Amaia, La pasion secreta 2011

21
Freud LA PASIÓN SECRETA

Transcript of Amaia, La pasion secreta 2011

FreudLA PASIÓN SECRETA

Direkzioa: John Huston

Produkzioa: Wolfgang Reinhardt

Gidoia: Wolfgang Reinhardt & Jean Paul Sartre

Musika: Jerry Goldsmith

Argazkilaritza: Douglas Slocombe

Fitxa teknikoa

Jatorria: Estatu batuakUrtea: 1962Generoa: bibliografikoaIraupena: 139 minutu

Montgomery Clift

Susannah York

Larry Parks

Susan Kohner

Eileen Herlie

Fernand Ledoux

David McCallum

Rosalie Crutchley

Sigmund Freud (Freiberg 1856ko maiatzaren 6a-London, 1939ko irailaren 23a) mediku eta neurologo austriarra izan zen.

Bere familia judua zen. Vienako unibertsitatean ikasi zuen eta

geroago Parisera joan zen, han Charcot medikuari esker hipnosiagatik interesa piztu bazitzaion.

Sigmund Freud

Historiara pasatu da “Psikoanalisiaren aita" moduan, arlo honetan egindako lan itzela dela eta.

Inkontzientea ikertu zuen bereziki, ametsen mundua eta buru-gaixotasunek sexualitatearekin dituzten loturak.

Erlijioek patologia psikiatrikoarekin dauzkaten zerikusiak ere aztertu zituen.

La pasion secreta deituriko pelikula honek, freuden bizitzaren 5 urte erakusten digu.

5 urte hauetan Freudek histeria (garai hartan benetako gaixotasun bezala hartzen ez zen gaitza) hipnosiaren bitartez sendatzen hasi zen, eta bere ikerketa lanei esker terapia honen erabilerak, berak asmatutako Psikoanalisiaren eskola sortzea ekarri zuen. Pelikulak hau lortzeko izan zituen esperientziak eta oztopoak erakusten digu.

Sinopsia

Psikoanalisia Sigmund Freudek sortutako psikologia eskola izateaz gain, honek bere postulatuetan aurkeztutako terapien multzoa da.

Psikoterapia metodo izanik, psikoanalisiak pazientearen adimen-prozesuko osagai inkontzienteen arteko harremanak bilatzen ditu.

Psikoanalisia

Freuden ustetan, haurtzaroan erreprimituriko esperientzia erreprimituak gainditzen ez baditugu haztean nahaste bezala azaltzen dira.

Arerio asko izan arren asko izan ziren Freuden terapiak frogatu zituztenak.

Inkontzientea: Psikoanalisian, psikearen alorra, kontzientziari ihes egiten diona eta pertsonen jokabidean eragina duena. Kontziente-ari kontrajartzen zaio.

Histeria: Neurosi mota, emozio gorabeherak, sentimenduak ezkutatzea, arazo fiskoak, eta sujestioaren mende erraz geratzea ezaugarritzat dituena.

Hiztegia:

Lapsus-linguae: Hitz egitean egiten dituzun akatsak dira.

Lapsus-calami: Idaztean egiten egiten dituzun akatsak dira.

Elektra-konplexua: Alaba batek bere aitaz maitemintzea, bere ama gorrotatuz. Haurtzroaren lehen 6 urteetan gertatzen da.

Edipo-konplexua: Seme batek bere amaz maitemintzea, aldi berean bere aita gorrotatuz. Haurtzaroaren lehen 6 urteetan gertatzen da.

Transferentzia: Haurtzaroan gustoko izan duzun gizon edo emakume eredua, heldutasunean sentitzen duzun sentimendu nahaketa. Adibidez, paziente bat psikoanalistan bere eredua erreflexatzen badu, pertsona hori gustoko izango du.

Kontra-transferentzia: Psikologoak bere paziente berataz ez maitemintzeko egin behar duen lana.

Pelikula hau Psikoanalasiaren eskola ezagutzeko eta ikasteko, eta bere sortzaileak eskola eratzeko izan zituen esperientziak nola bideratu zituen ulertzeko oso metodo ona iruditu zait, izan ere, ludikoagoa denez gero errazagoa izan da ikasteko beste eskolak baino.

Baina pelikula gustukoa izateak ez du esan nahi Freuden teoriekin guztiz ados nagoenik, badaude beste eskola batzuk ere oso interesgarriak iruditzen zaizkidanak.

Nire Iritzia