Audacity Ariketak

download Audacity Ariketak

of 17

Transcript of Audacity Ariketak

  • 8/17/2019 Audacity Ariketak

    1/17

     AUDACITY

    9. AriketakAriketa hauetan gidaliburuan ikusitako hainbat baliabide praktikan jarriko ditugu.

    Ariketa bera eta lan egiteko beharrezkoak diren audio agiriak sarean eskuragarri

    daude, ariketa bakoitzean ematen den helbidetik jeisteko moduan.

    Prozedura ikasteko, ariketa bakoitza amaitutakoan beste grabazio batekin

    antzeko beste ariketa bat egitea komenigarria da. Nahi izanez gero, proposatutako

    audioen ordez, grabazio propioak erabil daitezke. Ariketa gehienetan, baliabide bat

    baino gehiago erabiltzen dira. Ahots-grabazioak orijinalak dira eta musika, berriz,

     jamendo.com/es eta musi kherria.org helbideetatik jeitsita dago, creative commons 

    litzentziapean.

    Ariketok hiru ataletan banatuta daude.

    Helburua: zer lortu nahi dugun eta zertarako.

    Urratsak: jatorrizko audio agiria eraldatzeko azalpenak, urratsez urrats.

    Aholkuak: gisa horretako baliabideak erabiltzean kontuan izateko hainbat aholku.

    1. ariketa: Audio agiri bat ebaki: Cross fade In / Out

    2. ariketa: Audio agiri bat moztu: Cross fade In / Out

    3. ariketa: Audio agiriak txertatu

    4. ariketa: Zarata kendu; Bolumena handitu

    5. ariketa: Audioa grabatu eta agiri batean txertatu

    6. ariketa: Audioa grabatu eta musikarekin nahastu

    https://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/9-ariketak/4-ariketahttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/9-ariketak/3-ariketahttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/9-ariketak/3-ariketahttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/9-ariketak/3-ariketahttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/9-ariketak/6-ariketahttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/9-ariketak/5-ariketahttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/9-ariketak/4-ariketahttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/9-ariketak/3-ariketahttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/9-ariketak/2-ariketahttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/9-ariketak/1-ariketa

  • 8/17/2019 Audacity Ariketak

    2/17

    1. ariketaAudio agiri bat ebaki; Cross Fade in/out

    Helburua

    Audio agiri baten (kasu honetan, abesti baten) zati bat aukeratu, ebaki  eta hasiera

    zein amaierako bat-bateko mozketak pixkanaka bolumena igoz eta jeitsiz moldatu.

    Urratsak

    - Lan egiteko audio agiria (Heart of Stone) orrialde honetako beheko aldetik

    deskargatu eta ordenagiluan gordeko dugu.

    Heart of Stone abestiaren egilea Boom Boom Becket  taldea.

    http://www.jamendo.com/es/track/878023/heart-of-stone)

    - Audio agiria Audacity n irekiko dugu.

    - 0:00tik 0:50era hautatu eta ebaki egingo dugu (3.1. atala)

    - Geratu zaigun zatian, 0:40etik amaieraraino (2:41) hautatu eta ebaki egingo dugu.

    - Orain dugun agiriaren iraupena 40 segundukoa da. Lehen 15 segunduak

    (0:00-0:15) hautatuko ditugu eta Eragina erlaitzean Cross Fade In aukeratuko dugu.

    - Agiriaren azken hamar segunduak (0:30-0:40) hautatu eta Eragina erlaitzean Cross

    Fade Out  aukeratuko dugu. Dagoeneko, abestiaren bolumena pixkanaka jeisten doa.

    Halere, entzun egiten badugu, bat-batean amaitzen delako sentsazioa dago oraindik.

    Beraz, hautapena aldatu gabe Fade Out  aktibatuko dugu berriro. Oraingoan, amaiera

    suabeagoa da. Areagotu nahi badugu, Fade Out  hirugarren aldiz erabiliko dugu.

    https://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/3-oinarrizko-funtzioak

  • 8/17/2019 Audacity Ariketak

    3/17

    - Kurtsorea pistaren hasieran kokatu eta 1,3 segunduko isilunea sortuko dugu

    (ataza-barran Sortu/Isiltasuna: irekitzen den gelaxkan, 1.300 s. jarriko dugu)

    - Kurtsorea pistaren amaieran kokatu eta 2 segunduko isilunea sortuko dugu.

    - Agiria Heart of stone (zatia) izenarekin gordeko dugu ( Agiria/Esportatu. Gordetzean

    Lame codec -arekin arazorik izanez gero, ikus. 2.3.1. atala).

    Aholkuak

    - Hautapen zehatzak egiteko audio espektroaren ikuspena ahal denik eta zabalen

    izatea komeni da. Bestela, hautapen zehatzerako tresna (3.7. atala) erabil daiteke.

    - Cross Fade eragina erabiltzean, batzuetan behin baino gehiagotan aktibatu behar

    da, audioa pixkana-pixkanaka hasi edota amaitzeko.

    - Kontua izan behar da Ebaki  tresna erabiltzean, hautatutako zatia ebakitzen duela.

    https://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/3-oinarrizko-funtzioakhttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/lanean-hasi

  • 8/17/2019 Audacity Ariketak

    4/17

    2. ariketaAudio agiri bat Moztu; Cross Fade in/out

    Helburua

    Audio agiri baten (kasu honetan, abesti baten) zati bat aukeratu, moztu eta hasiera

    zein amaierako bat-bateko mozketak pixkanaka bolumena igoz eta jeitsiz moldatu.

    Urratsak

    - Lan egiteko audio agiria (Heart of Stone) orrialde honetako beheko aldetik

    deskargatu eta ordenagiluan gordeko dugu. Heart of Stone abestiaren egileaBoom

    Boom Becket  taldea. http://www.jamendo.com/es/track/878023/heart-of-stone)

    - Audio agiria Audacity n irekiko dugu.

    - 0:50tik 1:30era hautatu eta moztu egingo dugu (3.5. atala). Moztean, hautatutako

    zatia mantendu egiten da eta gainerakoa desagertu.

    - Orain dugun agiriaren iraupena 40 segundukoa da. Lehen 15 segunduak

    (0:00-0:15) hautatuko ditugu eta Eraginaerlaitzean Cross Fade In aukeratuko dugu.

    - Agiriaren azken hamar segunduak (0:30-0:40) hautatu eta Eragina erlaitzean Cross

    Fade Out  aukeratuko dugu. Dagoeneko, abestiaren bolumena pixkanaka jeisten doa.

    Halere, entzun egiten badugu, bat-batean amaitzen dealko sentsazioa dago oraindik.

    Beraz, hautapena aldatu gabe Cross Fade Out  aktibatuko dugu berriro. Oraingoan,

  • 8/17/2019 Audacity Ariketak

    5/17

    amaiera suabeagoa da. Areagotu nahi badugu, Cross Fade Out  hirugarren aldiz

    erabiliko dugu.

    - Kurtsorea pistaren hasieran kokatu eta 1,3 segunduko isilunea sortuko dugu

    (ataza-barran Sortu/Isiltasuna: irekitzen den gelaxkan, 1.300 s. jarriko dugu)

    - Kurtsorea pistaren amaieran kokatu eta 2 segunduko isilunea sortuko dugu.

    - Agiria Heart of stone 2 (zatia) izenarekin gordeko dugu ( Agiria/Esportatu.

    Gordetzean Lame codec -arekin arazorik izanez gero, ikus. 2.3.1. atala).

    Aholkuak

    - Hautapen zehatzak egiteko audio espektroaren ikuspena ahal denik eta zabalen

    izatea komeni da. Bestela, hautapen zehatzerako tresna (3.7.) erabil daiteke.

    - Cross Fade eragina erabiltzean, batzuetan behin baino gehiagotan aktibatu behar

    da, audioa pixkana-pixkanaka hasi edota amaitzeko.

    - Kontua izan behar da Moztu tresna erabiltzean, hautatutako zatia dela mantentzen

    dena, gainerakoa moztu egiten delarik.

    https://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/lanean-hasi

  • 8/17/2019 Audacity Ariketak

    6/17

    3. ariketa Audio agiriak txertatu

    Helburua

     Audio agiri batean (kasu honetan, txiste batzuen grabaketan) beste agiri batzuk (txaloak,

    builaka...) txertatu egingo ditugu.

    Entzun hemen amaierako adibidea:

    Urratsak

    - Lan egiteko audio agiriak biltzen dituen .rar artxiboa (audio agiriak txertatu) orrialde

    honetako beheko aldetik deskargatu eta ordenagiluan gordeko dugu. Artxibategia

    deskonprimitu eta lau audio agiriak gorde egingo ditugu.

    - Txisteak   izeneko agiria Audacity n irekiko dugu. Bertan, sarreratxo bat eta hiru txiste

    daude. Txisteen artean 2-3 segunduko tarteak daude. Hortxe kokatuko ditugu txaloak,

    barreak eta txistualdia.

    - Txaloak   izeneko agiria inportatu egingo dugu (ataza-barran, Agiria/Inportatu/Audioa). Bi

    agiriak pantaila berean ageri dira.

    - Txaloak   agiria hautatu egingo dugu kurtsoreaz eta kopiatu egingo dugu (3.2. atala).

    Kopiatu ostean, agiri hau itxi egingo dugu erpineko X -n klikatuz.

    - Kurtsorea Txisteak   agiriaren 46. segunduan kokatuko dugu eta kopiatutakoa (Txaloak  

    agiria) itsatsi egingo dugu.

    - Lehenengo txistearen amaieraren eta txaloen hasieraren arteko tartea (45:70-46:40,

    gutxi gorabehera) hautatu eta ebaki egingo dugu, horrela jarraian entzuteko (ikus. irudia).

    - Berdin jokatuko dugu Barreak   agiriekin, inportatu eta kopiatu ondoren, bigarren

    txistearen amaiera aldean itsatsiz. Txistearen amaieraren eta efektuaren hasieraren

    arteko tartea hautatu eta ebaki egingo dugu.

    - Hirugarrenarekin, Txistualdia, berdi jokatuko dugu, oraingoan hirugarren txistearen

    amaieran kokatuko dugularik.

    - Agiri osoa entzungo dugu: txertatutako efektuen ondoren, hurrengo txistea hasi aurretik,

    tarte zabalegia dagoela baderitzogu, zatitxo bat hautatu eta ebaki egingo dugu.

    Aholkuak

    https://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/3-oinarrizko-funtzioak

  • 8/17/2019 Audacity Ariketak

    7/17

    - Kurtsorea toki egokian kokatzeko audio espektroa ahal denik eta zabalen izatea komeni

    da.

    - Bigarren audio agiria inportatu eta kopiatu ondoren, lan-eremutik kentzea komeni da,

    erosoago lan egiteko. Hau da, aldian agiri bakarra zabalik izatea.

  • 8/17/2019 Audacity Ariketak

    8/17

    4. ariketaZarata kendu eta Bolumena handitu

    Helburua

    Audio agiri batean egon daitekeen hondoko zarata gutxitu (eta ahal delarik, guztiz

    kendu) grabazioa argiago entzun dadin. Era berean, agirian egon daitezke beste

    akats batzuk (bolumen baxuegia, isilune luzea...) konponduko ditugu.

    Urratsak

    - Lan egiteko audio agiria (Eguzkia) orrialde honetako beheko aldetik deskargatu eta

    ordenagiluan gordeko dugu.a

    - Eguzkia izeneko agiria Audacity n irekiko dugu.

    - Agiria erreproduzitzean, zarata entzuten da eta, erdialdean, bolumena jeitsi egiten

    dela antzematen da. Kontu hauek biak konponduko dugu.

    - Zarata dagoen tarte bat, ahotsik gabekoa, hautatuko dugu eta goiko atazetan

    Eragina/Zatata kentzea klikatuko dugu. Zabaltzen den leihoan lehen urratsa beteko

    dugu, hau da, Lortu zarata profila sakatuko dugu

    (hau sakatzeko, zarata lagin bat hautatua izan behar dugu aurretiaz)

    - Orain "garbitu" nahi dugun zatia hautatu behar dugu, agiri osoa edo zati bat

    bakarrik. Oraingoan, osoa hautatuko dugu.

    - Goiko atazetan Eragina/Zatata kentzea klikatuko dugu berriro eta zabaltzen den

    leihoan bigarren urratsa beteko dugu, beheko aldeko taulako datuak doituz. Guk

    honakoak erabiliko ditugu:

  • 8/17/2019 Audacity Ariketak

    9/17

     

    - Zarata kendu aktibatuta dagoela, Ongi  sakatuko dugu. Ikusten denez, garbitu arren

    muturtxo batzuk geratzen dira hasieran. Ahotsik edo musikarik ez dagoenez, isilunea

    sortuz edo zuzenan ebakiz ken ditzakegu.

    - Bolumen baxuko zatia (16. segundutik 21.enera) konpontzera goaz. Hobeto lan

    egiteko audio espektroaren ikuspena handituko dugu. Handipena bi alditan egingo

    dugu, zati osoa hartuz gero, hasieran dagoen muturtxoak handipen osoa

    baldintzatuko luke, hau da, ezin izango genuke hainbeste igo. Beraz, lehen zatitxoa

    bakarrik hautatuko dugu eta goiko ataza-barran Eragina/Handipena klikatuko dugu.

    7.0 dB inguruko aukera emango digu, pixka bat gutxiago jarriko dugu, 6,3 dB. Ongi  

    sakatuko dugu.

    - Gainerako zatia hautatu eta berdin jokatuko dugu. Oraingoan, 8,8 dB inguru

    agertzen da. Pixka bat gutxiago jarriko dugu, 8 dB edo. Ongi  sakatuko dugu.

    - Nahi izanez gero edo Amon Ra dioen audio zatia hautatu eta handi dezakegu.

    - Hasierako isilunea luzeegia da. Ahotsa hasten den tokitik abiatuta lehen

    segunduraino hautatu eta ebaki egingo dugu, segundu bakarreko isilunea utziz.

    Agiriaren 23. segundutik amaieraraino hautatu eta ebaki egingo dugu, segundu

    bakarreko isilunea utziz ere.

    Aholkuak

    - Zarata kentzea eragina ahots tartean dagoen zarata (hondoko zarata deritzona)

    erabiltzen da, ahotsik edo musika gabeko tarte bat garbitzeko nahiko ada isilunea

    sortzea edo zuzenan ebakitzea.

    - Beraz, zarata kentzeko zarata profila deritzon lagina (1. urratsa) ondo hautatu

    behar dugu audio bidean. Ez du ezertan handia izan behar, segundu erdia nahikoa

    da. Garrantzizkoena, ordea, zarataren adierazgarria eta ahots edota musikarik ez

    izatea da.

  • 8/17/2019 Audacity Ariketak

    10/17

    - Eragin honen 2. urratsean bete behar diren datuei dagokienez, hoberena da probak

    egitea (egindakoa beti desegin daiteke), datuon azalpenak teknikoegiak dira-eta.

    - Beti bezala, audio espektroa zenbat eta zabalduago egon, hobeto egingo dugula lan.

  • 8/17/2019 Audacity Ariketak

    11/17

    5. ariketaAudioa grabatu eta agiri batean txertatu

    Helburua

    Ahots grabaketak egiten ikasi eta agiri horiek, moldatu eta gorde ostean, beste agiri

    batean txertatu egingo ditugu. Lehenik, Iñaki Iturriotz bertsolari bizkaitarrari eginiko

    elkarrizketa baten galderak grabatu eta txertatu egingo ditugu. Ondoren, hasieran

    eta amaieran musika zati bat erantsiko dugu.

    Entzun hemen amaierako adibidea:

    Urratsak

    - Lan egiteko audio agiriak (Iñakigaz berbetan, Joe & John -zatia-) orrialde honetako

    beheko aldetik deskargatu eta ordenagiluan gordeko ditugu. Joe & John abestia,

    egilea Jahzzar . http://www.jamendo.com/es/track/363325/joe-john)

    - Mikrofonoa ordenagiluko bere sarreran (ikus 5.1. atala) konektatuko dugu.

    - Grabazio bolumena 0,8 inguruan jarriko dugu. 

    - Grabatuko dugun audio bidea ( pista) estereoa dela konprobatuko dugu (sarrera

    bideak  erlaitzean 2 -estereoa- lehenetsita egon behar) da.

    - Lau grabazio labur egingo ditugu, guztietan prozedura bera erabiliko dugularik,

    beraz, behin bakarrik azalduko dugu. Hona hemen grabatu behar diren lau testuak:

    - Kaixo Iñaki, noiz hasi zinen bertsotan?

    - Gaur egun bertso eskolak emanten zabiltza. Zer egiten da bertso eskola batean?

    - Bizkiako Bertsolari Txapelketan ohikoa zara. Zer moduz aurtengo partehartzea?

    - Mila esker, Iñaki, eta beste bat arte.

    - REC  ikonoa sakatu (edo teklatuko R hizkia) eta lehen testua irakurriko dugu: Kaixo

    Iñaki, noiz hasi zinen bertsotan? . Grabazioarekin ados bagaude, gorde egingo dugu:

    goiko ataza-barrako Agiria/Esportatu bideari jarraituz. Hurrengo leihoan non eta zein

    izenarekin gorde nahi dugun adieraziko dugu (deskargatutako agiriak gorde ditugun

    karpeta berean eta 1 testua izenarekin, adibidez). Gorde sakatuko dugu. Hurrengo

    leihoa agiriaren metadatoak betetzeko da. Ez dugu honetan denborarik galduko eta

    berriro Ongi  sakatuko dugu. Dagoeneko, gure lehen audio agiria gorde egin dugu.

    Gordetakoan, agiria itxiko dugu.

    https://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/5-grabaketa

  • 8/17/2019 Audacity Ariketak

    12/17

    - Hurrengo testuekin berdin jokatuko dugu eta 2, 3 eta 4 testua izenekin gordeko

    ditugu, hurrenez hurren.

    - Iñakigaz berbetan erantzunak  izeneko agiria irekiko dugu ( Agiria/Inportatu/Audioa)

    - Grabatu dugun lehendabiziko agiria, 1 testua, irkeiko dugu bide berari jarraikiz.

    - Ireki berri dugun agiri osoa hautatu eta kopiatu egingo dugu (ikus 3.2. atala).

    Agiria itxi egingo dugu.

    - Kurtsorea Iñakigaz berbetan erantzunak agiriaren hasierako isilunean kokatu eta

    kopiatutakoa itsatsi egingo dugu (ikus 3.4. atala). Galdera eta erantzunaren artean

    gehienez segun biko tartea utziko dugu, beraz, gehiago egonez gero, hautatu eta

    ebaki egingo dugu. Beste alde batetik, galderaren eta erantzunaren bolumenak

    erkatuko ditugu eta alde nabarmenik egonez gero, handipena eragina erabiliz

    berdinduko ditugu (baxuena igoz edo altuena jeitsiz; 4.1. atala)

    - Beste hiru grabazioekin berdin jokatuko dugu, bi galderak erantzunen aurrean

    kokatuz eta eskertza testua azken erantzunaren ondoren. Isiluneak eta bolumenak

    doitu egingo ditugu.

    - Iñaki Iturriotzi elkarrizketa izenarekin gorde egingo dugu, Agiria/Esportatu bideari

     jarraiki.

    - Dagoeneko, elkarrizketa osoa dugu, hau da, galderak eta erantzunak. Orain, berriz,

    apaindu egingo dugu hasieran eta amaieran musika jarriz. Joe & John (zatia) izeneko

    agiria inportatuko dugu (elkarrizketarena itxi gabe, bertan egingo baitugu lan). Joe &

     John (zatia) agiria osorik hautatu eta kopiatu egingo dugu. Agiria itxi eta, kurtsorea

    elkarrizketaren agiriaren hasierako isilunean kokaturik, txertatu egingo dugu

    kopiatutakoa.

    - Txertatu berri dugun agiriaren lehen bost segunduak hautatuko ditugu. Goiko

    ataza-barrako Eraginak  erlaitzean Cross Fade In aukeratuko dugu. Birritan aplikatuko

    dugu efektua nabarmenago geratzeko.

    - Txertatutako agiriaren azken bost segunduak hautatuko ditugu. Eraginak  erlaitzean

    Cross Fade Out  aukeratuko dugu oraingoan. Birritan aplikatuko dugu ere.

    - Aldaketa hauek egindakoan, txertatu dugun zati osoa hautatu eta kopiatu egingo

    dugu. Elkarriketaren amaieran itsatsi egingo dugu.

    https://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/4-eraginakhttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/3-oinarrizko-funtzioakhttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/3-oinarrizko-funtzioak

  • 8/17/2019 Audacity Ariketak

    13/17

    - Hasierako musikaren amaieraren eta lehen galderaren arteko aldea hautatu eta

    ebaki egingo dugu, musika amaitu bezain laster ahotsa hasteko.

    - Elkarrizketaren amaieraren eta azken musikaren hasieraren arteko aldea hautatu

    eta ebaki egingo dugu, elkarrizketa amaitu bezain laster musika hasteko.

    - Iñaki Iturriotzi elkarrizketa osoa izenarekin gorde egingo dugu, Agiria/Esportatu 

    bideari jarraiki.

    Aholkuak

    - Grabatutako agiriak hobetu behar badira (zarata kendu, isiluneak, bolumena

    handitu...) gorde aurretik egitea komeni da. Dena den, txertatutakoan ere egin

    daitezke aldaketak.

    - Ez da komeni galdera eta erantzunen arteko tarteak oso luzeak izatea, baina, era

    berean, ezta laburregiak. Onena, moldatu ahala entzuten joatea da eta naturalena

    deritzoguna utzi (elkarrizketatuak, batzuetan, erantzuna pentsatu beha du)

    - Sarrera eta amaierako musika aukerakoa da, baina horrela txukunago geratzen da.

  • 8/17/2019 Audacity Ariketak

    14/17

    6. ariketaAudioa grabatu eta musikarekin nahastu

    Helburua

    Ahozko grabaketa bati musika nahastu, biak batera, ahotsa zein musika, entzun

    daitezen.

    Entzun hemen amaierako adibidea:

    Urratsak

    - Lan egiteko audio agiria (Txorimaloa narrazioa, February ) orrialde honetako beheko

    aldetik deskargatu eta ordenagiluan gordeko dugu. (February : egilea Vladimir

    Sterzer . http://www.jamendo.com/es/track/352694/february-12-8-155)

    - Txorimaloa narrazioa izeneko agiria Audacity n irekiko dugu (ikusten denez,

    narrazioan isiluneak ageri dira; hauetan beste agiriaren musika bere bolumean utziko

    dugu, ahotsa dagoen tarteetan, berriz, jeitsi egingo dugu. Emaitzaren adibidea goian

    dago)

    - February  izeneko agiria ere Audacity n irekiko dugu (agiri biak ez baditugu pantailan

    altueraz osorik ikusten, audio espektroak txikituko ditugu)

    - Denbora aldaketa tresna ikonoan klikatu eta Txorimaloa narrazioa agiria mugituko

    dugu February  agiriaren 8. segunduarekin lerrokatuz.

    - Bilkaria tresnaren ikonoa klikatu eta February  agirian lau puntuxo markatuko

    ditugu, 6., 7, 9. eta 10. segunduetan gutxi gorabehera. Ekintza hau zein hurrengo

    urratsak zehatzago burutzeko, audio espektroa handituko dugu Zoom (+) ikonoa

    erabiliz.

    - Markaturiko bigarren puntutik (7") behera tiratzen dugu uzten digun guztia. Berdin

     jokaten dugu hirugarren puntutik (9") behera tiratuz, bolumen-jeitsera orekatzeko.

    Oraindik ere areago jeitsiko dugu bolumena, beraz, berriro bigarren puntutik behera

    egingo dugu eta, jarraian, hirugarren puntutik behera berriro orekatzeko. (Ekintzahau gauzatu aurretik, ikus. eskuliburuaren 6.3.3. atala)

    - Hau errepikatuko dugu narrazioaren gainerako tarteetan, gutxi gorabehera hauek

    direlarik: 13" - 29" bitartekoa; 34" - 53" bitartekoa; eta 58" - 1'06" bitartekoa.

    - Prozedura, urratsez urrats, honakoa da.

    - Hasierako egoera.

    https://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/6-pistak

  • 8/17/2019 Audacity Ariketak

    15/17

     

    - Agiria denbora-lerroan mugitu.

    - Narrazioaren lehen zatiaren parean bigarren agiriaren (musika) bolumena jeitsi.

    - Narrazioaren bigarren zatiaren parean bigarren agiriaren (musika) bolumena

     jeitsi.

  • 8/17/2019 Audacity Ariketak

    16/17

     

    - Narrazioaren hirugarren zatiaren parean bigarren agiriaren (musika) bolumena

     jeitsi.

    - Narrazioaren laugarren zatiaren parean bigarren agiriaren (musika) bolumena

     jeitsi.

    - Kurtsorea pisten hasieran jarri eta entzuteko ikonoa klikatuko dugu. Bideen

    bolumenari on baderitzogu, nahastuko ditugu; musika baxuago edo altuxeago jarri

  • 8/17/2019 Audacity Ariketak

    17/17

    behar dela baderitzogu, Bilkaria tresna aktibatuta, tarte horietako puntuak behera

    (baxuago) edo gora (ozenago) mugituko ditugu.

    - Bideak nahasteko, lehenik eta behin, biak hautatu behar ditugu, teklatuko

    maiuskula tekla sakatuta bi bideen ezkerraldeko menuan klikatuz;

    bestela,Editatu/Hautau/Denak  bideari jarraitu edo Ktrl+A teklak sakatuz gauzatu

    daiteke. Hautatu ostean, goiko ataza-barrako Bideak  zabaldu eta Nahastu eta

    aurkeztu aukeratuko dugu.

    - Honelakoa da sortu dugun bide nahasi berria.

    Aholkuak

    - Beti bezala, eta agian inoiz baino beharrezkoagoa, audio espektroa nahikoa

    zabaltzea gauzatu dugun lehen moldaketa bezalako tarte txikietan lan egiteko.

    - Bolumen-jeitsera bakoitza burutzeko gutxienez lau puntu ezarri behar dira: bigarren

    eta hirugarrenaren artekoan bolumena jeitsita egongo da. Lehenetik bigarrenerakoan,

    berriz, bolumen-jeitseraren Cross Fade Out  efektua lortzen da eta, era berean,

    hirugarrentik laugarrenerakoan Cross Fade In. Beraz, azken hauen arteko tarteak

    zenbat eta zabalagoak izan, bolumen aldaketa mantsoago gauzatuko da. Zenbat eta

    laburragoak, berriz, bolumen aldaketa azkarrago.

    - Nahasi aurretik, entzunaldia burutu. Ziurtatu ahotsa ondo aditu eta ulertu egiten

    dela, hau da, musika ez dagoela ozenegi.

    - Ariketa guztietan bezala, egizu froga zuk grabatutako agiri batez eta beste musika

    bat erabiliz.