aditz_lokuzioak

14
ADITZ LOKUZIOAK PARTIZIPIOA

description

aditz_lokuzioak

Transcript of aditz_lokuzioak

Page 1: aditz_lokuzioak

ADITZ LOKUZIOAK

PARTIZIPIOA

Page 2: aditz_lokuzioak

INPERATIBOA/ AGINTERA

Page 3: aditz_lokuzioak
Page 4: aditz_lokuzioak
Page 5: aditz_lokuzioak

BALDINTZAK

a) BALDINTZA ERREALA: aditza INDIKATIBOAN

Jaten baduzu, ama poztuko da. Jan baduzu, kalera joango gara. Jaten ari bazara, ez zaitez mahaitik altxa. Jango baduzu, zeuk prestatu beharko duzu.

Azken kasu honetan, aurrekoetan ez bezala, ondorioa bete behar da baldintza bete dadin; helburu-kutsua du. Baliokideak:

Jatekotan, zeuk prestatu beharko duzu.Jateko, zeuk prestatu beharko duzu. Jatez gero, zeuk prestatu beharko duzu.

b) BALDINTZA IRREALA: aditza BALDINTZAN (hipotesia)

Geroaldia: etorriko balitz, joango nintzateke (gertagarria).Iragana: etorri (izan) balitz, joango nintzatekeen (nintzen) (gertaezina).

- Batzuetan ez da betetzen baldintza eta ondorioaren arteko denborazko komunztadura:

Nik esandakoa egin izan bazenu.orain aberatsa izango zinateke(en). Gehiago ikasi izan bazenu, biharko azterketan lasaiago egongo zinateke(en).

- Geroaldian partizipioari -ko ezartzen bazaio ere, zenbait aditzek ez dute beharrezkoa: «behar», «balio», «nahi», «nahiago», «ezin», «ahal» ...

Behar banu = beharko banu, Balio banu = Balioko banu (balio izango banu).

- Iraganean izan aukerakoa da, baina arestian aipatutako aditzekin derrigorrezkoa da:

Page 6: aditz_lokuzioak

Behar izan banu ? Behar banu Nahi izan banu ? Nahi banu

- «Ukan» eta «izan» aditzen forma trinkoak partizipiorik gabe erabiltzen dira:

Azkarragoa bazina, aprobatuko zenuke.Zure sasoia banu, ez nintzateke horrela ibiliko.

Baldintzazko perpausak osatzeko erabiltzen diren erlazio-hizkiak:

- ... (baldin eta) ba- ... Gehien erabiltzen dena ba- da; baldinek indartu besterik ez du egiten.

Baiezkoetan: Etortzen bada ... Etortzen baldin bada ... baldin eta ... etortzen bada ... --Ezezkoetan: Jokatuko ez balu ... Etorri ez baldin bada ... baldin eta ... ez badu ...

-bestela ... ( eta) Kontrako baldintzaren ordez:

Ez egin hori; bestela erori egingo da (eta). Ez esan horrelakorik; haserretu egingo naiz bestela.

Ohiko akatsak

1. Gogoratu baldintza ezezkoa denean, baldintzazko adizkia amaieran doala; beraz, ez da zuzena baldintzazko adizkiaren atzean aditz nagusia jartzea. Adibidez: - Ez baduzu egin nahi, ez egin.→ Egin nahi ez baduzu, ez egin. - Eta ez balu egingo? → Eta egingo ez balu?

2. Orainaldiko edo etorkizuneko ondorioa egin beharrean, maiz iraganeko ondorio erreala erabiltzeko joera agertzen ari da. - *Lagunduko bazenit, nik ere gaindituko nuen ekaineko azterketa. → Lagunduko bazenit, nik ere gaindituko nuke.

3. Baldintza eta ondoren datorren perpausaren artean koma jartzea komeni da. - *Eguraldi ona egingo balu joango nintzateke. → Eguraldi ona egingo balu, joango nintzateke.

4. Baldintza hipotetikoaren ordez iraganekoa erabiltzea, izan ere antzekoak baitira. Ez ahantzi, beraz, bukaerako -n kentzea. - *Gustatuko bazitzaidan, ni ere joango nintzateke.→ Gustatu balitzait, ni ere joango nintzatekeen.

5. Akatsa ez bada ere, ondorioan ahalera erabili behar dugunean, garbiagoa da ahal eta ezin gehi futuro hipotetikoa erabiltzea, eta ez ahalera hipotetikoa (erdaraz bereizten ez direnak). - Dirurik banu, ni ere joan ninteke. → Dirurik banu, ni ere joan ahal izango nintzateke. - Hala balitz. Jonek ere ez lezake azterketa gaindi. → Hala balitz, Jonek ere ezin izango luke azterketa gainditu.

6. Eskaerak egiteko ez da komenigarria ahalera erabiltzea; horren ordez, erdarak ez bezala, futuroa edo futuro hipotetikoa erabiltzea hobe da. - Eman zeniezadake zure ondoko hautsontzia? → Emango al zenidake zure ondoko hautsontzia?

7. Ez ahaztu -ke bukaera duten adizki guztiei, atzetik zerbait eranstean bi e jarri behar zaizkiela, edozein delarik ere jarritako atzizkia. Ez, ordea, te bukaera dutenei. - *Gustatuko litzaidakela, erantzun nion. → Gustatuko litzaidakeela, erantzun nion. - Ez dakit, eskatuko balit, emango nioken. → Ez dakit, eskatuko balit, emango niokeen.

Page 7: aditz_lokuzioak

TESTU ANTOLATZAILEAK

Hasierakoak 

Hasteko,

Lehenengo eta behin,

Ezer baino lehen,

Ezeri ekin baino lehen,

Bazen behin

Lehen-lehenik,

…z hitz egin behar dudalarik,

Sarrera gisa esango dugu …

Ordena

Alde batetik, … Bestetik,

Ildo beretik,

Era berean,

Halaber,

Lehenik…/ bigarrenik, …

(Arestian) esan bezala,

(Gorago) esan bezala,

Lehengo hariari jarraituz,

Gauzak horrela,

Horiek horrela,

Bai… bai

Ez… ez 

Ideia bat aurkezteko

-ri dagokionez,

… dela eta, komeni da esatea …

Oro har,

Jarraipena

(Honen) ondorioz,

Horren haritik,

Hari beretik,

Era berean,

Bigarrenik,

Gero,

Honen ostean,

Hau (ikusi) eta gero,

Adibideak jartzeko 

Adibidez,

Esate baterako,

Hau da,

Ikus, adibidez, -ren kasua: …

Kasu (bat aipatzeko …)

Hori erakusteko, aipa dezagun…

Arrazoitzeko

bait-

… -(e)lako

-(e)la eta

-(e)la bide

-t(z)eagatik

Horregatik

Izan ere,

Hori dela eta,

Horrela, ba,

Beraz,

Hortaz,

Indartzea 

Aipatu bezala,

Aipatu dugunez,

Berriro esanda,

Beste era batera esanda,

Zehatzago esanda,

Hobeto esanda,

(Gorago) esan bezala,

Are gehiago,

Gainera,

Kontuan hartu,

gainera,

Onarpena (ziurtasuna) 

Ez dago dudarik…

Seguruenik

Ziur aski

Zer esanik ez

Egia da… -(e)la

Dudarik gabe

Zalantzarik gabe

Argi dago (e)la

Bistan da (e)la

Beharrezkoa da garbi uztea

…, noski / …, jakina

Page 8: aditz_lokuzioak

Kontrakotasuna

Baina

Dena dela, / Dena den,

Hala (eta guztiz) ere,

Edozein modutan ere,

Edonola ere,

Nolanahi ere,

Esanak esan,

Hori(ek) gorabehera,

…, ordea,

…, berriz,

…, aldiz,

Aipamenak; iritziak emateko 

(r)en arabera,

Askoren / Batzuen iritziz,

… (r)en ustez,

(r)en esanetan,

Diotenez,

Antza denez,

Dirudienez,

Badirudi… -(e)la

…(e)la dirudi

Dakigunez,

Irakurrí dugunez,

Bukaerakoak eta ondorioak 

Amaitzeko, / Bukatzeko,

Amaiera bezala,

Aurreko guztia (Iaburbilduz,)

Ondorío gisa,

Amai dezagun esanez (e)la

Azkenik, zera:…

Laburbilduz,

Hitz gutxitan (esateko):…

Horrenbestez, zenbait ondorio atera daitezke: 1… 2… 3…

Ideia berriak txertatzeko 

Ez horí bakarrik,

Bestalde / Beste aldetik

Baita … ere

Baina, bestetík,

… ere bai

ez ezik … ere

Egia da, hala ere,

Izan ere,

(Horrez) gain,

Emendiozko lokailuak emendatzeko edo gehitzeko erabiltzen dira. Horien artean hauek daude:

Page 9: aditz_lokuzioak

Ere: osagai bati egiten dio erreferentzia; honenbestez, ez da autonomoa eta ezin da bera bakarrik joan. Betiere aipatutako perpausaren elementu horren atzean eta ondo-ondoan kokatzen da.

Gainera: aurretik esandako zerbait azpimarratzeko. Normalean, mendeko perpausaren hasieran doa. Bestalde: esandakoa indartzeko, perpausaren edozein lekutan koka daiteke. Halaber, orobat, berebat: aurretik esandakoari zerbait gehitzeko, perpausaren edozein lekutan doalarik. Behintzat, bederen, behinik behin: aurretik esandakoari zalantza kutsua eransteko. Ez dira neutroak;

hiztunaren ustea adierazten dute.

Lokailu hautakariak, izenak berak adierazten duenez, gauza edo ideien arteko hautaketa adierazteko erabiltzen dira. Beraz, edo eta ala juntagailuen baliokideak dira, adibidez:Ez edan gehiago edo mozkortuko zara. Ez edan gehiago; bestela mozkortuko zara.

Bestela, osterantzean: bi erabilera nagusi ditu, baldintza eta murriztapena, "hori alde batera utzita" esapidearen antzeko esanahia duela. Esaiozu egia; bestela, haserratuko da.

Gainerakoan: balio murriztailea edo baldintzakoa. Jan agudo, gainerakoan ohera eramango zaitut. Ezpabere, ezperen: baldintza balioa du, eta beti perpausaren hasieran agertuko da. Zehaztapen bat

egingo dugu, ezpabere, askok pentsa dezakete salbuespen bat dela.

Aurkaritzako lokailuak aldez aurretik esandako zerbaitekiko aurkaritza adierazteko erabiltzen dira. Beraz, baina juntagailuaren antzekoak dira, adibidez:Ez dut inoiz ikusi, baina berehala ezagutuko nuke. Ez dut inoiz ikusi; hala ere, berehala ezagutuko nuke.

Ordea, ostera, aldiz, berriz: antzekoak dira, eta oro har, perpausa hasieran, tartean, zein bukaeran ager daitezke. Ordeak, berriz, lekua murriztuagoa dauka.

Aitzitik: lehenengo perpausa ezezkoa denean; bigarren perpausaren hasieran agertuko da. Hala ere: bigarren perpausaren hasieran kokatuko dugu. Eta eta baina juntagailuekin batera maiz

agertzen da. Alabaina: bi adiera har ditzake: aurkaritza eta azalpena. Dena dela: nolanahi ere esapidearen baliokidea da eta normalean bi perpausen artean jartzen da. Haatik, horratik: bi erabilera ditu, alegia, aurkaritzako lokailu gisa ager daiteke edo harridura

perpausetan.

Ondoriozko lokailuak (beraz, ba(da), hortaz, orduan, halatan, honenbestez, horrenbestez...) beste lokailu guztiak bezala, ideia eta perpausen arteko lotura adierazteko erabiltzen dira, baina ondorio kutsua gaineratuz. Alegia, jarraian esango dena aurretik esandakoaren ondorioa dela adierazteko erabiltzen dira. Hau dela eta, ilatiboak edo kontsekutiboak esan ohi zaie.

Beraz: dedukzioa egiteko erabiltzen da eta, oro har, bi perpausen artean agertzen da. Bada: hiru balio dauzka: ondorioa (= beraz), kausa (= zeren) eta hitz indargarri gida. Hortaz: berazen baliokidea da. Orduan: baldintza kutsua du. Honenbestez, horrenbestez, hainbestez: erakusleetatik eratorriak dira, eta berazen balio bera dute. Halatan, hala: beraz lokailuaren baliokidea.

Kausazko lokailuak (izan ere, zeren, ze, zergatik, alabaina, ba(da)...), gainerako lokailu guztiak bezalaxe, ideia eta perpausen arteko lotura adierazteko erabiltzen dira, baina kausa kutsua gaineratzen dute. Nolabait, jarraian esaten dena aurretik esandakoaren zergatia edo azalpena dela adierazten dute.

Izan ere: perpausaren hasieran ipintzen da, eta beste partikula batzuekin ere ager daiteke. Zeren: perpausaren hasieran agertzen da, eta eta izaten du, indargarri gisa. Alabaina: posizio guztietan ager daiteke. Bada: zeren lokailuaren parekoa da.

ADITZ BEREZIAK

Page 10: aditz_lokuzioak

Erdarazko gerundioa euskaraz

Page 11: aditz_lokuzioak

Euskaraz, berez, ez dago inguruko hizkuntzen gerundioaren parekorik; honen ordez, euskarak beste zenbait baliabide erabiltzen ditu. Hala ere, batzuetan, inguruko hizkuntzen eraginez, baliabideok ez dira behar bezala erabiltzen.

-t(z)en -ez -ta,-rik -ki -(e)an -la(rik) -ka: oihuka

-t(z)en

Egitura honek zertan galderari erantzuten dio eta normalean jarduera, hau da, subjektua zer egiten ari den adierazten du, ekintza hori denboran luzatzen dela adieraziz.

Umeak ikasten utzi ditut. Zu beti adarra jotzen ari zara. Xabier lana amaitzen geratu da. Etxetik irteten ikusi dut.

Aditz nagusia joan (ari izanen zentzuan) denean -t(z)en ordez -z erabiltzen da. (Ahal izanez gero, hobe baliabide hau baztertzea eta horren ordez ari erabil tzea):

Denbora pasatuz doa. Denbora pasatzen ari da.

-z, -az

Forma hau partizipioari instrumentala erantsiz lortzen da. Esanahi bat baino gehiago aurki genitzake; hala ere, nagusiki bitartekoa, instrumentua adieraztekoa da.

Nola lortu zuen? Erosiz.Kristala apurtuz. sartu dira. Irakurriz asko ikasten da. Botoi hau sakatuz pizten da.

Batzuetan, hala ere, modua, aurrekotasuna, azalpena edo kausa-ondoria adieraz dezake, nahiz eta hauek egiteko beste baliabiderik egon.

Kantatuz etorri gara bide osoan. (Kantatzen etorri gara bide osoan). Orduan, pistola atereaz, tiroka hasi zen. (Orduan, pistola atera(ta) (eta) tiroka hasi zen). Musu bat emanez, alde egin zuen. (Musu bat eman eta alde egin zuen). Etxera deitu dizut, han zeundela pentsatuz. (Han zeundela pentsatu dut eta deitu dizut). Ezin zuela ikusiz, lagun bati deitu zion. (Ezin zuelako lagun bati deitu zion).

-ta, -rik

Page 12: aditz_lokuzioak

Batez ere, denboran aurrekotasuna edo kausa-ondorioa adierazteko erabiltzen da.

Atea itxita, alde egin zuen (Atea itxi ondoren alde egin zuen). Hau kenduta, besteak ondo daude. (Hau kenduz gero, besteak ondo daude). Horrela izanik, hobe isilik egotea. (Horrela denez gero, hobe isilik egotea). Hori esanda, jesarri egin zen. (Hori esan ondoren, jesarri egin zen). Hau konpondu ezinik nabil.

-an :-t(z)en formaren parekoa da hau eta zenbait aditzekin horren ordez erabiltzen da.

Egonean eman dut goiz osoa. Hemen nabil inorekin hitz egin ezinean. Noiz ezagutu nuen gogoratu nahian nabil.

-ki

Forma hau aditz-oinari (izan, etor) -ki erantsiz lortzen da. Aditz trinkoen ordez erabiltzen da, baina oso zabalera mugatua du.

Beste eginkizunik ez izaki eta hor aritzen da hizketan.

-la(rik)

Denbora nahiz modua adierazteko erabiltzen da, gehienbat aditz trinkoei nahiz ari dutenei lagunduz.

Menditik zetorrelarik, hanka hautsi zuen. Zer egin ez dakidala nago. Odola zeriola ekarri zuten.Ez hitz egin ahoa beteta daukazula.

-ka

Gehienetan ekintza errepikakorra adierazteko erabiltzen da, eta izenei nahiz aditzei eransten zaie.

Gau osoa eman dut eztulka. Hor dabiltza denak oihuka. Nitaz gaizki esaka dabil. Bultzaka sartzea lortu zuten.