Adierazteko horma irudia

1
ADIERAZTEKO HORMA IRUDIA 1.- Definizioa Jarduera honetan, ikasleek horma-irudiak egingo dituzte bakea, indarkeria eta gatazka terminoez baliatuta. 2.- Helburuak - Bakea, indarkeria eta gatazka terminoei buruzko gogoeta egitea. 3.- Partaideak Taldea/gela; 12 urtetik gorakoak. 4.- Materiala Kartoi meheak. Arkatz markatzaileak. 5.- Abiapuntuko arauak Ezin daitezke hitz horiek horma-irudian idatzi. 6.- Garapena Taldea edo gela hiru multzotan banatuko da. Talde bakoitzari kartoi mehe bana eta markatzeko arkatzak emango dizkiegu. Ondoren, talde bakoitzak hitz bana jasoko du. Hona hemen hitzok: bakea, indarkeria eta gatazka. Taldeak hitz horri buruz dakiena adierazi beharko du. Taldeko kideek tartea izango dute elkarrekin hitz egin, ideiak argitu eta abarrerako. Horma-irudiak ikusgai jartzerakoan, gainontzeko taldeek asmatu egin beharko dute zein hitz adierazi nahi izan duten horma-irudian, eta ikuspuntu desberdinak har ditzakete. Ikasleek hiru kontzeptu horiei buruz zeuzkaten ideiak abiapuntu hartuta, horietako bakoitza argitzen saiatuko dira. 7.- Ebaluazioa Zer iruditu zaizue jarduera? Nola sentitu zarete? Nola egin duzue lan taldeetan? 8.- Iturria Bakeola. Bitartekaritza eta Gatazken Konponbiderako Zerbitzua. EDE Fundazioa. Bilbo 2004.

Transcript of Adierazteko horma irudia

Page 1: Adierazteko horma irudia

ADIERAZTEKO HORMA IRUDIA 1.- Definizioa Jarduera honetan, ikasleek horma-irudiak egingo dituzte bakea, indarkeria eta gatazka terminoez baliatuta. 2.- Helburuak - Bakea, indarkeria eta gatazka terminoei buruzko gogoeta egitea. 3.- Partaideak Taldea/gela; 12 urtetik gorakoak. 4.- Materiala Kartoi meheak. Arkatz markatzaileak. 5.- Abiapuntuko arauak Ezin daitezke hitz horiek horma-irudian idatzi. 6.- Garapena Taldea edo gela hiru multzotan banatuko da. Talde bakoitzari kartoi mehe bana eta markatzeko arkatzak emango dizkiegu. Ondoren, talde bakoitzak hitz bana jasoko du. Hona hemen hitzok: bakea, indarkeria eta gatazka. Taldeak hitz horri buruz dakiena adierazi beharko du. Taldeko kideek tartea izango dute elkarrekin hitz egin, ideiak argitu eta abarrerako.

Horma-irudiak ikusgai jartzerakoan, gainontzeko taldeek asmatu egin beharko dute zein hitz adierazi nahi izan duten horma-irudian, eta ikuspuntu desberdinak har ditzakete.

Ikasleek hiru kontzeptu horiei buruz zeuzkaten ideiak abiapuntu hartuta, horietako bakoitza argitzen saiatuko dira.

7.- Ebaluazioa Zer iruditu zaizue jarduera? Nola sentitu zarete? Nola egin duzue lan taldeetan? 8.- Iturria Bakeola. Bitartekaritza eta Gatazken Konponbiderako Zerbitzua. EDE Fundazioa.

Bilbo 2004.