Abesua 5, 48270 Markina – Xemein · Laguntza Gela 1 Irekia GUZTIRA 21 372 Lerro bateko ikastola...

88

Transcript of Abesua 5, 48270 Markina – Xemein · Laguntza Gela 1 Irekia GUZTIRA 21 372 Lerro bateko ikastola...

  • Abesua 5, 48270 Markina – Xemein Tfnoa: 946166030 Fax: 946169463

    e-maila: [email protected] www.berakruz.org

  • GESTIO KALITATEAREN EUSKAL SARIA 2013

    AURKIBIDEA

    AURKEZPENA....................................................................................................................................................................................... 1

    1. LIDERGOA......................................................................................................................................................................................... 3

    1.a Liderrek misioa, ikuskera, balioak eta printzipio etikoak garatzen dituzte, eta bikaintasun-kulturaren erreferentzia-eredu gisa jarduten dute. ...3

    1.b Liderrek definitu, ikuskatu, berrikusi eta sustatu egiten dituzte hala erakundearen kudeaketa-sistemaren hobekuntza nola errendimendua. ......5

    1.c Liderrak kanpoko interes-taldeekin inplikatzen dira .............................................................................................................................................6

    1.d Liderrek bikaintasunaren kultura sendotzen dute erakundeko pertsonen artean. ..................................................................................................8

    1.e Liderrak erakundea malgua izan dadin arduratzen dira, eta aldaketa eta eraginkortasunez kudeatzen dute........................................................10

    2. ESTRATEGIA .................................................................................................................................................................................. 12

    2.a Estrategiaren oinarria, interes-taldeek zein kanpoko inguruneak dituzten behar eta igurikimenak ulertzean datza ............................................12

    2.b Estrategiaren oinarria, erakundearen errendimendua eta haren gaitasunak ulertzean datza................................................................................15

    2.c Estrategia eta estrategia bultzatzen duten politikak garatu, berrikusi eta eguneratu egiten dira. .........................................................................18

    2.d Estrategia eta estrategia bultzatzen duten politikak jakinarazi, ezarri eta ikuskatu egiten dira ...........................................................................20

    3. PERTSONAK.................................................................................................................................................................................... 22

    3.a Pertsonen kudeaketa planek erakundearen estrategia bultzatzen dute.................................................................................................................22

    3.b Erakundeko pertsonen ezagutza eta gaitasunak garatzen dira.............................................................................................................................23

    3.c Erakundeko pertsonak erakundearen beharrizenarekin lerrokaturik daude, inplikaturik eta ahaldundurik .........................................................26

    3.d Pertsonen arteko komunikazioa eraginkorra da erakunde osoan.........................................................................................................................27

    3.e Erakundeko pertsonentzako saria, aintzatespena eta arreta. ................................................................................................................................29

    4. ALIANTZAK ETA BALIABIDEAK....................... ....................................................................................................................... 31

    4.a Aliatuak eta hornitzaileak etekin iraunkorrak lortzeko kudeatzea.......................................................................................................................31

    4.b Ekonomia-eta finantza-baliabideak arrakasta iraunkorra bermatzeko kudeatzea................................................................................................33

    4.c .Eraikinen, ekipoen, materialen eta baliabide naturalen kudeaketa iraunkorra....................................................................................................34

    4.d Teknologia estrategia gauzatzen laguntzeko kudeatzea......................................................................................................................................36

    4.e Informazioa eta ezagutza kudeatzea, erabaki eraginkorrak hartzen laguntzeko eta erakundearen gaitasuna garatzen laguntzeko......................38

    5. PROZESUAK, PRODUKTUAK ETA ZERBITZUAK ............ .................................................................................................... 41

    5.a Prozesuak interes-taldeentzako balioa optimizatzeko diseinatzen eta kudeatzen dira.........................................................................................41

    5.b Produktuak eta zerbitzuak bezeroentzako balio hoberena sortzeko garatzen dira...............................................................................................43

    5.c Produktuak eta zerbitzuak eraginkortasunez sustatzen eta merkaturatzen dira. ..................................................................................................45

    5.d Produktuak eta zerbitzuak ekoitzi, banatu eta kudeatu egiten dira......................................................................................................................46

    5.e Bezeroekiko harremanak kudeatu eta hobetu egiten dira ....................................................................................................................................48

    6. BEZEROEKIN LORTUTAKO EMAITZAK................... ............................................................................................................. 51

    6.a Pertzepzioak........................................................................................................................................................................................................51

    6.b Errendimendu-adierazleak ..................................................................................................................................................................................57

    7. PERTSONAK. EMAITZAK............................................................................................................................................................ 59

    7.a Pertzepzioak........................................................................................................................................................................................................59

    7.b Errendimendu-adierazleak ..................................................................................................................................................................................62

    8. EMAITZAK GIZARTEAN ............................................................................................................................................................. 64

    8.a Pertzepzioak........................................................................................................................................................................................................64

    8.b Errendimendu-adierazleak ..................................................................................................................................................................................66

    9. FUNTSEZKO EMAITZAK............................................................................................................................................................. 68

    9.a Funtsezko emaitza estrategikoak.........................................................................................................................................................................68

    9.b Funtsezko errendimenduaren adierazleak ...........................................................................................................................................................72

  • GESTIO KALITATEAREN EUSKAL SARIA 2013 1

    AURKEZPENA

    Sorrera eta Historia

    Bera Kruz Ikastola, Bizkaiko Lea-Artibai eskualdean, Markina-Xemeingo udalerrian kokatua dago. Udalerri honek 5005 biztanle dauzka eta Ikastola honen hezkuntza eskeintzaz gain eskola publikoarena ere badu ikasle kaptazioan, Ikastolarekin konpetentzia harremana duelarik.

    Sorrera, 1.917an, Mesedetako Monjen Ikastetxe bezala izan zuen. 1960an, Berrizko Monja Misiolariekin bat egin ondoren, Ikastetxearen handitze lan handiak egin ziren neskentzako barnetegia irekiz; Colegio de la Vera Cruz izena hartu zuen orduan. Barnetegiak Bizkaia, Gipuzkoa eta Estatuko beste herri batzuetakoak ere hartu zituen bere barnean; 1980ra arte irekita jardun zuen.

    Euskerazko “D” irakaskuntza ereduaren inplantazio graduala zela alde batetik eta Markina-Xemeinen zegoen Haur hezkuntzako ikastola bakarrarekin, “Zerutxu Ikastola”rekin bat egin ondoren, 1985ean erregimen juridikoa aldatu zuen berarekin izendapen berria hartuz, gaurregungo Bera Kruz Ikastola.

    Zentro honek, bere historian zehar, hezkuntza eskeintza inguruko giza eta hezkuntza premia - eskaeretara adaptatu izan du; batez ere emakumearen prestakuntza eta irakaskuntzaren berrikuntza eta erreformetara. Batxillergo agrikola-laboral elementala eman zuen, eta goi mailako batxillergo administratiboa ere. Aldaketak aldaketa, Ikastola, Oinarrizko Heziketa Orokorra (OHO/EGB) eta Lanbide Heziketaren lehen graduko administratiboaz gelditu zen.

    LOGSE legearen aurreko Erreforma esperientzia bietan parte hartu zuen, IEE/REM Irakaskuntza Ertainen Erreforma eta OHOko Goi mailako erreformaren esperientzia. Hauen ondoren, aipatu legearen ezarpena izan zen gaurregungo 0-16 bitarteko derrigorrezko irakaskuntza osoa emanez.

    Berrizko Mesedetako Monja Misiolariak euren Titulartasunaren funtzioen kudeatzea Bilboko Gotzaitegiari emana diote 1.982tik, horregaitik gara Elizbarrutiko Ikastetxe. Paraleloki Ikastola, EIB (Eusko Ikastola Batza) ikastolen taldean bazkidetu zen, horrela Elkarte handi bitako kide da: CCDD eta EIB.

    0.1. irudia

    0.2. irudia

    Bera Kruz Ikastolaren historiaren hito garrantzitsuenak 1917.- Sorrera: Mesedetako Monjen Ikastetxea. 1960.- Izendatze aldaketa: Berrizko Mesedetako Monja Misiolarien Vera Cruz Ikastetxea. Neskentzako Barnetegia ireki. Batxillergo agrikola laborala eta administratiboa. 1.980.- Barnetegia itxi. 1982.- Vera Cruz Ikastetxearen titulartasuna Bilboko Goitzategiari ematea kudeaketa akademiko eta administratiborako. 1985.- Bera Kruz Ikastola-ren sorrera eta legalizazioa Vera Cruz Ikastetxea eta herriko Zerutxu Ikastolak bat egin ondoren. “D” irakaskuntza eredua ezarrita. 1986.- LODE legearen araberako lehen Hezkuntza Kontzertu/Itunen sinadura. 1986.- EIB ikastola taldean sartzea. 1992.- Sorreraren 75. Urtemugaren ospakizuna. 1993.- Ikastola proiektuaren berrespena, Ikastola bezala jarraitzeko sare publikoan sartu gabe. 1999.- Haurtzaindegiaren irekiera. 0 eta 1 urtetako umeentzat, herrian existitzen ez zen zerbitzua.

    Bera Kruz Ikastolaren hitoak Kalitatearen kudeaketan 1996.- ZTko kide bi EIBko ZTetako beste 20 kiderekin batera, EFQM ereduan prestatzen hasi Euskalitek zuzendutako saioetan. 1997.- 1go autoebaluazioa egin zen. 1998.- Lehenengo hausnarketa estrategikoa egin eta familien asegarritasun neurketak egiten hasi. 2000.- 2. autoebaluazioa egin zen. Pertsonal guztiak prozesuetan formakuntza jaso Euskalitek antolatutako saioetara joanaz. 2002.- ISO 9001:2000 Arauaren araberako ziurtagiariaren lorpena, 0-16 osoa eta jantokiko zerbitzuarentzat ere. 2002.- 3. autoebaluazioa. 2003.- 4. autoebaluazioa. 2003.- Merkatu Ikerketa EMUN Koop.aren aintzindaritzapean. 2004.- EFQM memoriaren aurkezpena Euskaliti eta ondorengo kanpo ebaluazioa. 2004.- 5. autoebaluazioa. 2006.- 6. Autoebaluazioa. Berriro memoria idaztea eta Euskaliti aurkeztea erabakitzen da. 2007.- Memoriaren prestakuntzaz 7. autoebaluazioa. Zilarrezko Qaren lorpena. 2009.- 8. autoebaluazioa 2011.- 9. autoebaluazioa 2013.- Memoriaren prestakuntza urrezko Qra aurkezteko.

    Bera Kruz Ikastolaren Eginkizuna

    Bera Kruz Ikastola, 0-16 urte bitarteko ikasleen kalitatezko heziketarako zentrua da, Markina-Xemein eta bere inguruko familiak zerbitzatu nahirik, kristau balore, gure kulturan oinarritutako funtzio pedagogikoa garatuz, jasangarritasunerako heziz, talde lanaren bitartez, gurasoekin harremanak izanaz eta ikasleen jarraipen pertsonalizatuez.

    Bera Kruz Ikastolaren Ikusmira

    Bera Kruz Ikastolaren egitekoa, ikasleak euren hazkunde eta garapenean guk daukagun konpromisoa sumatuko duen kalitatezko heziera-zentroa lortzea da, kristau balioak irakatsiaz eta bizi eraginaz, mundura zabalik eta gure sustraien barri emonik, izaera horrekin harro-harro egoteko eran.

  • GESTIO KALITATEAREN EUSKAL SARIA 2013 2

    TITULARRA

    ESKOLA KONTSEILUA

    ZUZENDARIA

    IKASKETABURUA ZUZENDARITZA

    ORDEZKARIA IDAZKARIA /

    ADMINISTRATZAILEA

    PASTORAL KORDINATZAILEA

    HH KORDINATZAILEA

    LH KORDINATZAILEA

    DBH KORDINATZAILEA

    ERLIJIO IRAKASLEAK

    TUTOREAK

    IRAKASLE ESPEZIALIZATUAK

    TUTOREAK

    IRAKASLE ESPEZIALIZATUAK

    TUTOREAK

    IRAKASLE ESPEZIALIZATUAK

    ORIENTATZAILEA

    L.G. IRAKASLEA

    HIZKUNTZA INDARTZE IRAKASLEA

    AUXILIARRAK

    GARBITASUN eta JANTOKIKOAK

    ZUZENDARITZA TALDEA

    PEDAGOGI TALDEA

    ORGANIGRAMA

    0.3. irudia

    Bera Kruz Ikastolaren Eginkizuna garatzen duten estrategiak

    1. Euskal kulturaren ezagutza bultzatuko dau. Irakaskuntza

    osoa D ereduan emanaz, gure sustraiekin zerikusia daukaten ekintzetan parte hartuz eta barrikuntza sozio-linguistikoak geureganatuz

    2. Ebangelioaren mezua zabalduko dau. Pastoral ekintzen garapen eta Erlijioaren irakaskuntzagaz.

    3. Irakasleen talde-lana bultzatuko dau. Geure lana antolatu eta hobetuaz, alperriko eginkizunak ekidituaz, helburu, printzipio eta jokaera adostu eta guztiak onartuak erabiliaz, poza sortuaz, eta egindako lana eta ahalegina positiboki baloratuaz.

    4. Ikasleen jarraipen pertsonala eta orientazioa hobetuko ditu. Guztiak era bardinez onartuaz eta integratuaz, baina ezbardintasunak autortu eta behar dituen laguntzak era sistematikoan bideraturik.

    5. Ikaste-irakaste prozesuen gestioa hobetuko dau, datu objetiboetatik abiatu eta ondorio legez emaitza akademiko hobeak, balore eta lan-ohitura, lankidetza, erantzukizun eta alaitasuna izanik. Beti ere jakintza eta teknologia barriak gehituaz joango da.

    6. Gurasoekiko hartu-emona sendotuko dau. Konfiantza eta alkarlana hobetuaz, hareen beharrizanetara moldatuko da, baina beti be ikastetxearen printzipioen arabera jokatuaz.

    7. Ikastola sendotzeko, kanpoko kolaboratzaileekin harremanak mantenduz lan egingo dau Zuzendaritza taldeak. Ikastetxe legez eta finkotasun profesionalaren garapena ziurtatzeko, ekinbide ezbardinetara irekita egonaz.

    8. Garapen jasangarriarekin konprometitutako ekintzak bultzatuko ditu. Ikastetxeko eta herriko ingurumen-kudeaketari dagozkion oinarrizko gaiak Eskola Agenda 21ean aztertuz, berrikusiz eta hobetuz..

    Estrategia hauek Ikusmiraren deklarazioaz osatzen dira (ikus 0.2 irudia.)

    Bera Kruz Ikastola datuetan

    12/13 Ikasturtea Ikasleak

    ETAPA IKASGELAK IKASLE KOPURUA HH 0-3 4 45 HH3-6 5 99

    LH 7 146 DBH 4 82

    Laguntza Gela 1 Irekia GUZTIRA 21 372

    Lerro bateko ikastola izanik, azken urteotan hiru gela desdoblatu dira. Guztizko 21 gela horietatik 17 gela Kontzertatuak dira (3-16 tartekoak). Besteak, Kontzertu gabeak. Pertsonala

    • Irakasleak 36 (5 aurrejubilatu barne) • Administrazioa 1 • Zerbitzuak 5

    Bezeroak Gure bezeroak familiak, ikasleak eta Ikastolako pertsonala dira. Aliantzak Erakunde-aliantzak eta kolaboratzaile eta hornitzaile aliatuak. (Ikus 4a). Eskainitako Zerbitzuak Haur Hezkuntza: 0-6 urte Derrigorrezko Hezkuntza osoa: 6-16 urte “Zaintza”: 9 – 9:30 Jantokia Eskolaz kanpoko kirol eta kultur ekintzak. Udako ingeleseko ikastaroa.

  • GESTIO KALITATEAREN EUSKAL SARIA 2013 3

    1

    1. Lidergoa 3

    2. Estrategia 12

    3. Pertsonak 22

    4. Aliantzak eta baliabideak 31

    5. Prozesuak, produktuak eta zerbitzuak 41

    6. Bezeroekin lortutako emaitzak 51

    7. Pertsonekin lortutako emaitzak 59

    8. Gizartean lortutako emaitzak 64

    9. Funtsezko emaitzak 68

  • GESTIO KALITATEAREN EUSKAL SARIA 2013 3

    1

    1. LIDERGOA 1.a Liderrek misioa, ikuskera, balioak eta printzipio etikoak garatzen dituzte, eta bikaintasun-kulturaren erreferentzia-eredu gisa jarduten dute.

    Ikuspegia

    Eginkizuna, Ikusmira eta Balioak programaren lehenbiziko zirriborroa 1997an egin zen orduan kalitateko taldea zeritzonaren partaidetzarekin. Aipatu taldea zazpi irakaslek osatzen zuten, Zuzendaria eta Ikasketa Burua barne, Euskaliten kargura EFQM Ereduaren inguruko prestakuntza hasi berria zen garaian.

    ZTak sakonki aztertu zuen Eredua eta hobekuntzarako elementu gisa zeukan aplikagarritasuna eta 2000ko irailean, maila guztietako irakasleen ordezkaritza ugari batekin Eginkizunaren formulazioari ekin zion. Harrez gero, izan dituen berrikusketen ondorioz aldaketa batzuk izan ditu bere garapenerako estrategietan. 0.1 irudian jasotzen da Eginkizunaren deklarazioa.

    0.2 irudiak Ikusmira barne hartzen du, Eginkizunerako jarraitutako den prozesu beraren arabera landua, eta bertan bereziki zehazten da Ikastolak kalitateko ikastetxe izateko daukan asmoa.

    Ikastolaren Oinarri Etikoak eta Balioak bertan diharduten pertsona guztiek ezagutzen eta onartzen dituzte.

    OINARRI ETIKOAK

    1. Zuhurtzia 2. Justizia. 3. Sendotasuna. 4. Neurritasuna.

    BALIOAK • PARTE HARTZEA. E lkar ondo hartzen denean, lana ez da hain

    astun egiten. Guztiok nahi izaten dugu parte hartu. • AUKERAK EMON DANEI. Txiki askoren artean, emaitza

    handiak. • AHALEGINA, INPLIKAZIOA. Guztiok egin geinke egiten

    doguna baino gehiago. • ERANTZUKIZUNA, ARDURA . Berbea emon dogu? Bete daigun. • AUTOESTIMUA . Hasi zeure burua haintzat hartzetik. • UMOREA. • AINTZAT HARTZEA . Guztiok nahi izaten dogu aintzat eta

    kontuan hartuak izatea. • ENPATIA. Jarri haren lekuan, entzun eta alkarri lagundu. • ERRESPETUA. Esan beharrekoak bere lekuan, bere unean eta

    behar dan moduan esan.

    1a.1. irudia

    Eginkizunaren, Ikusmiraren eta Balioen deklarazioetan oinarritzen da aitzindariek ikasturtearen hasierako bileretan jakinarazten duten Politika eta Estrategia guztia.

    Bera Kruzen lidertzat hartzen dira prozesu edo proiektuez arduratzen diren pertsonak, eta, Zentroko Balioen erreferentzia eredu gisa jardunez, gure Eginkizun eta Ikusmiraren deklarazioak errealitate bihurtzea ahalbidetzen dutenak, helburu horiek aintzat hartuz, inplikatuz eta lagunduz.

    Bera Kruz ikastolako irakasle kopurua baxua izanik (32 pertsona) eta lana antolatuta dagoen modura egonda, ia guztiak izango dira liderrak, baina erantzukizun maila desberdinekin.

    (Ikus 1a.2 irudia.)

    ESTRATEGIARAKO LIDERRAK

    LIDER OPERATIBOAK

    ZUZENDARITZA TALDEA KOORDINATZAILEAK • HH 0-3 • HH 3-6 • LH • DBH PROZESU JABEAK

    • Zuzendaria • Ikasketa Burua • Pastoral Arduraduna • Administratzailea • Etapa guztietako ordezkari bat

    PROIEKTU ARDURADUNAK KALITATE ARDURADUNA ORIENTATZAILEA / LG

    1a.2 irudia. Bera Kruzeko Liderrak

    Liderren profila, hau da, kontuan eduki beharrekoak diren jarrera eta portaera orokorren zerrenda PR K101 Lidergoaren instruzioetan jasota dago.

    Aipatu prozesuaren bitartez gestionatzen da lidergoa. Prozesu honen arabera ezartzen da pertsona bakoitzak garatu behar dituen lider jarduerak eta berauen segimendua.

    Ikuspegiaren eredu gisa, fluxu diagramako jarduerak aurkezten ditugu, honako fase hauek barne hartzen dituena: • Urteroko batzarra konbokatu (Z) • Informazioa bildu eta aztertu (ZT) • Urteko lidergo ekintzen plana osatu/ berrikusi. (ZT) • Dagokionari komunikatu. (Z)

    ZTak ikasturtearen hasieran Lidergo Plana elaboratzen du ikasturte osorako bertan liderrei dagozkien egitekoak adieraziz eta horietako zein eta noiz garatuko diren zehaztuz. Ondoren lider guztiei jakinarazten zaizkie. Adibide gisa, 1a.3 irudian “12-13ko Lidergo Plana”ren atal espezifikoa aurkezten dugu 1a. azpirizpiderako, hor adierazten baitira 12-13 ikasturtean liderrek garatu behar dituzten jarduerak:

    1a.1 − Eginkizuna eta Ikusmira aztertu eta pertsonalari jakinarazi. − Plan estrategikoaren bitartez Eginkizuna eta Ikusmira

    desplegatu. 1a.2 − Oinarri etikoak eta Balioak komunikatu

    1a.3 − Oinarri etikoak eta Balioak komunikatu eta Plan

    Estrategikoaren bidez desplegatu.

    1a.4

    − Etorkinen inguruko premiak eta HPBak asetzeko ahalik eta dirulaguntza gehien lortzen saiatu: Indartze linguistikoa eta PREE modulua.

    − Pastoral ekintzak sustatu.

    1a.5 − Pertsonalaren errendimendua ebaluatu (Inkesta: ikasleak

    irakasleei)

    1a.6

    − 12 erronkak erremintarekin egindako autoazterketa ondorengo hobekuntzak martxan jarri.

    − Lidergoaz ditugun adierazleen emaitzak aztertu hobekuntza pertsonalak ezartzeko.

    − Norbere konpetentzien kudeaketa dela eta egiten den autoebaluaketa ostean lidergotzarako gaitasunaz hausnarketa egin.

    1a.3 irudia.

    Liderren inplikazioa Liderrek protagonismo erabakitzailea hartzen dute bere gain, sustatzaile eta dinamizatzaile gisa Erabateko Kalitatearen gestioarekiko konpromisoan eta beraien jarduerarekin jarraitzeko eredu bat eskaintzen diete Bera Kruz Ikastolan diharduten pertsona guztiei.

    Erantzukizunak delegatzea eta norbere gain hartzea. ZTak, lidergoan barne hartzen diren pertsona guztien zerrenda aztertu ondoren, planaren eta lider bakoitzari dagozkion erantzukizunen jakinarazpena nola egingo duen erabakitzen du.

  • GESTIO KALITATEAREN EUSKAL SARIA 2013 4

    1

    Erantzukizunak norbere gain hartzea ZT-ko dagokion kidearekin gauzaturiko elkarrizketa pertsonal batean eskatzen da, betiere, erantzukizuna onartzera animatuz.

    Hedapena

    • 97an definitu ziren BKIren Eginkizuna, Ikusmira eta Balioak. 2000ko irailean, irakasleen ordezkaritza osoarekin, Ikastolan egindako ikastaroan birformulatu zen Ikastolaren Eginkizuna.

    • 2003ko irailean, EIBren berrikusketa egin ondoren, hainbat aldaketa egin ziren Eginkizunean eta bere estrategien hedapenean.

    • 03-04 ikasturtean, lidergo jardueren jarraipenerako prozesutik lorturiko datuen arabera, liderren inplikazioa (prozesuetako, proiektuetako eta hobekuntza ekipoetako arduradunak) %100era iritsi zen

    • Zuzendaria, Ikasketa Burua, Kalitate arduraduna eta Zuzendaritza Taldea liderren erantzukizunen adibide batzuk aurkezten ditugu jarraian, beraien jarduerari esker hainbat hobekuntza eta antolamendu aldaketa lortu baitira: - Ikastolaren ordezkaritza lanak gauzatu, CCDDen hileroko

    bileretan, EIB ikastolen bileretan, udalerriko eta Lea-Artibai Amankomunazgoko agintariekiko bileretan, Administrazioko ordezkariekiko bileretan (Gernikako Berritzegune) parte hartu. (Z).

    - 96-97az geroztik gertatu den antolamendu aldaketa egokitu. (Z), (KA),(IB), (ZT).

    - 1997tik hona Eginkizunaren, Ikusmiraren eta Balioen lehenbiziko zirriborroa egitea, ikuskapenak eta hedapena bai pertsonal irakaslearen eta ez irakaslearen artean eta bai gurasoen eta Eskola Kontseiluaren artean ere. (Z)

    - Ikasturte bakoitzeko 1. hiruhilebetean jakinarazi Klaustroari zein diren Plan Estrategikoa, Urteko Kudeaketa Plana eta Lidergo Plana. (Z)

    - 00-01 eta 01-02 ikasturteetan, lan taldeak antolatu ISO 9001:2000 sistemaren ezarpenerako eta 2008an ISO 9001:2008 eredura adaptatu sistema osoa (Z), (KA),(IB).

    - 03-04 ikasturtean zehar Euskaliti, kanpo-ebaluazioa gauzatzeko, aurkeztu beharreko memoriaren idazketarako lidergotza.(Z), (ZT).

    - (02-05), (05-08) eta (08-13) Plan Estrategikoak gauzatu. (ZT)

    - EFQM eredua eta ISO prozesuak integratzeko premia detektatu. (Z), (KA).

    - 05-06 eta 06-07 ikasturteetan Overcall aliatuarekiko bilkuren lidergotza izan, EFQM ereduaren kudeaketa bultzatzeko helburuaz. (Z), (KA), (ZT).

    - 06-07 ikasturtean zehar 2007an kanpo-ebaluaziorako memoria idazteko helburuaz aktiboki lan egitea bultzatu. (Z), (KA), (ZT).

    - Asteroko bilera PTarekin, planetako jardueren antolaketa, hedapena eta jarraipena egin. (IB)

    - Urteko plangintzari jarraiki, irakasleak sustatu eta pertsonalaren jarraipen berezi bat egin irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan eta orobat gainerako prozesuen etengabeko hobekuntzari dagokionez. (IB).

    - Hainbat jarduera gauzatu lidergoaren gaur egungo antolamendu eta jarraipen prozesua aztertzeko eta hobetzeko. (Z), (KA).

    - 06-07 ikasturteaz gero, ZTko kideek 12 erronken erreminta landu zuten, euren lidergoaren zabalkundea ebaluatzeko.

    - 08-13ko Lidergo Planetan integratu dituzte 12 erronketatik ateratako hobekuntzak. (ZT)

    - 2007ko kanpo-ebaluazioaren osteko eta 2009 eta 2011ko autoebaluazioko Hobekuntza Planak martxan jarri. (KA), (IB).

    - 2008-09tik Z-ak lidergotzarako gaitasunaren emaitzak aztertzen ditu motibatze bide eta hobekuntza bila.

    - 10-11n definiturik genituen konpetentzia perfilak Printzipio Etikoekin erkatu.(Z)

    - 2012an ZTaren konpetentzien perfila eta bere ebaluaketa mekanika berrikusi. (ZT)

    - 11-12 eta 12-13an Liderraren definizioa berrikusi eta lider mailak definitu erantzukizunaren arabera. (ZT)

    - 12-13an, LH6 mailako ikasleen inkestan itemak sartu dira irakasleen errendimendua neurtzeko. (KA)

    - 12-13an, liderren “erantzukizun mailak” definitu dituzte: Estrategiarakoak eta operatiboak izanik eta instrukzio baten jaso. (ZT)

    - 12-13 ikasturtean zehar ZTak kanpo-ebaluaziorako memoria idazten parte hartu du.

    • Prozesu jabe eta proiektu arduradunak lider operatiboak dira. Euren erantzukizunetariko adibide batzuk jarraian: - 98-99an hasi ziren prozesuak gainerako irakasleei

    aurkezten. 00-01etik gaurregunera aldaketak egon dira, bai kudeatu dituzten prozesuen jabe diren pertsonen artean bai kopuruan. (Ikus 5a).

    - Prozesuen kudeaketa eta hobekuntzako taldeak (KHT) gidatzea eta motibatzea. (PR.JABE)

    • Koordinatzaileak lider operatiboak diren heinean, lider estrategikoengandik jasotako orientazioak gauzatzen dituzte. - Aktiboki aritzen dira bere ziklo edo etapakoekin lan egiteko, batzarrak konbokatu, gidatu eta akta jasoz. - PTko batzarretan ordezkaritza egiten du, proposamenak ekarri edo/eta eramanaz.

    • Orientatzaileak Laguntza Gelaren lidergotza ere bere gain hartzen du BKIn. Orientazio akademikoa eta bokazionala bideratzen ditu planifikazio bati jarraiki. HPBdun ikasleen tutore eta irakasleekin koordinatzen da NBCEak egiteko eta ebaluatzeko. Egon litezken diagnostiko eskaerei erantzuten die eta, arlo honi loturiko kanpo-harremanak (Berritzegune, Gizarte Zerbitzu…) izaten ditu eta aldi berean, gurasoekin izan beharreko elkarrizketak ere.

    Gure lanak lidergoko jardueren garapenean daukan efikazia eta efizientzia neurtzeko, lidergoaren planifikazio prozesuko adierazleak eta pertsonalaren asegarritasun inkestan hainbat item daude liderren inplikazioari dagozkionak, adb. “Epean egindako ekintzak” eta “Ikaste/irakaste prozesu jabeen inplikazioa Eginkizuna, Ikusmira eta Balioak garatzerakoan”.

    Prozesuko adierazleez gainera, liderrek beren konpromisoa aztertzen dute honako hauen bitartez:

    • Z-ak eta IB-ak, hiruhilabetero jasotzen duten informazioan oinarrituz egiten duten lanaren azterketaz.

    • ISO 9001:2008 Sistemaren urteroko barne eta kanpo Auditoretzen bidez.

    • 1997 urteaz gero, egiten diren EFQM autoebaluazio guztietan, baita 2004 eta 2007ko Euskaliten Kanpo Ebaluazioan eta 2011ko Kontrastean ere ZTaren partaidetzaz.

    Ikuspegiaren eta hedapenaren berrikusketa-neurketa, ikasketa eta hobekuntza Berrikusketa-neurketatik ateratzen diren konklusioak hurrengo ikasturtea planifikatzerakoan erabiltzen den informazioan barne hartzen dira.

    Ikuspegiaren eta hedapenaren hobekuntzan eman ditugun urrats garrantzitsuenen artean aipa ditzakegu:

  • GESTIO KALITATEAREN EUSKAL SARIA 2013 5

    1

    • 1992an, Hezkuntza Proiektua idatzi zen eta Zuzendaritza aldatu zen, une honetan dauden Zuzendaria eta Ikasketaburua izan zirelarik hautatuak.

    • 1996an, Euskalitekin ereduko prestakuntza jardunaldiak hasi ondoren, lehenbiziko ZTa eratu zen eta berau izan zen, 1997an, lehenengo EFQM autoebaluazioa egin zuena, hobetu beharreko hainbat arlo detektatuz eta horretarako planak elaboratuz.

    • Ondorengo ikasturteetan, 98-99 eta 99-00, irakasle guztiek parte hartu zuten, txandakako jardunaldietan, Euskalitek eman zituen Prozesuetako prestakuntza ikastaldietan.

    • 2000 urtean, lidergoaren beraren azterketen emaitza gisa, ereduaren ezagutza hobearen bitartez sumatzen zen irizpide desberdinagatik eta prozesuen kudeaketak berak hala exijitzen zuelako, bi etapa Koordinatzaile izendatu ziren, Lehen Hezkuntzakoa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoa. 2001ean, gainera, Haur Hezkuntzako Koordinatzailea izendatu zen eta urte batzuetara, HH0-2koa ere izendatu zen.

    • 2004ko kanpo-ebaluazioan ikasitakoaren arabera, 2005ean, asegarritasun inkestan lidergoari buruzko item berri batzuk sartu ziren. Kalitatean lider diren hainbat zentru bisitatu ziren, adibidez, 2006ko urtarrilean, Ipar Irlandako Saint Mary´s College ikastetxea (Award 2001ean eta 2006an).

    • 2006ko autoebaluazioak hobekuntza gisa proposatuta, liderren ikasketen eta prozesuen hobekuntzen hedadura-komunikazioa sistematizatzen da.

    • ZTko kideak dira beren prozesuentzako HZak gauzatzen dituzten lehenak, beren lidergoaren adibide gisa.

    • Euskalitetik ikasita, 06-07 ikasturten, ZTko kideek 12 erronken erreminta landu zuten.

    • 2007ko Kanpoebaluazio oste eta 2009 eta 2011ko Autoebaluazioetatik eratorritako hobekuntzak: - 2007tik 12 erronkak tresnatik ateratako hobekuntza

    ekintzak aztertu eta guretzat garrantzitsuenak zirenak, lidergo planetan txertatu dira.

    - Liderraren definizioaren berrikusketa. - 2008-09tik: Errendimenduaren emaitzak aztertu, balore

    baxuenak identifikatu eta hobekuntzak erabaki beraientzako.

    - 2009ko hobekuntza planetik eratorrita, Konpetentzia perfilak gure balio eta printzipio etikoekin erkatzea.

    - 2011ko hobekuntza planetik: LHko irakasleei errendimenduaren ebaluazioa neurtzeko itemak sartu dira ikasleen asegarritasun inkestan eta emaitzen hausnarketa egin maiatza–ekainean zuzendariarekin egiten den elkarrizketa pertsonalean.

    - Errendimenduaren ebaluaziorako inkestak sinplifikatzeko ereduak / metodoak bilatzea.

    • Memorien irakurketatik ikasita:

    - 2012an, Lidergoaren “erantzukizun mailak” kontzeptua konkretatzea..

    1.b Liderrek definitu, ikuskatu, berrikusi eta sustatu egiten dituzte hala erakundearen kudeaketa-sistemaren hobekuntza nola errendimendua.

    Ikuspegia Gure liderrek bultzatu dute daukagun kudeaketa ereduaren antolamenduaren garapena eta eboluzioa. Hauek era pertsonal eta proaktiboan inplikatu dira gure kudeaketa ereduaren garapenean, zeina Bikaintasunaren printzipioetan oinarritzen baita.

    Lidergo kontzepturako Ikuspegia, eta EKKSren sorkuntza eta ezarpenerako liderrek gauzatzen duten esku hartzeari dagokiona, 1. azpirizpidean deskribatzen dena da.

    Gure liderrek partaidetza aktiboa daukate prozesuetan. Adibidez, ZTko kideek eginkizun aktiboak dauzkate prozesuetan. Hasiera batean ZTko kideak izan ziren lehenak prestakuntza jasotzen eta prozesuen jabe izaten, 97-98 ikasturtean; horretarako, Euskalitek eman zuen Prozesuetako prestakuntzako ikastaroa egin zuten, gainerakoentzat jarraibide bat eskainiz eta Prozesuen araberako Kudeaketa Sistema (EKKS) baten ezarpen eta garapenaren arduradun izateko beharrezko esperientzia bereganatuz.

    Gure kudeaketa sisteman ZTko kideak KHTetako partaide izatea nahi izan dugu eta zenbait prozesuren kudeaketan erantzukizunak hartzea. Hau da, jarraibide bat eskain dezatela jabe gisa, KHTetako kide gisa edo esku hartzaile funtzioetan, horrela, aitzindari izanez EKKSren ezarketan eta garapenean. Aurrenean prozesu eragileekin hasi ginen, ZTko kideek jabe gisa parte hartzen zutela. Gure prozesu egiturak une honetan pertsonalaren %100aren inplikazioa suposatzen du. (Ikus 5a)

    Zentzu honetan funtsezkoa da liderrek prozesu egituratu eta hedatuak aurkitzea, beren lidergoa EKKSren sorkuntza eta ezarpenera bideratzeko; prozesuak honako hauek dira:

    • Kudeaketa sistemaren egituratze eta funtzionamendu prozesuak (K501 eta K502)

    • Politika eta Estrategiarako prozesua (K201) − Hausnarketa Estrategikoa egiten du. − Funtsezko prozesuak identifikatzen ditu. − EFQMko irizpideen araberako autoebaluazioa egiten da.

    • Formazio prozesua (K304) Horren bidez, gure liderrek egitura malgu baten garapenean parte hartzen dute gure P&E ezartzeko.

    • Erakundeko baliabideen kudeaketarako prozesuak (K402 eta K406)

    Jarraian, Ikuspegiaren ebidentzia gisa, 1b azpirizpide honekin erlazionaturiko “12-13 Lidergo Planeko” jardueretako batzuk:

    1b.1

    − Autoebaluazioan, emaitza-irizpideen aplikazio eremuak berrikusi.

    − Prozesu sistema osoaren eta proposatzen diren hobekuntzen ezagutza izan. (1b.3)

    − Emaitzak aztertu beharrezko hobekuntzak erabakitzeko. − Adierazleen jarraipena egin (1b.3)

    1b.2

    − Etengabeko Hobekuntzaren Zuzendaritza prozesuaren ezarpena/jarraipena

    − Prozesuak kudeatu (berrikusketa eta neurketa) beharrezkoak diren hobekuntzak ezartzeko eta hobekuntza horiek komunikatu

    − Autoebaluzioko hobetze-arloak martxan jarri. − P&E gauzatu eta 12.13 ikasturteari dagokiona inplementatu − P&E ren urteroko jarraipena − Urteko Kudeaketa Planaren jarraipena hiruhilero egin − Kalitate Sistemaren berrikuspena ikasturte bukaeran egin.

    1b.3 − Prozesuen jabegoa ahal den neurrian gehitu. − Euskaliten adierazleen baterian datuak sartu eta

    konparazioak egin.

    1b.4

    − Ikasle, guraso eta irakasleen asegarritasuna areagotzeko planeko jarduerak gauzatzea eta jakinaraztea.

    − Bakarkako tutoretzak. (Tutoreek) − Elkarrizketa indibidualak gurasoekin (Tutoreek) − Gurasoekin komunikazioa web eta e-mailaren bidez. − Informazioaren zabalkundea hobetu: Edozein batzarretan,

    E-mailez, Kortxo eta arbeletan, …

    1b.5 − Definituriko estrategien arrisku potentzialak aztertu eta

    gutxiezteko modua definitu.

  • GESTIO KALITATEAREN EUSKAL SARIA 2013 6

    1

    1b.6 − Pertsonalak behar dituen konpetentziak lortzeko ekintzak

    antolatu − Konpetentzien kudeaketarako matriza berrikusi

    1.b.1 irudia ZTko kideek prozesuen kudeaketan jarduten dute, kasu batzuetan jabe gisa eta beste batzuetan parte hartzaile gisa, prozesuok P&Eren lorpenerako funtsezko elementu izan daitezen.

    Hedapena Ikuspegiaren hedapenaren adibide dira honako jazoera hauek:

    • 2000ko irailaz gero 2002ko apirilera arte, ZTko kideek hileroko lan jardunaldiak garatu zituzten Euskaliteko ebaluatzaile zen aholkulari batekin.

    • 03-04 ikasturtean zehar, ZTko kideek hileroko jardunaldietan lan egin zuten Begoñazpi Ikastolako Zuzendariaren gidaritzapean (Hauek, Ereduaren “Finalist” saria 2003an)

    • 2006ko urtarrilaz gero ZTak lan-jardunaldi espezifikoak egin zituen Overcall-eko profesionalekin. ZTak, ondoren, prestakuntza saioak eman zizkien prozesuetako beste jabeei.

    • KA eta IB denak, EFQM ereduaren araberako Autoebaluazioak egiteko 9 alditan burutu du lidergotza hori.

    • Z-a eta IB-a arduratzen dira Plan Estrategikoko erabakiak kontuan hartuak izan daitezen urteroko planak elaboratzerakoan (Kudeaketa Plana, Lidergo Plana...) lortu beharreko helburuek arduradun batzuk eduki ditzaten eta helburu horien jarraipena egutegiaren arabera egin dadin.

    • ZTak ezarri izan ditu urtero BKIn garatzen diren prozesu eta proiektuen arduradunak.

    • 01-02 ikasturteaz gero ZTak eta prozesuen jabeek urtero neurtu, aztertu eta hobetu izan dituzte prozesu klabeen funtzionamendua eta berauen emaitzak.

    • ZTak, K501 Etengabeko Hobekuntzaren Zuzendaritzarako prozesuaren bitartez, PS guztiaren berrikusketa egiten du.

    • 06-07 ikasturteaz geroztik Euskaliten adierazle baterian parte hartzen dugu. (Administratzailea)

    • 08-09 ikasturtean prozesu gehienak hobetzeko batzar egunak jarri ziren otsailean. (KA)

    • 08-09an inkestan adierazle berriak sartu ziren ZTaz gaineko beste liderren inplikazioa neurtzeko.(PR jabea)

    • 09-10ean ZT kide batek, Euskaliten ebaluatzaile gisa, gure erakundearen ezaugarri antzekoak dituen bat ebaluatu zuen. 11-12an kide berak hezkuntza arloko erakunde baten Kanpo Kontrastean parte hartu zuen.

    • 09-10etik Urteko Kudeaketa Planeko ekintza guztiak prozesuei / proiektuei esleituta daude.

    • 08-13 P&E honetan komunikazio kanalak (barne eta kanpo) garatu dituzte: e-maila, intraneta eta webgunearen erabilera indartu eta hedatuz. (ZT)

    Ikuspegiaren eta hedapenaren berrikusketa-neurketa, ikasketa eta hobekuntza

    Lidergoaren funtzionamendua asegarritasun inkestako emaitzen bidez neurtzen da, edota prozesu jabeen %aren eta proiektu kopuruaren bitartez. (Ikus 7a, D-4, D-5, D-6 eta 9b4)

    Ikuspegiaren eta hedapenaren hobekuntzan eman ditugun urrats garrantzitsuenen artean aipa ditzakegu:

    • 1996az gero, ZTko bi kide kalitate ereduan formatzen hasi eta bide batez eurak hasi ziren ZTko gainerako kide guztiak formatzen asteroko bileretan.

    • 2000 urtean, bigarren EFQM autoebaluazioa uztailean Euskaliten gainbegiratupean egin ondoren (artean prestakuntza bilera planifikatuetara joaten genbiltzan), eta irakasle guztiek iraileko lehenbiziko astean kalitate pertsonalari buruzko ikastaro bat egin ondoren, ZTak, aipatu ikastaroari buruz Klaustro guztiak eginiko ebaluazioa kontuan edukirik, ISO 9001:2000 Araua ezartzeko lan egitea erabaki zuen. Fase hau kanpoko laguntzarekin gauzatu zen, hamabostean behin ZTak aholkulariarekin lan jardunaldiak gauzatuz.

    • ISO 9001:2000 Arauaren ziurtagiria lortu ondoren, areagotu egin zen pertsonen inplikazioa, aho batez erantzun positiboa eman baitzioten ZTari, 2003ko apirilean, EFQM ereduaren erabateko ezarpen eta sistematizaziora iristeko helburuaz lankidetzan jarduteko egin zien eskabideari.

    • 2002ko urtarrilean ZTkideek eginiko “Kalitatearen barne Auditoretzak” ikastaroan, 2002an eta 2003an aholkulariaren laguntzarekin eginiko barne auditoretzetan eta urte horietan AENORek eginiko Auditoretzetan ikasitakoaren emaitza gisa, CCDDko 5 ikastetxeen artean barneko kalitate-auditoretzak egiteko antolatu ginen.

    • 03-04az geroztik, ZTtik eta Overcall-eko prestakuntzatik ikasita, prozesuen jabeak gidatzen dute Bikaintasunerako Ereduaren sistematizazioa, batez ere, kontrol – ajuste eta hobekuntza zikloei dagokienez.

    • 05-06an kanpo-ebaluazioan proposaturiko hobekuntzari erantzunez, analisi zehatz bat egin zen prozesu baten jabeari zein eginkizun edo funtzio zegozkion erabakitzeko. (Ikus 3c).

    • 06-07 ikasturtean, KA eta ZTko kide denak, 75 ordutik gora eman zituen prozesuen jabeak prestatzen.

    • 07-08tik, KA-ak urtero prozesu jabe bakoitzarekin gitxienez ordu bete eman du kudeaketaren jarraipena egiten.(1e.4)

    • 2007ko Kanpoebaluazio ostetik eta 2009 eta 2011ko Autoebaluazioetatik eratorritako hobekuntzak: - Lidergoaren hedapenerako hobekuntzen gauzatze

    ebidentziak gehitze asmoz, argitzapenak egin eta sistematikoak izan prozesuen hobekuntzan aportazioak egiterakoan; maila desberdinetan, jabe edo KHT bezala.

    - UKPeko hobekuntza guztiak dagozkien prozesuetan desplegatuta daudela segurtatzea.

    - Lider guztien inplikazioa eta eraginkortasuna (ZTaz gain) sistematikoki neurtzea.

    - Adierazleen berrikusketa UKPean kausa-adierazleak ditugula ziurtatzeko.

    1.c Liderrak kanpoko interes-taldeekin inplikatzen dira

    Ikuspegia Gure bezeroak (gurasoak – ikasleak), erakundeko pertsonak, eta gizartea orokorrean gure Eginkizunaren eta Ikusmiraren funtsezko osagaiak izanik, BKI-k diseinatu ditu gure bezero, aliatu eta giza-ingurumenarekin harremanak izateko prozesuak.

    Lidergoaren jardueren plangintza eta jarraipen prozesuak barne hartzen ditu liderrek bezero, partner edo/eta gizarteko ordezkariekin parte hartzen duteneko jarduerak.

    Erabateko Kalitate/Bikaintasunean oinarrituriko gure kudeaketa sistemak horien guztien premiak identifikatzen ditu Ikastolako liderrek parte aktiboa hartzen duten prozesuen bitartez. Prozesu

  • GESTIO KALITATEAREN EUSKAL SARIA 2013 7

    1

    hauen jabe edo funtsezko partaideek gauzatzen dituzten jardueren artean daude, adibidez:

    • Matrikula egitera datozen guraso guztiei Idazkariak edo Z-ak egiten die harrera eta aukera posible guztiak jasotzen dituen formulario bana ematen zaie.

    • ZTak, urtero, hobekuntzarako ekintza plan bat prestatzen du (Inkesta Txostena), ikasle eta gurasoei eginiko inkestaren emaitzak aztertu eta konponbideak ezartzeko eta premiak asetzeko lehentasunak ezarri ondoren.

    • Inkesta baten bidez neurtzen dira Ikastolan interesak dauzkaten beste pertsona edo erakunde batzuen premiak eta itxaropenak. (K401 PR Aliantzak). (Ikus 8a azpirizpidea)

    • ZTak helburutzat dauka beste zentro batzuekin eta Ikastolakoak ez diren kanpoko agenteekin harremanak izatea lankidetzan hainbat jarduera garatzeko. (K401 PR Aliantzak ). Adibide gisa, hona hemen, beste zentroekin edo kanpoko agenteekin lankidetzan garatzen diren jarduera pedagogikoak: - “AGENDA 21”, Lea-Artibai eskualde guztiko

    “ESKOLARTEKO OLINPIADAK”... - Drogomenpekotasunei aurrehartzeko tailerrak DBHko

    ikasle eta gurasoentzat eta Ongizate Zerbitzuen eskeintza premia larriak detektatze bidean; Amankomunazgoak eskeinita.

    - Ikastolaren partaidetza BFAak edo EJ-k eskainitako programetan.

    • Z-a pertsonalki inplikatu izan da Comenius europar proiektuetan jardueren diseinuan eta garapenean.

    • ZT kideak, erakundearen onerako ikasteko asmoa eta kudeaketa gaietan ikasitakoa gizartera zabaltzekotan hezkuntza sektoreko bilera, jardunaldi e.a. garrantzitsuetan parte hartzen dute.

    • Liderrek Ikastolaren funtzionamendu onerako ekarpenak aintzat hartu eta eskertzen dituzte. Parte aktiboa hartzen dute Z-ak, IB-ak eta Koordinatzaileek ere.

    1c azpirizpide honekin erlazionaturiko “12-13ko Lidergo Planeko” jardueretako batzuk honako hauek dira:

    1c.1

    − Interes-talde bakoitzarentzako asegarritasun inkestak berrikusi, egokitu eta prozesatu ostean beharrezko eta ahal diren hobekuntzak bideratu.

    − IKE-ak jaso (buzoian, geletako ordezkarien bidez…)

    1c.2 − Aliatuekin aldizkako batzarrak izan alderdi biei onura

    ekarriko dioten hobekuntzak finkatzeko. − Guraso Elkarteko kideekiko harremanak sendotzea..

    1c.3

    − Proiektuetarako hobetze taldeak sortu eta talde horietan lan egin.

    − “Science”, Natur Zientziak ingelesez emoten jarraitu LH eta DBH osoan.

    − Ingelesa irakasteko metodologia aldatu HH3 tik LH4. mailara arte (AHOZKOTASUNA INDARTU)

    − HMH / MET proiektua garatu. − Europar Proiektu berriak bilatu − Hizkuntza Normalizazioko mintegiak: Hamabostero eta

    urteroko Kongresua. Hizkuntza Normalizazioko Proiektuak: NOLEGA

    − Agenda 21 proiektua: lokala eta eskolarra

    1c.4

    − Herriko erakundeekin harremanak: Udala, Uhagón, Amankomunazgoa.

    − Ikasle ohiekiko harremanak. − Udal Liburutegiko Programekin lankidetzan jardutea − “César Gómez de Miguel” ahokularia kontratatu. − Bisitak beste zentru batzuetara haietako praktika onak ikusi

    eta ikasteko. − Ikastola ordezkatu kanpoko edozein bilera, jardunaldi…

    1c.5

    − Komunikazio planak (barne+kanpo) desplegatu eta berrikusi − Guraso berriei ikastolako estamentuetaz eta funtzionamendu

    orokorraz informazioa eman. − Guraso Elkarteko Zuzendaritza Batzordearekin hilero

    batzartu.

    1c1. irudia Hedapena Jarraian aipatzen direnak gure liderrek, oraindik orain, gurasoekin, ikasleekin, hornitzaileekin eta/edo gizarteko ordezkariekin lankidetzan garatu dituzten jardueren adibide dira:

    • Aliantzetan parte hartzearen adibide gisa, aipatzekoa da gure partaidetza Elizbarrutiko Zentroen taldean eta EIBn. (Ikus 4a, Ikuspegia)

    • ZTak inkesta bat du lankidetzan dihardugun kanpoko agenteek Ikastolaz daukaten pertzepzioari buruzko informazioa jasotzeko. (Ikus 8a)

    • ZTko zenbait kidek beste zentro batzuekiko lankidetza harremanak ezartzeko lanean dihardute. Adibidez, azpimarratzekoa da Lea-Artibai Ikastetxearekin duela hogeita bost urtetik hona daukagun etengabeko harremana gure bezeroei jarraitasuna eskaintzeko, batxilergoa emanez eta gure ikasleek lortzen dituzten emaitzen berri jakiteko eskaintzen dugun prestakuntza akademikoaren benetako maila zenbatekoa den ezagutzeko.

    • ZTko kideek kanpoko agenteekin daukaten inplikazioaren adibide gisa, aipa litezke honako hauek ere: - Hainbat Unibertsitaterekin, ikasleen praktikak egiteko

    garatzen duten lankidetza. (Ikus 8b-6 irudia). - Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin ondorengo

    azterketa estatistikoak: DAE, EUSTAT, ISEI/IVEI… - Eskualdeko Berritzegunearekin (B10-Gernika),

    diagnostikoak egiten, kasu batzuk tratatzen, proiektuak martxan jartzen, etab.

    - Udalarekin: 1999tik 2005era arte, urtero, ikasturtearen hasieran eta amaieran, Z-a herriko alkatearekin batzartu izan zen. Ikasturtearen amaieran, besteak beste, gure Haurtzaindegi zerbitzuaren ekitaldiko emaitza ekonomikoa aurkezteko, izan ere Udalak diru laguntza bat ematen baizigun.

    05-06 eta 06-07 ikasturteetan bilerak egin ziren alkatearekin hainbat arazo sozioeskolar ebazteko, hala nola, absentismo eskolarreko arazo larri bat, laguntza ekonomikoa terapia psikologikoa behar zuen ikasle batentzat eta ikasgeletan zegoen etorkinen gehikuntza handia.

    12-13an, Udalaren URTXINTXA heziketa programa DBHn ezartzeko.

    - Lea-Artibai Amankomunazgoarekin (Drogomenpetasunen Zerbitzua). Ikastolako gurasoentzat eta ikasleentzat ere formazio hizketaldi batzuk prestatzeko, hainbat proiektu martxan jartzeko, adibidez, “Lagunekin Baratzean” LH3 eta LH4rako, gure Zentroa aitzindaria delarik aipatu programa garatzen.

    - BFAarekin 10-11tik EGIN eta EKIN programa bultzatzeko DBHn.

    - EJrekin hainbat programa eskeintzeko gure ikasleei: (Kontsumo Tailerrak, Gosari osasuntsuak, Bizkarrezurreko lesioak, Ingeleseko ipuin tailer digitalak...)

    • Gure liderrek interes talde guztiak goraipatzen dituzte, Ikastolaren alde egin duten ekarpenagatik: - Ikasturte amaierako Klaustroan, Z-ak “Euskal Artzaina”ren

    irudia ematen die Ikastolan lanean 25. urtea betetzen duten langileei. (Ikus 3e)

  • GESTIO KALITATEAREN EUSKAL SARIA 2013 8

    1

    - 2012ra arte, Z-ak eta Gurasoen Elkarteko Zuzendaritza Juntako Lehendakariak, idatziz agertu diote Udalari euren esker ona eman izan duten laguntza ekonomikoagatik.

    • Hedapenaren ebidentzia gisa, ZTko kideek parte hartzen dute hainbat eta hainbat jarduera, hitzaldi eta mintegitan, betiere etengabeko hobekuntza bultzatzeko eta sustatzeko helburuaz; horrelakoen zerrenda luze bat aurkez liteke baina garrantzitsuenak bakarrik aipatuko ditugu: - 1997az gero, ZTkideak Euskalitek antolatzen dituen

    kalitateari buruzko hitzaldietara joan dira (azaroan). - ZTko kideek, 2002ko ekainean, CCDDko zuzendariei

    azaldu zieten nola ezarri zuten kalitate sistema ISO 9001:2000 arauari jarraiki. 2003ko maiatzean, geure eskualdeko Ikuskatzaileari eta Getxoko Berritzeguneko Zuzendariari kalitate sistema baten ezarpenean geneukan esperientzia azaldu zieten.

    - 2011n, Zuzendaria Deustuko Unibertsitateak antolatutako Sormenari buruzko Jardunaldi batean izan zen.

    - 2011n IB-ak europar ikastetxeetako zuzendari eta irakasle eta Begoñazpiko irakasle batzuei Aniztasunaren Trataera prozesutik lantzen ditugun arloak azaldu zizkien.

    • Ikastolak gizartearen alde egiten duen ekarpen gisa, gure liderrek ingurumenaren hobekuntzarako jardueretan parte hartu izanaren nabaritasunen artean, aipa ditzakegu: - ZTaren eta Klaustroaren bileretan ingurumenaren

    zaintzarekin erlazionaturiko proiektu berriak martxan jar daitezen sustatzea. Adibidez: HERRIKO AGENDA 21.

    - Gure liderrek sistematiko eta aktiboki laguntzen diete unibertsitateetako ikasleei beren praktika aldian diharduten bitartean eta unibertsitateetako ikerlanetan. Adibide gisa, 12-13 ikasturtean:

    - Lankidetza Bilbo eta Eskoriatzako Irakasle Eskolekin, eta Ibaizabal Ikastolarekin, 12 ikasleen praktikak egiteko. (Ikus 8b6.)

    - Lankidetza ISEI-rekin (E.J.) LH4 eta DBH2 mailetako ikasleek Ebaluazio Diagnostikoko frogak egiteko; baita HMH proiektuari dagozkionak egiteko ere.

    • Erabateko Kalitatean dugun esperientzia erakutsi dugu: - 2007an, ZTko kide bik Euskaliten praktika onenen

    aurkezpenean parte hartzean “Lidergoa”ri buruzko praktika ona azaltzen.

    - 2007an, Olabide Ikastolak gugana jo zuen honetaz ikastera.(euren urrezko memorian ikus daiteke).

    - 2010ean Begoñazpi Ikastolari Aniztasunaren trataerako “Gaitasun Handien” inguruko esperientzia aurkezten.

    • 11-12tik Aintzateste Planean “kortesiazko detaileak” eta “aintzatesteak” bereizten dira.

    • 12-13an Kolaboratzaile biri aitortza egin diegu, hainbat urtetan elkarrekin daukagun harreman hurbila eta fideltasunagatik.

    Ikuspegiaren eta hedapenaren berrikusketa-neurketa, ikasketa eta hobekuntza

    Gure Ikuspegiaren atal honen eraginkortasuna neurtzeko honako adierazleak dauzkagu: 8. irizpidean jasotzen diren 8a1 eta 8a5a,5b – 8a10 eta gurasoentzako asegarritasun inkestako item hau: “Ikastolari ematen zaion nota edo puntuazioa”, (6a G-1).

    Ikuspegiaren eta hedapenaren hobekuntzan eman ditugun urrats garrantzitsuenen artean aipa ditzakegu:

    • Gure ZTak beste zentroekiko, kanpoko agenteekiko edo gizartearen ordezkariekiko harremanen kudeaketa hobetzea erabaki du, berorien premien eta itxaropenen ezagutza eta geure lankidetzari buruz daukaten pertzepzioa sistematizatuz.

    • ZTko kideek beste zentro itundu batzuetatik ikasi dute nola jokatu Administrazio/Idazkaritza atalean hobekuntzak bultzatzeko.

    • ZTak informazio garrantzitsua jasotzeko taulak sortu ditu eta ikasturte guztian erabiltzen ditu, gero, ondorengo planak elaboratzerakoan baliatzeko.

    • 2006ko autoebaluazioaren emaitza gisa, hobetu egin da aintzateste prozesua ikasle ohien aintzatespena jasoz.

    • 2007ko autoebaluazioaren osteko hobekuntza gisa:

    - Aintzatestearen hedapena kanpo interes taldeengana zabaldu da.

    - Interes taldeekin batera lan egindako ondoriozko hobekuntzak proposatzeko Guraso Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen partaidetza bultzatu da hileroko batzar aktako puntu bihurtuz hobekuntzak proposatzea.

    - Erabateko kalitatearen zabalkunderako gure parte hartzea gehitze asmoz edozein ikastola edo kanpo eragileren eskaerari erantzutea gure esperientziaz laguntzeko.

    • 2011autoebaluazioaren osteko hobekuntza gisa: - Ikastolaren kanpo interes taldeei (aliatuei) aintzatestea egin

    beharra definitu da. - Memorien irakurketatik ikasitako hobekuntza bezala

    Aintzateste planean “aintzatesteak” eta “kortesiazko detaileak” bereiztu ditugu.

    1.d Liderrek bikaintasunaren kultura sendotzen dute erakundeko pertsonen artean.

    Ikuspegia Gure Ikastolan uste dugu oso garrantzitsua dela laneko harremana ZTko kideen, pertsonal irakasle eta ez irakaslearen artean Eginkizunaren eta Ikusmiraren lorpenerako.

    Gure ustez, pertsonak inplikarazteko eta helburu berberen erdiespenerako, denok ahaleginak egitea lortzeko erarik onena pertsona guztiei parte hartzeko aukerak ematea eta erantzukizunak har ditzaten sustatzea da.

    Hori lortzeko funtsezkoa da liderrak betiere adikor egotea, entzute aktiboaren bitartez, elkarrekiko errespetuzko, laguntza eta lankidetzazko loturak sortzeko, eta horrela planak gauzatzeko beharrezkoak diren jardueren martxan jartzea errazteko.

    Gure liderrek Klaustroak eta bilerez gain, dokumentazio idatzia banandu eta zerbitzariaz baliatzen dira Eginkizuna, Ikusmira eta Balioak edota Ikastolaren gainerako Planak jakinarazteko.

    K305 Komunikazio prozesuan segurtatzen da Zuzendaritzarekiko komunikazioa erakundeko pertsona guztietara iristen dela, gorako zein beherako noranzkoan.

    ZTak ahaleginak egiten ditu gainerako langile guztiekin hitz egiteko eta topaleku posible guztietara joaten da ahalik eta azkarren erantzuna emateko langileek aurkezten dituzten kezka, premia eta eskabideei. (Ikus 3d).

    Berrikuntza eta garapena. ZTari dagokio ispiritu berritzailearen garapena sustatzea, bileretan ideia berriak eta pentsatzeko modu berriak sortzeko tresnen erabilpena bultzatuz.

    Liderrek gauzatu beharreko jarduera guztiak K101 prozesuan planifikatzen dira. Adibide gisa, “12-13ko Lidergo Planean”

  • GESTIO KALITATEAREN EUSKAL SARIA 2013 9

    1

    1d azpirizpide honetarako, honako jarduera hauek jasotzen dira:

    1d.1

    − Mota desberdinetako batzarrak konbokatu: Klaustroak, etapakoak, prozesuak, proiektuak…

    − Aipatu lan taldeetan sortzen diren iradokizunei erantzuna eman.

    − Hezkuntza Komunitate osoaren partaidetza sustatu. IKE-en harrera eta trataera.

    − Ebaluazio juntak koordinatu eta dinamizatu − Sor daitezkeen gatazketan artekari izan.

    1d.2 − Prozesuen berrikusketak koordinatu pertsonala

    hobekuntzan aritu dadin sormena bultzatuz. − Irakaslegoa animatu berrikuntza ekintzak egitera.

    1d.3

    − Pertsonen iradokizunak jaso pertsonen planifikazioa gauzatzerakoan.

    − Erraztasunak eman ordutegi eta baliabideei dagokienez, Prestakuntza Planeko jarduerak gauzatzeko.

    − Erraztasunak eman arduradunen arteko koordinaziorako: Laguntza gelako arduraduna, laguntzaileak, tutoreak...

    1d.4

    − Irakaslegoaren Formazio plana burutu eta plan horretako ekintzak koordinatu.

    − Aintzateste plana burutu eta ekintza indibikual eta kolektiboak bete motibazio eta giroa hobetzeko helburuarekin

    − Zuzendaritza eta langileen arteko urteko elkarrizketa pertsonalak egin

    − Ikastolak dituen giza onurak ezarri.

    1d.5

    − Irizpide eta baremazio argiak izan pertsonal aukeraketarako. − Irizpide argiak izan erantzukizunak banatzerako. − Pertsonal aukeraketa eta kontrataziorako elkarrizketak egin

    ezarrita dauden perfilen arabera. − Pertsonal berriari harrera egin eta jarraipena ere. − ZT-ko kide berriak izendatu. − Prozesu jabe berriak izendatu. − Koordinatzaileak hautatu, dagokien etapako kideen artean

    1d1. irudia

    Funtsezkoa da ZTko kideek eta erakundeko liderrek une egokian egitea gauzatutako lanaren aintzatespena, erakunde guztiko taldeei zein gizabanakoei aintzatespenerako prozesuan jasoa dagoen bezala (1c azpirizpidean deskribatua).

    Lider guztiek ahalik eta denbora luzeena edukitzen saiatzen dira beren taldeetako pertsonak motibatu eta laguntzeko.

    Liderrek betiere sustatzen dute aukera berdintasuna bai prestakuntzan eta bai partaidetza eta promozio aukeretan.

    Hedapena Ikuspegiaren hedapenaren adibide dira:

    • Pertsonala bere betebeharren garapenean motibatzeko, Z-ak, IB-ak, Koordinatzaileek, Laguntza Geletako arduradunek, prozesu jabeek eta Zentroko Pastoraleko arduradunak, bilera formal batzuk egiten dituzte erakundeko kide guztiei Eginkizunaren, Ikusmiraren, Balioen, helburu estrategikoen, planen eta jardueren berri emateko. Adibidez, - Gutxienez 3 Klaustro urtean, Z-ak deituak, Irakasle

    Klaustroko kide guztiekin. - Zuzendariaren bilera bat, gutxienez hiru hilabetean behin,

    ordubeteko iraupenekoa, pertsonal ez irakaslearekin. - ZTaren bilera, astelehenero, 2 orduko iraupenekoa. - PTaren bilera, asteartero, ordubete eta erdiko iraupenekoa. - Psikologo/Laguntza Gela – IB – Z-aren bilera,

    hamabostero, ordubeteko iraupenekoa.. - Gutxienez Pastoral Taldearen 3 bilera. - Hiru hilabetean behin Ikasketaburuaren bilerak irakasleekin

    Ebaluazio Juntetan. - Ez-adostasunen segimenduko bilerak Kalitate Arduradunak,

    IB-ak edo irakasle tutoreak programatzen dituen arabera.

    - Etapako asteroko bilerak prozesuen jabeekin edo koordinatzaileekin, prozesu/proiektuen segimendua egiteko.

    - Zuzendariaren hileroko bilera Gurasoen Elkarteko Zuzendaritza Juntako ordezkariekin, bi orduko iraupenekoa.

    - Zuzendariaren, Ikasketaburuaren eta Idazkariaren bilera ez formalak (urtebetetzetako kafeak sukaldean) pertsonal ez irakaslearekin.

    • Hezkuntza komunitateko kideen artean komunikatzeko aukerak K305 Komunikazio prozesuaren Komunikazio Planean jasota daude.

    • Ikastolaren berrikuntza eta garapena sustatzeko 2008-13ko P&Eri loturik egin diren ekintzen adibide bezala: - Berrikuntza Agenda osatu SPRIren dirulaguntzaz. - Prestakuntza-Berrikuntza proiektuak martxan jarri. - HPBdun ikasleentzat material propioak diseinatu. - HHn erabilteko Irakurketa liburu fotosilabiko digitala sortu. - HHn, metodologia aktiboa sustatuz, hiruhilabete osoa geuk

    diseinetatutako Proiektuarekin ari izan.

    • Erakundeko pertsonek, norberaren eta erakundearen arrakasta jarraitua lortzeko, liderrek ekarpena egin izanaren adibide gisa: - Irakasleek formazio ekintzak egitea ahalbidetzea,

    ordutegiak, ordezkapenak eta baliabideak jarriz. - Arduradunen arteko koordinazioak bideratu. - Langileen iradokizunak pertsonalki jaso eta bideratu.

    • Pertsonek erakundearen aldetik jasotzen duten babesa liderren adikortasunean eta hurbiltasunean islatua geratzen da, eta horren adierazgarri gisa: - Eguneroko ordu erdiko atsedenaldian, Irakasleen Gelara

    joaten saiatzea. Askotan abagune hori aprobetxatzen dute mezuak emateko, jarduerak gogorarazteko, etab.

    - Haurtzaindegira bisitak, hango pertsonalarekin harreman estuago bat edukitzeko helburuaz.

    - Ateak zabalik edukitzeko politika. - Z-ak irakasle guztiekin egiten dituen elkarrizketa

    pertsonalak, gutxienez urtean behin, bataz beste 30 bat minutu pertsona bakoitzarekin.

    • Aintzatespen politikan hainbat jarduera barne hartzen dira, K306 aintzatespenerako prozesuan jasoak daudenak; adibide gisa aipa ditzakegu: - Z-ak, urtero langileekin izaten duen elkarrizketa

    pertsonalaren abagunea aprobetxatzen du langileetako bakoitzaren alderdi positiboenak azpimarratzeko.

    - Urtero orduen planifikazioa egiten denean, pertsonalaren ordutegiari buruzko eskabideak baloratzen dira eta posible direnak bideratu.

    - Kurtso amaierako Klaustroan Z-ak publikoki eskertzen ditu zenbait pertsonen lanak. Urteko Planaren txostenean jasoten dira 03-04tik hona.

    - 2004tik hona, Z-ak jubilatu diren 4 pertsonentzako eskertze aktuak zuzendu ditu langilego guztiaren presentziaz. Era berean, 2008tik hona 5 irakasleren aurre-jubilazio eta errelebu kontratu jarri ditu martxan.

    Honen inguruan aipatu, pertsonek Zuzendaritzatik jasoten duten bere lanarekiko balorazioa. (7a-D-13)

    • Liderrek aukera berdintasunak sustatzen dituztenaren adibide gisa ondorengoak dakartzagu: - Lan Hitzarmenaren aplikazioaz gain, baimen berezi edo

    familiartekoen gaisoaldietan, ikastolak behar indibidualak malgutasun handiz tratatzen ditu.

    - Prestakuntzari dagokionez, besteak beste, Ikastolako antolamendu egiturak emandako erraztasunak Magisteritzako Ingeleseko eta HHko Bigarren

  • GESTIO KALITATEAREN EUSKAL SARIA 2013 10

    1

    Diplomaturak lortzeko. Hain zuzen, Ingeleseko 6 eta HHko 2 titulazio lortu ziren.

    - Era berean, erraztasunak eman dira euskarako profilen lorpenerako.

    - Promozio aukeren arloan 01-02 ikasturtean Haur Hezkuntzako irakasleei Elizbarrutiko beste Zentro batean zeuden bi lanpostutarako aurkezteko baimena eman zitzaien, Bera Kruz Ikastolako langile finko guztientzat une hartan ez zeuden lanpostuak lortzeko aukera izan zezaten. Gainera, lanean zeudelako ziurtagiriak egin zaizkie.

    - Aniztasuna dela eta lanpostuak egoera pertsonaletara egokitu dira. (Adib. Jornada murriztuak erraztu amatasunagatik).

    - Langile berrien aukeraketa eta kontrataziorako (K301) ZTak irizpide barematuak ditu aukera berdintasuna bermatzeko. (Adb. 2011n egindako lan-kontratua Administrariaren amatasun baja kubritzeko).

    Ikuspegiaren eta hedapenaren berrikusketa-neurketa, ikasketa eta hobekuntza

    Gauzaturiko Liderren aldetik motibazioa eta laguntza erakundeko pertsonalari emateko gauzaturiko jardueren ikuspegiaren eraginkortasuna neurtzen dugu ondoko itemen balorazioa neurtuz: “ Liderren arraitasunari ematen dioten balorazioa” (Ikus 7a-D-7), eta “Barne komunikazioarekiko asegarritasuna” (Ikus 7a-D-14).

    Ikuspegiaren eta hedapenaren hobekuntzan eman ditugun urrats garrantzitsuenen artean aipa ditzakegu

    • Euskaliten hartutako prestakuntza aldian ikasitakoaren ondorioz eta gure praktiken eta beste zentro batzuetakoen, batez ere CCDDkoen arteko konparaketaren emaitza gisa, 1999 urtean erabaki genuen ZTak, beste hainbat gauzaren artean, Bera Kruz Ikastolan lanean 25 urte betetzen zituzten langileei goraipamen berezi bat egingo ziela, 3e azpirizpidean azaltzen den bezala.

    • 2002ko autoebaluazioan ikasitakoaren emaitza gisa, sisteman barne hartzen den jardueretako bat, aintzatespen prozesuaren, bai gizabanakoei zein taldeei egiten zaienaren, idazketa eta sistematizazioa izan zen.

    • 2004ko kanpoko ebaluazioan planteaturiko hobekuntzen ondorioz:

    Adierazle egokiagoak identifikatu ziren lidergoaren eraginkortasuna neurtzeko eta 2005 urteko pertsonal inkestan hiru item berri sartu ziren.

    • CCDDko zuzendari taldeak Ipar Irlandako ikastetxeetara 2006ko urtarrilean egin zuen bidaiaren ondorioz gela barrurako portaeraren dekalogoa prestatu zen.

    • 2006ko autoebaluazioan planteaturiko hobekuntzen ondorioz:

    Berrikuntza proiektuetako arduradunen lana aldikotasunez jarraitzen da.

    ZT-ak CCDDek antolaturiko urteroko mintegi batean parte hartzen du.

    • 2007ko kanpo-ebaluazio osteko hobekuntza planaren ondorioz: - Erakundearen langileak motibatzeko, prozesu jabeei eta

    proiektu arduradunei jarraipena eta laguntza ematen zaie KA-aren eskutik batez ere.

    - Liderren “hurbiltasuna” neurtzeko eta berrikusteko Irakasleen Aseg. Inkestan item berri bat sartu zen.(08-09)

    - Kanpo Ebaluazio edo Autoebaluazioetan identifikatutako hobekuntzak Hobekuntza Planean bertan lehenesten dira.

    • 2009ko autoebaluazioan planteaturiko hobekuntzen ondorioz:

    Sormenean eta berrikuntzan lagun dezaketen lanabesak bilatu ditugu eta gure baliabideen arabera ezarri.(K502 instrukzioetan artxibatuta).

    1.e Liderrak erakundea malgua izan dadin arduratzen dira, eta aldaketa eta eraginkortasunez kudeatzen dute.

    Ikuspegia Bera Kruz Ikastolak antolamenduko aldaketa garrantzitsuak izan ditu, 1917an “Colegio de la Merced” izenarekin fundatua izan zenetik. 1960an “Colegio de la Vera Cruz” izatera pasa zen eta 1985az gero “Bera Kruz Ikastola” da.

    Liderrek burutu beharreko jarduera guztiak K101 prozesuan planifikatzen dira. Adibide gisa, 1e azpirizpide honetarako, “12-13ko Lidergoko planean” jarduera hauek daude jasoak:

    1e.1 − Bildutako informazio garrantzitsua berrikusi AMIA baten

    bidez analizatzeko. − Ebaluazioak koordinatu.

    1e.2

    − Epe luzerako P&Ea berrikusi eta UKP egin. − P&En eta UKPean erakundearentzat aldaketa garrantzitsuak

    izan daitezkeenak identifikatu. − Erakundearen emaitza klabeak analizatu. − Berrikuntza pedagogiko-didaktikoa eta ekintza tutorialak

    sustatu eta koordinatu.

    1e.3 − Arriskuen azterketa egin. − Proiektuen jarraipena: Agenda 21, HMH, Ingelesaren

    metodologia berria, HN, IKT batzordea…

    1e.4

    − EFQM ereduaren garapenerako pertsonak prestatu, gainbegiratu eta animatu.

    − ZT eta Klaustroaren bilerak Eginkizuna, Ikusmira, Balioak eta P&Eren ezarpena, jarraipena eta aldaketak sartzea ziurtatzeko. Aldaketak ezarri eta komunikatu dagokionari.

    − IB eta PRjabeen arteko ereduarekin erlazionaturiko lan bilerak.

    − “Geletako ikasle ordezkari”en hiruhileroko bilerak.

    1e.5

    − Prozesu eta proiektu egokiak garatu. − Urteko dokumentuak prestatu: PAC, Elkarbizitza Plana,

    Kurtso amaierako Memoria, Kalitate Sistemaren Berrikuspena (ISO).

    − Hezkuntza dokumentu berrien prestaketa dinamizatu: IHP, ICP, Elkarbizitza, Hizkuntza Proiektua,…

    − EFQM ereduan aurreratuak dabiltzan zentruekin harremanak izan.

    − CCDDentzat antolaturiko jardunaldi eta mintegietan parte hartu.

    − CCDD eta EIB Zentro arteko bileretatik ikasi.

    1e.6

    − Plan berriak gauzatzeko aurrekontuak eskatu. − HHko zerbitzua Kurtso hasierako lehenengo egunetan

    pertsonal gehiagoz indartu. − Irakasleen ingeles maila hobetzeko trebakuntza ikastaroetan

    parte hartzea antolatu. − Ikastolen Elkarteak antolatzen duen Kongresura joan.

    Hedapena 1996 urtean, Zuzendaria eta Ikasketaburua Euskalitek Zamudion ematen zuen EFQM ereduko prestakuntza ikastarora joaten hasi zirenean, ekin zitzaion Bera Kruz Ikastolaren antolamendu aldaketari.

    Aldaketaren hasiera lehendabiziko autoebaluazioa izan zen, 1997ko otsailean. Z-ak eta IB-ak irakasle Klaustroari lantzen

  • GESTIO KALITATEAREN EUSKAL SARIA 2013 11

    1

    hasitako ereduaren zehaztasunak aurkeztu zizkioten, baita lehenbiziko autoebaluazioaren emaitzak ere. Ikasturte honen amaierarako, ZT-ak jadanik martxan jarriak zituen bere aurreneko hiru prozesuak, azpimarragarriena, bezeroen asegarritasunaren neurketa.

    • 98-99 eta 99-00 ikasturteetan martxan zeuden prozesuen kopurua gehitu zen, Z-ak eta IB-ak Euskalitek ematen zuen prestakuntza ikastarora joaten jarraitu zuten. Aldi berean, Ikastolako pertsona guztietara hedatu zen prozesuei buruzko prestakuntza. 99-00 ikasturtean zehar, ZTak, pertsonal guztia formatzeko, HOBETUZ erakundeari diru laguntza eskatu zion “kalitate pertsonalari” buruzko ikastaro baterako.

    • 00-01 ikasturtearen hasiera, ikastolako pertsona guztiek “kalitate pertsonalari” buruzko ikastaroa egiteko eran antolatu zen. ZTak, ikastaroa baloratu ondoren, lan jardunaldi batzuk Ikastolan bertan antolatzea erabaki zuen. ZT-ak Ikastolako EIBen elaborazioan parte hartu zuen BKIko pertsona guztien ordezkaritzarekin. Lan talde honek berak identifikatu zituen Ikastolako prozesu nagusiak. Ostean, aholkularitza kontratatu zen ISO 9001:2000 sistema ezartzeko. Z-ak gurasoei jakinarazi zien erabaki hori Ikastolako Guraso Elkartearen Urteroko Batzar nagusian.

    • 01-02 Urteko Planean helburu gisa jasoa zegoen ISO 9001:2000 Ziurtapena lortzea 2002ko apirilean lortuz.

    • ZTak 2002ko uztailean ereduaren 3. autoebaluazioa egitea erabaki zuen horretarako aholkularitzaren laguntza kontratatu eta antolamendu aldaketa sustatzen jarraitzekotan. 02-03 ikasturtean zehar, ZTak astero biltzen jarraitu zuen hainbat hobekuntza arlo martxan jartzeko eta, batez ere, hedapen estrategikoa gauzatzeko.

    • 2002az gero, Z-a eta IB-a DBHko geletako ordezkariez osaturiko ikasleekin elkartzen da asegarritasun inkesten emaitzak aurkeztu, puntuazio baxueneko itemak analizatu eta hobekuntzarako iradokizunak jasotzeko helburuaz.

    • 2003az gero, Z-a G.Elkartearen Organoetako kideez osaturiko talde batekin elkartu da aipatu lan berbera egiteko.

    • 2003ko urtarriletik aurrera, ZT-ak 5S-ak deritzoneko prestakuntza gauzatu zuen, 03-04 ikasturtearen hasieran prestakuntza hori gainerako irakasle guztiei hedatu zien.

    • 2003ko uztailean, ZT-ak 4. autoebaluazioa egin zuen adostasun bilera-ekitaldirako aholkularitzaren laguntzarekin.

    • Z-ak, kanpo-ebaluaziorako Memoria aurkezteko konpromisoaren diploma Euskaliti eskatu eta 2003ko azaroan, jaso zuen aipatu diploma.

    • 03-04 ikasturtean, ZTak, Begoñazpi Ikastolaren aholkularitzarekin, ereduaren araberako Memoria idatzi zuen, 2004ko urrian Euskaliten kanpo-ebaluazioa izateko.

    • 2007ko ekainean, ZTak Euskaliten kanpo ebaluaziora aurkezteko erabakia hartu zuen urte horretan zilarrezko Qa lortuz.

    • 2006, 2007, 2009 eta 2011n ZTak autoebaluazioak egin ditu César Gómez de Miguelen aholku-laguntzarekin.

    • 12-13an, Z-ak bilera baten prozesu klabeen errebisioaren zergatia eta emaitza azaldu dizkio Klaustroari.

    • 2013an, ZTak Euskaliten kanpo-ebaluazioarako txostena idatzi eta aurkeztu du.

    • 12-13 ikasturtean, plan berriak gauzatzeko aurrekontuak eskatze-adibide bezala aipa ditzakegu: Berogailu sistema aldatzeko aurrekontuak prestatu. “Adimen Anizkoitzei” buruzko ikastaroa irakasle guztientzat antolatu ikastolan bertan, 9h. abenduan eta 9h. otsailean. IKTen erabilpen

    didaktikoan aldaketak ezartzeko 2 irakaslek ikasketak egin dituzte. Telefonia konpainien prezioak aztertu eta ORANGEera aldaketa egin.

    Ikuspegiaren eta hedapenaren berrikusketa-neurketa, ikasketa eta hobekuntza Ikuspegiaren eta beronen hedapeneko jardueren eraginkortasunaren neurketa 3b, 7a eta 9an aipaturiko adierazleen bitartez egiten da.

    • Euskaliteko prestakuntza ikastaroetan ikasitakoaren emaitza gisa, EFQM ereduaren ezarpenari ekin zitzaion Ikastolan.

    Erabateko kalitateranzko bidean, hobekuntzaren bilaketan,

    ZTak kalitatean formatzeko ikastaroak eman ditu gainerako langile guztientzat, 1997az gero. Batez ere, 00-01 eta 06-07 ikasturteen tartean. Baita 07-08tik aurrera ere, baina prozesu jabe eta pertsonal berriarentzat batez ere.

    • Berrikuntza ekintza guztiak 5. irizpidean jasoriko prozesu baten arabera gauzatzen dira eta 4d azpirizpidean deskribatu. Hobekuntzak gauzatzeko, esan beharra dago liderren etengabeko prestakuntza lana izan dela aipatu proiektuen garapenean aurreratzen jarraitzea ahalbidetu duena. Prestakuntza hori Ikastolako prestakuntza planetan jasoa dago, 3. irizpidean ikus daitekeenez. Etengabeko prestakuntza honen adibide gisa, Ingeleseko mintegia eta Ingeleseko ikastaroak eleaniztasunaren garapenerako; horiei esker, 06-07an LHn eta DBHn irakasgai bat ingelesez emateko berrikuntza sartu genuen. Ildo honi jarraiki, 11-12an HMHean sartu ginen eta 12-13an, Ingelesaren ahozkotasuna hobetze asmoz, “Eleanitz Proiektua” ezarri dugu metodologia eta ordu lektibo kopuruan ekarri dituen aldaketekin.

    • Komunikazioko hobekuntza gisa, aipa daiteke berauek bizkortzeko hainbat mekanismo sartu izana. Serbidorea 2000. urteaz gero daukagun arren, 2005. urtean lortu zen pertsonal guztia konektaturik egotea. 2013an, Serbidorea ezinbesteko tresna da pertsonal osoarentzat (Ikus 4d).

    • 2004ko kanpo-ebaluazioaren osteko hobekuntza planaren ondorioz, familien asegarritasun inkestan item hau sartzen da: “Ikastolako antolamendu aldaketen balorazioa”.

    • Epe luzerako 2008-13 Plan Estrategikoan, aurrekonturiko baliabideen zerrenda (zutabe berria) sartzen da aipatu Planaren kudeaketarako

    • ZTko kide bik hasiera baten, eta 2006tik hona hiruk egin dute Euskaliten ebaluatzaile birziklaia ikastaroa.

    • 2006ko autoebaluazio osteko hobekuntza gisa MDK10101 instrukzioa sortzen da lidergo ekintza berrien arriskuak aztertzea sistematizatzeko asmoz. 2011tik, arriskuen analisia P&Ean bertan jasotzen da zutabe berri baten.

    • 2007ko kanpo-ebaluazio osteaz gero: lidergo ikasketa taulan zentruak bisitatzea planifikatzen da. Egindako aldaketen berrikuspena sistematikoki burutzen da planen itxierek berresten dutenez.

    • 2011ko autoebaluaziotik eratorritako hobekuntza bezala prozesu klabeen berrikuspenaren berri eman zaio Klaustroari.

  • GESTIO KALITATEAREN EUSKAL SARIA 2013 12

    1

    1. Lidergoa 3

    2. Estrategia 12

    3. Pertsonak 22

    4. Aliantzak eta baliabideak 31

    5. Prozesuak, produktuak eta zerbitzuak 41

    6. Bezeroekin lortutako emaitzak 51

    7. Pertsonekin lortutako emaitzak 59

    8. Gizartean lortutako emaitzak 64

    9. Funtsezko emaitzak 68

  • 2

    GESTIO KALITATEAREN EUSKAL SARIA 2013 12

    2. ESTRATEGIA

    2.a Estrategiaren oinarria, interes-taldeek zein kanpoko inguruneak dituzten behar eta igurikimenak ulertzean datza

    Ikuspegia

    BERA KRUZ Ikastolan informazioa jasotzeko sistema bat garatu eta Hausnarketa Estrategikoko prozesuaren zerbitzura jarri dugu, horrela Zuzendaritza Taldeak behar den garaian informazio egoki eta eguneratua eduki dezan, jorratu beharreko alorrak definitzen laguntzeko eta gure erakundeko bezero eta beste interes talde batzuen premia eta itxaropenak ulertzeko eta aurre hartzeko, baita hezkuntzaren eremuan sortzen diren aurrerapenak eta lehiakideen jarduerak ulertzeko eta aurre hartu ahal izateko ere.

    EKKSan integraturiko prozesu sistemak, bere baitan hainbat informazio prozesu dauzka Politika eta Estrategia definitzeko. Prozesu horiek honako hauek dira: PR K201 Hausnarketa estrategikoa PR K202 Asegarritasunaren neurketa eta IKE PR K304 Formazioa PR C201 Matrikulazioa

    2a.1 Irudia Informazioa biltzeko Prozesuak

    K201 Hausnarketa Estrategikoko Prozesuak informazioa jasotzen du, era ordenatuan erabiliz Plan Estrategikoa gauzatzeko baliagarria gerta dadin. Informazio garrantzitsuak dagozkien prozesuen erregistroetan jasoak geratzen dira, Hausnarketa estrategikoko prozesuaren hurrengo errepikapenean erabiliak izateko prest egon daitezen.

    2a.2 irudian erakusten da nola tratatzen dugun bildutako informazioa:

    Bezero, langile, ikasle ohi eta gizarteari eginiko inkestak. Pertsona eta familiekin eginiko elkarrizketak CCDD eta EIBko bilerak Benchmarking Guraso eta hornitzaileekin bilerak. Kexa eta iradokizunen bilketa. Prozesuen adierazleen segimendua. Datu ekonomikoak Autoebaluazioak Jaiotze tasak Itunduak

    Info

    rmaz

    io g

    arra

    ntzi

    tsua

    ren

    anal

    isia

    Pla

    n E

    stra

    tegi

    koa

    berr

    ikus

    tea

    eta

    urte

    ko p

    lana

    egi

    tea

    2a.2 irudia Informazio garrantzitsuaren tratamendua

    Informazio iturriak prozesu sistemaren bitartez tratatzen dira.

    Familien asmoak sistematikoki identifikatzeko eta ezagutzeko informazio iturri gisa hainbat baliabide dauzkagu: urtero egiten ditugun asegarritasun inkestak, tutorearekin egiten diren ikasgelako bilerak, gurasoen Juntarekin eta ikasgelako ordezkariekin egiten diren bilerak eta gure proiektuan sartu nahi duten familiekin egiten ditugun elkarrizketak. Hauek eta beste adibide batzuk 2a.3 irudian aurkezten dira.

    Interes talde bakoitzerako zehaztuak dauzkagu beren premia eta asmoak. 2a.4 irudian BKIko interes taldeen premia eta nahien adibide batzuk aurkezten ditugu

    Interes taldeak Informazio iturriak TITULARRA

    (MMB eta Gotzaitegia)

    Bilerak eta elkarrizketak.

    BEZEROAK (Familiak eta Ikasleak)

    Inkestak, bilerak ordezkariekin, elkarrizketak tutorearekin, elkarrizketak familia berriekin, iradokizunak, elkarrizketa pertsonalak, ikasturteko delegatuekin elkarrizketak.

    PERTSONALA (Irakasleak eta

    pertsonal ez irakaslea)

    Inkestak, iradokizun buzoia, elkarrizketa pertsonalak, klaustroak, pertsonal ordezkariekin bilerak (koordinatzaileak) eta pertsonal ez irakaslearekin hiruhilebeteroko bilerak.

    INGURUNEA (Eusko Jaurlaritzaren

    Legeria, Gizartea)

    EHAA, Berritzeguneak, Ikuskaritza, zirkularrak, bilerak, etab. Gizarte inkestak

    2a.3 irudia Interes taldeetako eta, oro har, gizarteko informazio iturriak.

    Familien itxaropenak jasotzen eta baloratzen ditugun eraren adibide gisa, berauen asegarritasuna neurtzeko prozesua aurkeztuko dugu Familien asegarritasuna neurtzeko prozesua K202

    Ikastola, www.inkestak.com/berakruz erabilten hasi zen duela hiru urte. Prozesu hau inkestaren azterketarekin hasten da eta hobetzeko premia analizatzen da: item batzuk hobeto idatzi daitezke edo kendu edo berriak sartu. Balorazio eskala baten arabera baloratu beharreko galdera zerrenda bat dauka eta amaieran item ireki bat dago hobekuntzarako iradokizun eta proposamenak jasotzeko. Familiei urtero bidaltzen zaie inkesta, betetzeko argibideekin batera, eta beren puntuazio eta irizpideen anonimatua bermatzen zaie. Jaso ondoren, aplikazio informatikoak kudeatzen ditu datuak. Kexa eta iradokizunak ere jasotzen dira. Emaitzen txosten bat egiten da, pertsonalari nahiz guraso eta ikasleei aurkezteko. Tutoreak arduratzen dira norbere ikasgelako gurasoei sortzen diren gai interesgarriak eta praktikara eramateko asmoa dagoen hobekuntzak azaltzeaz. Era berean, harrera eta matrikulaziorako prozesuetan, familia sartu berriekin, batez ere 0-3 urtekoenekin, izaten ditugun elkarrizketetatik berauen itxaropenak jasotzen ditugu horretarako berariazko formulario batean, eta matrikulazio aldiaren ondoren zerrendatu egiten ditugu.

    INTERES TALDEAK ITXAROPENAK / NAHIAK

    Titularra (MMB, Gotzaitegia CCDD)

    Bizi garen mundu honen konplexutasunaz oharturik, zera nahi genuke:: • Zentroa bere sustraietatik mundura irekia bizi dadila, eta bertan arnasten den giroa humanizazio gero eta handiago bat sortuz joan dadila kide guztien baitan. • Lagun diezaiela belaunaldi berriei bakoitzari hazi gisa eman zaizkion dohainak garatzen, maitasun, askatasun, justizia eta bakezko balioen arabera... • Nazareteko Jesusekiko eta haren Berri Onarekiko topaketak bete eta zentzua eman diezaiela ikasleen bizitzari eta Historiako gertaerei, eta konprometitzera bultza ditzala pertsona guztien, batez ere ahulenen, bizitzaren alde.

    Gurasoak

    • Ikasleak akademikoki ongi prestatuak. • Irakasle trebeak, eguneratuak eta profesionalak. • Pedagogikoki ongi prestaturiko Ikastola. • Ikasleen segurtasun fisiko eta moralaren zainketa. • Familia ongi informatuak.

  • 2

    GESTIO KALITATEAREN EUSKAL SARIA 2013 13

    INTERES TALDEAK ITXAROPENAK / NAHIAK

    Ikasleak

    • Ikasketa bidaiak izatea • Irakasleek gaiak ondo azaltzea • Ikasleen iritzia kontutan izatea • Azterketak gelan emandakoarekin bat egotea. • Irakasleek eurak ondo tratatzea • Irakasleak laguntzeko jarrera izatea

    Pertsonala

    • Lana ondo planifikatuta eta antolatuta izatea • Zuzendaritza taldearekin harreman ona izatea • Zuzendaritzak bakoitzari bere lana baloratzea • Lankideekin harreman ona izatea • Lanerako autonomia izatea.

    2a.4 irudia. Interes taldeen itxaropen/nahiak

    Merkatuan sortzen diren aurrerapenak identifikatu, ulertu eta aurrea hartzeko, hainbat informazio iturri dauzkagu. Adibidez:

    • Hileroko bilerak Bizkaiko Elizbarrutiko Zentroekin (CCDD), berauetako zuzendarien partaidetzarekin. Bilera horietan interes didaktikoa, juridikoa edo informatiboa daukaten gaiak jorratzen dira, besteak beste.

    • EIBren hileroko bilerak, bertan barne hartzen diren ikastoletako zuzendarien partaidetzarekin. Bilera hauetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin, sektoreko beste talde batzuekin, sindikatuekin, etab. izandako harremanetatik jasotako informazioa kontrastatzen da.

    • Eguneroko Prentsa edo espezializatua, Buletin ofizialak (Estatukoak, Euskadikoak zein Probintzietakoak).

    • Erakunde ofizialen edo beste Hezkuntza erakunde batzuen web guneak.

    • Gure ikasle ohiei inkesta baten bidez galdetzen diegu ea pozik dauden jaso zuten prestakuntza akademikoarekin, Balioei buruzko formazioarekin eta Ikastolan bizi izandako esperientziarekin. Era berean, euren itxaropenetaz galdetzen diegu.

    • Inkestetatik sortzen diren itxaropen eta premiak Hausnarketa Estrategikoko prozesuan analizatzen dira eta ZTak AMIA analisi baten bidez Kudeaketa Planak eta Plan Estrategikoa definitzeko erabiltzen ditu.

    Hedapena

    Interes taldea Informazio iturria P&E-n eragina Hobekuntzak AE

    Tailer digitalak ingelesez DBH2 gelakoekin.(09-10tik) “Hizkuntz aniztasuna bultzatzen” Proiektua aurrera eraman (09-10) Ingelesa eguerdietan (eskolaz kanpoko ekintza) (10-11tik)

    − Familien asegarritasun inkestak − Ikasle ohien inkestak − Eskola Kontseilu eta ZTren bilerak

    Ingelesaren erabilpena bultzatu (2.1) HMH - MET hirueledun proiektua bideratu (11-12tik)

    Ingelesa irakasteko Metodologia berria aplikatu HH3tik LH4ra arte (ELEANITZ PROIEKTUA) (12-13)

    LH1-2-3-4-5 mailetan Ingeleseko notaren batazbestekoa 9a7, 9a8, 9a11

    Gelako tutoretza ordu batzuetan eurentzat oinarrizko diren arauak adostu. Ondoren Ikastolako Araudiarekin erkatu. Konpromisoak hartu. (Errespetua azpimarratu) (08-09) Ikasle narraz edo/traketsei jarraipen zehatzagoa egin laneko materialetan (Aurkezpena lantzeko asmoz) (08-09) Idazlanak, azterketak, txostenak… entregatu beharreko lanak, epean ez badagoz neurriak hartu: suspentsoa jarri eta entregatu ondoren, nahikoa.(08-09) Bizikidetza Plana egin DBHko ikasleen partaidetzaz (11-12) Bizikidetza Planeko helburuak aurrera eraman (12-13) Adimen Emozionala: Motxil Proiektua aurrera eraman (09-10tik)

    − Ikasleen asegarritasun inkestak − Tutore eta familien bilerak − Eskola Kontseilu eta ZTren bilerak − Geletako delegatuekin bilerak

    Gelako ordena eta disziplina hobetu (2.2)

    "Idazketa hobetzen" Proiektua martxan jarri eta ezarri (10-11tik)

    6b6 6a-I-2 6a-I-6 LH3 eta LH4ko ordena eta txukuntasuna (batazbestekoa)

    Matematikako emaitzak hobetzeko hausnarketa egin (08-09) Metodologia desberdinak garatu Adimen Anizkoitzak kontuan hartuta: Proiektuen bidezko lana,, Txokoak eta HTB (DBH). (08-09) Hiruhilebetero tutoreek deitu elkarrizketarik eskatu ez daben gurasoei.(08-09) Bizikidetzaren baloreak sustatu. Aspektu hau indartzeko, ekintzak mailaka planifikatu eta aurrera eroan (09-10) (Etapaka desplegatuta) LH.- Proiektuen metodologia landu aukeratutako argitaletxe barrien bitartez. (Txanela Proiektua - ELKAR) (09-10) HH.- Lan egiteko era hausnartu eta beste era batzuk ezagutu. Erabakiak hartu eta ezartzen hasi. (09-10).Metodologia desberdinak erabiltzen dituzten ikastetxeak bisitatu (10-11) HH 0-6: MOTRIZITATEA lantzeko plana egin (10-11) DBHn aplikatzeko ikaste-irakaste metodologiak aztertu beste zentru batzuetan egiten dena jasoz (11-12) Adimen Anizkoitzei buruzko formazio teoriko-praktikoa irakasleentzat (12-13)

    BEZEROAK

    − Familien asegarritasun inkestak − Tutore eta familien bilerak − Guraso berriak

    Geletako lan giroa hobetu metodologia barrien bitartez (2.3)

    HHn Proiektuen metodologiak eskatzen duen materiala prestatu eta 3. hiruhilabetean ezarri (12-13)

    6a-G-2 9a1 Ekainerako, adimen anizkoitzak erabiliz unitate didaktikoa egin duten irakasleen %a Ekainerako, lan kooperatiboaren estrategiaren bat aplikatu duen irakasleen %a

  • 2

    GESTIO KALITATEAREN EUSKAL SARIA 2013 14

    Interes taldea Informazio iturria P&E-n eragina Hobekuntzak AE

    H.P.B.enganako erantzuna indartu.(4.1)

    Heziketa Berezi Premiak behar bezala atenditzeko baliabideak antolatu eta planifikatu, PREE barne. (08-09tik)

    9a17, 9b1

    Etorkinentzako Harrera Plana egin eta martxan jarri.(08-09)

    Gelako irakaslea eta indartze linguistikokoa koordinatu. (08-09)

    − Familia eta ikasleen asegarritasun inkestak − Tutore eta ikasleen bilerak

    Ikasle etorkinenganako erantzuna indartu. (4.2)

    DBHko ikaslegoa: ikasketa plan indibidualizatuak prestatu graduatu tituluari begira. (Saida, Zouhair, Agustin) (09-10)

    6a-I-13 9b1

    Bazkari popularra antolatu ikastolako jai egunean (08-09tik)

    Liburuen salmentaren antolaketan kolaboratu (09-10tik)

    Ikasle ohiak ekarriz Orientazio hitzaldiak egin (10-11tik)

    BEZEROAK

    − Gurasoen Zuzendaritza Juntaren bilerak − Eskola Kontseiluaren eta ZTren bilerak

    Guraso Elkartearen eta ikasle ohien inplikazioa gehitu. (7.3) (7.5)

    Gelako guraso ordezkarien partehartzea bultzatu (guraso eta tutoreen arteko bitartekari lana bultzatu): - beraien funtzionamenduaren azalpena Harrera karpetan sartu, jaien antolakuntzan parte hartu eta eskolako mantenimendu lan txikietan lagundu (12-13)

    6a-G-5 6a-G-17

    Talde lana sustatu programazioen berrikusketaz eta edukien homogeneizazioaz jarduteko.(LOE). (08-09) Irakasle eta Z edo/eta IBarekin bilerak antolatu. DBH. (08-09) Ikasleek-irakasleen errendimendua baloratzen duteneko inkestaren itemak berrikusi. (08-09) K303 prozesuan (Formazioa) aurreikusitako hobekuntzak desplegatu.(08-09) Pertsonal berriari tutore bat esleitu integrazioa erraztu eta jarraipena egiteko. (08-09) HHkin daukagun barne komunikazioaren egoera aztertu beste urte batzuetako baloreak berreskuratzeko. (08-09)

    PERTSONALA

    − Pertsonalaren asegarritasun inkestak − Klaustroak − Pedagogia Taldearen bilerak − Elkarrizketa pertsonalak − Programazioen memoriak

    Asegarritasun maila altuak mantentzeko ekintzak aurrera eroan. (3.1)

    (09-10), (10-11), (11-12), (12-13): Inkesten txostenetan ikusgai.

    7a-D-1 7a-ED-1 7b-L-4 7a-D-10

    Bost urterako Proiektua herrialde azpigaratu batentzat. (08-09tik)

    Erlijioko klaseez hausnarketa egin eta adaptatu gaurrengu gazteriarengana bazterkeria ekiditzeko (DBH). (08-09) Erlijioaren ordez “Beste ekintzak” aukeratu duten ikasleen klaseak antolatu. (Esperientzia pilotua 09-10rako) Elizbarrutiarekin elkarlana hasi: "Kristau konpromesua DBH3-4”. (08-09tik) "BAKETIK" (Arantzazu) proiektuan parte hartu. (08-09) (09-10) Gizarte Zerbitzuei elkarlana eskatu drogomenpekotasunaren prebentziorako. (DBH2-3-4). 08-09tik Irakasleen partaidetza bultzatu Pastoraleko ekintzetan (10-11)

    Beste eragile batzuekin hartuemona izan (10-11tik)

    Ikastola osoan “lema” berdinaren pean lan egin. (12-13)

    Solidaritza eta Kristau baloreetan hezi. (2.5)

    Ekintza solidarioak bultzatu etapa guztietan. (08-09 / 12-13)

    6a-G-3

    EFQM ereduaz lan saioak aholkulariarekin (09-10etik) Autoebaluazio eta Kontraste osteko Hobekuntza Planak burutu (09-10) (10-11) (11-12)

    Berrikuntza Agenda burutu (09-10)

    Krisi ekonomikoaren eraginak gainditzeko ekintzak bilatu. (12-13)

    TITULARRA (Titular)

    − Urteko bilera (MMBrekin) − Hileroko bilerak Titularraren ordezkariarekin (CCDDen nagusia) − Hileroko bilerak CCDDko Pastoral Delegatuarekin.

    Kalitatearen kudeaketa sistemak EFQM ereduaren arabera eboluzionatzea (1.1) Kanpoebaluaziorako Memoria idatzi (12-13)

    9a20, 9a21, 6a-G-1 6a-I-1 HPen ondorioz burututako ekintzen %a

    Paperaren kontsumoa %10ean murrizatu. 08-09 BIODIBERTSITATEAri buruzko plana egin eta ekintzak burutu (09-10) (10-11) Erosketa berdea bultzatu eta paperaren kontsumoa kontrolatu (11-12)

    − Eusko Jaurlaritzaren Legeria (EHAA…) − Konpetentzia (inguruko eskolak)

    AG21 Proiektutik eratorritako ekintzak bultzatu. (2.6)

    Erosketa berdea eta kontsumo jasangarria eta arduratsua: Paperaren kontsumoa, Material suntsikorra eta Elikadura arduratsua. (12-13)

    8b-4 INGURUNEA

    − EIB ikastoletako bilerak

    Irakasleentzako Ingeleseko formaziorako baliabideak lortu

    Mondragón Lingua-rekin urte osoko ikastaroa irakasle bik (11-12 eta 12-13)

    2a5. irudia. Interes taldeen itxaropen / nahien eragina Politika eta Estrategian

  • 2

    GESTIO KALITATEAREN EUSKAL SARIA 2013 15

    Ikuspegiaren eta hedapenaren berrikusketa-neurketa, ikasketa eta hobekuntza

    Azpirizpide h