Arratiako KT 10

22

description

Arratiako pastoral barrutiko katekesiko aldizkariaren hamargarren alea

Transcript of Arratiako KT 10

Page 1: Arratiako KT 10
Page 2: Arratiako KT 10

2

DIMA:

Jendetza batu zan Arratiako KTko familia arteko gabon jaian

Jendetza batu da Diman familia arteko gabon jaia ospatzeko: eliza bete familia otoitzean, kantan, Caritasen aldeko merkatu txikian, txokolatadean... poza berba baten esateko. Poz horretan ikusteko Jaungoikoaren maitasuna eta poz hori familia artean konpartidu da. Arrastiko bostetarako Dimako San Pedro Apostolua parrokia beterik egoan. 300 edo 400 lagun baegoan bertan aurtengo Arratiako familia arteko jaia ospatzeko.

Beste inor kabitzen ez zala eta, unetxo baten argiak joan dira. Gure poza argia barrito etortzerakoan! Olentzero, Jesus, Maria eta Jose, mundu osoko umeen antzespena. Arratiako umeak artista batzuk direla erakutsi deuskue. Artikulu honetan beherago dozue arrasti magiko honetan kantatu daben aukera bat. Dantzan ere egin dabe eta! Jesus umeari opariak, kantak, berotasuna eroan deutsie Arratia osotik etorritako familiak.

Poza gizarteak baztertu dituen horreekin konpartitzeko asmotan merkatu txiki bat antolatu da. Txartelak opariz trukatu dira, eta 365 euro atara dira Caritas Arratia alkarteari emongo jakozanak.

Hau guzti hau frontoian izan da. Bertan, triki trixa alaiagaz batera txokolate beroa eskeini jaku bizkotxo batzuekin. Une gozoa arrastia komentatu eta planak egiteko. Jainkoa gizakiarengana makurtu zan gizakia jainkotuteko! Jainkoa gureganatu da gu beraren pareko egiteko!

Page 3: Arratiako KT 10

3

Kanta aukera bat: Asko maite nauan lagun bat daukat,

nik daukat, nik daukat. Asko maite nauan lagun bat daukat, Jesus dau izena. Beragaz biziko gara alkartuta otoitz eta lanean (bi). Asko maite gaitun Ama bat dogu, guk dogu, guk dogu. Asko maite gaitun Ama bat dogu, Jesusen Ama da. Beragaz biziko gara alkartuta otoitz eta lanean (bi).

Kanta dagigun danok, hau da egun alaia Jesus jaio da eta, kanta Aleluia! Kanta Bedia, kanta Lemoakoak, Kanta Igorre eta Arantzazukoak. Kanta Zeani, kanta Areatza, Kanta Artea, kanta Dimekoak.

Eskerrak, gure Aita, denok bait dugu etxe bat.

han jolastu, ikasi, gurasoekin hitzegin eta beraiekin bizitza alkarbana dezakegu.

Eskerrak

zure etxera gonbidatu gaituzulako. bertan danok dugu lekurik. Lagun iguzu zure antzekoak izaten, gure etxea beti irekita egon dadila guztientzat. Haur eta famili guztiek, etxe egokia izan dezatela denok anai bezela bizi ahal izan gaitezan. (Lemoakoak)

Page 4: Arratiako KT 10

4

Areatzakoak txirulaz jo ebezen:

- Dingilin Dangilon. - Kanpaiak jaietan. Herriko tradizio musikal handiari ohore eginaz!

Hona Zeanuriko aprotazioa:

Lo dago gure haurtxoa, sehaskan gozo beroa, Olentzerok ekarriko, dionaren esperoan. Da bitartean, gabon gauean, Olentzero dator, burdi gainean. (BIS) Ikazkinarekin amets, egiten du haurtxoak, jostailu berriak eta, karamelo gozoak Da bitartean, gabon gauean, Olentzero dator, burdi gainean. (BIS)

Page 5: Arratiako KT 10

5

Igorre eta Arantzazu dantzan ibili ziran:

Bediakoak kantan:

Page 6: Arratiako KT 10

6

Arteakoak gabon kanta zahar bat:

Dimakoak mozorrozturik:

Page 7: Arratiako KT 10

7

Aspaldiko gabon kanta berreskuratu dabe Artean Clementinak eta KTko familiek

Arteako katekesiko ume eta amak "Hogeta laugarrena" gabon kanta abestu eben domekan meza amaierean. Entzuleen artean egoan Clementina. Begi asko malkotan bustita egozen emozioaz. Zergaitik? Dimako Gabon Jaia zala eta Arteako amak buru belarri ibili ziran ea zer aurkeztu Arratiako parroki arteko jai haretan. Azkenean ideia argi bat euki eben: Clementina amamari aspaldiko gabon kanta bat eskatu. Pentsau eta egin. Hor joan ziran Clementinagaz berba egiten. Abegi onaz hartu zituan Clementinak eta bere umearoko gabon kanta bat irakatsi eutsien. Gero, amak, euren artean, umeek ezagutzen eben musika errez bat erabiltea onetsi eben. Diman izan zan estrenaldia, txalo zaparradak hartu ebezan, batzuk eurentzat, beste batzuk Clementinari emoteko, bere buru argiari esker holako harribitxi bat ez dalako galdu. Operazioa borobiltzeko, zer bururatu eta, domekan, parrokiko meza amaierean aspaldiko kanta hau interpretatu eben ume eta amak, herriari eta Clementinari berari. Detaile moduan lora sorta eder bat oparitu eutsien Clementinari, argazkian ikusi daikegunez. Opari katea beraz. Clementinak gabon kanta oparitu umeei, umeek parrokiari, parrokiak eta amak Clementinari. Danok gara parrokia bat eta etxe giroko parrokia egin gura genduke. Ez da erreza baina ahalegin horretan gabiz.

Hogeta laugarrena dogu abenduan deseo genduena logratu genduan gabeko hamabiak jo deitu orduan gure Salbagilea jaio da munduan. Belengo portalian, askatxo batian jaio da Jesus umil, ganadu artean.

Astoa ta idia dauz aldamenian arnasaz berotzeko hotzitzen danian. Goiko mendietatik pastoreak datoz esandi aingeruak jaio dela Jesus,

Espiria Santuak emonik grazia haren bendezinoa guztiz zan garbia.

Zorionean Jesus Zu jaio zinean bestela Zeruetan sartzen ez ginean

Zorionean gizon egin zara Jesus Gloria goratzeko zeruetan Amen.

(Doinua: Aitorren hizkuntza zaharra)

Page 8: Arratiako KT 10

8

Areatza: reparan la imagen de la piedad de la ermita de Errukiñe

La imagen de la Piedad que reposa en la ermita Errukiñe de Areatza no ha pasado el día de Navidad en su casa. Y es que se ha tenido que comer el turrón en los laboratorios de la empresa TSA, ha donde ha sido trasladada este mes de diciembre para poder efectuarle un tratamiento para eliminar los insectos xilófagos que se han instalado en su interior. El proceso de eliminación de los parásitos se realizará a base de gases inertes, que, según los expertos, no producen daños ni a la talla ni al

medioambiente. Esta técnica es además, la más avanzada en el campo de la desinsectación de elementos patrimoniales delicados.

La de Areatza se trata una talla de la Piedad de madera policromada datada en el siglo XVIII. Es una auténtica joya, patrimonio religioso, cultural e histórico de la villa que por primera vez abandona el valle arratiarra. Los insectos aposentados en ella se han ido colando dentro de

la imagen a pesar de los cuidados a los que le tienen sometida de forma regular los encargados del cuidado de la ermita. Estos, le aplican un tratamiento para evitar la carcoma por medio de un spray con cánula, una práctica que ha resultado insuficiente.

Este nuevo tratamiento al que está siendo sometida cuesta 1.189 euros más el IVA financiados por la propia ermita y los devotos que dejan sus limosnas al pasar por ella. Consiste en la eliminación de los insectos tras dejarles sin oxígeno. Esto es, los técnicos introducen la talla en una cámara hermética de la que sustituyen el oxígeno por nitrógeno acondicionado. Tras imprimirle una temperatura de entre 20 y 25 grados, la escultura descansa en estas condiciones durante un mínimo de quince días hasta la desaparición de los visitantes.

Según apuntan las previsiones, esta semana, la imagen podría estar lista para volver a su casa y comerse las uvas desde su morada habitual aunque, dado lo complicado del tratamiento, aún puede demorarse unos días más.

Esta imagen de 170 x 140 x 70 centímetros se encuentra habitualmente dentro de una hornacina de vidrio en el interior de la ermita humilladero localizada en pleno casco de Areatza. Este templo también es especial dada su estructura de madera conservada en buen estado.

El de Errukiñe es uno de los edificios históricos que mantiene Areatza en su casco viejo. Se ubica en el trayecto del paseo Karpo. No es la única que se localiza en este municipio. Así, también se aprecian en Areatza los templos de Nuestra Señora de la Paz (Bakearen Ama), construida en 7974 en el paraje de Pagomakurre. Santo Tomás, renovada en la actualidad y Santa Cruz, en terrenos de Zeanuri, aunque con gran tradición para los vecinos de Areatza.

Page 9: Arratiako KT 10

9

Igorre eta Arantzazu:

1000 sari banatuko ditu misiolarien aldeko tonbola solidarioak Igorren

1000 sari baino gehiago banatuko ditu misiolarien aldeko tonbola solidarioak Igorren aurten ere. Zabalik egongo da hurrengo asteburuan ere, abenduaren 16, 17 eta 18an, goiz eta arrastiz. Urteotako ohitura dogu hau Igorren, eta huts egin barik, aurten ere zabalik dago tonbola solidarioa. Euro baten txartela erosiz sari ikusgarriak eskuratu daitekez. Sariak eurak era bitara lortzen dira. Hamahiru andra martitzenero batzen da esku lanak egin eta tonbolan opari moduan jartzeko: erropak, amantalak, neskatil jantziak etab. luze bat. Beste opari sorta handi bat Igorreko dendari, enpresa eta familiek emoten dabez dohan. Aurten milatik gora sari dagoz. Eta sari bako boletoa eta ez da bota behar, otzara baten zozketean sartzen da-eta tonbola itxi ondoren. Ekintza honetatik ataraten dan dirua misiolari igorreztar birengana bideratzen da: Maribel Egiluz, Congon dabilena, eta Juanita Agirre, Perun bizi dana. Tonbola solidarioa antzinako Andra Mari liburudendan dago, Caja Laboral Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxaren artean.

Page 10: Arratiako KT 10

10

Page 11: Arratiako KT 10

11

Page 12: Arratiako KT 10

12

Zeanuriko Andra Mari Herri antzerki musikala

Umeak: Anita Astondoa eta Bibiñe Pujana; Parrokiko kantariak; Organoa: Karmele Angoitia; Bertsolaria eta San Lukas: Atxondo; Zeanuriko txistulari taldea; Trikitilariak: Ainhoa Mendia eta Paule Goikouria; Maria, Jose, dantzariak eta Belengo herria: katekesiko umeak; Zeanuriko jauntxoak: Mikel Santiago, Xabier Bouza eta Xabier Pereda; Ipiñaburuko lamiak eta herritarrak: Goiuri Manrique, Irene Artaraz, Ines Erdozia, Ane Diaz eta Ainhize Garcia; Play back: Kanugal taldea; Herri kantak: ikusleak eurak; Gidoia: Jose Mari Kortazar; eta beste sorpresa asko. Erropak preparetan eta ensaioetan beste jende askok ere lagundu dau. Abenduaren 23an, barikuan, emon zan lehen aldiz antzespen hau parrokian bertan. 1.- Maria eta Jose zelan ezagutu eben elkar

a. Jesus! Bai lan gatxa agindu deuskula maisuak oraingoan.

b. Jesus Maria eta Jose, esango neuke ni.

a. Bai, Jesus Maria eta Jose, beti jan eta beti gose.

b. Baina ez dakit nik suspensua ez ete dogun jan beharko lanaren gatxaren gatxaz

a. Ea, irakurri barriro lanaren gaia…

b. Zeanuriko Andra Mari. Historia eta gaur egun

a. Maisu hori jota dago ala? Zelan jakingo dogu guk hori, ez dogu Andra Mari hori ezagutu ere egin! Batek badaki zenbat urte dituan, ehun edo berrehun…

b. Ba irudietan oso gazte agertzen da, gazte gaztetxoa, beitu bestela parrokiko irudiari, errubia, polita…

Page 13: Arratiako KT 10

13

a. Bueno, ekin daiogun historiari. Bere senarra Jose ezta? Eta non eta zelan ezagutuko ziran? b. Eta maitemindu, maiteminduko ete zan… a. Nire ustean herrian bertan izango zan, orduan ez egoan urik etxeetan eta iturrira joaten ziran

ur bila, holan kontatu eustan behin amamak… b. Eta mutilak han izango ziran, ur bila joiazen neskatilen zain a. Eta egun baten…

(Hemen ume bi edo Maria ur bila eta Jose, kinuak eginaz) H. Maritxu nora zoaz, eder galant hori? Iturrira Josetxo, nahi badozu etorri?... (Kanta leike eta herriari kantatzen animatu lehenengoan organoagaz. Bigarrenean umeak baserritar jantzita txistu doinuaz dantzan korroa eginaz. Hirugarnez txistu hotsaz biribilketa alai batean ustengo dabe. Josune edo ama batzuk egon beharko litzatekez eurekaz zuzentzeko).

Bertsolaria (San Lukas, tunikagaz jantzita):

Lan isilean, etxe eta auzo, nekea ez zendun neke Jaunaren Ama izanagaitik, handikeritik aparte Arratiako Dama bihotz apalen Ama gure ikasbide zaite Zeuk legez umil egin daigun lan besteen pozaren truke 2.- Mariari aingerua agertu

a. Bueno, lehen eszena ederra ezta? b. Apurtxo bat fantasiosoa ez ete da? Gustauko jako maisuari? a. Bai neska, bera be nobeleroa da-eta. b. Bueno, bigarren kapitulua, Jesusi buruz zeozer esan beharko dogu

ezta? a. Bai horixe! Jesus Maria eta Jose! b. Beti jan eta beti gose. a. Ea hartu biblia bat edo ea zer agertzen dan hortik… b. Biblia? Han dator historia hori ala? a. Baiezkoan nago, ea, beitu, beitu… b. Bestela itaundu eiozu hor behean dagoen batan bati, horreek mezatara datoz eta zeozer

lagunduko dauskue… a. Bai, aingeruaren historia hori zelan izan zan ba (itaundu batan bati) b. San Migel? San Migel agertu jakola Mariari? a. Altzustekoa ala Uribekoa, zein San Migel? b. Ezetz neska, ez zan San Migel izan, San Gabriel baino! a. Eta nor da hori? Inork ez dau ezagutzen eta, ermitarik be ez dauko-ta, bigaren dibisiokoa edo

izango da santu hori.. b. Keba, kanta bat be badauko, izekok kantetan dau, ea, zelan da… a. Bai Euskadi gaztea (aingerua pulpito gora doa) irratian emongo dabe, nik ez dot inoiz entzun

eta b. Baietz neska, beitu, entzun, baietz jendeak jakin kanta hori

(Aingerua aerzen da eskutitz handi bat eskuan eta pulpitotik jaitsi eta Mariari emon eskura)

Page 14: Arratiako KT 10

14

H. Aingeru batek Mariari dinotso graziaz betea… Bertsolaria (tunikagaz): Aingeruaren agotik zendun Jaunaren mezua entzun Hasieratik bere esanera bihotza zabaldu zendun Arratiako Dama Bihotz garbiko Ama zaite gure argi lagun Jaunaren berba ulertu eta bere esana egin daigun. 3. Maria Jesusen ama

a. Bueno ba, eginda daukagu lana, ezta, Mariaren historia. Nik uste nota ona atara behar dogu oraingoan, jendeak be polito abestu dau eta.

b. Ez pentsau. Folio bi be ez daroaguz, honegaz aprobau justu justoa. a. Eta zer gehiago gura dozu ipini, nik besterik ez dakit eta. Gitxitxo deritxazu ala? b. Bueno, ez dakit ba, Jesusen jaiotzari buruz edo… a. Ez dakit nik. Hori ez da gaia. Beitu: Zeanuriko Andra Mari. Historia eta gaur egun b. Bueno, Jesusen ama izan zan, hori ezin ukatu. a. Eta oso jaiotza harrigarria, larria, gogorra izan ei zan b. Ez ospitalerik ez medikurik a. Ez etxerik ez laguntzarik b. Negu hotza a. Hotza ete da negua han Belenen?

Page 15: Arratiako KT 10

15

b. Bueno, kalefazio barik bai gitxienez, ez egoan gaurko adelantorik a. Eta astoa eta idia b. Astoa? Zu bai zarala astoa? a. Horreek bai, ipini eizuz, ipini, etxeko jaiotzan beti dagoz euren irudiak eta. b. Bueno, bueno ez hasarratu, ipiniko dogu astoa, oso inportantea da eta, gero be agertzen ei

da: Ejiptoko ihesean, Jerusalenen sartzean… a. Zu, gaia ez da astoa gero! Ez astotu jendea astoa gora eta astoa behera.

(Maria eta Jose egiten daben umeak, Belenera heldu eta Jesus umea daukie, Elizako irudia edo erabili daiteke. Beste umeak opariekin: opari betikoak (gazta) eta modernoak(gaurko jostailuak). H. Gora gora. Bertsolariak (Tunikagaz):

Desterruaren mingotza zendun Jesus haurtxoagaz jazan Zenbat jazarpen eta mespretxu gero be izan zenduzan Arratiako Dama erbestetuen Ama lagundu jaiki gaitezan ez bazterturik, ez zapaldurik gehiago ez daiten izan 4. Jesus Maria ta Jose Ejiptora alde

a. Hau bai gogorra! b. Ha ez zan izan turismoa! a. Ejiptora alde egin beharra! b. Herodes erregeak umeak hil gura zituala. a. Eta atzerrira iges egin beharra! b. Mariaren larria! a. Astoaren beharra! b. Joseren larria a. Eta astotxoaren beharra! b. Astoagaz barriro? Zu zara zu! Eta Jesus? a. Jesus asto ganean ezta? b. Txantxak eta barreak aparte, ez deritxazue Mariaren bizitza gogorra izan zala, erregina esaten

deutsagu baina ez zan palazioan bizi, pobre eta larri baino. a. Maisua ez jaku hasarratuko ezta? b. Zer dala ta? a. Lau folio, hiru kanta, eta oraindino bere historiagaz gabiz. b. Bueno arrazoia dozu, hartu daigun atseden apur bat, ondo merezita daukagu-ta, eta gero

jarraituko dogu, jendeak be eskertuko dau atseden bat. a. Horixe baietz! Ez daigun aspertu, bestela ez da inor geratuko bigarren partea ikustera…

(a. eta b. badoaz, Maria eta Jose be badoaz Ejiptorantza…)

Page 16: Arratiako KT 10

16

Zeanuriko txistulari taldea: Antzineko minuetoa 5. Ipiñaburuko Andra Mari eta bertako parrokoaren sustoa

a. Gure lantxoa egiteko, Zeanuriko Andra Mari. Historia eta gaur egun beitu zer itxi deustan Ander Manterola abadeak

b. Zer da hori ba, beste Biblia bat? a. Ez horixe! Abade jakintsu bat egon ei zan Ipiñako palazioan bizitzen, herriko kanta, esaera

eta ipuinak batzen, Resurrección María de Azcue eukan izena b. Eta hori dana batu eban Ipiñan? a. Ez, hemen Euskal Herri osoko kontuak datoz, baita Ipiñakoak ere, eta Maria ageri da ipuin

batean. b. Ez da izango? Ejiptotik Ipiñara! a. Ez ba, urte asko pasa ostean, gure Herrian egon dan Andra Mariaren aldeko zaletasunaren

adibide bat ipintzearren. b. Ea ba, leidu eizu, gogoa biztu deustazu majo eta! a. Behin Ipiñako ez dakit zein kobatan lamiak bizi ziran… b. Lamiak, hori bai interesgarria… a. Eta kobatik bele baltzak urten eta kalte handiak egiten ebezen baserrietan, soloetan,

artaldeetan… Lamiak (ume batzuk kamisoiaz eta pelukaz jantzirik) agertu eta dana apurtuten dabe. Batek mikrofonotik esaten dau: - Honeek geure lurrak dira eta zetan etorri behar dabe baserritar txatxu honeek garia eta enparuak ereiten; apurtu eta hondatu daigun dana. (Gero joan egiten dira.) b. Zelako bildurra! c. a. Entzun ba! Eta koba hartara Joan ziran behin Ipiñako abadea eta sakristaua gurutze bategaz. (Abadea, sakristaua eta beste batzuk agertzen dira; abadeak mikrofonotik esaten dau:) - Hementxe egingo dogu eleizea, inguruko guztiak kristautu eta mezak berton izan dagiezan. (Eleizaren irudia ipinten dabe erdi erdian. Horretan dabizala, lamiak etorri eta harrika eta zarataka botaten dabez handik. Batek esaten dau:)

Page 17: Arratiako KT 10

17

- Barriro be hemen dabiz honeek geure lurren jabe egin gurean; bota daiguzan betiko hemetik. (Eleiza be bota egiten dabe. Gero joan egiten dira). a edo b. Errezau eta errezau otoitz eta otoitz, ezin konpondu arazoa. Azkenean Andra Mariari eskatu eutsien laguntza, eta miraria lakoa gertau zan. Baina lamiak hasarre, handik urten behar ebela eta, harri handi batzuk bota zituen. Batak sakristauaren etxea hondatu eban, besteak Ipiñako Elizearen kanpadorrea, eta hirugarrenak parrokia bera, altarea izan ezik beste guztia. (Barriro agertzen dira abadea, sakristaua eta kristau batzuk, abadeak gurutzea eta sakristauak Andra Mariaren irudia dakazela. Andra Mariaren irudia ipini eta errezetan hasten dira. Barriro agertzen dira lamiak eta Andra Mariari errezetan ikustean, pelukak eta kamisoiak kendu eta bakez hurreratzen dira. Agur Maria errezetan

dabe danak batera. Gero eleiza barriaren irudia ipinten dabe). a. Orain ezagutzen dogun elizea barria ei da, eta Anderrek dinoanez, ipuin honeek azaltzen dau

antzinako euskaldunen sinisteak aldatu zirela barriekaz, laminei Andra Mariak garaituz, eta laminen bengantzea, esan daikegu guk.

b. Ez neban egundo entzun holakorik, etxean ere ez. a. Zorte apur bategaz maisuak ere ez dau ezagutuko ipuin hau eta gure lanean ondo baino

ederto datorkigu. b. Ez da egoki eta apropos etorriko ba, Maria Ipiñara, Zeanurira heltzen! a. Bueno, Maria edo Mariarenganako debozioa. b.

Page 18: Arratiako KT 10

18

Herriak: Trikiagaz Zeanuriko zazpi umeak (Honetarako kantariak eta trikia jaitsi bitez korutik) Bertsolariak (erdi aroko erropaz edo baserritar moduan):

Barri Onaren espiritua laster zendun zeuregandu Txiroen lagun, txikien babes eta minduen ukendu Arratiako Dama Barri Onaren Ama ez guregandik urrundu Egia eta justiziaren langile izaten lagundu. 6. Zeanuriko parrokia non eraiki

c. Badaukat nik beste historia polit bat. a. Kontau ba, danok entzuteko moduan gero. b. Batzuk jakingo dabe: zergaitik eraiki zan elizea gaur egun dagoen tokian, herritik hain urrun… a. Inoiz zeozer entzun dot, baina ez naz gogoratzen… Oso ondo, baina gure lanerako primeran

etorriko da. b. Beitu, entzun, baziran behin Zeanurin hiru jauntxo: (hemen umeek antzestu leikie, bakoitzak

kapa bat kolore batekoa, dana kontatea ez izateko…) eta bakoitzak bere etxe ondoan egin gura eban parrokia, Alkibarren, Aspen eta Akaurin. Alkibarreko jaunak Alkibarren egin behar zala. Aspekoak, Aspen zala egokiagoa. Akaurikoan Asterrin ba. Ezin ipini akordua. Egun baten etorri jaken abadea eta esan eutsen: pazko egunean, oilarrak joten dauenean, urten bedi bakoitza bete jauregitik oinez, hirurek bat egiten daben tokian, bertan eregiko da parrokia! Eta esan eta onartu eta egin, etorri zan pazko eguna, jo eban oilarrak (kukurruku!) eta urten eban Alkibarreko jaunak Alkibarretik, Aspeko jaunak Aspetik eta Akaurikoak Asterritik. Ibili eta ibili, berton alkartu eta berton eraiki zan parroki dotore ikusgarri hau.

Page 19: Arratiako KT 10

19

a. Ederto, parrokiko eta erretaulako argazki batzuk jarriko deutsaguz lanari, eta lanik onena

izango da, ikusiko dozu: Nazaret, Belen, Ejipto, Ipiña, Zeanuri… Geografiarako be baliogarria izango jaku lan hau, ikusiko dozu maisuaren aurpegia hau aurkezterakoan…

b. Badaezpada ipini eizu leienda edo holako bat dala, geografian ondo eta historian asto ez gaitezen geratu. Herriak: Trikiagaz Zeanuriko zazpi umeak (Honetarako kantariak eta trikia jaitsi bitez korutik)

Bertsolariak (erdi aroko erropaz edo baserritar moduan): Gurutze baten zure semeak askatu eban mundua Jarraitzaileok norberekeriz ahaztu dogu agindua Arratiako Dama kristau sendiko Ama Zeu harturik eredua berreskuratu daigula barriz maitasun mandamendua. 7. Mundu osoan zabaldutako debozioa

c. Badakizu pentsetan itxi nozula... Nazaret, Belen, Ejipto, Ipiña, Zeanuri… Mundu guztian ete

dago debozio hau ba? a. Ez dakit nik ba, herri bakoitzak bere hizkuntzan edo. b. Eta interneten begiratzen badogu? a. Idea ona: ea Andra Maria euskal herrian, ea Don Googlek zer dinoan: b. Jesus! Bai zerrenda luzea: Begoña, Arrate, Estibaliz, Arantza, Ainhoa, Uxue, Eunate…

probintzia bakoitzak berea eta gehiago! a. Eta mundo zabalean? Ea Ameriketan… b. Andra Maria Ameriketan… Ezer ere ez…

Page 20: Arratiako KT 10

20

a. A! Han ez dago holako deboziorik antza… b. Itxaron eizu, ea erderaz itaunduta:

a. Mexikon: Guadalupe b. Venezuelan: Coromoto a. Andeetan: Copacabana b. Cuban: Morenma del Cobre a. Eta kantaren bat edo… b. Ea ba, bideo kantaren bat…

(Virgen de la Merced compañera de los pobres jarri ordenagaiuan, play back egin… Jantzi hegoamerikarrak)

Virgen de La Merced, compañera de los pobres. (2)

esperanza de una tierra que grita y clama liberación.

Tú ya sabes, Madre Nuestra, que este pueblo sufre mucho, porque no hay plata para vivir;

mientras otros, unos pocos, son los dueños del dinero,

de nuestras tierras, y del país.

Tú ya sabes, Madre Nuestra, que este pueblo vive herido

por la injusticia y la ambición; hoy venimos a pedirte,

que podamos ver muy pronto un mundo libre de la opresión.

Page 21: Arratiako KT 10

21

Tu ya sabes, Madre Nuestra, que miramos hacia el cielo,

buscando allí nuestra solución; hoy te vemos en la tierra,

en la gente de este pueblo, que lucha contra la explotación.

Bertsolaria (trajeagaz edo gaur egungo erropagaz):

Ondo ulertu ezarren zendun Jaunaren nahia jarraitu eragozpenak, iluntasunak sinismen sendoz gainditu Arratiako Dama ardi galduen Ama gure fedea barritu zalantzen gaba ilun honetan bidea daigun aurkitu 8. Zeanuriko Andra Mari lagundu gagizuz Jesusi jarraitzen

a. Badakizu oso ondo pasau dodala. b. Egia esan atoan joan jata denporea a. Eta gauza asko ikasi dodaz b. Eta asko kantatu a. Bertsolaria be ez da txarto egon b. Hori bai, onena jendea, kanta eta kanta, guri lagunduten, eta Karmelek ze polito lagundu

dauskun organoagaz a. Munduari buelta osoa emon deutsagu, Nazaretetik Zeanurira. b. Eta gure herriko istoriak ezagutu a. Eta gauza politak entzun. b. Betetzea ez da izango erreza ezta? Batzutan gurago holako erregina, jantzi ederrak, koroia

buruan, eguneroko bizitzatik urrun, konpromisu gutxi. a. Baina zelakoa dan ezagutu dogu, gutarra, pozean eta sufrimenduan, hor eta han eta

hemen. b. Berak lagunduko dausku bere seme Jesus ezagutzen. a. Bere seme Jesus maitatzen. b. Bere seme Jesusi jarraitzen.

a. Eta bide batez, nota ona ataraten eskola lan honetan A eta B; Hori. Zeanuriko Andra Mari. Historia eta gaur egun

Bertsolariak (trajeagaz edo gaur egungo erropagaz):

Zinan guztia eskaini zendun Jesusen egitasmoan eta saritzat zeruetara aitak zinduan eroan Arratiako Dama zorionaren Ama izan gagizuz gogoan Zure betiko zorionean gaitezan zeure ondoan Herriak: Begoñako Andra Mari…

Page 22: Arratiako KT 10

22

Zorionak eta urte barri on!