B Atxagaren OLERKIAK

6
HAUTSI DA ANPHORA Hi hintzena bi arraia zaharren gurutzaketa galdu da, galdu haiz hautsi da ANPHORA eta mila ispilutan multiplikatua ez haiz azken irudi ezabatua baino ilunaz zipriztinatuz bekokia eta hausterrez laberintoaren harri txintxarretan zauritzen hire oin birjinak. (Hitzak: Bernardo Atxaga," Etiopia" 1978; Doinua: R.Ordorika) LIZARDI Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka eta gu ere hire zain geundela esan zioagu ez hitzela aspaldi azaldu etxetik eta belatzean eseri gaituk denok erlojuak janez baina mezularia bidali diagu Alosko torrea eskilara luzetan beleak uxatzen ote hintzen ikus zezan gero kanpaiak entzun dizkiagu zakurrak zaunkaka orduan sortu haiz bidetik balantzaka eta hirekin aurrez aurre jarri garenean zerraldo erori haiz gure oinetan eta gorpu gogor hintzen udazkenaren tronoan hertsi dizkiagu begiak adiosik ez eta goizaldean muxika hezur batetan sarturik o petit poete pirotekniarik gabe lurperatu haugu baratzan. (Hitzak: B. Atxaga “Etiopia” 1978. Doinua: M. Laboa) http://euskaltube.com/ play_audio.php?audio=129 EGUN FINLANDIAR BAT Egun finlandiar bat nahi nuke izan zurekin hizketan jarraitzeko zure hitzek on egiten didate lasaitu egiten naute barren-barrendik Paradisuaren gaia atera nizun ta zuk erantzun bai, paradisuaren fruitu eder asko daude baina infernua ere hantxe egon daiteke Egun finlandiar bat, egun

Transcript of B Atxagaren OLERKIAK

Page 1: B Atxagaren OLERKIAK

HAUTSI DA ANPHORA

Hi hintzenabi arraia zaharren gurutzaketagaldu da, galdu haizhautsi da ANPHORAeta mila ispilutan multiplikatuaez haizazken irudi ezabatua bainoilunaz zipriztinatuz bekokiaeta hausterrezlaberintoaren harri txintxarretanzauritzen hire oin birjinak.(Hitzak: Bernardo Atxaga," Etiopia" 1978; Doinua: R.Ordorika)

LIZARDI

Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezkaeta gu ere hire zain geundelaesan zioaguez hitzela aspaldi azalduetxetiketa belatzean eseri gaituk denokerlojuak janezbaina mezularia bidali diagu Alosko torreaeskilara luzetanbeleak uxatzenote hintzen ikus zezangero kanpaiak entzun dizkiaguzakurrak zaunkakaorduan sortu haiz bidetikbalantzakaeta hirekin aurrez aurre jarri gareneanzerraldo erori haiz gure oinetaneta gorpu gogor hintzenudazkenaren tronoanhertsi dizkiagu begiakadiosik ezeta goizaldeanmuxika hezur batetan sarturiko petit poetepirotekniarik gabe lurperatu haugubaratzan. (Hitzak: B. Atxaga “Etiopia” 1978. Doinua: M. Laboa)http://euskaltube.com/play_audio.php?audio=129

EGUN FINLANDIAR BAT

Egun finlandiar bat nahi nuke izanzurekin hizketan jarraitzekozure hitzek on egiten didate lasaitu egiten naute barren-barrendik

Paradisuaren gaia atera nizun ta zuk erantzun bai,paradisuaren fruitu eder asko daude baina infernua ere hantxe egon daiteke

Egun finlandiar bat, egun finlandiar luze-luze bat

Aldatu al liteke bizimoduaz erabat zenbat aldiz hasi liteke zerotikgaldera zailak ziren baina ez zuretzatzu nire laguna zara, maite zaitut

Mintzatu gara hamaika gauzataz mintzatu gara drogaz ansiedadeazmintzatu gara askatasun pertsonalaz libreak izan behar dugula libre! libre! libreak!

Egun finlandiar bat...

Finlandiako zerua udako aldeanbeti egoten da urdin, apal eta urdin ta eguzkiak laranja bat emoten duta ilargiak ere bai, laranja bat

Egun finlandiar bat nahi nuke izan zurekin hizketan jarraitzekozu nire laguna zara maite zaitut! maite zaitut!Egun finlandiar bat!

(Hitzak: Bernardo Atxaga," Nueva Etiopia" 1996; Doinua: Gari)

Page 2: B Atxagaren OLERKIAK

ASMAKIZUNA

Etxean eta bakarrik uzten dudan bakoitzean,berak, bi urteko umearen buruaz, paseatzera noala pentsatzen du,eta baita borroka egitera ere,adibidez parkera,adibidez ahate harroekinzalapartaka iturri ingurutan.Baina halere inork ez luke esangojuzku txarrerako joera duenik,berak ez baitaki ezer,esate baterako lanazesate baterako medikuetara,buruko minez dabilelako edo,joan beharra daukanaren kezketaz.

Ez dio heriotzari batere beldurrik,ez da arduratzen bonba edo poliziez,ez da larritzen, are eta gutxiago, nonbaitadibidez Espainianadibidez hogeigarren mende bukaeran,isiltasunez inguratuta daudenesterminiozko gartzelak direla eta.Baina halere, inork ez luke esango,bihotz gihartsukoa denikdardar batean jartzen baituteesate baterako petardoekesate baterako gazte batzukgorriz pintatutako porteriarantz edobere gainetik bidaltzen dituzten baloiek.

Eta jan, lehertu arte jango luke,haragia, gazta eta berriro haragiabere plateratik edo nire eskutiketa baita zabor poltsetatik ereadibidez Bilbon,adibidez eskale batekin lehian

hortzak patata azal artean sartuz.Baina halere, inork ez luke esangojatun baldarra denikinstantera galtzen baitu gogoaesate baterako zapuzten deneanesate baterako norbaitek hitz txar batinolako arrazoirik gabe edo,oihuka esaten dion bakoitzean.

Duela gutxi zahartu egin zengoizetik gauera, bapatean,eta galdu egin zuen bizitasunaeta baita estimazioa ereadibidez eder zaleenaadibidez aurreko garaietan,eskaileretan aurkitzen zutenean edo,agur egiten zioten auzoena.Baina halere, inork ez luke esangomunduak erabat ahaztu duenik,ni akordatu egiten bainaiz berarekinesate baterako gau batzuetanesate baterako autopistatik noalaeta gogoratu beste batzuk, jakintsuagoak edoberen semealabekin gogoratzen diren bezala.

(Hitzak: Bernardo Atxaga," Nueva Etiopia" 1996; Doinua: J. Muguruza)

HEGAL EGITEN

Page 3: B Atxagaren OLERKIAK

Neukan guzti zen amets bat, amets bat, beti egoten nintzen haren bizita zai (Bis) Ai! ene ama euriak eta baso ilunak seinalatzen zizkidanez ez, ez dira etorriko inoiz Etzazu holako ametsik egin ez Mantzo zihoan denbora niretzat lehioak jarrita euriari begira eta jendeak zion: "mutil horrek amets bat bakarrik dauka"

Baina egun bate esnatzerakoan txantxangorri bat ikusi nuen gelan ta gero beste beste bat eta beste bat inguratua nengoen ...

OH TXANTXANGORRIAK GELAKO SAPAIAN GELAKO SAPAIAN OH TXANTXANGORRIAK GELAKO SAPAIAN

Orain herritik mutil bat falta daez dago inor bere etxeko lehioanbaso ilunetan dabil hegaletantxantxangorriak bezalaOrain ba du bihotz nimino bateta bi hegal bi hegal euriz bustiakBularra du ere gorri kolorekoa etaeta txantxangorria da

TXANTXANGORRIA NAIZBASO ILUNETANBETE ZAIT AMETSABASO ILUNETANTXANTXANGORRIA NAIZBASO ILUNETANBETE ZAIT AMETSATXANTXANGORRIA NAIZTXANTXANGORRIA NAIZHEGAL EGITEN HEGAL EGITENHEGAL EGITEN

http://www.youtube.com/watch?v=JQoTSfMkS9g

TRIKUARENA

Esnatu da trikua habi hosto lehorrez egindakoan,

eta dakizkien hitz guztiak ekartzen ditu gogora;

gutxi gora behera, aditzak barne, hogeitazazpi hitz.

 Eta gero pentsatzen du: Amaitu da negua,

Ni trikua naiz, Bi sapelaitz gora dabiltza hegaletan;

Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,

Zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete?

Hor dago erreka, Hau da nire erresuma, Goseak nago.

Eta berriro dio: Hau da nire erresuma, Goseak nago,

Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,

Zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete?

 Ordea bertan gelditzen da bera ere hosto lehor balitz,

artean ez baita eguerdia baino, lege zahar batek

galerazi egiten baitizkio eguzkia, zerua eta sapelaitzak. 

Page 4: B Atxagaren OLERKIAK

Baina gaua dator, joan dira sapelaitzak, eta trikuak,

Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,

Erreka utzi eta mendiaren pendizari ekiten dio,

bere arantzetan seguru nola egon baitzitekeen

Gerlari bat bere eskutuaz, Espartan edo Corinton;

Eta bapatean, zeharkatu egiten du

belardiaren eta kamio berriaren arteko muga,

Zure eta nire denboran sartzen da pauso bakar batez;

Eta nola bere hiztegi unibertsala ez den

azkeneko zazpi mila uneotan berritu,

ez ditu ezagutzen gure automobilaren argiak,

ez da ohartzen bere heriotzaren hurbiltasunaz ere.

w1990

Musika: Ruper Ordorika (1995)

Jabier Muguruza (1996)

  © Bernardo Atxaga

 

http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00197.htm

http://www.susa-literatura.com/emailuak/etiopia/

http://www.youtube.com/watch?v=ihDHcKzCMGc

http://euskaltube.com/play_audio.php?audio=130

http://www.argia.com/multimedia/bideoa/bernardo-atxaga

http://www.atxaga.org/