5. B MIKROIPUINAK 2012-13

12
FRANTZISKO DEUNA I.P. 5.B Taldea

description

Euskarazko narrazio motzak

Transcript of 5. B MIKROIPUINAK 2012-13

Page 1: 5. B   MIKROIPUINAK   2012-13

FRANTZISKO DEUNA I.P. 5.B Taldea

Page 2: 5. B   MIKROIPUINAK   2012-13

TULIPAN TXURIA

Bazen behin, horien familiako tulipan bat, txuria jaio zena.Egunero euria eta euria egiten zuen. Tulipana hazten zen, baina ez zen horitzen. Tulipana oso triste zegoen, beste tulipan guztiak horiak zirelako. Bat-batean eguzki izpi batek, petalo batean eman zion, eta horitzen joan zen, bere petalo guztiak horiak zeudenean, oso pozik jarri zen.

Aida

TXIMUA ETA BALOIA

Bazen behin, tximu bat bere baloiarekin jolasten ari zena zuhaitz baten gainean.

Zuhaitzaren gainean hasi zen saltoka. Salto eta salto egin ondoren, lurrera erori zen.

Seguituan, berriro jolasten hasi zen eta begiratu gabe, putzu batera erori zen.

Egun luuuuuze bat izan zen.

Ainhoa

Page 3: 5. B   MIKROIPUINAK   2012-13

Dragoia eta estralurtarra

Bazen behin, dragoi txiki bat are ale baten kumea zena. Orduan hondartza osoa, dragoi kumea ikustean korrika hasten zen. Beste galaxiako estralurtar bat Lurra izeneko planetara jeitsi zen. Hondartzan hain zuzen. Dragoi kumeari estralurtarra oso polita egiten zitzaionez bere galaxiara eraman zuen. Orain, hondartza horretara, jende mordo joaten da.

Aitor

Solen Ikurra

Bazen behin, eskola bitxi bat.Egun batean, neska-mutilak musika klasean zeuden.Bat-batean, solen ikurrak pentagrametatik atera ziren!Azkenean, herritik jabetu ziren, hainbeste ziren, euliak baino gehiago zirela.Koadroak, loreak, tximeletak, maskotak... bihurtu ziren. Azkenean herria Solen Ikurra deitu zen.

Arlette

Page 4: 5. B   MIKROIPUINAK   2012-13

ARKATZA ETA BORRAGOMA

Bazen behin, orriaren erdian arkatz bat idazten ari zena. Bapatean, orriaren goiko aldean, dena ezabatzen ari zen borragoma maltzur bat ikusi zuen. Orduan, hasi zen azkarrago idazten eta bukatu zuenean, orriak buelta egin zuen, eta borragoma txiribueltaka erori zen, eta ez zen inoiz bueltatu.

ELUR

Interneta... ez dago!

Bazen Behin Internet izeneko sare bat, ordenagailu batean bizi zena.Ordenagailu hori neska batena zen, Arane izenekoa; Egun osoa ematen zuen ornenagailuaren aurrean, Internet neka neka eginda zegoen. HorregatikInternet joan egin zen eta ez zen inoiz gehiago beste inoren ordenagailuan sartu. Arane ordenagailua piztu zuenean eta ikusi ez zegoela internetik oso triste jarri zen eta konturatu zen gehiegi erabiltzen ari zela

Enara

Page 5: 5. B   MIKROIPUINAK   2012-13

ANIMALI HASERRATUAK

Bazen behin, elefante bat hodeian goilarakin bizi zena. Txito bat,

sagarrekin bizi zena eta zezen bat limoiekin bizi zena.

Baino inork ez zuen gauza horiekin bizi nahi.

Egun batean haserratu egin ziren eta gauzak botatzen hasi

ziren.

Haserraldia bukatu zeneak denek aurkitu nahiago

zutenarekin eta lagunak egin ziren: Elefantea sagarrekin

Txitoa limoiekin eta zezena goilararekin.

Imanol

HARRIA ETA USOA Egun batean uso bat hegan egiten ari zen eta paretaren kontra

talka egin suen erori egin zen. Erortzerakoan txikle bat itsasi

zitzaion.

Usoa laguntzera harri txiki bat hurbildu zen, baina sorte txarra

izan zuen zen eta han ere itsasi zen. Azkenean, hor geratu zen

betirako eta usoa eta harria lagun minak egin ziren.

Jon

Page 6: 5. B   MIKROIPUINAK   2012-13

PABLITO ZOOAN

Pablitok amonarekin apostua egin zuen, eta berak irabazi zuenez, orain zooan daude.

Amak ez zekien apostuarena, eta ama konturatu gabe etxera iritsi dira Pablito eta amona. Orduan hauxe esan dio Pablitok amari:

– Ama, zergatik ez didazu perikito bat erosten?

– Ez genuke nola elikatu jakingo- erantzun zuen amak.

– Ba, orduan, zergatik ez kaiolan jarri zera jartzen duen kartela:

“DEBEKATUTA JATEN EMATEN”

Jokin

Page 7: 5. B   MIKROIPUINAK   2012-13

PABLO IPURDI HAUNDI

Pablo oso mutiko jatorra da, baina ez du lagunik, ipurdi erraldoia duelako. Buelta ematerakoan atzekoei ipurdikoak ematen dizkie.

Gaur medikura joan behar du, eta oso beldurtuta dago, injekzio bat jarri behar diotelako ipurdian.

Injekzioa jarri diote, eta bat-patean bere ipurdia huztu egin da: fffffffff!

Pablok ipurdia ukitu du eta ez du ipurdi handirik, eta oso pozik dago lagunak ez zutelako berarengan par egingo, eta lagunak izango dituelako. JUNE A.

TXERRIA ETA KAXA TXIKI Bazen behin txerri haundi bat eta kutxa txiki bat. Txerria kutxa bizi zen eta kaxa eskola polit batean zegoen. Txerria oso alferrontzia zen, telebista ikusten ematen zituen egunak.Baina kutxa oso txikia zen, eta txerria deserosoa sentitzen zen. Egun batean kaxatik ateratzea erabaki zuenKutxatik atera zenean eskola polit batean zegoela konturatu zen, San Frantziskon. Eskola horretan lagun asko izan zituen, eta ipuin asko kontatu zituen.

JUNE G.

Page 8: 5. B   MIKROIPUINAK   2012-13

LETRA TALDEABazen behin, letra talde bat, zoriontsu eta pozik bizi zena.Egun batean, liburuen tartetik pasatzen ari ziren bitartean liburu bat ikusi zuten. Ireki zutenean ez letra bakar bat ere ez zegoela konturatu ziren.

Ideia bat izan zuten... denak ordenatuta jarri ziren: A,B,C...Azkenean, liburua bukatu ondoren, izena jarri zioten. Alfabeto liburua deitu zuten.

June L.

BELTZA ETA TXURIA

Bazen, idazle bat ipuin bat idazten ari zena. Momentu jakin batean “beltza eta txuria” hitzak idatzi zituen.

Beltza eta txuria hitzak harreman oso txarra zuten eta leku oso gutxi zuten elkarrekin egoteko, asko borrokatzen baitziren.

Orduan, idazleak borragoma hartu, bi hitzak borratu eta “koloretxu” hitza idatzi zuen koadernoan.

AMAIA

Luar

Page 9: 5. B   MIKROIPUINAK   2012-13

LIBURU ZAHARRA

Bazen behin, liburu bat liburutegian bizi zena, oso zaharra zegoen eta beste liburuek barre egiten zioten. Egun batean, beste liburuek liburu zaharra uretara bota zuten. Liburuaren letra guztiak ezabatu zitzaizkion, eta orrialde guztiak zuriak geratu ziren. Orduan marrazteko liburu bat bihurtu zen. Gainera, magikoa zen eta haurrek marrazten zuten guztia errealitatea bihurtzen zen. Liburu zaharrak, orain, mundu berri bat du.

MARTIN

ETXEKO ERREINUA

-Ni naiz haundiena, nire etxeko erreinuan- esaten zuen behin eta berriro Joxefak.

Berarentzat, bere mendiko tontorrean zeukan etxe puxka hori, erreinu bat zen.

Joxefak, bere irudimeneko mendiko tontorreko erreinuko munduan bizitzen zela pentsatzen nuen nik, mikro ipuineko idazle haundiena.

MIKEL

Page 10: 5. B   MIKROIPUINAK   2012-13

GALTZERDI-LUZE ETA ARROPA-ZIKIN

Nafarroako herri txiki batean, neska zikin bat bizi zen. Bere izena Arropa -Zikina zen. Marroi koloreko galtzerdi bakarra zeraman. Galtzerdiari, han egotea ez zitzaion gustatzen, neskaren hanka oso zikina zegoelako.

Egun batean, galtzerdiak laguntza eskatu zuen.Bat-batean, hankaren ezkerreko aldean galtzerdi polit bat agertu zen eta maitemindu ziren.Elkarrekin egon nahi zuten baina Arropa-Zikina korrika egiten hasten zenean, banatzen ziren.

Aste bat pasa ondoren galtzerdi politak esan zion:

– Oso triste nago zugatik; eskularru bat ezagutu dut eta maitemindu naiz.

NAHIA.

Baziren behin, neska-mutil bat, adin berekoak, lagunak zirenak. Hogeitabi urte zituzten. Mutila burusoila zen, txiste asko esaten zuen baita neskak ere.

Egun batean, neska eta mutila haserretu ziren kafe bat edaten ari zirelako. Neskak kafea ordaindu behar zuen baina mutila ez zion utzi eta haserretu egin ziren. Neskak mutilari esan zion:-Ikusi nola argitzen den bonbila, ikusi, ikusi!!! -mutilak ez zekien zer esan. Bi ordu pasa arte ez ziren konturatu egindakotontakeriaz eta berriz lagunak egin ziren.

Nekane

Page 11: 5. B   MIKROIPUINAK   2012-13

JIRAFA ETA LIBURUA

Bazen behin jirafa bat liburu zahar batean bizi zena,eta bera liburu hori asko gustatzen zitzaion.Egun batean euri asko egiten ari zenean, letrak liburutik hegan egiten ari zen. Jirafa negar egiten zegoen.Jirafa liburu berri batera joan nahi zuen. Berri-berria zegoen liburua eta hor oso pozik jarri zen .Liburu zaharrari batzuetan bisita egiten zion.

Odei

ZALDI HEGALARIABazegoen behin zaldi bat hegan egin nahi zuena. Bere amak ez zekien hegan egiten.

Bere ama kanpoan zegoela, txori bati laguntza eskatu zion, bere amari sorpresa bat emateko.

Bost hilabete eta gero bere ama ez zen bueltatzen eta mundu guztitik begiratu zuen eta ez zuen inon aurkitzen. Bere sorpresa ez zen bete.

Oihan

Page 12: 5. B   MIKROIPUINAK   2012-13

ARMIARMA LEHOIA eta LIBURUA

Bazen behin liburu zahar bat. Liburuan lehoi bat bizi zen eta armiarna bat ere. Oso triste zeuden ez zuelako inork liburua irakurtzen. Armiarma eta lehoia oso aspertuta zeuden eta joatea erabaki zuten .

Zoo batera joatea erabaki zuten eta hor lagun asko egin zituzten.

Oihane