ARABA EUSKARAZ 2013 · Garai hura ez zuen ezagutu Ai-tor Garate Aresketa ikastolako egungo...

16
ARABA EUSKARAZ 2013 06-07 Elkarrizketa Aitor Garate 08-09 Ibilbidea Egitarau kilikagarria 14-15 Erreportajea Carlos Larrinagari omenaldia berria Larunbata, 2013ko ekainaren15a Testuak: Iñaki Lasa Euskal mingainak kili-kili egiteko prest Amurrioko Aresketa ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoak Araba Euskaraz 2013ko elastikoa soinean dutela. GAIZKA OTAÑO

Transcript of ARABA EUSKARAZ 2013 · Garai hura ez zuen ezagutu Ai-tor Garate Aresketa ikastolako egungo...

Page 1: ARABA EUSKARAZ 2013 · Garai hura ez zuen ezagutu Ai-tor Garate Aresketa ikastolako egungo zuzendariak, baina ger- ... (Arrasa-te, Gipuzkoa, 1958). Pozik nabaritzen zaio, herritarrek

ARABA EUSKARAZ 201306-07 Elkarrizketa Aitor Garate 08-09 Ibilbidea Egitarau kilikagarria14-15 Erreportajea Carlos Larrinagari omenaldia

berriaLarunbata, 2013ko ekainaren15aTestuak: Iñaki Lasa

Euskal mingainak kili-kili egiteko prest

Amurrioko Aresketa ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoak Araba Euskaraz 2013ko elastikoa soinean dutela. GAIZKA OTAÑO

Page 2: ARABA EUSKARAZ 2013 · Garai hura ez zuen ezagutu Ai-tor Garate Aresketa ikastolako egungo zuzendariak, baina ger- ... (Arrasa-te, Gipuzkoa, 1958). Pozik nabaritzen zaio, herritarrek

Euskararen erabilera sustatzeko «presiosoziala» igotzearen beharra nabarmendudu Araba Euskaraz-eko koordinatzaileak.Haren aburuz,beharrezkoa da ulertzeaeuskara komunikatzeko hizkuntza dela .

Ia hamar urte daramatza AnjelOlaldek (Agurain, Araba, 1955)Araba Euskaraz jaia koordina-tzen. Eskarmentu handia du, au-rretik ere antolatu izan baitituAEK-ko festak eta Korrika. Eus-kaltzale guztiak deitu ditubiharko festara joan eta euskarazhitz egitera: «Arabarako oso ga-rrantzitsua da, herri hau benetaneuskaldun bihurtzeko urratsakegin ditzagun».G Ate joka dator Arabaz Euskaraz.

Zer moduz joan dira azken egunak?E Ohi den moduan, garaiotan xe-hetasun guztiak ixten saiatzenari gara. Jende dezente dago lane-an, eta, horri esker, nahiko lasaigaude. Beti geratzen dira azkenmomenturako gauza batzuk: egi-taraua osatu, aurkeztutakoa ego-kitu, zer arrisku egon daitekeenaurreikusi, aldaketak... Egural-diak ez du lagundu aurten, eta az-ken unerako utzi behar izan ditu-gu hainbat gauza. Uste dut kon-trolpean dagoela dena etajendeak ondo pasatzeko eta eus-karaz hitz egiteko aukera ederraizango duela.G 33.Araba Euskaraz dagoeneko.E Bai, laugarren aldiz ospatukoda Amurrion. Ilusioz beterik dau-de, poz-pozik ikastolan, lanerakoprest. Egia esanda, une batzuetannik neuk lasaiegi ikusi ditut;orain, arduratuta daude, gauzakamaitzen eta. Arazorik gabe doadena; hori dirudi, behintzat.G Bederatzi urte beteko dituzu

Araba Euskaraz-eko koordinatzailegisa.Zer aldatu da urte hauetan?E Gauzak aldatu dira urterik ur-tera. Hasieran, bestelako egoera

batean geunden, eta, orain, bestemaila batera heldu gara, nire us-tez. Pozgarria da hori sentitzea,jendearen inplikazioa, oraindikbadagoela ilusioa, eta lanerakoprestasuna. Euskararen aldeegin behar den honetan, eran-tzun egiten du jendeak, eta hori,behintzat, pozgarria da, aurreraegiteko gogoa pizten du.G Zein izan dira urte hauetako zail-

tasun nagusiak?E Urtero lantaldea aldatu beha-rra; buruhauste ugari sortzenditu horrek. Jendeari berriroerrepikatu behar diozu lelo bera.Aldaketak bere alderdi onak erebaditu, noski, baina, adibidez, ja-kintzat ematen dira hainbat gai,eta gero konturatzen zara jende-ak ez dituela ezagutzen gauza ho-riek, behin eta berriz errepikatubehar dizkiezula. Hori nekaga-rria izaten da, eta informazio horiguztia helaraztea beharrezkoada. Batzuetan, zalantzak sortzenditu, zein informazio eman beharduzun eta zein ez den beharrez-koa. Jendearen ilusioarekin etalanarekin konpondu egiten dahori guztia.G Zailtasunak aipatuta, zer eman

dizu Arabako ikastolen aldeko fes-tak?E Nabaritu dut jende asko dago-ela lanerako prest, euskararekinlotura duena, eta egon badagoelamugimendu hori guztia aurreraateratzeko gogoa eta kemena. Ilu-sio hori ezin da zapuztu. Jendeaknabaritu behar du denok gaudelaprest aurrera egiteko, eta nik ur-terik urtera nabaritzen dut. Ber-din dio toki batean edo bestean

antolatzen den Araba Euskaraz,beti dago lana egiteko prest dago-en jendea; hori txalogarria da.G Ezin uka arrakastatsua izaten

dela.E Bai, eta hori ona da Araba Eus-karaz egiten duen herriarentzat.Gainera, horrek balio behar du —eta, nire ustez, balio izaten du—

euskara berreskuratzen urratsakegiteko. Behar-beharrezkoa dagaur egun horretan denbora etaindarra erabiltzea; are gehiago,Araban.G Zenbat aldatu da euskarak Ara-

ban duen egoera?E Ezagutza aldetik, urrats na-barmenak egin ditugu, baina

oraindik ez dugu behar bestekoindarra erabileran. Presio sozialajaitsi egin da, eta, jendeak euska-ra badakien arren, hura erabiltze-ko pausoak eman gabe segitzendugu Arabako zenbait tokitan.Argi dago gaur egun euskarazhitz egin daitekeela, baina ahale-gin hori egin behar izaten da, ezda hizkuntza normalizatua. Ume-en eta nerabeen artean ezagutzaoso nabarmena da, baina guraso-en artean oraindik badaukaguegin beharra. Zenbait tokitan,nire iritziz, umeentzako hizkun-tza gisa utzi da, eta beharrezkoada hori aldatzea. Ulertu behardugu euskara komunikatzekohizkuntza dela; horri eman behardiogu garrantzia, presio sozialaigo behar dugu.G Presio soziala aipatu duzu. Gizar-

tea erlaxatu egin al da?E Urtero plazaratzen dugu mezuberritzaile eta ona. Aurten,Mihian kili-kili, euskara ibili lelo-arekin, euskaraz hitz egitean sor-tzen den poza adierazi nahi izandugu. Hori azaldu behar dugu,euskarak sortzen duen zirrara,gogoa eta kemena. Euskara era-biltzeak dakarren mundu berrihori ezagutu behar dugu, euska-rak horretarako aukera ematendigula sentitu.G Erabilera sakontzea da mezua.E Hori da plazaratu ditugun me-zuetako bat, bai: euskara erabilibehar dugu. Ikastolak gaur egunproiektu sendoa du. Hori bultza-tuta, berreskurapenean sakondu-ta, egingo dugu benetako urratsa.G Araba euskalduntzeko lan han-

dia egiten ari dira ikastolak.E Bai, hori da egin beharrekolana, eta horretan ari gara. Behar-beharrezkoa da hor jarraitzea.G Gero eta ikastetxe gehiagok

eman du D eredura aldatzeko pau-soa.E Euskaraz egiten ez den hez-kuntzak ez du zentzurik gauregun. Hori gero eta zabalduagodago, baina, esan bezala, orainerabilera da erronka.G Bere garaian galdutako klaseak

berreskuratu ditu Aresketa ikasto-lak, ikasleen gorakada tarteko. Lekufaltari irtenbidea bilatzeko erabilikodute aurtengo Araba Euskarazen bil-dutako dirua.Seinale ona da,ezta?E Lan ona egin izanaren ondo-rioa da. Jendeak izena eman du,eta gelak berreskuratu dira.G Zer etorkizun ikusten diozu eus-

karari Araban?E Oparoa. Lanean jarraituzgero, eta behar bezala lan eginezgero, etorkizuna geurea da. Ho-rretan jarraitu behar dugu lane-an, tinko eta atsedenik gabe.

Anjel Olalde«Beti dago lanerako prest dagoen jendea»

02 Araba Euskaraz Elkarrizketaberria • 2013ko ekainaren 15a, larunbata

BERRIA

Page 3: ARABA EUSKARAZ 2013 · Garai hura ez zuen ezagutu Ai-tor Garate Aresketa ikastolako egungo zuzendariak, baina ger- ... (Arrasa-te, Gipuzkoa, 1958). Pozik nabaritzen zaio, herritarrek

Publizitatea Araba Euskaraz 032013ko ekainaren 15a, larunbata •berria

KULTURA SAILAHizkuntza Politikarako SailburuordetzaDEPARTAMENTO DE CULTURAViceconsejería de Política Lingüística

Page 4: ARABA EUSKARAZ 2013 · Garai hura ez zuen ezagutu Ai-tor Garate Aresketa ikastolako egungo zuzendariak, baina ger- ... (Arrasa-te, Gipuzkoa, 1958). Pozik nabaritzen zaio, herritarrek

04 Araba EuskarazPublizitateaberria • 2013ko ekainaren 15a, larunbata

Page 5: ARABA EUSKARAZ 2013 · Garai hura ez zuen ezagutu Ai-tor Garate Aresketa ikastolako egungo zuzendariak, baina ger- ... (Arrasa-te, Gipuzkoa, 1958). Pozik nabaritzen zaio, herritarrek

Duela 36 urte sortu zuen Amurrioko guraso talde batekAresketa ikastola. Ordutik, ilusioaren indarrarekin aurre egin diete unean uneko zailtasunei, elkarlanean.

Ilusio handia, baina baliabi-de gutxi». Baldintza horieisegika eman zituen lehenpausoak Amurrioko Ares-keta ikastolak. Duela 36

urte izan zen, herriko guraso tal-de bat ikastola sortu beharraz ja-betu zenean. Eta hala hasi ziren,baliabiderik gabe, baina ilusiozblai. Eskolak non eman ez, etaAmurrioko Mendiko Lagunak el-karteak gela bat utzi zien. Horekin zioten proiektuari, etxe bate-ko gela batean. Jolastokirik gabe,eraikinaren aurrealdean jolastenziren ikasleak jolas orduan, erai-kuntza lanetan zegoen lursail ba-tean.

Garai hura ez zuen ezagutu Ai-tor Garate Aresketa ikastolakoegungo zuzendariak, baina ger-tutik bizi izan balu bezala hitz egi-ten du. Andereño bakarra zuenikastolak orduan, eta hogei ikas-le inguru. Gaur, 500 ikasletik goradaude matrikulatuta, eta irakas-leak ere nabarmen gehiago dira.Baina, funtsean, dena da berdin:«Ilusio handia, baina baliabidegutxi»; edo ez nahi adina.

Nahiko berria da Aresketaikastolaren egungo egoitza.Orain dela hogei bat urte eraikizuten, eta «luxutzat» du zuzenda-riak. Zein da, bada, arazoa? Oroez dela urre. Hasieratik iritsiziren arazoak. Garai hartan,Oinarrizko Heziketa Orokorrekohamahiru ikasgela zituen ikasto-lak, baina Eusko Jaurlaritzakzortzi ikasgelako eraikina altxa-tu zuen. Hura moldatu beharrazegoen, eta, hartara, lehen berre-gituratzeak ikastola inauguratuaurretik egin zituzten.

Egokitze horrekin, orduraarteko «egoera onenean» zegoenikastola. HH Haur Hezkuntzakoikasleek hilerri zaharreko barra-koietan ikasten zuten, eta 14 urtebitartekoek, egoitza berrian.Duela bederatzi urte arte. Ares-ketako kideek nekez ahaztukodute urte hartako elurtea. AsteSantuaren aurretik izandakoelur erauntsiak goitik beherabota zuen eraikinaren sabaia.

«Korrika eta presaka» eran-tzun zuten irakasleek eta guraso-ek, eta, Aste Santuko oporraldiabaliatuta, egoitza nagusia egoki-tu zuten, HHko ikasleei lekuaegiteko. Ordurako Aresketanlanean zen jada Garate: «Aretonagusia, ingeleseko gela etaantzerkirako gela hartu, eta baz-ter guztiak zatitu genituen, bestezerbitzu batzuk murriztuz Haur

Hezkuntzako haurrak egoitzahonetara ekartzeko». Hortikdator ikastolak orain duen beha-rra. «Teorian, LHrako eta DBH-rako prestatutako ikastetxe batda; beraz, 400 ikasle ingurukegon beharko lukete. Zer gerta-tzen da? 525 inguru izango gare-la». Argi dago, beraz, zein denikastolaren arazoa: leku falta.

Pilaketari iristeko erraztasunfalta gehitu behar zaio. Herria-ren kanpoaldean dago ikastola.Institutua eta udal haur eskolainguruan daude, baita Aresketak2 urteko haurrentzat dituengelak ere. Bidea nahiko estua da,eta, autoa aparkatzeko arazoezgain, iristea ere zaila da puntakoorduetan; batez ere eguraldi txa-rra egiten duenean. Lehen etaBigarren Hezkuntzako ikasleenkasuan, arazoa ez da hain larria,ikastola herri gunetik at egonarren ez baitago «hain urruti».

Haur Hezkuntzako haurrengurasoek, baina, autoz eramatendituzte seme-alabak normalean.Guztiak ordu berean doazenez,

«sekulako pilaketak» sortzen di-rela azaldu du Garatek. Ikastola-ko txikienak beste egoitza bateanegongo balira, arazo hori saihes-tuko zatekeen. Hilerri zaharrekobarrakoiak, adibidez, herriarenerdian zeuden, egun antzokia da-goen lekuan, eta horrek askoerrazten zuen dena.

Soluzioa, beraz, Haur Hezkun-tzako haurrak eraikin berri bate-ra mugitzea litzateke. BainaAresketak ez du nahikoa diru.Baliabide falta berriro. BiharkoAraba Euskaraz-en bildutakodirua horretara bideratzekoasmoa zuten, baina oraindik ezdute akordiorik lortu erakundepublikoekin. Ikastolak ezin zuenegonean egon adostasuna noiziritsiko zain, eta ordezko planaprestatu zuten. Eraikuntza berribat egiteko dirurik ez dagoenez,egungo egoitza eraberritukodute, beste behin ere.

Aresketak bi gela gehiago

izango ditu hurrengo ikasturte-an, eta, horretarako, «zerbaitapurtu beharra dago», zuzenda-riak garbi adierazi duenez. «Ziu-rrenik bi gelatan bihurtuko dugugimnasioa, eta jolastoki estalianjarriko dugu gimnasioa».2005eko Araba Euskaraz-en bil-dutako dirua jolastoki estali horieraikitzeko erabili zuten.

Behin-behineko irtenbidea dauda honetako eraberritzea.«Soberan geldi daitekeen diruagorde egingo dugu, erakundepublikoekin inoiz akordioa lor-tzekotan, han inbertitzeko». Ilu-sio handia, eta baliabide gutxi,bai; baina ilusio osoz kudeatuta-ko baliabideak.

Ilusioz sortutako ikastola

Aresketa ikastolaren egungo egoitza txiki geratu da. KIXKUR

Historia Araba Euskaraz 052013ko ekainaren 15a, larunbata •berria

2005eko ArabaEuskaraz-en bildutakodirua jolastoki estali bateraikitzeko erabili zuten

HHko haurrak eraikinberri batera mugitzealitzateke soluzioa,baina ez dago dirurik

Page 6: ARABA EUSKARAZ 2013 · Garai hura ez zuen ezagutu Ai-tor Garate Aresketa ikastolako egungo zuzendariak, baina ger- ... (Arrasa-te, Gipuzkoa, 1958). Pozik nabaritzen zaio, herritarrek

06 Araba Euskaraz Elkarrizketaberria • 2013ko ekainaren 15a, larunbata

Aresketa ikastolan 29 urte eman dituegungo zuzendariak. Han laneandenetik, hiru aldiz antolatu dute ArabaEuskaraz, baina, eskarmentu nahikoaizan arren, hasi da «urduritasuna»agertzen biharko eguna iritsi ahala.

Araba Euskaraz iristeko «desira-tzen» dago Aitor Garate, Areske-ta ikastolako zuzendaria (Arrasa-te, Gipuzkoa, 1958). Poziknabaritzen zaio, herritarrek urteosoan emandako laguntza etababesarekin harro. Zeruari begi-ra ere egon da begi bazterrez,arduratuta, euriak festa azkenunean zapuztuko ote zuen beldur.Dena dela, euriak azken eguno-tan atseden eman diola dirudi,eta eguraldiaren iragarpenenarabera eguzkitsua izango daArabako ikastolen aldeko eguna.Bostehun ikasletik gora dituAresketak, eta egoitza bereanikasten dute guztiek. Biharkoegunean bildutako diru guztiabehar horri aurre egiteko etaeraikin berean ikasgela berriakegiteko erabiliko dute. Mihiankili-kili egiteko prest dauden eus-kaltzalez betetzea espero du.G Nolakoak izan dira azken presta-

keta lanak?E Azkeneko zehaztasunaklotzen ari gara. Horiek suerta-tzen dira askotan lanik zailenak.Urduritasun pixka bat ere ager-

tzen hasi da ardurak dituztenenartean. Jada desiratzen gaudeeguna iristeko.G Urte osoko lana burutuko duzue

bihar.E Urtebete pasatxo daramagulanean. Eguna hurbiltzen aridela, denoi sortzen zaizkigu hain-bat zalantza: «Ondo lotuta izangoote dugu dena? Ondo aterako oteda? Lagunduko ote du egural-diak? Erakargarria izango ote daegitaraua jendearentzat?». Eta ezhori bakarrik; Araba Euskaraz-en prestaketa lanei gehitzenbadiozu ikasturte amaierako sal-tsa guztia mahai gainean dauka-gula... Imajinatu momentu hone-tan daukagun pastela! G Erantzun ona eman al du Amu-

rriok?E Oso ona. Araban ikastolagutxi gara, eta, horren eraginez,ez da hainbeste denbora igaro-tzen Araba Euskaraz antolatzenduzunetik hurrengo batera arte.Azkenekoz, 2005ean antolatugenuen, eta aurrekoa, 1996ean.Zortea dugu, azken hiru aldietangurekin lanean izan den jendea

baitugu; denek dute eskarmen-tua, batez ere, batzorde bakoitze-ko arduradunek —batzuek jada-nik ez dute harreman zuzenikikastolarekin, baina antolakun-tzan laguntzeko prest daudebeti—. Horrez gain, gero eta ikas-le gehiago ditugu, eta noski,ondorioz, gero eta guraso gehia-go. Nabaritzen dugu. Ez duguarazorik izan urte osoan lanakegiteko jendea bilatzeko. Partehartze eta erantzun ona izandugu; oso martxa onean doadena, horrek ez gaitu kezkatzen,behintzat.G Aurreko aldietako eskarmentua

baliatu duzue, hortaz?E Bai, lasaitasuna ematen duardura postuetan daukazun jen-deak esperientzia edukitzeak.Hori guretzat abantaila da.G Mihian kili-kili, euskaraz ibili

aukeratu duzue lelo gisa. Ezagutza-tik erabilerara mugitzeko deia.E Ikastolan bertan ireki genuenleloa aurkezteko aukera, eta hor-tik atera da Mihian kili-kili, eus-karaz ibili. Ideia aproposa irudituzaigu; orain gutxi argitaratu zenikerketa batean, garbi azalduzuten euskararen ezagutzakaurrera egin duela —nabarmengainera— baina erabilerak ezduela martxa berean aurreraegin. Nolabait hori adierazi nahiizan dugu leloarekin. Hau da,ondo dagoela euskaraz jakiteabaina erabileraren zirrara, pozta-sun hori behar dugula. Ez ahaztu,gainera, nahiko eremu erdaldu-nean gaudela. Amurrion egunosoa eman dezakezu euskaraezertarako erabili gabe. Nikbadaramatzat 29 urte ikastolan,eta, etorri nintzenetik hona, ika-ragarria da ezagutza aldetik eginden aurrerapena. Beste gauza batda erabilera; oraindik ez da erra-za Amurrion kalean euskaraz ariden jendea aurkitzea.G Nolakoa euskararen egoera Aia-

raldean?E Aresketa ikastolan hasi nin-tzen urtean, ikastolak B eredutikD eredura pasatzea erabaki zuen.Hortik aurrera, pixkanaka ikas-tetxe guztiak hasi ziren B eta Dereduak hartzen; A eredua desa-gerturik dago. Irakaskuntzan,euskararen aldeko apustu argiaegin da, ikastetxe guztiona.Horrek izugarrizko bultzada duezagutza aldetik; euskaldun mor-doxka ateratzen ditugu urteroikastetxeetatik herrira. Zer ger-

Aitor Garate«Ondo dago euskaraz jakitea,baina erabileraren zirrara behar dugu»

RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

Page 7: ARABA EUSKARAZ 2013 · Garai hura ez zuen ezagutu Ai-tor Garate Aresketa ikastolako egungo zuzendariak, baina ger- ... (Arrasa-te, Gipuzkoa, 1958). Pozik nabaritzen zaio, herritarrek

Elkarrizketa Araba Euskaraz 072013ko ekainaren 15a, larunbata •berria

tatzen da? Herriko giroa etaherrian mugitzeko hainbat zail-tasun daudela; ez dago euskarazhitz egiteko ohiturarik. Horrekegiten duena zera da, nahiz etaeuskaraz dakien den jende kopu-ruak ikaragarri egin duen goraazken hiru hamarkadetan, orain-dik ez gara gai ohitura hori egu-nerokora eramateko. Gai horreninguruko abisua eman nahi izandugu. G Gazteei kostatzen al zaie gehien

euskara erabiltzea?E Gure ikastolan, 16 urte artera-ko ikasleak ditugu, eta garbidugu: zenbat eta denbora gehia-go eman ikastolan, orduan etagehiago dakite hizkuntza. Baina,aldi berean, egia da —eta ez zaiguguri bakarrik gertatzen— 13-16urteko adin horretara iristendirenean euskara gehien dakite-nek hitz egiten dutela gutxien;nolabait, ordenari kontra egitea-rren. Gero, kuriosoa da, ikastola-tik ateratzean, handik sei baturtera, elkartzen zara haiekinkalean, eta euskaraz bikain egi-ten dute! Jakin badakite, baina,hainbat arrazoi direla medio, ezdute erabili nahi.G Egun dauzkazuen leku arazoei

aurre egiteko erabiliko duzue aurtenbildutako dirua.E Gaur egun daukagun egoitzaDBHrako eta Lehen Hezkuntza-

rako eraikitakoa da, eta HaurHezkuntza beti izan dugu aparte,udalak utzitako tokiren batean.Ikastolak dituen 36 urteotan,leku askotatik pasatu gara.Duela bederatzi urte, Aste San-tuan izan genuen elurte batean,HHko eraikuntzaren sabaiabehera erori zitzaigun. Orduan,korrika eta presaka, familia,guraso eta irakasleen artean ego-kitu genituen eraikin nagusikoareto nagusia eta antzerkirakogela, 3, 4 eta 5 urteko ikasleak hansartu ahal izateko.

Zein da gure arazoa? Ikaslegehiago matrikulatu direla eta

bere garaian jaiotza tasa baxuatarteko galdutako bi gela berres-kuratu ditugula. Beraz, egonbehar genuenak gehi Haur Hez-kuntzakoak eta berreskuratuta-ko gelak gaude eraikinean. Ondo-rioa? Ez daukagu lekurik, etaobrak egin behar ditugu derrigorume guztiak sartzeko. Beste egoi-tza bat altxatzeko erakundeekinoraindik ados jarri ez garenez,oraingoz ezin dugu Haur Hez-kuntza hemendik atera. Horrega-tik, egungo eraikina egokitukodugu. Sobera gelditzen zaigun

dirua gorde egingo dugu, akor-dioa lortzen dugunean Haur Hez-kuntzari irtenbidea eman ahalizateko.G Zenbat aldatu da Araba Euska-

raz festa lehen aldiz 1986an antola-tu zenutenetik? E Dena aldatu da, ikastola beraeta festa. Gogoan dut hona etorrinintzenean ikastola txikia zela:225 ikasle inguru eta hamabi-hamahiru irakasle. Datorrenurtean, jada 524 ikasle izangoditugu, eta 48 irakasle, gehi bestezenbait arlotan aritzen diren

hemezortzi langile. Ikastolabarrutik ikaragarri aldatu da,baita baldintzak ere. Garai har-tan, aurrez fabrikatutako eraiki-netan, lantegietan eta abar ari-tzen ginen. Gaur egun eraikinatxiki geratu zaigu, baina bestebaldintza batzuk eskaintzen diz-kigu. Garai hartakoa ilusio askoeta baliabide gutxiko garaia zen;orain, ordea, zorionez, hori askozhobeto dago, eta ziur oraindikhobeto egongo dela. Eta horiantolakuntzarekin lotua dago.Araba Euskaraz bera 1986an

askoz apalago antolatzen zen;askoz jende gutxiago ginen, etaarazo gehiago genituen beharguztiei erantzuteko. Guk baka-rrik ezin genuen, eta gogoan dutgarai hartan ikastolatik kanpokozenbait erakunderekin loturahandia izan genuela, eskolapublikoko zenbait irakaslerekin,AEKrekin eta beste hainbat era-kunderekin. Jarraitzen dugulaguntza eskatzen, baina gauregun dauzkagun bitartekoekin,askoz aukera eta baliabide gehia-go ditugu.

«Irakaskuntzan,euskararen aldekoapustu argia eginda. Ikastetxeguztiona»

«Oraindik ez daerraza Amurrionkalean euskaraz ari den jendeaaurkitzea»

«Parte hartze etaerantzun ona izandugu; oso martxaonean doa dena,ez gaitu kezkatzen»

Page 8: ARABA EUSKARAZ 2013 · Garai hura ez zuen ezagutu Ai-tor Garate Aresketa ikastolako egungo zuzendariak, baina ger- ... (Arrasa-te, Gipuzkoa, 1958). Pozik nabaritzen zaio, herritarrek

08 Araba Euskaraz Egitarauaberria • 2013ko ekainaren 15a, larunbata

Lau gunetan banatu dute Araba Euskaraz-eko ibilbidea.Askotariko ekitaldiak prestatu dituzte: kontzertuak,omenaldiak, haurrentzako jolasak, pilota partidak...

Euskara mihian kili-kilika ibiltzeko modu-ko egitaraua prestatudu Amurrioko Areske-ta ikastolak biharko

egunerako. Lau gunetan banatudute ibilbidea —Parkea, Plaza,Irrien Lagunak eta Gazteak—,

eta ez da euskaltzaleak asetzekoadinako ekitaldirik faltako.Egongo da zerekin gozatu10:00etatik 19:15era bitartean.

33. urtea beteko du Araba Eus-karaz ikastolen aldeko festak,eta, biharkoarekin, laugarrenezantolatuko du Aresketak.

2005ean hartu zuten jaia azkene-koz, eta sargori egin zuen igandehartan. Antzeko ibilbidea presta-tu du ikastolak aurten ere.Aurreko asteetan eguraldi txa-rra egin badu ere, iragarpenakbetetzen badira, gogor joko dueguzkiak.

Irekitze ekitaldi instituzionalaikastolan egingo dute, 10:00etan.Hainbat alderdi politiko eta era-kunde publikotako ordezkariekparte hartuko dute. Ordu bereanirekiko dute ibilbidea, eta egita-rauko lehendabiziko ekimenekinhasiko dira. Mintzanet karpa,ludoteka eta beste zenbait zerbi-tzu eskainiko dituzte parkean.Plazan aukera bikoitza egongoda hasieratik. Alde batetik, nahiduenak Kalaka zurezko jokoekinjolas egiteko aukera izango du.Bestetik, Arabako herrien arte-

ko pilota txapelketaren finalajokatuko dute Amurrioko etaZigoitiko taldeek, plazan bertandagoen pilotalekuan.

Ordu erdi geroago irekiko dutehirugarren gunea; Irrien Lagu-nak klubaren izena eramangodu. Goiz eta arrats osorako eki-menak antolatu ditu elkarteak,txikienen gozamenerako. Goize-an puzgarriak, globo aerostatiko-ra igotzeko aukera eta Lagunta-sunaren sekretuak! ikuskizunaprestatu dituzte, besteak beste.Bazkalostean buruhandiak, aparfesta eta Ane eta Piratak dantzal-dia dira ekitaldietako batzuk.

Hirugarren eta laugarrenguneen artean dagoen Redfordjatetxe inguruan antolatu dituz-te aurten egingo diren omenal-diak. Erramun Martikorena kan-

tari baigorriarra eta iazzendutako Carlos Larrinagaomenduko dituzte, 11:30 aldera.Ikastolaren sorreran partehartu, eta Aresketan urte luzezmusika klaseak dohainik eman-dakoa da Larrinaga.

Guneen artean berankorrenagazteei zuzenduta dagoen lauga-rrena izango da. Hainbat kon-tzertu antolatu dituzte gunehorretan. Metal doinuak jorra-tzen dituen Izate Faltsua igokoda lehenik oholtza gainera,11:30ean. Amurrioko taldearenostean ETS, Mandoilek etaHesian taldeen eta Oihan Vegadisko jartzailearen txanda izan-go da, 18:30 arte.

Ez da musika emanaldiakizango dituen gune bakarra.Lehenengo gunean ere egun oso-rako kontzertuak antolatu dituz-te. Aldats, Ostara, Erramun Mar-tikorena —bazkalorduan—,Iñaki Plaza & Band, Gozategi etaIzargi arduratuko dira giro onamantentzeaz. Aipatutako ekital-

11:30

13:00

13:30

14:30

16:15

10:00 – 18:00

18:00 – 19:15

Aldats

Ostara

Erramun Martikorena

(bazkarian)

Iñaki Plaza & Band

Gozategi

Yunpia, produktuak,

behia, ludoteka,

Mintzanet karpa

Izargi

GUNEA1

1

10:00

12:00

12:30

14:00

10:00

12:00

14:00

Kalaka zurezko jokoak

Abesbatza

Bertsolariak

Tabarra fanfarrea

Arabako Herrien Arteko

Txapelketaren finala

(Pilotalekuan)

Ginkana Xibaren eskutik

Eusko Label produktuak

GUNEA2

2

10:30

11:30

12:00

14:00

15:00

16:00

17:00

10:00 – 18:00

14:00 – 15:30

Irrien Lagunak

Laguntza txakurraren

erakustaldia

‘Laguntasunaren sekretuak!’

Buruhandiak

Jolas dinamizazioa

Apar festa

Ane eta Piratak! Dantzaldia

Puzgarriak, txokoak

eta globo aerostatikoa

Paraxuta jolasak

eta gaigabezia

Zirkuitoan zehar

Txaranga, batukada, trikitilariak

eta txistulariak

GUNEA3

3

11:30

12:30

14:15

16:00

17:30 – 18:30

Izate faltsua

ETS

Mandoilek

Hesian

Oihan Vega

GUNEA

Parkea Plaza Irrien Lagunak Gazteak4

4

Nola heldu

Ibilbidea

RENFEk tren bereziak jarriko ditu Bilbotik

Sarrera

Zure ikastola edo herritik antolatutako autobusean, edo La Unionek Gasteizetik ipiniko dituen autobus berezietan. Txartelak aurretik erosteko aukera dago autobus geltokietako leihatiletan.

Beste aukerarik ez baduzu, eta autoz etorri behar baduzu, aparkatzeko guneak egokituko dira.

Sarrera

Sarrera

Sarrera

GEgitaraua

Amurrio

Egitarau kilikagarria

Erramun Martikorenaeta Carlos Larrinagaomenduko dituzte,11:30ak aldera

2005ean antolatu zuenAresketak azkenekoz,eta antzeko ibilbideaprestatu du aurten ere

Page 9: ARABA EUSKARAZ 2013 · Garai hura ez zuen ezagutu Ai-tor Garate Aresketa ikastolako egungo zuzendariak, baina ger- ... (Arrasa-te, Gipuzkoa, 1958). Pozik nabaritzen zaio, herritarrek

Egitaraua Araba euskaraz 092013ko ekainaren 15a, larunbata •berria

biharko festa handiaren atarikoekitaldiari.

AplikazioaTeknologia berriek emandakoaukeretan bermatuta, ikasto-len aldeko jai guztiak gertu-tik jarraitzeko aplikazioagaratu du Ikastolen elkarte-ak Euskaltelekin batera.AppStore eta Google Play bitar-tez dohainik jaitsi daitekesmartphone eta gailu elektroniko-etarako aplikazioa.

Biharko egunari buruzko infor-mazio praktikoa eskaintzen du gi-da elektronikoak. Klik bakarraeginda kontsulta daiteke egita-raua. Amurriora autoz zein ga-rraio publikoz heltzeko argibideakere eskaintzen ditu. Horrez gain,hainbat eduki deskarga daitezkezuzenean aplikaziotik: logoa,abestia eta bideoa. Festaren helbu-rua zein den ere zehaztu dute .

Araba Euskaraz-en ingurukoinformazioa emateaz gain, gai-nontzeko festentzako informazioiturria da. Hala, Kilometroak, Na-farroa Oinez, Herri Urrats eta Ibi-laldia hurbiltzen diren heinean,haien inguruko informazioak or-dezkatuko du Araba Euskaraz-eninguruko informazioa.

Ikastolen aldeko festez aparte,Ikastolen elkartearen ingurukohainbat argibide irakur daitezke.Elkarte barruko ikastola guztienharremanetarako kontaktuen in-formazioa ere eskuragarri jarridute.

diez gain, zirkuituan zehar triki-tilariak, txistulariak, txarangaeta batukada egongo dira.

Amurriora iristeko zerbitzubereziak jarri dituzte garraiopublikoek. Hala, Gasteiztik joa-teko autobus zerbitzu bereziajarri du La Union enpresak.RENFEk ere tren zerbitzu bere-zia jarri du Bilbotik joateko.Autoetarako aparkaleku

Aspaldi hasi da, baina, 2013.urteko Araba Euskaraz. Urtebe-teko lanean, hainbat ekitaldiantolatu dituzte dagoeneko. Ikas-le eta irakasle ohien omenezantolatutako afarian 400 herritaringuruk parte hartu zuten.Nabarmena izan zen ere aurrekolarunbatean egin zuten dantzaeta musika ikuskizuna. Herrikohainbat talde elkartu ziren pla-zan eta amurriar ugari joan zirenekitaldia ikustera.

Larrinagaren alaba Amaiakegin zituen aurkezle lanak, UdalMusika Eskolako zuzendariPedro Bazterra izan zen kudea-tzailea, eta Jon Ugarriza guztiaeszenaratzeaz arduratu zen.Dantza eta musika ikuskizunaamaitu zenean, Araba Euskaraz-eko abestiaren koreografia ikus-le guztiekin egiteko asmoazuten, baina uneko euri zaparra-dak eragotzi zuen ikastaro azka-rra. Dena den, agertoki gaineko-ek egin egin zuten koreografia.Ondoren, eta eguraldiari aurreegiteko asmoz, Izargi taldearenerromeriak eman zion amaiera

Page 10: ARABA EUSKARAZ 2013 · Garai hura ez zuen ezagutu Ai-tor Garate Aresketa ikastolako egungo zuzendariak, baina ger- ... (Arrasa-te, Gipuzkoa, 1958). Pozik nabaritzen zaio, herritarrek

10 Araba EuskarazPublizitateaberria • 2013ko ekainaren 15a, larunbata

Page 11: ARABA EUSKARAZ 2013 · Garai hura ez zuen ezagutu Ai-tor Garate Aresketa ikastolako egungo zuzendariak, baina ger- ... (Arrasa-te, Gipuzkoa, 1958). Pozik nabaritzen zaio, herritarrek

Arabako herri arteko pilota txapelketa Araba Euskaraz 112013ko ekainaren 15a, larunbata •berria

Zortzigarren urtez jarraian, Arabako herri artekotxapelketako finala jokatuko dute Araba Euskarazegunarekin batera. Amurrio eta Zigoitia sailkatu dira.

Arabako euskaltzale-entzat ez ezik, he-rrialdeko pilotazale-entzat ere bereziaizango da biharko

eguna: Arabako herri arteko pilo-ta txapelketako finala jokatukodute. Ohi den legez, Araba Euska-raz antolatzen duen herrian izan-go dira norgehiagokak, eta egita-rau barruan sartu du lehia antola-kuntzak. Hala, Amurrio eta Zigoi-tia ariko dira elkarren aurka, 2.guneko pilotalekuan (10:00). Au-rreko bi urteetan ez bezala, ETBkzuzenean emango du finala.

Tradizio bilakatu da bi festakelkartzea. Duela zortzi urte ados-tu zuten erabakia Araba Euska-raz-ek eta Arabako Pilota Federa-zioak. Ordurako harreman estuazuten bi elkarteek, hainbat egi-tasmotan elkarlanean aritzen zi-relako. Ikastolen aldeko festa etatxapelketako finala egun pare-tsuetan egiten zituztela ikusita,biak elkartzea erabaki zuten.

2005ean egin zuten lehenen-goz, Amurrion, hain justu. Herri-ko taldeak irabazi zuen egun har-tan. Lepo bete zen pilotalekua.Aurreko urteetan finalean ikuslegutxi izan zituztela kontuan har-tuta, erabakia «arrakastatsua»izan zela ulertu zuen federazioak,eta, hala, finala Araba Euskaraz-ekin batera antolatzen jarraitzeaerabaki zuen. Ordutik, final guz-tietan egon da «beteta» pilotale-kua. Izan ere, pilotazale sutsue-nak ez direnak ere erakartzen di-tu halako ekitaldi batek.

Hartutako erabakiarekin ira-bazten atera dira bi aldeak. Fina-la antolatzen duten taldeek zaleugari mugiarazten dituzte, etaAraba Euskaraz-en festaz goza-tzera joandako asko finala ikus-ten geratzen dira. Antolaketa al-detik, gainera, elkar ondo kon-pontzen dira: «Bakoitza gure an-

tolaketaz arduratzen gara, bainaelkarri laguntzen diogu beha-rrezkoa denean». Pilota eta eus-kara lurraldean sustraitzeko etasendotzeko pausoak dira.

Faboritorik gabeko finalaFinalerako sailkatu da Amurrio,eta etxean jokatuko du. Txapelke-ta ezin hobea egin du Aiaraldekotaldeak, partida guztiak irabazibaititu. Final-laurdenetan eta fi-nalerdian ere nagusitasun osozgainditu zituzten aurkariak, bikanporaketak 3-0 irabazita.

Zigoitiak, berriz, erruz sufritudu finalerako bidean. Sailkatze li-gaxkako lehen bi norgehiagokakgaldu ondoren, suspertu, eta gai-nontzeko guztiak irabazi dituzte.Agurain aurkari gogorra izan zenfinalerdian, eta, kadete mailakopartidan amore eman arren, 2-1irabazi zuen kanporaketa Zuaia-ko Kuadrillako taldeak.

Finala etxean jokatuko dutenarren, ez da guztiz fio Dioni Do-rronsoro Amurrioko taldeko ar-duraduna: «Jendea gure aldeizango dugu etxean jokatuta, bai-na presio horrek gure aurka ereegin dezake». Maila bikaina emandu taldeak, eta pozik da Dorronso-ro; «talde orekatua» dutela azaldu

du. 2005eko final hura gogoan du,«mugarria» izan baitzen Amu-rrioko pilota eskolarentzat.

Finalera kostata iritsi ondoren,harro dago Luis Miguel Isasmen-di Zigoitiko taldeko arduraduna:«Final berezia izango da, giro han-dia egongo da; hor gaudela jakiteasaria da dagoeneko». Baina gehia-go nahi du Isasmendik, eta «ira-bazteko aukera» dutela uste du.Iritzi berekoak dira bi teknika-riak: «Nagusien partida aurreraateratzen duenak irabaziko du;hori bai, nahiko emaitza estuare-kin». Txapelduna Amurrio edo Zi-goitia izanik ere, euskarak eta pi-lotak irabaziko dute, biharkoa in-dartsuago amaituta.

Euskara eta pilota, eskutik

Zigoitiaren eta Agurainen arteko finalerdia. R. URBINA / ARABAKO PILOTA FEDERAZIOA

Jendea gure alde izangodugu etxean jokatuta,baina presio horrek gureaurka ere egin dezake»DIONI DORRONSOROAmurrioko taldeko arduraduna

«Final berezia izango da,giro handia egongo da;hor egongo garela jakiteasaria da dagoeneko»LUIS MIGUEL ISASMENDIZigoitiko taldeko arduraduna

‘‘

Page 12: ARABA EUSKARAZ 2013 · Garai hura ez zuen ezagutu Ai-tor Garate Aresketa ikastolako egungo zuzendariak, baina ger- ... (Arrasa-te, Gipuzkoa, 1958). Pozik nabaritzen zaio, herritarrek

12 Araba Euskaraz Ikasle ohiakberria • 2013ko ekainaren 15a, larunbata

Aresketa ikastolako ikasle ohiek protagonismo handiahartu dute aurtengo Araba Euskaraz-en. Ikastetxeanaritutako bi ikaslek sortu dute urte honetako abestia.

Ikaslerik gabe ez dago ikas-tolarik. Urtez urte aldatuzeta berrituz doazen haur etagazteek ematen diote bizi-tza ikastetxeari, eta haien

ordezkaririk fidelena bihurtzendira ikasketak amaitu ostean. Tru-kean, ikasleak hezten ditu ikasto-lak, gizarterako prestatu. Etenga-beko sinergia da; iturri zaharretik,ur berriaren jario freskoa. Ikasto-lako zilbor hestea moztutakoan,bere bidea hartzen du bakoitzak,baina lotura ez da hor amaitzen.Asko zor dio batak besteari.

Harreman hori ulertuta, ikasleohiei protagonismo handia emandie Aresketak aurten, eta han ika-sitakoek bikain erantzun dioteikastolak luzatutako deiari. Ara-ba Euskaraz-en barruan ekitaldiugari egin ditu ikastolak, eta ikas-le izandakoek haien eskua emandute lagungarri zen edozein bete-behar egin behar zen garaian.Ikasle eta irakasle ohien omenezantolatutako bazkaria da ekitaldihorien adibiderik nabarmenene-tako bat.

Joan den hilabetean, 400 ikasleeta irakasle ohi inguru elkartu zi-ren ikastolako jolastokian, haienomenez antolatutako bazkarira-ko. Elkar agurtu, eta aspaldiko la-gunekin elkartzeko parada izanzuten bertaratutakoek. Oroitza-penak berritu eta ahaztu gabekopasadizoak kontatzeko aukera ho-ri baliatu zuten, eta umore ona na-gusitu zen. Bazkalostean, irakas-leei omenaldia egin eta ArabaEuskaraz-eko abestiaren koreo-grafia dantzatu zuten.

Hain zuzen ere, bi ikasle ohiksortu dute kanta. Igon Olaguena-ga arduratu da musika sortzeaz,eta Unai Mendibilen esku utzi duletra. Elkar ondo ezagutzen dutebiek, adin berekoak baitira —1981. urtean jaioak—, Areske-tan batera ikasitakoak eta betikolagunak. Horrez gain, ikastolakoirakasle dira orain, eta Mandoilekmusika taldean jotzen dute —trikitia jotzen du Olaguenagak;Mendibilek abestu egiten du—.

Herrikoak eta gertukoak iza-nik, Araba Euskaraz-eko antola-

kuntzak haiei proposatu zienabestia sortzeko ardura, eta biek«ilusio handiz» hartu zuten eran-tzukizuna. Asko gustatu zaioideia Olaguenagari, haren irudi-ko ideia erakargarriagoa baita he-rriko norbaitek, ikastolan arituta-ko batek sortzea abestia: «Prime-rako ideia iruditu zitzaidan; ber-tan horretarako jendea badugu,zertarako joan behar dugu kanpo-

ra jende bila?». Hori bai, bideoaegiteko garaian kolaborazioakizan dituzte; aurpegi ezagunekhartu dute parte: Mikel Markez,Zuriñe Hidalgo, Naroa Gaintza...Ikasle ohiaren aburuz, beharrez-koa da pertsona ezagunak erabil-tzea horrelako abesti bat ahaliketa publiko zabalenera iristeko:«Herritik kanpora funtzio bikai-na egiten dute jendea erakartze-ko». Pozik azaldu da, gainera, de-nek erraztasunak jarri baitizkietekolaboratzeko garaian.

Iritzi berekoa da Mendibil. Ber-tsolaritzako irakaslea «osoharro» dago lortutako emaitzare-kin, eta prozesua «nahiko arin»eta «erraz» joan dela azaldu du,txantxetan «sekulako marroia»zela esan arren. Herriko abestiasortu beharrak ekartzen duenpresioa hizpide izan du ere talde-kideak: «Ilusio handia egiten duzure herriko abestia egiteak;baina ondo egin behar duzu,ardura duzu». Zalantza izpirikerakutsi gabe, «oso berezia» izandela esan dute biek.

Gaur egun bertsolaritza eta tri-kiti irakasle gisa Aresketa ikasto-larekin harremanean jarraitzenduten arren, aitortu dute ikaske-tak amaitu zituztenean lotura ho-ri zertxobait desagertu zela. Denaden, ez zen erabat galdu, ikaskideeta irakasle ohiak ezagunak iza-nik eta Amurrio oso herri handiaez denez elkar ikusten zutelakobehin baino gehiagotan.

Biharkoa iristeko irrikandaude Mendibil eta Olaguenaga.14:15ean kontzertua emango

dute laugarren gunean, bainagoizetik ariko dira lanean. Hasie-ra ekitaldian izango dira, eta,soinu probek uzten dieten heine-an, ekitaldiez gozatzen saiatukodira. Lan egiteko prest eta gogozdago Mendibil: «Guztiok eginbehar dugu zerbait, euskarakmerezi duelako erantzun horiguregandik».

Ikastola bere bizitzan «osogarrantzitsua» izan dela aitortudu Araba Euskaraz-eko abestia-ren letraren sortzaileak: «Euska-raz ikasi izana txikitatik... Amu-rrio nahiko herri erdalduna da.Famili txiki bat gara; estimu han-dia diot Aresketari». Olaguena-garen kasuan ere «leku berezia»gordetzen du ikastolak.

Arestian aipatutako bazkariagogora ekarri dute bi ikasleohiek. Aspaldi ikusi gabeko lagu-nekin egoteko baliatu zuten.Oroitzapen polita gordetzen duOlaguenagak: «Askorako balioizan digu, ikusteko zelan bizigenuen ikastola bertan ginene-an, eta orain ikasleek zelan biziduten ikusi dugu. Zahartu egingarela konturatu gara, alegia![barrez] Urte batzuk gaztetzekobalio izan digu, behintzat».

Mihi kilimen eragileak

Aresketako ikasle eta irakasle ohientzat antolatutako bazkaria. KIXKUR

AbestiaZerbait berezia sentitu

[nahi dut.Gauza bera senti

[dezakezu zuk.Hainbeste gustatzen

[zaizkizun gauzakbelarrira kontatuko dizkizut.Zergatik ez hasi jolas honekin?Gustora egingo nuke zurekin.Zerbait egin beharko

[genuke ba,konpartitzen ditugun gogo

[hauekin.Kilikatu zazu nere mingaina,utziko dizut egiten berdina.Berdin da sexu, kolore, adina,zirrara honek merezi du

[ahalegina.Egin dezakegu bion artean,lagunekin kale edo etxean.Goxoagoak dira zure hitzak,euskaraz esaten dituzunean.Nahi baduzu kilima nazazu,Probatu ezkero gustatuko

[ zaizu.Mihian kili kilieuskaraz ibili.Barruan duzun horiez utzi geldirik.

Ilusio handia egiten duzure herriko abestiaegiteak, baina ondo eginbehar da, ardura duzu»IGON OLAGUENAGAAresketa ikastolako ikasle ohia

«Guztiok egin behardugu zerbait, euskarakmerezi duelako erantzunhori guregandik»UNAI MENDIBILAresketa ikastolako ikasle ohia

‘‘

Page 13: ARABA EUSKARAZ 2013 · Garai hura ez zuen ezagutu Ai-tor Garate Aresketa ikastolako egungo zuzendariak, baina ger- ... (Arrasa-te, Gipuzkoa, 1958). Pozik nabaritzen zaio, herritarrek

Bastida ikastola Araba Euskaraz 132013ko ekainaren 15a, larunbata •berria

Araba Euskarazjaia antolatu eta urtebetera,euskara sustatzendihardu Bastidak

Pirata bihurtu zireniaz bastidarrak. Eus-kara itsasontzi hartu-ta, lemazain eta mari-nelez bete zuten he-

rria, euskaldunen hizkuntzaArabako Errioxan barneratu etabarreiatzeko. Barneratu eta ba-rreiatu, hura izan baitzen eta iaz-ko Araba Euskaraz-eko leloa. Bai-na mezuak ez zuen iraungitze da-tarik, ez zen egun bakarrekoaldarria, egunero-egunero landubeharreko gaia baizik. Horretandabil orain Bastida ikastola.

Iazko festaren ondoren, erruti-nara itzuli dira bastidarrak.Maria Amurrio ikastolako admi-nistrazioburuak azaldu duenez,ez dute «askorik» nabaritu ArabaEuskaraz pasa den urtean anto-latu izana. Izan ere, iaz bildutakodirua ez zen behar jakin bat estal-tzeko erabili, aurretik ikastolakzituen beharrak betetzeko bai-zik.

Euskarak Arabako Errioxanduen egoera aztertuta, eta ere-mua erabat erdalduna dela ikusi-ta, euskararen erabilera susta-tzeko «bide bakarra» HaurHezkuntza indartzea zela pen-tsatu zuen ikastolak. Amurrio-ren hitzetan, «haurtzarotik eus-karari garrantzia ematen ez

bazaio, erabilera gero eta okerra-goa da, gero eta gehiago egiten dagazteleraz».

Horregatik, eraikin berria egi-tea erabaki zuten. Horretarako,diru laguntza ezinbestekoazenez, Araba Euskaraz-eko koor-dinatzaileekin adostu zuten Ara-bako ikastolen aldeko festa lauurtean behin antolatzea. Hala,Bastidan egin ziren 2004., 2008.eta 2012. urteko jaiak; euskara-ren aldeko Olinpiar Joko batzukbalira bezala. Hurrena, baina, ezda 2016an izango, beste ikastolabatek aurretik eskatu zuelakourte horretako antolaketa.2017an egingo dute berriro jaiaArabako Errioxako ikastolan.

Eguneroko lanaIazko festa ahaztuta, egunerokoa-ren zurrunbiloan murgildu daBastida; euskara barneratzekoeta barreiatzeko lanean jarraitudute. Ikastolako administrazio-buruak adierazi duenez, hainbatekitaldiren bitartez saiatu diraeuskara aurrera ateratzen, ikas-tolako lana ez ezik, familiarenaere garrantzitsua denez, guraso-ak euskara erabiltzera bultzatzensaiatu dira. «Gurasoei euskarazegin dezatela esan behar diegu, ezgazteleraz. Horrek duen garran-tziaz jabetu behar dute, haienseme-alabek euskaraz egin deza-ten».

Bestetik, EKA Euskal KulturAsteburuan parte hartu dute. Tti-ki Ttaka elkarteak antolatuta, Le-hen Hezkuntzako laugarren etaseigarren mailako ikasleak tru-katzen dituzte ikastolek.

Egunerobarreiatzekoesfortzua

Giro izugarria izan zuten iaz Bastidan, Araba Euskaraz festan. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS Eguraldi onak lagunduta, milaka euskaltzale joan ziren Bastidara. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

Page 14: ARABA EUSKARAZ 2013 · Garai hura ez zuen ezagutu Ai-tor Garate Aresketa ikastolako egungo zuzendariak, baina ger- ... (Arrasa-te, Gipuzkoa, 1958). Pozik nabaritzen zaio, herritarrek

14 Araba EuskarazOmenaldiaberria • 2013ko ekainaren 15a, larunbata

Carlos Larrinaga zena omendukodute bihar; ikastolaren sorrerarenparte hartzaile eta irakasle izandakoa.

Kantuz bizi naiz, etakantuz nahi dutbizi». Lelo hori alda-rritzat hartuta biziizan zen beti Carlos

Larrinaga (1946-2012) amurrioa-rra. Musika sustatzaile nekaezi-na, euskaltzale amorratua etakristau ona. Haren heriotzaren le-henengo urteurrenean omendu-ko du Aresketa ikastolak, ArabaEuskaraz egunean.

Itziar, Andere eta Amaia Larri-nagaren aita ere bazen. Alabekmiresmen eta harrotasun hitze-kin dakarte gogora nolakoa zenhaien aita. Ahizpetan zaharre-nak, Itziarrek, nabarmendu du«oso pertsona alaia eta positiboa»

zela, «pasio handikoa, umila, mu-sikari ona eta guztiz maitaga-rria». Antzeko hitzak erabili ditugazteenak, Amaiak: «Oso pertso-na ona zen aita, beti zegoen lane-rako prest. Oso maitatua zen».

Frankismo garaian jaioa,Larrinagak ezin izan zuen euska-ra ikasi, gurasoak euskaldunakzituen arren. Euskara ez jakiteak«amorratu» egiten zuen, eta,horregatik, emaztearekin etaherriko hainbat euskaltzalere-kin batera Aresketa ikastolarensorreran parte hartu zuen duelaia lau hamarkada. Hain zuenhandia euskararekiko pasioa,non, nahiz eta kristau izan —gaz-tetan apaiz ikasketak egiten hasizen, irakasle ikasketei ekitekoutzi zituen arte— Aresketanmatrikulatu baitzituen hiru ala-bak, ez mojen eskolan. Harentzat«herriaren altxorra» zen euska-ra, eta hiru alabak euskaldun iza-teaz «oso harro» zegoen.

Ikastolaren hastapenak ezziren batere errazak izan, etazailtasunak izan zituzten biga-rren promozioko gutxienekoikasle kopurua betetzeko. Hala,klasean hasteko gazteegia izanarren, urtebete lehenago sartuzuten Itziar: «Bi urte nituenorduan, eta Haur Hezkuntzakolau urte egin nituen, Lehen Hez-kuntza nire belaunaldikoekinhasteko».

Larrinagak Aresketarekinzuen lotura ez zen hor amaitu,bere bizitzako bi pasio nagusiakuztartzeko aukera izan baitzuenikastolan. Ikas orduetatik kanpo,urte luzez musika klaseak emanzituen; beti ere dohainik, ikasto-lari bere borondatez lana eskai-nita. Ahizpa gazteenak dioenez,«bere bi pasio elkartu zituen:musika eta elkarlanean erakus-tea; eta, horrez gain, euskara etaikastola». Amaiak ez, baina ahiz-petan zaharrenak irakasle gisaizan zuen aita: «Gogoan dut pri-meran pasatzen genuela abes-ten. Askotan, festa bat bezalako-ak ziren klaseak, gu ondopasarazten zekien aitak».

Musika munduan ibilbide opa-roa egin zuen Larrinagak, abes-batzen zuzendaritzan batez ere.Gasteizko Elizbarrutiko semina-rioan harmonia, organo eta koruzuzendaritza ikasi zituen. Kan-paien hotsak erakartzen zuenbatez ere, eta karilloi jotzaile tre-bea izan zen —Meruelon (Kanta-bria, Espainia) haren omenezkohilarri bat altxa zuten hura hil

Amurrioar nekaezina

Carlos Larrinaga omenduko dute bihar Araba Euskaraz egunean. AMAIA ETA ITZIAR LARRINAGA

Page 15: ARABA EUSKARAZ 2013 · Garai hura ez zuen ezagutu Ai-tor Garate Aresketa ikastolako egungo zuzendariak, baina ger- ... (Arrasa-te, Gipuzkoa, 1958). Pozik nabaritzen zaio, herritarrek

Omenaldia Araba Euskaraz 152013ko ekainaren 15a, larunbata •berria

zenean—. Hainbat abesbatzazuzendu zituen bere bizitzanzehar: Amurritarra, Lagun Arte-an, Zankueta, Lau Dorreak...Duela bi urte, erretiroa hartuzuenean, hirugarren adinekoMariaka abesbatza zuzentzenhasi zen.

Modu batean edo bestean, aita-ren musikarekiko zaletasunamantendu dute hiru alabek.Itziar Musikeneko irakaslea etamusikologoa da; Andere, mezzo-sopranoa eta piano eta txelojolea. Amaiak aitaren bideajarraitu du eta, musika irakasleeta terapeuta izateaz gain, abes-batza zuzendaria da. Aitarenitzala luzea da oso, eta ondo era-mandako etsipenarekin aitortudute bi ahizpek Amurrion etainguruan Carlosen alabak izatenjarraitzen dutela.

Musika munduko lan nekae-zin horren isla da Larrinagarenkonpromisoa. Arabako Abesba-tzen Federazioko zuzendaritzataldeko kide izan zen hasieratik,eta 2003. eta 2006. urteen bitarte-an presidentea izan zen. EuskalHerriko Abesbatzen Elkarteko

buru ere izan zen pare bat urtez.Amaiak azaldu duenez, «betizegoen laguntzeko prest». Parebat anekdota ekarri ditu gogora:«Aita autonomoa zen, denda batzuen; baina, askotan, hura itxieta elizara joaten zen, hiletetanorganoa jotzeko». Ez da harritze-koa, beraz, herritar maitatua iza-

tea. 1994an Urteko Amurrioarizendatu zuten, eta zortzi urtegeroago herriko jaietako pregoi-laria izan zen. Legegintzaldibatean zinegotzi lanetan ere jar-dun zen.

Txikitako oroitzapenen ingu-ruan galdetuta, «etxetik kanpo»gogoratzen du Amaiak. «Saltse-

ro hutsa zen, edozein festa-edozegoenean han zegoen aita beti,txorizoa banatzen, laguntzenedo dena delakoan».

Larrinagaren sendiarentzat«sorpresa handia» izan da Ares-keta ikastolak biharko egunare-kin antolatutako omenaldia, eta«oso pozik» hartu dute berria;testuingurua kontuan hartuzgero, «berezia» izango delako.Aita «benetan harro» egongolitzatekeela azaldu du Itziarrek.Erramun Martikorenarekinbatera omenduko dute, etaEduardo Fraile musika irakasleaarduratu da ekitaldia prestatze-az. Fraile hurbileko pertsona dafamiliarentzako.

Biharkoa ez da Larrinagak jasoduen lehendabiziko omenaldia.Aurretik hainbat aitortza jaso di-tu, Araban bertan —AmurriokoUdalak, Arabako hainbat abesba-tzek...—, eta Euskal Herritik kan-po —Meruelon—. Aitormen ho-rientzako esker oneko hitzak bai-no ez ditu Itziarrek: «Guretzathunkigarria da hainbeste urteta-ko lana herriak horrela balioes-ten duela ikustea».

Emaztearekin batera,Aresketa ikastolarensorreran parte hartuzuen duela ia 40 urte

Ikas orduetatik kanpo,musika klaseak emanzituen; beti ere dohainik,bere borondatez

Page 16: ARABA EUSKARAZ 2013 · Garai hura ez zuen ezagutu Ai-tor Garate Aresketa ikastolako egungo zuzendariak, baina ger- ... (Arrasa-te, Gipuzkoa, 1958). Pozik nabaritzen zaio, herritarrek

16 Araba EuskarazPublizitateaberria • 2013ko ekainaren 15a, larunbata