5. ekarpena - Gertatu behar den albiste bat aurretik prestatu

4
Hemen da Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko XX. Zinemaldia! Hemendik aste gutxi batzuetara, zehazki esanda, Urriaren 31-tik Azaroaren 6-ra, gurekin izango dugu XX. Donostiako beldurrezko zinemaldia. Jakingo duzuen moduan, zinemaldi hau data horietan kokatzen da Halloween izatearen aitzakiaz. Donostiako hainbat zinema areto beteko dituen ekitaldi honen hasiera, gipuzkoar hiriko Printzipal Antzokian izango da, Abel Ferry-ren “Vertige” film frantsesarekin. Aurtengo edizioaren kartelaren inspirazioa, Frankestein doktorea-ren pelikula da. Hori islatzeko, film-aren eszena famatu bat irudikatu da, Lokillo (Lokillo y los Trogloditas taldearen abeslaria) pertsonai famatua erabiliz. Hau alde batera utziz, XX. Edizio honetan, beste urteetan bezala, era askotako filmak ikusteko aukera egongo da. Adibidez, Nosferatu, Alien-El octavo pasajero, Kamikaze 1999-El ultimo combate, Immortel, Heavy Metal, Les maitres du temp, The Keep… Pelikuletaz aparte, zinemaldian hainbat ekitaldi antolatu dira. Urte honetan, garrantzi handia izango du laburmetraien arloak. 3 sari izango dira: Publikoak aukeraturikoa, epai mahai internazionalak aukeratutakoa eta gaztez osaturiko epaimai batek aukeratutakoa. Pelikulei dagokionez, sari handi bat egongo da

description

Gertatu behar den albiste bat aurretik prestatzeko eman ditugun pausoak eta bertan aurkitutako arazoak

Transcript of 5. ekarpena - Gertatu behar den albiste bat aurretik prestatu

Page 1: 5. ekarpena - Gertatu behar den albiste bat aurretik prestatu

Hemen da Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko XX. Zinemaldia!

Hemendik aste gutxi batzuetara, zehazki esanda, Urriaren 31-tik Azaroaren 6-ra, gurekin izango dugu XX. Donostiako beldurrezko zinemaldia. Jakingo duzuen moduan, zinemaldi hau data horietan kokatzen da Halloween izatearen aitzakiaz. Donostiako hainbat zinema areto beteko dituen ekitaldi honen hasiera, gipuzkoar hiriko Printzipal Antzokian izango da, Abel Ferry-ren “Vertige” film frantsesarekin.

Aurtengo edizioaren kartelaren inspirazioa, Frankestein doktorea-ren pelikula da. Hori islatzeko, film-aren eszena famatu bat irudikatu da, Lokillo (Lokillo y los Trogloditas taldearen abeslaria) pertsonai famatua erabiliz. Hau alde batera utziz, XX. Edizio honetan, beste urteetan bezala, era askotako filmak ikusteko aukera egongo da. Adibidez, Nosferatu, Alien-El octavo pasajero, Kamikaze 1999-El ultimo combate, Immortel, Heavy Metal, Les maitres du temp, The Keep…

Pelikuletaz aparte, zinemaldian hainbat ekitaldi antolatu dira. Urte honetan, garrantzi handia izango du laburmetraien arloak. 3 sari izango dira: Publikoak aukeraturikoa, epai mahai internazionalak aukeratutakoa eta gaztez osaturiko epaimai batek aukeratutakoa. Pelikulei dagokionez, sari handi bat egongo da irabazlearentzat, 6000 eurokoa hain zuzen ere. Sari hau, publikoak aukeratutakoa izango da.

Laburmetraiak eta film-ak alde batera utziz, beste ekitaldi batzuez gozatzeko aukera izango da. Ume txikientzako film-ak, Komiki erakustaldia Juan Gimenez-en eskutik, MUÑEKO eta maketen aurkezpenak Samuel Ortiren eskutik… Guzti hau zinemaldiaren dinamika jarraituz, hau da, beldurra eta fantasia oinarri gisa hartuz.

Page 2: 5. ekarpena - Gertatu behar den albiste bat aurretik prestatu

Egileak

Ibai Azpeitia Perez

Ander Bolibar Zabala

Bibliografia

1- El Pais. (2009-09-17). Kontsulta: 2009-10-15. Iturria: http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/Abel/Ferry/abrira/Festival/Cine/Terror/donostiarra/Vertige/elpepiesppvs/20090917elpvas_13/Tes/

2- Donostia Kultura. (d.g). Kontsulta: 2009-10-15. Iturria:

http://www.donostiakultura.com/terror/2009/es/

3- Donostia Kultura. (d.g). Kontsulta: 2009-10-15. Iturria:

http://www.donostiakultura.com/terror/2009/es/doc/notadeprensa1.doc

4- Donostia Kultura. (d.g). Kontsulta: 2009-10-15. Iturria:

http://www.donostiakultura.com/terror/2009/es/doc/inauguracion.doc

Bilaketa nola egin dugun

Gaia aukeratu bezain laster, interneteko bilatzaile batera joan gara, zehazki esanda, google erabili dugu lehenengo. Bertan “donosti beldurrezko zinemaldia” bilatu dugu, lehen emaitzan webgune ofiziala aurkitu dugularik. Bertan beldurrezko zinemaldiaren informazio asko aurkitu dugun arren, iturri batekin konformatzen ez garenez, beste tresna batzuetan bilatzen hasi gara, adibidez, wikipedian begiratu dugu, baina bertan ez dugu ezer aurkitu.

Esan beharra dago, informazioa bilatzerakoan, donostiako beldurrezko eta fantasiazko astea deitura generikoa izatea eta ez izen propio bat, zinemaldiaren kasua izan daitekeen bezala, bilaketak zaildu egin dituela, lehenengo emaitzetan Sitges edo beste tokietako zinemaldiak aurkitzen genituelako.

Lehen bilaketatik konturatu gara, euskaraz gai honi buruz informazioa bilatzeko edukiko genuen arazoaz, wikipedian eta webgune ofizialean begiratu ondoren, egunkari eta aldizkarietan begiratzea erabaki dugu, beste urteetako albisteak aztertzeko, horrela, berria.info edo gara.net bezalako tokietan ezer ez aurkitu ondoren, gaztelerazko egunkarietan begiratu dugu eta hor bai aurkitu dugula informazio ugari, adibidez elpais.com webgunean.