaren sistema funtzional bakoitzaren Bizitza-zikloaren Inbentarioa osatzen ari da. Makinak energia sortzeko ahalmen handiagoa duenez, G114 aerosorgailuaren ingurumen-inpaktua G90arena baino txikiagoa izatea espero da. Proiektuak barne hartzen du analisiaren amaierako berrikuspen kritikoa.

Ekodiseinu proiektuak GAMESAren G114 2.0 MW On-shore aerosorgailuaren BZA eta berrikuspen kritikoa

Page 7: Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

7 Urria — Abendua 2013

basque ecodesign center

Produktu nagusien ingurumen-ebaluazioan orain arte egindako barne-lanean oinarrituta, ORMAZABAL bere ekipo berrienetako baten Bizitza-zikloaren Analisia garatzen hasi da. Ekipoa ORGANIC motako 630kVA/20kV banaketa-transformadorea da. Produktu honen ezaugarri nagusietako bat dielektriko likido gisa ester natural biodegradagarria erabiltzean datza. Ester naturala hozteko likido dielektrikoa da. Olio begetaletatik lortzen da eta ez du gehigarri antioxidatzailerik. Ahalmen antioxidatzaile bikainaren oinarrian konposizio berezia dago, hala nola berariazko fintze prozesua, antioxidatzaile naturalak kontserbatzea ahalbidetzen duena. Proiektu honetan PSR 2000:6; Liquid- or gas-filled and dry type transformers within the range of < 1000 MVA delakoaren aginduen arabera osatuko da eta Produktuaren Ingurumen-adierazpenaren betekizunak beteko ditu (MSR 1999:2), ISO TR14025 arauaren aplikazioaren arabera. Suediako Ingurumen Ministerioaren Kudeatzailetza Kontsei-luak 2000/03/27an argitaratu zuen eta produktuen ingurumen-konparaketarako nazioarteko estandar gisa erabiltzen da.

Ekodiseinu proiektuak ORMAZABALen ORGANIC motako 630kVA/20kV transformadorearen BZA

Page 8: Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

8 Lau hilean behingo 3. jarraipen-txostena 2013

basque ecodesign center

Ingurumen-zaintza eta -lehiakortasuna Ekodiseinua mugikortasunaren sektorean

2008. urtean, Europako Batzordeak Kontsumo, ekoizpen eta industria jasangarriak lortzeko ekintza-plana osatu zuen. Bertan Europar Batasunean zein nazioarte mailan ingurumena errespetatzen duten produktuen ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko politika ezartzeko hainbat neurri proposatzen dira. Horretarako jarduera-sektore batzuk lehenetsi zituen, ondasun industrialak garatzeari lotuak (elektrikoa-elektronikoa, automobilgintza, makineria eta ekipo-ondasunak eta ontziak eta bilgarriak). Ekintza-plan horren esparruan, batzordeak ingurumen-inpaktu handieneko kontsumo-sektoreak hautemateko diagnostikoa osatu zuen, bizitza-zikloaren ikuspegia erabiliz. EIPRO izena eman zion azterlan horri. Bertan, inpaktu handieneko hiru kontsumo-esparru nagusia zehaztu ziren: elikadura, pertsonen mugikortasuna eta, oro har, hiriak. Horrenbestez, Basque Ecodesign Centerraren datozen urteetarako helburuak eskema horren arabera finkatu dira. 2014ko erronka Euskadiko mugikortasunaren sektoreari lotuta dago.

Basque Ecodesign Centerraren esparruko jarduera-sektoreak, 2013-2016 aldirako Plan Estrategikoaren arabera.

2012

2013

2014

2015

2016

Industria-ondasunak

Elikadura

Mugikortasuna

Hiri adimendunak

Kontsumo pribatua(B2B)

Herritarren kontsumoa(B2C)

2012

2013

2014

2015

2016

Industria-ondasunak

Elikadura

Mugikortasuna

Hiri adimendunak

Kontsumo pribatua(B2B)

Herritarren kontsumoa(B2C)

Page 9: Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

9 Urria — Abendua 2013

basque ecodesign center

Sektore aeronautikoko ingurumen-zaintzari buruzko txosten berria

Iragan ekainaren 24ean Bilbon aurkeztutako eta Euskal Herriko Foroaren laguntzarekin egindako Euskadiko itsas sektorerako garatutako ingurumen-zaintzari eta -lehiakortasunari buruz egindako lehen txostenari eskainitako harrera onaren ondorioz, Ideien Laborategiak txosten berri bat osatzeari ekin dio, baina, oraingoan, sektore aeronautikoari buruz. Horretarako, Hegan Euskadiko aeronautikaren eta espazioaren klusterreko lantalde teknikoarekin elkarlanean jardungo dira. Heganek 37 kide ditu eta euskal sektore aeronautiko eta espaziala indartzeko, bultzatzeko eta sustatzeko helburuarekin sortu zen. Hasiak dira lanak eta 2014ko martxoan aurkeztea aurreikusi da. Txostena osatzeko, sektoreko liderretako bat den AERNNOVA euskal enpresaren babesa eta aholkuak jasoko dira.

Page 10: Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

10 Lau hilean behingo 3. jarraipen-txostena 2013

basque ecodesign center

Ekostegunak— Ekoeraginkortasunaren ostegunak ErP produktuen ekodiseinuari buruzko Zuzentaraua: EAEn ekoitzitako produktuek eta ekipoek bete beharreko eskakizun berriak

Iragan urriaren 31n, Ihoberen egoitzan, ErP (Energy related Products) Ekodiseinuko Zuzentarauari lotutako lan-jardunaldi bat egin zen. Diseinu eta berrikuntzaren, salmenten eta ingurumenaren esparruetako euskal enpresetako 60 profesional bildu ziren; guztiak ere zuzentaraua garatzeko batzordearen lan-planean produkturen bat duten enpresak dira. Jardunaldian, planean sartutako produktuak ErP Zuzentarauaren betekizunetara egokitu behar direla adierazi zen, baldin eta CE marka erabili eta produktua EBn saldu nahi badute. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak Basque Ecodesign Centerrarekin batera antolatutako jardunaldiaren ondorioak Europako Batzordearen Enpresa eta Industria-politikarako Zuzendaritza Nagusiari helaraziko zaizkio, Batzordeak 2013ko azaroaren 30era arte zabalik eduki zuen Energia-eraginkortasunaren etiketari eta ErP Ekodiseinuko Zuzentarauari buruzko kontsulta publikorako prozesuaren baitan. Jardunaldi hartan, esperientzia, ikaskuntza eta gomendioak partekatuz, lau euskal enpresa aritu ziren: Fagor Electrodomésticos S.Koop., Protón Electrónica, Domusa, S.Koop. eta Ormazabal Corporate Technology.

ErP Zuzentarauari buruzko lan-jardunaldiko bi mahai-inguruetako irudia

Page 11: Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

11 Urria — Abendua 2013

basque ecodesign center

Life Cycle Costing (LCC): produktuen bizi-zikloari buruzko ingurumen-analisiaren bidez kostuak baloratzea

Life Cycle Costing produktu/zerbitzu bati egotzi ahal zaizkion kostu ekonomiko guztien analisia da, sorburutik balio-bizitza burutu artekoa, alegia. Diseinatzeko garaian, ingurumen-analisia egitearekin batera, bizi-zikloan produktuarekin lotutako eragile guztiengan eragina daukaten kostuak zehatz-mehatz ezagutuz gero, erabakiak beste modu batera proiektura bideratuko ez liratekeen diru-partidak gordez har daitezke. Metodologia ezagutarazteko eta enpresei analisirako gaitasunen, metodo, estandar eta tresna erabilgarrien gaineko aholkuak emateko asmoz, iragan azaroaren 28an jardunaldi tekniko bat egin zen, alderdi horiez gain, enpresen, ikerkuntzaren, unibertsitateen eta erakunde sozialen esparruetako 12 eragileren ikuspuntuak aurkeztuz. Jardunaldi hauetako material guztia eskuragarri dago webgune honetan: http://www.ihobe.net.

Page 12: Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

12 Lau hilean behingo 3. jarraipen-txostena 2013

basque ecodesign center

Unibertsitateko gazteentzako eta ETEentzako babesa Ekodiseinu ikasgelaren ikasturtearen hasiera

Ekodiseinu Ikasgelak, BEAZ Bizkaiak, Ihobek eta EHUko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak sustatutako ekimenak, ondoz ondoko hamabigarren urtez jarri du martxan esperientzia hau. Alde batetik, ikasleei prestakuntza ematea du helburu eta, bestetik, ekodiseinuan lehenengo pausoak eman nahi dituzten ETEei eta enpresei bultzada ematea. Aurten, Bilbon kokatutako Ekodiseinu Ikasgelak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) 10 ikasleri eman die, guztira, produktuen ekodiseinu osoari eta eraikuntzara aplikatutako ekodiseinuari buruzko prestakuntza. Euskadiko Ekodiseinu ikasgelako 2013-2014 ikasturtea urriaren 1ean hasi zen ofizialki eta, prestakuntza teorikoko fase bat gainditu ostean, EAEko enpresekin elkarlanean hasiko dira otsailaren 1etik aurrera, proiektuak egiten. Aurreko edizioan lortutako emaitzak eta edizio honetan parte hartzeko interesa duten enpresei parte hartzeko bidea ezagutarazteko, datorren urtarrilaren 14an, Bilboko Euskal Herriko Unibertsitateko Paraninfoko Baroja Aretoan jardunaldi tekniko bat eskainiko da.

Page 13: Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

13 Urria — Abendua 2013

basque ecodesign center

Produktu Zerbitzua Sistemen kontzeptuak (PSS edo Product Service System, ingelesez) interes handia sortu du politikarien eta enpresarien artean azken hamarkadan. Egindako ikerlanen arabera, PSSk bezeroen beharretara are gehiago egokitutako irtenbideak sortzeko ahalmena eskaintzen dute, enpresak eta ingurumenak hautemandako etekina handiagotuz. Hala, enpresen lehiakortasuna handitzea eta ingurumen-jarduera hobetzea ahalbidetu dezakete, produktuari begirako fabrikazioaren kontzeptu tradizionalari negozio-balio osagarriak erantzi ahal zaizkiolako, zerbitzu gehigarrien bidez. Produktuaren erabilerari (fabrikazioari izan ordez) begirako negozio-kontzeptu berriak zehaztuta izan dezake segida prozesu horrek; arretagunea produktu fabrikatuaren eta salduaren bidezko fakturazioan baino gehiago produktuaren erabileran datza. Produktu Zerbitzu Sistemak ezartzeko prozesuaren azken fasea emaitzarako orientazioa da. Hala, produktu fabrikatua eskuratzearen bidez asetzen ez diren bezeroaren beharrei erantzuteko alternatibak bilatu behar dira. Ikuspegi berri horrek ingurumen-hobekuntza nabarmenak dakartza. Basque Ecodesign Centerraren Ideien Labora-tegiaren azken argitalpenean ageri denez (ikus dokumentu honen 19. orrialdea), gero eta gehiago aplikatzen da bere jarduera-sektorean liderrak diren enpresetan.

Product Service System edo produktua zerbitzuduntzea Ideien Laborategiaren jardun-eremu lehenetsia

Negozio-eredu batean zerbitzuduntze-printzipioa txertatzeko jarduera-estrategiak.

Page 14: Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

14 Lau hilean behingo 3. jarraipen-txostena 2013

basque ecodesign center

2000 2005 2010 2015 2020

Nahitaezkolege-betekizunak

Ebaluatzeko etakonparatzekotresnak

Best in classErrekonozimendurakosistemak

Bektorebakarra Bektorebakarrarenbizitza-zikloa

Bektoreanitzarenbizitza-zikloa

Tresnaktxertatzea

Europakoetiketa

ekologikoa

Ingurumen-aztarna

Gutxienekoatalaseak

Gehienekoatalaseak

ErPIPPC REACH

EuP

ErP

CEmarkatua

EPDs

CarbonFootprint

Energia-eraginkortasuna

WaterFootprint

EtiketaekologikoakGreenguard

femb

2000 2005 2010 2015 2020

Nahitaezkolege-betekizunak

Ebaluatzeko etakonparatzekotresnak

Best in classErrekonozimendurakosistemak

Bektorebakarra Bektorebakarrarenbizitza-zikloa

Bektoreanitzarenbizitza-zikloa

Tresnaktxertatzea

Europakoetiketa

ekologikoa

Ingurumen-aztarna

Gutxienekoatalaseak

Gehienekoatalaseak

ErPIPPC REACH

EuP

ErP

CEmarkatua

EPDs

CarbonFootprint

Energia-eraginkortasuna

WaterFootprint

EtiketaekologikoakGreenguard

femb

Ekodiseinua eta normalizazioa Europako etorkizuneko ingurumen-aztarna, produktuari eta erakundeari dagokionez

Gráfico de los diferentes instrumentos de información ambiental en productos.

Egun, Europa mailan, 400 etiketa desberdin baino gehiago dago, guztiak ere helburu antzekoak dituztenak, baina ez dagozkienak irizpide berberei. Gainera, informaziorako bitarteko arauemailea eta produktuaren gaineko lege-betekizunak aintzat hartu behar dira. Horrek guztiak nahasmen handia eragiten dio kontsumitzaileari. Horren jakitun, Europako Batzordeak, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, egungoak 2020an ordezkatuko dituen informazio-estandar berri bat osatzeko proiektua jarri du abian. Proiektu horren izena «Produktuaren eta erakundearen ingurumen-aztarna» da. Ofizialki, iragan urriaren 21ean jarri zen abian Bruselan. Espainiako Ingurumen Ministerioaren adostasuna lortuta, Ihobe izango da ordezkari ofiziala proiektua gainbegiratzeko lantaldean. Europar Batasuneko herrialde guztiek parte hartuko dute, Europako Batzordeko lantalde teknikoaz, GKEez eta enpresa-elkarteez gain.

Page 15: Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

15 Urria — Abendua 2013

basque ecodesign center

Normalizaziorako CTN 150 komitean parte hartzea

Ingurumen arloan normalizazioak duen eta izango duen garrantziaz ohartuta, Basque Ecodesign Center AENORen Ingurumen-kudeaketari buruzko 150 Normalizaziorako Batzorde Teknikora batu da. Talde horren jarduera-esparruan ingurumen-kudeaketarako sistemen eta tresnen normalizazioa aztertzen da. Lau talde bereizten dira batzordean: SC1 Ingurumen-kudeaketarako sistemak, SC2 Ingurumen-aholkularitza eta ingurumen-jokabidearen ebaluazioa, SC3 Etiketatze ekologikoa eta Bizitza-zikloaren Analisia (BZA) eta SC4 Terminologia. Lantalde horrek Ingurumen-kudeaketarako ISO/TC 207 eta produktu mekanikoen ekodiseinu-metodologiarako CEN/PC 406 nazioarteko batzordeen funtzioak betetzen ditu Espainian.

ECOEDICIONES: inprimatutako argitalpenen ekoediziorako zehaztapen teknikoak garatzea Ingurumenaren Espainiako Kongresuaren aurreko ediziora joateko gonbidapen onartuta, iragan urriaren 30ean, Madrilen, Ihobe formalki batu zen Andaluziako Juntak sortutako lantaldera inprimatutako argitalpenen ekoediziorako zehaztapen teknikoak garatzeko, AENORen aholkularitza teknikoarekin. Ingurumen-betekizunen sorta bat beteko dituen paper-oinarriko produktu inprimatuak identifikatzeko arteztarauak zehaztea da helburua, aipatutako produktuen bizitza-zikloko faseen ingurumen-inpaktua murriztearren.

Page 16: Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

16 Lau hilean behingo 3. jarraipen-txostena 2013

basque ecodesign center

Ekitaldietan parte hartzea Ekodiseinu Zentroen Europako Sarearen lehen urteurrena

Iragan azaroaren 27an eta 28an, lehen urteurrena ospatzea xede zela, Bruselan Ekodiseinu-zentroen Europako sareko kideen topaldia egin zen (sareko kide da Ihobe, Galesko Ecodesign Centerrarekin, Frantziako Rhone Alpeak eskualdeko Ecoconception Polearekin, Flandriako OVAM agentziarekin eta Alemaniako Ipar Renaniako Effizientz Agenturrekin batera). Jardunaldian izan ziren, halaber, Michael Bennet eta Cesar Santos, Europako Batzordearen Enpresen Zuzendaritza Nagusiko ordezkari gisa. Funtzionamenduan egon den lehen urtean, sareak eskualde-arteko azterlana garatu du Europa osoko 150 enpresetan ekodiseinuak dakarren kostu-etekinari buruz. Une honetan, 6 proiektu darabiltza eskuartean, I+G+B arloko lehia-deialdi onenak aurkezteko.

Page 17: Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

17 Urria — Abendua 2013

basque ecodesign center

«Habitataren, Zuraren, Bulegoaren eta Contractaren (HABIC) sektoreko jasangarritasuna»

Habic, Habitataren eta Contractaren Euskadiko Klusterrak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren ordezkari Ihoberen laguntzarekin antolatuta, iragan azaroaren 22an, Bilbon, Ingurumenari eta Jasangarritasunari buruzko sektoreko lehen topaldia egin zen. Jardunaldiaren inaugurazioan izan zen Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi. Jardunaldian, produktuen ingurumen-ziurtagirien jabe diren ETEen talde hautatu batek bere lanaren berri eman zuten. Guztira, ehun enpresek jaso zituzten ingurumen-berrikuntzako estrategiei esker lehiakideetatik bereizteari, kostuak aurrezteari, merkatu berrietan sartzeari eta produktuak berritzeari buruzko azalpenak.

Workstudio “Collaboration for Sustasinable Lifestyles through Business and social innovations”

Iragan azaroan 4an eta 5ean, Berlinen, Europako mailako eragileen arteko topaketa ospatu zen. Negozioen arloan, berrikuntza sozialen bidez bizimodu jasangarriak ezartzeko lankidetza-bide berrien gainean gogoeta egitea zen helburua. Alemaniako Gobernuko Garapen eta Ekonomia-kooperazioko Ministerioak Ingurumenaren Europako Agentziaren eta Ekoizpen eta Kontsumo Jasangarrirako Zentroaren laguntzarekin antolatutako ekitaldira gonbidatu zuten Basque Ecodesign Centerra, bere jardun-eremua eta lankidetza publiko-pribatuko izaera direla eta. .

Page 18: Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

18 Lau hilean behingo 3. jarraipen-txostena 2013

basque ecodesign center

Argitalpen berriak Hornidura-katean ingurumena bultzatzearekin konprometituta

Hornitzaileei ingurumen-bultzada eskatzea, urte askotan, enpresek legea egoki betetzeko zuten kezkarekin lotuta egon da, eta gauza bera esan liteke ingurumen-kudeaketari buruzko oinarrizko alderdiak enpresa hornitzaileetan ezartzeari dagokionez. Dena dela, dokumentu honetan aurkeztu nahi dugun ikuspegia harago doa, eta, hornitzaileen trakzioa ez ezik, hornikuntza-kate osoaren trakzioa ere jorratuko du, enpresa baten kudeaketa-alderdi orokorrez gain, enpresen arteko merkataritza- eta negozio-akordioetako ingurumen-alderdiei buruzko kontsiderazioetan parte hartzen duten elementu guztiak landuta. Horren guztiaren oinarrian bi kontzeptu daude: Produktuaren bizitza-zikoa eta Ekoizlearen erantzukizun hedatua .

InfoErP buletina—ErP Ekodiseinuaren Zuzentarauaren eta Energia Etiketen Zuzentarauaren lege aurrerapena

Kalean da InfoErP buletinaren azken alea. Ihobek argitaratzen duen aldizkarian ErP Ekodiseinuari buruzko Zuzentarauaren (2009/125/CE) –187/2011 Errege Dekretua– eta Etiketatze Energetikoari buruzko Zuzentarauaren (2010/30/UE) –1390/2011 Errege Dekretua– lege-berritasun nagusien informazioa dator. Argitalpenak bi zuzentarauetan egindako aurrerapenen berri eman nahi die enpresei. Aipatutako zuzentarauari eta bere ondorio nagusiei eskainitako jardunaldi teknikoaren bat egin du argitalpenak (ikus dokumentu honen 10. orrialdea).

Page 19: Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

19 Urria — Abendua 2013

basque ecodesign center

Basque Ecodesign Centerraren Ideien Laborategiak osatutako argitalpen sorta baten lehendabiziko alea, ingurumen arloan garrantzia hartzen ari diren gaien oinarrizko alderdiak eta negozio-eredu berriak azaltzen dituena. Lehen ale horren ardatza Produktu Zerbitzu Sistemen kontzeptua azaltzea da (Product Service System, PSS, ingelesez). Kontzeptua, eraginak eta dagoneko aplikatu deneko adibideak azaltzen dira, euskal enpresa-ehunean gutxika-gutxika ezartzea sustatzeko.

Ideien kaierak

#1 Product Service System: Zer ekarpen egin diezaiokete nire negozioari?

#2 Elkarlaneko kontsumoa: Mehatxua edo aukera?

Interneten, gailu mugikorren eta informazioren teknologien garapena izan da berrikuntzaren motor nagusia azken hamarkadan. Kaiera honetan, elkarlaneko kontsumoa deritzon kultura-joeraren eraginak aztertzen dira; izan ere, Internet dela eta, zenbait sektore ekonomiko iraultzen ari da. Ale horretan adierazten dira joeraren zenbait argibide eta ondorio, desmaterializazioan eta produktu/zerbitzu sistemetan oinarritutako negozio-ereduak bultzatzeko duen ahalmena azaltzeaz gain.

Page 20: Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 3. jarraipen txostena

20 Lau hilean behingo 3. jarraipen-txostena 2013

basque ecodesign center

Informazio gehiago: www.basqueecodesigncenter.net

Agenda

URTARRILA 2014

Produktuaren ingurumen diseinua eta berrikuntza. Ekodiseinu Ikasgelan egindako lanak aurkeztea.2012-2013 ikasturte akademikoa. Urtarrilaren 14a Bilbo

ECOEDICIONES proiektuaren segimendurako bilera Urtarrilaren 30a Madril

Hornikuntza katea babesteko programa abian jartzea Urtarrilaren 31 Bilbo

2014 OTSAILA

Enpresekin proiektu teknikoak garatzen hastea Ekodiseinu Ikasgelan Otsailak 1 Brusela

Produktuaren eta erakundearen ingurumen-aztarnaren proiektuaren segimendurako 1. bilera Otsailak 1 Brusela

Produktu-politikak - International Trends in Ecodesign & Energy labelling Otsailak

20 eta 21 Brusela

2014 MARTXOA

Ingurumen-zaintzari eta -lehiakortasunari buruzko txostena aurkeztea – Sektore aeronautikoa martxoa Bilbo

BZArako software-tresnak erabiltzen trebatzeko modulu berria abian jartzea martxoa Bilbo

2014 URRIA

Bilbao Ecodesign Meeting 2014 urria Bilbo

Jarraian, Basque Ecodesign Centerrentzat interesa duten gertaerak eta deialdiak jasotzen ditugu, ordena kronologikoan: