ARTIKULUA-ARTÍCULO Lakabe proiektua. Komunitatea oinarri. · lurra prestatu eta lantzea egoki-tzen...

6
www.valledearce.com www.artzibar.com ARGIA euskal aldizkaria. Revista en euskara ARGIA. 2010-V-9. ARTIKULUA-ARTÍCULO Lakabe proiektua. Komunitatea oinarri. Hizkuntza-idioma: euskara. Kazetaria-periodista: Uxua Larretxea. Argazkilaria-fotógrafo: Dani Blanco. jose etxegoien

Transcript of ARTIKULUA-ARTÍCULO Lakabe proiektua. Komunitatea oinarri. · lurra prestatu eta lantzea egoki-tzen...

www.valledearce.comwww.artzibar.com

ARGIA euskal aldizkaria.Revista en euskara ARGIA.

2010-V-9.

ARTIKULUA-ARTÍCULOLakabe proiektua. Komunitatea oinarri.

Hizkuntza-idioma: euskara.Kazetaria-periodista:

Uxua Larretxea.Argazkilaria-fotógrafo:

Dani Blanco.

jose etxegoien

- A S T E K O G A I A -

Komunitatea oinarri

Gaztetxeak eta etxe edo baserri okupatuak ezagunak dira gure inguruan, ez horrenbeste herriokupatuak. Horietako bat da ekoaldearen barnean dagoen Nafarroako Lakabe; natura,

komunitatea eta norbanakoa oinarri dituen 30 urteko esperientzia.

Lakabe proiektua

2010EKO MAIATZAREN 9A 5

“ZORIONTASUNAREN BILA nenbilen, sistema-ren gurpiletik at beste bizimodu bat nahinuen etxebizitzak okupatzen hasi nintze-nean”. 25 urtetik gora daramatza okupaziomunduan Iñaki Garcia donostiarrak. Hasierabatean Donostia eta Oarsoaldean bilatuzituen bizilekuak, eta ondotik Nafarroa izanzuen jomuga; Iruñeko Euskal Jai gaztetxetiknekazal herri okupatuetara egin zuen jauzi.Lakabe du egun bizitoki; sistema ekonomiko,politiko eta sozial alternatiboak dituen Nafa-rroako Artze bailarako herria.

Hamar bat eraikin (tartean gaztetxe bat,bisitariak hartzeko eraikin bat eta etxebizi-tzak) ditu herriak, baratzeak, negutegi bat,egur tailerra, Mongoliako jatorria duen haimabat, animalia ugari... Eta bertan bizitzen etaelkarbizitzen, hogei bat lagun. Egitasmoadagoeneko 30 urte betetzear da eta urtezurte, herritarrek bizitzeko modu berezkoaeraiki dute. Egun ere, horretan dihardute.Ekonomikoki burujabeak dira, baita bestehainbat arlotan ere; komunitate egitura sen-dotua eta oinarri materiala segurtatua dute,

Uxua LarretxeaArgazkiak: Dani Blanco

Lakabe, Nafarroako Artze bailarako herria.

L a k a b e p r o i e k t u a-

6 2010EKO MAIATZAREN 9A

eta gainera, euren ekonomia gorantz doa.Lakaberi buruz nabarmendu daitezkeenezaugarriak ugariak dira, baina akaso garran-tzitsuena ez da berehala ikusten, nahiz etaberaiek asko landu: pertsonaren barrualdeaeta komunitate filosofia.

Lakaberekin batera, Artze, Longida etaUrraulgoiti bailaretan dauden beste hainbatherrik (Ulibeiti, Arizkuren, Rala, Artanga etaAizkurgi) ekoaldea osatzen dute. Ekonomiakomuna –komunitate gisara antolatua– etanaturarekiko errespetua dute amankomun,baina eguneroko funtzionamenduak desber-dintzen ditu.

Lakaberen edo Arizkunenkasuan, ekonomia eta eginbeharreko lanak komunak dira;hots, irabaziak edo baliabideakberdintasunean elkar banatzendituzte. Hori ez da beste herrie-tan gertatzen, ekonomia komu-na izanik ere, etxe bakoitzeanekonomia ezberdinduak baiti-tuzte eta herritik kanpoko bitar-tekoetan oinarritzen dute. Zer-tan sustengatzen da ordea Lakaberenekonomia? “Ogia egin eta Iruñeko auzo etainguruko herrietan saltzen dugu, hortik diruiturri esanguratsua datorkigu. Pentsa, ogianola egiten dugun erakusteko ikastaroakantolatu ohi ditugu eta Donostiako, Bartzelo-nako edota Cartagenako jendea etorri izan dagurera ikastera!”, azaldu digu Iñaki Garciak.Horretaz gain, animalietatik (oiloak, ardiak,

behiak, astoa, txerriak...) zein baratzetik lor-tzen dituzte, besteak beste, euren mantenura-ko beharrezko elikagaiak. Txerrikiak, gainera,tarteka herritik kanpo saltzen dituzte. Eurekegindako garagardoa ere badute.

Ekonomia bateratua“Ez dugu kanpoan lan egin beharrik bizirau-teko, dirua hemendik bertatik datorkigu etahorixe da hain justu xedea; modu jakin bateanbizi nahi dugu eta egunero-egunero fabrikarajoan beharko bagenu lan egitera eta soilikgauetan itzuliko bagina lo egitera, garaibatean egin nuen moduan, zaila litzateke bizi

proiektu hau aurrera ateratzea”,dio donostiarrak. Alta, badakanpoan lan egiten duenik ere,baina ez behar ekonomikoaga-tik, bere lanbidea jorratu nahiduelako baizik, profesionalkigaratu. Lortutako lansaria ereherriko ekonomia bateraturadoa. Bestalde, azpiegitura ber-matzeko materialak egundainoherriko egur tailerrean landu

izan dituzte. “Orain gehienetan kanpotikekartzen ditugu, ekonomikoagoa delako”.

Kanpoan lanik ez egiteak ez du esan nahi,haatik, etxean zereginik ez dagoenik, maizordutegirik gabeko lan horiek izaten baitirapisutsuenak. Garciak bere ohiko egun batnolakoa den kontatu digu: “Astelehenetan,adibidez, ogia banatzen dut. Banaketa gehienegiten den eguna da. Gero nire semearekin

Ogia egin eta Iruñerrian saltzendute. Animalietatik zein baratzetik

elikagaiak lortzen dituzte etatarteka txerrikiak saltzen dituzte.

Eurek egindako garagardoa erebadute.

L a k a b e p r o i e k t u a -

2010EKO MAIATZAREN 9A 7

egoten naiz, eta garbiketa edo janaria presta-tzeko txanda egokitzen bazait, hori egitendut, edo bestela mendian edo eraikuntzan lanegiten dut beharrik badago”. Izan ere, ardu-rak denen artean banatzen dituzte, garbiketaedo bazkaria prestatzea, kasu. Bi hilabetetan,hiruzpalau aldiz egokitzen zaio bakoitzaritxanda, une horretan Lakaben dagoen jendekopurua gorabehera. Afaria bakoitzak berekabuz egiten du, une horretan bizi den etxean–etxez aldatzen dira tarteka, Lakaben ez bai-tago jabetzarik–. Bestelako egitekoak gauza-tzeko (ogia egin eta banatu, garagardoa egin,eraikuntza eta teknologia lanak, auto kon-ponketa, eta abar) taldeka anto-latzen dira.

Edonola ere, urtaroak baduzeresanik herritarren jardu-nean. Esaterako, udaberrianlurra prestatu eta lantzea egoki-tzen zaie eta udan, besteakbeste, baratzean lan egitea. Horikomunitateko ardurekin, bainagainontzean norbera da beredenboraren jabe eta bakoitzakhautatzen du aisialdian zer egin.

Asanblada bidez elkarbizitza arautuaKomunitatean bizitzeak antolamendua etaelkarbizitza arautzeko gutxiengo irizpidebatzuk ezartzea galdegiten du, eta asanbladak–beste ardura batzuen artean– horiek finka-tzeko egitekoa du. Honela azaldu dizkiguIñaki Garciak sistemaren nondik norakoak:

“Asanbladan, herrian bizi garen kideak bil-tzen gara astero eta hainbat erabaki hartzenditugu. Adibidez, gure egunerokoa arautzekozein irizpide jarraituko dugun. Halere, arauhoriek malguak izaten dira”. Gai ezberdineninguruko iritzia emateko abagunea ere izatendute herritarrek eta horretan adinak ez dumugarik: “Asanblada batean 50 urteko per-tsona bat edo 6 urteko beste bat jardun dai-tezke beren iritzia ematen inolako arazorikgabe”. Kontuan izan behar da une honetanLakaben belaunaldi ezberdinetako jendea aridela elkarbizitzen, horrek dakarren aberasta-sunarekin.

Asanbladan erabakitzen dutebaita ere ea onartuko dutenherrian bizi nahi duen norbait.Dena dela, pertsona horri Laka-ben benetan bizi nahi duen etahorrela bizitzeko gauza denpentsatzeko astia ematen zaio.“Norberak ideologia edo balorekonkretu batzuk izan ditzake,baina ideia horiek ondorenpraktikara eraman behar dira

beste pertsona batzuekin elkarbizitzen, etahori oso konplexua da”, azpimarratu dudonostiarrak. Asanblada irekiagoak ere egitendituzte, hiru astetik behin gutxi gorabehera,eta herriko kide iraunkorrez gain parte har-tzen dute denbora bat igarotzen ari direnak,lan puntual batzuk egitera datozenak eta ber-tan bizi edo ez erabakitzen ari direnak. Azke-nik, komisioen funtzioa betetzen duten asan-

Bailarako inguruko herriekin ideiaketa proiektu ideologiko eta

politikoak ez ezik, lanabesak,autoak, haziak, makinak,

elikagaiak eta ezagutzak banatzendituzte

Herriko bizilagunekez dute argazkietanagertu nahi izan.Energiaberriztagarriakerabiltzen dituzte,eurek egindako ogiasaltzen dute, etakomunean pixa etakaka bereiztendituzte, azken horiongarri moduanerabiltzeko.

L a k a b e p r o i e k t u a-

8 2010EKO MAIATZAREN 9A

blada txikiak dituzte, egin beharreko laneninguruan aritzeko –hala nola, zein etxe berre-raikiko duten hurrena– eta beste asanbladeta-ko karga murrizteko.

Beste pertsonekin bizitzea ez da erraza, etaliskarrak sortu ohi dira. Horri aurre egitekoLakaben irtenbide eraginkorra bezain gizatia-rra dute: hitz egitea. “Asanblada hasieran nolagauden eta nola sentitzen garen azaltzendugu; egoera deserosoa edo gatazka deritzo-na ere lantzen dugu eta pertsona batekin edoherriko martxarekin sortu diren arazoak aipa-tzen ditugu. Nolanahi, norbaitekin liskarrenbat izanez gero, zuzenean berarengana jo etaarazoari irtenbidea bilatzen saiatzen garalehenik”. Hain justu, egoera horietan nolajokatu ikasteko tailerrak ematen dituzte etaikasitakoa praktikan jartzen dute ondoren

egunerokoan. Garapen pertsonalari buruzkotailerrak, kanta eta dantza ikastaroak, zinesesioak, hitzaldiak eta jardunaldiak ere egitendituzte. Musika da Lakabeko beste bereizga-rrietako bat; kide denek jotzen dute instru-menturen bat. Horren uzta da agropunk esti-loa lantzen duen herriko taldea.

AEK herritarrak euskalduntzenLakabeko kide batzuk euskaldunak direnarren, hartu-emana gaztelaniaz egiten da orohar. Egoera iraultzeko ideia bat otu zitzaien:eurak euskara ikastera joan beharrean, euska-ra irakaslea Lakabera bizitzera ekarriko zuten.Esan eta egin, AEKrekin harremanetan jarrieta adostasun batera iritsi baitziren: urtebetezirakasle bat bertan arituko da herritarrak eus-kalduntzen.

Euskaraz gain, akademikoki bestelakojakintzak ikasteko bidaltzen dituzte Lakabekohaurrak inguruko herrietako ikastoletara.Lehen, haurrak Agoitzeko ikastolara erama-ten zituzten, baina urtegiak daukan arriskua-gatik handik ateratzea erabaki zuten. Umeakahalik eta beranduen eskolatzen ahalegintzendira; aurten Lakabeko 8 urteko haur bat hasida estreinakoz ikastolan. Ederki integratudela eta zentzu askotan akademikoki bestehaurrek baino ezagutza gehiago dituelabaieztatu du Garciak.

Hori hezkuntzari dagokionez, baina nolamoldatzen ote dira osasuneko beharrei eran-tzuteko? “Hemen ia denek medikuntza natu-

L a k a b e p r o i e k t u a -

2010EKO MAIATZAREN 9A 9

rala (homeopatia) praktikatzen dugu. Batzue-tan ospitalera joatea beste aukerarik ez dugueta joaten gara. Bestalde, ekoaldeako besteherrietan bezala Lakaben ere amek erditzenaturala izatea hautatzen dute”.

Natura dute bizileku Lakabekoek –baitahein handi batean bizitzeko bitarteko–, etahorrenbestez natura zaintzeko konpromisoahartua dute. Ez da ahaztu behar autogestioadutela proiektuaren ardatz eta beraz energiakberebiziko garrantzia duela: energia eta mate-rial berriztagarriak erabiltzen dituzte eta bir-ziklatu egiten dute. Hori ber-matzeko hornidura sare zabaladute: eguzki plakak, haize erro-tak, etxebizitzaren barruanberoa sortzeko sistema, etaabar. Pixa eta kaka ere bereiztendituzte, azken hori ongarrimoduan berrerabiltzeko. Ez da,baina, Lakaben aurki daitekeenbitxikeria bakarra, olio birzikla-tuarekin dabilen ibilgailu bat ere bai baitute.

Lakabe proiektuaren bidelagun izan dirainguruko herriak ere. Ideiak eta proiektuideologiko eta politikoak konpartitzen dituz-ten gisa berean banatzen dituzte lanabesak,autoak, haziak, makinak, elikagaiak, ezagu-tzak... Adibidez, beste herri batean baldinbadago erleekin lan egiten duen norbait,bada, hara joaten dira ikastera. Tximinia batnola egin, ferratu, errezeta bat nola presta-tu… Berdin. “Elkar banatuz, elkar trukatuzeta elkarrengandik ikasiz bizi gara”. Inguru-koekin ez ezik, ekoaldearen baitan EuskalHerriaz gain atzerriko beste etxe edo baserriokupatuekin ere badute hartu-emana: Espai-niakoak, Portugalgoak, Frantziakoak etaIngalaterrakoak, besteak beste.

Sarri albiste dira tokian tokiko agintarienaginduz hustu izan dituzten etxe okupatuaketa gaztetxeak. Garciaren esanetan, herriokupatuak eta komunitateak hippyekin edofundamentu gabeko jendearekin lotu izan

dituzte. “Bailarako jendeak, ordea, ikusten dunola bizi garen, baina jakitun gara Nafarroa-ko eta hemen inguruko herrien gobernuetatikez dugula babesik izango, askatasuna bultza-tzen dugulako, sistema patriarkala deusezta-tzea eta garapenaren aurka egitea”. Idealhorien aldeko borroka garesti ordaindu dudonostiarrak, Itoitzeko urtegiaren aurka egi-teagatik kartzelan egona baita.

Edonola, bailarako gainontzeko herri oku-patuekin alderatzen badugu, egoera pribile-giatua du Lakabek: legalki onartua dago

–antzinako okupazioa delakoeta politikoki une jakin bateanbabestu egin zutelako– eta bai-larako kontzejuan herria ordez-katzen duen alkatea dute. Hala-ber, larreak izateko eskubideadute eta kaleei izenak aldatuahal izan dizkiote. Beste herriokupatuak, okupazio berriago-ak izanik, oso bestelako erreali-

tatea bizi dute; esaterako, Arizkurenen kosta-ta lortu zuten erroldatzeko eskubidea.“Etorkizunean herri okupatu guztiek bailara-ko kontzejuan ahotsa izatea nahiko genuke,nola bizi nahi dugun eta bailarako ekonomianola gobernatu nahi dugun adierazteko”. Bai-larako lurrak ehiztarientzat soilik erabiltzendirela salatu du, eta ekonomia ez dela inondikinora euskara diruz laguntzeko, Artzeko fes-tetarako edo pistak berreraikitzeko erabil-tzen.

Errespetua eta tolerantzia, horixe aldarri-katu ditu Iñaki Garciak beste modu baterabizi nahi dutenentzat: “Bakoitzak nola bizinahi duen erabaki behar du, eta nik besteenbizitzeko modua errespetatzen dudanmoduan, haiek nirean trabarik ez diezadatelajarri eskatzen dut”.

Bestelako mundua osatzen du Lakabek,berezko filosofia duena; gauza materialek ezdute garrantzirik, bai aldiz, naturak, inguruak,pertsonek eta norbanakoak. n

Euskara ikasteko, AEKrekinharremanetan jarri eta adostasun

batera iritsi ziren: urtebetezirakasle bat bertan arituko da

herritarrak euskalduntzen