A las delegadas y delegados del VII Congreso - VII. Biltzarraren ordezkariei

4
Vitoria-Gasteiz. 2013ko otsailaren 13a Lagun estimatua, Utzidazu begien bistako den zerbait gogoratzen: datorren otsailaren 17an Arabako PSE-EE-ren Kongresua egingo dugu. Eta zuk duzu hitza. Inortxok ez du zure ordez egingo. Zure boto isilpeko eta pertsonalaren indar izugarriak, horrexek erabakiko du nor izango den Arabako sozialisten hurrengo Idazkari Nagusia. Beraz, zure eskuetan dago, eta ez beste inoren eskuetan, datozen urteetan Alderdiak izango duen norabide politikoa orientatzeko eta hautatzeko gaitasuna. Zure eskuetan dago, halaber, gure erakundearentzat kultura politiko bat edo bestea aukeratzeko gaitasuna, hala Arabako gizartearekiko erlazioan, nola militantziarekikoan. Proposatu nahi dizut hautatu dezagula gure erakundea enpastatzen, batzen, josten gai izango den pertsona bat eta talde bat, euskal gizartearentzat beharrezkotzat jotzen ditugun pluralismoa eta tolerantzia Alderdian ere erabiliko dituztenak. Esaten dutena egin ere egingo dutenak, gure etxe barrutik bertatik hasita, militantziaren kohesioaren alde lan eginez. Kritikak, alternatibak edo desadostasunak agertzeagatik, eta horregatik bakarrik, inori betoa jarriko ez diotenak. Proposatu nahi dizut egin dezagula militantziari ateak irekitzea bulegotzat eta lehentasuntzat izango duen Idazkari Nagusi baten alde. Idazkariago izango dena, Nagusia baino. Ezker osoarekin, Arabako progresistekin, baita oro har gizartearekin ere solasteko gauza izango dena. Etikoki zorrotza izango den lidergo bat, Arabako sozialismoaren inguruan ezkerreko proiektu politiko bat eta proiektu konpartitu bat eratzeko gauza izango dena. Helburu honekin, iradoki nahi dizut lidergo konpartitu bat dela onena, garai berriekin bat datorrena, gaur taldean lan egiteko gauza izatea eta guka aritzea funtsezkoa baita, izan ere. Zeren eta gizartearen begien aurrean galduz joan garen sinesgarritasuna eta kreditua berreskuratu behar baitugu; eta honetarako Alderdi koherente bat garela garbi erakutsi behar dugu, gure ezaugarri diren baloreak uste osoz aldarrikatzen dituena: zintzotasuna eta austeritatea, lana, pertsonak, parte-hartzea, debatea eta gardentasuna. Garaiak hala eskatzen du. Sozialismoaren alde egin dezakegun zerbitzurik onena hauxe da: Alderdirik onena eratzea, ideologia neoliberalaren eta interes ekonomiko handien aurka egiteko modukoa. Gure eskuetan dago. Honegatik gaur inoiz baino beharrezkoagoa da Ezkerra, eta ezinbestekoa da aldatzea Alderdi sendo bat egiteko, Ongizate Estatua defendatzeko eta sortu ez dugun krisialdi baten biktimak garenok babesteko tresna eraginkorra izango den alderdi bat.

Transcript of A las delegadas y delegados del VII Congreso - VII. Biltzarraren ordezkariei

Page 1: A las delegadas y delegados del VII Congreso - VII. Biltzarraren ordezkariei

Vitoria-Gasteiz. 2013ko otsailaren 13a

Lagun estimatua,

Utzidazu begien bistako den zerbait gogoratzen: datorren otsailaren 17an Arabako PSE-EE-ren Kongresua egingo dugu. Eta zuk duzu hitza. Inortxok ez du zure ordez egingo. Zure boto isilpeko eta pertsonalaren indar izugarriak, horrexek erabakiko du nor izango den Arabako sozialisten hurrengo Idazkari Nagusia.

Beraz, zure eskuetan dago, eta ez beste inoren eskuetan, datozen urteetan Alderdiak izango duen norabide politikoa orientatzeko eta hautatzeko gaitasuna. Zure eskuetan dago, halaber, gure erakundearentzat kultura politiko bat edo bestea aukeratzeko gaitasuna, hala Arabako gizartearekiko erlazioan, nola militantziarekikoan.

Proposatu nahi dizut hautatu dezagula gure erakundea enpastatzen, batzen, josten gai izango den pertsona bat eta talde bat, euskal gizartearentzat beharrezkotzat jotzen ditugun pluralismoa eta tolerantzia Alderdian ere erabiliko dituztenak. Esaten dutena egin ere egingo dutenak, gure etxe barrutik bertatik hasita, militantziaren kohesioaren alde lan eginez. Kritikak, alternatibak edo desadostasunak agertzeagatik, eta horregatik bakarrik, inori betoa jarriko ez diotenak.

Proposatu nahi dizut egin dezagula militantziari ateak irekitzea bulegotzat eta lehentasuntzat izango duen Idazkari Nagusi baten alde. Idazkariago izango dena, Nagusia baino. Ezker osoarekin, Arabako progresistekin, baita oro har gizartearekin ere solasteko gauza izango dena. Etikoki zorrotza izango den lidergo bat, Arabako sozialismoaren inguruan ezkerreko proiektu politiko bat eta proiektu konpartitu bat eratzeko gauza izango dena.

Helburu honekin, iradoki nahi dizut lidergo konpartitu bat dela onena, garai berriekin bat datorrena, gaur taldean lan egiteko gauza izatea eta guka aritzea funtsezkoa baita, izan ere. Zeren eta gizartearen begien aurrean galduz joan garen sinesgarritasuna eta kreditua berreskuratu behar baitugu; eta honetarako Alderdi koherente bat garela garbi erakutsi behar dugu, gure ezaugarri diren baloreak uste osoz aldarrikatzen dituena: zintzotasuna eta austeritatea, lana, pertsonak, parte-hartzea, debatea eta gardentasuna. Garaiak hala eskatzen du.

Sozialismoaren alde egin dezakegun zerbitzurik onena hauxe da: Alderdirik onena eratzea, ideologia neoliberalaren eta interes ekonomiko handien aurka egiteko modukoa. Gure eskuetan dago. Honegatik gaur inoiz baino beharrezkoagoa da Ezkerra, eta ezinbestekoa da aldatzea Alderdi sendo bat egiteko, Ongizate Estatua defendatzeko eta sortu ez dugun krisialdi baten biktimak garenok babesteko tresna eraginkorra izango den alderdi bat.

Page 2: A las delegadas y delegados del VII Congreso - VII. Biltzarraren ordezkariei

Orain arte zenbait urrats egin ditugu dagoeneko, ideiei buruzko eztabaidari bete-betean helduta. Azken hilabeteotan ekonomia eta zerga-sistemari, garapen iraunkorrari, bake eta elkarbizitzari, gizarte eredu sozialdemokratari eta alderdi eredu berriari buruzko ideia eta proposamenak landu eta aurkeztu ditugu (honako web honetan aurkituko dituzu: www.regeneracion2013.com). Eta uste dugu honek lortu duela Alderdia mugitzen hastea. Hauxe da azken froga: Araban aurkeztutako ponentzia politikoan proposatu behar izan dira duela urtebete ezinezkoak ziren parte-hartzeko moduak, Alderdia baloreetan oinarritutako berriztatze baten behar larrian dagoela uste dugunok bultzatuta.

Ziur nago premisa hauekin Kongresu on bat egiteko baldintzak ezarri ahalko ditugula. Guztiok eroso sentitzeko moduko Sozialismo baterako abiapuntua eraikitzeko balioko duen Kongresu bat, debatearen eta autokritikaren bitartez gehiengo zabalak eta kohesionatuak bilduko dituen Sozialismo baterako.

Zeren eta niri, ezta zuei ere, ez baitzaigu iruditzen inor soberan dagoenik, ez alderdikideak, ez gure ontzian sartu, gure jendearen eskubideak defendatu eta eskuinaren gehiegikerien kontra borrokatu nahi duen edozein sozialista, sozialdemokrata edo progresista ere. Horretara deitzen zaituztegu datorren 17an Arabako sozialisten Kongresuan: aldaketara eta akordiora.

Osasun eta askatasuna.

Juan Carlos AlonsoArabako PSE-EE PSOE-ko Idazkari Nagusia izateko aurre-hautagaia

Page 3: A las delegadas y delegados del VII Congreso - VII. Biltzarraren ordezkariei

Álava, 13 de Febrero de 2013

Estimada compañera, estimado compañero,

Permíteme que te recuerde una obviedad: el próximo día 17 de febrero vamos a celebrar el Congreso del PSE-EE en Álava. Y tú decides. No lo hará nadie por ti. Sólo la formidable fuerza de tu voto, secreto y personal, decidirá la Secretaría General de los socialistas alaveses.

Por tanto, en tus manos, y en ningunas otras, está la capacidad de orientar y elegir la dirección política del Partido para los próximos años. También, la de optar por una u otra cultura política para nuestra propia organización, tanto en su relación con la sociedad alavesa, como con la propia militancia.

Quiero proponerte que elijamos a una persona y a un equipo, que sean capaces de empastar, de sumar, de coser la organización, aplicando en el Partido el pluralismo y la tolerancia que predicamos como necesarios para la sociedad vasca. Personas que prediquen con el ejemplo dentro de nuestra propia casa, trabajando por la cohesión de la militancia desde el minuto uno. Sin que nadie sea vetado por el mero hecho de formular críticas, alternativas o discrepancias.

Quiero plantearte que elijamos a un Secretario General cuyo despacho y cuya prioridad sea la apertura a la militancia. Un Secretario General, más Secretario que General; con capacidad de interlocución con toda la izquierda, con los progresistas alaveses y con la sociedad en su conjunto. Un liderazgo de hondo calado ético capaz de conformar en torno al socialismo alavés un proyecto político de izquierdas, y un proyecto compartido.

Con este objetivo, quiero sugerirte la idoneidad de un liderazgo compartido, acorde con estos nuevos tiempos, en los que ser capaz de trabajar en equipo y de conjugar el ‘nosotros’ resulta fundamental. Porque tenemos que recuperar la credibilidad y el crédito que hemos ido perdiendo en la sociedad; y para ello debemos mostrar que somos un Partido coherente, que predica con el ejemplo, que reivindica con convicción los valores que son su seña de identidad: la honestidad y austeridad, el trabajo, las personas, la participación, el debate y la transparencia. Los tiempos lo exigen.

El mejor servicio que podemos hacer al Socialismo es conformar el mejor Partido para combatir la ideología neo-liberal y a los grandes intereses económicos. Está en nuestra mano. Por ello hoy es más necesaria que nunca la Izquierda, y es fundamental un cambio para hacer un Partido fuerte; un partido que sea una herramienta útil en la defensa del Estado de Bienestar y en la protección de los derechos de quienes somos víctimas de una crisis que no creamos.

Estamos dando pasos para ello entrando de lleno en el debate de contenidos. A lo largo de los últimos meses hemos trabajado y presentado algunas ideas y propuestas para el debate

Page 4: A las delegadas y delegados del VII Congreso - VII. Biltzarraren ordezkariei

en materia de economía y fiscalidad, desarrollo sostenible, paz y convivencia, modelo socialdemócrata de sociedad y nuevo modelo de partido (las puedes encontrar en la web www.regeneracion2013.com). Y creemos que eso ha servido para que el Partido se mueva. La última prueba de ello es que en la ponencia política presentada en Álava, se han tenido que proponer formas de participación que hasta hace un año estaban vetadas y que hemos venido impulsando quienes consideramos que es urgente una regeneración del Partido basada en valores.

Estoy convencido que con estas premisas podremos propiciar las condiciones para desarrollar un buen Congreso. Un Congreso desde el que construir la pista de despegue de un Socialismo en el que quepamos todos; capaz de aglutinar mayorías amplias y cohesionadas desde el debate y la autocrítica.

Porque a mí, a nosotros y nosotras, no nos sobra ninguna compañera, ningún compañero, ningún socialista, socialdemócrata o progresista que quiera embarcarse y aportar en la lucha por los derechos de nuestra gente, contra los desmanes de la derecha. A ello te convocamos el próximo día 17 en el Congreso de los socialistas alaveses: al cambio y al acuerdo.

Salud y libertad.

Juan Carlos AlonsoPrecandidato a la Secretaría General del PSE-EE (PSOE) de Álava