ARROLAKO IRUNA 2009-2012 Kultur Ikerketako Proiektu ......Erliebe horrek defentsa-bastioi sendo...

19
ARROLAKO IRUNA 2009-2012 Kultur Ikerketako Proiektu Integrala 2009-VII-3

Transcript of ARROLAKO IRUNA 2009-2012 Kultur Ikerketako Proiektu ......Erliebe horrek defentsa-bastioi sendo...

  • ARROLAKO IRUNA 2009-2012

    Kultur Ikerketako Proiektu

    Integrala

    2009-VII-3

  • ARROLAKO IRUNA 2009-2012 Kultur Ikerketako Proiektu Integrala + Sarrera: Zer da Arrolako iruna? Marueleza edo Arrolako iruna Nabarniz, Arratzu eta Mendata udal mugarteek bat egiten duten puntuan kokatzen da, eta Burdin Aroko herri gotortua izan zen, erromanizazio hasiberriaren arrastoak ere agertzen dituena.

    Arrolako iruna Kantauri itsasoko ekialdean Burdin Aroan eta erromatarren aldiaren hasieran pertsonak biltzen zituzten berezko esparru harresituetako bat da. Kristo aurreko IV. mendetik Kristo ondorengo I. mendera bitartean egon zen hartuta. Aztarnategi arkeologikoa bastioi batek mugatzen du. Eremu horrek 8 hektarea hartzen ditu eta oinplano luzanga du, Arrolako gain osotik hedatuta. Goragune hori 535 metrora dago Gastiburuko lerrokaduraren barnean, Urdaibaiko arroaren eskuineko ertzean, hain zuzen.

    2

  • + Aurkikuntza eta lehenengo indusketak Arrolako iruna bada Bizkaian aurkitu den aztarnategi arkeologikorik zaharrena. Bizkaiko Foru Aldundiak aginduta, 1827an Martín Novia Salcedok eta Antonio de Echevarríak landa-lana egin zuten leku horretan, krokis topografiko zehatza egindakoan amaitu zutena. Garai hartan oker ibili ziren, esparrua erromatarren kanpamentua izan zela pentsatu baitzuten.

    Urruneko data hartatik 2000. urtera hainbat esku-hartze garatu dira aztarnategian. Hauek izan dira egindako jarduerak, labur azalduta:

    • Nekazaritzako lanak, ekialdeen kokatzen den sektoreko zati handi bat terraza bihurrarazi dutenak.

    • Meategiko bilaketak, herrixkako ate zaharraren ingurunea

    hondatu dutenak. • Joan den mendeko 80ko hamarkadako esku-hartze arkeologiko

    desegokiak. Horien ondorioz, monumentuaren babes-egiturarik adierazgarrienak desitxuratu eta eraldatu dira.

    3

  • 1942tik 1982-1986ra bitartean egindako indusketen barnean, esparrura sartzeko gunean aztarnategia II. Burdin Arokoa zela zehaztu ahal izan zen. Gauzak horrela, Kristo aurreko IV. mendetik Kristo ondorengo I. mendera bitartekoa zela finkatu zen behin-behinean.

    Garai hartan egindako lanek irunerako sarrera nagusietako bat aurkitzea ahalbidetu zuten, hargin-lanez betetako harresi lodiak zituena. Atea “zeiharra” da, hau da, defentsa-lerroa puntu batean hausteak osatzen du, puntu horretatik aurrera lerroko ertz teilakatuek babesten duten pasilloa sortzen dela. Sistema horrek sarbide luzea sortzen du, bazter guztietatik erraz defenda daitekeena eta zaku bihurtzen dena, ateko sarbidea ixten baldin bada. + Orain dela gutxiko esku-hartzeak Kulturako Foru Sailak Arrola edo Maruelezako iruneko azterlana eta balio-ematea berreskuratu du 2000tik aurrera. Ekitaldi hartan garbiketa kanpaina handia egin zen, Basalan foru enpresaren laguntzaz eta nazioarteko lan-kanpamentuaren bitartez antolatutakoa. Herrixkako atearen eremuari eman zitzaion arreta batez ere.

    4

  • 2001etik aurrera eta 2004ra arte, Ondare Historikoaren Zerbitzuak bi jarduera burutu ditu urtero, lursailak erosteko akordioa lortzen zen bitartean:

    1. Atearen eremua garbitu eta belarrak kentzea.

    2. Monumentuko gune eraldatuak sendotu eta berreskuratzea.

    Garbiketa lanak Basalan foru enpresak egin ditu eta sendotze lanak, berriz, UPV/EHUko zaharberrikuntzako irakaslea den Fernando Bazeta Gobantes doktorearen lantaldearen esku utzi ziren. Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiak partikular batena zen 80.000 metro koadroko finka baten zati bat eskuratu du aurreko ekitaldietan (2004-2005) Arrola mendiko hegoaldean (Arratzu). Adierazitako finka bat dator herrixkako zati zabalarekin eta inguruan kokatzen diren zenbait lursailekin.

    5

  • Ildo horri jarraituz, 6.405 metro koadroko beste lurzati txiki bat erosi dio partikular bati. Hori bat dator indusketa arkeologiko zaharren eremuarekin eta interes handiko gunea da eremu gotortura sartzeko atea bertan kokatzen baita. 2005etik 2007ra urteko hiru garbiketa eta sendotze kanpaina egin dira, baita hondakin arkeologiko zaharren zati bat berriro induskatzeko kanpaina bat ere. Helburua etorkizunean garatu ahal izango diren esku-hartzeak planteatzea izan da. 2008an, finkak erosteko eta aztarnategiko beharrak ebaluatzeko epeak amaituta, Arrolako iruneko azterlana eta balio-ematea izeneko proiektua idatzi da. + Irunaren gaur egungo egoera eta garrantzia Irunak balio arkeologiko eta historiko handiko elementuak ditu, Kantauri itsasoko ekialdean II. Burdin Aroan erabiltzen ziren babes-sistemei lotuta daudenak.

    1942tik lan arkeologikoek arreta jarri dute ipar-mendebaldeko atean; izan ere, elementu hori ate “zeiharreko” eredu kontserbaturik onena omen da. Haren artapen-egoerak, sei metrotik gorako altuera izan zuten hainbat tartetan benetan izugarria denak, lehen mailako ondare ondasuna izatea dakar.

    6

  • Obraren antzinatasunak —karbono-14 bidezko analisiei esker Kristo aurreko IV. mendekoa dela jakin dugu— eta ondoz ondoko eraldaketen konplexutasunak gune arkeologiko horren bikaintasuna indartzen dute. Aurreko jarduera horiek guztiak ingurune horren garrantzia eta benetako balioa erakusten joan dira eta, aldi berean, etorkizunean izan daitekeenari buruzko ideia eskaini dute: Kantauri itsasoko ekialdean Burdin Aroan erabiltzen ziren babes-egitura harresituen interes handiko erakusgarria, alegia.

    Arrolako irunak indar arkeologiko handia dauka, honako atal hauetan laburbil daitekeena:

    Aztarnategiaren artapen-egoera ona da oro har, batez ere kontuan hartzen bada XIX. mendetik guneko abeltzaintza- eta basozaintza-ustiapenak oso biziak izan direla eta beste mota bateko esku-hartzeak egin direla, adibidez, zenbait meatzaritza- lagin.

    7

  • Monumentuaren afekzio nagusiak “izan zitekeen unitatea” edo “pertzepzio-ulermen orokorra” galdu izana, babes-paramentu harresituak finkatu ez izana eta esparru osotik hedatzen den nolabaiteko landare izurritzea dira. Hala ere, esparru nagusiaren hedadura, sarbideak eta babes-sistema erraz antzematen dira.

    Halaber, Arrolako irunak badu bigarren sarbidea, jatorrizko esparru harresituari dagokiona eta Arrolagoikoa baserriaren inguruan dagoena. Ate horren hondarrak guneko gaur egungo erliebean ikusten dira. Erliebe horrek defentsa-bastioi sendo baten aztarna erakusten du, hesiaren lerro erregularra apurtzen den lekuan. Sektore horren indusketak eta birgaikuntzak gune horretan II. Burdin Aroan erabiltzen ziren arkitektura-baliabideen ikuspegi osoa izatea ahalbidetuko dute.

    Era berean, nabarmendu behar da haren harresien egitura berezia: lur zapalduko egitura da, 5 edo 6 metroko altuera duena eta kanpotik ilaretan jarritako hareharrizko bloke kubikoz forratuta dagoena.

    8

  • + Arrolako iruna 2009-2012: Kultur Ikerketako Proiektu Integrala Monumentuaren jabea den aldetik, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak I + G + Bko lankidetza-hitzarmena sinatu berri du UPV-EHUrekin, Euskoiker Fundazioaren bidez, 2009tik 2012ra bitartean gauzatuko dena. Lehen mailako kultur ondasun batean esku hartzeko proiektu integrala izango da eta honako hauek ekarriko ditu berekin:

    • Ikerketa arkeologikoa.

    • Zaharberrikuntza/Artapena

    • Aztarnategiko balio zientifikoa ematea.

    Horretarako, aztarnategiaren barnean identifikatu diren balio historiko handiko sektoreetako bitan jardungo da; honako hauetan, hain zuzen ere:

    1. Ipar-mendebaldeko atea, aurreko lan arkeologikoek bertan jarri baitute arreta.

    2. Hegoaldeko atea, XIX. mendean jada identifikatu zena, baina

    harrezkero ia aztertu ez dena. Bi gune horiek 5.000 metro koadro inguruko azalera daukate guztira eta haien ezaugarririk garrantzitsuenak ageriko monumentu-izaera eta informazio-aberastasuna dira.

    9

  • Gainera, bi leku horiek komunikazio ona dute beren artean: harresiaren bideari barnetik jarraituz, 350 metro inguruko tartea dago bataren eta bestearen artean. Esparruaren harresi barruan dauden zenbait gune induskatzea aurreikusi da eta gune horietan gela motako egiturak aurkitzea espero da. Horri esker, leku hori okupatzen zuten biztanleen etxeko bizitzari buruzko nabaritasunak bildu ahal izango dira.

    Proiektuak indusketa arkeologikoetan lortutako emaitzen azterketa eta hedapena —zientifikoa zein orokorra— barne hartuko ditu. Horretarako, jarduera arkeologikoetan ohikoak diren materialen dokumentazioa, erregistroa eta azterketa gauzatuko dira eta honako hauei lotutako aldeak berritzeko aukera ematen duten memoria osagarriak egiteko eskatuko zaie adituei:

    • Jarduera ekonomikoak (faunaren eta landare-hondarren azterketa).

    • Paleoanbientea birsortzea (palinologia).

    • Lurpeko baliabideen erabilera (irunean erabilitako eraikuntza-

    material guztien identifikazioa eta jatorria).

    10

  • Arrolako irunean 2009-2012ko aldian I + G +Bko proiektua garatzeko asmoz Euskoiker Fundazioaren bidez Kulturako Foru Sailak eta UPV-EHUk sinatu duten lankidetza-hitzarmena dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak 480.000 euroko ekarpena egingo du (120.000 euro ekitaldi bakoitzeko). + Esku-hartzearen faseak Garatuko den proiektua gauzatzeko, lau urteko epea dago; alegia, 2009ko, 2010eko, 2011ko eta 2012ko ekitaldiei dagokien epea.

    Proiektu osoak urteko epeetan banatutako jarduerak barne hartzen ditu. Ekitaldi bakoitza indusketa-kanpaina bati dagokio; horren landa-lanak bi hilabete behar ditu, ekaineko bigarren hamabostalditik abuztuko lehen hamabostaldira bitartean. • Lehenengo fasea. 2009. urtea:

    Irunak okupatutako lursail osoaren jasotze topografiko xehatua.

    Aire-argazki bertikalak egitea (esku-hartzearen hasierakoak).

    11

  • Indusketa egitea, ipar-mendebaldeko ateko sektorearen gune irekian. Landa-lana esparruaren barrualdean nagusitzen da, aurreko kanpainetako laginen eta irekitako indusketa-multzoen arteko lotura osatzeko.

    Sektore irekian harresiaren barneko eraztunaren oinarrirainoko mugaketa eta indusketa egitea.

    Aurkitu diren arkeologia-hondarren dokumentazio eta irudiak biltzea, bai oinplanoan, bai altxaeran.

    Landare-laginak biltzea, baheketa eta flotazio bidez.

    Landare-laginak aztertzea: C-14 eta taxonen azterlana.

    Estratigrafia-zundaketak egitea, irunaren barrualdeko guneetan (hegoaldeko terraza).

    • Bigarren fasea. 2010. urtea:

    Indusketa egitea, ipar-mendebaldeko ateko sektorearen gune irekian.

    Harresiaren goialdeko errematean indusketa egitea (kanpoko eraztuna) eta hori egokitzea, berritu ahal izateko. Indusketa-lanak amaitzea, harresi-barruko gunean.

    Landare-laginak biltzea, baheketa eta flotazio bidez.

    12

  • Harresiaren kanpoko eraztunean aurretik egindako indusketa eta astinketen ondoriozko hondakindegiak kentzea.

    Arkeologia-indusketa hastea, hegoaldeko ateko sektorean, gune irekian.

    Harresi-paramentuak prestatzea, indusketarako bi sektoreetan finkatu eta zaharberritzeko.

    Estratigrafia-zundaketak egitea, irunaren barrualdeko gunean.

    Aurkitutako arkeologia-hondarren dokumentazio eta irudiak biltzea.

    Landare-lagin litologikoak aztertzea.

    • Hirugarren fasea. 2011. urtea:

    Indusketak egitea, hegoaldeko ateko sektorearen gune irekian.

    Aurkitutako arkeologia-hondarren dokumentazio eta irudiak biltzea.

    13

  • Harresi-paramentuak prestatzea, finkatu eta zaharberritzeko.

    Estratigrafia-zundaketak egitea, irunaren barrualdeko gunean.

    Landare-lagin litologikoak aztertzea. • Laugarren fasea. 2012. urtea:

    Arkeologia-indusketa amaitzea, hegoaldeko ateko sektorean, gune irekian.

    Aurkitutako arkeologia-hondarren dokumentazio eta irudiak biltzea.

    Aire-argazki bertikalak egitea (esku-hartzearen amaierakoak).

    Harresi-paramentuak prestatzea, finkatu eta zaharberritzeko.

    Estratigrafia-zundaketak amaitzea, irunaren barrualdeko gunean.

    Landare-lagin litologikoak aztertzea.

    Memoria zientifikoa egitea.

    Testuak idatzi eta museo bihurtzeko beharrezko informazio-paneletan sartuko den aparatu grafikoa egitea.

    14

  • + Esku hartzeko irizpideak Irunean esku hartzeko ezarri diren irizpide nagusiak, laburbilduz, bi dira: 1. Ikerketa arkeologikoa Indusketa arkeologikoaren sistema gune irekian aurreikusi da, iruneko biztanleen Kristo aurreko IV. mendearen eta Kristo ondorengo I. mendearen bitarteko bizimodua ezagutu eta berregin ahal izateko aztarna material guztiak aurkitu, identifikatu eta aztertzeko. Ekialdeen dagoen Kantauri itsasoko historiaren garai konplexua da; izan ere, honako hauek dira aldi horren ezaugarriak:

    Tokiko kultura indigenaren zabaltzea eta goraldia.

    Herrixka gotortu zabal horiek daudelako adierazpena.

    Erromak Kristo aurreko I. mendetik eragindako kultura-joera bereganatzea.

    Beraz, funtsezko garaia da, Bizkaiko historian oso ezaguna ez dena: ondoko Bizkaia historikoaren abiaburua. Horretarako, honakoak aztertuko dira:

    Harresi-egitura gotortuak eta horien atzean gotortutako gela-eremuen egiturak: etxolak, eskortak, metalurgia-tailerrak, etab.

    15

  • Kultura materialaren nabaritasunak, gotorleku horien barruko bizimoduaren erakusgarri diren aldetik. Alde horretatik, elikagaiak egiteko, horiek mantentzeko edo mahaian erabiltzeko baliatutako zeramika-aldaerak aztertuko dira.

    Erromatarren aurreko garai hartan ohikoak ziren apaindura,

    tresna edo armetako metalezko produktuak.

    Paleoanbientea birsortzea, arkeologia-estratuetan gordetako polenen eta gainerako landareen azterketaren bidez. Horrela, herrixka inguratu zuen paisaia naturalaren berri izan ahalko dugu, bai eta horren ia bost mendeko bilakaera ere.

    Dieta, landare-hondarren eta hazien azterketaren bidez, bai eta

    etxeko hondakinen ondoriozko paleontologia-hondarren bidez ere.

    Dokumentatutako babes- edo gela-egitura guztien datazioaren

    sistematizazioa, ohiko metodoen bidez (C14, termoluminiszentzia...), irunaren eraikuntza-bilakaera ezartzeko.

    16

  • 2. Artapena eta zaharberrikuntza Artapena eta zaharberrikuntza direla-eta aukeratutako metodologia honako bi hauen arabera garatzen da:

    Prebentziozko artapenaren metodologia aplikatzea, harresi-egitura arkeologikoetan ingurumenaren arloko esku-hartzea eginez.

    Artapen- eta zaharberrikuntza-prozesuak egokitzea,

    monumentua narriaduratik babesteko balioa emanez. Esku-hartzearen helburu osagarrien oinarri dira honako prozesu hauek gauzatzeko irizpide eta arauak:

    Honako sistema hauek egin eta aplikatzea: • Artapen-egoera aztertu eta baloratzea.

    • Narriadura naturalen eta antropikoen eragileak detektatu,

    diagnostikatu eta sailkatzea.

    • Kultur ondasunaren balizko erabilerak hautatzea.

    Kanpoko harresi-egiturak eta barruko harrizko bitartekoak sendotzeko prozedurak egin eta aplikatzea.

    Arrisku- eta urrakortasun-maila aztertu eta baloratzea eta mantentzeko neurriak aplikatzea. Mantentze-protokolo bat zehaztea.

    17

  • Kultur ondasunaren egituraren amaierako antolaketa aukeratzea, bisitatu ahal izateko eta, era berean, egonkorra izateko. Aldi berean erakutsi eta babestu ahal izateko sistemak aztertu eta jartzea.

    Honako hauek jasoko dituen museo bihurtzeko prozedura diseinatzea: itxitura-tipologiak, oro har eta zati batean behatzeko guneak, barruko ibilbideen diseinua eta monumentuko zein horren sarbideetako seinaleztapen- eta informazio-sistemak.

    + Ondorioa Arrolako iruneko balioa emateko, Bizkaiko Lurralde Historikoan dagoeneko egin diren beste esku-hartze arkeologiko batzuetan erabilitako irizpidea baliatu da, besteak beste, Foruko Erromatar Aztarnategian edo Santimamiñeko Monumentu Multzoan erabilitakoa, hau da, ikertu, zaharberritu/artatu eta zabaltzea. Horretarako, hurrengo lau urteotarako (2009-2012) Indusketa eta Ikerketako ondoz ondoko kanpainak antolatu dira, UPV-EHUrekin batera lan eginez; gainera, horrela lurpetik ateratako material eta egiturak sendotu ahalko dira. Esku-hartze horri esker, hemendik gutxira posiblea izango da Arrolako irunari buruzko lehenengo monografia idaztea eta indusketa zaharren sektorea osorik berreskuratzea.

    18

  • Kulturako Foru Sailaren ohiko lan-ildoan eta zabaltzeko moduen barruan, Bizkaiko protohistoriako populaketen gaineko jardunaldiak egitea aurreikusi da, lanei amaiera emateko (2013). Arrolako irunari buruzko proiektuaren amaierako helburua, laburbilduz, honakoa da: Bizkaiko gizartearentzat lurraldeko aztarnategi protohistorikorik nagusienetako bat –behar bezala aztertu eta artatzeko moduan- berreskuratzea eta, era berean, lehen mailako kultur ondasunaren gaineko ikerketa sustatzea, hobeto ezagutu eta ulertu ahal izateko, Bizkaian II. Burdin Aroko bizimoduaren eta, beraz, historiaren beraren erakusgarri izango dena.

    19