Azaroak 25

6

Transcript of Azaroak 25

Page 1: Azaroak 25
Page 2: Azaroak 25

Azaroak 25A 2012ko azaroaren 23a, barikua anboto2

Page 3: Azaroak 25

anboto 2012ko azaroaren 23a, barikua AAzaroak 25 3

ZALDIBAR

DURANGO

“No lloréis, lo que tenéis que haceres no olvidarnos” liburua aurkez-tuko du Maria Gonzalez Gorosa-rri kazetariak, gaur, 18:00etan libu-rutegi zaharrean. Liburu honetan,Gonzalezek Saturrarango kartze-lan 1938tik1944ra egondako ema-kumeen testigantzak jaso ditu,Edu Barinaga Baleuko ekoiztetxe-

ko arduradunarekin batera. Kaze-tariaren esanetan, “memoria his-torikoari buruz berba egiterakoanbatailak, fusilatuak, gerlariak...aipatzen dira, eta gutxitan egitenda berba emakumeei buruz.Proiektu hau guztia emakumearenikuspuntutik eginda dago. Emaku-

meen figura aldarrikatu gura dugu;emakume izateagatik bakarrikzigor berezia jaso zutelako ema-kumeek”.

Ondoren, liburuko testigan-tzetan oinarrituta, Mikel Ruedakzuzendu eta Baleukok ekoitzita-koIzarren Argia filma proiektatu-ko dute. Egileen berbatan, “filma-ren helburua Saturrarango kartze-l a n g e r t a t u t a k o a re n e g i agizarteratu, eta oroimen histori-koa berreskuratzeko bidean, gurealetxoa ipintzea izan da. Gureesparrua da eta jende askorenga-na ailegatzeko aukera eskaintzenduenez, zinema hautatu dugubitarteko”.

Asteburuko egitarauaZapatuan emakume gazteei zuzen-dutako biodantza ikastaroa eskai-niko dute, 11:00etatik aurrera.Gaueko 22:00etan, berriz, La mujersola y ¿sexo? gracias por no despre-ciar antzezlana taularatuko dute.

Domekan, 12:00etan kon-tzentrazio deitu dute Lehendaka-ri Agirre parkean. Ekitaldia ema-kumeen aurkako indarkeriarenkontrako idatzia irakurriko dute.

Domekan, 12:00etan,kontzentrazioa deitu duteLehendakari Agirre parkean

Zapatuan emakume gazteeizuzendutako biodantzaikastaroa eskainiko dute

Saturrarangoemakumeen kartzelaberbagai izango duteGonzalezek Saturrarango emakumeei buruzkohitzaldia emango du; ondoren filma eskainiko dute

Izarren Argia filmeko argazkia.

Kontzentrazioa etamanifestazioa generoindarkeria salatzekoGaur udaletxeko plazan batuko dira; domekan,manifestazioa abiatuko dute Andra Mariatik

Azaroaren 25aren harira antolatu-tako ekimenak gaur bertan hasi-ko dira. Durangoko Udalak etaBerdintasunerako Udal Kontsei-luak kontzentrazioa deitu dutegaur, 13:00etan, udaletxeko plazan,eta herritar guztiei bertaratzeko deiegiten diete. Domekan, 13:00etan,udalak eta Durangoko PlataformaFeministak antolatuta, manifesta-zioa irtengo da Andra Maritik.

Durangoko Andraguneakantolatuta, Itziar Ziga idazle etafeminista errenteriarrak Sin mi nosoy nada; del amor y sus violen-cias izeneko berbaldia eskainikodu datorren martitzean, 19:30ean,Pinondo Etxean. Maitasuna, bio-lentzia, eta norberaren jabekun-

tzaren garrantzia izango dira ber-baldian jorratuko dituen gaieta-ko batzuk.

Eguaztenean, errefuxiatueilaguntzeko ACNUR Euskal Batzor-deko eta CEAR Euskadiko ordez-

kariek genero arrazoiengatik ger-tatzen diren jazarpenen gaineanjardungo dute Pinondo Etxean.Msilale Wanawake: Mujeres deKiru Sur caminando izenekohitzaldi-dokumentala eskainikodute, 18:30ean. Ekimena Duran-goko Gizarte Ekintzak eta Immi-grazio Batzordeak antolatu dute.

Azkenik, zapatuan Gasteizenegingo den Beldur Barik ekimene-ko topaketa erraldoira joateko deiaere egin dute.

Genero arrazoiengatikgertatutako jazarpenak izangodituzte berbagai, eguaztenean

Gaur, kontzentrazioa egingodute 13:00etan Durangon,udaletxeko plazan

Page 4: Azaroak 25

Azaroak 25A 2012ko azaroaren 23a, barikua anboto4

ELORRIO

Emakumea etagizona, paperakaldatutaElorrioko Institutuko talde batek Beldur Bariksariketan egindako lana bozkatuenetakoa izan da

Sortzailez betetako institu-tua da Elorriokoa. Iaz Biz-kaiko ideien lehiaketan

ikasle talde bat gailendu zen; artis-ta gazteen Izarren Distira Korleo-ne elorriarrek irabazi zuten; eta Bel-dur Barik sariketan aurreneko pos-tuetan dabiltza. June Graña eta XabiMalaxetxebarria ikasleek eta Iñi-go Sourrouille irakasleak bideo bataurkeztu dute Beldur Barik lehia-ketan, eta hamar bozkatuenenartean geratu dira. Gainera, orain-dik sariren bat irabazteko aukeradaukate. Zer nahiago? deitzen daeuren lana. Hamabost urteko gaz-

teak dira Graña eta Malaxetxeba-rria, eta DBHko laugarren mailandabiltza.

Ez dute egun batetik bestera-ko lana egin. Gainera, hasiera bate-ko asmoa ez ei zen lehiaketara aur-keztea. Malaxetxebarriak dio, due-la urtebete hasi zirela bideoaegiten, eta gero Sourrouilleri otuzitzaiola sariketara aurkeztea.Orduan, bideoa apur bat molda-tu zuten.

“Norbera, norberarena da”Istorioaren oinarria liburu batetikhartu ei zuten. Gizon batek begiakemateko eskatzen dio emakumea-ri hasieran. Gero, beste gorputz atalbatzuk eskatzen dizkio: besoa,hanka, belarria... Azkenean bur-muina eskatzen dio. Gizonak,eskuekin burmuina hartu eta jolas-tu egiten du amaiera aldera. Sou-rrouillek lanaren ideia azaldu du:“Norbera norberarena da, ez bes-te inorena”. Batez ere edizioazarduratu da Sourrouille. Irakas-leak esan du, bideoak egitera ohi-

du, eta Malaxetxebarriak emaku-mearena. Genero aldaketaz galde-tuta, honako arrazoi hau eman duMalaxetxebarriak: “Mutil batek,emakumeak zelako sentimenduakdauzkan jakiteko eta alderantziz”.

tuta daudela, baina umore kutsu-koak, batik bat. Horrelako gai seriobat lantzen zuten lehenengo aldiaizan da. Ikasle bien maila ona azpi-marratu gura izan du irakasleak.Bideoan, Grañak gizonarena egin

Bozkatuenen artean geratudira; oraindik sariren batirabazteko aukera daukate

Sourrouille, ideiaz:“Norbera norberarena da, ez beste inorena”

Horrelako gai serio batlantzen zuten lehenengo aldia izan da

Page 5: Azaroak 25

anboto 2012ko azaroaren 23a, barikua AAzaroak 25 5

BERRIZ

Indarkeria sexistariburuz jardungo duteGaztetxeko tailerreanNo estas sola, Sara filmagaz hasiko da, udalakazaroaren 25erako antolatu duen egitaraua

Berrizko kultur etxea eta Urtiagaplaza izango dira domekan, ema-kumeen aurkako biolentziarenkontrako jarrera adieraziko dutenberriztarren elkargune nagusiak.Hamahiru urtetik gorakoentzakogomendaturiko film baten emanal-diak zabalduko du egitaraua: Noestas sola, Sara emango dute,12:00etan, Berrizko kultur etxean.

Egiazko istorio batean oina-rriturikoa da filma, eta tratu txa-rrak jasan dituen 23 urteko ema-kumearen azalean dihardu AmaiaSalamanca aktoreak film horretan.Terapia psikologikoari esker, berehistoriari buruz berba egitea lor-tuko du protagonistak.

Film emanaldi horren ostean,DBHko ikasleek Beldur Barik lehia-ketara aurkezturiko ikusentzu-nezkoaren emanaldia egingo dute,

13:10ean, kultur etxean. BeldurBarik “komiki mundialaren” era-kusketa ere egingo dute.

Urtiaga plazan kontzentra-zioan batuko dira ondoren berriz-tarrak, 13:30ean, Emakumeenga-nako indarkeriari ez! lemapean.

Gaztetxean, sustraietaraGoazen sustraietara goiburuagaz,genero sistemei, harreman motei,maitatzeko moduei, nortasun erai-kuntzari eta beste hainbat gairiburuz gogoeta egingo dute, Hilte-gixe Gaztetxean, domekan. Indar-keria sexista identifikatu eta horriaurre egiteko baliabideak landu-ko dituzte parte-hartzaileek. Goi-zeko 11:00etan hasiko da tailerra-ren lehenengo partea, eta elkarre-kin bazkaldu ostean, 15:00etanekingo diote bigarren parteari.

Bestetik, etxeko leihoetanpuntu morea ipiniz, emakumeenaurkako biolentziaren kontrakojarrera adieraztera gonbidatu dituudalak berriztarrak. Udaletxean,kultur etxean edo kiroldegianeskuratu daiteke.

DBHko ikasleek Beldur Bariklehiaketara aurkezturiko lanaere izango da ikusgai

Grañak azaldu du, beretzako gau-za berria izan dela gizonaren pape-ra egitea: “Iaz ere egin genituenbideo batzuk Iñigogaz, baina betiegiten nuen emakumearena”. Adi-bidez, ahotsa aldatzea asko kos-tatu zaio, bere iritziz.

Bideoan islatu gura izan dutenmezuaz berba egin du Malaxetxe-barriak: “Emakumeek eta gizonekeskubide eta betebehar berdinakeduki behar dituzte”.

Zaletasuna, ikasgaietatikInstitutuan bideo-antzerkia, deko-razioa eta edizioa ikasi ahal dituz-te gazteek, aukerako ikasgaietandauzkate-eta. “Pena da iazko ikas-turtean bakarrik eduki izana”, esandu Grañak. Hortik datorkie gaztebi hauei antzezpenerako zaletasu-na, eta antza denez, hemendikaurrera ere jarraituko dute. Grañakdio segitu gura duela, baina zailadela antzeztea. Malaxetxebarriakkobentzituta aitortu du bere bizi-moduan zati garrantzitsu bat izan-go dela, akaso ikasketak ere hor-tik bideratzeraino.

Bihar Beldur Barik topaketa-ra joango dira, eta badaukate sari-ren bat ekartzeko esperantza. Bai-na, Sourrouilleren berbetan, “sariajada lortu dugu”.

Bideoan, Grañak gizonarenaegin du, eta Malaxetxebarriakemakumearena

Institutuan bideo-antzerkia,dekorazioa eta edizioa ikasiahal dituzte gazteek

Beldur Barik topaketa egingodute bihar, GasteizenGazteek gaiari buruz pentsatzea gura dute Beldur Barik-en eratzaileek

Beldur Barik egitasmoa duela hiruurte sortu zen, lehiaketa bainoprozesu bat izateko helburuagaz.Modu horretan, gazteek gaiariburuz pentsatzea gura zuten. Biharkongresua egingo dute Gastei-zen, Artium museoan. Arratsalde-ko 16:15ean hasiko da, azaldudutenez.

Udal mailako Berdinsareanlan egiten duten berdintasun tek-nikariek honako datu hauek ira-kurri zituzten: EAEko salaketen%42, 32 urtetik beherako emaku-meenak izan ziren. “Bikote espa-rruko tratu txarrez gainera, indar-keria sexistak hamaika aurpegiditu, eta neskek alderdi askotanpairatzen dute, askotan oharka-

bean: kalean, klasean, gauean etafamilian, alegia”. Hortik etorri zenideia. Gainera, Beldur Barik jarre-ra zabaldu gura dute: berdinta-sunaren aldeko eta indarkeriasexistaren kontrako konpromi-soa.

Egitasmoa duela hiruurte sortu zen, prozesuizateko helburuagaz

Prozesua behar batierantzuteko ipini zutenmartxan

BELDUR BARIK JARRERA

Page 6: Azaroak 25

Azaroak 25A 2012ko azaroaren 23a, barikua anboto6

“Maitasun erromantikoaren ideia gainditu beharko genuke“Sin mí no soy nada, del amor y sus violencias hitzaldia eskainiko du Itziar Ziga idazle feministak, azaroaren 27an, Pinondon.

BBiikkoottee hhaarrrreemmaann hheetteerroossee--xxuuaalleettaann bbootteerree hhaarrrreemmaa--nnaakk eeggoonn iizzaann ddiirraa bbeellaauu--

nnaallddiizz bbeellaauunnaallddii.. JJeennddaarrtteeaanngguuzzttiizz eerrrroottuuttaa ddaauuddeenn jjaarrrreerraabbaattzzuurrii bbuurruuzz bbeerrbbaa eeggiinnggoo dduuIIttzziiaarr ZZiiggaakk,, ddaattoorrrreenn mmaarrttiittzzeenneeaannPPiinnoonnddoonn eesskkaaiinniikkoo dduueenn hhiittzzaall--ddiiaann.. MMaaiittaassuunn eerrrroommaannttiikkooaazz,,ggiizzoonn eettaa eemmaakkuummeeeenn rroolleezz eettaaiinnddaarrkkeerriiaa mmaattxxiissttaarreenn aauurrrreeaannffeemmiinniissmmooaakk eesskkaaiinnttzzeenn ddiittuueenniirrtteennbbiiddeeeezz hhiittzz eeggiinnggoo dduu..

Maitasuna eta haren indarke-riak... Menpekotasunen gaineanberba egingo duzu?Maitasun erromantikoaren ideiagainditzeko premia handia dau-kagu. Bikote heterosexualarenmarkoan, maitasun erromanti-koa itxaroteko hezi gaituzte ema-kumeak, eta benetan bizi dene-tik hurrun dago hori. Beti dauka-gu bera aldatuko den itxaropena,maitasunaren boterean sinistendugu, eta pentsatzen dugu guremaitasunak lortuko duela harre-manak aurrera egitea. Horrelako-rik barik, arinago ikusiko genituz-ke indarkeria eta mespretxuak,eta egoera horietatik irtetea erra-zagoa izango litzateke.

Barneratuta dauden jarrerak aldira?Indarkeria matxista guztiz estruk-

turala da. Egia da edozein ema-kumek edo gizonek hartu dezakee-la bere harremanean abusuzkojarrera, baina oso desberdina dajendarteak babesten bazaitu, etahori gizonei pasatzen zaie baka-rrik. Etxean ikusi ditugun harre-manetan, inguruan, zineman, tele-bistan... Idealizatuta dago emaku-meen sumisioa. Rol pasiboa izatendute harremanean, bestearenzaintzara begirakoa. Gizonek rolaktiboa jasotzen dute euren erre-ferentzietatik, erabakiak hartzekoaeta zainduak izatekoa. Hori bera,gureganako biolentzia da. Ez digu-te uzten guk gura dugun kartekinjolasten, erabaki gura duguna egi-teko aktibo izaten.

Zer pauso eman behar dira jarre-ra horiek aldatzeko?Feminismoa da giltza, zalantzabarik. Jarrera aldaketarako kon-tzientzia hartu behar dugu, ema-kume eta gizonek. Feminismoaemakumeok garatu dugu, bainabeti hartzen ditugu pozik borro-ka honetara gehitzen diren gizo-nak. Sistema zalantzan jartzekopremia dago, eta indarkeriarenkontrako legeak eta beste neurribatzuk ez dute hori egiten; ada-bakiak ipintzen dituzte. Birplan-teatu egin behar dugu maitemin-tzen garen modua, idealizatu direnbikote motak...

Zelakoak izan behar dira harre-man osasuntsuak?Bi pertsonak egoera onean egonbehar dira, benetan gura dutenaeta behar dutena negoziatzekomoduan. Harremaneko erabakiakbi pertsonen araberakoak izanbehar dira, ez batek esaten due-naren ingurukoak. Emakumeaketa gizonak inozoak gara. Inork ezdu gura harreman batean gutxie-tsia sentitzea; beste gauza bat da,jendarte egitura batek horrelakogauzak bultzatzea. Adibidez, nire-tzako, izugarria da zure bikoteki-deari harreman sexual kopuru bateman behar diozula pentsatzea,harekin konplitu beharra eduki-tzea. Gure amei askotan entzunizan diegu hori esaten. Benetandesiatu barik, gizartean oso onar-tuta dago bikotekideari orgasmokopuru bat eskaini behar diogu-la pentsatzea. Hori ezin da nahi-taezkoa izan.

Jende askok pentsatu dezake gauregun aukera berdintasunadagoela, eta horiek kontuokaspaldikoak direla.Sistemak mugimendu feministaklortutako aldaketak bere egitenditu, eta aurrerapen txiki bat egondela ematen duenean, dena alda-tu dela esaten du. Indarkeriamatxistaren aurrean, adibidez,feministek egindako lanari esker,

neurri batzuk hartu dituzte, etajada ez dela zertan borrokatu esa-ten dute; lortu dela jendarte pare-kide bat. Analisi kritiko bat eginezgero, leku guztietan ikusten ditu-zu diskriminazio egoerak. Estatis-tikei begiratuta, argi ikusten daemakumeok gizonek baino gutxia-go kobratzen dugula oraindik ere.Sistema hobetzen dabilela-eta,lasaitzeko esaten digute, ez jarrai-tzeko borrokan. Baina beno, ezdugu kasurik egin, eta borrokanjarraituko dugu beti.

Itxaropentsu?Badago tximino espezie bat lilu-ratu egiten nauena. Geneetan giza-kien oso antzerakoak dira. Tximi-no hauek gatazkak enpatiagaz etasexuagaz konpontzen dituzte, osodibertigarria da. Lehenago, baina,ez ziren horrelakoak; arrek emeakmenpean hartzen zituzten. Arbo-letan gora ibiltzeaz gainera, tximi-no hauek lurrean ere ibiltzen dira.Horri esker, ar batek eme bat era-sotu nahi zuen bakoitzean, emeakdefendatzen hasi ziren, biribileanipinita. Orain ez dago horrelakoindarkeriarik euren artean. Arlohorretan, gu baino aurreratuagodaude. Itxaropentsua iruditzenzait elkartu eta defendatzen gare-nean gizarteko joerak eta paradig-ma bera ere aldatu daitekeela pen-tsatzea. A.U.

“Harremanekoerabakiak bi pertsonen

araberakoak izanbehar dira”

“Indarkeria matxistaguztiz estrukturala da;

idealizatuta dagoemakumeen sumisioa”

“Sistema hobetzendabilela-eta, lasai

egoteko esaten digute;ez jarraitzeko borrokan”

Itziar Ziga•

Feminista eta idazlea

Errenteriarra da. Bartzelonanbizi da azken urteotan