Anne Lill

6
BURANBELTZA Zentzumenen inperioa Zentzumen bakoitzak zakurraren bizitzan zer garrantzia duen azalduz eman zion hasiera Anne Lillek Nafarroan eskaini zuen lan jardunari. Helburu nagusia usaimenaren lanketa berezitua bazen ere egokia izan zen gainerako zentzumenen inguruko hausnarketa txikia egitea. Gauzak horrela, zakur batek ehizatu behar duenean zentzumenak zer ordenatan erabiltzen dituen azaldu zigun. Lehenengo eta behin, ikusmena erabiliko du, entzumena ondoren eta gero, azken lekuan usaimena erabiliko du, haizea irakurriz lehendabizi eta lurra usainduz ondoren. Hau garrantzi handikoa da entrenamenduak diseinatu behar ditugunerako. Izan ere, maiz gertatzen omen da usaimena lantzeko helburuz zerbait planteatzen denean beste zentzumen batzuk erabiltzeko bidea eskaintzen dugula eta ondorioz, ez da lantzen landu beharrekoa. Ikusmenari dagokionez, esan zuen koloreak era mugatuan jasotzen dituztela. Gizakiok bastoi eta kono mota gehiago dugu, 3 hain zuzen ere, eta zakurrek 2 bakarrik, beraz, koloreak okerrago ikusten dituzte. Oria, laranja eta oro har, tonu horretakoak dira hoberen ikusten dituztenak eta dena tonu urdinez. Ikusmena, arrazoia kontrolatzen duen garunaren aldearekin lotzen da horregatik erraz engaina liteke. Gizakiok 180ºko zabalera ikus dezakegu, zakurrek ordea, 270ºkoa, mugimenduak hobeki ikusten dituzte guk baino. Ehizarako estimulua da mugimendua eta kontraste hobea dute, horregatik egunsentian eta ilunabarrean guk baino hobe ikusten dute. Entzumenari dagokionez, zentzumen hori garunean emozioak kudeatzen dituen aldearekin erlazionatzen da eta ondorioz, dagokion garrantzia eman behar diogu ahotsaren tonoari emozionalki jasotzen duelako. Berdin gertatzen da kumeak direnean jasotzen dituzten beste soinu batzuekin ere, bastoiarena esate baterako. Hau da, soinu hori emozio jakinekin erlazionatzen badugu soinua aditzean emozio horiek etorriko zaizkio burura. Hori ona edo txarra izan daiteke. Adibidez, soinuaren ondotik gertaera estresanteak gertatuz gero soinua entzute hutsak animaliaren estres maila handituko du. Zakurrak aukera du soinua adituz distantziak kalkulatzeko. Oro har, frekuentzia esparru zabalagoa jasotzen dute guk baino. Horrek esan nahi du soinu grabeagoak eta agudoagoak jaso ditzaketela. Ikumenari dagokionez, muturrean dituzten biboteak gorputz osoan daudela esan zuen. Ile berezi horien kopurua handiagoa da arraza rustikoetan, malinoisak esate baterako. BURANBELTZA Anne Lill zakur hezitzaileak Angolan pertsonen kontrako minak aurkitzen aritutakoak Norbegian erreskate lanean du bere hasiera zakurraren munduan 2010 abendua 3

description

Anne Lillek Nafarroan eskainitako ikastaroaren laburpena

Transcript of Anne Lill

Page 1: Anne Lill

BURANBELTZA

Zentzumenen inperioa

Zentzumen bakoitzak zakurraren bizitzan zer garrantzia duen azalduz eman zion hasiera Anne Lillek Nafarroan eskaini zuen lan jardunari. Helburu nagusia usaimenaren lanketa berezitua bazen ere egokia izan zen gainerako zentzumenen inguruko hausnarketa txikia egitea.

Gauzak horrela, zakur batek ehizatu behar duenean zentzumenak zer ordenatan erabiltzen dituen azaldu zigun. Lehenengo eta behin, ikusmena erabiliko du, entzumena ondoren eta gero, azken lekuan usaimena erabiliko du, haizea irakurriz lehendabizi eta lurra usainduz ondoren. Hau garrantzi handikoa da entrenamenduak diseinatu behar ditugunerako. Izan ere, maiz gertatzen omen da usaimena lantzeko helburuz zerbait planteatzen denean beste zentzumen batzuk erabiltzeko bidea eskaintzen dugula eta ondorioz, ez da lantzen landu beharrekoa.

Ikusmenari dagokionez, esan zuen koloreak era mugatuan jasotzen dituztela. Gizakiok bastoi eta kono mota gehiago dugu, 3 hain zuzen ere, eta zakurrek 2 bakarrik, beraz, koloreak okerrago ikusten dituzte. Oria, laranja eta oro har, tonu horretakoak dira hoberen ikusten dituztenak eta dena tonu urdinez. Ikusmena, arrazoia kontrolatzen duen garunaren aldearekin lotzen da horregatik erraz engaina liteke. Gizakiok 180ºko zabalera ikus dezakegu, zakurrek ordea, 270ºkoa, mugimenduak hobeki ikusten dituzte guk baino. Ehizarako estimulua da mugimendua eta kontraste hobea dute, horregatik egunsentian eta ilunabarrean guk baino hobe ikusten dute.

Entzumenari dagokionez, zentzumen hori garunean emozioak kudeatzen dituen aldearekin erlazionatzen da eta ondorioz, dagokion garrantzia eman behar diogu

ahotsaren tonoari emozionalki jasotzen duelako. Berdin gertatzen da kumeak direnean jasotzen dituzten beste soinu batzuekin ere, bastoiarena esate baterako. Hau da, soinu hori emozio jakinekin erlazionatzen badugu soinua aditzean emozio horiek etorriko zaizkio burura. Hori ona edo txarra izan daiteke. Adibidez, soinuaren ondotik gertaera estresanteak gertatuz gero soinua entzute hutsak animaliaren estres maila handituko du. Zakurrak aukera du soinua adituz distantziak kalkulatzeko. Oro har, frekuentzia esparru zabalagoa jasotzen dute guk baino. Horrek esan nahi du soinu grabeagoak eta agudoagoak jaso ditzaketela.

Ikumenari dagokionez, muturrean dituzten biboteak gorputz osoan daudela esan zuen. Ile berezi horien kopurua handiagoa da arraza rustikoetan, malinoisak esate baterako.

BURANBELTZA

Anne Lill zakur hezitzaileak Angolan pertsonen kontrako minak aurkitzen aritutakoak Norbegian erreskate lanean du bere hasiera zakurraren munduan

2010

ab

end

ua 3

Page 2: Anne Lill

BURANBELTZA

Usaimena, enztumena bezala, garunean emozioak kudeatzen diren aldearekin lotzen da. Horregatik, zakurraren mundu emozionalak erlazio estua du usainen munduarekin. Gizakiok 10-20 milioi zelula ditugu usainak desberdintzeko, zakurrek, ordea, 100-300 milioi artean. Malinoisak eta artzain zakur alemanak 225 milioi. Horrek berak eman diezaguke ideia bat zentzumen horren garapenaren inguruan.

Adibide batera ekarriko bagenu esan genezake hondartza batean 500 metroko luzera, 50 metroko zabalera eta metro erdiko sakonera duen gune batean usain desberdina duten bi hondar ale lokalizatzeko gaitasun teorikoa dutela. Hori bai, teorikoa izan dugu, izan ere, usaimena entrenatu beharra dago. Guk, gizakiok eskuak baditugu baina horrek ez gaitu bibolinjole aparta bihurtzen. Zakurrak ere, bere usaimenaren potentzialitatea eskuratzeko entrenatu beharra du.

Angolan, pertsonen kontrako minak detektatzen aritzen ziren zakurrek 100 metroko luzera eta 3ko zabalera duen gune batean, aspiradorea pasatu eta partikulen filtroa ematen diote usaintzen zakurrei eta hori bakarrik usainduz jakin daiteke arakatutako ingurune horretan minarik ote dagoen.

Usaimenarekin erlazionatutako lanak ezin dira presiopean egin. Ezinbestekoa da teknika positiboak erabiltzea animaliak usaimenari bere potentzialitate osoa aterako badio. Hori Angolan egindako lanetan oso garbi ikusi ahal izan du. Hala ere, positiboa izateak ez du esan nahi huts egiteak barkatu behar direnik, kontua da huts egiteak kasu guztietan gizakion planifikazio okerraren ondorioa direla eta ez zakurraren hutsa. Behin huts egiteak barkatu liteke, bigarrenean ez badugu plana aldatzen hirugarrenean huts egiten duenean ikasi egin du, portaera asumitu eta zuzenketa teknikak erabili beharko ditugu portaera zuzentzeko.

Gauzek funtzionatzen ez dutenean ikasten du zakur hezitzaile batek. Izan ere, etxera joan behar da pentsatzera nola egin arazoa gainditzeko eta horrek zure esperientzia handitzen du.

Hezitzaile batek beti behar du aldez aurretikako plana. Nola egingo duzun, norekin, zer tresna erabiliz, zein izango den prozesua, nola sarituko duzuen... Hori dena aldez aurretik pentsatu behar da eta gainera, badaezpada ere B plana ere pentsatuko dugu. Inprobisazioa da guztiz baztertu behar dena.

Zakurraren usaimena izugarri garatua dago

BU

RA

NB

ELTZ

A 2

010

aben

dua

3“Zakurkumeei usain desberdinak eskaini behar zaizkie. Horrela eginez gero handitzean atentzioa irabazten dute”

Anne Lill

Page 3: Anne Lill

BURANBELTZA

BU

RA

NB

ELTZ

A 2

010

aben

dua

3

Gaizki egiten duen guztia guk erakutsi diogu

Zakurrak dituen portaera guztiak guk irakatsitakoak dira. Askotan gertatzen da ematen ditugun sarien konszientzia ez dugula eta horrek sortzen ditu portaera desegokiak. Esan bezala, portaera gertatzen denetik segundu erdi batera saritu behar da, motelegiak bagara edo aurreratzen

bagara nahi ez ditugun portaerak sarituko ditugu.

Atentzioa eskaintzea nahiz eta errieta egiteko izan saritzeko modu bat

da. Eskua sariak normalean eramaten ditugun patrikan sartzea saritzeko modu bat da. Hau da animaliak ulertzen du

orduantxe egindako portaera dela saritzen dela eta agian eskua sartu dugu beste arrazoi batengatik.

Gogoan izan gure gorputza kontrolatu behar dugula mezu zuzenak bidali ahal izateko

Usainen diskriminazioa

Usainak diskriminatzen ikasi behar dutenean honako pauso hauek eman behar dituzte:

1.- Lehenengo eta behin, diskriminatu behar duten usaina bakarrik eskainiko diogu zakurrari. Hurbiltzen denean, klik egingo dugu eta janaria emango diogu. Askotan egingo dugu oso aldi laburretan. Bildutako gaiak direnean, zizak esate baterako, arretaz bilduko ditugu ez kutsatzeko. Plastikozko eskularruak etab.

2.- Behin ulertu duenean usaiara hurbildu behar duela saria eskuratzeko, unea da markajea definitzeko. Zaunka egitea, esertzea edo etzatea izan daitezke baina, aldez aurretik ikasia behar du portaera hori. Usaiara hurbiltzen denean, markatzeko eskatuko diogu saria eskuratzeko. Zakurra ikutzen ikasia bada, gaia ez ikutzeko moduan jarri beharko dugu.

3.- Hori kontrolatzen duenean, beste usain bat jarriko dugu, baina urrunxeago eta poto edo edukiontzi berdinean ikusmena erabil ez dezan. Bi poto berdin berdinak baina, barruko usaina desberdina. Potoak beti garbi egongo dira, ahal dela kristalezkoak edo metalezkoak izango dira.

4.- Ondoren, potoak hurbilduko ditugu eta saria nahi dugun usaina duen potoa markatzen duenean soilik emango dugu. Horrela, diskriminatzen ikasiko du. Beste batzuk, une honetan sartzen dute markajea, baina, animaliak aipaturiko portaerak ikasiak baditu lehenago sar daiteke, esan bezala.

Gai galkorren kasuan kontuan izan behar dugu usaina aldatzen edo

eraldatzen dela galtze prozesuan. Beraz, haragiak edo zizak ez du usain berbera lehen egunean eta 20.ean eta hori oso kontuan izan behar dugu. Bestalde, izoztuz gero ere, gaiaren propietateak aldatzen dira eta ondorioz, usaina ere aldatuko da. Beraz, aurkitu nahi dugun

horren usaina eskaini behar dugu. Entrenatzeko izoztutakoak erabil genitzake baina, tarteka material egokia erabiltzea ezinbestekoa izango da.

Asoziazioa, interesa, seinalizazioa eta diskriminazioa dira segitu beharreko pausoak.

“saritzea eragingarria izan dadin portaera egokia gertatzen denetik 0`84 segundura eman behar dugu laborategietan frogatu bezala. Kumea bada, ordea, 0`50 segundura”

Anne Lill

Atentzioa saria da

Page 4: Anne Lill

BURANBELTZA

Rastro eta haize lanak guztiz osagarriak

Rastroa elementu desberdinek osatzen dute. Alde batetik, pasatzen garenean lurra bera eraldatu egiten dugu eta duen berezko usaina aldatu egiten da gure eraginez. Bestaldetik, espezie bakoitzak uzten duen berezko usaina dugu. Pertsonok gurea uzten dugu, azeriek haiena eta oreinek ere berezko usaina dute gainerako animalia guztiek bezala. Hala ere, horretaz gain, usain indibiduala dugu, gutariko bakoitzak gurea. Azkenik, pasatzean animalia ugari hiltzen dugu eta gure pisuaren eraginez lurrean dauden gas poltsak hautsi eta kanporatu egiten dugu. Beraz, eraldaketa horiek denak eragiten ditugu leku jakin batetik pasatzen garenean.

Rastroak 15 minutu behar ditu bere mailarik gorenean egoteko eta hainbatek gehiago luzatzen badu ere, baldintza egokitan 120 minutuko iraupena du.

Entrenatzen hasteko, soka bati jaki bat lotuko diogu, animaliaren gustukoa dena. Bere aurrean, desagertuko gara eta “J” formako ibilbide laburra egingo dugu kontuan hartuz haizeak nondik jotzen duen. Izan ere, rastroarekin ari garela, haizeak beti jo behar du atzetik animaliari haizearen errekurtsoa kentzeko. Haize aldakorra denean hobe da ez entrenatzea. Hezitzaile onak jakin beharko luke noiz ez dagoen entrenatzeko baldintzarik.

Rastroa zailagoa da haize lana baino eta horregatik hezitzaile batzuk nahiago dute hortik hasi. Espezialitate bakoitzak baldintzapen desberdina beharko luke animalia ez nahasteko.

Garrantzi handikoa da animaliaren motibazioa altu mantentzea eta horretarako praktika egokia da rastroan bertan sari batzuk uztea. Horri esker, animaliaren motibazioa altu mantenduko dugu uneoro. Kontuan izan ura ere saria izan daitekeela.

Rastroa lantzeko hiru faktore hartu behar dugu kontuan. Alde batetik, rastroaren luzera, bestalde, rastroaren aintzinatasuna eta azkenik, ingurua bera. Aldioro faktore horietatik bakarra aldatuko dugu. Bide bakarra da jakiteko zerk egiten duen huts. Hau da, egun berean, ohi baino luzeagoa den rastro bat egingo bagenu, ohi baino aintzinagoa eta ez ohiko lekuan eta gaizki egingo balu ez genuke jakingo zein izan den arrazoia. Beraz, oso kontuan izango dugu hau, aldioro faktore bakarra.

Zakurrak kontzentrazioz lan egin dezan estresa ebitatu behar dugu. Jende askok estres maila altuak eragiten duen urduritasuna zakurraren motibazioarekin okertzen du eta horren ondorioz, ez dute lortzen animaliaren kontzentrazioa. Kontuan hartu behar dira atsedenak bide bakarra baitira estres maila jaisteko.

Rastro lanak kontzentrazio handia eskatzen diote animaliari.

BU

RA

NB

ELTZ

A 2

010

aben

dua

3

Page 5: Anne Lill

BURANBELTZA

“Denbora librerako agindua behar da eta atsedenean ari denean ez da saririk eman behar eskatuta ere”

Anne Lill

Hainbat aholku eta esaldi interesgarri utzi zizkigun Annek asteburuan egindako lan jardunean. Hona hemen horietako hainbat:

Usainen diskriminazioan ari garenean animalia nahi dugun usaina duen potora hurbiltzen denean klik egingo dugu saritzeko baina, ez badago saririk klik egingo dugu burua erretiratzea sarituz. Garrantzi handikoa da hau animaliak diskriminazioa zer den ongi ikas dezan.

Portaera batzuk zergatik ezin diren kendu azaltzeko adibide esanguratsua jarri zigun. Gaizki arrankatzen duen kotxe zaharra duen gidaria etengabe saiatuko da, giltzari behin eta berriro ekinez arrankatu arte. Kotxe berria duen gidariak ordea, ez du hiru saio baino gehiago egingo teknikoari deitu baino lehen. Portaera desegokiak, etengabeko zaunka esate baterako, duten zakurrak kotxe zaharraren gisako gidaria dute, saria ematen dute azkenean,

hau da, kotxea arrankatu egiten dute azkenean. Kontua da, oharkabean egiten dutela.

Portaera bat saritzeari uzten diozunean animalia antsietatez jota badago horrek esan nahi du gehiegi saritu duzula eta arreta galtzen badu gutxiegi saritu duzula esan nahi du.

Arrek estres pixka batez hobeki lan egiten dute, emeek ordea, ez.

Norbegian zakurkumeak erreskaterako prestatzean 12ko araua erabiltzen da. Hau da, 12 aste dituenean, 12 zoru desberdin zapaldu behar ditu eta 12 pertsona desberdin ezagutu. Bere sozializazioan garrantzi handikoa da hori.

Lepokoek luzera kalte egiten dute. Ahal den gehienetan lepokoa kendu egingo dugu.

Atzeko hanken kontzientzia hartu behar dute bestela garuna ez da behar bezain ongi garatuko.

Behatu, pentsatu, ikasi

BU

RA

NB

ELTZ

A 2

010

aben

dua

3

Page 6: Anne Lill

Norbegiako homologazio frogak

Norbegian erreskate lanetan aritzen direnek homologazio froga pasatu behar dute. Horretarako, kilometro bateko luzera eta 100 metroko zabalera duen zonalde bat aztertu behar dute animaliak ezker-eskuin sigi-saga eginez.

Horretaz gain, 50 m x 50 m duen karratu batean hiru objektu topatu behar dituzte zakurrek horretarako bilaketa ordenatua eginez pasabideka. Ikusten da garrantzi handia ematen diotela objektuen aurkikuntzari. Homologazio frogen bilaketa lanetan objektuak ezkutatzen dira zakurrek aurki ditzaten. Ziur aski Norbegiako basoak garbiago egongo dira gureak baino, izan ere, hemen gure zakurrek markatu eta markatu egingo lukete basoak jendeak botatako gauzez beterik baitaude.

Edozein kasutan interesgarria da jakitea nola lan egiten den beste nazio batzuetan. Zakurraren usaimenaren lanketa espezifikoa zinez interesgarria da erreskatean ari diren zakurren eragingarritasuna handitzeko.

Emakume lasaia da Anne, zakurren heziketara ere eramaten du bere lasaitasuna. Emaitzak azkar nahi badituzu poliki lan egin ezazu. Oso kontuan hartuko dugu aholkua.

Anne Lill Kvam Annek Troll-hundeskole izeneko zakur-eskola zuzentzen du.

BURANBELTZAwww.buranbeltza.wordpress.com

BU

RA

NB

ELTZ

A 2

010

aben

dua

3