albistea, Durangoko jaiak

3
Patxikotxu Durangon da Aurten ere iritsi da Patxikotxu Durangora San Fausto jaiei hasiera ematera. Bi astez izango da bertan, urriaren 18an erreko duten arte, bitartean durangarrek aukera izango dute egitarauaz gozatzeko. Datorren urriaren 10ean emango zaie jaiei eta urriaren 18ra bitartean hainbat ekitaldi egongo dira, adin guztietako jendeari zuzenduta. Umeei zuzenduta, mota guztietako tailerrak, haur parkea, txu-txu trena eta antzerkiak bezalako ekitaldiak aurki ditzakegu. Gazteentzat, ordea, batez ere gauetan antolaturiko ekintzak daude, adibidez, mota guztietako kontzertuak (El sueño de morfeo, Global electronica, Banda batzoki beste batzuen artean), alkoholemia kontrolaren stand informatiboak, koadrilentzako ekintzak … egongo dira. Helduei bereziki zuzendutako bazkaria ere badago, gainera badaude horretaz gain lehiaketa gastronomikoak ere. Festa guztietan bezala, Durangon ere adin guztietako jendearentzat lehiaketak egongo dira. Batetik, artearekin zerikusia duten lehiaketak: graffiti lehiaketa eta marrazki lehiaketa eta bestetik, gastronomiaren mundukoak: marmitako lehiaketa eta tortilla lehiaketa. Gainera, koadrilen arteko jokoak ere izango dira.

description

dokumentu hau informazio konpetentziak materiak egin beharreko albistea da. Guk Durangoko jaiei buruzkoa egin dugu

Transcript of albistea, Durangoko jaiak

Page 1: albistea, Durangoko jaiak

Patxikotxu Durangon daAurten ere iritsi da Patxikotxu Durangora San Fausto jaiei hasiera ematera. Bi astez izango da bertan, urriaren 18an erreko duten arte, bitartean durangarrek aukera izango dute egitarauaz gozatzeko.

Datorren urriaren 10ean emango zaie jaiei eta urriaren 18ra bitartean hainbat ekitaldi egongo dira, adin guztietako jendeari zuzenduta. Umeei zuzenduta, mota guztietako tailerrak, haur parkea, txu-txu trena eta antzerkiak bezalako ekitaldiak aurki ditzakegu. Gazteentzat, ordea, batez ere gauetan antolaturiko ekintzak daude, adibidez, mota guztietako kontzertuak (El sueño de morfeo, Global electronica, Banda batzoki … beste batzuen artean), alkoholemia kontrolaren stand informatiboak, koadrilentzako ekintzak … egongo dira. Helduei bereziki zuzendutako bazkaria ere badago, gainera badaude horretaz gain lehiaketa gastronomikoak ere.

Festa guztietan bezala, Durangon ere adin guztietako jendearentzat lehiaketak egongo dira. Batetik, artearekin zerikusia duten lehiaketak: graffiti lehiaketa eta marrazki lehiaketa eta bestetik, gastronomiaren mundukoak: marmitako lehiaketa eta tortilla lehiaketa. Gainera, koadrilen arteko jokoak ere izango dira.

Udan zehar beste herri batzuetako festetan gertatu diren istiluak eragozteko eta “jaiak normaltasunean igaro daitezen” udaletxeak ez du debekatu jaietan presoen argazkiak erakustea. Aitziber Irigoras alkateak herritarrei eskatu die “errespetua erakusteko jaietaz disfrutatu nahi duenari, zein eroso sentitzen ez denari”, elkarbizitza errazteko helburuarekin.

Azkenik, aipatu beharra dago, bisitariei festetara joatea errazteko, Durangoko udalak, Euskotren eta Bizkaibusekin batera, autobus eta tren zerbitzu bereziak martxan jarri dituela gauean zehar festetako bi asteburuetan zehar.

EGILEAK

Page 2: albistea, Durangoko jaiak

Peio Madrid eta Maialen Torres, 2009ko urriaren 15ean.

BIBLIOGRAFIA

Berriako erredakzioa, (2009). Jaietan presoen argazkiak erakustea ez du galaraziko Durangoko EAJk. Kontsulta: 2009-10-15 Iturria: http://paperekoa.berria.info/harian/2009-09-17/010/002/Jaietan_presoen_argazkiak_erakustea_ez_du_galaraziko_Durangoko_EAJk.htm

Eusko Tren, (2009). Ordutegiak. Kontsulta: 2009-10-13 Iturria: http://www.euskotren.es/euskara/horarios/home2.html

Durangoko Udala, (2009). San Fausto Jaiak. Kontsulta: 2009-10-13. Iturria: http://www.durango-udala.net/portal/ldes_d7_v3.jsp?codMenu=126&codMenuSegundoNivel=147&codMenuPrimerNivel=50&language=EU

Bizkaibus, (2009). Ordutegiak. Kontsulta: 2009-10-13 Iturria:http://www.bizkaia.net/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=195&idioma=EU

BILAKETA ESTRATEGIA

Albistea landu ahal izateko informazioa biltzerako garaian, lehenik bilatzaile ezagunenera jo genuen: Googlera. Bertan, “Durangoko jaiak”, “San Fausto jaiak” … bezalako gako hitzen bilaketari ekin genion, festetako egitaraua edo ekintzaren bat bilatzeko asmoz, baina ez genion etekin handirik atera bilaketa honi, izan ere, emaitzak nahiko osatugabeak ziren. Hori ikusita, pentsatu genuen iturririk fidagarriena eta osatuena Durangoko Udalaren web orrialdea izango zela, eta halaxe izan zen. Bertan behar genuen informazio guztia eta gehiago genuen eskura, baina hala ere, geure albistea aberasteko asmoz, beste informazio eta iturri mota batzuk jasotzea erabaki genuen. Honela, gaiari buruzko artikuluak bilatzeari ekin genion eta berehala topatu genuen uda osoan zehar albiste eta polemika gai izan zen gaiari buruzko zerbait: Durangoko udalak ez ditu presoen argazkiak debekatu. Hori geure esku izanda, garraioari buruzko informazioa osatu genuen dagokien konpainien webguneak begiratuz.