Avip Priatna abesbatzako zuzendaria txapela jantzita ... · tsolariek hiru bertso botatzeko gaia....

8
Resonanz taldeko haurrak, garaile 49. Tolosako Abesbatza Lehiaketaren sari nagusia Indonesiako Resonanz haur abesbatzak irabazi du eta baita entzuleen saria ere. Avip Priatna zuzendariak jantzi du txapela, iaz Batavia Madrigal Singers-ekin egin bezala // 4-5 Avip Priatna abesbatzako zuzendaria txapela jantzita, Resonanz haur abesbatzako haurrak alboan dituela. ASIER IMAZ Altunak dena emango du finalean, Olaizola kanporatu eta gero Lau t’erdiko finalerdiko partidan 12 tantotan utzi zuen goizuetarra amezketarrak; finala Urrutikoetxearen aurka jokatuko du Bilbon // 6 Jokin Altuna amezketarra, goizuetar pilotariari aurrea hartuta. A. IMAZ Beñat Iguaran txapelketatik kanpo geratu da Maule-Lextarren jokatu zen saioan seigarren sailkatu zen amasarra, 604 puntu lortuta // 3 ASTEARTEA 2017/11/07 5. urtea, 764. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Transcript of Avip Priatna abesbatzako zuzendaria txapela jantzita ... · tsolariek hiru bertso botatzeko gaia....

Page 1: Avip Priatna abesbatzako zuzendaria txapela jantzita ... · tsolariek hiru bertso botatzeko gaia. Iguaranek Orioko arraunla-riaren paperetik kantatu zuen, bertsoaldi txukuna osatuz.

Resonanz taldekohaurrak, garaile49. Tolosako Abesbatza Lehiaketaren sari nagusia Indonesiako Resonanz haurabesbatzak irabazi du eta baita entzuleen saria ere. Avip Priatna zuzendariakjantzi du txapela, iaz Batavia Madrigal Singers-ekin egin bezala //4-5

Avip Priatna abesbatzako zuzendaria txapela jantzita, Resonanz haur abesbatzako haurrak alboan dituela. ASIER IMAZ

Altunak dena emangodu finalean, Olaizolakanporatu eta geroLau t’erdiko finalerdiko partidan 12 tantotanutzi zuen goizuetarra amezketarrak; finalaUrrutikoetxearen aurka jokatuko du Bilbon //6 Jokin Altuna amezketarra, goizuetar pilotariari aurrea hartuta. A. IMAZ

Beñat Iguarantxapelketatikkanpo geratu daMaule-Lextarren jokatuzen saioan seigarrensailkatu zen amasarra, 604 puntu lortuta //3

ASTEARTEA2017/11/07 5. urtea, 764. zenbakia107.6 fmwww.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Page 2: Avip Priatna abesbatzako zuzendaria txapela jantzita ... · tsolariek hiru bertso botatzeko gaia. Iguaranek Orioko arraunla-riaren paperetik kantatu zuen, bertsoaldi txukuna osatuz.

02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2017ko azaroaren 7a

Lan eskaintzak

Bulegoko langilea.Logikaline enpre-sak lanaldi osoko lanpostu bat eskain-tzen du, Abaltzisketan. Office, meka-nografia, euskara eta gaztelera men-peratzea beharrezkoa. Bidali

curriculuma [email protected] taberna batekzerbitzaria behar du astean 16 orduzlan egiteko. Bidali curriculuma [email protected].

IRAGARKI LABURRAK

IKUSTEKOA ETA SARITZEKOABerastegiko Azoka Berezia hartu zuen igandeak, Kultur Ha-mabostaldia biribilduz. Antolatzaileek azpimarratu zutenez,hitzordua gero eta jendetsuago bilakatzen ari da, eta ez da gu-txiagorako: postu eta produktu eskaintzarekin batera, azokabereziko sari banaketak jakin-min handia pizten du beraste-giarren artean. JOSU ARTUTXA

JAKIAK PANPINTopic zentroak barazki eta txotxongilo tailerra antolatuzuen, beste behin, haur eta gaztetxoekin. Tolosako Azokare-kin elkarlanean, garaiko produktuen ezagutza sustatzea daegitasmoaren jomuga. ASIER IMAZ

BERTAKOA, BERTAKOEK, BERTAKOENTZATAmezketan Azoka Berezia izan zen, joan den igandean, kultur asteko egitarauaren barruan.Garaiko produktuak izan ziren nagusi, baina azokari bestelako koloreak oparitu zizkieten ar-tisauen lanek ere. Horrela, eguraldi kaskarrari aurre egin eta amezketarrek jakin-minez bisi-tatu zituzten herriko postuak. Aurten, gainera, berrikuntza moduan, kantu jira batek girotuzuen azoka berezia, eguerdi bueltan. JOSU ARTUTXA

AFARI TENTAGARRIENAREN BILALizartzarrek ekin diote Gabonetako jaki eta otorduak antolatzeari. Izan ere, Gabonetako afa-riak prestatzeko ikastaroarekin hasi ziren, joan den larunbatean. Javi Rivero sukaldari billa-bonatarra izango da ikastaroaren arduraduna, eta hiru saio osatuko dituzte, guztira. Joanden larunbatean sarrerako platerak jorratu zituzten, eta bigarren platerak eta azkeburukoakhizpide izango dituzte datorren saioetan. ASIER IMAZ

Page 3: Avip Priatna abesbatzako zuzendaria txapela jantzita ... · tsolariek hiru bertso botatzeko gaia. Iguaranek Orioko arraunla-riaren paperetik kantatu zuen, bertsoaldi txukuna osatuz.

Beñat Iguaranez da bigarrenitzulian arikoLarunbatean Maule-Lextarren jokatuzen finalaurrekoan 604 puntu batuzituen amasarrak, eta honenbestez,agur esango dio Txapelketa Nagusiari

Jon Miranda Maule

Larunbatean 1.180 lagunen au-rrean Maule-Lextarreko OrorenaJai Alain kantatu zuen BeñatIguaranek, Txapelketa Nagusikohirugarren finalaurrekoan. Ofi-ziotan ez zen nahi bezain sueltoibili amasarra eta erosoago arituzen bakarkakoetan, bereziki kar-tzelan. «Zure ibilbideko unerikonenean zaude. Zure jarduna uz-tea erabaki duzu» izan zuten ber-tsolariek hiru bertso botatzekogaia. Iguaranek Orioko arraunla-riaren paperetik kantatu zuen,bertsoaldi txukuna osatuz. Ho-rrela errematatu zuen bakarkakolana: «Donostiako banderak ezdu guretzat gutxi balio / ta aur-tenguan lortua degu, gure pa-troia medio / hainbeste urte kos-

tatu arren, ez nau gustora, dedio!/ Nahiz eta hemen badagoennahiko festa eta jolgorio / uzteranoa aurtengo hontan, esan be-har det serio / eman didazunguztiagatik, eskerrik asko Orio».Honenbestez, 604 puntu emanzizkion epaimahaiak eta ezinizango du bigarren itzulian kan-tatu.Mauleko finalaurrekoa, aurre-

ko biak baino hotzago joan zeneta ez zen goia jo zuen bertsoal-dirik izan. Beñat Gaztelumendiaritu zen erregularren eta akatsnabarmenik egin gabe osatuzuen saioa. Horri eskerrak batuzituen 694,5 puntu.Printzak utzi zituzten Julio So-

tok eta Nerea Ibarzabalek, etahurrenez hurrenez, 668,5 eta 663puntu eskuratuta bigarren eta

Beñat Iguaranek Maule-Lextarren agurra kantatu zueneko unea. A. ELOSEGI / XDZ

BTN17 TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2017ko azaroaren 7a

MAULEKO SAILKAPENABeñat Gaztelumendi 694,5 puntuJulio Soto 668,5 puntuNerea Ibarzabal 663 puntuEtxahun Lekue 656,5 puntuNerea Elustondo 637,5 puntu Beñat Iguaran 604 puntu

SAILKAPEN OROKORRA

Maialen Lujanbio 750 puntu*Sustrai Colina 705,5 puntu*Aitor Sarriegi 705 puntuIgor Elortza 703 puntuBeñat Gaztelumendi 694,5 puntu*Agin Laburu 690 puntuJon Martin 671 puntuJone Uria 669 puntuJulio Soto 668,5 puntuUnai Agirre 667,5 puntuNerea Ibarzabal 663 puntuEtxahun Lekue 656,5 puntuAlaia Martin 651 puntuNerea Elustondo 637,5 puntuMaddalen Arzallus 634,5 puntuAimar Karrika 605 puntuBeñat Iguaran 604 puntuNahikari Gabilondo 600 puntu

*Zuzenean bigarren itzulira sailkatutakoak

Epela

M auleko euri eraun-tsi eta hotzetikihesi saio bero-bero bat desio ge-nuen Ororena pi-

lotalekura hurbildu ginen ber-tsozaleok. Halaxe sartu ginen;aterkiak astinduz eta kokotsamakurtuta, uzkur, hotzez. Etaatera epel. Nahi eta espero bainosaio epelagoa joan zelako. Fabo-rito ziren bertsolariek ez zutenberen egunik onena izan, eta

inor lurrean narras ibili ez zenarren, inork ez zuen lortu goia joeta tenperatura guztiz igotzerik.Epel aritu zen Beñat Iguaran

ere. Agurrean jendea harritunahi zuela esan zuen eta hareninguruan ibiltzen garenok bada-kigu baduela horretarako gaita-suna, baina ez zuen lortu beremaila ematerik eta berak ere epelsamar utzi gintuen sorpresatxo-aren desiraz joan ginen hurbile-nekoenak. Zortziko handian duela hamar

urte okupatu zituzten lur saileannekazari lanetan ziharduten bilagunen paperean aritu ziren,udaletxeak ordea, lur haietatikjoateko agindua eman zien.Etxahunek hasi zuen ofizioa etahark hartu zuen bertsotarako ja-rrerarik errazena: etsipena.Beñatek, jarrera positiboago bathartu eta elkarrizketa bat sortzensaiatu zen arren, ezin izan zuen

lana berea duen freskotasunezosatu.Zortziko txikian ere ezinean

ibili zen Gaztelumendirekin.Iguaran tabernaria zen eta Gaz-telumendi aldiro abesti bera es-katzera hurbiltzen zitzaion beze-roa. Ofizioa ondo hasi bazuenere ezin izan zituen ohikoak di-tuen umorea eta erantzun zorro-tza erakutsi.Puntu erantzunetan lehen

biak ondo erantzun zituen, bai-na hirugarrenak ihes egin zion.Seiko motzean sexu gehiegike-riak jasan zituzten aktoreen pa-peretik aritu ziren Beñat eta Ju-lio Soto. Soto erasotzailea sala-tzearen alde zegoen, Beñateknahiago zituen gauzak bere ho-rretan utzi. Gai eta jarrera zailaktokatu zitzaizkion, baina jakinzuen ofiziotik nahiko airoso ate-ratzen. Kartzelakoa izan zen Beñaten

OholtzapetikUnai Mendizabal

hirugarren sailkatu ziren. Fina-laurrekoen bigarren itzulira pa-sako dira biak eta Etxahun Le-kuek ere izan ditzake aukerak,656,5 puntu eskuratu baitzituenlarunbatean Maulen.Atzerago sailkatu zen Nerea

Elustondo eta ofiziotan mailaeman zuen arren 637,5 punture-kin zailagoa izango du bigarrenitzulira sailkatzea. Iguaranek ereaukerak galdu ditu eta Agur Xi-berua doinuarekin agurreankantatu bezala txapelketarentrenetik jaitsi da.

LEHEN ITZULIKO AZKEN SAIOAHonenbestez, argitzen ari dazein 18 bertsolari pasako diren fi-nalaurrekoen bigarren itzulira.Postua ziurtatuta dute SustraiColinak, Maialen Lujanbiok eta

Beñat Gaztelumendik; Lehenaketa azkenak, Amurrion kantatu-ko dute eta hernaniarrak Doni-bane Lohitzunen. Finalaurrekoen lehen itzuliko

azkeneko saioa, igandean, aza-roaren 12an jokatuko da Duran-gon eta han Tolosaldeko bi or-dezkari izango dira: Aitor Men-diluze eta Oihana Iguaran.Beraiekin batera oholtza gaineraigoko dira Iñaki Apalategi, JonMaia, Miren Amuriza eta MirenArtetxe. 17:00etan hasiko dasaioa Landako gunean.Bihar, (H)ari naizela irratsaio-

an, Maule-Lextarreko saiokobertsoaldiak errepasatzen arikoda Beñat Iguaran, 20:00etatikaurrera. Saioa errepikatuta en-tzun ahal izango da, larunbate-an, 14:00etan.

AZAROAK 12, IGANDEA17:00. Durangoko Landako gunean.Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran,Iñaki Apalategi, Miren Amuriza, JonMaia eta Miren Artetxe ariko dira le-hen itzuliko azken finalaurrekoan.

*Igandean jakingo da zein 18 pasako diren bigarren itzulira

ariketarik onena. Halaxe zioengaiak: «Zure ibilbideko unerikonenean zaude. Zure jarduna uz-tea erabaki duzu». Bere estiloan,sinple eta txukun Orioko arraun-lari baten lekutik kantatu zuen,Kontxako bandera irabazi ondo-

ren arrauna uztea erabaki duenkirolari baten paperean jarri zen. Amaieran esandakoa, epel eta

gehiago egin zezaketenaren sen-tsazioa. Baina bertsoa hori da,batean goian eta bestean behe-an.

Page 4: Avip Priatna abesbatzako zuzendaria txapela jantzita ... · tsolariek hiru bertso botatzeko gaia. Iguaranek Orioko arraunla-riaren paperetik kantatu zuen, bertsoaldi txukuna osatuz.

Txapela iazko burura joan daIndonesiako Resonanz haur abesbatzak irabazi du sari nagusia. Avip Priatna zuzendariakjantzi zuen txapela, pasa den urtean Batavia Madrigal Singers-ekin egin bezala.

Erredakzioa Tolosa

Iaz Batavia Madrigal Singers hel-duen taldeak lortu zuen Abesba-tza Lehiaketako sari nagusia etaaurten, Resonanz haur abesba-tzak. Bi talde eta zuzendari baka-rra; Avip Priatna indonesiarra.The Resonanz Children’s

Choirrek sari nagusia eskuratudu Tolosako 49. AbesbatzaLehiaketan eta baita entzuleekbanatzen duten saria ere. Larun-bat goizean abestu zuten, bestebost parte hartzaileekin batera,eta txalo zaparradarik nabarme-

nena jaso zuten, batez ere DavidAzurza tolosarraren IhauteriHabanerak abesterakoan. Abes-tu eta dantzatu, koreografiak eretxalotuak izan baitziren. 2018. urtean Esloveniako Ma-

ribor hirian izango da EuropakoAbesbatzen Sari Nagusia eta ber-tan egongo dira ere indonesia-rrak. Ganbera abesbatzetako polifo-

nia eta folklore sailetan Eslove-niako Ljubljana kontserbatorioaeta Letoniako Mixed Choir Mas-ka izan ziren irabazleak, hurre-nez hurren.

Avip Priatna abesbatza zuzendaria 49. Abesbatza Lehiaketako sari nagusia eskuan, Resonanz haur abesbatzako kideen txalo artean. A. IMAZ

04 TOLOSA 49. ABESBATZA LEHIAKETA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2017ko azaroaren 7a

SARIDUNEN ZERRENDAEuskal abesti baten interpretazioa

Female Chamber Choir Carnice(Eslovenia), Idoia AzurmendirenItsasoa ari zaitabestiarengatik.

Haur abesbatzak

Lehen saria.The Resonanz Chil-dren’s Choir (Indonesia).Bigarren saria.Saint Angela Choir(Indonesia). Hirugarren saria.The Girl’s Choir Of The Old Town Music House (Estonia).

Ganbera Abestzak, polifoniak

Lehen saria. Ljubjana kontserbato-rioa (Eslovenia).Bigarren saria.Mixed Choir Maska(Letonia).Hirugarren saria.Female ChamberChoir Carnice (Eslovenia).

Ganbera Abestzak, folklorea

Lehen saria.Mixed Choir Maska(Letonia).Bigarren saria.Ljubljana kontserba-torioa (Eslovenia) eta Kvindelige

Studenters Sanforening (Norvegia).Hirugarren saria.Female ChamberChoir Carnice (Eslovenia) eta Cá-mara XXI (Argentina).

Sari nagusia

The Resonanz Children’s Choir (In-donesia).

Entzulegoaren saria

The Resonanz Children’s Choir (In-donesia).

Folklore sailean Mixed Choir Maskak jaso zuen saria. Janis Ozols zuzendariak jaso zuen oroigarria. A. IMAZ

Polifonian Ljubljanako koruak irabazi zuen, irudian Ambroz Copi zuzendaria. A. I.

Page 5: Avip Priatna abesbatzako zuzendaria txapela jantzita ... · tsolariek hiru bertso botatzeko gaia. Iguaranek Orioko arraunla-riaren paperetik kantatu zuen, bertsoaldi txukuna osatuz.

49. ABESBATZA LEHIAKETA TOLOSA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2017ko azaroaren 7a

Lurretik izarretara

IritziaMigel ZeberioMusikaria

ratutako partiturak eta filigrane-tara jo gabe, soiltasunezko lanaegin zuten. Argentinako CamaraXXIk Andeetara gerturatzeazgain, Mokoroaren behartu xinplebaina borobiltzeko traketsa, tem-po lasaian egitea hautatu zuen,esaldi amaierak euste aldera, hauere talde polita.Sailkapenean atzera gelditu

den abesbatzetako bat ezin utznezake aipatu gabe, ErresumaBatuko Sansarako gazte energi-koak, britainiar kolegioetako tin-bre eta dirdiraz, bejondeiela!Ez da menturazko izango koru

musikari eta kulturari lehentasu-nez ekiten dioten eta lehiaketakogaraile ditugun taldeok naziogazteenen ordezkari ditugulaasko. Benetako herrigintza kultu-rarekiko apustu irmoan oinarri-tua duten hauengandik zer ikasiasko genukeelakoan naiz.

L urretik izarretara, kos-mosean zehar bidaia-tzera eraman gaituzteastean zehar entzunda-ko kolore anitzeko doi-

nuek: obra ezagunak ikuspuntuberriztatzaileetatik irakurriak,kuttunak ditugun euskal kantasorta ere eta efektu-koreografiazein antzezpen berritzaileakikusteko parada ere izan dugu.Kantariekin bat bizi izan ditugu,tentsio eta urduritasunak eta pla-

zer ederreko uneak. Hunkitu ereegin gaituzte eta bazkal osterenbatean egitarauaren trinkotasu-nagatik loak har ez gaitzan eresaiatzea tokatu zaio bat bainogehiagori. Bertako eta kanpoko,urteroko eta berriki bertaratu ga-renon artean, musikari buruzkomakina bat solas ere izan dugu.Indonesiak ezarri du Resonanz

haur koruarekin puntuaketa lan-ga gorenean. Avip Priatna maisuhandiak, joan den urteko lehia-ketako irabazleak, esan du erra-zago zaiola haurrekin lan egiteahelduekin baino. Honen islapraktikoa Resonanz taldearekineskainitakoa; Musika maiusku-laz. Inaute habaneren tempo etakalderoi barrabasetan, Z. Kodály-ren Táncnótari zukututako etainoiz entzun ez ditudan ñabar-dura jolaskorretan, sekula ikusigabeko koreografia uniforme be-

zain bat-batekoak diruditen pro-fesional mailakoak egin bitarte-an, kantuan perfekzioz jarraitze-ko gai dira, noski ahots gaitasunaberatsari etekin guztiak atera-tzen azti den zuzendariaren es-kutan.Kamara taldeek, arautegiak

behartzen dituen baldintza uga-riagoak direla eta bide zailagoadute gaztetxoekin alderaturiksari nagusia eskuratzeko, honahemen laburrean aipatzekoak.Letoniako Maska koruak emari

ezin dizdiratsuagoa eskaini zuen,izarren artera amestera gonbitaluzatuaz. Antzokiko bi aldeetanlerratuak, entzuleak besarkatuazjarri eta geldiarazita utzi gintuz-ten musugitarren eta edalontziakhatzez igurtzita sorturiko doinuliluragarriekin, magia, alegia.Ljubljanako Musika eta BalletKontserbatoriokoak daukaten

tinbre iradokitzaileak eta lorturi-ko kontraste eta dirdiraz oso zen-tratuak irten ziren bi korurentzateraikitako J. Gallusen obra bate-kin, otoitzezko Monteverdi erli-jioso elegantetik pasa, Elgar beti-ro trinkoa igaro eta swing erakar-garrira arte Folkloreanirristadaren bat izan zuten be-hartuan.Norvegia Kvindenlige ikasleek

nabarmen egin zuten onera herrikantetan, zazpiko erritmo sor-ginduak, Sagarnaren Kukuaabesti xinple bezain zoragarrianedo giro biziagoetan.Esloveniako Carnice emazte

koruak agudoetan tarteka ahotsinpostazio lakatza iradoki bazu-ten aldiz plastiko eta musikalkiikusgarri iritsi zitzaizkidan, A.Makorern Pesem obran bereziki.Folklorean berriz euskararenahoskera gardena, ondo menpe-

Avip Priatna ezaguna da oso or-kestra eta koru munduan. Indo-nesiarrak ingeniaritza arkitekto-nikoa ikasi zuen Bandung hirian(Indonesia) eta Vienara (Austria)joan zen gero, orkestra eta abes-batza zuzendaritza ikasketakegitera. Nola sentitzen zara Tolosangaraipena errepikatu etagero?Sinestezina da. Lehen aldian osopozik geunden, eta ez nuen es-pero berriz ere eszenatoki bere-an beste garaipen bat ospatzea.Iaz ez nekien berriz ere honaitzuliko ginenik lehiatzera.Nola lortzen da haurrek dan-tzatu eta abestea? Zenbatekoprestaketa eskatzen du ho-rrek?Urte askoko lana eskatzen du.

Aspaldi hasi ginen abestu ditu-gun abestiak prestatzen. Lehia-keta honetarako bi euskal abestiprestatu ditugu, beste abestiakprestatzen urte asko daramatza-gu.Asko entseatzen al duzue?Larunbatetan bi ordu eta erdizaritzen gara, astean behin elkar-tzen gara. Lehiaketa honi begiramaizago elkartu gara dena den,astean hiru aldiz. Entsegu haue-kin batera musikal bat aritu garaprestatzen eta baita beste kon-tzertu bat ere. Aurten Italian ari-tu gara lehiatzen eta abesti ba-tzuk berdinak ziren.

Zein iritzi duzu Tolosakolehiaketari buruz?Nire ustez mundu mailako one-nen artean dago. Lehiaketan par-te hartzeaz gain, kontzertuak es-kaintzako aukera ematen du. Pu-blikoak asko estimatzen ditukontzertu horiek eta gustura gau-de gure musikak harrera ona iza-ten duelako. Gauza guztiak ga-raiz izaten dira eta oso ondo pres-tatuta daude. Gustuko al dituzu euskarazkoabestiak?Oso musika ederra da. Hizkun-tzaren aldetik landu egin beharizan ditugu noski; nola ahoskatu

ikasi behar izan dugu eta haurrekhitzen esanahaia zein den jakinahal izan dute. Saiatu gara senti-tzen eta gozatzen, azken fineanmusika unibertsala da. Abesla-riek abestiak sentitu ahal izan di-tuzte, hitzak ehuneko ehuneanulertu ez badituzte ere.Nola aukeratu dituzte euskalabestiak?Orain zehazki ez naiz gogoratzen,baina asko genituen aukeran.Emozioa eta tentsioa izango zuenprograma bat osatu behar nueneta euskal abestiek ondo egin be-har zuten bat gainontzekoekin.Abestiak aukeratzerakoan zailta-

sun aldetik ere haurrentzako ego-kiak ote diren begiratzen dugu,eta artistikoki programari bestekolore bat emango diotela ere az-tertzen dugu. Izan ere, publikoarieta epaimahaiari aberatsa izangoden programa egiteko gai garelaerakutsi nahi diogu. Helduen abesbatza misto bate-kin eta haurren abesbatza ba-tekin etorri zara, ba al dagodesberdintasunik?Berdina da. Haurrak oso argiakdira, batzuetan heldu bat bainogehiago. Helduek arazoak dituz-te, ez direlako ehuneko ehuneanabeslariak. Lana egin behar dute,familia dute... Yakarta hiri han-dia da eta eskerrak entseguetaragaraiz iristea lortzen dutela, bai-na batzuk oso nekatuta iristendira.

«Tolosakoa mundu mailako onenen artean dago»AVIP PRIATNARESONANZ ABESBATZAKO ZUZENDARIA

Page 6: Avip Priatna abesbatzako zuzendaria txapela jantzita ... · tsolariek hiru bertso botatzeko gaia. Iguaranek Orioko arraunla-riaren paperetik kantatu zuen, bertsoaldi txukuna osatuz.

Partida ondorengo prentsa age-rraldian gustura baina lasai ze-goen amezketarra. 5-2 galtzen joan arren, hasiera-

Urrutikoetxearen aurkajokatuko du finala AltunakAimar Olaizolari 12-22 irabazi dio amezketarrak laut’erdiko finalerdia, Iruñeko Labrit pilotalekuan

Asier Imaz Amezketa

Lehen Mailako Lau t’erdiko Txa-pelketako finala erabakita geratuda: Urrutikoetxea-Altuna III.a.Lehenak, Bengoetxea VI.a iazkotxapeldunari 11-22 irabazi zionigandean. Amezketarra, 12-22nagusitu zitzaion Olaizola II.arilarunbatean. Finala azaroaren19an, igandean, Bilbon jokatukoda. Jokin Altuna jaun eta jabe izan

zen Iruñeko Labrit pilotalekuan.5-2 galtzen joan arren, jokoan na-gusi zela ikusten zen. Baina Ai-mar Olaizola txapeldun handia

da, eta bi oinak lurrean geldirikdituela, ez du tantoa amaitzera-ko garaian parekorik; pilota mu-gitzerakoan amezketarrak ez

duen bezala. Zaletuen babesaizan zuen Altuna III.ak Iruñean,eta ziur, Bilbon ere hauek ez du-tela hutsik egingo.

06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2017ko azaroaren 7a

KIROL EMAITZAKAreto futbolaBIGARREN B MAILA9. jardunaldiaJL Cobo-Lauburu 1-2

Sailkapena1. Colo Colo 21p2. Sala Quinto 21p3. Zierbena 20p6. Lauburu Ibarra 17p16. Elorrioko 2p

Hurrengo jardunaldiaLauburu (6.)-Elorrioko (16.)

HIRUGARREN MAILA7. jardunaldiaLaskorain, atsedena

Sailkapena1. Alipendi 19p5. Laskorain Ikastola 10p

Hurrengo jardunaldiaInternacional- Laskorain

Eskubaloia1. NAZIONAL MAILA, C MULTZOA8. jardunaldiaTolosa CF-Eibar 31-26

Sailkapena1. Anaitasuna 15p2. Ereintza 15p4. Tolosa CF 13p16. Gure Auzune 0p

Hurrengo jardunaldiaEl Pilar (5.)-Tolosa CF (4.)

FutbolaERREGIONAL OHOREZKO MAILA9. jardunaldiaBergara-Tolosa CF 3-0

Sailkapena1. Bergara 23p2. Ordizia 20p3. Tolosa CF 17p20. Touring 2p

Hurrengo jardunaldiaTolosa CF (3.)-Mondragon (6.)

EUSKAL LIGA11. jardunaldiaTolosa CF-Derio 2-2

Sailkapena1. Tolosa CF 27p2. Arratia 24p3. Erandioko 24p16. Añorga 3p

Hurrengo jardunaldiaErandioko (3.)-Tolosa CF (1.)

ERREGIONAL PREFERENTEA, LEHEN MULTZOA8. jardunaldiaAstigarraga-Billabona 1-3

Sailkapena1. EAS 08 17p5. Billabona 13p

Hurrengo jardunaldiaBillabona (5.)-Allerru (2.)

BIGARREN MULTZOA8. jardunaldiaTolosa CF-Aloña Mendi 1-3

Sailkapena1. Aloña Mendi 19p3. Tolosa CF 15p

Hurrengo jardunaldiaBergara (5.)-Tolosa CF (3.)

SaskibaloiaLEHEN MAILA5. jardunaldiaEgües-Redline TAKE 64-78

Sailkapena1. San Cernin 5-05. RedLine Mekanika TAKE 3-2

Hurrengo jardunaldiaRedLine TAKE (5.)-Zizur (8.)

«Bi aste hauetantopera

kontzentratzensaiatuko naiz»

JOKIN ALTUNAPILOTARIA

tik amaierara jokoan nagusiizan zara. Hasieratik nagusitasun hori ba-nuela ikusi dut, baina txokotikzabalera ibili beharrean zuzenari nintzen pilota mugitzen. Ho-rrela Aimarri irabaztea oso zailada, zezen bat delako. Gero pilotamugitzen gehiago asmatu dut,eta oso ondo. Aldi berean, dominatua iza-nagatik, Olaizola II.ak pilotariarriskutsua dela erakutsi du.Beti. 12-21 jarri zaidanean ere, sa-kearekin, ez dizu inoiz lasai uz-ten. Ondo errestatu behar dabere aurka, beti. Tentsio horre-kin jokatzera behartzen zaitupartida osoan. Eta Ekaitz Saralegik hori esa-ten zizun aulkitik: jarraitze-ko. Nahiz eta 12-21 joan. Bai. Ekaitzek gehienbat pilotariabiadura emateko esaten dit. Pi-lotakada bakoitzean dena ema-teko. Azkenean, zuk ez baldinbadiozu ematen besteak ematendio, eta korrika ibiltzen dena ne-

katzen da. Nik uste hor asmatudugula. Harmailetan izugarrizko za-laparta sortu duzu. Zure ohi-ko zaletuez gain, gero eta jen-de gehiago Altuna zale bilaka-tu dela ikusten da. Pilotan ari zarenean, jendea zu-rekin gozatzen ari dela ikusteabaino sentsazio hobeagorik ezdago. Horrek izugarrizko ilusioasortzen dizu. Nire afizioaz gain,ezagutzen ez duzun jendea zurealde ikusteak, indarra ematendizu, gogoa eta topera entrena-tzen segitzeko indarra. Izuga-rrizko motibazioa da hori. Etagero, beti esaten dudana bainaegia dena: ez dakit pilotari onenaizango naizen baina afiziorikonena daukat, behin eta berrizerakusten dutelako. Berdin dionon jokatu, Iruñean, Logroñonedo ez dakit non, alde guztietarajoaten dira eta izugarrizko babe-sa ematen didate. Hori benetankontuan hartzeko gauza da. Orain, finala. Gozatzera, ezta?Zalantzarik gabe. Horrelako egu-netan gozatzen saiatu behar da.Egia esan, lehengo urteko finala-ren aurreko bi asteetan, pixkabat erosotasunean erori nintzen.Iruditze zitzaidan egoera horinormala zela. Finala galdu ondo-ren, berriro final batean egoteazenbat kostatzen den konturatunintzen. Lortu dut eta oso gustu-ra nago emandako mailarekin.Bi aste hauetan topera kontzen-tratzen saiatuko naiz, partidaikaragarri gogorra eta zaila dau-kadalako. Dena ematera joangonaiz, eta iruditzen zait txapel batmerezi dudala; ea lortzen dudan.

Jokin Altuna eta Aimar Olaizola Iruñeko Labrit pilotalekuan, larunbatean. A.I.

Page 7: Avip Priatna abesbatzako zuzendaria txapela jantzita ... · tsolariek hiru bertso botatzeko gaia. Iguaranek Orioko arraunla-riaren paperetik kantatu zuen, bertsoaldi txukuna osatuz.

Ortiz eta RegillagaLarramendikokrosean nagusi Ibilbide laburra egiten lehenakAinhoa Lekuona eta IbaiBeracierto izan dira

Asier Imaz Tolosa

Larunbatean V. LarramendikoKrosa korritu zen. Bi ibilbide egi-teko aukera zegoen, 10 kilome-trokoa edo bostekoa. Luzeanetxeko bi lasterkari izan ziren az-karrenak: Oihana Ortiz eta AitorRegillaga. Guztira 62 parte har-tzaile iritsi ziren helmugara, To-losan itzulia eman ostean. Horie-

tatik zazpi emakumeak izan zi-ren.

Ibilbide laburrari dagokionez,21 parte hartzailek amaitu zutenlasterketa. Emakumeak zortziizan ziren, eta gizonezkoak ha-mahiru. Azkarrenak Ainhoa Le-kuona tolosarra eta Ibai Beraciar-to zarauztarra izan ziren. Mutile-tan eskualdeko lehen ordezkariazazpigarren postuan iritsi zen

Euriarekin borrokan ibili ondoren, proba guztiak korritu ziren larunbatean. R. C.

ESKUZ ETA PALAZ, 80 HAUR IV. UDAZKEN PILOTA FESTANInoiz baino pilotari gehiago elkartu ziren igandean IV. Udazken Pilota Festa ospatzeko, Villabonako frontoian. Aurtengoan jaialdiak lau talde izan zituen.Etxekoaz gain, beste hiru pilota elkarteetako haurrak aritu ziren jolasean: Adunako Txulobi, Zizurkilgo Ziotza eta Angeluko Hardoytarrak. Guztira, aurre-benjamin, benjamin eta alebin mailako 80 neska -mutilek hartu zuten parte festan. Eskuz zein palaz jokatu zituzten partidak, pilotalekua hiru zatitan banatu-ta. Gurasoek eta bertaratu zirenek partida bizi-biziak ikusi zituzten, sei tantotara jokatutakoak eta joko garbi erakustaldia ere jarraitu zuten. Denera 65 parti-da jokatu ziren, eta amaitu ondoren, Behar Zana elkartean hamaiketakoa dastatzeko aukera izan zuten guztiek. JOSU ARTUTXA

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2017ko azaroaren 7a @TOLOSALDEAKIROL

helmugara. Anjel Tena tolosarraizan zen bera.

ARTOLAREN AGURRAHelduen lasterketaren aurretikhaur eta gaztetxoak aritu zirenkorrika Larramendi auzoan. Ir-teera hartzen lehenak benjami-nak izan ziren, eta euren atzetik,uste baino lehen, alebinak eta in-

fantilak atera ziren. Izan ere, ir-teera hartzeko unean euri zapa-rrada hasi eta lehorrean gelditubehar izan zuten.

Atertu zuenean, antolatzaile-ek beste bi mailetakoak atera-tzea adostu zuten, berriro euriahasi baino lehen. Proba nagusiaaurreikusitako orduan hasi zen,eta arazorik gabe burutu zituz-

SAILKAPENAK

10 km1. Oihana Ortiz (Tolosa) 39.001. Aitor Regillaga (Tolosa) 33.532. Maialen Muñoz (Ibarra) 39.222. Iker Manso (Tolosa) 34.173. Lourdes Colomo (Zizurkil) 41.043. Jon Otermin (Urretxu) 34.27

5 km1. Ainhoa Lekuona (Tolosa) 19.131. Ibai Beracierto (Zarautz) 16.442. Maitane Velasco (Tolosa) 27.052. Iraitz Pikabea (Lasarte) 17.273. Ilazki Mujika (Andoain) 28.123. Jokin Mendiburu (Donostia) 18.40

ten egin beharreko 5 eta 10 kilo-metroak.

ARGAZKI GALERIA

V. Larramendiko kroseko argazki galeria TOLOSALDEKOATARIA-ren webgunean dago ikusgai:www.ataria.eus/kirola

Page 8: Avip Priatna abesbatzako zuzendaria txapela jantzita ... · tsolariek hiru bertso botatzeko gaia. Iguaranek Orioko arraunla-riaren paperetik kantatu zuen, bertsoaldi txukuna osatuz.

Kultura elikatuz

Orexan Kultur Hamabostaldiari eta Gaztelun Kultur Asteburuariamaiera eman diote herritarrek, kultur ekitaldiez gozatuta; besteak beste, musika, azoka, jokoak, edota afariak izan dituzte

Erredakzioa Gaztelu / Orexa

O rexan Kultur Hama-bostaldian eta Gaz-telun Kultur Astebu-ruan hamaika eki-taldi izan dituzte,

herritarrek eta baita kanpotikgerturatu direnek ere. Gaztelunhiru egun bete-bete izan dituzte.Pettiren doinuekin hasitakoadantza afrikarren erritmoanamaitu zuten.

Euskal mitologian barneratze-ko aukera ere izan zuten, etaigandeko azokan baita segak zo-

rrozten eta pikatzen ikastekoaere.

ELKARTZEKO AITZAKIABukatu da Orexako Kultur Ha-mabostaldia ere. Urriaren 21eanhasi ziren umeei zuzendutakoEne Kantak emanaldiarekin, etaharrez gero, hitzaldi eta doku-mental ezberdinak izan dituzte,dantza edota mendi ibilaldiare-kin batera. Ostiral gaua RuperOrdorikaren kontzertuak goxatuzuen, eta biharamuna luzea izanzen orexarrentzat, herri afaria-ren osteko erromeriarekin.

Kantu afaria egin zuten, larunbatean, Gazteluko Kultur Asteburuan. ATARIA

ASTEARTEA 07AGENDA

Deialdiak

Anoeta.Udalak, Emakunderen la-guntzarekin, El nunca me pegóFak-toria Lilaren dokumentala eskainikodu, 19:00etan Mikelasagasti audito-rioan. Ondoren Irantzu Varelarekinsolasaldia izango da gazteleraz.Alkiza.Herri bilera egingo dute kan-posantuaren kudeaketa araudia az-tertzeko. 19:30ean egingo dute bile-ra Don Juanena etxean.Aduna.Gipuzkoa Argitu programa-ren barruan, elektrizitate-kontsu-moari buruzko datua ezagutzekoeskubidea praktikan jarri eta hortikabiatuz erabaki egokiak hartzekobalio duen doako tailerra izango da,19:00etan, kultur aretoan.Amezketa.Kultur Astearen ba-rruan Sexijentziak askatuzbaka-rrizketa, 19:30ean, kultur etxean.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualdeko berriak, Iker Ibarluzea-rekin eguraldiaren iragarpena, Xa-bier Usabiaga txirrindulari ohi etakazetariari elkarrizketa, Joseba Lan-da Bartzelonatik, Jon Ander Galarra-garen eskutik Ekokulturaren tarteaeta Ainhoa Mendiluze Kale Kantoi-tik. 11:00-12:00. Hamaiketakoa.Villabona-Aiztondoko eta Anoetal-deko albisteak.12:00-13:00. Entzuteko jaioak.17:00-20:00. Goizeko saioak utzitako onena. 20:00. Kokondo. Oskar Tenak gida-tutako musika saioa.

28 KANALA12:30. Ikusten da. Katalunia. 13:30.Gaurkoan Tolosaldetik.17:30. Gaurkoan Tolosaldetik.21:30.Gaurkoan Tolosaldetik.22:00.49. Tolosako AbesbatzaLehiaketa. Folklorea.23:30.Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

IBARRA.Egunekoa.Lejeune, L.Euskal Herria, 24. Telefonoa: 943 67 32 74.TOLOSA. Gauekoa.Morant, R. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 67 38 49.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Hego haizearekin es-natu arren, goiza benetanhotza izango da. Hodei gu-

txi. Tenperaturak: 12-13 gradu. Arra-tsaldean haizea zakartu eta ipar-mendebaldera joko du, eta frontebat sartuko da. Hodeiak ugaritu etaeuria egingo du egunaren amaieran.

Bihar.Negu bete-betekoeguraldia izango da. Ipar-mendebaldeko haizea za-

kar ibiliko da, eta tenperatura 10 gra-duren bueltan. Fronte bat sartukoda, eta euria oso maiz botako du.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusASTEARTEA, 2017KO AZAROAK 07Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

Ruper Ordorika bakarlaria, Orexako Kultur Hamabostaldian. JOSU ARTUTXA

Azoka egin zuten, Gaztelun. ATARIA