adingabekoen erantzukizun penala 1

4
ADINGABEKOEN ERANTZUKIZUN PENALA URTARRILAREN 12KO 5/2000 LEGEAREN APLIKAZIOA Legea ondorengo pertsona hauei aplikatzen zaie: - 14 eta 18 urte bitarteko adingabekoei, Zigor kodean edo lege penal berezietan delitutzat edo faltatzat hartzen den ekintza bat egin dutenean. - 18 eta 21 urte bitarteko gazteei ekintza berdinengatik, ondorengo baldintzak betetzen badituzte: . Aurrekari penalak ez izatea . ekintza delitu larria ez izatea . pertsonak bortxatu edo larderiatu gabe, eta biktimen bizitza edo gorputz osotasunarentzat arrisku larririk gabe gertatu izana PROZEDURA HONETAN ESKU HARTZEN DUTEN PERTSONAK 1.-Adingabekoek egindako arau-hausteengatik epaitzeko eta epaiak betetzeko eskumena Adingabekoen Epaitegiarena da. 2.-Adingabekoen Fiskala prozeduraren izapidegintza osoaz arduratzen da Epaiketa egin arte, eta horri entzunaldia deritzo. 3.-Abokatuak adingabekoa defendatuz esku hartzen du , atxilotzen duten unetik aurrera. abokatua izan daiteke: partikularki izendatutakoa eta hau ez dagonean , Ofizio txandako abokatua izenda- tuko da. 4.-Gainera , Justizia Jauregi bakoitzean Talde Tekniko bat dago,adingabekoetan espezialistak diren psikologo ,hezitzaile eta gizarte-langileez osotua.Hauen zeregin nagusia, adingabekoa aztertu ondoren txostenak egitea da , epaileak adingabekoari neurririk egokienak ezartzeko. APLIKA DAITEZKEEN NEURRIAK Arau-hausteren bat egin duten adingabeko edo gazteei aplikatzekoak zaizkien neurrien helburua ez da zigorra soilik, izan ere helburu nagusia heztea da. Aplika daitezkeen neurriak ondoko hauek dira: . Zentro batean sartzea, zentro itxia ,erdi irekia edo irekia izan daiteke . Eguneko zentrora joatea, prestakuntza –jarduerak egiteko . Zainpeko askatasuna, beste neurri batzuekin batera ezar daitekeena,Adibidez: ikastetxe batera joatea, prestakuntza –jarduerak egitea.... . Zentzarazpena Neurririk larriena, zentro itxi batean zortzi urtez sartzea da ADINGABEKOEN ATXILOKETA

Transcript of adingabekoen erantzukizun penala 1

Page 1: adingabekoen erantzukizun penala 1

ADINGABEKOEN ERANTZUKIZUN PENALAURTARRILAREN 12KO 5/2000 LEGEAREN APLIKAZIOA

Legea ondorengo pertsona hauei aplikatzen zaie:

- 14 eta 18 urte bitarteko adingabekoei, Zigor kodean edo lege penal berezietan delitutzat edo faltatzat hartzen den ekintza bat egin dutenean.

- 18 eta 21 urte bitarteko gazteei ekintza berdinengatik, ondorengo baldintzak betetzen badituzte:

. Aurrekari penalak ez izatea . ekintza delitu larria ez izatea . pertsonak bortxatu edo larderiatu gabe, eta biktimen bizitza edo gorputz osotasunarentzat arrisku larririk gabe gertatu izana

PROZEDURA HONETAN ESKU HARTZEN DUTEN PERTSONAK

1.-Adingabekoek egindako arau-hausteengatik epaitzeko eta epaiak betetzeko eskumena Adingabekoen Epaitegiarena da.

2.-Adingabekoen Fiskala prozeduraren izapidegintza osoaz arduratzen da Epaiketa egin arte, eta horri entzunaldia deritzo.

3.-Abokatuak adingabekoa defendatuz esku hartzen du , atxilotzen duten unetik aurrera. abokatua izan daiteke: partikularki izendatutakoa eta hau ez dagonean , Ofizio txandako abokatua izenda-tuko da.

4.-Gainera , Justizia Jauregi bakoitzean Talde Tekniko bat dago,adingabekoetan espezialistak diren psikologo ,hezitzaile eta gizarte-langileez osotua.Hauen zeregin nagusia, adingabekoa aztertu ondoren txostenak egitea da , epaileak adingabekoari neurririk egokienak ezartzeko.

APLIKA DAITEZKEEN NEURRIAK

Arau-hausteren bat egin duten adingabeko edo gazteei aplikatzekoak zaizkien neurrien helburua ez da zigorra soilik, izan ere helburu nagusia heztea da.

Aplika daitezkeen neurriak ondoko hauek dira:

. Zentro batean sartzea, zentro itxia ,erdi irekia edo irekia izan daiteke

. Eguneko zentrora joatea, prestakuntza –jarduerak egiteko

. Zainpeko askatasuna, beste neurri batzuekin batera ezar daitekeena,Adibidez: ikastetxe batera joatea, prestakuntza –jarduerak egitea..... Zentzarazpena

Neurririk larriena, zentro itxi batean zortzi urtez sartzea da

ADINGABEKOEN ATXILOKETA

Atxiloketa egiten duten pertsonaren betebeharraketa zereginak:

1.-Atxilotuari berehala, argi eta garbi eta modu ulergarrian gertakarien, arrazoien eta eskubideen berri ematea(Bereziki prozedura kriminaletan)

2.-Atxilotuaren deklarazioa:- Abokatu eta Legezko Ordezkariaren aurrean.Horiek ezean, Fiskaltzaren aurrean (Fiskal instruktorea ez dena)

- Lekua: Egoitza egokietan.- Iraupena: Gertakariak argitzeko behar den epea soilik. Gehinezko epea 24 ordukoa da ,banda armatuekin edo pertsona terrorista edo asaldariekin erlazionatuta edo bertan sartuta dauden pertsonak salbu.

Page 2: adingabekoen erantzukizun penala 1

3.-Fiskal Instruktoreak, atxiloketa gertatu eta 48 orduko epearen barruan, ondokoa erabakiko du: -Atxilotua aske uztea -Espedientea hastea edo Artxibatzea

- Epaileari kautelazko neurriak har ditzan eskatzea

KAUTELAZKO NEURRIAK

Neurri hauen helburua, prozeduran eta epaia eman aurretik adingabekoa zaintzea eta defendatzea da.Kautelazko neurri- motak :

- Zentro batean sartzea, dagokion erregimenean- Zainpeko askatasuna- Beste pertsona, familia edo hezkuntza –talde batekin bizitzea

ADINGABEKOAK PROZEDURAN DITUEN ESKUBIDEAK

Dagozkion eskubideen berri izateaAbokatua izendatzea: Partikularra edo Ofiziozkoa.Eginbideak eta probak egitea proposatu eta eskatzeaEpaileak entzutea, hari buruzko edozein ebazpen eman aurretikAsistentzia psikologikoa eta afektiboaTalde teknikoaren Zerbitzuen laguntza

PROZEDURA ALDIAK

Prozedurak 2 aldi ditu:

-Izapide –aldia ,Fiskalak zuzentzen duena.-Entzute- aldia, Adingabekoen Epailearen aurrrean

a) Fiskalaren izapidegintza edo Izapide-aldia

Helburuak : - Epaitzen diren gertakarietan adingabekoaren parte-hartzea baloratzea - Adingabekoen Epaileari adingabekoarentzat egokienak diren zigor neurri hezitzaileak proposatzea

Instrukzioko espedientea amaitzea : Fiskalaren ustez eginbide guztiak burutu direnean, espedientea Adingabekoen Epaileari bidaliko dio entzute aldia egiteko. Fiskalak, era berean,espedientea eten edo artxiba dezake: . Gertakaria garrantzi txikikoa bada eta eskola edo familia-eremuan jadanik erantzun egokia izan badu...

. Adingabekoak 16 urte baino gehiago baditu . Talde Teknikoak hala eskatzen badu,adingabeko arau-haustearen eta biktimaren artean medeantza edo adiskidetza gertatu delako.

b) Entzute-aldia

Delituengatiko prozeduran ahozko epaiketaren baliokidea da.Adingabekoen epailearen aurrean, fiskalak eta abokatuak eskatutako probak aurkeztuko dira.

Entzun ondoren,adingabekoen epailearen eginkizuna ,ebazpena ematea izango da eta ondoren epaia . Probintzia auzitegiaren aurrean apelazioa egin daiteke.

Epaitzaren etendura: Epaitza gehienezko bi urteko eperako eten daiteke, ezarritako neurria bi urtetik gorakoa ez Denean, ondorengo kasu hauetan:

- Zigor edo Neurri baten Kondena irmoa ez dagoenean- Gizarteratzeko konpromisoa hartzen denean- Zainpeko askatasuna edo gizarte hezkuntza jarduerak hitzartzeko aukera dagoenean

Page 3: adingabekoen erantzukizun penala 1

ERANTZUKIZUN ZIBILA

Delitu-ekintzaren ondorioz kalteren bat jasotzen dutenek ,kalte-galerak erreklamatu ahal izango dituzte,adingabekoen epaitegian egiten den prozedura batean.

Ez badu pertsonalki errklamatzen eta ez da soilik ekintza egin zuen adingabekoa izango,zenbait kasutan pertsona batzuk ere izan daitezke: Gurasoak,zaintzaileak...........

HIZTEGIA:

Zigor Kodean: Eginbideak :Aurrekari penalak: Izapide –aldia :Adingabekoen Epaitegiarena : Entzute- aldia :Adingabekoen Fiskala: Eten :Entzunaldia : Medeantza:Esku hartzen: apelazioa :Ofizio txandako : Epaitza:Heztea: Irmoa :Zainpeko askatasuna: Hitzartzeko:Zentzarazpena: (amonestar, corregir....)Asaldariekin :kautelazko neurriak: