Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA...

25
Bakaikuko leku-izenak JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON* L an hau egiteko lau aldiz elkartu naiz Pedro Miguel Kintana Ondarra ba- kaikuarrarekin, bizpahiru ordutako lan saioak burutu ditugularik elkarre- kin, bera izenak aipatu eta kokapena adierazten, eta ni horiek jaso eta azalpe- nen bat edo beste lortu nahian. Emaitza, lantxo honetaz gain, bukaeran eransten dugun mapa toponimikoa. Eta informatzaile nagusia Pedro Miguel izan bada, berarekin bukatu ondoren, beste hainbat bakaikuarrek berretsi du- te emaitza, egungo erabilera horrela dela ziurtatu dutelarik. Lan honetan, bestalde, toponimoen egungo burutzapenaz gainera, NTM X (1992, 29-53) eta Ondarraren Voces vascas de Bacaicoa (1965, 21-24) lane- tan agertzen diren burutzapenak jaso ditut, eta baita bakoitzari dagokion iruzkina ere, honek toponimoek jasan duten bilakabidea ulertzen lagunduko duelakoan. Eta hauetaz gain, oso baliagarri suertatu zaizkit Rafael Carasatorreren Barranca-Burunda (1993) eta Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los montes y ríos de Navarra (2000). Toponimo nagusiak maiuskulaz daude idatzita eta hauengandik eratorriak minuskulaz. Ez dut burutzapen arautu edo formalizaturikoa eman nahi izan, batzuetan zail suertatzen delako horrelakorik erabakitzea (aizberde, haritzberde ala haitz- berde?), eta oso agerikoak direnetan berriz, egungo burutzapenetik oso urrun geratzen da askotan, ulermena bera ere oztopa dezakeelarik (aixlux ala ha(r)itzluze?). Horrexegatik, herritarren burutzapen bera proposatuko nuke erabiltzea. Guztira 165 nagusi eta 67 eratorri ditugu (gehienetan nagusiaren zehazpena baino ez) eta hiru eremu geografikotan banatu ditut iparraldetik hegoalderako norabidean: a) Gipuzkuko mugatik Aizkibelgo ibeiya-rainoko eremuko toponimoak. b) Aurreko eremua mugatzen duen errekatik Burunda ibairainoko ere- muko toponimoak. c) Burunda ibaitik Urbasa mendirainoko eremukoak. [1] 517 * Euskal filologian doktorea.

Transcript of Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA...

Page 1: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

Bakaikuko leku-izenak

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON*

Lan hau egiteko lau aldiz elkartu naiz Pedro Miguel Kintana Ondarra ba-kaikuarrarekin, bizpahiru ordutako lan saioak burutu ditugularik elkarre-

kin, bera izenak aipatu eta kokapena adierazten, eta ni horiek jaso eta azalpe-nen bat edo beste lortu nahian. Emaitza, lantxo honetaz gain, bukaeraneransten dugun mapa toponimikoa. Eta informatzaile nagusia Pedro Miguelizan bada, berarekin bukatu ondoren, beste hainbat bakaikuarrek berretsi du-te emaitza, egungo erabilera horrela dela ziurtatu dutelarik.

Lan honetan, bestalde, toponimoen egungo burutzapenaz gainera, NTMX (1992, 29-53) eta Ondarraren Voces vascas de Bacaicoa (1965, 21-24) lane-tan agertzen diren burutzapenak jaso ditut, eta baita bakoitzari dagokioniruzkina ere, honek toponimoek jasan duten bilakabidea ulertzen lagundukoduelakoan. Eta hauetaz gain, oso baliagarri suertatu zaizkit RafaelCarasatorreren Barranca-Burunda (1993) eta Mikel Belaskoren Diccionarioetimológico de los nombres de los montes y ríos de Navarra (2000). Toponimonagusiak maiuskulaz daude idatzita eta hauengandik eratorriak minuskulaz.Ez dut burutzapen arautu edo formalizaturikoa eman nahi izan, batzuetanzail suertatzen delako horrelakorik erabakitzea (aizberde, haritzberde ala haitz-berde?), eta oso agerikoak direnetan berriz, egungo burutzapenetik oso urrungeratzen da askotan, ulermena bera ere oztopa dezakeelarik (aixlux alaha(r)itzluze?). Horrexegatik, herritarren burutzapen bera proposatuko nukeerabiltzea. Guztira 165 nagusi eta 67 eratorri ditugu (gehienetan nagusiarenzehazpena baino ez) eta hiru eremu geografikotan banatu ditut iparraldetikhegoalderako norabidean:

a) Gipuzkuko mugatik Aizkibelgo ibeiya-rainoko eremuko toponimoak.b) Aurreko eremua mugatzen duen errekatik Burunda ibairainoko ere-

muko toponimoak.c) Burunda ibaitik Urbasa mendirainoko eremukoak.

[1] 517

* Euskal filologian doktorea.

Page 2: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON

518 [2]

AIZBERDE

AIZKIBELAizkibelgo zelaya Aizkibelgo ibeiya

ARBIXUN GAZTAINALDIYA

ARGINUZ Arginuzgo arriyaArginuzgo siyetsa

ARRUBIYA

ATSUENLIYOSORO-TAAtsuenliyosorotako txelaya

B2

B2-3B2-3AB3

AB2

A1A1A1

B1

B1A1A1A1

NTM-n arizberde jaso dute, ondorengoa gaineratzendutelarik: “Explican que allí hay un roble que echa lahoja el primero y la pierde el último”. Ondarrak ez zuenjaso. Nire ustean, ‘haritz’ zein ‘haitz’ izan daiteke berelehen osagaia, goroldioz estaliriko haitza adieraziz, biga-rrenaren kasuan.

Horrela jaso dute NTM-n, 1965 urtean dokumentatua,eta baita Ondarrak ere. Toponimo eratorriak ez dira ageriNTM-n eta Ondarrak aizkibel-zelai jaso zuen soilik.Bigarren eratorriak Bakaikuko dermioa mendebaldetikekialdera zeharkatzen duen erreka adierazten du. MB-kSubiza eta Ziordin kokatzen du eta azken honen azalpenmoduan zera dio: “El topónimo es utilizado en toda laBurunda para designar la zona situada detrás del cresteríoque cierra la comarca por el norte”. Etxarrin ezkibel dago,eta bat letorke MB-k esandakoarekin. BB-k (1993, 57-58)horrela dakar ‘aitz’ sarrera azaltzerakoan: “Aizguibela(1652) ha dado diversas variantes a lo largo de los años y delos pueblos: Ezkibel, Izkibil. Junto a los derivados de Illare Itxas es uno de los topónimos que recorrían el valle, con-notando en este caso una estribación de Aralar”. Dena den,haitz eta gibel izango lirateke bere osagaiak, hots, haitz edomalkorraren atzealdea adieraziko luke.

NTM-n arbixuren gaztainaldia dago jasoa eta Ondarrakarbixun-etxalde jaso zuen. Arbizu izeneko baten ‘gaztai-nadi’-a izango litzateke. Toponimoaren lehen osagaiakondorengo bilakabidea izan du: arbizuren > arbixuren(bustidura adierazkorra) > arbixuen (dardarkariaren gale-ra) > arbixuun (V1V2 > V1V1) > arbixun (V1V1 > V1).Bigarrenean, -aldi atzizki eratorlea izango genuke, -di edo-degi-ren parekoa. Ondarrak horrela azaltzen digu: “-aldi: posfijo local abundancial”.

NTM-n arginaroz, eta arginuz dokumentaturik 1965ean.Ondarrak horrela jaso zuen. Iturmendiko mugan dugutoponimo hau eta arguiñariz o arguinaroz ageri da doku-mentaturik 1776an, eta arguiñoz 1990ean, NTM-n.Osagaiei dagokienez, lehenak, argin (hargin), ez duzalantza gehiegirik sortzen, baina bai bigarrenak, arotzeta (h)aritz izan daitekeelarik. ‘Arotz’ errementarirensinonimoa izango genuke Sakanan, bestalde. Lehentoponimoak ez du azalpenik behar, eta bigarreneko siya-tsa-k, hezetasun handiko lekua, ur-paltsak eta guztidituena, adierazten du.

Arrobi jaso dute NTM-n, eta dokumentaturik arrubi(1965). Ondarrak ere arrubi. Harrobia adierazten dutoponimo honek. Asko ageri da inguruko herrietakotoponimian.

NTM-n atxolinsoroeta eta Ondarrak jaso gabe. Bere osa-gaiak atsoaren + liho + soroeta dira, atsoren batek lihoalantzeko soro eremua adierazten duelarik. Ugari dira‘lihosoro’ak Sakanako toponimian. Lehen eratorrian,

a) Gipuzkuko mugatik Aizkibelgo ibeiya-rainoko eremuko toponimoak:

Page 3: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

BAKAIKUKO LEKU-IZENAK

[3] 519

Atsuenliyosorotako errekiaAtsuenliyosorotako pasua

AUNTZETXEAuntzetxeko atzekaldia

AUNZTAIZAR

AUZMENDIN TAIZARRA

BAZTARRIKANTAIYABaztarrikan gaztainaldia

BENTATXARBentatxargo puntiaBentatxargo txelaya

BIAITZETA

ERREMENTAYENGAZTAINALDIA

GALTZETINETAGaltzetinetako errekiaGaltzetinetako zuiya

A1

AB2AB2

A2

A2

A2A2

B1B1B1

B1

A2

A1A1A1

‘zelaia’-ren txistukaria palatalizaturik ageri da; bigarrene-an Burunda hizkeran ohikoa den -a + -a > -ia bilakabi-dea; eta hirugarrenean -o + -a > ua disimilazioa.

Horrela ageri da jasoa bai NTM-n (1965ean dokumenta-tua), bai Ondarraren lanean. Basoan abereak, eta berezi-ki ahuntzak, biltzeko borda edo tokia adierazten du.Eratorriak toponimo honen gibela edo atzealdea adieraz-ten du. BB-k (1993, 101) horrela azaltzen du: “Cubiertopara el ganado”.

Ez da ageri NTM-n eta Ondarrak ere ez du jaso.A(h)untz + tai + za(ha)r dira bere osagaiak. Tai-a ‘te-gi’-tik dator (tegi > tei > tai), eta abere eta artzainentzategindako estalpe edo borda txikia izango genuke, PedroMiguel Kintanak esaten didanez iyostorra-z (‘garoa’) egi-nak izaten dira; ellorra Etxarri-Aranatzen. Ahuntzendakoborda edo estalpe zaharra, beraz.

Hau ere ez da ageri ez batean, ez bestean. Auzmendi abi-zeneko baten ‘tai’ zaharra, beraz. Auzmendiren > (bokalarteko dardarkariaren galera) auzmendien > (V1V2 >V1V1) auzmendiin > (V1V1 > V1) auzmendin da berebilakabidea.

NTM-n baztarrikaren tegi zahar, baina baztarrikan-tai-zar dokumentaturik (1965, Ondarra). Aurrekoaren an-tzekoa, Baztarrikaren + tai-a. Eratorriaren bigarren zatialehenago azaldu dugu.

Horrela ageri da NTM-n dokumentaturik (1965,Ondarra). ‘Lapurbide’-ren ondoan, Etxarriko mugan(hemen ere ezaguna da toponimo hau), atseden edo osta-tu hartzeko leku desegokia dela adierazten duelarik.Lehen eratorrian, berriz ere, -a + -a > -ia bilakabidea.

Horrela ageri da jasorik NTM-n, 1965ean (Ondarra)dokumentaturik. Berriro ere osagaiekiko zalantza sortzendu toponimo honek, baina logikari jarraituz gero ‘haitz’izan beharko litzateke bigarren osagaia, harritzekoa litza-tekeelako bi haritzez osaturiko basoko eremua aipatzea.Osagaiak, beraz, bi + (h)aitz + -eta izango genituzke.

NTM-n errementarigaztainaldia jaso dute, eta 1965ean(Ondarra) dokumentatzen dute, erremental-gaztainaldi.Baina Ondarraren lanean ez da horrela ageri, errementai-gaztainaldi baizik. Toponimoaren bigarren zatia azalduadut dagoeneko, eta lehenak ondorengo bilakabidea izandu: errementariaren > errementaiaen > errementaien >errementayen. Horrela dakar BB-k (1993, 155):“Errementariya: herrero”.

NTM-k galtzateneko zubia jaso du Ondarraren (1965,galtzateneko-zuia) lanean dokumentatuz. Nik entzunda-ko moduan jaso dut, galtzetineta, eta osagaiei degokienezsoilik azkenak, -(e)ta atzizkiak, dirudi agerikoa. Lehena,galtzada izan daiteke, oso ezaguna delako bertako topo-

Page 4: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON

520 [4]

IBARBELTZIbarbelzgo langia

IRUITURRITA

IRUMUGETAIrimugetako iturriya

IYARTXIKITA

JENTILZULOJentilzuloko puntia

JOXEPAN GAZTAINALDIA

LAPURBIDELapurbideko txelayaLapurbideko siyatsa

A2A3

B1

B1B1

B1-2

B1B1

AB2

A1A1A1

nimian, baina erdiko osagai sudurkariduna (-tin / -din,Berako ‘ibardin’-en gisakoa?) ez dago nondik datorkeenjakiterik. Toponimo eratorrietako azkenak, bigarren zati-ko burutzapenean ezpainetako herskariaren galera etaigurzkariaren epentesia jasan ditu: zubi > zui + a > zuiya.

NTM-n eta Ondarraren lanean toponimoa eratorriadator, ibarbelzgo langea lehenean, eta determinatu gabebigarrenean. Ibar + beltz ditugu osagaiak, haran iluna,hots. Eratorriko lehen zatiak l,n,r ondorengo frikariareneta herskari ahostunaren aldeko neutralizazioa erakustendu, aranbelzgo (< aranbeltzeko); eta bigarren zatiak,berriz, -a + -a > -ia bilakabidea.

Ez dator orain arte aipatu ditudan dokumentuetan.Etxarriko toponimian, aldiz, ageri zaigu hortzetako hers-karia palatalizaturik eta bukaerako bokala asimilaturik:iruitturrite. Bere osagaiak ondorengoak ditugu: (h)iru +iturri + -eta.

Horrela ageri da NTM-n eta Ondarrarengan. Ataun,Etxarri-Aranatz eta Bakaikuko muga dago bertan, muga-rria eta guzti, eta horixe adierazten toponimoak.Etxarriko toponimian herskari belare ahostuna ezpaine-takoaren alde neutralizaturik, irumubeta, ageri da.Eratorriak ez du inongo arazorik ulertzeko.

NTM-n iartxikieta, eta Ondarrak i(y)artxikita jaso zuen.Lehen osagaian zintzurreko kontsonantea, /h/, sabaikari-tu egin da, Sakana guztian ohikoa den moduan: iyartu(ihartu), iyesi (ihesi), biyar (bihar), biyurri (bihurri), giyar(gihar), iyo (eho), ... Osagaiak, bestalde, begibistakoakditugu: ihar + txiki + -(e)ta.

Ondarrak ez dakar, baina bai NTM-k, hemen jaso dudanmoduan. Trikuharriaren sinonimoa da ‘jentilzulo’aSakana osoan. Azalpen luzea eman dute NTM-n:“Alrededor de este nombre se han concentrado variostemas míticos de distinta procedencia. Jentil era el hom-bre salvaje, dotado de fuerza extraordinaria, que vivía enla montaña en una casa lejana; el pagano que general-mente vivía en paz con los cristianos pero aislado de estos(...)”. Etxarriko toponimian txaigorriko jentilzulue dago,aipatu eremuko trikuharria adierazten duelarik.Eratorrian, berriro, -a + -a > -ia bilakabidea.

Joxeparen gaztainaldia NTM-n. Ez da ageriOndarrarengan. Beste gaztainadi bat adierazten digu,oraingoan Joxeparena. Eta hauxe, bilakabidea: joxeparen> joxepaen > joxepaan > joxepan.

Horrela jaso dute NTM-n eta baita Ondarrak ere.Etxarrin ere horrela esaten zaio eremu honi. Etxarri-Bakaiku eta Ataun lotzen zituen aspaldiko bidea izangogenuke, eta ematen duenez ez zen oso segurua izango,honetaz gain, ondoan baitaude bentatxar eta zelatamunotoponimoak ere. NTM-n ondorengo azalpena ematen

Page 5: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

BAKAIKUKO LEKU-IZENAK

[5] 521

LARRATZAN TAIZARRA

LIXIBERRIZARGOESPALDA

LIZARDILizardiko errekiaLizardiko txabalaLizardiko zulo

MAIXELEN KURUTZA

MANDAKAMIYUA

MANDUBITAMandubitako zuiya

B2

A1

B2-3B2-3B2B2

AB3

B1

B3B3

dute: “Según recoge José María Satrústegui, lapurbide esun camino que va del puerto de Bakaiku haciaGuipúzcoa sin pasar por el puesto de miqueletes, elu-diendo así el pago del impuesto de arbitrios”. Toponimoeratorrietako bigarren zatiak azalduak ditut dagoenekobeste toponimo batzuetan.

NTM-n soilik dator, horrela azaldua: “Según el infor-mante se trata del apellido del antiguo dueño”. Gogoratuaunztaizar toponimoa azaltzerakoan esandakoa. Beraz,‘Larratza’-ren borda zaharra izango genuke toponimoa-ren esanahia.

Horrela dator Ondarraren lanean, eta lixuberrizarko biz-karra NTM-n. Ondarrak bere hiztegian (1965, 13) horre-la azaldu du ‘lixiberri’: “vasija en que se hace la colada;era de piedra”. Arropa garbitzen zuteneko haitzaren atze-aldea (espalda) adieraziko luke, orduan, toponimo honek.Aipagarria /r/-ren ondorengo herskari ahostunaren alde-ko neutralizazioa: -r + k/g > -rg-.

Horrela jasoa NTM-n, eta Ondarraren lanean (1965)dokumentatua. Bigarren eratorria ere jaso dute biek.Lizar + -di dira bere osagaiak, eta lizarrak dauden tokiaadierazten du, beraz.

Horrela ageri da NTM-n, eta ez zuen jaso Ondarrak.Marixeleren gurutzea adierazten du, eta lehen zatia ema-kumearen izena dugu, oso ezaguna Sakana osoan gutxie-nez: ‘Maria Celestina’-ren burutzapena izango genuke,dardarkariaren galera eta txistukariaren palatalizazioajasan dituelarik. Bigarren zatiko burutzapenean herska-riak ahoskabearen aldeko neutralizazioa izan du.

Mandakamioa NTM-n, eta Ondarrak ez dakar.Mandoak erabiltzeko bidea adierazten du, ederki jaso-tzen duelarik hitz konposaketako -o-z bukaturiko lexe-men bokal irekiera: astaputz, pagadi, usategi, ... On-dorengoa azalpena dator NTM-n: “Mandakamio, ‘cami-no de mulas’ es una de las denominaciones vascas de lacalzada o camino empedrado. La calzada de Urbasa aZunbelz recibe por ejemplo los dos nombres, galtzada ymandakamio, indiferentemente”.

Horrela jaso zuen Ondarrak, eta NTM-n mandubieta,ondorengo azalpena ematen dutelarik: “Este topónimo,el anterior, y la presencia de galtzada- en la toponimia deBakaiku, denuncian una calzada en el término. JoséMaría Satrústegui señala que ‘La ruta tradicional quedaba acceso a los mercados de Guipúzcoa y enlazaba suscostas con Estella y la Ribera de Navarra pasaba por elpuerto de Iturmendi, que a partir de Santa Marina atra-vesaba la meseta por el raso de Ezkiza para descender alos valles del S. Por el puerto de Baquedano.Comentando este extremo con vecinos de Iturmendi,uno de ellos me indicó que hubo otro camino anteriorllamado Mandobita o Mandobideta. Iba aproximadamen-

Page 6: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON

522 [6]

NABARZABALNabarzabalgo siyatsa

PLEITUKO BIXKARRA

SAGARMINSAISagarminsaiko entradaSagarminsaiko errekia

SANRITASanritako errekia

URKIDIUrkidibarrenaUrkidiko larria

B2B2

A2

AB2AB2AB2

B2B1-2-3

A1A1A1

te por la divisoria actual de los montes de Iturmendi yBacáicoa’. Esta debe ser la calzada que denuncia la topo-nimia”. Mando + bide + -ta izango lirateke, orduan, bereosagaiak, bigarrena apokopaturik agertuz egungo buru-tzapenean. Eratorriko burutzapena azaldua dut lehenago.

Horrela ageri da bi dokumentuetan. Nabar + zabal ditu-gu bi osagaiak, eta leku laua adierazten digu bigarrenak,lehenak kolorea edo agerikoa dela adieraziko lukeelarik.MB-k (297) Etxalar-en nabarlatsa toponimoa jaso du,ondorengoa azalpena emanez: “... El primer elemento esnabar ‘color pardo’, quizá haciendo referencia al nombreo apodo de una persona”. Aipatzekoa, berriz ere, lekuzkogenitiboaren herskari ahostunaren aldeko neutralizazioa.Siyatsa, bestalde, lehen esan dudan bezala, hezetasunhandiko tokia litzateke. Horrela azaldu dute NTM-n:“Siats es un genérico vasco corriente en Navarra enBarranca, Burunda, Aralar y Urbasa, e incluso en zonasalejadas como Roncal, Salazar y Aezcoa. Designa zonasde hierba donde el agua de lluvia no filtra, encontrándo-se siempre empapadas, sin llegar a acumular capa deagua. Los siatses son al parecer muy malos para el gana-do, que enferma de comer su hierba. En el castellano deAméscoa se conserva la palabra como siache”.

Pleituko bizkar NTM-n, eta ez zuen jaso Ondarrak.Bixkarra muino edo mendixka adierazteko erabiltzen da,txistukaria palatalizaturik ageri delarik. Lehen osagaiak,berriz, iturmendiarrekin izandako auzia adieraziko luke.

Horrelaxe jaso zuen Ondarrak, eta sagarminsaiko sarrereaNTM-n. Sagarmin + sare edo sari izango lirateke bi osa-gaiak. Lehena, berez sortzen den sagarrondo mota da,mingotsa; eta, bigarrena, gauez abereak biltzeko tokia,edo sagaminak saltzeagatik lortuko den prezio edo saria(Etxarrin, esaterako, apotesai erabiltzen zen txerri arraemeari botatzeagatik ordaindu beharrekoa adierazteko).Bigarren honen bilakabidea hauxe litzateke: sare > sae >sai / sari > sai. NTM-n horrela azaldu dute: “Sagarmin espalabra vasca, muy común también en castellano, quedesigna las manzanas silvestres o manzanicas de pastor”.Baina azken hauek ez dira ‘sagarminak’, ma(i)zpilak bai-zik.

Horrela jaso dute bi dokumentuetan. Etxarriko eremukomugako ‘Sanadrian’-en parean dago, eta badirudi jatorriberdineko toponimoa dugula, hortzetako herskariarentxandaketa eta metatesia jasan dituelarik: san(a)dria(n) >santria > sanrita. Eratorrian, aurrekoan bezala, -a + -a >-ia bilakabidea dugu.

Horrela ageri dira bi dokumentuetan. Osagaiak urki + -di dira, eta ‘urki’-ak dauden tokia adierazten digu. NTM-nhorrela diote: “El topónimo nos habla de la presencia deabedules (urki) en el paraje”. Lehen eratorriak beste osa-gaia du, barrena, Sakana erdialdearekiko bereizgarria,‘barne’ esaten baita aipatu eremu honetan. Bigarrenak,

Page 7: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

BAKAIKUKO LEKU-IZENAK

[7] 523

AIZKOAZARAizkoazargo arriya

AIZTIYA

ALDEKO ENTRADA

ALKAZAR

ALTZITURRITA

ANDAPOTA

APIZAN ARRUBIYAApizan arrubiko kanteria

ZOTOLAZARRETAZotolazarretako iturriya

B3B3

B4

C3

C4

C4

B4

BC3BC3

B1B1

NTM-n aizkorazar, eta Ondarrak aizkurazar. Egungoburutzapenean dardarkari xamurra argi eta garbi galtzenda. Aizkora + za(ha)r dira bere osagaiak, eta dirudienezbertan agertu zen Nafarroako Museoan dagoen Historiaaurreko harrizko aizkora handi leundua.

Horrela jaso zuen Ondarrak ere, eta NTM-n, berriz,arizti. ‘Urkidi’ eta ‘lizardi’-ren parekoa izango genuke,haritz lekua adierazten duelarik.

Horrela Ondarrak eta aldeko sarrerea NTM-n.Bakaikuko dermioko alde bateko sarrera izango genuke,beraz.

Horrela dator bi dokumentuetan, eta NTM-n dokumen-tazio ugarirekin: alcazar (1703-1705-1893), arcázar(1893), alkazar (1965). Bigarren osagaiak begi bistakoadirudi, eta lehena alka (bere kabuz sortzen den ‘olo’a).MB-k (52) antzeko toponimoak jaso ditu, alkaxuri-alko-zarko gaina-alkurruntz, Erratzu, Eugi eta Amaiurren, etaondorengoa esaten du: “Del vasco alka ‘avena silvestre’...”Ondarrak berdin, eta NTM-n altziturrieta, oso doku-mentaturik: alziturrieta (1697-1725), alciturrita (1893-1907), alzaiturrita (1893). Haltz + iturri + -ta dira bereosagaiak, eta haltzak eta ura dagoen lekua adierazten du.

Horrela jaso dute NTM-n Ondarrarengandik jasoa. Ezdakit nondik datorkeen toponimo hau. Apote hitza eza-guna da Sakanan, ‘aketz’-aren esanahiarekin erabiltzendelarik. K. Izagirrek (1967, 51) horrela jaso zuenAltsasun: “apo batzuk unos cerdos sementales”. Lehenosagaia, ‘(h)andi’ izan daiteke.

NTM-n apizaren harrobia eta dokumentatua (1965) api-zanarrubi. Ap(a)iza(re)n + (h)arrubi dira bere osagaiak,horrela burutzen baitira egungo bakaikueran bi hitz hauek.Lehenak edute genitiboko atzizkiaren dardarkari samurra-ren galera erakusten duelarik, eta bigarrenak asimilazio

Sakana osoan hain ezaguna den ‘larre’ (larre + -a > larria)hitza dauka, belardi edo pentzea adierazten duelarik.

Hau ere horrela jasoa bi dokumentuetan. NTM-n hauxegaineratu diote: “Zotola es un genérico local, que aparecetambién al sur de Urbasa; significa pocilga, abrigo en elmonte para ganado de cerda. Etimológicamente parecesignificar ‘cabaña hecha de tepes’. ‘Txerriyen hotela’,comenta humorísticamente el informante. Se utiliza tam-bién en castellano, según Iribarren, en Cirauqui, Roncaly Obanos, y probablemente en más sitios”. Zohi + ola +za(ha)r + -eta dira bere osagarriak, eta lur-zati irauliazegindako txabola zaharren eremua adierazten du.

b) Aurreko eremua mugatzen duen errekatik Burunda ibairainoko eremu-ko toponimoak:

Page 8: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON

524 [8]

ARBOBIL

ARKAIZTO

ARTOLAN OBRA

ARRATATXABAL

ARRARTETAArrartetako iturriya

ARRIZULAN

ARTASORO

ASTIGARRETA

ASTURIANUEN ITURRIYA

BC4

C3

B4

B3

BC4BC4

B3

BC3

C4

C3

atzerakaria: arrobi > arrubi. Toponimo eratorriak errepika-tu egiten du osagaietariko bat, gauza bera baitira ‘harrobi’eta ‘kantera’. Hala ere, ederki erakusten dute bokalez buka-turiko lexemen burutzapenak mugatzailea eransterakoan: -i + -a > -iya, arrubiya; -a + -a > -ia, kanteria.

Horrela dokumentatu dute (1965) NTM-n, baina arbo-robil jaso dute haiek. (H)arri + borobil izango genituzkebere osagaiak. Berriro ere, bigarren osagaian dardarkarisamurraren galera gertatu da. Bitxia suertatzen da, halaere, osagai honen burutzapena, eguneroko hizkeran ‘biri-bil’ erabiltzen baitute bakaikuarrek.

Horrela ageri zaigu bi dokumentuetan. (H)arri + gaiztodira bere osagaiak, eta bigarrenak txandakatu egin duherskari belare ahostuna ahoskabeagatik, dardarkariarenondoren.

Ez da ageri ez dokumentu batean, ez bestean. Artola(re)n+ obra dira bere osagaiak, eta izen horretako norbaitekegindakoa gogoratzen digu.

Horrela ageri zaigu bi dokumentuetan. Hurrengo topo-nimoak du, nire ustean, toponimo honen osagaien giltza,horren ondoren baitator Bakaikuko beheko basoan:(h)arri + a(r)te + txabal. ‘Harri a(r)teko zabala’ izangogenuke, beraz, bere esanahia, azken osagaiak ‘zelaia’ adie-raziz..

Hau ere horrela ageri zaigu beste dokumentuetan.NTM-n hurrengo azalpena ematen dute: “Arrate (hemendugu aurrekoaren burutzapena) o arrarte es un genéricovasco transparente (harri ‘roca’, y ate o arte ‘portillo,paso’), común a toda la Navarra vascoparlante, que signi-fica desfiladero”.

Horrelaxe ageri da jasoa beste dokumentuetan ere. Lehenosagaia, (h)arri, begibistakoa genuke, baina gainerakoa ezda batere ezaguna, eta beste toponimo batean ere agerizaigu: zulanpe. Ondarrak (1965, 21) ere horrela markatuzuen toponimo honen atzean (v. Zulanpe).

Horrela dago jasoa beste dokumentuetan, eta oso naba-riak dira bere bi osagaiak: arto + soro. Etxarriko toponi-mian ere ageri da, dardarkari samurrik gabe gehienetan,Bakaikukoaren ondoan.

Horrela dago jasoa eta dokumentatua (1893, 1965).NTM-n horrela azaldu dute: “El topónimo nos habla dela presencia en el paraje de arces (astigar)”. Astigar + -etadira, beraz, bere osagaiak.

Ez dute jaso beste dokumentuetan. Esaten didatenez,basagizon asturiarrak ibili ziren lantegia ateratzenBakaikun duela urte asko, eta orduz gero geratu zaio izenhau leku honetako iturriari. Edute genitibo pluraleko

Page 9: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

BAKAIKUKO LEKU-IZENAK

[9] 525

ATXITALENAtxitalengo irriatuba

AUNZBIDEAunzbideko kanteria

AZKONTEITA

BASALDIA

BIKALABETABikalabetako zulua

EPELEpeltzxikiEpelgo liyosorua

B3B3

BC4B4

B3

BC4

B3B3

BC3C3BC3

morfema eransterakoan, disimilatu egin da lexemarenbukaerako bokala: asturiano + -en > asturianuen.

Modu berean jasoa ageri zaigu beste dokumentuetan. Ezdaude batere argi bere osagaiak, eta soilik erdikoa, -(e)taatzizki eratorlea, izan daiteke nahiko nabaria. Lehenari,atxi-ri, dagokionez bi jatorri desberdinen aurrean egongintezke: (h)aitz, antzeko azalpena ematen digu MB-k(2000, 98) Sorakoitzeko ‘axixuri’ toponimoaren aurrean:“Del vasco zuri ‘blanco’ y un primer elemento no identi-ficado pero que, quizá, sea vasco haitz ‘peña’”, etaLekarotzeko ‘atxuela’ (94): “Quiza del vasco haitz”, etadokumentazioan horrelaxe dakar: “Aciola (1571) ...Atchiola (1793)”; eta atxi, K. Izagirrek (1967, 53) horrelajaso zuen bere lanean: “atxikueza ‘el palo con el que selanza la tala’, iru atxikuez. atxiya ‘la tala’, iru atxi”.Toponimo eratorriko bigarren zatia, irrigatu-a (ureztatu)izango genuke, bokal arteko herskari belare ahostunagaldu delarik, eta ur asko dagoen tokia adieraziko lukee-larik.

Toponimo eratorria baino ez da ageri beste dokumentue-tan. A(h)untz + bide dira bere osagaiak.

NTM-n azkondegieta eta azkontaita (1965) dokumenta-turik. Azkon + -tegi + -eta dira bere osagaiak, baina ezdakit lehenak ‘gezi’-a ala ‘azkonar’-a adierazten duen.‘Azkon’ hitza ez da ezaguna esparru osoan, baina bestal-de, ‘-tegi’ atzizki ertorlea lanari edo landareei lotua agerida gehienetan inguruko toponimian (taizarra, lantei,lapurlantei, pagadei), eta animaliekin, berriz, haien lekuaadierazteko askoz ere erabiliagoa dugu ‘zulo’ osagaia:azkonarzulota, axaizulota Etxarrin.

Basalde NTM-n eta basaldea Ondarrak. Baso + aldea izan-go genituzke bere osagaiak, nekazalgorako lurrak bukatueta basoko eremua hasten den tokia adierazten du.

NTM-n, Ondarrarengandik jasoa, ikalabeta jaso dute,eta hauxe azaltzen dute: “Ikalabe es en vascuence localcarbonera”. Sakana osoan barrena, eta Bakaikun ere baijakina, txondar / txondor jaso ditut nik neuk aipatu ‘car-bonera’ adierazteko. Kalabe-a, aldiz, ‘karelabe’-a izangogenuke, ondoko Etxarri-Aranatzen ‘galtzinlabe’ denmoduan, eta ugari dira bertako basoan gelditzen direnkarea egiteko labe hauen aztarnak. Bi + ka(re) + labe + -(e)ta izango lirateke bere osagaiak, orduan. Eratorriak ezdu azalpen askorik behar.

Horrela jaso dute bi dokumentuetan. Karasatorrek (BB,150) ondorengoa azaltzen du: “... se trata de un parajebien protegido de los vientos ...”. Horrela beraz, toki‘epela’ adieraziko liguke. Bigarren eratorriko bigarrenzatia, ‘liho soroa’ da, eta NTM-n epelgo lionsoroeta jasodute, hauxe gaineratuz: “Liosoro es un genérico vasco quesignifica ‘linar, campo de lino’. Su frecuentísima presen-cia en toponimia nos indica la extensión y ubicuidad que

Page 10: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON

526 [10]

ERREKAGAIZTO

ERRETEN

FABRIKALDIA

FABRIKAZARFabrikazargo kanteriaFabrikazargo iturriya

GAINTZAN ARRUBIYAGaintzan arrubiyakokanteria

GALTZA(DA)ZARGOSABOYA

GALTZAMAKUR

GALTZAMUSUGaltzamusuko zuiya

IPURUBIYA

C3

B4-5

B4

B3B3B3

C3C3

C4

B3

C4C4

C4

tuvo en Navarra el cultivo del lino para uso doméstico(fabricación de lienzos)”.

Modu berean jaso dute beste bi dokumentuetan.Osagaiak begibistakoak ditugu: erreka + gaizto. Etxarrikomugan dago toponimo hau.

Ondarrak ez zuen jaso, eta NTM-n erretenalde eta errete-naldeko bidea ageri zaigu. ‘Erreten’ ubide edo kanaleariesaten zaio Bakaikun, ‘azekiye’ Etxarrin. Errotaraino uraeramaten duen ubidea izango genuke, beraz.

Ez da ageri NTM-n eta Ondarrak fabrikondo jaso zuen.Fabrika + alde dira bere osagaiak, eta bigarrenak inguruedo eremua adierazten du, ‘ondo’-k bezala.

Hau bai, ageri da bi dokumentuetan, eta NTM-n fabri-kazargo iturria ere bai. Lekuzko genitiboak dardarkaria-ren ondoren herskari ahostunaren aldeko txandaketaburutzen du: fabrikazar + -ko > fabrikazargo.

Ondarrak soilik jaso zuen geintzan-arrubi burutzapena,eta “(de Gainza)” gaineratzen du. Gaintza izeneko nor-baiten harrobia adierazten du, orduan. Eta eratorriak‘harrobiko harrobia’, berriro.

Ez dute jaso NTM-n, eta Ondarrak galtzazargo-saboiadakar. Garbi dago, ‘galtzada zaharra’ adierazten duela, etabigarren zatiak, ‘saboya’-k, eremu edo ingurua adieraztendu.

Horrela dator Ondarraren lanean, eta galtzadamakurNTM-n, ondorengoa adierazten dutelarik: “Galtzada esel equivalente vasco, general en toponimia navarra, delcastellano calzada. La idea fundamental es la de caminopavimentado. En este sentido en zona vasca sufre la con-currencia de mandakamio y mandabide”. Galtzada +makur osagaiak, eta bide ez zuzena adierazpenaren alde-tik, beraz. Burutzapen sinkopatua dugu.

Modu berean Ondarrak, eta galtzadamusuko errekea, gal-tzamusuko langia eta galtzamusuko zelaia NTM-n.Bigarrenaren azalpen moduan ondorengoa dakarte:“Musu ‘cara, rostro’ es una de las muchas partes del cuer-po que aparecen en la toponimia vasca. Parece significarlo mismo que aurre, es decir, delante, frente a. En estecaso se trataría de un paraje situado frente a una antiguacalzada”. Eta neuk ere, horrela dela uste dut.

Jasoa dute NTM-n Ondarrak egin zuen moduan, etadokumentatua ipurudia (1708), yburubia (1893), ypuru-bia (1893), ipurubia (1965). Nire ustean, 1708ko buru-tzapena izango litzateke zuzena, nahiz eta gaur egun hor-tzetako herskaria beharrean ezpainetakoa argi eta garbi era-bili. Horrela beraz, ipuru + -di (‘ipuru tokia’) lirateke bereosagaiak, eta ondoren -i-z bukaturiko hitzak mugatzera-koan jasaten duten bilakabidea izango luke: -i + -a > -iya.

Page 11: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

BAKAIKUKO LEKU-IZENAK

[11] 527

IRABARREN

IRUANKAKO ZALDIYAIruankako zaldibarrena

ITURBIXIturbixko iturriyaIturbixko zelayaIturbixko zidarra

JITOLANGA

KATILUTXOKatilutxoko iturriya

KOSTABIXKARKostabixkargo mintaiya

C4

C4C4

C4C4C4C4

C4-5

B3B3

BC3BC3

NTM-n iribarren eta dokumentaturik: idiabarren (1712),yrabarren (1893), yribarren (1907), idabarren-iriabarren(1965). Nik, zalantzarik gabe, hemen aipatu moduan jasodut. Osagaiak ira + barren izango lirateke, eta eremuanbada ‘garo’ edo ‘ira’ ugari. Oso hedatua dugu lehen osa-gaia Nafarroako toponimian: iraigorri (Etxarri), irain(Goizueta, MB, 213), irakurri (Ezkurra, MB, 214), iral-beltz (Garaioa, MB, 214), iramendi (Zubieta, MB, 214),iraperri (Almandoz, MB, 214), irasabela (Narcué, MB,214.

Ez dator NTM-n, baina bai Ondarraren lanean. Begi bis-takoak dira bere osagaiak eta esanahia. Aipatzekoa da era-torriko bigarren zatiko azken osagaia, barrena, ondokoSakana erdialdean bere forma sinkopatua, barna, erabil-tzen baita.

NTM-n eta Ondarrak iturbotx. Oso nabaria da lehenosagaia, eta bigarrena, nire ustean, bix(i) izan daiteke,hots, ura ‘bixi-bixi’ ateratzen den iturria. Hirugarren era-torrian zidarra-k, ‘zeharra’ edo ‘malda’ adierazten du.

Horrela dago jasoa beste bi dokumentuetan. NTM-nondorengoa gaineratu diote: “Paraje también conocidocomo ALKAZAR. Jitolanga es nombre festivo (“la langade los gitanos”), que le pusieron porque pasaban por allímuchos gitanos. Su nombre auténtico es el otro”. Nik bitoponimoak jaso ditut, elkarren ondoan, baina bereizirik.‘Langa’ oso hedatua dugu inguruko toponimian, etabideetako pasa mozteko erabiltzen den haga luzeez, egunmetalezkoa ere bai, osaturiko ate modukoa izango genu-ke. ‘Jito’, bestalde, ijitoren burutzapen aferesiduna da.

Modu berean beste bi dokumentuetan. ‘Katilu’-a ‘auza-te’-etan udalak, ‘buruzai’-aren medioz, herritarren arteanardoa banatzeko erabiltzen duen ontzitxoa dugu, kasuhonetan atzizki txikigarria erantsi zaiolarik. Toponimoakazaltzen duen eremua, beraz, ‘katilu’ baten antzekoa li-tzateke, dolina baten modura.

Ez du Ondarrak jaso, baina ageri da NTM-n, moduberean jasorik, hurrengo azalpena eta guzti: “Bizkar es ungenérico vasco, todavía usado en el castellano de muchospueblos, singularmente en la Cuenca de Pamplona, bajodiversas variantes: bixker, biskar, biskarro, bixkerro, ...etc., y ubicuo en toponimia vasca de Navarra. En su sen-tido propio es ‘espalda’, pero como nombre geográficosignifica ‘loma’. Es de notar que el vascuence vivo tiendea pronunciar bizkar para ‘espalda’, y bixkar, sistemática-mente, para ‘loma’”. ‘Muino’-aren sinonimotzat hardezakegu, beraz, toponimo honen bigarren osagaia, etalehena, kosta, seguruenera, ‘ko(ro)sti’-tik datorkigu,horrela burutzen baita lexema hau Sakanako esparruosoan, dardarkaria galdu eta bokal murrizpena jasatendituelarik.Eratorriko bigarren zatian, ondorengo bilakabidea izanda: mintegi > mintei > mintai + -a > mintaiya.

Page 12: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON

528 [12]

LARTZEKO LIYOSOROTA

LEKUIN

MADURA

MAIZPELUZ

MALENTXONBORDA

MIELRAMONENTXOZIA

MIGELMUSU

OTSAIOtsaiko itzalaOtsaiko kanteria

PUTZUBELTZAN

B3

B4

B4

B3

B4

C3

C3

B3B3B3

C3

Ondarrak lartzeko-lioseta eta NTM-k larratzeko liansoro-eta jaso dituzte. Azken dokumentu honetan horrela azal-du dute: “La etimología popular lo interpreta como‘Lartzeko Olean Sorota’, es decir, las piezas de alguienapellidado Olea. Se trata de unos linares (liasoro, lioso-ro)”. Baina nondik, orduan, ‘lihosoro’-arena? Nire uste-an, toponimoaren lehen zatia, ‘larratza’-tik dator, lehena-go ikusi dugun larratzan taizarra toponimoak erakustenduen osagai berbera erabiliz. ‘Larr(a)tz(an)eko lihosoroe-ta’ izango litzateke, horrela balitz, bere esanahia.

Lekorin NTM-n, hurrengo burutzapen dokumentatuakerakutsiz: lecorin (1712), lecauni (1893), lecuain (1893),licoain (1893), lekuin (1965); eta Lekuein Ondarrak. Leku+ (ga)in izan daitezke bere osagaiak, hau da, Burundaibai ondoko leku altua.

Modu berean bi dokumentuetan, eta horrela dokumen-tatua ere 1893, 1907 eta 1965ean. NTM-n gainera,hurrengo azalpena ematen dute: “La voz padura y susequivalentes fadura y madura tienen el mismo origen quelas romances paul o padul, la voz latina padule metátesisde palude, designando un lugar especialmente húmedo”.Toki oso siyetsa, hezetasun handikoa, izango litzateke.

Ondarrak maizpeluzgo-punta, eta NTM-n ez dator. Bereosagaiak ma(i)zpil + luze izan daitezke, mazpila, ‘sorbustorminalis’ zuhaitza, ezaguna baita.

Ez dute jaso beste bi dokumentuetan. Ma(da)lentxo(re)neta borda dira bere osagaiak, bigarrena oso osorik agerizaigu, eta lehena hainbat kontsonanteren galera eta bokalmurrizpena jasan dituelarik.

Hau ere ez du jaso Ondarrak, baina bai NTM-k: migelramonen txozea. Aurrekoaren modura, lehenik pertsona-ren izena, eta ondoren jabegoa, ‘txoza’ oraingoan.Ehiztaria izango genuke, seguruenik, aipatu MigelRamon.

Horrela jaso dute bi dokumentuek ere. Osagaiak begibis-takoak dira, Migel + musu, bigarren honek, lehenago esandudan moduan, galtzamusu toponimoa azaltzerakoan,‘aurpegi’-a adierazten duelarik, baina baita ‘aurre’-a ere.

NTM-n otsagi jaso dute, Ondarraren lanean dokumenta-turik, baina honek otsai jaso zuen. Nire ustean, otso +(h)egi izan daitezke bere osagaiak, bigarrenak malda edohegala adierazten dituelarik. Ondarrak, esaterako, otsai-ko-egutera jaso zuen, hau da, eguzkiak jotzen duen ere-mua, eta eratorrian, berriz, ‘itzala’ ere badugu. Horrelaberaz, bi malda edo hegal desberdinak izango lituzketoponimo honek.

Ondarrak bukaerako sudurkariarik gabe jaso zuen, etaNTM-n hemen bezala. Oso nabariak bere bi osagaiak,putzu + beltz, baina bukaera sudurkariduna beste toponi-

Page 13: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

BAKAIKUKO LEKU-IZENAK

[13] 529

SABASTIYA

SAGARMINDAI

SALTOKA

SANGUSAI

SASILATZ

SOABIL

SOABERRITA

UBARKATXOUbarkatxoko zidarra

UBITARTE

URKINGO TXULO

B4

C4

C4

B3

C4

C4

C4

BC4BC4

B5

B3

mo batzuetan ere errepikatzen da: arrizulan, zulanpe. Etahauek, ‘harrizulo, zulope eta putzubeltz’ izango genituz-ke, seguruenera.

Nik bezala jaso zuen Ondarrak, eta NTM-n sagastia(1893). Nik ere ‘sagar tokia’ adieraztenduela uste dut,herskari belare ahostuna ezpainetako bihurtu delarik:sagar + -ti > sagasti > sabasti + -a > sabastiya.

Ez da horrela ageri beste dokumentuetan, sagarmendikolanga baizik. Bi izan daitezke bere bilakabideak: sagar +mindai (mintegi) edo sagarmin + -dai (-tegi). Eta lehenakhurbiltasun handiagoa erakusten du Ondarrak etaNTM-k jasotako burutzapenarekin. Osagaiei dagokie-nez, azalduak ditut, dagoeneko, guztiak aurreko toponi-moetan.

Horrela jasoa bi dokumentuetan, eta dokumentatuaberriz: saltoca (1893), saltoka (1965). Harritzekoa badaere, aditzondo batez osatua dugu oraingoan ibai eta tren-bide arteko toponimoa.

Horrela dator jasoa beste bi dokumentuetan. Ez dakitzein izan daitekeen bere lehen osagaia, baina bai bigarre-na (Ikus aurreko eremuko sagarminsai toponimoa).

Modu berean jasoak beste dokumentuetan. Sasi + latzdira bere osagaiak, azkena zenbatzaile zehaztugabemoduan har daitekeelarik. ‘Sasi asko’ dagoen tokia adie-razten du.

Sorabil jaso dute NTM-n, horrela dokumentatua (1705-1711-1893) eta soabil (1965). Soro + bil(du) izan daitezkebere osagaiak, lehenaren kasuan dardarkari xamurrarengalera izan duelarik. Soro ugari dagoen lekua adierazikoluke, beraz.

Horrela Ondarrak eta soraberrieta NTM-n, eta doku-mentatua solaberrieta (1711), soroberrita (1893).Begibistakoak dira bere osagaiak: soro + berri + -(e)ta.Lehenak, berriro, dardarkariaren galera jasan du.

Modu bererean bi lanetan, eta dokumentatua ugarcacho(1907). NTM-n ondorengo azalpena ematen dute:“Uharka, ubarka, es el nombre vasco de la presa, muyextendido en Navarra y vivo en el vascuence de Barrancay Burunda. Incluso en Ollo y Val de Etxauri siguen lla-mando uberka en castellano a las pasarelas de gruesos blo-ques de piedra en el río”.Eratorriak ez du, dagoeneko, inongo zailtasunik erakusten.

Horrela ageri da bi lanetan. U(r) + bi + tarte dira bereosagaiak, ‘erretena’ edo ‘azekia’ eta ‘ibai’-a direlarik aipa-tu bi urak.

Ez dator Ondarraren lanean, eta NTM-n urkingo zulojaso dute. Urki(are)n + -go + zulo dira bere osagaiak, bere

Page 14: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON

530 [14]

ADRABIYAAdrabiyako zulua

AIZGAINA

AIXLUX

ALGORRIAlgorriko errekiaAlgorriko gaina

USTAITZETA

ZAINPE

ZUBILETA

D5D5

CD6

C6

B5B5B5

B3

B3

C4

NTM-n adrabia eta Ondarrak ere horrela eta baita aga-bia ere. Etxarriko toponimian agaabiye dago. BB-n(1993, 52-53) 1382ko idazki batean Domingo deAdarabia ageri da, eta horrela azaltzen du: “EsteDomingo de Arabia pensamos que alude a ‘darabia’, quees un topónimo renombrado entre el límite de Etxarricon Bakaikoa. Como los amojonamientos de 1699 cir-cunscriben el territorio de ‘Adarabia’, cercano a la ermitade Santa Bárbara, damos este nombre en hipótesis de tra-bajo de campo al pueblo, que probablemente hubo en elalto de esta ermita, en la ladera de Andia-Urbasa”.Eratorriak eremuaren ‘zulo’ itxura adierazten du.

Horrela NTM-n eta mugatu gabe Ondarraren lanean.(H)aitz + gain dira bere osagaiak, ‘harri’ edo ‘malkor’gaina adierazten du, beraz.

Ez da ageri NTM-n, eta Ondarrak aizlux. (H)aitz + luzedira bere osagaiak, eta horrela ageri zaigu Barga-ko ere-muan, ‘malkor’ luze baten moduan, haritzen artean ikusdaitekeelarik.

Bi lanetan modu berean jaso dute, eta oso dokumentatu-rik ageri zaigu NTM-n: algorria (1690-1705-1893), argo-rria (1893), algorri (1893-1965). Badirudi (h)arri + gorridirela bere osagaiak, eta horixe bera esatera dator MB(2000, 51) Lantz-eko ‘algorrieta’ toonimoa azaltzerakoan:“Del vasco al- (variante en composición de harri ‘peña’,gorri ‘roja’ y el sufijo locativo -eta). La evolución sería lasiguiente *Arrigorrieta > *Argorrieta > Algorrieta, obser-vándose en el último paso un cambio en el punto de arti-culación de la consonante líquida en posición de final desílaba. El fenómeno se repite en la Barranca con nombres

bigarren lexemaren hasierako txistukaria afrikaturik ageridelarik.

Ustaizeta jaso dute beste bi lanetan. Bere lehen osagaia,ezaguna dugu Etxarriko toponimian: ustiye < ustii < ustei< ustegi (urtegi). Toponimo honen osagaiak, beraz, ur + -te(g)i + (h)aitz + -eta izango genituzke.

Modu berean beste bi lanetan. Zain + -pe dira bere osa-gaiak. ‘Zain’-ak zuhaitzen sustraiak izango genituzke.

Hau ere horrela jaso dute bi lanetan. Badirudi zubi etaugaritasuna adierazten duen atzizki eratorlea, -eta, osoagerikoak direla. Hala ere, toponimoaren erdialdekokontsonante albokaria dela eta, begira zer dioen BB-k(1993, 366) Iturmendiko ‘Zulata’-ri buruz: “en un líosobre paso y salida de aguas para unas parcelas deIturmendi, acuerda el concejo que los dos contendientes‘pongan una zulata al aire de forma que no impida elcurso de las aguas asta el remate de la huerta del dichoMiguel Lopez’”.

c) Burunda ibaitik Urbasa mendirainoko eremukoak:

Page 15: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

BAKAIKUKO LEKU-IZENAK

[15] 531

ALITURRITAAliturritako iturriyaAliturritako rasua

ANTSOSORO

ARZABAL

ARBOTTON

ARGANBELATA

ARRIURDIN

D6D6D6

C6

C6

C6

CD5

B5

como Altxorrotx (< *Arrizorrotz) Peña aguda”.Lizarragabengoako eremuan dugu altxorrotx toponimoa.Eratorrietan, bigarreneko burutzapen despalatalizatuadugu aipagai.

Horrela jaso dute beste bi lanetan. Osagaiak, aurrekoarenbidetik, (h)arri + iturri + -(e)ta izango genituzke.Bigarren eratorriko ‘raso’-ak, zuhaitzik gabeko tokia adie-razten du.

Horrela jaso dituzte beste bi lanetan ere. ‘An(t)so’Bakaikun oso hedatua dugu abizen moduan, eta abizenhorretako norbaiten ‘soro’-a adierazten du toponimoak.

Horrela Ondarrak, eta txistukaria afrikaturik, artzabal,NTM-n. Berriro ere ‘harri’-ari egiten zaio erreferentziatoponimo honetan, ‘zabal’-a edo zelaitsua dela gainera-tzen duelarik. Urbasa gain-gaineko toponimoa da.

Horrela jaso dute NTM-n eta baita Ondarrak ere.Ondorengoa azaltzen dute lehen lanean: “Arboton lla-man en la zona a pequeñas peñas llamativas entre la vege-tación. Es topónimo que no falta en casi ningún pueblode Barranca y Burunda y que también está presente enmuchos de la Cuenca de Pamplona. Los informantesexplican botton como un elemento diminutivo, ‘comouna muestra’, dicen. Según esto arboton sería el equiva-lente de ‘peñica, peñuela’”. Etxarrin arbotoneta toponi-moa dago, eta boton (botoi) osagaiak txikitasuna eta boro-biltasuna adieraziko luke.

Horrela jaso zuen Ondarrak, eta NTM-n arganbeleta,erdal grafiaz dokumentaturik bi aldiz 1893 urtean.Azalpena, berriz, hauxe da ematen dutena: “Nos recuer-da la existencia de pesebres o abrevaderos para el ganado.En este caso hechos de piedra. De harri ‘piedra’, y ganbel,‘abrevadero, pesebre’. En esta zona el valor es siempre elde abrevadero, lo que explica su abundante presencia entoponimia. Arganbel, por otra parte, se conserva lexicali-zado en el castellano de Val de Goñi (Munárriz), dondellaman así incluso a los abrevaderos de madera, artificia-les o naturales (troncos ahuecados que recogen agua delluvia). Es término muy común en toponimia”. Harrizegindako ganbelak dauden tokia adierazten du toponimohonek.

Horrela ageri zaigu beste bi dokumentuetan ere, etadokumentatua 1893, 1907 eta 1965ean. NTM-n ondo-rengo azalpena ematen digute: “Topónimo muy comúny que aparece en casi todos los pueblos donde se conser-va la toponimia vasca. En otros lugares de la Cuenca dePamplona este topónimo suele darse en zonas dondeabundan los tufarros, las margas, que, como es sabido,son de un color grisáceo”. ‘Urdin’ osagaiak gris kolorea-ri egiten dio erreferentzia, eta ‘tufa’ kolore horretakoa iza-ten da.

Page 16: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON

532 [16]

ATXIMENDI

AZTARRIYA GAINA

BEGIARGI

BEXUNARRI

BIDEZABAL

BIKABATA

BIMUNOTA

BISTAKO ARRIYA

BURNIKUTZ

B5

C5

CD5

C5

D5

C5

C5

D6

D6

Hau ere horrela jaso dute bi dokumentuek, 1893, 1907eta 1965ean dokumentatua. Horrelaxe azaldu duteNTM-n: “Atximendi será seguramente una elevaciónapropiada para jugar al ‘atxi’, especie de juego que haestado vigente hasta tiempos recientes en la Baranca. cf.‘Atximendi’ en Alsasua”. MB-k (2000, 100), azimendi jasodu Iragin, eta ondorengo azalpena ematen digu: “Podríatratarse de *Azarimendi ‘Monte de los zorros’. Tampocose puede perder de vista topónimos como Atximendi(Barranca) donde atxi es un tipo de juego”. Hipotesi mai-lan sartuz gero, (h)aitz + mendi ere izan daitezke bereosagaiak.

Ez da ageri NTM-n, baina Ondarrak aztarriagaina jasozuen. Autore honek, bere hiztegian aztarrika (-n ibilli)‘escarbar las gallinas’ eta aztarrikatu ‘escarbar’ ere jasoditu. Horrela beraz, lur ‘aztarrikatu’-a dagoen eremukopunta, muino edo gaina adierazten du toponimoak.

Ez dator Ondarraren lanean eta begiargisoro jaso duteNTM-n, horrela dokumentatua: beguiarguisoro (1706),beguiargisoro (1893) eta begierguisoro (1907).Begibistakoak dira bere osagaiak, baina zail suertatzen daargitzea zer esan nahi duten eremu honetan.

Beixunarri Ondarrak, besonarri NTM-n, eta dokumenta-tua: besonarri (1893-1907), besunarri (1907). Azken osa-gaia baino ez da oso argia.

Horrela ageri zaigu beste dokumentuetan ere. Ez zen,garai batean, edozein bide, Bakaikuko BargatikEtxarrikoa zeharkatuz Urbasara doan bide edo galtzadadugu. ‘Bide zabal’-a, beraz.

Ez dute jaso beste dokumentuetan. Esanahiari dagokio-nez, argigarri suerta dakiguke Ondarrak bere hiztegian,258. burutzapenean esaten duena: “kaba: conjunto decava o foso y cerca. Esia ta zulua den lekua: lugar dondehay cerca y foso”. Argi geratzen zaigu, orduan, ‘bi kaba’dauden tokia izango genukeela toponimo honetako ere-mua. Horrelako eremuei Etxarrin ‘sare’ esaten zaie, etaabereak bertan biltzeko oso egokiak izaten dira.

Hau ere ez dute jaso, eta egituraren aldetik aurrekoarenparekoa izango genuke: zenbatzailea + izena + ugaritasunaedo multzoa adierazteko atzizki eratorlea. Kasu honetanizenak ‘muino’, ‘bizkar’ edo ‘mendixka’ adierazten du.

Bistako-arri Ondarrak eta bistako harria NTM-n, ondo-rengoa azalduz: “1126 m. de altitud. El nombre debe dereferirse a la cualidad de atalaya del lugar”. Ageri-ageriandagoen harria izango genuke, bistan dena.

Horrelaxe Ondarrak, eta burnikurutza NTM-n, hurren-go azalpenaz lagundurik: “Kurutza es la variante burun-desa de gurutze ‘cruz’. Ambas son muy frecuentes entoponimia, y reflejan la costumbre muy extendida de

Page 17: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

BAKAIKUKO LEKU-IZENAK

[17] 533

BUSNIYA

DANTZALARRE

ERREKAZGAINA

ERRIYAN SOABERRIYA

ERRON GAZTAINALDIYA

EZTALUBIYA

FANTXIKON KURUTZA

C5

BC6

B5

C5

C6

BC5

C6

levantar cruces fuera de los núcleos urbanos por diversasrazones. La creencia general es que recuerdan una muer-te acaecida en el término, pero esto no es siempre cierto.José María Satrústegui distingue tres tipos de cruces: laslevantadas por una muerte, las que deslindan mugas depueblos, y las que marcan lugares de conjuros contra tor-mentas..., etc. Podemos añadir las cruces de losCalvarios”. Burnizko gurutzea dugu, mendigaineandagoena.

Ondarrak busnia eta NTM-n burusnia, horrela doku-mentatzen dutelarik: buruzma (1690), burusnia (1708-1713), burustia (1722), busnia (1893), busma (1893).Karasatorrek BB-n (1993, 137) bururdia Urdiainen (‘unamanta de lana que llaman bururdia’) eta burusquilAltsasun (‘Ytem fue tratado que todos los años se acos-tumbra hacer en la Sierra de Urbasa la cabaña ó cubillarque llaman burusquil ó chaltegui ...’) jaso ditu.

Horrela ageri zaigu jasoa beste bi dokumentuetan, etaNTM-n hurrengo azalpena ematen dute: “Lugar dondese acostumbra a bailar el día de Santa Marina.Textualmente ‘Santa Marinatik jeisten danean or eitenzan deskantso, bokautxo bat eta ardo pixkat iateko etahorregatik dantzalarrea’”. ‘Larre’ hitza belardia esatekoerabiltzen da eremu osoan.

Toponimoa mugatzailerik gabe jaso dute beste doku-mentuetan. Oso agerikoak dira osagaiak eta esanahia,errekaren gainaldea adierazten digularik.

Errien soraberri NTM-n eta ia berdin, errien-soaberri,Ondarrak. Lehenean, ondorengoa esaten dute: “Soraberries uno de los nombres vascos de la ‘roza’ o ‘rotura’, esdecir, el terreno de reciente roturación. Estas roturas son,o fueron comunales (herriarenak)”. ‘(h)erriaren + soro +berri’-ak ditugu, beraz, hauek. Lehen eta hirugarren osa-gaiek kontsonante epentetikoa daukate, eta bigarrenakdardarkari xamurraren galera jasan du.

Ia modu berean jaso dute beste dokumentuek.Toponimoaren bigarren zatia ezaguna dugu dagoeneko.Lehena, izen nagusia eta edute genitiboaren morfemadugu, ‘Erro + -ren’, ondorengo bilakabidea zian duelarik:Erroren > *Erroen > *Erroon > Erron.

Ez dute NTM-n jaso, baina Ondarrak eztalubia dakar.Ezezagunak egiten zaizkit bere osagaiak, eta soilikmugatzailea eta hauxe eransterakoan jasotako kontsonan-te epentetikoa antzeman daitezke.

NTM-n fantxikokurutza jaso dute, eta Ondarrak ezdakar. F(r)antxi(s)ko(re)n kurutz-etik datorkigu toponi-moa. Aipagarria da bigarren osagaiako herskari ahoska-bearen aldeko neutralizazioa. Etxarrin guutze izango li-tzateke honen burutzapena.

Page 18: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON

534 [18]

GAINEKO SO(R)OTA

GOIKO LANGA

GOIZUETAN TXO-ZIA

IDARTE

IDOIKO SASIYA

IRIMENDI

IRUAITZAK

ITURBIKATU

C5

C5

CD6

C5

C6

B5

C6

C5

Ondarrak horrela jaso zuen, eta NTM-n ugaritasunaadierazten duen atzizki eratorleari erdiko bokala erantsidiote, soroeta, eta dokumentazioan: gainecosota (1893),ganiecosorota (1893), gainecosorota (1893-1907), gaineko-sorota (1965). Herri gainaldeko soro tokia adierazten digutoponimo honek.

Horrela datorkigu beste dokumentuetan ere, eta doku-mentaturik: goicolanga (1893), goikolanga (1965).Osagaiak eta esanahia begibistakoak ditugu, eta bigarre-nari dagokionez, lehenago adierazia.

Ez dute jaso beste dokumentuetan. Bere osagaiakGoizueta(re)n eta txozia ditugu, ‘Goizueta’ izeneko nor-baiten ehizarako txoza dagoen eremua adierazten duela-rik.

Ez dator jasoa NTM-n, baina bai Ondarraren lanean,horrela. Bigarren osagaia ‘arte’ izango genuke, baina lehe-nengoa ez dago hain nabarmen, ezen idoi edo ira < idaizan baitaiteke. Lehenengo hipotesiari jarraituz, ‘lokatz’edo ‘baltsa’ arteko lur eremua adieraziko luke; bigarre-nak, berriz, ‘ira’ edo ‘garo’ artea.

Ondarrak idaiko-sasi, eta NTM-k idoiko sasia ondorengoazalpenarekin: “Llámase idoi en euskera a las balsaspequeñas, en general de agua de lluvia. Es general entoponimia, y sigue muy vivo en el esukera burundés ybarranqués. ‘Leku zikina oso, sasiya dana’. En este parajehay un irritu, un corrimiento de tierra”. Sakana osoanezaguna dugu ‘idoit(t)u’ aditza, ondorengo esanahiare-kin: basurde eta txerriak ur baltsa eta lokatzetan zilipur-dika ibiltzea. (Revolcarse en el fango los cerdos y jaba-líes). Garbi dago, orduan, toki oso zikina dela bertan ibil-tzeko, lokatza eta sasiak ugari baitira bertan. MB-k (2000,202-203) antzeko toponimoak jaso ditu: idoiaga Garden,idoieta Lizarieta-Etxalar-Beran eta idokorri Aspurzen.

Horrela jaso dute NTM-n, eta Ondarrak irimendikogai-na. MB-k (2000, 214) iramendi jaso du Zubietan, ira-mendiko kasko Zilbetin, eta irigarai Badostainen. Lehenosagaia bietako edozein, ‘ira’ edo ‘(h)iri’, izan daiteke,lehenak ‘garoz estalitako mendia edo gaina’ eta bigarre-nak ‘hiri edo herriko gaina’ adieraziko luketeelarik.

Horrela jaso zuen Ondarrak, eta NTM-n hiru haitzakondorengo azalpenaz lagundurik: “1125 m. de altitud. Setrata de tres peñas en la muga con Urbasa muy descollan-tes. Una de ellas posee una ventana natural”. Berezko leihohau, Etxarri aldetik ikusten den zuloa izango genuke.

Horrela jaso zuen Ondarrak, eta NTM-n iturbedeinkatu,ondorengo dokumentazioa eta guzti: iturbedeicatua(1697), iturribideicatu (1705), iturbedicaitu (1706), iturri-bedicatu (1711), yturvedicatu (1893), ytuberricato (1907),iturberricatu (1907), iturbikatu (1965). Iturri +

Page 19: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

BAKAIKUKO LEKU-IZENAK

[19] 535

ITURRARTE

ITURLATZIturlazgo txelaya

KAMIYOGAINA

KURUTZABERRI

LAUNTZA

LARTZEKO ETXAL-DE

LEZKIZO

LOSADIYA

LUZUPITA

C5

BC6BC6

C5

C5-6

C5

C5

C5

C6

C5

b(ede)i(n)katu izango lirateke bere osagaiak, dokumenta-zioak ere horrela erakusten baitu.

Modu berean jaso dute bi dokumentuetan, eta NTM-nhorrela ageri da dokumentatua: iturrarte (1706-1965),iturrartea (1709-1713), iturartea (1712). Iturri + arte dirabere osagaiak, eta iturrien arteko eremua adieraziko luke.

Horrela ageri da beste bi dokumentuetan. Iturri + latz dirabere osagaiak, eta bigarren honek ‘asko’ zenbatzaile zehaz-tugabearen esanahia hartzen du maiz Sakana aldean.Toponimo eratorrian, genitibo lokatiboaren atzizkia erans-terakoan ez da burutzapen afrikatua erabiltzen, eta herska-ria bera ere ahostuna burutzen da. Bigarren zatian, aldiz,txistukari afrikatua erabiltzen da hitz hasieran: zelaya > txe-laya.

Ondarrak kanbiogain, eta NTM-n kamiogain, jaso dutecamio-gaña (1893) ere dokumentatzen dutelarik, ondo-rengo azalpenarekin batera: “El préstamo del castellanokamio no es sinónimo de bide ‘camino’, sino que signifi-ca más bien ‘pista’, ‘carretera’”. Errepidearen gainaldealitzateke, beraz.

Horrelaxe jaso izan dute besteek ere. Eta NTM-n curu-zaberri (1893) ageri dokumentatua. Bidegurutze berriaedo gurutzea, biak adieraz ditzake toponimo honek.

Hemengo moduan Ondarrak, eta laguntza NTM-k, etahorrela dokumentaturik: lagunza (1893), laguntza (1893).Egungo burutzapenak argi eta garbi erakusten du ez delaahoskatzen bokal arteko herskari belare ahostuna.

Hemengo burutzapena Ondarrak, eta NTM-n larratzekoetxaldea, dokumentazio zabala eransten dutelarik: larra-zecoesualdea (1703), larrazecoechaldea (1708-1709), larce-cochard(i)a (1893), larracecochaldea (1893) larescochaldea(1907). Larr(a)tz(an)eko + etxe + alde izango lirateko bereosagaiak, aurreko eremuko beste toponimo baten antze-ra: lartzeko liyosorota.

Modu berean ageri zaigu beste bietan, baina oso zail suer-tatzen da bere osagaiak eta esanahia azaltzea.

NTM-n losadia jaso dute, eta Ondarrak ere horrelaxe,baina mugatzailerik gabe, jaso zuen 1965ean. Osagaiakbegi bistakoak ditugu: losa + -di, hau da, harlauzak dau-den tokia. Kontsonante epentetikoa ere ageri da muga-tzaile singularra eransterakoan.

Modu berean jasoa bi dokumentuetan eta dokumentatuaNTM-n (1907). Bere osagaiak ondorengoak izan daitez-ke: lur + -zu + -pe + -(e)ta. Bigarren morfema eratorleak,lehen morfema eratorlearen bokal itxiak eragindako asi-milazio aurrerakaria jasoko luke: lu(r)zupe > luzupi.Esanahia, berriz, ‘lur askoko eremuaren azpialdea’ izangolitzateke, hipotesi honi jarraituz gero.

Page 20: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON

536 [20]

MALKORDIMalkordiko malkorra

MINTAIYA

MITXELAUNDIMitxelaundiko iturriya

MUGA

MUGARRITXO

MUGETA

OINETAOinetako aitzaOinetako isuiyaOinetako pagadiyaOinetako zidarra

C6C6

BC5

C5C5

D5

D5

B5

C6C6C6C6C6

Hau ere modu berean beste bietan eta gaztelaniako gra-fiaz dokumentatua (1893-1907). Osagaiak erabat begi-bistakoak ditugu toponimoa honetan, eta esanahia‘malkor edo haitz handi asko dagoen tokia’ izango li-tzateke. Eratorriak errepikatu egiten du osagaietarikobat, baina besteengandik bereiziz eremuko ‘haitz’-eta-ko bat.

Ondarrak kontsonante epentetikorik gabe jaso zuen, etaNTM-n mintegi, ondorengo dokumentazioarekin: min-teguia (1722-1893), mintegui (1893), mintaya (1907),mindaya (1907), mintey (1907). Ondorengo azalpena gai-neratzen dute azken hauek: “El topónimo designa la exis-tencia de un vivero que generalmente se destinaba a laproducción de especies forestales”. Horrela erabiltzen daBakaikuko hizkeran ‘mintegi’ hitza, zuhaitz edo landare-ak sortu eta hazteko tokiari esaten zaiolarik. AldamenekoEtxarrin, montteiye esaten zaio. Argi ikus daiteke toponi-mo honetan ez dela, normalean, palatalizazioa suertatzenbakaikueran.

Modu honetan, baina mugaturik Ondarrak eta NTM-k,eta dokumentatua, aldiz: michelandia (1705), michelandi(1893), mitxelaundia (1965). Migelaundi-tik datorkigu,seguru aski. Toponimo honen eremutik nahiko hurbil,Etxarriko dermioan, fandalamikel toponimoa dugu,‘jaun + done + mikel’ osagaiak izango lituzkeelarik.‘Migel handia’ izango genuke, beraz, toponimo honetakoprotagonista, Aralarkoaren ohoretan seguruenik.

Ez da horrela ageri beste dokumentuetan, mugakatai bai-zik. ‘Mugako ata(r)i’-a adieraziko luke, beraz, honek.Etxarriko dermioarekiko ‘muga’ adierazten du.

Horrela jaso dute besteetan ere, eta NTM-n hurrengoazalpenarekin batera ageri da: “El topónimo hace refe-rencia a la existencia de un mojón en el término pero queno es ni mucho menos pequeño ya que pesará, según losinformantes, alrededor de doscientos kilos”. ‘Mugarri’hitz konposatua, mugak markatzeko erabiltzen dena, etaatzizki txikigarria, -txo, dira bere osagaiak.

Hemengo moduan NTM-n, eta mugata Ondarrak etaNTM-ko dokumentazioan: (1907, bi aldiz-1965). Gauregun entzun daitekeen burutzapenak, lehen silabakobokal itxiak eragindako bigarren bokalaren asimilazioaurrerakaria jasotzen du, argi eta garbi.

Horrela jaso dute beste bi dokumentuetan. Oin + -etaizango lirateke bere osagaiak, eta Iturmendi etaUrbasarekin muga egiten den eremuko malkordia etaamildegia hartzen ditu bere esparruan. Toponimo erato-rriak oso adierazgarriak ditugu: lehenak, ‘haitz’-a edomalkorra bera adieraziz; bigarrenak ‘isuri’-a edo higadu-rak sortzen duen harri pilaketa; hirugarrenak, ‘pagadi’-a;eta azkenik, laugarrenak, ‘zeharra’ edo malda.

Page 21: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

BAKAIKUKO LEKU-IZENAK

[21] 537

OLASKOMUNO

OPOROOporoburuOporoko balsa

OTTONARRI

PAGOAZPIKO ITURRIYA

PARAPETO

PARPAINU

SANBENITOKOKURUTZASanbenitoko iturriya

SANTABARBARA

SANTIYOALDE

C5

CD4-5CD5CD4

D6

CD6

C5

C5

B5B5

D5

C5

Modu berean jaso dute besteek ere, eta NTM-n horrelaageri zaigu dokumentatua: olascomuno (1893), olascomu-nio (1893), olascomuñoa (1907). Bestalde, horrelako azal-pena ematen dute: “En la localidad muno no es una coli-na sino un ribazo entre dos campos”. Ez genuke ‘men-dixka’ izango, ‘ezponda’ baizik, ‘muno’-aren esanahia.Lehen osagaia, olasko, ‘oilasko’-ren ordaina izango genu-ke, seguruenik.

Horrela jaso dute besteek ere, eta dokumentazio ugariageri da: 1705-1706-1893-1965, beti ere, dardarkarixamurra daramalarik. Etxarriko izen bereko toponimoa-ren ondoan dugu, baina hemen burutzapena, batzuetanbehintzat, dardarkari xamurrarik gabe egiten da.Bigarren eratorriko bigarren osagaian, aipatzekoa duguberriro txistukari frikariaren aldeko neutralizazioa.

Modu berean jaso dute beste bietan ere. Osagaiei dago-kienez, nire ustean, (b)otton + (h)arri dira, lehenak kon-tsonante herskari ezpainkari ahostuna gltzen duelarik.Eremu berdinean arbotton ere azaldu dugu, eta esanahiaberdina izango litzateke.

Ez da ageri beste lanetan. Ageri-agerikoa dugu osagai etaesanahiaren auzia, eta aipatzekotan, soilik lehen osagaikozuhaitz izenaren hasierako kontsonantearen burutzape-na, b/p/f txandaketa islatzen duena. Aldameneko Sakanaerdialdeko hizkeran f-dunak ditugu burutzpen gehienak.

Hau ere ez dute jaso beste lanetan. Badirudi erdal hitzaizango genukeela, eta ‘oztopo’, ‘hesi’ edo nolabaiteko‘traba’ adierazten duela.

Modu berean jaso dute beste bi lanetan ere, eta NTM-ndokumentazio ugarirekin ageri da: parapñoa (1705), par-pañua (1712), parpaino (1893), parpainu (1893-1965),parpain (1893-1907). Ez da batere erraza osagaiak zeintzuizan daitezkeen erabakitzea.

Ondarrak san benito-kurutza, eta NTM-n san benitokokurutzea. Azken honetan, bestalde, ondorengo azalpenaematen dute san benitoko ermita toponimoarekin batera:“Un informante tiene noticia de que en tiempos hubo unpueblo en este lugar, del que perduró la ermita en la faldade Urbasa”. Osagaiak eta esnahia begibistakoak ditugu,Eta aipatzekotan, bigarren zatiko hasierako herskari bela-re ahoskabearen aldeko burutzapena litzateke.

Ondarrak jaso zuen, baina ez NTM-k. Etxarriko mugan,Bargaren hasiera aldean, dago toponimo hau, eta aipatuherrian ere burutzapen berbera erabiltzen dute. Duelaurte gutxi arte toponimo honen izeneko ermita bat zego-en Etxarriko dermioaren aldetik.

Ondarrak santioalde eta NTM-n santiagoalde, horreladokumentaturik: santiagoalde (1705), santiagoaldea(1722), santiago-aldea (1893), santioalde (1965). Eta

Page 22: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON

538 [22]

SAUSOROSausoroko iturriya

SOLDAULAURRIYA

TAILAYAKOTXULO

TRIKUSORO

TXONDORRA

TXORITAI

TXUNKAITxunkaiko iturriya

C5C5

C6

B5

C5

C6

B5

C6C5

ondorengo azalpenaz laguntzen dute: “En este parajeexiste una ermita de Santiago, dentro del pueblo”.Egungo burutzapenak ondorengo bilakabidea izan du:santiagoalde > santiaoalde > santioalde > santiyoalde,hasieran bokal arteko herskaria galdu, gero bokal murriz-pena eta, azkenik, y-ren epentesia suertatu direlarik.

Bai Ondarrak, bai NTM-k sagusoro jaso dute, eta doku-mentaturik: sagusoro (1893-1965), sagonsoro (1893), sabuso-ro (1893). Azalpena ere ematen digute NTM-koek: “Alparecer en esta pieza se plantaba trigo, y era frecuente queen años en que escaseaba el hayuco (vasc. paxi) los ratonesbajaran del monte para devorarlo”. Garia ez da landatzen,erein baizik, eta nire ustean, soro bat baino, soro eremuaadierazten du toponimo honek. Lehen osagaiak bokalarteko herskari ahostuna galdu du egungo burutzapenean.

Modu berean, baina mugatzailerik gabe jaso dute bestebiek. NTM-n ondorengo azalpena ageri zaigu: “Es unapequeña peña donde de manera informal se solía medirla estatura, como si fuera la talla del servicio militar.Laurri, neurri medida”. Aipagariak ditugu lehen osagaia-ren herskari hortzetakoaren galera, eta bigarrenaren l/ntxandaketa. Burundan n-z burutzen da hau, eta Sakanaerdialdean l-z, bakaikueran bezala.

Ondarrak teileiako-txulo, diptongoa birritan itxia man-tentzen duelarik, eta NTM-n teileriako zulo, lehen osa-gaiari dagokionez diptongo bigarrenkaria sortu gabe (ezda erortzen dardarkari xamurra), eta bigarreneko hasiera-ko txistukaria afrikatu gabe. Begibistakoak dira osagaiaketa esanahia: ‘teileria’ bat egon zeneko ‘zulo’ edo tokiaizango genuke, beraz.

Horrela jaso dute beste dokumentuetan ere. Osagaieierreparatzen badiegu, ‘sagarroi’, ‘kirikino edo ‘triku’ ugariageri ziren eremu honetan noizbait.

Ez dute jaso beste bi dokumentuek. Txondorra ikatzaegiteko erabiltzen zen sistema izango genuke. Egurratxikitu eta metatu, lur eta orbelez estali eta, ondoren, suematen zioten barrutik (su-etxetik) geldi-geldi egostenjoan zedin. Eta hau guztia, basoan bertan egiten zen,horretarako egokitutako txondor-zulo edo txondor-pla-zetan, egurrak metatzeko zelai egokituak. Etxarrin txon-dar esaten zaio.

Modu berean jaso zuen Ondarrak, eta NTM-k txoritegi,ondorengo dokumentazioarekin: choritegui (1893), choi-tegui (1907), chaitegui (1907), txoritai (1965).Begibistakoak dira bere osagaiak eta esanahia: txori + -tegi, txori asko dagoen tokia. Aipatzekoa izango genuke,hala ere, bigarren osagaiko dardarkari xamurraren galeraeta ondorengo diptongo bigarrenkariaren irekiera.

Berriro ere Ondarrak modu berean, eta NTM-n buru-tzapen formalizaturikoa, txunkadi, ondorengo azalpenaz

Page 23: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

BAKAIKUKO LEKU-IZENAK

[23] 539

URDINBIDEUrdinbideko arriyaUrdinbideko txelaya

USOITURRITA

ZELAYA

ZIDARBIDEZidarbideko azpiyaZidarbideko portillua

ZULANPE

C6C6C6

C5

C5

C6C6C6

C5

lagundurik: “El topónimo nos habla de la presencia dejuncos (xunko, txunko, txungo) en el término”. Morfemaeratorlea eransterakoan, herskari hortzetakoaren galerasuertatu zaio: txunka + -di > txunkadi > txunkai.

Horrelaxe jaso dute beste bi dokumentuek, bainaOndarrak ondorengoa erantsi dio: “(de Urdiain?)”. Nikez dut uste Urdiaingo bidea adierazten duenik, horreta-rako egokiago izango litzatekeelako aldameneko herriaaipatzea eta, gainera, ‘urdin’ toponimian asko erabiltzenden hitza dugulako, kolore nahasia edo adiera bat bainogehiagokoa, gutxienez: ‘arre’, ‘gris’, ‘urdin’, ... Eta ‘tufa’-khorrelako kolorea izaten duenez, horrelako lur motaduen bidea adieraziko liguke. MB-k (2000, 380) ereurdintz jaso du Zigan, ondorengo azalpena ematen due-larik: “Probablemente del vasco urdin ‘color poco marca-do que abarca las gamas desde el gris al azul pasando porel verde’ y el sufijo locativo -tz(a)”.

Ondarrak usuiturrita eta NTM-k usuiturrieta. Nik lehenosagaiaren azken bokala erdikoa jaso dut, zalantzarikgabe. Usoek ura edaten zuteneko iturria adierazten du,osagaiei erreparatzen badiegu.

Ia modu berean beste bietan ere, soilik egun bokal itxiakontsonantizaturik entzuten dela. NTM-n horrela doku-mentaturik ageri dute: zelaia (1703), Çelaia (1705), zelaia(1711-1965), celaya (1893). Esanahi garbia du, eta herriondoan dago aipatu leku laua.

Horrelaxe jaso dute beste lanetan ere, eta NTM-n horre-la azaldurik agertzen da: “Zidar es la variante burundesadel muy extendido zehar ladera, cuesta”. Maldan zehardoan bidea izango genuke, beraz, toponimo honen esa-nahia. Azken eratorrian, ‘portillua’ ageri zaigu, eta honek‘langa’ edo ‘ate’-ren esanahia izaten du, hauda, bideamozten duen langa.

Hau ere horrela jaso dute beste biek, eta NTM-kOndarrarenaz gain 1893an dokumentatua jaso du:zulampea. Badirudi ‘zulo’ izan daitekeela lehen osagaiaeta -pe morfema eratorlea azkena, baina aurreko eremuanageri zen toponimoarekin, arrizulan, bezala gertatzen daoraingoan ere, ez dela batere erraza bere esanahia eraba-kitzea.

Page 24: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON

540 [24]

BIBLIOGRAFIA

BELASKO, Mikel: Diccionario etimológico de los nombres de los montes y ríos de Navarra, 2000. ERDOZIA, Jose Luis: “Etxarri-Aranazko leku-izenak”, FLV, 2001, 88.GORROTXATEGI, Mikel: “EUDEL-ekiko hitzarmena dela eta euskaltzaindiaren toponimia

lantaldearen plangintza”, Euskera, XLIV, 1999-2, 911-919.KARASATORRE, Rafael: Barranca-Burunda, 1993. BB iruzkinetako aipamenetan.LIZUNDIA, J. L.: “Toponimoen ofizialtasunaz eta administrazio arteko aplikazio arazoez (I)”,

Euskera, XLIV, 1999-2, 907-910.NAFARROAKO GOBERNUA: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza, 1991.NAFARROAKO GOBERNUA: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza X, 1992.ONDARRA, Francisco: “Voces vascas de Bacaicoa”, RSVAP, año XXI, cuadernos 3º y 4º, 1965.SALABERRI, Patxi: “Criterios para la normalización de la toponimia mayor de Navarra”, FLV,

79, 1998, 653-666.–, “Toponimia nagusia normalizatzeko irizpideak mintzagai”, Euskera, XLIV, 1999-2, 921-930.

LABURPENA

Artikulu honetan, lehenago Etxarri-Aranatzekoekin egin genuen moduan,Bakaikun gaur egun herritarren ahoan bizirik dirauten toponimoak jasotzeazgain, haien dokumentazioaren berri eman eta, gehienen kasuan, jatorria edotaesanahia ere azaltzen ahalegindu gara. Era berean, gai honen inguruan orainarte egin diren bilketa eta azterketak kontuan izan ditugu (Francisco Ondarra,Rafael Karasatorre, Tracasa), baina helburu nagusia, bai toponimo kopuruarinola transkripzioari dagokionez, egungo erabilerara lotzea edo atxikitzea izanda. Beraz, 2002 urteko Bakaikuko leku-izenen bilduma izango genuke eskuartean duzuen hauxe, baina hori bai, modu zehatz eta ordenatuan burutua.

RESUMEN

En este artículo, como anteriormente hicimos en el caso de Etxarri-Aranatz,además de recoger los topónimos en uso de Bakaiku, hemos dado cuenta de ladocumentación referida al tema de los nombres de lugar de la localidad citada,amén de explicar, en la mayoría de los casos, el origen y/o significado de los mis-mos. Para ello, hemos contado con los diferentes trabajos y estudios realizadoshasta ahora (F. Ondarra, R. Karasatorre, Tracasa), siendo el objetivo funda-mental, en lo referente a la cantidad y a la transcripción de los mencionadostopónimos, el de ceñirse a las formas en uso en la actualidad. Así pues, el pre-sente es un trabajo que recoge los nombres de lugar de Bakaiku tal y como seutilizan en el año 2002, eso sí, realizado de forma pormenorizada y ordenada.

RÉSUMÉ

Dans cet article, comme nous l’avons auparavant fait dans le cas d’Etxarri-Aranatz, outre recueillir les toponymes en usage à Bakaiku, nous avons renducompte de la documentation se référant au thème des noms de lieu de la loca-lité citée, afin d’en expliquer, dans la plupart des cas, l’origine et/ou signifi-cation. Pour cela, nous avons disposé des différents travaux et études réalisésjusqu’à présent (F. Ondarra, R. Karasatorre, Tracasa), l’objectif essentiel étant,en ce qui concerne la quantité et la transcription des toponymes mentionnés,celui de se limiter aux formes en usage dans l’actualité. Ainsi donc, cet articleest un travail qui recueille les noms de lieu de Bakaiku tels qu’ils s’utilisent enl’an 2002, mais réalisé de forme détaillée et ordonnée.

ABSTRACT

As previously done in the case of Etxarri-Aranatz, in addition to collecting inthis article the toponyms in use in Bakaiku, we also give an account of the

Page 25: Bakaikuko leku-izenak · 2012. 6. 18. · BAKAIKUKO LEKU-IZENAK [5] 521 LARRATZAN TAIZARRA LIXIBERRIZARGO ESPALDA LIZARDI Lizardiko errekia Lizardiko txabala Lizardiko zulo MAIXELEN

documentation referring to the subject of place names in the area, explaining,in most cases, origin and/or meaning. Different works and studies carried outto date (F. Ondarra, R. Karasatorre, Tracasa) have been used, the main aimbeing, insofar as the quantity and transcription of the toponyms are con-cerned, that of keeping as close as possible to those forms currently in use. Inthis way, the present work collects Bakaiku place names as used in the year2002 in detail and order.

BAKAIKUKO LEKU-IZENAK

[25] 541