Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau...

44
Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat etxarriarren laguntza. Lau larunbatez bildu ginen Udaberri Elkartean lau orduko saioak burutuz bakoitzean, herriko dermioko toponimo ahalik eta gehienak bildu eta mapan kokatzeko asmotan. Oso ba- liagarria izan da, era berean, aurretik Rafael Karasatorre Bidaurrek egina zuen bilketa-lan mardula, berak emandako zerrendak izugarri erraztu baitu lanaren zehazpena. Ez ditugu berak emandako toponimo guztiak ipini, gure informanteek ez zituztelako batzuk ezagutzen; eta berak jaso gabe zituen bes- te batzuk, berriz, jaso ditugu egungo ezaguerara lotu nahi izan baitugu esku artean duzuen lana, garbi utziz egungo ezaguera hauxe, aipatuko ditugun adi- tuen ezagueraren isla baino ez dela. Hala ere, zail deritzogu beste adituren ba- tek emaitza oso desberdinak ateratzeari, hainbat etxetan egindako kontrasteek horixe bera adierazten baitigute. Horrela beraz, ondorengoak izan ditugu adituen taldeko berriemaleak: Anbruxio Erdozia (80 urte), “Mextrubeneko etxe”-koa, oso txikitatik basoan ibilitakoa, ahuntzain eta ikazkin. Esteban Mundiñano (71 urte), “Xakonan etxe”-koa, aurrekoa bezala ibilitakoa. Pello Artieda (52 urte), “Barbazoneko etxe”-koa, egungo basozaina. Jexux Razkin (43 urte), “Zapatañeneko etxe”-koa, ehiztaria eta basoza- le amorratua, adineko hainbat herritarrekin ikasi ditu leku-izenak, bes- teak beste, aurreko basozainarekin, gure aita zen Inaziorekin. Eta kontraste lanetan lagundu digutenak, berriz: Domingo Lakuntza (79 urte), Bekola baserrikoa. Serafin Lasa (75 urte), Goikola baserrikoa. Basilio Arruabarrena (71 urte), ‘Sakristuzarran etxe”-koa, dermiozaina izandakoa. Felipe Karrera (57 urte), txikitan ahuntzain ibilitakoa. [1] 441 * Ertainetako irakaslea.

Transcript of Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau...

Page 1: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

Etxarri-Aranazko leku-izenak

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN*

Lan hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimianadituak diren hainbat etxarriarren laguntza. Lau larunbatez bildu ginen

Udaberri Elkartean lau orduko saioak burutuz bakoitzean, herriko dermiokotoponimo ahalik eta gehienak bildu eta mapan kokatzeko asmotan. Oso ba-liagarria izan da, era berean, aurretik Rafael Karasatorre Bidaurrek eginazuen bilketa-lan mardula, berak emandako zerrendak izugarri erraztu baitulanaren zehazpena. Ez ditugu berak emandako toponimo guztiak ipini, gureinformanteek ez zituztelako batzuk ezagutzen; eta berak jaso gabe zituen bes-te batzuk, berriz, jaso ditugu egungo ezaguerara lotu nahi izan baitugu eskuartean duzuen lana, garbi utziz egungo ezaguera hauxe, aipatuko ditugun adi-tuen ezagueraren isla baino ez dela. Hala ere, zail deritzogu beste adituren ba-tek emaitza oso desberdinak ateratzeari, hainbat etxetan egindako kontrasteekhorixe bera adierazten baitigute.

Horrela beraz, ondorengoak izan ditugu adituen taldeko berriemaleak:

• Anbruxio Erdozia (80 urte), “Mextrubeneko etxe”-koa, oso txikitatikbasoan ibilitakoa, ahuntzain eta ikazkin.

• Esteban Mundiñano (71 urte), “Xakonan etxe”-koa, aurrekoa bezalaibilitakoa.

• Pello Artieda (52 urte), “Barbazoneko etxe”-koa, egungo basozaina.• Jexux Razkin (43 urte), “Zapatañeneko etxe”-koa, ehiztaria eta basoza-

le amorratua, adineko hainbat herritarrekin ikasi ditu leku-izenak, bes-teak beste, aurreko basozainarekin, gure aita zen Inaziorekin.

Eta kontraste lanetan lagundu digutenak, berriz:

• Domingo Lakuntza (79 urte), Bekola baserrikoa.• Serafin Lasa (75 urte), Goikola baserrikoa.• Basilio Arruabarrena (71 urte), ‘Sakristuzarran etxe”-koa, dermiozaina

izandakoa.• Felipe Karrera (57 urte), txikitan ahuntzain ibilitakoa.

[1] 441

* Ertainetako irakaslea.

Page 2: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

442 [2]

• Juan Flores (74 urte) eta Mercedes Lazkoz (70 urte) senar-emazteak,Lizarragabengoa. Hauen semea den Patxik jaso ditu Lizarragabengoa-ko toponimoak.

• Fermin Razkin (50 urte), “Kaleko Anttonion etxe”-koa.• Fernando Albarrazin (79 urte), “Baleztena” etxekoa.• Domingo eta Juanito Erdozia (59 eta 57 urte), “Inazio guarda”-ren se-

meak.

Ez genuke aipatu gabe utzi nahi Joakin Anso Urmeneta, aparejadorea be-ra, eta ezinbesteko suertatu dena toponimoak mapetan kokatzeko orduan,eta baita bide, erreka eta gainerakoen kasuan, pazientzia handiz egon baitasaio guztietan toponimo bakoitza leku egokian kokatu nahirik.

Aipatutakoaz gain, ondorengo materialak erabili behar izan ditugu lantxohau gauzatzeko orduan:

– Karasatorre, Rafael, Barranca-Burunda, 1993. BB iruzkinetako aipa-menetan.

– Tracasa, Nafarroako Toponimia eta Mapagintza XII, 1995. NTM mo-duan aipatuko dugu gure iruzkinetan, eta bertan ageri diren burutza-pen dokumentatu guztiak jasoko ditugu.

– Arañaz Elkarteko Mapa, 1882. AM edo mapa soilik deituko dugu iruz-kinetan.

– Belasko, Mikel, Diccionario etimológico de los nombres de los montes yríos de Navarra, 2000. MB iruzkinetako aipamenetan.

Eta emaitza nagusia, berriz, lantxo honetaz gain, Tracasa-k egindako ma-pa, zeinetan toponimoez at bide, erreka eta baita altuera maila desberdinakere markaturik agertzen diren.

Lan honetan, bestalde, toponimoen egungo burutzapenaz gainera, aipatumaterialetan (NTM, Arañazko mapa, aipatuko ditugu bereziki) agertzen direnburutzapenak jaso ditugu, eta baita bakoitzari dagokion iruzkina ere, honek to-ponimoek jasan duten bilakabidea ulertzen lagunduko duelakoan. Toponimonagusiak maiuskulaz daude idatzita eta hauengandik eratorriak minuskulaz.Guk ez dugu burutzapen arautu edo formalizaturikoa eman nahi izan, gehie-netan zail suertatzen delako horrelakorik erabakitzea (lurlodi ala lurlohi?, aran-beltz ala haranbeltz?), eta oso agerikoak direnetan, berriz, egungo burutzapene-tik oso urrun geratzen da askotan, ulermena bera ere oztopa dezakeelarik (JaunDone Mikel ala Fandalamikel?, Bizka(r)gain ala Bizkain?, Done (Se)bastia(n) alaDonostia?, Putterri ala Putreharri?, Axaibuztendei ala Azeribuztandegi?). Horre-xegatik, herritarren burutzapen bera proposatuko genuke erabiltzea. Guztira245 nagusi eta 155 eratorri (gehienetan nagusiaren zehazpena baino ez ditugu,baina oso gutxitan bada ere, beste toponimo baten eremuko izen berriak) di-tugu eta bost eremu geografikotan banatu ditugu:

a) Elkorriko “Kifosa fabrike”-tik Gipuzkuko mugaraino doan errepidetikAralar eta Gipuzku alderako eremuko toponimoak.

b) Aurreko eremua mugatzen duen errepidetik Arakil ibairainoko eremu-ko toponimoak.

c) Lizarragabengoako eremukoak.d) Arakil ibaitik autobiderainokoak.e) Autobidetik Urbasarainokoak.

Page 3: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

a) Elkorriko “Kifosa fabrike”-tik Gipuzkuko mugaraino doan errepidetikAralar eta Gizpuzku alderako eremuko toponimoak:

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[3] 443

Horrela dago jasoa NTM-n, eta bertan, do-kumentazioaren atalean, ondorengo burutza-penak ageri dira: aleco (1197), alleco (1526),allecogaña (1622), allicogaña (1685). XIX.mendeko Arañazko mapan ere alleco agertzenda. MB-k ondorengoa dio toponimo honiburuz: “Nombre antiquísimo, repetido enotros puntos de Navarra, pero de significadooscuro. Compárese, por ejemplo, con Alleku,en Zubieta documentado ya Allecu en 1568, yal que Andrés Iñigo aplica el adjetivo <oscu-ro>, aunque sugiere sin ningún convenci-miento *Arrileku ‘Pedregal’ como origen”.Lehen toponimo eratorriko ai > ei diptongo-aren itxiera ohikoa dugu Etxarriko hizkeran,eta baita asimilazio aurrerakaria ere: geñe <gañe < gaña.Bigarrena, Allekoko iturria NTM-n. Eta hirugarrenean, badirudi bokal berdinenarteko herskari belare ahostunaren galera ger-tatu dela: saarra < sagarra. Gure informatzai-leek esaten digutenez, sagarrondoak egotenziren eremu honetan, eta ‘motel’ samarrak zi-rela zehaztu digute gainera.

NTM-n soilik ansaretako zaparra jaso dute.Zalantzarik gabe, herriko toponimian hain he-datua ageri den sare izena dugu bere osagaienartean, eta baita –(e)ta morfema eratorlea ere.Hala ere, ez dago bere esanahi osoa argitzerik.Malkorra oso hedatua dugu inguru osoan,‘haitz’ esan nahi duelarik.Zaparra zuhaitz landare gazteak multzoan da-tozenean esaten da. Karasatorrek (1993, 356)Sakanako aritz mota bat dela dio.Zierbide-a ‘zeharbide’a izango genuke, hots,zuzena ez dena.

Horrela ageri da NTM-n ere. ‘Harri garbi’-tikagain, baina ‘garbi’ hitzak zuhaitz edo landa-re gabeko tokia adierazten duelarik, seguruaski. Eremu honetan bi ‘melle’ (malkor maila)garbi-garbiak ikus daitezke.

NTM-n arizbiurrieta. Beste ondorengo bu-rutzapenak ere jaso dituzte: arizbiurretacogo-rostiaremburua (1807), arizbiyurriéta (1991).Oraingoan ere asimilazio aurrekaria izangogenuke toponimo honetan. Badirudi “haritzbihurriak dauden tokia” adierazten duela.

Ez dute jaso NTM-n. Larruazalean egitenden urratu ez oso sakona da ‘harramaska’, etatoponimo moduan ere, antzeko zerbait izan

–ALLEKO C1Allekogeñe C1Allekoitturri B1Allekoko saarra B1Allekoko langa B1Allekoko lezie B1Allekoko kortela B1Allekoko bidie B1-2

–ANSARETA D1Ansaretako malkorra D-E1Ansaretako zaparra D-E1Ansaretako zierbidie E1Ansaretako erreka C-D-E1Ansaretako zabala D1

–ARGARBI D1

–ARIZBIYURRITE E1Arizbiyurriteko erreka D-E1

–ARRAMAXKA E1Arramaxkako sarie D-E1

Page 4: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

444 [4]

–BONBONEKO D1LEZIE

–ELKORRI 1-2

–ELURZULOTA E-F1

–ERDONZEI D1

–ERRETZIE C1

daiteke, lurrean ageri den urratu modukoa,zuhaitzik gabeko lekua, sasi,harri eta belarrezestalia. Urbasan ere bada toponimo berdina,eta lekua ere deskribatu dudanaren antzekoa. Sare-a, ganadua gauez biltzeko berezko tokia-ri esaten zitzaion. Sakana osoan erabiltzen da.NTM-n saroi, sarobe eta sario-ren parekotzatjotzen dute.Horrela ageri da BB-n (1993, 90): “arañazo; hayvarios topónimos (en Andia y Putterri) indicandolugar escabroso: camino de piedras entre peñas; esun topónimo descriptivo de mal paso, donde elcarro brincaba al andar; al ser terrenos de roca ca-liza, la erosión ha dejado a esta agrietada”.

Ez da ageri NTM-n. Hitz onomatopeikoa di-rudi, bere lehen zatiari (bonbon) dagokionez,bertara zerbait botatzen denean ateratzenduen soinuaren onomatopeia izango litzate-keelarik, hain zuzen. Leze-a, bestalde, ‘leize’aizango genuke, lurrean bertikalki sartzen denzuloa, hots.

Horrela ageri da NTM-n. Gipuzkuko mugandagoen eremuari esaten zaio orokorrean. Ka-rasatorrek dio (1993, 147-148) ertaroko herrigaldua izan daitekeela.Bestalde MB-k Elkarrikoa jaso du Itureneneta ondorengo esanahia ematen dio: “La Fa-cería. Terreno compartido por dos o más pue-blos. Lit. ‘Lo que se tiene en común’ de *El-karrekikoa”. Eta eremu honetako lurrak, Ara-ñaz elkartearenak izan ziren XIX. menderaino,ondoren herrien artean banatzeko, eta horre-la ‘Elkorri’-n Etxarrik, Ergoienak eta Arbizukdute gaur egun basoa.

NTM-n elurzuloeta, eta dokumentazioari da-gokionez elurzulota (1882). Badirudi elurrezbeteriko dolinei begira dagoela toponimo haueraikia. R. Karasatorrek BB-n ondorengoadio: “nevera natural ver topónimos de E_A yAralar; eran simas o dolinas que llenaban denieve en invierno y que acarreaban en veranopara su venta, principalmente en Pamplona”.

Ez dago NTM-n jasorik. Lizarragabengoakodermioan erdonza toponimoa dugu, eta kasuhonetan badirudi –(d)egi morfema eratorleaerantsi zaiola, ondoren bokal arteko herska-riaren galera suertatu bada ere. Etxarriko hiz-keran n, l, r ondoren ohi den moduan (pen-sube, falsue, franzesa, salsa, bersube, bizerzu-be,...), frikariaren alde neutralizatua ageri da.

Ez da ageri NTM-n, eta seguru aski ‘erretakotokia’ adieraziko luke. Erretze +-a > erretzie,

Page 5: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[5] 445

–ETXOIZ C-D2Etxoizgo errebuelta C2Etxoizgo kueba D2Etxoizgo kortela C2

–FANTXOFAGO C-D1

–GANBELETAKO C1ITTURRIYE

–IKURKE C1MAKURKEKO XENDA

–IREYO C1Ireyogeñe D1Ireyoko erreka C1Ireyoko ixtordeye C1-D1Ireyoko melle D1Ireyoko kortela C1

disimilazioa eta ondorengo bokal asimilazioajasaten dute herriko hizkeran –e-z bukaturikolexemek mugatzailea eransterakoan.

Ez da ageri NTM-n. Lehen osagaia etxe izandaiteke, ia seguru, baina bigarrenak bu-ruhauste gehiago sortzen ditu. Hala ere, Bu-rundako Ziordin fandoilar dugu, eta toponi-mo hau horrela ageri da dokumentaturik1731an: juandonizlarre. Horrela, beraz, bali-teke gureak ere antzeko bilakabidea izan due-la pentsatu: etxe + doniz > etxadoniz > etxao-niz > etxooniz > etxoniz > etxoiz.Arañazko mapan etroiz jaso zuten.Azken eratorriaren bigarren osagaia, kortela,maiz erabiltzen da, seguru aski ‘kuartel’-etikdatorrelarik, baina portalanga-k (bide batean,alde batetik bestera doazen ‘langez’ osaturikoate modukoa) dauden tokietan esaten dagehienbat.

Ez dator hau ere NTM-n. Etxarrin, bestalde,Fantxonekue (Juantxonekoa) etxe izena dugu,beraz ez litzateke ausardia gehiegirik izangotoponimo honek jatorri bera duela esatea:juantxo(ren)fago > fantxofago. Arañazko ma-pan sanchofago ageri da jasoa.

Ganbela ganaduari ikuiluan jana emateko to-kiari eta baita ura biltzekoari esaten zaio.Gaur egun ‘siyetsak’ egoten dira, eta bertanbasurdeek ‘idoittu’ egiten dute, hots, lokatze-tan itzulipurdika ibiltzen dira, parasitoakkentzeko. R. Karasatorrek BB-n ez du topo-nimo hau zuzenean jaso, baina ganbela izenaazaltzerakoan ondorengo aipamena egitendu: “... se hizo un prendamiento de ovejas enIraio y paraje de la fuente de Pesebre o Gam-belaco iturria (1800 en Putterri, zona de Ara-lar, E-A).”

Hitz jokoz osatutako toponimoa dugu hau,‘ikurka-makurka’ (zig-zag), asimilazio aurre-rakaria burutu delarik. Xenda ‘bidezidorra’izango genuke. Ez da NTM-n ageri. BB-naditzondo moduan ageri da ‘ikurka-makur-ka’: “haciendo eses, tambaleándose, zigza-gueando”.

NTM-n iraio jaso dute, irayo (1807) doku-mentaturik agertzen dutelarik, eta ez dute ho-nengandik eratorritako beste toponimorik ja-so. Berriro ere ai > ei diptongo itxiera agerizaigu. Ixtor-a ‘garo’-aren ordez erabiltzen da Saka-nan. Beraz, ‘garo’ edo ‘ira’ lekua adieraztendu: ixtor + -de(g)i.

Page 6: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

446 [6]

–KALENLANTEI E-F1

–KUEBETAKO C1MELLE

–LIYES(O)OTA B2

–LIZERROSTI B2Lizerrostiko malkorra B1

–MELLETA C1

Melle (< meille < maille < mailla < maila) (ai> ei, asimilazio aurrerakaria, palatalizazioa)hitzak arkaitzak adierazten ditu.

NTM-n kalelantegi. Badirudi Kale(r)en (etxebaten izena, ziur aski; Kaleko Anttoniona etaKaleko Martinana behintzat badira) lante(g)i-aadierazten duela. Lantei, egun ere basoa ate-ratzeko lanari esaten zaio.

Ez da NTM-n ageri. Ez dira ‘haitzulo’ edo‘harpe’ (hau bai ageri zaigu toponimian,behin gutxienez) hitzak erabiltzen Etxarrikohizkeran, ‘leze’ edo ‘kueba’ baizik. Lehena, le-ze-a, bertikala den haitzuloa adierazteko era-biltzen da; bigarrena, toponimo honetakoaberaz, horizontalei egokitzen zaie. Melledagoeneko azaldua dugu beste toponimo ba-tean.

NTM-n liosoroeta, eta dokumentaturik: liye-sorota (1788), liñesorota (1788). ‘Lihosoro’ to-kia nonbait. Bokal berdinen arteko dardarka-ri xamurraren galera jasan du. KarasatorrekBB-n ondorengo toponimoak jaso ditu ingu-ruan: Bixentânliyesoo (sima en Urbasa), Talâ-nekoliyesô (Ergoyena), Garbiñekoliyesô (Ergo-yena), Liyesorota (E-A), Liyasoro (U), Liyeceta(1900, Al) ...

NTM-n lizarrusti, eta baita lizarrausti (1572),lizarrosti (1893). Lizer + oste (atze, gibel) izandaitezke bere osagaiak, ‘lizardiaren atzekaldea’adieraziko lukeelarik. MB-k Peña de Lizarros-ta aipatzen du Bakedanon, esanahi berdinaemanez, eta aipatuz Nafarroako toponimianohikoa den gibel-en ordez osta ageri delaoraingoan. BB-k leizaurresti eta lizaurresti(1572) dokumentatzen ditu, bi burutzapenakdokumentu berean ageri direla esanez eta on-dorengoa gaineratuz: “Leizaurresti encajariabien con las características que tiene el parajepor sus abundantes cuevas y avellanos”. Edo-zein modutan, ezaguna da inguru guztian to-ponimoaren lehen osagaia, Lixerrengo (Liza-rragabengoa), Lizerraa (Lizarraga), eta ez du-gu berriz leize-rik aurkitu. Egungo hizkeranleize > leze monoptongazioa suertatzen da, etaez da ageri toponimo elkartuetan. Egungoburutzapenean, asimilazio aurrerakaria orain-goan ere: lizar > lizer. ‘Malkor’-a melle-ren(‘maila’) parekoa izango litzateke.

Ez da NTM-n ageri. Gogoratu ireyoko melletoponimoan azaldutakoa: ai > ei diptongoitxiera, asimilazioa eta bustidura edo palataliza-zioa jasan ditu burutzapen honek. BB-n ho-

Page 7: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[7] 447

–MIONDASARE C1

–MOKOMIAR C1

–OROIGEÑE E-F1

–OTAIKO MUÑUE C2

–PUTTERRI F1Putterriko itturriye F1Putterriko lezie F1Putterriko zuloaundiye F1Putterritxiki E1

rrela dator ‘mella’ sarreran: “...; escalón, peñay bajo esta idea el topónimo Meilleta en E-Ay otros pueblos. Su relación con peña se apre-cia en Sekafitekomella o ‘Peña Secafe’ (1882,E-A)”.

NTM-n biondasare, baina meondasare (1882)eta meundasare (1882, Arañazko mapa) doku-mentaturik. Sare izena baino ez da agerian ge-ratzen bere osagaiei dagokienez.

Ez da NTM-n ageri. Moko + mehar seguru as-ki. Lehen osagaia beste toponimo batean ereageri zaigu: armokolatz. Moko hitza, ageriandagoena adierazteko erabilten da: Arrontzamoko-mokuen zikok olluorrek! (Arraultza mo-ko-mokoan zeukak oilo horrek!). Momentuhorretan erruten ari dela adierazteko.

Hau ere ez da ageri NTM-n. Odoigeñe ereentzun daiteke. Oroye-k Etxarrin ‘ekaitz’-arenesanahia du, eta burutzapen hau d/r kontso-nante txandaketaren lekuko izango genukeEtxarriko hizkeran, eraye (edaria) eta erabie(edabea) bezala.

NTM-n ez dago jasorik. Otadiko muinoaizango genuke jatorriz, lehen zatiko bokalenarteko hortzetako herskari ahostunaren gale-ra, eta bigarrenekoan, sudurkariaren palatali-zazioa gertatu direlarik. ‘Ota’ landare ezagunadugu toponimian. Altsasun otadia toponi-moa dute.

Puttarri jaso dute NTM-n, eta ondorengo ka-sutan dokumentaturik agertzen dute: bueytarri(1197), putarri (1685-1781-1857-1958), fruta-rri (1781), pucharri (1981). Eta hauxe gainera-tzen dute: “Puttarri parece ser, pues, uno detantos montes llamados Buitrera, Peñalosbui-tres, Putremalkor ... etc.” Hortzetako herskariahoskabearen palatalizazioak aurreko –i batenpresentzia adieraz dezake, eta hortaz hauxeizan daiteke bere bilakabidea: buitre + arri >buittearri > buitterri > puitterri > putterri, ez-painetakoen arteko txandaketak maiz gerta-tzen baitira. Egungo hizkeran, bestalde, arra-noa erabiltzen da ‘saia’ edo ‘putre’-aren lekuan.MB-k ondorengo iruzkina egiten du: “Miche-lena a partir de la forma más antigua analizalos componentes del nombre: butre, putre ‘bui-tre’ (en Bueytarri, la forma navarroaragonesabueitre) y harri ‘peña’, con disimilación regularde vibrantes. La forma documentada Frutarri(1781) confirma la etimología, ya que frute esvariante todavía en uso hoy, al menos en el va-lle de Ergoiena, de putre ‘buitre’”.

Page 8: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

448 [8]

–SANTUBAN B1KOLARRIE

–SEKAFIKO MELLE C-D1

–TXORTXOR C2Txortxorgo erreka C1-2

–ZELATAKO B2ENTRADA

–ZULOBELTZ C1

–ANBELTZ C4Anbelzgo zulo C4

–ANGORTA D-E5Angortatxiki E-5

NTM-n aranbeltz, eta dokumentatua aram-belz (1920), eta toponimoaren lehen osagaia,(h)aran, ‘sakan’-aren sinonimotzat hartzendute. Herriko hizkeran, bokal berdinen arte-ko dardarkari xamurra galdu du.Ikusten denez, hitz bukaeran txistukari afri-katua mantendu egiten da, baina deklinabi-de morfema eransterakoan, frikariaren aldeneutralizatzen da. ‘Haran beltza’, iluna,izango genuke beraz, toponimo honen esa-nahia.MB-k aranbeltza ( Facero de Arellano-Arró-niz-Dicastillo) jaso du eta esanahi berdinaematen dio.

NTM-n arangorrieta, eta aipatzen den doku-mentazioan ondorengo burutzapenak jaso di-tuzte: arangorrieta (1704-1709-1718-1882-1893), aramborta (1893), arangorte (1893),arangorta (1915-1928). Toponimo honetanaurreko kasuko bilakabide berdinaz gain, bi-garren osagaian sinkopa ere suertatu da. Bes-talde, baliteke aran + go(go)r-etik bilakatzea,bigarren osagaia horrela, gor, burutzen baita

Santubankolarrea NTM-n. Santuaren korraleaizan daiteke, bigarren terminoaren metatesiaeta guzti. Baina baliteke santuban(e)ko larrie(santubaren + -eko) ere izatea, Xantuba-renetxea izan baita Etxarrin duela gutxi arte, etabigarren osagaia oso arrunta da herriko hizke-ran, eta baita toponimian (kostuelgo larrie) ere.

NTM-n saikafietako maila jaso dute, eta ‘sai’-en kafi-ekin lotzen dute honen esanahia. Ka-fi-a ‘habi’-a izango genuke Etxarriko hizke-ran. Gogoratu putterri toponimoa azaltzera-koan esandakoa ‘saia’ edo ‘putre’-ei dagokie-nez Etxarriko lexikoan. Bestalde, melle-ri da-gokionez, aurreko toponimo batean, ireyokomelle, esandakoa gogoratu. (Ikus melleta)

Toponimo onomatopeikoa, uraren soinuaadierazten duena. NTM-n ere jaso dute,txortxorgo erreka, ezer gehiago gaineratu gabe.

NTM-n zelatako sarrera. Zelatan egiteko tokia-ren hasiera adierazten duela dirudi. Bada osagaibereko beste toponimo bat ere, zelatamuno.

Horrela dute jasoa NTM-n. Ez du azalpengehiegirik behar.

b) Aurreko eremua mugatzen duen errepidetik Arakil ibairainokoeremuko toponimoak:

Page 9: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[9] 449

–ALLEKOTXIKI A3

–ALPISTEZUI B-C3Alpistezuiko erreka C3

–ALTUNAN D5ARRUBIYE

–ALZARTE D5

–ALZIBE D5-6

–ALZITUERTA C6Alzituertatxiki C6

–ANTANTXOLA C3Tondar zuluek

egungo hizkeran. Aranak Etxarrin ‘basaran’-eiesaten zaie.

Ez dator NTM-n. Gezurra badirudi ere, alle-ko (C1) toponimo nagusitik oso urrun dau-kagu.

NTM-n alpistazuri jaso dute, eta horrela do-kumentaturik ere 1882an. Lehen osagaialandare edo belar mota bat izan daiteke.Mitxelenak (OEH, I, 821) alpitz (G-nav) da-kar: “Escoba que se hace con ciertas hierbas,y sirve corrientemente para limpiar los sue-los”. Azken osagaiaren bokal arteko kontsonantea-ren galera suertatu zaio, bai dardarkari xamu-rra dela burutzapen dokumentatuaren ka-suan, bai ezpainetako herskari ahostuna delazubi izatekotan osagai hori. Beste toponimobatean, gutxienez, gertatu da zubi > zui bila-kabidea (urbijotzendenzui) eta, egun ere, ho-rrela erabiltzen da herriko hizkeran; bestea,ordea, hasierako txistukaria afrikatuaren aldeneutralizatua ageri zaigu bai hizkeran, nolatoponimian (txuixoo < txurisoro).

Ez dute jaso NTM-n. Altunarrak arginakizan ziren Etxarrin, eta hauxe izango genukehaien harrobia edo lantokia. Edute genitiboa-ren bilakabidea jasan du antroponimoak: al-tunaren > altunaen (dardarkari xamurrarengalera) altunaan (V1V1 > V1V1) > altunan(V1V1 > V1). Bestalde arrubi dugu Etxarrin‘harrobi’-aren forma.

NTM-n txistukari afrikatuaz jaso dute. Etxa-rrin bi eratara, txistukari afrikatuz zein frika-riz, entzun daitezke hau eta hurrengo bi to-ponimoak. Bestalde, aipatu hiru toponimoekaltza zuhaitzari egiten diote erreferentzia.

NTM-n altziba ageri da. Burutzapen doku-mentatuei dagokienez, alziba (1701) eta alci-ba (1893) jaso dituzte, txistukari frikariz bu-ruturikoak hauek ere.

NTM-n altziturrieta, eta dokumentazioanberriz, guztiak agertzen dira txistukari frika-riz: alziturrieta (1696-1701-1702-1709), alci-turrieta (1893-1915), alciturrita (1893), alzui-turrieta (1700), arciturrieta (1915). Egungoburutzapenari dagokionez, i bokalaren galeraeta metatesia jasan dituela ikus daiteke: alzi-turrieta > alziturreta > alzituerta.

NTM-n antontxabola, eta antonchaola (1882)dokumentaturik. Badirudi, beraz, anton an-

Page 10: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

450 [10]

–ANTTONEKO D5ARITZE

–ARBOTONETA C3

–AREÑE F4

–ARGINBUUTA D3Arginbuuteko bordak C-D3Arginbuuteko erreka

–ARMENDIKO GEÑE B-C3Armendiko erreka B3

–ARMOKOLATZ C4

–ARRIURDIN C6

troponimoa ageri zaigula toponimo honetan.Ugari dira, bestalde eremu honetan geratu di-ren txondar zuluek edo txondar plazak, hauda, ikazkinek txondorrak egiteko egokitutakolur zati lauak.

Ia modu berean jaso dute NTM-n, anttonekoharitza. Etxarriko etxe baten izena dugu an-ttoneko-a. Fitonimoari dagokionez, asimilazioaurrerakaria da aipagarriena.

Ez dator NTM-n. Hiru osagaiz buruturikizango genuke: (h)arri + boton + -eta, bigarre-nak txikitasuna eta biribiltasuna (botoi) adie-raziko lukeelarik.

Ez dute jaso NTM-n. Eremu zabala hartzenduen toponimoa dugu. Ai > ei diptongoitxiera, sudurkariaren palatalizazioa eta asimi-lazio aurrerakaria jasan ditu: araina > areina> areiña > areiñe > areñe. Lehenengo buru-tzapena jasan gabe ere entzun daiteke Etxa-rrin: arañe. Ezaguna da, bestalde, abizen mo-duan (Araña) Etxarri eta Arbizun bereziki, etaKarasatorrek (1993) ertaroko herri galdu be-zala ematen du.

NTM-n arginburueta, eta hurrengo burutza-pen dokumentatua: arguinburueta (1846-1900-1932). Argin + buru + -(e)ta izango lira-teke bere osagiak, eta bigarrenaren kasuan bo-kal berdinen arteko dardarkariaren galera ja-san du. Bertan aspaldiko harrobi baten aztar-na nabariak daude. Hortik, ‘argin’-arentzattoki egokia izatearena.

Ez dute jaso NTM-n, ez toponimoa ez erre-ka. Karasatorrek (1993) armendiaga jaso duAralarren, Uharte eta Irañeta inguruan.

Hau ere ez dator NTM-n. Harri + moko +latz, osagaiei dagokienez. Bigarren osagaiaikusi dugu lehenago ere (mokomiar), eta hi-rugarrena berriz, ‘handi’ edo/eta ‘ugari’-renesanahiarekin erabiltzen da sarritan. ‘Harriirtendura handia’ izan liteke, beraz, toponi-mo honen adierazpena, edo Arbizuko ar-mokillo-ari erreparatzen badiogu, harri uga-ri, metatuak, pilatuak izango lirateke, tri-kuharrietako tumuluei erreferentzia eginezagian.

Ez dute jaso NTM-n. ‘Urdin’-ek gris koloreariegiten dio erreferentzia, gehienbat. Harri urdineta gogorraren (argoorra) lekua adieraziko luke,seguru aski. BB-n “es el equivalente al Galtzi-ñelabe (calera) de otros puntos” dator.

Page 11: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[11] 451

–ARTASO(R)O B5

–ARTXAAN D5Artxango erbisarieArtxango loigeiztue

–ASKUE B2AskuegeñeAskueko errekaAskueko lezie

–ASTUEIN D5Astueingo siyetsak D4

– AUNTZETXE B3Auntzetxezarra B4(bordabuukue)Auntzetxezarra(oliyoarritekue)

Horrelaxe jaso dute NTM-n, dokumentatu-rik eta guzti (1789-1882). Dardarkari xamu-rrez, zein dardarkaririk gabe entzun daiteke.Arto + soro ditugu bere osagaiak.

NTM-n artxaran, eta dokumentaturik archa-ran (1858-1882). Gaur egun, oso era garbianentzuten da dardarkari xamurrik gabe.(H)artz + (h)aran izan daitezke bere osagaiak,XVII. menderaino dokumentaturik ageri bai-tzaizkigu hartzak Karasatorrek BB-n erakustendigun moduan: “... subsistieron en la zona has-ta tiempos relativamente recientes; en las cuen-tas de Irañeta de 1593 ‘se les dio a los de Yabartres reales por el oso que mataron’ (...) En lascuentas de Urdiain del año 1678 pagan ‘tres pe-llejos de ossos a dos reales y en las de 1689 ‘porun oso y dos lobos 3 reales”.Lehen toponimo eratorriak, ‘erbiak’ harrapa-tzeko lekua aipatzen du, eta bigarrenak, loi-geiztuek, berriz, leku lohitsua dela adieraztendu, baina lohi itsaskorrekoa, garai batean gur-diak traba handiak jasateko modukoa. Badiraera honetan osatutako beste toponimo erato-rriak: epeyeko loigeiztue, sanadringo loigeiztue.

NTM-n askoa jaso dute, eta dokumentaturikascoa (1685) eta ‘alto de ascoa’ (1702).MB-k askoa jaso du eta esanahi duda-muda-koa duela esaten badu ere, hurrengo azalpenaematen du jarraian: “Quizá de *Aizkoa ‘Peñi-ca’ aunque sin descartar su relación con *Ariz-koa ‘Roblecillo’. De hecho, en la misma loca-lidad se usa la voz askodi con valor de ‘arbole-da de lantas de poco porte’”.Baliteke, hasierako herskari belari ahoskabeagaldu izana, kaskue (kaskoa) ‘muino’-ren sino-nimotzat baitaukagu Etxarrin, gutxienez.

NTM-n astoain, eta XIX. mendeko Arañaz el-karteko mapan, astubiain. Asto + gain izandaitezke bere osagaiak, eta horrela astobizkar-en(MB, 92, Valcarlos) pareko izango genuke.Ondorengoa izango litzateke bere bilakabi-dea: *astogain > astoain > astuain > astuein.Siyetsa, bestalde, hezetasun handiko lekua,ur-paltsak eta guzti, adierazteko erabiltzen da.

Modu berean jaso dute NTM-n. Basoan abe-reak, eta bereziki ahuntzak, biltzeko bordakegiten ziren. Egun auntzetxe bakarraren hor-mak baino ez dira gelditzen, baina garai ba-tean bi ziren, bordabuu-koa eta oliyoarri-te-koa. Lehena, Etxarriko plazaren mendebal-dean zeuden ia etxe guztietakoek erabiltzekozen; eta bigarrena, plazaren ekialdean zeude-nak eta mendebaldeko egungo mojen etxetik

Page 12: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

452 [12]

–AZKONARZULOTA A-B5

–BASOKOPALE D5

–BAXATE C6Baxateko axkoye C6

–BAZTARROLA B-C3Baztarrolako maldiyue C3

–BEITZETA A-B4Beitzetako erretzie A-B4

–BEKOLA D3

‘Matera’ etxera bitartekoak, biak barne. Horre-la beraz, auntzetxezar-en arteko herriko muga,‘Matera’ eta ‘Joxanjel’-en etxeek egiten zuten.

NTM-n azkonazuloeta. Argi dago ‘azkonar’-en(basapizti mustelidoa) zuloei egiten dielaerreferentzia. XIX. mendeko mapan azconaco-zulueta ageri da.

NTM-n basopokale jaso dute, vaso-vocalea(1896) dokumentaturik, eta egia da bi erataraentzun daitekeela gaur egun etxarritarrenahotan, baina metatesidun burutzapena na-gusitu delarik, nire ustean. Pokale < bokale-k‘sarrera’ adierazten du, bestalde, bai etxekoanola lur eremuarena.

NTM-n basate, eta oso dokumentaturik gai-nera: basate (1696-1702-1709-1893-1915), ba-satea (1890-1893), basati (1893), vasate(1915). Aurrekoaren sinonimotzat har deza-kegu toponimian, basoko sarrera edo ‘ate’-aadierazten duelarik..Toponimo eratorriaren bigarren osagaiari (ax-koi) dagokionez, NTM-n axkodi-tik erator-tzen dute, eta hauxe harizko fitonimotik, tokizikina, sasi, lar eta zuhaitz txikiz osatua, adie-razten duelarik. Karasatorrek (BB, 96) ondo-rengoa gehitzen du: “...; si otra variante diera‘askodia’, habría que pensar en ‘aska(a)+odia’(corte+hondonada), pero para ello serían ne-cesarios más ejemplos”. Nire ustean, egokia-goa suertatuko litzateke (h)azi + -koi –tik era-tortzea, zuhaitz landareak sarri hazten direntokia adieraziko lukeelarik, hauxe esan baiti-gute dela axkoi-a gure informanteek.

Horrela jaso dute NTM-n, eta burutzapendokumentatuak: bazterrrola (1846), basterrola(1882), bastarrola (1882). Baztar + ola dira be-re osagaiak eta ‘ola’-k burdin lana adieraztendigu, eta gainera, inguruan, osagai berdinekobeste toponimoak ageri zaizkigu: goikola, be-kola, olanu. MB-k (2000, 116) toponimo ber-dina jaso du Leitzan eta ‘baztarreko txa-bola’-tzat harten du.Maldiyue-k ‘malda’, aldapa gaiztoa, adieraztendu.

Ez da ageri NTM-n. 1846ko mapan beiceta.Bei + zain> beitzei izan daiteke bere jatorria,-(e)ta atzizki eratorlea eransten zaiolarik. Bes-talde, erretzie aztertua dago lehen eremuan,toponimo nagusi moduan.

Horrela jaso dute NTM-n. Martín Jauregikeraikia 1802an. Zutik dirau, oraindik, lur ere-

Page 13: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[13] 453

–BELAZKAFITA C-D4Belazkafiteko txabala C-D3-4

–BENTATXAR A3

–BERRUETA E-F5

–BIORTAZABAL C5

–BORDABUU B4-5

–BORDAZELEI B-C5

–BUZTINDEI C3

muari izena ematen dion ‘burdindegi’, baserriedo basetxea. ‘Beheko ola’ adieraziko luke,apur bat iparralderago ‘Goiko ola’ (goikola)baitaukagu.

NTM-n belazkafietako zabala. Aldiz, doku-mentaturik: belazkafieta (1844-1857-1911),belazcabieta1916-1923). ‘Belatzen habi tokia’izango genuke beraz, eremu hau. Toponimoeratorriaren bigarren osagaiak, txabala, lekulau edo zabala adierazten du.

Ez da ageri, ez NTM-n ez Arañaz elkartekomapan. Lapurbide-ren ondoan dagoenez,erraz pentsa daiteke, nondik edo zergatik da-torkion lur eremu honi halako izena. Lekudesegokia zen, nonbait, atseden edo ostatuhartzeko garai batean.

NTM-n berroeta, baina bi modutara ageri dadokumentazioan: berroeta (1696, 1700-1702-1730), berrueta (1702-1709-1893-1915). Gauregun, toponimoaz gain, bertan dagoen baserria-ri ere horrela esaten zaio. Arañazko mapan ereberrueta ageri da. Karasatorrek (BB, 121) “... deambas formas (-oe-/-ue-) aparece este topónimoy referido a terrenos de reciente rotura (E-A,Ur)” esaten du. ‘Berroeta’ jaso du MB-k (2000,128) Izal-en (Urraul): “‘Las roturas’. Del vascoberro ‘rotura, artiga’ y el sufijo locativo –eta”.

NTM-n berroetazabal ageri da, eta Arañazkomapan biortezabal jaso zuten. Litekeena daberroeta-tik etorri izana, metatesia medio.Bestalde, zabala/txabala ‘zelai’-aren esanahia-rekin erabiltzen da.

Ez da NTM-n ageri, eta Arañazko mapan, al-diz, soilik borda eta ‘llano de borda’. Horrelaberaz, toponimo hau eta hurrengoa ikusirik,pentsa daiteke lur eremu honi borda esaten zi-tzaiola garai batean, eta gainera, badakiguauntzetxe (abereen borda) zaharretariko bat to-ponimo honen eremuan zegoela XX. mendea-ren lehen erdian. Borda + bu(r)u dira bere osa-gaiak eta MB-k (2000, 135) bordaburu jaso duArrarats, Ezkurra eta Igoan, ondorengoa gehi-tzen duelarik: “Alto de la Borda. Del vasco bor-da ‘corral cubierto’ y buru ‘parte elevada, alto’”.

Bordazelai NTM-n, eta ‘llano de borda’ Ara-ñazko mapan. Gogoratu ai > ei diptongoitxiera. Nahiko nabariak suertatzen dira bereesanahia eta osagaiak.

Ez dago NTM-n jasoa. Buztin asko dagoentokia adierazten du, buztin + -degi direlarik

Page 14: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

454 [14]

–DANBOLINTXULO C5

–ELIONBASO F4

–ELIZKUNTZE B4

–ELORZA B5Elorzako montteye B5

–EPELE C6Epeleko serie C6Epeltxiki B5Epeltxikiko montteye B5

–EPEYE C5Epeyeko erreka C5

bere osagaiak. Zenbaitek buztindii ere esatendu. Atzizki eratorlearen bilakabidea ondoren-goa izan da: -degi > -dei (bokal arteko herska-ri belarearen galera) > -dii (V1V2 > V2V2).

Horrela dago jasoa NTM-n. Dokumentazioa-ri dagokionez: dambolinchulo (1782-1784),danborinchulo (1882). ’Danbolin’-ek bi esanahiditu Etxarriko hizkeran: musika tresna, aldebatetik; eta gaztainak erretzeko burdinezkotresna, bestetik zartan-arekin batera. Biek ereitxura edo forma berdintsua dute. San Adrian-go erromeria egunean, txistua eta danbolinajotzen da eremu honetan, baina garai bateangaztainondo ederrak ere baziren bertan.

NTM-n elionbasoa, eta horrela ere dokumen-tatua: elion(1821), elionbasoa (1821). Elioren+ baso dira bere osagaiak. Antroponimoarenkasuan ondorengo bilakabidea izan du: elio-ren > elioen (dardarkariaren galera) > elioon(V1V2 > V1V1) > elion (V1V1 > V1).

Elizkunza jaso dute NTM-n, sudurkariarenondoren frikariaren alde neutralizaturik,Etxarriko hizkeran sarritan gertatzen den mo-duan. Guk bi eratara jaso dugu, txistukari fri-kariz zein afrikatuz, hori bai bukaerako bokalasimilaturik. Behin agertzen da dokumenta-turik: elizkunza (1765). Eliz(a) + un(t)ze dirabere osagaiak, bigarrenak toponimian ‘belar-di’-ari erreferentzia egiten diolarik.

NTM-n elortza jaso dute, baina dokumenta-zioan, bakarra jaso badute ere, txistukari fri-kariaz agertzen da: elorza (1882). ‘Elorri’ le-kua adieraziko luke toponimo honek, elorri +-(t)za ugaritasuna adierazteko atzizkiaz osatu-rik. MB-k (2000,160) Gorritin elosta jaso dueta ondorengo bilakabidea atxekiten dio:*elorzeta > eloseta > elosta. Ez dirudi, beraz,oso desbideraturik gabiltzanik.Monttei-a, berriz, ‘mintegi’-aren ordaina izan-go genuke Etxarriko hizkeran.

Epela jaso dute NTM-n, eta bi eratara doku-mentaturik: epela (1882), epele (1882-1991). Ho-rrela azalten du Karasatorrek (BB, 150): “...; setrata de un paraje bien protegido de los vientos;cerca pasa un regacho con el nombre de Ibar-beltz, de largo recorrido y con numerosos nom-bres derivados en los pueblos por donde cruza”.‘Sare’-ak gauez abereak biltzeko tokia adieraz-ten du.

NTM-n eperia jaso dute, eta horrela ageri daArañazko mapan (1882) ere. Dardarkariaren ga-

Page 15: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[15] 455

Epeyeko loigeiztue C5Epeyeko sukeldie D5

–EPUZTEN C6

–EZKIBEL F4

–FAAMENDI B-C4Faamendiko itturriye B-C4Faamendiko B4trunkuaundiye

–FAGAIEDER A-B4

–GATZARRITE B3

–GOIKOETXEKO B-C3ELLORRA

–GOIKOLA D3Goikolako arizdeye

lera, eta ondorengo asimilazio eta kontsonantiza-zioa jasan ditu toponimo honek egungo buru-tzapena arte. Eper izan daiteke bere lehen osagaia.Eperiko sukalde ere jaso dute NTM-n, kon-tuan izan gabe asimilazio aurrerakaria.

Modu berean jaso dute NTM-n. Bigarrenosagaia buztan izan daiteke, bigarren bokalaasimilaturik eta ezpainetako herskaria txanda-turik, eta lehena, agian, eper edo epela, berri-ro ere, epele toponimoaren bazter batean gel-ditzen delarik.

NTM-n ere berdin, eta oso dokumentaturik:aizguibela (1652-1701), ayzguibela (1652-1748-1808-1809), aizguibel (1709), aizquivel(1893). ‘Jaizkibel’-en parekoa izango genuke,beraz. (H)aitz + gibel dira bere osagaiak. Bi-garren osagaia, gibel, arrunta da toponimian,nahiz eta Etxarriko hizkeran beti atze erabili.

NTM-n fagamendi eta fagamendiko haritzaeta lehena ere bai Arañazko mapan. Fago +mendi dira bere osagaiak. Ikusten denez, bo-kal arteko herskari belarea galdu da. Bigarreneratorriak zuhaitz handi bati egiten dio erre-ferentzia.

Ez dute NTM-n jaso, eta Arañazko mapanfagayeder dago jasoa. Kasu honetan ez duherskari belarea galdu. Bere osagaiak fagadegi+ eder izango lirateke, lehenaren kasuan on-dorengoa izan zitekeelarik bere bilakabidea:fagadegi > fagadei (herskari belarearen galera)> fagadii (VV > VV > V) > fagai (herskarihortzetakoaren galera).

NTM-n gatzarrieta, eta Arañazko mapan ga-zarrieta. Gatz + (h)arri dira bere osagaiak. Ar-gazi-ren parekoa izango genuke, eta Etxarrikotoponimian, bi tokitan ageri zaizkigu arga-zi-ak, maitzegurgo argaziye eta urrizgeingo ar-gaziye. Dena den, badirudi ‘artare’-ak izangoliratekeela hauek eta abereek miazkatu egitenzituztela. MB-k (2000, 185) gatzarrieta jasodu Artikutza-n ‘Lugar de Piedras Saleras’ esa-nahia eransten diolarik.

NTM-n goikoetxeko ilorra, eta bertan adieraz-ten dute illor abere eta artzainentzat egindakoestalpea edo borda txikia dela. Informatzai-leek berriz, esaten digute ellor-a dela hemenadierazitakoa, ezen illor ernari dauden abe-reek galdutako kumeari esaten baitzaio.

Horrela jaso dute NTM-n eta gaineratzen du-te Martín Jauregik eraiki zuela 1802an. Duela

Page 16: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

456 [16]

–GURPIDEGEIN C5

–IRAIGORRI B4Iraigorriko erreka B4

–IRUITTURRITE A3-4Iruittuerreka A3Iruiturriebuu A3

–IRUMUBETA A3

–ITTURRIUSEITTU B2

–JUANAGUSTIÑEN D3PATATATZIE

–KANPOTXIKI D6

–KANPOZELEI D6

hogeiren bat urte arte zutik egon da baserri edoola, eta herrian bizi dira bertako azken biztan-leak, Serafin Lasa eta bere semea Martin.

NTM-n gurpidegain, horrela dokumentatua1882an. Gurdi + bide + gain izango liratekebere osagaiak, lehenean apokopea jasan due-larik, bigarrenean dardarkariaren ondorengoezpainetako herskariaren txandaketa, eta hi-rugarrenean ai > ei diptongoaren itxiera.

Ez dator NTM-n, eta XIX. mendeko mapanyraigorri ageri da. Lehen osagaiari dagokio-nez, ira, ez da herriko hizkeran erabiltzen, ix-tor (‘iraztor’) baizik, baina badirudi hauxe de-la toponimo honen kasua, ira + -di + gorri,hortzetako herskari ahostunaren galera suer-tatu delarik.

Hau ere ez dator NTM-n, baina bai Arañaz-ko mapan, iruiturrieta. Hortzetako herskariapalatalizaturik eta bukaerako bokalaren asi-milazioa jasan ditu herriko burutzapenean:iru + iturri + -eta.

Lehen eratorrian, silaba osoaren sinkopa dago.Harritzekoa bada ere, hau ere ez da ageriNTM-n, bai ordea Arañazko mapan, baina er-daraz adierazirik, ‘tres mugas’. Etxarriko hizke-ran ezpainetakoaren alde neutralizaturik agerida herskari belare ahostuna, ‘muga’ hitzean, to-ponimo honetan eta beste batzutan ikus daite-keen moduan: mubaats (mugarats), mubaasbuu(mugarasburu), mubeko itturri (mugako iturri).

NTM-n iturrusaitu, eta dokumentaturik itu-rusaitu (1765) eta iturrisaitu (1765). Hortze-tako herskaria birritan ageri da palatalizaturiketa ai > ei diptongo itxiera ere bai. Usain txa-rreko ura isurtzen duen iturria izango litzate-ke. (“Aguas batuecas”).

Horrela jaso dute NTM-n. Aspaldiko pertso-na baten patata soroa adierazten du toponi-mo honek. Aipagarria da –tze atzizkiak labo-rea adierazten duela.

Horrela ageri da NTM-n, eta dokumentatua:campochiquia (1702-1709), campochiqui(1893), campochipia (1711). Arañazko mapancampoa dator jasorik.

NTM-n kanpozelai, eta dokumentaturik be-rriz, campocelaya (1886). Aurrekoarekin kon-paratuz, askoz eremu zabalagoa adieraztendu, berriz ere ai > ei diptongo itxiera jasanduelarik.

Page 17: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[17] 457

–KATALINTXIKI E5

–KATETXIE C2

–KOSTIDIKO A4BIXKERRA

–LAKUNZARRAILZAN A3ZULUE

–LAPURBIDE A3

–LARTANILLOR A4

–LEÑUBE C5

NTM-n ere horrela ageri da, eta Arañazkomapan, berriz, ez dago jasorik. Etxe izenak di-tugu toponimo honen lehen osagaiarekineraikiak: Kataliñena (Arbizu), Katalinzuri(Etxarri).

Ez da ageri ez NTM-n, ez Arañazko mapan.Herritarrek diotenez, garai batean bertanPian etxie eta Xegundo kamineruen etxie izan-go genituzke, azken hau Nafarroako Diputa-zioarena izango zelarik. Bertan bizi omen zi-ren bidezaina eta katezaina, eta honek aduanamoduko katea, errepidea mozten zuena,zaintzen zuen. Unanuko basoan zegoen erai-kuntza hau.

Ez da ageri ez NTM-n, ez mapan. Gorosti + -degi + -ko izango litzateke bere lehen osagaia,bokal berdinen arteko dardarkari xamurrarengalera eta herskari belareen arteko txandaketajasan dituelarik fitonimoak, k(o)osti < gorosti.Morfema eratorleari dagokionez, gogoratu–degi erabiltzen dela Etxarriko hizkeran, etaez –di, ondorengoa delarik bere bilakabidea: -degi > -dei > dii > di. (Ikus eremu honetakobuztindii toponimoa).Bixkerra, bestalde, muinoaren parekoa duguEtxarriko toponimian.

Hau ere ez da ageri dokumentazioan. Era ez-berdinetan entzun daiteke egun: lakunzarra-galduzaneko zulue eta baita lakunzarrailzane-ko zulue. Argi dago noizbait lakuntzarrarenbatek heriotza aurkitu zuela aipatu tokian, etahorixe litzateke toponimoaren jatorria. Aipa-tzekoa da, berriro, n,l,r ondorengo txistukarifrikarien aldeko neutralizazioa gertatzen dela:lakunzarrailzan zulue.

Ez dute NTM-n jaso, baina Arañazko mapanlapurbidea ageri da. Etxarri eta Ataun-Goierrilotzen zituen aspaldiko bidea izango genukehau, eta dirudienez ez zen oso segurua, topo-nimo honetaz gain, ia eremu berdinean, ben-tatxar eta zelatamuno baititugu.

Ez da ageri orain arte aipatutako dokumen-tuetan. Bi osagai izango lituzke: lartan, ‘larre’hitzarekin erlazionatua eta ellor, txabola mo-dukoa izango genuelarik (ikus eremu honeta-ko goikoetxeko ellorra toponimoa. Lartanekoetxe-izena ere bada Etxarrin.

Lañube jaso dute NTM-n, eta lañubea ageri daArañazko mapan. Hala ere, herritarrek leñubediotela jaso dute. Garbi dago, beraz, ai > eidiptongo itxieraren aurrean gaudela berriro.

Page 18: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

458 [18]

–LORENZOON D4MONTTEI

–MAITZEGUR C4Maitzegurgeñe C4Maitzegurgo argaziye C4

–MALDABELTZ C3-4Joxanjeleniriyekbotazien C4zulue

–MARTIINGO ZULUE A-B3Martiingo errekaMartiingo zabala

–MIGUEZ C2Miguezgo aranzaye B-C2Miguezgo erreka C2Miguezgo kueba C2Miguezgo liyesorue B-C2Miguezgo malkorra C2

–OLANU B3Olanuko borda B3Olanuko zeleye B3Olanuko zerka B4

Lorentzomintegi NTM-n, baina herritarrenburutzapen moduan, lorenzomontteei. Ez daageri Arañazko mapan. Guk garbi jaso duguantroponimoa edute genitiboaren morfemazlagundurik, lorenzoren > lorenzoen > loren-zoon, bokal arteko dardarkaria galdu eta V1V2

> V1V1 bilakatu delarik. Gogoratu monttei <m(u)integi gizakiak egindako zuhaitz landake-ta dela, kasu honetan Lorenzorena.

NTM-n maizegur, dokumentazioan marize-gur (1791) eta maizaur (1916), eta Arañazkomapan guk jarritako moduan.Bigarren toponimo eratorriko argaziye, ‘arta-re’-ari esaten zaio eta abereek miazkatu egitenzuten, gatzaren bila nonbait.

Ez da ez NTM, ez Arañazko mapan ageri. To-ki aldapatsu eta arriskugarria adierazten du.‘Malda’-k leku aldapatsua adierazten du.Beste toponimoa ere, ez da ageri dokumen-tuetan, eta duela denbora gutxikoa dirudi.Lehen osagaia Etxarriko etxe baten izena da,Joxanjelena. Beraz, ondorengoa izango litzate-ke bere esanahia: ‘Jox(e)anjelen idiak bota zi-ren zuloa’.

Ez dute jaso NTM-n, baina bai Arañazkomapan, Martingo-zulua. Toponimo hau au-rreko martiin-en lekuko moduan geratu zai-gu. Hala ere, aipatzekoa da i luzea duela bu-rutzapen honek, eta horrek pentsarazten digutoponimo nagusia Martinen izan zitekeela,ondoren bokal arteko sudurkaria erori eta bo-kal asimilazioa gertatu direlarik.

Horrela ageri da NTM-n, eta dokumenta-zioan miuroz (1882), miguraz (1932), migura-cecosarea (1787). Arañazko mapan miurazagertzen da. Badirudi ‘migura’-tik datorrela.Horrela azaltzen du Karasatorrek (1993, 264):“El topónimo ‘Miguracecosarea’ 1787, E-A,suena hoy Miguez y Miguezgoliñesoro”.Lehen eratorrian, aranzaye < aran(t)zadegiaageri zaigu, honen bilakabidea ondorengoaizan daitekeelarik: aranzadegi > aranzadei >aranzadii > aranzaii + -a > aranzaiye.Laugarrenean liyesorue < lihosoroa daukagu,garai batean basoan egindako laborea gogo-ratzen duelarik. Honetan, -h-ren testigantzaegiten duen –y- igurzkaria dugu.

NTM-n olanuko zelaia jaso dute, eta olanuaArañazko mapan. Garbi dago ‘ola’ dugula le-hen osagaia, ‘ola tokia’ beraz hau ere. Karasa-torrek horrela azaltzen du osagai hau: “... lostopónimos con base en ‘ola’, se refieren a fe-

Page 19: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[19] 459

–OLIYOARRITE C4

–OSOIN B-C6Osoingeñe B-C6Osoingo itturriye B-C6Osoingo zabala B-C6

–OTXENTA A-B3

–PRESAZARRA C6

–SANADRIN A5Sanadringo bigerna A5

txabalaSanadringo lendaziko B5

txabalaSanadringo loigeiztue B5

rrerías cercanas en el tiempo, como las de Be-kola y Goikola en Etxarri-A., que son de 1802y a las anteriores, las que no disponían de rue-da hidraúlica: Olanoa (E-A), Olaskomuno(B), Urrizola, Olazagutia ... y más de una de-cena a lo largo del valle, que pueden seguirsepor los apéndices toponímicos”.Bigarren eratorrian, hasierako txistukaria afri-katurik ere entzun daiteke: txeleye.Azkenak, berriz, toki itxia, hesiaren modukoaadierazten du.

NTM-n olioarrieta, eta Arañazko mapan ez daageri. Harri mota berezia agertzen digu toponi-mo honek, -y- igurzkariaren epentesia eta bu-kaerako bokal irekiaren asimilazioa jasan ditue-larik. Olio + (h)arri + -eta ditugu bere osagaiak.

Orosoain ageri da NTM eta Arañazko mapan,horrela dokumentaturik 1758an eta orosoin,berriz, 1873an. Garbi dago, hala ere, egungoburutzapena bokal arteko dardarkaririk gabe-koa dugula, ondoren bokal murrizpena ere ja-san duelarik.Gogoratu ‘zabala’ ‘zelaia’-ren parekoa dugulaEtxarrin.

NTM-n baino ez da ageri, eta hemen ere gukhartutako moduan. Badirudi ‘otso’ hitzarekinzerikusia duela, eta bigarren osagaia bentaizan daiteke, inguruko beste toponimo ba-tean ageri den moduan, bentatxar. ‘Otso le-kua’ adieraziko luke, beraz, eta hauxe izangolitzateke bere bilakabidea: otsabenta > otsaen-ta > otseenta > otsenta. MB-k otsola (otso + ola)aipatzen du Berueten, otsondo (otso + ondo)Amaiurren eta otxasko (otso + txikigarria)Arizkunen.

Toponimo nahiko berria dugu hau, Arakilibaian Gipuzkurako errepide ondoan presaberria egin zenetik erabilia, eta horrexegatikez da ageri beste bi dokumentuetan. Aipatze-koa bigarren osagaiak jasan duen bokal mu-rrizpena.

Ez da ageri NTM-n eta Arañazko mapan SanAdrian jaso dute. Toponimoaren eremuanbertan San Adrian-en baseliza dago, duela ur-te gutxi berritua. Ondoko hariztian, ekaina-ren 16an, etxarriarrentzat urteko egunik han-diena ospatzen da, goizetik gauerainokoa.Lehen eta bigarren eratorrietan,sinkopak di-tugu ordinaletan, bokal batena lehenean (bi-gerrena), eta silaba osoarena bigarrenean (len-dabizi), bokal murrizpena ahaztu gabe.Azken eratorriari dagokionez, gogoratu aurre-

Page 20: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

460 [20]

–SANTATRITEIKO B5MONTTEYE

–SOAZUI D5

–SONBELAPE B-C2

–TXAIGORRI B3Txaigorriko itzelaTxaigorriko liyesoruekTxaigorriko zabalaTxaigorriko jentilzulue

–TXUITTUZARRETA B4

koren batean esandakoa, loigeiztue leku lohi-tsua dela, baina oso lohi itsaskorrez osatua,bertan gurdiak ezin mugituz geratzen zirelarik.

NTM-n santatritei eta Arañazko mapan san-dratia jaso dute. Zenbait etxarriarrek santatei-teko ere esaten du. Dokumentazioan sandian-dere (1794) ageri da. NTM-n ‘San Adrian’-eneuskal izena izan daitekeela diote, baina gureustean, gertuago legoke Santa Trinitate-tik,ondorengoa izan zitekeelarik bere bilakabi-dea: trinitate > trintate > tritate > tritae > tri-tei. Toponimoaren bigarren osagaia, ‘m(u)in-tegi’ izango litzateke.

Sarazuri agertzen da bai NTM-n, bai Arañaz-ko mapan. Eta horrela izango lirateke bereosagaiak, soro + zuri, dardarkari xamurra biosagaien kasuan galdu delarik, eta kontuanizanik hitz konposaketan,-o-z bukaturiko le-xemek bokal erdi ireki hau irekitzeko joeraizaten dutela: astaputz, lepame, ...

Horrela ageri da NTM-n, eta dokumentatu-rik berriz somberlape (1846), eta Arañazkomapan sombelape. Oso toki itzel eta freskoadugu toponimo honen eremua, ‘sombra’ edo‘sombrero’-tik agian.

NTM-n txaradigorri, eta horrela dokumenta-turik: charadigorri (1777), charadigorrigaña(1707) eta charaigorri (1917). Arañazko ma-pan charaygorri. Toponimoaren lehen osa-gaiak ondorengo bilakabidea izan du, segu-ruenik: txaradegi > txaradei (herskari belarea-ren galera)> txaradi(i) (VV > VV > V)> txa-rai(i) (hortzetako herskariaren galera) > txaai(bokal berdinen arteko dardarkari xamurra-ren galera)> txai (bokal murrizpena). Txara-degi-a zuhaitz (pagoak, bereziki) lirain eta lu-zez osaturiko eremua dugu. MB-k (2000,367) horrela azaltzen du: “Literal ‘Jaral Rojo’,más apropiado ‘Raso del Jaral’. Del vasco txa-ra ‘planta joven de cualquier especie forestal’,el sufijo abundancial –di y gorri ‘rojo, pela-do’”.Lehen eratorriak, toki iluna, eguzkirik gabe-koa, adieraztendu.Bigarrenak eta hirugarrenak ‘lihosora’ eta ‘ze-laia’, eta azkenak, tontorrean bertan dagoentrikuharria.

NTM-n txurituzarreta, eta erdal grafiaz do-kumentaturik (1882). Arañazko mapan churi-chuzarreta. Bokal arteko dardarkaria galdu etahortzetako herskaria palatalizaturik duguegungo burutzapenean. ‘Txuittu’-k azala

Page 21: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[21] 461

–UBONDO C3Ubondoko erreka

–URBIJOTZENDENZUI B5

–URDINTARRAN B-C5TXABALAK

–URRIZGEIN C-D4Urrizgeingo argaziyeUrrizgeingo txabala

–URRIZPE(TA)KO B3ERREKA

–XARMIÑAUNDIKO C5MONTTEYEK

–ZA(R)API F4

kentzea adierazten du, hau da, zuhatzik gabe-ko lekua, aspaldikoa (zar), aurrerago herria-ren hegoaldeko eremuan aurkituko dugun la-rrutu toponimoaren parekoa.

Ez da NTM-n ageri, baina bai Arañazko ma-pan, urondoa. Horixe izango litzateke bere ja-torria, ezen ohikoa baitugu Sakanako hizkeranherskariaren epentesia u- bokalaren ondoren:uberte (Uharte < urarte), ubeldia (uraldea)...

Ez da ageri ez NTM-n, ez Arañazko mapan, etaharritzekoa da, oso ezaguna baita herritarren ar-tean, San Adriango erromeria egiten den bideondoan dagoelako. Toponimoak berak esatenduen moduan (ur + bi(k) + jotzen + d(u)en +zu(b)i), zubiaren ondoan bi ur korronte elkar-tzen dira, iruittuerreka eta iraigorriko erreka.

Ez da ageri beste dokumentuetan. Harritzekoabada ere, herritar askori entzun dakioke ho-rrela, hortzetako herskari ahoskabeaz, norma-lean ahostunaren alde neutralizatzen bada ereherriko hizkeran n, l ondoren: urdindarra, ein-da (eginda), buztindei, madrildarra...‘Urdi(ai)ndarra(re)n’ zelaiak izango genuketoponimoaren adierazpena.

NTM-n ez da ageri, eta Arañazko mapanurritzgain eta baita ‘alto de urtizgain’ ere. Ba-dirudi, bigarrenaren kasuan metatesia gerta-tu dela, eta lehenean, gehienetan bezala,arautzeko joera jarraitu dutela, kontuan izangabe herriko hizkeraren n,l,r ondorengo txis-tukari frikarien aldeko neutralizazioa eta ai >ei diptongo itxiera.Urritza + gain izango lirateke bere osagaiak.Eratorriak azalduta dauzkagu aurreko toponi-moetan.

Horrela, urrizpeko, ageri da NTM-n. Zalan-tza bakarra leku-genitiboa singularrean alapluralean erabili behar den izango litzateke,bi burutzapenak baitaude bizi-bizirik herrita-rren artean. Oraingoan urritz + -pe + -etakoditugu bere osagaiak.

NTM-n soilik sagarmiñondo ageri zaigu eta ma-pan ez dute jaso. Argi dago sagarmin + aundi di-rela lehen zatiko osagai nagusiak. Ohikoa duguherriko hizkeran hasierako txistukariaren busti-dura hitz honetan: xarmin < sarmin < saarmin< sagarmin. Bestalde, monttei ‘mintegi’ izangogenuke, lehenago aipatu dugun moduan.

Dardarkaridun burutzapena dator NTM-n,1927an dokumentatua, eta Arañazko mapan

Page 22: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

462 [22]

–AITZURDIN F4Aitzurdinpe

–AIZTXIKIYEEN F4BUUBA

–ALTXORROTX F4

–AREÑABARNA F4

NTM-n altxurdin jaso dute. Aitz + urdinizango lirateke bere osagaiak. Zenbait hiztuniaintzurdin ere entzun dakioke.Toponimo eratorriaren kasuan, -pe morfemaeratorlea erantsi zaio.

Aurreko eta ondorengo toponimoen arteankokatzen da geografikoki ere. (h)aitz + txikia-ren da bere lehen osagaiaren osaketa, edute ge-nitibodun burutzapenak ondorengo bilakaeraizan duelarik: txikiaren > txikiyaren (/y/ kon-tsonantearen epentesia) > txikiyaen (bokal ar-teko dardarkariaren galera) > txikiyeen (V1 V2

> V2 V2). Bigarren osagaiaren kasuan, berrirodardarkariaren galera, eta /b/ kontsonantearenepentesia gertatu dira.

Horrela jaso dute NTM-n, eta Arañazko ma-pan ‘peña de aizchorroch’. Aitz + zorrotz dirabere osagaiak, eta lizarragabengoarrek diote-nez, lehen oso zorrotza omen zen malkor hau,arrubi moduan erabili zen arte. Bigarren osa-gaiko txistukariak palatalizaturik ageri zaizki-gu. MB-k (2000, 41), aitzorrotz jaso du Andiamendian, Dorrauko eremuan eta horrelaazaltzen du: “Peña Aguda. Del vasco haitz‘peña’ y zorrotz ‘aguda’.”

Ez da ageri ez batean, ez bestean. Arbizukodermioan, bestalde, areña dago. Beraz, to-

c) Lizarragabengoako eremukoak:

–ZAMAL D4Zamalgeñe C-D4

–ZELATAMUNO A3

aldiz, zaapi. Gaur egun biak erabiltzen dituz-te herritarrek.

Horrela ageri da Arañazko mapan, baina ezdute jaso NTM-n. Dorraoko basoan dago to-ponimo nagusia, eta Etxarrikoan sartzen damendigain lerroa, zamalgeñe, ai> ei diptongoitxiera eta palatalizazioa jasan dituelarik.

Ez da ageri NTM-n, eta Arañazko mapan, al-diz, celatomunua. ‘Zelatan egin’-teko tontorraedo ‘mu(i)noa’ izango genuke, eta ehizarakoleku egokia izateaz gain, kontuan izanik ere-mu berdinean bentatxar eta lapurbide toponi-moak ditugula, ez legoke gaizki Goierriruntzedo handik bueltan zebiltzanak ‘zelata’-tzekolekua izan zitekeela pentsatzea. BB-n (1993,358) Karasatorrek ondorengoa dio: “Es un to-pónimo en E-A sobre el paraje de Otxenta; loque nos hace pensar en la existencia de algu-na lobera”.

Page 23: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[23] 463

–ARISOO F5

–BURGALDE G4

–ERDON(T)ZA F5Bi udsen erdiyaBurnisko zuyaGuutzeko langaPaletasooTellasooTxipotaZoto

–GEÑEKO ZELEYA F-G4ItturrionduaMalasooOlako entradaPixtusooZopoko buuba

ponimo honetan, bigarren osagaia sinkopa-tua izango genuke: barrena > barna. Kara-satorrek (1993, 78-79) ondorengoa esatendu: “En 1652 aparece escrito indistinta-mente como Araña y Arana. (...) Así comoest referencia a ‘Sanso Uarrateiz in Arania’(1143, M. Arigita: Historia ... p.204, doc.Nº 22)”.

NTM-n arisoroeta jaso dute eta Arañazkomapan ez da ageri. Ariasoo ere entzun omendaiteke Lizarragabengoan, beraz nahiko garbigeratzen dira bere bi osagaiak: (h)area + soro.Lizarragabengoan, Arbizun eta Arruazun be-zala, ez da hitz bukaerako bokal irekia asimi-latzen: luze + -a > luzia, (h)are + -a > aria.‘Haredun soro’-a izango genuke toponimohonetan adierazitakoa.

NTM-n ere burgalde, bokal irekia asimilatugabe jaso dute. Badirudi Arbizun berriz, bu-rutzapen asimilatua erabiltzen dutela: burgel-de. Burgo + alde lirateke bere osagaiak, harri-garria suertatzen bada ere lehena, basoa baitatoponimo honen eremua, eta ez dirudi bertanherririk izan denik.

NTM-n afrikatuaren alde neutralizaturik, er-dontza, jaso dute, baina dokumentazioan txis-tukari frikariz agertzen da: erdonza (1701). Ezda Arañazko mapan ageri. Karasatorrek (1993,152) ‘Erdozia’ ertaroko herro galduarekin erla-zionatzen du: “En la zona hay algunos topóni-mos, con los que el nombre de Erdozia parece es-tablecer alguna relación: ‘erdonzegui’, 1781 en E-A hacia Aralar y Putterri; ‘Erdonza’, Lizarra-gabengoa; ‘Erdoiza’, sima en Urbasa...”.Lehen eratorrian, ederki ikus daiteke nolaozendu den hiztun askok burutzen duen /ts/hortzobietako afrikatu ahoskabea, utse (ura) >udse.Bigarrenean, instrumental kasuko bizkarho-bietako igurzkari ahoskabea ( /z/ ), hortzobie-tako ( /s/ ) bihurtzen da, Nafarrera gehieneanbezala: burnizko > burnisko.Txipoeta dator NTM-n eta ez da ageri ma-pan. ‘Txipo’ lekua izango genuke toponimohonen eremua, beraz.Azkena ere horrela dago jasoa NTM-n.

NTM-n gaineko zelaia jaso dute eta ez da age-ri mapan. Bi aldiz gertatu da ai > ei diptongoitxiera. Bestalde, ez da bukaerako bokal irekiaixten asimilazioa dela eta.Toponimo orokor honen barruan beste bosttoponimo txiki hauek daude. Eta laugarrena-ri dagokionez, esaten digute garai batean tre-

Page 24: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

464 [24]

–INTXUSPE F5

–IRUNGO SARIA F4Irungarreko zulua

–KAXTAONDUA F5Kaxtageñaldia

–MIRUETA F4Miruetapunta

–ONTZARRUIYA F4Ontzarruibuuba

nak inguru horretan beti jotzen zuela txistua(pixtu-a Sakanan), eta horregatik esaten dio-tela horrela. Argi dago soo ‘soro’-tik datorrela.Bestalde, azkena NTM-n zopotoburu jaso du-te eta mapan, berriz, ez da ageri. Ez dakiguzer esan nahi duen lehen osagaiak, baina ba-dago Lizarragabengoako eremuan antzeko to-ponimoa, zoto. Bigarren osagaian bokal berdi-nen arteko dardarkaria galera eta /b/ kontso-nantearen epentesia suertatu dira.

NTM-n intsuspe eta Arañazko mapan ynsuspeageri zaizkigu, eta azken burutzapen hau, txis-tukari igurzkariduna, erabiltzen da Etxarrinere: insuspe. Dokumentazioan bi burutzapenakageri dira: insuspea (1696, 1900), insusbea(1702), inchuspea (1840), ysuspea (1893), yn-chuspea (1893), insuspe (1934). Bestalde topo-nimo hau Arakil ibaiaren bi aldeetara hedatzenda Lizarragabengoa eta Etxarriko eremuetan.NTM-n ‘intsusa’-rekin erlazionatzen dute, bai-na guk ez dugu horrela uste, Sakanan luxintxabaita aipatu landarearekin erabiltzen den ter-minoa, eta bada landare hau erabiltzen duentoponimo bat gutxienez Etxarrin: luxintxittu-rri. Bestalde OEH-n (IX, 436) ‘intxauspe’ eta‘intxausti’ daude jasoak, eta bigarren honen bi-lakaera horrela adierazten dute: in(t)zaur-tze +-di > *in(t)zaur-s-ti > in(t)sausti, txistukarienasimilazioa aipatzen delarik. Etxarrin insuspetoponimoa izateaz gain, Insausti etxe izena erebadugu, beraz errazago iruditzen zaigu ondo-rengo bilakabide hauxe proposatzea toponimohonentzat: in(t)zaur-tze + -pe > *in(t)zaur-s-pe> in(t)sauspe > in(t)suspe (au > u monoptonga-zioa gertatu delarik). Horrela beraz, ‘intxaur’-eanizango luke bere jatorria toponimo honek.

NTM-n irungo sarea eta irungo errekazulo jasodituzte, eta Arañazko mapan, yrungosarea. Go-goratu Etxarrin ez bezala, Lizarragabengoan –e+ -a > -ia eta –o + -a > -ua ematen duela.

NTM-n soilik eratorria ageri zaigu, kasetaga-ñaldea. ‘Kaseta’-k –e- bokalaren sinkopa jasandu.

Horrela ageri da bai NTM-n, bai Arañazkomapan. Badirudi ‘miru’-tik datorrela, etaegun ere erabiltzen da Sakana erdialdeko hiz-keran ornitonimo hauxe: ttittemeru. Esaeraeta guzti entzun daiteke oraindik Etxarrin ai-patu ornitonimo honekin burutua: Ttitteme-ru ollojanzale, alkatie atzeti!.

Ez da ageri aztertu ditugun dokumentuetan.Bere bi osagaiak ondorengoak dira: ontz +

Page 25: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[25] 465

–AGAABIYE C7

–AIZELKO C-D6-7Aizelkondo D7

–AKITTU D6

–ALDABE F6

NTM-n eta Arañazko mapan agarabia, etadokumentaturik lehenan: adarabia (1699),agarabia (1766), agabia (1927). Dardarkaria-ren galeraren testigantza bokal luzapenan ikusdaiteke.

NTM-n eta mapan arizalko, eta dokumenta-turik: aricalzo (1702), arizalco (1711). Garbigeratzen da toponimo honetan ere, Etxarrikohizkeraren bokal arteko dardarkariaren galeraeta bokal asimilaziorako joera.

NTM-n akitau eta mapan aquitaur jaso di-tuzte. Dokumentazioan berriz: aquitau(1696-1887-1925), aquitan (1704-1705-1730-1893), aquetoa (1893), aquitana (1893). –anoatzizkidun burutzapena dirudi dokumenta-zioaren arabera, monoptongazioa (au > u) etapalatalizazioa jasan dituelarik: akitano > aki-tao > akitau > akitu > akittu.

NTM-n ez da ageri, eta mapan aldabea. Ar-bizuko dermioan dago toponimo hau, ‘Utzu-ber’-go basoarekin mugan.

–UBEEIA F5LarrezarraPutzuaundiSanpedroputuzuSiyetsaSooaundiTxatxulenZimurdiñeta

arrubi, bigarrenaren kasuan ezpainetako hers-kari ahostuna galdu delarik. Harrobi zaharrenbat hartua izango lukete egoitzatzat ontzek,nonbait.

Ez da ageri NTM-n, baina bai Arañazko ma-pan ubarea moduan, eta Patxi Flores-ek digu-nez, uberea agertzen omen da zenbait eskritu-ratan. Seguru aski ur + harea-tik datorkigu,oso ohikoa baita esparru osoan ‘ur’ osagaitzatduten hitz konposatuek, dardarkariaren gale-raren ondoren, /b/ kontsonantearen epentesiajasotzea: Uberte (Urarte > Uharte), ubelde(uralde > uhalde). Ibai ondoko lurrak harra-patzen ditu toponimo honek, hau da, urekutzitako hareez osatuak.Bigarren eratorria horrela jaso dute NTM-n,eta mapan ez da ageri. Argi eta garbi agerizaizkigu toponimo honetan bi osagaiak. Uraateratzeko ‘putzu’ handia adieraziko luke.Azkena, ez da ageri mapan, ezta NTM-n ere.Azken honetan zumurdiñeta ageri da, bainaEtxarriko beste eremu batean. Eta horrela da,Etxarrin ere badugu horrelako toponimoa,hasierako silabako bokala txandakatzen dela-rik hiztunaren arabera. Bere osagaiak, begi-bistakoak ditugu: zuma + urdin + -eta.

d) Arakil ibaitik Sakanako autobiderainoko eremuko toponimoak:

Page 26: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

466 [26]

–ALDAPASO(R)O E6

–ANDREMAIONDO E6

–ARLUZEPE E6-7

–ARRAXAXOOTA E6

–ARRITTUBELDE F5

–ARROTXEPE E6

–ASTITXU F5Errotaberriye

Ez da ageri ez NTM-n, ez mapan. Hizkera bi-zian dardarkaria galdu egiten da, baina azkenurteetan auzo oso bat eraiki denez bertan, bu-rutzapen formalizatua nagusitu da azken al-dian. Gaur egun ez da aldapa ia nabaritzen,baina urte gutxi dira, hogeitamarren batgehienera, mendixka (malkarramendi) eta on-doren ‘aldapa’ garbi ikus zitekeela. Egun ere,akittu eta zengittu aldera soro ‘aldapatsu’-akgenituzke.

Hau ere ez dago jasorik. Andre Mari-ren er-mita inguruari esaten zaio horrela. Ermitariberari ere, hiztun gehienek andremaye esatendiote, berriro ere dardarkariaren galera nabar-mentzen delarik.

NTM-n arluzape, eta dokumentaturik arlu-zapea (1886). (h)arri + luze + -pe izango lira-teke bere osagaiak.

NTM-n arrosasoroeta, eta dokumentaturik:arrasosoroeta (1882), arrasoreta ((1893), arrosa-soroeta (1927). NTM-n arrosa + soroeta-tikeratorten dute, baina gure ustean, lehen osa-gaia arraso izango litzateke, ‘raso’ esanahiazgain ‘erabat’-en zentzua izan baitezake, soroakbaino ez daudela adierazi nahirik edo. Bestal-de, -eta morfema eratorlea maiz erabiltzen dainguruko toponimian: azkonarzulota, argin-buuta, arkueta, aangorta...

NTM-n arritualde, eta dokumentaturik arri-tubaldea (1696). Bigarren osagaia ubelde izan-go litzateke, nahiz eta Etxarrin ‘ibai’ erabili,toponimo hau Arakil ibaiaren ondoan baita-go. Hortzetako ahoskabearen palatalizazioaeta bokal asimilazioa izango genituzke gertae-ra fonetiko-fonologiko moduan.

Ez dago jasorik beste dokumentuetan. Gureustean arotz + etxe + -pe izango lirateke bereosagaiak. ‘Arotz’-a ez litzateke Etxarrin zurgi-na izango, errementaria baizik. Arretxepe bu-rutzapena ere oso erabilia da. Etxe baten ize-na, bestalde, toponimo honen eremuan da-goena, Arretxepekue dugu Etxarrin.

Astitxau NTM-n ea astichao mapan ageri di-ra. Eta dokumentaturik lehengoan: astichau(1711-1765-1868-1899-1927), astichan (1893-1915), artichan (1893), astichano (1893), asti-chao (1900). Akittu-ren kasuan bezala, badi-rudi –ano atzizkiaz bukaturiko toponimoaizan daitekeela, ondoengo bilakabidea izanduelarik: astitxano > astitxao > astitxau > as-titxu.

Page 27: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[27] 467

–BAATZETA E5Baatzetatxiki

–BARTANITTURRI E6

–BATALLA F6Batallako bixkerra

–BERJERA E6

–BIZKAIN F7Bizkaingo bixkerra

–BUREÑA F6-7

NTM-n errotaberria jaso dute. Zutik dirauoraindik, eta berriturik azken urtean, Arakilibai ertzean.

NTM-n baratzeta, eta mapan baraceta. Ho-rrela ageri da dokumentaturik: barazeta(1701-1709-1730), baraceta (1893-1915), ba-ceta (1893). Baratze lekua izango genuke,ibaiaren ondoan baitago hau ere. Berriro ere,dardarkariaren galera, eta –eta atzizki erator-lea.

Ez da ageri beste dokumentuetan. ‘Bartan’-ak po-lainen modukoak izaten ziren, eta dirudienez,iturri honetan jartzen zituzten beratzen, ondugabeko behi larruz egindako ‘bartanak’, hurren-go egunean bigunago izateko. Lehenago ‘Lete’-renetxeko hormaren kontra egoten omen zen iturrihau, eta gero egungo tokira eraman zuten.

NTM-n batallako bizkarra jaso dute. Egungoadituek ere soilik toponimo eratorria erabil-tzen dute. Bixkerra ‘muino’-aren parekoaizango genuke, txistukaria palatalizaturik,ezen bestela, palatalizatu gabe, ‘sorbalda’-renzentzua izango luke. Asimilazio aurrerakariaere jasan du.

NTM-n ere horrela jaso dute, eta dokumen-tazioan: bergera (1701-1893), berjera (1915).Okzitanieratik, ‘vergier’, hartutako burutza-pena izango genuke, eta Nafarroan zehar lo-rategi eta baratzaren zentzuan erabili da. Ezda harritzekoa, beraz, Etxarrin elizaren atze-kalde guztiari horrela esatea. Bestalde, Bertxe-ra etxe izena ere badugu, eta NTM-n ondo-rengo bi burutzapenak jaso dituzte Ollakariz-ketan: bercheraguibela (1749), bergelaguibela(1683).

Bizkagain NTM-n eta vizcaygaña Arañazkomapan. Dokumentazio ugaria agertzen dute:bizcagaña (1701), bizcagaiña (1766), vizcaga-ña (1886-1887-1893), vizcargaña (1886-1889),vizcaino (1893), bizcaina (1893), bizcaña(1893-1915), vizcañe (1893), viccaiña (1893),vizcaña (1893) biscagaña (1915), bizgaña(1915). Aipatzekoa da burutzapenen ugarita-suna 1893 urtean. Badirudi bizkar + -gain li-tzatekeela bere osaketa, baina bitxia suerta-tzen da ikustea nola berriro, burutzapenarenjatorria ahaztua nonbait, osagai berbera, bix-ker, hartu duen toponimo eratorrian.

NTM-n burañako bizkarra eta mapan bura-ña. Dokumentazioa: burana (1696-1700-1701), buragaña (1707), buraña (1712-1730-

Page 28: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

468 [28]

–DANBORRO C-D6

–ELIZKORTA E6

–ELORDIKO TXULUE F6Elordiko bixkerra

–ERAGA E-F6Eragako bixkerra F6

–GALBAYOTA E6

–INSUSPE F5

–KALAMURTXEI E6Errotazar

–KANPOSANTUZAR E6

1893-1915-1927), guraña (1893), gurañe (1893),gurenia (1893), bulaña (1915). Egungo buru-tzapenak ai > ei diptongo itxiera jasan du: buru+ gaina > burugeiña > burueiña > bureiña.

Modu berean jaso dute NTM-n, eta ez daageri mapan. Dokumentazio ugaria du: gan-borro (1704), damborro (1886), tanborroa(1886), damborroa (1890), tamborro (1893),damboro (1893), gamborro (1893), donborro(1915). Ez dakigu nondik datorren.

Ez da ageri beste dokumentuetan. Elizarenatzekaldeko eremuari esaten zaio, egun kulturetxea dagoen lekuari. ‘Korta’ hitzak etxe edoeraikuntzen atzekaldea adierazten du.

NTM-n elordiko zuloa. Lehen osagaiko atziz-ki eratorlea -degi izango litzateke, hizkeraarruntean ere, horrela burutzen baita: elordiye< elordiiye < *elordeiye elordegiye. Bigarrenosagaiari dagokionez, hasierako txistukariaafrikatu egin da: zulue > txulue.

Modu berean ageri da NTM-n, eta mapanberriz, eragar. Dokumentazioan ere horrela iabeti: eraga (1702-1730-1893), heraga (1887-1893). Morfema eratorlea, -aga, baino ez zai-gu garbi ageri. Toponimo eratorrian berrirotxistukari palatalizatua eta bokal asimilazioajasan duen burutzapena: bizkarra > bixkerra.

Ez dago jasorik beste dokumentuetan. Bere bi-lakabidea ondorengoa litzateke: kalbario + -eta.Ahostunaren alde neutralizatu da hasierakoherskari belarea, eta bokal arteko dardarkariagaldu. Garai batean, ‘via crucis’-aren gurutzeakbertan izango lirateke ‘andremayondo’-an.

(Ikus Lizarragabengoako intxuspe)

NTM-n kalamurtxegi dago jasoa, eta doku-mentaturik: calamurchegui (1886), calamur-chey (1886), calamurtegui (1886), calamuchia(1893), calamurchi (1893). ‘Kalamu’ landarezbeteriko ur + -tegi-a izango genuke, non bo-kal arteko herskari belare ahostunaren galeraeta hortzetako ahoskabearen palatalizazioasuertatu baitiren. Arakil ibaia eta ‘errota-zar’-aren ondoan dago. Eraikuntza honen pa-retak baino ez dira zutik gelditzen.

Garai bateko ‘hilerria’ izango genuke.Ez datorbeste dokumentuetan, eta hiltegi zaharrarenaldamenean kokatzen zen, elizkorta eta berje-ra ondoan, sooberta-rako bidea hasten den to-kian.

Page 29: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[29] 469

–KAXPARSOOTA F6

–LARREÑETA E6

–LARREÑONDO E6

–LURLOI E7

–MALKARRAMENDI E6

–MANDUBITE E6

NTM-n kaxpasoroeta eta mapan ez da ageri.Guk, ‘Gaspar’ antroponimotik eratorria delauste dugu, hasierako herskari belarea ahoska-be bihurtu delarik. Bestalde, bokal berdinenarteko dardarkaria galdu da. ‘Gaspar’-en soro+ -eta izango genituzke, beraz, bere osagaiak.

Ez da ageri NTM-n, eta mapan ere ez. Etxarrinlarreiñe ‘pentze’, ‘larre’ edo ‘belardi’-ren sinoni-moa dugu. Beraz, belardi asko dagoen tokiaadierazten du toponimo honek. Larrain + -eta.Hemen ere nabaria da ai > ei diptongo itxiera.

NTM-n larrañondo, eta dokumentatua: la-rrainondoa (1696-1704), larrañaondoa (1765),larrañondoa (1893-1915), larrañongoa (1893),larranondoa (1893-1915). Aurrekoaren ondoandago, beraz argi ikus daiteke bere esanahia.

NTM-n mugatu gabe eta Arañazko mapanmugaturik, burutzapen bera jaso dute bi do-kumentuek, lurlodi(a). Dokumentazioan be-rriz: lurlodia (1696-1709-1890-1893-1915),lurcodia (1702), lurloguia (1890-1893)), lurlo-quia (1893), lurdolia (1893), lurludia (1893),lurloya (1893). Dokumentazioaren arabera,badirudi lur + lodi izango genituzkeela bereosagaiak, baina azken burutzapen dokumen-tatua eta egungoa alde batetik, eta hortzetakoherskari ahostuna ez dela normalean erortzenkontuan izaten badugu beste aldetik, agianlo(h)i pentsatu beharko genuke dela bigarrenosagaia. Bestalde, eremu nahiko zabala da, so-ro lekua, eta lur lohitsuak ugari dira bertan.

Horrela ageri da NTM-n, eta dokumentaturik:malcarramendi (1691-1893-1915), malcarramen-dia (1699), macarramendi (1715), malcorromen-di (1893), malcaramendi (1893), malearramendi(1893), malcarromendi (1915). Hau horrela iku-sirik, badirudi malkar + mendi izango liratekee-la bere osagaiak, are gehiago Etxarrin baben las-toari horrela, ‘malkar’, esaten zaiola jakinik, etametatu egiten zela gero erretzeko. Hala ere, bi-txia da Rafael Karasatorrek Nafarroako Artxiba-tegi Orokorrean aurkitutako dokumentuanagertzen den burutzapena, markalamendi, etahonen arabera metatesia izango genuke. Doku-mentua 1620koa da, eta Arbizuko abadea denDon Garcia Zubeldia-ren deklarazio bateanazaltzen da, beste toponimo batzuen artean. Na-farroan, bestalde, ezaguna da toponimo nagusimoduan, Markalain.

NTM-n mandoibai, oso argi ikus daitezkeelarikburutzapen honetako osagaiak. Egungo buru-tzapenak, aldiz, itxura gehiago erakutsiko luke

Page 30: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

470 [30]

–MATEON D6GAZTENDEYE

–OPO(R)O C6

–OPOLIN F6Opolingo bixkerra

–POTTOZULO E6

–PUTTOBIOKI F6

–SANJUANZELEI F6

–SANTAKII(T)Z D6

ondorengo osagaiekin: mando + bide + -eta, bu-kaerako bokal irekiaren asimilazio aurrerakariaeta lehen osagaiaren bukaerako bokalaren asimi-lazio atzerakaria suertatu direlarik. NTM-n, ze-har informazioaren atalean ere, mandabidea jasodute Altsasuko 1696ko dokumentu batean.

Ez da ageri beste dokumentuetan. ‘Mateorengaztaindegia’ da bere burutzapen formaliza-tua, antorponimoaren kasuan, Etxarriko hiz-keran edute genitiboaren bilakabide arruntajarraitzen duelarik: Mateoren > *Mateoen >Mateoon > Mateon (> Mation). Azken urratshau, disimilazioa, entzun dakioke zenbaithiztuni. Bigarren osagaiak, berriz, ai > e mo-noptongazioa, eta –degi > dei, bokal artekoherskari belarearen galera jasan ditu.

Daradarkaridun burutzapena jaso duteNTM-n eta baita mapan ere. Dokumentazioaere ugari dago: oporo (1696-1701-1706-1887-1893-1915), oporro (1915), oporto (1915).Egungo burutzapen hedatuena dardarkari ga-bea izango genuke, batez ere deklinabidekomorfemaren eranstsitakoan: opoora (oporora),opooko, opoon, ... Hala ere, beste aldera ereentzun daitezke horietako zenbait.

NTM-n opolongo bizkarra dago jasoa. Egun, da-goeneko ez dago toponimo eratorrian aipatzenden ‘bizkar’ edo muinoa, Utzubar entrepesarenharrobia bertaraino iritsi eta jan baitu. Egokiagolitzateke, beraz, orain opolingo txulo-z hitz egitea.

Horrela ageri da NTM-n, eta dokumentatu-rik, aldiz, pochozulo (1934). Herria eta ibai ar-teko malda edo zuloa da toponimo honeneremua, eta seguru aski, putzu + zulo izan dai-tezke bere osagaiak, dokumentazioak erakus-ten digun moduan.

NTM-n puttuberoki, eta dokumentaturik be-rriz, puchaveroqui (1868), puchebeoqui (1916).Gure ustean, lehen osagaia aurrekoaren berberaizango litzateke, hots, ‘putzu’, eta gainera bat,aurrekoa, herriaren erdigunearen mendebal-dean dago, eta hau, hego-ekialdean. Bigarrenosagaia, bestalde, NTM-n dioten moduan, ‘be-roki’ izango litzateke, toki babestua, beraz.

Diptongo itxiera burutu gabeko burutzapenajaso dute NTM-n, sanjuanzelai. Arañazkomapan Sn Juan celaya dago jasoa. Arbizukomugan dago toponimo hau, eta handik nahi-ko hurbil aipatu herriko San Juan baseliza.

NTM-n santakiritz, eta Altsasun ‘camino de

Page 31: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[31] 471

–SOOBERTA F5-6Soobertatxiki F-5-6

–TORREMONIE E6

–UBIYERTE C-D6

–USTIYE F5Ustiyebarnekue

Santa quiriz’ ere jaso dutela aipatzen dute.Santa + kurutz(e) izango lirateke bere osa-gaiak, ondoren u – u > i – i bokal txandaketaeta bokal berdinen arteko dardarkariaren ga-lera suertatu direlarik.

NTM-n eta mapan soroberrieta, eta azken ho-netan solabierrieta ere bai. Eta dokumentatu-rik: soraberrieta (1652-1696-1702-1709), soro-berrita (1893), soroberrieta (1893), soroberta(1893), sorogerrieta (1893), soroverrieta (1893),sorobarte (1893), soloberta (1893), soroberte(1893), soloberrieta (1915). Soro + berri ema-ten dituzte osagaitzat NTM-n, ohikoak dire-la euskal toponimian gaineratuz, baina guriharritzekoa egiten zaigu izenondoaren azkenbokala galtzearena morfema eratorlea eranste-rakoan. Bestalde, soro + berta osagaiek ereizango lukete zentzua, herri gunetik oso hur-bil dagoen eremua baita. Honetaz gain, garaibatean norbait non egon zitekeen galdetu etaerantzuna ez genekienean, fandalaberta-n (joan + dela + berta) zegoela esaten zen.

Ez dago jasorik ez NTM-n, ez mapan. Torreeta muno dira, seguru aski, bere osagaiak. Le-hena, hortzetako herskari ahostunarekin ereentzun daiteke, eta bigarren osagaian badiru-di bokal txandaketa gertatu dela: u – o > o –e.

NTM-n ubitarte, eta dokumentaturik: ubi-tarte (1704-1840-1893-1915), ubillarte (1915).Ur + biyerte izango lirateke bere osagaiak,konposaketan lehen osagaiak dardarkaria gal-du duelarik. Bigarren osagaia, ‘bitarte’, horre-la erabiltzen da herriko hizkeran, beraz, ‘urbitartea’ adieraziko luke Arakil ibai ondokotoponimo honek.

Bai NTM-n, bai Arañazko mapan ustia dagojasoa, eta dokumentaturik lehenean: ustia(1702-1709-1765-1893-1915), uztia (1893).Ezaguna da Sakana erdialdean uts eta uds di-rela ‘ur’-aren burutzapenak, eta toponimo ho-netan, seguru aski, uts + -tegi izango genituz-ke osagaiak,ondorengo bilakabidea izangozuelarik: uts + -tegi > ustegi > ustei > ustii > us-ti, eta ondoren, mugatzerakoan, usti + -a >ustiye, bukaerako bokalaren asimilazioa etaguzti. Arakil ibai ertzean dago, bestalde, to-ponimo hau.Toponimo eratorriak ibaiaren urruntasunariegiten dio erreferentzia, ‘lehorrean’ barrura(barneko) sartzen delarik.

Page 32: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

472 [32]

Kasu honetan ere, bi dokumentuetan burutza-pen berbera jaso dute, utzuar, horrela doku-mentaturik 1981ean, eta uzubar (1893). Nafa-rroako Artxibategi Orokorreko dokumentubatean, hala ere, ucuar ageri da. Ohikoa dugu,bestalde, Sakana erdialdeko hizkeretan, u-renondorengo b kontsonantearen epentesia, etabaita bokal itxiek, i-u, eragindako asimilazioa.

NTM-n sagarmiñeta jaso dute, eta dokumen-taturik ere horrela agertzen dute (1893-1900-1927), eta sarmiñeta (1927). Sagarmin + -etadira bere osagaiak, baina egungo burutzape-nean bokal arteko herskaria eta sudurkariarenpalatalizazioa suertatu da. Ez da ulertzekoaburutzapen formalizatuan zergatik jasotzenden sudurkaria palatalizaturik.

NTM-n zangitu eta mapan cenguitu dago ja-sorik. Eta dokumentaturik: zanguitu (1696-1765-1893-1915), zamguitu (1701), zaingoitu(1702), zainguitu (1705-1840-1915), zaguitu(1893). Badirudi zain dela lehen osagaia, hainohikoa den bilakabidea burutu delarik: ai > ei(zain > zeiñ).

Horrela ageri da NTM-n eta baita dokumen-tatua ere (1728), baina ez dago jasorik mapan.Azken hamar urteetan hasi da erabiltzen to-ponimo hau, ‘casas baratas’ auzoari izen hau-xe jarri zitzaionetik, hain zuzen, R. Karasato-rrek aurkitu eta gero. ‘Zumar’-en lekua adie-raz lezake, eta egia esan, zumar ugari izan daduela gutxi arte, Andre Mari ermitaren on-doan, toponimoa egokitu den eremuan.

NTM-n eta mapan zumurdiñeta, eta doku-mentaturik ere horrela gehienbat: (1696-1884-1893-1915), zumurdineta (1718-1893-1915), zumurdizeta (1719), zurmundiñeta(1893), zumardiñete (1893), zumordiñeta(1893), zumorduñeta (1893), zumerdiñeta(1915). Egun bi eratara entzun daiteke he-rrian: zimurdiñeta-zumurdiñeta. Eta Lizarra-gabengoan ere, toponimo bera, guk jarritakomoduan burutzen dute. Zuma + urdin + -etaizango lirateke bere osagaiak.

Horrela jaso dute NTM-n, eta dokumenta-zioan: zurquilloa (1675), zurqulloa (1701), zur-quillua (1766), zurloquia (1893). Herriko hiz-keran ere erabiltzen zen, garai batean behin-tzat, hitz hauxe, ‘zikoitz’ edo ‘zeken’ adieraz-teko, eta agian, horixe bera, adieraz lezake to-ponimoak ere, errekaren ‘zikoizkeria’, inoiz ezbaitu ur gehiegirik eramaten, baina hori bai,inoiz ere ez da erabat lehorturik ageri.

–UTZUBER F-G6-7Utzubertxiki F6

–XAARMIÑETA E6

–ZENGITTU D6

–ZUGARRETA E6

–ZIMURDIÑETA D6-7

–ZURKILLOKO E-F6ERREKA

Page 33: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[33] 473

–AITZETA C-D8

–AIZLUMEPE D8

–AMARRITTURRITEKO D8Goiko itturriama D8Beko itturriama D8

–ARKUETA E7

–ARPE C7

–ARRIGORRI D-E7Arrigorriko txabala D-E8

Ez dator ez NTM-n, ez mapan. Urbasa etaBarga bereizten dituen malkordegia izangolitzateke toponimo honek adierazten duena,Urbasa mendi puntako haitzak edo malko-rrak, beraz.. (H)aitz + -eta dira bere osagaiak,eta Bakaikutik Lizarragarainoko eremua ha-rrapatzen du.

Horrela dator jasoa NTM-n, eta dokumenta-turik: aizlumazpe (1882), ailumepe (1882).(H)aitz + luma + -pe dira bere osagaiak, biga-rrenaren kasuan asimilazio aurrerakaria gerta-tu delarik. Aipagarria litzateke, bestalde, adie-raztea egungo hizkeran plume eta ez ‘luma’erabiltzen dela.

NTM-n amarriturrietako erreka, eta “las diezfuentes” itzultzen dute.Ondorengoak dira bere osagaiak: (h)amar +iturri + -(e)ta, eta zenbatzailearen kasuan, ba-dirudi ‘hamar’-ek kasu honetan ugaritasunaedo aniztasuna adierazten duela, ‘hamaika’edo ‘bost’-ek bezala, eta ez kopuru zehatza.Bestalde, hortzetako herskari ahoskabea pala-talizaturik ageri zaigu, eta atzizki eratorlea,berriz, asimilaturik.Bi toponimo eratorri edo txiki hauek hemenjarri baditugu, eremu berdinean kokatzen di-relako izan da, eta gainera, askotan, nahaske-ta sortu dute haien osagaiak direla eta: iturri+ ama (amar + iturri toponimo nagusiak). Ezdago dudarik bi hauek ura hartzen den lekua-ri egiten diotela erreferentzia, jatorriari (ama)beraz, eta besteak, esan dugun bezala, iturriugaritasunari.

Horrela ageri da NTM-n, eta dokumentatu-rik: arcoseta, arcoeta, arcoreta, acheta, arcueta,arcoetas, guztiak 1893an. 1786 urtean urari bidea egin zitzaion 33 ‘ar-ku’-ren bidez, eta hori adieraziz geratu zaigutoponimo hau.

Ez dator ez NTM-n, ez mapan.(H)arri + -pe dira, seguru aski, bere osagaiak,Urbasako gain edo puntako malkor edo ‘ha-rri’-ei erreferentzia egingo liokeelarik.

NTM-n eta Arañazko mapan arrigorria da-tor, mugaturik beraz, eta nabariak diruditebere bi osagaiek: (h)arri + gorri. Oso ugariada dokumentzioa: arrigorriaga (1696-1701-1704-1765), arrigorria (1893-1981).Eratorriari dagokionez, berriz, gogoratu ‘za-bala’-ak ‘zelai’ adierazten duela gure herriko

e) Sakanako autobidetik Urabasarainoko eremuko toponimoak:

Page 34: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

474 [34]

–ARTOLA D7Artolabuu D7

–ARTXULO E8Artxuloko bixkerra E8

–ARZABAL D8

–ASKA D8Askageñe D8Askape D8

–ASTATEITE F7

–AUNTZESOO D7Auntzesooko axkoye C7

–AXAIBUZTENDEI D8

toponimoan, eta hasierako txistukaria afrika-turik agertzen zaigula.

Horrela dator NTM-n, baita dokumentatu-rik ere (1706-1709-1893).Ertaroko herri galdua izango genuke R. Kara-satorreren arabera (1993), ‘Konzezio’-ko(“Concepción”) baseliza lekuko moduan ge-ratu zaigularik, eta toponimiaz gain, abizenmoduan ere geratu zaigu herrian.Toponimo eratorrian, bokal berdinen artekodardarkari xamurra galdu da.

Hau ere horrela ageri da NTM-n, leize edo‘kueba’ adierazteko erabiltzen dela gainera-tzen duelarik.(H)arri + zulo izango lirateke bere osagaiak,lehenak Urbasa puntako malkorrei egingo lie-keelarik ereferentzia, eta bigarrenak, berriz,Barga-n toki ‘zulo’-a delako toponimo honeneremua, hasierako txistukaria afrikaturikagertuz.

Ez dator ez dokumentu batean, ez bestean.Aurrekoak bezala, berriro ere, ‘harri’-ari egi-ten dio erreferentzia toponimo honek, aurre-koetan aipaturiko malkor tarte horretan ire-kitzen den ‘zabala’ edo zelaia izango genukee-lako. Urbasa gain-gaineko toponimoa da, etabertan ‘meyetza’ jartzen da urtero.

Modu berean jaso dute NTM-n, baina gan-bela-ren esanahia ematen diote hemen, etaEtxarrin, Barga-ko lur azalean dagoen berez-ko hausturari esaten zaio. Zauri handiei erehorrela esaten diegu herrian, haragi zati bateta guzti galtzen dugunean, edo irekidurahandia denean.Bi toponimo eratorriek, ederki asko adieraz-ten dute haien kokapena.

Ez dator ez NTM-n, ez mapan. Bere osa-gaiak, seguruenik, asto + -tegi + -(e)ta izangogenituzke. Lehen atzizki eratorlearen herskaribelare ahostunaren galera suertatu da, eta bi-garrenean bokal irekiaren asimilazioa.

NTM-n auntzasoro, bokal asimilaziorik kon-tuan izan gabe. Bigarren osagaiak bokal ber-dinen arteko dardarkari samurra galdu du.Toponimo eratorriak, berez sortutako landaretokia adieraziko luke (Ikus 11. orrialdeko Ba-xate toponimoa).

NTM-n axaribuztandegi. Azeri + buztan + -egi dira bere osagaiak, baina axaibuzten-a,landare baten izena da, beraz, axaibuzten to-

Page 35: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[35] 475

–AXAIZULOTA E-F7

–BARGA 8

–BASARETA D8

–BIERREKATARTIE D8

–BIORTESIYE G6Arbizuko biortesiye G6Etxarriko biortesiye G7Biortesiko erreka G7

–ELBEIKO TXULO C7Elbeiko itturri C7Elbeiko malda C7

–ENFERMOGUUTZE D7

kia adierzten du toponimo honek. Lehen osa-gaiari dagokionez, bokal arteko dardarkariarengalera eta ei diptongo bigarrenkariaren irekie-ra, ei > ai, gertatu dira. Bigarren osagaian, asi-milazioa suertatu da: buztan > buzten.

Axarizuloeta NTM-n, eta dokumentaturik:aserizulota (1715), aisarizulueta (1765), asari-zulueta (1840-1868), asarizulota (1893-1915),asarizuleta (1893), asarizulo (1893), aisarizu-loeta (1900). Arañazko mapan, toponimoareneremuan ariazulueta jaso dute, lehen kontso-nantea nahasi dutelarik seguru aski, ondorenmetatesia burutuz. Oraingoan, ‘azeri’ anima-lia dugu lehen osagai moduan, eta gordelekuedo ‘zulo’ ugari zegoela toponimo honen ere-muan adierazten du.

Sakana osoan erabiltzen den toponimoa dahau, haranaren hegoalde guztia, Urbasa etaAndia mendien magaleko baso eremua. Mi-txelenak (OEH, IV, 32 ) horrela du jasorik:“(G-nav). (...) Barga handia jek, hay una granvertiente o derrumbadero (...) Bargi, la pen-diente. Barga gaiztu, gerba gaiztu. Barga gai-nin, en lo alto del derrumbadero (...) (Ergo-yena), lugar rocoso; pendiente muy pronun-ciada”.

Modu berean ageri da NTM-n. Baso + sare +-(e)ta lirateke bere osagaiak, dagoeneko eza-gunak ditugularik guztiak.

Ez dator jasorik aztertu dokumentuetan.Osagaiei dagokienez, begibistakoak ditugu: bi+ erreka + tarte.

Ez dator ez NTM-n, ez mapan.Be(h)or + (h)esia dira bere osagaiak, elkarke-tan epentesi moduan tartekatzen den hortze-tako herskari ahoskabearen presentzia etaguzti. Izan dira garai batean eremu berdinean‘itxesi’-ak ere, ‘idi hesiak’ hots. Hauek beraz,‘behor’-endako hesiak izango genituzke, be-horrak ez sartzeko eremu itxiak.

NTM-n elbegia eta elbegiko zulo, eta doku-mentaturik horrela eta elbei, biak 1821ean.Karasatorrek dioskunez, ertaroko herri gal-duetariko bat izango genuke, ondoan Santa-barbara eta Sangregorioko baselizak daudela-rik. Aipatzekoa, berriro, bokal arteko herska-ri belare ahostunaren galera, eta hasierakotxistukariaren afrikazioa.

NTM-n enfermogurutze jaso dute, eta doku-mentaturik berriz, modu berean eta enfermo-

Page 36: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

476 [36]

–EPERTEITE E7-8Eperteiteko erreka E-F7

–ERREGENBIDEZAR D7

–ERREKABU(R)U E7

–ERREKALIOR E7

–ERROTEI D7

–FAATXABAL D8

gutz 1934an. Oso argiak dirudite bi osagaiek,bigarrenaren kasuan, berriz ere, dardarkariagaldu delarik. Lehena, aldiz, gazteleratik har-tua izango genuke, garai bateko norbaitenizengoitia izan daitekeelarik.

NTM-n epertegieta jaso dute, bukaerako bo-kalaren asimilazioa eta herskari belare ahostu-naren galera kontuan izan gabe: eper + -tegi +-(e)ta. NTM-n toponimoaren eremua ‘lugarde perdices’ bezala daukate, baina Etxarrikohizkeran, ‘lugar de codornices’ izango litzate-ke, besteak baseperrak baititugu.

NTM-n erregeen bidezar jaso dute, eta doku-mentaturik erregenbizar (1781). Erregearen +bide + zar dira bere osagaiak, ‘camino real’adierazten duelarik. Lehen osagaiaren bilaka-bidea hauxe litzateke: errege + aren > erregeren> erregeen (dardarkariaren galera) > erregen(V1V1 > V1).

Horrela dago jasoa NTM-n eta determinatu-rik mapan eta dokumentazioan: errecaburua(1696-1702-1893-1915), recaburua (1915). Ar-giak dira, oraingoan ere, osagaiak, eta bigarre-naren kasuan bi eratara entzun daiteke, dar-darkaria duelarik eta ez duelarik.

Bigarren osagaia disimilatu gabe jaso duteNTM-n, errekaleor, eta dokumentaturik be-rriz: errecaleor (1696-1893-1915), errecaleorra(1704), errecalior (1893-1915). Etxarriko hiz-keran ohikoa da –eo- > -io- dismilazioa, aipa-tu bokalek tartean kontsonante erokorra du-tenean: bior (behor), biotu (be(r)otu), gio(ge(r)o) ...

Errotegi NTM-n eta errotegui mapan. Doku-mentaturik: errotegui (1696-1730-1765-1893),errotey (1893), errotaya (1893), errotegi (1893),errotari (1893), errotay (1893), erretegui (1893-1915). Errota + -tegi izango lirateke bere osa-gaiak, NTM-k duela gutxi errota zaharrarenondarrak ikus zitezkeela baitio.

Ez dator jasorik NTM-n, eta mapan ere ez,seguru aski, Urbasako eremuan kokatzenduelako toponimo hau, Etxarriko hegoaldekomugan, hain zuzen ere. Fago + zabal dira, du-darik gabe, bere osagaiak, eta lehenago esandugun moduan, -o-z bukaturiko lexemek -a-ztxandakatzen dute bokal hau hitz elkarketan,lehen osagaiaren azken hizkia denean. Bestal-de, ikusi dugu orain baino lehen, hitz hasie-rako txistukaria afrikatzen, eta baita bokal ar-teko herskari belare ahostuna galtzen.

Page 37: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[37] 477

–FANDALAMIKEL D7

–GOIKO BIDEBERRI D8

–GOIKOETXE E-8

–ILLERA D-E7Illerako txabola D-E7

–ILLERRABAZTAR D7

–ILLERRAZABAL D7Illerrazabal buube

NTM-n Jaun Done Mikel, eta dokumentatu-rik: juandalamiguel (1893), zandalamiquel(1893), juandolamigue (1893), zandalamigue(1893), juan de la miguel (1893-1915). Ez da-go dudarik jaso dugun burutzapena horrelaxeahoskatzen dutenik herritarrek. Oso ohikoadugu, bestalde, herriko hizkeran, eta baita Sa-kanakoan, j/f txandaketa: fan (joan), fale (joa-re), Fantxonekoa (Juantxonekoa), forratu (jo-rratu) ...

Horrela dago jasorik NTM-n, eta Barga-kogoiko aldean Urbasara doan bidea adieraztendu. Bideberri Sakanan ‘errepide’-a izango ge-nuke.

NTM-n goikoetxeko illorra ageri da, eta illor-atxabola moduko eraikuntza dela diote. Gogo-ratu hala ere, guk toponimo hau beste eremubatean kokatu dugula, bigarrenean hain zu-zen, hots, Gipuzkuko errepidetik Arakil ibai-raino hartzen duen eremuan. Gure informan-teek, ellor-a dela esan digute, eta illor-a, be-rriz, umea galtzeari esaten omen zaio. Bestela,goikoetxe Artxulo-ko eremuan dagoen base-rriari esaten zaio Etxarrin.

Asimilaturik gabeko burutzapena jaso duteNTM-n eta mapan (yllarra), eta horrela eredokumentazioan: illarra (1696-1701-1730-1765), yllarra (1893-1915). Garbi dago ‘ilar’-ariegiten diola erreferentzia. Etxarriko dermioan,hiru txabola daude aspaldidanik, ekaitz ga-raian nekazariak babestu ahal izateko, eta ho-rietako bat dugu illerrakoa.

Berriro ere, asimilatu gabe dago jasorikNTM-n. Toponimo nagusiaren izaera emandiogu, oso ondo bereizia izan delako betida-nik aurrekoarengandik, batez ere garai batekofutbol-zelaiak (70 hamarkadan) toponimohonen izena izan zuelako.

Aurrekoen kasuan bezala ageri da NTM-n etamapan, eta honek ere toponimo nagusienizaera jaso du, eremuari dagokionez ere, zer-txobait aldendurik aurkitzen baita beste bien-gandik. Dokumentaturik ere horrela ageri da(1696-1927). Hala ere, ‘ilardi handia’ edo ‘za-bala’ adierazten digu.Eratorriak buru + -a erantsi dio, ‘gain’-a edoadieraziz. Gogoratu –u-z bukaturiko lexemekb kontsonantearen epentesia eta asimilazioajasaten dutela determinatzaile mugatzaileaeransterakoan: mundu + -a > mundube, mutu+ -a > mutube, porru + -a > porrube.

Page 38: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

478 [38]

–IÑURRI F7Iñurriko zierra F7

–IRULBE D7

–ITTURBEI D7-8

–ITTURGEIZTO D7Itturgeiztoko erreka D7

–ITTURTXAR C8Itturtxargo itturriye C8

–ITTURTXIKI D-E7

–ITXERE F7

Horrela NTM-n eta yñurria mapan, eta do-kumentaturik: iñurri (1675), iñurrea (1675),iñurria (1691-1766), inurria (1730), yñurria(1893), yñurri (1893), yñarria (1893), yñorri(1893), yñurrio (1893), yñoria (1893). Ez daerabiltzen esparru osoan ‘inurri’ burutzapena,‘txingurri’ baizik, horregatik suertatzen da be-rezia toponimo hau.Toponimo eratorrian, bigarren elementua ‘ze-harra’ daukagu, zierra burutzapen disimila-tua, eta ‘malda’-ren esanahia du.

Horrela dator NTM-n eta yrulbea, berriz,mapan. Dokumentazioan: irulbea (1696-1701-1706), yrubea (1893), yrurbea (1893),yrumbea (1893), yrurbia (1915). Bigarren osa-gaia, seguru aski, -be(he) izango genuke eta ezb(ag)e, honek azentuaren intentsitatea berare-kin baitarama, eta toponimoaren kasuan pa-roxitonoa dugu burutzapena. Baina lehenen-goa askoz ere zailagoa zaigu identifikatzen:ir(a)uli?

NTM-n iturbegi jaso dute, eta dokumentatu-rik ere, ia modu berean ageri da: iturbegui(1882). Arraroa bada ere, Etxarriko hizkeran ezda horrelakorik gertatzen, ‘begi’ lexemak hers-kari belare ahostuna galtzen du burutzapenhonetan. Bestalde, ohikoa denez, hortzetakoherskari ahoskabea palatalizaturik ageri zaigu.

Iturgaizto jaso dute NTM-n, eta dokumenta-turik: yturgaitu (1893), yturgaiztu (1893),yturgaistu (1893), yturgaito (1915), iturgaizto(1927), iturrigaizto (1927). Ez dira edo zirenbertako urak oso osasuntsuak, nonbait.Egungo burutzapenean, hortzetakoaren pala-talizazioa eta bigarren osagaiaren ai > ei dip-tongo itxiera suertatu dira.

NTM-n iturtxar. Aurrekoaren sinonimoa di-rudi esanahiaren aldetik, edo bestela ez delainondik inora ere, ez bat ere aipagarria, ezhandia. Toponimo eratorrian errepikapenadaukagu, eremuari izena eman dion ‘iturri’aberriro ageri baitzaigu lekuaren zehazpenean.

Modu berean dator NTM-n, burutzapen do-kumentatu ugarirekin: iturrichiqui (1704),iturrichia (1704), iturrichiquia (1707-1765),yturchiqui (1893), turrichiqui (1893), yturchi-quia (1915), iturchiqui, fuente (1981). Duelagutxi arte izan da bertan iturriaren aska edoganbela, eta ez zen batere txikia.

NTM-n itxare jaso dute, asimilazioa kontuanizan gabe, eta dokumentazioan: ytcharea

Page 39: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[39] 479

–KLAUDION C8USOTXABOLA

–KONZEZIO D7

–KOSTUEL D-E8Kostuelgo itturriye D8Kosatuelgo larrie D8

–LARRUTU D8

–LEGARBE E7

(1893), ytsarea (1893). Gure ustean idi + saredira bere osagaiak, lehen osagain horelako bi-lakabideak, azken bokala galdu eta hortzetakoherskari ahostuna ahoskabe bihurtu, izatenbaititu hitz elkarketan: idi + zain > itzai, idi+ (h)esi > itsesi. Azken honi dagokionez, begi-ra R. Karasatorrek helarazi digun NafarroakoArtxibategi Orokorreko dokumentu (1617)honek dakarrena: “A la tercera pregunta dixoque refiriendosse a lo que dho en su primera de-possicion y sin apartarse en cosa ninguna save esverdad este tgo que al dho termino y endrecerade Ucuar a tenido y tiene por su nombre en bas-cuence ascolichasia y este vocablo ichasia es vis-to claramente de por ser bedado boyaral ...” Idiedo abereendako hesi edo ‘akotatua’ izangogenuke beraz azken hau (idi eta aizkoraren-tzat ere bai, aurrekoa), eta ‘idiak biltzeko to-kia’ berriz, toponimo honen adierazpena.

Ez dator ez NTM-n, ez mapan. Betidanikezagutu ditugu ‘usotxabolak’ (ehiza ‘puesto’-akzuhaitzetan) Barga aldean, eta horietako batizango litzateke Klaudio delakoarena. Bestal-de, gogoratu edute-genitiboaren morfemarenbilakabidea: klaudio + -ren > klaudioen >klaudioon > klaudion.

NTM-n Kontzepzio ermita eta mapan Conce-cion bidea agertzen dira jasorik, eta doku-mentazioan: conzepcion, ermita de la (1709),concepcion (1893-1981). Egungo hizkeran n, leta r ondoan frikarien alde neutralizatzen di-ra kontsonante txistukariak: franzesa, falsue,bizerzube, ...

Horrela ageri da NTM-n eta baita dokumen-taturik ere (1807). Gure ustean, lehen osagaiakosti < koosti < korosti ‘gorosti’-a izan daiteke,baina bukaera antzemanezina zaigu. Azkeneratorriaren bigarren osagaia, larrie, ‘pentze’edo belardia izango genuke.

Horrela ageri da NTM-n eta Arañazko ma-pan narritua berriz. Dokumentaturik: larru-tua (1699-1701-1707-1730-1893). Partizipiohonek, azala edo larrua kentzea adierazten duhizkera arruntan, eta toponimo moduan, se-guru asko, zuhaitz edo landarerik gabeko ba-so eremua adieraz dezake.

Modu berean NTM-n eta mugaturik mapan,eta dokumentazioan: legarbea (1701-1711-1747-1893), legarbe (1893), legarvea (1893).NTM-n gogoratzen digute legar ‘harea’ edoharri xehea dela, baina Zuberoan behintzat‘zergak’ esateko ere erabili izan da, eta egia

Page 40: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

480 [40]

–LUIKETZ F7

–LUXINTXITTURRI E7

–MEIZE C8Meizegeñe C8

–MUBAATS E-F7Mubaasbuu E7Mubaasgo txabola

–MUBEARRASOKO C8XENDA

esan, be < bee < bae < bage bigarren osagaia-ren bilakabidetzat hartzen badugu, bietarikoedozein esanahiarekin izango luke zentzua.Hala ere, azentuaren auziarekin egingo genu-ke topo berriro, ezen aurrerago esan dugunmoduan, be (‘bage’) partikulak berarekin da-rama azentuaren intentsitatea, eta toponimohauxe paroxitonoa dugu, ‘irulbe’-ren kasuangenioen moduan. Hartaz, legar + be(he) izandaitezke bere osagaia.

Ez da ageri ez NTM-n, ez Arañazko mapan.Lur + ikatz izan daitezke bere osagaiak, eta bi-garrenak, bokal asimilazioa jasan duenak, ko-lore zentzua izan dezake, ‘lur beltz edo iluna’adieraz lezakeelarik.

Ia modu berean ageri da NTM-n, bigarrenosagaiaren hortzetako kontsonantea palatali-zatu gabe, eta dokumentaturik: lusinchiturri(1927). ‘Intsusa’-ri esaten zaio luxintxe Etxa-rriko hizkeran, beraz argi dago toponimoakadierazten duena, ‘intsusa arteko iturria’.

Maiza dago jasoa NTM-n eta dokumenta-zioan: maiza (1893-1915), maisa (1915). Zen-bait hiztunen ahotan entzun daiteke dipton-go itxiera burutu gabeko burutzapena: maize.Eratorrian, birritan gertatu da ai > ei dipton-go itxiera. Ondoko herrikoek, bakaikuarrek,baiza ere esaten diote.

NTM-n mugarats eta dokumentaturik: muga-rreche (1350), mugarach (1652), mugaras(1696-1705-1747-1893), mugaraz (1704). Etxarriko hizkeran ezpainetakoaren alde neu-tralizaturik ageri da herskari belare ahostuna,‘muga’ hitzean, toponimo honetan eta bestebatzutan ikus daitekeen moduan: irumubeta(hirumugeta), mubeko itturri (mugako iturri).Bigarren osagaiari dagokionez, eta lehen biburutzapen dokumentatuei erreparatuz,hauexek izan daitezke toponimo honen osa-gaiak: muga + etxe eta ondorengoa, aldiz, be-re bilakabidea: muga(rr)etxe> mubaetxe > mu-baetx > mubaatx > mubaats.Lehen eratorrian, berriro ‘buru’ ageri zaigu,‘gain’-a adierazten duelarik, eta bokal artekodardarkari xamurra galduta.Bigarren eratorriko txabola, Illerra-koaren pa-rekoa izango genuke.

Ez da ageri ez NTM-n, ez mapan. Berriro agerizaigu herskarien arteko txandaketa, g/b. Orain-goan Bakaikuko dermioarekiko muga adieraz-ten du, eta ‘arraso’-k zuhaitzik gabeko eremua.Xenda, bestalde, ‘bidezidor’-a izango genuke.

Page 41: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[41] 481

–MUBEKO ITTURRI C8

–OKANETA E7

–POLPOLITTURRI D7

–PORTILLUE E8

–PORTUZAR E8

–SANGREGORIO C-D7Sangregorioko itturriye D7

–SANTABARBARA C7Santabarbarako lepue C7Santabarbarako ttonttorra C7

–TXIÑERMUNO F7

Aurrekoaren ondo-ondoan. NTM-n mugakoiturria jaso dute. Oso agerikoak dira bai osa-gaiak, nola esanahia.

Okaraneta NTM-n, eta gaztelerako grafiare-kin dokumentaturik (1700-1886). Oka(a)na‘arana’ da herriko hizkeran, beraz, morfemaeratorlea kontuan izanik, ‘aran lekua’ litzateketoponimo hau. Berriro ere, bokal arteko dar-darkariaren galera gertatu da: okaran > okaan> okan.

Palatalizatu gabeko burutzapena jaso duteNTM-n, eta horrela ageri dute dokumenta-zioan ere: (1890-1893-1915), porpoliturri(1915).Lehen osagaia hitz onomatopeikoa dugu, pol-pol, urak egiten duen soinua adieraziz, eta bi-garrena ezaguna dugu dagoeneko.

Ez da ageri ez dokumentu batean, ez bestean.Portillo ‘langa’-ri esaten zaio, beraz sarrera edopasa itxia adierazten du. Etxarri eta Lizarraga-ren arteko mugan dago ‘portillo’ hau.

Hau ere ez da ageri orain arte aipatu doku-mentuetan. Barga zeharkatu eta Urbasa gai-neraino daraman bide zaharrari esaten zaio,garai bateko ‘galtzada’-ri, Zumalakarregikkarlistadan erabilitakoari. Egun, Urbasa gai-nera joateko, bide honen bukaera aldean,maldatsuago baina motzagoa egiten den bes-te bidea dago, hortik betikoari portuzar esa-tearena.

Horrela dago jasoa NTM-n,baina ez datoreratorria. Dokumentazioan modu berean be-ti (1696-1701-1707-1893-1915). Bertan ermi-taren hormak baino ez dira dagoeneko geldi-tzen.

Aurrekoari buruz esandako ia guztiak baliodu honetarako ere, soilik ez dela dagoenekoinongo eraikuntza aztarnarik gelditzen..Eratorrien kasuan, leheneko ‘lepo’-k pasabi-dea edo adierazten du, hots, tokirik egokienabertaratzeko edo urruntzeko; eta era horre-tan, bigarrenaren magalean izango litzateke,‘tontor’-arenean hau da. Bustidura adierazko-rra izango genuke toponimo eratorri honenbigarren osagaian, seguru asko txikigarri zen-tzua duelarik. Ez da muino handia, beraz.

Txiñarmuno dago jasorik NTM-n, eta doku-mentaturik: chinermuno (1880), chinarmoño(1893), chinarmuno (1893), chinarmunua(1893), chinarmuño (1893), chillarmunu

Page 42: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

482 [42]

–TXUIXOO C-D8Txuixooko kaxkalludeye C-D8

–UNTZIE F7Untzezeleye F7

–URDINBEI D8

–ZALDUBE F7Zalduko txabola F7

–ZAPATAÑENEKO D8LARRIE

–ZIERBIDE E7

(1934). Beste azalpenik gabe dator aipatu do-kumentuan, eta guk zenbait heritarri entzundiogu ‘sorgin lekua’ zela eremu horixe, eta txi-ñerratxo esaten zitzaiola ‘sorgin’-ari herrikohizkeran. Bigarren osagaia, mu(i)no, bestaldeazaldua dugu dagoeneko.

NTM-n txurisoro ageri da, eta horiek dira be-re osagaiak, egungo burutzapenean bi osa-gaietako kontsonante dardarkaria galdu dela-rik eta txistukaria palatalizatu edo sabaikari-tu.Toponimo eratorriko bigarren osagaiak ‘ha-rrobi’-ari egiten dio erreferentzia, kaxkallu-aharri xehea baita herriko hizkeran, eta berebilakabidea ondorengoa litzateke: kaxkallu +-degi.

Ez da ageri NTM-n, eta Arañazko mapan un-cea dago jasorik. ‘Huntze’ landare igokariaizan ziteken adierazitakoa, baina ez dugu ustehorrela denik, herriko hizkeran berez –a bo-kalaz bukaturiko hitza baikenuke hauxe, on-doren asimilaturik bada ere, eta ez da –e-z bu-katurikoak bezala disimilatzen mugatzaileaeransterakoan: untze + -a > untze, aitte + -a >aitte, zume + -a > zume, ... eta ez *untzie, *ai-ttie, *zumie. Gainera, mapako burutzapenakere –e-z bukaturiko lexema baten aurreangaudela erakusten du, toponimo eratorriakbezala. Honetan, berriro, bere bigarren osa-gaian, ai > ei diptongo itxiera dugu.

Horrela jaso dute NTM-n, eta ez da ageri ezdokumentaturik, ez azaldurik. Lehen osagaia‘urdin’ izango genuke, eta bigarrenak bokalarteko kontsonante erorkorren bat galdu due-la ematen du, herskari belare ahostuna, g, se-guru aski.

NTM-n eta mapan zaldua. Nola burutzenden egungo hizkeran jakiteko, inesibo kasukomorfema singularra eranstsi besterik ez da be-har: Zalduben yondu neiz (Zalduan egonnaiz). Bestalde, toponimo eratorrian ikustenda zaldu dela lexema, eta badirudi ‘saltus’-etikdatorrela, hots, latineko jatorria izango luke.

Ez da ageri dokumentuetan. ZapatañenekueEtxarriko etxe baten izena dugu, zapatagine-nekoa izango lukeelarik bere jatorrian. Biga-rren osagaia aztertu dugu behin baino gehia-gotan.

Zearbide NTM-n, eta dokumentatua: zearbi-dea (1701-1705-1709-1730), ziarbidea (1719),ciarvidea (1893), ciarvide (1893), ciervide

Page 43: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

ETXARRI-ARANAZKO LEKU-IZENAK

[43] 483

–ZORROTONA C-D8

–ZUMEDEI F7

(1893), ciervidea (1893). Egun ere burutzapendisimilatua entzuten da, eta bere osagaiak ze-har + -bide dira, baina adierazpen mailan, ezdu ‘etorbide’-arena, ‘bihurgune’-dun bideabaizik.

Ez da ageri ez NTM-n, ez mapan. Urbasarai-no iristen den zuhaitz eta haitz edo malkorrikgabeko Barga muturrari esaten zaio. Higadu-rak bilduriko harri xehez estalia dagoen ere-muari esaten zaio horrela.

Hau ere ez da ageri aipatu dokumentuetan.Zuma + -degi dira bere osagaiak, eta asimila-zioa batetik eta bokal arteko herskariaren ga-lera bestetik, jasan ditu toponimo honek berebilakabidean.

BIBLIOGRAFIA

ARAÑAZ Elkarteko Mapa, 1882.BELASKO, Mikel: Diccionario etimológico de los nombres de los montes y ríos de Navarra, 2000. GORROTXATEGI, Mikel: EUDEL-ekiko hitzarmena dela eta euskaltzaindiaren toponimia lan-

taldearen plangintza, Euskera, XLIV, 1999-2, 911-919.KARASATORRE, Rafael: Barranca-Burunda, 1993. BB iruzkinetako aipamenetan.KARASATORRE et alii: Etxarri-Aranatzko euskara eta Arañaz elkarteko hiztegia, 1990.LIZUNDIA, J. L.: “Toponimoen ofizialtasunaz eta administrazio arteko aplikazio arazoez (I)”,

Euskera, XLIV, 1999-2, 907-910.MITXELENA, K.: Fonética Histórica Vasca, ASJU-ren gehigarriak, 1985.MITXELENA, K.: Orotariko Euskal Hiztegia.NAFARROAKO GOBERNUA: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza, 1991.NAFARROAKO GOBERNUA: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza VIII, 1992.NAFARROAKO GOBERNUA: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza XII, 1995. SALABERRI, Patxi: “Criterios para la normalización de la toponimia mayor de Navarra”, FLV,

79, 1998, 653-666.SALABERRI, Patxi: “Toponimia nagusia normalizatzeko irizpideak mintzagai”, Euskera, XLIV,

1999-2, 921-930.

LABURPENA

Artikulu honetan, Etxarri-Aranatzen gaur egun bizirik dirauten toponimoakjasotzeaz gain, haien dokumentazioaren berri eman eta, gehienen kasuan,jatorria edota esanahia ere azaltzen ahalegindu gara. Orain arte egin diren bil-keta eta azterketak kontuan izan ditugu, baina helburu nagusia, bai toponi-mo kopuruari nola transkripzioari dagokionez, egungo erabilerara lotzea edoatxikitzea izan da. Beraz, 2000. urteko Etxarri-Aranazko leku-izenen bildumaizango genuke esku artean duzuen hauxe; bilduma zehatz eta osoa, bestalde,bertan jaso diren burutzapenak, informatzaileenaz gain, herriko toponimian‘adituak’ diren beste hainbaten kontrastea ere izan baitute.

RESUMEN

En el presente artículo, además de recoger los topónimos en uso de Etxarri-Aranatz, nos hemos propuesto recoger la documentación referida al respecto,amén de explicar, en la mayoría de los casos, el origen y/o significado de los

Page 44: Etxarri-Aranazko leku-izenak · Etxarri-Aranazko leku-izenak JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN* L an hau egin ahal izateko, ezinbestekoa suertatu da herriko toponimian adituak diren hainbat

JOSÉ LUIS ERDOZIA MAULEÓN

484 [44]

mismos. Para ello, hemos contado con las diferentes recogidas y estudios delos topónimos realizados hasta ahora, pero el objetivo primordial, tanto en loreferente a la cantidad como a la transcripción de los mencionados topóni-mos, ha sido el de ceñirse a las formas en uso en la actualidad. Así pues, elpresente es un trabajo que recoge los nombres de lugar de Etxarri-Aranatz taly como se utilizan en el año 2000. No obstante, se trata de una recogida con-creta y completa, puesto que el conocimiento de los informantes se ha con-trastado con el de otros tantos ‘expertos’ de la localidad.

RÉSUMÉ

Nous avons voulu, dans l’article ci-présent, en plus de recueillir les topony-mes en usage d’Etxarri-Aranatz, recueillir la documentation se référant à cethème, pour expliquer, dans la plupart des cas, l’origine et/ou la significationde ces derniers. Pour cela, nous avons pu compter sur les différents recueils etétudes des toponymes réalisés jusqu’à ce jour, mais le principal objectif, tanten ce qui concerne la quantité que la transcription des toponymes mention-nés, fut celui de nous limiter aux formes en usage dans l’actualité. Ainsi donc,le travail ci-présent recueille les noms de lieu d’Etxarri-Aranatz, comme on lesutilise en l’an 2000. Cependant, il s’agit d’un recueil concret et complet, carles connaissances de ceux qui nous ont informés ont été contrastées avec ce-lles d’autres nombreux “experts” de la localité.

ABSTRACT

In addition to collecting the toponyms used in Etxarri-Aranatz, the aim ofthe present study was also to gather documentation about these and to ex-plain, in most cases, their origin and/or meaning. Although the different co-llections and studies of toponyms already carried out were used, the main ob-jective in terms of both the quantity and transcription of these was to try toreflect the forms now in use. The present study, therefore, collects the Etxa-rri-Aranatz’ place names and tries to explain how they are used in the year2000. This is, however, a collection which can be described as both specificand complete, given that the knowledge of the sources has been contrastedwith that of a great many other local “experts”.