6.astea

1

Click here to load reader

Transcript of 6.astea

Page 1: 6.astea

6. ASTEA. URTARRILAK 7 / 8

Oporrak amaitu dira dagoeneko Azpeitiko Iraurgi eskolan. Indarrez beteta bueltatu garela esango nuke. Dagoeneko aurrera eraman

behar dudan IKT ko proiektu bat dut buruan, PT arekin eta laguntza gelan ibili ohi den auxiliarrarekin hitz egiten jardun naiz eta nolabait aurrera

eramateko aukera izango dudala esan didate. Oraindik proiektuaren nondik norakoa ondo adostu gabe daukadan arren ideia bat edo beste

badut buruan eta hau nola burutu eta hobetu bueltak ematen jardun naiz.

Honetaz ordutegia moldatu didatela esan beharra dago. Lehenengo bost astetan ia maila guztietan ibili naiz hara eta hona haur

ezberdinekin eta honen ondorioz ezin izan dut haur jakin batzuen nolabaiteko jarraipena egin, izan ere ordu bakoitzean leku ezberdin askotan

egon behar izan dut. Datorren astetik aurrera, hiru gelatan edo hiru talde ezberdinekin arituko naiz. 3A gelan jardungo dut laguntza ematen

tutoreari eta zailtasunak agertzen dituzten ikasleei batez ere. 6.mailako laguntza gelako ikasle talderekin arituko naiz batzuetan PTari laguntzen

eta beste batzuetan bakarka eramango dut klasea aurrera. Azkenik 5.mailako ikasgela batean sartuko naiz etorri berriak diren bi ikasleei

laguntza ematen. Beraz aurrerantzean ikasle hauei buruz eta hauetaz gain arreta pizten didaten gauzei buruz hitz egingo dut.

Hau honela izanda uste dut hobeto kontatu ahal izango dudala ikasle ezberdinei buruz eta ikasle hauek egiten duten aurrerapenari

buruz jarraipen zehatzagoa egin ahal izango dudala.

Azkenik esan datorren astean beste bi praktiketako ikasle hasiko direla Iraurgi eskolan, hauek beraien PRAKTIKUM II a burutzera datoz,

tutore moduan egingo dituzte praktikak. Beraietako batek 5. mailan burutuko ditu, beraz etorri berriak diran ikasleei gela barruan laguntza

ematera sartzen naizenean hiru edo lau irakasle egongo gara, tutorea, praktiketan jardungo den ikaslea, Pta eta ni.