9.astea

3
9.ASTEA. URTARRILAK 25/29 Aste hau gogor hasi nuela esan daiteke, izan ere astelehenean lehenengo ordua 6. mailako laguntza gelan hasi nuen, bertan bikoteka irakurtzen aritu gara, testua n ahiko zaila zen haur hauentzako eta gainera gazteleraz zen. Hitz berri asko zeuden ikasle hauentzat, gainera kontutan hartuta Azpeitia herri zeharo euskalduna dela, are zailagoa izan zela iruditu zait. Testua Titin III. a pilotariaren inguruan zen. Bikoteka irakurri ostean, laguntza gelan guztion artean irakurri zuten ozenki eta irakaslea eta ni galderak egiten joan ginen haurren ulergarritasuna bermatzeko asmoz. Hau irakurtzea amaitzean gelan eman dizkieten galderen inguruan hitz egiten jardun gara, haurrek galderak egiten zituzten zailtasunak zituzten heinean eta gura lana laguntza ematea izan zen. Azkenean ordubeteko lana izan behar zena ia bi ordura luzatu behar izan genuen, izan ere esan bezala testu nahiko landua eta irakurle gaztetxoentzat nahiko zaila zela iruditu zait. Honen ostean, matematika lantzen jardun dut dominikarra den 4. amilako ikasle batekin. Ostegunean kontrola du eta oraindik ez ditu Km/dam/hm/m/dm/cm/mm unitatean ongi menderatzen. Nahiko estu nabil neu izan ere asko gustatuko litzaidake ikasle honek matematika gainditzea. Berarekin ez da denbora asko hasi nintzela lanean, baina nirekin nahiko konfiantza hartu duela uste dut eta lanerako gogoa erakusten den arren hizkuntza arazoak direla eta bere ikaskuntza asko moteltzen da. beraz berarekin nabil buru belarri ahalik eta gauza gehien gainditu ditzan. Arratsaldean, bi ordu 6.mailako ikasle Pakistandarrarekin aritu nintzen matematika egiten. Dagoeneko hartu du zatiketak egiteko mekanika eta dirudienez ondo du barneratua zatiketaren kontzeptua. Beraz hemendik aurrera zatiketa gero eta zailagoak eta gero eta zenbaki handiagoekin egiten jardungo gara.

Transcript of 9.astea

Page 1: 9.astea

9.ASTEA. URTARRILAK 25/29

Aste hau gogor hasi nuela esan daiteke, izan ere

astelehenean lehenengo ordua 6. mailako laguntza gelan

hasi nuen, bertan bikoteka irakurtzen aritu gara, testua n

ahiko zaila zen haur hauentzako eta gainera gazteleraz

zen. Hitz berri asko zeuden ikasle hauentzat, gainera

kontutan hartuta Azpeitia herri zeharo euskalduna dela,

are zailagoa izan zela iruditu zait. Testua Titin III. a

pilotariaren inguruan zen. Bikoteka irakurri ostean,

laguntza gelan guztion artean irakurri zuten ozenki eta

irakaslea eta ni galderak egiten joan ginen haurren

ulergarritasuna bermatzeko asmoz. Hau irakurtzea

amaitzean gelan eman dizkieten galderen inguruan hitz

egiten jardun gara, haurrek galderak egiten zituzten

zailtasunak zituzten heinean eta gura lana laguntza

ematea izan zen. Azkenean ordubeteko lana izan behar

zena ia bi ordura luzatu behar izan genuen, izan ere esan

bezala testu nahiko landua eta irakurle gaztetxoentzat

nahiko zaila zela iruditu zait.

Honen ostean, matematika lantzen jardun dut

dominikarra den 4. amilako ikasle batekin. Ostegunean

kontrola du eta oraindik ez ditu Km/dam/hm/m/dm/cm/mm

unitatean ongi menderatzen. Nahiko estu nabil neu izan

ere asko gustatuko litzaidake ikasle honek matematika

gainditzea. Berarekin ez da denbora asko hasi nintzela

lanean, baina nirekin nahiko konfiantza hartu duela uste

dut eta lanerako gogoa erakusten den arren hizkuntza

arazoak direla eta bere ikaskuntza asko moteltzen da.

beraz berarekin nabil buru belarri ahalik eta gauza gehien

gainditu ditzan.

Arratsaldean, bi ordu 6.mailako ikasle

Pakistandarrarekin aritu nintzen matematika egiten.

Dagoeneko hartu du zatiketak egiteko mekanika eta

dirudienez ondo du barneratua zatiketaren kontzeptua.

Beraz hemendik aurrera zatiketa gero eta zailagoak eta

gero eta zenbaki handiagoekin egiten jardungo gara.

Page 2: 9.astea

Astearte ia osoan zehar 5.mailan sartuta egon

nintzen bertako bi haurrekin. Matematika eta Gizarte

zientziak lantzen jarduten gara batez ere. Bietako batek

nirekin oso jarrera ona du bestearen jarrera alperrago

den harren bera ere lanean jarduten da. ala ere neurekin

Dominikarra dena konpontzen da hoberen. Izan ere, ni

gelan sartzen naizenean buru-belarri jarduten da lanean.

Modu honetan neu ere oso eroso sentitzen naiz berarekin,

honen ondorioz bi mutiko hauek asko hobetu direla

iruditzen zait lehenengo astetik honetara.

Hauek ere ostegunean kontrola dute gizarteko eta

or gabiltza lanean Munduko bola zer den, Paraleloak eta

meridianoak ikasten, mapak zertarako diren ikasten …

honetarako neuk prestatu dizkiet zenbait apunte beraien

ulergarritasunera egokituta, izan ere biek hizkuntzarekin

dituzte zailtasun handienak. Beraz apunte guztiak ahalik

eta sinpleen eta argien jartzen saiatzen naiz beraien

ikaskuntza errazago izan dadin.

Asteazkenari dagokionez, lehenengo ordua

6.mailako pakistandarra den ikaslearekin jardun naiz

buru-belarri matematika lantzen. Esan bezala zatiketak

ikasten ari da, eta dagoeneko hartua du mekanika. Beraz,

ordu osoan jolas modula lan eginez zatiketak egiten

jardun dugu, zenek azkarrago egin, zenek gehiago egin

denbora berdinean … Gainontzeko egun ia osoa 4.mailan

sartu naiz Dominikarra den neskatoari laguntza ematen,

asko lotsatzen da nirekin baina poliki-poliki harreman bat

sortzen ari gara, baina bere etxeko arazoak direla eta nola

hala eskolan giro arinagoa eta hobea sortu naian jarduten

naiz berarekin lanean. Momentuz digestio aparatua eta

arnas aparatuak ikasten ari gara eta matematikan

buruketa sinple batzuk eta biderketa taulak errepasatuz

zatiketa sinpleak lantzen ari gara.

Page 3: 9.astea

Ostegunean egiaren ordua iritsi zen, haurrek

kontrolak egin behar zituzten, 5.mailakoek gizarteko

kontrola eta 6.mailakoek matematika eta gizarteko

kontrola. Beraz azterketa aurretik izan ditugun ordutan

kontrolerako errepasatzen jardun ginen. 5. mailakoek esan

zutenez beraien ustez nahiko ondo egin zuten eta orain

bakoitzaren tutoreak egindako ebaluaketa ikustea besterik

ez da falta. 6.mailakoek gizarteko kontrola nahiko ondo

egin dutela esan dute bakoitzaren tutoreek, esan beharra

dago betiere beraien minimoetan sartzen diren

egokitutako kontrolak egin dituztela. Matematikako

kontrolean bertan egoteko aukera eman didate eta orduan

nire ikasleak direnei laguntza emateko. galderaren bat

zutenean nola ala lagundu eta oker zituzten galderak

errepasatzeko esan diet. Beraz azterketan laguntza txiki

bat ere izan dutela esan daiteke.

Azkenik Ostirala nahiko lasaia izan da. Goiza

ordezkaketa bat egiten egon naiz 3.mailan eta nahiko ondo

joan dela esango nuke. haur bat do beste saiatu da ni

toreatzen baina, lana jolas modura planteatu bazian laster,

ekin diote lanari. Arratsaldean bakearen eguna ospatu

dugu, horretarako haurrek testu batzuk irakurri dituzte eta

Europako mapa bat osatu dute maila bakoitzak

kontinenteko zati bat jarriz puzzle bat osatuko balute

bezala. Oso polita izan da eta eguraldiak asko lagundu ez

arren ondo joan da arratsaldea.