ARI GARA 5 ikasle 5 A 6 -...

56
Ari gara Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Hirugarren maila Pello Mateos Yeste, Garbiñe Urreizti Lezertua

Transcript of ARI GARA 5 ikasle 5 A 6 -...

Ari gara

Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Hirugarren maila

Pello Mateos Yeste, Garbiñe Urreizti Lezertua

Argitalpena: Nafarroako GobernuaHezkuntza DepartamentuaEuskara Zerbitzua

Egileak: Pello Mateos Yeste etaGarbiñe Urreizti Lezertua

Marrazkiak: Regina Salcedo Irurzun

Diseinua: RBK, Diseinu eta Komunikazioa

Imprimaketa: Gráficas Lizarra

L.G.: NA 2693-2004

ISBN.: 84-235-2703-4

Ari gara

EOIDNA-ko Euskara Departamentua abian jarri zenean, gure ikastetxe kolaboratzaileei ohikoa(maila bakoitzaren kurrikulua, ebaluazio irizpideak eta azterketak) eskaintzeaz gainera argi ikusigenuen Bigarren Hezkuntzako irakasleei zertxobait gehiago eskaini behar zitzaiela: guk proposa-tutako kurrikulua ikasgeletan aurrera eramaten lagunduko zion ikasmaterial xorta xume bat, alegia.

Ikasmaterial hau sortzera bultzatu gintuen arrazoia kurrikuluaren beraren izaeran aurkitu behardugu. Izan ere, EOIDNA-ko kurrikulua prestatzerako orduan, HABE-k plazaratu zuena hartu genuenoinarritzat. HABE-ko kurrikuluak zerbait ona badu, eta alderdi on asko ditu, ikaslea komunikazioeraginkor eta praktikora bultzatzeko asmoa da. Horixe nahi genuen, ohiko irakasbide memoristikoeta gramatikal horretatik aldenduta, Bigarren Hezkuntzako A ereduko gure ikasleei komunikaziora-ko bide ematea.

Ari gara materialaren helburua ikasgelan lau trebetasunak lantzea da. Lau trebetasunetatik min-tzamena izan da orain arte gelan lantzeko aukerarik izan ez duena, ohitura falta, batetik, eta gela-ko ikasle kopurua, bestetik, izan dira gure ustez trebetasun hau ez lantzearen arrazoi nagusiak.Guk eskaini dizuegun materialean, beraz, beste trebetasunen artean mintzamenari ere lekutxo bategitea proposatu dizuegu.

Nozio komunikatiboa oinarri delarik, esaldiak egituratu ahal izateko edukin gramatikalak gelako ira-kasleak zabaldu beharko ditu, betiere material osagarria baita guk sortu duguna. Gure liburu hone-tan ez dira betiko eta beharrezkoak diren azalpen gramatikalak aurkituko, gure programazioanmailaka definituak agertzen direnak, hauek gelako irakasleak inork baino hobeto azalduko dituelauste dugu.

Ari gara ikasmateriala bi zatitan aurkeztu nahi izan dugu: irakaslearen liburua eta ikasleena. Lehe-nengoan irakasleek baliagarriak izan dakizkiekeen informazioak aurkituko dituzte, hala nola jardue-ra bakoitzaren euskarriak (testu-mota, kontestuko ezaugarriak, adierazpide linguistikoak...),prozedura, soluzioak... Bigarrenean ikasleek egin beharko dituzten zeregin guztiak, modu erakar-garrian aurkeztuak, biltzen dira.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi genizkieke Nafarroako Gobernuko Araubide Bereziko Irakaskun-tzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzuari eta bereziki Euskara Zerbitzuari, hauen laguntzarik gabelantxo honek ez baitzuen argia ikusi izango. Era berean, gure eskerrik beroena Nafarroako Gober-nuko Ikasliburu eta Materialen Unitate Teknikoari argitalpen prozesu teknikoa bere gain hartu due-lako. Azkenik ez genituzke aipatu gabe utzi nahi izango EOIDNA-ren proiektuan A ereduan aritu etaari diren irakasle guztiak, haien ekarpena balio handikoa baita. Horiei ere eskerrak.

Egileak

5

Aurkibidea

1. Hiria ......................................................................................................... 7

2. Osasuna ................................................................................................ 57

5Hiria

Hirian zehar bueltaka

Beti matrakan

Hiria

1.Jarduera

9

Binaka jarrita, A eta B ikasleak, bakoitzak bere komikia irakurri eta ulertuondoren, idatziz, gertatutakoaren laburpena egingo du.

1

Gero, egindako laburpenak pasatu elkarri eta bestearen komikia, ikaskide-ak egin duen laburpena irakurriz, ulertzen saiatuko zarete.

2

Min

tzam

ena

Irakurm

ena

3Bukatzeko, benetako komikiak trukatu, irakurri eta konproba-tu laburpenean irakurri duzuena benetan bat datorrenkomikiarekin.

Hiria

10

AIkaslea

Hiria

BIkaslea

11

Telefono mugikorrak2.AJarduera

12

HiriaM

intz

am

ena

Irakurm

ena

Ikerketa Geologikoen Elkartearen arabera epe labu-rrean telefono mugikorra erabiltzen dutenek edo antenetatik gertu bizidirenek honako ondorioak izan ahal dituzte:

– Estresa handitzea.

– Erreflexuak galtzea, erabakiak hartzeko orduan zailtasunak, memoriagaltzea...

– Buruko min iraunkorra.

– Loa galaraztea.

– Belarrian eta tinpanoetan nahigabeak, burrunba, zorabioa etabertigoa.

– Erritmo kardiakoan aldaketak eta palpitazioak.

– Presio arteriala igotzea.

– Begian kornea berotzea, kataratak izateko arriskua sorraraziz.

– Erredurak irradiazioa zuzenean jasotzen duten aldeetan.

– Gaizki egona.

– Eta hainbat ikerketak telefono mugikorraren erabi-lera epe luzera azaleko minbiziarekin,burmuineko tumoreekin eta alzhei-mer gaitzarekin lotu dituzte.

Segidan duzuen informazioa bakarka irakurri eta hiruko taldeetangai honetaz mintzatuz, ADOSTASUNA-DESADOSTASUNA adierazikodiozue elkarri:

Irakurri eta ulertu!

Egia ote?

Hau kontatu digute2.BJarduera

13

Hiria

Hurrengo hau Iruñeko emakume baten testigantza da. Barkarka ira-kurri eta ulertu:

Hemen ondoan, Txantrean, halako makil handi ba-tzuk, antenak, jarri zituzten. Baina orduan ez nekien zer zen. Hor segi-tzen du eta hori bakarrik zegoenenan ez zegoen arazorik, baina geronire etxe ondoan jarri zituzten.

Hasieran ez nuen ezer somatu baina orain dela hamar hilabete-edohasi nintzen egunez logure handiarekin eta kriston buruko minaksomatzen nituen, batez ere gauez. Medikuarengana joan nintzen etaazterketa batzuk egin ondoren esan zidaten ez nuela deus.

Horrela gelditu nintzen nire gauza izanen zela pentsatuz. Baina egunbatean telebistan Bizkaiko herri txiki batean etxe bateko jabeak telefo-noen antenen kontra hitzegin zuen. Hau entzunda,bat-batean etorri zitzai-dan burura niri gertatzenzaidana antenekin lotutaegon daitekeela, gero etakonbentzituago nago zer-bait badela.

Ez da bakarrik burukomina eta lokartzearena,askotan hitzak, hitz arrun-tak, ez ditut gogoratzen,ez euskaraz ez erdaraz.Hainbat bizilagunekin komentatu dut eta baten bati ere, guztiei ez, an-tzeko gauzak gertatu zaizkio.

Nabarra aldizkaria, moldatua

Irakurri eta ulertu!

Min

tzam

ena

Irakurm

ena

14

Hiria

Gai honekinsegituz...

Hirunakako taldeetan hurrengo galderei erantzunez,

eztabaida sortu behar duzue:

– Zer iruditu zaizue emakumeak kontatu duena?

– Zuen ustez esajeratu egiten al du?

– Ezagutzen al duzue beste kexaren bat?

– Ba al dakizue zerbait zuen inguruko antenekin izan diren arazoez?

– Zein dira irtenbideak?

– Telefono mugikorra gehiegi zabaldu al da zuen ustez?

– Telefono mugikorraren alde ala kontra zaude?

TelefonoanN

15

Hiria

NOZIOAK

HONELA EZ!!!

– Bai, nor da?

– Bai, esan?

– Bai?

Deitu duenak:

– Mikel naiz,Maria etxean dago?

– Maria hor dago?Mikel naiz.

– Bai, oraintxe jarriko da.

– Bai itxoin, deituko diot.

– Zaude pixka batean,orain jarriko da.

– Ez, ez dago. Lasteretorriko da.

RIIINNNG!

Hartu duenak:Hartu duenaren

erantzuna

Zer dio honek?Aldrebes hitz egiten du!

Dago Mikel?

3.Jarduera

16

HiriaM

intz

am

ena

Hiruko taldean jarrita komikia irakurri, erantzun bakarka beheko gal-derari eta hiruron artean adostu erantzuna.

Zergatik haserretu da Anakeleto?

RiiiNNNGG!!! Anakeleto hor al dago?

Nondik nora?N

Hiria

17

Bestalde, forma desberdinak erabiltzen dira bizidunekin eta bizigabeekin:

Bizigabeak: NONDIK/ NORABizidunak: NORENGANDIK/ NORENGANA

Deklinabide kasu hauek honako eskema honen arabera erabili ohi dira:

NONDIK? kaleTIK, kaleETATIK

NOIZTIK? abuztuTIK, abuztuETATIK

NORA? kaleRA, kaleETARA

NOIZ ARTE? igandeRA ARTE

MUGATUA MUGAGABEA ERAKUSLEAK LEKU-ADITZONDOAK

Singularra Plurala

-(e)TIK -ETATIK -(e)TATIK Honetatik Hemendik

Horretatik Hortik

Hartatik Handik

komunETIK komunETATIK komunETATIK

etxeTIK etxeETATIK etxeTATIK Hauetatik

tabernATIK tabernETATIK tabernaTATIK Horietatik

Haietatik

MUGATUA MUGAGABEA ERAKUSLEAK LEKU-ADITZONDOAK

Singularra Plurala

-(e)RA -ETARA -(e)TARA Honetara Hona

-(e)RA Horretara Horra

Hartara Hara

komunERA komunETARA komunETARA

etxeRA etxeETARA etxeTARA Hauetara

tabernaRA tabernETARA tabernaTARA Horietara

Haietara

NONDIK

NORA

NONDIK eta NORA deklinabide-kasuekerabilera nagusi bi dauzkate: lekua eta denboraadieraz dezakete (oraingoan lekuaren adierazpena landukodugu). Adibidez:

NOZIOAK

Irakurri eta ikasi

18

Hiria

Donostia zure eskutan4.Jarduera

Min

tzam

ena

Zu eta zure laguna Donostiara, egun pasa,joan zarete. Biok elkarrekin joan zaretenarren, bakoitzak bere plana egitea erabakiduzue. Zure laguna dendaz denda ibili da.Zuk, ordea, turismo egin duzu Donostian.Donosti tour bus turistikoa hartu duzu eta bisi-ta ugari egin dituzu Donosti tourren laguntzaz.

Etxera bueltatzeko berriro elkartu zaretebiok. Zu oso pozik zaude baina zure laguna zeharo aspertua. Non zehar ibili zaraegun osoan?, galdetu dizu zure lagunak. Zuk ASMATU! erantzun diozu.

Zure planoan duzun ibilbideari begiratuz, B ikasleakegingo dizkizun galderei erantzun. Bukatutakoan, zureplanoa erakutsi B ikasleari eta berea ondo bete duen konprobatu.

Aikaslea

1. Udaletxea / Aquariuma / Portua 8. La Sirena aterpetxea 13. Artzai Onaren katedrala

2. Alderdi Eder 9. Igeldo mendia / Jolas-parkea 14. Bilbo plaza-Zabalgunea

3. Zaragoza plaza / Londres hotela 10. Antiguo 15. Pio XII plaza-Astoria

4. La Perla 11. Miramar jauregia plaza-Astoria 16. Maria Cristina zubia / Renfeko tren geltokia

5. Kontxa hondartza 12. Justizia jauregia

6. Ondarreta hondartza

7. Haize Orrazia / Funikularra

Beraz, hori egin behar du B ikasleak, A ikaslea non ibili den ASMATU behar du.

19

Hiria

NONDIK NORA, NORANTZ eta NORAINO galdetuz etahurrengo planoaren laguntzaz, A ikasleak egin duen ibilbi-dea asmatu behar duzu. Galderak eginez planoa osatu. BukatutakoanA ikasleak duen planoarekin konparatuz, informazioa ondo trukatuduzuen jakingo duzue.

Tour-aren hasiera (1 zenbakia duen borobila), udaletxea, aquariuma eta portuaridagokien puntua da. A ikasleak bisitatu dituen leku guztiak zein ordenetan bisitatudituen jakin beharko duzu. Era honetako galderak eginez, planoan agertzen direnborobil guztietako zenbakiak jartzea lortu beharko duzu:

koloreek lagunduko dizute planoko puntu bakoitzaren izena zein den jakiten: tokiaren izenak (20.orrian dituzunak)

eta planoko borobilak kolore bera dute.

Bikaslea

Udaletxetik norantz joan zara?

Udaletxetik zein tokitara joan zara?

Udaletxetik Antiguora joan al zara?

!!

20

Hiria

Toki hauek bisitatu ditu A ikasleak:

baina nondik nora ibili da?

Bikaslea

Hiria

Botiloiaren aurka5.AJarduera

Hona hemen, laburbilduta, Espainiako Gobernuak aurreikusitakoak:• Gazteei kalean alkohola edatea galaraztea.• Edari Alkoholdunak erosi edo kontsumitzeko gutxieneko adina 18 urtekoa izatea.• Alkoholaren erosketa, banaketa eta kontsumoaren inguruko araudia ordenatzea,

orain arte oso sakabanatuta baitzegoen.• Edari alkoholdunen publizitatea eta promoziorako tarteak mugatzea.• Adin txikikoei edari alkoholdunak saltzen dizkieten dendei jarri beharreko isunak

handitzea.• Ikastetxeetako ikasketa-planetan drogak eta alkoholaren aurkako programak

aurreikustea.• Arauak hausten dituzten gazteak zigortzeko modu bat lan sozialak egitera behar-

tzea izango da, komunitatearen mesederako diren neurrian.

Habe aldizkaria

Min

tzam

ena

Irakurm

ena

Alkoholaren aurkako neurriak

21

Jarraian Botiloiaren aurkarko legeaz mintzatuko gara. Hirunaka jarri-ta, hurrengo informazioa irakurri eta ulertu ondoren, segidan duzungalderari erantzunez eztabaida piztuko duzue. Bukatutakoan, taldetxikietan jaso duzuena talde osoari aurkeztuko diozue.

• Espainian, alkohol-kontsumoaren hasiera 13,6 urteetan dago.• 14 eta 18 urte bitarteko gazteak ohiko edaleak dira.

Zenbait datu

• Alde txarrak

• Alde onak

Hau guztia irakurrita,Gobernuak hartudituen neurrien aldeala kontra al zaudete?Zerrendatu alde onaketa alde txarrak etaeztabaidatu taldean

22

Hiria

Ba nire iritzia honetaz...5.BJarduera

• Gazteek edatearen arazoa helduen gizartearen teilatuan dago,benetako kontzientzia ez badago, hau da, gurasoek onartzenbadute seme-alabek edatea, normala iruditzen bazaie eta babes-ten badute jarrera hori gazteak direlako eta, azken finean, adinhorretan egiten den zerbait dela uste badute, ez dago irtenbiderik.

• Ez du hobeto pasatzen gehiago edaten duenak, bere aisialdiarekinzer egin nahi duen askatasun osoz jokatzen duenak baizik, bereordutegia antolatzeko askatasuna duenak.

• Gaur egungo gazteei hainbat balore onartzen zaizkie: solidarioakdirela, konprometituta daudela... Baina, horiek guztiak gezur hutsa bihurtzen dira alkohola-rekin topo egiten dutenean. Denbora librean egin behar baita lan gizartea aldatzeko, kirolaegiteko, laguntza eskaini ahal izateko... Eta horrek esna egotea eskatzen du eta ez lo,aurreko mozkorraldiaren ondorioak pasa ezinik.

Iritziak

Irakurm

ena

Idazm

ena

Orain zure iritzia idatziz eman behar duzu, baina lehenengo irakurrijarraian dituzun iritziak.

Botiloiaren aurkako legeaz pentsatzen duzuena kaleratzea erabaki duzueeta honetarako, egunkari batean agertzeko artikulua idatziko duzue.

Bakarka, bakoitzak bere iritzia idatziz eman ondoren, hiruko taldean jarrieta idatzitakoa elkarri irakurriko diozue. Ulermena ziurtatu behar da! Beraz,entzuten ari denak ulertzen ez badu, irakurtzen ari denari JAKINARAZI!

Nire iritzia!

Irakurm

ena

Min

tzam

ena

23

Hiria

Taiwanen egingo dute munduko eraikinikgaraiena

Aurki hasiko dira Taipei Financial Center eraikitzeko obrak.Eraikinak 508 metrokogaraiera izango du eta

munduko altuena izan-go da. Proiektua geldirik egon

da zenbait hilabetez, ondoan Taiwangohiriburuko aireportua dagoelako; behinhegazkinen gida sistemak eta bestelakosegurtasun neurri batzuk hartuta arazoakonpondu eta halako “etxetxoa” altxatze-ko baimena eman diote eraikuntza enpre-sari. Hortaz, orain arteko altuenak, KualaLunpurreko 452 metroko Petronas dorrebikiak, bigarrenak izango dira.

Nongoa Zer Nolakoa

1

2

3

Taldeka jarrita, saiatu record-ak gogora-tzen eta bete ezazue hurrengo koadroa:record-ak

4

“Guinness-ak”

Denontzat ezaguna den Guinness liburua munduko record-ak biltzendituen liburua da. Ezagutzen al duzu liburu honetan jar daitekeen kon-turen bat?

Hona hemen adibide bat, arkitekturarekin zerikusia duena:

6.Jarduera

Gogoratu!: Munduko... -rik ...-ena

24

Hiria

Jan, jaten eta jangoN.

Etorri

Forma honek EGOERA EDO EKINTZA BURUTUA edoamaitua dagoela adierazten du:

• Lehen Mikel ikusi dut.• Jonek jostailua apurtu zuen.• Gutun bat idatzi diot.

Aditz hau aditz-partizipioa dugu. Amaiera desberdinak izan ditzake,aditzaren arabera:

Etorri, HarTU, Esan, Jeiki, Jaso,...

Etortzen

Adizki hau aditzoinari “-T(Z)EN” erantsiz lortzen da, eta ORAINDIKBURUTU EDO AMAITU EZ DEN EGOERA EDO EKINTZA adieraz-ten du. Adibidez:

• Jon egunero ikusten dut.• Euskara ikasten dut.• Normalean oinez etortzen da.

“-N” edo “-S/Z/X”z amaitzen diren aditzoinak izan ezik (egin, esan,ikus(i), idatz(i), jaits(i)), gainerako guztiek “-T(Z)EN” hartzen dute.

- NGogoratu!: “-TEN” - TSI, -TZI, -TXI

- SI, ZI- STU, -ZTU

Etorriko

Adizki hau aditz-partizipioari “-KO/-GO” erantsiz eratzen da, etaetorkizunean kokatzen den egoera edo ekintza adierazten du; euskarakaspektu-marka hau GEROALDIA adierazteko erabiltzen du. Adibidez:

• Bihar helduko naiz.• Gero joango naiz.• Nor etorriko da?

“-N”-z amaitzen diren aditzek izan ezik, gainerako guztiek “-KO” har-tzen dute. Batzuetan “-L”-z amaitzen diren aditzek “-GO”.Euskalki batzuetan, “-KO”ren ordez, “-(R)EN erabiltzen da, batez ere“-N”-z amaitutako aditzekin. Adibidez:

• Bihar eginEN ditut

ZER ADIERAZTENDUTE ASPEKTU-MARKA HAUEK?

Aditzaren ASPEKTUA

Adizki perifrastikoetan bi zati bereiz ditzakegu: aditz nagusia eta aditz laguntzailea.Aditz nagusia lau eratara ager daiteke: ETOR-ETORRI-ETORTZEN-ETORRIKOETOR-ek ez dauka aspektu markarik; beste hirurek bai, ordea, baina desberdinak dira.

Irakurri eta ikasi

NOZIOAK

Hiria

Euskaraz badira beste zenbait aditz bi hitz elkartuz sortzen direnak. Aditzhauei aditz-lokuzio esaten zaie. Gehiago badira ere, guk oraingoan hauetakohiru irakurri eta ikasiko ditugu:

Nahi izanAlde Zaharra EZAGUTU

NAHI DUGUEz dugu Alde Zaharra

EZAGUTU NAHI

Behar izan

HARTU BEHAR DUGUEz dugu autobusa HARTU BEHAR

Balio izan

Bi € balio DUEz DU bi € balio

IZAN dugudugu

Hartu IZATEN dugu

BEHAR IZANGO dugu((bbeehhaarrkkoo))

BEHAR IZAN

Ez dugu BEHAR

hartu BEHAR IZATEN

BEHAR IZANGO((bbeehhaarrkkoo))

IZAN dugudugu

BALIO IZATEN du

IZANGO du((bbaall iiookkoo))

BALIO IZANBALIO

Ez du BALIO IZATEN

BALIO IZANGO((bbaalliiookkoo))

• Mendira joatea nahi du/Mendira joan nahi du

• Lehen ez du etorri nahi/ Lehen ez du etorri nahi izan

• Joango behar dut/ Joan beharko du

• Ez dago, joan behar du/ Ez dago, joan behar izan du

• Bi € balio ditu/Bi € balio du

Ohiko akatsak

Laster Iruñearen inguruan arituko garenez, Iruñeak hain garrantzitsuak dituen SanFerminekin hurbilduko gara hurrengo jarduerara.

Sanferminak Iruñeko jaiak ditugu, uztailaren 6 eta 14 bitartean San Ferminen ome-nez. Mendeetan barna aldatu diren arren, kalea dugu protagonista Sanferminetan,festa bertan baitago benetan. Zezenak ere ezinbesteko osagaiak ditugu: goizalde-an entzierroan, arratsaldean zezen plazan, eta gaualdian entzierrotxoan. Nolanahiere, Sanferminak gozatzeko ez da ezinbestekoa ekintza nagusienetan edo erro-tuenetan parte hartzea. Aski da giroan murgiltzea eta norberak bere burua pozakeramaten uztea. Sanferminak kalean daude eta guztiok eginak ditugu.

Janaren inguruan ere bada zer esan Sanferminetan. Sanferminetan egun osoan egoten zara bazkan,eta oso gauza onak jaten dituzu, onak eta fuerteak. Festa hauek ez dira ez barazkijaleentzat ez dietaorekatuen zaleentzat. Proteina eta kolesterola dabiltza gailen orduz ordu.

Janaz arituko gara oraingoan!

Goazen ba ikasi duguna erabiltzera!

Aspektua

IZAN dugudugu

Ezagutu IZATEN dugu

NAHI IZANGO dugu((nnaahhiikkoo))

NAHI IZAN

Ez dugu NAHI

ezagutu NAHI IZATEN

NAHI IZANGO((nnaahhiikkoo))

San Ferminetan jan... ordu guztietan!!7.Jarduera

CD

CD

CD

CD

CD

Irakurm

ena

Idazm

ena

25

26

Hiria

Hurrenez hurren joateko, egunsentian hasten zara xalda bero bat hartuz. Oilo xalda, omen,baina auskalo benetan zerezkoa den; taberna guztietan ematen dute ordu guztietan eta bere-ziki egunsenti aldera, garrafoiak hondatutako urdailak kontsolatzeko. Momentu hauetaz kan-po seguru aski ez genioke esker handirik emango, baina hemen eta orain, xalda beroazoragarria da eta bizitza salbatzen dizu; hari esker gaindituko duzu goizeko ordu txiki hauetanzelatan egoten den beheraldia.

Hurrena Sanferminetako gosari derrigorrezkoa heldu da: txokolate eta txurroak. Beroak janbehar dira txurroak, hoztuz gero ez dira hain gozoak eta. Polita da, ahal baduzu, txurroaknola frijitzen diren ikustea, tira bakar bat deposito batetik atera, oliotan kiribildu eta gero moz-tuz. Suertean ibiltzen bazara agian aukera izango duzu Mañuetako txurro dendan ikusteko,Sanferminetako ordu horietako ohiko topalekua. Sanferminetarako bakarrik irekitzen dute,tradizioa ez galtzeko.

Gosaldu ondoren, oraindik zutik bazau-de, hamarretakoa egiteko denbora hel-du da: beti fundamentuzko jakiak etabertakoak: urdaia tomatearekin, arrau-tza frijituak, baratxuri zopa, eta dagoe-neko hasten dira agertzen bazkarianere izaten diren jaki delizioso asko,batez ere ajoarrieroa: Bakailao lehor-tuarekin egindako platera, zoragarria,baina ongi egiteko zaila. Ajoarrieroarenkalitateak ez du askotan zer ikusirikizaten lokalaren kategoria eta prezioa-rekin, sukaldariaren eskuarekin baizik.Suertean ibili beharra dago. Eta maizprobatu.

Goizetan ohitura handia dago tabernaz-taberna joan eta pintxoak jateko: ganba arrautzesta-tuak, piper beteak (oso onak Roch tabernan, Pozoblanco kalean), kroketak, odolkiak, txisto-rra, giltzurrinak eta txibiak (Estafetako Evaristo tabernan oso onak).

Sanferminetako jaki famatuena, jakina, zezenkia da, zezen gisatua: zezenkia, tipula, erramuhostoa, ardo txuria eta patatak. Haragiak ontzen du gisatua. Sanferminetan jaten den zezenaSanferminak baino lehenagoko beste feria batzuetakoa izaten da. Gozoa, halere.

Ez duzu txilindroi erara egindako arkumea probatu gabe utzi behar: arkume gisatua da, pata-ta eta piper lehorrekin, gusto berezia emateko.

6.00

7.00

11.00

13.00

14.30

Hurrengo testuan San Ferminetan zer eta nola jaten den azaltzen zaizu. Zuk Sevillanduzun lagun bat Sanferminetara etortzera animatu nahi duzu eta lagun hori oso tri-pontzia denez, zer eta nola jan dezakeen azalduko diozu. Horretarako hurrengo testuaberridatzi bertan dituzun aditzak behar bezala moldatuz.

Adibidez: San Ferminetan egun osoan egoten zara jaten.San Ferminetan egun osoan egongo zara jaten.

Testua moldatu:

27

Hiria

Zezenak. Harrigarri bada ere, zezen-plaza ere leku egokia da nafar gastronomiako perlakdastatzeko. Hirugarren zezena hil ondoren hasten da jendea lapikoak eta fianbrerak ate-ratzen eta afari-meriendarekin hasten dira. Zenbait koadrilek kalitate handiko jakiak era-maten dituzte.

Afaltzeko ordua. Jatekoak bazkarian bezalatsu. Hori platerean afaltzen dutenentzat.Beste batzuek bokata jaten dute Alde Zaharreko tabernetan.

Gauza asko probatu ahal dituzu: errellenoa (odolkia modukoa baina odolik gabe eta aza-fraiarekin egina), gibelerraiak, ardi gazta, gaztanbera, Nafarroako ardo ona eta abar.

Dena dastatzeko Sanfermin bat baino gehiago beharko dituzu. On egin diezazula!

18.30

23.00

Zure lagunaetortzen bada, zereta nola jango duen

azaldu!!!

testua moldatu

28

Hiria

Iruñean zehar8.Jarduera

Min

tzam

ena

Estatu Batuetako hamar ikasle Iruñean astebete pasatzera etorriko dira. Zuen ikaste-txeari tokatu zaio hauek aste horretan egingo dutena antolatzea eta zuen ikastetxekozuzendariak pentsatu du zuen gela dela hau guztia antolatzeko talderik egokiena.

Launaka jarrita, egun horietan zer egin, zer bisi-tatu, nondik-nora ibili, zein hoteletan hartuostatu, non bazkaldu eta afaldu... aukeratu,antolatu eta zazpi egunetako plana prestatubehar duzue. Hau egin ahal izateko, jarraian, Iru-ñeari buruzko informazio interesgarria izangoduzue.

Taldeko ikasle bakoitzak berari dagokion zatia landueta antolatuko du. Betiere, bere zatia taldeko beste-en proposamenekin ezkondu beharko du.

Prestaketa bukatutakoan, talde txiki bakoitzakantolatutako plana talde osoari aurkeztuko dio. Denen artean, aurkeztutako planenartetik bat aukeratuko da zuzendariari eskaintzeko.

1. Gazteluko plaza2. Nafarroako Jauregia3. Ernest Hemingwayren oroitarria4. San Nicolas eliza5. Foruen monumentua6. Kontseiluko plaza7. Kontu-ganbera8. San Lorentzo eliza9. Taconera parkea

10. Gaztelugibel11. Nafarroako museoa12. Udaletxea13. San Zernin eliza14. Katedrala15. Elizbarrutiko museoa16. San Jose Plaza17. Magdalena zubia18. Ziudadela19. Zezen plaza20. Media Luna pasealekua21. San Bartolome Gotorleku22. Labriten Bastioia23. Redingo Bastioia24. Zumalakarregi Portalea25. Portale Berria26. Errekoleten eliza

... Entzierroaren ibilbidea

29

Hiria

Irakurri, aukeratu eta antolatu

Iruñea paseatzeko hiri aproposa dugu. Parke, lorategi ugari eta txoko xarmanga-rriak ditu oinez ezagutzeko.

Edonon dugu abiapuntu egokia, baina Gazte-luko Plaza izango litzateke aproposena ber-tan hirigune berriak eta zaharrak bategiten dutelako, eta hiriko gune historikoa-ren kale gehienen topaleku delako. Izan ereplaza hau, eraikin ederrez inguraturik dago-ena, batzuk XVII. eta XVIII. mendekoak,arkupe eta terrazaz hornitua, Iruñekobihotza dela esaten da.

Navarreria BurgoaPlazatik irtenda, Txapitela kaleanbarneratzen gara. Bertan l900eaneginiko aurrealde modernista ager-tzen duen zilardenda bat dago. Auzohau Pompeio buruzagiaren hiri erro-matarrak eta antzinako herri euskal-dunak izan zuten egoitza.

Hiri zaharreko gailurra Caballo Blancoizeneko ostatua dugu, jauregi politbat egun ostatu bilakatua. OndoanMentidero izeneko gurutzea dago (1500), eta ingurua Redin harresi-multzoakbabesten du.

Zuk Iruñean barna egin daitezkeen pasealdiak antolatu behar dituzu. Beraz, irakurrijarraian duzun materiala eta zazpi egunetan Iruñea ezagutzeko txangoak proposatu.Kontuan hartu zure proposamenak zure taldekoen proposamenekin adostu beharkodituzula plan orokorra egin ahal izateko

AIkaslea

Pasealdiak Iruñean barna

Beren burgoetatik paseatzea

30

Hiria

Harresiaren gainetik jarraituz, Barbazan apezpikuareningurubidean zehar Andre Maria Erreginaren plazara hel-duko gara. Han Apezpikuaren Jauregia dugu (1952), AndreMaria Erreginaren katedralaren ondoan. Hau Ventura Rodri-guez arkitektoak egin zuen 1799an; aitzinalde neoklasikoa etabarnealde gotikoa du, eta barruan Elizbarrutiko Museoa dugu. Iruñe-ko katedralaren ondoan San Jose plaza dago, eta honen mutur batean Magisteri-tza eta Merkataritza Eskola zaharrak jaso zituen eraikina. Hemen egunNafarroako Administrazio publikoaren Institutua dago.

Navarreria kaletik behera izen bereko plazara helduko gara,eta erdian Santa Zezilia iturri neoklasikoa aurkituko dugu.Hau 1788an Luis Paret-ek egin zuen. Bertan Rozalejoko mar-kesaren jauregiaren aitzinalde barrokoa ere aipagarria dugu,XVIII. mendean egina. Plaza honekin lotua den beste kaleaCarmen izenekoa da.

Aurrerago Santo Domingo aldapa dugu; bertan Ospitale Mili-tar zaharra zegoen eta egun berritu ondoren NafarroakoGobernuko Hezkuntza Departamentuaren egoitza bilakatu da.

Aldapan gora entzierroa hasten den hesigunetxoak daude;Udal plazara helduko gara, eta bertan Udaletxea dugu.Honen aurrealde barrokoa 1760an egin zuten eta gainera-koa 1949an berritu zuten.

Mercaderes kaletik Estafeta kalera iritsiko gara, Sanfer-minetako entzierroak direla eta ezaguna den kalea. Bertantaberna ugari daude. Kale honen erdi aldera Xabier kalea-ren hasiera dugu, eta hortik beste kale zahar batzuetarahel daiteke. Eraikin interesgarri asko daude.

San Zernin BurgoaDormitalería kalea katedrale ondoan amaitzen da, etahortik Curia eta Mercaderes kaletan behera ibiltariaUdal Plazara itzuliko da. Plazaren ezker aldetik aurreraErdi Aroan San Zernin burgoaren izena hartu zuen zonal-dea dago, Erdi Aroko hiriko egitura mantentzen duena.

Ibilaldiaren hasieran San Saturnino elizak (1297) beregotorleku-itxura eta bere aitzinaldeko osagai gotiko-frantziarrak agertzen diz-kigu. Horren aurrean, zoluan, plaka bat dago eta honek adierazten du leku hone-tan putzu bat zegoela eta bertako urarekin San Saturninok hirian kristaubilakatu ziren lehendabizikoak bataiatu zituela. Aurrerago San Lorentzo elizadago, joan den mendekoa, eta honen barruan San Fermin kapera ikus dezakegu.

AIkaslea

31

Hiria

Elizaren eskuinaldean Errekoleten plaza (edo Baratxuriena)dago. Errekoleten kaletik O-ko Andre Maria plazara iritsikogara, harresiaren ertzean zehar. Harresi honek Portale Berriaeta Taconerako Portalea lotzen ditu Descalzos ingurubidearekin.

Sanduandia eta San Lorentzo kaleetan barna Descalzos kalera heldukogara, eta bertan Karmeldarren komentua aurkituko dugu (XVII. mende erdikoa),egun Iruñeko Udalaren Kultura Arloaren egoitza. Aurrerago Nafarroako Museorahelduko gara. Museora heldu baino lehenxeago, Descalzos kaleak Jarauta kaleare-kin egiten du bat eta azken honetan taberna ugari daude.

San Nikolas BurgoaSan Frantzisko plazan barneraturik, beste aldean SanNikolas burgo zaharra aurkituko dugu. Lehendabizikokalea Kale Berria da eta kale honen muturrean BesollakoMarkesen Jauregia dugu (XIX).

San Nikolas kalean, 19 eta 21 zenbakidun etxeetan PabloSarasate arrabitaria sorturiko eraikina dago; muturrean,eskuin aldera, Comedias kalera helduko gara eta honenbarrenetik hirigune berri aldera.

Topatuko dugun lehendabizikoa, Sarasate pasealekua da; bertan Espainiako erregebatzuen harrirudiak daude. Hasiera batean harrirudi hauek Madrileko ErregeenJauregiaren aurre aldea zuten helburu, baina hemen ezarri zituzten XIX. mendean.Pasealeku honen muturrean Nafarroako Jauregi neoklasikoa dago, NafarroakoGobernuaren egoitza, 1847an egina. Jauregiaren aurrean, Foruen Monumentuaagertzen zaigu, Manuel Martínez de Ubagok 1903an egina eta herkideek ordaindua.

Parke eta harresietan barnalruñean hirigune zaharra eta berria parke, zubi eta harrresi batzuek lotzen di-tuzte eta Nafarroako hiriburuari itxura zabala eta berdegunez hornitua ematendiote. lbilaldiari Media Luna pasealekuan eman ahal diogu hasiera. Hau zuhaitzezbeteriko alderdia da eta harresi zaharren gainean, urmael anitz eta Pablo Sara-sate arrabitariaren monumentua ditu. Toki lasaia dugu, baranda batez inguratua,Arga ibaia, bere ondoko baratzeak, kanpo aldeko auzo batzuk eta Ezkaba mendiaditugo bertatik ikusgai. Aurreago San Bartolome Gotorlekua dugu Zezen plazarenondoan. Labrit aldapa zeharkaturik harresiak ditugu berriro. Barbazan apezpikua-ren ingurubidean barna Caballo Blanco ostatua dagoen alderdira iritsiko gara.

Aurrerago Zumalakarregi Portalea aurkitukodugu, bertatik Redinera oinez Nafarroako Museoaldera heltzeko. Ingurubideko pasealekuan zehar,harresien gainetik beti, O-ko Andre Mariaren pla-zara helduko gara eta handik Taconera parkera.Bertako lubanarroetan elkarrekin bizi dira askeoreinak, zisneak, ahuntz txikiak, paumak etabeste hainbeste animalia. Taconera ondoan Anto-niutti parkea dago, patinaje-pista batez hornitua.

AIkaslea

32

Hiria

Ia honen aurrean Gaztelugibel izeneko alderdia dugu, hirikoparkerik handiena, kirolzaleek oso erabilia. Ziudadela ingu-ratzen du, Felipe II. erregearen agindupean XVII. mendearen

lehenengo erdialdean erai-kia. Ziudadela egun jolastokia,pasealekua eta erakustokia dugu eta bertakolubanarroetan kirol asko egin ahal dira, halanola korrikaldia, tenisa edo pilota. Izan ere,badauzka tenis-pista batzuk eta frontoi bat.

Ibilbide honetatik at, lruñean badaude besteparke, zubi eta pasealekuak, Tejeria parkeaadibidez, Media Luna parkeko harresitikMagdalena zubi erromanikora doana, bere

luze osoan Arga ibaiaren bazterretik. lbilaldia Magdalena auzoan barna luza dai-teke, baratzeen artean.

Arantzadiko ingurunea Caballo Blanco alderdiko harresiaren behealdetik Zumala-karregi Portalera zabaltzen den berdegunea da.

Sadarribar zuhaitzez hornituriko berdegunea da,Sadar errekaren inguruan. Bertan NafarroakoUnibertsitate Publikoa, UNED, Club AtleticoOsasuna elkartearen kiroldegiak, Sadar futbol-zelaia barne, eta Nafarroako Unibertsitatekocampusa daude.

Beste pasealeku interesgarria San Pedro zubianhasten da, izen bereko auzo aldera Maiteminduenpasealekutik joateko.

Txantrean Munduko parkea dugu, bertan landare-espezie batzuk eta bost konti-nenteak adierazten dituzten osagaiak elkarrekin agertzen dira.

Bestaldetik Sanduzelai auzoaren ondoan Miluze Erdi Aroko zubia dago ikusgai,Monumentu Historiko-artistiko Nazionala dena. Handik gertu, Biurdana parkeanbarna Donibane auzora hel dai-teke. Auzo honetan bertan Pla-netarioa dugu eta horren ondoaneraiki berria den beste parkebat, Yamaguchi izenekoa. Berde-gune zabala da honako hau, etabertan izen bereko hiri japonia-rra eredu harturik eginiko iturrieta apaingarri batzuk aurki di-tzakegu. Badago hiri hori etaIruñea lotzen dituen anaitasun-hitzarmen bat.

AIkaslea

33

Hiria

Irakurri, aukeratu eta antolatu

Iruñetik kilometro gutxitara paisaia zoragarriak aurki daitezke, iza-dian eginkizun askotan aritzeko oso aproposak.

Zaldi-ibilaldiak, mendi-bizikletaz bidez-bide ibiltzea, golf, izadian barnako ibila-diak, parapente-hegalaldiak, piragua-jeitsialdiak, bainualdiak urepeletan, ehizaeta arrantza, Nafarroako hiriburutik oso urrun joan gabe egin daitezkeen zenbaiteginkizun baino ez ditugu.

Honela kilometro gutxitara, Erreniega mendikate-an delta-hegalaldiak egin daitezke; era bereanbela-nabigazioa La Morea aintziran, Ultzama iba-rrean edo Zuastin golf eta hiriko ingurunean zaldi-ibilaldiak egin ahal dira.

Gainera, distantziak horren txikiak izanik eta Nafa-rroako errepide-sarea modernoa eta osoa denez,bidaiariak nahikoa du ordu bete Iruñetik herrialdeko edozein muturretara joateko.

Horregatik hiria abiapuntu dugu leize eta kobazuloetan espeleologian aritzeko,gailur eta mendi-hormetara mendizale eta eskaladoreentzat, erreka basatietarapiraguaz edo kanoaz ibiltzeko, eta bide erakargarrietara zikloturista, bidezaleeta zaldizaleentzat. Ur-eskiak eta bela-nabigazioak Esako urtegia dute toki apro-posa, Iruñetik 45 kilometrotara, eta bertako ingurunean delta eta parapentehegaldiei ekiteko mendi malkortsuak aurkituko ditugu.

Zuk lruñetik kilometro batzuetara eginkizun ezberdinetan parte hartze-ko aukerak aztertu eta antolatu behar dituzu. NORA, NOLA, ZERTARA eta NORKGIDATU erabaki behar duzu. Beraz, irakurri jarraian duzun materiala eta zazpi egunetakotxangoak proposatu. Kontuan hartu zure proposamenak zure taldekoen proposamenekinadostu beharko dituzula plan orokorra egin ahal izateko.

BIkaslea

Zerbitzu turistikoak: Ekintzak eta gidariak

Ekintzak

34

Hiria

Urrunagora joan beharko dute eskizaleek edo Bardeetakobasamortu-paisaia gozatu nahi dutenek. Badira, bestalde-tik, arrantzan eta ehizean aritzeko toki egoki asko ere,Nafarroako Gobernuak jakitera eman dituen beharrezkoarauen menpean daudenak.

Zerbitzu enpresa ugarik, haietako asko lruñean bertan daudenak, eginkizun hauekurte osoan barna antolatzen dituzte (gidariak). Zerbitzu hauei buruz informaziogehiago Turismo Bulegoan dago eskuragai.

• DISNIRUÑA: Iruñea eta Iruñerria 1.000 metroko altueratik erakustea da globo-hegalaldietan aditua den enpresa honek eskeintzen duena. Hegalaldiak goiz osoanbarna izaten dira, bisitariak zortzinaka hartzen dituzte eta urte osoan zehar egi-ten dira.

Nafarroan zeharIruñeak duen kokapen estrategikoa dela eta, Foru Komunitatearen erdi aldeanegotean, ikuspuntu eta abiapuntu dugu Nafarroako hiriburua gure herrialdearenkultura eta paisaia ondasun aberatsa ezagutu nahi duenarentzat. Ugari dira kirol,kultura edo izadi arloetako eginkizunak eskaintzen dituzten zerbitzu-enpresak,eta gehienek Iruñea dute egoitza.

• ERREKA: Iruñean barnako bisitaldi gidatuak ezezik, Nafarroan barnako ibilal-di-programa luzea ere eskaintzen du, besteak beste ardotegietara joatekoaketa gastronomia gozatzeko bisitaldiak.

• NOVOTUR: Enpresa honek “Ezohiko Nafarroa” du helburu bere ibilaldietarako.Ardotegiak bisitatzea, musika-ibilaldiak, zekor-saioak eta zezen-jaialdiak anto-latzen ditu.

• DISNIRUÑA: Globo-hegalaldiak ez dira Iru-ñean bakarrik antolatzen. Eskaintzak helburuhauek ere baditu: Erriberriko Gaztelua, Liza-rraldea, Erdialdea eta Erribera, eta baitabezeroak proposatutokoak eta teknikokihegan ibiltzeko egokiak diren tokiak ere.

• NATTURA: Urte osoan barna mendiko eki-taldiak eta ur azpian egin daitezkeenak anto-latzen ditu Pirinio aldean. Ekintzak gidari tituludunekin izaten dira, eta iraupenaegun erditik egun batzuk bitartekoa da. Hona hemen eskainitako eginkizunak:rafting, jeitsialdiak piraguaz eta kanoaz, ur-lera, espeleologia, jeitsialdiak hait-zebakietan barna, bidezaletasuna, kanpaldiak, eskialdi luzeak, ibilaldiak etabeste zenbait ekintza.

BIkaslea

Gidariak

35

Hiria

• IRATI AVENTURA: Izadi-gidari talde bat da, eta eginki-zunak burutzeko Iratiko Basoa, Pirinioa, Bardeak, PlazaolaBidea eta Urbasa hautatu ditu. Gainera beharrezko materialteknikoa ematen dute ibilaldiak bizikletaz, bidezaletasuna, igoe-rak, ibilaldiak zaldiz, leizeetarako bisitaldiak eta zeharkaldiak egiteko.

• BIDASOA KULTUR ZERBITZUAK: Baztanibarra du enpresa honek proposaturikoekintza gehienak burutzeko tokia. Ekintzahauen artean, Bertiz Jaurerrian barnakoibilaldi eta zeharkaldiak zaldiz, zeharkal-diak bizikletaz Baztan-Bidasoa eskualdeanzehar, rafting Bidasoa eta Urrobi ibaietan,piraguan hasteko ekintzak Bidasoa ibaian,eskalaldiak Sunbillako harkaitzetan, jait-sialdiak hai-tzebakietan, puenting etabidezaletasuna daude.

• MIRUA: Urtean barna aukera ematen dujarduerak burutzeko paisaia interesgarriaduten Nafarroako tokietan, hala nola Piri-nio, Aralar eta Urbasa mendikateak, ErregeBideak edo Santiago Bidean. Mendi eta izadigidari tituludunak ditu, eta proposatzendituen ekintzak honako hauexek dira: bide-zaletasuna, izadi-ibilaldiak, mendiko zehar-kaldiak, igoaldiak gailurretara, ibilaldiakbizikletaz eta zeharkaldiak elur-arrabilez. Iraupena egun erditik egun batzukbitartekoa da.

• ORBELA: Baztan-Bidasoa eskualdean (Nafarroako iparraldean) antolatzen ditujarduerak, hala nola bidezaletasuna, espeleologia eta ibilaldiak bizikletaz, etaekintzaren iraupena bezeroaren eskaeraren araberakoa da.

• VIMES: Lizarraldea du bere eskaintzen eremua,eta jarduerak eskualde honetako monumentuenondareari eta Donejakueko Bideari lotzen zaizkie.Honela, Lizarran barnako bisitaldi gidatuak etaNafarroan dagoen Donejakue Bideko toki batzukhartzen ditu ibilbide, bai oinez zein autobusez.Bestaldetik, bertako monumentu adierazgarriakbisitatzea, Iratxeko Monastegia (XII eta XIII.mendekoa) edo Eunate eliza (XII. mendekoa), etaardotegietara, kontserba-lantegietara eta hazte-gietara joatea eskaintzen dute. Hizkuntzak: gazte-lera, frantsesa eta ingelesa.

BIkaslea

36

Hiria

Irakurri, aukeratu eta antolatu

HOTELAKBesteak beste, hurrengo hauek dituzu: Alde zaharreko edo erdialdeko hoteltipikoak, La Perla, adibidez, klasikoetan klasikoena da (Hemingway bezero zuela-ko); Yoldi hotela, alde zaharretik hurbil, antzeko kategoriakoa da eta zezen-giroa izaten du, torero eta torerokoadrila askok hemen hartzen baituteostatu. Maisonave eta Europa ere eza-gunak diren hotelak dira. Europa hotelakbadu gainera Europa jatetxe famatua.Eslava hotela merkeagoa da, eta osoondo kokatua hau ere. Leyre (lehenOrhy izena zuena) eta Avenida hotelak(bertan du atsedenleku SanfermiñetanBorussia peña taurinoak) ere erdi-erdian daude. Alde zaharretik oso hur-bil, baina kanpoan, Iruñeko hotelikospetsuena eta tradizionalena dago, Lostres Reyes hotela.

Alde zaharreko eta inguruetako hotelguztiek zarataren arazoa dute, arazohaundi askoa Sanferminetan. Lo arinaduten horietakoa bazara, agian hobeduzu auzoetara jotzea, bake bila. Doni-bane, Ermitagaña eta Iturrama auzoe-tan badago hotel ugari, gehienak eginberrixeak. Iturrama animazio handiko zonaldea da. Bertan Ciudad de Pamplonahotela dago. Yamagutxiko japoniar lorategiaren ondoan daude Reino de Navarraeta Sancho Ramirez hotelak. Ermitagañan Iruñeko hotelik handiena dago (229gela), Iruña Park hotela (NH). Zonalde berean, oso ongi komunikatua, Albrethotela.

Zuk, ikasle hauen jana, loa eta gaueko martxa non zehar eta nola izan-go den antolatu beharko duzu. Diruz ondo ibiliko diren arren, zuk erabaki beharkoduzu zertan gehiago gastatu eta zertan gehiago aurreztu. Beraz, aztertu jarraian duzunmateriala eta zazpi egunetan non jan, non lo egin, eta non zehar parrandan ibili proposatu.Kontuan hartu zure proposamenak zure taldekoen proposamenekin adostu beharko dituzu-la plan orokorra egin ahal izateko.

CIkaslea

Non jan, non lo egin eta non parrandan ibili

Non lo egin

37

Hiria

Bestaldetik oso lasaiak dira Jakue hotela, Garesen, Doneja-kueko Bidean kokatua dagoena eta Iruñetik gertuago daudenDon Carlos (Uharten), La buhardilla (Atarrabian) eta Hotel elToro (Iruñetik bost kilometrotara).

Aukera gehiago nahi baduzu Iruñeko hotelen zerrenda eskura dezakezu, testuanaipatu direnak ere barne. Hilabeteak lehenagotik erreserbatu behar da. Eslabakalean erreserba zentral bat dago (Tfnoa. 948 20 65 41), horra zuzenduz geroedozein hoteletarako erreserba egin daiteke

PENTSIOAK ETA APOPILO ETXEAK

Pentsio asko ere badaude, hotelak baino mer-keagoak. Gehienak alde zaharrean daude.Horietako bat Santa Cecilia pentsioa da,XVIII. mendeko etxe batean dago. Bere ata-ria ikusgarria da, Navarreríako iturri ospe-tsuaren parean dagoena.

Pentsio guztien zerrenda ere eskura dezakezu.Hona hemen hauetako batzuk:

KanpinaKanpina ere merke ostatzeko modu bat da. Iruñe-tik kanpora dago, zenbait kilometrora: Ezkaba kan-pina, Eusan (Iruña-Irun errepidean, 7. kilometroan,tfnoa. 948 330315). Tarifa finkoa dago bertarataxiz joateko: 15 euro eta ekipajea ez dutekobratzen.

CIkaslea

IzenaAcella-1Acella-2AragonesaArrastia

KategoriaP**P**

HelbideaAzella pasealekua, 1-2 DAzella pasealekua, 11-6 ASan Nikolas kalea 34-36, 1Erriberri kalea 38, 7º ezk.

Telefonoa eta FaxaTfnoa.: 948 173 348 - 948 173 348Tfnoa.: 948 273 302 • Fax: 948 173 348Tfnoa.: 948 223 428Tfnoa.: 948 231 041

38

Hiria

Iruñeko jatetxeen eskeintza oso zabala da: Denetatik jan dai-teke, ongi eta oso ongi ere bai.

JATETXEAKLuxuzkoakEz dira gutxi Iruñean prezio altua duten jatetxe-ak eta kalitate onekoak direnak. Alde zaharreaneta ondoko kaleetan ugari dira jatetxe onak, halanola: Europa, Don Pablo, Hartza (xarmangarria),San Ignacio edo La Olla. Zertxobait aparteago,Iruñeko gastronomiako beste hiru zutabe: Rode-ro, Alhambra eta Josetxo (Michelin gidako izarbat duena). Las Pocholas, Hemingway-k gustukozuen jatetxea, itxi egin dute (jabeak jubilatu eginbaitira).

Bitarteko prezioa dutenak eta merkeakBadira gainera beste jatetxe batzuk bitarteko prezioa dutenak eta merkeakdirenak (18-30 euro), denak, oro har, kalitate onekoak. Parte zaharrean daudeAmostegui, Chistera, Basaburua, Erburu, El Adoquín de la Estafeta edo lehengo

Casa Sixto, Otano, Monton, Baserri, Iru-ñazarra, Castillo de Javier, Temple, Piri-neo edo Mesón del Caballo Blanco.Dindatxikia kalearen ondoan, Catachutaberna dugu eta pixka bat haratago, CasaPaco izeneko taberna, oso aproposa etxe-ra joan baino lehen zeozer jatera joateko.

Alde zaharretik kanpo Leire kalekohurrengo jatetxeak daude: Leyre etaLarumbe. Ez dira oso garestiak. Ondo-ondoan dago Mauleón jatetxea, Iruñekojatetxe klasikoetako bat. Aparteago,zabalunean, Aralar eta Club Social (MediaLunako lorategian) daude eta Labradorjatetxea Iturrama auzoan.

ErretegiakTipikoak dira gure herrian. Berezitasunak: haragi eta arrain erreak. Plater tipiko-ekin batera eskaintza zabala dago. Prezioa 20-40 euro ingurukoa izaten da. AskoIruñetik kanpo daude: Tremendo, Venta Andres, Zaldiko eta Zubiondo dira.Beste asko daude.

CIkaslea

Non jan

39

Hiria

Begetarianoak, nazioarteko sukaldaritzaBadago jatetxe begetarianoa San Nikolas kalean: Sarasatejatetxea. Txinatar bat, Palacio Feliz, Estafeta kalean etabeste bat San Gregorion, Hong-Kong izenekoa (eta beste txina-tar asko parte zaharretik kanpo). Exotismo bila joanez gero, bada jate-txe arabea, Al Safir, prezio bitartekoa duena eta oso ona dena. Italiar jatetxeakere badira: La Mamma (Donibanen), Carlucci (egurrezko labea duena) eta La Tra-ttoria. Besteak: El Retaco mexikar jatetxea eta Fred's jatetxe amerikarra(azken hau Golem zinemetan).

Self-ServiceIruñetik hurbil, Leclerc hipermerkatuaren ondoan, bada self-service bat, merkea,Ñam izena duena.

JAN ARINAPizzeriakPizzeriak hemen, beste edozein lekutan bezala, ezagunak dira: Pizza Hut, PizzaWorld, Telepizza eta Domino's.

BokatakItxoin gabe eta merkeago jateko, bokata ez da irtenbide txarra. Badira otarteko-etan espezializatuak direnak: Bearin-plaza edo Las Navas. Beste taberna batzukere eskaintzen dituzte bokata onak: Niza edo Mesón de la Navarrería. Orokorre-an, taberna guztiek ateratzen dituzte otartekoak ia edozein ordutan.

PintxoakPintxoak eta batez ere fritoak dira Iruñeko jateko gustukoenetakoak. San Niko-las, San Gregorio eta Comediaskaleetan biltzen dira gomendaga-rrienetako zenbait: Roch, Burga-les, Baserri, Ulzama, Anaitasuna.Monasterio, Fitero eta JesusMari ere ezin dira aipatu gabeutzi. Estafeta kalean pintxoakhartzeko ohitura dago eta taber-na gehienek eskaintza erakarga-rria izaten dute. Navarrerían,hain ezaguna den iturriaren pare-parean, tortilla, txibia eta fritoederrak ematen dituen tabernaospetsua dago: Cordovilla. Eguerdi aldera jendez gainezka izaten da eta pazien-tzia behar izaten da pintxoren bat lortzeko, baina merezi du. Etxera eramatekoaukera ere bada.

Iturrama auzoan, badira zenbait taberna frito, pintxo, otarteko eta menuakeskaintzen dituztenak: Besteak beste, Labrador, Don Policarpo eta CerveceríaGarrick.

CIkaslea

40

Hiria

Gaueko parranda Iruñeko alde zaharrean biltzen da gehien bat.Badira zenbait auzo gau giroa, lasaia bada ere, eskaintzen dutenak.

ALDE ZAHARRAAlde zaharrean giro desberdinak nahastuta egoten dira. Edonon edonolako jendeatopatuko duzu, gainera aldaketa handiak izaten dira urtetik urtera:

JARAUTA eta inguruko kaleak (San Lorentzo, Descalzos, Sanduandia, O-koAndre Maria plaza, Errekoleten plaza, Ansoleaga eta Campana kalea): Jarautangazte giroa izaten da (hogeita hamar urtetik beherakoak), baina hemen ere, esanbezala, denetatik dago.

Era askotako musika entzuten da: rock-a, musika mexikarra, sevillanak, salsa,pop-a, jotak eta abar. Zagit taberna reggae-n espezializatu da. Zagit eta bestezortzi taberna eta jatetxek "San Lorentzo" elkartea osatu dute, hauetako bat-zuk ez daude Jarautan. Honako hauek dira: Sai-Koba, Askartza, Lanzale, Erburu,Poliki, Piskolabis eta Gotorleku. Merezi du taberna eta jatetxe hauetako giroaezagutzea. Jarauta inguruko tabernen zerrenda eskura dezakezu.

Plural eta No Problem, Edificio Singularreko bi pub dira, lehenengo zabaluneandaude. Pub hauetan diskoteketako azken nobedadeak eta tendentzia berriak en-tzuteko eta dantzatzeko aukera izango duzu.

CIkaslea

Non ibili parrandan

41

Hiria

Gazteluko plazako giroa Jarautakoarenluzapena da. Plazako tabernak CasinoEslava, Baviera, Gure Etxea, Café Iruñaeta Sevilla dira. Horietan, goizetan terrazagiroa izaten da eta gauez parranda. Subsuelodisko-pub-a da (sarrera librea duena), jende gazteagoarent-zat. Gazteluko plaza inguruko tabernen zerrenda ere eskuradaiteke.

San Nikolas, San Gregorio, Comedias eta ingurukoetan (Din-datxikia, Kale Berria eta abar) metro karratuko taberna kon-tzentraziorik handiena aurkituko duzu. Inguruetan, besteakbeste, Roch, Baserri, Burgalés, Ulzama, Otano edo Anaitasuna

daude. Urte osoan zehar zonalde honetan unibertsitateko jendea ibiltzen da batezere (bi unibertsitate daude Iruñean). Oso jende gaztea gauez, nahiz eta ordu bat-zuk lehenago, iluntzean, nahasketa berezia ematen den: haurrekin buelta bat emaneta pintxoak eta basoerdiak hartzen dabiltzan familiak, txikiteroak eta gauekolehenengo tragoskak hartzen hasten diren parrandazaleak.

Estafeta kalearen goialdean eta inguruan (Espoz yMina eta Ahumada dukearen kalean) beste tabernamultzo bat dago: Granja, Fitero, Monasterio, El Gau-cho, eta Niza. Nizan otartekoak ematen dituzte etabatzuetan afariak ere bai (ez urtero). Oso tabernahandia da eta zorte pixka batekin esertzeko tokiaere harrapatuko duzu afaltzeko.

TELLERIAko Las Bodegas eta Malkoak martxa lasaixeagoa dute eta musika osoona izaten dute. Estafeta eta inguruko kaleekin konparatuta, giroa desberdina daeta jendearen adina 25etik 40 urte bitartekoa da.

NAVARRERÍA plazan, taberna zoragarria dago, klasiko bat: Mesón de la Navarre-ría. Oso musika ona dute. Bokatak ematen dituzte afaltzeko, goiko aldean. Kanpo-ko eta bertako jendea biltzen da bertan. Aipatu behar den beste taberna tipikoaLa Mejillonera da: garagardoa ontzi handietan (katxi eta katxi-katxiak) ematendute eta jateko zenbait plater ere bai.

Plazatik gora segituz, Carmen kalea dago. Giro heavy,abertzale eta rocker-a, eta plazan baino kanpotargutxiago. Kale honetan bi peñak beren lokalak dituz-te: Irrintzi eta El Bulliciok, giro ederra gau osoan.Gorago, Caballo Blanco ostatua dago, Redíngo lorate-gietan. Taberna Iruñeko lekurik politenetako bateandago, harresiez inguratuta eta bista zoragarriekin.Eguraldi ona eginez gero, merezi du bertako belar-dietan etzatea edo Erdi Aroko kutsua duen tabernahonetako terrazan eguzkipean egotea.

CIkaslea

42

Hiria

SAN AGUSTIN eta CALDERERÍA kaleetako tabernetanere musika desberdina entzuten da, nahiz eta teknoa,bakailaoa eta musika alternatiboa gero eta gehiago entzutenden. Bezeroak musika horren araberakoak dira: Terminal etaGarazi. Toki eta 10, Caldereríako beste bi taberna dira eta hauenparean punkiak biltzen dira Sanferminetan. Egia esan, hemen ere denetatik ego-ten da, beste edonon bezala.

LABRITeko aldapan zenbait terrazadun taberna daude. Politikoak eta dirudunakmugitzen omen dira hemen zehar. Tabernarik ezagunenak: Kabiya, Catos etaCavas (barnean musika pop-rock estilokoa).

ZEZEN PLAZAREN INGURUAN, besteak beste, El Ruedo eta Roncesvallestabernak daude.

ITURRAMAITURRAMA auzoan giroa lasaixeagoa izaten da. La Cavan, kafe ederra eta ondoprestatutako kubatak ematen dituzte. Garrick kafetegia eta jatetxea da. Policar-pon denetatik dago: pintxoak, kopak, jatetxea ere bada. Hemen aldizkariak etaegunkariak eros daitezke eta bideoak alokatzeko aukara ere bada. Hemen zeharibiltzen den jendearen batazbesteko adina 30etik 50 urte bitartekoa da.

SAN JUANUrtean zehar martxa handiko zonaldea da hau, pub ugari dira bertan. Viceversada hauetako bat, musika alternatiboa eskaintzen duena

GOLEM ZINEMEN INGURUAGOLEM zinemen inguruan kafetegi eta taberna multzo bat dago, arrakasta han-dia dutenak. Ingeles estiloko pub bat ere badago: Gallipot. Yamaguchiko plazanGolem, Central eta beste taberna batzuk daude.

GAY GIROAGAY giroko bi taberna daudeSan Juan inguruan. Alakargatabernak giro mistoa du: bikotehomosexual eta heterosexualak.M.40-n, berriz, gizon giroabakarrik izaten da. Musikaezberdina jartzen dute eta goi-zalde arte zabalik egoten da.

CIkaslea

43

Hiria

Irakurri, aukeratu eta antolatu

MUSEOAK

Iruñeak bi museo ditu: Nafarroakoa eta Elizbarrutikoa. Hauetaz gain, San JuanApaizgaitegiko udal-aretoetan dagoen areto-museoa, Pablo Sarasate Iruñekomusikariari eskainia.

Nafarroako museoaNuestra Señora de la Misericordia ospitalea izandakoan kokatua dago, Descal-zos kalea eta Santo Domingoko aldaparenartean. Nafarroako Museoa l990eanberreraiki zen.

Lau solairu eta sotoa ditu; azken honetanForu Komunitatean egindako Paleolitokoeta Burdin Aroko ikerketetan aurkitutako-ak ikus daitezke.

Lehenengo solairuan arte prerromaniko,erromaniko eta musulmana aurki dezakezu.

Bigarrenean, berriz, Nafarroan garatu zenarte gotiko eta errenazentistari buruzkoartelan bilduma osoa dago ikusgai.

Espainiako eta atzerriko XVII. eta XVIII. mendeetako pinturak hirugarrensolairuan daude. Francisco de Goya eta XIX. mendeko nafarren pinturei eskaini-tako aretoak ere hirugarren solairuan daude. Laugarren solairuan XX. mendeko artelanak, nafarrak batez ere, aurki daitezke.

Zuk museoetarako bisitak antolatu eta museo hauetan zer ikusi proposatu behardiezu. Iruñean egin ditzaketen erosketen berri ere eman beharko diezu. Beraz, aztertujarraian duzun materiala eta zazpi egunetan zer bisitatu, zer eta non erosi, eta bisita eta eros-keta egunak proposatu. Kontuan hartu zure proposamenak zure taldekoen proposamenekinadostu beharko dituzula plan orokorra egin ahal izateko.

DIkaslea

Museoak eta erosketak

44

Hiria

Aipatutakoaz gain, erakusketak eta hitzaldiak antolatzekoaretoak daude. Hauetan, urtean zehar, hainbat ekitaldiantolatzen dira.

Besteak beste, hurrengo artelan interesgarriak ditugu Nafarroakomuseoan: Francisco de Goyak pintatu zuen San Adriango markesaren erretratua,hispanoarabiarra den bolizko kutxatila, Leireko Monasterioan erlikia-ontzi moduraizan dutena eta Iruñeko katedralaren klaustrorako egindako kapitel erromanikoak.

Azpimarratzekoa da bertan aurki daitekeen fondo arkeologikoa, Nafarroa osotikekarria dena.

Elizbarrutiko museoaKatedralaren barnean dago eta bertan Nafarroa osotik ekarritako erlijio-artela-nak aurki daitezke: eskultura, pintura, urregintza, etabar. Hauetatik Ama Birjina-ren Erdi Aroko tailak eta urregintza frantziarreko hainbat objektu diraaipagarrienetakoak.

Artelan hauek jasotzen dituzten aretoak ereoso interesgarriak dira:

– Jangela: 30 metroko luzera eta 10 metrokozabalera dituen areto handia da, XIV. men-dearen hasieran eraikia. Pasatu diren men-deetako beirateak eta juglare etaalegiazko animaliak jasotzen dituztenmentsulak ikus daitezke bertan. Gangak gaierlijiosoak eta heraldikoak erakusten ditu.

– Sukaldea, jangelarekin batera eraikia, 27metroko linterna-tximinia duena.

– Pintura Aretoa: erromanikoan gotzain-jauregiko ataria izan zen. Areto honeta-ra Puerta Preciosa izeneko atetik sartzen da; bertan, Nafarroako Lancelot-enarmarriarekin apaindutako arkuak daude.

– Barbazana Kapera: klaustro gotikoaren aldera dago irekia. Erdialdean ArnaldoBarbazan (1318-1355) gotzainaren hilobia dago. Ganga gotikoa du, izar formaduena. Izarraren punta bakoitzean (zortzi punta ditu) urre koloreko mentsulazoragarriak nabarmentzen dira.

DIkaslea

Museoa aste osoan dago zabalik, astelehenetan izan ezik.18 lagunetik gorako taldeek sarrera dohainik dute, baita erretiratueta langabetuek ere. Dohainik da, halaber, larunbat arratsalde etaigandeetan.

Ordutegia: asteartetik larunbatera, l0,00etatik l4,00etara etal7,00etatik l9,00etara. Igande eta jai egunetan ll,00etatik l4,00etara.

45

Hiria

Ikusgai dauden eskulturei dagokienez, Ama Birjina irudi-katzen duten Erdi Aroko 50 taila baino gehiago jasotzendituen bilduma nabarmentzen da, XII. eta XIII. mendeetanzehar egindakoak eta Nafarroa osotik ekarriak.

Besteak beste, Navaseko Erretaula alemaniarra, XV. mendekoa, XVII. mendekogurutze handi bat, sainduen tailak eta beste erretaula batzuk ere aipa daitezke.

Pinturari dagokionez, XIV. mendetik XIX.era bitarteko mihiseak eta oholtzakditu. Urregintzan, berriz, garrantzitsuak dira XIII. mendetik XVI.era bitartekoelementuak, horien artean: XIII. mendeko Hilobi Santuko Erlikia-hobia, frantziargotikoan egindakoa; XIII. mendearen bukaera aldeko Lignum Crucis Erlikitegia;Arantza Santuko Erlikitegia, XV. mendekoa, etab. Hauez gain, XV. mendetikXIX.era bitarteko tenpleteak, kalizak eta kopoiak daude. Prozesioetarako guru-tzeak ere aurkituko dituzu.

Bigarren mailako arte lanei dagokienez, boliz egindako hainbat lan, arte-balio han-diko liturgia-objektu batzuk eta Iruñeko Andre Maria Erreginaren koroatzerako,1946an Sevillan bordatutako mantua daude ikusgai.

Pablo Sarasate areto-museoaIruñeko musikari hark hiriari utzitakoa jasotzen dabertan. Garai bateko San Juan Apaizgaitegiko kape-ran dago ikusgai. Eraikin honetan bertan dago, hala-ber, Udal Artxibategia (Merkatuko kalea, 11).

Objektuak gaika banatu dira: familia eta lagunak,objektu pertsonalak, publikoak berari eskainitakoak(opariak, kondekorazioak eta ohorez egindakoak) etamusika elementuak.

DIkaslea

Elizbarrutiko museoa astelehenetik larunbatera egoten da zabalik.Igande eta jai egunetan itxita egoten da. Sarrera ordaintzeak gidatu-tako bisitarako eskubidea ematen du museo, klaustro eta Katedraleanbarna.Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10,00etatik 13,30etara eta16,00retatik l9,00etara.Larunbatetan 10etatik 13,30etara

Prezioa: bisitaldia dohainik da.Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8,00etatik l4,00etara.Larunbat, igande eta jai egunetan itxita egoten da.

46

Hiria

Nafarroako Jauregiko bildumaGaur egun Nafarroako Gobernuaren egoitza da NafarroakoJauregia. Bisitarako ordua hitzartzeko interesa dutenekNafarroako Jauregian bertan dagoen Protokolo-Zerbitzuarekinharremanetan jarri beharko dute 848 42 71 27 telefonora deituta.

Nafarroako Jauregiko aretoetanpintura eta mural bilduma inte-resgarria dago, gehienak XIX etaXX. mendeetakoak.Esate baterako, marmol, belus,kristal, armarri, ispilu, ontzi etabeste hainbat apaingarriz eder-tuta dagoen Tronuaren Aretoaizenekoan Francisco Aznar, Ale-jandro Ferrant eta ConstantinoCoronaren olio-pinturak ikus dai-tezke. Hauez gain, Nafarroakoerregeen 32 erretratu eta Nafarroako historiaren hainbat une jasotzen dutenXVII. mendeko koadro eta tapizak ere ikusi ahal dira.

Jauregian ikusgai dauden mihise eta mural gehienek errege eta leinargiak irudi-katzen dituzte; hauen artean, Goyak pintatutako Fernando Vll.aren erretratua,Maria Kristina erreginarena eta Antonio M. Esquivelen Isabel IIaren erretratua,haurra zenekoa, nabarmentzen dira.

Jorge Oteiza hiri museoaBerez museoa ez bada ere, hiriaren hainbat lekutan kokatuta dauden Jorge Otei-zaren zenbait eskultura jasotzen ditu.

Honako hauek dira hirianzehar kokatu diren azkeneskulturak: “Momentoespiritual”, 20 tonakoa etaYamaguchi parkean ikusdaitekeena. “Homenaje alespiritu”, IturramakoFelix Huarte plazan koka-tua; “Unidad triple livia-na”, hiru metro bainogehiagokoa eta Karlos III.Noblearen etorbideaniKus dezakeguna eta“Coreano”, Karlos III. Noblearen etorbidearen eta Rodezno Kondearen plazarenarteko elkargunean dagoena.

DIkaslea

47

Hiria

Lau eskultura hauez gain, lruñean Ziudadela parkean etaNafarroako Unibertsitate Publikoaren campusean kokatutadauden Jorge Oteizaren beste lan batzuk ere ikus daitezke;

“Odiseo” eta “Partitura espe-cial por conjuncion de dos diedros” ize-nekoak. Halaber, hiritik zortzikilometrotara dagoen Altzuzan, Oteiza-ren lana jasotzen duen Fundazio-Museoadago.

Natur zientzen museoa Nafarroako Unibertsitatean, Irunlarrea kalean. Asteazken eta ostiraletanl6,00etatik 20,00etara eta larunbatetan 10,00etatik 13,00etara.

ErosketakArtisauek egindako produktuakdira Iruñera etorritakoek gusto-koen dituztenak.

Hauen artean aipagarriak ditugutipikoak direlako Erraldoi etaBuruhaundien konpartsakoak edoSan Ferminen irudiak, zurezkoedo harrizko tailak, keramikazegindako gauzak, tapizak edoardoa gordetzeko larruzko zaha-to tipikoak.

DIkaslea

48

Hiria

Baina gastronomiarekien zerikusia duen zerbait aukeratunahi bada, gazta on bat, nafarroako ardoa edo patxaran eza-guna duen botila bat eros daiteke.

Salerosketarako guneakAlde Zaharrean edozein motatako produktu tra-dizionalak aurki daitezke.

Gazteluko plaza inguruan, ostatuak ezezik libu-ruak, ardoa, arropak, bitxiak eta hiriko oroiga-rriak saltzen dituzten dendak ere badaude.Handik hurbil, Comedias kalean,gozokiak, erlojuak, bitxiak,jakiak, arropa, zapa-tak, liburuak, larruzkozahatoak eta abarerosgai daude.

Udal plaza inguruan, arropa,osagarriak eta bitxiak saltzen dira. Estafeta kalean, bestalde, labana-dendak, oparidendak, eta beirazko produktuak saltzen dituztenak daude.

Modernoagoa dugu II. Zabalgunea. Bertan arropa, zapatak, bitxiak, liburuak, opa-rigaiak, argazkidendak eta abar aurki dai-tezke. Antzekoak ditugu Donibane etaIturrama auzoetan.

Bestalde, jaki freskoak erosteko hoberenaazoketara jotzea dugu. Badago bat SantoDomingo kalean, udaletxearen ondoan, eta bestebat Amaia kalean. Edo bestela igandeetan “ras-tro” izeneko azokara joan daiteke, UnibertsitatePublikoaren aldean dagoena. Horretaz gain, hiriareninguruan bi hipermerkatu daude, bata iparraldean,lrurtzungo autobidearen ondoan, eta beste bat Hego-aldean, Zaragozako errepidearen ondoan.

DIkaslea

49

Hiria

Aspaldiko Iruñea9.Jarduera

Irakasleak jarriko dizun bideoa entzun-ikusi eta ulertu. Erreportaje honetan Iruñeari buruzkohainbat kontu esaten dira eta sasoi bateko Iruñera ere hurbiltzen gaitu. Iruñeko zonalde des-berdinak aipatzen dira eta hauen artetik batzuk aukeratuko ditugu, zuk zonalde hauetazesaten dutenari erreparatzeko.Hurrengo tokiak aspaldiko Iruñean nolakoak ziren eta toki horietan zer gertatzen zen ulertueta jaso behar duzu:

Barquilleros kalea:

Mañueta kalea:

Gazteluko plaza:

Comedias kalea:

50

Hiria

Egin ahal duguna eta ezin duguna eginNNOZIOAK

BAIEZKOAK EZEZKOAKORAINALDIAEtorri AHAL IZAN daEtorri AHAL daEtorri AHAL IZATEN daEtorri AHAL IZANGO da

Erosi AHAL IZAN duErosi AHAL duErosi AHAL IZATEN duErosi AHAL IZANGO du

ORAINALDIAEZIN IZAN da etorriEZIN da etorriEZIN IZATEN da etorriEZIN IZANGO da etorri

EZIN IZAN du erosiEZIN du erosiEZIN IZATEN du erosiEZIN IZANGO du erosi

LEHENALDIAEtorri AHAL IZAN zenEtorri AHAL zenEtorri AHAL IZATEN zenEtorri AHAL IZANGO zen

Erosi AHAL IZAN zuenErosi AHAL zuenErosi AHAL IZATEN zuenErosi AHAL IZANGO zuen

LEHENALDIAEZIN IZAN zen etorriEZIN zen etorriEZIN IZATEN zen etorriEZIN IZANGO zen etorri

EZIN IZAN zuen erosiEZIN zuen erosiEZIN IZATEN zuen erosiEZIN IZANGO zuen erosi

AHALERAezin izan eta ahal izan

Hona hemen eskema bat:

EZIN IZAN eta AHAL IZAN aditzak menpeko aditzaren araberako laguntzai-lea hartzen dute. Adibidez:

• Gaur ezin NAIZ zurekin JOAN.• Gaur ezin DUT hori EGIN.• Utzi! ni bakarrik IBILI ahal NAIZ.• Nola EGIN ahal DUZU hori? Irakurri eta ikasi

Zilegi dena eta ez dena10.Jarduera

51

Hiria

San Ferminekin bukatuko dugu Iruñeari buruzko lana. San Ferminetan zer den zilegi eta zerdebeku ezagutuko dugu. Binaka jarrita, A ikasleak zer den ZILEGI irakurri eta dagozkionhutsuneak beteko ditu eta B ikasleak zer den DEBEKU irakurri eta berari dagozkio-nak beteko ditu.

Iruñea Sanferminetan legerik gabekohiria omen da, hala uste dute askok.Begiratu hutsean, egia, hala ematen du,baina sakonduz gero ez da egia. Neurri-gabekeria hainbestekoa ez dela froga-tzeko, ikusi besterik ez dago gurasoekberen haurrak lasai asko ateratzendituztela parrandan dagoen jende artera.Umeak, esate baterako, peñen irteeraikustera eramaten dituzte, edo dianetara,gau-pasa egindakoak ikustera.

Zer den zilegi eta zer den debekubereizten duen marra ez da beti nahibezain argi egoten, eta diferentziak iza-ten dira non eta noiz den: sen pixka baterabili behar da eta zuhur jokatu: dudan,hobe duzu moderatzea bertako kodeakzertxobait ikasi arte.

Bakarka hutsuneak bete ondoren, elkarri azaldu atera

duzuena. A ikasleak San Ferminetan zer egin ahal den

azalduko dio B ikasleari eta B ikasleak zer ezin den

egin A ikasleari.

Irakurm

ena

52

Hiria

Zer den zilegi

Badago zerbait zilegi dena eta agian debeku beharko lukee-na: pelma jartzea. Sanferminak bezalako egoerarik ez dagoedonor deskuiduan harrapatu eta nahi adinako erretolika botatze-ko, umorearen aitzakian besteak irentsi egiten duena.

Beraz, San Ferminetan jendea......................... AHAL DA.

Beste zerbait ere zilegi da: ezin gehiagoraino zerrikerian aritzea. Erabat zikindu-ta ere inork ez dizu begiratu ere egingo eta lasai sartuko zara toki guztietara.

Beraz, jendea............................................................. AHAL DA.

Horrexegatik, aldamenekoazikintzea ere zilegi da neu-rri batean: orokorrean ezda haserrerik izaten batekbestea zikindu duelako.Jendetza handien bilgunee-tan (txupinazoa, riau-riau,etab.) balkoietatik urabota, txanpanetan eta bes-telakoetan ito, eta deneta-rik egingo dizute, etazezenetan are okerrago.

Beraz, batzuetan..................................................... AHAL DA.

Gainerakoan, Sanferminak oso jai aproposak dira ahobero eta ahohandientzat:zintzurra urratu, deiadarka ibili, kalean bueltaka ibili eta antzeko guztiak libredira erabat, ongi ikusiak ere bai, ez baduzu graziarik gabe aldamenekoa izorra-tzen. Grazia baldin badu, egia esan, ia edozer gauza libre da.

Beraz, San Ferminetan..........................................AHAL DA.

AIkaslea

53

Hiria

Zer den debeku

Hona gauza bat debeku dena: lanean ari direnei traba egitea.Sanferminetan makina bat jende aritzen da lanean: kamarero-ak, adibidez, inon diren guztiak jasaten dituztenak, zabor-biltzai-leak, udaltzainak eta beste asko, denak lanean jendeak parranda gustura egin ahalizateko. Errespetua zor zaie.

Beraz, San Ferminetan EZIN DA................................................................................................................................

Mutur-joka ibiltzea ere gaizki ikusia dago. Oso gatazka gutxi izaten dira, jendekopurua zein izaten den kontuan hartuta.

Beraz, EZIN DA ...................................................................

Animaliak gaizki tratatzea ere ez da onartzen: Plazako betizuak jotzea, adibidez.

Beraz, EZIN DIRA ................................................................

Jabetza pribatu nahiz publikoa hondatzeak ere ondorio txarrak izan dezake.

Beraz, EZIN DIRA jabetza pribatu nahiz publikoak ........

Zezenetan, adibidez, ikuskizunaren parte bada ere, ez pentsatu zilegi denik kale-etan zabor botaka ibiltzea.

Beraz, San Ferminentan EZIN DA .................................

BIkaslea

54

Hiria

San Ferminak niretzat...11.Jarduera

Idazm

ena

San Ferminekin bukatzeko, festa hauetaz daki-zuna, ezagutzen duzuna, sentitzen duzuna,idatziz eman behar duzu. Gehien gustatzen zai-zuna ahalik eta gehien deskribatzen saiatu en-tzungo dutenek ongi ulertzeko, bukatutakoan,ikaslea bakoitzak egin duena talde osoan iraku-rriko beharko baitu. Irakurri bitartean, irakasle-ak Sanferminetako irudiak jarriko ditu bideoanzuk transmititu nahi duzuna girotzeko.

...............................................................................

...............................................................................

...............................................................................

...............................................................................

...............................................................................

...............................................................................

...............................................................................

....................................................................................................................................................

....................................................................................................................................................

....................................................................................................................................................

....................................................................................................................................................

....................................................................................................................................................

....................................................................................................................................................

....................................................................................................................................................

....................................................................................................................................................

....................................................................................................................................................

....................................................................................................................................................

....................................................................................................................................................

....................................................................................................................................................

55

Hiria

Egin dezagun gogoeta pixka bat.

Zeuk ikasi duzuna burura eta paperera ekarri eta gero,konparatu hirunaka antzeko memorizazioa izan duzuen.

Lexikoa

Nozioak

ZERIKASIDUT?

Arian, arian edozer zulatzen da

Baliabide

linguistiko

berriak