BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide...

70
CLARET IKASTOLA BARNE-ARAUDIA Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 1. orrialdea

Transcript of BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide...

Page 1: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

CLARET IKASTOLA

BARNE-ARAUDIA

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 1. orrialdea

Page 2: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

ATARIKO TITULUA

1. art.- Ikastetxearen identitatea.

MARIAREN BIHOTZA Ikastola itunpeko ikastetxe pribatu bat da, eta maila hauetan ematen du heziketa: Haur Hezkuntzako lehen zikloko azkeneko mailan (“2 urte”), eta bigarren zikloko hiru mailetan; Lehen Hezkuntzako sei mailetan; eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lau mailetan.

2. art.- Entitate titularra.

1. Mariaren Bihotza Ikastolaren entitate titularra Klaretar Misiolarien Euskal Herriko Erlijio Probintzia da. Erlijio-entitate katolikoa da, eta Espainiako Estatuaren eta Egoitza Santuaren arteko esparru juridikoko gaiei buruzko akordioko 1. artikuluan aitortzen zaizkion nortasun juridikoa eta gaitasuna ditu.

2. Entitate titularrak definitzen ditu ikastetxearen identitatea eta heziketa-estiloa, eta hark dauka erantzukizun nagusia gizartearekiko, hezkuntza-administrazio eskumendunarekiko, ikasleen gurasoekiko, irakasleekiko eta administrazio eta zerbitzuetako langileekiko.

3. Entitate titularraren ordezkari ofiziala klaretar misiolarien kongregazioko Euskal Herriko Probintziako probintziaburua da.

3. art.- Ikastetxearen helbidea eta erregistroa.

Ikastola Gipuzkoako lurralde historikoan dago, Donostian, Nafarroa hiribideko 1. zenbakian (20013 posta-kodea), eta hezkuntza-administrazioaren ikastetxeen erregistroan 20004162 zenbakiarekin dago inskribatuta.

4. art.- Helburua.

Barne-araudi honen helburua da ikastetxearen antolaketa eta funtzionamendua arautzea, eta Donostiako Mariaren Bihotza Ikastolako hezkuntza-komunitatea osatzen duten guztien parte-hartzea sustatzea.

5. art.- Printzipio dinamizatzaileak.

Ikastetxearen antolaketak eta funtzionamenduak printzipio hauek izango ditu oinarri:

a. Ikastetxearen izaera katolikoa eta euskalduna.b. Ikastetxearen Izaera Propioa definitzean finkatutako heziketa-eskaintza

osoki burutzea. c. Ikastetxea hezkuntza-komunitate gisa egituratzea.d. Heziketa-prozesuan ikasleen interesak lehenestea, erabakiak hartzeko

irizpide bideratzaile gisa. e. Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea.

6. art.- Ikastetxerako funts publikoak baliatzea.

LODEko IV. Tituluan eta hura garatzen duten arauetan xedatutako hezkuntza-itunen erregimenaren barnean dago ikastetxea.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 2. orrialdea

Page 3: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 3. orrialdea

Page 4: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

I. TITULUAHEZKUNTZA-KOMUNITATEA

1. KAPITULUA HEZKUNTZA-KOMUNITATEKO KIDEAK

7. art.- Kideak.

1. Ikastetxea hezkuntza-komunitate gisa egituratuta dago; hura osatzen duten pertsonek, elkarrekiko harremanaren bidez eta heziketa-jardueran esku hartuz, ikastetxearen baterako helburuak bere egin eta aberasten dituzte.

2. Hezkuntza-komunitateko funtzioak eta erantzukizunak banatzean, kontuan hartzen da zer ekarpen egiten dioten kideek guztion proiektuari: entitate titularrak, irakasleek, ikasleek, gurasoek, legezko ordezkariek edo tutoreek, administrazio eta zerbitzuetako langileek, eta beste kolaboratzaile batzuek.

8. art.- Eskubideak.

Hezkuntza-komunitateko kideek eskubide hauek dituzte:

a. Norberaren eskubideak, osotasuna eta duintasuna errespetatzea.b. Ikastetxearen Izaera Propioaren, hezkuntza-proiektuaren eta barne-

araudiaren berri jakitea. c. Ikastetxearen funtzionamenduan eta bizitzan parte hartzea, barne-araudi

honetan xedatutakoa betez. d. Ikastetxeko edozein estamenturekin bilerak egitea, eskola-bizitzarekin

lotutako gaiak aztertzeko, hala badagokio aurretiaz entitate titularraren baimena jasota.

e. Hezkuntza-komunitateko estamentuetako kideen elkarteak sortzea, legerian xedatutakoarekin bat.

f. Dagokion organoari eskaerak eta kexak aurkeztea, idatziz. g. Organo eskudunari erreklamazioak aurkeztea, eskubideak urratu bazaizkie. h. Legerian, ikastetxearen Izaera Propioan eta barne-araudi honetan aitortutako

gainerako eskubideak erabiltzea.

9. art.- Betebeharrak.

Hezkuntza-komunitateko kideek betebehar hauek dituzte:

a. Ikasleen ikaskuntza-prozesuan laguntzea.b. Hezkuntza-komunitateko kideen eskubideak onartzea eta errespetatzea:

entitate titularrarenak; ikasleenak; irakasleenak; gurasoenak; administrazio eta zerbitzuetako langileenak; eta gainerako kideenak.

c. Ikastetxearen Izaera Propioa, hezkuntza-proiektua eta barne-araudi hau errespetatzea, bai eta bizikidetza-arauak eta antolaketa- eta funtzionamendu-arauak ere, eta era berean, jarduerekin eta zerbitzuekin lotutako arauak errespetatzea, eta irakasleen aginpidea eta heziketa-jarduerarekin lotutako jarraibideak eta orientabideak aintzat hartzea.

d. Ikastetxearen irudia errespetatzea eta sustatzea.e. Kide diren organoen bileretara joatea eta parte-hartzea.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 4. orrialdea

Page 5: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

10. art.- Bizikidetza-arauak.

1. Ikastetxeko bizikidetza-arauek jokabide egokiak definitzen dituzte, sustatu beharrekoak direnak helburu hauek lortze aldera:

a. Pertsona osoki garatzea.b. Ikastetxearen hezkuntza-helburuak lortzea, Izaera Propioa eta hezkuntza-

proiektua garatuz. c. Hezkuntza-komunitatea sendotzea.d. Ikastetxean giro ona sortzea, heziketa-jardueran nahiz harremanen

esparruan.e. Heziketa-jardueran parte hartzen duten pertsona guztien eskubideak

errespetatzea.

2. Hauek dira ikastetxeko bizikidetza-arauak:

a. Hezkuntza-komunitatea osatzen duten pertsonen osotasun fisikoa nahiz morala eta ondasunak errespetatzea, bai eta ikastetxeko jarduerak egitean edo zerbitzuak ematean bertako kideekin harremana duten gainerako pertsona eta erakundeenak ere.

b. Pertsonak banakotasunez osoki garatzeko prozesua errespetatzea eta ez diskriminatzea.

c. Besteekiko harremanetan bidezko jokabidea izatea; batik bat, hizkera egokia eta adeitsua erabiltzea.

d. Norberaren lanak egitean eta funtzioak betetzean gogotsu eta erantzukizunez aritzea.

e. Hezkuntza-komunitateko kide guztien lana eta funtzioa balioestea. f. Heziketa- eta bizikidetza-jardueretan parte hartzea eta laguntzea. g. Eskola-bizitzan fede onez eta zintzotasunez jokatzea.h. Norberaren higienea eta irudia zaintzea, eta horrekin lotutako

ikastetxeko arauak betetzea. i. Norberari ohartarazpen edo zuzenketarik eginez gero, ikuspegi

baikorraz hartzea. j. Ikastetxeko eraikina, altzariak, instalazioak eta materiala egoki

erabiltzea, kontuan hartuta zer erabilera duten eta zein diren erabiltzeko arauak, eta sarbide mugatua duten ikastetxeko eremuak errespetatzea.

k. Ikastetxeko antolaketa-, bizikidetza- eta diziplina-arauak betetzea. l. Hezkuntza-komunitateak oro har eta estamentuetako bakoitzak

indarrean dagoen legerian eta barne-araudi honetan ezarritako betebeharrak betetzea.

2. KAPITULUAENTITATE TITULARRA

11. art.- Eskubideak.

Entitate titularrak eskubide hauek ditu:

a. Ikastetxearen Izaera Propioa zehaztea, errespetatzen dela bermatzea, eta dinamizatzea, eraginkortasuna lortze aldera.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 5. orrialdea

Page 6: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

b. Hezkuntza-komunitatearekin batera ikastetxeko hezkuntza-proiektua lantzea, ikastetxearen Izaera Propioa hartan jasotzea, eta proiektua onartzea.

c. Ikastetxea zuzentzea, haren ordezkaritza-funtzioa betetzea, eta antolaketaren eta kudeaketaren erantzule nagusia izatea.

d. Ikastetxearen kudeaketa ekonomikoa antolatzea.e. Ikasketa berrietarako baimenak eskatu beharko liratekeen erabakitzea,

edota jada baimendutakoak aldatu edo azkendu beharko liratekeen erabakitzea.

f. Hezkuntza-itunak sinatuko diren erabakitzea, bai eta aldatu edo azkenduko diren ere.

g. Zer jarduera egingo diren eta zer zerbitzu emango diren erabakitzea.h. Ikastetxearen barne-araudia egin dadin sustatzea, eta Eskola Kontseiluak

onar dezan proposatzea.i. Ikastetxeko kide bakarreko gobernu- eta kudeaketa-organoak izendatzea

eta kargutik kentzea, bai eta organo horien Eskola Kontseiluko ordezkariak ere, barne-araudi honetan ezarritakoarekin bat.

j. Heziketa-jardueraren koordinazio-organoak izendatzea eta kargutik kentzea, barne-araudi honetan xedatutakoarekin bat.

k. Ikastetxeko langileak hartzea, kontratatzea, izendatzea eta kargutik kentzea.

l. Indarrean dauden xedapenetan ezarritakoa kontuan hartuta, ikastetxeak ikasleak onartzeko araudia zehaztea, eta onartzen diren edo kanpo geratzen diren erabakitzea.

m. Bizikidetzarako oztopo diren jokabideak zuzentzeko ekimenez jardutea. n. Ikastetxeko Eskola Kontseiluak onartutako bizikidetza-arauak garatzea

eta zehaztea.

12. art.- Betebeharrak.

Entitate titularrak betebehar hauek ditu:

a. Ikastetxearen Izaera Propioaren, hezkuntza-proiektuaren eta barne-araudiaren berri ematea.

b. Ikastetxearen funtzionamenduaren eta kudeaketaren erantzukizuna bere gain hartzea, hezkuntza-komunitatearen, gizartearen, Elizaren eta administrazioaren aurrean erantzuteko.

c. Ikastetxearen baimena, ikasketen antolamendua eta hezkuntza-itunak arautzen dituzten arauak betetzea.

13. art.- Entitate titularraren ordezkaritza.

Entitate titularraren ohiko ordezkari izatea zuzendari nagusiari dagokio, barne-araudi honetan ezarritako moduan.

3. KAPITULUAIKASLEAK

14. art.- Eskubideak.

Ikasleek eskubide hauek dituzte:

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 6. orrialdea

Page 7: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

a. Pertsona gisa osoki garatzea bermatuko dien prestakuntza jasotzea. b. Norberaren kontzientzia-askatasuna, erlijio-usteak eta uste moralak

errespetatzea.c. Norberaren errendimendu akademikoa irizpide publiko eta objektiboen

bidez baloratzea.d. Ikasketa- eta lanbide-orientabidea jasotzea.e. Beharrezko informazioa jasotzea, aukera izan dezaten familiako

gabetasunengatik, gabezia ekonomikoengatik edota arlo soziokulturalekoengatik laguntza konpentsatzaileak baliatzeko, bai eta senideei istripu edo zorigaiztorik gertatuz gero gizarte-babeseko neurriak baliatzeko ere.

f. Beren osotasun fisikoa eta duintasuna errespetatzea, bai eta intimitatea ere, norberaren datu pertsonalak erabiltzean.

g. Ikastetxean elkartzeko, parte-hartzeko eta biltzeko eskubidea, legerian xedatutakoa oinarri hartuta.

h. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko Dekretuan (201/2008 Dekretua, abenduaren 2koa) aitortzen zaizkien gainerako eskubideak.

15. art.- Betebeharrak.

Ikasleek betebehar hauek dituzte:

a. Ikastea eta prestakuntza-jardueretan parte hartzea; batez ere, curriculumen garapenera bideratzen direnetan.

b. Heziketa- eta ikaskuntza-prozesuarekin loturiko irakasleen jarraibideak betetzea, eta haien aginpidea errespetatzea.

c. Eskoletara garaiz iristea eta ikastetxeko ordutegia eta egutegia betetzea. d. Eskolako bizikidetza ona izan dadin laguntzea eta parte hartzea,

ikastetxean ikasketa-giro ona sortzeko, betiere ikaskideek duten hezkuntza-eskubidea errespetatuz.

e. Hezkuntza-komunitateko kideen kontzientzia-askatasuna, erlijio-usteak eta uste moralak errespetatzea.

f. Hezkuntza-komunitateko kide guztien duintasuna, osotasuna eta intimitatea errespetatzea.

g. Ikastetxeko antolaketa-, bizikidetza- eta diziplina-arauak betetzea.h. Ikastetxeko instalazioak eta material didaktikoak zaintzea eta egoki

erabiltzea. i. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako

ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko Dekretuan (201/2008 Dekretua, abenduaren 2koa) ezartzen zaizkien gainerako betebeharrak.

16. art.- Onarpena.

Ikasleak onartzea ikastetxeko entitate titularraren eskumena da, eta eskumen hori egikaritzean EAEn indarrean dagoen horri buruzko legerian xedatutakoa bete behar du.

4. KAPITULUAIRAKASLEAK

17. art.- Eskubideak.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 7. orrialdea

Page 8: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

Irakasleek eskubide hauek dituzte:

a. Beren heziketa-funtzioa askatasunez garatzea, norberaren lanpostuaren ezaugarriei egokituz, eta betiere ikasleen eskubideak eta ikastetxearen oinarrizko ideiak errespetatuz.

b. Etengabeko prestakuntza izatea.c. Etapako programazioak egiten parte hartzea.d. Beren metodologia etapako programazioa oinarri hartuta lantzea, eta

dagokion mintegiarekin koordinatuta. e. Ebaluazioa askatasunez egitea, etapako programazioan ezarritako

irizpideekin bat.f. Ikastetxeko baliabide materialak eta instalazioak erabiltzea, heziketa-

helburuetarako, kontuan hartuta erabiltzeko arauak.g. Klaustroari, hezkuntza-koordinaziorako organoei edota maila berean

eskolak ematen dituzten irakasle-taldeei dagozkien pedagogia-arloko erabakiak hartzen parte hartzea.

h. Ikastetxeko Eskola Kontseiluko beren ordezkariak hautatzea.

18. art.- Betebeharrak.

1. Irakasleek betebehar hauek dituzte:

a. Dagozkien funtzioak betetzea, indarrean dagoen legerian xedatutakoaren arabera eta beren kontratuan edota izendapenean ezarritako baldintzak betez.

b. Urteko programazio orokorrean jasotako ikastetxeko edo ikastetxetik kanpoko jarduera osagarrietan parte hartzea, sustatzeko jarreraz.

c. Ikastetxeko hezkuntza-proiektuaren helburuak lortzen laguntzea, eta norberaren funtzioak betetzean aintzat hartzea etapako programazioetan ezarritako gidalerroak.

d. Irakasten duen ikasgaiaren edo dagokion arloaren programazio espezifikoa lantzen parte hartzea, maila horretako irakasle-taldearekin eta dagokion mintegiarekin batera.

e. Ikasgelarako programazioa egitea.f. Ikasleen ikaskuntza-prozesua ebaluatzea. g. Ikasleei irakasten duen ikasgaiarekin edo dagokion arloarekin lotutako

ikasketa- eta lan-teknika espezifikoei buruzko orientabidea ematea, hari buruzko jarduera praktikoak eta mintegiak bideratzea, eta egindako probak ikasleekin batera aztertzea, iruzkinak eginez.

h. Norberaren funtzioak betetzean ordenari eta diziplinari eusteko neurriak hartzea.

i. Eskola-ordutegia eta –egutegia zorrotz betetzea.j. Norberaren lan-jardueran hobetzen saiatzea.k. Lanbideko isiltasunari eustea.

2. Irakasleek funtzio hauek dituzte, besteak beste:

a. Egokitu zaizkien arlo, ikasgai eta moduluen programazioa eta irakaskuntza.b. Ikasleen ikaskuntza-prozesuaren ebaluazioa, bai eta irakaskuntza-

prozesuena ere. c. Ikastetxeko jardueretan, begirunezko eta tolerantziazko jarrera egon dadin

laguntzea, eta parte-hartzea eta askatasuna sustatzea, ikasleek gizarte demokratikoaren berezko balioak barnera ditzaten lortze aldera.

d. Ikasleen tutoretza, ikaskuntza zuzentzea eta bideratzea, eta heziketa-prozesuan laguntzea, familien lankidetzarekin.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 8. orrialdea

Page 9: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

e. Ikasleei heziketari, ikasketei eta lanbideei buruzko orientabidea ematea, beharrezkoa izanez gero zerbitzu edo sail espezializatuen laguntzaz.

f. Norberari egokitu zaizkion heziketa-, kudeaketa- eta zuzendaritza-jardueren koordinazioa.

g. Ikastetxeko jardueran oro har parte hartzea.h. Ikerketa, esperimentazioa eta norberaren esparruari dagozkion irakaskuntza-

prozesuen etengabeko hobekuntza.i. Ikasleen garapenari erreparatzea, alderdi hauetan: adimena, afektibitatea,

psikomotrizitatea, gaitasun sozialak eta garapen morala.j. Aldian behin familiei informazioa ematea seme-alaben ikaskuntza-prozesuari

buruz, bai eta orientabidea ematea ere, prozesu horretan laguntzeko moduari buruz.

k. Hezkuntza-arloko administrazioek edo ikastetxeak zehaztutako ebaluazio-planetan parte hartzea.

l. Ikastetxeak programatutako ikastetxeko edo ikastetxetik kanpoko jarduera osagarriak antolatzea, eta haietan parte hartzea, sustatzeko jarreraz.

3. Irakasleek, aurreko atalean aipatutako funtzio horiek betetzean, lankidetzaren eta talde-lanaren printzipioak izango dituzte oinarri.

19. art.- Onarpena.

1. Irakasle-plaza hutsak betetzea ikastetxeko entitate titularraren eskumena da. Entitate titularrak hartutako erabakien berri emango dio ikastetxeko Eskola Kontseiluari, bai eta irakasle berrien curriculumaren berri ere.

2. Aurreko atalean aipatutakoa bete beharrekoa izanik ere, itunpeko mailetan, irakasle-plaza hutsak betetzeko LODEko 60. artikulua aplikagarria bada, entitate titularrak betebeharra izango du, gainera, jendaurrean jakinarazteko, eta aldi berean deialdia egin beharko du Eskola Kontseilua hamar egun naturaleko epean bil dadin, izangaiak hautatzeko irizpideak adosteko; irizpideek, betiere, printzipio hauek izango dituzte oinarri: meritua, gaitasun profesionala, eta ikastetxearen eta irakasle-lanpostuaren ezaugarriekiko egokitasuna. Plaza huts guztietarako irizpide orokor batzuk ezarri ahal izango dira. Entitate titularraren eta Eskola Kontseiluaren artean adostasunik ez badago irizpideak zehaztean, hezkuntza-eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoko 61. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

3. Irakasle-plaza hutsak ikastetxean lanaldi osoan jarduten ez duten irakasleei ordutegia zabalduz bete ahal izango dira, edota lan-utzialdian dauden irakasleekin edo antzeko egoera batean daudenekin; bestela, ikastetxeko entitate titularrarekin lan-kontratuko harremana ez duten irakasleek bete ditzakete plaza horiek, indarrean dagoen legerian xedatutakoaren arabera.

4. Izangaia hautatzeko prozedurak iraun bitartean, entitate titularrak aldi baterako bete ahal izango du irakasle-plaza.

5. KAPITULUAGURASOAK

20. art.- Eskubideak.

Gurasoek edo legezko tutoreek eskubide hauek dituzte:

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 9. orrialdea

Page 10: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

a. Ikastetxeak ematen duen heziketa-mota ikastetxearen Izaera Propioan eta hezkuntza-proiektuan zehaztutakoa izatea.

b. Seme-alabek edo tutoretzapekoek bermatuta izatea kalitatezko heziketa, hezkuntza-legeetan ezarritako helburuak lortzera bideratua.

c. Ikastetxean seme-alaben heziketa-prozesuaren garapenarekin zerikusia duten gaietan parte hartzea.

d. Seme-alaben ikaskuntza-prozesuari buruzko informazioa jasotzea, bai eta haien integrazioari buruzkoa ere, gizarte- eta hezkuntza-esparruetan.

e. Seme-alaben ikasketa- eta lanbide-ildoari eragiten dioten erabakiei buruz iritzia ematea.

f. Ikastetxeko irakasleekin biltzeko aukera, ezarritako ordutegietan.

21. art.- Betebeharrak.

Gurasoek betebehar hauek dituzte:

a. Familiaren eta ikastetxearen arteko lankidetza egokia izan dadin saiatzea, hezteko eginkizunean ahalik eta eraginkortasunik handiena lortze aldera. Horretarako:

○ Zuzendaritza-taldeak edo tutoreak seme-alaben heziketari buruz hitz egiteko elkarrizketa edo bileretara dei egitean, joan egin beharko dute.

○ Beharrezko neurriak hartu beharko dituzte seme-alabek hezkuntzako derrigorrezko maila guztiak egin ditzaten eta eskolara jarraitutasunez joan daitezen.

○ Seme-alabak eskolan bidaltzen dizkieten ikasketa-jarduerak egitera bultzatuko dituzte, eta aldi berean ikastetxetik kanpo ere heziketa-jarduera hori eraginkorra izan dadin lagungarriak diren egoerak sortzen saiatuko dira.

○ Hezitzaileei seme-alaben nortasunaren eta egoeraren alderdi esanguratsuei buruzko informazioa emango diete, garrantzitsuak izan daitezkeenak haien prestakuntzari begira, bai eta eskolako ingurunean integratze aldera ere.

○ Seme-alaben errendimendua hobetzeko ikastetxeak eta familiak adostutako konpromisoetatik eratorritako jardueretan parte hartuko dute.

b. Ikastetxearekin hitzartutako kontratu-harremanetik eratorritako betebeharrak betetzea.

c. Ikastetxeko langileek beren gaitasun tekniko-profesionalak gauzatuz duten jarduna errespetatzea.

d. Seme-alabak eskolara etortzen ez badira edo garaiz etortzen ez badira, idatzi bat aurkeztea, arrazoiak emanez.

e. Ikastetxeko antolaketa- eta bizikidetza-arauak errespetatzea, dagozkien alderdietan.

6. KAPITULUAADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEAK

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 10. orrialdea

Page 11: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

22. art.- Eskubideak.

Administrazio eta zerbitzuetako langileek eskubide hauek dituzte:

a. Hezkuntza-komunitatean sartzea, hartako kide gisa.b. Ikastetxearen helburuei eta antolaketari buruzko informazioa jasotzea, eta

dagozkien alderdietan bideratzen edo aurrera eramaten parte hartzea. c. Etengabeko prestakuntza.

23. art.- Betebeharrak.

Administrazio eta zerbitzuetako langileek betebehar hauek dituzte:a. Dagozkien funtzioak betetzea, beren kontratuan edota izendapenean ezarri

zaizkien baldintzak betez. b. Beren lan-jardueran hobetzen saiatzea.

24. art.- Onarpena.

Administrazio eta zerbitzuetako langileak ikastetxeko entitate titularrak izendatu edo kargutik kenduko ditu, arlo horretan indarrean dagoen legeria betez.

7. KAPITULUABESTE KIDE BATZUK

25. art.- Beste kide batzuk.

Hezkuntza-komunitateko kide izan daitezke, halaber, ikastetxeko entitate titularrak zehaztutako programekin bat datozen heziketa-jardueretan parte hartzen duten beste pertsona batzuk: kolaboratzaileak, ikasle ohiak, boluntarioak eta abar.

26. art.- Eskubideak.

Hezkuntza-komunitateko beste kide horiek eskubide hauek dituzte:

a. Eskolako ingurunean jendaurrean jakinaraztea kolaboratzaileak edo boluntarioak direla.

b. Dagozkien funtzioak betetzea, betiere aplikagarria den legeriak eta entitate titularrak ezarritako moduan.

27. art.- Betebeharrak.

Hezkuntza-komunitateko beste kide horiek betebehar hauek dituzte:

a. Beren funtzioak betetzea, barne-araudi honetako 25. artikuluan aipatutako programetan ezarritakoaren arabera.

b. Ikastetxeko ohiko jarduera ez oztopatzea.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 11. orrialdea

Page 12: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

II. TITULUAHEZIKETA-JARDUERA

28. art.- Printzipioak.

1. Ikastetxearen heziketa-jarduera Izaera Propioaren inguruan egituratzen da, kontuan hartuta legeria aplikagarria, bertako eragileen eta helburu direnen ezaugarriak, ikastetxearen baliabideak eta kokatuta dagoen lekuko ingurunea.

2. Ikastetxearen heziketa-jardueraren ardatza hezkuntza-komunitateko kideak dira, eta bakoitzak bere ekarpen bereizgarria eginez jarduten du.

3. Ikastetxearen heziketa-jarduerak zenbait alderdi integratzen eta elkarrekin lotzen ditu: ikasketekin lotutako alderdiak, prestakuntzari dagozkionak, pastoralgintzakoak eta ikastetxearen Izaera Propioaren helburuak lortzera bideratutako beste batzuk. 29. art.- Izaera Propioa.

1. Entitate titularrak eskubidea du ikastetxearen Izaera Propioa ezartzeko eta aldatzeko.

2. Ikastetxearen Izaera Propioan alderdi hauek definitzen dira:

a. Ikastetxearen nolakotasuna, ezaugarriak eta funtsezko helburuak, eta sortu izanaren arrazoia.

b. Heziketa-jarduera gidatzen duen pertsonari buruzko ikuspegia.c. Ikastetxean sustatzen diren balioak, jarrerak eta jokabideak. d. Ikastetxearen oinarrizko pedagogia-irizpideak.e. Ikastetxearen antolaketa-egituraren oinarrizko elementuak, eta

hezkuntza-komunitatea, egitura horren ardatz den aldetik.

3. Ikastetxearen Izaera Propioan aldaketarik egin nahi izanez gero, hezkuntza-komunitateari jakinarazi behar zaio, aurretiaz eta nahikoa denboraz.

30. art.- Ikastetxearen hezkuntza-proiektua.

1. Hezkuntza-proiektuak barnean hartzen du ikastetxearen Izaera Propioa, eta lehentasunak ezartzen ditu helburuak epe jakin batean lortzeko, kontuan hartuta zein diren behar eta eskakizun garrantzitsuenak, alderdi hauek aztertuta ondoriozta daitekeenez:

a) Hezkuntza-komunitateko kideen ezaugarriak.b) Ikastetxea kokatuta dagoen lekuko ingurune hurbila.c) Tokiko, autonomia-erkidegoko, herrialdeko eta nazioarteko gizarte-egoera. d) Elizaren pastoralgintzako lehentasunak.

Ikastetxeko hezkuntza-proiektuan hainbat alderdi biltzen dira: balioak, helburuak eta lehentasunezko jardunbideak; bizikidetza-plana; ikaskuntza-prozesuan hizkuntzak erabiltzeko irizpideak; aukerako ikasgaien eskaintzarako irizpideak; ebaluazio-prozesuaren alderdi orokorrak; tutoretza-jardunaren plana eta aniztasuna tratatzeko neurriak; eta ikastetxeak zehaztutako beste alderdi batzuk. Hori guztia euskal gizartearen testuinguru sozioekonomikoari zein kulturalari eta ikastetxearen

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 12. orrialdea

Page 13: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

inguruneari egokituta, eta kontuan hartuta ikasleen ezaugarriak eta beharrak, azken finean neurri horien xede nagusia baita ikasleek beharrezko gaitasunak bereganatzea eta finkatutako helburuak lortzea.

2. Hezkuntza-proiektua Euskal Herriko Misiolari Klaretarrek prestatzen dute, hezkuntza-administrazioak ezarritako curriculumak zehaztuz, etapako curriculum-proiektuen bitartez. Proiektu hori lantzeko, ikastetxeko hezkuntza-komunitateko atalek, elkarteek, gobernu- eta kudeaketa-organoek, eta koordinazio-organoek parte hartzen dute, betiere entitate titularrak ezarritako prozedurari jarraituz. Hezkuntza-proiektua lantzeko prozesua zuzendari nagusiak zuzentzen du, eta hark betearazten eta ebaluatzen du.3. Hezkuntza-proiektuan ezarritako helburuen lorpen-maila ikastetxearen eskaintzaren kalitatearen adierazle da.

31. art.- Pastoralgintzako proiektua.

Pastoralgintzako proiektua hezkuntza-proiektuaren parte da; harekin lotuta soilik uler daiteke, eta hark ematen dio zentzua eta izateko arrazoia. Bi helburu ditu:

a. Hezkuntza-proiektuaren barnean kristau-ibilbidea sustatzea. Ibilbide horrek bideratzen du heziketa-prozesu guztia, eta haren bidez ezartzen dira prozesu hori aurrera eramateko eta sustatzeko ildoak. Hala, prozesu hori jardun ebanjelizatzaile gisa bideratzen da, heziketa-jardueraren eta Izaera Propioaren arteko koherentziari eutsiz.

b. Hezkuntza-proiektuan zehar kristau-ibilbideari ekiteko prozesua zehaztea, bai ezagutza-arlo bakoitzarekin lankidetzan arituz, bai pastoralgintzako eragileen jardunaren bidez.

32. art.- Etapako curriculum-proiektua.

1. Etapako curriculum-proiektuak etapari dagozkion helburuak egokitzen ditu; horretarako, ikastetxearen heziketa-jardueraren alderdi guztiak integratzen eta elkarrekin lotzen ditu, hezkuntza-proiektuan ezarritakoarekin bat.

2. Etapako curriculum-proiektuak alderdi hauek jaso behar ditu gutxienez:

a. Etapako helburuen zehaztapena.b. Edukien sekuentziazioa.c. Metodologia pedagogikoa.d. Ebaluaziorako eta mailaz igotzeko irizpideak.e. Aniztasuna tratatzeko neurriak.f. Arlo edo ikasgai bakoitza ikastetxean ematen diren gainerako

irakaspenekin koordinatzeko neurriak.g. Tutoretzak bideratzeko antolaketa- eta funtzionamendu-printzipioak.

3. Etapako klaustroaren atalak eta etapa horretako ikasleen heziketa- eta prestakuntza-jardueretan nahiz pastoralgintzakoetan jarduten duten hezitzaileek onartzen dute etapako curriculum-proiektua, zuzendaritza-taldeak zehaztutako prozedurari jarraituz. Proiektua lantzeko prozesua pedagogia-zuzendariak zuzentzen du, eta hark betearazten eta ebaluatzen du.

33. art.- Ikasgelarako programazioa.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 13. orrialdea

Page 14: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

Ikasgelarako programazioa irakasleek egiten dute, ziklo, maila edo mintegi bereko beste irakasleekin koordinatuta, eta betiere kontuan hartuta etapako curriculum-proiektuan ezarritako zehaztapenak.

34. art.- Ebaluazioa.

1. Heziketa-jardueraren ebaluazioa ikastetxearen helburuak zenbateraino lortu diren aztertzeko tresna da, eta aldi berean hobekuntzak bideratzeko hartu beharreko neurriak eta egin beharreko zuzenketak zehazteko erreferentzia.

2. Heziketa-jardueraren ebaluazioan, ikastetxearen funtzionamenduarekin lotutako alderdi guztiak aztertzen dira.

3. Hezkuntza-komunitate guztiak parte hartuko du heziketa-jardueraren ebaluazioan.

4. Ikastetxeak heziketaren kalitatea etengabe hobetzeko prozesuak garatuko ditu, hezkuntza-proiektuan ezarritako helburuak ahalik eta modurik egokienean betetze aldera.

35. art.- Ikastetxeko urteko programazio orokorra.

1. Ikastolako urteko programazio orokorra ikasturtean zehar hezkuntza-proiektua eta curriculum-proiektua zehazteko tresna da. Zuzendaritza-taldeak egiten du, eta hezkuntza-komunitateak ere parte hartzen du, estamentu bakoitzak dagozkion eskumenen esparruan. Horretarako, kontuan hartzen dituzte klaustroaren eta Eskola Kontseiluaren edo organo eskudunaren iritziak eta akordioak. Zuzendaritza-taldeak proposatu eta Eskola Kontseiluak onartzen du, aintzat hartuta klaustroaren eskumeneko alderdi tekniko eta irakaskuntza-alderdi guztiak bete beharrekoak direla.

2. Ikastolako urteko programazio orokorrak ikastetxearen eta haren ingurune hurbilaren dinamika eta ebaluazioa ditu oinarri, eta alderdi hauek biltzen ditu:

a. Ikasturteko helburu orokorrak, helburu espezifikoak, jarduteko irizpideak eta balioak.

b. Ikastetxeko gobernu- eta kudeaketa-organoen programa. c. Hezkuntza-koordinaziorako organoen programa. d. Pastoralgintzako programa.e. Irakaskuntza-jardueren programa, ikasleen ordutegia eta irakasleen

antolaketa orokorra. f. Jarduera osagarrien eta ikastetxetik kanpoko jardueren programa. g. Eskola Kirolaren Sailaren programa.h. Ikastolako beste lantalde batzuen programak: jangelakoa, gurasoen

batzordearena…i. Etapako curriculum-proiektuaren ebaluazioa oinarri hartuta proiektu

horretan egindako aldaketak. j. Irakasleen etengabeko prestakuntzarako jarduerak.k. Egutegia.l. Ikastetxearen hainbat alderdi ebaluatzeko prozedura (zuzendaritza,

irakaskuntza- eta prestakuntza-funtzioa, pastoralgintza).

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 14. orrialdea

Page 15: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

3. Ikastolako urteko programazio orokorra zuzendaritza-taldeak egiten du, eta ikastetxeko Eskola Kontseiluak onartzen du.

36. art.- Ikasturte amaierako ebaluazioa eta memoria.

1. Heziketa-jardueraren ebaluazioa ikastetxearen helburuak zenbateraino lortu diren aztertzeko tresna da, eta aldi berean hobekuntzak bideratzeko hartu beharreko neurriak eta egin beharreko zuzenketak zehazteko erreferentzia.

2. Heziketa-jardueraren ebaluazioan, ikastetxearen funtzionamenduarekin lotutako alderdi guztiak aztertzen dira.

3. Hezkuntza-komunitate guztiak parte hartuko du heziketa-jardueraren ebaluazioan. Zuzendaritza-taldeari dagokio ebaluazioa egiteko prozesua zuzentzea, eta hark betearazten du.

4. Hezkuntza-komunitateko atalek aurretiko oinarrizko dokumentuak erreferentziatzat hartuta ikastetxearen urteko planaren garapenari buruz egindako ebaluazioen emaitzak jasotzen dira da ikasturte amaierako memorian. Eskola Kontseiluak onartzen du, eta Ikastolaren hurrengo programazio orokorra egiteko abiapuntua da.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 15. orrialdea

Page 16: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

III. TITULUAGOBERNU- ETA KUDEAKETA-ORGANOAK

1. KAPITULUAXEDAPEN OROKORRAK

37. art.- Gobernu- eta kudeaketa-organoak.

1. Ikastetxeko gobernu- eta kudeaketa-organoak kide bakarrekoak nahiz kide anitzekoak dira.

2. Kide bakarreko gobernu- eta kudeaketa-organoak dira zuzendari nagusia, pedagogia-zuzendaria, administratzaile orokorra eta administraria.

3. Kide anitzeko gobernu- eta kudeaketa-organoak dira Eskola Kontseilua, zuzendaritza-taldea eta irakasleen klaustroa.

4. Gobernu- eta kudeaketa-organoek, beren funtzioak betetzean, ikastetxearen Izaera Propiaren eta hezkuntza-proiektuaren helburuak sustatu behar dituzte, eta indarrean dagoen legerian xedatutakoarekin bat jokatu behar dute beti.

2. KAPITULUAKIDE BAKARREKO ORGANOAK

Lehen atala: zuzendari nagusia.

38. art.- Eskumenak.

Zuzendari nagusiak eskumen hauek ditu:

a. Ikastetxeko entitate titularraren ohiko ordezkari izatea, edozein instantziatara jotzeko, hark emandako ahalordeak baliatuta.

b. Ikastetxearen Izaera Propioa ezagutaraztea eta haren azterketa sustatzea, heziketa-jardueran modu egokian eta eraginkorrean aplikatzen dela zaintzea, eta ikastetxearen ildo pedagogikoa hartan zehaztutakoarekin bat bideratzen dela ziurtatzea.

c. Hezkuntza-proiektua eta barne-araudia egiteko eta beharrezkoa izanez gero aldatzeko erantzukizuna hartzea, eta proiektua organo eskudunei proposatzea, onar dezaten.

d. Pedagogia-zuzendariak proposatuta, etapako koordinatzaileak, mintegi-koordinatzaileak eta idazkaria izendatzea eta kargutik kentzea.

e. Pedagogia-zuzendariaren iritzia entzun ondoren, orientabide-koordinatzailea izendatzea eta kargutik kentzea.

f. Irakasleak hautatzeko eta kontratatzeko irizpideak ezartzea, Eskola Kontseiluarekin adostuta, eta LODEko 32 e/ artikuluan xedatutako moduan onartzea.

g. Jarduera osagarriak, ikastetxetik kanpoko jarduerak eta zerbitzuak onartzea.

h. Ikasleak onartzeko araudia zehaztea, indarrean dauden xedapenak betez.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 16. orrialdea

Page 17: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

i. Zuzendaritza-taldearen bileretara dei egitea, eta bileretan lehendakari-funtzioa betetzea.

j. Ikastolako bileretara dei egitea, eta parte hartzen duenean lehendakari-funtzioa betetzea, betiere kontuan hartuta kide bakarreko gobernu-organoei aitortutako eskumenak.

k. Ikastetxeko langileen lan-kontratuak formalizatzea. l. Hala dagokionean, LODEko 61.2 artikuluan aipatzen den Adiskidetze

Batzordean parte hartzea.m. Gurasoen elkarteen batzordeko lehendakariarekin eta kideekin nahiz

ikasleen elkarteekin harreman jarraitua izatea, ikastetxearen eta elkarteen arteko koordinazio egokia bermatze aldera.

n. Dagozkion eskumenen esparruan, indarrean dauden legeak eta gainerako xedapenak betetzea eta betearaztea.

o. Ikastetxea zuzentzea, eta haren ohiko ordezkaria izatea instantzia zibiletara edo Elizaren instantzietara jotzean nahiz hezkuntza-komunitateko estamentuekiko harremanetan.

p. Beharrezkotzat jotzen duenean, kide anitzeko organoen bileretan parte hartzea, organo horien funtzionamenduaren berri izateko eta ikastetxeko egoera nolakoa den jakiteko.

q. Barne-araudiarekin zerikusia duen beharrizan edo gatazkaren bat sortzean, hura interpretatzeko aginpidea izatea.

39. art.- Izendatzea eta kargua uztea.

Entitate titularrari dagokio zuzendari nagusia izendatzea eta kargutik kentzea.

Bigarren atala: pedagogia-zuzendaria.

40. art.- Eskumenak.

Pedagogia-zuzendariak eskumen hauek ditu, dagokion esparruan:

a. Estamentu hauen bileretara dei egitea, eta bileretan lehendakari-funtzioa betetzea:

● Eskola Kontseilua eta haren batzordeak.● Irakasleen klaustroa.● Pedagogia-taldea.

b. Ikastolaren ordezkari izatea, Federazioarekiko, ikastetxe ofizialekiko eta beste ikastetxe batzuekiko harremanetan.

c. Ziurtagiri eta dokumentu ofizialak bisatzea.d. Zuzendari nagusiari zikloko koordinatzaileen, mintegi-koordinatzaileen

eta idazkariaren izendapenak proposatzea. e. Gurasoen batzordearekin harreman jarraitua izatea. f. Heziketa-alderdiekin lotutako gaietan, irakasleen buru izatea. g. Eskola Kontseilua eratzeko prozesua sustatzea eta koordinatzea,

indarrean dagoen araudiaren arabera berritzea, eta haren osaeraren berri ematea agintaritza eskudunari.

h. Dagozkion eskumenen esparruan, kide anitzeko organoen akordioak betearaztea, eta hezkuntza-komunitateko estamentuei informazio egokia ematea.

i. Eskola-egutegia eta irakasleen ordutegia betetzen direla zaintzea, bai eta ikasleek ordenari eta diziplinari eusten diotela ere.

j. Bizikidetza egokia izan dadin erraztea, eta barne-araudi honetan zehaztutako alderdietan gerta litezkeen desegokitasunak zuzentzea.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 17. orrialdea

Page 18: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

k. Irakasleen absentzia-baimenak ematea eta aldi baterako laneko bajetan plazak betetzea, zuzendari nagusiak zehaztutako gidalerroak kontuan hartuta.

PEDAGOGIA-ARLOA

l. Curriculum-proiektua lantzeko prozesua zuzentzea, betearaztea eta ebaluatzea.

m. Ikastetxeko ildo pedagogikoa eta ikastetxearen plana egitea, etapako koordinatzaileekin, mintegi-koordinatzaileekin, irakasleen klaustroarekin eta Eskola Kontseiluarekin batera.

n. Egindako plana bete dadin zaintzea, eta prozesu hori zuzentzea.o. Baliabide material suntsigarrien eta ez-suntsigarrien programa egitea,

aurrekontuaren arabera, eta baliabideen banaketa zehaztea. p. Jarduera pedagogikoak zuzentzea, eta zehaztutako ildotik bideratzea.q. Urteko memoria egitea, bai eta ikastetxeko planaren jarraipena eta

ebaluazioa ere. r. Ikastolako heziketa-jarduera guztiak zuzentzea eta koordinatzea, bai eta

bizikidetza ere.s. Bizikidetza eragozten duten baina larri kaltetzen ez duten ikasleen

jokabide ezegokiak zuzentzeko neurriak ezartzea.t. Dagozkion eskumenen esparruan, Eskola Kontseiluaren akordioak

betearaztea. u. Etapako koordinatzaileen eta mintegi-koordinatzaileen jarduna

koordinatzea. v. Tutoretza-jarduna sustatzea, eta ebaluazio-/errekuperazio-prozesua

koordinatzea, etapako koordinatzaileekin batera. w. Heziketa-jarduerari eta bizikidetzari buruzko tutoreen eta irakasleen

irizpideak bateratzea.x. Irakasleen ordutegiak egitea.y. Irakasleen banaketa egitea.z. Administrariaren ohiko idazkari-eginkizunak zuzentzea, eta dagokion

dokumentazioa gainbegiratzea: eskolatze-liburuak, aktak, fitxak, estatistikak, agiri ofizialak…

aa.Ikastetxearen posta ofizialaz arduratzea.

EKONOMIA-ARLOA

bb.Ikastolak behar dituen baliabide materialen programazioa egiten parte hartzea.

cc. Ikastolak zer giza baliabide behar dituen aurreikustea, eta pertsona egokiek zer ezaugarri izan beharko lituzketen deskribatzea.

dd.Funtzioen eskuliburua eta bizikidetza-arauen dokumentua egitea.ee.Eskola- eta lan-egutegia egitea, Eskola Kontseiluak onar ditzan. ff. Aurrekontu ekonomikoa egiten parte hartzea, bai eta aurrera eramaten

ere.

IKASTETXETIK KANPOKO JARDUERAK

gg.Pedagogia-taldearekin batera, ikastetxetik kanpoko jarduerak egiteko irizpideak zehaztea, eta jarduerak prestatzea.

hh.Irakasle-taldeen iritziak entzun ondoren, ikastetxetik kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak sustatzea, kudeatzea, antolatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 18. orrialdea

Page 19: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

Pedagogia-zuzendariak, bere funtzioak betetzean, ikastetxearen oinarrizko ideietan adierazitako helburuak lor daitezen sustatu behar du, bai eta hezkuntza-proiektua aplikatu ere.

41. art.- Esparrua eta izendapena.

1. Pedagogia-zuzendaria ikastetxeko entitate titularrak izendatzen du, aurrez Eskola Kontseiluarekin adostuta. Eskola Kontseiluko kideek gehiengo osoz onartu behar dute, erabakia hartzeko.

2. Adostasunik ez badago, entitate titularrak irakasleen hiruko bat proposatuko du, eta Eskola Kontseiluak haietako bat onartu beharko du, gehiengo osoz. Bi bozketaren ondoren gehiengo osoa lortu duen irakaslerik ez badago, LODEko 61. artikuluan aipatzen den Adiskidetze Batzorderako deia egingo da. Erabakia hartu bitartean, entitate titularrak pedagogia-zuzendari bat izendatu ahal izango du, behin-behinean.

3. Pedagogia-zuzendariaren agintaldia 3 urtekoa izango da.

42. art.- Kargua uztea, aldi baterako kargua utzaraztea eta absentzia.

1. Pedagogia-zuzendariak egoera hauetakoren batean utziko du kargua:

a. Agintaldia amaitutakoan.b. Entitate titularrak eta Eskola Kontseiluak hala adostuta.c. Kargua uzteko dimisioa aurkeztuta.d. Ikastetxeko irakasle-lanpostua utziz gero. e. Kargua betetzea ezinezkoa bada.

2. Ikastetxeko entitate titularrak aldi baterako kargua utzaraz diezaioke pedagogia-zuzendariari, kautela-neurri gisa, haren agintaldia amaitu baino lehen, baldin eta dagozkion funtzioetan ez-betetze larriak egin baditu, betiere interesdunaren iritzia entzun ondoren, eta aurrez Eskola Kontseiluak horren arrazoiak argudiatzeko egindako txostena aztertuta.

Aldi baterako kargua utzarazteko kautela-neurriak hilabeteko iraupena izan dezake gehienez. Epe hori amaitu baino lehen, kargugabetu edo birgaitu egingo den erabaki behar da.

3. Pedagogia-zuzendariak kargua utzi badu, aldi baterako kargua utzarazi bazaio, edota haren absentzia-egoeretan, entitate titularrak izendatutako pertsona batek har ditzake behin-behinean haren funtzioak, betiere barne-araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen baditu, ordezko bat izendatu arte, edota aurreko pedagogia-zuzendaria birgaitu arte edo lanera itzuli arte. Nolanahi ere, behin-behinean funtzio hori betetzeko izendatutako pertsonaren agintaldiak ezin izango du iraun hiru hilabete baino gehiago jarraian, egoera honetan izan ezik: entitate titularrari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik ezinezkoa izatea aldi baterako ordezkoa edo pedagogia-zuzendari berria izendatzea.

Hirugarren atala: administratzaile orokorra.

43. art.- Administratzaile orokorraren eskumenak.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 19. orrialdea

Page 20: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

Administratzaile orokorrak eskumen hauek ditu:

a. Zerbitzu hauek antolatzea eta kudeatzea: material suntsigarriak erosteko eta biltegiratzeko zerbitzua; eraikinen eta instalazioen mantentze-lanetakoak edo obretakoak; eta ikastetxearen beste zerbitzu batzuk.

b. Ikastetxearen aurrekontu ekonomiko orokorra egitea, eta urteko kontuak ematea, jarduera-sektore bakoitzeko arduradunei beharrezko datuak eskatuta.

c. Urteko aurrekontua eta kontu-ematea Eskola Kontseiluari aurkeztea, legerian xedatutako moduan, onar dezan.

d. Ikastolaren kudeaketa ekonomikoa antolatzea, Eskola Kontseiluak onartutako aurrekontuei egokituz.

e. Aldian behin, urteko aurrekontua erabiltzeko moduari buruzko txostenak aurkeztea zuzendaritza-taldeari.

f. Diru-bilketa gainbegiratzea, bai eta, hala dagokionean, eskubide ekonomikoen likidazioa ere, eta ikastetxeak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzako kotizazio-betebeharrak betetzen dituela zaintzea.

g. Enpresa-batzordearekiko eta sindikatu-ordezkariekiko harremanetan solaskide egokia izatea, eta lan-gatazketan esku hartzen duen azken instantzia izatea, entitate titularraren ordezkari gisa.

h. Ordainketak agintzea eta ikastetxeko banku-kontuak gordetzea, betiere entitate titularrak emandako ahalordeak baliatuz.

i. Ikastetxearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa etengabe ematea zuzendari nagusiari.

j. Ikastetxeko administrazioa zuzentzea, eta kontabilitatea eramateaz eta inbentarioa egiteaz arduratzea.

k. Administrazio eta zerbitzuetako langileen buru izatea. l. Ikastetxerako laguntzak eta diru-laguntzak kudeatzea. m. Higienearekin, segurtasunarekin eta osasunarekin zerikusia duten

xedapenak betetzen direla zaintzea. n. Ikastolak zer baliabide material, altzari, instalazio eta abar behar dituen

jakitea, aurrekontua egitean kontuan hartzeko. o. Zuzendaritza-taldeko kide izatea.

44. art.- Izendatzea eta kargua uztea.

Ikastetxeko entitate titularrari dagokio administratzaile orokorra izendatzea eta kargutik kentzea.

Laugarren atala: administraria.

45. art.- Administrariaren eskumenak.

Administrariak eskumen hauek ditu:

a. Administratzaile orokorrak emandako jarraibideak betez, aurrekontua prestatzearekin lotutako zeregin praktikoak egitea, gero aurrekontua hari aurkezteko.

b. Aurrekontua praktikan gauzatzea.c. Kontabilitatearekin zerikusia duten ohiko gaiez arduratzea. d. Lan-kontratuak prestatzea, soldatei eta sariei buruzko araudia aplikatzeaz

arduratzea, eta hezkuntza-administrazioari nominak aurkeztea, bai eta ordainketa eskuordetuaren sistemari buruzko beharrezko datuak ere, indarrean dagoen legeria betez.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 20. orrialdea

Page 21: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

e. Ikastolak behar dituen baliabideei (baliabide materialak, altzariak, instalazioak eta abar) buruzko txostenak aurkeztea administratzaile orokorrari.

f. Ikastolaren zerbitzu hauetako arduradun nagusia izatea: - Jangela- Autobusa- Garbiketa, etab.

g. Eraikina, instalazioak eta obrak gainbegiratzea, mantentze-lanez arduratzea, materialek egoera onean irauten dutela zaintzea, eta abar.

h. Kontabilitate-liburuez arduratzea, bai eta harekin lotutako agiriez ere (fakturak, parteak, nominak, etab.).

i. Ikasleen matrikulazioaz, langileen alta eta bajez, gizarte-aseguruez, zergez eta abarrez arduratzea.

IDAZKARI-FUNTZIOARI DAGOZKIONAK:

j. Pedagogia-zuzendariaren agindupean, dokumentu hauei dagozkien zereginak egitea:

● Eskolatze-liburuak● Aktak● Fitxak● Estatistikak● Agiri ofizialak, etab.

k. Administrazioari aurkeztu beharreko dokumentazioa prestatzea.l. Ikasleen espedienteak eguneratuta izatea, ikasleek eskatutako

ziurtagiriak ematea, eta ebaluazio-txostenen eta ikasketa-tituluen izapidetzeak egitea.

m. Idazkaritzari dagozkion ohiko gaietan arreta ematea irakasleei, gurasoei eta ikasleei.

n. Zuzendari nagusiak, pedagogia-zuzendariak edo administratzaile orokorrak eskatutako beste edozein eginkizun egitea.

o. Ikasketa-alderdiekin lotutako agirien fitxategiaz arduratzea. p. Hezkuntza-administrazioari aurkeztu beharreko dokumentazioa

prestatzea. q. Ikastetxeari eragiten dion legeriaren berri izatea eta interesdunei

informazio egokia helaraztea.r. Ikasleei eta familiei beka-eskaerei buruzko orientabidea ematea.

46. art.- Izendatzea eta kargua uztea.

Zuzendari nagusiari dagokio administraria izendatzea eta kargutik kentzea, administratzaile orokorrak eta pedagogia-zuzendariak hala proposatuta.

3. KAPITULUAKIDE ANITZEKO ORGANOAK

Lehen atala: zuzendaritza-taldea.

47. art.- Osaera.

1. Zuzendaritza-taldea hauek osatzen dute:

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 21. orrialdea

Page 22: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

a) Zuzendari nagusiak: hark dei egiten du bilerara, eta lehendakari-funtzioa du bileretan.

b) Pedagogia-zuzendariak/ek.c) Pastoralgintzako koordinatzaileak.e) Administratzaile orokorrak.

2. Zuzendari nagusiak beste pertsona batzuei ere dei egin diezaieke zuzendaritza-taldearen bileretara, eta pertsona horiek eskubidea dute iritzia emateko, baina ez botoa emateko. Era berean, zuzendaritza-taldeak, egoki irizten badio, ikastetxeko irakasleen esku utz ditzake funtzio batzuk; eskuarki, zikloko edo etapako koordinatzaileen esku edota proiektu jakin batzuen ardura duten irakasleen esku.

48. art.- Eskumenak.

Zuzendaritza-taldearen eskumenak dira:

a. Ikastetxeko organoen eta haietako kide diren pertsona guztien jarduna koordinatzea, eta ikastetxearen helburuak lortzeari begira beharrezkotzat jotzen diren funtzionamendu-alderdien garapena koordinatzea, betiere gobernu-organoei dagozkien eskumenak errespetatuz.

b. Zuzendaritza-taldeko kide bakoitzari esleitutako jarduera-sektoreen garapena nola doan zuzendari nagusiari jakinaraztea, eta heziketa-jarduera hobetzeko proposamenak egitea.

c. Irakasleen etengabeko prestakuntza eta berrikuntza pedagogikoa sustatzea, ikastetxearen Izaera Propioa behar bezala aplikatzen dela bermatuz.

d. Ikasleek bizikidetza- eta ordena-arauak bete ditzaten arduratzea.e. Ikasleak onartzeko irizpideei buruzko aholkuak ematea.f. Ikastetxearen ebaluazio orokorra sustatzea eta koordinatzea, eta

emaitzak klaustroari eta kide anitzeko organoei jakinaraztea.g. Aurrekontuak egiteko datuak eta heziketa-irizpideak ematea, ikastetxeak

dituen beharrak eta aukerak abiapuntu hartuta. h. Zuzendari nagusiari bere funtzioak betetzeko aholkuak ematea.i. Ikastetxearen helburuak lortzeari begira beharrezkotzat jotzen diren

funtzionamendu-alderdien garapena koordinatzea, betiere gobernu-organoei dagozkien eskumenak errespetatuz.

j. Hezkuntza-proiektua, curriculum-proiektua, ikastetxearen urteko plana eta amaierako memoria lantzeko prozesua sustatzea eta koordinatzea, eta proiektua heziketa-ziklo guztietan egoki aplikatzen dela zaintzea.

k. Ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren, curriculum-proiektuen, urteko planaren eta pastoralgintzako proiektuaren arteko koherentzia bermatzea.

l. Irakasleak ziklo, maila eta arlo jakinetan kokatzeko eta ordezko irakasleen esleipenak egiteko pedagogia-taldeak proposatutako irizpideak onartzea.

m. Eskola Kontseiluan landu beharreko gaiak prestatzea.n. Heziketa-jarduerak programatzea eta sustatzea, ikastetxearen urteko

planean jasotako gidalerroei jarraituz.

49. art.- Bilerak.

Zuzendaritza-taldea hilean behin bilduko da gutxienez.

Bigarren atala: ikastetxeko Eskola Kontseilua.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 22. orrialdea

Page 23: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

50. art.- Ikastetxeko Eskola Kontseilua.

Ikastetxeko Eskola Kontseilua hezkuntza-komunitateko parte-hartzerako organo nagusia da. Organo horrek eskumena du ikastetxean ematen diren hezkuntza-erregimen orokorreko irakaskuntza arautu guztietan.

51. art.- Osaera.

Ikastetxeko Eskola Kontseilua hauek osatzen dute:

a. Zuzendari nagusiak eta ikastetxeko entitate titularraren bi ordezkarik.b. Pedagogia-zuzendariak.c. Irakasleen lau ordezkarik.d. Gurasoen lau ordezkarik; haietako bat ordezkari gehien duen ikasleen

gurasoen elkarteak izenda dezake, legez eratua bada. e. Ikasleen bi ordezkarik; ikasleak DBHko 1. mailatik aurrera izan daitezke

ordezkari. f. Administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari batek.g. Ikastetxea dagoen udalerriaren Udaleko zinegotzi edo ordezkari batek,

legez ezarritako kasuetan eta moduan.

52. art.- Eskola Kontseilua berritzea.

Eskola Kontseilua berritzeko, bi urtean behin kideen erdiak aldatuko dira, txandaka, EAEn indarrean dagoen legerian xedatutakoa betez.

53. art.- Eskumenak.

Eskola Kontseiluak eskumen hauek ditu:

a. Ikastetxearen hezkuntza-proiektua lantzen parte hartzea, bai eta haren aplikazioan ere.

b. Entitate titularrak proposatuta, ikastetxearen barne-araudia onartzea.

c. Zuzendaritza-taldeak egindako ikastetxearen urteko programazio orokorra onartzea eta ebaluatzea.

d. Entitate titularrak proposatutako ikastetxearen aurrekontua eta urteko kontu-ematea onartzea.

e. Pedagogia-zuzendaria izendatzen eta kargutik kentzen parte hartzea, barne-araudi honetan ezarritakoarekin bat.

f. Irakasleak hautatzen eta kaleratzen parte hartzea, uztailaren 3ko 8/1985 Legearen 60. artikuluan xedatutakoa eta barne-araudi honetan ezarritakoa betez.

g. Itunpeko mailetan, ikasleak onartzeko arau orokorrak betetzen direla bermatzea.

h. Indarrean dagoen araudia betetzen dela zaintzea, eta diziplina-gatazkak gertatzean zuzentzeko zer neurri hartu diren jakitea.

i. Ikastetxeko jarduera osagarriak, ikastetxetik kanpoko jarduerak eta ikastetxeko zerbitzuak programatzeko eta garatzeko gidalerroak lantzea.

j. Hala badagokio, itunpeko mailetan eskola-jarduera osagarriak egiteagatik ikasleen gurasoek jaso beharreko ordainak zehazteko baimena eskatzea administrazioari.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 23. orrialdea

Page 24: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

k. Hala badagokio, itunpeko mailetan ikastetxetik kanpoko jarduerak egiteko eta eskola-zerbitzuak emateko ikasleen gurasoek egindako ekarpenak onartzea, entitate titularrak proposatuta, betiere hezkuntza-administrazioak eskumen hori aitortuz gero.

l. Ikastetxeak kultura-, kirol- eta aisialdi-jardueretan nahiz laguntza-ekimenetan parte hartzeko irizpideak zehaztea.

m. Beste ikastetxe batzuekin harremanetan jartzea, elkarlanean kultura- eta heziketa-jarduerak garatzeko.

n. Ikastetxearen egoeraren jarraipena egitea, administrazio- eta irakaskuntza-alderdiei dagokienez.

o. Ikastetxean bizikidetza egokia, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta gatazkak konpontzeko bide baketsuak sustatzeko neurriak eta ekimenak proposatzea.

54. art.- Funtzionamendu-araubidea.

Ikastetxeko Eskola Kontseiluaren funtzionamenduak arau hauek izango ditu oinarri:

1. Pedagogia-zuzendariak, zuzendari nagusiarekin gai-zerrenda aztertu ondoren, Eskola Kontseiluaren bilerara dei egingo du. Pedagogia-zuzendariak berak beteko du lehendakari-funtzioa Eskola Kontseiluaren bileretan. Deialdia bileraren data baino bost egun lehenago egin behar da gutxienez, eta harekin batera gai-zerrenda jakinarazi beharko da. Bilera berehala egitea premiazkoa denean, berrogeita zortzi ordu lehenago egin ahal izango da deialdia.

2. Eskola Kontseiluaren ohiko bilerak urtean hiru aldiz izango dira, hiruhileko bakoitzean behin. Ezohiko bilerak ere egin ahal izango dira, lehendakariak edo entitate titularrak eskatuta, edota Eskola Kontseiluko kideen erdiek gutxienez eskatuta.

3. Eskola Kontseilua baliozki eratua izango da bileran hartako kideen erdiek eta bat gehiagok parte hartzen badute.

4. Lehendakariak, gainera, kide bakarreko gainerako organoei edota informazio eta aholkularitza egokia eman dezaketen beste pertsona batzuei dei egin diezaieke Eskola Kontseiluaren bileretan parte hartzera; pertsona horiek eskubidea dute iritzia emateko, baina ez botoa emateko.

5. Erabakiak hartzeko, parte hartzen dutenen erdiek eta bat gehiagok gutxienez eman behar dute aldeko botoa; nolanahi ere, gai jakin batzuetarako bestelako gehiengo bat ezar daiteke. Aldeko eta kontrako boto kopurua bera denean, lehendakariaren botoa izango da erabakitzailea.

6. Kide guztiek dute eskubidea boto partikularrak emateko, eta aktetan jasota gera daitezen.

7. Bozketak isilpekoak izango dira pertsonei buruzkoak badira, edota boto-eskubidea duten parte-hartzaileen herenak hala eskatzen badu.

8. Parte-hartzaile guztiek isilpean gorde beharko dituzte aztertutako gaiak, zuhurtziaz.

9. Eskola Kontseiluko idazkaria kideetako bat izango da, eta Kontseiluak berak izendatuko du. Idazkariak bilera guztien akta egingo du, baina betiere eskubidea

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 24. orrialdea

Page 25: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

izango da hurrengo bileran egokitzat jotako zuzenketak eskatzeko eta egiteko. Akta onartutakoan, idazkariak sinatuko du eta hartan jasotakoaren fede emango du, lehendakariaren onespenarekin.

10. Eskola Kontseiluko kideak bilerara joaten ez badira, horren arrazoiak azaldu beharko dizkiote lehendakariari. 11. Ikastetxeko entitate titularrak eta Eskola Kontseiluak adostuta, batzordeak era daitezke. Batzorde bat eratzean, haren osaera, eskumenak, iraupena eta funtzionamendu-araubidea zehaztuko dira, eta eduki horiek barne-araudi honetan jasoko dira, eranskinean. Esate baterako, bizikidetza-batzorde bat era daiteke, ikastetxean elkarbizitza-giro egokia egon dadin sustatzeko, bizikidetzaren kontrako jokabideak eta bizikidetza larri kaltetzen dutenak aztertzeko, eta balia daitezkeen neurri zuzentzaileak ezartzeko eta berrikusteko.

12. Eskola Kontseiluko ikasleen ordezkariek eskubidea dute bilera guztietan parte hartzeko, gaia edozein dela ere.

Hirugarren atala: irakasleen klaustroa.

55. art.- Irakasleen klaustroa.

Irakasleen klaustroa irakasleen parte-hartzerako organoa da. Klaustroko kide dira ikastetxeko curriculum-irakaspenetan jarduten duten irakasle guztiak, bai eta orientatzaileak ere.

56. art.- Eskumenak.

Irakasleen klaustroak eskumen hauek ditu:

a. Ikastetxeko ildo pedagogiko orokorra aplikatzen parte hartzea. b. Ikastetxeko hezkuntza-proiektua, urteko plana eta ebaluazioa egiten

parte hartzea.c. Zuzendaritza-taldeari ikastetxearen planerako proposamenak egitea, eta

plan horren berri jakinaraztea Eskola Kontseiluan aurkeztu aurretik. d. Zuzendaritza-taldeari jarduera osagarriak, bisitak, bidaiak eta abar

egiteko proposamenak aurkeztea. e. Ikastetxeari oro har eragiten dioten gaiei buruzko informazioa izatea.f. Zikloko eta etapako irakasle-taldeen irakaskuntza-jarduerako

programazioei buruzko informazioa jasotzea, eta ezagutza-arloen programazioak koordinatzea, arloetako edukien artean koherentzia eta jarraitutasuna egon dadin bermatzeko.

g. Ikasleen ebaluaziorako eta errekuperazioetarako irizpideak zehaztea eta koordinatzea.

h. Ikastetxeko irakaskuntza-jarduerak programatzea eta curriculum-proiektuak onartzea.

i. Pedagogia-ikerketa eta –berrikuntzarako ekimenak sustatzea. j. Eskola Kontseiluko beren ordezkariak hautatzea.

57. art.- Atalak.

1. Ikastetxeko entitate titularrak klaustroko atalak era ditzake, maila edo etapa bakoitzari dagozkion gai espezifikoak lantzeko.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 25. orrialdea

Page 26: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

2. Klaustroko ataletan, dagokion maila edo etapako irakasle guztiek parte hartuko dute, bai eta orientatzaileek ere.

58. art.- Atalen eskumenak.

Klaustroko atalek eskumen hauek dituzte, dagokien esparruan:

a. Etapako curriculum-proiektua egiten eta ebaluatzen parte hartzea, zuzendaritza-taldeak ezarritako gidalerroei jarraituz.

b. Ezagutza-arloetako programazioak koordinatzea. c. Ikasleen orientabiderako, tutoretzarako, ebaluaziorako eta

errekuperazioetarako irizpideak zehaztea. d. Pedagogia-ikerketa eta –berrikuntzarako ekimenak sustatzea, bai eta

irakasleen prestakuntzarekin lotutakoak ere.

59. art.- Funtzionamendu-araubidea.

Klaustroaren funtzionamenduak arau hauek izango ditu oinarri:

1. Pedagogia-zuzendariari dagokio klaustroaren bileretara dei egitea, eta hark izan dezake lehendakari-funtzioa bileretan, edota, gai jakin batzuk aztertu behar badira, zuzendari nagusiak.

2. Deialdia bilera baino astebete lehenago egin behar da gutxienez, eta harekin batera gai-zerrenda jakinarazi behar da. Bilera egitea premiazkoa bada, berrogeita zortzi ordu lehenago egin daiteke deialdia.

3. Lehendakariak, egoki baderitzo, aukera du informazio edo aholkularitza egokia eman dezakeen beste edozein pertsonari dei egiteko, klaustroaren bileran parte har dezan.

4. Erabakiak hartzeko, bileran parte hartu dutenen erdiek eta bat gehiagok gutxienez eman behar dute aldeko botoa. Aldeko eta kontrako botoen kopurua bera bada, lehendakariaren botoa izango da erabakitzailea.

5. Kide guztiek dute eskubidea boto partikularrak emateko, eta aktetan jasota gera daitezen.

6. Bozketak isilpekoak izango dira pertsonei buruzkoak badira, edota boto-eskubidea duten parte-hartzaileen herenak hala eskatzen badu.

7. Parte-hartzaile guztiek isilpean gorde beharko dituzte aztertutako gaiak, zuhurtziaz.

8. Klaustroko idazkaria kideetako bat izango da, eta klaustroak berak izendatuko du. Idazkariak bilera guztien akta egingo du, baina betiere eskubidea izango da hurrengo bileran egokitzat jotako zuzenketak eskatzeko eta egiteko. Akta onartutakoan, idazkariak sinatuko du eta hartan jasotakoaren fede emango du, lehendakariaren onespenarekin.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 26. orrialdea

Page 27: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

IV. TITULUAHEZKUNTZA-KOORDINAZIORAKO ORGANOAK

60. art.- Hezkuntza-koordinaziorako organoak.

1. Hezkuntza-koordinaziorako organoak kide bakarrekoak eta kide anitzekoak dira.

2. Hezkuntza-koordinaziorako kide bakarreko organoak dira orientabide-koordinatzailea, etapako koordinatzailea, pastoralgintzako koordinatzailea, mintegi-koordinatzailea eta tutorea.

3. Hezkuntza-koordinaziorako kide anitzeko organoak dira pedagogia-taldea, pastoralgintza-taldea, etapako/zikloko taldea, orientabide-mintegia eta beste mintegi batzuk.

1. KAPITULUAKIDE BAKARREKO ORGANOAK

Lehen atala: orientabide-koordinatzailea.

61. art.- Eskumenak.

Orientabide-koordinatzaileak eskumen hauek ditu:

a. Orientabidearen esparruan aholku ematea irakasleei, gobernu- eta kudeaketa-organoei, eta ikastetxeko antolaketa-egiturei.

b. Orientabide-funtzioaren alderdi orokorrak koordinatzea. c. Ikastetxearen heziketa-jardueraren barnean orientabide-jarduerak gara

daitezen sustatzea, horretarako aholkua ematea, eta jarduera horien plangintza koordinatzea.

d. Ikasle-taldeekin orientabide-programak garatzea.e. Orientabide-mintegiaren bileretara dei egitea, eta bilerak zuzentzea.

62. art.- Izendatzea eta kargua uztea.

Ikastetxeko zuzendari nagusiari dagokio orientabide-koordinatzailea izendatzea eta kargutik kentzea.

Bigarren atala: etapako koordinatzaile nagusia.

63. art.- Eskumenak.

Etapako koordinatzaile nagusiak eskumen hauek ditu, dagokion esparruan:

a. Dagokion etapan, irakasleen eta ikasleen heziketa-jardueraren barnean ikasketa-jardueren garapena sustatzea eta koordinatzea.

b. Taldekideen artean adiskidetasunean, lankidetzan eta talde-lanean oinarritutako giroa sustatzea, eta bere jardunean organo nagusiek ezarritako gidalerroei jarraituz jokatzea.

c. Dagokion etapako irakasleek egindako programazioak biltzea eta berrikustea, eta pedagogia-zuzendariari ematea.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 27. orrialdea

Page 28: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

d. Dagokion etaparekin lotutako egoeren berri une oro jakitea; horretarako, talde osoa astean behin bilduko da. Bileretan aztertutako gaiei buruzko informazioa pedagogia-zuzendariari helaraztea.

e. Tutoreen jarduna koordinatzea.f. Irakasleen absentzia-parteen berri izatea eta ohiko absentzia-egoeretan

plazak betetzea.g. Dagokion etapan, ikasketan laguntzeko jardueren eta curriculum-

egokitzapenen jarraipena egitea. h. Etapako emaitzen jarraipena egitea, emaitzak aztertuz eta berrikusiz. i. Ikasleen artean bizikidetza egokia sustatzea eta horretara bideratutako

jardunbideak koordinatzea, eta bizikidetza eragozten duten gertaeren berri pedagogia-zuzendariari ematea.

j. Tutoreei fitxak, txostenak eta abar betetzeko jarraibideak ematea, eta behar bezala osatzen direla ziurtatzea.

k. Ordutegi-aldaketarik edota irteeraren bat egonez gero, aurrez pedagogia-zuzendariari jakinaraztea, nahikoa denboraz.

l. Pedagogia-zuzendariarekin batera, zikloko edo etapako tutore eta irakasleen heziketa-jarduerarekin lotutako alderdi hauez arduratzea:

● Bilerak prestatzea, zuzentzea eta bideratzea, zikloko edo etapako heziketa- eta irakaskuntza-jarduera planifikatzeko, koordinatzeko eta ebaluatzeko.

● Tutoreek ikasleekin eta gurasoekin egin beharreko bileretan hezkuntza- eta ikasketa-alderdiei buruz eman beharreko informazioa zehaztea.

m. Dagokion etaparekin lotutako informazioa biltzea, ordenatzea eta eguneratzea, bai eta indarrean dauden araubideetan xedatutakoa ere.

n. Tutoreei eta irakasleei etaparekin lotutako gai guztiei buruzko informazioa ematea.

o. Etapako urteko plana egin dadin sustatzea, eta haren jarraipena eta ebaluazioa egitea.

p. Irakasleek gurasoekin egin beharreko bilerak koordinatzea eta, egokitzat joz gero, parte hartzea.

q. Baliabide suntsikorren erabilera aztertzea eta dagokien gastua kontrolatzea.

r. Dagozkion eskumenen esparruan, irakaskuntza-jarduerak garatzeko behar diren baliabide materialak eska daitezen proposatzea pedagogia-zuzendariari.

s. Dagokion etapako irakasleen hobekuntzari begira egokitzat jotako neurriak proposatzea pedagogia-zuzendariari.

t. Etapako irakasle-taldeen bileretara dei egitea eta bileretan lehendakari-funtzioa betetzea, bai eta etapako zikloetako bileretan ere, pedagogia-zuzendariren ordezkari gisa, eta bileretako gai-zerrenda prestatzea, ondorioak eta akordioak jasotzea, eta bete daitezen zaintzea.

u. Dagokion heziketa-mailak zer behar, arazo eta helburu dituen jakitea, eta hobetzeko erantzukizuna hartzea.

v. Ebaluazio-bileretan parte hartzea, dagokion mailako irizpideak eta helburuak koordinatzeko, eta haien jarraipena egitea, adostutakoa betetzen dela bermatze aldera.

w. Ebaluazio-bileren aktetan jasotakoaren berri izatea eta gainbegiratzea. x. Zikloko edo etapako guztiek erabiltzeko diren gelen erabilera

koordinatzea, eta neurriak hartzea materiala zain dezaten.y. Dagokion mailako ikasleen iradokizunak eta kexak entzutea eta

bideratzea.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 28. orrialdea

Page 29: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

z. Pedagogia-taldeko kide den aldetik, gainerako etapekin koordinatzea, pedagogia-zuzendariak gidatuta.

aa.Dagokion etapako ikasgelak prest egon daitezen arduratzea. bb.Dagokion etapan ordenari eta diziplinari eusten zaiola zaintzea. cc. Pedagogia-zuzendariak agindutako beste edozein funtzio edo zereginetan

laguntzea.

64. art.- Esparrua, izendatzea eta kargua uztea.

1. Ikastetxeko entitate titularrari dagokio zehaztea zer arlotako irakaspenetan ezarriko den etapako koordinatzaile nagusi bat.

2. Zuzendari nagusiari dagokio etapako koordinatzaile nagusia izendatzea eta kargutik kentzea, pedagogia-zuzendariak proposatuta.

Hirugarren atala: pastoralgintzako koordinatzaile nagusia.

65. art.- Eskumenak.

Pastoralgintzako koordinatzaile nagusiak eskumen hauek ditu:

a. Ikastetxearen heziketa-jardueraren barnean, pastoralgintzako jardueren garapena sustatzea eta koordinatzea.

b. Pastoralgintza-taldearen eta Pastoralgintza Kontseiluaren bileretara dei egitea, eta bileretan lehendakari-funtzioa betetzea.

c. Erlijio-mintegia koordinatzea, Erlijioaren arloko irakaskuntza-ikaskuntza prozesua sustatuz, bai eta fedearen eta kulturaren arteko elkarbidea ere.

d. Ikastetxearen heziketa-jarduera eta tutoreen orientabide-jarduna programatzen eta aurrera eramaten laguntzea.

e. Dagokion arloko ikastetxeko jarduera osagarriak eta ikastetxetik kanpoko jarduerak koordinatzea.

f. Ikastetxeko pastoralgintza-jarduera Parrokiako eta Elizbarrutiko jarduerekin koordinatzea.

g. Zuzendaritza-taldeko kide izatea.

66. art.- Izendatzea eta kargua uztea.

Ikastetxeko entitate titularrari dagokio pastoralgintzako koordinatzaile nagusia izendatzea eta kargutik kentzea.

Bosgarren atala: mintegi-koordinatzailea.

67. art.- Eskumenak.

Mintegi-koordinatzaileak eskumen hauek ditu:

a. Mintegiaren bileretara dei egitea, eta bilerak bideratzea. b. Mintegiaren jarduna koordinatzea, maila bakoitzeko arloko

programazioak lantzean, koherentzia egon dadin mailetan eta zikloetan egindako edukien banaketan, ezarritako gutxieneko helburuetan, ebaluazio-irizpideetan eta curriculum-materialen hautaketan.

c. Mintegiaren beharrei buruzko txostenak egitea, ikastetxearen urteko aurrekontua egitean kontuan har daitezen.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 29. orrialdea

Page 30: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

68. art.- Izendatzea eta kargua uztea.

Zuzendari nagusiari dagokio mintegiko kideen artean mintegi-koordinatzailea izendatzea eta kargutik kentzea, pedagogia-zuzendariak proposatuta, kideen iritziak entzun ostean.

Seigarren atala: tutorea.

69. art.- Eskumenak.

Tutoreak eskumen hauek ditu:

a. Bere tutore-lanaren helburu diren ikastaldearen eta gainerako ikasleen heziketa-prozesuaren garapenaren lehen arduraduna izatea.

b. Esleitu zaion ikastaldeari buruzko ebaluazio-bilera zuzentzea eta bideratzea.

c. Ikastaldearen egoeraren berri une oro jakitea, eta ikasle bakoitzak zer ezaugarri eta berezitasun dituen jakitea.

d. Ikastaldearen irakasleen heziketa-jarduera koordinatzea eta ikasleei buruzko informazioa jasotzea.

e. Ikastaldearen ikasketa- eta heziketa-emaitzak aztertzea, bai eta laneko giroa ere.

f. Ikasleekin batera notak edo kalifikazioak aztertzea, iruzkinak eginez, eta orientabidea ematea, ikasketa- eta lanbide-aukerei buruz.

g. Ikasle-irakasle harremanak bideratzea, koherentziaz. h. Ikasleak taldean integra daitezen erraztea eta ikastetxeko jardueretan

parte hartzera bultzatzea.i. Ikasleen eskaerak eta kezkak entzutea eta bideratzea, eta gatazkak

sortzen direnean bitartekaritza-lana egitea gainerako irakasleekin eta zuzendaritza-taldearekin eztabaidatu beharreko gaietan.

j. Ikasleentzako jarduera osagarriak koordinatzea. k. Irakaskuntza-jarduerekin eta errendimendu akademikoarekin lotutako

gaiei buruzko informazioa ematea ikastaldeari eta haien guraso eta irakasleei.

l. Ikasleen irakasle eta gurasoen arteko lankidetza erraztea, heziketa-jarduerarekin lotutako alderdietan.

m. Ardurapeko ikasle bakoitzaren ikasketa-agiriak betetzea. n. Ikasleek larria ez den arau-hausteren bat egitean, diziplina-neurriak

hartzea. o. Familiekin jarraitutasunez biltzea, banaka nahiz taldean, ikasleen

heziketa-prozesuari buruzko informazioa emateko. p. Ikastaldeko ikasleen gurasoen bilerak prestatzea eta haietan parte

hartzea.

70. art.- Izendatzea eta kargua uztea.

Tutorea ikastaldearen irakasleetako bat izaten da. Zuzendari nagusiari dagokio hura izendatzea eta kargutik kentzea, pedagogia-zuzendariak proposatuta, etapako koordinatzailearen iritzia entzun ondoren.

2. KAPITULUAKIDE ANITZEKO ORGANOAK

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 30. orrialdea

Page 31: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

Lehen atala: pedagogia-taldea.

71. art.- Pedagogia-taldea.Pedagogia-taldea pedagogia-zuzendari aholkua ematen dion organoa da.

Talde horretako kide dira pedagogia-zuzendaria, pastoralgintzako koordinatzailea, etapako koordinatzaileak eta orientabide-koordinatzailea.

Pedagogia-taldearen funtzioa da ikastetxeko ildo pedagogikoa zehaztea, sustatzea eta koordinatzea. Pedagogia-zuzendariari dagokio taldearen bileretara dei egitea, eta hark du lehendakari funtzioa bileretan.

72. art.- Eskumenak.

a. Etapako curriculum-proiektuak egiteko gidalerro nagusiak ezartzea. b. Etapako curriculum-proiektuak lantzeko prozesua koordinatzea. c. Etapako curriculum-proiektuak betearaztea eta ebaluatzea. d. Ebaluazio- eta kalifikazio-bileren plangintza eta azterketen nahiz ezohiko

proben egutegia proposatzea klaustroari. e. Ikastetxeko jarduera osagarriak eta ikastetxetik kanpoko jarduerak

programatzeko eta garatzeko gidalerroak proposatzea. f. Ikastetxeak kultura-, kirol- eta aisialdi-jardueretan nahiz laguntza-

ekimenetan parte hartzeko irizpideak zehaztea.g. Beste ikastetxe batzuekin harremanetan jartzea, elkarlanean kultura- eta

heziketa-jarduerak garatzeko.h. Irakaskuntza-jarduera ebaluatzeko plana eta curriculum-proiektua egiteko

jarraibideak proposatzea klaustroari urtero, onar ditzan. i. Ikastetxeko giza baliabideak antolatzea, hobekuntza helburu duten

planak edo programazioak prestatzen parte hartuz: irakasleen prestakuntzarako plana; pedagogia-ikerketaren eta -berrikuntzaren programazioa; eta gurasoei orientabidea eta prestakuntza emateko planak.

j. Irakasleak ziklo, maila eta arlo jakinetan kokatzeko eta ordezko irakasleen esleipenak egiteko irizpideak proposatzea zuzendaritza-taldeari.

k. Baliabide materialak eta pedagogikoak antolatzea.l. Ildo pedagogikoa bideratzea jardunbide zehatzen bidez, metodo

pedagogiko jakinak baliatuz ziklo bakoitzari egokitzeko.m. Ziklo bakoitzeko helburuak berrikustea, bideragarriak eta errealitateari

egokituak izan daitezen, eta ebaluazio-irizpideak, programazioak egiteko prozesuak, baliatzen diren metodo pedagogikoak eta ikasketa- eta heziketa-prozesuaren emaitzak aztertzea.

n. Aurrez aipatutako jardunbide horiek guztiak aurrera eramateko, giza baliabideak eta zereginak koordinatzea, ziklo bakoitzean, zikloen artean nahiz mintegien eta zikloen artean; eta ziklo bakoitzean bideratutako prozesua gainbegiratzea eta emaitzak zorrotz aztertzea.

Bigarren atala: pastoralgintza-taldea.

73. art.- Pastoralgintza-taldea.

Pastoralgintza-taldearen funtzioa da ikastetxeko eta ikastetxetik kanpoko jarduera guztietan pastoralgintza-eginkizuna eta eginkizun ebanjelizatzailea

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 31. orrialdea

Page 32: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

sustatzea, koordinatzea eta ebaluatzea. Pastoralgintzako koordinatzaileak zuzentzen eta koordinatzen du taldea.

74. art.- Osaera.

Pastoralgintza-taldea hauek osatzen dute:

a. Pastoralgintzako koordinatzaileak.b. Pastoralgintzako koordinatzaileordeak.c. Ikastetxeko irakasle batzuek eta beste kolaboratzaile batzuek.

75. art.- Eskumenak.

Pastoralgintza-taldeak eskumen hauek ditu:

a. Hezkuntza-proiektuan jasotako eginkizun ebanjelizatzailea bideratzeko jardunbide-ildoak proposatzea eta haren jarraipena egitea.

b. Hezkuntza-proiektuan eta curriculum-proiektuan zehaztutakoa betez, heziketa-jardueraren barnean pastoralgintza-jarduerak planifikatzea.

c. Heziketa-prozesua balioetan heztera bideratzea, bereziki ebanjelioetako balioak sustatuz, eta ikasleek pixkanaka balio eta erlijio-bizipen horiek barnera ditzaten saiatzea.

d. Kristau-heziketa bideratzea, kulturaren ebanjelizazio gisa ulertuta, fedearen eta kulturaren nahiz fedearen eta bizitzaren arteko elkarbidea sustatuz.

e. Erlijio-mintegiarekin lankidetzan jardutea, erlijio-irakaspenarekin lotutako alderdi guztietan.

f. Ikastetxeko nahiz ikastetxetik kanpoko jarduerak kristau-heziketara bideratzea, eta emaitzak ebaluatzea.

g. Heziketa-etapa bakoitzean zehar, Fede Heziketa ibilbideari dagokion ebaluazioa egitea ikasleei.

h. Pastoralgintza-eginkizuna hezkuntza-komunitateko familietara hedatzea.

76. art.- Funtzionamendu-araubidea.

1. Pastoralgintzako koordinatzaileari dagokio pastoralgintza-taldearen bileretara dei egitea, bilerak koordinatzea eta bideratzea, eta bileretan lehendakari-funtzioa betetzea.

2. Pastoralgintza-taldea gutxienez astean behin biltzen da, ikasturteko pastoralgintza-programaren berri jakiteko eta pastoralgintza-eginkizunaz arduratzen diren pertsonak eta pastoralgintza-jarduerak koordinatzeko.

Hirugarren atala: etapako/zikloko taldea.

77. art.- Etapako/zikloko taldea

Etapako/zikloko taldeak etapa edo ziklo berean jarduten duten irakasleen talde-lana antolatzen eta bideratzen du, kontuan hartuta etapako curriculum-proiektuan ezarritako helburuak, edukiak eta irizpideak.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 32. orrialdea

Page 33: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

78. art.- Osaera.

1. Etapako/zikloko taldea dagokion etapako edo zikloko irakasleek osatzen dute, eta etapako koordinatzaileak betetzen du taldeko lehendakari-funtzioa, pedagogia-zuzendariaren ordezkari gisa.

2. Irakasle batek etapa edo ziklo desberdinetako ikastaldeak baditu, haietako bati dagokion taldeko kide izango da, baina aukera izango du beste etapako/zikloko taldean parte hartzeko, hala eskatzen bazaio.

79. art.- Eskumenak.

Etapako/zikloko taldeak eskumen hauek ditu:

a. Zikloko zein etapako curriculum-proiektua eta ikasgelarako programazioa egitea.

b. Zikloko, etapako eta mailako arlo arteko lotura bideratzea. c. Klaustroari ebaluazio-irizpide orokorrak proposatzea. d. Zikloko edo etapako ikastaldeen ikasketa-egoera aztertzea, oro har zer

behar dituzten jakiteko eta haiei erantzuteko. e. Curriculum-egokitzapenak eta -dibertsifikazioak lantzen parte hartzea.f. Pedagogia- eta didaktika-alderdiekin lotutako ekimenak eta jarduerak

proposatzea. g. Zikloko edo etapako jarduera orokorrak, ebaluazio-bilerak eta jarduera

osagarriak antolatzea. h. Ikasleen ebaluazioa eta jarraipena egitea, alderdi guztietan, ikaskuntza

hobetzeko neurriak hartzea, eta ikasleak mailaz igotzeari eta ikasketa-tituluak emateari buruzko erabakiak hartzea.

i. Irakasle bakoitzak ikasleei programazioari buruzko informazioa ematen diela bermatzea.

j. Ikastaldeen tutoretzarako lana prestatzea eta koordinatzea, bai eta familiei helarazi beharreko informazioa ere.

k. Zikloko edo etapako bizikidetza egokia izan dadin jardunbide egokiak ezartzea.

l. Ikastaldean sortzen diren gatazkak kudeatzea, eta irtenbidea emateko neurriak ezartzea.

m. Ikasleei proposatzen zaizkien irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduerak koordinatzea.

n. Zikloan edo etapan berrikuntza-proiektuak edota antzeko beste batzuk garatzeko prozesuak koordinatzea.

o. Pedagogia-taldearen proposamenak aztertzea eta kontuan hartzea, eta talde horri proposamenak egitea, dagokion organoari helarazteko, azter ditzan.

p. Etapako koordinatzaileak edo pedagogia-zuzendariak agindutako beste edozein zereginetan laguntzea.

Laugarren atala: orientabide-mintegia.

80. art.- Orientabide-mintegia.

1. Orientabide-mintegia ikastetxeko orientabide-jarduerak sustatzeaz arduratzen da, hezkuntza orientatzailea izan dadin eta behar duten ikasleek laguntza psikopedagogikoa izan dezaten.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 33. orrialdea

Page 34: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

2. Orientabide-mintegiaren jardunak alderdi hauek izango ditu ardatz: tutore-lana; curriculum-egokitzapenak eta –dibertsifikazioak; ikasleei eman beharreko ikasketa- eta lanbide-orientabidea, eta langile-bizitzara edo beste hezkuntza-etapa batzuetara igarotzeari buruzkoa;, irakasleen prestakuntza eta eguneratzea; laguntza psikopedagogikoa; eta gurasoei eman beharreko orientabidea.

81. art.- Osaera.

Orientabide-mintegiak partaide hauek izango ditu:

a. Orientabide-koordinatzailea.b. Tutoreak.c. Aniztasuna tratatzeko irakasleak.

82. art.- Eskumenak.

Orientabide-mintegiak eskumen hauek ditu:

a. Heziketa-, psikopedagogia- eta lanbide-alderdiei buruzko orientabidea antolatzeko proposamenak egitea, bai eta orientabide-planari eta tutoretza-jardunari buruzko proposamenak ere, pedagogia-taldeak ezarritako gidalerroei jarraituz, eta talde horri helaraztea, eztabaidatzeko eta etapako curriculum-proiektuetan sartzeko.

b. Pedagogia-taldeak eskatuta, ikastetxearen ebaluazio-plan orokorra egitea, kide anitzeko organo eskudunek onar dezaten.

c. Etapako curriculum-proiektuetan ezarritakoa betez, ikasleei orientabidea emateko prozesua koordinatzea: heziketa-, psikopedagogia- eta lanbide-alderdiei buruzko orientabidea oro har, eta, batik bat, ziklo- edo etapa-aldaketei buruzkoa, eta ikasketa-, prestakuntza- eta lanbide-aukeren artean hautatzearekin loturikoa.

d. Ikastetxeko organoei aholkularitza teknikoa ematea, gai hauetan: ikaskuntza-arazoak prebenitzea eta hautematea; curriculum-egokitzapenak; ikasketan laguntzeko programak; eta ikasleen ebaluazioa egiteko eta mailaz igotzeko irizpideak.

e. Hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleentzako curriculum-egokitzapenak egiteko aurreikusitako irizpideen eta prozeduren proposamena egitea, eta pedagogia-taldeari helaraztea, eztabaidatzeko eta etapako curriculum-proiektuetan sartzeko.

f. Pertsona bakoitzari eta ikasketa- nahiz lanbide-alderdiei buruzko orientabidea emateko jarduerak, estrategiak eta programak prestatzea, bai eta curriculum-dibertsifikazioa bideratzekoak ere.

g. Ikasleei orientabidea emateko esku-hartzeen programak aplikatzea.h. Ikasleen ebaluazio psikopedagogikoa egitea, banan-banan, eta esku

hartzeko proposamenak prestatzea.i. Orientabide-jarduerak, tutoretzak, eta irakasleen prestakuntza eta

hobekuntzarako jarduerak sustatzea eta koordinatzea, eta laguntza teknikoa ematea jarduera horietarako.

j. Pedagogia-taldeari curriculum-proiektuko alderdi psikopedagogikoei buruzko aholkuak ematea.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 34. orrialdea

Page 35: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

Bosgarren atala: beste mintegi batzuk.

83. art.- Eraketa eta osaera.

1. Ikasgai edo arlo batean nahiz zenbait ikasgai edo arlotan irakasten duten irakasleek osatzen duten taldea da mintegia.

2. Ikastetxeko entitate titularrari dagokio mintegiak sortzea eta aldatzea.

3. Erlijio-mintegiak Pastoralgintza Kontseiluarekin koordinatuta jardun beharko du.

84. art.- Eskumenak.

Mintegiak eskumen hauek ditu:

a. Ikasturte bakoitzerako arloko curriculumak egiteko prozesua koordinatzea, arloko programazio bertikalean koherentzia bermatuz.

b. Arloari dagozkion ebaluazio-irizpideak proposatzea klaustroari.c. Curriculum-proiektuak, -egokitzapenak eta -dibertsifikazioak egiten parte

hartzea. d. Pedagogia- eta didaktika-alderdiekin lotutako ekimenak eta jarduerak

proposatzea, dagokion arloarekin lotuta.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 35. orrialdea

Page 36: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

V. TITULUAHEZKUNTZA-KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZEA

85. art.- Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea.

Ikasleek, ikasleen gurasoek, irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek Eskola Kontseiluaren bidez parte hartzen dute ikastetxean.

86. art.- Parte-hartzerako organo espezifikoak.

Hezkuntza-komunitate osoak Eskola Kontseiluaren bidez parte hartzeaz gain, ikasleek eta ikasleen gurasoek beren elkarteen eta organo espezifikoen bidez ere parte har dezakete.

Lehen atala: ikasleen parte-hartzerako organo espezifikoak.

87. art.- Ikasleen parte-hartzerako organo espezifikoak.

Ikastetxeko ikasleen parte-hartzerako organo espezifikoak ikastaldeko eta mailako ordezkariak eta ordezkarien batzarrak dira.

88. art.- Ikastaldeen ordezkariak.

1. Ikastalde bakoitzak ordezkari bat aukeratuko du, zuzeneko eta isilpeko sufragio bidez, ikasturteko lehen hilabetean, ikasturte osorako. Ordezkari hori ikasleen batzarreko kidea izango da. Ordezkariorde bat ere aukeratuko dute, ordezkaria ordezkatzeko, gaixorik edo kanpoan dagoenean, eta haren zereginetan laguntzeko.

2. Mailako ordezkarien eta ordezkariordeen aukeraketa pedagogia-zuzendariak antolatu eta deituko du, eta bozketarako arauak ere finkatuko ditu, artikulu honetako 3. atalean ezarritakoa betez, eta ikastaldeen tutoreekin eta Eskola Kontseiluko ikasleen ordezkariekin lankidetzan.

3. Ikasle guztiek izango dute aukeratzeko eta aukeratuak izateko eskubidea, eta ez dute hautagaitzarik aurkeztu beharko. Bozketan, ikasle bakoitzak izen bakar bat jar dezake boto-txartelean. Boto gehien jasotzen duen ikaslea izango da ordezkaria, eta bigarren bozkatuena, ordezkariordea. Lehen biek boto-kopuru bera lortuz gero, adin handienekoa izango da ordezkaria, eta bestea, ordezkariordea.

4. Ordezkariak eta ordezkariordeak funtzio horietatik kendu ahal izango dira. Horretarako, aukeratu zituen ikastaldearen gehiengo osoaren izenean txosten bat igorri behar zaio tutoreari, arrazoiak azalduz. Gero, berriro dei egin behar da hauteskundeetara, hamabost eguneko epean, aurreko atalean ezarritakoa betez. Onartutako dimisioekin ere berdin jokatuko da.

5. Ordezkariak ezin izango dira zigortu barne-araudi honetan adierazitako funtzioak betetzeagatik.

89. art.- Ikastaldeen ordezkarien funtzioak.

Ikastaldeen ordezkariek funtzio hauek dituzte:

a. Ordezkarien batzarreko bileretara joatea eta erabakietan parte hartzea.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 36. orrialdea

Page 37: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

b. Ordezkatzen duten ikastaldearen iradokizunak eta eskaerak gobernu-organoei eta hezkuntza-koordinaziorako organoei azaltzea.

c. Bere mailako ikasleen arteko bizikidetza egokia sustatzea.d. Tutorearekin eta gainerako irakasleekin elkarlanean aritzea, ordezkatzen

duten mailaren funtzionamenduari eragiten dioten gaietan.e. Ikastetxeko irakasleekin eta gobernu-organoekin lankidetzan aritzea,

ikastetxearen funtzionamendua egokia izan dadin.f. Ikastetxeko materiala eta instalazioak behar bezala erabiltzen direla

zaintzea.g. Ikastetxeko gobernu-organoek eskatutako edo esleitutako beste funtzio

batzuk, beren eskumenen esparruan.

90. art.- Ordezkarien batzarraren osaera eta funtzionamendu-araubidea.

1. Ikastetxearen kudeaketan ikasleen parte-hartze espezifikoa antolatzen duen organoari ikasleen ordezkarien batzarra esaten zaio.

2. Ikastetxeak ikasleen ordezkarien batzar bat izango du; batzarra ikastaldeek libreki aukeratutako ordezkariek eta ikastetxeko Eskola Kontseiluko ikasleen ordezkari guztiek osatuko dute.

3. Ordezkarien batzarrak bere funtzionamendu-arauak egingo ditu, eta pedagogia-zuzendariak onartu ondoren sartuko dira indarrean. Pedagogia-zuzendariak arauak atzera bota ahal izango ditu, baldin eta lege-mailako arau baten kontrakoak badira, barne-araudi honetan xedatutakoa betetzen ez badute, edota ikasleen eta hezkuntza-komunitateko gainerako kideen eskubideen eta betebeharren aurkakoak badira.

4. Betiere, ikastetxeko ikasleen pluraltasuna eta ordezkarien batzarraren eraginkortasuna babestu behar dira.

5. Zuzendariak leku egoki bat utziko dio ordezkarien batzarrari, bilerak egiteko, bai eta behar bezala funtzionatzeko behar dituen baliabide materialak ere.

6. Ordezkarien batzarreko kideek, beren funtzioak betetzean, eskubidea izango dute Eskola Kontseiluaren bileren aktak jasotzeko eta aztertzeko, bai eta ikastetxeko beste edozein dokumentazio administratibo ere, betiere dokumentu horiek ezagutarazteak eta hedatzeak ez badu urratzen pertsonen intimitate-eskubidea.

91. art.- Ordezkarien batzarraren funtzioak.

Ordezkarien batzarrak funtzio hauek ditu:

a. Ikastetxeko hezkuntza-proiektua, urteko plana eta urteko memoria egiteko proposamenak igortzea zuzendaritza-taldeari, bai eta eskola-egunaren ordutegia antolatzeko proposamenak ere.

b. Eskola Kontseiluko ikasleen ordezkariei aholkua eta laguntza ematea, bai eta ikastalde edo maila bakoitzeko arazoei buruzko informazioa ere.

c. Eskola Kontseiluko ikasleen ordezkariengandik gai-zerrendari buruzko informazioa jasotzea, bai eta landutako gaiei eta hartutako erabakiei buruzkoa ere.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 37. orrialdea

Page 38: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

d. Eskola Kontseiluari aurkezteko txostenak egitea, bere ekimenez edo Kontseiluak berak eskatuta.

e. Barne-araudia aldatzeko proposamenak egitea, dagozkion eskumenen esparruan.

f. Ikasleei batzarraren jardunari buruzko informazioa ematea.g. Ikastetxeko jarduera osagarriak eta ikastetxetik kanpoko jarduerak

garatzeko proposamenak egitea. h. Hala badagokio, enpresetan praktikak egiteko hitzarmenei buruzko

informazioa jasotzea eta praktiken jarraipena egiten parte hartzea. i. Ikasleei berariaz eragiten dieten gainerako gaietan jardunbideak

edo erabakiak proposatzea.

Bigarren atala: ikastetxean legez eratutako elkarteak.

92. art.- Elkarteak.

1. Hezkuntza-komunitateko estamentuek aukera izango dute elkarteak eratzeko, indarrean dagoen legeria batez, helburu hauetarako:

a. Estamentu bakoitzeko kideek beren eskubideak erabil ditzaten sustatzeko.

b. Estamentuko kideek beren betebeharrak bete ditzaten laguntzeko.

c. Ikastetxearen Izaera Propioan eta hezkuntza-proiektuan zehaztutako helburuak lortzen laguntzeko.

2. Elkarteek eskubide hauek dituzte:

a. Beren helbide soziala ikastetxean izatea.b. Ikastetxearen heziketa-jardueretan parte hartzea, etapako curriculum-

proiektuan ezarritakoarekin bat. c. Ikastetxeko bileretan parte hartzea, eskola-bizitzarekin lotutako

alderdiak aztertzeko, eta beren jarduerak egitea, aurrez entitate titularrak baimenduta. Entitate titularrak baimena emango du soilik bilerek edo jarduerek ez badute oztopatzen ikastetxeko ohiko funtzionamendua, eta hala badagokio ordain ekonomikoa ere ezarriko da.

d. Elkarteko kideei eragiten dieten gaiei buruzko informazioa jasotzea ikastetxeko organoetatik.

e. Dagokion organoari iradokizunak, eskaerak eta kexak aurkeztea, idatziz.

f. Beren eskubideak urratu badira, erreklamazioa aurkeztea organo eskudunari.

g. Legerian, ikastetxearen Izaera Propioan eta barne-araudi honetan aitortzen zaizkien gainerako eskubideak erabiltzea.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 38. orrialdea

Page 39: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

VI. TITULUABIZIKIDETZA-ARAUAK

1. KAPITULUAPRINTZIPIO OROKORRAK

93. art.- Bizikidetzaren oinarria.

MARIAREN BIHOTZA Ikastolak alderdi hauek hartu ditu ardatz bizikidetzaren oinarria ezartzeko: hezkuntza-komunitate osoak ikasleen eskubideak babestea eta errespetatzea; eta ikasleek eskubide horiek erantzukizunez erabiltzea eta dagozkien betebeharrak betetzea, titulu honetan ezarritakoarekin bat.

94. art.- Bizikidetza-plana.

Ikastetxeak bizikidetza-plan bat egingo du, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak xedatutakoa betez. Plan horretan, lehentasunezko helburua izango da bizikidetza-gatazken prebentzioa, eta, gatazkak sortzean, jardunbide egokiak bideratzea eta neurri zuzentzaileak hartzea, adostasun bidez, abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuan ezarritako bide alternatiboak baliatuta.

95. art.- Eskubideen berehalako babesa.

Ikasleen eskubideak dira abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuko 6.-21. artikuluetan jasotakoak. Edozein irakasle ohartzen bada ikasleren baten jokabideak eskubide horiek erabiltzea eragozten duela, edota eskubide horiek urratzen dituela, berehala esku hartu beharko du, erantzuleari ahozko ohartarazpena eginez eta pedagogia-zuzendariarengana jotzeko aginduz.

96. art.- Betebeharrak betetzeko bermeak.

Ikasleen betebeharrak dira abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuko 21.-27. artikuluetan jasotakoak. Irakasle bat ohartzen bada ikasleren batek betebehar horietakoren bat ez duela betetzen, berehala zuzendu beharko du haren jokabidea, eta ez-betetze horrek hezkuntza-komunitateko gainerako kideek beren eskubideak erabiltzea eragozten badu, edota eskubide horiek urratzen baditu, pedagogia-zuzendariarengana jotzeko aginduko dio.

2. KAPITULUAIKASLEEN ESKUBIDEAK BABESTEKO BERMEAK

97. art.- Irakasleen esku-hartzea, ikasleen eskubideak babesteko.

Irakasle guztiek esku hartuko dute abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuak ikasleei aitortzen dizkien eskubideak babesteko, barne-araudi honetan xedatutakoa eta gobernu-organoen jarraibideak betez.

98. art.- Segurtasunarekin lotutako eskubideen babesa.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 39. orrialdea

Page 40: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

1. Tutoreak edota gainerako irakasleak ohartzen badira tratu txarren zantzuak daudela, edota haurrentzako arriskutsuak diren egoerak edo haien babesgabetasuna dakartenak gertatzen direla, pedagogia-zuzendariari edo zuzendari nagusiari jakinaraziko diote, eskubideei eta betebeharrei buruzko Dekretuko 7.2. eta 7.3. artikuluetan xedatutakoaren ondorioetarako.

2. Irakasle guztien funtzioa da berdinen arteko tratu txarrak prebenitzea, eta halakorik gertatzen ari den lehenbailehen hautemateko adi egotea. Tratu txarren zantzuak daudela ohartzen badira, zuzendaritza-taldeari jakinaraziko diote berehala, dagozkion protokoloak abia ditzan.

3. Pedagogia-zuzendariak izendatuko ditu jolas-orduetan begirale-lanak egingo dituzten irakasleak, eta haien kopurua nahikoa izango da ikasleek hartzen duten eremu osoa ikusi ahal izateko. Ikasleek funtzio hori zein irakaslek duten jakin behar dute, eta une oro begi-bistan izan behar dituzte eta haiengana jotzeko aukera izan behar dute. Zuzendari nagusiak eremu jakin batzuk erabiltzea debeka dezake, ikusten badu eremu horien egoera edo ezaugarriak direla eta begiraleek ezin dutela behar bezala egin zaintza-lan hori.

99. art.- Norberaren ohorearen, intimitatearen eta irudiaren babesa.

1. Ikastetxeko gobernu-organoek, tutoreek eta gainerako irakasleek ikasleen eta hezkuntza-komunitateko gainerako kideen eskubidea den norberaren ohorearen, intimitatearen eta irudiaren babesa errespeta dadin zaindu behar dute. Zuzendaritza-taldeak grabaketa-bitartekoak, sakelako telefonoak eta oro har teknologia berriak erabiltzeko arauak ezarriko ditu, eta ikastetxeko Eskola Kontseiluari proposatuko dizkio, onar ditzan. Arau horietan ezarriko da ezin dela inola ere ikasgeletan grabaketarik edo argazkirik egin, ez eta sakelako telefonorik erabili ere.

2. Teknologia-baliabideak ikasgelatik kanpo erabiltzea baimentzen bada, eraikineko edo ikastetxearen barrutiko beste lekuren batean, egokitzat jotako muga guztiak ezarri ahal izango dira, eta inola ere ezin izango zaio hezkuntza-komunitateko edozein kideri argazkirik atera edo grabaketarik egin berariaz baimena eman ez badu, eta, halaber, baimena izanik argazkiak edo grabaketak egin badira, ezin izango dira erabili ez bada berariaz eman erabiltzeko baimena.

100. art.- Biltzeko eskubidea.

Ikasleei legeriak aitortzen dien biltzeko eskubidea eraginkortasunez erabiltzen dela bermatuko dute ikastetxeko gobernu-organoek, eta eskubide horren erabilerarekin lotutako alderdi guztiak zainduko dituzte, ziurtatzeko heziketa-helburuetarako erabiltzen dela eta adingabeak babesteko legean ezarritako xedapenak betetzen direla. Horretarako, kide bakarreko gobernu-organoek kontuan izango dute atal hauetan xedatutakoa:

a) Ikastaldeek ikasgelan bertan egin ahal izango dituzte bilerak, aurrez tutoreari jakinarazita, eta, hala badagokio, tutorea ere bertan dela, ikasketekin lotutako gaiak aztertzeko, eskolarik galdu gabe, ahal dela behintzat. Nolanahi ere, hilabetean eskola-ordu bat erabili ahal izango dute gehienez bilera egiteko, aurrez tutoreari gai-zerrenda jakinarazita. Bileretan ezin izango du parte hartu ikastalde horretakoa ez den ezein ikaslek. Tutoreak parte hartzen ez badu, ikastaldearen ordezkariari dagokio bilerak bideratzea eta lehendakari-funtzioa betetzea.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 40. orrialdea

Page 41: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

b) Zuzendari nagusiak adieraziko du zer lekutan egingo diren ordezkarien batzarraren bilerak. Bilera horiek barne-araudi honetan zehaztutako funtzionamendu-arauak betez antolatuko dira.

c) Ordezkarien batzarrak, egokitzat joz gero, ordezkatzen dituzten ikasleei kontsulta egin ahal izango die, aurrez pedagogia-zuzendariari eskatuta eta gai-zerrenda aurkeztuta. Hark kontsulta egiteko baimena ematea edo ukatzea erabakiko du, aurkeztutako gaiak ordezkarien batzarraren eskumenekoak diren aztertu ondoren. Horrez gain, aurreko bilera batean edo batzuetan ez bada bete gai-zerrenda, baimena ukatu ahal izango da. Pedagogia-zuzendariak hartutako erabakiaren kontra erreklamazioa aurkeztu ahal izango zaio zuzendari nagusiari.

d) Ordezkariek bilera horietarako deialdia ikasle guztiei jakinarazi beharko diete aurreko egunean, eta gai-zerrenda eman beharko diete. Inola ere ez da derrigorrezkoa izango bileretan parte hartzea.

e) Pedagogia-zuzendariak, zuzendari nagusiaren aginpidearen mende, bilera egiteko lekua eta denbora zehaztuko ditu; eskuarki, eskola-ordutegitik kanpo egingo dira bilerak. Horretarako, pedagogia-zuzendariak eskola-ordutegian aldaketak egin ahal izango ditu, baina eskolen iraupena murriztu gabe.

f) Nolanahi ere, pedagogia-zuzendariak irizten badio bileran landuko den gai kopurua eta gaien nolakotasuna kontuan hartuta beharrezkoa izango dela eskola-orduen iraupena murriztea, pixka bat murriztu ahal izango du, bilerarako denbora ordubetekoa izan dadin. Aurrez, ordea, barne-araudian jaso beharko da aukera hori, eta horretarako ikasleen, gurasoen eta irakasleen ordezkariek onartu behar dute, gehiengo soilez. Eskola-orduen iraupena murrizteko erabakia bilera egin baino egun bat lehenago hartzen bada, eskola guztien artean banatuko da murrizketa-denbora; baina erabakia egun berean hartzen bada, bilera egiteko erabiliko den jolas-orduaren aurreko eta ondorengo eskoletan egingo dira murrizketak.

101. art.- Taldeko absentzien arauketa.

Biltzeko eskubidea erabiltzea errazte aldera, eskoletan edo bestelako derrigorrezko jarduera batzuetan taldeko absentziak gertatzen badira, eskubide hori erabiltzearen ondorioz, DBHko 3.mailatik aurrera ez dira jokabide ezegokitzat hartuko, eta ezin izango da zuzentzeko neurririk baliatu, betiere atal hauetan ezarritakoa betetzen bada:

a) Eskoletako taldeko absentzien proposamenak ikastetxeko ordezkarien batzarrak onartu behar ditu aurrez, bere ekimenez, edota ikastetxean matrikulatutako ikasle guztien % 5ak gutxienez hala eskatuta nahiz legez aitortutako ikasleen elkarteen, federazioen edo konfederazioen ordezkarien % 5ak gutxienez eskatuta. Erabakia hartu aurretik, ordea, alderdi hauei buruz eztabaidatu beharko dute:

● Deialdiak heziketa- edo prestakuntza-helburua duen.● Deialdiak zerikusia duen ikastetxearekin. ● Zenbat denbora dagoen ikasle guztiek deialdiari buruz iritzia eman

dezaten.● Ea duela gutxi beste deialdiren bat izan den edota laster besteren bat

izango den.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 41. orrialdea

Page 42: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

b) Ordezkarien batzarrak proposamena onartzen badu, deialdia idatziz jasoko da. Idatzi horretan, a) puntuan aipatutako alderdiekin lotutako arrazoiak emango dituzte, eta deialdia nork egin duen, zer datatan eta ordutegitan egingo den, eta zer jarduera programatu diren zehaztuko dute, gutxienez deialdiaren data baino bi egun baliodun lehenago, premiazkoa izateko arrazoiak daudenean izan ezik, eta betiere pedagogia-zuzendariari arrazoien berri eman ondoren.

c) Idatziz jasotako deialdia zuzendari nagusiari helaraziko zaio, eta horretarako zehaztutako lekuetan jarriko da ikusgai, bozketak amaitu arte, 81. artikuluko 1. atalean xedatutakoa betez.

d) Ordezkari bakoitzak bere ikastaldeari emango dio deialdiaren berri eta hari dagokion idatzia non jarri den jakinaraziko die denei, baina ezin izango dute nork bere ikasgelan jarri, ez eta ikaslerik behartu ere deialdiaren berri jakitera, baldin eta libreki erabaki badu aintzat ez hartzea. Era berean, bozketa non eta noiz egingo den jakinaraziko die. Bozketak ezin izango dira ikasgeletan egin, baldin eta zuzendari nagusiak ez badu eman berariaz horretarako baimena.

e) Pedagogia-zuzendariak bozketa egingo den jolas-orduaren aurreko eta ondorengo eskolen iraupena murriztea erabaki ahal izango du.

f) Bozketa jolas-ordua hastean abiatuko da, eta maila bakoitzeko ikasleentzat mahai bat jarriko da. Prozesu hori pedagogia-zuzendariak gainbegiratuko du, edota hark bere ordezkari izendatutako irakasle batek. Mahai bakoitzean, ikastaldeen bi ordezkari arituko dira gutxienez: batek ikasleen identifikazioa egiaztatuko du, NANren edo ikastetxeko agiriaren bidez, eta maila horretako edozein ikastalderen zerrendan sartuko ditu; besteak, berriz, boto-txartelak hartuko ditu.

g) Boto-txartelek baiezko aukera (BAI/SÍ) eta ezezko aukera (EZ/NO) izango dituzte, ikasleek botoari dagokion laukia X batez marka dezaten, bolalumaz. Boto baliogabetzat hartuko dira: bi laukiak X batez markatuta dituztenak; lauki bakarra markatuta dutenak inprimakian bertan baina X marka eskuz idatzia ez dutenak; eta aukera markatzeko adierazitako moduarekin bat ez datorren beste edozein adierazpide dutenak. Boto zuritzat hartuko dira, berriz, bi laukietako ezein markatuta ez dutenak eta bestelako adierazpiderik ere ez dutenak.

h) Bozketa amaitutakoan, jasotako botoak zenbatuko ditu mahai bakoitzak. Bozketa ez da baliozkoa izango baldin eta emandako boto kopurua, barnean hartuta boto baliogabeak eta zuriak, ez bada iristen ezarritako quorumera: ikastetxeko ikasle kopuruaren erdia baino bat gehiagora, alegia. Hala bada, ezin izango da deialdiko bozketa berriro egin, eta besterik gabe baztertuta geratuko da.

i) Bozketaren emaitza baliozkoa izan dadin, ikasle kopuruaren erdiak baino bat gehiagok eman behar du botoa, hori baita ezarritako quoruma. Quoruma nahikoa izanik bozketaren emaitza aldekoa bada, pedagogia-zuzendariak jendaurrean jakinaraziko du, deialdiaren idatziarekin batera ikusgai jarriz. Emaitza ez da inoiz loteslea izango ikasleentzat, eta aukera izango dute nork bere kabuz eskoletara joateko eskubidea erabiltzeko; edonola ere, deialdiarekin bat egin eta eskoletara ez joatea erabakitzen duten ikasleei ezin izango zaie egotzi jokabide ezegokirik, ez eta neurri zuzentzailerik jarri ere.

j) Eskoletara ez joatea erabakitzen duten ikasleen kopurua zeinahi izanik ere, ikastetxeak beti bermatuko du eskolak emango direla.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 42. orrialdea

Page 43: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

102. art.- Idatziz adierazpen-askatasuna baliatzea.

1. Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuko 14. artikuluak ikasleei aitortzen dien adierazpen-askatasuna erabiltzeko:

a) Zuzendari nagusiak, edo hark ordezkaritza emanda pedagogia-zuzendariak, ezarriko du nola eta non erabil daitekeen eskubide hori, eta betiere aintzat hartu beharko da erakundeekiko eta hezkuntza-komunitateko kide guztiekiko begirunea.

b) Informazioa ikusgai jartzeko zehaztutako lekuetan egiten den jakinarazpen orotan argi adierazi behar da jarri duen pertsonaren, erakundearen, elkartearen edo taldearen identifikazioa.

c) Ikasgeletan, eskola-jarduerarekin zerikusia duen informazioa soilik jarri ahal izango da.

2. Informazioek arau horiek betetzen ez badituzte, zuzendari nagusiak edo pedagogia-zuzendariak kentzeko aginduko du.

III. KAPITULUABETEBEHARRAK BETETZEKO BERMEAK

103. art.- Printzipio orokorra.

1. Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuak ikasleei ezartzen dizkien betebeharrak ez betetzea beti hartuko da jokabide ezegokitzat: bizikidetzaren aurkako jokabidetzat har daiteke, edota bizikidetza larri kaltetzen duen jokabidetzat, hezkuntza-komunitateko gainerako kideek beren eskubideak erabiltzea eragozten badu, edota eskubide horiek urratzen baditu.

2. Irakasleren bat ohartzen bada betebehar horietakoren bat ez dela betetzen, berehala esku hartu beharko du bizikidetzarako egokia ez den jokabidea zuzentzeko, aipatutako dekretuan eta barne-araudi honetan xedatutakoa betez.

104. art.- Zuzendu beharreko jokabideak.

201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen duten jokabide gisa definitzen direnak ahalik azkarren zuzendu behar dira beti. Neurri zuzentzaileak zuzendu beharreko jokabidearen heinekoa izan behar du, uler dadin jokabide horren ezinbesteko ondorio dela.

105. art.- Jokabide ezegokiak.

1. Jokabide ezegokiak dira 201/2008 Dekretuko 30. artikuluan zerrendatzen direnak.

2. Ikastetxean jokabide ezegokiak zuzentzeko betebeharra une horretan ikaslearen ardura duen irakasleari dagokio, aipatutako dekretuan ezarritakoaren arabera.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 43. orrialdea

Page 44: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

3. Pedagogia-zuzendariak zehaztuko du baliatu beharreko prozedura, betiere araudian xedatutakoa betez, eta neurri zuzentzailea ahozko ohartarazpen soila ez denean, tutoreari jakinarazi beharko zaio.

106. art.- Bizikidetzaren kontrako jokabideak.

1. Bizikidetzaren kontrako jokabideak dira eskubideen eta betebeharren dekretuko 31. artikuluan zerrendatzen direnak.

2. Irakasle bat ohartzen bada bizikidetzaren kontrako jokabide bat egon dela, horren erantzule den ikasleari ahozko ohartarazpena egingo dio, eta pedagogia-zuzendariarengana edo haren ordezkariarengana jotzeko aginduko dio. Irakasleak, pedagogia-zuzendariak zuzendari nagusiaren onespenarekin zehaztutako prozedurari jarraituz, gertatutakoaren berri emango du, bai eta berehala esku hartzeko baliatutako neurri zuzentzailearen berri ere.

107. art.- Bizikidetza larri kaltetzen duten jokabideak.

1. Bizikidetza larri kaltetzen duten jokabideak dira eskubideen eta betebeharren dekretuko 32. artikuluan zerrendatzen direnak.

2. Irakasle bat ohartzen bada bizikidetza larri kaltetzen duen jokabide bat egon dela, horren erantzule den ikasleari ahozko ohartarazpena egingo dio, eta pedagogia-zuzendariarengana edo haren ordezkariarengana jotzeko aginduko dio. Irakasleak, pedagogia-zuzendariak zuzendari nagusiaren onespenarekin zehaztutako prozedurari jarraituz, gertatutakoaren berri emango du, bai eta berehala esku hartzeko baliatutako neurri zuzentzailearen berri ere.

108. art.- Bizikidetzaren kontrako jokabideak eta bizikidetza larri kaltetzen duten jokabideak zuzentzeko prozedurak.

Bizikidetzaren kontrako jokabideak eta bizikidetza larri kaltetzen duten jokabideak zuzentzeko prozedura abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuan xedatutako moduan bideratuko da, eta beti saiatu behar da gatazka konpontzeko dekretu horretako III. kapituluan zehaztutako bide alternatiboak baliatzen.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 44. orrialdea

Page 45: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

VII. TITULUAERRENDIMENDU AKADEMIKOAREN EBALUAZIO OBJEKTIBOA

109. art.- Printzipio orokorrak.

201/2008 Dekretuko 9. artikuluko 1. atalean, errendimendu akademikoaren ebaluazio objektiboari buruzkoan, ezartzen da ikasleek eskubidea dutela beren arduraldia, ahalegina eta errendimendua aitor daitezen eta objektibotasunez balora daitezen.

Ikasleek beren errendimendu akademikoa objektibotasunez ebalua dadin duten eskubide hori bermatze aldera, titulu honetan xedatutako berme-sistema baliatuko da, publikotasun-, informazio- eta gardentasun-printzipioak oinarri dituena, eta amaierako kalifikazioen erreklamazioak egiteko aukera ziurtatzen duena.

110. art.- Publikotasuna.

1.- Pedagogia-zuzendariak bermatu behar du ikasleek eta beren legezko ordezkariek ikastetxeko curriculum-proiektuaren berri dutela, eta badakitela zer helburu lortu behar dituzten, zer eduki barneratu behar dituzten eta zer oinarrizko gaitasun eskuratu behar dituzten arlo edo ikasgai bakoitzean.

2.- Era berean, dagokion sailek eta irakasle guztiek jakinarazi behar dute, publikotasun-printzipioarekin bat, arloak edo ikasgaiak gainditzeko zer gutxieneko eduki eskatuko dituzten, ebaluaziorako zer prozedura eta irizpide baliatuko dituzten, eta errekuperazioetarako eta ikasketan laguntzeko jardueretako zer prozedura zehaztu diren.

3.- Halaber, pedagogia-zuzendariak bermatu beharko du adin txikiko ikasleen gurasoei edo legezko ordezkariei ere helarazi zaiela informazio hori.

111. art.- Ikasleei eta gurasoei informazioa jakinaraztea.

1.- Pedagogia-zuzendariak bitarteko egokiak bermatu behar ditu, irakasleen eta ikasleen gurasoen edo legezko ordezkarien arteko komunikazioa modu jarraituan eta arintasunez bideratzeko, eta ziurtatzeko irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduerekin lotutako informazio guztia eskura dutela; batik bat, errendimendu akademikoarekin loturikoa.

2.- Irakasle guztiek betebeharra dute, tutore ez badira ere, ikasleek edo haien legezko ordezkariek aurreko atalean aipatutako alderdiei buruz eskatutako informazio guztia emateko, banan-banan. Pedagogia-zuzendariari dagokio irakasleei betebehar hori betearaztea.

3.- Pedagogia-zuzendariak arduratu behar du, halaber, tutoreen bilerak egin daitezen, bai eta tutoreen eta ikastaldeko ikasleen gurasoen arteko bilerak ere, lehen aipatutako alderdi horiei buruzko informazioa emateko eta alderdi horiei dagokienez ikasleen egoera zein den jakinarazteko. Bilera horiek eskuarki bi aldiz egingo dira ikasturtean zehar, baina gehiagotan ere egin ahal izango dira, gurasoen heren batek baino gehiagok hala eskatzen badu.

4.- Aurreko ataletan aipatutako prozeduren bidez ikasleen gurasoei edo legezko ordezkariei informazioa emateaz gain, tutoreek bilera horietan adostutakoari

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 45. orrialdea

Page 46: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

buruzko informazioa idatziz eman beharko diete aldizka, eta jaso dutela ziurtatu beharko dute, ebaluazio-bilerak egiteko ikastetxeko curriculum-proiektuan ezarritako maiztasun berberaz gutxienez.

5.- Halaber, ziklo amaierako eta ikasturte amaierako bileretan aztertutakoari buruzko informazioa helaraziko zaie, gutxienez alderdi hauek zehaztuz:

● Etapako eta arloetako helburu orokorren lorpen-mailari buruzko balorazioa.● Arlo eta ikasgaietako edukien barneratze-mailari buruzko balorazioa. ● Kalifikazio partzialak edo ikaskuntzaren balorazioak. ● Hala badagokio, heziketa-neurri osagarrien aplikazioa.

Bilera horien txostenetan, gainera, ikasleak mailaz igotzeko edo mailan geratzeko erabakiak arrazoitu beharko dituzte. Ikasleren batek arlo edo ikasgai baterako ezarritako helburuak lortu ez baditu, irakasleen proposamenak edo txostenak aztertu ondoren, irakasle-taldeak erabakia hartuko du, eta tutoreak jasoko du idatziz txostenean.

Ikasleei buruzko txostenak ikastetxean gordeko dira, eta hurrengo zikloko edo ikasturteko irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesua bideratzeko abiapuntutzat hartuko dira. Irakasleek, informazio hori oinarri hartuta, ikasgelarako programazioak egokitu beharko dituzte.

112. art.- Zuzendutako lanen, proben eta ariketen berrikusketa.

1.- Ikasleek, edota hala badagokio, haien gurasoek edo legezko ordezkariek, aukera izango dute ikaslearen errendimendu akademikoaren ebaluazioan eragina izan duten lan, proba, azterketa eta ariketa guztiak aztertzeko, bai eta kopia bat lortzeko ere, dagokion eskaera eginez, zuzenduta eta kalifikatuta daudenean.

2.- Pedagogia-zuzendariak zehaztuko du kopiak eskatzeko prozedura; eskuarki, irizpidea izaten da ahoz egindako eskaerei ahoz erantzutea, eta idatziz egindakoei, idatziz.

3.- Zuzenketak egitean, ezin izango da kalifikazio kualitatibo edo kuantitatibo bat soilik adierazi; gainera, ikasleak zer hutsegite edo akats egin dituen zehaztu beharko da, eta kalifikazioaren arrazoiak azaldu.

113. art.- Ariketa jakin batzuen kalifikazioei buruzko erreklamazioak.

Ikasleek edo haien legezko ordezkariek aukera izango dute irakasleari alegazioak ahoz aurkezteko eta egindako lanak edo probak berrikus daitezen eskatzeko, kalifikazioak jasotako datatik aurrera bi eskola-eguneko epean. Irakasleak berak erabakiko du alegazioei edo eskaerei buruz, beharrezkotzat joz gero dagokion sailari aholku eskatuta. Horretarako, kontuan hartuko du beti dela loteslea curriculum ofizialean eta ikastetxeko curriculum-proiektuan xedatutakoa, eta betiere bete beharrekoak direla dagokion sailen programazioan eta ikasgelarako programazioetan ezarritako irizpideak, bai eta jendaurrean jakinarazitako kalifikazio-irizpideak ere.

114. art.- Ebaluazio partzialei buruzko erreklamazioak.

1.- Ikasleek aukera izango dute irakasleari zuzenean edota tutorearen bidez ebaluazio-aldi bakoitzari dagozkion kalifikazioen erreklamazioa egiteko, ahoz nahiz idatziz, eta irakasleak erreklamazioa egiteko baliatu den moduan emango du

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 46. orrialdea

Page 47: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

erantzuna; erabakia hartzeko, kontuan izango du aurreko artikuluko azken paragrafoan zehaztu dena.

2.- Ikasleek egindako erreklamazioa ezesten bada, aukera izango dute irakasleari zuzenean edota tutorearen bidez dagokion sailaren esku hartzea eskatzeko, ahoz nahiz idatziz, eta dagokion sailak erreklamazioa egiteko baliatu den moduan emango du erantzuna; erabakia hartzeko, aztertuko du ea egin den azterketa bat datorren ezarritako programazioarekin, eta ea zuzen aplikatu diren dagokion sailak adostutako irizpideak.

3.- Ebaluazio partziala izapidezko egintza soila denez, ezin izango da kalifikazioaren erreklamazioa egin, irakasleak dagokion sailaren irizpidea bete ez badu ere. Baina amaierako ebaluazioaren erreklamazioa egiten bada, nahitaez izan beharko da kontuan irizpide hori, erabakia hartzeko.

115. art.- Kalifikazioak egiaztatzen dituzten dokumentuak gordetzea.

1.- Ikasturte osoan probak, lanak eta ariketak eskuragarri egongo direla ziurtatzeko, irakasleek betebeharra dute ikastetxean gordetzeko, eskola-aldi osoan, eta ikasturteko azken ebaluazioaren erreklamazioak egiteko epea amaitu ondoren hiru hilabete igaro arte.

2.- Epe hori igaro ostean, erreklamazioren bati buruz erabakitzeko beharrezkoak ez badira, suntsitu egin daitezke, edota ikasleei eman. Edonola ere, kontuan hartu behar da erabakia hartzeko erreklamazioa jarri duen ikaslearen ariketaz gain aztertu beharrekoak direla kalifikazio bera lortu duten ikasleen ariketak, bai eta erreklamaziogileak eskatzen duen kalifikazioa lortu dutenenak ere. 3.- Betiere, erreklamazio bati buruz erabakitzeko kontuan hartu behar diren ariketa edo dokumentu guztiak gordeta eduki behar dira, administrazio-bidetik edo bide judizialetik ebazteko aukera dagoen bitartean.

116. art.- Amaierako kalifikazioei buruzko erreklamazioak.

1.- Amaierako kalifikazioak argitaratu baino lehen, irakasle bakoitzak berrikusketa-saioa bat egingo du, pedagogia-zuzendariak ezarritako ordutegian. Saio horretan, ikasleei zer kalifikazio ezarri dien adieraziko die, banan-banan, eta ikasle bakoitzak ados dagoen edo ez adieraziko du. Horren ostean, irakasleak, egoki baderitzo, aurreikusitako kalifikazioa berretsiko du, edo berrikustea erabakiko du.

2.- Aurreko atalean aipatutako berrikusketa-saioan kalifikazioarekin ados ez daudela adierazi duten ikasleek erantzunik jaso ez badute, aukera izango dute erreklamazioa egiteko, kalifikazioen jakinarazpen formala egin den datatik aurrera berrogeita zortzi orduko epean. Horretarako, idatzi bat igorriko diote pedagogia-zuzendariari, idazkaritzaren bitartez. Idatzi horretan argi adierazi beharko dute zer kalifikazio den erreklamazioa eragin duena, zer kalifikazio merezi duten beren ustez, eta zer arrazoirengatik.

Horrez gain, ikasleak lehenago ariketa jakinen kalifikazioei edo ebaluazio partzialei buruz egindako alegazioak edo erreklamazioak ezetsi baziren, eta erabakigarriak badira amaierako ebaluaziorako, berriro azter daitezen eskatu ahal izango du.

3.- Pedagogia-zuzendariak dagokion sailari helaraziko dio erreklamazioa, azter dezan ea proposatutako probak bat datozen ikasgai horretarako ezarritako programazioarekin eta ea behar bezala aplikatu diren adostutako ebaluazio-

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 47. orrialdea

Page 48: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

irizpideak, eta erabakia har dezan. Irakasleak emandako kalifikazioarekin ados dagoen edo ez adieraziko du, eta horretarako, kontuan hartu beharko ditu ebaluazio partzialei buruz egindako erreklamazioei dagozkien txostenak.

Era berean, kontuan izango ditu antzeko egoera batean beste ikasle batzuei eman zaizkien kalifikazioak.

4.- Amaierako ebaluazioei erreklamazioa jarri bazaie, eta kalifikazio negatiboa eman bazaie, baina ikasgelako ahozko esku-hartzeetan soilik oinarrituta, ezin izango zaio kalifikazio negatibo horri eutsi, ezin bada dokumentuen bidez egiaztatu.

5.- Erreklamazioa idatziz aurkeztu den datatik aurrera bi eguneko epean gehienez hartu beharko du erabakia dagokion sailak.

117. art.- Irakasle-taldearen erabakien ondorioak.

1.- Dagokion sailak pedagogia-zuzendariari jakinaraziko dio erabakia, eta hark emango dio interesdunari erabakiaren berri.

2.- Ikaslearen erreklamazioa baietsi bada, pedagogia-zuzendariak zuzendari nagusiari jakinaraziko dio, ikasketa-agirietan beharrezko zuzenketak egin daitezen.

3.- Erreklamazioa ezetsi bada, baina ikaslea oraindik ere ados ez badago, erreklamazioa aurkez diezaioke idatziz zuzendari nagusiari, hark hezkuntza-administrazioari igor diezaion, erabakia har dezan.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 48. orrialdea

Page 49: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.- Lan-harremanak.

Barne-araudi honetan ezarritakoa bete beharrekoa izanik ere, entitate titularraren eta lan-kontratudun langileen arteko lan-harremanak dagokion araubide espezifikoak arautuko ditu. Enpresako langileen ordezkaritza ere dagokion araubide espezifikoak arautuko du.

Bigarrena.- Langile erlijiosoak.

Barne-araudi hau ikastetxeko langile erlijiosoei aplikatzean, kontuan hartuko dira Konstituzioak onartzen dien estatutu espezifikoa, Espainiako Estatuaren eta Egoitza Santuaren arteko akordioak, eta Erlijio Askatasunari buruzko Lege Organikoa.

Hirugarrena.- Ikastetxearen lagunak.

Ikastetxearen lagunak dira beren borondatez ikastetxeari laguntzen diotenak, heziketa-helburuak lortzen, baliabide materialak hobetzen, edota ikastetxearen eta haren ingurune hurbilaren arteko harremana sendotzen.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Entitate titularrak proposatuta 2001eko martxoaren 1ean ikastetxeko Eskola Kontseiluak onartutako ikastetxearen barne-araudia indargabetuta geratzen da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.- Barne-araudia indarrean sartzea.

Barne-araudi hau argitaratzen den dataren hurrengo egunean sartuko da indarrean. Haren indarraldia ikastetxeak hezkuntza-itunen erregimenean jarraitzeak baldintzatuko du.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 49. orrialdea

Page 50: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

AURKIBIDEA

ATARIKO TITULUA

1. art.- Izendapena.2. art.- Entitate titularra.3. art.- Ikastetxearen helbidea eta erregistroa.4. art.- Helburua.5. art.- Printzipio dinamizatzaileak.6. art.- Ikastetxerako funts publikoak baliatzea.

I. TITULUA

HEZKUNTZA-KOMUNITATEA

1. KAPITULUAHEZKUNTZA-KOMUNITATEKO KIDEAK

7. art.- Kideak.8. art.- Eskubideak.9. art.- Betebeharrak.10. art.- Bizikidetza-arauak.

2. KAPITULUAENTITATE TITULARRA 11. art.- Eskubideak.12. art.- Betebeharrak.13. art.- Entitate titularraren ordezkaritza.

3. KAPITULUAIKASLEAK

14. art.- Eskubideak.15. art.- Betebeharrak.16. art.- Onarpena.

4. KAPITULUA IRAKASLEAK

17. art.- Eskubideak. 18. art.- Betebeharrak.19. art.- Onarpena.

5. KAPITULUAGURASOAK

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 50. orrialdea

Page 51: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

20. art.- Eskubideak.21. art.- Betebeharrak.6. KAPITULUA ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEAK

22. art.- Eskubideak.23. art.- Betebeharrak.24. art.- Onarpena.

7. KAPITULUABESTE KIDE BATZUK

25. art.- Beste kide batzuk.26. art.- Eskubideak.27. art.- Betebeharrak.

II. TITULUA

HEZIKETA-JARDUERA

28. art.- Printzipioak.29. art.- Izaera Propioa.30. art.- Ikastetxearen hezkuntza-proiektua.31. art.- Pastoralgintzako proiektua.32. art.- Etapako curriculum-proiektua. 33. art.- Ikasgelarako programazioa.34. art.- Ebaluazioa.35. art.- Ikastetxeko urteko programazio orokorra.36. art.- Ikasturte amaierako ebaluazioa eta memoria.

III. TITULUA

GOBERNU- ETA KUDEAKETA-ORGANOAK

1. KAPITULUA XEDAPEN OROKORRAK

37. art.- Gobernu- eta kudeaketa-organoak.

2. KAPITULUAKIDE BAKARREKO ORGANOAK

Lehen atala: zuzendari nagusia.38. art.- Eskumenak.39. art.- Izendatzea eta kargua uztea.Bigarren atala: pedagogia-zuzendaria.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 51. orrialdea

Page 52: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

40. art.- Eskumenak.41. art.- Esparrua eta izendapena.Art. 42. art.- Kargua uztea, aldi baterako kargua utzaraztea eta absentzia.Hirugarren atala: administratzaile orokorra.43. art.- Administratzaile orokorraren eskumenak.44. art.- Izendatzea eta kargua uztea.Laugarren atala: administraria.45. art.- Administrariaren eskumenak.46. art.- Izendatzea eta kargua uztea.

3. KAPITULUA KIDE ANITZEKO ORGANOAK

Lehen atala: zuzendaritza-taldea.47. art.- Osaera. 48. art.- Eskumenak.49. art.- Bilerak.Bigarren atala: Ikastetxeko Eskola Kontseilua.50. art.- Ikastetxeko Eskola Kontseilua.51. art.- Osaera.52. art.- Eskola Kontseilua berritzea.53. art.- Eskumenak.54. art.- Funtzionamendu-araubidea.Hirugarren atala: irakasleen klaustroa.55. art.- Irakasleen klaustroa.56. art.- Eskumenak.57. art.- Atalak.58. art.- Atalen eskumenak. 59. art.- Funtzionamendu-araubidea.

IV. TITULUA

HEZKUNTZA-KOORDINAZIORAKO ORGANOAK

60.- Hezkuntza-koordinaziorako organoak.

1. KAPITULUA KIDE BAKARREKO ORGANOAK

Lehen atala: orientabide-koordinatzailea.61. art.- Eskumenak.62. art.- Izendatzea eta kargua uztea.Bigarren atala: etapako koordinatzaile nagusia.63. art.- Eskumenak.64. art.- Esparrua, izendatzea eta kargua uztea.Hirugarren atala: pastoralgintzako koordinatzaile nagusia.65. art.- Eskumenak.66. art.- Izendatzea eta kargua uztea.Bosgarren atala: mintegi-koordinatzailea.67. art.- Eskumenak.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 52. orrialdea

Page 53: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

68. art.- Izendatzea eta kargua uztea.Seigarren atala: tutorea.69. art.- Eskumenak.70. art.- Izendatzea eta kargua uztea.

2. KAPITULUA KIDE ANITZEKO ORGANOAK

Lehen atala: pedagogia-taldea.71. art.- Pedagogia-taldea.72. art.- Eskumenak.Bigarren atala: pastoralgintza-taldea.73. art.- Pastoralgintza-taldea.74. art.- Osaera. 75. art.- Eskumenak.76. art.- Funtzionamendu-araubidea.Hirugarren atala: etapako/zikloko taldea.77. art.- Etapako/zikloko taldea.78. art.- Osaera.79. art.- Eskumenak.Laugarren atala: orientabide-mintegia.80. art.- Orientabide-mintegia.81. art.- Osaera.82. art.- Eskumenak.Bosgarren atala: beste mintegi batzuk.83. art.- Eraketa eta osaera.84. art.- Eskumenak.

V. TITULUA

HEZKUNTZA-KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZEA

85. art.- Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea.86. art.- Parte-hartzerako organo espezifikoak.Lehen atala: ikasleen parte-hartzerako organo espezifikoak.87. art.- Ikasleen parte-hartzerako organo espezifikoak.88. art.- Ikastaldeen ordezkariak.89. art.- Ikastaldeen ordezkarien funtzioak.90. art.- Ordezkarien batzarraren osaera eta funtzionamendu-araubidea. 91. art.- Ordezkarien batzarraren funtzioak.Bigarren atala: ikastetxean legez eratutako elkarteak.92. art.- Elkarteak.

VI. TITULUA

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 53. orrialdea

Page 54: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

BIZIKIDETZA-ARAUAK

1. KAPITULUA PRINTZIPIO OROKORRAK

93. art.- Bizikidetzaren oinarria94. art.- Bizikidetza-plana95. art.- Eskubideen berehalako babesa.96. art.- Betebeharrak betetzeko bermeak.2. KAPITULUA IKASLEEN ESKUBIDEAK BABESTEKO BERMEAK

97. art.- Irakasleen esku-hartzea, ikasleen eskubideak babesteko. 98. art.- Segurtasunarekin lotutako eskubideen babesa. 99. art.- Norberaren ohorearen, intimitatearen eta irudiaren babesa. 100. art.- Biltzeko eskubidea.101. art.- Taldeko absentzien arauketa.102. art.- Idatziz adierazpen-askatasuna baliatzea.

3. KAPITULUABETEBEHARRAK BETETZEKO BERMEAK

103. art.- Printzipio orokorra.104. art.- Zuzendu beharreko jokabideak.105. art.- Jokabide ezegokiak. 106. art.- Bizikidetzaren kontrako jokabideak. 107. art.- Bizikidetza larri kaltetzen duten jokabideak. 108. art.- Bizikidetzaren kontrako jokabideak eta bizikidetza larri kaltetzen duten jokabideak zuzentzeko prozedurak.

VII. TITULUA

ERRENDIMENDU AKADEMIKOAREN EBALUAZIO OBJEKTIBOA

109. art.- Printzipio orokorrak.110. art.- Publikotasuna.111. art.- Ikasleei eta gurasoei informazioa jakinaraztea.112. art.- Zuzendutako lanen, proben eta ariketen berrikusketa.113. art.- Ariketa jakin batzuen kalifikazioei buruzko erreklamazioak. 114. art.- Ebaluazio partzialei buruzko erreklamazioak.115. art.- Kalifikazioak egiaztatzen dituzten dokumentuak gordetzea.116. art.- Amaierako kalifikazioei buruzko erreklamazioak.117. art.- Irakasle-taldearen erabakien ondorioak.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.- Lan-harremanak.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 54. orrialdea

Page 55: BARNE ARAUDIA.docx · Web view201/2008 Dekretuan jokabide ezegoki gisa definitzen diren jokabide guztiak, eta bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza larri kaltetzen

Bigarrena.- Langile erlijiosoak.Hirugarrena.- Ikastetxearen lagunak.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.- Barne-araudia indarrean sartzea.

Barne-araudia 2010: CLARET Ikastola 55. orrialdea