AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo...

20
berdintasunean AITAK berdintasunean AITAK Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEA INSTITUTO VASCO DE LA MUJER EMAKUNDE gizonduz Laguntzailea:

Transcript of AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo...

Page 1: AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo izango diren beste gizon batzuekin hitz egiteko. Horrela, besteek ere antzeko zalantzak

berdintasuneanAITAK

berdintasuneanAITAK

Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomiadunaOrganismo Autónomo del Gobierno Vasco

EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEA

INSTITUTO VASCO DE LA MUJER

EMAKUNDE

gizonduzLaguntzailea:

Page 2: AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo izango diren beste gizon batzuekin hitz egiteko. Horrela, besteek ere antzeko zalantzak

Izenburua: Aitak berdintasunean

Editorea eta egilea: EMAKUNDE/EmakumearenEuskal ErakundeaManuel Iradier, 3601005 Vitoria-Gasteiz

Testuak: Ander Bergara, Josetxu Riviere,Ritxar Bacete

Data: 2008 uztaila

Ale-kopurua: 32.500

Diseinu grafikoa: Sayoa Abanzabalegui

Ilustratzailea: Gonzalo San Martín

Lankidetzak: Marta Orúe (masajeak)Coral García de las Heras,Casilda Alonso Ruiz (edukiak)

Aurreinprimategia eta inprimategia: Rali, S.A.

2

Page 3: AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo izango diren beste gizon batzuekin hitz egiteko. Horrela, besteek ere antzeko zalantzak

Kaixo, lazo zuria naiz, etaindarkeria matxistaren kontrakosinboloa izateko jaio nintzen.Gaur, ordea, beste zeregin batdut. Motxila hau laster aitaizango zarelako jaso duzu, etaberaz, ideia eta jardunbidebatzuk azaldu nahi dizkizut,g i z a r t e a n g i z o n e n e t aemakumeen artean berdintasunhandiagoa lortzen laguntzeko.

A i t a i z a t e a o s o u n e e g o k i a d aberd in ta sunaren a ldeko i np l i kaz ioaareagotzeko. Izan ere , zu eta zurebikotekidea aldaketa prozesuan murgiltzeazgain, seme-alabak hezi egin beharko dituzue,eta funtsezko erreferentea izango zarahaien nortasuna osatzeko.Animatu za i tez eta urratu dezagunelkarrekin, urratsez urrats, hurrengoorrialdeetako bidea.

3

Page 4: AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo izango diren beste gizon batzuekin hitz egiteko. Horrela, besteek ere antzeko zalantzak

ONGI ETORRI AITATASUN IGUALITARIOAREN BIDERA

Aita izatea erabaki ondoren hasi duzunprozesuan laguntzea da esku artean duzungidaren helburua.

Bizitzako beste alderdi batzuetan bezala,zalantzak, beldurrak, poztasun handia etaikasteko grina sortuko zaizkizu, bainabidaia zoragarria duzu aurrean.

Zorionekoa zara, bidaia horretan ezbaitzara bakarrik egongo. Bidelagunaizango duzu. Bikotekideak eta biokmomentu onak biziko dituzue, eta txarrakere bai, sentimendu berriak ezagutukodituzue elkarrekin...

Aita izateko modu ugari daude. Beharbada,aita biologikoa izango zara, edo haurraadoptatu edo atotsi egingo duzu, edoguraso bakarreko familia sortuko duzu,edo agian sexu bereko bikotekidea izangoduzu...

Aldaketa une honetan, zure seme-alabarizer eredu eta balio irakatsi nahi dizkiozunargi izatea da benetan garrantzitsua.

Gida honek zurekin batera egin nahi du aurrera elkartasunerako bidean.

4

Page 5: AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo izango diren beste gizon batzuekin hitz egiteko. Horrela, besteek ere antzeko zalantzak

AITATASUN IGUALITARIOA ZEURE AUKERA DA

Familian, eskolan, komunikabideetan...guraso izaten irakasten digute gizon-emakumeoi, baina aitaren eta amarenzereginak eta inplikazioak ez dira izatenberdinak.

Gizonei eta emakumeei buruzko ustezkorol eta estereotipo horiek dira, hain zuzen,gure gizarte sexistaren oinarriak. Izan ere,botere politiko eta ekonomikoak gizonenesku jarraitzen du funtsean, eta etxeko langehienak eta besteak zaintzea batez ereemakumeen ardurak dira oraindik.

Lanen banaketa desberdin horreneraginez, berez oso atseginak izandaitezkeen zeregin batzuk, adibidezbesteak zaintzea, emakume askorentzatbenetako eragozpen bihurtzen diralanbidean aurrera egiteko, alor publikoanparte hartzeko, eta eragina izaten dute,halaber, beraien aisialdian eta osasunean.

Ondorioz, lan eskubideak eta gizartebabesa murriztu egiten zaizkie, besteakbeste. Zereginak bikotekidearekinbanatzen ez dituztelako gertatzen da horiguztia.

Egoera hori aldatzea ere zeure esku dago.Bi aukera dituzu: inoiz ez dagoen etahaurra zaintzeko erantzukizuna etaharreman afektiborik garrantzitsuenaksortzeko ardura bikotekidearen gain uztenduen aita tradizionala izatea, edo aitzitik,haurra ekartzearen alde onak eta nekeakbikotekidearekin berdintasuneaneramaten eta konpartitzen dituen aitaizatea, eta horrela, gizarte bidezkoagoaeta berdinagoa lortzen laguntzea. Zeukaukeratu.

Seme-alabak heztearen alde onak eta nekeak bikotekidearekinberdintasunean konpartitzen dituen aitak gizartea

hobetzen laguntzen du.5

Page 6: AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo izango diren beste gizon batzuekin hitz egiteko. Horrela, besteek ere antzeko zalantzak

AITA IGUALITARIOA IZATEN IKASI

Genero desberdintasunik gabeko gizarteasortzeko, ezinbestekoa da gure gizarteanoraindik nagusi den aita eredutradizionala aldatzea.

Aita igualitarioa izaten ikasi egiten da.Honela:

Besteak eta norbere burua zainduz, etazaintzen irakatsiz.

Etxeko lanak eta zaintzeko zereginakkonpartituz.

Seme-alabei “mutilen gauzak” eta “neskengauzak” ez daudela ikusaraziz, baikoloreak, jostailuak, jolasak etab.aukeratzerakoan, bai zure egunerokoportaeren bidez. Era berean, sexuagorabehera, alor publikoan eta pribatuanpertsona libre autonomoak izatenlagunduko dieten balioak eta jarrerakirakatsi nahi dizkiezula ikusi behar dute.Argi hitz eginez.

Zure bikotekidearen denborari, lanari,iritziei eta desioei eta zeureei balio berberaemanez.

Inposaketa baztertuz eta arazoakelkarrizketaren eta negoziazioaren bidezkonponduz.

Sentimenduak eta zalantzak adieraziz etakonpartituz.

Aita igualitarioa izatea ez da lortzen ekintza isolatu bakar batekin.Bizitza-filosofia berri baten alde egin behar da,

eta egunez egun tinko errotu.6

Page 7: AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo izango diren beste gizon batzuekin hitz egiteko. Horrela, besteek ere antzeko zalantzak

AITA IZATEA BIREN ARTEKO ABENTURA PAREGABEA DA

Haurdunaldian zehar, asko lagundudezakezu. Garai horrek ez du eraginabikotekidearengan bakarrik.

Nolako aitatasuna sortu nahi duzunpentsatzeko unea da.

Hasiera-hasieratik aita igualitarioa izateaaukeratu dezakezu.

Heltzear dauden aldaketak onartzeko etapozik prestatzeko astia izango duzu.

Bikotekideak eta biok batera ikasiko duzue, aldi berean.

7

Page 8: AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo izango diren beste gizon batzuekin hitz egiteko. Horrela, besteek ere antzeko zalantzak

ZALANTZAK ETA BELDURRAK IZATEA NORMALA DA.AZALDU BIKOTEKIDEARI!

A l d a k e t a k h a s i d i r a j a d a n i k .Haurdunaldiaren lehen uneak ari zarabizitzen, bikotekidearekin batera.

Lehenengo umeetan hamaika sentipenuztartzen dira: zoriontasuna, poztasuna,egoera berriak sortutako zirrara, etazalantzak, beldurrak eta segurtasun falta,ezezaguna baita dena.

Zer espero dute nitaz, aita moduan? Zerbehar du nire bikotekideak une hauetan?Gure arteko harremana orain artebezalakoa izango da? Nolakoa izango daumea? Ongi etorriko da?

Galdera horiek eta beste asko egingodizkiozu zeure buruari, eta agian kezkatzenhasiko zara. Baina hartu lasai, horinormala da eta.

Erantzunak ere zeuk aurkituko dituzu,konpromisoaren eta ikasten ari zarenguztiaren bidez.

Gizonei ez zaie irakatsi zalantzak etabeldurrak azaltzen. Baina hori egiteag a r r a n t z i t s u a d a , a i t a t a s u n a r e nesperientziaz bete-betean gozatzeko.

Hartu denbora eta sortu topaguneak, aitaizan diren edo izango diren beste gizonbatzuekin hitz egiteko. Horrela, besteekere antzeko zalantzak dituztela ikusikoduzu, eta elkar laguntzea garrantzitsuadela.

Ez ahaztu une hau. Zure bizitzaren historiako atal bat da.Ez ezazu ezabatu.

8

Page 9: AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo izango diren beste gizon batzuekin hitz egiteko. Horrela, besteek ere antzeko zalantzak

HAURDUNALDIAN PARTE HARTZEA FUNTSEZKOA DA KONPLIZITATE GIRO LASAIA ETA ATSEGINA SORTZEKO.

ETA HORI ONA DA HAURRARENTZAT

Emakumeak, haurdunaldian zehar,harreman fisikoa izaten du haurrarekin,eta etengabeko komunikazio afektiboasortzen du.

Zeuk ere sortu dezakezu! Beste modubatean, ordea.

Haurdunaldia egoera berezia da.Emakumeak ageriko aldaketa fisikoakizaten ditu, eta baita psikologikoak ere.Gainera, bikoteko bi kideen etaingurukoen ohiturak aldatu egiten dira.

Aldaketarik nabarmenenak,ordea, emakumearenak izaten dira.

Bitartean…Zer egin dezakezu zuk?

Egoera deseroso eta zailetan parte hartu,konpartitu eta lagundu.

Besteak zaintzeko ohitura baduzu,haurdunaldia aberasgarria izango dazuretzat ere, sentimendu eta zirraraberriak somatuko baitituzu. Eta zureerantzukizunak berdintasunez onartuzgero, aitatasun eredu hobea sortzen hasikozara.

Irakurri ezazu bikotekidearekin batera Osakidetzan emango dizkizuten materialak.

9

Page 10: AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo izango diren beste gizon batzuekin hitz egiteko. Horrela, besteek ere antzeko zalantzak

ZURE SEXU HARREMANAK ALDATU EGINGO DIRA AGIAN

Zure bizitzako hainbat alderdi aldatuegingo dira. Batzuk betirako aldatuko dira,bizitza osoan izango baitzara aita, eta bestebatzuk haurdunaldian zehar.

Haurdunaldian zehar eta erditu ondorensexu harremanak aldatu egingo dirabeharbada.

Sexualitateari lotutako aldaketak ez diraizaten berdinak bikote guztietan,bikote guztiak ez baitira berdinak.

Beharbada ez duzu koitorik eginnahi izango, fetuari kalte egitekobeldurrez, segurtasun faltareneraginez...

Litekeena da bikotekideak ere eznahi izatea, beldurra ematendiolako, lubrikazio faltaren-gatik, nekatuta dagoelako,gorputz jarrerak deserosoakiruditzen zaizkiolako…

Sexu egintzak ez du inolako arriskurik,b e t i e r e m e d i k u a k a b s t i n e n t z i agomendatzen ez badu. Esanak esan, uneegokia da koitoaz bestelako sexuharremanak lantzeko, hala nola, ferekak,ukitu amultsuak eta laztanak.

Bikoteko bi kideen desio sexualak bat ezdatozenean, garrantzitsua izaten daelkarren sentimenduez eta beldurrez lasai eta argi eta garbi hitz egitea.

Horrela, abentura berrian zehar sexu harreman mota berriak aurkituko dituzue, elkarren emozioak eta nahiak uztartuz.

Etapa honetan ikasitakoa ez ezazu ahaztu.

10

Page 11: AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo izango diren beste gizon batzuekin hitz egiteko. Horrela, besteek ere antzeko zalantzak

TALDEAN ARITZEN ETA EZAGUTZAK TRUKATZEN GEHIAGO ETAHOBETO IKASTEN DA. ZURE BIKOTEKIDEAREKIN EGOTEA, ELKARREKIN

HITZ EGITEA, KONPARTITZEA ETA ENTZUTEA. HOR DAGO GAKOA

Joan zaitez erditzea prestatzekoikastaroetara eta ikasi arnasa hartzen,masaje perinealak eta orokorrak ematen,eta gimnasia ariketak egiten.

Horrelako ikastaroetara bikotekidearekinbatera joatea ona da, komunikazioaerrazten eta erditzeko unerako prestatzenlaguntzen dutelako.

Hitz egin ezazu egoera berean dauden etaantzeko sentsazioak, zalantzak etaemozioak dituzten beste bikote batzuekin.

Hitz egin ezazu ikastaroetara joaten direngainerako gizonekin. Azaldu ikasitakoabeste gizon batzuei eta animatu itzazuikastaroetara joatera.

Elkarren bizipenak azaltzea aberasgarriaeta lasaigarria izaten da askotan.

Erditze aurreko saioetan bikoteko bikideek hartu behar dute parte. Elkarrekinprestatzea lagungarria izango da zurebikotekidearentzat eta aberasgarriazuretzat, prozesuko partaide garrantzitsubihurtuko baitzara.

Saiatu zaitez lan ordutegia saioen lanordutegien arabera moldatzen.

Erditzeko unea oso garrantzitsua da.Nerbioak dantzan egoten dira, eta korrikaeta presaka ibiltzen gara. Beraz, dena prestedukitzea komeni izaten da. Erditzekounean zure bikotekidearekin batera egotekomoduaz aurretik hitz egin behar duzu.

Erditzeko unean parte hartzeko moduaere zeuen erabakia da, baina jakina,osasun faktore ugariren mende egoten dapartaidetza hori. Arazoak arazo,garrantzitsua da erditzeko uneanbikotekidearekin egotea.

Gogoan izan emaginek zuri ere emangodizkizutela laguntza eta aholkularitza. Izankonfiantza emaginengan!

Ez zaitez lotsatu,eta hartu parte.

11

Page 12: AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo izango diren beste gizon batzuekin hitz egiteko. Horrela, besteek ere antzeko zalantzak

AITA IZATEA ERRAZAGOA DA HAURRA HASIERA-HASIERATIK ZAINDUZ GERO. BALIATU ZAITEZ

ESKUBIDE HORRETAZ!

Zuen etxea tresnez gainezka dago, eta ezdakizu nola funtzionatzen duten ere:bainuontzi eramangarriak, esneaateratzeko gailua, entxufeetarako estalkiak,kajoiak ixtekoak...

Hartu behar duzun denbora eta eskatu lasailaguntza beste batzuei.

Bilatu itzazu hitz egiteko, galdetzeko etakonpartitzeko eremuak.

Zorionak! Azkenean jaio da haurra! Aitazara! Etxera iritsi eta... Nola egiten da hau?Zer egin behar dut?

Argi dago. Zure bikotekidea nekatuta dago,berebiziko ahalegina egin duelako.

Haur jaioberriaren inguruan jende askoegon arren, erabaki garrantzitsuak bikoteakhartzen ditu beti.

Garrantzitsua da lasai hitz egiten jarraitzea.

Etxera iritsi ondoren espazioa desberdinaizaten da, eta soinuak eta usainak aldatzenjoaten dira.

Ikasi ezazu! Zu zaindu egin zintuzten; orain zeuk zaindu behar duzu.12

Page 13: AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo izango diren beste gizon batzuekin hitz egiteko. Horrela, besteek ere antzeko zalantzak

ETXEKO LANETAN KONTUA EZ DA LAGUNTZEA,BIEN ARTEAN EGITEA BAIZIK, HAU DA, KONPARTITZEA

Etxeko lanak erruz ugaritzen dira.

Onartu ezazu errealitate berria eta izanzaitez aita igualitarioa.

Ikasteko eskubidea duzu, eta zereginberriak egiteko, pixoihalak aldatzeko,haurra bainatzeko, arropaz arduratzeko,antolatzeko... eskubidea.

Horiek guztiak egiten badituzu, harremanhurbilagoa izango duzu haurrarekin, etahobea bikotekidearekin.

Sortu ezazu berdintasunezko harremana:zuk egin gabe uzten duzuna, nork egingo du?

Bakoitzak lan egoera jakin bat du, errealitateguztiak ez baitira berdinak, baina haurrazaintzeko ardura berdina da guztientzat.

Banatu ezazu bikotekidearekin etxekolanak egiten eta haurra zaintzen emanbeharreko denbora.

Pixoihalak, aldatzeaz gain, erosi, bota,gorde, berrezarri... egin behar dira.

Lanak berdintasunez banatzea ez dahaurrekin momentu ludikoetan egotea,besterik gabe; aita igualitarioaknekezagoak diren lanak ere hartzen ditubere gain, esaterako, haurrak zaintzekogauetan altxatu eta etxeko gainerako lanak.

Jolastu ezazuBerdinometroarekin:

idatzi zenbat denboraematen duzun etxeko lanakegiten, eta zenbat denbora

ematen duen zurebikotekideak. Erreparatu

desberdintasunei.13

Page 14: AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo izango diren beste gizon batzuekin hitz egiteko. Horrela, besteek ere antzeko zalantzak

JADANIK EZ ZARETE BIKOTEA: ZU, BIKOTEKIDEA, BIOK,HAURRA, HIRUROK... ZAUDETE

Haur jaioberriak eta bikotekideak inoizbaino gehiago behar dituzte zure denboraeta zure dedikazioa.

Edoskitze naturala aukeratu baduzue, uneegokia izango da bikotekidea eta haurrazaintzeko. Konpartitu itzazu une horiek.

Edoskitze artifiziala aukeratu baduzue, aregehiago hartu dezakezu parte biberoiaketa hartualdiak prestatzen.

Egin ezazu hausnarketa lehen hilabeteezgozatzeko eta horietan zehar ikastekomoduaz.

Erditu osteko eskoletara eta 0 eta 3 urtebitarteko haurren zainketari buruzkoikastaroetara ere joan zaitezke.

Zuen haurrak ezin du iritzirik eman, bainazuen erabaki guztiak baldintzatuko ditu.

Moldatu itzazu zure ohiturak errealitateberriaren arabera.

Behar-beharrezkoa zara, eta ekarpenhandiak egin ditzakezu.

Zure haurrarengana gehiago hurbiltzeko une egokia da,masajearen bidez.

14

Page 15: AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo izango diren beste gizon batzuekin hitz egiteko. Horrela, besteek ere antzeko zalantzak

AITATASUN BAIMENA HARTZEA ZURE ESKUBIDEA DA.ESKATU EZAZU!

Lehen hilabeteen haurra zaintzea zureerantzukizuna ere bada; konpartitubikotekidearekin.

Gero eta aita gehiagok eskatzen duteaitatasun baimena.

Egin zaitez berdintasunaren klubhorretako bazkide. Egin ezazubat aldaketarekin!

Aitatasun baimena eskatzen etahartzen baduzu, haurra bikotekide-arekin batera berdintasuneanzaintzeko aukera izango duzu.

Nahi izanez gero, lanaldi murrizketak etalan utzialdiak ere eskatu ditzakezu haurrazaintzeko. Laguntzak dituzu horretarako.

Halaber, haurra izateagatik ere laguntzaketa subentzioak eskatu ditzakezu.

Lehen hilabeteakbikotekidearekin etahaurrarekin igarotzeasekulako aukera da,

paregabea.

15

Page 16: AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo izango diren beste gizon batzuekin hitz egiteko. Horrela, besteek ere antzeko zalantzak

ZURE BIZITZA SOZIALA ALDATU EGINGO DA,BAINA EZ DA BERTAN BEHERA GERATUKO

Hemendik aurrera, aisialdia igarotzeko,kirolik gogokoena egiteko eta lagunekinegoteko modua aldatu egingo dira.

Ez diozu zertan uko egin zure bizitzasozialari eta pertsonalari, baina beste erabatean antolatu beharko dituzu,erantzukizun berrien arabera.

Ohiturak aldatu egingo dituzunez, kontuanizan une egokia dela zure herrian edohirian txoko berriak aurkitzeko, jendeberria ezagutzeko, aisia beste modubatzuetan igarotzen ikasteko...

Haurrak zure bizitza sozialean parte hartu dezake.16

Page 17: AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo izango diren beste gizon batzuekin hitz egiteko. Horrela, besteek ere antzeko zalantzak

BILATU ZURETZAKO DENBORA, BAINA KONPARTITU ETA ERRESPETATU ZURE BIKOTEKIDEARENA

Orain ez duzu lehen beste denborazuretzat.

Banatu ezazu denbora zuzen etaberdintasunez.

Hartu ezazu haurrarekin egoteko denbora.

Jarri ados, negoziatu, ez inposatu etaerabili zure indarra eta ilusioa bizitzakogarai horretaz gozatzeko.

Hartu ezazu denbora bikotekidearekinbakarrik egoteko.

Besteak zaintzen ari zara, baina zeureburua ere zaindu behar duzu. Hartu ezazudenbora zuretzat ere.

E r r e s p e t a t u e z a z u b i k o t e k i d e a kberarentzat behar duen denbora, eta eginitzazu zereginak denbora hori hartzekoaukera izan dezan.

Egon zaitezte biok haurrarekin eta eginitzazue jarduerak hirurok elkarrekin.

Konpartitu aisialdia eta zereginak; hobeto biziko zara.17

Page 18: AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo izango diren beste gizon batzuekin hitz egiteko. Horrela, besteek ere antzeko zalantzak

HAURRENTZAKO

1- BEKOKIAN LIBURU BAT IREKI Erpuruekin erdigunetik bekokiko bi aldeetarantz joan.

2- MASAILEZURRA ERLAXATZEA Zirkulu txikiak egin masailezurra hasten denetik

kokotseraino.

zure umetxoarengana hurbildu 9 urratsetan.18

3- BULARREAN LIBURU BAT IREKIEskuak bularraren erdialdean batu, sorbaldarainoeraman, bihotz bat marraztuaz jaitsi eta berriro

igo.

Page 19: AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo izango diren beste gizon batzuekin hitz egiteko. Horrela, besteek ere antzeko zalantzak

MASAJEA

4- BESOEN ERRODAMENDUA Umetxoaren besoa gure esku irekien artean dugula,

birarazi hainbat aldiz.

5- EGUZKIA-ILARGIA Ezkerreko eskuaz, zilborraren inguruan zirkulu oso

bat margotu erlojuaren orratzen noranzkoan, etaeskumako eskuaz zirkulu erdi bat egin zilborraren

gainean, noranzko berean.

6- ZANGOEN ERRODAMENDUA Umetxoaren zangoa gure esku irekien artean jarri eta

birarazi hainbat aldiz.

Masajearen onurak: sistema fisiologikoen estimulazioa, erlaxamendua,arindura (hortzaroa, kolikoak, ea.) eta komunikazioa.

19

Page 20: AITAK...esperientziaz bete-betean gozatzeko. Hartu denbora eta sortu topaguneak, aita izan diren edo izango diren beste gizon batzuekin hitz egiteko. Horrela, besteek ere antzeko zalantzak

HAURRENTZAKO MASAJEA

7- ERPURUEKIN PRESIOA EGIN Oinazpi guztia erpuruekin presionatu.

8- BIZKARRA ATZERA-AURRERA ERAMATEA Eskuak elkarrekin ditugula, esku batekin aurrerantz

mugitu, eta bestearekin atzerantz, lepotikipurmasailetara eta ipurmasailetatik lepora.

9- BIZKARREKO ORRAZKETA Eskuetako hatzak bereizita ditugula, mugimendu bibratzaile

bat egin lepotik ipurmasailetara.

Aitak umeari masajeak ematerakoan, bien arteko lotura estutu egiten da;lotura hori berezia da oso, umeak edoskitzaroan amarekin duena bezalakoa.

20