9.jarduera

5
ALDAKORTASUN INTRAESPEZIFIKOA Inguruneak bizidunengan duen eraginei deritzo. Eta nun dute eragina faktore biotiko eta abiotiko hauek? Jaiotza-tasan, heriotza-tasan eta migrazio- tasan. Espezieen banaketa geografikoan. Aldaketa adaptatiboa edo moldaeran.

Transcript of 9.jarduera

Page 1: 9.jarduera

ALDAKORTASUN INTRAESPEZIFIKOA

Inguruneak bizidunengan duen eraginei deritzo.

Eta nun dute eragina faktore biotiko eta abiotiko hauek?

Jaiotza-tasan, heriotza-tasan eta migrazio-tasan.

Espezieen banaketa geografikoan.

Aldaketa adaptatiboa edo moldaeran.

Page 2: 9.jarduera

Goiko irudian agertu den bezala, bi landareak ingurunearen arabera asko aldatzen dira, baina eta bere ondorengoak? Akaso ez lukete heredatu behar izango beraien aurrekarien ezaugarri berri horiek?

EZ, hori ez da horrela, baina zergaitik?

Inguruneak bultzatutako moldaketak ez zaizkie, besterik gabe, ondorengoei transmititzen, hau da, moldaera horiek ez dira aldaketa garrantzizkoak bizidunen espezie berriak sortzeko.

Orduan zergaitik espezie batzuk eboluzionatzen dute eta goiko landareak (adibidez) ez?

Ezaugarri genetikoak aldatzeko era bakarra populazioaren barruan sortutako ezaugarrien aldakortasuna da, eta ez inguruneak banakako batean sortutako unean uneko aldaketak.

Page 3: 9.jarduera

MOLDAERA INTRAESPEZIFIKOA:MUTAZIOAK

Bizidunen zelula guztietan DNA dago, eta, molekula horren bidez, herentzia genetikoa gurasoengandik ondorengoengana transmititzen da. Transmisio horretarako, zelula erdibitu egiten da.

Baina zer dira mutazioak?

Bizidunen DNAn aldakuntzak gertatzea da, aldakuntza genetikoak.

Page 4: 9.jarduera

Mutazioak, oro har, ez dira egokiak, bizirik irauteko zailtasunak besterik ekartzen ez dituztelako. Baina noiz edo behin gerta daiteke mutazio horietakoren bat baliozkoa izatea, inguruneari aurre egiteko egokia izatea; halakoetan, bizidunak, bizirik irauteaz gain, abantailak izango ditu ingurunera moldatzeko. Gainera, mutazio horiek ondorengoei transmitituko dizkie.

XEHETASUN GEHIAGO

Mutazioak heredatu egiten baitira. Mutazioa norabide egokian egin duen banako hori populazioko gainerako bizidunak baino hobeto moldatuta egongo da ingurunera eta, beraz, helduarora iristeko aukera gehiago eta ugaltzeko probabilitate handiagoa izango ditu. Horrela, hurrengo belaunaldian mutazio abantailatsu hori dutenen proportzioa handiagoa izango da populazioan, eta aurreko belaunaldian baino oraindik aukera handiagoa izango dute.

Page 5: 9.jarduera

HAUTESPENA NATURALA ETA ARTIFIZIALAHautespena, eragin desberinengatik sortzen diren barietate edo aldaerei deritze. Hauek bi motatakoak izan daitezke:

Naturala

Noiz gertatzen da hautespen mota hau?

Artifiziala

Bere kasa eta inguruaren eraginez naturak baimentzen dituenean zenbait moldaera berri gertatzen da.

Noiz gertatzen da hautespen mota hau?

Gizakiak, esaterako, espezie batzuen barruan era askotako aldaerak edo barietateak lortzen dituenean gertatzen da. Ohikoena txakurren kasua da, gizakiak bere ekintzetarako egokia izan zitekeen txakur mota hautatzeko ahaleginak egin baititu milaka urtean zehar.