AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko...

46
AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA Agustin Kardaberaz 3 Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974. Klasikoen Gordailuan: http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/K/KardaberazJosefa.htm Klasikoen Gordailuak egindako lanak oro dominio publikokoak dira, eta, Jabego Intelektualaren Legearen arabera jatorrizko idazlanak bestelako eskubiderik ez baleuka, nahi bezala erreproduzi daitezke.

Transcript of AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko...

Page 1: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

Agustin Kardaberaz

3

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea).La Gran Enciclopedia Vasca, 1974.

Klasikoen Gordailuan:http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/K/KardaberazJosefa.htm

Klasikoen Gordailuak egindako lanak oro dominio publikokoak dira,eta, Jabego Intelektualaren Legearen arabera jatorrizko idazlanak bestelako eskubiderik ez baleuka, nahi bezala erreproduzi daitezke.

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 2

Page 2: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

5

J H S

AMA BENERAGARRI JOSEFA

SAKRAMENTU GUZIZ SANTUARENAZERITZANAREN

BIZITZA ETA BERTUTEAK

Aita Agustin Kardaberaz-ekLoiolako Etxe Santuban

animen onerako Euskaraz ipiñia

A. M. D. G.

TOLOSAN: Eusebio Lopez-en moldiztegian.1882 garren urtean

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 4

Page 3: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

LENENGO LIBURUA

JOSEFAREN JAIOTZATIK BERE NOBIZIADURAÑOKOA

Agustin Kardaberaz

7

IHS

SARRERA

Jaungoikoaren ontasun mugabageak beretzat esleitutako animazorionekoen artean Ama Josefa Sakramentu guziz Santuarena bat, etaguziz señalatua izan zan. Onen bizitza miragarria gure ditxa andirako,Maisu sonatu D. Agustin Agirrekoak, txit-ederki, zentzu begiramentu etaargi-andiaz, eta nik-esan-al-baño obeto eskribatuta, Josefa Santaren kon-fesore eta illtzen lagundu zionak bezela, soma andiaz utzi zigun: eta nikberaren egiazko adiskideak bezela, nere begiramentu guziko Liburugilleoni jarraitu-bearra, txit atsegin det: baña ez berak bezela, eta ez luzaro;ezpada laburtxo, eta animen onerako-bearren dana artuko det.

Orretarako, nere irakurlea, lenago esan nai dizut, ezen Josefa doatsuau Azkoitiako erri guziz Nobleko alaba, gure Probinzia guziaren hondra-garri eta bertutezko mirari, eta zeruko joia preziatua izan zala. JosefaMaietzaren lenengo egunean, eta milla seireun eta berrogeita amabigarrenurtean jaio eta milla zazpireun eta ogeita bostgarren urtean, eta otsailla-ren ogeita lau-garrenean ill zan.

San Felipe eta Santiago egunean Zeruko lore eder au jaio, eta bataia-tu, eta San Matias Apostoluaren egunean ill, edo Zerurako suerte ona izanzuen.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

6

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 6

Page 4: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

baztertxoan lo egiteko bere gorputza alegin guziaz txit estaltzen zuen,lotan ere bere gorputzaren alderik txikiena ere agertu etzedin, edo erio-tzak gauaz artzen bazuen ere, berak gogo zuen moldesiarekin arki zediñ.Garbitasunaren onelako kontu ederra zeukan aurrak ondo erakustenzuen, bere anima Santa Jainkoari osoro emana eta beraren serbitzuraeskañia zedukala. O zer zeruko lezioak, ala gurasoenzat, nola umeenzattxikitan berakin ez idukitzeko: gaitzerako makurtasunak txit laster oke-rrerako begiak argitzen ditu, batez ere alabetan. Ala oien lotsa santu, etagarbitasunerako beti gurasoetatik eta anaietatik berezituta eratzan.

Garai onetan bere izeba, aitaren arreba batek Aita gurea eta Abe-Maria erakutsi, eta ondo errezatzen ikasi zuen. Gero Ama Birjiñaren Sal-bea ikasi, eta bere biotzeko atsegin eta jaiera andiaz askotan esan oi zuen,eta orazio ederra deitzen zion eta errukien Ama maiteari deitzeko berakesan, eta beste aur-lagunai eta andiagoai ere, esan erazitzen zien. OnelaAma guziz santaren alabanzeetan eztizko atsegin-kontentu andi bat bereaniman sentitzen zuen. Sei urteronz zebillen Josefa, eta ezagüera baño lenborondate onaren zale santua beragan agertzen zan, graziaren argitarakoprestatuaz. Eta orra txikitatik aurrak ondo azitzea eta Jaungoikoaren gau-zetara makurtzea zer gauza santo eta bearra dan.

Agustin Kardaberaz

9

LENENGO BURUA

JOSEFAREN JAIOTZA ETA AZIERA

Pedro Larramendikoa eta Marta Larrañaga-koa, izen orietako, etaanziñako jatorrizko beren etxe purube nobleetakoak Josefaren gurasoakizan ziran. Oek Azkoitiko kalean bizi ziran, eta beren ezkontza santuarenfrutu bakar izan zan alaba au Santa Maria Erreala deritzan, Ama Birjiña-ren Elizan bataiatu zan eta Josefaren izen gozoa eman zioten, Ama Bir-jiñaren mantupean, eta San Jose gloriatsuaren anparoan bertatik zeruak,betiko artu zezan, gero denboraz aur onen ditxak Jesus Sakramentatuarenizen jainkozkoaz, Santa Brijidaren gurutze santuaz, eta Zeruko EsposoJesus-en eraztunaz sellatu eta koroatzeko.

Belen-go estalpetxo, edo Jesus onaren estrabi edo ganbelaren gisakoetxetxo batean, jaiotzatik aren antzeko izateko, gure aurra jaio zan. Onengurasoak lurreko gauzetan beartsuak ziran; baña zeruko ondasun andibat, eta perla preziatu ezkutatu bat beren alaban Jaunak eman zien. Odo-lez nobleak, baña bearrez estutxo edo nekez; baña kristau on jainkoiakbezela Jainkoaren pake ederrean bizi ziran. Ezizana pakeai ekin, ondasu-nak gerra biziarekin baño obea da; eta estuasuntxoa humilltasun eta bestebertuteen adiskide edo lagun on izan oi da. Hori Jesus maiteak bere jaio-leku bezela esleitu zuen, eta bere Ama doatsu eta onen Esposo Jose San-tuarentzat, eta gure Josefarentzat siñalatu zuen.

Bere Ama Marta biotz-samurrak alaba au txik kontuz, Jainkoarenjoia estimatua bezela, bere bularrean azi zuen eta ortik bere onerako griñaeman zion. Aurkeririk, aurra zalarik, ezertan erakusten etzuen: urrrutitikbegiratzen zioten guziak, gutxitan ikusi oi dan moldesi, sosegu eta onera-ko siñaleak ikusten ziozkaten: bere kide edo adiñekoakin ibilli edo egonnai etzuen, eta zentzu elduko andreetara alderatu oi zan, oien ejenplo etaerakutsiak artzeko. Arrazoiaren argi edo usora eldu baño len aur au, guzizbere kontura artua bezela, Jaunak bere bedeinkazio gozo, eta berekirozkograziaz bete, eta siñalatu zuen, eta Josefak ondo erakutsi edo adierazizuen.

Txiki zala, gurasoak berakin oiean idukitzen zuten, baña aurrak,urteai aurre artuta, bere modestia eta garbitasunaren amorezko siñaleakordutik eman zituen, eta bere erregu gaitzgabe eta negarrakin amari txitestu eskatu zion, bakarrik lo egiteko leku edo oitxo bat egin ziozala. Bere

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

8

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 8

Page 5: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

ratzen zitzaion guztian, ongille andi bati bezela begiratu, eta Jaunari erre-gutzen zion, berari egin zion on andi ori onda paga zegiola.

Lenengo Komunio onetan artu zituen Zeruko grazia eta animakoindarrak eriotzeraño aurrera eraman zituen, Jesukristorentzat bakarrikbizitzeko, eta bere, nai edo borondate guzia osoro ukatu, eta Jesus onare-na egiteko. Aurtxo Josefak Jaunaren gloria eta gustoa billatzen zuen bitar-tean, Ama Santisimak erregalo andi batekin bere anparo edo mantupeankadukala, erakutsi zion. Lenengo Komuniotik laster gau batean bereoiean sartu eta Jainkoa obeto serbitzeko, edo gauza guzietan bera baka-rrik billatzeko eta aren ofensa guzietatik beti iges egiteko bideak artzen,eta biziera berri santu bat egiteko kontuak ateratzen jarri zan: eta orranon gela guzia argitasun txit eder batek bete zuen, eta orren erdian AmaBirjiña, esan al baño ederrago, eta Majestade txit andian etorri, edo ager-tu, eta errukizko bere begi ederrak ditxazko aurtxo onetan ipiñi, eta berakdakien bezela, gozarotu zuen. Ikusaldi eder au luzea izan zan: gurasoak anzeudelarik oartu etziran, baña Josefak zintzo begiratuta, ikusi zuena iñoriere esan etzion: eta andik urte batzuetara, bere Konfesoreari guzia agertuzion. Ikusaldi edo Ama guziz Santaren bisit onetan Zeruko zer ikasbideakartu eta zer dotriña ikasi zuen, nor esan lezake?

Gauza segurua da, Errukizko Ama maiteak Josefaren biotz garbisantuaren deiak enzun zituala; eta aur onek askotan eskatzen zien bezela:Ea, bada, gure bitartekoa, zure begi urrikaltsu oriek biur tzatzu gugana, ala Zeru-ko Erregiña gozoak enzun, eta bere aurrak ikustera etorri, eta sari ugariazordañdu oi zuela, eta au zan guzia Ama Birjiñari eta Jesus gozoari betikoemana geratu zan Sakramentuen usuera, edo al zuen guzian Komuniosantua artzea, guziz nai zuen, eta amorezko jaieran sutu, eta kontuz txitprestatzen zan. Santuak diotenez, Alpeetako mendi goituetan erbiakneguan betiko elurra ikusi eta janaz, zuri zuri biurtzen dira: ala Josefa,Jesus-en edertasun eta garbitasuna beti Komunioan janaz, Kastidade edergarbiaren lore egiñik geratzen zan.

Ala zazpi urte baño len Birjiña guzien Ama garbienari bere garbita-suna agindu zion. Gure Kolejioko Elizan, Ama Birjiña aldare bateanbeneratzen da: onen aurrean jaieraz zegoela, Zeruko bultzada bizi batekbiotzean Josefari eman, eta esan zion: Birjiña guziz santa, zure antzera nikBirjiña edo donzell izan bear det. Onela goiz, edo lasterka bezela Ama Bir-jiñaren eskuetatik Jesus bere Esposo jainkozkoaren besoetan edo bio-tzean ditx andiz betiko sartu zan.

Agustin Kardaberaz

11

BIGARREN BURUA

JOSEFAREN LENENGO KOMUNIOA,ETA AMA BIRJIÑAREN

LENENGO MESEDE SEÑALATU BAT

Baldin Josefa, aur gaitzagabea, gauz onera añ emana bazan, jakiñada, Zeruko grazia eta mesede guzien Atea Ama Birjiña dala, eta bere doaiguziak Jaunak iturri onetatik animai zabaldu nai diztela, eta onen amorezberegana erakarri nai dituela. Esan diran orazioak bai, baña Fede santukomisterio bearrenen berririk Josefari aurtasun orretan iñork ere emanetzion: eta berak zer obligazio zuen oraindik etzekien. Sei urte eta erdizeuzkan, eta orra non (nondik edo nola eztakigu) komulgatutzeko, edoJesus Sakramentatua bere biotzean artzeko gogo andi batek eman zion,eta gure Kolejioko Elizan sartu zan. Aita bat konfesonarioan ikusi, etaaren oñetan jarri zan.

Konfesorea aur gaitzgabe ori ikusi, eta lenengoan farrari emanzitzaion. Baña gero, gure Fedeko Artikulu lenagoen edo bearrenak galde-tu eta arriturik enzun zuen, guziai txit egokiro eranzuten ziela, eta Trini-dade, Enkarnazio eta Aldareko Sakramentu guziz Santuaren Misterioakederki eta argiro, esaten zituela. Konfesorea biziro, eta Josefa bera ezgutxiago, dotriña oien gañean arritu ziran. Berak gero esan oi zuen, etze-kiala nola eranzun zuen, bada iñork ere erakutsi etzion, eta Trinidade etaEnkarnazioko Misterio ezkutataen izenik arteraño enzun etzuen. Segurudirudi, Espiritu Santua bere Maisu bakar izan zuela, eta bere argi eta jakin-tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala.

Konfesoreak sei urte eta erdiko aurtxoa eta aren aziera ondo ikusi,eta begiraturik, eta Zeruko mesede eta Jainkoaren eskua onegan zebiilelaezaguturik, komulga zedilla, edo bere Jaun eta Jaungoikoa ar zezala, esanzion. Josefaren anima garbi santuak Jesus Sakramentatua bere biotzeanartu zuenean, amorezko sugar bizi bat barrundatu zuen; eta Jaunarenargitasunaz izan zuen gose edo egarrialdia anima justu aren asealdi edobete aldia izan zan, eta Komunioko mesedearen esker onez betiko geratuzan; ala Jainkoarekiko, nola bere konfesioarekiko, zeren alako gozotasunzerukoa bere iturrian progatzera bialdu zuen: ori ikusten zuen, edo gogo-

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

10

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 10

Page 6: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

zioten, eta penitenziarren argizagizko bolatxo bidriozko puntadunaktopatu, eta oriekin bere gorputz gaitzgabea urratzen zuen.

Penitenzia egiteko zedukan egarri biziak zilizioak billatzeko gogoaeman zion: katetxo puntadunak buruan, besoetan, iztarretan eta gerriantormentu aundiaz eta aragia usteltzeraño zekaizkien: gero berak oi zion;aurrari bezela maitez aide edo adiskideren batek laztan ematen bazion,orduan miñ edo oñazerik biziena artzen zuela, zeren puntak kerrian guzizbarrura sartzen zitzaiozkan.

Jesus maiteari bere Pasioan beazuna ozpiñetan eman ziotela aditu,eta aren antzera Josefak artzen zuen, eta kedarrez eta auts samiñez bereau gozoa agitz tormentatzen zuen. Penitenzia, latzak eta orazio luzeago-ak egitera eremura joateko gogoak eman zioten; baña gurasoen baimenikeziñ izango zuela ikusita, belar utsak eremuan bezela, eta oriek aliksamiñenak, jateari eman zion: luzaro penitenzi au egin zuen, eta gurasoakaparitan berakin ipintzen bazuten, lo-gale bazan bezela batera eta besteraerortzen zan, eta orrekin apaldu gabe, oiera bialtzen zuten, eta orrela bereburua illerazten zuen.

Jesukristoren fedeagatik Martiri bat erre zutela aditu, eta bera eremartiri izateko antsiakin, illeti batekin izterra erre zuen, eta zulo andi bategiñ, eta an ikatz sutuak sartu eta luzaro iraun zion. San Franzisko Jabie-rrek bere izterra korapilloz betetako sokarekin bidean txit estutu zuelaaditu, eta aren antzera ori bera Josefak egin zuen, eta beregan onek ikasizuen, gorputzaren tormentu andienetako bat zala, eta batez ere eskallere-tan igo edo jestean.

Tormentu mueta berriak arkitu nai, eta eziñ, eta negar andiak egitenzituen, eta bekokiaz iskiña, edo arri-ertzetan golpe gogorrak artzenzituen. Pena orietan Jesusen amorez artzen zuen atsegiñak ere bildurtzenzuen, eta zer egiñ etzekien. Zazpi urteetatik amarretaraño bere gorputzgaitzgabe garbia onela tormentatu zuen: geiegizkoa bazirudien ere, Jain-koaren espirituak guzirako indar eta biotza ematen zion.

Agustin Kardaberaz

13

IRUGARREN BURUA

BIZITZA BERRIAREN ASIERA ORAZIO MENTAL EDO BIOTZEZKOA,ETA GORPUTZAREN ILLERAZTEAK.

Denbora orretan, San Jose gloriatsuaren egunean, andre batzuekSantuaren ermitan, meza enzutera zijoazela, gure aurrak ikusi zituen.Kaletik San Jose-ren ermita jakiñera, legoa erdi bat dago, eta Josefak zazpiurte bete etzituen. Bidean urteetan aurreratutako andre batekin batu, etaoni jolasean galdetu zion: Andrea, orazio mentala zer da? Aurra, esanzion; orazio mentala besterik ezta, ezpada, Jainkoaren aurrean gauezbelauniko jarrita, auzpez dagoela, beñ eta berriz Aita gurea esatea. Jose-fak ori aditu, eta San Joseren gau artan orazio egiten asi zan: eta nola Jain-koak biotz onari begiratzen baition, eta bearrekoen eresiak aditzen baiti-tuen, andrearen paltak, Maisu obeak bezela, San Josek iñolaz ere betezituen, eta, orazio egiten ordu artatik erakutsi zion. Orduan ikusi zanSanta Teresak diona; Orazio egiteko maisurizez duenak San Jose ar bezaMaisutzat, eta bidean utsegingo eztu.

Arpegiaz lurrerañoko egoera umil artan jarri, eta gau oro ordu bi etairu Paternoster edo Aita gurearen orazio jainkozkoan igarotzen zituen;eta ez askotan esanaz, baizen beñ edo berriz. Eskari ederretan soseguzpensatuaz, Espiritu Santuak aurraren biotza argitu eta berotzen zuen, etaoraziotik Jesukristoren amore irazeki bat ateratzen zuen.

Orazioa eta bere buruaren illeraztea alkarrekin jaio eta azi oi dira, etasenide onak bezela biak beti oi dabilltza. Jaungoikoaren amoreak espiri-tua jotzen duenean, gorputza jo nai oi du. Josefa zortzi urteetaronz zebi-llen, eta penitenziak egiteko asmoak artu zuen. Lenengo asmoa loarenneurri estua izan zan: gau oro ordu bi ta erdi eta ez geiago, lo egitera, etagañerako denbora otoitz eta jarduera santuetan eramatera bertatik jarrizan. Lo geiago egiñ etzezan, arri andi bat bere gañean arzen zuen, arenkargak esna zezan, Amak ori ikusi, eta oiera joatea agintzen zionean emenmortifikado gogorra arkitzen zuen; bada izarepean tella eta bidrio puskaketa egur desberdiñak, eta punta zorrotzakiko gurutze bat ipiñi, eta atse-den-lekuan tormentu edo martirio bat arkitzen zuen.

Ordu bi ta erdi nekez an eraman, eta jaiki eta bereala odolezko azotegogorrak luzaro artzen zituen. Soka edo espartzuak miñ gutxi ematen

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

12

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 12

Page 7: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

bear zan neurri eta moldeera gauza orietan Konfesoreak eman zion.Donzella garbi onek kastidadeko promesa eginda, bere biotza Jaunari osoeskañi zion: oraziorako gaia Jesus maitearen Pasioko zazpi pauso jakiñakastearen egunetarako Konfesoreak emanta, artu zituen. Asteoroko bereazotaldi eta zilizio siñalatuaz ostean, eragabeko beste penitenzia geiegiakkendu, eta Konfesore zintzo eta zelotsuak zuzenbide ederretan Josefasartu zuen.

Agustin Kardaberaz

15

LAUGARREN BURUA

ETSAIAREN KONTRAKO PELEA,ZEREN OTOITZ ETA PENITENZIAK

GALERAZI NAI ZIOZKAN.AITA ESPIRITUALA ARTU ETA NOLA

KASTIDADEKO PROMESA EGIN ZUEN

Aurtxo Jainkoaren esleitu au egunoro orazio eta penitenziatan aurre-rago zijoala, gure etsaiak ikusi, eta amorru portitzaz aren kontra jaiki zan.Nola etxea estu edo itoa baitzan, bere azotaldi luzeetan gurasoak oartuedo senti etzezaten, Jainkoak gogoa emanta, ondo eskutatzeko gauaz tei-tatura igotzera saiatu zan, eta bere era guzira penitenziak egiten zituen, etaandik jatxi eta bere oratorioa esaten zion leku polit bat Ama Birjiñaren etaSantuen imajiñakin apainduta zedukanean bere orazio aldi luzea egitenzuen. Bere jaiera edo gauz onak asitzean, ots eta oiuska izugarriak aditzenzituen bertan zegoen ibaian: eta illargi zanean, abere mueta edo mostruizugarriak orro andiak ematen bere begiaz ikusten zituen.

Zeruko argiarekin bereala ezagutu zuen Josefak, bere penitenzia etaorazioa galerazitzeko deabruaren asmazio eta trazak zirala, baña aurreankadukan bere Ama Santisimaren babesean etsaiaren beldur gabe, bere jar-duera santuetan aurrera oi zijoan. Orazioan Jainkoak bere doai, eta ber-tuteen, eta batez ere Zeruko lore eder garbi garbitasunaren edertasunaerakutsi zion; eta len zazpi urte baño len Ama Birjiñari bere gogo, eta ere-siak agertu baziozkan ere, orañ aren Seme Jesus Esposo jainkozkoari bereanima betiko garbitasunaren promesarekin osoro eta betiko eman naizion. Amar urteen aldean zebillen; bere donzellatasuna Ama Birjiñareneskuetatik bere Esposo maite Jesusi eskañi nai zionean: eta Jaunaren berebarrengo argiak, ori ondo ezagutzeko bidea asmatzeko, Aita espiritual batbillaerazi zion.

Konfesoreak Josefaren aotik Jainkoaren doai eta mesedeak, eta onenjardunbide, gogo, asmo, eta bizitza berriaren kontua aditu, eta ondo begi-raturik esan zion: Promes andi ori egin zezala; eta eremurako buruzpideak utzi,eta obedienziako sakrifizioa bere gogoa gauza guzietan ukatu eta Jainkoarena betiegiteko deseo santuak botzean gogotik josi zitzala. Jainkoak Josefari obedienzia-ren ofrenda zeñ andia zan erakutsi zion, eta txit kontuz bide ori betikoartu zuen. Penitenzi, otoitz eta beste jardunbideen gañean hitz egiñ, eta

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

14

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 14

Page 8: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

etxera itzuli, eta bere Jabe maiteari utsaldi onen barkazio eske orazioanjarri zitzaion.

Beñ eta berriz begiratu, eta Jainkoak begietako argi edo bista kenduzion. Josefak ori ondo ezagutu, eta Jaunaren gaztigua zala ikusi zuen, etaorrekiñ sekulan zezen eta festarik ez ikusteko asmo sendo betiko bat egiñ,eta osoro bete zuen.

Garai artan donzellak burutsean edo mantelin gabe Elizara joan oiziran: eta nola besteak pestara, eta Josefa beti Elizara bitarte guzian Jaunaadoratzera joaten baitzan, eta lotsatzen zala ezagutzen baizuten, Jaunariesan zion: Ai Jauna! baldin agirian etortzeko usadio au kentzen balitz,lotsarik gabe eta pozikago Sakramentu orretan zuri agur onak egitera eto-rriko nintzake. Orra non urreñgo igandean guziak Elizara mantillarekinjoateko, Obispoaren agindea etorri zan. Aurra bazan ere, Elizara askotan,eta etxeko begiramentu gabe joateko mantilla ezkutuan eraman, eta eliz-atarian burua estaltzen zuen.

Oraziotik Purgatorioko anima santuen jaiera andi bat atera zuen, etabere penitenzia eta obra onakin laguntzen zien. Egun batez ur bedeikatuztxarrotxo bat bete eta buru-ezurren lekura edo osariora joan, eta ur bedei-katua aiei bota, eta luzaro ori egiñ, eta etxerakoan, Jaunak ala naita, burue-zur oso bat gonari itsatsi zitzaion. Bota nai, eta ezin zuen: orduan etxeraeraman, eta bere burukotzat artu, eta Erlijioan sartu zaneraño beti idukizuen. Onek lurreko etsipena, eta Purgatorioko animen jaiera aurrera geituziozkan.

Agustin Kardaberaz

17

BOSTGARREN BURUA

MEDITAZIOAREN FRUTUA,ETA AURRERA IKASI ZUEN DOTRIÑA

Ama Santa Teresa Zerutik argideratu, eta obedienzia ta oraziorakoMaestra beneratuak Avilan tratatu zuen lenengo Jesuitari zenbat zor zion,berak kontatzen du. Onek esan zidan, dio Santak, egunoroko orazioa Pasiokopauso batean egin nezala eta orrez probetxatu nedilla. Atsegin kontentuz bete etaalaitu ninduen. Agintzen zidana egiteko gogoa artu nuen, eta ala egin det. Konfeso-reari obeditzeko grazia Jaunak egin dit. Santa au gure Josefak imitatu zuen, alakasi beti Jesuitak bere Aita espiritual izatean, nola oriei obeditzean.

Bere otoitzaren gaia Jesusen pausoetan artu, eta bere loaldia igaro,eta gau guzia meditazio santuan igarotzen zuen. Jesusen penak bere bio-tzean ondo ausmartu, eta pisatuaz meditazio onetatik ateratzen zuen fru-tua, bere Jabe Jainkoagatik egun oro eta geiago padezitzea zan: ori betieskatzen zion: eta baldin egunen batean ezer gabe bere burua ikustenbazuen, bere Jauna ofendituko zuela, guziz bel-dur zan. Baña onen Kon-fesoreak ziona: «Josefak pekatuaren kontra zuen gorrotoan, txikitatik ere,infernu edo purgatorioaren gogorazioak parterik etzuen, ezpazan Jainko-aren ontasunak bakarrik, zeñaren gusto eta borondateak osoro bereganazeraman».

Orazio onen frutu egoki jakiñak ziran: ala Jesus onaren errukia,onen tormentuetan, nola Jesus Sakramentatuaren amore sutu betikoa.Negar samiñ edo gozoetan aren anima urtzen zan, eta orretarako bakar-tasuna billatzen zuen: eta kalera bear zuenean Jesusen amorez desegiñ, etabere al guzia Parrokian, edo gure Elizan sartu, eta Jauna adoratzen luza-ro egon, eta gozarotzen zan. Onelakoak ziran Jesusen Pasioko eta bereamorezko Sakramentuaren frutuak.

Amaika urte baño len etsipen bat Jainkoak eman zion, berari eskañi-rik dauden animetan garbitasuna zeñ minbera eta autsi-erraza dan, ikuse-raziaz. Lagun batek guziz estu esan zion, festa edo gure errietan antziña-tik oi diran danzak plazan ikustera joan bear zuela, eta onetarako Josefabere kidekoa bezela zerbait apaindu zan. Plazara joan ta laster onen lagu-na danzan sartu edo asi zan. Orduan bere perilla ikusita, bere konzienzianarantza gogor bat sentitu zuen, eta Jaunaren aurrean lotsaturik, lasterka

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

16

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 16

Page 9: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

galdu nai izan zuen. Baña donzella garbia aserre santu baten arma edoindarrak artu, eta añ eta onen matralleko gogorrak eman ziozkan, nonlurrera gizona zoraturik bezela bota zuen, eta an ostikoka eta kolpeka arri-tu zuen: eta ditxa anditzat berak itxi zuen atea, lasterka idiki, eta azotatu-rik iges egin zuen.

Beste beñ Josefa bere bearrean ari zala, mutill gaizto batek onenarpegiari berea arrimatzera egin zion; baña besoko bere indar guziaz, etaare geiago zerutik etorri zitzaionaz lotsagabeari belarrondoko bat airegalantarekin eman zion, eta ondo miñ zuela, aienatu zan.

O donzella garbiaren miragarrizko ejenploa! O Jaunaren graziazkobalentia! Onela bere karidadearen Zeruko indarra beste beñ erakutsizuen. Gizon bik, Josefaren atarian biziro aserretu, eta armaz alkar ill naizuten. Josefa amorezko su santuaz armatu, eta gizonik portitzena bazanbezela, gizon bien erdian sartu, eta perillik estuenean zegoan gizasemeabesotik artu, eta aire ederrean bere etxean sartu zuen, eta portu segurua,bizia eta pakea eman ziozkan.

Agustin Kardaberaz

19

SEIGARREN BURUA

NOLA JOSTEN IKASI, ETA KASTIDADEA EDO GARBITASUNA GALBIDEETATIK GORDE ZUEN.

Amaika urtekoa zala bere guraso pobreak josten ikastera bialduzuten; eta nola gauz askotarako argi eta egokia zan; eta txit gogotik ikasinai zuen, amabi urteetarako era guzietako josteak txit ederki ikasi zituen.Bere esku, modestia eta grazia onagatik, etxe askotan josteko nai zuten.Basarrietatik ere billatzen zuten, eta batera eta bestera deitzen zuten. Berealogera gurasoen laguntzarako justuro irabazteko, bearra galanki, gogotiketa biziro egin oi zuen. Jainkoak guzian laguntzen zion, eta nola bera añegokia zan, guzia eskuetara zuzen zetorkion. Bearrean Jaunaren aurreanjarduten zan, edo bere Jabeari beti begiratzen ziola: bere asnase guzietanamorezko grazia, eta gozotasua andian Jaunaren borondatea guziz argiroeta zuzen billatzen zuen.

Bearrean onela eguna igarota, gau guzia len bezela eramaten zuen:esan dan lo-kuluska egin, eta Jesus amorezko eta dolorezko maitearenejenplo eta Pasioko pausoetan sartu, eta bere biotzeko atsegiñetan sartzenzan. Orratarako kanpoko bakardadea lekurik onena bezela, billatzenzuen: sagasti edo soroetara segurutasun andiaz bere Jabearen billan irtenoi zan. Azote eta zilizioaz gañera oñ-utsetan asun artean oñak erretzenzituen, eta gorputz guzia tormentaturik, bere Esposo jainkozkoa ikusi, etaiñoiz narru gorrian guzia burutik oñetara erre, eta oñak samiñezko tor-mentu gogorra artu zuen.

Goiz batean bearrera zijoala gure Kolejioan otoitzaldi labur bat egi-teko ustean sartu zan. Jesus jainkozkoa Sakramentuan agertuta egon bearzuen eguna zan. An lurreko gauzaz aztu, eta Jaunak guzia beregan artu,eta jangabe baztertxo batean arratseraño egon zan. Zeruko janari jain-kozko, edo Sakramentuaren erregalo asko eta andiak mai soberano artananimak artu ezkero, gorputzak ezeren bearrik etzuen.

Josefaren garbitasuna gordetzeko Jaunak bere esku eta indarra emanzion. Amabi urtekoa zala gizon galdu bat deabruak tentatu zuen: eta nolaJosefa grazi oneko eta ederra zan, eta bere modestia birjindarrak are ede-rrago eta egokiago egiten zuen, eta pobre eta bearrekoa zala ikasita, gai-tzera errazago ekarriko zuela, sinistu zuen. Aren gelan, bada, gizona uste-gabeko lapurraren gisa ixilka sartu zan: atea barrendik itxi, eta Josefa

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

18

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 18

Page 10: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

Baña arako bero Esposo Jaungoikoari agindu zion kastidadearenpromesaz oroitu zan puntuan, eta garbitasuna galdu gabe gauza oriekeziñ izango zirala, donzella garbiak, bereala Jaungoikoagana biurtu, etatentazio orien gorroto betikoa artu zuen. Gizon gazte batek sobra edogeiegi Josefari begiratzen zion. Au lenengoan oartzen etzan; baña betikobegiratu edo ikusi-naiak beldur santua eman zion, deabruaren lazoren batan ezkutatzen ote zan. Andik aurrera txit arretaz zebillen eta alegin guziazargandik iges egiten zuen. Gizona, au ikusita, maliziaz bitarteko edo andretxar batez baliatu zan. Onek gaitzerako mandatua, edo infernuko beargaiabiziro egin zuen, eta bera ikusteko, eta biak egoteko gizonaren griña tazalea agertu zion. Baña atso triste ori gura donzellak, ordu gaiztoan,merezi zuen bezela, bere gelatik bota zuen. Orazioan bareala jarri zan, etaJaunari biotz guzitik bere garbitasun osoa gordetzeko indarra eskatu zion.

Orregatik ere etsai gaiztoak, mandatu orrez baliatu, eta alde askota-tik Josefa tentatzen zuen. Baña, au bere orazio eta penitenziakin gorde-tzen zan, eta Jainkoari erregutuaz, aren grazia eta indarra arkitu zuen, etatentazioak pakean utzi doten. Orrekin bere argaltasuna egunoro obetoikusi, eta aurrera perill guzietatik bere burua libratzen ikasi zuen: eta ezlen eta ez gero, pensamentu oiek ezpada, beste tentañirik bere gorputzgarbian beñere senti etzuen.

Agustin Kardaberaz

21

ZAZPIGARREN BURUA

AMABI URTEETATIK AURRERAKO JOSEFAREN BIZIERA EGURBIDE-KO BASARRIAN

ETA AN IGAROTAKO TENTALDIAK.

Bere guraso beartsuen laguntzan Jainkoa serbitzeko, ejenplo ederre-tan bere alegin zintzoak txit egokiro erakusten zituen. Baserrietako joste-lanetan, ikusi dan bezela, zebillen. Baña Jainkoak bere Josefa maitea bere-gana obeto ekartzeko, eta bakartasun obean bizitzeko, lenengo Egurbide-ko etxea Josefari prestatu zion. Ango Jabe prestuak Martin Villarreal, etaMaria Cruz Salaberria ziran. Onek bere ditxa andirako donzella Josefadeitu, edo eraman zuen, eta partidu estimagarriak egin ziozkan. Gelabakar bat bere ejerzizio santuetarako eman zion, eta egun oro mezaenzun, eta Komunio santuaren usuera Konfesoreak esaten zion bezelabeste jaierakin gorde zezala, eta bere joslanaren alogera gurasoentzatizango zala: ala etxe artan denbora luzean bizitu zan, bere Jainkoa biotzguziaz, eta gauza guzietan billatzen zuela.

Baña Aingerueri pakezko biziera au an egiten zuen bitartean infer-nuak gerra bizia egin nai zion; eta bere orazio eta komunioetatik urruti-ratu nai zuen. Komunioko egun batean lo gutxi egiñ, eta bere Jabe mai-tea biotzean artzeko antsiakin txit goiz Elizarako abiatu zan; illargi zan,eta orra non bidean bere aurrean zezen-talde aundi bat, eta gizon zakarbatzuek deadarrez, eta zezenak orroaz, ikusi zituen. Lenengo artan labo-rriak artu zuen Josefa; baña bere Jaungoikoagana biurtu, eta beldurgabeerriraño aiek aurrean zituela joan, eta mamu ikaragarri guziak an infernu-ra ondatu ziran.

Alde onetatik deabrua burlaturik geratu zan, baña berriz eta bestealde perilltsuagotik bere armakin jokatu nai zuen. Josefari burura millagezur eta beldur ekarri ziozkan, eta infernuko engañuak persekuzio latzajaso zioten. Oiek ziran, Jainkoaren bidean ongi etzebillela, eta gazte zoroburugabea bezela biziera errukarrian sartu zala. Kristau on askoren gisaobeko zuela perilletatik libratu, eta ezkonduta Jainkoa seguruago serbitu.Ikusten zituela asko, eta Josefarentzat urlia gazte ona, egokia, izango zara.Onelako burutazio asko bere buruan bakarrik sartu, eta biziro erantsi, etaezin kendu, eta gerra bizia bere barrenen egiten zioten.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

20

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 20

Page 11: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

Jaunaren izenean gogoz eta pozik tormentu ori igaro, eta bere esku-tik bezela erregalatu zuen. Zeruko argi ederrez bere gela beterik ikusizuen, eta Jesus Jainkozkoa aurtxo gozoaren gisan bere buruaren aldeaneta gelaren gañetik konta al baño geiago perla txit ederrak Jesusen buru-ra eta Josefaren inguru guztira etorri ziran. Jesus gozo maiteak Josefarenbiotza Zeruko gozotasun eta amorez bete zuen, eta erregalo onekinosoro sendatuta bertan arkitu zan. Zeruko Maisu bakarrak Josefari one-tan erakutsi zion, aren amorez bear bezela eramaten diran neke-trabajuakperla guziz preziatuak dirala, eta Jesus onari bere penetan jarraitzean,geron ditxa eta betiko koroa arkitzen dirala.

Agustin Kardaberaz

23

ZORTZIGARREN BURUA

NOLA GERO TXURRUKA-ETXEAN BIZI ZALA,ORAZIO EDO OTOITZA UTZI ZEZAN,

DEABRUAK GERRA BIZIAGOA EGIN ZION.

Egurbide-ko ongillearrekin Josefa txit ondo arkitzen zan; baña aienpena andiarekin bazan ere, Jainkoak aldatu nai zuen. Gurasoetara biurtu,eta laster Jainkozko eta urteetan eldutako donzella, Txurruka-etxe anziña-koan bakarrik, zegoen batek, zeren onen Jabe prestuak kanpoan ziran,Josefa bere laguntzat artu nai zuen; eta au bere Konfesorearen konsejuzargana juan zan. Onekin biziera berri santuago bat egiten asi zan: biakbatean jan eta beren joslanak egiñ, eta Aingeruak bezela batak bestea Jau-naren amorean irazaki, eta bakoitza bere gelara orazioan baztertzen ziran;ordu asko egunaz, eta gaurik geienean, Josefa Zeruko gauzen gogorazio-an bere Esposo Jainkozkoarekin egon oi zan.

Gure Josefak amabost urte zituen eta orduan Jainkoak osoro bere-ganonz sartu zuen. Emen lenengo sentiduak galdu, eta gozotoro Jainko-agan kordegabetua arkitu zan. Orazioan beregandik irten; edo EsposoJainkozkoarekin amorez urtu, eta onek laztan estuakin beregan sartu, etakordegabetze atsegiñetan illa bezela, sentiera gabe uzten zuen. Baña Jose-faren Zeruko erregalo oek etsaiak ikusi, eta amorru bizi bat artu, eta ora-zioa galerazitzeko infernuko alegiñaz baliatu zan. Otoitzean jartzenzanean iñon ziran arazoak eta iskanbilla izugarri eta etxe-ikarak ateratzenzituen, beñ zur edo abeak, gero lurra edo etxea bera ondatzen baziranbezela. Baña nola Josefa firme baizegoen, eta beldur gabe, Jesus amore-tsuak alaitu, bizkortu eta alakorik ezpazan bezela, orazioan beregana sar-tzen zan.

Deabruak ikusirik alde onetatik ezer ateratzen etzuela, Jainkoak eskuedo lizenzia emanik, Josefa bera gorputzean tormentatzeari eman zion.Gau batean bere beargai santuak egin, eta bere oiera lotara zijoala, dea-bruzko atzapar izugarri batek eztarria itotzeko gisan estutu, eta abe bate-tik airean ipiñi zuen. Luzaro itotzeko zorian, eta bere ezur guziak txiki-tzen bazizkioten bezela illtzeko oñazeakin an iduki zuen. Jainkoari bereindarra eskatzen zion, eta onek agindu, eta zepo artatik libratu zanean,guzia puskatu eta desegiñik arkitu zan, eta arrastaka eta nekez bere oieanetzan zan.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

22

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 22

Page 12: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

Bere Konfesorearen baiezko gabe Josefak ezer ere egin nai etzuen,eta hura zerbait atzera zegoen. Iñauteriko asteartean, berrogei orduetakoinduljenziak irabazteko, Josefa jaiera andiaz Kolejioan komulgatu zanSoseguz Jesus maiteari eskerrak ematen zegoala, iñoiz ere baño AmaMaria ikusteko zale biziagoak sentitu zituen. Zer igarotzen zitzaion kon-fesoreari esanta, onek ikusaldi edo bisit ori egiteko baimena eman zion.Bere aitari, arren lagun ziozala, erregutu zion, eta Jainkoak ala naita, bede-ratziak ezkero biak bidean jarri ziren, eta egun artan mirari asko gertatuziran.

Lenengoa: ez Aitak eta ez alabak Asteasurako biderik zekiten; mendigoitu, aldapagogor elurrez beteak neguaren biotzean, eta egun laburreanigaro bear zituzten. Iturri-otzera igotzen asi ziran; baña Josefa amorezkoegoakin beti aurrera. Aita gizon txik sendoa omen zan, baña alabaren airegalantari ezin jarraitu zion. Baña Josefa, Ama Birjiña Santa Isabel ikuste-ra bezela, ez geldi, ezpada txit ariñ, bere adiskidearen billan zijoan. Itu-rriotz-gaña igaro, eta kanpo zabal batean bi edo iru bide ikusi, eta txit kez-kaz arkitu zan, eta bidea utsegiteko beldurrez zer egin etzekienean.

Zalantza onetan zijoala, orra non Jainkoaren onginaiak lagunduzion. Andre bat bere aurtxoa besoetan zuela, an agertu, eta aurrera zetor-kion. Ori ikusita Josefa txit poztu zan, bere bide segurua jakiteko. Alde-ratu zanean, ondo begiratu, eta andrearen arpegia guziz modesta eta ede-rra, eta bere besoetako seme zoragarria edertasuna bera zala, ikusi zuen.Amaren grazi ona ikusi, eta bere dudan esan zion: Andretxoa, Asteasuraondo noa? Eranzun zion: Bai ondo, eta zuzen zoaz; baña eziñ orrela joango ziña-ke, baldin Jainkoak bidea erakusten ezpalizu. Eskerrikazko erran ta, bere bideaartu zuen bereala. Aita aldean zuen begiratu, eta orra non ez batera eta ezbestera begiratuta Andre bidezkorik iñon ere ikusi etzuen, eta punto artaneta kanpo zabal artan bereala desagertu zan. Ama Birjiña bere Seme mai-tearekin bideerakusle izan zan.

Oien mesede andiaz txik ariñ Josefa eta Aita aldapa bera jatxi ziran,eta Ama Mariaren etxea billatu, eta erraz topatu zuten. Txit argi zala etxeartara iritxi, eta mirari andiaz bat batetan oso illundu zuen. Ateetan deitu,eta Josefak esan zuen nola pobretxo arrotz bat, oaturik an zegoanarekinegon bear zuena zan.

Onek ordu onean sar zedilla, eranzun zion. Gaxoaren aurrerazanean Josefa, ark ziñatu eta esan zion: Josefa, zu zatoz, eta nigana? Batakbestea iñoiz ere ikusi etzuten baña ezagutzen bazuten bezela beren izenazongi-etorri eta diosala alkarri egiñ zioten, San Pablo lenengo eremutar eta

Agustin Kardaberaz

25

BEDERATZIGARREN BURUA

JOSEFAREN NAIGABEAK ETA ASTEASURAKO BIDAJEA

Jesus amoretsuaren mesedeen ondoren Josefaren anima barrungopena illun triste batzuetan sartu zan. Bidea utseginta galdua dabillen batengisa, txit beldur zan: bere burua, edo konzienzia, zan bezela, edo nai beze-la eziñ ikusi, eta ezagutu zuen; kezka onek sosegurik uzten etzion: etagutxi edo asko bere bizi guzian aurrera au izan zuen. Gogoratzenzitzaion: Nere barrena nik ondo ezagutzen eztet. Nere konzienzia txitesamiñatu, eta kontuz begiratu, eta arkitzen ditudan utsegiñak baño askozgeiago, eta andi edo pisuagoak nik egiten ditut. Ai nola ote nago! NereJaun maitea, zer da au? Nik zer egin nezake?

Konfesoreari txit estu kontu ematen zioten. onek, oi dana, alegiñazalaitzen zuan; baña bere kezka eta naigabera biurtzen zan. Negarrez artueta desegin, eta Jainkoari bere argi andi bat, bere utsegiteak ezagutzeko,eskatzen zion. Baña laster bere penetara biurtzen zan. Alde guzietatikkonsueloko ateak itxiak, eta nora biurtu, edo zerekiñ, etzekien. Etsipentriste oien eta bere biotzeko estualdi samiñen artean gogoak eman zion,edo Jainkoak gogoratu zion, pena aiek zerbait arintzeko, Andre jainkoti,edo sona andiko Jaunaren adiskide bat billatzea, aren bitartez zeruko bearzuen argitasun geia, eta bere animaren ezagüera osoa, eta egiazko sosegueta pakea arkitzeko.

Ditxazko Andre au Ama Maria Urdinaran, Aldariaga-ra ezkondua,Asteasuko erri noblean adiñ andikoa, eta sona andiagokoa, luzaro oatutazetzana zan, eta bere biziera santu, eta ejenploakin Zeruko espirituazbeterik, mirarizko Jainkoaren gauza andiak egiñ eta esan zituena. Onenespiritu miragarria, Donostiatik Asteasura etorri, eta zuzendu oi zuenAita Migel Elizalde, Jesuita, eta esan al baño jakintsuago zan Teologosonatuak, eta bere liburuagatik Maisu guzien artean ondo ezagunak. AmaMaria onegana joateko asmo eta gogo txit biziak gure Josefa gazteak artuzituen. Jaungoikoari ditxa au mesede anditzat bere erregualdi luzeetaneskatu zion. Beñ eta berriz zale ori koitu nai izan zuen; baña asko baliozuena asko kostatzea Jainkoak nai izan zuen. Orañ esango dedan bezela,geroenean bere animaren onerako iritxi zuen.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

24

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 24

Page 13: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

traitik ebakitzera oitu, eta txik egiñ zituen. Estuasun andi batean AmaSanta Teresak gure Aita Baltasarri eskribatu zion, eta duda artatik libra-tzeko, arren! bereala eranzun ziozala. Bereala eranzun zion Aitak; bañakartaren gañean agindu zion amabost egun aietan karta idiki etzezala.Edozeñek dakus zer tormentu garratza zan; baña Santak kunplitu zuenori, Jainkoaren esana bezela.

Maria Diaz sonatuari konfesatzera zetorrela agindu, e.a amaiketa-raño iduki, eta aserre bazan bezela, egun batean eta bestean, amabost etaogei egunean ala idukitzen zuen. Onela Josefa Aita konfesoreak proga-tzen zuen: eta azkenean konfesio gabe komulgatzera bialtzen zuen. Guz-tian Mari Diaz bezela, Josefa oitu eta obeditzalle beti izan zan. Animaoiek konfesatzeko eta komulgatzeko, o zer gose eta egarria zuten! Orienespirituak zer zeruko ansiak zituzten! Baña obedienzia itsuaren kateindartsuen, o zer indar paregabea! Gauzarik santuenetan, eta oriek Kon-fesoreak ukatu eta obeditzean dago Jesus obeditzallearen Gurutzeko fru-turik santuen eta seguruena. Salbatu nai dezun kristaua, obedienzian, etazere buru eta naia ukatzean, dago zerurako zure bidea.

Agustin Kardaberaz

27

San Antonio andiak bezela: eta Santa Isabel-ek Ama Birjiñarekin eginzuen bezela.

Josefak, bere Ama Mariarekin geratu zanean bere etorreraren berrieta zertara, esan zien. Zugana nator, Zerurako biderik seguruena ikasi, etaartzekozaleaz. Gure Jainkoa obeto, edo alik ongien serbitzeko ikasbideakzugandik artu nai ditut. Karidade egin bear didazu, zuk bezela, nik eregure Jauna egiaz billatzeko eta guzian berari atsegiñ egiteko bear dedan argia emateaz; bada nere barrengo ezjakiñ eta itxutasunaz txit illun etaestu arkitzen naiz, zeren nere utsegiñ andiak eziñ ikusi, edo ezagutu ditu-dan. Jainkoari diozun amoreagatik, arren! guziak banaka ager zaizkidatzu,eta beraren graziarekin ni osoro emendatzeko lagun zadazu.

Biotzeko negar, eta suspirio samiñakin bere barrengo naigabea esa-ten zegokion bitartean, Ama Mariak farra atsegiñ batekin errukiz begira-tzen zion, zeren Josefaren biotza amore jainkozkoaz erre eta eriturikzekusan. Ala Ama maitearen beargaiak egiñ, eta biziro alaitu, eta poztuzuen. Esan zion, etorkizun berri onak emateko: Jainkoa asko serbitzekobear ziran gauzetan patu guziz onekoa izango zala, eta aren amorez askoeraman edo sufritzeko santuen suerte ona izango zuela, eta bere Inkisiziopuska paltako etzitzaiola. Josefa, esker on andiak emanta, txit alaitua Jau-naren mesedez etxera biurtu zan, eta lengo obra on guzietan bere lagunmaitearekin txit gogoz asi zan.

Konfesoreak ezagutu zuen, barrungo gurutze oiek eta penitenziakJosefa argaldu zutela: eta bere neurri onean sartu zuen. Bere azotaldi etazilizio jakin edo aginduak baizik egiten etzuen, eta bere berotasun edoeresien kontra bazan ere, obedienziaren sakrifizio askoz obea Jainkoariegiten zion. Konfesoreak ezagutu zuen, limosna eskatzeko Josefak lotsamodu bat zedukala, eta Sazerdote eta Jaunen andietxeetan zaku batekinbearrekoentzat limosna eskatzea agindu zion: ala egiñ ere zuen aginduzion denbora guzian. Gure Aita Erretoreak ogi asko ematen zion, etxejakin batzuetan zabaltzeko, eta ogi-bearrik etzuten batzuetara asko era-matea, berariaz agintzen zion. Aita Erretoreari iñoiz esan zion: Asko era-matea agintzen didan etxe orietan limosna premia gutxiago da, gutxi eramatea esa-ten didanetan baño. Baña gaztigu ori, bekaitz edo inbidia bazan bezela, Kon-fesoreak aserre gisa artzen zuen, Josefari erakusteko obedienzia itsu san-tuaz bere burua eta iritzia gauza guzietan ukatzen; eta zer, edo zergatik,agintzen zan esamiñatu bear etzala.

Ama Santa Teresa eta Avila-ko Mari Diaz Jainkoaren serbitzariandiak beren Konfesore Aita Baltasar Alvarez, zeruko argiz eta Jainkoz-ko espirituz beteak, beren nai guziak eta iritzia osoro ukatzera, eta sus-

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

26

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 26

Page 14: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

Onela Josefaren biotz guzia Jainko guziz amoretsuak beregana, etatxit barrena, tiratzen zuen, eta aren amorezko gozo onetan bai, eta beste-tan atsedenik etzuen. Nola amaren bular gozoa artzen dagoen aurtxoakbere alegiñaz itsatsi eta utzi nai eztuen, eta aren besoetatik atera nai badu-te, negarrari eta inziari edo suspirioari ematen dion, eta gorputza ezpadaere, biotz edo gogoa beti an daukan, ori bera Jainkoaren amorezko bulargozo edo Zeruko erregaloakin gure Josefa-ri gertatzen zitzaion. Urtu etadesegiten zan Jainkoaren ontasunaganako amorean, eta beste ansiarik, illarteraño ori arkitu eta idukitzea baño, nai etzuen.

Zeruko gauzen gogorazioan beti asea zegoelarik, beti gose eta ega-rri zan; bere barrenen beti zedukan jabe amoretua beti geiago amatu naizuen.

Ai ene! esaten zuen, zertarako jaio nitzan, ezpada Jainkoa amatzeko?Eta zenbat denbora amorezko sutegi onetan erretzea nik nai dedala, etaorregatik erretzen ez naizela? Jainkoaren mesedezko doaia ori dala, bada-kit; baña Jainko Emalle ugariari eskatzen dioten anima jutuak iristen dute-la ere, badakit. Ori nik ez iristea nere kulpa seguru ere izango da, eta nereeskari eta negarrak orrek atzeratzen ditu. Nik ori nola segurutu baneki,nere biziaren kostura ere egingo nuke; baña eziñ det. Eta orrela, nere Jain-ko guziz ona ez maite izateko, nere bizia zertarako da? Alperrik nago: fru-turik ematen eztuen arbola ebaki obe da. Jainkoaren amore gabe bizitzeabaño iltzea obe da.

Burutazio illun oien artean urari bere burua emateko tentazio gogorbatek eman zion. Konsuelo gabeko negar samiñen artean bere Konfeso-rea billatu, eta zan bezela guzia kontatu zion. Onen konseja santuak asiziran bezela Jainkoak Josefari argia, etsaiaren lazo izugarria ezagutzeko,eman zion: bere argaltasun eta ezereza ezagutu zuen; baita ere obedien-ziaren graziazko indarra, eta nola Konfesoreari guziaren kontu eman bearzion. Josefak añ biotzetik opa zuen amore jainkozkoa beregan sentitzenasi zan, eta bere sentibideak galdu, eta gau osoak gozotoro kordegabetu-rik igaro, eta denbora gutxi zeritzan. Egun batez goiz komulgatu, eta berebaztertxoan jarri, eta arratsaldeko iruretaraño Jainkoagan gozotoro kor-deagaldurik belauniko egon zan. Nekez Konfesoreak beregana biurrera-zo, eta amorez guzia desegiñik, illa bezela arkitu zan.

Baña ez Elizan, edo orazioan bakarrik, baita ere joslanean guziaberegandik irten, edo bere Jainkozko amorean sartu, eta kordegabetzeorietan sentieragabe ikusten zan: josten ziardula, bera eserita, eta almoa-datxoa eta jostorratza eskuan zituela, ill-otza bazegoan bezela argitu oizan.

Agustin Kardaberaz

29

AMARGARREN BURUA

NOLA GAIXOTEGI EDO HOSPITALEAN BIZI ZALA,JAUNGOIKOAREN DA LAGUN URKOENGANAKO

AMOREAN AURRERATU ZAN.

Zeruko bide seguru edo obedienzia egiazkoan beste bertuteak arki-tzen eta gordetzen dira: orietan Josefa biziro aurreratu zan. Bost urteanbere lagun san tarekin Aingeruen pakeazko biziera egin zuen: denbo-ra orretan Asteasuko Ama Maria ikusi , eta onek esan ziona egiñ, etaZeruko argi, egun oro andiagoak artzen zituen. Jainkoaren ontasuna argiorietan ezagutu, eta Josefaren biotza Serafiñen amoreaz bezela erretzenzan, eta bere Jabe maitetuagatik bere alegiñ guziak egiñ nai zituen. Kari-dadea da Jainkoa, eta Josefari, bere karidadea Kristoren pobreetan era-kusteko gogo bizi batek eman zion. Konfesoreari kontu eman zion, nolabearrekoak Ospitale santuan serbitzeko zale andiak barrundatzen zituen.Ontzat onek gogo ori eman, eta bear ziran bideak, Josefa Etxe santuansartzeko, berak artu zituen.

Milla esker-erakutsi orregatik Josefak Jaunari agertu ziozkan. Jain-kozko malla goratu bat bezela Ospitaleko izatea artu zuen: au zan Kris-toren pobreak bera bezela serbitzea. Etxe santuan sartu, eta era ederrean,ogei urtekoa zala, gauza guziak ipiñi zituen. Nola ezertako egoki eta bera-rizkoa zan, guzia ondo eskuetara zetorkion. Bearreko eta erietan Jesusonari begiratu, eta txit pozik eta biziro laguntzen zien: txukuna zan, etaguziz garbiro serbitzen zituen. Bear ziran lan edo egitekorik txatar etaumillenak beargairik estimatuenak bezela txit gogotik artu zituen: etabakarrik orietarako jaioa zirudien.

Ori baño geiago zan aren espiritu eta gogo santu garbia. Jainkoarenizenean karidadezko obra on oriek eginta, bere gelan sartzen zan; an berejoslanak egiten eta jainkozko gauzetan pensatzen jarduten zan. Onetan,zion Konfesoreak, Jainkoak argi txit andiak oi ziozkan eta aren Ontasunondogabea ezagutu, eta amore irazaki eragille batean berotzen zan, etaJaungoikoagan ezpazan, beste gauzatan pake edo sosegurik arkitu eziñzuen. Anima santa onen suspirio eta ansia guziak gau ta egun bere Jaunmaitearekin egotea ziran. Bearrekoen karidadezko kontu, eta bere peni-tenziaz ostean, egun oro zortzi eta bederatzi ordu Zeruko gomunta edokontenplazio gozoan pozik igarotzen zituen.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

28

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 28

Page 15: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

kutxatxoa itxia zeukala, idiki eta diru puska arkitu zuen, eta mundukoeskuk limosna ori eziñ emango zuen. Onela Jainkoaren esku altsuak bera-ren konfianza Josefari erakutsi zien, eta onen amorezko jarduñ-bideakezer kentzen etzutela. Jainkoa lenena biotz onaz billatzen duenari, arenzuzentasun edo zeruko erreinua beste ondasunakin darraizka.

Jainkoaren beste argi andi eta ikasbide ederrak onen gañean izanzituen. Josteko beargai andi batean espiritu deboziozkoan jarri, eta lenen-go puntadetan Jainkoagan kordegabetua geratu zan: luzaro Jainkoak bere-gan iduki, eta biurtu zanean, Jainkoak edo Aingeruak lan guzia txit eder-ki bukaturik ikusi, eta Jainkoa alabatzeko gaia izan zuen.

Agustin Kardaberaz

31

AMAIKAGARREN BURUA

DENBORALDI ARTAN ETSAIAK EMAN ZIOZKAN NEKE-PENA SAMIÑAK ETA JAUNA-REN MESEDEAK.

Denbora onetan Jaungoikoaren beldur eta amore santuan, obedien-zian eta beste bertuteetan obeto segurutzeko, tentazio eta naigabe gogo-rrak igaro zituen: oiek guziz barrungoak batzuek, eta kanporonzkoak bes-teak izan ziran. Barrungoak guziz estu artu zuten. Bere adimentua osoillundu, eta burutazio guziz triste eta agoniako ansiak bezela alde guzitikartzen zuten, eta Jaungoikoarekin ondo etzegoela alde aldean sinisterazo-tzen zioten, eta infernua idikia zedukala, bera artzeko.

Komunio sagradutik ikara oiekin deabruak atzeratu nai zukean, etabere barrenen esaten ziola, Jaunaren ira eta aserrea aren kontra zegoala,eta beldur estu onekin Elizatik igeska bezela joaten zan: baña Konfeso-reari esanta, beti komulgatzen zan. Ori eginta, deabruak forma sagraduaaotik botatzeraño tentatzen zuen. Konfesatzeko prestatzen zegoenbatean, burutik jauzia bezela, negar ta deadar katea barrena zijoan esatenzuela: Ai ene ditxagabea! Ni Jainkoa serbitzeko ez naiz! Baña Konfesoreak era-karri, eta onen errieta aldia umilltasun andiaz artu, eta sosegatzen zan.Konfesorea billatzen zuelako etsaia amorratzen zan, eta aren kontra Jose-fa lazki tentatzen zuen; baña onek guzia umillkiro konfesatu, eta Jaunarengraziarekin guzian etsaia azpiratzen zuen.

Deabruaren arte eta traza oiek kanporonz ere agertzen ziran. Kon-fesatzera Josefa joanta, ikusten ez, baña sentitzen zuen esku eda atzaparbatek eztarria estuta eta itzegitea galerazten ziola, eta ur bedeikatua eman,eta Konfesoreak erlikia santuakin agindu, eta libre eta sosegatu geratzenzan. Komunioak, eta orazio añ luzea galerazi nai ziozkan bere engañua-kin; baña Josefak Konfesorearen esana beti egiten zuen, eta obedienzia-ren armakin deabrua eskuratzen zuen. Beste aldetik estutzen zuen, bereguraso bearrekoai bizitzen laguntzeko, orazioa utzi, eta josten edo laneanjardutea bearrago zuela bururatuaz. Baña traza oriek ere desegiten, mira-ri askorekin Jainkoak lagundu, eta erakutsi zion.

Bere orazio eta jardun-bide santuen ondoren irun zuen ari puskaeuntegian ondo ego, eta ariari zegokion baño miesa-kana geiago arkituzuen. Bere lanean atera zituen kuarto batzuek kutxatxo batean zeuzkan,eta ori idikitzera joan, eta ogeita amar dukat arkitu zituen. Beste beñ

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

30

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 30

Page 16: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

AMAIRUGARREN BURUA

AGERTZEN DIZKA JAUNAK LAGUN URKOEN PREMIAKANIMAKOAK ETA OIEK KENZEN SAIATZEN DA.

Bere Jabe maitearen amore jainkozkoak Josefa iziotzen zuben etaortik animen salbazioaren sugar zelo andiz beteak artzen zituen gure Jain-goikoa amatu eta serbitu bearrean aren Ontasun ondogabea ofenditurikikusteak biotza erdiratzen zion. Bere orazioan anima asko Jaunaren des-grazian ikusten zituen, eta eziñ-esan-alako tormentu eta penak igarotzenzituen. Negar ta suspirio, penitenzi eta mortifikazio guziak orazioan dese-giñik, Jainkoari ofrendatzen ziozkan. Bere konfesoreari penaz beterik argiseguru orien kontu ematen zion. Baña au txit begiratua zan; eta anima gal-duen erremedioa biotz guzitik opa bazuen ere, Josefaren argi andi, etaJainkoaren gaztigu añ estuai sinistera eta ezer egitera ezin iñolatan anima-tu zan.

Jainkoak bere serbitzaria orazioan egun-oro eta geiago estutzenzuen, eta pekatari galdu orien edo beraen ofensa itsusi eta sakrilejio izu-garrien erremedioa Konfesoreaz baliatu, eta laster billa zezala. Errianziran lau pekatari Jainkoak izendaturik Josefari erakusten ziozkanak,egun-oro aldarera zijoazen Ministro bi, ezkondu bat, eta beste ezkongaibat ziran. Eliz-gizon bata aren lagun andre tristeak Josefari esan zionbezela, sei urtean ezkutuan bazan ere, mundu itsuak ontzat zedukala,deabruaren mendeko deshonesto bat izan zan. Bestea amazazpi urteankonfesatu gabe infernuko lokatzean sarturik zegoen, eta orrela ezkonduaeta bestea. Beste askoren desditxak bezela, oien egoera gaiztoa JainkoakJosefari orazioan agertu zion, eta zeñ aserre aien kontra zegoen.

Egia da, Konfesorea lenengoagatik Josefak esan zionean, atzeratxozegoela, zeren alakorik zala uste etzuen, eta iritzi onean urlia zedukan;baña Jainkoaren mandatuak estutu, eta onen gaztigua eman zion. Urliakguztia ukatu zion; eta Josefari esan zion. Onek eranzun zion: larga bekio:laster Jainkoak guzia konfesatzera erakarriko du. Ala ikusi zan. Konfesiooso andi bat damuz beterik egin eta biziera berria artu zuen. BigarrenApaiza obeto etzegoen, eta ala Jainkoak agertu zuen. Orduan Josefak nai-gabe esan-al baño andiagoa artu zuen, bada Jainkoaren ira eta aserregogorra bere Ministro galduaren gañera erortzeko zorian Jaunak erakutsizion. Baña Josefak, orazioan negarrez eta suspirioz jarri, eta Santo Kris-

Agustin Kardaberaz

33

AMABIGARREN BURUA

BERE IRAUPEN EDER BIOTZ AUNDIKOA.

Bere barrengo naigabe eta tentazioaz ostean, agirian ere Josefak dea-bruaren persekuzio eta tratu gaizto asko eraman zituen. Banaka oiek kon-tatzea, gauza luzea litzake; baña Josefak Jaunaren graziarekin deabruarentraza izugarri eta golpeen beldurrik etzuen, eta bere jardun-bide santue-tan firme egon oi zan.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

32

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 32

Page 17: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

rik, zeren berak Jaun orren anima ikuserazi zion, eta esker onak emateragrazi añ ederrean bialdu zion.

D. Jose Ignazio Zuazola, Etxesantu onen jabea, D. Matias, eta D.ªAna Lasalde, odol guziz onekoen seme bakarra, gaitzak artu zuen, eta ill-zen jarri zan. Josefak txit asko oriei zor zien. Etxe santu onetan Aita SanIgnaziori semearen osasunagatik bederatziurren bat egitea, Amak txit estuagindu zion. Josefak gogotik ori asi zuen; baña bere biotzean eriak ill bearzuela, gaztigua artu zuen. Bederatzi urrenaren bukaeran, kapilla santuanmeza enzuteko zegoela, jendeen atsegin andiarekin gaixoa obeto zegoela-ko berri onak etorri ziran. Baña Josefa bere barrenean, ill bearra zala,seguru zegoen. Hostia santua konsagratu, eta dei bat argiro aditu zan: Illda, eta ala gertatu zan, eta meza esan orduko illberria etorri zan.

Denbora orretan Josefaren ama Marta illtzeko gaizkitu zan: alabaonak bezela bere urrikaltasun andiarekin lagundu zion, eta bear ziran sen-dagaietan serbitu zuen. Bearren zuena, aren salbaziogatik orazio asko Jau-nari egin ziozkan, Sakramentuak arturik, Jainkoak eraman zuen; eta berezegozkion elizkizunak egiñ, eta penitenzi eta erregu asko, eta meza asko-ren limosnak bildu, eta amaren animagatik jaiera guziaz atera zituen.Onela, eta txit ederki, Espiritu Santuaren Konsejua eta Tobias santuakbere semeari esan ziona: bere bizi guzian ama onra zezala, egin zuen.

Agustin Kardaberaz

35

toa besoetan artu, eta esan zion: Eztizut utziko, Jauna; barkatu bear diozu:arren! Jauna, urrikaltasun eta barkazioa. Konfianza osoarekin oraziotikjaiki eta konfesoreari etorriko zala segurutu zion, eta agiazko konfesioandi batekiñ Jaungoikoagana anima galdu au ere biurtu zan.

Gizon ezkondua bere emaztea etzan beste batekin limuritua eta itsu-tua zegoen. Josefak Jaunari erregutu, eta aren izenean konfesoreari esan,eta gizonak zan guzia ukatu zion. Bego, Jauna, Josefak esan zion: konfe-satzera bera laster etorriko da. Ala ikusi zan. Urrengo gauerdian emaku-me gaiztoaren etxera zijoala, arkabuz-tiro batek arpegia eta eskuak kiskal-du ziozkan eta mostru izugarri, edo deabru bat, bere aurrean ikusi zuen.Onen igesi, erreta zegoen bezela, lasterka konfesoreagana joan; eta kon-fesio egiazko batekin bere animako zauriak, gorputzekoak sendagilleakkuratu baño len, sendatu zituen.

Onelako argi edo zeruko gaztigu asko animen salbaziorako JosefariJainkoak ematen ziozkan. Baña nola iñoren biziera gaiztoa eta pekatuakala ikustea gauza izugarria dan, eta etsaiaren beldur zan, umilkiro argiorietatik libra zezala, eskatu zion. Ala ere persona bat beñ ustegabe topa-tu zuen: bere biotzean Jainkoaren argizko gaztigu edo golpe bat sentituzuen eta bere kulpa txit ezkutatuak, egoera ditxagabea eta deabruarenmendeko bere anima zeukala, esan zion. Arriturik geratu zan: munduare-kiko iritzi onean zegoan; lenengoan ukatu nai zukean; baña Jainkoaganaberegan biurtu, eta egiazko biziera artzeko guzia zan bezela aitortu zion:konfesatu, eta bere burua Jainkoari osoro emateko eta bakarrik bera ser-bitzeko, bereala erlijioan sartu zan.

Alde askotara bere lagun urkoen zelo au Josefak erakutsi zuen. DonFranzisko Idiakez, jaun guziz prestua, Balladoliden bere egitekoakgatikzegoela, azkeneko bere gaitzak artu zuen. D.ª Ana Luisa PeñafloridakoKondesa, aren alaba, berri triste onekin Parrokiara, Josefa zegoan bazter-txora joan, eta bere Aitaren osasuna Jainkoari eskatzea enkargatu zion.Josefak bere ongille aundien etxeari zenbat zor zion ondo ezagututa, Jaunark bere bertute siñalatuen artean egiten zituen limosna ugari eta Jainko-aren gogoerako obra ederrakgatik, bere biotz guzitik bere erregualdiaegin zuen.

Andre Kondesak urrengo korreoan onera Aitak eman zuelako albis-tak izan zituen; baña Josefari Jainkoak orazioan illberria ordurako emanzion. Alabari ezer esan gabe, orazioa aurrera aren animagatik eramanzuen; eta orduan D. Franziskoren anima Jainkoak bialdu, eta ikusi zuen,eta esan zion: Josefa, zu zera nere ama, nere bearrenean laguntzen didazuna. Jain-koagan kordebageturik geratu zan Josefa, eta Jainkoaren aurrean lotsatu-

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

34

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 34

Page 18: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

sangria eginta ere gaitza aurrera zijoala ikusi, eta Medikuak etsi, eta Kon-fesorea kontuan ipiñi zuen. Baña Josefa konfesatuta, Elizakoak eginta,Zeruko indarrak artuta, lurreko Medikuak utzi bazuen ere, zerukoaklibratu eta osoro sendatu zuen.

Konfesoreak gero kontatzen zuen, alboko oñaze larriak baño ani-mako pena garratzak Josefa geiago tormentatu zutela. Onen amore fiñaJainkoak alde guzietara progatu nai zuen. Sendatu zanetik zeruko bizierasantu bat Santa Cruzen artu zuen. Jakiña zan gau eta egun Jainkoarekinbat egiñ, Jainkoagan pensatzen eta bere amorean beti sarturik jardutenzala. Bere orazioko orduak igaro, eta lo puxka bat eginta jaiki, eta zutikanbat kordegabetze gozo artu, eta illa-bezela bertan sentieragabe geratzenzan. Ermitan onela arkitzen zuten. Alako batean, berezko loa, edo egiaz-ko Jainkoagan kordegabetzea ote zan jakiñ naiez, batek Josefaren besoaorratz batekin txit gogor sartuta utzi zuen: baña nola Jaungoikoaren loabaitzan; ez esnatu, eta ez mugitu zan. Elizan eta etxean askotan onela arki-tzen zuten, eta lotsa eta naigabe andia artzen zituen. Eremu batera, lurre-ko alabanzen iges, joan nai zukean; baña Jainkoak aren gogokoa ori etza-la, erakutsi zion. Beste penak beti bezela Jainkoaren izenean eramanzituen, eta tratu gaiztoetan bere egiazko umilltasuna ederki erakutsi zuen.

Agustin Kardaberaz

37

AMALAUGARREN BURUA

SANTA CRUZ-KO ERMITAN SERORA GELDITZEN DA,

AN SENDATZEN DA MESEDETZEN DU JAUNAK.

Zazpi urte bearreko eta eriak sendatzen Josefak eginta, leku-aldatzeaJainkoak nai zuen. Bere ongille batek konseju eman zion, Santa Cruzko-ko Ermitara aldatu obe zuela: ango serore izatea iritxiko ziola, eta bakar-tasun santu artan bere obra onak ondo egiteko era ederra izango zuela.Bere Konfesoreari kontu eman bear ziola, esan zion, zeren Josefak gauzaguzietan Jainkoaren gogoko zana egiteko, Konfesorearena beti egin naizuen. Onek bide-santu ori ontzat eman zion, eta bereala seroretza iritxizioten. Ermita errian txit estimatua zan, eta Josefa Kalbarioko estazioakegiten, eta bestela, txit askotan ara joan oi zan: erritik ara begiratzen zuenguztian, gau ta egun, beti ermita-gañean odei guziz argi eder bat ikusi oizuen. Orduan beti zer ote zalakoan egonagatik, zer zan etzekien. Eskeanzebilltzan San Franziskoren ordenako Erlijioso bik bederatzi gautan betiermita-gañean argi eder irazaki batzuek ikusi zituzten.

Bere ermitara igo zanean, serora txit zar nekatu bat arkitu zuen:gajoak bere limosnak eta bizikaia kenduko ziozkalako pena eta miñ txitandia artu zuen; baña Josefaren grazi onak bereala burutik ori kendu zion:segurutu zion, zeukan guzia, eta zetorrena arenzat izango zala, eta berakal zuen biguntasun eta amore guziaz illarteraño lagunduko ziola: esan taegiñ: alabarik maiteen eta umillenak bezela Jainkoari bere anima Josefarenbesoetan eman arteraño serbitu zuen. Ermitara joan zanean guziz galdua,eta erorteko zorian arkitu zuen; frontal zatar bat bai, eta beste jantzi edoapaiñgarririk etzegoen. Egiteko eta neke andiak, Jainkoaren etxea bearzan bezela ikusteko, artu zituen.

Jaungoikoaren onraren egarriak desegiten zuen, itoitiak bereala tella-tutik kendu, eta bost lekutan suak egin zirala ikusi, eta Josefa añ txukunazan bezela, egun askotan ermita garbitzen nekatu zan. Erriko personaandizkiak limosnan eman ziozkaten gaiakin frontal eta aldareko bear ziranbeste gauza sagraduak josten asi, eta egun askotan jardun zan. Ermitaornitua idukitzeagatik artu zituen naigabe eta neke andien ondoren gaitzandi edo tabardillo eta alboko miñ gogor batek azpiratu zuen: emezortsi

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

36

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 36

Page 19: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

AMASEIGARREN BURUA

JOSEFA-REN ESPIRITU ONA,ERMITA BEREKO SANTU KRISTOEREN MILAGROA,

ETA KOMENTUAREN ASIERA JOSEFA-REN BITARTEZ.

Josefaren naigabeen artean bat zan Santa Cruzen meza egunoro ezizatea eta enzutera eta komulgatzera askotan Parrokiara jatxi bearra. Jain-koak bearrekoaren eskariak bezela bere esposa Josefarenak aditu zituen.Elizan komulgatu, eta Jaunari eskerrak ematean, biotza amore jainkozko-an berotu eta golpe miragarriak ematen ziozkan: aren ots edo soñua anzeuden guztiak aditzen zuten. Josefak gauza agiri oiek guziz miñ zituen.Konfesoreak, bada, Jainkoari eta Josefaren umiltasunari begiratuta, ermi-tan meza esatea obeto zeritzan. Aren bizitza santua ikusita, egun-oro goizberak meza esan eta egun-oro komulgatzen zan.

Onela Josefa bere Jabe Jainkozkoarekin zegoela, orduan etorri zanBisitatzalle Jaunaren enkarguz Santo Domingoren Erlijioko Sazerdotejakintsu bat Josefaren espiritua esamiñatzera ermitara igo zan. Lau orduexamiña onetan egin zituen, eta galdetu ziozkan gauzetan arriturik Jose-fari zegozkion baño eranzuera goratugoak aditu zituen. Erlijiosoari guziaondo zeritzan; baña komunioen usuera geiegi zala: eta Bisitatzalleak añsarri ez, edo gutxiagotan komulgatzea agintzen bazion, ea ori ontzat era-mango zuen? Aita, esan zion Josefak, nere naiari begiratzen eztiot, ezpa-da Jainkoaren naiari: nere naiari begiratuta sarritan komulgatu naiko nuke;baña banaketan komulgatzea Bisitatzalleak agintzen badit, obedezitukodiot eta egingo det, zeren Jainkoaren naia, nik nai dedana dan. Ala ontzatemanik, egun-oro len bezela komulgatu zan. Komunio oriek Jainkoarenamore sutuan guzia irazekitzen zuten: ala Jesusen amorezko Sakramentuabere elizan eta aldarean gau ta egun iduki eta adoratzeko eresirik bizienakberari Josefak agertzen ziozkan. Orazio-etxe ermit ori izango zala, Jaunakadirazi zion: baña orduan, zer zan ori, argiro aditu etzuen. Garai orretanD.ª Maria Ignazia Hurtado-ri Zeruko burutazio bat etorri, eta Santa Bri-jidaren Erlijiosen komentu bat ermit artan egin zitekeala, gogora zetor-kion.

Peñaflorida-ko Kondeen seme D. Ignazio Zenarruzako Abade JaunaJosefaren deboto eta ongille siñalatuak Santa Cruz-en mezak fundatu, etalimosna andiak egin zituen. Orietatik aldarea urreztatzeko Josefaren kon-

Agustin Kardaberaz

39

AMABOSTGARREN BURUA

NOLA ANIMEN KONBERSIOAN LAN EGIN,ETA DEABRUEN PERSEKUZIOAK GARAI ONETAN IGARO ZITUBEN.

Bere bakar-lekuan Josefa askok billatzen zuten, eta Jainkoak bereserbitzariagana ontzeko zekarren lujuriako pekatuen lokatz itsusian sartu-ta luzaro zegoen gizon bat bere desditxa kontatzera etorri zitzaion. Alai-tu zuen asko, Jainkoaren ontasuna batetik, eta alako pekatuen infernukopenak bestetik biziro eta ederki begietaratuaz. Baña gizon tristea etsiazegoela, eta ezin oitura galdu ori garaituko zuelakoan zegoen: Emen infer-nuko atea zabalik ikusiko banu ere, amore itsusi onen indarrari eziñ gañ artunizaioke, zion gizonak. Josefak aren etsipena ikusita bere orazioan Jaunariaren egiazko konbersioa eskatu zion, eta aren konfesoreagandik lasterjakin zuen, Jainkoaren urrikaltasuna, eta nola gizon triste ark negar andia-kin bere pekatu guziak konfesatu, eta biziera berri santu bat egin zuen.

Andre arrotz bat etorri zan, eta Josefarekin egun batzuetan jan, etaejerzizio santuetan Santa Cruzen egon zan. Josefa aren konzienziako gau-zakin beldurtu zan, eta bere alabanzarik nai etzuen. Andrea guziz tristebiurtu zan: baña gau artan lo egin nai zuen puntuan oñaze txit biziak gor-putz guzia tormentatu zioten, eta argitasun andi batean anima galdu arenegoera negargarria erakutsi zion: eta zeren ala bialdu zuen, oñaze aiekbera artu zutela. Goizean adiskide baten bidez andrea deitu, eta txit ondoartu zuen, eta aren aotik, Jainkoak erakutsi zion kondenazioko bideaaditu, eta konfesio andi bat eragiñ, eta bien konsuelo osoaz leku-aldatu,eta Josefak alde askotara lagunduaz infernuko bidea betiko utzi, eta libra-tu zan.

Miragarrizko konbersio asko Josefak egin zituen, eta orregatik dea-brua amorru guziz gogorrarekin aren kontra biurtu zan, eta tratu gaiztoasko eman, eta tormentatu zuen. Arratsalde batean turmoizko ekaitz izu-garri bat asi, eta bere ermitako kanpana jotzera Josefa igo, eta oi dan beze-la, asi zan, lurreko frutuak Jainkoak gorde zitzan: orduan Zentoi izugarriedo infernuko mamuak aga andiaz armaturik sartu ziran, eta gora ta beraaserre andiaz zebiltzala, argiro ikusi zituen. Lenengoan zerbait izutu zan:baña Gurutze Santuaren konfianzan, kanpana jotzen nola beti sendo jar-dun baitzan, andik puska batera guziak ondatu, eta ekaitza desegin zan.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

38

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 38

Page 20: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

AMAZAZPIGARREN BURUA

INKISIDOREAK LOGROÑO-RA DEITZEN DUTE, TA ZER GERTA ZITZAION BERE ERRIRA BIURTU ARTE.

Asteasuko Ama Mariaren alde aurrezko esana beteta ikusi bera zan.Josefak bere Inkisizio puska igaro bear zuen, eta Gurutze ori bere Jabemaiteagatik eramateko garaia etorri zan. Zeruko erregaloen artean, nola,Josefa añ isill eta umilla zan, askoren aotan ibiltzea txit miñ izaten zuen.Aren gañean asko, eta ark nai baño hitz geiago egiten zan, eta askotanbear etzan eran. Besteen artean ez jakin batek begiramentu eta zentzuga-be Jaunaren serbitzari onen gauza andi asko, baña eragabe, edo gaizkieskribatzeari eman zion: eta gero ziranak, edo etziranak agirian esan, etabarkatzen zituen. Orduan intenzio santuko batek gaitz ori erremediatze-ko Inkisizio Santuko Auzitegiari kontu eman zion.

Gaztigu au artu, eta gauzak obeto esamiñatzeko Inkisidore Jaunakogei egun barru Logroñon agertzeko agindea bere pakean zegoen Josefa-ri eman zion. Esan oi zuen onek, mandatai au eman ziotenean atsegin-kontentu andi bat artu zuela, zeren gogoratu zitzaion ezin, baldin gela txititxi edo illunen batean sartzen bazuten bere Jaun maitearekin zabaltasungeiagoan orazioan beti jardungo zala. Bere bidajea zegokion moldesiare-kin egiteko, moldatu zan; baña aizetzar izugarri eta beste nekeakin pazien-zi andian Logroñora eginta, Inkisizioko Komisario D. Diego SabandoBenefiziadu Jaunaren etxe berarentzat siñalatuan sartu zuten. Au bereAma errespeto eta bertute andikoarekin bizi zan.

Amabost illabete etxe orretan Inkisidore jaunak Madrid-ko InkisizioNagusiko jaunak ordena eman artean, zeruko mirari eta bertutezko ejen-plo ederrak ematen bizitu zan. Presondegian beñere egon etzan: beti, etaonra eta begiramenturik andienean Apaiz jaun orrek iduki zuen. Kolejioartako Jesuita eskaldun bat konfesore artu zuen, eta Auzitegira deitu zute-nean, au bitarteko izan zan: Jesus onaz oroitu, eta onen izenean pozikagertu zan, eta ara joan ziran paperen berririk, edo orietan parterik edoinkuskizunik etzuela , itz ziñeztuaren bean egia esan, edo agertu zuen. Anere garai artan, emen bezela, betiko zeruko erregalo eta gurutzeak, Jain-koagan kordegabetze luzeak oi zituen zernai lekutan, nola Elizan alaetxean, eta Logroñoko Andre, Andizkiak jardiñetara, berakin eramatenzutenean ere.

Agustin Kardaberaz

41

fesoreak nekazari bati pillare bat kalera jatxi zezala, esan zion. Onek gaiz-ki aditu, eta Santo Kristoa aldaretik atera, eta eraman zuen, eta bideanbeatz bat autsi zion. Konfesoreak penaz ori ikusi, eta bera Santa Cruz-a,bere lekuan ipintzera igo zan; eta mirari andiaz beatza bere lekuan ederkizedukala: eta nola Santo Kristoa iñork ere ikutu ez baitzuen, Jainkoarenegiteko edo miraria zala, ezagutu zuten.

Zori oneko ermit artan Jainkoaren gloriazko obra eder oiek ikusi, etaD.ª Maria Ignazia Hurtado txit animatu zan, eta Jainkoagan konfianzaguzia zeukala, diru gabe, bereala komentu bat amabi zeldarekin egitekoasmoak artu zituen. Guziak arriturik zeudela, zimenduak artzen asi zan,zerekin pagatu iduki gabe, berrogei ta amar langille edo argin eta arotzbearrean ari ziran. Gure Aita San Ignaziok bere obra andietan ziona: Jain-koagan ustea zegoenean, guztia sobra zala: eta lurrean guztia falta zanean,Jainkoagan guzia fiatu bear zala. Ala obra onetan ikusi zan. Denboragutxian mirari andiakin komentu ori egiñ, eta Fundatzalleak sartu zira-nean, egun batean gure D.ª Maria Ignazia Josefarekin sartu, eta luzaroejenplo eder santu askorekin bizi izan ziran.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

40

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 40

Page 21: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

EMEZORTZIGARREN BURUA

KONTATZEN DIRA GERTAERA BATZUEK SANTA KLARA-KO KOMENTUAN

EGON ZAN DENBORAN, ETA IDIAKEZ-KO ETXERA IGARO ZAN ARTE.

Josefa Logroñotik biurtzean Santa Cruz-ko Ermitara, bere garbita-sunaren siñale agiriakin begiratzen zuten onen irmetasun andia, bere espi-ritua egiazkoa zana, eta ezaguturik guztiak onen bertuteen otsa, alabatzenzutela, Azkoiti-Azpeitietako Etxandre andizki guziak bereala joan ziranJosefa ikustera, au ikusiaz beren deseoak nai erara asetzera. Berak naizuen egin biziera bat guziz ezkutukoa Jesukristorekin; eta ermitan erara-tzen bazitzaion ere denbora asko bakar lekuan orazio egiteko, txit beldurzan bere kordegabetzeetan jendeak ikusteaz. Orregatik opa zuen gorpu-tza, ezkutatzea munduari, Erlijioko klaustro edo etxe itxi batean.

Ospitalean bizitu zan denboran iduki zuen adiskidetasun andia SantaKlara-ko komentuko mojakin, zeña fundatu eta dotatu zuen oparo D.Franzisko Zuazola Idiakez-ek. Komentu oni zor zion Josefak mesedea,bearrekoak karidadean arkitzen duten bezela; eta are mesede andiagoazor zion Ama Maria Josefa Jesus-en, eta Munibeko, garai artan komentu-ko Abadesari. Agertu zuen Abadesa onek Josefari belua emateko zedukandeseoa, eta onetarako eskañi zuan bear zan dotea bere anaia D. IgnazioZenarruzako Kolejiatako Abade Jaunak: baña nola denbora berean eskañizion D.ª Ana Lasaldek Santa-Cruz-en Serora izateko tituloa, zer egin bearote zuen bere konfesorearekin egon, eta onek agindu zion, eska ziozalazortzi egunetako orazioan Jainkoari argia, bere gogokoen zana aututzeko.

Ala egin zuen Josefak, eta denbora au igarota, eman zion berri berekonfesoreari, nola Jainkoak ematen ziozkan argitasunak Santa Cruz-koermitara joateko, eta ala egin zuen onen baimenarekin.

Baña orañ Josefa Logroñotik biurturik, nola deseatzen bai zuen Erli-jioko klaustro edo jardiñ itxi bat, non mundutik urrutiraturik, iritxi zezanbere espiritu eta gorputzeko pakea eskatu zuen Santa Klarako Mojetaneta beretakotzat artua izatearen mesedea; eta bereala iritxi zuen, mojaguzien baimenarekin, eskañiaz onetarako bear zan dotea D. Pedro Idia-kez, etxe onetako jabe prestuak.

Agustin Kardaberaz

43

Etxean orazioan kordegabeturik zegoela, usotxoak buru gañera etabesoetara etortzen zitzaiozkan. Etxeko bat D. Diegoren mandatu batekinjoan, eta Josefa kordegabetze gozo batean bera guzia eta gela argitasuneder edo errañu argitsuz beteta ikusi zuen. Erlijioso Jaun, eta goimallakoAndre andizkiak Josefaren bizitza santua eta zeruko aren mesede eta erre-galoak aditu, eta beren jaieraz ikustera joan oi ziran: baña Josefa beti beraisilla ta umilla bere Jaungoikoagan sarturik, beregandik irtena arkitu oizan. Munduko estimaziorik nai etzuen: baña zenbat igeskago zebillen,ainbat geiago onra eta estimazioak jarraitzen zioten, eta naigabe andia txitartzen zuen, eta bere Jabe maitea bakarrik gauza guzietan billatzen zuen.

Amabost illabeteren buruan Santo Domingoko elizan zegoan, zerenjesuita beste kolejio batera joan, eta dominiko euskaldun bat bere konfe-sore zuen. Jainkoarekin an zegoela, Inkisizio Goieneko ordena, edo gaz-tigua etorri zan. Logroño- ko Jaunak Auzitegira Josefa deitu, eta libretzateman, eta nai zuenean bere errira, edo Azkoitira biurtzeko eskua zeukalaesan zioten. Auzitegi santuan eta Teologo andian artean Josefaren bizitzaeta bertuteak ondo soseguz ikusi, eta Jainkoak orietatik bere serbitzarimaitearen kulpagabetasun garbi edo oleigabea onra eta sona andazLogroñon agertu, eta banatu zuen. Ango komentu askotan beren ejenploeta probetxurako Monjak beren artean estimazio andiaz artu nai zuten.

Inkisidore Jaunak berak ere, beren etxeetan bakoitzak pake santuanJainkoa serbitzeko bakarreko gela on bat eman nai zioten; baña JosefaEspiritu Jainkozkoak giatuta, Zeruko argi seguruakin bere Azkoitira zeka-rren: eta Logroñoko ongille siñalatu, Jaun eta Etxandreai, aien mesedeandiai zegozkien bere biotzeko esker-erakutsiak egin, eta bidajea egitekoasmoa artu zuen. D. Diego Sabando, eta bere ama ona, eta etxeko guziakzoraturik bezela eta txit atsegiñ-kontentuz Josefaren ejenplo santuarekin,an egon zan artean, egon ziran bezela, alkar-uzte onetan guziz triste gera-tu ziran. Orra bizitza santuaren ordañ edo saria, eta gure Jainko guziz onaserbitzea zer ditxa andia dan. Azkenik, D. Diegok bere estimazio eta nai-tasunaren siñalerik andiena emateko. Logroñotik onara ogei legoan beraklagundu zion, eta bere Santa Cruz-ko biotzeko eta Zeruko lekuan Josefaguzien suerte onaz ipiñi zuen.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

42

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 42

Page 22: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

Igaro zituen Josefak nobiziaduan amar illabete pena oen artean, etanola eskatu bear zitzaion Obispo Jaunari baimena, borondatea agertzeko,erabaki zan Josefa, ez agertzera, konsejua artu gabe. Sasoi artan LoiolakoEtxe santuan zegoen Erretore Aita Andres Zupide, eta oni agertu zioz-kan bere barrungo dudak, bere gogoerako persona baten bitartez. Onekkondaira au aditu zuenean, esan zuen: Bada Josefaren griña berezkoabazan ere komentu artan profesatzea; bere barrungo gaztigu egun orogeitzen ziran aiek zirala siñaleak, nola Santa Brijidaren komentu berrianprofesatzea Jainkoak nai zuen.

Enzun bazuen ere Josefak eranzuera au Ministroaren bitartez, Jain-koaren hitza bezela, jaiotzen zitzaizkan ezinkizun berriak au egiteko. Ez[...] zitzaion bere burura zer prueba eman bear zuen, eta mesede andiakzor zizten Erlijiosakganako bere eskergabekeria; baita ere guziz miñ ema-ten zion Abadesaren obedienziatik aldegin bearrak, zeren Ama maitetsubaten egitekoak zor ziozkan. San Antonio Paduakoaren egunean, zeñarijaiera berezi bat gordetzen zion, sentitu zuen nola Santu onek goizekolauretan eskutik guziz eztiro eltzen bazion bezela, mugitzen laguntzenzion, eta oetik jaikitzen, eta begiratu zuen bereala, nola ezinkizun guziakaldegin zioten, eta bere biotza soseguz geratu zan, Santa Brijidarenkomentuan profesatzeko bere garaian.

Iritxi zan profesioko denbora, eta etorri zitzaion Parrokiako BikarioLizenziatu D. Franzisko Izagirreri kargua; eta nola onek zekien, komen-tutik kanpoan nai zuela agertu borondatea, klausuratik atera, eta eramanzuen Ospitalean dagoen Soledadeko kapillara. Erakutsi zuen Josefak gauartan an geratzeko eresia, gordairuan bezela: baña Bikario Jaunak ipiñiziozkan begien aurrean erriko Andien etxeak; bere gordairurako gogozuena autu zezan, eta ala autu zuen Idiakezko etxea. Bikario Jaunak albis-ta au eman zien D.ª Luisa Egia, eta onen Seme D. Pedro Idiakez, etxe one-tako Jaunari; eta bereala Ama Semeak joan ziran Soledadeko Kapillara,eta eraman zuten beren etxera, onetan agertuaz Josefarentzat zedukatenborondate ona.

Bigaramonean agertu zuen berriro bere gogo edo borondatea, nolaorduan etzan arkitzen bere Nobiziadua aurrera eramateko eran, Jainkoa-ren serbitzurako berak zeduzkan arrazoi-bideakgatik.

Agustin Kardaberaz

45

Sartu zan Josefa nobiziaduan milla seireun larogeita seigarren urte-ko Garagar illean, eta bere biotzak atsegin kontentu bat progatu zuen,baña alaingoa, nola biajariak itxasoko ekaitzak igarorik, portura iritxi etaerakusten dutena. Emen bere espiritua atsedeten zan bakarreko orazioa-ren tarea gozoetan, eta ematen zan pozik Jainkoa alabatzen Aingeruenbeargaia egitera, arako Jesukristori eskañita zeuden Birjiñen koruarekin,zeñai zor zien amore berezi bat.

Komentuko Erlijiosa bati lurra ematen ziarduten garaian, Josefakbere eriotza zerabillen buruan, ondo begiratuaz, nola leku artan emangozioten egun batean bere gorputzari lurra: baña orduan aditu zuen barrun-go boz edo oju andi bat, esaten ziola: etzera zu emen lurpetua izango. Elizki-zuna bukatuta, bere burutik boz edo oju hura kendu nai zukean; bañaezin koitu zuen bere eresia, zeren uste zuen barrungo gaztigu au guzituazzijoala, bada Santa Cruz-ko ermitan fundatu bear zan Santa Brijidarenkomentu berrian bere profesa izan bear zuela. Amar illabetean bizironekatu zuten Josefa buratazio oek; bada argiro ikusten zan, zeñ minbera-tua geratzen zan bere biotza. Argatik bere orazioak luzatzen zituen, eska-tuaz Jainkoari, bere argi jaungoikozkoa etsaiaren lazoak ezagutzeko, etabere borondatea egiteko.

Orazioan eta mezako denboran komunkiro sentieragabe geratzenzan. Komentuko mirabe batek iñoiz arkitu zuen Josefa belauniko jarri,eta, illdakoaren siñaleakin. Deadar egiten zion, eta habitutik tiratzen; bañaonek etzion eranzuten, ezta ere mugitzen; eskuetatik eltzen zion, eta, arki-tzen ziozkan izoztuak: eskuan zedukan argia alderatu zion, sudurra erre-tzeraño; baña ala ta guzi ere sentiduaren siñalerik ematen etzuen. BerealaAbadesagana joan eta esan zion, Josefa illa zegoela. Baña nola baizekienAbadesak Nobiziaren onelako kordegabetzeen berri, sinistu zuen izangozala hura arako San Bernardok deitzen dion eriotz ona, bizia kentzeneztuena, baizik geitzen duena. Agindu zion Abadesak mirabeari, beregelara zijoala, eta korura joan ta Josefari esan zion: bere sentidura biurzedilla, eta ala obeditu zion nobiziak Abadesaren aginduari; eta berealaberegan jarri zan.

Añ utsunegabeak egin ziran onen kordegabetzeak egunaz eta gauaz,non Abadesaren illoba batek, zeña zan Josefaren zeldako laguna, bere ize-bari esan zion: Ama, nere laguna egun guzian lo dago, eta gauean lorikegiten eztu. Baita ere ikusi zuen Abadesaren illoba onek bi suertalditanuso zuri bat jaxten zeldaren gañeko solaidutik Josefaren buru-gañera, auorazio egiten zegoen garaian, eta lagun au geratu zan ikaraturik ikuskariarekin.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

44

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 44

Page 23: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

Orazioko orduaz osterontzean arazotzen zan Josefa bere eskuetakolanean bere gelan, non geienetan bakarrik uzten zuten. Konfesoreak,iñoiz sartzen zanean, liburu Jainkotiren bat irakurtzen arkitzen zuen, berelana eskuetan zuela, guzia lo Jaungoikozko batera emana. Onetan, diotedenbora artan Idiakez-en zeuden mirabeak iñoiz zerbaitegatik Josefarengelara edo oratoriora joaten ziranean beregandik irtena eta kordegabetua,aditzeko gor eta erantzuteko mutu, arkitzen zutela.

Aurtasunetik igaro zituen neke-trabaju utsunegabeakin onen gorpu-tza guziz eroria bazegoen ere, bi ordu eta erdi baizik loan ematen etzion,eta au adrilluaren gañean, edo oiaren gañean bere arropakin. Egun-orokobere janaria iru ontzatik igarotzen etzan: eta iñoiz konfesoreak agintzenbazion alimentu on bat ar zezala, obeditzen zion, baña andik laster erre-besatzen zuen, zeren eziñ estomaguak janari piñik artu zion.

Agustin Kardaberaz

47

EMERETZIGARREN BURUA

IDIAKEZ-KO ETXEAN JOSEFAREN BEARGAIAK.

Josefak Idiakez-ko etxea aututzea zirudien zala zeruko argitasunabezela, bada an iritxi zuen gela bakarreko bat leioa oratoriora zuela, nonzelebratzen zan egun-oro meza santua.

Etxe artan D. Ignazio Esandi bizi zan, eta onekin konfesatzea Jose-fak txit deseo zuen: baña Apaiz au guziz jakintsa bazan ere, etzedukankonfianzarik beregan, konzienzia añ minbera bat esamiñatzeko. BerrizJosefak erregutu zion arren egin zegiola karidade, bada Jainkoak lagundu-ko ziola. Ala onen erreguz asi zan konfesioak aditzen, eta zazpi urtetanjarraitu zuen.

Etxe onetan sartu, eta egun gutxi barru ezagutu zuen konfesoreaknola Josefa Jainkoagan kordegabetzen zan, eta nola Josefak agertu naietzitukean; baña ez onen arreta eta ez Konfesorearena izan ziran asko,etxeko mirabeai ezkutatzeko. Jainkozko gauzen gogoetarako zeduzkansiñalatuak zortzi edo bederatzi ordu, non geienetan geratzen zan bere-gandik irtenda, eta oraziotik irtetean, edo Konfesoreak andik ateratzean,ozta zutik egon al zan. Irakurri oi zituen konfesoreak Josefaren aurreanliburu on batzuek. Irakurtza onetan, dio konfesoreak; samurtzen zalaasko Josefa; batez ere Pasioa irakurtzean kordegabe geratzen zala. Eza-guturik konfesoreak orazio-aldi añ luzeak agitz aultzen zutela, denborabear bearra siñalatu zion aginduaz, zazpi ordutik etzedilla igaro egunean.

Jai egun batean denbora luzeagoan orazio egin nai zukean, siñalatuazedukan baño, eta eskatu zion Konfesoreari oratoriora ordu bietan joate-ko baimena, eta onek eman zion, esanaz edo aginduaz, iruretan irten zedi-lla oratoriotik. Bost ordu igaro ta guzion sartu zan etxeko mirabe bat ora-torioan, eta arkitu zuen pulsugabe, illdakoaren siñaleakin. Zukurutz edosusto onekin deadar egiten zion, eta arropatik tiratzen zion; baña onekerantzuten etzion. Konfesoreari esan zion, eta oek era artan bertan arki-tu zuen. Konfesoreak agindu zion, biur zedilla beregan eta beregan biur-tzean lenengo egin zuen gauza zan, eseri eta begiak irikitzea, bañaezpañak mugitzen bazituen ere, hitzik ezin esan zuen, bere aultasuna zalabide. Konfesoreak gero armonia bizia eman zion oratoriotik iruretanirten etzalako; eta eranzun zion: Ai, Jauna, baldin berorren mesedeak baleki zerobra gaiztoa egin didan nengoen lekutik ateratzeaz, denbora geiagoan utziko zidan.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

46

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 46

Page 24: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

zerbait alimentu gaixoak artuko zuelakoan, iltzeko txarraldiakin arkituzuen. Zer zala bide hura zan galdetu, eta etzion bereala eranzun, zerenbere agoniak etzioten uzten hitz egiten: baña konfesoreak animatu etaneke andiaz agertu zuen egun artan komulgatu gabe geratu bearra zala.Konfesoreak billatu zuen nola baraurik zegoen, eta komulgatzeko baime-na eman zion, eta baimen au eman zion bezañ laster bere arpegia guzizargi jarri zitzaion, lenago illaren itxuran bazegoen ere, eta argitasun one-kin artu zuen Jaun Sakramentatua.

Baita ere garai onetan eraman zituen hijadako miñ guziz zorrotzakikaratzen eta arritzen zala bere serbitzaria onen pazienziaz, eta oñazerikandienean esaten zuela Jesus-en izen gozoa: Jesus, Jesus.

Agustin Kardaberaz

49

OGEIGARREN BURUA

ZERAMAZKIEN MIÑANTZE ETA NAIGABEAK.

Josefa lau urtean Idiakezko etxean egon zan denboran aditu oi ziranonen gelan ots, eta kolpe izugarriak. Oraindik bere lo laburrean ere tor-mentatzen zuen demonioak garbitasunaren kontrako begitazio gaiztoa-kin. Infernuko espiritu ats onen amorrua bakarrik keñadakin asetzenetzan, bada askotan ematen ziozkan golpe guziz andiak espaldetan,buruan eta gorputzaren beste aldeetan, Konfesoreak eskribatzen du, libu-ru jainkoti bat irakurtzean, oartu zala nola Josefak eskua besora zeraman,oñaze andia sentitzen, bazuen bezela; eta ea zer zuen galdeturik, eranzunziola: orduan bertan ematen ziozkatela kolpeak besoan, berak ezer ikus-ten ezpazuen ere.

Andiagoa izan zan beste suertaldi batean bere pena, non geratu zanhitzgabe, eta gorputz guziko ikara andiakin. Konfesoreak laguntzen zionEbanjelio santua irakurriaz, eta exortatzen zuen tormentu aiek eskañizegiozkala Ama Birjiñari. Orduan egiñal guzia egin zuen hitz egiteko, etaneke andiaz esan zuen: Jauna, ur bedeikatua, bada infernu guzia emen dagoela diru-di. Puska bat sosegatu zan, eta gero esan zuen, eskatzen zuen erremedioaKonfesoreak eman ziola; baña gorputzeko oñazeak luzaro iraun ziotela.

Sarritan oi zituen oñaze miñakin oiean zetzan Josefa, eta eskatu zionkonfesoreari Komunio santua. Konfesoreak oratorioan meza esan, etaeraman zion Komunio Santua, eta agindu zuen, onek bere gelatik orato-riora zedukan leioa ixteko, beste meza bat esan artean, zeren aren umilta-sun andia ikusten zuen. Bigarren meza bukatu, eta joan ziran etxekomirabeak Josefa serbitzera, eta arkitu zuten lo eder berezkoan bazegoenbezela: baña nola konfesoreak onelako loen berri zekien, mirabeai esanzien, kanpora irten zitezela, eta Josefari agindu zion, beregan biur zedila,eta kordegabetze artarako zer bide izan zuen esan ziozala, eta eranzunzion: bere gelatik oratoriora zeukan leioa itxi zanean, bere biotz guzitikJainkoari esan ziola: Jauna, Zuretzat eztago ate itxirik, baldiñ nigana etorri naibadezu. Eta ala, dudarik gabe anima onen erregu eta deseoak Jaunak enzunzituela.

Erramuko igande batean agindu zion konfesoreak, etzedilla egunartan komulgatu, zeren guziz eroria zegoela, eta baraurik eziñ egon zalaikusten zuen Pasioko meza santua esan artean: baña au oratoriora zijoala,

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

48

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 48

Page 25: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

OGEITA BIGARREN BURUA

SANTA CRUZ-KO KOMENTUAREN OBRA EGITEA AURRERA DIJOA,

ETA BERA FUNDATZEKO EGINKIZUNAK.

Esan zan, zer ezinkizunak izan ziran Santa Brijidaren komentukoobra berriaren gañean, D.ª Maria Ignazia Hurtadok zimenduak bota zioz-kanean, Jainkoaren serbitzuko torre oni batere dirurik gabe aurrera jarrai-tzeko. Baita ere esan zan, nola komentuaren kanporunzko obra, jendeguzia arritzen zan eran egin zan: baña barrunen palta ziran korua, zeldaketa bear ziran beste gauzak, eta oek egiteko dirutza asko bear zan, etaetzegoen besterik, baizik Jainkoaren laguntza bere Ongilleetan.

Ezinkizun au guziz andia zan gizonen begietan, baña laster aldenduzan; zeren obran bear zan guzia ematera persona Jainkoti batzuek mugi-tu ziran. Triunfo onen zati andia zor zitzaion Bitoriako Santa Brijidarenkomentuari, zeñak eman zituen bi milla eta bosteun dukat, komentoberria egiteko.

Aita Pedro Jeronimo Kordoba, Gaztelako Probinzia gobernatu, etagero Loiolako kolejiora bildu zan atsedetera, edo etxe santu onetan illtze-ra: eta onek ere artarako limosnak egin zituen.

D.ª Luisa Maria Egia, eta bere seme D. Pedro Idiakez-ek eman zituz-ten ekai asko, nola ta beste limosnak obra onetarako, onela agertuazkomentu berrirako zedukaten gogo ona, eta euren etxean zedukaten Jose-faz egiten zuten estimazioa. Denbora berean, eta gauza bererako emanzituzten limosna ugariak D. Franzisko Antonio Munibe, eta D.ª Ana LuisaIdiakez, Peñafloridako Konde, ongille guziz andiak.

Limosna oek, eta geitu ziran besteak obra guziari buru emateko ser-bitu zuten, ala koru, zelda eta bear ziran beste gauzai. D. Antonio Ortu-zar, Parrokiako Bikarioa, zeñak begiratu zuen komentuko obretan, etagero erlijiosen konfesore nagusi izan zan, eskribatzen du nola an bearreanziarduten langille batzuek goitik erori, eta ezeren kalte gabe geratu ziran.

Komentua bear bezela oso egitea gauz anditzat begiratzen bazanere, au eskuratu zan: baña ostera jaio ziran beste aldapa eta ezinkizunakatzeratu zuten mojak ipintzea. Azkoitiko Erriak, beretar guziakin eta Eli-zako Kabildoak guziz gogo zuten, eta zeuden sinistuak fundazio berrian;baña Iruñeko Apaiz nagusi Jaunaren baimenean arkitu zan beatz-toparik

Agustin Kardaberaz

51

OGEITABATGARREN BURUA

BESTE BERE BARRUNBEKO NAIGABEAK.

Ainbeste oñaze eta larritasunen artean Jainkoak agertzen bazuen ere,bere serbitzari onen biotza orazioan amorezko sutegi bat zala, eta berebularra martirioko labe bat, ezagüera au jaxten zan bere humiltasunera etabere eziñ asmatuen beldurraz, egiten eta padezitzen zuen guziak estutzenzuen, nolere-bait Job santua bezela, izanik au sufrimentu eta gaitz gabe-tasunaren ejenploan guziz miragarria.

Bere obra onetan Jainkoagana zuzen bide egiten etzuelako irudipe-nak biziro estutzen zuten: zeren izanik bere biotzeko eresi guziak egitenzituen gauza guzietan Jainkoaren honrarik andiena billatzekoak, beñereegiten etzuela uste zuen. Ainbeste ordu orazioan ematen zituenak, ezer ezedo alferrak zirala uste zuen; bada onen azkenean bertutez beartsuagoarkitzen zala. Beldur zan, bere Komunio sarritakoak Jainkoarenak izangoote ziran; egonik bera estadu txarrean. Eta zeren konfesoreak beldur oekdespreziatzen ziozkan geitzen zan beragan pena guziz andia, Konfesoreaengañatzen zuelako, eta arteraño berarekin trata-bidea izan zuten guziakere engañatuak zeduzkalako.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

50

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 50

Page 26: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

OGEITA IRUGARREN BURUA

EMATEN DA ESPAÑI ONETAN,DAUDEN SANTA BRIJIDAREN

ERLIJIOKO KOMENTUEN BERRI.

Valladolid-ko Santa Brijidaren komentua fundatu zan milla seireunogeita amazazpigarren urtean. Lenengo komentu au fundatzera etorriziran (San Agustiñek D.ª Mariana Escobar beneragarriari agindu zionbezela) Elizako Maisu andi onen alabak. Lenengo fundatzalle eta abade-sa zan Ama Ines Asunziokoa: bestea zan Ama Mariana San Jose-rena.Santa Brijida bezperan artu zuten habitua bederatzi donzella goimallakok;bost korurakoak, eta beste laurak lega-tzarako: guziak ziran espiritu andi-koak Erlijio berriari oña emateko.

Bederatzi oetatik lenengoa zan Ama Maria Sakramentu Santuarena,D.ª Marina Beneragarriaren laguna. Bigarrena Ama Anjela, JainkoarenAmarena, orabat D.ª Marinaren laguna. Beste irurak ziran, Ama MenziaJesus Mariarena, Ama Trinidade guziz Santuarena, eta Engrazia Kristore-na. Iru oek ziran D. Juan Andonegi eta D.ª Maria Ganboaren alabakGipuzkoako Probinzi onetan Deba-ko alabak.

Beste laurak ziran, Katalina Santa Brijidarena, Ama Maria San Igna-ziorena, Antonia Jesusena eta Katalina San Jeronimorena.

Agustin Kardaberaz

53

andiena. Denbor-artan zan Apaiz nagusi D. Juan Grande Santos SanPedrokoa; eta Jaun au makurtzen bazan ere fundazioa ontzat ematera,arkitzen zuen, etzegoela bear zan errentarik mojak bear zutenerako, eta augauza guziz bearra zala, Aita Santuak erabakia zeukatenez. Egia da, den-bor-artan etzegoela errenta jakiñik komentu berrirako, eta argatik eska-tzen zan, Apaiz nagusi Jaunak errenta ontzat ematea, Nobiziadua eska-tzen zutenen doteak, au da, urtean sei milla dukat izatera iritxiko ziranak,eta Santa Brijidaren beste komentuaren batetik etorri bear zutela funda-tzalleak beren premia guzietarako bear zan errentarekiñ, eta gañera eskaszana ipiñiko zala.

Eskari onek Apaiz nagusi Jaunagan lekurik arkitu etzuen, zerenerrenta seguru etzegoen, eta geroko doteen ustea seguru etzan; eta alaukatu zuen bere baimena, non eta errenta jakin segurua ipintzen etzuten.Errenta au ipintzeko segurutasunik etzegoen, eta ala fundazioa galdutzatzegoen; eta komentu onetara besteren bateko mojak beren errentakinetorri bearko zutela, esaten zan. Alaz ta guzi ere, Josefak tau urtez aurre-tik igerri zuelako bere orazioan; geroenean ere iritxiko zala Santa Brijida-ren ordenako mojak ipintzea, bere biotzean uste eta esperanza firme etasegurua gordetzen zuen, fundatzalleak etorri bear zutela.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

52

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 52

Page 27: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

Magdalenako komentuan habitua artu, eta biak profesatu ziran Agorrarenamargarrenean, eta milla seireun irurogeita zortzigarren urtean.

Oek profesatu eta iru arte eta erdi geroago egin ziran Lasartekokomentu berriko alkarteak, eta irten ziran ara fundatzalletzat Ama Petro-nilla Enkarnaziokoa Bitorian abadesa zegoena: Ama Franziska San JuanBautistarena eta Ama Ana Franziska Jesus-en Jaiotzarena priora eta supe-riora. Fundatzalleen bi alabak, Maria Teresa Gurutzekoa eta AntoniaFranziska Jesus Maria, tornera eta sakristia-zai, eta Maria Lorenza SanAgustiñena, lega.

Lasartetik iru legoaz onunz irten ziran oek artzera Komentu berria-ren fundatzalle eta San Millango Markesak, D. Migel Okendo Jenerala etabere seme D. Migel Karlos beste aide eta adiskideakin.

Baita ere irten zan D.ª Teresa San Millan-goa bere alaba eta adiski-deakin oen ongi etorrira, onetan agertuaz euren begiramentu eta errebe-renzia Jesukristoren Esposai. Moja fundatzalle oentzat zeuzkatzienipiñiak zeldak, non jabetasuna arturik, ipiñi zuten klausura, eta an egonziran lau urtean guziz ondo begiratuak, komentu berriko obra guziaazkendu arteraño.

Fundatzalle oen bi alabai jarraitu zien gogoan beste iru alabak ere,zeñak ziraden, Ama Ana Josefa Konzeziokoa; Ama Maria MagdalenaEnkarnaziokoa Lasarten denbora artako abadesa: eta Ama Brijida JesusMaria denbora berean Azkoitiko Santa Cruz-en abadesa.

Erlijio onetako laugarren komentua fundatu zan Karrion-ekinPalenziaren erdian dagoen Naba-ko Paredes-en milla seireun irurogei taamaikagarren urtean. Au fundatzera irten ziran Valladolid-ko komentuErrealetik Ama Franziska Jainkoaren Amarena, abadesa: eta beste beargaiguzietarako Ama Maria Asunziokoa: Andrea San Joserena: Maria Fran-ziska San Jeronimorena, eta Maria Konzeziokoa, lega.

Agustin Kardaberaz

55

OGEI, TA LAUGARREN BURUA

GAI BERONEN GAÑEAN.

Valladolid-ko komentuari Santa Brijidaren beste komentuen arteandeitzen zaio Nagusia, bada ango abadesari gordetzen diote besteak obe-dienzia euren Erreglako gauzen batzuetan. Bitoriako Erlijiosa oñ-utseta-koak igaro ziran Logroñoko Urira, eta au zala bide geratu zan komentuautsik. Uriko Jaun batzuek nai zuten San Agustiñen ordenako mojakkomentu uts artan sartzea, besteak arrimatzen ziran San Bernardorenordenakoetara, besteak Santo Domingorenetakoetara, azkenik besteakzioten itxi zedilla komentua.

Denbora artan igaro zan Valladolid-a bere egitekoren batera D.Simon Gobeo-koa, eta onek jakiñ zuen, Santa Brijidaren erlijioko berri.Komentu berriko Mojai agertu zien nola Bitoriako komentuan Santa Bri-jidaren Alabak sartzea nai zukean, eta onetarako eskribatu zuen Urira, etaonen aginduz igaro ziran artarako izendatutako gizon bi, fundaziorakoalkar aditzera. Lenengoan ezinkizun andiak izan ziran, baña guziak esku-ratu, eta irten ziran fundatzalleak Valladolid-ka komentu Errealetik Bito-riakoa fundatzera Martxoaren bederatzian, eta milla seireun eta berrogei-ta amairugarren urtean, Ama Ana Espiritu Santuarena, abadesa. AmaMenzia Jesusena eta Engrazia Kristorena, Priora eta Superiora. AmaPetronilla Enkarnaziokoa, eta Josefa Aingeruena, tornuzai eta korukokantari, eta Katalina San Jeronimorena, lega.

Bitoriara iristean, irten zan erri guzia oek artzera, atsegintasunandiaz. Artu zuten komentu berriaren jabetasuna, eta ipiñi zuten klausu-ra, beren Erlijioko patroi San Joakin egunean. Eman zan meza solemneaJaun Sakramentatua agirian zegoela, eta predikatu zuen D. FranziskoAguadok.

Bitoriako komentua fundatuta emezortzi urtez geroago ekarri zuenJainkoaren esku ongilleak Erlijio onetako perla, Probinzia Gipuzkoakora,bada Lasarteko errian fundatu zuten irugarren komentua, D. Migel Oken-do Jeneralarekin D.ª Teresa San Millanekoak euren izengañezko Maioraz-go guziz sonatuaren jabeak. Ezkonz onetako lenengo alabak ziran D.ªMaria Teresa, eta D.ª Antonia Franziska, eta oek agertu zieten euren gura-soai Santa Brijidaren Erlijiosa izateko zedukaten gogoa, eta ala Bitorian

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

54

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 54

Page 28: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

lenengo fundatzallea, eta ala autu zuen Ama Maria Teresa Gurutzekoa,zeren zekien ezen Ama onegan argitasun andiak arkitzen ziradela, etanola zan Probinziako alaba, eta etxe guziz onekoa, bere bertuteen otsare-kin erakarriko zituela donzella asko eta oen dotearekin estaliko ziralakomentuaren premiak.

Iruñeko Obispo jaunak onela bere gogoa agertu zuenean, Azkoitikoerriak eskatu zion Lasarteko Komentuari Ama Maria Teresa Gurutzekoabeste Mojakin bial zitzala, euren Erlijioa Santa Cruz-en fundatzera. Berriau lenengo iritxi zan Lasartera Pazkoa Espiritu Santu egunean, eta Mojaoek lenengoan ezinkizun andiak ipiñi bazituzten ere, San Franzisko Asi-sen egunean, eta milla seireun larogeita amargarren urtean, erabaki ziranfundatzalleak bialtzera, zeren fundazio onek Zeruko ainbeste siñalezekarkien.

Azkoitiko andizki batzuek beartu ziran urte oro Komentu berriariirureun dukat pagatzera, sei erlijiosa profesatu, eta oen doteak beste ain-beste eman zezateraño. Lasarteko komentuak eskañi zuen fundatzalleeta-ko batek bizitzeko bear zuena, eta onen Patroi San Millan-go Markesakbeste fundatzalle batek sei urtean bear zuena.

Esan diran errenta edo onakin bakarrik Azkoitiko erriak eskatzenzuen baimena, eta Lasarteko Komentuak bialdu zuen Iruñera euren Kon-fesore nagusi D. Juan Estillarte-koa, Komentu onen izenean iritxi zezaneskubidea Santa Cruz-ko fundaziora irteteko. Konfesore au iritxi zanIruñera Martxoaren lenengo egunean, eta arkitu bazituen ere Obispo Jau-nagan bere baiezkoa emateko aldapak geroenean ere firmatu zuen SanJose egunean, esanaz arriturik: Izan gera barrundik beartuak baimen au firma-tzera. Santa Cruzko Komentua bere oñean jarri, eta ikusia ematera etorrizanean, hitz oek esan zizten berriz Obispo jaunak bere erlijiosai: Funda-ziorako baimen au ematera barrundik beartuak izan giñan; baña eztegu damu.

Obispo Jaunak agindu zion Lasartek Komentuari, koruko moja bieta lega bat aututzeko, oek lagun zegioten fundazioan Ama Maria TeresaGurutzekoari, zeña izan zan autua lenengo fundatzalletzat. Komentuakiru erlijiosa oek esleitu zituen, eta euren lagunai azken-agurrak egiñik, jarriziran bidean lau fundatzalleak, Apaiz eta andizki askorekin batean, Mar-txoaren ogeita seian, eta milla seireun larogeita amaikagarren urtean.

Agustin Kardaberaz

57

OGEITA BOSTGARREN BURUA

FUNDATZALLEAK LASARTETIK IRTETERAÑOKOAN EBAKI ZIRAN EZINKIZUNAK.

Santa Brijidaren Erlijioko lau komentuen berri eman da, eta orañAzkoitiko Santa Cruz-ko fundatzalleen aukerara biurtu bear da. Azkoiti-ko erriak guziz benaz eskatu zion Bitoriako Brijiden komentuari, komen-tu berri onetarako fundatzalleak eslei zitzala. Erlijiosak fundaziora etorrinai zuten, zeren euren Erlijioa zabaltzea deseo zuten; baña KalaorrakoObispo Jaunagan arkitu zan uste etzan gogortasuna, moja oiei fundazio-ra irteteko eskubidearen ematean.

Garai artan zan Kalaorrako Obispo D. Pedro Lope, bertute guzizandikoa. Apaiz nagusi au bere Obispadura iritxi ta laxter Bitoriako Briji-dak enkargatu zuten D. Dionisio Kolmenares, euren Konfesore nagusia,moja guzien aldetik komentu berriaren, eta nola Azkoitiko erriak funda-tzalle berriak eskatzen zituen berri berari emateko. Konfesoreak gai onengañean hitz egitean añ gaizki artu zion Obispo Jaunak, non gai onengañean geiago hitz egitea galerazi zion.

Mojak begiramentuzko ixilltasunean puska batean egon ziran; bañagero Obispo Jauna buruan beteko zutela, zañak eman, eta onen boron-datea jakiñ nai izan zuten, eta ala eskribatu zion Ama Maria BernardaKoroazioko, abadesak, eta Obispo Jaunak eranzueran obendienziaren-bean agindu zion baimenik eska etzezala, eta fundazioaren gañean hitzikegiñ etzezala. Erlijiosa oek eskribatu zioten Azkoitiko erriari eziñ etorri-ko zirala fundaziora, zeren Apaiz Nagusiak artarako eskubiderik eman naietzien.

Azkoitiko erriak gero Bitoriako Mojen bidez eskatu zuen, badaValladolid-ko komentu nagusiak bial zitzala fundatzalleak. Erlijiosa oekorobat nai zukeen euren Erlijioa zabaltzea, eta ala agindu zuten bialdukozituztela, milla ta bosteun erreal errentarekin.

Izanik Valladolid-ko komentu nagusiaren eskañtza au guziz estima-garria, eman zitzaion onen aditzera Iruñeko Obispo jaunari, bada onenbaimena eskatzen zan egiñal guziaz fundaziorako; baña Jaun au atzerazegoen, bear zan errenta arkitzen etzuelako. Alabañan Preladu andi arennai erara errenta beñere ipintzen etzalako, azaldu zuen argiro bere boron-datea: bada fundatu bear bazan, Obispo jaunak berak esleitu bear zuela

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

56

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 56

Page 29: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

urreztatu ere zuen aldare nagusia. Biurtu zan gero Lasarteko bere komen-tura.

Martxoaren ogeita zazpian iritxi ziran lau fundatzalle Loiola-koKolejio eta etxe santura: bear zan begiramentu eta moldesiaz artuak izanziran. An zegoen beren begira D.ª Ana Lasalde-koa Etxesantu artakoazkeneko jabea; onek berekin eramateko Azkoitiko bere etxera, non egonziran bi egunean. Martxoaren ogeita amargarrenean irten ziran etxe one-tatik goimallako Etxe andreak lagun zituztela, orriko Parrokiara, nonkomulgatu ziran. An zuzendu zan oraindik ikusi dan prozesio andi, edereta apañena, oek komentura eramateko. Fundatzalleak zijoazen Apaizenkoruaren erdian, oek kantatuaz Jaunari eskerrak emateko salmoak. Gis-onetan iritxi ziran Santa Cruzko komentura, non komentuaren jabeegiñik, ipiñi zuten klausura, Santa Brijidaren etxe berrian. Onela geroe-nean ere bete ziran ainbeste urtetako eresiak.

Elizako Kabildoak eman zuen meza guziz ots andikoa, gure Jaunaagirian zegoela, eta predikatu zuen Aita Franzisko Aleson, Loiolako Erre-tore Jaunak.

Bigaramonean artu zuen habitua D.ª Maria Ignazia Hurtado Men-dozakoak, zeñak habitu onen zalez eta deseoz ainbeste urte igaro zituen:orobat egun artan bertan artu zuen habitua gure Josefak: bada Idiakez-enlau artean egon zan denboran egin ziozkan Jaunari erreguak etxe artanbizitzeko eta ala iritxi zuen bere negarren frutua, emanaz Jaunak bakar-lekuan bera bizitzeko etxea.

Agustin Kardaberaz

59

OGEI TA SEIGARREN BURUA

EMATEN DA SANTA CRUZ-KO KOMENTUKO FUNDATZALLEEN BERRI,

NON JOSEFAK HABITUA ARTU ZUEN.

Lenengo fundatzalle Ama Maria Teresa Gurutzekoa D. Migel Oken-do Jeneralaren eta doña Teresa San Millan-goaren lenengo alaba zan. Jaiozan Donostian, milla seireun berrogeita zazpigarren urtean. Aurtasunetikizan zan bertutera guziz griñatua, eta batez ere beartsuakganako guzizurrikaltsua. Amabi urte zituenean egin zuen garbitasuna gordetzeko botoedo promesa. Ogei urtetarenz artu zuen habitua, eta profesatu zan Bito-rian Magdalenako Komentuan. Bere profesiotik zerbait denbora geiago-ra guziz gaizkitu zan, eta bizitzeko esperantzarik ematen etzioten: bañagaxoak obedienziagan zedukan bere ustea, eta ala arkitu zan bere gaitza-ren sendagarria; bada bere abadesari esan zion: Ama, beraren erreberen-ziak agin begit ez nadilla ill; eta abadesak bere buruaren gañean Ama San-tisimaren imajiña bat ipiñi; eta bereala sendatu zan. Bitoriatik igaro zanLasarteko komentua fundatzera.

Bigarren fundatzalle Ama Ana Josefa Maria Konzeziokoa AmaMaria Teresaren aizpa zan, ala odolean, nola bertutean. Ama au izan zanLasarteko komentuan lenengo nobizia, eta bere nobiziadu urtean SantaBrijida egunaz leku goi batera igo zan koruko leioa istera: andik jo zuenbea, eta erlijiosak uste zuten, illa zegoela; baña au farrez jaiki zan, etabereala kantatu zituen bezperak. Bizitu zan Lasarteko komentuan ogeiurtean, eta gero Santa Cruz-en bizitu zan ogeita amar urte ta erdian, nonabadesa sei urte ta erdian izan zan.

Fundaziora etorri zan irugarrena zan Ama Katalina Santa Brijidare-na, eta au Komentu berrian izan zan Nobizien Maestra. Bizitu zan SantaCruz-en amar urtean, eta gero itzuli zan Lasarteko bere komentura.

Iru Ama oekin etorri zan fundaziora Juana Maria San Joakin, lega,eta bizitu zan Santa Cruz-en ogeita sei urtean. Denbora onetan bere Erli-jioko eginkizunak osoro eginta, gañera jarduten zan beste beargai asko-tan, andreari dagozkienetan ezezik ez dagozkionetan ere. Onek komun-kiro egiten zuen zapatarien, igeltseroen eta arotzen beargaia: eta azkenikbakarrik onek egin zuen kolumna edo pillare salomoniako ederrakin, eta

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

58

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 58

Page 30: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

LENENGO BURUA

ZER BEROTASUN ANDIAZ JOSEFAK NOBIZIADUA ASI ZUEN.

Ogeita emezortzi urtean gure Josefa beneragarriak agertu dizkigubere bertuteen ejenplo asko eta bere bizitza gaitzgabea munduko labañ-arrien artean. Jainkoak atera zuen munduko gerra eta garaipenetatik etaipiñi zuen Santa Brijidaren etxean, non orma eta ate itxien artean ezkuta-tu, eta egin zion mesedeagatik Jaunari eskerrak ager zegiozkan DabidErrege santuaren hitzakin: Jerusalen, alaba zazu zere Jauna: Sion, alaba zazuzere Jainkoa.

Idiakezko etxetik komentu berrira igarotzeko doterako bear zanlimosna Etxe onetako Jaun D. Pedro Idiakez-koari zor zion: baita ere zorzien D. Franzisko Antonio Munibe-ko eta D.ª Ana Luisa Idiakez, Peña-floridako Konde eta ongille guziz andiai.

Erlijioko habituaren artzean gozotasun añ guzizkoa artu zuen, nonberegan ezin kabitu zan: Bere espirituko gozotasun au sortzen zan espe-ranzatik, Erlijioko biziera bertutetsu, eta fundatzalleen ejenplotik, guziorretan bertutean obeto aurreratuko zalako uste osoan. Jaunak sendotzenzuen mesede oekin, eta bereala saiatu zan biziera berriak eskuetaratzenziozkan beargaietara. Nobiziaduan sartuta laster bere Abadesari umilta-sun andiaz erregutu zion, Jainkoaren amoreagatik eskatzen ziolata, bereutsegite guziak begietaratu eta berakgatik merezi zuen armoni edo errier-ta eman ziozala, eta Ama zan bezela, ezer ere ez gordeaz emango zuelabere amorearen siñalerik andiena. Au izan zan gure Nobiziaren lenengoeskaria komentu berrian.

Erlijioak siñalatuta zeukatzien orduetan zuzen zuzen eta iñoiz ereutsik gabe beti an zan, eta Jainkoaren borondatea osoro egitera beti zaia-tzen zan. Santa Brijidaren erreglak daukatzi siñalatuak iru ordu biotzekooraziorako; bi ordu jarraitukoak goizean lau ta erdietatik seita erdietara,eta arratsaldean bostetatik seietara, eta gañera geratzen bazitzaion astirik,jarduten zan Jaikozko gauzetan pensatzen. Eta azkenik, ezaguturik ondobalio zeñ andikoa dan Erlijioko bizitzaren beargaiak berotasunaz asitzea,nobiziaduko lenengo egunetan beargai oek egiteko agertzen zuen gogoeta ernaitasunak Moja guziai ejenplo ederra ematen zien: ala eskribatzendu bere abadesa Ama Maria Teresak: «Josefa habituarekin ikusi zanean,

Agustin Kardaberaz

61

BIGARREN LIBURUA

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

60

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 60

Page 31: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

rrietatik urrutiratu nai zuela, baña Erlijioan egingo zuela ditxa paregabeazJaunaren borondatea.

Gerra onetan etsaia azpiraturik, mugitu zion beste bat, eta gerra berriau zuzentzen zan, Nobizi au bere Jabeak ipiñi zuen lekutik, au da komen-tutik atera-erazitzera. Jakintsu eta zelo andikotzat zegoen gizon bat asi zanaditzen zituen zenbait gauzi sinismena ematen, eta onela Josefaren espiri-tua ona etzalako zañ txarrak ematen: eta gero geiagoko gabe kontatu zionValladolid-ko komentu nagusiko Abadesari aditu eta sinistu zuen guzia.Esan zion Josefa bere nobiziadua amaikagarren illean Santa Klara-kokomentutik Mojak bota zutela, eta jaten zuen guzia ikatz biurtuta errebe-satzen zuela. Itxura añ onetako testigu edo lekukoari ez sinistea bidegabe-keri eta irañ andi bat egitea zala uste izan zuen Abadesak; eta bereala eskri-batu ziozkan Santa Cruz-ko Abadesari bere espaasunak gis-aietako nobi-zia bat nobiziaduan artzeaz arritzen zala, agertuaz, bada, gauza bearra zalanobizi oni profesioa ukatu, eta egindako okerra zuzentzea.

Santa Cruz-ko Abadesa karta onek biziro estutu zuen, zeren onela-ko gauzarik nobiziagan arkitzen etzan, eta guzia gezurra zala zekien, etaonegatik miñ zuen Komentu nagusiko Abadesak testigu palso oni sinistubaño len bera ez aditzea. Baña Valladolid-ko Komentu nagusiko abade-sak gero Josefaren konfesoreagandik egia ongi jakin eta asmazio txar aiekegin zioten mella burutik kendu, eta nobiziaren etsaiari federik amanezpalio obeto egingo zukeala ezagutu, eta onen profesioa opa izan zuen.

Kontra egite au etzan izan añ ixill eta gordea, non Josefa Logroñonamabost illabetean bere etxean iduki zuen D. Diego Sabandok jakiñetzuen; eta argatik eskribatu zion Uri artatik Santa Cruz-ko abadesarikarta bat, ziola: «Jakin nuenean nere Arreba Josefaren kontra zetorrenekaitz gogorra, ezagutu nuen nondik zetorren tiroa, eta lenengoan goi-beldu banitzan ere, oni miñgarri izango zitzaiolako, gero farra eraginzidan, bada baldin Inkisizioaren aginduz amabost illabetean nere etxeanegon bazan, izan zan bere bertute segurua obeto progatzeko. Eta au alaez izatera, Uri onetako Komentuak etzuten deseatzen zuten ainbat desea-tuko Josefa, ez nion ere nik lagunduko oni Azkoitira, nere etxea pozikutzita. Eta au Azkoitira nerau nitzala bide joan zan, onen laguntasun mai-tagarria utziaz: zeren neritzan ezen, etorri zan bezela etorri, eta obe zalabear zan honra guziarekin bereetara biurtzea. Inkisidore Jaunak eskañibaziozkaten ere beren etxeak, (bada dan bezelakoa izan ezpalitz onelakoeskañtzarik egingo etzioten) ez nion utzi, esan dedana zala bide. Eta azke-nik, Andrea, gai onen gañean hitz egitea, ofensazat daukat».

Agustin Kardaberaz

63

bada bakarrik habituan zan Nobizia, zeren bertute askoren erpiñera igoazegoen, bere obedienzia santuarekin bertute oek geituaz zeramazkien,izanaz onen umiltasuna guzien ejenplo, eta izanaz bera lanean lenengoa,bere aurtasunetik egin zituen penitenzi askoak, eta bere denbora guziandemonioak eman ziozkan tratu gogorrakin guziz eroria zegoelarik».

Abadesak nobiziaren aultasun eta eroritasuna ikusten zuen, eta peni-tenzien artean gorputza illerazteko zeuzkan eresi eta deseoak zogieraandiaz neurrira erakartzen ziozkan. Nobizia onek eskatzen zion abadesa-ri bere gorputza geiago kastigatzeko eskudanzia, baña onek, edo ukatzenzion eskudanzia, edo bialtzen zuen bere Konfesoreagana, bada eskriba-tzen du onela: «Penitenziak kentzearen gañean, Nobiziaduan sartu zane-tik izan ditu nai ainbat eramankizun, eta abadesak agintzen ziona egitenbazuen ere umiltasun andiaz, lizenzia eskatzen izan zan leiatua, baña, alfe-rrik, zeren abadesak beti ukatzen zion, edota bere Konfesoreagana bial-tzen zuen, eta onek Abadesaganana.

»Eta zeren berotasun oetan askotan artzen zuen gorrotoa bereburuaz, Jainkoaren kontra egin zituen utsaldiakgatik eta aren urrikaltasu-naganako eranzuera txarragatik, suertaldi oetan bere miña izaten zanareagoa, bere begietako negar ugariaz esateraño, Konfesoreak abadesaga-tik, eta abadesak konfesoreagatik galerazitzen ziotela Jainkoaren kontraegin zituen ofensak bere gorputzean bengatzea». Gis-onetan sakrifiziogarratzagoa egin, eta irabazi andiagoa ateratzen zuen.

Baña bertutean aurrera zijoan bitartean, etsaiak, aingeruen itxuranjarri, eta Ebanjelioaren erarako biziera artatik atera erazi nai zukean. Etanola anima justuak ez diran engañatzen ezpada bertuteen antz edo itxu-rarekin, gogaitkarri bururatzen zion, kanpoan gauza andiagoak egingozituela Erlijioan baño. Sinisterazi nai izan zien bada, non bere animak ira-baziak arkitu uste zituen, kaltartua geratzen zala; zeren bere orazioa kan-poan, egunean zortzi eta bederatzi orduan luzatzen zan, eta etzala iruordutik igarotzen komentuan, non mortifikazioak geitu bearrean, beregorputzaren hilleraztean atzeraka zijoan: eta ala zijoala ebakiaz orazioareneta penitenziaren arako ego bi, zeñakin Zeruetako Erreinura egatzen dan,eta orregatik ezin jarrai zezakeala, uts egin nai ezpazuen, artu zuen bidea,bada bertutean aurreratu bearrean, atzeraka zijoala.

Egun batzuetan iraun bazioten ere burutazio txar oek, geroeneneanere gañ artu zien Josefak. Oezaz baliatu zan egiñal geiagoaz Jaunari eska-tzeko, Erlijioko bizibidean irauteko grazia eta indarra eman ziozala, etatentañi au Konfesoreari agertu zion, eta onek esan zion bada, etsai gaiz-to ark ondasun andiagoaren itxurarekin Erlijioko aberastasun estimaga-

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

62

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 62

Page 32: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

BIGARREN BURUA

ONEN JARDUNKINTZA JAKIÑAK, ETA BERE NOBIZIADUKO ZENBAIT GAUZA BEREZI.

Bere Maestrak agintzen ziozkan nobiziaduko beargaiak osoro egitenzituen, eta eginkizun gabe arkitzen zanean, bere arreta guziak oraziorazuzentzen zituen. Zeldan bakar zegoenean, oraziorako eresi añ guzizko-ak oi zetozkion, non belauniko jarri eta Jainkozko gauzetan pensatzenluzaro egotera beartzen zuten. Gauaz ere deseo oek loa galerazitzen zio-ten; eta argatik otoitz-aldi labur bat egiteko asmoaz jaiki oi zan; bañanonen asieran beregandik irten, eta Jaunagan gozotoro kordegabetua gera-tzen zan. Suertaldi batean Santisimoaren lanpara itzalia zegoelakoan jaikizan, eta egiaz itzalia arkitu, eta deretx onekin Jaunaren aurrean orazioaaurrera eramatea iritxi zuen. Beste gau asko igaro oi zituen bere zeldanbizkarrean gurutze eta barruan arantzazko koroa bat zituela belaunikojarri eta kordegabetuta.

Denbora artan komentuan zegoen Ama Engrazia Kristorenak kon-tatzen du, ezen egun batean goizeko lauretan joan zala Abadesaren agin-duz Josefa-ren zeldara, eta an arkitu zuela oso Jainkoagan kordegabetua,zutik Loiola-ko Etxe santuronz begira, eskuak gurutzetuta, arpegi alaiare-kin, eta era artan egon zala bezperako amarretatik goizeko ordu artaraño.

Aita Berreiarzak, Josefak orazioan izaten zituen mugida eta samur-tasunen berri ikasirik, eman zion konseju au: Orazioan etzedilla beñere irtenAbadesaren agindutik. Onelako zaleak barrunda zituenean, eman zegiola aditzerabere Abadesari; ark nai zuena eta nai zuen bezela egiteko, eta ark agindu arte egonzedilla beste Mojak zeuzkatzien erregletan, baita oiean egotearen gañean ere.

Nobiziak konseju au leialki bete, eta guzian Abadesaren aginduaegiñaz bizitu zan. Baña Abadesak eman oi zion goizean ordu bietan ora-ziora jaikitzeko eskubidea, non eta miñez etzegoen, edo guziz eroria:orregatik Erlijioak artarako siñalatuak dauzkatzien bi ordu eta erdiakbaño lenago, bi ordu bere kontenplazio edo Jainkozko gauzetan pensa-tzen igarotzen zituen. Egun orietako batean gure Josefa goizeko ordu bie-tan jaiki zan; eta bere serbitzariaren, orazio aurreratuaz Jaunak zer atseginzuen ezagutzeko, argi zerukoa Abadesak izan zuen; eta onek berak eskri-batzen du: «Esna edo logabe nengoan (dio) goizeko ordu bietatik aurre-ra, eta ikusi nuen nola iruretako garaian argi guziz andi, argitsu, eta eguz-

Agustin Kardaberaz

65

Au zan egiten zuen iritzia Sazerdote Jaun ark nobiziaz, zeren ama-bost illabete bere etxean egin zituenetan bere espiritu andia ondo begira-tu eta ikusi zuen: eta onelakoa zan bere Konfesore Aita Juan Bereiarzakegiten zuena ere bada garai artan Santa Cruz-ko abadesaren karta batieranzun zion esanaz: «Eman begiozka, eskerrak Jainkoari, Josefa Komu-nidade santu orretako alabatzat esleitu duelako». Eta onelakoa azkenikizan oi da Jainkoaren esku ongillea, zeren gizon batzuen asmo dollorreta-tik bere serbitzarien izen on eta sona gordetzen duen.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

64

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 64

Page 33: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

IRUGARREN BURUA

BERE PROFESIORAKO BOTOAK ETA LENAGO IZAN ZITUEN NEKEAK.

Onela zeraman aurrera bere nobiziadua Josefak, eta siñalatu zanmilla seireun larogeita amabigarren urteko Otsaillaren amaikagarreneguna, bere profesiorako moja guzien iritzi edo botoak bezpera ondoanartzeko. Nola Nobiziak egun au bere guzizko jaierazko eguntzat idukibear zuen, goizeko amaiketan eskatu zion Abadesari baimena, Jaun Sakra-mentatuari agur onak egitera joateko, besteak errezatzera zijoazen bitar-tean. Baña egon-aldi laburra asi zuenak, luzatu zuen arratsaldeko irurakarte, bada onetan Erlijiosak bezperetara joan, eta Abadesak Nobizia faltazala arkitu zuen, eta Abadesa onek ara nola kontatzen duen egun artakogertakaria: «Profesiorako bere alderako iritziak erran ziranean, arkitunuen bezperetan onen palta; irten nitzan zer izango zan zañak jota, onelabeste erlijiosak oartu etzitezen: arkitu nuen oso kordegabetua eta bere-gandik irtena: tiratzen nion arropatik, batera eta bestera ekarriaz, mugi-tzen niozkan beso eta eskuak, eta deitzen nion bere izenez; baña guziaalperrik. Orregatik geratu nitzan bere alboan, bakarrik ez uzteagatik: tira-tzen nion iñoiz arropatik, eta au asko etzala ikusita, ixilttxorik eta besoankolpe txiki bat emanaz, esan nion: Ea biur zaite zeregan. Hitz oek esan ezal nituen, begiratu zidan: eta ea zerk beregana biurtu zuen galdetuta, eran-zun zidan: deadar andi bat aditu zuela. Egia da nik hitz oek Abadesakbezela esan nituela, eta ala obedienziaren egitekoa zala adirazi zuen».

Nobiziak bere espirituaren siñale añ onak eman zituelako, erlijiosakprofesiorako aren alderako beren iritziak ematera makurtu ziran; baña auzenbat profesiora urreratuago, ainbat obeto agertu zuen Jaunak geiago tageiago garbitu nai zuela barrungo eta kanpoko neke-trabaju askorekin.Jaunak garai onetan eman zion etsaiari gogorkiroago Josefa persegitzekoeskua. Atsedetera oiera joan, eta askotan sentitzen zuen gauerdian berezeldan bele asko egan bazebiltzan bezelako ots bat. Beste gau batean ora-zio-aldi luzetik oiera zijoala, bere oiaren erdian abere izugarri bat, etabereala leiotik saltatu eta ezkutatu zan. Beste gau batean ere oiera zijoala,ikusi zuen bere oiaren barrunen suge mortal bat, eta bereala gurutzearensiñalea eginta, andik zijoala, Trinidade guziz Santuaren izenean agindu,eta ala egin zuen, leku artatik bereala ezkutatuaz.

Agustin Kardaberaz

67

kiaren gisako bat etzindegitik koruronz igarotzen zan. Erlijiosa bati deitu,eta esnatu nuen; baña pauso otsik sentitzen etzan. Goizean Erlijiosaguziai galdetu nien, eta ordu artan iñor ere jaiki etzala, eranzun zidaten.Gero gure Josefari galdetu nion, ea non ordu artan egon zan, eta esanzidan, gure Jaunak korura deitu zuela, nik argi andi hura koruronz igaro-tzen ikusi nuen ordu artan bertan».

Abadesa oartu zan bere Nobiziaren kordegabetzeaz, zeñak komun-kiro orazioan izaten zituen; baña saiatzen zan ez barreatzera eta ez-ikusibezela ere egitera, eta onetarako Josefari lo gozo artatik esnaerazitzekotxit polliki eta arreta guziaz bere habitutik tiratzen zion.

Jainkozko gauzetan pensatzen zegoenean etortzen zitzaiozkangogoeta eta samurtasunaz bere konfesoreak eskribatzen du onela: «Belau-nikatu orduko jartzen zaio begietan Jainkoaren ontasun ondogabearenezagüera, onen mesedeen anditasuna eta bere eranzuera txarraren iger-mena: eta emendik jaiotzen ziran bere negar malko añ ugariak, zeñaz berearropak eta zegoen lekuko solaidua ere bustitzen zituen. Bere biotza añsosegugabe dago, non argiro aditzen diran golpeaz lertu bear duela diru-dien; eta kolpe oek geratzean, iziotzen da bere biotzean berotasun bat, añandia, non bearrik bazan, arropak lasaitu bear izaten zitzaiozkan. Berakezin lasaitu dituenean, Abadesak egiten dio beargai au; bada askotan esandit, añ beroak egoten dirala bere arropak, non eskua erre lezakeen».

Au, Abadesak konfesoreari kontatzen zion denboran, beste mojakikusiaz gañera seguratzen zuten ezen onelako gertaldietan askatu oi zio-tela bere gorontza, eta bere bularrak eta arropak brasa biziak bazeuzka-kean bezelako berotasuna botatzen zutela. Oek zirala Jaunak bere serbi-tzariaren espiritua orazioaren sutegian ezio eta urtutzen zuelako siñaleagiriak.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

66

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 66

Page 34: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

Joaten da Abadesagana gauza beronen billan, eta onek ere eztio lekurikematen. Eta orduan sosegatzen bada ere, biurtzen da askotan beldur oeta-ra, esanaz, Jainkoaganako betiko eskergabekerian berrogei urte igaro zaiz-kit, eta aurrerontzean bera serbitzeko eta amatzeko biderik arkitzen ezdet; zeron konfesoreak bere engañioak sinistu nai etziozkan. AitaBerreiarzak beldur-aize oen berri jakin zuenean: eranzun zion onela: Ten-tazio au andi eta perilltsua da. Onelako suertaldietan eranzun bear diotentatzalleari, naiago duela bere Abadesa eta konfesoreari sinistuaz utsegiñ, (bada onela beñere uts egiten ezta) aren burutazio txarrak sinistubaño».

Agustin Kardaberaz

69

Demonioak ez bakarrik onelako zotiñak ematen ziozkan, baita eregaitz-tratatzen zuen, kolpe gogorraz gorputza elbarritua eta zaurituautziaz, goizean oraziora jaikitzeko. Gau oetako batean autsi zion ortz bateta beste askotan kiskaltzen ziozkan bere begiak, ainbesteraño non erli-jiosak errukitzen ziran.

Mingarriago zitzaion Josefari etsaiaren trataera gaizto au erlijiosenaurrean izaten zanean, zeren oek naigabe guzizkoa artutzen zuten. Garaiartan Abadesak Aita Berreiarzari eskribatu zion karta batean, dio: «Egungutxi da (esaten du) guziok alkarrekin orazioan geundela, etsaiak botazutela lurrera, zalapart andiaz, eta arrastatu zutela koroan gure nobiziaJosefa. Zalapart hura guziok aditu genduen. Argi bat eskatu nuen, etalurrean ezarria zegoen. Bi erlijiosen artean oiera eraman genduen, onelakomunidadeak orazioa jarrai zezan; eta zeren ito nai zutela zirudien. One-lako suertaldietan ipiñi oi diot San Ignazioren Erlikia, eta esan oi diot bereorazioa eta andik laster bere oneratzen da: ala gertatu zan orduan».

Karta onetan bertan geitzen du Abadesak gañera: «Atzo goizeanesan zidaten, Nobizia bost eta erdietako garaian oiean zegoela guziz estu,izan oi dituen tormentuakin. Sartu nitzan bera ikustera, eta gajoa hitzikesan al gabe zegoen eta guziz nekatua. Etzegoen beste erremediorik,ezpada padezitzen ikustea, eta Erlikia ipiñi banion ere, eta ur bedeikatuabota, bere artan zegoen. Gogoratu zitzadan Aita Andrea Zupidek esanzidana; au da, onelako gertaeretan agindu negiola etsaiari gure Jaunarenizenean, utzi zegiola kriatura oni: baña nola Nobizien Maestra an baize-goen, onen aurrean egin nai izan ez nuen: eta bakarrik nere barrunen esannuen bi aldiz: Jesukristo gure Jaunaren izenean agintzen nietelata, urruti-ra zitezela andik. Bigarrenean indar geiagorekin esan nuen: utzi zegiotela,bada Jainkoaren izenean agintzen niela, zijoazela beron lekura, au da,infernura. Oek aienatuta laster beregandu zan, eta guziz gaitz-tratatuageratu bazan ere, komulgatzera jatxi zan».

Garai artan zeramazkien neke-trabajuai egozten zitzaizten bestebatzuek, eta konfesoreak eskribatzen du onela: «Gau ta egun bere giltzaedo juntura guzietako oñaze guzizkoak daramatzi. Askotan esan dit,zerrarekin burua ebakitzen diotela, uste duela; eta beste askotan, bularre-tik bizkarrera lanzada baten gisako tormentua sentitzen zuela».

Beste beldur batzuek geiago estutu zuten, bada konfesore berakkontatzen du: «bere eskrupulo edo kezkak dira, (dio), beragan arkitzendan guzia gezur eta itxura engañagarri utsa dala; eta ni, eta onekin tratatuduen guziak engañatuak bizi gerala. Au niri sinisterazitzeko egiñal guziakegiten ditu; baña kostutzen edo logratzen eztuelako, txit estu geratzen da.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

68

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 68

Page 35: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

eskañi, eta au ill zanetik laster, joan zan gau batean oiera alako eriotz supi-tuko eta gogorrean bere anima salbazioko portu edo zeruetaeo Erreinu-ra iritxiko ote zan beldurrarekin. Naigabe eta pena onekin lo kuluskakartu zuen, eta onela zegoela, agertu zitzaion apaiz jaun hura arpegi grabeeta alaiarekin, ornamentu ederrez jantzia, eta bere eskuetan Jaun Sakra-mentatuaren kopoia bezelako bat zuela. Agerkera onek eman zion atse-giñ-kontentuak esnatu zuen, eta agerraldi onek eman zion barrungo atse-giña egun oro argatik erregutuaz, bere bizi guzian gorde zuen.

Bete zan nobiziaduko urtea, eta Komunidadeak erabaki zuen D.ªMaria Ignazia Hurtado Mendozakoari profesioa ematea, milla seireun,larogeita amabigarren urteko Pazkoa Erresurrezioko irugarren egunean,egun batzuez atzeratuai gure nobiziaren profesioa. Baña Jainkoak, atzera-pen gabe Josefa profesatzea nai zuela, agertu zuen, au izan zediñ bereErlijioko boto edo promesak Santa Cruz-ko komentu berrian beste iñorkbaño len eskañtzen ziozkana.

Bere lagun Nobizia profesatzeko siñalatuta zegoen egunean goizekolauretan, bat-batetan etorri zitzaiozkan biotzeko garraztasun guzizkoak;eta oni zerbait laguntzera erlijiosak joan ziran. Konfesorea deitu zuten,eta onek bereala Elizakoak eman ziozkan, onelako txarraldiaren indarrezlaster bere bizia emango zuelakoan. Biotzak, bere lekutik irten, eta kolpegogor eta agiriak ematen zituen, oieko estalkiak jasotzeraño. Biotzarenibilli oni laguntzen zion naigabeak illarena zirudien; eta ala hitz onak esa-ten Abadesa bera ari zitzaion. Abadesak esan zion, eska ziozala Jainkoarionelako naigabe miñak zerbait arintzea; baña onek eranzun zion: Ai Ama!au gorputzaren zuzpertasunean pensatzeko garaia ezta, baizik animarenean.Agoni oek iru orduan iraun zuten, eta bitarte onetan izan zan profesatuaJosefa, Jaunari bere promesak egiñaz arako munduarentzat illak daudenanima onak egiten diozkaten bezela.

Elizakoak eta profesioa artu ez al zituen, bizitza berri bat artu zuelazirudien, edo sendagarri oekin sendatu zala gaitz-aldi artatik, bada txa-rraldi hura ez ainbeste zetorkion gorputzaren umoreetatik, nola Jainkoa-ren amoretik. Abadesak eskribatu zion gertakari au Aita Berreiarzari, etaonek eranzun zion onela: «Profesioan agertu zuen Jainkoak ezen au mun-durako illa nai zuela; eta biotza bere lekutik irtetea, Jainkoak beretzatartzea zala». Eman zaiozkagun eskerrak bere Majestade Jaungoikozkoari,Erlijio santu onetan Josefa beretzat nai zuela obraz agertu digulako.

Agustin Kardaberaz

71

LAUGARREN BURUA

JOSEFAK BERE PROFESIORAÑO ZERAMAZKIEN BESTE PENAK.

Nobizi onek ainbeste neke-trabaju jarraitukoakin bere gorputzaguziz eroria bazedukan ere, tormentu andiagoak eramateko bere espiritusendoak laguntzen zion; eta argatik eskatzen zien Abadesari eta konfeso-reari bere gorputza geiago ta geiago kastigatzeko eskua. Baña ematenetziotela ikusirik, egun batean eskatu zion konfesoreari utzi zegiola bostedo sei ontzako bronzezko gurutze bat lepotik ixekita erabilltzen. Konfe-soreak utzi zion eta ala oi zekarren beti, baña progatzen zuena zan, iza-nik gurutze hura berez añ ariña, nola nai ere, Jainkoak ala naita, guzizpisutzen zala.

Batez ere Ama Santisima Doloreetakoaren egunean, komunidadea-ren orazioko orduak berotasun guziaz bukatu, eta sentitu zuen pisu andibat, erlijiosakin komuniora alderatzea galerazten ziona. Gero Prima, Ter-zia eta Sestako orduetan neke onek an ziraun, eta Nona asitzean ainbes-teraño geitu zan Gurutzearen karga, non, gorputza makurtzen zion.Nona bukatu, eta Erlijiosakin bazkaltegira joan bear zuenean, uste izanzuen, ezin mugi zitekeala ezezik, erlijiosa guzien aurrean lurrean kolpeandi bat eman bearra zala ere; zeren mendi bat bizkar-gañean bazeuka-kean bezela, gurutzeak pisatzen zuen. Oi ez bezelako gauz onek biziroestutzen zuen, eta argatik otoitz labur batean Jaunari eskatu zion, arren!bere borondatea bazan, utzi zegiola erlijiosai jarraitzen, eta ala bere ora-zioaren frutua iritxi zuen. Alabañan elizkizunak bukatu, eta Abadesakesan zuenean: goazen bazkaltegira, karga hura bereala arindu, Eta nobiziaezeren eragozpen gabe geratu zan.

Nobizi au guziz igaroa geratu zan, arako erri guzia eta auzo-erriakarritu eta izutu zituen ezbear gogor, bere nobiziaduko denboran gertatuzana aditu zuenean. Parrokiako Bikario D. Franzisko Eizagirre, gaubatean bere etxera zijoala, bere elizaren ondoan esku gaitzkille sakrilego-ren batek illotzik utzi zuen; bada, amalau ta geiago estokadaz, bere gor-putzean arakintza bat egin zuen. D. Franzisko au bertute andietako apai-za zan, eta bere Arzai-beargaietan guziz arretatsua. Prenda eder oekgatik,eta Josefaren konfesore izan zalako; onezaz bear zan estimazio guzia egi-ten zuen. Nobiziak anima onen alde bere obra on guziak gure Jaunari

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

70

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 70

Page 36: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

bezela komentua egiñ-egiña geratu zan: lenagoko lagun santa biak asizutena, Josefa zorionekoak ditxa andiaz bukatu zuen. Elizan, eta elizaantolatzeko bear ziran apañgarri asko eta ederrak batu ziran. Alakoa zanSanta Cruz-ko santidadearen Zeruko usai gozoa: eta orren ondoren ala-koa zan Azkoitiko gogo on eta Etxe nagusietako ongille ugarien geiago tageiago emateko leia santu esan al baño andiagoa. Ala ditxa andiz beteaSanta Cruz-ko etxea beti izan da: eta ezer gaberik, guziz bear asi bazanere, Zeruko bandido ondo ugariak betiro ikusi ditu: eta oriekin Jainkoakadierazi eta erakutsi zuen, obra andi santa ori mirarizko asieran eta beregeituran berarena izan dala, bere gogokoa eta beraren kontura beti dago-ena. Zori oneko era orretan, Josefa miragarria sei urtean Abadesa izanzanean Santa Cruz arkitu zan eta utzi zuen.

Denbor artan Josefa umillak bere santutasun fiña agertzeko golpeandi bi, bata bestearen ondoren artu zituen; eta bien sakrifizio edo ofren-da txit samiña Jaunari egin zion: bata bere konfesore guziz on eta ongillezintzo D. Ignazio Esandi-ren eriotza izan zan: bestea Aita BerreiarzaBeneragarriarena: Josefak orien eriotza, preziatua, zeruko atea zala, ondazekusan; bada biak Jaunaren adiskide laztanak ziran; baña nola berarizerurako bidea añ ederki biziera guzian erakusten zioten; biak ara joan,eta bakartasun tristean beñgoan utzi zuten. Orien animak Jabe Jaungoi-kozkoaren eskuetan osoro utzi, eta beraren argia eta aziertoa bere biotzguziaz eskatu, eta bere eskuetan utzi zion, eta laster Jaunak eskua emanzion.

Aien ordean Aita Andres Zupide, Kolejio onetako Erretorea sartuzan, eta biak eskribatu zituzten Paper edo Erregla, eta gure Josefarengauza miragarri guziak onek artu eta gorde zituen. Bear asko egindakogizon nekatu eta urteetan aurretatua zalarik, Josefa-ren anima txit gogo-tik bere kontura artu zuen: oñez eta nekez emendik Santa Cruza igo oizan. Onek zelo eta karidade guzia Josefaren onerako beti erakutsi zuen,eta txit asko Jainkoa serbitzen eta amatzen lagundu zion, onen bertute etaZeruko mesedeetan ikusi zan bezela. Gorputzeko gaitz eta animakopenak eta deabruaren tentazio eta persekuzioak, esan diran gisa, beti oizituen.

Oien artean geien estutzen eta naigabetzen zutenak bere barreneneta irudipenean tormentatzen zuten: Jainkoaren grazian ote zegoen, bereorazio, ejerzizio, penitenzia eta komunioetan engañatua ote zegoen:etsaiak edo bere griñak engañatu eta itsuturik utsegiten ote zuen, edo bereJabe bakar maiteari ofensarik egiten ote zion, eta bere pauso eta deseoe-tan ongi edo gaizki ote zebillen? Beldur estu eta biotzeko arantza oiek

Agustin Kardaberaz

73

BOSTGARREN BURUA

BESTE PENAK ETA ZERUKO MESEDEAK.

Jesus maitagarriaren Pasio Santuari jaierarik andiena zion: ala Jaunakberak naigabe eta tormentu andietarako presta zedilla esan zion. Arenamore eta dolorezko pauso jaungoikozkoetan Josefak zer igaro zuen esa-tea, erraz ezta. Baña Jesusen penak eta amoreak indarra eman zioten.Gurutze eta nekeen artean mesede eta erregaloak beti zituen. Santiagogure Patroi Apostoluaren berezkirozko debota txikitandik izandu zan,zeren onek Jaunaren amorez Apostoluen artean bere bizia lenengo emanzuen, eta bere biotzeko su andi hura emateko eskatzen zion. Santuak,bere bezperan zeruko bisitarekin etorri, eta erregalo Jainkozko bat eginzion, eta bere debota Josefa-ren biotzari amorezko su andi bat sartu zion.Saieta batek bezela oñazez biotza eritu zion; baña miñ atsegiñ eta geiagonai zukeana zala, Josefa maitatuak zion.

Ama Birjiñaganako jaiera amoretsuak mesede txit andiak ekarri zioz-kan, batez ere bere festegun siñalatuetan. Onek eta bere Seme Jainkozko-ak era askotara beti lagundu zioten: eziñ esan ala mesede siñalatu; zerukoerregalo gozo, eta doai andi egin ziozkaten. Denbora oietan bere Esposomaitetsu Jesus-ek bere kordegabetze luzeetan zeruko argi eta zuzen-bidejainkozkoak, eta bertute guzien dotriñako ikasbide, bakarrik bera amatze-ko bear zituenak txit ugari eman ziozkan. Bertutearen bidean egun oroeta aurrerago zijoan, eta Josefaren ditxazko anima lurreko gauzetatik alde-giñ, eta Jainkoaren amorezko su-bizian izio, eta beti garbiago egiten zan.

Josefaren ejenplo eder eta santutasun andia ikusita, beñ eta berrizkomentuaren on andirako Abadesa egin zuten, eta Jainkoaren mesede etamirari ondo agiriakin txit zuzen eta ederki era guzietara komentua seiurtean gober-natu zuen. Lurreko gurutze-pena beti bezela, urte orietanizan zituen: eta orien neurrian Zeruko konsuelo eta erregaloak izanduziran. Erreglak ondo gordetzeko, eta Jainkoaren atsegiña gauza txiki etaandietan billatzeko, bear ziran ikusbideak, hitzakin baño berak egiñaz,obeto beti eman zituen: eta orrela guziak zerutarren, edo Aingeruen gisa,santutasun egun oro andiagoan bizi ziran.

Gauza guzien miragarriena da Josefaren egunetan begiz Santa Cruz-en ikusi zana. Bere Abadesatzako sei urteetan Santa Brijidaren erreglaknai duen ogeita amar erlijiosen kopurua bete edo kunplitu, eta bear zan

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

72

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 72

Page 37: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

Jesus onaren, bere Ama guziz Santaren eta Santuen agerraldi ikusal-di eta ikasbide eder asko denbora orietan eta etsaiaren tentazio eta penenartean izan zituen. Alako batean, sangratuta nekez zegoela, deabruak kol-peka arrastatuta, oietik bazter batera bota zuten: ots andi eta zalapartaraerlijiosak joan, eta kordegabe edo illa bezela topatu zuten, eta andik puskabatera, beregana zanean, onelako esturetan oi bezela ur bedeikatua bota-tzea eskatu zuen. Abadesa, eta besteak deabruen figura itxusi izugarriakikusten zituzten. Baña Josefak bere kordegaltze gozo batean Ama Birjiñazoragarria edertasun guziaz jantzita, bere aurrean ikusi, eta bere eskuankoroa guziz baliotsu bat erakutsi zion; baña guziro osatua etzegoen: are-kin Ama maiteak deitzen zuen. Aita Zupidek esan zion, biziera santubatekin koroa osoro buka zezala, bere buruan aitzeko, eta amorez gal-dasturik geratu zan.

Baña infernukoa Josefa-ren itxuran edo onen jantziaz armatu zan,eta Abadesari esan zion: Aita Zupideri eskribatu, eta esan ziozala, komen-tura eta Josefagana etorri etzedilla, eta ez agertu ere, zeren engañatuazebillen. Ama Abadesa zintzoa arriturik zegoen, eta ikusia eta enzuna ezinsinistu zuen, eta beragatik Konfesoreari kontatu zion. Aita Zupidek dea-bruaren gezurra ezagutu, eta etorri, eta iruren artean gezurra argiro ikusizan. Onelako tranpakin Satanas-ek irurak irabiatu nai izan zituen. GeroJesus maiteak bere Josefa animatzeko erregalo eta ikusaldi amorezkoakegin ziozkan. Era askotan agertzen zitzaion, bertutearen bidean betikoseguratu zuen; orazioan eta tentazio eta penetan bear zituen ikasbideakeman ziozkan.

Erregalo esan-al baño andiagoa kordegabetze batean Jesus onakegin zion. Josefak txit deseatzen zuen, eta biotz biotzetik eskatzen zionbere Santa Cruzen, Esposa maite, edo anima garbi asko bera beti serbi-tzeko sartu zitzala. Kordegabetze onetan Jaunak bildots zuri eder batzuekberen leku seguruan sartuta erakutsi ziozkan: eta onela donzella garbiakkomentu artan sartuko zirala esan zion: ala Josefak urtebeteren epeanbederatzi nobizia, Esposo Jainkozkoa serbitzera etorri ziranak, etxe santuartan habitua artzen ikusi zituen; eta aren errebelazio edo zeruko argita-suna osoro bete zan.

Agustin Kardaberaz

75

indar biziagoa bere animan artzen zuten, zeren illuntasun triste eta argia-ren faltak agonia samiñ batean sartuta, eziñ orretatik irten oi zan. Jainko-ak guziz asko nai zion, eta beldur santu onekin egiazko umilltasun segu-ruan gorde nai zuen: orrela Zeruko mesedeak irabazi geiagorekin artzekoprestatzen zan.

Bere orazioan Jainkoaren Ontasun eta bere ezerezaren itxaso ondo-gabean ditxazko anima au ondatu oi zan. Orazioan beñ txit biotzetikeskatu zion Jainkoari umiltasun egiazkoan obeto ondatzeko, arren! Judas-en oñpean bere burua, zegokion lekura bezela, botatzeko, Judas infer-nuan zegoen lekura eraman zezala. Baña Jaunaren kontrako añenekorikan ez aditzeko kondizioarekin. Eraman zuen Jaunak bere Josefa espiri-tuan Judas zegoen bere umiltasuneko leku izugarri artara, non ezin kontaalako, eta arritzeko gauzak ikusi zituen; baña Jainkoaren kontrako mada-rikazio izugarriak enzutetik gorde zuen. Onela Josefa-ren umiltasuna,berak gogo zuen gisa Judas ditxagabearen oñetaraño bere probetxurakojatxi zan.

Josefa-ren biotza Jainkoaren amorean sutuago egiteko, eta bakarrikbera billatzeko, beti zegoen prest, zernai bidetatik bera arkitzen zuen, etaaren ontasun gozoa eta borondate maitagarria guzian egiten zuen. Zen-bat eta esaiak berea illuntasun beltz eta beldurrakin atzeratu nai zuten,ainbat seguruago umiltasunean gordetzen zan, eta andik Jainkoak berega-na deitzean, ariñago igarotzen zan. Ala trabajuakin nola erregaloakin ber-diñ beregan umillatzen zan: argatik alako frutura ateratzen zuen. Gerta-kari guzietan beti zan bat, eta gauza bat billatzen zuen, edo Jaungoikoa-ren atsegiñ garbia, eta atsegiñ orrek Jainkoagana igo, eta aren borondategozoz betetzen zan.

Josefa ditxazkoaren bizitzak ederki dio, onen zeruronzko igoera edokordegabetze gozoak garai onetan alde-aldean betikoak zirala; eta Abade-sak, ondo zekusenak bezela zion: bi, eta iru egunean utziko bazitzaiokean,arri baten gisa sorturik, Jainkoarekin beti anbat egongo zitekeala. Bañaobedienziaren betiko mirari arrigarria zan, Abadesak non nai berekikoagindu orduko, Josefa beregan bereala biurtzea. Obedienzia umillarenerregla au da; Ebanjelio edo fedekoa bezela egiazko espirituaren siñalerikseguruena eta Espiritu Santuak bide onetatik Josefa-rena beti zuzenduzuen: Jesus bere Esposo Jainkozkoaren antzekoa bezela: eta argatik Jain-koari añ atsegiñ egiten zion: zuk ere Jainkoaren gogoko dana beti egin naibadezu, obedienziako bide zuzena beti billa zazu, zere borondatea ukatu,eta Jainkoarena beti egiteko.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

74

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 74

Page 38: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

ZAZPIGARREN BURUA

NOLA AMA JOSEFA JAIERA EDO DEBOZIOAN ETA SANTUTASUNEAN AURRERATU ZAN,

ETA NOLA SEI URTEAN ABADESA IZAN ZAN.

Birtarte onetan irurogei urteetaronz zijoan Josefa, eta Jainkoarenegiazko bidean beti; baña orañ geiago aurreratu zan: bere lagun santakbertute guzien ispillu bizi eder bat beragan ikusten zuten: santutasunarenargi ederrak aren barrengo espiritu garbiak, bere umilltasun, mortifikazio,pazienzia, karidade, mansotasun eta Jaunaren amore garbi eta animenzelo eta erregla santuen neurri betean erakusten zituen, eta guziak zerukoejenploen usai gozoarekin Jaunaren amore eta atsegiñean bere ondorenzekartzien. O eta indar zeñ eragille eta atsegiña duen santutasun arenedertasunak, eta orren ejenploak! Urte oietan bertuteen eta zeruko mese-deen mirari andi asko Santa Cruz-en, eta Josefaren egikeretan ikusi ziran.

Zortzi eguneko ejerzizioak fundaziotik Etxe santu onetan egitendira; eta orietan Jainkozko espiritua berriro beti erlijiosetan sartu, etaZeruko karobi baten gisa irazekitzen dira. Josefa-ren anima, ondo garbi-tutako ontzi bat bezela, iturri artan zeruko ur garbiz bete oi zan: eta erre-tzeko jaiotako egur igarra bezela Aita San Ignazioren su ta garrezko kon-siderazio bizietan bere Jainkoaren amore garbian osoro urtu edo desegi-ten zan. Argatik Aita San Ignaziori beti jaiera berezikoa izan zion; bañageroago ta geroago biotz guziko estimazio eta erreberenzia, zerutik izanzituen argiakin santuaren gloria añ oi-ez bezelako eta goratua azaldu oizuen baña txit gogotik jarraitzen zion, eta Josefak nai bezelako santuazuen.

Onetan bere Esposo Jainkozkoak santu-justuen bide bi erakutsiziozkan; oietatik zerura guziak zijoazen. Bide bat zabala, eta justu guzien-tzat jakiña, eta emendik geienak era askotara zerura zijoazen. Beste bideatxit estua, eta lurreko justuen artean gutxirentzat egiña; bide au zala animatxik santa, edo Jaungoikoaren amore guziz garbi, nasgabe, berekoi eztanazutenena, eta beren gogo bizi guziaz gauza guzietan Jaunaren gloria etaatsegiñik andiena bakar-bakarrik nai ta billatu zutenena. Ignazio bide one-tatik bere biotz prestuenaz beti zuzen eta beti egunoro eta gorago igo zan,eta Jainkoaren onra eta gloria asmo eta gogo garbienaz billatu zuen; orre-

Agustin Kardaberaz

77

SEIGARREN BURUA

JESUS ONAK JOSEFA MAITEA NOLA ALAITU ZUEN.

Jaun amoretsu onen erakusaldi Jainkozkoakin biziro argitu, etaaurreratu zan zerurako bidean: beraren amorezko esku-ongille ederrakegoera txit eztitsu batean anima esleitu au sartu zuen. Lenengo biotzarensalto eta ots miragarriak orañ guziro sosegatu ziran, eta Josefa-ren espiri-tua gorago igo, eta pakezko Jesus-en biotzeko zeru Jaungoikozko, etasoseguan sartu zan. Emen beraren, Ama maitearen eta Santuen argi etadotriña oi ez bezelakoak, baña txit barrenen eta espirituan meekiro txitartzen zituen. Lengo bere illuntasun, animako beldur eta tentazioetanbere grazian anima autu au segurutzeko mesedezko erregalo batean argi-tasun agirian esan zion: Nere Erreinua nik zugan nai det: antziñako suge edodeabruak naiagatik, zuri gaitzik egiten utziko eztiot. Mesede oiekin biziro umi-llatzen zan, eta orduan areagoak artzen zituen.

Beste beñ esan zion: nere urrikaltasunak zure miserien gañean ixuri naiditut. Besteetan: nere atsegiñak zure animan iduki nai ditut. Zure miseriak nereurrikaltasunen jarleku dira. Josefak bere beldurrakin esan zion: Jauna, nerebiziera epel otz onekin kontentu ez nago: eta Jaunak esan zion: ni konten-tu banaiz, zer geiago nai dezu?

Bata bestearen ondoren Fundatzalle Maria Teresa Gurutzekoa, aba-desa maitea, eta Aita Zupide Konfesorea, Jaunak eraman ziozkan, etaumezurtz triste baten gisa bakarrik Josefa geratu zan. Bien animak gloriazjantzita gero ikusi zituen. Konzepzion: Jainkoaren Etxe onen kargua zergatikartu nai eztu?, abadesa illta, kordegabetze batean Josefak argiro esan zuen.Kordegabe zegoen Josefa, eta orduan alakorik jakin gabe Ama Konzep-zion etorri zan. Onek Abadesa izan nai etzuen: baña Jainkoaren gaztiguonekiñ, eta guzien atsegiñ andiaz, bere aizpa zanaren lekuan, bigarrenFundatzallea bezela, Abadesa egin zuten. Onek ala komentua, nola bereJosefa maitea Jaunaren mesede eta mirari andien artean ederki, eta bera-ren eta guzien nai-erara sei urtean gobernatu zituen.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

76

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 76

Page 39: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

esker onak ematen ziozkan: bere Santua eta guzirako esku txit andikobere bitartekoa zuen. Ama Birjiñak eta bere Seme Jainkozkoak Josefa-riegin ziozkaten mesede eta erregaloak, eta Josefak orien ordañez eginzituen alegiñak kontatzea gauz andiegia, eta luzegia litzake: zerbait esanda, eta orrekin, labur bederen, geratu bearko degu.

Goimalla onetan zegoen Josefa, eta bere Esposo Jainkozko JesusekFundatzalle bien ondoren komentu ditxazko artako Abadesa egin naizuen, eta erlijiosak orretan zeuden. Lenengo bere espirituan eskallera batbeñ eta berriz ikusi zuen: bost malla zituen, eta Jaunak ara deitzen zuen.Beldur zan Jaunak igotzeko agintzen zion: baña Josefak esan zion: Jauna,goi orretara ni eziñ igoko naiz bakarrik: zuk igo nazazuke. Egia da, esan zion,zu zerez eziñ igoko zerala; baña mesede ori nik ziri egiteko, nere Amarideitu bear diozu: bada orren bitartez animai nere graziak egiten diztet.Bereala beti bezela bere Ama maiteagana biurtu, eta aren mantupeanseguru sartu zan. Abadesa egiteko egunak baño len Jesus onak Josefa-renamorea iru bider esamiñatu zuen, San Pedro-rena bezela. Mendi goitubatera Josefa igo, eta galdetu zion eztiro: Zenbat maite nazu? Pensa ezazuJosefa umilla naitasunezko mesede onekiñ nola egongo zan. Eranzunzion Josefak: Jauna, zenbat nai dizudan eztakit; baña Santu eta Aingeruguziak, San Migel eta nere Aingeruak ainbat amatu nai zindukedala bada-kit. Galdetu zion berriz: Zenbat maite nazu? Eta Josefak esan zion: Jauna,zure Ama guziz Santak ainbat. Irugarrenean galdetu zion: Zenbat maitenazu? Josefak amorez urtuta, esan zion: Jauna, nik amatu nai zinduzket,zuk zere Aita Eternoa amatzen dezun ainbat.

Geiago ta geiago al bazezakean, bere Jabe bakarra amatu nai zukean.Josefak orduan ezagutu etzuen esamiña oriek Abadesa egiteko zirala;baña konseju Jaungoikozkoak bere erlijiosakin ori egiña zeukan. Lasterjakin zuen, eta zoraturik geratu zan. Bere konfesore jakintsuaren bitartez,eta guziaz gañ Ama Birjiñarenaz bere ustezko desditxa ori erremediatunai zukean; baña Jainkoaren asmoa bete bear zan.

Erregla, giltzak, eta Abadesaren beste siñaleak eman ziozkatenean,beregandik irten, eta bere ustez ateratzen zan. Alabak, eta bera aukeratzenzeudenak asko animatu zuten; baña bere Jaun maiteagana biurtu, eta esanzion: Jauna, ni beargai onetarako ez naiz. Nik lengo bide umilla bear det;bestela nik guzia gaizki egiñ, eta zer kontu emango det? Jaunak esan zion:Beargaia ar zazu, bada zure lotsa andi eta umilltasunerako ori bera izango da.Beargaia artu, eta Jaunak mirariz bezela korurako, eta bear ziran egitekoguzietarako bere urte aurreratu, gaitz eta nekezko argaltasunean ere, bere

Agustin Kardaberaz

79

gatik Josefak txit beneratzen, estimatzen, eta santu askoren artean siñala-tua bezela maite zuen.

Bere Ama Santa Brijida-ri, aragizko Serafin San Franzisko umillari,San Antonio Padua-ko miraritsuari, Emeterio eta Zeledonio martiri glo-riatsuai jaiera txit andia zien: orien eta bere beste santu artuen egunetaneta beste askotan, zeruko mesede asko zor zizten. Illean beñ suerte onazartzen diran Santuakin siñale miragarriak ikusi izan zituen. Santo Tomas,Elizako Maisu-aingerua, bere aingeruzko garbitasunagatik Josefak guzizberea zuen. Aren bezpera batean bere orazio moduaren gañeko beldurrakKonfesoreari agertu ziozean. Onek santua guzirako Maisu zeñ andia zaneta orazioa ondo egiteko ikasbidea eska ziozala, esan zion: eta orra nonJosefa ikustera Santua etorri, eta aurore guziaz esan zion: Oraziorako gureJaunagan Maisu txit ona daukazu, berak ondo erakutsiko dizu: orrekin Santuakkonsolatu zuen.

Dotriña onetan anima esleitu au obeto segurutzeko Jesukristok beñesan zion: Ni naiz zure Maisua: nik erakusten dizut: zurekin nago ni. Josefakbere kezka oien artean esan zion: Jauna, nere deseo oek beren atsedena non arki-tuko dute? Eranzun zion Jaunak: Nigan. Zer billatzen dezu? Bear dezun guzianigan daukazu. Erregalo Jainkozko oiekin biotza amorez irazakita, Josefaamorez eta mirariz bezela bizizan edo ill bear zuen. Jaunari bere su bizionetan esan zion: Onela, Jauna, nik ainbeste deseatzen dedan eriotza laster eto-rriko da? Eta Jaunak eranzun zion: Nola ibaiak itsasoan sartu artean gelditzenez diran, ala zure biotza bere zentro edo lekuan sartu arteraño geldituko ezta. Bestebeñ esan zion: Nere amorez illko zera zu. Onelako fiñtasun eta amorezkoerregalo asko denbora oietan izan zituen.

Esan diran jaieraz gañera guziz berezia zien Santiago Apostolu, gurePatroi andiari eta onen anai San Juan Ebanjelariari: Santiago-ri, zerenAma Birjiñaren Seme estimatua bizitzan eta eriotzan izan zan, eta bizitzanAma Birjiñak erregalatu eta eriotzan lagundu zion, eta Josefak bere bitar-teko bietarako artu zuen. San Juan-i jaiera gozo bat zion, zeren Jesusenbiotzeko ikasle erregalatuena, eta Ama Birjiñaren kutun preziatu, etaJaungoikoaren Semeak bere ordeko seme laztan Ama Birjiñari siñalatu etaegin zuen. Josefa zorionekoak amore siñalatu onetan gusto txit ona zuen:eta zuk ere, nere irakurlea, Anaia santo bien jaiera gozo ori eriotz on bate-rako beti artu bear dezu.

Santu guzien doatsuen San Jose guziz maitetsuarekin Josefarenamore paregabea nork esan lezake? Jesus maitearen Aita-ordeko, eta arenAmaren Esposo egiazko doatsua bezela estimatzen eta adoratzen zuen,eta esanal baño zeruko mesede andiagoak aren eskutik artu, eta biotzeko

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

78

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 78

Page 40: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

ZORTZIGARREN BURUA

BERE GAITZ-AZKEN, ETA ERIOTZ DOATSUA.

Onelako beargaiaren egite koetatik irtenda, irtenda, zerukogauzetan pensatzeari bere buruak oso eman zion. Jaunaren ontasun neu-rrigabea zan bere erregalo guzia, eta beragana denbora eta leku guzietanark bakarrik zeraman. Eriozko gaitzak artu baño lentxeago bere orazio-an, eta kordegabetze gozo batean anima autu au laztan añ estuakin bereEsposo Jainkozkoak artu zuen, non ta, zer esan, edo nola hitz egiñ etze-kien: iñondik ere bere zeruko atea idikitzen zala, edo eriotza lasterrarenberri onak eman ziozkan.

Gauza miragarri edo ikuskari eder bat Jaunak erakutsi zion: ate andibat bi aldetara idiki zion: baña bitartean zegoen kortiña batek au barru-nen zegoena ondo ikustea galerazten zion. Adierazo zion Jaunak, lekueder aiek biak Jesus eta Maria zirala. Zeruko Ateak Ama-Semiak dira.Baña zeruko atea txit estua zala, Josefak beti aditu, eta duda orretan umill-kiro eskatu zion, orretan engañatzen arren utzi etzezala. Jaun amoretsuakesan zion: Zeruko atea andientzat estua da, eta txikientzat zabala da. Andiaksoberbiotsuak dira, eta txikiak umillak dira.

Otsaillaren emezortzigarrenean azken-gaitzak oieratu zuen, eta ber-tatik erlijiosak kezka andian sartu ziran. Bere konfesore D. Agustin Jaunabereala ekarri zuten, eta eriak, errekonziliatu, eta ill-bearra zala, esan zion.Medikuak bere egiñ-al guziak gaitzetik ateratzeko egin zituen; baña alpe-rrik, zeren Jainkoak besterik nai zuen. Bularra txik estu, eta itotzekozorian zeukan, eta konfesoreak esan zion Elizakoak artu obe zuela, gaitzaaurrera zijoalata.

Betiko obedienziarekin esan zion: Berorrek nai duena. Jaiera guzizko-ak bere Jabe Jaungoikozkoa artu zuen; eta eskerrak emateko bakarrik utzizutelako, an aldean zan Erlijiosa batek aditu zuen: amore eztitsu batezesaten zuela, O zeñ Jaun ederra! O ta zeñ ederra! Lagunak orazio andi askoeginta, esaten zioten: guzien konsuelorako osasuna Jaunari eska ziozala;baña Jainkoagan osoro zegoen Josefak, beti firme, Jaunaren berri edoborondatea ondo zekusanak bezela, esaten zien: Jainkoak nai duena; Jain-koak nai duena. Oleazio Santua artu obe zala, Konfesoreak esan, eta lengopake santuan esan zuen: Berorrek nai duena. Medikuak esan zuen, Konfe-sore Jauna an gera zedilla; baña Josefak esan zuen, gau artan illko etzala.

Agustin Kardaberaz

81

esku eta indar mirarizkoa eman zion, eta amore eta intenziorik al zuengarbi eta santuenaz Abadesaren egiteko guziak egin zituen.

Bere beargaian duda, beldur eta kezka asko izan zituen; baña guzie-tan bere Maisu Jaungoikozkoak lagundu zion, eta konfesorearen esanaseguru egitea, beti agintzen zion. Marta eta Maria Josefa-ren egitekoetanbat egiten ziran, eta onen borondate fiña beti zuzen eta firme Jainkoaganzegoen. Memoria eta adimentua beste beargaietan, bear zanean, arazotugabe ibiltzen ziran. Ikasbide au Ama Santa Teresak San Franzisko Borjaandiari agertu, eta Santuak zeruko Maisuak bezela, beregan ikusten zuena,ala oi zala, esan zion.

Ikusten edo ezagutzen etzituela utsegiñ edo kulpak irudituta, txitkezka andia artzen zuen. Aur bat bere amagana bezela, Josefa bere Espo-so Jainkozkoagana, beldurrak bezela, biurtzen zan, eta onek bere amoregozoarekin esan oi zion segurutzeko: Ondo zaude: Nik nai dedanetik beñereirten etzera. Nere grazian beti egon zera. Beñere gogoan jo ez nazu.

Onetako erregaloakin Jaun amoretsuak bizkortzen zuen, eta berebeargai eta egitekoa aurrera espiritu geiagorekin egiteko konsolatu zuen.Bere utsegiñ edo ezbearrak Jaunari erakusten zegoen batean, JaunarenBiotza kanpo eder zabal baten gisa erakutsi zion, eta Josefa an sarturikzegoela, eta bere Esposa leiala erregalatzeko, esan zion: Zu nere biotzeanzaude, eta ni zurean. Josefa umillak esan zion: Ai, Jauna, eta nola izan ditekenere biotz loi onetan zure Majestadea egotea?

Zan naigaberik txikiena ere Jaunari ez emateagatik, bildurtzen zan,eta bertan illtzeko gogo bero bizi batek ematen zion: eta Jaunak esanzion: Ez orrenbeste ikaratu. Ni etorriko naitzatzu egunaz, eta ez gabaz. Josefakesan zion: Jauna, orretan zer esan nai dezu? Egunaz ni illko naizela? OrduanJesus onak argiro esan zion: Ni etorriko naitzatzu egunaz eta ez gabaz, zerenkulparen gaua zugan ez arkitu, eta ez arkituko ere dedan.

Abadesa izan zan artean Josefak Jaungoikoagandik artu zituen urri-kaltasun, promes eta miragarrizko mesedeak, liburutxo onetan egiaz eziñesan edo konta litezke, eta oriekin erlijiosak añ ederki Jainkoaren eta mun-duaren begietan beti Erregla santuan zuzen eta ejenplo guziz ona emanazgorde zituen. Orien artean miragarrizko neke santuak artu, eta bere bear-gaia bukatu zuen.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

80

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 80

Page 41: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

kandela puskatxo bi berak ebaki, eta esan zuen, erlijiosak zortzietan Mai-tinak asitzean, biak irazaki eta Jesus Nazarenoaren aurrean koruan ipiñizitezela. Mirarizko gauza: zortzi ta erdietan konfesoreak Jesus maitearenimajiña Josefa-ren begietan ipiñi, eta Jesus-Maria eta fede, esperanza etaamorezko aktoak esaten ziozkala, ikusi zuen, nola Josefak Jesus-en bio-tzeronz iru bider burua makurtu, eta beste agoni gabe txit eztiro bereespiritua eman zion, eta kandela biak punta artan aitu ziran. Beti bizi izanzan bezela, Jesus-en Biotzean ill zan.

Onela Santa Cruz-ko argi ederra, zeruko Jesus Nazarenoa-ren argiakbezela, itzali edo bukatu zan. Josefa-ren anima garbia bere Esposo argi-ederraren gozaldi betikora igo zan, eta aren gorputza negar ta deadar, adiaeta inziria andien artean erlijiosen artean oien penagarri geratu zan, zerenlagun santa guziak illun eta umezurtzak bezela bakar geratu ziran.Komentuan, eta ango illezkillen soñu tristearekin erri guzian luto andiaizan zan. Baña laster Jainkoak zeruko siñaleak, ditxazko gorputzarenakanima justuaren gorputz artan eman zituen. Gorputz artan egon zananima esleituaz oroitu, eta bizi zaneko aren santutasun, umilltasun, mol-desia, pazienzia, karidade eta zeloaz, aren zeruko konsejuaz, Erregla san-tua ondo gordetzeko eresi biziaz eta ejerzizio eta ejenplo santuaz oroitu-ta, biotzak guziai penaz erdiratzen zitzaizten. Ikusten zuten Etxe santu oriespirituko eta lurreko gauzetan aurreratzeko zenbat bere orazio luze, etaberoakin egin zuen.

Baña orretan bertan zeruan guzien bitarteko obea zeukaten animadoatsuak esperanza osoa eman zien, eta orren mirarizko siñaleak gorpu-tzean ere, animaren prenda ederrak bezela, beren eta guzien konsuelora-ko zeuzkaten. Beko koruan kaja batean berezi lurra emateko, moldesiaguziarekin agirian ipiñi zuten. Penazko eta atsegiñezko negar gozo askoikusi ziran. Jaieraz beterik guziak begiratu, eta arriturik eziñ ikustez ondoaspertu ziran. Errespetozko arpegi zuri garbi, eta eder añ osoa, edadeartan eta ark eraman zituen neke gogorrakin mirari bizia zan. Guzia, bizibaten gisa, nolanai mugitzen zuten: beste gorputz illak bezela iñor ere izu-tzen etzuen, baizen begiratzeko eta jaieraz ikusteko gogoak guziai emateazizten, aren animak zeruan zuen gloriaren siñale askorekin.

Bigaramonean Parrokian Kabildoko entierroa zuten, eta Azpeitikosei Apaiz Jaun, erriko al zutenakiñ etorri, eta elizkizunak, oi bezela, eginzituzten. Gero Azkoiti eta Azpeitikoak beren egunetan onra guziz ede-rrak beren jaiera eta estimazioaren siñalean, musika eta sermoiakin SantaCruz-en egin ziozkaten. Maisu D. Agustin Agirre-koak, paper guziakzituenak bezela, Azkoitiko Sermoian bizitza onetan kontatzen diran ejen-

Agustin Kardaberaz

83

Ala ere esan ziotenean oleatzeko bear bazan, barrunen egotea obeto izan-go zala: orretarako bai, Josefak esan zuen.

Gau erdian golpe estu batek artu zuen, eta illtzeko zorian jarri zan.Konfesorea zeldan sartu orduko beregandu zan, eta Oleazioa nai zuela,esan zuen. Sakramentu Santu au artzeko bere umilltasun guziaz erlijiosaibarkazioa eskatu zien, zeren, berak zionez, ejenplo gaiztoa eman zien:gero fede eta jaiera gozoaz oleatu zan. Bereala begiak itxi, eta Jaunarieskerrak ematen barrunen sartu zan. Ama Abadesak hitz on batzuekesan, eta Josefak esan edo eranzun zion: Ama, artu dedan ondasunaren eske-rrak Jainkoari ematen nago. Konfesoreak esan zion, nola Sakramentu Jain-kozko arekin erregalatu zuen, eta Josefak arpegi alai batekin eranzun zion:Jauna, orañ nai-erara nago.

Erlijiosak meza enzuten zeuden eta an geratu zanak gauza miragarribat ikusi zuen; bada Josefak bere espirituko pozaren pozez zerbait ikus-ten, edo zeruko auzoan zegoenak bezela, far-aldi gozo batzuek emanzituen. Egun artan Peñaflorida-ko Andre kondesak Pillareko Ama Bir-jiñaren, zeruko ondasun anditzat Zaragozatik ekarri zuen soñekoa bereamorearen siñaletzat bialdu zion. Pozaldi andi bat Josefak artu zuen, etamantu santua bere buru aldean ipiñi zuen. Bere azkeneko konfesioa egiñbaño len D. Agustin Jaunari esan zion, zer zeruko konsueloa mantu sagra-duak eman zion, eta Ama Birjiñaren prenda artan beraren, eta Santiago-ren, deseatzen zuen zerurako anparoa seguru zeukala. Konfesatuta esanzion aren ordua aldean zala. eta Jaunaren aurrean bere obrak ikusiko zira-la, bere gogoerakoak izan ote ziran.

Bere bizian eriotzaren beldur oi zan; baña orañ pake txit gozo san-tuan bertan begiratzen zion. Konfesoreak geiago azken-orduan animazediñ, esan zion: Konfianza osoa Jainkoaren ontasunean iduki zezala bada,ezaguturik aren ofensarik beñere egiñ etzuela. Ala da, Jauna, esan zion, etaesperanza osoa daukat, ainbeste zor diodan Jaun onak ordu onetan gordeko nauela.Estu ta nekez bularretik bazegoen ere, konfesatu eta animatu zan esatera:Nere utsegin guzien damu andia daukat, eta ez infernuaren beldur edozeruaren esperanzagatik, ezpada zeren Jainkoaren Ontasunaren kontradiran. Nere damua beti onegatik izan da, eta ez gloria edo infernuagatik.

Gero Abadesa Andreak esan zion: Ama Josefa, Ama Santisimak beremesede bereziak ordu onetan animai egiten dizte. Eta Josefa ditxatsuak esan edoeranzun zion: Ama, emen dago. O zer bisita! O zer erregalo bearrena, etaparegabea! Edari bat lo egiteko eman zioten, eta txit ixill geratu zan.Lotan zegoela uste zuten; baña soseguzko eriotzaren loa zan. Konfesoreasartu, eta pulsu eta hitzgabe topatu zuen. Lenago Josefa beregan zegoela,

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

82

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 82

Page 42: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

BEDERATZIGARREN BURUA

IRAKURLE GAZTEEN PENSAKIZUN EDERRAK BIZITZA ONEN GAÑEAN.

Orañ neskatxatxo irakurle maitea, nik nai nuke zuk emen puska batondo pensatzea Jainkoaren esku ezkutatuak, eta bere ontasun agiriak ani-mak zerura eramateko dituen bide-modu ederrak. Begira ondo JosefaBeneragarria Jainkoak nola beretzat txikitatik siñalatu, eta onek bera zeñzuzen beti billatu, eta ditxa andiaz arkitu zuen: nola Jesus argi Jaungoi-kozkoak aurrerako bidea erakutsi, eta Josefak biziro eranzun, eta leialkijarraitu zion. Begira zure deboziorako aurra zanetik Ama Birjiñak zer iku-saldi erregalatu eta mesede agiriak anima garbi oni egiñ ziozkan; eta onekaren mantupean bere donzellatasun garbi edo kastidadeko promes osoaeman, edo agindu, eta lorerik ederren ori Donzellen Amari gorde zion.

Oroi zaite Jesus bere Esposo maiteak Josefa-ri eta guziontzat emanzion ikasbide Jaungoikozkoaz: ondo ikasi eta biotzean josi ezazu. Esanzion bada: Nere Amari deitu bear diozu: bada orren bitartez nere graziak animaiematen diztet. Ama Birjiñaren amore eta konfianza oso au zure deseo, obraeta hitz edo hitzketetan bere Semeari atsegin egiteagatik alegiñaz betiguzietan aurrera zazu. Oroi zaite, Jesus maittesuak nola Josefaren amoregarbia iru bider esamiñatu zuen, eta onek bezela Jesusen Biotzeko amo-reari ondo eranzun zaiozu.

Begira, ondo Esposo ontsuak Josefa bere penetan animatzeko, nolasegurutu zion: Ondo zaude: Nere borondatetik beñere aldegiñ eztezu: Nere gra-zian beti egon zera: Beñere gogoan jo ez nazu, Nere amorez illko zera zu.

Begira Jesukristok Josefari egiñ zion eskañtza edo promes jainkoz-koa, edo eriotzeko orduan bera etorriko zitzaiola: eta kulparen gaua arenaniman ez arkitu eta ez arkituko zala. Begira azkenik, nola Josefak bereeriotzeko orduan esan zuen, Ama Birjiña berekin, edo an zuela. BadaJesus eta Maria arekin bazeuden, Santu guzien lenen Jose guziz doatsua,eta Josefa ditxazkoaren biotzeko santua, an egongo zan. Jesus, Maria taJose, zeruko Erregiak zeuden lekuan, aien Kortea, edo Aingeru eta Jose-fa-ren jaierako Santu bitartekoak an egongo ziran. Argatik Josefa orduartan añ ixill, eta zeruko pake gozoan aiekin zegoela, ill zan.

Ikasbide oietatik, kristau on, edo neskatxa garbi irakurlea, kontu onbat, ondorengo seguru bat zuk ateratzea, nik nai det. Illtzen zaudela

Agustin Kardaberaz

85

plo eta bertute asko predikatu zituen: eta Azkoitiko erri nobleak moldiz-kidatu, eta Obispo Jaunari dedikatu zion. Onek biziro estimatu, eta erria-ri eskerrak eskribatu ziozkan. Azpeitiko erri noblearen onretan Aita Pre-sentadu Frai Bizente Etxeberri, Santo Domingo-ko Predikari nagusiakpredikatu zuen.

Onra oietara Josefa Beneragarriaren sonak, eta beren jaierak Pro-binzia eta Bizkai-ko urrutietatik jendeak ekarri zituen. Bitartean erri oie-tatik besteetara aren ospe andia jaierak banatu zuen. Guziak Santa Josefa,Santa deadarrez zioten, edo izen ori jendeak ematen zioten. Aren mirarieta bertute andiak, eta Jaunaren zeruko doaiak guzien aotan eta mitanziran: ez emen auzo edo alde oietatik, baita ere beste Probinzi eta Errei-nuetatik aren erlikien eske ziran; fede eta jaieraz gordetzeko. Ala erlijiosakegun askotako lana izan zuten aren toka, belo, habitu eta orrelakoakpuska txiki egin, eta guzien artean zabaltzen. Orra justuen oroipena bizi-tza on eta eriotza preziatuaren ondoren zeñ gozo eta maitagarriak diran.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

84

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 84

Page 43: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

AMARGARREN BURUA

JOSEFA BENERAGARRIAREN ZENBAIT BERTUTE,DOAI ETA MIRARI BEREZITUENAK.

Josefa miragarriaren bertuteetan sartzea ondogabeko itxaso bateanondatzea deritzat. Aren Fede, Esperanza ta Karidadea edo Amorea, berebizi guziko jardun-gaiak izan ziran. Fedean aurtasunetik zeruko mirari batberea izan zan. Nondik edo nola eztakigu; baña edo Aingeruak edo AmaBirjiñak bere lenengo agerraldian, arrazoiaren ezagüeratik bereala, dotriñajainkozkoa, edo fedeko misterioak maisu eta eskolagabe ederki eta argiroikasirik geratu zan, eta jakintsuak bezela guzien arrazoi eman zuen. Sakra-mentuetan orobat, eta batez ere Aldareko Sakramentu, edo EukaristiaJainkozkoaren fede guzizkoa, eta edade artatik betiko biotzean josizitzaion fede, eta Jesus-en Biotzeko amorea, eta añ sarri, edo egun orokomulgatzeko deseo, gose eta egarri bizi beti zeukana iñoiz beregandikkendu ezin zuen.

Jainkoaren ontasun baztergabea, bere ispillu jainkozko onetan ikusieta aren fedearen betezarri edo gai eragillea zan. Andik Jaunaren obramiraritsu, bere amoreak gure alde eragin ziozkan Misterioak, edo Gizonegitean gure aragiz jantzirik agertu, eta zerurako bidea ogeita amairuurtean bere dotriña, mirari eta ejenploakin erakutsi zuen: nola bere Pasio-an, ill baño len, miraririk andien, edo amorezko Sakramentuan ezkutatu-rik guretzat geratu zan: mirari oietan Josefa-ren fedeak bere jardun-gaia oizuen.

Fede onetatik aren esperanza firme segurua jaio, eta bere biotzeanalako sustrai sendoak ezarri zituen eta gertaldi askotan miragarritasunandien frutu ugari eta miraritsuak animen salbaziorako eta komentuarenonerako Josefak bere orazioan atera zituen. Bizitza labur onetan esandiran gauza mirarizkoren batzuetan au ondo ikusi zan, Fede eta Esperan-zaren ondoren bertute guzien Erregiña edo Karidade edo Amorea dator:eta Josefa amoretsuaren biotzera bere aurtasunetik amore eder au txitugari edo neurrigabe etorri zan, eta onen bizi guzia bere Jabe bakarrarenOntasunaren amore bakar izandu zan. Amore onezaz bizi bazan, berazerretzen, urtzen, desegiten eta illtzen zan. Onen gañeko gerra-aldiak eziñbanaka konta litezke: eta egia garbiro esateko, Josefa maitetsuaren inten-

Agustin Kardaberaz

87

kontu egizu, eta zere buruari galde: Ordu artan nik zer naiko det? Edotamunduko aberats erregalatu, andinai, soberbiazko aizez beteak bezela,eragabeko beren griñen erara eta orien esklabo billau beti bizi izan? EdotaJosefa umill, ixill, ilduratua bezela pobre jaio, pobre azi, pobreak bezelabere gurasoak bear zutena billatzeko bearra galanki egiñ, beretzat ontzagutxi janari, orazio eta penitenzia gogor asko; ez letra andi, edo aizezkojakintasunik: orietatik utsa; baña zeruko argi eder eta amorez betea, betibizi, eta pakean aren gisa ill? Bietatik zer naiko det? Bada au nere aukerandago: Jaunaren graziarekin nere eskuan dago: eta laster nere eskuan egon-go ezta. Ekin, bada, lan oni: ekin bereala eta gogotik. Zu ta ni bizierasantu batean bertatik asi gaitean: eta aren gisa, eriotza guretzat zeruko ateizango da. Ala izan dedilla.

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

86

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 86

Page 44: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

eta esankizun geiago da. Orañ Jainkoaren doai, edo grazia siñalatubatzuek esan bear dira. Etorkizunen berri Jainkoak daki, eta beraren argiedo profeziaren doaiarekin Josefak txit askotan etorkizunak ezagutu,esan, eta ark esan bezela gertatzen ikusi ziran. Santa Cruz-ko komentuazierto fundatuko zala, eta Engrazia Kristo-rena, eta Klara Enkarnazio-koa an moja izango zirala Jaunak argiro agertu , eta fundazioan pensatubaño urte askoz lenago esan zien, eta ala gertatu zan.

Engraziari beñ esan zion: zure dotea onelako obran Santa Cruz-engastatuko da, eta berak ala ikusi zuen. Ama Klara-ri Loiolako Kapillasanta onetan konsuelo andiko profezia bat esan zion, eta esan ziona txitzuzen ikusi zan.

Logroñon zegoenean Josefa konfesatzen zuen Jesuitak Ama MariaTeresa abadesari kontatu zion, profezia bi Jesuitari esan ziozkala, eta biakJainkoak bete zituela.

Abadesa onek berak perill andiko anditsu bat zeukan, eta barberoa-kin jardun bearko zuelako beldurrez txit estu zegoen. Josefa-ri bere nai-gabea kontatu, eta onek segurutu zion, gizon bearrik izango etzuela, etasendatuko zala; baña bere garbitasunezko moldesiagatik Abadesa beldurzan. Eta Josefak esan zion: Ez, Jainkoak esan dit gizon bearrik eztala, etaorretatik sendatuko dala; ala sendatu zan.

Profezia txit agiria izan zan erri oietan. Nobizia bat Santa Cruz-enuste zan: arentzat serbilleta bat eskatu, eta Josefa Santak esan zuen: ez bat,iru serbilleta bear dira. Mojak farraz zeuden; baña laster profezia ikusizan: bada Ama Jazinta San Migel-ena nobiziatzat Azpeitiatik zetorrenak,lagun bi berekin ekarri, eta biak Jazintarekin supitoan moja sartu ziran: bioiek Fausta Jesus-ena eta Maria Josefa San Gabriel-ena izan ziran: eta iru-rak luzaro neronek Santa Cruz-en ezagutu nituen.

Era askotan onela etorkizunak eta biotzetan askok ezkutuan zeuz-katziten gauzak Jaunaren argiak agertu, eta Josefak esan zituen. Esandiran Abadesa eta lagun asko testigu izan ziran. D. Agustin Agirrekoakberak kontatzen du orrelako mirari baten testigu izan zala; eta nerekikoD. Agustin berari profezia siñalatu, guziok ikusi genduena, gertatuzitzaion. D. Franzisko Idiakez, Valladolid-en ill zanean, zeruko argiz berriori jakin zuen. Kapilla santa onetan meza enzuten zegoela, D. Jose Zua-zola ill zala ikusi zuen; eta orobat onen ama D.ª Ana Lasalde noiz ill zan,eta bere konfesore Aita Zupide Loiolan Jainkoak noiz eraman zuen.

Pekatuan zeuden askoren kulpak, munduan bizi zala, argiro Jainko-ak aien erremediorako erakutsi, eta Konfesoreari esan, eta ziranak peni-tenzia egiñ, eta Jaunaren bidean jarri ziran.

Agustin Kardaberaz

89

zio garbi tolesgabea eta deseo nasgabe guziak zeruko karidade garbi onensuak eta garrak, edo labe bizi, Jainkoak bere amorez irazeki bat, izan ziran.

Amore onen siñale seguruak ziran Jesus maitearen Misterio guziakinzuen jaiera beñere ase etzan eragille bizia. Jesukristoren jaiotza, zirkunzi-zioa, eta bizitza, eta onen pasio santuko pauso eta penak Josefa bereEsposaren amorezko ta dolorezko erregalo jainkozkoz betetzen zuten.Zer esan liteke bada Jesusen Biotzeko amore ondogabeak Eukaristia edoSakramentu orretan Jaunaren Ontasun guziaren iturri bizian Josefakzituen ondasunaz, eta komunio Sagradurako aurtasunetik asi ta gero biziguzian iduki zuen su ta garrezko egarri biziaz? Mirari esan baño andiago-ak komunioetan ikusi ziran. Komunioa zan beti aren zeruko erremedioa,eta osasuna.

Ama Birjiñari Josefak zion amorea zeruko ezti edo esne gozozkoazan, eta Ama maitagarriak txikitatik bere alaba estimatu onen biotzeansekulako josi zuen. Onetan eta bere San Jose maitetsuaren, San Migel etabaste jaierako Santuak anima garbi au doai eta mesede andiz bete zuten:eta Josefak ori ondo ezaguturik, orien amorean neurri edo modurik eziñarkitu zuen. Fede, Esperanza eta Amore onen antzekoak ziran beste ber-tute nagusiak. Guztizko aren Karidadea, guzien ongille bere konsejusantu eta betiko orazioakin on egin naia, animen salbaziorako bere zeloeta egarria ezin esan ditezke.

Bere ongilleakin Josefak iduki edo gorde zuen esker onaren legea,intenzioaren garbitasuna bezela bere jaierako Santu maite San Ignazio-gandik ikasi edo artu zuen. Batean edo bestean bere biotzeko fintasunikgarbienaz jarraitu zion. Ala Santua, nola Josefa onetan txit asko siñalatuziran. Bientzat egiñal guzia gutxi zan, eta ongilleai pagatzeko zer egiñetzekiten.

Anima ditxazko onen espirituko pobreza aren ama maite, eta onda-sunik estimatuen beti izan zan: lurreko gauzen premia gutxi, añ beartsuazala, ikusi zuen: eta emen bean bere zeruko biotz aberatsak zer-erantzigutxi arkitu zuen Jainko guzia berea zuen, eta besteren bearrik etzuen.Garbitasurean añ goiz borondatearekin konsagratu, eta gaitzgabetasungarbian beti aingeru izateko Jainkoak gorde zuen, Obedienzia bai, etabeste nairik, eta ez zerurako beste bide segururik ez oi zuen. Bere Espo-so Jainkozkoaren antzera, ill arteraño obeditzalle beti egin zan. Egiazkobere umilltasunak ondorik ikusi etzuen: egunoro Jainkoaren eta bere lagu-nen arrean ezerezago, eta ala umillago zan.

Josefa miragarriaren neke-penetako pazienzia eta eramana, arenpenitenzi, mortifikazio eta beste santutasunen siñaleak ñolabait esan dira,

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

88

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 88

Page 45: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

ren gogoerako dana, eta Jaunak nai duena, beti egiteko orañ geron bizi-tzan eta gero beti-betiko glorian. Amen.

AZKENA

Agustin Kardaberaz

91

Beste mirari andi asko ikusi dira, eta mesede txit siñalatuak Jaunakbere Josefa maitea onratzeko egin ditu. D.ª Maria Josefa Baronesa IlustreD. Agustin Agirre-ren illoba, eta bearrekoen egiazko Ama, aurgitetik txitestu, eta iltzen zegoen. Estura artan bere Amandre D.ª Juana Corral-ekikusi, eta lasterka Ama Birjiña eta San Joseren Desposorioko Josefa San-taren estanpatxo bat eman zion. Fede biziaz ori artu, eta Abe Maria batbaño len ditxarik andienaz aurra egin zuen, eta au an zeuden guziak mira-ritzat ikusi eta kontatu zuten. Osaba D. Agustiñ-ek Señora au examiñatu,eta esan zion, beti Zeruko mirari anditzat, eta Josefa Santaren mesedetzatiduki zuela.

Villaerrealen au gertatu zan: eta andik laster beste mirari bat. JosefaLekuona illabete osoan aurgiteko oñaze-miñak txit estutu zuten: azkene-ko iru egunetan are geiago, eta emagiñak zekusela, argalez Legiak eziñidiki, eta illa bezela geratu zan. Aren Ama negarrez desegiten zan. Auzo-ko Andre bat estuasun artan Josefa Santa-ren estanpa esan danaz oroitu,eta, lasterka joanta, eskatu zuen. Mirari andia! Estanpa ori eman, eta ber-tan aurra egiñ eta osasun betean geratu zan.

Villaerreal-en bertan Franziska Aranburu terziana txit luze eta gaiz-to batzuekin galdurik arkitzen zan. Aren trabaju gogor eta pobrezaz BaroiJaun D. Jose Areizaga-koa kupituta, Josefa Beneragarriaren toka puskatxobat fede guziaz bialdu zion. Ori Andre gaxoak artu zuenean, sukar biziansartzeko ordu gutxi palta ziran; baña ez egun artan, eta ez aurrera, geiagogaitza etorri zan: eta osoro libre Josefa-ren bitartez geratu zan.

D. Juan Fernando Ibaseta eta D.ª Daria Mikaela Olaberen semetxozortzi illabeteko bat Lekeition kalentura bizi estu batek artuta, Medikuakitotzen ikusi, eta dudagabe illtzen zala, sinistu zuen. Aren guraso jainko-tiak Josefa-ren txit adiskide eta jaierakoak izandu ziran: eta semea agonianikusi, eta fede biziaz aren toka-puska bat bularrean ipiñi zioten, eta urre-telazko kasulla bat Santa Cruz-ko komentuari egitea promestu zuten.Bereala semea sosegatu, eta osasuna iritxi, eta guziak deadarka, miraria,miraria! barreatu zuten. D. Franzisko Urrizola mediku sonatuak ori guziaondo pensatu, eta esan zuen: aren osasuna gauza berezko edo oi-bezela-koa etzala, ezpazan berezkoaz gañekoa, edo Jainkoarena, eta oni guztiakeskerrak eman ziozkaten.

Onelako beste asko emen falta dira: eta paper gutxian guziak eziñesan. Gure Jainkoa bere esleituetan beti miragarria. Josefa bere Esposamiragarriaren miraririk andiena Josefa bera bere bertute arrigarrietan izanzan. Onen bitartez Jainkoak guzioi bere grazia digula, aren biotzekointenzio santa garbian ari jarraitzeko, eta ark bezela amore andiaz Jauna-

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

90

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 90

Page 46: AMA BENERAGARRI - Klasikoen Gordailua · 2006-11-05 · tasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta ega-rri santua añ goiz aurrari eman ziozkala. Konfesoreak

AMA BENERAGARRI JOSEFAREN BIZITZA

92

Kardaberaz A, Ama beneragarri Josefaren bizitza.qxd 05/11/2006 11:47 PÆgina 92