Aktibitate logikoak

18
ONA, LAURA

Transcript of Aktibitate logikoak

Page 1: Aktibitate logikoak

ONA, LAURA

Page 2: Aktibitate logikoak

1.JARDUERA ELKARKETAK ADINA: 2-3 urte MATERIALA: Kartoi lumaz egindako

pailazoa eta itsasteko piezak.

Page 3: Aktibitate logikoak

HELBURURA: Izaera eta formaren arabera elkarketak egitea.

PROZEDURA: Umeek itsatsi egin beharko dituzte piezak dagozkien lekuan. Hau da, begiak begietan, ahoa ahoan, eta abar.

Page 4: Aktibitate logikoak

2.JARDUERA TRENA ADINA: 3-4 urte. MATERIALA: Gometxa urdinak, horiak

eta gorriak. HELBURUA: Geroago bloke logikoekin

erabiliko ditugun koloreak ezagutzea. Ordenazio jarduera bat burutzea.

PROZEDURA: Umeei gometxa bana jarriko diogu eskuan. Ondoren, arbelan tren bat margotuko dugu gometxen koloreak erabiliz. Umeak ordenatu beharko dira koloreei kasu eginez.

Page 5: Aktibitate logikoak

3.JARDUERA FORMAK GARRAIATZEN ADINA: 3-4. MATERIALA: Bloke logikoak eta esku

gurdiak edo poltsak. HELBURUA: Dauden forma guztiak eta

haien izenak ezagutzea. Horren arabera sailkatzea.

PROZEDURA: Klaseko bost txokotan bost kutxa jarriko ditugu. Lautan, bertan sartu behar den formaren irudia agertuko da.

Page 6: Aktibitate logikoak

Bosgarrenean forma guztiak nahastuta egongo dira. Harrek, hortik hartu egin beharko dituzte eta dagozkien kutxatara eraman. Kutxan sartzean formaren izena esan beharko dute.

Karratua Laukizuzena

Triangelua Zirkulua

Page 7: Aktibitate logikoak

4.JARDUERA NOLAKOA NAIZ? ADINA: 3-4-5. MATERIALA: Telazko poltsak,bloke

logikoak eta fitxak. HELBURUA: Tamaina eta lodiera

ezberdinak ezagutzea eta horren arabera sailkatzea.

PROZEDURA: Haurrek eskua poltsa barruan sartuko dute eta begiratu gabe, ukimenaren bidez, konturatu beharko dira tamaina eta lodiera ezberdinak daudela.

Page 8: Aktibitate logikoak

Ondoren, eskatuko diegu blokeen sailkapena.Horretarako, fitxaz baliatuko gara. Lehenengo aldagai bakarreko fitxak izango dira, ondoren bikoak.

Page 9: Aktibitate logikoak

5.JARDUERA ETXEA MARGOTZEN ADINA:3-4. MATERIALA: Tamaina eta kolore

ezberdineko margotutako etxeak eta bloke logikoak.

HELBURUA: Orain arte ikusitako aldagai guztiak(kolorea, tamaina, forma eta lodiera) birpasatzea.

Page 10: Aktibitate logikoak

PROZEDURA: Etxe bakoitzak karratu bat izango du fatxada, bi karratu txiki leiho, triangelu bat teilatu,zirkulua ate eta laukizuzena patio. Lodiera eta kolorea alda dezakegu. Haurrak blokeak dagozkien lekuetan jarri egin beharko ditu.

Page 11: Aktibitate logikoak

6.JARDUERA TRANSFORMAZIOAK ADINA:4 urtetik aurrera. MATERIALA: Bloke logikoak. HELBURUA: Aldagai bat edo gehiago

kontutan hartuta irudiaren transformazioa egitea.

PROZEDURA: Bloke logikoekin irudi bat osatuko dugu. Forma, kolorea edota lodiera aldatzeko eskatuko diegu.

Page 12: Aktibitate logikoak
Page 13: Aktibitate logikoak

7.JARDUERA SERIEAK ADINA:4-5 urte MATERIALA: Bloke logikoak. HELBURUA: Irizpide bat edo bi kontutan

hartuta piezak jartzea. PROZEDURA: Irizpidea aldez aurretik

eman diezaiokegu seriea burutzeko edo seriea eman eta irizpidea zein den eskatzeko.

Page 14: Aktibitate logikoak

Forma berdina

Zein da irizpidea?

….

(kolorea)

Page 15: Aktibitate logikoak

8.JARDUERA ZEIN FALTA DA? ADINA:4-5 urte. MATERIALA: Bloke logikoak. HELBURUA: Memoria lantzea. PROZEDURA: Haurrari bloke batzuk

erakutsi ondoren, pieza bat ezkutatuko diogu eta galdetuko diogu zein den.

Page 16: Aktibitate logikoak

9.JARDUERA ZEIN NAIZ? ADINA:5-6 MATERIALA: Bloke logikoak. HELBURUA: Haurrek nahi duten

irizpideak asmatzea. PROZEDURA: Galderak eginez

bakoitzak zein blokea duen asmatzea. Identifikatu ondoren,ordenatu edo sailkatu nahi duten irizpideari jarraituz.

Page 17: Aktibitate logikoak

10.JARDUERA SUGEA ADINA:5-6 urte. MATERIALA: Bloke logikoak. HELBURUA: Serieak jarraitzen duen

irizpidea asmatzea. PROZEDURA: Sugearen gorputza bloke

logikoz eginda egongo da irizpide bat jarraituz. Tarteka ez dugu blokerik jarriko eta haurrek izango dira irizpidea asmatu ondoren bloke horiek jarriko dituztenak.

Page 18: Aktibitate logikoak

ERANTZUNA