723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara...

24
BARREN ELGOIBAR - 723. zenb. - XVIII urtea - 2010-01-08 B Ilusioak ez dauka adinik

Transcript of 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara...

Page 1: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

B A R R E N

ELG

OIB

AR

-72

3.ze

nb.-

XVIII

urte

a-

2010

-01-

08

B Ilusioak ez daukaadinik

723 azala 7/1/10 13:05 Página 1

Page 2: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

723 azala 7/1/10 13:05 Página 2

Page 3: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

3

NIRE TXANDA

Azken hilabeteetan gure artean sortu den bertso booma aldebatera utzita, euskaldunon artean beti izan dugun kanturako zaleta-suna ere aipatzea gustatuko litzaidake.

Nork ez du koadrilan edozein bazkari edo afariren ondorenabestu? Horrelakoetan denok ekartzen ditugu gogora ohiko euskalkantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren kaleji-ra esaterako. Baina egun berezi horietako ekintza tradizionalak aldebatera utzita, gure koadrilan ohitura bihurtzen ari den beste bat go-raipatu nahiko nuke: gau-pasako afaria eta afalosteko kantaldia.

Aurreko urtean horrelako arrakasta izan zuenez, joan berri zai-gun urtean ere hantxe batu ginen 30 bat lagun. Zita abenduaren28an genuen aurrez jarria. Niri norbaitek Inuzente Eguna zela eta, zi-ria sartu nahi izan zidan afaria bertan behera geratu zela esanaz.Baina zorionez ez zen halakorik gertatu.

Euskaldun jatorren moduan lehenengo tripa ongi bete eta gero,denok kanturako prest. Beti izan dugu kanturako zaletasuna eta be-heko su ondoan jarri eta hantxe jardun ginen bi musikari bikainek la-gunduta kantu kantari, eztarria urratzeko beldurrik gabe.

Gainera, gonbidatu berezi bat ere izan genuen gure artean, txa-peldunen artean txapeldunena den Andoni. Eta ez zen lanera etorri,baizik eta denok bezala euskal kantuak kantatzera eta ongi pasa-tzera, nahiz eta hainbat bertso eta kopla kantatu zizkigun. Gauak lu-ze jo zuen, (nahiz eta guri motza iruditu) denetarako astia izan ge-

nuen, euskal kantuak kantatu,musika entzun, bertsoak abes-tu, hainbat euskal dantza dan-tzatu…

Geurea dugun euskal kultu-ra aberats honetako hainbat alorjorratu genituen. Badaukagunon eta nola gozatu!

Horrelako momen-tuetan ohartzen naiz zegutxi behar dugun on-do pasatu eta goza-tzeko. Ia hurrengo ur-tean ere denok han ba-tzen garen!

Gabonak kantuan

“Kanturako zaletasuna beti izan dugunez, sutondoan jardun ginen,

eztarria urratzeko beldurrik gabe”

Edurne Olazabal

“Nire

txan

da”

atal

ean

idat

zina

hiba

duzu

,ja

rriz

aite

zgu

reki

nha

rrem

anet

an:

943

7441

12ed

oba

rren

@el

goib

arko

izar

ra.c

om

wwwwww..eellggooiiBBAARRRREENN..nneettwwwwww..eellggooiiBBAARRRREENN..nneett

EEggiinn kkll iikk eettaa

iikkuussiikkoodduuzzuu

GABONETAKO IRUDIAKMEDIATEKAN JARRI DITUGU

723 alea 7/1/10 12:59 Página 3

Page 4: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

GUTUNAK

4

Nafarroa plaza, 2 • 20870 ELGOIBARS 943 744 112Faxa: S 943 743 704E-posta: [email protected]: S 943 743 704E-posta: [email protected]

ZUZENDARIA Ainhoa Andonegi KAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Oier Narbaiza, Ainara Argoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA Oier Narbaiza PUBLIZITATEA Leire Rubio, Eneritz Lazkano MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz MAKETAREN DISEINUA Jaione Unanue KOLABORATZAILEAK Oihana Tarragual, Anjel Bazterretxea, Ane Odria, Maialen Olazabal, Andres Alberdi, Angel Ugarteburu, Abel Irizar, AlbertoAgirreazaldegi, Justo Arriola, Arkaitz Irureta, Zuhaitz Gurrutxaga, Unai Arrieta, Noemi Otegi, Ainara Sedano, Eva Garcia, Miriam Garcia, Jesus Mari Makazaga, Juanito Gorostiza. INPRIMATEGIA Gertu Koop. E. TIRADA 4.760 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1139-1855

Barren Argitaratzailea:

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatikiragarkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez dubere gain hartzen NIRE TXANDA, ZOZOAK BELEARI etaESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik.

Elkartasunak ez du etenikData esanguratsu hauetan, ehunka

euskal etxetan aulki hutsak izan ditugubeste urte batez. 746 aulki huts izan ditu-gu, eta beste hainbat iheslariei dagozkie-nak. Espetxe politika kriminalak ez du ete-nik Gabonetan, bere krudelkeriaren di-mentsio osoari eusten baitio.

Igor Gonzalez Sola preso bilbotarrakbere buruaz beste egiten saiatu nahi iza-tea da errealitate gordin horren azken ere-dua. Espetxe politikak ezartzen dituenmuturreko egoerak, bizi baldintza tamal-garriak eta asistentzia ezak desesperazio-ra eraman du Igor. Espetxe politikak eus-kal preso politikoak pertsona eta subjektugisara suntsitu nahi ditu.

Euren inguru sozial eta afektibotik era-bat aldendu nahi dituzte. Azken asteetan,katxeo eta umiliazio saiakeren bidez, ko-munikazioaren soka erabat moztu nahiizan dute. Gure senide eta lagun presoakerabat bakartu eta isolatu nahi dituzte. An-tza, ez dute nahikoa sakabanaketarekin,Bizi Osorako Zigorrarekin, gaixotasun larrieta sendaezinak dituzten presoak ez as-katzearekin, bakartzearekin, mehatxuekin,irainekin, komunikazioen bortxaketa eten-gabekoarekin, traslado erabat arbitrarioedo etengabeko intoxikazio mediatikoe-kin. Orain, gu, senideak paretaren kontrajarri nahi gaituzte, gure ume txikiak goitikbehera ukitu nahi dituzte eta elbarriak di-ren pertsonak ere biluzarazi nahi dituzte.

Tamalez, hau da euskal preso politiko-ek zein euren senide eta lagunok bizi du-gun errealitate gordin eta krudela. Ikusta-

razi behar dugun errealitatea. Salatu behardugun errealitatea. Argazkien kontrakoehizan, Euskal Preso Politikoen Kolektibo-aren irudia eta presentzia duina kaletatikezabatu nahi izan zuten. Baina, elkartasu-nak ez du inolako etenik izan. Biderkatuegin da.

2010ean elkartasunaren, salaketareneta interpelazioaren bideari eutsi behardiogu. Euskal preso politikoen auziak Eus-kal Herriko jendartearen bihotza ukitzendu bete-betean. Azken hilabeteetan abia-tu dugun elkartasun uholde horren ere-duak nabaritu behar ditugu. Eguneroko la-naren bitartez, salaketak ez du etenik izan-go. Konpromiso zehatzak eta euren kun-plimendua eskatuko dugu. Eskubide urra-keta bakoitza publikoki arbuiatuko dugu,baita kalean ere. Gabonetan hainbat ekin-tza egin dira egoera hau salatzeko, adibi-de gisa, Euskal Herriko hainbat herritanburutu diren gose grebak. Elgoibarren ere,hamar neska-mutil izan dira gose greban,eta egunero kalean hainbat ekintza egitenpresoen egoera salatzeko. Jarraian, larun-batean Bilbon izan zen manifestazio jen-detsuan, argi geratu zen elkartasunak ezduela etenik izango, eta aurrera begira erelanean jarraituko dugula. Beraz, animatunahi zaitugu hemendik aurrera egingo di-ren ekintzetan parte hartzera, guztiok ba-tera lortuko baitugu euskal presoak euskalherriratzea, dagozkien eskubideen jabe.

Euskal presoak etxera!!!Etxerat Û

* BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatutaegon behar dira. Ez ahaztu iizzeenn--aabbiizzeennaakk,, NNAANN eta tteelleeffoonnooaa jartzea. Bidali helbide honetara: bbaarrrreenn@@eellggooiibbaarrkkooiizzaarrrraa..ccoomm.

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

BARRENen edozein gutun argitaratuahal izateko, honako baldintza hauekbete beharko ditu nahitaez:

1. Eskutitz guztiek identifikatuak egonbehar dute: izen-abizenak, telefonozenbakia eta NAN zenbakiaderrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditugehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekinedota izen-abizenekin argitaratuko dira.Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak.Onartu egingo ditugu identifikagarriakdiren taldeak: “Ikastolako irakasleak”,esaterako. Bestalde, sinatzailearekinbatera beste lagun batzuk eredaudenean, hauek ere identifikatutaegon behar dute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretaneuren izena aipatu edo erreferentziarenbat egiten bada eta gutuna inizialekinsinatuta badago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutuniraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kalebanaketa egiteko idatzitako idazkiak,pertsona eta erakundeei zuzendurikomehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzikargitaratuko.

723 alea 7/1/10 12:59 Página 4

Page 5: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

ZOZOAK BELEARI

5

Aupa, Maialen!Ez naiz ni urte berriari helburu asko jartze-

koa. Normalean helburu handiegiak jartzen dirahorrelakoetan, eta badakizu helburuak urrutiegi

jartzeak zer arrisku duen, ezta? Betetzen zailago-ak izaten dira epe motzera eta gure eskura jartzen

ditugun horiek baino. Ez dut esan nahi helburuerrazak jarri behar zaizkionik bizitzari, ondo esan du-

zun bezala. Helburu horiek amets eta ilusio ere badira,eta helburuak errazegi betetzeak ilusio falta ekar dezake. Ho-

rregatik, egunerokotasunean presente izan ditzakegun helburuak jar-tzearen aldekoa naiz ni; lortzeko modukoak, baina era berean, aha-legintxo bat behintzat eskatzen dutenak. Orduan bai poza aspaldiamestutako hori lortutakoan!

Hala ere, Maialen, eta ez nuke ezkorregia izaterik nahi, baina iru-ditzen zait aspaldian helburu txikiegietara ohitzen hasi garela herri ho-netan. Euskal Herri euskaldun bat helburu dugunok (horrenbeste es-katzea ote?) Egunkaria libre laga dezaten aldarrikatzen jarraitzen du-gu oraindik. Urtarrilaren 12ari begira egongo gara euskaltzale askoMadrilen berriro ere injustizia gailenduko den beldurrarekin. Ez digu-te ez batere erraz jarriko oraingoan ere; helburu txikiak jarri arren, ba-ta bestearen atzetik txikitzen dituzte gure ilusioak. Gauzak daudenbezala, beraz, burugogor izan behar oraingoan ere. Gureari eustendiogun artean, ez dute horren erraz lortuko nahi duten hori. Helburutxikietatik iristen da handiagoetara, eta nik behintzat, oso garbi dau-kat: geldi egonda, jai daukagu!

Elgoibarko Udala

Kaixo,Ane!B u k a t u

da bada 2009a,eta dagoeneko

2010. urteko lehenegunez gozatzen ari ga-

ra. Ez dakit Olentzero zer moduzportatuko zen, baina ziur nago urtero legez ia etxe deneterairitsiko zela. Urte bukaeran, beti bezala, Elgoibarko bertso saio-an izan nintzen, eta harrituta geratu nintzen bertan bildu zen jendemordoarekin. Bertsolaritza benetako sua dela dirudi eta gu bere in-guruan dantzan gabiltzala (Ametsek zioen bezala). Baina su horipiztu bakarrik ez, mantentzen ere jakin behar da. Nik uste bestegauza askoren artean 2009. urte bukaera honek bertso ingurukoaho zapore gozoa utzi digula askori, eta ezin utzi bada aipatu gabe.

Urte zaharrari begira jartzean, istorio onak eta txarrak izaten di-ra. Niri onak gogoratu eta bizi izan ditudan haiekin berriz irudi edohitzez bada ere bizitzea gustatzen zait. Istorio txarrak, ordea, ahaz-tu ez, baina berriz gerta ez daitezen ondorioak atera eta haizeakeramatea izaten da onena.

Baina zaharra atzean utzi eta berriari ekin behar diogu. Ez dakithamabi mahatsak jan ote zenituen, baina ziur nago urte berrirakoamets, ilusio eta helburu asko dituzula. Amets txiki asko izan litez-ke, handiren bat ere tarteko... Zer eskatuko zenioke 2010. urteari,Ane?

MaialenOlazabal

Ane Odria

“Zer eskatuko zenioke

2010. urteari?”

“Oso garbi daukat:

geldi egonda, jai daukagu!”

723 alea 7/1/10 12:59 Página 5

Page 6: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

6

SEMAFOROA

AAnnttoollaattzzaaiilleeeekk eesskkee--rrrraakk eemmaann nnaahhii ddiizz--

kkiieettee IIkkaassttoollaarreennttxxoossnnaann llaann eeggiinn zzuutteenn

gguuzzttiieeii:: “Eskerrik asko guztioi!Barruan, kanpoan, aurreko egu-netan eta ondorengoetan lanegin zenutenei. Urtero bezala,Gabon Zahar Feria egunean he-rriko Eusko Labeleko harakinenlaguntzaz (Armueta, Benito etaZiarda), Ikastolako txosna antola-tzea posible izan da. Animo etasegi horrela!”.

SSaannttaa KKllaarraa aauuzzookkoo zzeebbrraa--bbiiddee bbaatteekk eessppaallooiiaa bbeehhaarrdduu:: “Santa Klaran, Geminis-

ko etxe berrietako zebra-bi-deari espaloiak falta zaizkio alboetan.Ingurune horretan autoak oso azkar ibil-tzen dira gainera, eta zonalde arrisku-tsua da. Horrez gain, etxe berrietan egindituzten eskailerak ilun geratu dira, etafarolaren bat jartzea ondo egongo litza-teke”.

ü

ûs

Zu

en

ke

xa

k,

ga

lde

rak

ed

o t

xa

loa

k b

ida

ltze

ko

:bb

aarrrr

eenn

@@ee

llggoo

iibbaa

rrkkoo

iizzaa

rrrraa

..ccoo

mm//

9944

33 77

4444

1111

22

û

ü

EESSKKEERRTTZZAA

VVAALLEENNTTIINN RROOMMEERRAA RRAAMMOOSSVVAALLEENNTTIINN RROOMMEERRAA RRAAMMOOSS2009ko abenduaren 24an hil zen.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak hala nola hileta elizkizunetara agertu izana.

IIzzoottzz--ppiissttaa PPllaazzaa TTxxiikkiiaann jjaarrttzzeeaakk aappaarrkkaa--lleekkuu aasskkoo kkeennttzzeenn ddiittuu:: “Zergatik jartzendute izotz pista Plaza Txikian? Badakitumeek jolasteko guneak behar dituztela,baina erdigunean aparkatzeko sekulakoarazoak daude. Ostegunetako azoka ezdute erdigunera ekartzen, baina izotz-pista hortxe erdian jartzen dute. Leku ho-bea da Sigma luzaroan egongo direngauzentzat; eta astean goiz bat hartzenduen merkadilloarentzat, berriz, erdigu-nea da leku aproposa.”.

723 alea 7/1/10 12:59 Página 6

Page 7: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

7

Hotzak eta aldi berean beroak izan dira Gabonak. Elurra, haizea eta euria egin arren, elgoibartarrek ilusiozeta pozez beterik pasatu dituzte jaiak. Adin eta gustu guztietarako ekintzak izan dira han eta hemen, eta

herritarrak ez dira etxean geratu. Ondorengo orriotan duzue Gabonen errepasoa egiteko aukera. Argazkiak:BARREN eta Jairo Berbel. AArrggaazzkkii ggeehhiiaaggoo eettaa bbiiddeeooaakk iikkuusstteekkoo:: wwwwww..eellggooiiBBAARRRREENN..nneett

Ume mordo batek hartu zuen parte Atxutxiamaikak antolatutako Olentzeroren kalejiran.Mari Domingik eta Olentzerok eskutitz mordoa jaso zituzten.

GGAABBOONNAAKKIrudi batek mila hitzek baino

gehiago balio duelako

Ziarda, Mañukorta eta Meabe bertsolariek girotuzuten Gabon Zahar Feria.

Fruitu eta barazkien postu ugari izan ziren azo-kan. Txillarre baserriko Pello Rubiok bigarrensaria jaso zuen barazkien alorrean, eta Mari-gorta baserriak jaso zuen mendiak garbi zain-tzearren ematen duten saria.

Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek umeen es-kutitzak jaso zituzten.

723 alea 7/1/10 13:00 Página 7

Page 8: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

8

Pajeen laguntza izan zuten Errege Magoek Elgoibarko etxeetanopariak banatzeko.

Izotz hockey txapelketan maila ona erakutsi zuten herriko gaztetxoek.

200 lagun inguruk hartu zuten parte San Silvestrelasterketan.

Ezker Abertzaleak ere egin zuen Olentzerorenkalejira hilaren 24an.

Udal Musika Bandak kalejira egin zuen abenduaren 24an. Urte be-rezia izango da taldearentzat 2010a, 125 urte egingo ditu-eta.

Ilusioz beterik gerturatu ziren umeak Olentzerorengana, opa-riak eskatzeko asmoz.

Mausitxa baserriko Rosa Mari Salegik gazta nola egiten du-ten erakutsi zuen Gabon Zahar Feria egunean. Mausitxako-en sekretua deskubritzeko asmoz, jende asko batu zenudaletxeko arkupeetan.

723 alea 7/1/10 13:00 Página 8

Page 9: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

9

pelketan maila ona erakutsi zuten herriko gaztetxoek.

ndak kalejira egin zuen abenduaren 24an. Urte be-aldearentzat 2010a, 125 urte egingo ditu-eta.

Mikel Elkoroiribek eta Oier Gurrutxagak irabazi dute Gabo-netako Padel Txapelketa. Xabi Alonso eta Joseba Igartuaizan dira bigarrenak.

Arrakastatsua izan da aurten ere Urgazik anto-latutako San Silvestre lasterketa.

Euskal presoen eskubideakaldarrikatzeko gose grebaegin zuten hamar elgoibarta-rrek. Hiru eguneko baraual-dian zehar hitzaldiak eta bi-deo emanaldiak izan zituzten,besteak beste. Abenduaren31n manifestazioa egin zu-ten.

Txankakuako perratokia berreskuratu du aurten jaiotza mekanikoak, beste hainbat berrikuntzen artean.

723 alea 7/1/10 13:00 Página 9

Page 10: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

10

Olentzero eta Mari Domingiri dantza egin zieten Plaza Handian.

Nekane Aranburu Pilar ikastetxeko zuzendariak jarri zuen martxan jaiotza mekanikoa.Aurten 30 urte egin ditu Elgoibarko Jaiotzak.

Gazta postuak ikusten eta gazta probatzen jen-de asko ibili zen.

Ume askok prestatu zuten Olentzerorentzakoeskutitza.

Miren Amuriza, Uxue Alberdi, Joxe Agirre eta Maialen Lujanbio izan ziren Elgoibar-ko Izarrak antolatutako bertso saioan, Andoni Egañarekin batera. Arrakasta handiaizan zuen ekitaldiak. Sarrerak di-da batean saldu eta Herriko Antzokia txiki geratu ze-nez, kiroldegian egin zuten saioa.

Umeen, gaixoen eta ezinduen ilusioak bete zituzten Errege Magoek.

Korrika egiteko ez dago adinik.

723 alea 7/1/10 13:00 Página 10

Page 11: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

11

Parrokiako Abesbatzak kantuz jantzi zituen kaleak abenduaren 24an.

Elgoibarko presoek ere hartu zuten parte San Sil-vestre lasterketan.

Remirok bigarren aldiz irabazi du urtekogazta onenaren saria.

Txerriak eta beste hainbat animalia ikusteko au-kera izan zen ferian.

Umeen, gaixoen eta ezinduen ilusioak bete zituzten Errege Magoek.

Atxutxiamaikako hezitzaileek giro bikaina jarri zuten Olentzeroren kalejiran.

723 alea 7/1/10 13:00 Página 11

Page 12: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

12

Kirol Federatuaren sariak banatu zituzten abenduaren 22an, urteko kirolaririk onenak saritze-ko. Hona hemen sari banaketako argazkiak (Saridunak garaikurra eskuan dutenak dira).

Nora Santiago, atletismoa.

Alzolako Urak, tenisa.

Alberto Manzanos, saskibaloia.Nerea Juaristi, igeriketa.

Martin Fiz eta Iratxe Aranburu atletek hartu zuten parte mahainguruan, MintxetaAtletismo taldekoekin batera.

Rafa Alvarez, eskubaloia.

Jonhatan Galindo, ehiza.

KIROL FEDERATUEN SARIAK BANATU DITUZTE

723 alea 7/1/10 13:00 Página 12

Page 13: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

13

Jose Mari Badillo (Modelos Cimde), arku tiraketa.

Markel Kerexeta, xakea.Loren Galeano, futbola. Agustin Irusta, boloak.

Martin Fiz eta Iratxe Aranburu atletek hartu zuten parte mahainguruan, MintxetaAtletismo taldekoekin batera.

Manuel Rey, areto futbola.

Aitzol Arriola, mendizaletasuna. Adolfo Alkorta, txirrindularitza.

723 alea 7/1/10 13:00 Página 13

Page 14: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

14

MOTZAK

LLokalen erabilera normalizatzen la-guntzeko, eta, bide batez, gazte-ek erabiltzen dituzten lokalen in-

guruko elkarbizitza hobetzeko, Elgoi-barko Udalak jardunaldi bereziak anto-latu ditu. Lokalak erabiltzen dituztengazteak, haien gurasoak, bizilagunaketa lokal jabeak elkartu, eta denen arte-an elkarbizitza hobe baterako oinarriakzehaztu nahi ditu. Biharko jarri dute le-henengo hitzordua, Lanbide HeziketakoInstitutuan (Mekanikan), 10:30ean. Par-taidetza tailer horiek Aztiker enpresakprestatu eta dinamizatuko ditu, etaUdalak bertan jasotako ekarpenak jasoeta haien araberako politikak sustatze-ko konpromisoa hartu du.

“Hainbat egoera zuzentzeko neurriakjarri nahiko genituzke, debekurik edo obli-gaziorik ezarri gabe, guztion artean lan

eginez”, azpimarratu du Alfredo Etxebe-rria alkateak. Horretarako, baina, herrita-rren partaidetza ezinbestekoa dela nabar-mendu du, eta dei egin die bileretan partehartzera. Biharkoaz gain, otsailean etamartxoan beste bina batzar ere egingo di-rela iragarri zuen martitzenean eman zuen

prentsaurreko batean. Otsaileko bilerarenostean lehenengo zirriborro bat prestatu-ko dute, eta martxokoan aurkeztuko duteeman beharreko pausoak zehaztuko di-tuen oinarrizko akordio hori. Ekimen ho-nen berri emateko, Udalak 7.000 gutuninguru bidali ditu etxeetara.

Gazteen lokalen inguruan sortzen diren elkarbizitza arazoak konpontzeko proiektua jarri du martxan Udalak Gazteak, gurasoak, lokalen jabeak eta bizilagunak elkartu nahi ditu hiru bileratan

Ganadua ostu dute Arriaga auzoko larreetan, eta Elgoibarko Udaltzaingoak ustezko lapurreta saio bat saihestu du Santa Klaran

Lapurretak asko ugaritu dira azkenaldian Elgoibarko eta Mendaroko lokal eta salto-kietan. Azken hilabeteotan, gainera, ganadua ere ostu dute. Arriaga auzoko LizundiaTxabola baserrikoek, esate baterako, bi lapurreta jasan dituzte bi hilabeteko tartean.Guztira, lau ardi ostu dizkiete, Karkizano pareko aldapan, N-634 errepide ondo-ondo-an, duten larretik. Artalde handia dute, eta Etxe-Tar eta Kondia enpresen pareko larrehorretara eramaten dituzte ardi batzuk. Itxura batean, lapurretarako leku txarra izan be-harko luke larre horrek, bista-bistan dagoelako, baina hori ez da lapurrentzako trabaizan oraingo honetan. Ballibar baserriko Jose Antonio Arronari ere hainbat ahuntz ostudizkiote Etxe-Tar eta Kondia enpresen atzealdeko larretik. Bi ahuntz eta lau antxumeostu dizkiote guztira.

LLaappuurrrreettaa ssaaiiaakkeerraa bbaatt SSaannttaa KKllaarraannElgoibarko Udaltzaingoak ustezko lapurreta bat saihestu zuen joan zen zapatuan

Santa Klaran. 6:00ak aldera, udaltzain bik sei lagun ikusi zituzten Mendi-Bide tabernaatarian, eta “itxura txarra hartuta”, identifikarazi egin zituzten. Ustezko lapurrek Mendi-Bide tabernako leihoetako bateko aluminiozko lamina kendua zuten, ustez barrura sar-tzeko. Lekukoen arabera, udaltzainek eta ertzainek hainbat poltsa konfiskatu zizkieten,tabako paketeak eta hainbat jaki tartean. Mendi-Bideko Deme Viñarasek salatu du gu-txienez hamabost aldiz ostu dutela eurenean, eta “nazkatuta” dagoela adierazi du. Erre-ge bezperan, berriz, Jai-Alai tabernan sartu ziren, hamabost egunean bigarren aldiz.

Gazte batzuk lokala margotzen

723 alea 7/1/10 13:00 Página 14

Page 15: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

15

Jubilatuen Egoitzako loteriaJubilatuen Egoitzako Gabone-

tako loteriari bueltako saria egokituzaio (63144). Urtarrilaren 7an hasidira dirua ordaintzen. Interesatuekmartxora arteko epea dute kobra-tzeko. Jubilatuen Egoitzan bertanjaso daiteke dirua, 10:00etatik au-rrera.

‘Egunkaria’-ren aldeko zozketa, Mendaron

Aitor Etxeberria margolariarenkoadroa zozketatu dute Egunka-ria-ren aldeko diru bilketan, etazenbaki sariduna 262 izan da (or-dezkoa, 201). Saridunak urtarrila-ren 30era arteko epea du saria ja-sotzeko.

‘Gure denda, gure poza’Gure denda, gure poza kanpai-

naren zozketan 12817 izan da sari-duna, (ordezkoa, 19968). Irabazle-ak ehun euroko erosketa txekea ja-soko du. Urtarrilaren 25era artekoepea dago saria jasotzeko (943541 050).

Atxutxiamaikaren zozketaAtxutxiamaika taldekoek Olen-

tzeroren kalejira amaitzean egin zu-ten zozketa. Hauek dira zenbakiak:

1. saria: 1936 (ordezkoa, 1624)2. saria: 1308 (ordezkoa, 3000)Saridunek 943 741 626 (Ainara)

telefonora deitu dezakete.

Miskiren zozke-ta: lehenengo saria3735. Eroskikemandako otarrajaso du Unai Mu-gertzak. Bigarrensaria 2911. SabinOsorok eta GarbiñeUriguenek jaso duteLondres Hoteleanegonaldia.

Gabonetako zozketak

CD Elgoibarrek zozketatutako otarren irabazleak azaldu dira: Ander Leon eta Ne-kane Martinez izan dira irabazleak. Zenbaki saridunak honako hauek izan dira: 8404eta 13299.

Gabon Zahar Fe-rian itsaski-otarrazozketatu zuen Elgoi-barko ezker abertza-leak. 9502 izan dazenbaki sariduna, etairabazlea Jesus Zan-gitu izan da.

723 alea 7/1/10 13:00 Página 15

Page 16: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

16

ZAHARRAK BERRI

Hona Elgoibarren erabiltzen diran adberbixo gehixago.

ww GGOOGGOORR:: Asko, erruz. Erre gogor eitxen dozu, e!ww GGOOIIBBEELL:: Lainotuta (zerua).ww GGOOIIXXAANN--BBEEHHIIAANN:: Erruz. EEuurriixxaa ggooiixxaann--bbeehhiiaann aarrii ddaauu:: Euri asko ariizan. Nora zuaz, eurixa goixan-behian ari dau ta! Ikus BBoottaa aahhaallaa sarre-ra.ww GGOOIIZZOO:: Goiz. Ez zaben ametitzen hara jun, da dantza eitterikan, etaSan Mielera, ta San Miel urruti, ta goizo etorri bihar, gaiñera, ez gaurkomoduan! GGooiizz ere bai, jakiña.ww GGOORRRRIIRRIIKK:: Biluzik. Baiña da! Etorri dia playara, Getarixan, ra! Kendudana, gorririk, e! NNaarrrruuggoorrrriirriikk ere bai.ww HHAAIINNBBEESSTTIIAANN!!:: interj. Onartzeko moduan, gaizki ez. Elkarrizketetan,galdera bati erantzuna emateko. –Ze moduz zabizte, ba? –Bueno, hain-bestian! HHaaiinnbbeessttiiaann iibbiillii:: gaizki ez ibili, onartzeko moduan ibili. Antzeraerabiltzen da NNoollaabbaaiitttteenn iibbiillii. ww HHAALLAAKKOO BBAATTEENN:: Halako batean. Eta halako baten etxera bialdu gi-ñuazen noizpaitten.ww HHAANNKKAA BBAAKKAARRRRIIAANN:: Txingoka.ww HHAANNKKAAUUTTSSIIKK:: Ortozik. Bedarretan hankautsik ibiltzia gustatze (j)ata. /Nik aitxa Bizkaikua naban, eta amama ere bai. Eta “ortozik” harek; “han-kautsik” guk. OOiiññuuttssiikk ere erabiltzen da.ww HHAARRRRAAZZKKEERROO:: Harrezkero. –Eta zu ezkonduta zauden? –Ez. Harraz-kero ezkonduta / Behintzat aprobau ein tzien. Da harrazkero, ba, karo,harekiñ.

ww HHAARRRRIIKKAA:: Haur-jolasa, harri bat ea nork urrutien jaurti.ww HHEERRAAÑÑEE((GG))UUNN:: Herenegun. Gero, San Lorentzora ere jute gaittuk ba-tzuetan. Herañegun San Migelera, eta hurrengo San Pedro aldera igualda, holaxe. / HHeerraaññuuaann ere bai. Eta miñaldixak! Herañuan gau guztian ixalorik enaban eiñ.ww HHIILLLLIIAANN--HHIILLLLIIAANN:: Hilero.ww HHOOBBEE BBIIHHAARRRREEZZ:: Ondo nahiz. Ikus OOnn bbiihhaarrrreezz ere bai. Hobe biha-rrez esandakua da (berba) hori, gizajua. Penia emate’iulako. / Hobe biha-rrez esan dixat hori, e! Ez’ik gaizki hartu!ww HHOONNOOZZKKEERROO:: Honezkero. Suposizioetan erabiltzeko adberbioa, ge-roaldiko adizkiekin, ondo ez dakigun zerbaiten gainean jarduteko. Fame-lixaik eztauke, ta honozkeo eztebe eukiko. / Honozkeo hilko zan igualhaura ere. HHoonneezzkkeerroo ere bai. Honezkero allegauko zan, ba, abioia, Lon-dresera!ww HHUURR,, hhuurrrraa:: Gertu. HHuurrrriiaann,, hhuurrrreekkoo...... Guk ibilli douna, bertako euske-ria, hurrekua. / Bueno, urruti ibilli giñan, baiña gero hurrekua jausi zan. /Eta guri Debara tokau jakun. –Bueno, behintzat. –Bai, bai hurrian, hu-rrian.ww HHUURRRREENNGGOO:: Hurrengo aldiz. Hurrengo natorrenian hitz eingo dou. ww II((GG))UUAALL:: Beharbada. Bokalarteko kontsonantea galduta ahoskatzenda askotan: iiuuaall.. AAkkaassoo eta BBiihhaarrbbaaddaa ere erabiltzen dira. Eta Manolo,hangotxia, eztakitt orduan ein tzaban nobixia ero ez, igual orduantxe ein-dakua zan nobixia.

Jesus Mari Makazaga

1956Aste honetako erretratu zaharra Maria

Dolores Etxeberriak ekarri du. 1956. urte-koa da, eta San Bartolome jaietako TxikiEgunean aterata dago, Kultur Etxe aurre-an. Gazte koadrila horri umorerik ez zi-tzaion falta. Egunerako dotore jantzi, txis-tua hartu eta jai-giro ezinhobean atera zu-ten erretratua. Gogora ditzagun elgoibartarhoriek:

GGooiiaann,, eezzkkeerrrreettiikk eesskkuummaarraa:: JoseOdriozola, Maria Dolores Etxeberria, Mar-gari Rodriguez (bilbotarra), Pilar Arrieta,Fernando Azpiazu.

EErrddiiaann:: Edurne Arruti (zarautztarra).BBeehheeaann:: Karmele Gorostiza, ezezagu-

na, Gloria Quintana (madrildarra).

Erretratu zaharra

Gure berbak Hiztegixa: adberbixo batzuk (4)

723 alea 7/1/10 13:00 Página 16

Page 17: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

Behin batean...Gabonak2009 IDAZLEHIAKETA

Behin batean…Gabonak lehiaketak aurten ere eman ditu fruituak. Urteak diraantolatzen dela, eta parte-hartzeak altua izaten jarraitzen badu ere, ikastetxe-ek sustatutako parte-hartzea dela igarri dugu. Beharbada, horregatik izan dabaxua aurten aurkeztutako lanen maila; epaimahaiak, behintzat, hala adiera-zi du. Olentzero eta Mari Domingiren eskutitzetan, komunikabideen eta publi-zitatearen eragin kontsumista nabarmena sumatu da, eta literaturari eta iru-dimenari tarte txikia eskaini diete. Idazlanetan, berriz, urteetan zehar lehiake-tan parte hartzen duten gaztetxoen maila eta irudimena nabarmendu duepaimahaiak, aurtengo irabazleak aurreko edizioetan ere sarituak izan diraeta. Bistan da behin sari bat irabazten duenak motibazio berezia izaten duelamundu honetan segitzeko. Bejondeiela sariren bat irabazi dutenei, eta eske-rrik asko parte hartu duten guztiei!!

AATTXXUUTTXXIIAAMMAAIIKKAA

PPAARRTTEE--HHAARRTTZZEE DDAATTUUAAKK::

Olentzero eta Mari Domingi marrazkia: 112200Olentzero eta Mari Domingi eskutitza: 114422Idazlana: LASTER ARTE, LAGUN!: 6688

EEPPAAIIMMAAHHAAII KKIIDDEEAAKK::

Jon Eugi eta Iñigo Otaño

Luzaroan begiraTxorien erresumari,Dantzan haizeari,Zuhaitzen babesari,Hegaka zein kantari,Zure begi distiratsuei,Urretxindor borrokalari!

Enara, txepetx,Birigarro, txantxangorri,Negarrez abestu dioguAurten udazkenariZati bat kendu dioguZure urrezko bihotzariEta pozik erantsiGure gogoariTa irribarrez jarraitukoGure bideari.

Eskerrik askoIrakaslerik onenariBeti eskaini diguzunBegiradariSegi kantuanItxaropenariGoizean, gauean,Egiozu argi,Laster arte, lagunUrretxindor polit hori!

Olerki hau Ainhitze Beristainekegin du, Ane Perez bizilagun etabetiko adiskide izan zuenarenomenez.

ANTOLATZAIELA: BABESLEAK:

SARI BEREZIA

Gazteria Saila

723 alea 7/1/10 13:01 Página 17

Page 18: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

18

OOLLEENNTTZZEERROO EETTAA MMAARRII DDOOMMIINNGGIIRRII MMAARRRRAAZZKKIIAA

MMAAIIAALLEENN AARRMMEENNDDIIAA 77 UURRTTEE,, LLHH11

1. Saria: Maialen Armendia (Printzesa)2. Saria: Maddi Zabala Elizburu (Eliz)

uu GGooggookkoo aall dduuzzuu mmaarrrraazztteeaa,,eettaa eessppeerroo aall zzeennuueenn ssaarriiaa??Bai, asko gustatzen zait.Askotan margotzen dut etxe-an, eta gero politenak gordeegiten ditut. Gainera, marrazkihau egiteagatik margotzekogauzak oparitu dizkidate etaasko gustatu zaizkit.

uu AAssppaallddiikkoo uurrtteeeettaann eezz ddaaaakkuuaarreellaazz eeggiinnddaakkoo mmaarrrraazzkkiirriikkaauurrkkeezzttuu,, eettaa hhoorrrreekk hhaarrrriittuu dduueeppaaiimmaahhaaiiaa.. ZZeerrggaattiikk aauukkeerraattuudduuzzuu aakkuuaarreellaazz eeggiitteeaa??Amatxok esan zidalako.Akuarelarekin ibiltzea asko

gustatzen zait. Pintzela,ura….Margoekin margotzeabaino entretenigarriagoa da,baina beti ez didate uzten.

uu OOlleennttzzeerroo eelliizzaa aattaarriiaannmmaarrrraazzttuu dduuzzuu.. NNoollaa eerraabbaakkiizzeennuueenn mmaarrrraazzkkii hhoorrii eeggiitteeaa??Ez dakit. Amatxorekin hitz eginnuen eta biok erabaki genuenhori marraztea. Bukatutakoan,oso polita zela esan zidatenetxean guztiek, eta niri ere askogustatu zitzaidan.

uu ZZeerr eekkaarrrrii ddiizzuu OOlleennttzzeerrookk??ZZuukk eesskkaattuuttaakkooaa iizzaann aall ddaa??

Nik Errege Magoei eskatzendizkiet opariak. Olentzero etaMari Domingi ikustera irtetengara kalera, asko gustatzenzaizkidalako, baina Olen-tzerok nahi duena ekartzendu. Erregeei bi gauza eska-tuko dizkiet: Nancy bat etabeste zerbait, baina oraindikez diet gutuna idatzi.

uu NNoonn eettaa nnoollaa iiggaarroo ddiittuuzzuuGGaabboonnaakk??Elgoibarren egon naiz, etxe-ko guztiekin. Jai daukagu-nez, asko ibili naiz kalean, eaoso gustura.

723 alea 7/1/10 13:01 Página 18

Page 19: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

19

OOLLEENNTTZZEERROO EETTAA MMAARRIIDDOOMMIINNGGIIRRII GGUUTTUUNNAA

1. Saria: Nora Astigarraga Bergua (Haritz Zaharra) 2. Saria. Eman gabe gelditu da. Aurkeztu diren142 lanetatik eskutitz bakarra nabarmendudelako. Gainerakoak maila berekoak izan diraasko, eta aurreko urteetan halakoak saritu ezdirenez, epaimahaikideek beste inor ez sari-tzea erabaki dute.

Kaixo, Olentzero eta MariDomingi maiteak:

Ni San Lorentzo bailarako HaritzZaharra naiz. Udan txori asko etor-tzen dira nire adarretan bizitzera.Beraiek kabiak egiten dituzte, etaumeak jaiotzen zaizkie. Oso abestipolitak abesten dituzte, eta besteherrialde batzuetako albisteakkontatzen dizkidate.

Ez nuke nahi hau inoiz aldatzea.

Neguan hostoak jausten zaizkiteta txoriak joan egiten dira lurral-de epeletara. Oso gogorra iruditzenzait, beste zuhaitz batzuei ez zaiz-kielako hostoak jausten. Eta ni,triste, bakarrik gelditzen naiz.

Horregatik eskatzen dizuet mese-dez neguan hostoak edukitzea, txo-riak ez joateko, nirekin nahikoepeltasun eta aterpe edukiko dute-lako.

Ondo izan eta besarkada banabioi.

Haritz zaharra.

NNOORRAA AASSTTIIGGAARRRRAAGGAA88 UURRTTEE,, LLHH33

uu HHaarriittzz bbaatteekk OOlleennttzzeerroorrii iiddaattzziittaakkoo gguuttuunnaa ddaazzuurreeaa.. NNoollaa bbuurruurraattuu zziittzzaaiizzuunn ggaaii hhoorrii??Etxean haritz txiki bat daukagu, eta harekingogoratu nintzen. Haritzei hostoak jausten zaiz-kie neguan, eta pentsatu nuen istorio polita izanzitekeela.

uu HHoossttooaakk eesskkaattuu ddiizzkkiioo hhaarriittzzaakk,, eettaa zzuukk?? ZZuukkzzeerr eesskkaattuu zzeenniioonn OOlleennttzzeerroorrii??Panpinak eskatu nizkion, Littlest Pet Shop-enak,eta eskatutako guztia ekarri dit aurten. Bestalde,Olentzero Elgoibarrera etorri zen egunean sariaere jaso nuen: estutxe bat, koaderno bat etamargotzen eta idazten jarraitzeko materiala.

uu AAuurrtteenn,, zzuurree mmaaiillaann eezz ddaa bbiiggaarrrreenn ssaarriirriikkeeggoonn.. EEssppeerroo zzeennuueenn iirraabbaazztteeaa??Ez dakit espero nuen, baina nahi, bai.

uu IIaazz zzuurree aahhiizzppaakk ssaarrii bbaatt eesskkuurraattuu zzuueenn iiddaazz--llaanneenn aarrllooaann.. GGuussttuukkoo aall dduuzzuuee iiddaazztteeaa?? NNoonnddiikkddaattoorrkkiizzuu zzaalleettaassuunn hhoorrii??Bai, gustatzen zait idaztea. BadaukaguGabonetan gutunak eta postalak idazteko ohitu-ra. Iruñeko, Madrilgo eta Elgoibar bertako lagu-nei idazten dizkiegu. Batzuetan marrazkiak erebidaltzen dizkiet, gogoaren arabera.

uu AAuurrtteenn ssaarriiaa iirraabbaazzii iizzaannaa ppiizzggaarrrrii aall ddaa ddaattoo--rrrreenn uurrtteeaann eerree aauurrkkeezztteekkoo??Ez dakit. Aurten irabazi dut, eta gustura nago.Datorren urtean ikusiko dut zer egin. Gogoa bal-din badaukat, aurkeztuko naiz.

723 alea 7/1/10 13:01 Página 19

Page 20: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

20

1. Saria: Irati Intxausti San Martin (Itari)2. Saria: Bi lanen artean antzeko maila egon da, etaezin izan dute bat nabarmendu. Beraz, bi bigarren saribanatu dira:

* Unai Astiazaran Makazaga (Laster)* Ana Zubiaurre Iriondo (Uxue Alberdi)

Sari berezia: Ainhitze Beristain Ariznabarreta(Txatxamatxalin)

GABONAK ARTE, LAGUN!

Bazen behin Olentzero izeneko ikazkina.

Neguan baino ez zen jaisten herrira, aben-

duaren 24an. Inork ez zekien non bizi zen,

eta jende askok ikazkin misteriotsua esaten

zion. Ikazkina herrira jaitsi zen egunean

haurrek opariak jaso zituzten, eta herrian

zabaldu zen ikazkinak banatu zituela.

Jakin-mina zuen haur talde batek ingu-

ruko mendiak aztertzeari ekin zion.

Tontorra elurtua zuen mendi batera igo

ziren, tontorrean kobazulo bat zegoen.

Laurek aurrera jarraitu zuten elurrez ingu-

ratutako eta kandelaz argitutako ate bat

aurkitu zuten arte. Iratik atea ireki zuen,

eta bat-batean atetik haize bortitza atera

zen, eta jarraian isiltasuna nagusitu zen.

Ate bat ireki zuten, eta bertan sorgin bat

zegoen. Sorginak esan zien Olentzeroren

laguna zela, baina Olentzero ikusteko hiru

proba gainditu beharko zituztela. Beraz,

lehenengoarekin hasi ziren: haurrentzako

opari egokiak aukeratzen ikasi behar

zuten. Bakoitzarentzat Euskal Herrian

zegoen haur bat aukeratu zuen sorginak

eta eurak ikertzen hasi ziren.

Laurek euren lana betetakoan sorginak

esan zien oso ongi bete zutela lana, beraz,

bigarren probarekin hasteko gertu zeudela.

Bigarren proba: gutunak ulertzen ikas-

tea. Bakoitzari gutun bana eman, eta lane-

an hasteko eskatu zien.

Geroxeago denak sorginarengana itzuli

eta hirugarren probari ekin zioten: taldeko

lana zen Olentzero aurkitzea.

Mendietan barna abiatu ziren, eta beti

elurra egoten zen mendi punta urrun bate-

ra heldu ziren. Han txabola baten gizon lodi

bat eta emakume bat zeuden, Olentzero eta

Mari Domingi ziren. Sorginak jarritako

hiru proba gainditu zituztenez, prest zeu-

den laguntzaileak izateko. Lagun handiak

egin ziren, eta Olentzerori opariak bana-

tzen lagundu ondoren agur esan zieten.

Agur lagun, hurrengo Gabonak arte!!

OHARRA: Espazio kontuengatik, laburtuta ageri da

idazlan originala

IIRRAATTII IINNTTXXAAUUSSTTII1100 UURRTTEE,, LLHH55

uu IIaazz ssaarrii bbeerreezziiaa iirraabbaazzii zzeennuueenn OOlleennttzzeerroorrii iiddaattzziittaakkoo gguuttuunneennaarrllooaann.. AAuurrtteenn eessppeerroo zzeennuueenn iirraabbaazztteeaa??Egia esan, ez. Iaz ere sorpresa hartu nuen, eta aurten ere bai. Askogustatzen zait idaztea, eta besterik gabe idatzi nuen.

uu NNoollaa bbuurruurraattuu zziittzzaaiizzuunn iissttoorriioo hhoorrii??Ez nintzen pentsatzen jarri. Burura etorri zitzaidana idatzi nuen.Liburu batzuk irakurrita neuzkan, eta haietan oinarrituta eta buruanneukanarekin idatzi nuen.

uu OOppaarriiaakk aauukkeerraattzzeenn jjaarrrrii zziittuueenn ssoorrggiinnaakk zzuurree iippuuiinneekkoo pprroottaaggoo--nniissttaakk.. ZZuu OOlleennttzzeerroo bbaazziinnaa zzeerr eekkaarrrriikkoo zzeenniiookkee EEllggooiibbaarrrrii??Buff, egia esan, ez dakit. Beharbada beste parke bat jarriko nuke,jende gehien dabilen lekuan-edo. Baina zaila da. Ondo ezagutzendituzuenei opariak egitea errazagoa da, ezagutzen ez dituzueneiegitea baino.

uu IIddaazztteeaa gguussttuukkoo dduuzzuullaa bbeeggii--bbiissttaakkooaa ddaa.. IIddaazzllee iizzaann nnaahhiikkoozzeennuukkee??Ba beharbada, bai, baina ez dakit. Andereño izatea ere gustatukolitzaidake. Gustatzen zait ikastolara joatea, eta besteei irakasteapolita izango litzateke. Baina, egia esan, ez naiz jarri pentsatzen.

uu EEsskkuuttiittzzaakk iiddaattzzii zzaalleeaa aall zzaarraa?? OOhhiittuurraarriikk bbaa aall ddaauukkaazzuuGGaabboonneettaann eesskkuuttiittzzaakk eeddoo ppoossttaallaakk iiddaazztteekkoo??Gustatzen zait idaztea, eta batzuetan idazten ditut gutunak.Ikastolako lagunei idazten diet gehienbat. Kalean ere ikusten ditut,baina batzuetan gutunak ere idazten dizkiet, niri ere asko gustatzenzaidalako jasotzea. Gogoa baldin badut marrazkiren bat ere bidal-tzen diet batzuetan.

723 alea 7/1/10 13:01 Página 20

Page 21: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

21

ZORIONAK

• Zorionak, gguurree eettxxeekkoopprriinnttzzeessaa, hilaren 6an urtebat egin duzulako. Fami-liaren partez.

• Zorionak, AAnnee,, hilaren5ean 5 urte egin dituzula-ko. Ondo-ondo pasa,etxeko guztien partez.

• Hiru urte, eta mila muxueta zorion, etxekoen, etabatez ere, Lukenen par-tez.

• Zorionak, AAiinnhhooaa,, zurelaugarren urtebetetzean,familia guztiaren partez, etabereziki, Nerearen partez.

• Zorionak, IIkkeerr,, Aben-duaren 28an bost kande-lak itzali zenituen! Muxuak,etxekoen partez.

• Zorionak, EElluurr!! Atzo ur-tebete. Muxu handi batgure partez.

• Zorionak, IInnttzzaa eettaa IIkkeerr, urte bat eta zazpi urte egin di-tuzuelako. Etxeko guztien partez.

• Zorionak, gguurraassoo mmaaiitteeaakk. 55 urte elkarrekin, zuek baiduzuela meritua!! Besarkada eta muxu haundi bat, se-me-alaba eta iloben partez.

• Zorionak, FFeelliissaa eettaa FFlloorraa, hilaren 6an 92 urte egin di-tuzuelako. Lagunen partez.

• Iritsi da azkenian zuen bizitzako egunik inportantiene-tako bat. Topera disfrutau bixarko eguna. Guk ere halaegingo dogu! Zorionak, pareja! Kuadrillakuak.

• Zorionak, EEggooiittzz! Atzo 22urte eginda zaude, eta ezgenuke ospatu gabe gel-ditu nahi. Tragoa, noiz?Zure lehengusuak.

Erretratu bakarreko agurra: 2 euro.Argazki bikoitza: 3 euro. Hirukoitza: 5euro. Handia: 6 euro. Norbait zoriondunahi baduzu, argazkia eguazteneguerdia baino lehen ekarri behar duzu.BARRENeko bulegora 12:00ak bainolehen, edo [email protected] bidali.

UUttzzii aallbboo bbaatteerraa kkoommuunniittaatteeaarreenn kkuuddeeaakkeettaakk ddaakkaarrttzzaann zzeerreeggiinn gguuzzttiiaakk,, eettaa ggoozzaa eezzaazzuu

zzeerrbbiittzzuu tteekknniikkoo--jjuurriiddiikkoo iinnttrreeggrraallaazz..

UUttzzii zzuurree kkoommuunniittaatteeaarreenn kkuuddeeaakkeettaa pprrooffeessiioonnaalleenn eesskkuueettaann!!!!

Gure eskaintza:- Batzorde antolaketak.- Akten idazketa.- Bilerak eta komunitateko liburura

transkripzioa.- Lehendakariarentzako aholkularitza.- Kobrantza kudeaketa, izapidetzeak,

diru-laguntza tramitazioak,...Trenbide kalea, 21 zkia.- behea20870 ELGOIBAR (Gipuzkoa)Tel.: 943 03 02 75 - Fax.: 943 74 82 42 [email protected]

ccoonnssuullttiigg,, ss..ll..

KKoommuunniittaatteeeenn aaddmmiinniissttrraarriittzzaa

723 alea 7/1/10 13:01 Página 21

Page 22: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

22

8 barixakuaKKiirroo llaa2222::0000 PPiilloottaaSan Anton txapelketakofinalerdiak. Ikastolako frontoian. Antolatzaileak: Lagunak PilotaEskola eta Kirol Patronatua.

MMuussiikkaa2222::3300 NNaappookkaa IIrriiaaToletxe tabernan eskainiko dutekontzertua

9 zapatuaBBii ll ee rraa1100::3300 EEllkkaarrbbiizziittzzaa hhoobbeettzzeekkoobbaattzzaarrrraaKudeatuz programaren bidez,gazteen lokalek sortzen dituztenarazoak konpontzeko batzarra.Lanbide Heziketako Institutuan(Arregitorre, 2).

12 martitzenaTTaaii ll ee rr rraa1100::3300 MMaakkiillllaajjee iikkaassttaarrooaaHaizeak antolatuta, makillajeikastaroa izango da KulturEtxean. Doan. Izena emateko:630 836 917.

BBaattzzaarrrraa2211::3300 LLaa UUnniioonn eellkkaarrtteekkoobbaattzzaarr nnaagguussiiaaKirol arloaren batzarra izangoda, elkartean bertan. Hilaren14an, ordu berean, izango dabazkideen urteko batzarnagusia.

14 eguenaBBii ll ee rraa1188::3300 MMeekkaakkoo GGuurraassooEEllkkaarrtteeaarreenn bbiilleerraaElkarteko zuzendaritzaaukeratzeko eta etorkizunerako

erronkak aztertzeko bileraegingo du Meka GLBHIkoIkasleen Guraso Elkarteak.Mekako areto nagusian(Arregitorre, 2an).

15 barixakuaAAnnttzzeerrkk iiaa2200::0000 eettaa 2222::1155 ‘‘CCoocciiddiittoommaaddrriilleeññoo 22’’Glu Glu antzerki taldeak Cocidi-to Madrileño antzezlanaren bi-garren zatia aurkeztuko du. He-rriko Antzokian.

KKiirroo llaa2222::0000 PPiilloottaaSan Anton txapelketakofinalerdiak. Ikastolako frontoian. Antolatzaileak: Lagunak PilotaEskola eta Kirol Patronatua.

agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda age

OKINDEGIA

10 domeka IIBBAARRRREENNEEAA

FARMAZIAK

2244 OORRDDUUZZ 8 Yudego9 ZabaletaGoizez, Garitaonandia1100 Zabaleta11 Etxeberria (Errosario)12 Ibañez13 Garitaonandia14 Etxeberria (Santa Ana)15 Fernandez

IIbbaaññeezzRekalde, 1 (SORALUZE)Tel: 943 75 16 38

FFeerrnnaannddeezz Herriko enparantza 4, Garagarza (MENDARO) Tel: 943 75 61 42

ZZaabbaalleettaaKalebarren, 9 (SORALUZE)Tel: 943 75 13 84

INFORMAZIO GEHIAGO:

Egin klik wwwwww..eellggooiiBBAARRRREENN..nneett

«La saga crepusculo: Luna nueva»

8, barixakua: 22:15 9, zapatua: 19:00/22:15

10, domeka: 19:0011, astelehena: 21:30

EEssttaattuu BBaattuuaakk,, 22000099.. ZZuuzzeennddaarriiaa::

CChhrriiss WWeeiittzz.. AAkkttoorreeaakk:: RRoobbeerrtt PPaa--

ttttiinnssoonn,, KKrriisstteenn SStteewwaarrtt.. IIrraauuppeennaa::

113300 mmiinnuuttuu..

Bella Swan uztea erabaki du Edward

Cullenek, banpiroen mundutik alden-

tzeko. Bella triste dago, eta Jacob

Blacken laguntza izango du. Kontu-

ratu gabe, giza-otsoen munduan

murgilduko da.

‘Cocidito Madrileño 2’UUrrttaarrrriillaakk 1155,, HHeerrrriikkoo AAnnttzzookkiiaann,, 2200::0000eettaann eettaa 2222::1155eeaannDatorren barixakuan aurkeztuko du Glu-Glu taldeakCocidito Madrileño-ren bigarren zatia. Herriko jaiak an-tolatzen ari diren herritar batzuen arteko ika-mikak diralanaren oinarri. Aurreko lanak bezala, Radio EuskadikoMás que palabras saioaren izen bereko ataleko pasadi-zoetan oinarritutako lana da. Aizpea Goenagak eta Gal-der Perezek zuzendu dute lana, eta, besteak beste, Ra-mon Merlo, Javier Anton eta Loli Astoreka izango dirataula gainean.

Gure gomendioa CC

723 alea 7/1/10 13:01 Página 22

Page 23: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

723 azala 7/1/10 13:05 Página 3

Page 24: 723 azala 7/1/10 13:05 Página 1 8 0 1 0 1 0 2 a B Ilusioak ... · kantak, eta hor hasten gara kantuan. Gabonetan ere baditugu ho-rren erakusgarri diren hainbat egun, Mendaron, Olentzeroren

723 azala 7/1/10 13:05 Página 4