Alegiako Konpositoreak

11
Alegiako Konpositoreak

description

Alegiako Konpositoreak. Toribio Iriondo Sasiain. Elgoibarren jaio zen, 1848/04/16an. Elgoibarren hil zen, 1922/09/19an. Apaiza, idazlea eta konpositorea. Donostiako “Euskal-E.” eko eta “Ibaizabal”eko kide izan zen. 1910ean Agur erregiña argitaratu zuen. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Alegiako Konpositoreak

Page 1: Alegiako                        Konpositoreak

Alegiako

Konpositoreak

Page 2: Alegiako                        Konpositoreak

Toribio Iriondo Sasiain

•Elgoibarren jaio zen, 1848/04/16an.•Elgoibarren hil zen, 1922/09/19an.

•Apaiza, idazlea eta konpositorea.•Donostiako “Euskal-E.” eko eta “Ibaizabal”eko kide izan zen. •1910ean Agur erregiña argitaratu zuen.•Ogi zerutik konposatu zuen.

Page 3: Alegiako                        Konpositoreak

Pedro Jose Iguain Telleria

•Alegian jaio zen, 1896/03/17an. •Buenos Airesen (Argentina) hil zen, 1979/10/26an.•Altzoko eta Ataungo organista izan zen.

•Abeslari oso ona, tenorea.•1924an Beasaingo musika bandako zuzendari eta elizako organista izendatu zuten. •Loinaz abesbatza sortu zuen. 1948an orfeoien txapelketa batean lehen saria irabazi zuten Donostian.•1950ean Argentinara joan zen. Buenos Airesko Piedad parrokiako organista izan zen.•Buenos Airesko “Hospital Psiquiátrico”ari lagundu zion kontzertuak emanaz. •1949an omenaldia egin zitzaion Alegian.•Hainbat obra idatzi zituen, horien artean, Txintxarri abesbatzak abesten duen Salbea.

Page 4: Alegiako                        Konpositoreak

Nicomedes (Niko) Iguain Azurza

•Beasainen jaio zen, 1927/05/17an.•Buenos Airesen hil zen, 2005/02/28an.

•Pedro Jose Iguainen semea.•Hainbat obra idatzi zituen.

Page 5: Alegiako                        Konpositoreak

Gurutz Iguain Azurza

•Beasainen jaio zen, 1932/04/22an.•Montevideon hil zen, 2005/03/09an.

•Pedro Jose Iguinen semea.•Hainbat obra idatzi zituen.

Page 6: Alegiako                        Konpositoreak

Jesus Iguain Azurza

•Beasainen jaio zen, 1928/11/02an.•Donostian hil zen 2005/01/28an.

•Pedro José Iguainen semea.

•Abaltzisketako eta Larraizko organista izan zen 17 urtetan.

•Elizako hainbat abestiren moldaketak egin zituen.

Page 7: Alegiako                        Konpositoreak

Vicente Aranburu Alberdi

•Zizurkilen jaio zen, 1902an.•Irunen hil zen, 1995/11/04an.

•Alegiako apaiza izan zen.•Kantu erlijiosoak bildu eta harmonizatu zituen eta horien bilduma argitaratu zuen: “Eliz-Abesti bilduma (Colección de cantos religiosos)” (1950ean).•“Jesukristoren bizitza (Vida de Jesucristo)” ere idatzi zuen (1987an). •Musika irakasten lan handia egin zuen.

Page 8: Alegiako                        Konpositoreak

Lukas Guridi Etxaniz

•Azpeitian jaio zen, 1906/10/17an.•Loiolan (Azpeitia) hil zen, 1960/11/16an.

•Leon Egigurenen elizako koruan hasi zen musikarekin.•Comillasko seminarioan zegoela Schola Cantorum abesbatza zuzentzen zuen.•1930ean ordenatuta, Payuetan (Araban), Ermuan eta Donostian (jesuitetan) egon zen apaiz eta organista.•Gerra garaian espetxean egon zen, Azpeitian eta Iruñean. Ondoren Alegiara etorri zen.•Musika-lan handiena Alegian egin zuen. Koruaren kargua hartu eta gaur Txintxarri denera iristeko bultzada eman zuen.•Obra asko idatzi zituen, horien artean, Txintxarri abesbatzak abesten duen “Flos Carmeli” meza.

Page 9: Alegiako                        Konpositoreak

German Intxausti Arregi

•Legorretan jaio zen, 1926/08/21ean.•Alegian hil zen, 2004/02/12an.

•Txistua jotzen aitarekin eta Isidro Ansorenarekin ikasi zuen.•Txistua, pianoa, dultzaina, okarina... jotzen zituen.•Ezkontza, festa eta ospakizun askotan izaten zen txistua jotzen eta argazkiak egiten.•Herriz herri ere, aita bezala ibiltzen zen. Amezketan eta Abisturren 60 bat urtetan ibiliko zen.•Txisturako eginda, Alegiari eta inguruari eskeinitako hainbat obra utzi zituen.

Page 10: Alegiako                        Konpositoreak

Andoni Zubillaga Lopetegi

•Alegian jaio zen, 1967/10/08an.

•Alegian, Salestarretan eta Juan Ignazio Ugartemendiarekin hasi zen musika ikasten.•Akordeoia jotzen Mikel Bikondoarekin ikasi zuen eta harmonia ere bai. •Mikelen orkestrako partaide izan zen 92-96 tartean.•Donostiako kontserbatorioan kontrapuntua eta konposizioa ikasi zituen.•Altsasuko eta Lizarrako Musika Eskoletan irakasten du.•Altsasun akordeoi orkestra sortu zuen. •Konpositorea da, eta beste obren artean Haztamuka egina du, Castelfiderdo (Italia) irian saritua.

Page 11: Alegiako                        Konpositoreak

Aitor Iraola Galarza

•Alegian jaio zen, 1992/06/12an.

•Tolosako Musika Eskolan, Jesus Mª Esnaolarekin eta Urruzolarekin ikasten du musika.•Txintxarri Txiki abesbatzako kidea 2002az geroztik. Abesbatzaren pianista.•Txintxarri abesbatzako kidea 2007az geroztik.•Loatzo Musika eskolarekin hainbat kontzertu eman ditu, Alegian, Ibarran...•Zenbait obra idatzi ditu, Txintxarri Txikirentzat eta pianorako.