Andrea

download Andrea

If you can't read please download the document

description

Txanela Lan monografikoa Hartza

Transcript of Andrea

  • 1. LAN MONOGRAFIKOA BERRIA Penintsulako hartzak salbatzeko lanean Euskal Herritik hurbil, Asturias aldean, hartz kolonia handia zegoen. Baina mendiak suntsitzeak eta ehizak ia-ia desagerrarazi zituen. Horregatik, duela urte batzuk FAPAS talde ekologista sortu zen, hartzak salbatzeko asmoz. Artza Talde honen lan nagusia hartzen alde aritzea da. Lehendabizi hartzen egoera zehatza aztertu zuten, jakiteko zenbat gelditzen ziren, non bizi ziren eta abar. Gero ehiztariekin hitz egin, agintariekin eta mendian babesleku segurua lortu zuten. Han bizi zen jendearekin arazorik ez izateko oso plan bitxia izan zuten. Hartz batek etxe-abere bat hiltzen bazuen, elkarteak

2. berak edota erakundeek animaliaren prezioa ematen zioten baserritarrari, honek dirua gal ez zezan. Horrela, poliki-poliki lortu dute hartzen aurka zegoen jendea alde jartzea. Baina ez hori bakarrik. Konturatu dira hartzak gutxi ugaltzen direla, janari gutxi dutelako. Eta Orduan, azken urte hauetan hasi dira hartzentzat janaria prestatzen. Arto eta fruitu arbolak landatu dituzte mendian eta erlategiak ere ipini dituzte. Zertarako? Hartzek janari gutxi topatzen dutenean artoa, fruituak edo eztia jan dezaten. Azkenik mendian bideo kamera automatikoak jarri dituzte, animalien jarraipen zehatza egiteko. Emaitzak Lan hauek guztiek emaitza onak eman dituzte. Hartz handien kopurua mantendu da. Legez kanpoko ehiztariek ez dituzte jada hartzak hiltzen. Gainera 2003. urtea oso ona izan da ugalketa kontuan. Kantauri Mendizerraren ekialdean hiru hartz eme ikusi dira kumeekin. Eta mendebaldean bederatzi emek izan dituzte kumeak. Zalantzarik gabe albiste onak dira eta urteetako lanaren emaitzak. Hurrengo erronkak Orain bi gauza egin behar dituzte nagusiki. Batetik, hartz txikien bizi iraupena ziurtatu. Eme batzuk bi edo hiru kume izaten dituzte, baina askotan bakarra ateratzen dute aurrera, besteak hiltzen baitira. Bestetik, jarraitu behar dute hartzen bizimodua aztertzen. Haien ohiturak, arazoak hainbat eta hobe ezagutu, hobe lagun ditzakegu hartzak. Horrela, azken urteetan jaio diren 3. artzatxoak bizirik mantentzen badira, gero eta heldu gehiago egongo dira ugaltzeko eta pixkanaka-pixkanaka errekuperatuko dira. Hartzak Euskal Herrian Tamalez, hartzak ia-ia desagertuta daude Euskal Herrian. Pirinio aldean bakarrik aurkitu dezakegu baten bat. Oso ezaguna da Erronkari inguruan dabilen Camile emea. Urtero azaltzen da mendi horietan, batzuen pozerako eta besteen haserrerako. Izan ere, hango herrietako jende askok ez du Camile inguruetan ikusi nahi, baratzak suntsitu eta animaliaren bat edo beste izutu edo hil dezakeelako. Beharbada hemen ere Asturiasen egiten den moduan egin beharko dugu horrelako animaliatzarra mantendu nahi badugu. Informazio gehiago nahi baduzue www.fapas.es web orrian aurki dezakezue. EMEN BISI DIRA 4. ESKEMAK 5. INFOMAZIOA IZENA:HARTZA GRIZZILY DESKRIBAPEN FISIKOA:AIBAT DATU (NEURRI 6. INFOMAZIOA IZENA:HARTZA GRIZZILY DESKRIBAPEN FISIKOA:AIBAT DATU (NEURRI