7.Ekarpena: El Hundimiento, Pelikula bat nola dokumentatzen eta ikertzen da.

3
Pelikula bat nola dokumentatzen eta ikertzen da: Izenburura: El Hundimiento (‘Der Untergang') (2004) Zuzendaria: Oliver Hirschbiegel Gigoia: Bern Eichinger Aktore garrantzitsuenak: Bruno Ganz (Hitler), Alexandra Maria Lara (Eva Braun), Ulrich Matthes (Joeseph Goebbels)… El Hundimiento Hitlerren azken egunei buruzko film historikoa dugu, beraz pelikula egiteko zuzendariak eta bere taldeak egin behar izan zuten dokumentazioa sakona izan zen. Filmaren proiektua, elkarrizketak eta dokumentazioa 2002.urtean hasi zuten. Oliver Hirschbiegel zuzendariak, Joachim Fest historiadorearen liburua irakurri ondoren, liburuan oinarritutako filma sortzea etorri zitzaion burura, ideia zeukala eta 1945ean gertatutakoa ezagutzen zuela detaile guztien bila hasi zen. Lehenik eta behin Hitler eta Nazional Sozialisten ikerketa sakona egin behar izan zuten, hau ez zen oso zaila izan, nazien historia hainbat liburu eta dokumentuetan aurkitu ahal delako. Baina hori ez zen nahikoa, pelikula guztiz erreala izatea zen haien nahia. Horretarako garai artan Hitlerren inguruan zeuden pertsona guztien ikerketak egin zituzten (jeneralak, idazkariak, mezulariak, erizainak...) baita pertsona hauen familia kideekin hitz egin. Modu honetak Traudl Junge Humps aurkitu zuten, 1942tik 1945 arte Hitlerren idazkaria izandako emakumea eta horaindik ere bizirik zegoena. Humps-ek 1945etik 2002rarte igarotako urte guztietan isilean mantendu zuen bere identitatea (gaur egun nazien irudia ikusita eta bera garai artan izandako pentsamoduaz damututa) baina Hirschbiegel berarekin hitz egin ondoren, berak bizitakoa kontatzea onartu zuen. Elkarrizketa 2002an gauzatu zen, eta emakumeak esandakoaren arabera filman ikusi ahal diren lehenengo irudiak 1942an Fürerra Humps idazkari bezala kontratatzen duen momentu

description

El Hundimiento filma egiteko, zuzendariak egin behar izan zuten dokumentazio guztia aurkituko duzue hurrengo dokumentuan.

Transcript of 7.Ekarpena: El Hundimiento, Pelikula bat nola dokumentatzen eta ikertzen da.

Page 1: 7.Ekarpena: El Hundimiento, Pelikula bat nola dokumentatzen eta ikertzen da.

Pelikula bat nola dokumentatzen eta ikertzen da:

Izenburura: El Hundimiento (‘Der Untergang') (2004) Zuzendaria: Oliver HirschbiegelGigoia: Bern EichingerAktore garrantzitsuenak: Bruno Ganz (Hitler), Alexandra Maria Lara (Eva Braun), Ulrich Matthes (Joeseph Goebbels)…

El Hundimiento Hitlerren azken egunei buruzko film historikoa dugu, beraz pelikula egiteko zuzendariak eta bere taldeak egin behar izan zuten dokumentazioa sakona izan zen. Filmaren proiektua, elkarrizketak eta dokumentazioa 2002.urtean hasi zuten.

Oliver Hirschbiegel zuzendariak, Joachim Fest historiadorearen liburua irakurri ondoren, liburuan oinarritutako filma sortzea etorri zitzaion burura, ideia zeukala eta 1945ean gertatutakoa ezagutzen zuela detaile guztien bila hasi zen.

Lehenik eta behin Hitler eta Nazional Sozialisten ikerketa sakona egin behar izan zuten, hau ez zen oso zaila izan, nazien historia hainbat liburu eta dokumentuetan aurkitu ahal delako. Baina hori ez zen nahikoa, pelikula guztiz erreala izatea zen haien nahia. Horretarako garai artan Hitlerren inguruan zeuden pertsona guztien ikerketak egin zituzten (jeneralak, idazkariak, mezulariak, erizainak...) baita pertsona hauen familia kideekin hitz egin. Modu honetak Traudl Junge Humps aurkitu zuten, 1942tik 1945 arte Hitlerren idazkaria izandako emakumea eta horaindik ere bizirik zegoena. Humps-ek 1945etik 2002rarte igarotako urte guztietan isilean mantendu zuen bere identitatea (gaur egun nazien irudia ikusita eta bera garai artan izandako pentsamoduaz damututa) baina Hirschbiegel berarekin hitz egin ondoren, berak bizitakoa kontatzea onartu zuen.

Elkarrizketa 2002an gauzatu zen, eta emakumeak esandakoaren arabera filman ikusi ahal diren lehenengo irudiak 1942an Fürerra Humps idazkari bezala kontratatzen duen momentu ikusten da (1942ko azaroa, Rastenburg Prusia Fürerraren kuartel jeneralean). Pelikularen hasieran eta amaieran Humps-i egindako elkarrizketaren zati bat egertzen da. Joachim Fest (Berlín, 1926) historiatzaile eta publizistak ere bere laguntza eskeini zion zuzendariei Fest-ek 1963.urtean zehar Norddeutscher Rundfunk emisoran egon zen lanean eta 1973tatik eta 1993tara ‘Frankfurter Allgemeine Zeitung’ egunkari ospetsuaren editorea izan zen.

Filma oso zehatza da eta gauzak gertatu ziren ordenean eta egunetan agertzen dira, horretarako ere bilaketak egin behar izan zituzten abdz: Berlin, 1945eko apirilaren 20ean Hitlerren 56. urtebetetzea...

Pertsonaiei buruzko dokumentazioa ere oso garrantzitsu izan zen, hainbat pertsonai oso ezagunak zirelako eta haien irudikapen egokia egin behar zen: Hitler, Eva Braun, Joeseph eta Magda Goebbels...Pertsonai garrantzitsuez gain, hain ezagunak ez ziren pertsonaien dokumentazioa egin behar izan zen, sailagoa izan zena: Albert Speer, Prof.Dr. Ernst- Günter Schenk, Prof.Dr Werner Haase...

Page 2: 7.Ekarpena: El Hundimiento, Pelikula bat nola dokumentatzen eta ikertzen da.

Pertsonaien fisikoa deskribatzea eta haien antzeko aktoreak aurkitzea ez zen oso zaila izan garaiko argazkiak lagungarriak zituztelako, baina pertsonalitatea zen garrantzitsuena.Adbz:Hitler: parkinsona zuen, begetarianoa zen, ez zuen erretzen ez edaten, zorrotza guda kontuetan baina lasaia bere ingurukoekin...Eva Braun: emakume oso alaia, pertsona ona, Hitlerren itzalean bizitzen zena...Joseph Goebbels: guda-gizona, Hitlerrengan zituen bere esperantza guztiak, pertsona hotza, lagunik gabea...

Pelikulan hainbat elkarrizketa egertzen dira, konbertzazio horien modu erreal batean berregitzen saitu ziren. Elkarrizketetaz gain Hitler eta Nazionak Sozialistek zituzten plan guztien bilaketa ere egin behar izan zuten: guda maniobrak, etorkizunerako planak (Berlinen berreraipena)

Hitlerren azken horduan filmaren momentu garrantzitsuak dira eta prestaketa eta ikertkuntza sakona behar izan zutena, momentu horiek berpizteko premiazkoa izan zen Hupms-en testimonioa, baita hainbat liburu, pelikula eta naziekin hitz egitea.

Azkenik aipatu behar da oso garrantzitsua den bilaketa eta pelikularen izenburuan ikusi ahal dena, taldeak Hitler emandako hitzaldi eta bere esaldi famatuen dokumentazioa egin zuen.

“Podemos hundirnos. Pero nos llevaremos un mundo con nostotros” Hitler-ek hainbatetan erabilitako esaldi hau izan zen, garrantzizkoa izan zen filmaren izenburua aukeratzeko: El Hundimiento