ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek,...

52
Aiten egungo erronka: Parte hartzetik ardura hartzera 2015eko ekainaren 7a | LXXVIII. urtea | 2.464 zenbakia | 3,90 euro .eus

Transcript of ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek,...

Page 1: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

Aiten egungo erronka:

Parte hartzetik ardura hartzera

2 0 1 5 e k o e k a i n a r e n 7 a | L X X V I I I . u r t e a | 2 . 4 6 4 z e n b a k i a | 3 , 9 0 e u r o

.eus

Page 2: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen
Page 3: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

2015EKO EKAINAREN 7A 3�

NON ZER

Jabetza: Komunikazio Biziagoa, S.A.L. Lehendakaria:Bego Zuza. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre. Asteko Gaia-Pertsonaia: Mikel Garcia. Iritziak: Mikel Asurmendi. Kultura:Gorka Bereziartua, Garbine Ubeda. Aisia: Unai Brea.Termometroa: Urko Apaolaza, Xabier Letona, Pello Zubiria.Euskara: Onintza Irureta. Interneteko erredakzio-burua:Lander Arbelaitz. www.argia.eus: Jon Torner. Multimedia: AxierLopez. Argazkilaria: Dani Blanco. Produkzioa: ANTZA, S.A.L.Harpidetzak: Iraitz Agirre. Salmentak: Karlos Olasolo.Idazkaritza teknikoa: Aloña Soraluze. Publizitatea: Idoia Arregi,Maite Arrieta, Ixabel Bereziartua, Berdaitz Goia, Olatz Korta,Bego Zuza. Administrazioa: Marijo Aiertza, Mari KarmenLoiarte. Harrera: Jone Arzallus. Web garapena: Asier Iturralde. HELBIDEAK: Gipuzkoa: Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria. Tel: 943 371545. Faxa: 943 361048. Lapurdi, NafarroaBeherea eta Zuberoa: Xalbardin baita. 64122 Urruña. Tel: 559 473163. Bizkaia: Eleizalde 1, 2-D. 48600 Sopela. Tel: 94 6765580 Nafarroa: GaztelukoPlaza 44, 3. eskuina. 31001 Iruñea. Tel: 948 222285. POSTA ELEKTRONIKOA. Komertziala:[email protected]. Harpidetzak: [email protected]: [email protected]. Interneten: www.argia.eus.Lege.gordailua: SS 837-2012. ISSN: 0213-909X.Batzorde.parekidea: 72562 E. Inprimategia: Antza S.A.L.Informatika: iametza interaktiboa, S.L. Urtebetekoharpidetza: Euskal Herria eta Espainia: asterokoa, 145 euro;hilean bi ale, 77 euro; hilean behinekoa, 41 euro. Besteatzerriak: 182 euro. Airez: 285 euro. Komunikazio BiziagoaS.A.L. Ametzagaiña Taldeko partaidea da.

Aiten egungo erronka:

Parte hartzetik ardura hartzera

2 0 1 5 e k o e k a i n a r e n 7 a | L X X V I I I . u r t e a | 2 . 4 6 4 z e n b a k i a | 3 , 9 0 e u r o

.eus Azaleko argazkia:

DANI BLANCO

Azala: ANTZAKOMUNIKAZIO GRAFIKOA ASTEKO GAIA

AITATASUNA Parkean umearekin jolastea baino gehiago dazaintza. ONINTZA IRURETA AZKUNE / 4

PERTSONAIAMICHEL GAZTAMBIDE: «Zure irudimena kutsatu ezean,

fite bihurtzen zara aspergarri». SUSTRAI COLINA / 9

GAIAKSAN BIZENTE ESKOLA Irakasle eta ikasleak notarik gabe

elkarrekin ebaluatzen. AMAIA UGALDE BEGOÑA / 14

IRITZIAREN LEIHOAPERIFERIEN PERIFERIETARA IRITSI DA ALDAKETA

ASIER BLAS MENDOZA / 18IVAP-HABE-EGA-HEO MIKEL BASABE / 20URRATSAK IÑAKI MURUA / 21GORA PRO NOBIS ASISKO URMENETA / 19TXANDAN Besarkadak. KATTALIN MINER / 20ZIRTAK Akelarre bat gaur. DANELE SARRIUGARTE / 22

ERDIKO KAIERAGALO MARTINEZ DE LA PERA: «Euskaldun komunitatea egin

gabe dago, guk egin behar dugu». MIKEL ASURMENDI / 23SOPHIE CALLE Bizitzeko manerak. ARITZ GALARRAGA / 26 LITERATURA IGOR ESTANKONA / 28MUSIKA JOXI UBEDA / 29DENBORA-PASAK ANA ZAMBRANO / 30ALEA Telesailak, gizartearen ispilu. GAIZKA IZAGIRRE / 31IHESI ZUIAKO KUADRILLA-GORBEIA (ARABA) Sekretua

begi-bistan. AITOR KALTZAKORTA / 32ZIENTZIA JOXERRA AIZPURUA SARASOLA / 34DENBORAREN MAKINA NAGORE IRAZUSTABARRENA / 35LANDAREAK JAKOBA ERREKONDO / 36l BIZI BARATZEA, EMAN ETA HARTU / 37

TERMOMETROAALTERNATIBEN HERRIXKA DONOSTIAN Bide bizia, bizia

bide. LANDER ARRETXEA BEREZIARTUA / 38EUSKARAREN TRANSMISIOA Gurasoek nola seme-alabek

hala. MALEN ALDALUR AZPILLAGA / 42HERRI MUGIMENDUAK ETA HAUTESKUNDEAK

Gizartera egokitu ala behetik gora eraldatu?AXIER LOPEZ, LANDER ARBELAITZ / 44

TXANPONAREN BESTE ALDEAK Komunikazioa betaurrekomoreekin. LANDER ARRETXEA BEREZIARTUA / 46

EUSKARA ALBISTEAK ONINTZA IRURETA AZKUNE / 47EKONOMIAREN TALAIAN JUAN MARI ARREGI / 47NET HURBIL Castor zor ustela: gaur 1.350 milioi, 2044ra

arte 4.730. PELLO ZUBIRIA KAMINO / 48MALTZAGATIK XABIER LETONA / 50

2015eko ekainaren 7a, 2.464. zenbakia

ARGIAko edukiak kopiatu,moldatu, zabaldu etaargitara ditzakezu, gureegiletza aitortu eta baldintzaberetan eginez gero.

Page 4: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

�4 2015EKO EKAINAREN 7A

ASTEKO GAIA

EMAKUMEAK BARNERATUAGO DAUKA halakobatean ama izatea erabakitzen badu haurraberak zainduko duela. Gure gizartean errotu-ta dago amak denboraldi baterako enpleguautziko duela eta haurra artatzen arituko dela.Begi onez ikusia dago, jendarteari mesedeegiten ari da. Amaren rola hori da. Aitarenaez, horregatik sarreran aipatu dugun modukokomentarioak oso ohikoak dira. Aitak argi etagarbi izan behar du haurra zaindu nahi duela,lan merkatutik ateratzeak ez diola axola, edobehintzat, haurraren zaintza hobetsiko duela.Aitak justifikatu eta argudiatu egin behar duaitatasun baja, adibidez.

Itziar Alonso-ArbiolEHUko Psikologia Fakultate-ko irakaslea da, Amatasun etaaitatasuna, proposamen berriak(2006, UEU) liburuaren egi-lea. Honela deskribatzen dituaitaz eta amaz gizarte honekdituen irudi sozialak: “Oroko-r rean, haur ren zaintzariemana dagoen aitak baduukitu positiboa, aita ‘jatorra’da aitatasun baimena hartzenduena. Baina, egunez egune-koan, eta batik bat lan merkatuari lotuta, ezda serioa haurrak zaintzeko lana uztea”.Abokatu edo arotz izateko ikasketak egindituena, haurra tarteko lan merkatutik ate-ratzea ez dago hain ondo ikusia, etorkizune-rako proiektuak dituen gizonak etenaldiakegitea ez da batere erraz ulertzen. Haurrenzaintza oztopoa da. Ez dator bat gizonarenrolarekin, eta beraz, zaintzari lehentasunaemango dion gizonak ideiak oso garbi izan

behar ditu, sendo egon behar du bere jarre-ra ohiz kanpokotzat jo dutenei erantzunahal izateko.

Soldatak ere badu zerikusiaAlonso-Arbiolek uste du aitak haurren zain-tzan emandako pausoak xumeak izatearenarrazoi nagusia kontatu berri dugun irudisoziala dela. Bigarren mailan kokatzen duzaintzarako lan etenaldiak egiteko aitaren etaamaren soldatak kontuan hartzea. Hau da,gizonak du sarri emakumeak baino soldatahobea, eta argudio edo aitzakia izan daiteke

lan merkatutik ez ateratzeko.Enplegua eta familia ez dira

uztargarritzat hartzen, bateraedo bestera egin behar da, etabatik bat zaintzak egiten dutalka gainerako jarduera guztie-kin, dela enplegua, dela aisial-dia... Europako hainbat herrial-detan ez bezala, Hego EuskalHerrian dikotomia saihestezinada. Enplegua mutur batean etazaintza bestean. Lehenengoakprestigioa du, ezin du edonorkedozein lan egin, ikasi egin

behar da lan merkatuan aritzeko. Umea edo-nork zaindu dezake, ez du inolako prestakun-tzarik eskatzen. Alonso-Arbiolek dio ez delabatere goxoa aitari egiten zaion proposame-na: “Anekdotaz gain, (‘ai zein aita jatorra, lanautzi eta umea zaintzen ari da!’), esaten zaio ezduela lana serio hartzen haurrarekin etxeangeratzen bada, eta era berean, esaten zaioumeak edonork zain ditzakeela, ez dagoelazertan aditua izan”.

AITATASUNA

Aita parkean dago haurrari begira eta guraso batek galdetu dio: “Zer, zu zaude lan-utzialdian?”. Gauzak aldatzen hasita badaude ere, horrelako galderek adierazten dute

ohikoa umea amak zaintzea dela, ez aitak. Bestela, probatu galdera amari egiten: “Zer, zu zaude lan-utzialdian?”.

“Orokorrean, haurren zaintzariemana dagoen aitak badu ukitupositiboa. Baina, egunezegunekoan, eta batik bat lanmerkatuari lotuta, ez da serioahaurrak zaintzeko lana uztea”

Itziar Alonso-Arbiol, EHUko psikologia irakaslea

Parkean umearekin jolasteabaino gehiago da zaintza

| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

Argazkiak: Dani Blanco

Page 5: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen
Page 6: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

�6 2015EKO EKAINAREN 7A

Amak umearekin lotura sendoagoa?Ikuspegi biologikoa azpimarratzea aitzakia dapsikologoarentzat. Amak umearekin loturaberezia izatea, barnean izan duelako, bularraeman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek,baina badira haurraz erditu ez diren amak etalotura afektiboa berdin mantentzen dute.Nerabeen ongizate psikologikoa indartzekogurasoen jarrerak aztertzen dituen ikerketabatean, aldagai batzuetan, afektibitate loturahandiagoa zuten aitek umeekin amek baino.

Asko falta zaigu haurren zaintzan amak etaaitak rol antzekoak betetzera iristeko. Aurre-

rapausoak eman dituzte aitek, baina Alonso-Arbiol beldur da Espainiako Estatuaren ego-era ekonomikoa dela-eta ez ote dugun atzeraegingo. Zenbat eta gizarte pobreagoa, orduaneta balore atzerakoiagoak. Zaintza prestigia-tzeko, umeen ardura eta enplegua uztartzekoneurriak hartzeko, klase ertain indartsuabeharrezkoa da, eta gaur egun, EspainiakoEstatuan jende masa hori galdu egin da.

Islandiako 4-4-3ra iritsiko bagina?Aitak eta amak betetzen duten rolaz hitz egindugu. Irudi sozial hori aldatzeko erremintagarrantzitsua da aitatasun eta amatasun bai-menak berdintzea, PPIINA plataformareniritziz. Espainiako Estatuko talde honek jaio-berrietan eta adopzioetan baimen berdinak,besterenezinak (intransferibleak) eta %100ordainduak eskatzen ditu. Gaur egun aitekhamabost eguneko baimena dute. Amatasunbaja hemezortzi astera luza daiteke: sei asteamak hartu behar ditu derrigor, hamar asteamaren ordez aitak har ditzake, eta beste biaste edoskitzeari dagozkio. PPIINAk bi arra-zoi nagusi ditu eskaerok egiteko. Batetik,emakumeek dituzten eskubide berak nahidituzte gizonentzat. Bestetik, ardura banake-taren alde egin nahi dute, eta umearen etorre-rarekin hain justu, bikote harreman berdinza-leenetan ere balantza kolokan jartzen da.Emakumeek, haurrak izateko garaian daude-nean, kontratatuak izateko eta lantokian mai-laz igotzeko oztopoak edukitzen dituzte.Iraupen bereko baimenak izanez gero, ezlitzateke kontratazioetan eta promozioan dis-kriminatzeko halako aukerarik egongo. Amaerrazago moldatuko litzateke lan merkatuan,aitek zaintzan hartuko lukete parte, eta plata-formako kide José Carlos Santamaríak esandigunez “jaiotze tasak gora egingo luke”.

Aitaren eta amaren baimenak berdintzeaeskatzen du Santamaríak, baina esan diogugaur egun bereak dituen hamabost egunezgain, amak utz diezazkiokeen hamar asteak

Begi-bistakoa da XXI. mendeko aitak umeen zaintzanaurrerapausoak eman dituela. Hala ere, bide luzea dagoegiteko. Amaren lehentasuna haurra zaintzea izateanormaltzat hartzen da, aldiz, aitak aldi baterako enpleguauztea umea zaintzeko ez da batere ohikoa.

Page 7: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

2015EKO EKAINAREN 7A 7�

AITATASUNA

hor daudela, eta aitak ia inoiz ez dituela har-tzen. “Baimena batak besteari utzi ahal izateapatriarkatuaren tranpa da. Irudi aldetik ondodago, baina praktikan ez du ezertarako balio.Amak aitari hainbat astez baimena uztekoaukera dagoen inongo herrialdetan ez dufuntzionatzen, hau da, amek hartzen dute.Espainiako Estatuan aiten ehuneko bik ere ezdu hartzen amak utzitako baimena”. Bestal-de, Santamaríari zentzugabekeria demokrati-koa iruditzen zaio eskubide bat pertsonabatek besteari pasa ahal izatea, konstituzioa-ren aurkakoa ere izan daiteke.

Aitak, hasierako hamabost egunez gain,amak utzi diezazkiokeen baimen egunak ezditu hartzen. Zergatik? Plataformako kideakbere iritzia eman digu. Batetik,aitak badaki emakumeak bai-menak hartzen ditueneanharen lan ibilbidea izorratzenduela, eta aitak ez du horrela-korik nahi berarentzat. Beste-tik, patriarkatua ideologia osoindartsua da eta emakumeaskori ez zaio gustatzen berebaimen zatia uztea. Baimen sis-tema gaizki diseinatuta dagoeta aitak eta amak lehian jar-tzen ditu.

Islandia da munduan gizo-nentzat eta emakumeentzat gurasotasun bai-men berdinzaleenak dituen herrialdea. 2000.urteko erreformari esker, bai aitak eta baiamak, bakoitzak hiru hilabeteko baimen bes-terenezina (intransferiblea) zuten. Beste hiruhilabete besterengarriak (transferibleak)ziren. Islandiako gizonak ez dira bereziak,erreforma egin aurretik haiek ere baimenbesterenezinak eta ondo ordaindutakoakbaino ez zituzten hartzen, ondo ordaindutaez zeudenak ez zituzten nahi, ezta amak harzitzakeen egunak ere, nahiz eta ondo ordain-duta egon. Gaur egun 4-4-3 da sistema, lauamak, lau aitak eta lau nahi duenak. Gizonen

%90 inguruk dagozkion lau hilabeteak har-tzen ditu, eta besterengarriak diren hiru hila-beteren heren bat. Aurreikuspenak betetzenbadira, 2016an 5-5-2 izango da proportzioa.Zifretan garbi ikusten da baimen ereduarenibilbidea: 3-3-3 zenean, amak 6 eta aitak 3 zenemaitza; 4-4-3 sisteman, amak 7, aitak 4, etajoerak mantentzen badira 5-5-2 ereduanamak 7, aitak 5 lortuko da. Ia berdintzera iri-tsiko lirateke.

Espainiako Legebiltzarrean aurkeztutadago PPIINAren ez legezko proposamena,baimen besterenezinak eta berdinak eskatze-ko. Bi talde politiko handiei, PSOEri eta PPri,ondo iruditzen zaie plataformaren eskaria,baina lege bihurtu eta Islandia moduan pauso-

ak emateko baldintza bat jarridute: egoera ekonomikoa hobe-tzen denean hartuko dituzteneurriak. Santamaríaren ustez,arrazoi ekonomikoak aitzakiakdira. Ez da neurri garestia (aita-ren baimena astebete luzatzea200 milioi euro litzateke) etaonurak asko dira: jaiotze tasaneragingo luke; familia ereduberriak bultzatuko lirateke;emakumeek errazago iraungolukete lan merkatuan.

Aitak zaintzen hastea, aldaketaren hasieraOraindik badira umea pediatrarengana lagun-tzen dutenean autoa tailerrera eramatera doa-zela esaten duten aitak. Santamaríak horrela-ko adibideak behin baino gehiagotan entzunditu: “Baimena luzatzea lortuko bagenu ereez litzateke denbora askorako, baina aitokbide horri segi beharko genioke, eta bide horiez litzateke izango gure aitek egin dutena(edo egin ez dutena). Baimenak gizonoi pen-tsaera aldatzen lagunduko liguke. Aitok zain-tzen hastea da aldaketaren hasiera”. Santa-maríari arraroa egiten zaio haurrak maitatzea,baina ez zaintzea. n

“Baimena batak besteari utzi ahalizatea patriarkatuaren tranpa da.Irudi aldetik ondo dago, bainapraktikan ez du ezertarako balio.Baimen sistema gaizki diseinatutadago eta aitak eta amak lehianjartzen ditu”

J. C. Santamaría, PPIINAko kidea

Page 8: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

�8 2015EKO EKAINAREN 7A

AITATASUNA

“EMOZIOZ BETETAKO” hilabetea izan da iraila azkenhamaika urteetan Edu Portillaren eta Nerea Txurru-karen etxean. Ez dituzte lan finkoak izan eta 11, 8 eta5 urteko semeak dauzkate. Ikasturte hasieran umeeneskola ordutegiak, eskolaz kanpoko ekintzak etaberaien lanaldiak koordinatu behar izaten dituzte.

Lehenengo semea jaio zenean, biak ari zirenlanean. Elkarrekin egiten dituzten egitasmo guztietanbezala, gurasotasuna ere halaxe lantzea erabaki zuten.Garai batzuetan aitak izan du umeen eta etxearenardura nagusia, eta beste batzuetan, amak. Biek lanal-di murriztuak izan dituzte, Txurrukak lan-utzialdiakhartu ditu eta Portilla langabezian egon da tarteka.Seme zaharrena jaio zenetik 5-6 bat urtez hartu dituaitak lanaldi murriztuak. Orain, lehenengo aldiz lanal-di osoan ari da: “Arabako Foru Aldundian ari naizlanean, inoiz izandako lan baldintza eta soldata one-nak dira eta baliatzea erabaki dugu, diru iturria delako.Emazteak lanaldi erdia egiten du”. Uztailean bukatu-ko zaio Portillari egun osoko lana.

Soldata ez da irizpide bakarraPortillari galdetu diogu ea bataren eta bestearen solda-tek eragina izan duten lanaldi murrizketak hartzerako-an: “Ez dugu ezkutatu behar, Txurrukak nik bainosoldata handigoa izan du. Baina egia esaten badizut,soldata diferentzia hura ez genuen kontuan izan, biokgenituen lan baldintza duinak”. Emaztea baino solda-ta hobeko lana izan zuen, eta aldi hartan lanaldiaheren bat murriztu zuen. Bere ustez, soldatak kon-tuan hartu behar dira, baina ez da erabakiak hartzekoirizpide bakarra, ezta lehenengoa ere. Ulertzen dubatak bestearen bikoitza irabazteak erabakian pisuhandia izatea, “baina gure gizartean joera dago, solda-ta parekoa izanda ere, zaintzarako murrizketak ema-kumeak hartzekoa”.

Senar-emazteak lan ibilbideko enpresei eskertutadaude eszedentziak, ordutegi murrizketak eta molda-ketak egiteko arazorik izan ez dutelako. Zoritxarrez,eskertu beharrekoa dela dio Portillak, legez eskubideaizan arren praktikan ez delako hala gertatzen. BerakUdaberri euskaltegian, SETEM Hego Haizea GKEaneta On:giz-en –emakumeen eta gizonen arteko deso-rekak desagerraraztearen aldeko elkartea– egin du lan.

Zer galdu duzu? Zer irabazi duzu?Ikasteko denborarik ez du izan Portillak, hizkuntzakgustura ikasiko zituzkeen. Loa ere askotan galdu du,eta lagunekin egoteko denbora gutxi izan du. Lanaldiosoz aritu bazen, ez daki zer gertatuko zen, “bainaagian lan munduan aukeraren bat sor zitekeen”. Zerirabazi duen? Umeak hobeto ezagutzea, eta batez ere

ama eta aita, biak, haien erreferentzia bihurtzea. Ezmatxuratu den jostailua konpontzeko eskatzeko, bai-zik eta umeek dituzten egoera emozionalak, konfian-tza, lotura, denbora, elkarbanatzeko.

Zaintza parkean umearekin jolastea baino gehiago da “Badira gauza asko egiten dituzten gizonak, asko‘laguntzen’ dutenak esan genezake. Baina pentsatzen etaantolatzen, gauza guztiak buruan izaten, oraindik ereemakumeek hartzen digute aurrea”. Dena buruan iza-tea, arropa, pediatra, eskola, eskolaz kanpoko ekintzak...oso zama handia dela uste du. Berari adibidez, arropaantolatzea kosta egiten zaio, horretan kezka handirik ezduelako izan umeak iritsi arte. Senar-emazteak umeengauza guztiak elkarbanatzen saiatzen dira. Adibidez,pediatrarengana joan behar badu Portillak ondokoamoduko egoerak saihesten ahalegintzen da: “Emazteakesan dit umeari hau eta hau gertatu zaiola...”.

Gizarteak aitari eta amari ez diela berdin begiratzenuste du Portillak. Autobusean jaioberria negarrez arizela emakumeak “aholkuak” eman zizkion: “Ziur naizgizona nintzelako ari zela”. Beste batzuetan ikusezinbihurtzen dira: “Umeari buruzko galderak amari begi-ra egiten dira, nahiz eta aita alboan egon”.

Hurkoa zaintzeak ez du prestigiorik, hala uste duPortillak, eta beraz, zail ikusten du gizartearen onespe-na lortzea. Alabaina, bikotekideak eta familiak aintzathartzen dute aitari dagokion ardura hartu izana, “etanorbera askeago sentitzen da bide hori esploratzen”.

Emakumea ordea, galtzaile. Etxeaz eta familiazarduratzeagatik, aitorpenik ez duela izan, eta are gehia-go, “etxekoandrea” terminoa sarri mespretxuz erabilidela uste du. Aitzitik, feminizatuta dauden ardurahoriek gizonek hartutakoan, balorazioa hobea delasumatzen du. “Gure jendarte matxista honek neurtze-ko modu diskriminatzailea erabiltzen du lanbide edozeregin bera betetzen duen pertsonaren arabera”.

Edu Portilla eta Nerea Txurruka Unai, Ibon eta Manexsemeekin.

POR

TIL

LA-T

XU

RR

UK

AK

UT

ZIA

Edu Portilla Najera«Norbera askeago sentitzen da

aitatasunaren bidea esploratzen»

Page 9: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

2015EKO EKAINAREN 7A 9�

PERTSONAIA

Frantzian, Apt-en, hasten da zure gidoia. Hego Euskal Herritik joandako bi emigrante-ren semea izan arren frantsesa da ongi hitzegin dudan lehen hizkuntza. 1960ko hamarka-dako frantses eskola publiko arranditsuan ikasinuen, kultura arnastu eta edan... Frantses kul-turak izugarrizko pisua du nigan. Hala, 1969anIruñeko Eskolapioetan lur hartzea izan zen

gogorra: uniformea jantzi, kredoa gogozikasi... “Espainola” nintzen Frantzian eta“gabatxoa” Iruñean. Ez naiz sekula nagoentokikoa izan. Gerora, Donostiara mudatzeanere, “nafarra” deitzen zidaten. Hastapeneanmingarria da, erraiak sutzen dizkizu, baina ezda talaia txarra munduari erreparatzeko. Bizizaren jendartearekiko distantzia ematen dizu,

MICHEL GAZTAMBIDE

«Zure irudimena kutsatuezean, fite bihurtzen zara

aspergarri»“Ez zaidazu galdetu gauza ilun guztien arrazoi gordea...”.

| SUSTRAI COLINA |

Argazkiak: Dani Blanco

Page 10: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

bertakoak heltzen ez diren txokoetan kamerapausatzeko gaitasuna.

Aldea dago, alta, kamera pausatzeko txokoaikustetik kamera atzeko lanak egitera. Frantzian bizi ginela ikusi nuen L'Adieu auxArmes, I. Mundu Gerrari buruzko film bor-titza, haur frantsesei alemaniarrak sasiku-meak zirela pentsa zezaten jartzen zietena.Harrapatuta gelditu nintzenez, oinarrizkoikasketak bukatzean zinemarekin zerikusiazuen zerbait ikasteko ahalegina egin nuen.Alferrik, ordea. Inguruan ez zegoen antzekoezer eta gurea bezalako familia xumean pen-tsaezina zen zinema ikastera kanpora joatea.Gogogabeturik ekin nion beste karrera bati,soldaduska egokitu zitzaidan eta poesia ida-tziz asetzen nuen nire sortzaile grina. Hala-ko batean, poema bat izateko luzeegia zenpieza arraro bat sortu, film bat izan zitekee-la otu, eta gidoi bat nola idazten zen arrasto-rik izan gabe irabazi nuen lehiaketa bat.Zoriak itzuli ninduen zine mundura, zoriak

eman zidan labur pare bat egiteko aukera.Aski izan zen zuzentzen idazten baino dor-peagoa nintzela ohartzeko. Berezko ofiziobat da gidoigintza, beste ezertara ez dedika-tzeko bezain eder eta konplikatua.

�10 2015EKO EKAINAREN 7A

Michel Gaztambide. 1959an sortu zen Apt-en(Frantzia). Film labur eta telebistako zenbait saio zuzendubaditu ere, gidoigilea da ofizioz. Bereak dira, besteak beste,Julio Medemen Behiak, Enrique Urbizuren La Caja 507 etaLa Vida Mancha, Aitzol Aramaioren Txokolate apur bat,Rodrigo Roderoren El Idioma imposible, edo Iñaki ElizalderenBaztan filmetako gidoiak. 2012an gidoi onenari dagokionEspainiako Goya saria eman zioten No habrá paz para losmalvados-en egindako lanagatik. Horrez gain, gidoigintzariburuzko master zein ikastaroak ematen ditu EspainiakoEstatuan eta lau poema liburu kaleratu ditu: Las aventurasde Máximo Tiratti, Banderín de Perversión, TernuraBlindada eta Moscas en los incunables.

NORTASUN AGIRIA

MICHEL GAZTAMBIDE

Page 11: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

2015EKO EKAINAREN 7A 11�

MICHEL GAZTAMBIDE

Zer da gidoigile on bat?Idazle batek bezala idatzi eta zinegile batengisan pentsatzen duen norbait. Idazten duzunorok izan behar du irudi. Horretarako, autoexi-gentzia itzela eta autoexigentzia horri biziraute-ko gaitasuna behar dituzu. Haustea eta berrizhastea da gure egunerokoa. Esku batean sedaz-ko izara batekin eta bestean zorroztutako aiz-kora batekin idazten da gidoi bat. Biak diraezinbestekoak istorio bat iruditan ordenatzeko.Ezin zara autokonplazentzian erori, garbi ukanbehar duzu pelikularen onurarako ari zarela,filma zure mesedetara jarri ordez. Ofizioak ira-katsi dit segurtasuna datzala goizegi “akabo!”ez esatean, beti bila ibiltzea dela sekulakora iris-teko sinesmena. Buruarekin eta eskuekin ezezik, ipurdiarekin ere idazten dira gidoiak.

Nolakoa da gidoigilearen begirada?Pelikulak egiten ditugunok eta filmak ikustendituztenek eremu zabala elkarbanatzen dugu:bizitza. Hori da gure guda-zelaia. Nola isla-tzen den tristura? Kalean goibeldu zaituenirudia disko gogorrean grabatu eta gidoiaktristura eskatzen dizunean erabiliz. Sentimen-duak eta irudiak elkarri lotuta xurgatzendituzten belakiak gara. Horregatik da sorme-na jarrera bat. Noiz-zer arrantzatuko duzunez dakizunez, beti zaude arrantzarako prest.Gure ama hilzorian zegoenean, autobuseanjoaten nintzaion ospitalera bisitan. Otsailazen, eguraldi gaiztoko negu betea, eta nireaurreko 7 urteko neskatilak kristal lurrun-duan K.K idatzi zuen bihotz batean barnebil-duta. Neskatilaren xalotasuna, gure amarenheriotza, nire tristuraren baitako irribarrea...Sabelak buelta eman zidan, eta gauzak zerdiren, urte batzuk berantago film bateansartu nuen irudia. Keinuak, hitz egitekomanerak... Beti egon behar duzu adi. Nik ezdakit bonbilla bat aldatzen edo iturria kon-pontzen, kasurik egiten ez diedalako haserre-tzen zaizkit lagunak, baina bizitzaren detailezinematografikoak nekez eskapatzen zaizkit.

Detaile zinematografikoez ari gareno, nola sor-tzen da pertsonaia bat?Arketipoetatik eta bizitzaren obserbaziotikabiatuta, istorioaren beharren arabera pertso-naia ñabarduraz janztea da gakoa. Edozeinegoeraren aurrean zure pertsonaiak nolaerreakzionatuko lukeen, zer sentituko etanola jokatuko lukeen irudikatu behar duzu.Bere psikologia garatu eta zeure egin. Badiraistorioaren bilakaerarako traba izan ez dadinpertsonaia gehiegi garatzen ez duten gidoila-riak, baina niri pertsonaian oinarrituta idazteagustatzen zait. Ez da kasualitatea [Enrique]Urbizuk eta biok egin ditugun lanetan prota-gonistek gure adina izatea. Denek dute gurezerbait, gure zeharkako arrasto bat edo beste.Alabaina, psikologia irudi bihurtzea da giltza,zer agertu eta zer gorde garbi izatea. Esatera-ko, trajez beztitutako gizon bat ageri badatreneko leihoaren aurka lo, eta planoak behe-ra egitean, oin bakoitzeko behatz lodiarenparean, galtzerdietan bi zulo baditu, zer pasa-tzen da ikuslearen burutik? Collage lana dazinema, topikoekin jolas egitea. Gidoigileokez gara egitura teoriko batentzat ari, zerebe-loarentzat baizik. Arrazoiaren eta intuizioa-ren arteko orekan datza arrakasta. Zenbat etaoreka gehiago, orduan eta aukera gehiagoikusleak etxera eramango duen film sakonhori egiteko.

Arrazoitzeaz eta intuitzeaz harago, emozioakidatzi daitezke?Emozioak transmititzen dituzten irudiak ida-tzi daitezke. Intuitu zenezake non egingoduen jendeak negar, noiz lehertuko denbarrez, baina lan bat aurkezten duzunero zarajendearen erreakzioaren beldur. Uste zenue-na gertatzen da batzuetan, baina gidoilarigehienok hartu ditugu susto eta disgustugalantak. Zure lanarengandik askatzen ezzareno, ez dakizu zehazki zer egin duzun.Horregatik da eskola bikaina zine-aretorazure pelikula ikustera joatea. Jendeak filma

���������������������������

�� ���� ���������������������� ������ ������������

������������������ ������

�������

Page 12: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

�12 2015EKO EKAINAREN 7A

MICHEL GAZTAMBIDE

ikusten duen bitartean, jendearen filma ikus-ten dut nik. Hala ere, ez da ahaztu beharmuntaia-mahaian bukatzen dela gidoia, cas-ting txar batek gidoi on bat izorratu dezakee-la, zuzendaritzak... Aldagai askok eragitendute gidoiarengan. Horregatik diote maisuekgidoi on batekin film on zein txar bat egindaitekeela, baina gidoi txar batekin ez dagoe-la zereginik.

Inspirazioak ere ez omen du zereginik, lanik etaofiziorik gabe. Zinema egitea ekoizpen industriala da, zuzen-dari edo ekoiztetxe batentzat egiten duzu lan,eta zure burutaziorik txepelenak milioi bateuroko kostua du. Uste duzu hori orrialdezuriaren aurrean zigarroari zupadak emanezzer etorriko zain jartzearekin bateragarriadela? Ez diot lekurik uzten norbere buruaengainatzea baizik ez den inspirazioaren mis-tikari. Bide horretan, deskubrimendua izanzen Giani Rodari-ren La Gramática de la Fan-tasía liburua.

Ordurako ohartuta nengoen nire irudime-na laua bezain errepikakorra zela, eta irekidu-ra hezten lagundu zidan. Geroztik, egitasmoberri bat hasten dudanero, argazkiekin, hitze-kin, abezedarioekin edo eremu semantikoe-kin ariketak egiten ditut berez sortuko ezlitzaizkidakeen ideiak akuilatuz. Ez dago bes-terik, zure irudimena kutsatu ezean, beti urra-tzen dituzu bide berdintsuak, fite bihurtzenzara aspergarri.

Sinesgarritasuna da aspergarri ez bihurtzekobaldintzetako bat?Sinesgarritasuna eraiki daitekeen elementuoso teknikoa da. Kontatzen duzunak sinesga-rritasuna kanporatzeko poroak behar ditu,

ikusleak bere egiteko moduko benetakotasu-na. Hori bai, denak ez du zertan erabat sines-garria izan. Filmak tratu bat ixten du ikuslea-rekin eta, datorrena erakargarria zaiolako edobesterik gabe, ederki pasatzen ari delako,ikuslea prest dago sinesgaitza sinesteko.Uneoro zenbateko exijentzia maila duenneurtu behar du gidoilariak, non lotu behardituen detaileak estu, noiz jokatu dezakeenlasaiago. Horregatik ez du film baterako iker-keta lanak zertan obsesiboa izan. Leprosoeiburuzko pelikula bat egiteko ez duzu bi hila-betez leprosoekin bizitzera joan beharrik.Film hiper-errealista baterako ez bada, hegaz-kin bidaia batean ondokoa bi orduz entrete-nitzeko beste ikertu behar duzula dio erre-frauak, ez gehiago, ez gutxiago.

Kritika beti da hiper-errealista?Badakit kritika garrantzitsua dela, irakurtzendut, baina errespetu gutxi diot. Nolatan jardiezaioke film berari 0,5 nota batek eta 9,5besteak? Subjektibismoaren alardea da hori,ez kritika. Hori gutxi ez, eta lotsagarria dabesteen lana komentatzeaz bizi den norbai-tek beste norbaiten azken bost urteetako hilala biziko lana komunetik behera bota ahalizatea pulpitutik jaitsi gabe. Kritika bat ager-tzea aski da pelikula horri buruz esan beha-rreko guztiak esanda daudela pentsatzeko.Ez zait serioa iruditzen. Are gehiago, egunhorretako iragarkiaren tamainaren araberakritika hori luzeagoa edo laburragoa denean,zure hedabidearen komunikazio talde bere-ko enpresak ekoitzi duen filma larrutu ezinduzunean... Denek ez dugu gauza bera joko-an. “Egurtzen zaituztenean kasurik ez, bainalaudatzen zaituztenean ere ez!” dio gidoilariamerikar batek. Agian, sarientzako ere balio

“Ikasleak ‘telebistako gidoigintzako mai-suak ikuslea tontoa dela esan digu’ hurbil-tzen zaizkidanean, ‘eta bera sasikume bat!’haserretzen natzaie. Ikuslea ez da tontoa.Alderantziz, gero eta jantziagoa da. Jaiodenetik ari da irudiak irensten, irudiarenjendartean bizi da, inkontzienteki irudihoriek analizatzeko gero eta gaitasun han-diagoa du. Nola ez dut sinetsiko ikuslearen-gan? Ikuslea arditzen eta astotzen dutenelementuak badaudela? Ados, horregatiksartuko nuke zinema ikasketa programe-tan. Irudiak irakurtzen ikasteak hezikogaitu, eta heziketak bihurtuko gaitu ikusleexijente”.

Ikuslea, tontoa?

AZKEN HITZA

Page 13: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

2015EKO EKAINAREN 7A 13�

MICHEL GAZTAMBIDE

du formulak. Oso arriskutsuak dira gazteematen badizkizute. Erabat nahastu zaitza-kete, zure arrastotik desbideratu. Zorionez,nik 50 urte beteta irabazi ditut irabazi ditu-danak. Bizilagunek gidoilaria nintzela baiez-tatzeko balio izan didate. Ordutik lasai agur-tzen naute, ez naiz etxetik erosketak egiterasoilik ateratzen den ustezko arma trafika-tzailea.

Kritikak, sariak, beti bigarren lerroan egotea...Nolakoa da gidoilariaren egoa?Oso berezia. Gidoigintzatik bizitzeko apus-tuak ego indartsua eskatzen du, baina garbiizan behar duzu besteentzat egiten duzulalan, zure lekua ez dela alfonbra gorria.Gidoilaria eta gidoilariaren estiloa ikusezi-nak badira, hainbat hobe. Nik badakit fami-lia ugari bat atera behar dudala aurrera,ordaintzeko faktura mordoxka metatzenzaizkidala hilabete hondarrean, eta zorio-nez, ez zait lehen lerroa gustatzen. Nirehondar-aletxoa duen pelikula bat ikusteranoanean bost axola zait inork nire berri ezizatea. Pentsa, gehiegi agertzen naizela iru-ditzen zait, ukan beharko nukeena bainoospe handiagoa dudala. Ederki nago nago-en lekuan. Fokupean bizi nahiko banu neukegingo nituzke filmak.

Fikzioa ere ederki zegoen ETBn, baina...ETBrentzat lan egiten nuen sasoian, mahai-bueltako programa baten aukera iradokizgero, “telebista egin behar dugu, ez txora-keriak!” asaldatzen zitzaizkizun. Orain,miseria baizik ez dut ikusten. Bilboko egoi-tzak CNNrena dirudien arren, baliabideakfalta dira, baina batez ere, ez dago gureindarguneak neurtzeko gaitasunik. Zergatikez da inbertitzen sormenean eta talentuan?Arriskatzen ez deno, gero eta telebista oke-rragoa izango dugu, gero eta grisagoa, beresinesgarritasuna bere izatea kolokan jarriarte higatuko duena. Bi urtez ikerketa etakreatibitatearen aldeko apustu itsua egingobalitz, ordea, audientziek gora egingo luke-te agian, beste telebistei programak saltze-ko aukerak sortuko lirateke akaso... VayaSemanita-rekin ez al zuten merkatua puska-tu? Baina ez, bizitzako azken helburutzatETBko zuzendari izatea dutenak jartzendituzte agintzen, eta jende horrek ez dutelebista bat zuzendu nahi, telebistakozuzendari izan nahi du. Ez dauka zentzurik.Talentua dutenak egunero lepoa jokatzenari dira, eta jubilaziora arteko lanpostuaziurtatuta duten asko inolako pasio eta atxi-kimendurik gabe. Arriskatu behar dutenekarriskatu dezatela, behingoz. n

Page 14: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

�14 2015EKO EKAINAREN 7A

Ohiko azterketen eta noten ordez, irakasle eta ikasleak elkarrekin ebaluatzen ikasten ari diraSan Bizenten, aurtengo Araba Euskaraz antolatu duen Oiongo ikastolan. Ikasleak ardurakhartzen ari dira ikaskuntza prozesuan, eta irakasleek norabide berean egiten dute arraun.

SAN BIZENTE IKASTOLA

IKASGAIA IRAKURRI, irakasleari entzun, talde-lanak aurkeztu, azterketa egin eta nota bat jaso.Ikaskuntza prozesua horrelakoa izan ohi da.Ikasleen ezagutzak zelanbait kalifikatu egitendira, baina edukiak eta gaitasunak benetan bar-neratzen ote dituzte ikasleek? Ebaluazioak zer-tan lagun dezake ikaskuntza prozesua hobe-tzen? Oiongo San Bizente ikastolan ebaluaziohezigarria lantzen ari dira, ebaluazioan oinarri-tutako ikaskuntza. Iraultza handia izan da ikas-tolarentzat, eta pozik daude emaitzekin: irakas-leek ebaluazio irizpideak adostea lortu dute;ikasleek berriz, ikaskuntza prozesuan ardurakhartu dituzte. Kontzienteago dira, ikasgelarazertara doazen, bai irakasleak, bai ikasleak.

Duela hiru urte hasi zuten egitasmo bere-zia San Bizenten. Lan egiteko modua erabataldatu dutela azaldu du Gema Berzal ikastola-ko zuzendariak: “Argia eman digu honek.

Lan handia dago egiteko, baina bagabiltza”.Formazio saioak egiten dituzte klaustroan,Maria Galdeano Ikastolen Elkarteko Ebalua-zio eta Hobekuntza arduradunaren lagun-tzaz. Galdeanok azaldu duenez, irakasleengaldera gakoak aldatu dira: “Zer irakatsibehar dut?” galdera egitetik, “zer ikasi behardute eta zertarako?” galdera egitera pasa dira,fokua irakaskuntzatik ikaskuntzara aldatuta.Oiongo ikastolan eta Euskal Herriko bestehiru ikastolatan dabiltza ebaluazioan oinarri-tutako praktika hauek garatzen.

Ebaluazioa ikas-prozesuan integratzenMaria Galdeanoren hitzetan, “edozein irakats-ikaskuntza egoeratan hiru prozesu argi izateaklabea da ikaskuntza hobetu nahi baldin badu-gu”. Hiru prozesu horien kontzientzia izanbehar dute irakasle zein ikasleek: Ikaskuntzan

| AMAIA UGALDE BEGOÑA |

Irakasle eta ikasleak notarikgabe elkarrekin ebaluatzen

Page 15: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

2015EKO EKAINAREN 7A 15�

SAN BIZENTE IKASTOLA

non dago/nago?; nora joan behar du/dut?; etazein da biderik onena ailegatzeko?. Galderahorietan oinarrituta, bost estrategia ari diralantzen: helburuak eta arrakasta irizpideakargitzea eta partekatzea; eztabaida eta jardueraeraginkorrak sortzea ikaskuntza ebidentziaklortzeko; feedback eraginkorra eskaintzea, ikas-leek elkarrekiko irakaskuntzabaliabide izateko; eta ikasleanorbere ikaskuntzaren jabeizateko praktikak sustatzea.

Helburuak finkatzea. Horida irakasleek egin beharrekolehen lana. Klaustroan erabakibateratuak hartu behar dituz-te, xede zehatz eta argiak jar-tzeko. Orain arte hizkuntzaalorreko ikasgaiekin egin duteproba, eta datorren ikastur-tean matematikekin hasteko-tan dira. Batez ere Lehen Hezkuntzan aplikatudute. Ikasleek ikasiko dutena eta garatukodituzten gaitasunak definitzea da kontua, etagero ikasleei helburu horien berri ematea. Ikas-kuntza prozesuan, ikasle eta irakasleek argiizango dute zer gaitasun landuko diren, etaebaluazioan ere elkarrekin egongo dira. Ikas-leek euren burua ebaluatzeko eta hobekuntzaknola egin erabakitzeko aukera izango dute.

Ikaskideak baliabideGaldeanok azaldu duenez, ikaskideen artekolana garrantzitsua da: “Irakasleekin bainogehiago ikas dezakete euren ikaskideekin, etagainera, zailtasunak dituzten ikasleek bezain-beste ikasten dute zailtasunik ez dutenekere”. Ikaskideak eurak, ikasteko baliabide

bihurtzen dira eta lan koope-ratiboak sustatzen dira.

Ikasleen autoebaluazioaIrakasleek klaustroan adostudutenez, ikasleek ere badakitezein den euren ikaskuntzaprozesuaren helburua, eta zerarrakasta irizpide diren kla-beak helburua lortzeko.Orduan, irakasleek eskainita-ko tresnekin autoebaluazioaegiten dute, eta gai dira hel-

buruak lortzeko irizpideekin zailtasunak izandituzten ala ez identifikatzeko. Ebaluaziohorretan laguntzeko, irakasleek jardueranikusitako ebidentzia positiboak eta hobetuahal direnak azaltzen dizkiete ikasleei. Ondoegindako aspektuak azpimarratzen dituzte,eta hobetu daitezkeen kontuak identifikatueta zelan hobetu ditzaketen adierazi. Ebiden-tzia edo froga horiek zeintzuk diren jakinda,

“Irakasleek ez dute azterketenbeharrik ikasleak ebaluatzeko.Azken batean, notaren atzean zeregon beharko litzateke, amaierakoproba batean lortutako emaitza alaprozesu guztiaren garapena?”

Maria Galdeano, irakasle formatzailea

��������������������� ����� ����������� �� �!����� ���������������"������#�� �$�����%�� ���� � �� �������������������� �&������� � ���������������%�'��� ��������������������������� ����� ������� � ���(��)�������� ������ ����������������� �&��� ���������������

�������������

Page 16: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

�16 2015EKO EKAINAREN 7A

ikasleek jarduerak hobetzeko aukera dute.Noten bidez funtzionatu beharrean, iruzki-nen bidez egiten dute ebaluazioa. Azterketahitza bera ez erabiltzeko asmoa dutela azaldudu ikastolako zuzendariak. Galdeano forma-tzaileak ere hori nabarmendu du: “Irakasleekdiote ez dutela azterketen beharrik; ikasleakebaluatzeko nahikoa ebidentzia jasotzendituzte bestela ere. Azken batean, notarenatzean zer egon beharko litzateke, amaierakoproba batean lortutako emaitza ala prozesuguztiaren garapena?”. Orain arteko sistema-rekin, ikasleak ebaluatu beharrean kalifikatuegin dira: “Kalifikatu, sailkatu, egiten dira, eta

hori ezin da izan ebaluatzeko modua derrigo-rrezko hezkuntzan, ez baitu ikaskuntzarenhobekuntzarako aukerarik ematen”.

San Bizenten ezin da eskua altxatuIrakasleak gelakideei zerbait galdetu, eta dakie-nak eskua altxatu. Ikasgeletan oso errotutadagoen ohitura da eskua altxatzea. San Bizen-ten, bada, ohiturak aldatu nahi dituzte: ezin daeskurik altxatu. Galdeanoren berbetan, “ira-kasleek zoriz aukeratzen dute nork erantzungoduen, baina ez ditugu erantzun zuzenak baka-rrik entzun gura, ikasle guztien erantzunakentzun nahi ditugu, egokiak eta okerrak”.Gelako ikaskide guztiak inplikatzea bermatugura dute horrela, eta bide batez, ikasleek edu-kiak ondo ulertu dituztela ziurtatzea.

Ikastola barruko hobekuntzakOiongo ikastolan beste urtebetez edukikodute ebaluazioa ardatz duen formazioa. Lan-ketaren parte, eta euren lana ebaluatu eta zerhobetu jakiteko, behaketak egiten dituzteikasgeletan, bi behaketa ikasturteko. Ikaskun-tza ibilaldiak deitzen diete behaketa horiei.

Ebaluazioan oinarritutako proiektuarekinhasi zirenetik, aldaketak igarri dituzte. “Ikas-geletako giroa aldatu egin da, baita ikasleenrola ere, erabat”, dio Galdeanok. Orain, ikas-leek euren ikaskuntza prozesuaren kontzien-tzia handiagoa dute eta prozesu horren ardu-ra hartzen ari dira. Irakasleak ere pozik daudeesperientziarekin: “Filosofia bateratu batetik,nahi dugunera joan gaitezkeela ikusi dugu”,adierazi du Berzalek. Oiongo ikastolakozuzendariaren hitzetan, Ebaluazio Diagnosti-koan ikasleen emaitzak nabarmen hobetudira.

Horrela lan eginda, ikaskuntza prozesuahobetu dutela ziur dira Oiongo irakasleak, etaikasleen autonomian aurrerapausoak lortudituzte. Galderak erantzuten ikasten ari dira,batez ere gako diren galdera bi: “Zer ikasikodugu?” eta “zelan dakigu ikasi dugula?”. n

Ebaluazio hezigarriaren baitan, irakasleen galdera gakoakaldatu dira: “Zer irakatsi behar dut?” galdera egitetik, “zerikasi behar dute eta zertarako?” galdera egitera pasa dira.

Page 17: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen
Page 18: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

18 � 2015EKO EKAINAREN 7A

IRITZIAREN LEIHOA

ESPAINIAN izan diren udal eta autonomiaerkidegoetako hauteskundeak aldaketagarrantzitsuak ekarriko ditu mapa politi-koan nazionalismo periferikoen “perife-ria” diren Balear Uharteetan, Nafarroaneta Valentzian. Hiru erkidego horietan etaGalizian, bertako alderdi abertzaleek ezdute gehiengorik osatzen eta normaleanoposizioan daude, horrek beraien hizkun-tza eta nortasunak garatzeko izaten duenoztopoarekin. Espainiar nazionalismoakondo daki erkidego autonomo horiekdirela nazionalismo periferikoen kontrakoborrokan lehenengo lubakiak. Horrega-tik, espainiar nazionalistek aniztasun lin-guistikoaren eta identitarioaren aurkakoborroka bortitza egiten dute.

Lau autonomia erkidego horietan,eskuin nazionalista espainolak erregimenitxiak eraiki ditu, bere politika baztertzai-leak ustelkerian eta sare klientelistetanoinarriturik. Baldintzotan kosta egiten daaldaketa politikoa lortzea eta lortu izandenean, 1991tik bi aldiz Balearretan etabehin Galizian, erregimena aldatu nahizutenek ez dute asmatu bi legealdi jarraianegoten aldaketa kontsolidatzeko. Hirufaktorek esplikatzen dute atzerabuelta:kudeaketa alderdikoiak (alderdi bakoitzabere botere esparruaz arduratzen zengobernuan integrazio eta proiektu komunfalta nabarmen batekin); mobilizazioengainbehera (ezinbestekoa erregimena sos-tengatu duten botere mediatiko, politikoeta ekonomikoei aurre egiteko: gober-nuak bi aldetatik presioak baditu jokopolitikoan zentratu ohi da); eta erregime-neko blokea higatzeko estrategia falta.

Erregimen aldaketa gehienek, prozesuaatzeraezina izan dadin, erregimeneko zen-bait sektoreen parte-hartzearekin egitendute aldaketa. Horregatik, Nafarroangobernu berriak erregimenaren aldeko blo-kea higatu beharko du. Ez dago formulabakarra eta daudenen artean asmatzea ez daerraza. Aukera bat da koalizio ahalik etazabalena osatzea: Geroa Bai, EH Bildu,Podemos, PSN eta Ezkerra. Sinesgarriagoada ordea EH Bildu kanpoan gelditzea, uda-letxe garrantzitsu gehienen gobernua kon-trolatuz eta kanpotik babes kritikoa ema-nez. Horrela nafar gobernua zentratuegingo litzateke bi aldetako oposizio bate-kin: alde batean, eskuin nazionalista espai-nola (UPN eta PP) eta beste aldean, eskui-netik etorriko diren presio mediatiko etapolitikoen aurrean orekatze lana egingolukete EH Bilduk eta gizarte mugimen-duek. Horrez gain, gobernu berriak hautes-leriaren parte batean frustrazioa edotahaserrea sortuko balitu, EH Bildu izan zite-keen erregimena aldatzearen aldekoen atse-kabea bideratzeko hauteskunde tresna.

Hipotesiarekin jarraituz, PSN jokohorretan parte hartzeko prest balego,“peaje” interesgarriak ezarri dakizkioke,adibidez Nafarroa osorako euskararenofizialtasuna onartzea. Horrelako neurribat ez da gauza bera Parlamentuko boto-en %52arekin hartzea edo %66arekin.Atzerabuelta ezintasunerako oinarrisendo bat litzateke bi hereneko gehien-goa, bestela, oraingoan aldaketaren alde-koak 26 diren bezala, biharkoan 24 izandaitezke. Erregimen aldaketa sendotzekokomenigarria da lehenago edo berandua-go bi diputatuen aldea handitzea.

Alta, badirudi PSNk ez duela nahi erre-gimen aldaketan parte hartu. Horrelabada, erregimena aldatzeko borondateaduten alderdien esku geratuko litzatekekoalizioa osatzeko lana eta erregimenarensoziologia politikoa higatzeko lana; adibi-dez, integrazio maila handiko gobernu batosatuz sentsibilitate politiko desberdine-tako prestigiodun pertsona independenteugarirekin, ahal bada PSNtik gertu dago-en norbaitekin ere bai. n

Periferien periferietara iritsi da aldaketaIÑ

IGO

AZ

KO

NA

Nafarroan gobernu berriak erregimenarenaldeko blokea higatu beharko du. Ez dagoformula bakarra eta daudenen arteanasmatzea ez da erraza. Aukera bat dakoalizio ahalik eta zabalena osatzea: Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, PSN eta Ezkerra

Asier BlasMendoza �

EHUKO

IRAKASLEA

Page 19: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

2015EKO EKAINAREN 7A 19�

GORA PRO NOBIS - IRITZIAREN LEIHOA

Asisko Urmeneta �

Page 20: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

20 � 2015EKO EKAINAREN 7A

IRITZIAREN LEIHOA

HAUTESKUNDE AURREKO kanpainan,CUPen spot bat ikusi nuen non emakumeahots batek Ovidi Montllorren Serà un diaque durarà anys poema errezitatzen duenartean, ezin adierazgarriagoak diren irudibatzuk agertzen diren.

Bideoaren ideia inozentea da itxuraz,sinplea: eszena diafano batean bi lagun sar-tzen dira, genero, jatorri, arraza, kultura...anitzetakoak eta haien artean besarkatzendira, batasun hori adieraziz edo. Bideoarenamaieran ordea, argiak ilundu, musikasakon eta baxu bat sartu eta neska bati gor-batadun gizon bat datorkio besarkada ema-

tera. Une horretan, eta atzetik datozenbeste hainbat gorbatadunei, sekulako astin-dua ematen die neskak. “Historia aldatukodugu”, dio leloak, eta bideoa amaitzen da.

Ez da ez kasuala irudi hori erabakiizana bozka aurreko kanpainarako, izanere, David Fernandezek eman zuenbesarkada hark CUPek nor besarkatunahi duen eta nor ez birpentsatzea ekarridu. Gurean besarkadak dabiltza dantzanorain, eta “ez inoiz bizkarrik eman besar-katzaile onari”, diote haiek. Ez ahaztu,besarkatzaile onen atzetik, labankadakere etortzen dira maiz. n

LETRA-ZOPA horren atzean helmuga bakarra dutemilaka herrikidek: euskara agiria. Berdin die, gainera,zeinetan lortzen duten: C1 maila da helburua, eta era-kunde horietako edozeinetan egiaztaturik lortutakotituluak balio berbera izango du Euskal AutonomiaErkidegoan. Jaurlaritzaren baliokidetzeen taulan ager-tzen dira guztiak (baita gehiagoere: Osakidetzarenak, Ertzaintza-renak, Justizia Sailarenak...Horiek aipatu ere ez ditut egingoaurrerantzean). Gehienetan,urtean deialdi bi egiten dira: udaz-ken-neguan bata, udaberri-udanbestea. Oker ez banago, EuskoJaurlaritzak antolatzen ditu aipa-turiko azterketa guztiak.

Kontuz, baina! IVAPen aur-keztu ahal izateko, funtzio publi-koko langilea izan beharra dago.HABEren azterketa egin ahal iza-teko, euskaltegi homologatu bate-ko ikaslea izan behar da. Hiz-kuntz Eskola Ofizialetanazterketa egin ahal izateko bertako ikasle ofiziala izanbehar du azterketariak, autonomia erkidegoan C1 ezbaita libreentzat eskaintzen (Nafarroan bai, ostera:bitxia). Bakarrik EGA dago edonorentzat zabalik;urtean aukera bi daude Euskararen Gaitasun Agirialortzeko: otsailean edo irailean hasita. HABEk ere,

aukera bi: maiatzean edo urrian. IVAPek ere urteanaukera bi ematen dizkie funtzio publikoko langileei.Hizkuntz Eskola Ofizialetan, ekain eta iraileko deial-diak dituzte ikasle ofizialek, batere aukerarik ez libreek(nahiz eta gainerako hizkuntzetan baduten. Eta ez ditbalio EGArako aukera dutela esateak: ingelesean

Advanced azterketa egiteko aukeraere badute, baina ingeleseko C1libreentzat ere eskaintzen da).

Nire ustean, azterketen kontuatxarto antolaturik dago. Tituluguztiek balio bera dutenez etaantolatzailea erakunde bera denez,deialdiak bateratu egin beharkolirateke, eta edonori eman partehartzeko aukera, euskaltegiko ikas-le izan zein ez, funtzio publikoanlan egin zein ez. Horrekin batera,deialdiak urtean zehar banatubeharko lirateke: urteko sasoi bitanmetatu beharrean, euskaran C1maila egiaztatzeko aukera hil birenbehin eskaini beharko litzateke,

azterketariak erabaki dezan ahalegina noiz egin guraduen, noiz datorkion hobeto, eta presio gutxiagorekinegiterik izan dezan.

Ez baita ulertzekoa deialdi gutxiago egotea EuskalAutonomia Erkidegoan euskarazko C1 maila egiazta-tzeko, ingelesezko maila bera egiaztatzeko baino. n

IVAP-HABE-EGA-HEO

Mikel BasabeIRAKASLEA �

KattalinMiner�

KAZETAR IA

DA

NI

BLA

NC

O

JULE

GO

IKO

ET

XE

A

Besarkadak

Azterketen kontua txartoantolaturik dago. Tituluguztiek balio beradutenez eta antolatzaileaerakunde bera denez,deialdiak bateratu eginbeharko lirateke, etaedonori eman partehartzeko aukera,euskaltegiko ikasle izanzein ez, funtzio publikoanlan egin zein ez

Page 21: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

2015EKO EKAINAREN 7A 21�

IRITZIAREN LEIHOA

IZENBURUAN JARRITA, gehienok pentsatzen dugu,gure burura lehenik etorri zaigun esanahia ez delaizango. Xinpleegia, ahulegia, nabariegia... Zer otedago hain hitz ohikoaz idaztea burura datorkion nor-baiti? Ur-hatsa ote? Urrezko hatsa agian?

Hauxe pentsatu eta egin: zer da bizitzan harrotasunhandiena ematen diguna geuri eta geure gurasoei?Gure lehenengo urratsa(k)! Eta behin, berriz, hiruga-rrenez eta n garrenez emanarazten digute hain miste-rio ezkutukoan gordeta eduki dugun abileziaren froga.

Nola ez, guk, dobleko ahoa betetzen duen irriba-rrearekin, behin eta berriz burutzen dugu eskaria etabesoak zabalik dituen harengana, ttapala-ttapala eror-tzen uzten dugu gure soin xamurra, balantxaren bategiten badugu ere, eutsiko diguten ziurtasun osoz.Horrela ekiten diogu amaiera jakinik gabeko ttapalal-diari. Denok onartzen dugu erorikoz eroriko ikasikodugula urrats ziurrak ematen. Agian, laster batean,baita lasterka/korrika egiten ere.

Aurten ere, Senpereko lakuaren jiran, herri bat sen-titu nuen bere hizkuntza mihian dantzan zuela. Bai.Batzuek euskara eta besteek erdarak. Aurkezpen eki-

taldian, luzeena aritu zirenak frantses hiztunak izanziren eta, ekitaldi hartan egoteagatik soilik onartugenielakoan nago luuuuuzatze hura. Eta irribarretsu,adarjotzaile, umorez blai, zirikatzaile... aritu zirengonbidatuak. Eta nola ez, aurkezlea!

Mihiaz, oinez, patxadaz, presaz, bide-lasterreanedo lasterbidean, urratsak eman zituzten/genituen;urrun gaudenon arteko urratsak baina batera eta elka-rrenganantz, bidean aurrera egiten genuen bitartean.Aspaldiko jendetzarik handiena iruditu zitzaidanputzu sakon eta ilun bat izan zen hartatik, ur gazi batatera nahian, euskara itsaso urdin bihurtzeko ame-tsean. Eguna, eguraldia, giroa hartarako zeuden; halaegin dugu urteetan eta ados gaude: nahi eta behardugu. Eroso, urratsak ematean arinago bezala senti-tzen nintzen; gogo bera geneukan jendez inguraturik,babesturik. Ez dakit hala zen edo ez!

Hurrengo egunetan baina, bakoitza putzuaren aldebanatan ari ginen, agirika, orroa jario, zaunkalari... Ezzegoen urratsak ematen hasi besterik parekoak beso-ak zabalik hartuko zintuelakoan! Edonork zure des-kuidu ttikiena balia zezakeela zirudien, zangotrabaegin eta putzu ilunean itolarriak jota, begirada begi-bala bihur zekizun. Eta sentipen hau amaitu ordezhanditzen ari da. Egunero entrenatzen gara/gaituzteelkar larrutzeko laguntzeko ordez.

Alferrikako urratsak, elkarbizitzarako eraikitzaile ezdirenak saiheste aldera, nik proba egingo nuke, herriakordezkari politikoak “demokratikoki” hautatzeko jasanbehar dituen kanpainak hain irudimen, tonu, gizalege,maila, eragin... ezkorra izanik, ea ez egiteak zenbat ondakarren neurtzen. Hau ere noizbait elkarrekin urra-tsez urrats proposatu eta egin beharreko bidea izandaiteke, ala? Ea elkar urratzera ordez elkarrekin urras-tera bideratzen gaituzten, behingoz! n

Iñaki Murua� BERTSOLAR IA

Urratsak

DA

NI

BLA

NC

O

Alferrikako urratsak, elkarbizitzarakoeraikitzaile ez direnak saihestealdera, nik proba egingo nuke,herriak ordezkari politikoak“demokratikoki” hautatzeko jasanbehar dituen kanpainak hainirudimen, tonu, gizalege, maila,eragin... ezkorra izanik, ea ez egiteakzenbat on dakarren neurtzen

Page 22: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

22 � 2015EKO EKAINAREN 7A

IRITZIAREN LEIHOA - ZIRTAK

BARTZELONARA NINDOALA-ETA, bospasei kidek arra-paladan eta biziki agindu zidaten Sophie Calle-n era-kusketa ikustera joateko. Artista kontzeptual deituizan dute Calle eta, eremu labainetan irrist ez egitekomakulu nahiko ukaezin bati helduta, esango dut batezere argazkigintzan ibilia dela.

Ezer gutxi nekien bere obraz eta aretoko langi-leek ibilbidearen planoa eskuratu zidatenean bainoez nintzen jabetu nondik zetozen nire gomendio-kideen konplizitate-irribarre haiek guztiak. Callenobra ezagun bat zegoen han, Prenez soin de vous(2007), artistari bidali zioten abandonu-email batenbueltan eraikitako pieza. Mezua jaso bezain prontoserio demonio hartu zuen Callekizenburuan doan agur-lerroa etabere burua sano zaintzeko asmozjarri zuen martxan makinaria sortzai-lea: 107 profesional andreri birbidalizien emaila, beren alorreko tresne-kin jorra zezaten.

Horrelaxe, ikusleak topo egitendu minutu eta erdi inguru bideobatekin: erritmo onean eta borroka-martxak antzeratuz dantza egitenneska sendo bat, soinekoa horia etaadatsa aske, aurpegia estaliz. Topoegiten du, plazer ezin gustagarriagoz,hizkuntza-zuzentzaile baten interpre-tazioarekin, alegia, emailarekin bera-rekin, tinta gorriz goitik beherazirrimarratua. Topo egiten du,Criminal Minds-eko artegaburutik ezin kendu, krimino-logo baten analisiarekin, etairakurtzen joan ahala barretxikia sortzen zaio, adituakondorioztatzen baitugutun-bidaltzailea (izenikgabea) ukaezinki dela bere-koi kronikoa: “Ni” hitza30 aldiz agertzen da 23lerro eskasetan. Topo egi-ten du, algara betean jada,finezia-adituaren lanarekin,emaileko esaldi bakoitzarenostean parentesi artean txertatzenbaititu bere dardo apur bat esnob bainaironia ezin dotoreagokoak.

Honezkero zeharo puztuta dabil gure ikuslea, urdeegolatra horren kontrako mendeku kolektiboak hor-dituta, ausart ematen diona buelta hitz kamutsek ezinezkutatutako koldarkeriari. Harik eta 107. piezara iri-tsi arte.

Idazlea mintzo, ziurrenik andreekin baino gizone-kin askoz hobeto moldatzen den horietako bat, abso-lutuki eta arrazoiketa sakonagorik gabe, gutxiespeniksekula onartu ez duena eta bere erabaki hutsez bainoez dituena hor beheko biloak brasildar erara mozten,hala nahi duelako eta ederragoa delako bere uste apal-baina-ezerk-baldintza-ezin-dezakeenean. Ekarpena,gutun bat Calleri: leporatzen dio artista sonatua izanda

ere maite kontuei garrantzia handiegia ematea,gizon batekikoak bihurtzea bere bizitza-

ren erdigune, andreak oro bai bai-taude gizonekin obsesionatuta, arte-

lanaren abiapuntuak eta garapenakargi uzten dutenez. Horren erantzuki-zuna, errua, dena delakoa –adi, klasi-koak datoz– andreen bizkar?

Tema horren jatorriaren hariraidazleak txintik ez baitio, noski.Betidanik hor egon den naturarenparte izanik oro, alu depilatuen este-tikotasun berezkoa kasu, okurrituere ez kontraesanak arakatzea: hainjustu kapital kultural nahiko sendo-

aren jabe den batek, horren arabera-ko maila ekonomiko oparoa ere izan-go duenak seguru asko, zergatik bizi

du hain min haustura erromantikobat?; susmatu ere ez akaso

andre-gizonen artekoharremanetan desira-alda-gaia sartzean arrasto batnarrasten direla mendeko-tasun-dinamikak kudea-tzearen eta ahalduntzearenkontuak. Baina, batezere, usaindu ere ez sorgi-nen elkartasuna, ahizpek

bat egiten duten akelarregaraikidea, obraren helburua

ez baita huts-hutsean kuxku-xeatzea eta ez baita gutun-bidal-

tzailea suntsitzea, ezpada taldean elkar har-tuta norbera boteretzea. n

Danele Sarriugarte� IDAZLEA

DA

NI

BLA

NC

O

Akelarre bat gaur

Antton Olariaga

Page 23: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

“IDEIEN BIDEA EZ DA BAT-BATEKOA. Luzeada. Ideien ikuspegia aldatzen baitoa. Pentsa-lariari gehiago kostatzen zaio ideien berrita-suna izatea literaturagileari baino. Pentsamen-duaren bilakaera mantsoa da, prozesua etaaldaketa literaturarena baino mantsoago da”,adierazi digu solasaldiaren abiaburuan GaloMartinez de la Pera saiogileak.

Nondik nora Euskaldunon komunitatea, inde-pendentziatik haratago saioa? Zer xedetan? Euskaldunon pentsamendua bi polorenartean jiratzen da: politikaren eta euskarareninguruan. Ni ere ardatz horien artean mugitunaiz betidanik. Liburua ETAren borrokareki-ko kritikoa nintzelako hasi nuen idazten.ETAren borrokak, eta borroka iraultzaileakoro har, bi alde izan ditu: batetik sentimenduiraultzailea, pertsonaren eta herri baten irau-pen nahiari ekiteko beharrezkoa, bultzatzeneta sortzen laguntzen dioelako. Baina, beste-tik eta aldi berean, sentimendu hori pertsona-rentzat eta herriarentzat kaltegarria bilaka-tzen da, ideologia iraultzailea denborarenpoderioz herriaren opioa bihurtzen da.Gurean ere horrela izan da. Sentimenduiraultzailea izugarria zen herri honentzat,baina aldi berean herriaren droga eta dogmabihurtu zen. Kontraesan hori argitzea izandut helburu. Sentimendu iraultzailearenbidean abiatu nintzen beste eremu bat aurki-tzeko. Eremu hori euskararen eremua da.

2015EKO EKAINAREN 7A 23�

ERDIKO KAIERA

«Euskaldunon komunitatea egingabe dago, guk egin behar dugu»

Mikel AsurmendiArgazkiak: Dani Blanco|

GALO MARTINEZ DE LA PERAFILOSOFOA

Izarra, 1943. Filosofian eta medikuntzan lizentziatua. Donostian bizi da. XXVI. Becerro deBengoa saiakera saria (Arabako Foru Aldundia) irabazi zuen iaz, Euskaldunon komunitatea,

independentziatik haratago saioari esker. Bere sortzetiko lurraldean izan da saritua.

“Jaia komunitatearekin lotuta dago. Jaiaeuskaldun komunitatearen nukleo sortzailealitzateke. Hori azaltzeko idazkeraren teoriaulertu behar da, horretarako idatzi dut saioa”.

Page 24: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

24 � 2015EKO EKAINAREN 7A

ERDIKO KAIERA - GALO MARTINEZ DE LA PERA

Noren laguntzaz edo zein bideetan ibili zara? Sentimendu iraultzaileari atxikiz betiere,eremu politikotik eremu linguistikorako bideaurratu nahi izan dut. Helburua banuen, bainabidea asmatu behar nuen. Eremu berri horiaurkitzea, horixe nuen koska. Eremu politikoabegi-bistakoa da, euskaldunon hizkuntz ere-mua ez hain agerikoa, ordea. Bada, bertsola-riak agertu ziren eta haiei esker aurkitu nuenbidea. Ni ez naiz bertsozalea, aspertu izannaute, goxo esanda. Beharbada, zaila zaidalakoulertzea. Niretzat bertsolariak betidanik izandira... “ulertzeko” erronka. Ni oso ilustratuanintzen eta bertsoak behe-mailako espresiobezala ikusten nituen. Pentsamendua liburuenbitartez espresatzen zitzaidan. Ordea, bertso-lariei esker idazkeraren auziarekin topo eginnuen. Galdera hauxe egin nion nire buruari:hauek ba al dakite idazten? Galdera horreninguruan Harvardeko teoriak agertu zitzaizki-dan. Hubert Parry eta Eric Havelock aztertunituen, besteak beste. Poliki-poliki hasi nin-tzen idazkerari buruz pentsatzen, baina bene-tan bidea ireki zidana Darwin izanzen. Ez dakit nire pentsamenduaegokia den ala ez, baina nire berrita-suna darwinismoari lotuta dago. Hauda, idazkeraren oinarri ebolutiboabilatzea izan dut xede. Nire lana dar-winismo berria garatzea izan da idaz-keraren egitura ulertzeko. Darwinis-mo sozialaren antzeko zerbaitgaratzea, darwinismo kulturala etahistorikoa, nolabait.

Eta zer aurkitu duzu? Idazkerari buruzko teoria horrenbidez saiatu naiz jaiaren ahalmenaeta ezaugarriak aztertzen. Lehen esan bezala,hasieran borroka zen, sentimendu iraultzai-lea, eta nik sentimendu hori jaiarekin lotubeharra ikusi dut. Hori aztertzen hasi nintzengaraian borroka iraultzailea sentimendu ososendoa zen, jende askok ikusten zuen borro-ka horren beharra. Jaia borroka egin ondo-rengo atseden unea izan da, eta ez herri batennukleo sortzailea. Alde horiek idazkerarenbidez argitzen edo ekartzen saiatu naiz.

Zer ikusten duzu jaiaren nukleo horretan? Jaia komunitatearekin lotuta dago. Jaia euskal-dun komunitatearen nukleo sortzailea litzate-ke. Hori azaltzeko idazkeraren teoria ulertubehar da, horretarako idatzi dut saioa. Idazke-rari buruzko bi argibide emango ditut: teoriaorokorraren arabera, hasieran hitza edo min-tzoa zen, eta gero idazkera agertu zen. Ikuspe-gi horren arabera, idazkera mintzoaren lanabe-sa da, hizkuntza lantzeko tresna. Hain justuere, nik kontrakoa defendatzen dut: hasieran

idazkera dago eta honen bitartez gizakionhitza agertzen da. Ikuspegi horrek zibilizazio-en dogma apurtzen du, honen arabera idazke-ra bakarra grafikoa baita. Zibilizatuen ustezbertsolariek ez dakite idazten. Nire teoriarenarabera, berriz, idazkera hasieran ere bazego-en. Idazkera bakoitzak jendarte mota batsorrarazten du. Idazkera akustikoak edo ahoz-kotasunak komunitate horizontala sortzen dueta komunitate horren nukleoa jaia da. Idazke-ra grafikoa boterearen idazkera da eta jendartehierarkikoa sortzen du, estatuaren bidez sortuere, eta horren nukleoa lana da. Euskaldunonkomunitatea sortu nahi badugu, bidea eta ere-mua jaiarena da.

Erraza dirudi bidea azaltzeak.Bai, baina… Beti badago bainaren bat.“Liburua amaitutakoan hasieran jakin beharnuenaz jabetu naiz”, zioen Nietzschek. Bada,niri nolabait ere hori gertatu zait, bidea urratuahala beste modu bat aurkitu nuen jaiaz adie-razi nahi nuena jendeari ohartarazteko. Hau

da, azaldu nahi dudan jaia gureKorrika da. Mistikoek meditazio lanluzea eta argialdia bereizten dituzte.Niri hori geratu zait. Korrikarenespiritua liburuan dago, baina hitzal-di batean jabetu nintzen jaia ulertze-ko Korrika dela laburbidea. Korri-kan dago jaiaren funtsezko osagaia.Korrika ekitaldia eta fenomenoaulertzea oso erraza da: korrikan sar-tzean sentitzen duzuna, horixe danik adierazi nahi dudana. Hitzetanazaltzen ez da erraza, baina jendeguztiak dioenez, Korrikan sentitzendena berezia da.

Liburuaren izenburua hizpide, XXI. mendeankomunitatearen erabateko independentzia iru-dikatzea zaila da, hartara, “ez-dependentzia”aipatzen da orain. Zein da kontzeptu horriburuzko zure aburua?Politikaren eremura etorrita: independentziahitzari buruzko zalantza handiak ditut. Izanere, mundu honetan zer da independentzia?Nik euskaldunon komunitatea indartzea nahinuke edo hori proposatzen dut. Euskaldunoksubiranotasun ahalik eta gehiena nahi dugu.Hori lortuz gero, politikan edota nazio-ere-muan, independentzia handiagoa edo ez-dependentzia lortuko dugu. Hala ere, euskal-dunok itxaropen guztia politikan jartzenbadugu, ez dut burujabetasun handiago lor-tzerik ikusten. ETAren akatsa ez da soilikizan indarkerian geratu izana, gure indar etaitxaropen guztia politikan jarri nahi izateabaizik. Herri baten iraupena sakratua dakomunitate batentzat, politikan jartzen badu-

“Euskara oparia dugu.Euskararekikosentimendu handia da.Bide horretatikpolitikaren eremuaneragiteko posibilitateaikusten dut, eta aldiberean komunitateberria sortzeko”

Page 25: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

2015EKO EKAINAREN 7A 25�

zu itxaropen guztia, herri horrek boterearenlegepeko indarkeriarekin topo egingo du beti.Politikaren legea boterearen legea da, armenedo bestelako bitartekoen bidez. Herri txi-kiok bereziki beste bide bat aurkitu behardugu. Politikan jardun behar dugu noski,baina beste erara jokatu behar dugu. Aldehorretatik, euskara oparia dugu. Nire ustez,euskararekiko sentimendua handia da. Bidehorretatik politikaren eta nazioaren eremuaneragiteko posibilitatea ikusten dut, eta aldiberean komunitate berria sortzeko.

Euskaldunon komunitatea kanpoko komunita-tearekin abegikortasuna adierazi beharrahobesten duzu.Bi gauza: euskaldunon komunitatea egin gabedago, guk egin behar dugu. Eta komunitatehori kanpotarrekin ere egin behar dugu, horilortzen ez badugu, akabo. Behar-beharrezkoazaigu. Noski, immigrazio legeak eta beste hordaude, desegokiak dira, politikaren eta politi-karien jokoa dago tartean, baina guk denokbiltzea lortu behar dugu. Jaiaren bidea osoegokia da horretarako, Korrikaren lengoaiaalegia. Mundu guztiak ulertzen du hori, etadenok parte hartu dezakegu.

Gure esku dago ekimena ere hobesten duzubide horretan.Gure esku dago ekimenari sinpatia diot, ibilianaiz inguruan. Ekimena aipatzen dut libu-ruan, baina nazio mailan eta politikan gara-tzen da, Korrika aldiz ez. Korrika komunita-tearen eremuan kokatzen da, ezberdina da.Espiritua bera da, baina nik politikaren ere-mua (Gure esku dago) eta komunitatearena(Korrika) bereizi nahi ditut.

Burujabetasuna lortzeko bidean, batzuk histo-riari berebiziko garrantzia ematen diote, Orrea-ga taldeak adibidez. Zer iritzi duzu horretaz?Ni ez nago ildo horretan. Memoria historikoakontuan hartu behar dugu, noski, eta behin

hartuz gero, historiaurretik hasita. Baina baieuskaldunon komunitatea bai nazioa, denaegiteko dugu, egin gabe dago. Gaur egungokomunitatea egituratzeko gutxi balio diguteiraganeko gertakariek. Tira, balio zaizkigukokatzeko. Hau da, oroimen historikoakondo doazkie estatu-nazio handiei: Ingalate-rrari adibidez. Historia kultural, politiko etamilitar gaitzak dituelako, baita Frantziari etaEspainiari ere. Baina gure historia eskasa da,eta gainera azken mendeetan azken bi horie-kin batera egin dugu bidea, menpean, alboanedo kontran. Iragana ezagutzea beharrezkoada, baina etorkizunari begira zerbait berriabehar dugu. Esate baterako, Joseba Sarrio-nandia bide horretatik doa, nik uste. n

“Korrikakomunitateareneremuan kokatzenda, ezberdina da.Gure esku dagoekimenarenespiritua bera da,baina eremupolitikoan kokatzenda. Nik politikareneremua (Gure eskudago) etakomunitatearena(Korrika) bereizinahi ditut”.

Page 26: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

26 � 2015EKO EKAINAREN 7A

ERDIKO KAIERA

JULIO CORTAZARREK badu ipuin bat, Deabrua-ren lerdea, non agertzen den Roberto Michel,frantziar-txiletarra, itzultzailea eta afiziozkoargazkilaria bere orduetan. Kalean bikote batikusi du ausaz, ikus zezakeen bezala laguntalde, zakurrarekin pasiatzen den nerabe edotafamilia alegera bat. Baina bikotea harrapatu du–edo bikoteak harrapatu du bera, auskalo–, etahortxe dago zain, petrilean eserita, ia kontura-tu gabe argazki kamera prestatuz argazki pin-toresko bat ateratzeko. Atera bitartean, ordea,bikotearen balizko bizitza eta mirariak irudika-tuko ditu Michelek, xehe. Jon Alonsoren itzul-penean: “Ez naiz deus deskribatzen ari, uler-tzen saiatzen ari naiz bakarrik”.

Pixka bat da Sophie Callerenobra ezagunenetako batzuekingertatzen dena: adibidez, aliritzi-ra, gizon desberdinei argazkiakateratzen dizkienean atzerrikohirietan; adibidez, lagun eta eza-gunak gonbidatzen ditueneanbere ohera, gero lotan erretratuaegiteko; adibidez, jende ezezagu-na hasten denean jarraitzenkalean, inolako aurre-estrategia-rik gabe, jarraitze hutsagatik.Bere lehen lana izan zen azkenhori, 1978an: “Ez neukan egite-ko ezer hoberik. Aspertuta nen-goen aspertuta egoteaz. Azkene-rako ulertu nuen nire buruajarraitzen aritu nintzela”. Jen-deari gustatu zitzaizkion argaz-kiak. Bartzelonan eta BuenosAiresen ditu erakusketak orain.

Voyeur esan izan diotebatzuek. Beste batzuek esan izandiote exhibizionista. Bada,voyeur eta exhibizionista, biakbatera esan izan dionik ere. Ez duhorietatik ordea. Ez behintzatgainontzeko guztiok baino gehia-go. Baliabide ustez autobiografi-

koak erabiltzeak ez dio sekula diskurtso artisti-ko bat eraikitzea oztopatu. Kontrara, esanautzi du elkarrizketaren batean: “Nire bizitzaerabiltzen dudanean ez da nire bizitza, paretanzintzilikatutako obra bat baizik. Gauza arrun-tetatik datorren poesia da interesatzen zaida-na”. Calleren lanak ez baitu zerikusirik intimi-tatearekin: “Nitaz dena dakiela uste duena,erabat okerturik dago. Nire lana nire intimita-tetik sortzen da, bai, baina ez du inoiz agerianuzten. Gainera, mundu guztiak ahaztu egitendu nire proiektuen erdiak ez duela nitaz hitzegiten, besteez baizik”.

Muga horien baitan, edo, hobeki, mugahoriekin jolasean daude Calleren obretarik

asko. Luze gabe, garrantzitsue-na: Prenez soin de vous, 2007koa.E-posta bat jaso zuen artistak,bere bikotekidearena, zeineanbikote harremana hautsitzatematen zuela jakinarazten ziongizonak. “Zaindu zaitez”, ema-ten zion akabua. Ez motz, eznagi, zainduko zela erabaki zuen,107 emakumeri pasa zien testua,bakoitzak beretik interpretazezan –epaile, igarle, estilozuzentzaile, zerbitzu sekretueta-ko poliziak zeuden tartean–.Hauxe sexologoaren erantzuna:“Depresioaren aurkako pilulakhartzeko motiborik ez dut ikus-ten. Gertaera malerus batek mineman dezake, baina soluzioa ezda kimikoa”. Emaitza, aldiz, ezinikusgarriagoa; eta zalantzan jar-tzen dizu, segun ze kasutan, e-postaren erabilera. Kontua da, esperientziaren ere-

muan kokatzen dela Callerenobra. Norbere nahiz besterenesperientzian. Izan daiteke bizi-takoa nahiz kontatutakoa, errea-la nahiz fikziozkoa, zuzenekoa

Atzera begirako baten aitzakian, hobeto ezagutu ahal izan dugu Sophie Calle (Paris, 1953).Argazkilaria, idazlea, artista, Modus vivendi erakusketan bildu diote

azken 30 urteotako obra. Artea bizitzeko manera edo, zehatzago,manerak, hotz baino beste edozer gisaz utziko zaituztenak.

Bizitzeko manerak

| ARITZ GALARRAGA |

SOPHIE CALLE

Voyeur esan izandiote batzuekSophie Calleri bereobrarengatik.Exhibizionista bestebatzuek. Baliabideustezautobiografikoakerabiltzen ditu,baina horrek ez diosekula diskurtsoartistiko bateraikitzea oztopatu.

Page 27: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

2015EKO EKAINAREN 7A 27�

SOPHIE CALLE - ERDIKO KAIERA

nahiz geroratua, iragan nahiz etorkizunekoa,amestutakoa nahiz desio izandakoa. Etaartearen baitara ekarri dituela simulakroa etaitxura, limurkeria eta begirada, fikzioa etaoroitzapenak, sarkinkeria, espioitza, jarraipe-na eta iruzurra, jarraitzaile izatea eta jarraitua,begiratzailea eta begiratua. Orainaren arkeo-logia da Callerena, eta kalea du tailer.

Nor da Sophie Calle Istorio egile, faiseuse d’histoires, deitu zionHerve Guibert idazleak. Baina nor da zehatzhainbeste argazkitan hain modu diferentetanagertzen zaigun emakumea? Paper bat joka-tzen ari den aktorea? Artista bat pertsonaiabaten antzezpenean? Artista beste pertsonabatez mozorrotua? Artista bere buruareninterpretazioan? Edo artista, unean uneko,bere horretan?

Paul Austerren Leviatan eleberriko pertso-naia bat, Maria Turner, Sophie Calle artistarentrasuntua omen da: “Artista zen bera, bainaegiten zuen lanak ez zuen zerikusirik norma-lean arte gisa definitzen ditugun lanak egitea-rekin. Batzuek esaten zuten argazkilaria zela,beste batzuek kontzeptualista esaten zioten,beste batzuentzat idazle bat zen, baina defini-zio horietako bakar bat ere ez da zehatza, etaazken buruan uste dut ezin dela inolaz eresailkatu. Bere lana burugabeegia zen, pertso-nalegia ezein bitarteko edo diziplina jakinetansailkatzeko. Ideia batek bereganatzen zuen,proiektuetan lan egiten zuen, arte galerietanerakuts zitezkeen emaitza konkretuak zeuden,baina aktibitate hori ez zen jaiotzen hainbesteartea egiteko desio batetik, ez bada bere obse-sioei men egiteko behar batetik, bere bizitzanahi bezala bizitzetik”. “Ez naiz ni”, aitortuzuen behin Callek; “ni puskaz eroagoa naiz”.

Galdetu izan diote inoiz arte feminista egi-ten ote duen. “Ez da aldarrikapenik izan nirelanean”. Aditu direnek aitortzen diote, ordea,emakumea agerrarazi izana artean. Ez beraribakarrik, noski. Baina emakume musarenpaper tradizionalki pasiboa baliogabetuzuten, ama eta prostitutaren polarizaziotikharago zihoan eredu ordura arte ezezagunbat sortu zuten, genero gailenei bizkar emanzieten, pinturari eta eskulturari, besarkatzekoargazkilaritza, bideogintza edota performan-cea. “Hala ere, esaten didatenean, konpli-mendua da niretzat”.

Hilobi bat erosten agertzen da Calle berariburuzko dokumental batean, Bolinas, Kali-fornian. Dena den, heriotzaz baino gehiagoez ote duen hitz egin absentziaz, galeraz,gabeziaz. Cortazarren ipuin hartako pertso-naia hark esango balu bezala, “ez naiz deusdeskribatzen ari, ulertzen saiatzen ari naizbakarrik”. n

Page 28: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

28 � 2015EKO EKAINAREN 7A

ERDIKO KAIERA - LITERATURA

EDO EGIAREN BILA maskaren bitartez etengabe ariden norbait, Sophia de Mello (Porto, 1919-Lisboa,2004), Camões saria 1999an, esteta hutsa, MundukoPoesia Kaieren koordinatzaile Beñat Sarasolak gaz-tigatzen digu: “De Melloren poema ugarik dutehalako kutsu transzendentala. Epifania bat azalera-tzen dute, hau da, munduaren supituko errebela-zioa, eta gisa horretan lortzen da ailegatzea mun-duaren zerizan funtsezkoenera. (…) Izan ere, EmilyDickinsonek bezalatsu, De Mellok ez zuen bazterurrunetan bilatzen munduaren zerizana, ezpadaarra eskas batzuetara”.

Goi jatorriko Sophia de Mello Breyner Andresenbizkorrari hiru urterekin neskameak errezitatu ei zionA Nau Catrineta, eta erromantzea buruz ikasi zuen, etahortik beharbada hasi zen eraikitzen eite iraunkor etamusikaltasun tradizionaleko bere obra zabala. Berakesana da, obsesioa zuela hitz bakoitza izatea beharrez-ko poeman zeina poema egin eta gero hustearen teo-riaren kontra baitoan: de Mellok ez du alferrik idaztenhitz bat; berba hori beharrezkoa bada ekarriko dupoemara. “Hitzak ezin dira adornua izan, ez dute izanbehar denbora irabaztea endekasilaboa burutzeko”.

Sophia de Mellok aukeratzen du beraz hitz haueta ez hori, ematen dio bere poesiari tonu zehatz

hau eta ez beste bat. Horregatik kaiera hau irakur-tzea da Yourcenar irakurtzea, edo Juana Inés de laCruz, betirako irudiak dakartzalako: “Lorategi,lorategi galdua/ Ene zango-besoek inguratzendute zure absentzia.../ Hostoek batak besteari esa-ten diote zure sekretua,/ Eta ene maitasuna isile-koa da nola den izua”. Orain Grezia orain japoniargustuko elipsi eta sotiltasunak, idazleak esan barikuzten duena da irakurlearen barruan dardara egi-ten duen hori, hain zuzen. Sinestunek irakurtzenduten bezala testu sakratu bat, hala sartu naiz nibere fedez idatzitako poesia laiko honetan, nonkontraste polita egiten baituten hitzen izariak etaesanahiaren errealismo itzelak: “Nahiz hondakinaketa herioa diren/ Beti ilusio guztien amaia,/ Eneametsen indarra denez indartsuen,/ Orotatik bir-sortzen da goretsi-nahia/ Eta ene eskuak ez daudesekula hutsik”. Arean naif suerta daiteke gai histo-riko sozialetara egiten duenean –Erbestea, Lorcarenhilobia…– baina hitzen aukeraketagatik bakarrik,kolore eta freskotasun klasikoagatik baino ez badaere, merezi du tarte bat egin eta de Melloren mun-duetan galtzea. n

Igor Estankona

Poesia kaieraSophia de MelloItzulpena: Iñigo RoqueSusa, 2015

Literatura

Fingidorea eta gero

Page 29: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

2015EKO EKAINAREN 7A 29�

MUSIKA - ERDIKO KAIERA

INDAR HANDIA transmititzen dute Same Old taldea-ren kantuek. Rock progresibo aireak, kutsu epikokogiroak, eta pasarte iradokitzaileak eta hunkigarriakentzun daitezke Cabeza voladora lanean –binilozkodisko bat eta CD bat–. Taldekideek indar handiaerakusten dute musika tresnak jotzeko eta kantatze-ko garaian. Karlos Osinaga arduratu da diskoarengrabazioaz, nahasketez eta ekoizpenaz, eta lan ede-rra egin du Bonberenea estudioetan.

Doinuak ongi osatuak eta apainduak daude.Rock kantuak dira, mid tempo erritmoak, bainakantu pare batek –Cabeza voladora eta Frente comun–erritmo biziagoa dute. Gitarren marrazkiak,ñabardurak eta xehetasunak kantuetan nonahientzun daitezke, eta teklatuen notek eta akordeekederki janzten dituzte kantuak.

Hitzak oso landuak dira. Harremanak, askesentitzeko, bizitzeko eta izateko nahia, egunerokobizimodu petraletik eta betiko ohitura asperga-rrietatik ihes egiteko gogoa, koldarkeria, zabarke-ria, zikoizkeria, zurikeria, itxurakeria eta bestehainbat kontu dituzte hizpide.

Same Old taldea Gasteizkoa da. Gaztelaniaz etaeuskaraz kantatzen dute. Jose C. Porras (ahotsa),Dani Arrizabalaga (bateria), Jesus Villalabeitia(gitarra), Danilo Foronda (gitarra), FranciscoOrlando (teklatuak) eta Federico Egiluz (baxua)

dira taldeko kideak. Danilo Foronda taldeko musi-kari berria da, lehendik jadanik gainerako taldeki-deen laguna zen, eta Miguel Angel Cle gitarrajotzailearen ordez hasi da taldean.

Cabeza voladora lana duela aste batzuk argitaratudu Bonberenea Ekintza zigiluak, apirilaren 22an,hain zuzen. Taldeak beste bi disko dauzka kaleanContrafacto (2007) eta Traidor, inconfeso y martir(2010). 2012ko urriaren 12an taldeak Traidor,inconfeso y martir diskoko 4 kantu zuzenean grabatuzituen Westline estudioetan, Juan Blas teknikaria-rekin, audioan eta bideoan, eta Ramon Marc Bata-ller saxo jotzailearekin.

Same Old duela hamabi urte inguru sortu zen.Cabeza voladora argitaratu aurretik bi urte inguruisilik eta geldirik egon da, baina ilusio, gogo etaindar handiz bueltatu da. “Orain, gure bizi lerroakberriz ere elkartu dira, eta gehien atsegin dugunaegiten dugu berriz ere, jo, jo eta jo, asmo handirikgabe”, taldekideen hitzetan.

Taldea indarberriturik itzuli dela eta sasoiandagoela nabari da Cabeza voladora laneko kantuakentzunez gero, eta hori sumatuko dugu han etahemen egiten diren jendaurreko emanaldi batikusten badugu. n

Joxi Ubeda

Sasoiko itzuli dira

Cabeza voladoraSame old

Bonberenea ekintzak, 2015

Page 30: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

30 � 2015EKO EKAINAREN 7A

ERDIKO KAIERA - DENBORA-PASAK | ANA ZAMBRANO |

2 7

1 8 2 3

6 5

7 8 4

2 5 1 7

6 9 2

8 1

1 3 4 6

5 9

6 1 3 2 7

8 7 2 1 9 5

3 7 5

2 5 3

7 8 9 4

9 8 2

9 6 7

5 3 9 4 1 8

1 4 7 2 6

Erraza Zaila Zeharretara eta goitik behera,hitz bera.

1.- Heldu (Bizkaieraz). 2.- Zaintza. 3.-Zuhaizpeko babesgune. 4.- Ur mineralberozko bainua. 5.- Hegazti mota (pl).

P A K

A X

I

N B

L

A N E

E P O

S T A

O R

N

A D

R

M A K U

A T U

G O

K

E

E A

M E E N

Z I D

A U

K E

R

A R

N

I Z U N

I S T

K A K

A

O

R I

O

A Z E

N A

I N

M I

D

F E

S

L A G

M A K

I Z O

D A

N

E N

T

A H U

E N

E Z K

E A

O

R T

P

L T Z E

O S I

E K

D U

J

N

Z

K O.I O A

P

A K

A

X

I

N B

L

A N

E

E

P O

S T A

O

R

N

A D

R

M A K U

A T U

G

O

K

E

E A

M E E N

Z I D

A U

K

E

R

A R

N

I Z U

N

I

S T

K

A K

A

O

R I

O

A Z E

N A

I N

M

I

D

F E

S

L AG

MA K

I

Z O

D

A

N

E N

T

A H U

E N

E

Z K

E

A

O

R T

P

L T Z E

O S I

E K

D

U

J

N

Z

K O.I O A

Koka ezazu pieza bakoitza dagokion tokian eta Alda Faciok esandako esaldi bat irakurriko duzu.

Puzzlea

Sudokuak 5x5

Soluzioak

561324897

872195346

493768125

259483671

718652934

346971582

984216753

627539418

135847269

851263497

794185236

326497518

179628354

482531769

635974821

968752143

213846975

547319682

ErrazaZaila

Puzzlea: “Pakistango enbaxadoreak leporatu zidan emakumeenaurkako indarkeria feministon asmakizuna zelagizonezkoek jendartean duten posizioa ahultzeko”.

5x5: 1. 1. Obatu. 2. Babes. 3. Abaro. 4. Terma. 5. Usoak.

Erronboak:1. Atalasea. 2. Abagunea. 3. Aldrebes. 4. Deiarazi. 5. Laguntza. 6. Erdaldun. 7. Desleial. 8. Bideratu.

Erronboak

1. Atalburua.2. Aukera.3. Alderantziz.4. Etortzeko agindu.

5. Sorospen.6. Euskaraz ez dakiena.7. Maltzur, azpisuge.8. Gidatu.

Erantzunek zenbaki bakoitza inguratzen dute, gezia ateratzen denlaukitik hasita eta haren noranzkoa jarraituz.

1

5

2

6

3

7 8

4

Page 31: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

2015EKO EKAINAREN 7A 31�

ZINEMA - ERDIKO KAIERA

NEIGHBOURS telesail Australiar eza-gunak 30 urte bete ditu aurten. Ber-tan, Erinsborough izena duen fik-ziozko aldiri bateko bizilagunenegunerokoa ikus dezakegu: eskola,ospitalea, tailerra, hotela, denda,taberna... bertako gizartea islatzen daazken finean. Interesgarria iruditzenzait, oso, nola lantzen diren gizartegaiak gaur egungo telesailetan. Gaikonkretu batzuk zer erraztasunekinjorratzen diren leku batzuetan, etagai berbera, beste herrialdeetan aipa-tze hutsa ezinezkoa bihurtzen den.Askok estereotipoetara jotzen du,baina besteak aldiz, gizarte horrentrapu zikinak aireratzeko erabiltzendute, baita kritika mundu osorazabaltzeko ere.

Argi dago, gaur egun, telesailakmugarik gabeko fenomeno globaladirela. Genero eta gai desberdinakahalik eta ikusle-sorta gehiena harra-patzeko asmoarekin lantzen dira. Eta nola egiten dahori? Gakoetako bat, gidoiaren barneko pertsonaia etakokalekuak lantzerako garaian, ikuslearengan enpatiasortzea da, identifikatuak sentitzea alegia. Horretarakoezinbestekoa iruditzen zait trama poliziakoarenazpian, fantasiazko munduen barruan edo beldurrez-ko pasarteen muinean, gizarte-gaiak lantzea. Modusotilean herrialde konkretu horren erradiografia era-kustea, alegia.

Borgen, Bron/broen, Forbrydelsen, Äkta människoreta herrialde nordikoakLau telesail hauek erakusten dute gaur egungo egoe-raren kritika zorrotza telebista produktu zentzuduneta entretenigarri baten bitartez egin daitekeela. Lauekoizpenetan, argi eta garbi ikus dezakegu, guztienbegietatik idealizaturik dauzkagun gizarte nordikohorietan ere, badela ustelkeria. Bertako gizartearenalderdi ezkutu horri buruzko hausnarketa sakon bategin daitekeela, estereotipoetara jo gabe: klase borro-ka, diskriminazioa, xenofobia, maitasuna, bakarda-dea, zahartzaroa, adiskidetasuna eta gizakia berarendefinizioa bezalako gaiak, maisutasunez uztartzendituzte.

Black Mirror, Happy Valley eta Erresuma Batua Hasteko, bi telesail hauek, bertatik datozkigun ekoiz-penak kalitatezkoak, motzak eta biziak direla froga-tzen duten bi adibide nabarmen dira. Baina, batez ere,istorio entretenigarri bati gizarte kritika zorrotza gehi-tu diezaiokegula erakusten dute. Alde batetik munduosora estrapolatu daitekeen teknologia berrien erabile-

ra txarrak izan ditzakeen ondorio larri eta konponezi-nak. Eta bestetik, trama poliziako eta bahiketa batenaitzakiarekin, drogen inguruko eta horien ondorioeiburuzko hausnarketa errealista eta gordina egin daite-keela.

The Wire, Breaking bad, True detective eta AEBLouisiana, Baltimore eta Albuquerque, horiek dirahiru telesail hauek lantzeko erabili dituzten hiriak.Hasieran aipatu dudan erradiografia hori maisutasu-nez landu dute, hiriak eurak tramaren barneko pertso-naia bihurtuz. Ez dut uste kasualitatearen eragina izandenik drogak, ustelkeria, gaixotasuna eta krimenabezalako gaiak leku konkretu hauetan garatzea.

Goenkale eta Euskal HerriaEzer gutxi esan daiteke adibide horri buruz, nabarme-na baita zer eragin izan duen telesail honek euskaldu-nontzat. Kasu honetan, Arralden gertatzen dira gora-behera guztiak, Euskal Herriko kostaldean kokatzenden fikziozko herri arrantzale txikian. María Luisa,Txapas, Joxe Mari, Boga Boga eta Barsobia gure kul-tura telebisiboaren zati bilakatu dira. Egunerokotasunhandiko telesaila izan da, errealitatearekin kontaktuanegon dena, modu batean gizartean bizi dugun norma-lizazioa islatu duena. Eragin hori antzemateko, bitxi-keria moduan, duela urte batzuk harakin elkarteak, fal-tsututako haragiaren inguruko trama bat kentzekoeskatu zuen eta auzia Parlamentura iristeko zorianegon zen. n

Gaizka Izagirre

Zer harreman dute telesailek sortu diren herrialdeko gizartearekin? Herrialdebakoitzean asmatu dituzte formulak egoera soziala pantailara eramateko.Argazkian Black Mirror telesail britainiarra.

Telesailak, gizartearen ispilu

Page 32: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

ERDIKO KAIERA - IHESI

Euskal Herria ezagutuz

ZUIAKO KUADRILLA-GORBEIA (ARABA)

Burua eta gorputza, biak osasuntsu izatea gero eta zailagoa zaigula bistakoa da. Bizitzasedentarioa eta estresagarria bateratzen dituen egunerokotasunaren ajeei buelta ematea ez daerraza, eta formula magikorik zein errezeta mirakulutsurik ere ez omen dago. Araban dagoen

Zuiako Kuadrilla-Gorbeia, baina, errealitate neketsu horri ihes egiteko salbuespena dugu.Pila oro kargatzeko bateria ekologikoa. Eta ez du sekreturik: bera da sekretua.

Sekretua begi-bistan

| AITOR KALTZAKORTA |

Argazkiak: Zuiako Kuadrilla-Gorbeiak utziak

INDUSTRIGUNE NAGUSIETATIK apar-te, baina Bilbo zein Gasteiztik orduerdira, neke oro grina bihurtzekogaitasuna duen gotorlekua dugu,tente-tente. Gorbeia mendiaren biisurialdeak, kondaira, tradizio etaistorio zaharren iturri izateaz gain,aztikeriarik gabe sorgintzen dutentxoko liluragarri andanaren habiaere badira.

Funtsean, edonor txunditukolukeen ingurune geografiko eta bio-logikoa da ingurumari horien era-kargarri nagusia. Finean, baina, ber-tan belaunaldiz belaunaldi etamendez mende sortzen joan denbasogintzari, abelazkuntzari eta

nekazaritzari lotutako biziak jarridio berezko xarmari txapela, etaerakarpen handiko eskaintza turisti-koa erdietsi du eskualdeak.

Araba eta Bizkaiaren artekomugan harro altxatzen den tontorlerroaren isurialde batean, hegoalde-ra begira, Zuiako Kuadrilla-Gorbeiadugu –Araban eskualdeei ‘kuadri-llak’ esaten zaie–. Bestean, kostal-deari begira, Arratia-Nerbioi. Zeinbaino zein ederrago, lehiarik gabekodeman bizi dira elkarren ondoan.

Eskaintza zabala Urkiolako eta Gorbeiako parkenaturalak inguruotako berdegune-

rik ikusgarrienak direla kontuanhartuta, ulertzekoa da mendizaleta-suna eta espeleologia izatea kirol etaaisialdiko jarduera nagusiak.

Gorbeiako mendigunea EuskalAutonomia Erkidegoko parke natu-ral handiena da. Ehunka ornodunespeziek egin du habia bertan, etagarai bateko haritzen ordez, pagoada egun basootan protagonista.Zuiako udalerrian dago parkearenArabako isurialdeko informazio etaharrera zentroa. Muruan (Zigoitia)aldiz, Las Canteraseko aisialdi-guneaaurkituko dugu, Gorbeiaren gailu-rreranzko abiapuntu nagusienetakobat, beste ibilbide askoren artean.

Aisialdirako aukera ugari eskaintzen dute Zuiako Kuadrillako urtegiek, bai Urrunagakoak (ezkerreko argazkian) bai Uribarri-Ganboakoak.

Page 33: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

2015EKO EKAINAREN 7A 33�

IHESI: ZUIAKO KUADRILLA-GORBEIA - ERDIKO KAIERA

Espeleologiari dagokionez, Mai-ruelegorretako (Zigoitia) leizeakikusgarriak dira. Kobazuloko gale-rietako batzuk, 12.340 metro luze-rarekin, Euskal Herriko sakonene-takoak dira. Goiuri-Ondonakour-jauzia ere galdu ezinezko gelto-kia da. Urkabustaiz udalerrian dagoeta 100 metrotik gorako ur-jauziederrak bertaratzen diren bisitariaktxunditzen ditu.

Aisialdirako gune eta instalaziougari dituzten Urrunagako (Legutio)edo Uribarri-Ganboako (Arratzua-Ubarrundia) urtegietan patxadazgoiza pasatu eta bazkaldu ostean,Murgiako Ezti Museoa bisitatzeaplan bikaina da gose askorik jasangabe Gorbeialdeko eztigileen jardue-ra ezagutu eta dastatzeko. Aldiz, ez

da tokiko tradizioaren berri ematenduen museo bakarra. Ollerias auzo-an (Elosu), izan ere, Euskal Eltze-gintza Tradizionalaren Museoa bai-tago. XV. mendetik aurrera erabilidiren herri zeramikako 380 piezadaude ikusgai bertan. Bisita gidatuakegin daitezke 1711n ireki zuten eta1993an berreskuratu zuten Ortiz deZarate familiaren eltzegintza taile-rrean barrena.

Gorputzari atsedena edo astin-dua emateko, alta, badira bestelakoplanak ere. Gorbeia Central Parkturismo ekimenak eskaintzendituen esperientziak probatzeagomendio hobezina da.

Izarrei begira afaltzea, egunbaterako artzaina izatea, txirrin-duan ostera egin ostean hamaiketa-koa hartzea, tokiko produktuakdastatzea, gauez animaliak ikusteraateratzea... egitasmo honek eskain-tzen dituen planetako batzuk dira.Hontza Extrem Abentura Parkeanordea, ariketa da protagonista.Zuhaitzetako ibilbideez gain, arku-tiroa eta zuhaitzetako eskalada egindaitezke.

Aberastasun artistiko eta arkitektonikoaArkitekturaz ere gozatu daitekeinguruotan. Murgiatik hiruzpalaukilometrora Oroko Santutegia dago.XI. mende bukaera eta XII. mendehasierara arteko zurezko eliza erro-manikotik deus geratzen ez denarren, egungo eraikinak XIV-XV.mende hasierako eraikina du oina-rrian. Barruan, erretaula barrokoa–1691n erabaki zuten berau egitea–,Kristo Santu Gurutziltzatuarenkapera (1771) eta San AntonioPaduakoaren omenezko kapera(1638) aski ikusgarriak dira.

Legutio eta Aramaio ere hirigunehistorikoak dira eta eraikin esangu-ratsu andana dituzte ikusgai. Horiekezagutzeko modurik onena, OrokoSantutegiarekin eta Gorbeiakobeste leku askorekin gertatzen denmodura, bisita gidatuak dira. n

BisitatuIhesi.com,aisialdirakowebgune parte-hartzailea.

Ezkerrean, Euskal Eltzegintza Tradizionalaren Museoa, Elosuko Ollerias auzoan. XV. mendetik aurrera erabilitako 380 herrizeramikako pieza daude ikusgai bertan. Eskumako argazkian, Gorbeia tontorreko gurutzea.

l www.gorbeiaeuskadi.coml Bisita gidatuak: 945 24 38 28l Turismo Bulegoa: 945 43 0440 / 945 43 01 67 (Murgia)

Informazio gehiago

Page 34: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

34 � 2015EKO EKAINAREN 7A

ERDIKO KAIERA - ZIENTZIA | JOXERRA AIZPURUA SARASOLA |

Babeslea: iametza Interaktiboa

ESPAINIAKO Industria Ministerioakmaiatzean argitara emandako 2015-2020rako sektore elektrikoaren planifika-zioaren ingurumen jasangarritasuna txoste-nean aurreikusten da Garoñako zentralnuklearra 2016an energia elektrikoaproduzitzen hasiko dela. Ministerioakbaimena emanda omen du 2031 artezentralak funtziona dezan.

Erabaki horrek ez du esan nahi auto-matikoki zentrala zabalduko denik,baina horren aldeko jarrera politiko gar-bia adierazten du. Oraindik bi aldagaiargitu behar dira. Batetik, SegurtasunNuklearreko Kontseiluak oniritzia emanbehar du, eta baliteke horretarako inbertsio berriak eskatzea zentralarenjabeei. Bestetik, zentralaren jabeen, hots, Iberdrola eta Endesaren borondateadago. Erabakia hartze aldera, bi faktore aztertuko dituzte: errentagarritasunekonomikoa eta gizartearen presioa.

Hori guztia kontuan hartuta, esan daiteke gauzatzear dagoela zentralnuklearren produkzio aldia 40 urtetik 60 urterako zabalpena. n

Intsektuen begienegitura kopiatzen Bizidun ugarienek, intsektuek etaartropodoek, gizakiek ez bezalaikusten dute mundua. Gurebegiak norabide bakarrekoakdira, haienak aldiz, milaka begitxikiz osaturiko egitura konple-xuak dira. Horietako bakoitzakgutxi ikusten badu ere, guztiekelkarturik ikuspegi panoramikoizugarria ematen dute. Horretanoinarrituz, AEBetako unibertsi-tate batean lehen begi konplexuasortu dute.

ttiki.com/339750(Frantsesez)

Uste baino izotz urtzehandiagoa Antartikan

Berotegi efektuaren eraginezArtikoan dezente egin du atzeraizotzak, baina ez da horrela izanAntartikan: han izotzak aurreraegin du. Hala ere, geruzak geroeta lodiera txikiagoa du azkenikerketen arabera. Antza, itsaso-ko ur korronte beroek dutehorren errua.

ttiki.com/339752(Gaztelaniaz)

Opah, aurkitutako lehenodol beroko arraina

Opah arrain ezaguna da zien-tzialarientzat. Hala izanik ere,orain arte ez dira konturatuarrainak, hegalak astiro higituz,gorputza eta odola berotu ditza-keela. Hori abantaila nabarmenaizan daiteke beste animalienaldean, arrisku egoerei aurreegiteko garaian adibidez.

ttiki.com/339753 (Gaztelaniaz)

Garoñako zentral nuklearra2016an martxan jartzetik hurbil

BORDELETIK hogei kilometroradagoen Sestàs herrian Europakoeguzki zentralik handiena izangodena eraikitzen ari dira. Urrianzabaltzea espero dute.

300 Mw-ko ahalmena izango duenzentralak urteko 350 GWh ekoiztukodu, hau da, Bordeleko populazioakerabiltzen duen beste. 260 hektareakolur eremua hartuko du –300 futbolzelai–, eta altzairuzko eta aluminioz-

ko euskarriak dituzten 16.500 mahaitan 983.500 eguzki panel kokatuko dira.Sortutako energia 4.000 kilometroko kable bidez konektatuko da sare

elektriko nagusira.Ikusten denez beste arrazoi bat gehiago dugu euskal herritarrok ipa-

rraldera begiratzeko eta ez hegoaldera. Garoñakoak eta Sestàsekoak,antzeko potentziako sistemak izanik, ildo estrategiko antagonikoak ordez-katzen dituzte. n

Europako eguzki zentralhandiena, laster lanean

DA

NI

BLA

NC

O

CLE

ME

SSY

Page 35: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

2015EKO EKAINAREN 7A 35�

DENBORAREN MAKINA - ERDIKO KAIERA| NAGORE IRAZUSTABARRENA |

SUEDIA, 1674. Kafea lehenengoz iritsi zen eskandina-viar herrialdera. Mende laurdenez inork gutxik dastatuzuen edari berria, baina XVIII. mendeko lehen urteetanmodan jarri zen suediar aristokraziaren eta intelektua-len artean. 1746an, errege ediktu baten bidez, kafe kon-tsumoa mugatu zen, “erabilera okerra eta gehiegike-riak” saihesteko. Kafearen gaineko zergak igo zituztenhasieran eta, aurrerago, erabat galarazi zuten. Baina,Europako gainerako herrialdeetan bezalaxe, kafe kon-tsumoak gora egiten jarraitu zuen erresuman.

Ez zen kafearen inguruko lehen debekua; 1675ean,Karlos II.a Ingalaterrakoak kafetegiak ixteko legea pro-mulgatu zuen, baina ez zen sekula indarrean jarri. Kon-tua da Ingalaterrako erregea ez zela kafeak osasuneanizan zitzakeen ondorioen beldur, kafetegietako tertuliapolitikoek bere gobernuaren egonkortasunari eraginziezazkioketen kalteen beldur baizik.

Suediako gortean, aldiz, substantzia bera zen kezka,bereziki 1771n Gustavo III.ak agintea lortu zuenetik.Erregearen ustez kafea osasun publikorako arriskuazen, eta edari iratzargarria pozoitsua ere bazela egiazta-tu eta herritarrei jakinarazi nahi izan zien, esperimentubaten bidez.

Garai hartan espetxeak balizko giza akuriz beteta zeu-den, ohikoa baitzen presoei zigorra barkatzea edo arin-tzea berme eskaseko esperimentuetan parte hartzearentruke. Erregearen ordezkariek heriotzara kondenatutakobi anaia biki topatu zituzten Gustavo III.aren kafeariburuzko teoria frogatzeko. Batek tea edango zuen egu-nean hirutan; besteak kafea. Eta bi sendagile izendatuzituzten bikiei osasun azterketak egiteko.

Urteak joan ziren eta kafea edatera derrigortutakobikia sasoiko zegoen oraindik. Izan ere, esperimentua-rekin zerikusia zutenetan, erregea bera izan zen hiltzenlehena. 1792an berak eraikiarazitako Stockholmekooperan tiro egin zioten, eta handik hamabost egunerahil zen, balak kafea baino hilgarriagoak direla frogatuz.

Proiektuko bi medikuak hil ziren ondoren eta hortxeamaitu zen esperimentua. Kaianders Sempler eta Alon

Y. Halevi historialarien arabera, tea edaten zuen bikia83 urterekin hil zen, artean kafea edaten zuen anaiabizirik zela, eta haren heriotzaren berririk ez dago.

Kafea pozoia zela frogatzeko esperimentuak porrotegin zuen, 1820ko hamarkadan edaria legeztatu zutenarte Gustavo III.aren ondorengoek kontsumoa debeka-tzeko egindako ahalegin guztiek bezalaxe; gaur egun,suediarrak munduko seigarrenak dira per capita kafekontsumoan. n

ALE

XA

ND

ER

RO

SLIN

Gustavo III.a Suediakoak (1746-1792) kafea osasunerakokaltegarria zela frogatzeko ahalegina egin zuen, bainaesperimentuaren porrota ikusi baino lehen hil zen.

Kafea kondenatzen saiatu zen erregea

Page 36: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

36 � 2015EKO EKAINAREN 7A

ERDIKO KAIERA - LANDAREAK | JAKOBA ERREKONDO |[email protected]

Kaixo Pedro. Hagina (Taxus baccata) indarrean dago!Inausteari buruz, jakin behar den lehenengo gauza hauda: haginak beti izango du behe-beheko barrenetik hasieta enbor guztian adarrak emateko joera. Berezkoa dueta ezaugarri horri eutsi egingo nioke nirea balitz.Behetik hasi eta adarrez jantzia da hagin naturalarenitxura onena. Adarren batek enbarazu egiten badu,muturra moztu, baina ez enborretik bertatik. Muturrabakarrik kendu. Kimaketa hori ekainean egin. Urteanbitan egin behar izanez gero, bigarrena irailean. Betiere ilbeheran. n

Irakurleak galdezka

USAIN PESIA DARAMA, udaberrian, haizeak ziri-molan. Etengabeko txandakatzean, lorea lorea-ren gainean zabaltzen ari da, batak bestearenusainari gaina hartu eta azpian hartu nahian.Ikusgarritasunaren ohorea eta usaina hedatzekoelkarri airea kenduz. Loreen gudan gaude. Eraguztietako landareetan aurkituko dugu orain lore-rik: zuhaitzetan, zuhaixketan, herrestarietan, igo-karietan, belarretan...

Usainetan ez gara sartuko –kabitu ere eginbehar da!–, bakoitzaren gogokoak eta desgogoko-ak, denontzat adinabada. Usaina barreiatzendutenetan erreginarenbat aukeratzeko demaeginez gero, Lamiaceaesendia ez da lotsagarrijardungo. Eta gailentze-ko ere arrisku ederra.Loreetan baino usaingehiago sortzen du ber-dean: hostoetan, zorte-netan...

Lore ezpaindunakematen dituzte lehenLabiatae eta orain Lamia-ceae deitzen dioten sen-dikoek. Horiek ditugulandare usaindun ezagu-nenak. Horietakoa daduela gutxi aipatutakootondo-belarra (Stachysoffocinalis), baina baita ere erromeroa (Rosmarinusofficinalis), izpiliku mina (Lavandula stoechas), izpili-ku fina (Lavandula angustifolia), katu-belarra (Nepetacataria), isipu-belarra (Hyssopus officinalis), menda-roa (Origanum majorana), oreganoa (Origanum vulga-re), ezkaia (Thymus vulgaris), azitraia (Satureja horten-sis), mendak (Mentha sp.), salbiak (Salvia sp.),albahaka (Ocimum basilicum), garraiska (Melissa offi-cinalis)...

Horietakoren baten hostoren bat edo txorten-txoren bat edozein plateretan edo lapikotan topa-tuz gero, ez harritu, gero eta maizago darabilzkigujakien gozagarri.

Sukaldean aurrera ari diren bezala, botikan eretankeratsu, sendabelar ezagunak dira. Esentziakeransten dio usaina landare horien berdeari. Usainhorrek baratzean ere badu zeregina: etor daitez-keen gaitzak eta izurriteak uxatu egin ditzakete.Guretzat bezalaxe, usainak gogokoak eta desgo-gokoak dira haientzat ere.

Barazkien eta geure gaitzak uxatu eta jakiakgozatu. Maizago erabili beharko genituzke... n

Pesia eta zirimola

Kaixo Jakoba. Argazkietan ikus daitekeen haginabasotik ekarri nuen etxe ondora, artean landare txi-kia zela. Ongi zaintzen dut eta urte gutxian izugarrihanditu da. Orain beheko adarrak kendu nahi dizkiot,baina ez dakit noiz moztu behar ditudan, eta ez diotkalterik egin nahi. Aholkurik?

Pedro Igoa (Etxarri Aranatz)

Erromeroa, Rosmarinus officinalis.

TH

OR

-CC

BY

Page 37: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

2015EKO EKAINAREN 7A 37�

BIZI BARATZEA, eman eta hartu - ERDIKO KAIERA

Jar zaitez gurekin harremanetaneta behar duzun informazioaeskuratuko duzu.

[email protected]� 943 371 545

ANTOLATU ZURE HERRIAN

Eskuratu liburua sinaturikBiz i Baratzea ARGIAn erosiz gero, Jakoba Errekondok eskuz sinatutako hitz batzurekin jaso dezakezu liburua.

Egileak herriz herri ematen dituen hitzaldietan ere (ikusi ondokozutabean non-noiz) baduzu sinaturik eskuratzeko aukera.

@bizibaratzea · Informazio gehiago: www.argia.eus/bizi-baratzea

Jakoba Errekondok baratzeari buruzko berejakintza herritarrekinpartekatuko du EuskalHerri osoan. Hauek dira ondorengohitzorduak:

Ekainak 3MallabiaLudoteka berrian, 19:30ean.

Ekainak 4AzkoitiaElkargunean, 18:30ean.

Ekainak 5ItziarBurugorri gunean,19:30ean

Ekainak 6IrunFICOBAn, BioTerra azokaekologikoan, 16:00etan.

Ekainak 9LezoKultur aretoa (Donibane kalea), 19:00etan.

Ekainak 10ArrasateKulturAten, 19:00etan.EreinDa Jan elkarteak antolatuta.

Ekainak 11Leintz-GatzagaGatzaren Museoan,18:30ean.

AURKEZPEN HITZALDIAK

Bizi Baratzea liburuaren aurrerapena ikusgai www.argia.eus/baratzea-lagina helbidean.

EskaerakSalneurria: 23 €Harpidedunentzat: 19,50 €

� 943 371545 www.argia.eus/[email protected]

Zure saltokian liburua salgai jartzeko, deitu.

Karabeleko

Ekologia, gizartea eta ikerketaHAUTESKUNDE BEZPERANErrekondok HernanikoKarabeleko Elkartean aur-keztu zuen liburua: “Nahikoada politikari bati galdetzea zerjaten duen eta non erostenduen, bultzatzen duen ereduaulertzeko” egin zuen gogoe-ta. Beti ditu ateak zabalikliburuaren bidelagunetakobat den Karabeleko proiek-tuak. Bertako langile OierIurramendik erakutsi digubisitariok aurkituko duguna:Hasteko, Agifes-eko (buruko gaixotasunak dituztenen Gipuzkoako elkartea)10-15 kide baratzean lanean. Baratzeok terapia zentro dira. Horrez gain, eko-denda aurkituko dugu. Bertan saltzen duten denak du ziurtagiri ekologikoa:landareak, lurrak, substratuak... herri baratzeetan dabiltzanek behar dutenmoduan. Eta ikergunea ere zabalik izango dugu. Barietateak aztertzeko dago-en premiari erantzunez, Karabelekora mundu zabaletik ekartzen dituzte lan-dareak, bertan ekoitzi eta prozesua aztertzeko. Lasai jo dezakegu barietatebitxiok ezagutzera. Azkenik, 1,5 hektareako baratze honek ematen duenareninguruan kontsumo taldea sortu dute. Munduko barazki bereziak ere iristendira erabat ekologikoa den otarrera.

Irabazi asmorik gabeko Karabeleko Elkarteak lau erakunde dituhanka: Agifes, Blasenea mintegi ekologikoa, Kimubat paisaia lantzenduen enpresa, eta Ernetuz SLL (bertako hiru langileek daramate eko-denda eta baratzeko eguneroko lana).

Page 38: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

TERMOMETROA

KLIMAREN ALDAKETAREN arriskuezeta hori eragozteko alternatibezherritarrak ohartarazteko mobiliza-zio zabala antolatu da Bizi! mugi-menduaren inguruan, Europangutxitan ikusten den bezalakoa.Aurtengo ekimen nagusia tamdenbidez Baionatik Parisera bidea egin-go duen Alternatiba Itzulia da.Ekainaren 5ean Donostiatik da iga-rotzekoa, eta horren aitzakian,Alternatiben herrixka antolatu duteGipuzkoako hiriburuan. Hurrengoegunean izango da ekimena, ekaina-ren 6an, larunbatez. Bizitza erdigu-nean kokatzen duten proiektuentopagune izateko bokazioa du.Antigua auzoko Matia kaleaardatz hartuta, egunbakarrean makinabat hitzaldi

eta jarduera egingo dituzte. DeneraDonostialdeko 50 eragilek hartukodute parte.

50 eragile horien artean, bakoi-tzak bere erritmoan eta ahal duenneurrian egingo du ekarpena.Batzuk egunean bertan soilik hartu-ko dute parte, eta beste zenbaitaspaldi ari dira lanean larunbatekoafesta eta aldarrikapen egun handiaizan dadin. Antolaketaren arduranagusia Saretuz izeneko Donostia-ko kontsumo kontziente eta eralda-tzaileko sareak hartu du. Bertakokide da Maider Sagredo Eskudero,eta Alternatiben Herrixkak hiru

helburu jakini erantzuten diela dio:egoera klimatiko larriaren mezuazabaltzea, trantsizio sozial eta eko-nomikorako deia egitea, eta Donos-tialdeko alternatibak ikusaraztea.Bestalde, aldarrikapena eta festabateragarriak direla azpimarratzendu: “Gaia serioa izateak ez du esannahi ongi pasa ezin dugunik. Jaigiroan elkartu eta gozatu egin nahidugu”. Ez du uste, gainera, egunisolatu bakarreko ekimena izangodenik: “Eragileon eta pertsononartean sinergiak ari dira sortzen, etahorrek etorkizunean elkarlaneanjarraitzeko aukera emango digu”.

Bertako produktuak mahai-inguru artean

Matia kaleak zeharkatzendituen plazak eta Txantxa-

Donostiatik igaroko da Europan Klimaren krisia gainditzeko borroken ikur bilakatu denBizi! mugimenduak antolatutako Alternatiba itzulia. Ekainaren 5ean. Aukera baliatuta,

alternatiba sozio-ekonomikoak bilduko dituen ekimena antolatu dute, festa giroan, bestelako bideak badirela ikusarazi eta elkarlana sustatzeko.

ALTERNATIBEN HERRIXKA DONOSTIAN

| LANDER ARRETXEA BEREZIARTUA |

Bide bizia, bizia bide

Page 39: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

2015EKO EKAINAREN 7A 39�

ALTERNATIBEN HERRIXKA DONOSTIAN - TERMOMETROA

rreka Gaztetxea izango dira gunenagusiak, egitarau oparoarekin:alternatiben azoka, kale-animazioa,artisau azoka, haurrentzako jolasak,tailerrak, erakusketak, dokumenta-len emanaldiak… Mahai-inguruekere izango dute beren tartea. Goi-zaldera elikadura burujabetza izan-go dute mintzagai, eta bazkalaurre-tik “jaiak eta jasangarritasuna”,EHZ, Donostiako Piratak, GoraIruñea eta Eguzkizale konpartsakokideen parte-hartzearekin. Bazkal-du Antiguako Frontoian egingodute. Ez edonola, gainera: Alterna-tiben Herrixkaren balioei jarraikigaraiko eta bertako produktuekinosatutakoa menua dastatuko dute.Hori bera da, izan ere, larunbateanfrogatu nahi dutena: egunerokoanegiten ditugun gauza gehienakmodu jasangarriago batean egindaitezkeela. “Zer eraginkorragorikhori erakusteko egunero gutxienezhirutan egiten ditugun otorduakbaino?”

Ekonomia sozial eraldatzailea erebada alternatibaAlternatiben Herrixkaren ardatznagusietakoa klimarekiko ardurabada ere, parte hartuko duten era-gileek ez dute naturarekiko harre-mana soilik lantzen. Alternatibarenkontzeptuari zentzu zabaleneanheldu diote, merkatuaren aldean,pertsonak erdigunean jar tzendituzten proiektu guztiak bilduz.Horren erakusle, arratsaldean eko-nomia sozial eraldatzailearen ingu-ruan solastuko dira OlatuKoop,Fiare, Emakumeen etxea etaEmaus Gizar te Fundaziokokideak.

Emausen dabil lanean burubela-rri Olaia Larruskain Mendiola, baitaAlternatiben Herrixka antolatzekolanetan ere. Dioenez, euren lan ildonagusien artean dago “ekonomiasolidarioa” esaten diotena, eta bategiten dute Donostiako topaketa-ren helburuekin. “Argi adierazi nahidugu ekonomia sozial eta solidarioaalternatiba erreala dela”. Elkarlanaeta proiektuak gizarteratzea ereestrategikotzat jotzen ditu Larrus-kainek. “Alternatibak badaude sek-tore gehienetan: kontsumoan, pro-dukzioan, finantzetan, zerbitzuetan,zaintzan… Garrantzitsua da herri-

tarrok horiek denak ezagutzea; jaki-tea erabaki ekonomikoekin gizar-tean eragin nahi badugu, badagoelanon aukeratu”. AlternatibenHerrixkaren gisako ekimenekhorretan paper garrantzitsua duteladeritzo, “unibertsitatean, adibidez,ekonomiarekin oso gertuko loturaduten graduak ikasten dituztenekere maiz ez baitute bestelako eko-nomia eredu honen berri izaten”.

Urriaren 24an Euskal Herri mailako Alternatiba Herria BilbonEkainaren 6an Donostian egingodenak Donostialdeko eragile eta

Donostiako Añorga auzoko Firestone fabrikan Eraldia espazio eraldatzailea sortuzuten maiatzaren 1ean. Bertan, Alternatiben Herrixkako eragileek aukera izanzuten euren mezua zabaltzeko.

LAN

DE

RA

RR

ET

XE

A

Page 40: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

40 � 2015EKO EKAINAREN 7A

TERMOMETROA - ALTERNATIBEN HERRIXKA DONOSTIAN

EKAINAREN 5EAN abiatuko daBaionatik pelotoia, AlternatibaTour, baina hilabete lehenagoIngalaterrako Todmordenherrian burutu du prologozkoetapa: maiatzaren 3an, “Alterna-tiba Todmorden”, non etamundu osora Transition Towneredua zabaldu duen hartan.2013an Iparraldeko Bizi! Mugi-menduak Baionan antolaturik,klimaren krisia gainditzekoborroken ikurretako bat bihurtuda Alternatiba Europan.

Azken prestaketetan ari dira,dagoenekoz dozena erdi bat bil-kura zabal antolatuta FrantziakoEstatuko 50 hiritatik iritsitakoordezkariekin. Ekainaren 5, 6eta 7an Euskal Herriko lurretanibiliko dira itzuliko txirrindula-riak, ardatz dauzkatela Baionaneta Donostian egingo direnAlternatiba herrixkak. Eta hor-tik irailaren 26an Parisko helmugara iritsi artean, jiraeta bira 5.000 kilometrotan zehar, herritarrak bero-tzen udazkenean hiriburu hartan klimaren krisiareninguruan burutu beharreko COP21 gailurrean mun-duko agintariei presio egin diezaieten.

Lehendik lanean ari ziren talde ekologisten alda-menean estilo ezberdina eta lanerako indar berriaekarri ditu Bizi! gazteak, Manu Robles Arangiz Fun-dazioaren babesarekin. Baionan duen talde nagusia-ren aldamenean lekuko txikiagoak sortu ditu, tarteanLarrun, Barnealde eta Zuberoakoa. Azken udal hau-teskundeetan eztabaidatzeko “Lan Tresna Kutxa”interesgarria zabaldu ostean, hautetsien hiru laurde-nek trantsiziorako oinarrizko neurriak onartzea lortuzuen.

Frantziako Estatu mailan, Baionako AlternatibenHerrixkak adina oihartzun emango zion Hexagono

osoko kamioilariak eco-taxe edo kutsaduragatikozerga pagatzearen kontrako matxinadan ari zireneanBizi!-k horrelako zerga baten beharra defenditu etakamioi bidezko garraioaren salaketa ausarta egin iza-nak.

2014an, Lapurdiko Zokoan egindakoaren parean,Alternatiba izenez (euskarazko “b” hizki eta guzti)35 gehiago antolatu ziren Frantziako Estatu osoanbarrena, urrutienekoa antipodetako Tahitin. Orainizen bera eramango du Parisko klimaren gailurreanbildu agintariei ausardia eta irmotasuna eskatukodien Europako mobilizazio handietako batek. Tran-tsizio klimatikoaren aurtengo irudi nabarmenetako-ak izango dira hiru eta lau txirrindulariz osatutakotamden erraldoiak.

Pello Zubiria Kamino

proiektuak bilduko ditu soilik. Halaere, aurrerapen bat besterik ez daizango, urriaren 24an AlternatibenHerri nazionala egingo baita Bil-bon, 2013an Baionan egin zenarenparekoa. “Donostian Saretuz-ekjada egina zuen bidea, eta bazegoenlanerako prest zegoen jendea ere.Horregatik erabaki genuen Bilbo-koaren aurretik bertan beste bategitea”. Hala dio Euskal HerrikoEskubide Sozialen Kartaren susta-tzaileetako bat den Unai Oñede-

rrak. Makina bat eragile eta sindika-tu sozialen arteko elkarlanarekin

eta proiektu parte-hartzeaile batiesker euskal gizartearen alternatibaizan nahi duen Programa Sozialaosatu dute. Haiek ari dira BilbokoAlternatiben Herria antolatzekolanetan, “eskubideak aldarrikatzea-ri, alternatibak sortzea gehitu beharbaitzaio”. Oñederraren arabera:“Beti gabiltza marginal izatetikegiazko alternatiba bihurtzeko aha-leginean. Donostiako eta Bilbokotopaguneek horretarako paradaemango digute”. n

Alternatibarenkontzeptuari zentzuzabalenean heldu diote,merkatuaren aldean,pertsonak erdiguneanjartzen dituztenproiektu guztiak bilduz

Baionatik Parisera, 5.000 kilometroko Alternatiba Tourra

Bizi! mugimenduko kideak Alternatiba Tourraren sinbolo bilakatu den tamdenean.Parisko klimaren gailurrari begira mobilizazio handia antolatu dute.

BIZ

I!

Page 41: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen
Page 42: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

42 � 2015EKO EKAINAREN 7A

TERMOMETROA

“GURE AURREKOEK honaino ekarrizuten gurdia. Orain, gure txandada”, esanda bukatu zuen MaloresEtxeberria Hernaniko Udalekoeuskara teknikariak. Zilegi dabukaerarekin hasiera ematea,honaino iritsi baita euskararen gur-dia, eta ez alferrik. Euskararentransmisioa hezkuntzan txertatze-ko ahalegin handia egin bada ere,

hizlari guztiak bat zetozen hizkun-tzaren transmisioan etxeak etafamiliak berebiziko garrantziadutela esatean.

Pello Jauregi EHUko HezkuntzaZientzietan doktoreak, Etxeko etakaleko hizkuntza erabileraren artekoloturak: Lasarte-Oriako ikerketa batponentzian, 2012an egindako iker-keta bateko datuak mahai gaineratu

zituen; besteak beste, honako emai-tzak: guraso biak euskaradunakdituzten seme-alaben hamarretikbederatzik euskara maila oso onadute; gurasoetako bat erdaldunadutenean berriz, hamarretik sei diraeuskara maila ona dutenak; eta bigurasoak erdaldunak direneanhamarretik bi baino ez dira mintza-tzen ongi euskaraz.

Eibarko …eta kitto! euskara elkarteak antolatutako Euskararen transmisioa mintegia egindute maiatzaren 25ean. Gurasoek euskara zenbat eta gehiago erabili, seme-alabek orduan etaeuskara maila hobea dute. Haur-gazteek zenbat eta gehiago menperatu hizkuntza, orduan eta

beldur gutxiago erabiltzeko. Gurasoak euskaraz aritu ala ez aritu; emaitza ez da bera.

EUSKARAREN TRANSMISIOA

...eta kitto! euskara elkarteak bosgarren urtez antolatu ditu hizkuntzari lotutako jardunaldiak. Argazkian, aurtengo edizioanparte hartu dutenak.

| MALEN ALDALUR AZPILLAGA |

Gurasoek nola seme-alabek hala

...E

TA

KIT

TO

! EU

SKA

RA

ELK

AR

TE

A

Page 43: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

2015EKO EKAINAREN 7A 43�

EUSKARAREN TRANSMISIOA - TERMOMETROA

Batzuetan, gurasoak euskaldunakizanagatik, elkarrekin gaztelaniazhitz egiteko joera dute, eta horrekalbo kalteak sortzen ditu hizkuntzatransmisioan. Horrelako adibideakaztertu dituen ikerketa baten berrieman zuen Etxeberriak Familiabidezko transmisioa: guraso euskaldunendiskurtsoa hitzaldian. Gurasoekinguruneari garrantzi handiegiaematen diotela uste du: “Etxeanerdaraz egin arren kanpoan euska-raz egiten badute nahikoa dela iru-ditzen zaie, bereziki eremu oso eus-kaldunetan”.

Badago alderik ezagutzetik era-biltzera. Jauregik aurkeztutako iker-ketan argi ikusten da hizkuntz gaita-suna estuki lotuta dagoelaerabilerarekin: zenbat eta hobetojakin, orduan eta gehiago erabili.Izan ere, hizkuntza ondo menpera-tzen ez dutenek hanka sartzeko bel-durragatik maiz gaztelaniaz hitz egi-teko joera dute. Bertsolaritzarekinparalelismoa egin zuen Miren Arte-txe bertsolari eta Euskal Filologianlizentziatuak: “Bertsolaria ez dabat-batean kantatzeko gai izangogaizki egiteari beldurra galtzen dionarte”. Horretarako, Artetxerenustez, ezinbestekoa da bertso-esko-letan sortzen den enpatia giroa.Hari horri tiraka, Etxeberriak ustedu garrantzitsua dela hizkuntzamenperatzen ez dutenen ahaleginabaloratzea eta inguru atseginak sor-tzea haien hizkuntz erabilera handi-tzeko. Era berean, transmisioarengakoa euskaraz dakiten gurasoekelkarrekin euskaraz egiteko hizkun-tza balio modernoekin lotzea delairitzi dio: gaurkotasunarekin etapraktikotasunarekin.

Eibarren eta Gasteizen guraso-haurrentzat egitasmoakGurasoak euskaraz mintzatzeakhizkuntzaren transmisioan duenpisuaz ohartuta, hainbat herritanzenbait ekimen jarri da abian. Esa-

terako, Eibarko …eta kitto! euskaraelkartearen Gurasoak berbetan egitas-moa eta Gasteizko Geu euskaraelkartearen Igandeak jai. Familia giro-an euskaraz ekimena.

Gurasoak berbetan egitasmoarenfuntsa, guraso eta seme-alabak elka-rrekin euskaraz hitz egitea da.Horretarako, euskara praktikatunahi duten gurasoekin talde txikiakosatu dituzte, gune lasai eta infor-malean euskaraz hitz egin ahal iza-teko.

Maider Aranberri …eta kitto!euskara elkarteko teknikariak dio,askotan, gurasoek umeari euskarazhitz egiten badiote ere, elkarrekingaztelaniaz egiteko joera dutela.Horri buelta eman nahian sortuzuten Gurasoak berbetan ekimena2010-2011 ikasturtean.

Gaur egun, Eibarko Haur Hez-kuntza eta Lehen Hezkuntzakoeskola guztiekin dute harremana,nahiz eta partaide kopurua apenashanditu den azken urteetan: “Zail-tasunak ditugu guraso gehiagoren-gana heltzeko”.

Gasteizko Geu euskara elkarteakere antzeko helburuekin sortu duIgandeak jai. Familia giroan euskarazekimena. Hileko azken igande arra-tsaldean elkartzen dira eta haurikuskizun bat eta jolasak egitendituzte euskaraz. Helburua, fami-liak elkarrekin eta beste familia

batzuekin euskaraz harremantzeada. Egitasmo honen bitartez hain-bat helburu lortu nahi dituzte, hots,euskararen familia transmisioa lan-tzea, familia euskaldunen artekoloturak trinkotzea eta familian eus-karaz gozatzea.

Eusleak hizkuntza eustenGurasoak ez dira euskararen trans-misiorako gako bakarrak. Jauregikuste du ezinbestekoa dela familianaturaletan, hau da, eremu kolekti-boetan euskararen erabilera susta-tzea. Horretarako, Eusle metodolo-gia proposatzen du. Momentuz,lantegietan bakarrik jarri da prakti-kan, baina beste eremu batzuetaraere zabal daiteke. Eusle metodologiaaplikatzeko baldintza kide guztiekeuskaraz ulertzea da. Baldintza horibeteta, lantegiko kideek adostasunkolektibo baten bidez –erdia bainogehiago ados– zilegitasuna emanbehar diote euskara hutsezko jardu-nari. Ondoren, taldeak eusle batedo bi –kopuru txiki bat, taldearendimentsioaren arabera– aukeratukodu. Euslearen lana izango da uneo-ro eta denekin euskara hutsez ari-tzea adostutako denbora tartean.Eusleak taldeak aukeratutakoakdirenez, beldurrik gabe eta zilegita-sunez egin dezakete beti euskaraz.

Eusle hizkuntza gatazkari aurreegiteko metodologia dela uste duJauregik. Adibidez, euskaraz ulertuarren gaztelania hutsez ari den hiz-tun batekin hitz egitean, normalean,elebidunak komunikazioa modunaturalean gauzatzeko gaztelaniarajoko du. Metodologia honekinaldiz, eusleak nahitaez euskarazegin beharko du, taldeak konpromi-so hori atxiki diolako, eta horrela,zenbait egoeratan erdal hiztuna ereeuskaraz egitera bultzatuko du.

Eusle metodologia bestelakotalde uniformeetan ere aplika daite-ke, lagun taldeetan edo familietanesaterako. n

“Umeek etxean erdarazegin arren kanpoaneuskaraz egiten badutenahikoa dela iruditzenzaie gurasoei, berezikieremu osoeuskaldunetan”

Malores Etxeberria, euskara teknikaria

Babeslea: Hernaniko Udala

Page 44: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

44 � 2015EKO EKAINAREN 7A

TERMOMETROA

EZKERREKO INDEPENDENTISTENeremuan azken lau urteetan gertae-ra garrantzitsuak jazo dira: 50 urte-ren ostean borroka armatuarenamaiera; ezker abertzalearen legali-zazioa; EA, Alternatiba eta Arala-rrekin koalizioa; zerrenda “kutsa-tuen” arau antidemokratikoenarabera jokatu beharra; sekula izanduen botere instituzionalik handie-na kudeatzea; epaiketa politikoengurpilak ez du etenik izan... Edo-zein indar politiko sakon baldintza-tzeko moduko egoera, eta ziurrenikeragin zuzena izan du bere analisieta jardun politikoan.

Alderdi politiko tradizionalenmugak inoiz baino ageriago geratudira azken urteotan mundu zaba-lean. Alderdien menpeko “jokodemokratikoa” delakoak demokra-tikotik gutxi eta jokotik asko dueladioen ustea bere egin du herritarrenmultzo zabal batek. Gurean aldiz,hemengo politikaren ezaugarriekbaldintzatuta apika, ezker abertza-leak ez du orokorrean “ez gaituzteordezkatzen” ziotenekin konekta-tzea lortu. Politika egiteko bestelakomoldeen beharraren aurrean, ezkerabertzaleak inoiz baino alderdiagojokatu duela sentitu du askok. Nor-maltasun eta kudeatzaile onarenirudia eman nahian, gainerakoalderdi politikoen eskema bereankokatu du bere burua EH Bilduk.Erabaki horrek sakoneko ondorio-ak izan ditu: politikoki zuzenarenmugak gainditu nahi ez izatea,

proiektuen arteko konfrontazioasaihestea, erabilitako terminologianeta komunikazio estrategian gaine-rako alderdien eredutik ez alden-tzea, borroka-moldeen esparruanekarpen berririk ez egitea... AsierBlas politologoak Hamaika Telebis-tan esan zuenez, “ezkerreko profilabigarren maila batean utzi du, bereburua EAJ progretzat aurkeztuz,bere identitatea diluitu du EH Bil-duk. Merkealdi ideologikoan sartuda”. Izaera independentistan ere,erabakitzeko eskubideari emandiote zentralitatea. Independentis-moak esparru berriak irabaztekoezinbesteko duen pedagogia ideolo-gikoan behar beste ez sakontzealeporatu dio batek baino gehiagokkoalizioari.

Diluitze horretan EH Bildukordezkatu du ezkerreko profilnabarmena duten Sorturen etaAlternatibaren oinarri sozialenmezu propioa. Koalizioaren mezupolitiko lauak ez ditu herrigintzanaktiboenak diren asko asetzen.Herri mugimenduko militante asko-

ri alderdi politikoekiko laxokeria,eta ilusio falta nabari zaie.

Ezker abertzalearen mezuan etaoinarri sozialean historikoki ohi-koak izan dira herritar antolatuenaldeko apustua, ordezkaritza siste-ma politikoarekiko eta alderdi tra-dizionalekiko kritika zorrotza, etainposaketen aurrean jarrera deso-bedientea hobestea. Egun mundu-ko zonalde askotan sortu direnmugimendu herrikoi berrietannagusitu diren ideiak dira. Feno-meno sozial berri horiei buruzkoirakurketa zorrotzago batek ahal-bidetu dezake gizartearen sektoreaskok politika zaharrarekiko duenaldentze sentimendua EH Bildukbideratzea, kapitalismoaren aurka-ko alternatiba independentista argibati lotuz. Politika berriaren etazaharraren arteko talka, ezkerrekomezu argi batez elikatuta, kontuanhartzeko aldagaia da. Langile kla-seko beste jende multzo batzuekin–urte luzez ezkerreko indepen-dentistekin batera aritu gabeak–konplizitateak sortzeko aukeradago. Euskaldun/espainiar diko-tomia antzua gainditzeko, identita-te her rikoia sustatzeko eta"behean" daudenen arteko harre-man berriak sortzeko aukera pare-gabea pasatzen ez uztea du erron-ka ezker aber tzaleak. Sor tukopresidente Hasier Arraizek Berrianesandakoaren ildotik, “poliedrikoaizan behar du EH Bilduk”. Zonal-dean zonaldeko analisia eta propo-

300.000 lagunen babesa jasota ere, EH Bilduren mugak agerian utzi dituzte hauteskundeek.Azkarregi joan izana al da beherakadaren arrazoi nagusia? Vocentoren erasoaldia, akaso?

Momentuko egoerari dagokio kezka ala estrukturala da? Herri mugimenduaren ikuspegitikgaiari buruzko analisia ondorengo bi orrietan.

HERRI MUGIMENDUAK ETA HAUTESKUNDEAK

Gizartera egokitu alabehetik gora eraldatu?

| AXIER LOPEZ / LANDER ARBELAITZ |

Politika egitekobestelako moldeenbeharraren aurrean,ezker abertzaleak inoizbaino alderdiago jokatuduela sentitu du askok

Page 45: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

2015EKO EKAINAREN 7A 45�

HERRI MUGIMENDUAK ETA HAUTESKUNDEAK - TERMOMETROA

samenak sortu eta garatu litezke,Tuteran hautagaitza herritar batenalde egin izanak erakusten duenbezala. Antolakuntza eredua berri-kustea izan daiteke lehen pausoe-tako bat.

Sistema politiko eta ekonomiko-arekiko asperdura orokorra senti-tzen duen jende multzo hori Pode-mosek bereganatu du, EAEnnagusiki. Herritar horiek ez duteikusi ezker abertzalean zein EHBildun ordezkaritza egokia.Horren adibide nagusia EuskalHerriaren herena biltzen duen Bil-boaldean daukagu. Euskal Herriosoan pobrezia eta prekarietateparametrorik okerrenak ditueneskualdean, euskal eskuinak –etaabstentzioak– irabazi du, EH Bildubozketan jaitsi egin da eta herrigehienetan bigarren indar gisaPodemos sartu da. EAJk ez diobere balio antzekoak dituzteneneremuan indarrak metatzeari ukoegin. Hauteskunde hauen emaitzekoso argi adierazi dute PPk etaPSOEk galdutako bozen zati handibat EAJk eskuratu duela, eta hala,aurretik kontrolatu gabeko botere-guneak eskuratu ditu Hego EuskalHerriko lau lurraldeetan.

Gipuzkoan, lehen aldiz hiriburuaeta aldundia kudeatu ditu ezkerabertzaleak. Edozein neurri, eraba-ki edo adierazpen garrantzitsurenaurrean oposizioaren, kontrol pri-batuko hedabideen eta enpresarihandienen erantzun bateratuakikusi ditugu lau urtez. Hondakinengaia izarra izan da. EH Bilduk berakegindako akatsez gain, garrantzi

berezia izan du Gipuzkoa kontser-badorea defendatzen duten indarfaktikoen erasoaldiak. Nekez eutsidiote herri gehienetan eta soilikherri mugimendu sendoa eratzealortu duten lekuetan atera da airosoEH Bildu hauteskundeetan. Tokiantokiko herritar antolatu eta kritiko-en kontzientziazio inurri lanik gabenekez eutsiko die edozein alderdikedo instituziok tamaina horretakoerantzunei.

Instituzioak eta eraldaketaNorberaren proiektu politikoakudeatzeko guneak ala herri bote-rea sortzeko tresnak dira erakun-deak? Politika ulertzeko bi jarreradaude aurrez aurre.

Sabai edo muga gisa ikus daitez-ke egungo gizartearen balore tradi-zionalak. Proiektu eraldatzailearenbalioak ez aldarrikatzeak edo ezku-tatzeak, ordea, ahulezia eta konfian-tza falta transmititzen du. Baloree-tan sakontzeak, proiektuarikoherentzia emateaz gain, subjektueraldatzailea osatzen duten pertso-nen aktibazioa dakar. Instituzioak,eta politika oro har, herritarrak akti-batzeko, antolatzeko eta behetikgorako ahalduntze prozesuak

azkartzeko tresna izan daitezke.Hau da, herritarrak aldaketarenlehen lerroan egotea gakoa da.

Azken hauteskundeetan bereordezkaritza instituzionala hiru-koiztu duen CUPeko kide AnnaSabaték ARGIAn azaldu zuen ikus-pegi hori: "Ordezkaritza instituzio-nalak herri mugimenduaren islaizan behar du, eta ez alderantziz.Antolatutako jendea ordezkatzendugu instituzioetan, ez beste inor.Suminduek gu ordezkatzen gaituz-te, eta ez alderantziz".

Alderdi politikoetan oinarrituta-ko ordezkaritza instituzionala poli-tika egiteko era zaharkitua da mun-duko jende askorentzat. Lau urteanbehin herritar guztiei dagozkienkontuak erabakitzeko eskumenapertsona gutxi batzuei ematea ez dasistema egokiena. Politikarien gai-neko kontrol ezaz gain, bozek ezdituztelako gizartearen gainerakobotere-guneak kontrolatzen, multi-nazionalak eta masa-komunikabi-deak kasu. Beraz, "aldaketa" hitza-ren sinonimo bilakatu denNafarroari begiratzean bestelakozorroztasun batez egitea komenida. Ezinbesteko pausua eman daNafarroan: kasta politikoa botere-gune batetik erauztea. Herritar kriti-koek sorturiko behetik gorakomugimenduen kontrolik gabeordea, urrun izango da egiazkoaldaketa, gizartearen baloreen eral-daketari dagokiona. Gipuzkoan etaGrezian ikusi denez, botere instuti-zionala lortzea ez da nahikoa alda-keta sakonak gauzatzeko.

Horrenbestez, funtsezko galderabati erantzun beharko dio EH Bil-duk: zer izan nahi du, Euskal Herri-ko herri mugimendu anitzen jakin-duria kolektiboaz aberastu etaelikatu nahi duen mugimendua alaohiko alderdien egitura trinkoenbatura?

Egiturak horizontaltzea egunatzeman daitekeen inplikazio etailusio faltari aurre egiteko moduaizan daiteke. Antolakuntza ereduariburuzko eztabaidari bide emateakkolektiboa indartzea ekar dezake.Boterea banatzea, belaunaldi alda-ketari bide ematea eta funtsezkoerabakiak militante eta oinarriekhartzea dira gako garrantzitsubatzuk. n

Kontuz nabarmendu egin da Nafarroan ustelkeriaren aurkako borrokan.

Instituzioak herritarrakaktibatzeko,antolatzeko eta behetikgorako ahalduntzeprozesuak azkartzekotresna izan daitezke

EK

INK

LIK

Page 46: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

46 � 2015EKO EKAINAREN 7A

TERMOMETROA - TXANPONAREN BESTE ALDEAK

GENERO IKUSPEGIA kontuan hartu-ta lan egiten duten enpresa eta era-kundeak, apurka, baina gero etagehiago dira. Nerea Uria hernania-rrak eta Ilazki Gainza donostiarrakosatzen duten Kalaka komunikazioagentziarentzat ordea balio batbaino gehiago da. “Betaurrekomoreak” dira euren lan-tresna ezin-bestekoa. Horixe baita, hain zuzen,eskaintzen dutena: komunikazioparekidea.

Gipuzkoako Beterriko udalekelkarlanean antolatutako Koopera-tzen programan ezagutu zutenelkar. Bertan, enpresa bat sortzekooinarrizko formakuntza eta ahol-kularitza jaso dute. “Proiektu banaeraman genuen bertara, eta bereha-la ikusi genuen biak bateragarriakzirela. Gainera, ez genuen bakarrikabiatu nahi. Elkar ezagutzea izanda Kooperatzen-ek eman digunonena”.

Proiektuarekin aurrera egitekoBeterriko Garapen Agentziarenbabesa ere izan dute, eta bertakoCo-working espazioan biltzen diragoizero. Bertan eman diote formalaster irabazi asmorik gabeko koo-peratiba izango den Kalaka komuni-

kazio agentziari. Ez dute, hala ere,agentzia bat gehiago izan nahi.Horretarako, genero ikuspegiaeuren lan guztietan txertatuz gizar-tean hausnarketa eragiteko ahalegi-na egiten dute. “Komunikazioazapalketa handiko sektorea da. Gukfrogatu nahi dugu gauzak bestelaegin daitezkeela. Hori da gure ekar-pena”.

Biak ala biak, komunikazioan edokazetaritzan aritutakoak dira, eta sek-torean egiteko asko dagoela diote.“Badirudi, gaztelaniaz adibidez,los/las jartzearekin nahikoa dela,baina hori baino askoz sakonagoa da.Genero ikuspegiak jarreretan etaedukietan ere izan behar du eragina”.Zentzu horretan, Kalakan hizkuntzaeta jarrera inklusiboak erabiltzendituzte haien estrategiako eduki etazerbitzu guztietan, eta baita lantzendituzten harremanetan ere.

Gabeziak osatzeko emakume sareaKalakak eskaintzen dituen zerbi-tzuei dagokienez, komunikazioa daoro har euren lan-esparrua: estra-

tegiak diseinatu, garatu eta euska-rrietara egokitzeko gaitasuna dute.Bien artean oinarrizko zerbitzuakeskaintzeko gai diren arren, lanespezializatuagoak egin ditzaketenemakumeen sarea ari dira osatzen:“Sor tzen ari gara euren kabuzlanean dabiltzan emakumeek osa-tutako talde bat, genero ikuspegianola txertatu ulertzen dutenena.Haien laguntzarekin iritsiko garabezeroek behar duten edozertara.Oraingoz, oso ongi hartu gaituz-te”.

Landu nahi duten beste alor bataholkularitzarena da: erakunde edotaldeei genero ikuspegia komunika-zioan txertatzen laguntzea. Ildoberetik, formakuntza ikastaroakemateko prest daude. Izan ere,gizarte mugimenduetan dabiltzaUria zein Gainza, eta egitura batsortu nahi dute jendarteari bueltanekarpen bat egingo diona. “Haugure bizibidea izatea nahi dugu, ase-beteko gaituen proiektua, eta ezaberasteko bide bat. Horretarakoonena, harreman horizontaletanoinarritzea da”. n

Komunikazioa betaurreko moreekin

Kalaka

Izaera juridikoa:

Kideak: Alorra: Egoitza:

Kalakak komunikazio parekidea eskaintzen du, hizkuntza eta jarrera inklusiboakerabiltzen dituzte haien estrategiako eduki eta zerbitzu guztietan.

| LANDER ARRETXEA BEREZIARTUA |

LAN

DE

RA

RR

ET

XE

A

Page 47: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

2015EKO MAIATZAREN 30EAN hilzen Kanbon 89 urte zituela. Apaiza,kazetaria eta idazlea izan zen.

1969. urtean Herria astekarikozuzendari izendatu zuten eta 33urtez aritu zen kargu horretan.Astekaria baino lehenagoko garaie-tan Sokorri goitizenarekin sinatzenzuen Gazte aldizkarian. EuskalLiturgian eta eliz testuetan itzulpe-nak egiten aritu zen. Belokekomonasterioan elkartu zen taldekokidea izan zen eta liturgia latinetik

euskarara itzultzeko lanetan arituzen.

1967an euskaltzain urgazle izen-datu zuten eta 1975ean euskaltzain.Aiherar euskal idazle batzuen goresme-nez izeneko sarrera hitzaldia eginzuen. 2006az geroztik euskaltzainemeritua zen. Euskaltzaindian herriliteratura landu zuen batik bat etaHerri Literatura batzordeko kideaizan zen.

Haurtzaroan bertso girorik biziez bazuen ere bertsozale sutsubihurtu zen Teodoro Hernandore-naren eskutik. Herria astekarianlanean hasi zenean Ipar EuskalHerriko bertsolari gazteei bertsoidatziak bidaltzeko bidea ireki zien.Epaimahaikide izan zen zenbaitalditan Euskal Herriko BertsolariTxapelketa Nagusian eta Nafarroa-ko Bertsolari Txapelketan. Bertsojarriak idazten zituen. BertsularienLagunak Elkarteko kide zen.

Hainbat bertsolariren lanak bilduzituen Larrek, hala nola, ErnestAlkatenak, Jean Pierre Mendiburu-renak, Joanes Arrosagarairenak etaXanpunenak.

1990ean Argia Saria jaso zuen,ordurako euskal kulturan egina zuenibilbideagatik.

2015EKO EKAINAREN 7A 47�

EUSKARA ALBISTEAK - TERMOMETROA| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

Emile Larre 1951n apaiztu zen. Idazlea eta kazetaria izan zen, etabertsolaritza sustatu zuen. Argazkia 1991koa da.

EGUN HAUETAN alderdi guztiekaztertu dituzte hauteskundeetakoemaitzak. Ekonomiaren ikuspun-tutik ere azterketa egin beharradago.

Lehenengo ondorioa: eurenburua ezkerrekotzat duten EuskalHerriko indarrek 750.000 botolortu dituzte, eskuinekoak izandaitezkeen 600.000 botoenaldean. Agian egongo dira ezke-rrekoak diren pertsona ugari abs-tentzio aktiboa egiten, euren erre-ferentzia politiko ohikoak zigortunahi izateagatik edo aurkeztu deninorekin ados ez daudelako.

Bigarren ondorioa: Horrekguztiak kapitalismoaren kontraegiteko potentzial apartekoa osa-tzen du eta modu egokian kudeatubeharko litzateke, ezkertiarrenartean dauden ezberdintasun ideo-logikoak kontuan edukita. Poten-tzial hori beharrezkoa baita –era-gile sozial, sindikal eta herrikoiekinbatera– kapitalismoaren kontrakoofentsiba hasi eta jendartearenzerbitzura egongo diren politikaekonomiko eta sozialak sortzeko.Herritarrak erreskatatuko dituenofentsiba bat behar da, deseginikdagoen ongizate estatua berregin-go duena, langabezia ezabatukoduena, baita prekarietatea eta

pobrezia ere. Berdintasunaren etasoldatak hobetzearen alde borro-katu behar da, pentsio duinenalde; eta etorkinen eskubideakerrespetatu behar dira, jendarteanbizikidetza eraikitzeko. Paradisufiskalak ezabatu eta iruzurgileakzigortu behar dira, eta gehiendutenek –multinazionalak, bankuhandiak, aberatsak...– gehiagoordaintzeko fiskalitatea ezarri.

Hirugarren ondorioa: Jendartejustuago, orekatuago eta solida-rioagoa eraiki nahi badugu, eurenburua ezkerrekotzat eta antikapi-talistatzak dutenek –hauteskundeprogrametan halaxe diote behin-tzat– horixe lehenetsi beharkolukete erabaki politikoak hartzekoorduan, beste arlo batzuetan dau-den ezberdintasunak errespeta-tuz. Bistan da ezkerreko indarrenartean ideia ezberdinak daudela,antikapitalismoaren ingurukoikuskeratik hasita. Baina oinarrianados jarri eta kapitalismoari hor-tzak erakustea litzateke gure alda-keta politikoaren hasiera. Espe-rantza apur bat ekarriko liekegazte langabetu, prekario, etorkineta bazterketa soziala jasatendutenei.

Juan Mari Arregi

Kapitalismoari hortzak erakutsi

EKONOMIAREN TALAIAN

Emile Larre euskal kulturaren sustatzailea hil da

A. BAYO

Page 48: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

�48 � 2015EKO EKAINAREN 7A

TERMOMETROA - NET HURBIL

Tjerk Van der Meulenek egin eta Ara egun-kariak plazaratutako argazkian, Castor hobia,Castello probintziako Vinaros, Benicarlo etaPeñiscola aurrean. Ustez hartu zitzakeen1.300 milioi metro kubikoen hamarrena eresartzera iritsi gabe hasi zen lurrikarak eragi-ten kostako herrietan. Kataluniako Globaliza-zioaren garaiko Zorraren Behatokiak (ODG)eta Kontsumitzaileen Erakundeak (OCU) kal-kulatu dute 2044a arte herritarrek 4.700milioi euro pagatu beharko dituztela aginta-riek eta energia korporazioek eskuz eskuantolatu eta porrota jotako inbertsio baten-gatik. “Une larri honetan, langabezia gorakaeta laguntza sozialak beheraka ari direnean,energia txirotasunak familien %17 harrapa-tzen dituenean, herritarrek ikusiko dituzteberen fakturak are gehiago garestitzen. Cas-torrengatiko kalte-ordainak gehitzen bazaiz-kio gasaren fakturari, zein egoeratan utzibehar dituzte horietako familia asko?”.

EUROPAKO ARARTEKOAK ikertubehar du zer gertatu den Tarragonaeta Castellóko uretan, Ebro ibaiarendeltaren parean, Castor gas hobiare-kin Espainiako Estatuak beregana-tu duen zor erraldoiarekin.

Berdeen taldeko Ernest Urtasuneuroparlamentariak defenditurik,Europako Legebiltzarrak maiatza-ren 3an gehiengoz onartutako era-bakiak dio: “Eskatzen diegu Euro-pako Batzordeari eta EuropakoInbertsioetarako Bankuari neu-rriak hartu ditzatela Espainiakoherritarrek pagatu behar izan ezditzaten 1.300 milioiko kalte ordai-nak, defizit publikoa handituta edoenergiaren prezioak garestituz,penagarri ebaluatutako proiektubatengatik”.

Real Madrideko presidente iza-teak munduan ospetsu bilakatuduen Florentino Perez eta bereACS eraikuntza eta energiako kor-porazioa dira iruzur handi honenprotagonista nagusiak. Legez ondoapaindutakoa, bai, baina gertutikerreparatuz gero iruzurra.

%66,6an ACSrena den EscalUGS konpainiari 2014ko urriaren3an 1.350 milioi euroko kalte-ordai-nak aitortu zizkion Madrilgo gober-nuak, ministro zelarik Jose ManuelSoria. Hilabete eta hamar egunberanduago, Escal UGSk kobratuzituen sosak eta... aio, Pelaio!.

Asko dira 1.350 milioi euro–antzinako 225.000 milioi pezetainguru– ezertarako balio ez duenobra baten kalte-ordaintzat. Bainaherritarren zergekin 2044a arte luza-tuko den ordain epean, interesakkontatuz, 4.700 milioi bihurtukodira, gaiaren inguruan adituen kalku-luetan. Dirutza itzel hau zergekin etaenergiaren fakturetako propinarekinpagatuko dute herritarrek.

Orain Castor izenez deitua urteluzez Amposta deitzen zen, bertatikpetrolioa ateratzen zuten garaietan,Ebro ibaiaren delta aurrean. Espai-niaren erregai kontsumoa berma-tzeko primerako azpiegitura izate-koa zen. Itsas hondoaren azpian,1.800 metroko sakoneran, bertatikhustutako petrolioak utzi lekuan1.300 milioi metro kubiko gas meta-tu ahal izango zen, urrutietatik eka-rririk, gero hemendik Mediterrane-oko kostaldean banatzeko.

Hasi ere hasi ziren gasa injekta-tzen zorupean, harik eta inguruetanlurrikarak gertatu artean. Hasierankatastrofisten beldurrak omen zire-nak, azkenerako zientzialariekberretsi zituzten: Castor hobia gasezbete ahala ugaritzen ziren lurrika-rak. Ehunka lurrikara –700– egungutxitan, batzuk Richter eskalan 4,7gradukoak, sismologoen esanetanhorrelako fenomenorik kasik eza-gutzen ez den lurretan.

Hiru erreaktore nuklear daudeCastorren inguruko 100 kilometroenbarruan. Gehi Tarragonako petro-kimika usina handiak. Ahaztu gabeturistaz mukuru betetako hondar-tza eta hiriak. Azkenerako, bertanbehera geratu zen Castor operazioa.

Dardarak amaiturik aferaz ahaz-tu ziren herritar gehienak. Ez ordeaEscal UGS eta Florentinoren ACS.Europak estrategikotzat jotakoinbertsio batean sartzeko bermehandiak eskatu zituztenez, horiekexekutatu dituzte: negozioa ondobaldin badoa etekinak, eta negozioaedozer dela ere eten egin behar bal-din bada, kalte-ordainak. 1.350milioi. Dardarka jartzeko modukozor publiko berri bat bereganatudute herritarrek.

‘Project bonds”: zorpetze berria Castorrek ezkutatzen duen eskanda-lua salatu du Counter Balance -Challenging Public InvestmentBanks (Kontrapisua, inbertsiobanku publikoei hortzak erakutsi)koalizioa. Zor publikoaren mekani-ka aztertzen duen taldearen kideenartean dago Kataluniako Globaliza-zioaren garaiko Zorraren Behatokia(ODG katalanezko sigletan).

Counter Balancek erakutsi duCastorrena dela finantzen krisigaraian inbertsioak egiteko EuroparBatasunak asmatu duen ildo berria-

Futbolariekin akaso bai baina Castor gas biltegiarekinnegozio txarra egin duenik ezingo dio inork aurpegiratuFlorentino Perezi. Espainia gasez hornitzeko azpiegitura

bikaina izan behar zuena antolatu, Estatua sartu inbertsioaneta alferrikako gastua dela ikusitakoan kalte-ordain galantak

kobratu. Zor publiko handiak lapurretaz egiten dira.

Castor zor ustela:gaur 1.350 milioi,2044ra arte 4.730

| PELLO ZUBIRIA KAMINO |

Page 49: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

2015EKO EKAINAREN 7A 49�

- TERMOMETROA

ren lehen adibide eta lehen porrota.Lehentasunezko inbertsio estrategi-koetarako bankuetatik nekez lor-tzen denez dirua, proiektuak bonujaulkipenez finantzatzen dira, zorpublikoa jaulkiz. “Kiebran sartuzgero, aginte publikoei dagokieinbertsiogile pribatuek hartutakoarriskuak amortizatzea. Adibideespainiarrak [Castor] atzean gorde-tzen du finantza europarren meka-nismo eskandaluzko bat”.

Lisboako 2007ko Itunak dio“energiazko horniduraren segurta-suna” dela Europar Batasunakenergiaren alorrean dauzkan helbu-ruetan bigarrena. Europa atzerrikoinportazioen oso menpe bizi da:kontsumitzen duen gasaren %60eta petrolioaren %80. Atzerritiko

horniduraren etenak arrisku handiadira Europarentzako. Horregatiklehenetsi du erregai fosilak metatze-ko hobi eta biltegiak antolatzea.

Castor izan da Europar Batasu-nak project bonds sistemarekin sor-tzen lehena. Europak berriro haz-kunde sendo batera itzuli nahi duautopistak, trenbideak, energi sareeta gas hodiak, sare digitalak etaabar eraikiz, baina aldi berean admi-nistrazio publikoen aurrekontuetanausteritateari heltzen jarraitzea era-baki duenez, azpiegitura handiakfinantzatzeko inbertsiogile priba-tuetara jotzen du (pentsio funtsak,inbertsio funtsak, aseguruak...) obli-gazioak jaulkiz. Hots, uko eginezestatuen diru sarrera berriak sor-tzeari –zergak barkatuz aberatsei

eta korporazioei– epe luzerako zorpubliko handiagoetan murgilduz.

Horri gehitu behar zaio proiek-tuen bideragarritasuna bermatubehar duten adituen utzikeria batzue-tan eta ustelkeria beste askotan. Poli-tikatik enpresarako eta alderantzizkobidean revolving doors ate birakarietanespezialista direnen esku dago sarriproiektuon ebaluazioa.

Castorrez ari garela, hedabidehandiek proiektua jendeari salduostean, hobiak lurrikarak ekar zitza-keela ziotenei iseka eginda, promo-toreak saiatu ziren Banco Santandersartzen operazioan. Honek ukoegin zion, oharturik inbertsioapagatzeko etekinik ez zutela izango.Orduan promotore pribatu etapublikoek Europako Inbertsioeta-rako Banku publikora jo zuten.Honen 500 milioi euroko mailegua-ren bermea lorturik, 2013ko uztai-lean jaulki zituzten inbertsiogileenmerkatura bono edo obligazioak,azkenerako 1.400 milioi saltzea lor-tuz, %60 pentsio funts, inbertsiogi-le eta aseguru korporazioei.

1.300 milioi metro kubiko gasmetatu behar zituen hobi erraldoianlehen 100 metro kubikoak sartuorduko hasi ziren lurrikarak. Lanakgeldiarazi zituzten 2014ko urrian.Fitch eta Standard & Poor’s agen-tziek project bond famatuak junk bondizendatu zituzten, zabor, deusenbaliorik gabeko.

Espainiako Estatuko herritarrenseme-alabek Castorren gas hornidu-ra bermatuaren ordez zor erraldoiaedukiko dute. 2044a arte ordaintze-koa... alferrikako AHT, autopista,errauskailu, aireportu eta abarluzearekin batera. n

Page 50: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

50 � 2015EKO EKAINAREN 7A

IRUÑEKO aldaketaren espaloietanez dago besterik: plazan, eskolaatarian, kontsumo taldean, AldeZaharreko egunean… poza dario-la dabil Nafarroako gehiengo ins-tituzional berria. Uxue BarkosNafarroako Gobernuko lehenda-kari izango da, Joseba AsironIruñeko alkate eta Nafarroakoudal garrantzitsu gehienak aldake-taren esku geratu dira. Baikorre-nean ere, duela urtebete ez zegoenhalako eszenatoki oparorik irudikazezakeen herritarrik.

“Txiripaz”, aipatzen da Ciuda-danosi parlamentaria lortzekofalta izan zaizkion 250 botoei aipueginez. Eta ez da arrazoirik falta,baina berdin litzateke “txiripaz”errejimenaren aldekoek 300 botogehiago lortu izan balute eta 50botok garaipena eman izan balie.Kontua da parra zirela blokeak etapilotak alde batera egin duela.

Baina zorteaz gain, badira arra-kasta hobeto azaltzen duten hain-bat klabe ere. Seguruenik, horienartean garrantzitsuena Ahal Dugueta udaletako herri hautagaitzenada, hauek indar berri erabakiga-rriak ekarri dituztelako aldaketa-ren blokera. Beste batzuk ere badi-ra: eskuinaren banaketa,kanpainan aldaketaren ideia erabateratuan saltzea, Geroa Baikkanpainaren zati handia Barkosen-gan oinarritu izana, Geroa Baikasko hobetu eta EH Bilduk berea-ri eutsi izana, Ahal Duguk Ezkerra(EB-Batzarre) irentsi ez izana…

Hori guztia mahaiaren gaineanjarrita argi antzematen da “txiripa”gutxi dagoela hemen; areago,Nafarroan ematen ari den gizartealdaketa da egoera berriaren oina-rrian dagoena, aurreko hauteskun-deetan ere apurka islatzen joanizan dena.

Eta orain zer? Alaitasunarenbor-borretik zuhurtziara egin duherritarrak. Jakitun da aurrerabegira dagoen desafio gaitzaz, plu-raltasuna elkarrekin kudeatzekodagoen kultura eskasaz, NaBairendesadostasunen zirko mediatikoabegien bistan da oraindik... Etaporrotarekiko izua agertzen daorduan: “Eta lortzen ez bada?”.

Horrexegatik, Geroa Bai, EHBildu, Ahal Dugu eta Ezkerrarenerantzukizuna egundokoa da. Itze-la den bezala aldaketaren alde egi-ten duten mugimendu sozial etaherritarren erantzukizuna. Institu-zio, alderdi eta mugimendu sozia-len arteko komunikazio kanalzabal eta irekiak beharko diraesperimentuak iraun dezan, egon-go diren adostasun, desadostasuneta gatazkak behar bezala blindatueta bideratzeko.

Gaur egun inoiz baino gehiago,politikan ez da bakarrik zer, nolabaino. Horregatik, sortuko denegoera berria ezin da izan ohikoa,hau da, Gobernuak egin eta herri-tarrek edo mugimendu sozialektxalotu edo gaitzetsi. Ez da kontuaorain gobernantza esperimentuiraultzaile eta erabat berritzaileadeskubritzea, baina inpresioa dutherritarrak eta alderdiak kezkatua-go daudela programarekin, honilau urtez nola eustearekin baino.Eta gobernuak iraun eta aldaketa-

ren kultura finkatuko bada Nafa-rroan, beharko da berrikuntza dosibat aldaketaren eragile guztienarteko komunikazio eta jardunean.

UXUE BARKOSEN bilera errondaamaitu da eta, entzundakoarenondoren, orain hari dagokio esateagobernua nola eratuko den. PSNkgobernutik kanpo egon beharduela pentsatzea erabat logikoa da.Oso garbi dago bera giltzarri izandela UPNren aroaren biziraupe-nean eta, gainera, gobernu berrianegoteak berau modu desegokianbaldintzatzeko giltza ematea litza-teke. Ez da hori orain PSNri dago-kion tokia.

Egia da, alabaina, ona litzate-keela PSNren oinarri soziala neu-rri batean edo bestean aldaketanintegratzea, eta hori bakarrik egindaiteke PSNren bidez. Hor dagoerronka: integratu haren oinarria-ren ikuspegi soziala, baztertuPSNren aparatoaren zentralismoaeta boterekeria. Gobernuko sailikeraman gabe ere, haien ingurukoeduki, proiektu eta pertsonak izandaitezke aldaketaren parte. Horre-tan asmatzen bada asko egingo daNafarroako gizartea hobetoordezkatzeko eta Espainian dato-zen hauteskunde orokorretaneman daitekeen aldaketari begirajartzeko, batez ere bake prozesuaribegira.

Hori guztia oso garrantzitsuabada ere, funtsezkoena aldaketa-ren 26 eserlekuen arteko indarrenelkar ulertzea da, gobernua tekni-koki era batera ala bestera eratu.Haiek dira aldaketaren motore,bereziki Geroa Bai, EH Bildu etaAhal Dugu, eta hiru familia handihorien artean asmatzen ez badute,aldaketak porrot egingo du. Haingarbi, hain gordin. n

DA

NI

BLA

NC

OXabier Letona

TERMOMETROA - MALTZAGATIK

Funtsezkoenaaldaketaren 26eserlekuen artekoindarren elkar ulertzeada, gobernua teknikokiera batera ala besteraeratu

Aldaketaren motore: 4 indar eta 26 eserleku

Page 51: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen

ASTE HONETAKOzozketakArgiako harpidedunentzat

AZKEN IRABAZLEAK (2462. Argia)LAR ZALDIAK Jose Markaide Nafarrate (Gasteiz)

EUREKA! Kandido Eizagirre Soraluze (Donostia)Jesus Mari Olaizola Lazkano (Zarautz)

EKAINBERRI Aitzol Goikoetxea Goldarazena (Hondarribia)Xabier Zuzuarregi Salaberria (Zizur Nagusia)Ione Gorostarzu Etxebeste (Berastegi)

UKABILAK ETA LOREAK Landaberri Bhi Institutoa (Lasarte Oria)Jon Goti Mendiola (Usansolo)

OKATXU Mirari Arriola Irizar (Orio)

* Bisitaldietarako epea: Bi hilabete

PARTE HARTZEKOAstelehenetik ostiralera 08:00-15:30Tel: 943 37 15 45 • [email protected]/gunea

A fuego negro jatetxea2 pertsonentzako

otordu bat

Abuztuaren 31-ren kalea 31.beheaDonostia Gipuzkoa

www.afuegonegro.com

Donostiako Aquariuma

4 lagunentzako bina sarrera

Carlos Blasco de Imaz plaza, 1Donostia GIPUZKOA

www.aquariumss.com

Argixorgin Esti Vivanco + Josevisky

2 liburu opari

www.elkar.com

Erlea gure sendagile

liburua

www.argia.eus/denda

San Telmo museoa

3 lagunentzakobina sarrera

Zuloaga, 1 Donostia GIPUZKOA

www.museosantelmo.com1

3

5

2

4

Page 52: ARGIA...berezia izatea, barnean izan duelako, bularra eman diolako... ulertzen du Alonso-Arbiolek, baina badira haurraz erditu ez diren amak eta lotura afektiboa berdin mantentzen