4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz...

48
200 XVI. HIK HASI UDAKO TOPAKETA PEDAGOGIKOAK GAIA: ILUSIOA MANTENDUZ, MOTIBATU • ELKARRIZKETA: PELLO URKIDI ETA DAVID ALVEAR, MINDFULNESS-AZ • ATZEKO ATETIK: URKO AROZENA hh hik hasi 4 EURO 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA 20 urte euskal hezkuntza ospatuz

Transcript of 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz...

Page 1: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

200

XVI. HIK HASI UDAKO TOPAKETA PEDAGOGIKOAKGAIA: ILUSIOA MANTENDUZ, MOTIBATU • ELKARRIZKETA: PELLO URKIDIETA DAVID ALVEAR, MINDFULNESS-AZ • ATZEKO ATETIK: URKO AROZENA

hhhik hasi

4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

20 urte euskal hezkuntza ospatuz

Page 2: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala
Page 3: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

aurkibidea8gaia

ILUSIOA MANTENDUZ, MOTIBATUMotibatzeko era eta ideia desberdinak ezagutu eta praktikaraeramateko aukera ematen du Nerea Redondo coach-ak emangoduen ikastaroak. Motibazioa barne indarra da, zerbait egin etalortzeko gogoa. Eta hori, adituaren esanetan, ikasi egin daiteke: “Bakoitzak bere burua ezaugutuz eta modu iraunkorrean praktikatuz eta praktikatuz”.

12elkarrizketa

Argitaratzailea: XANGORIN KOOP. ELK. TXIKIA Errekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.eus;

Posta Elektronikoa: [email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Ainara Gorostitzu, Amaia Mendizabal eta Arantzazu Muñoa. Erre-

dakzio batzordea: Nerea Agirre, Kontxi Aizarna, Ainhoa Azpiroz, Izarne Garmendia, Miren Guilló, Iñigo Larrañaga, Aritz Larreta, Josi Oiarbide, Elisabet Puiggros, Maite Saenz, Xabier Sarasua, Jo-

su Txapartegi, Arantxa Urbe eta Angel Usobiaga. Aholkulariak: Nerea Alzola, Abel Ariznabarreta, Alex Barandiaran, Begoña Bilbao, Mariam Bilbatua, Aines Dufau, Lore Erriondo, Guillermo Etxe-

berria, Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez, Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Fito Rodriguez, Matilde Sainz eta Amaia Vazquez. Administrazioa: Uxue

Ugartemendia. Diseinua: Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia: ANtzA S.A.L Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak onetsia (2015-06-12). Kopurua: 5.000 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin

5 editoriala

6 hizpide izan da eta izango da

8 gaiaILUSIOA MANTENDUZ, MOTIBATU

12 elkarrizketaPELLO URKIDI ETA DAVID ALVEAR, Mindfulness-en adituak

20 hainbat ikastaro16 TERTULIA DIALOGIKOEN BITARTEZ, ADIMEN EMOZIONALEAN SAKONDUZ. EÑAUT SOLAGUREN

20 HEZKUNTZA PROIEKTUAK SORTZEN. RUBEN IGLESIAS

24 GIZARTE-ZIENTZIAK. LANTEGIA. MIKEL LEGORBURU

27 KOPLAGINTZAREN ERABILERA DIDAKTIKOA HAUR HEZKUNTZAN. TXETXU PARDO

28 HAURRENTZAKO MASAJEA. JOSE RAMON MAUDUIT

30 ESPRESIO-TAILERRAK. BENJAMIN BARANDALLA

32 DALCROZE ERRITMIKA METODOLOGIARA GERTURATZEN.BEÑAT RALLA

35 MUSIKAREN BIZIPENA HAUR HEZKUNTZAN. ANA URRUTIA

36 ORTOGRAFIAREN GAKOAK. ZURIÑE GAINTZA

38 galdeidazueZineak zer baliabide eskain ditzake eskolan elkarbizitzasustatzeko? MAITE ASEGINOLAZA

46 Atzeko atetik URKO AROZENA

www.hikhasi.eus

PELLO URKIDI ETA DAVID ALVEARUrkidi eta Alvear irakasleak dira EHUn, eta, hain zuzen ere, irakasleei aplikaturiko Mindfulness teknikak irakatsiko dituzte‘Mindufness-a (Arreta Osoa) eta gogo-aldartearen kudeaketa hezkuntzan’ ikastaroan. Teknika lagungarria da irakasleen estresa murrizteko, baita ikasgelan taldea egoki kudeatzeko ere.

Page 4: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

Hazi Hezihaziera eta heziketa aldizkaria

(lau zenbaki urtean)

www.hikhasi.eus

Page 5: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

e d i t o r i a l au z t a i l a

Aurrera, gogoz eta irrikaz

Duela 20 urte, 1995eko ekainean ikusi zuen argia hik hasi aldizkariarenlehen zenbakiak. Euskal irakaskuntza-ren arloko partaide guztien informazio,eztabaidagune eta elkargunerako bi-tarteko izateko jaio zen. Irakaskuntzaeuskalduna eta autonomoa aldarrika-tzen zuen, zatiketa administratiboakgaindituz Euskal Herri osorako izangozena. Argi zuen zeregina: herritarrekkalitatezko euskal hezkuntza jasotzekoduten eskubidea bermatzea.

20 urte geroago ere, zeregin horre-tan jarraitzen dugu, euskal hezkuntzajosteko lanean. Baina ikasturte hau, la-nerako ez ezik, ospakizunetarako ere izan da. Ilusioz bizi izan dugu ikasturteaeta halaxe ospatu dugu Hik Hasi egitas-mo pedagogikoaren 20. urteurrena:euskal hezkuntzaren komunitatea osa-tzen dugun guztiok elkartuz, eta denonartean eztabaidatuz, hausnartuz eta eraikiz.

Azaroan Reggio Emiliaren gaineanegindako jardunaldiak eta apirilean “II.Herri Hezitzailea, Eskola Herritara”

hik hasi aldizkariaren 200 zenbaki,gida pedagogikoak, Hazi Hezi aldizka-ria, monografikoak, Udako Topaketak,bidaia pedagogikoak, jardunaldiak,material didaktikoa… Hamaika publi-kazio, egitasmo eta proiektu bideratudu Hik Hasik egunez egun eta urtez ur-te. Baina hori guztia ez zatekeen posi-ble izango bidelagunik gabe, irakurle-rik gabe, formazioetan parte hartzenduten profesionalik gabe, esperien-tziak eta ekarpenak bidaltzen dizkigu-ten irakaslerik gabe, proposamenak egiten dituzten eskolarik gabe, ahol-kuak ematen dizkiguten arloan arlokoaditu eta unibertsitateko irakaslerik ga-be, eguneroko funtzionamenduan la-guntzen gaituzten Hik Hasiko kiderikgabe… Finean, zuek guztiok gabe.

Eskerrik asko 20 urte hauetan albo-an izan zaituztegun denei eta ekin die-zaiogun hamarraldi berriari gogoz eta irrikaz. Segur aski, erronka eta proiektuberriz beterik egingo baitigu ongi-eto-rria datorren ikasturteak ere.

izenburupean eginikoak izan ditugubilgune nagusi. 1.400 pertsonatik goraelkartu ginen jardunaldiotan. Eta orain,Udako Topaketekin ospakizunen gai-lurra erdietsi nahi dugu . 47 ikastaro es-kaini ditugu orotara, eta aurten, lehenaldiz, Donostian ez ezik, Bilbon ere egingo ditugu topaketok. Guztira 600lagunek baino gehiagok hartuko duguparte. Ez dago esan beharrik: forma-zioa da Hik Hasi egitasmo pedagogiko-aren zutabe garrantzitsuenetariko bat,sorburutik.

2.000 pertsona inguru hezkuntza-ren gainean eta euskaraz formatzen ari-tzea, bada zerbait! Argi dago hezkun-tzako profesionalon prestakuntza be-harrezkoa dela gizarteko aldaketen au-rrean nola jokatu jakiteko eta sortzen ari diren eskakizun berriei erantzuteko.Baina, formazioan jasotakoak fruituakemango baditu, funtsezkoa da bestee-kin partekatzea, elkarrekin lan egitea eta jakintza sozializatzea. Hain zuzen ere, horixe ahalbidetu nahi dute UdakoTopaketek.

Formazioan jasotakoak fruituak

emango baditu, funtsezkoa da

besteekin partekatzea, elkarrekin lan

egitea eta jakintza sozializatzea. Hain

zuzen ere, horixe ahalbidetu nahi

dute Udako Topaketek.

200. zenbakia. 2015eko uztaila • hik hasi • 5

Page 6: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

6 • hik hasi • 200. zenbakia. 2015eko uztaila

Bi ikasturte igaro dira EKI ikasmateriala ikastoletan erabiltzen hasi zirenetik. Hezkuntzaeragile ugarik duela hamarkada bat adostu zuten Euskal Curriculumaren garapena da EKIproiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile-tik aurrera EKI material pedagogikoa euskarri digitalean erabili ahalko dute nahi duten ikas-tetxeek. Hezkuntzak gaur egun bizi dituen bi erronka nagusienetakoei heltzea da helburua:konpetentzietan oinarritutako pedagogian sakontzea, batetik, eta digitalizaziorako saltoa ematea, bestetik.

Xede horiek lortze aldera, lau oinarriren gainean egituratu dute EKI ikasmateriala: EuskalCurriculuma, konpetentziak (edukiak ikastea baino gehiago, ikasitako edukiak eguneroko egoera erreal eta anitzetan erabiltzen ikastea), integrazioaren pedagogia (ikasleek benetakoegoera esanguratsuen aurrean irtenbideak aurkitzen ikastea), eta Informazio eta Komunika-zio Teknologiak.

EKI ikasmateriala erabiltzen hasi zirenetik, ikasgeletako dinamika nabarmen aldatu deladio Ikastolen Federazioak. Ikasleen parte-hartzea, bakarka edo talde kooperatiboetan, area-gotu egin dela eta ikasteko motibazioak gora egin duela azpimarratu dute.

Eredu digitala probatu dute dagoeneko Elgoibarko eta Oiartzungo ikastoletan. Hasierakokezkak alde batera utzi eta oso balorazio ona egiten dute uneotan. Digitalizazioan guztiz mur-giltzean irakasleek, ikaslearen mesedetan, protagonismoa galdu dutela eta bideratzailebihurtu direla iruditzen zaie; eta, bide batez, ikasleen autonomia handitu dela.

hizpide izan da

EKI DBHrako ikasmaterial digitalak aurkeztu dituzte

LOMCEk agindu bezala, LH3an egin beharreko azterketak modu oro-korrean egin beharrean, “proba gisa”30 ikastetxetan egitea erabaki zuenEusko Jaurlaritzak. Zalaparta eragindute probok. 30 eskola horietatik16tan behintzat ez dute begi onez iku-si azterketa, eta gurasoek plantoa egi-tea erabaki dute. Probaren egunetanez dituzte haurrak eskolara bidali, etaazterketak bertan behera geratu dira.

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritza-ko Hezkuntza sailburuak azaldu due-nez, LHko azterketa horiek ez dute lo-turarik LOMCErekin; aitzitik, Hezibe-rrirekin eta “hezkuntza sistemarenhobekuntzarekin” dute zerikusia.Horregatik, familiei erantzukizunezjokatzeko eskatu die, eta proben in-guruan gezurra zabaltzea egotzi diezenbait hezkuntza-eragileri. Hori ha-la, probak sortu dituen aurkakotasu-nak aurkakotasun, aurrera jarraitukoduela berretsi du sailburuak.

Bien bitartean, Espainiako Gober-nuak Eusko Jaurlaritzari hezkuntza erreforma betetzeko agindu dio.LOMCE legea garatzeko dekretua ezdu era ofizialean onartu oraindik Gas-teizko gobernuak eta atzerapen horiauzitara eraman nahi du EspainiakoHezkuntza Ministerioak.

LOMCEren harira, LH3koikasleentzat prestatutakoazterketek zalaparta eragin dute

Page 7: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

Nafarroako Ikastolen Elkarteakantolatuta, haur eta gazteen JUULhauteskunde literarioen 17. edizioaegin dute. Orotara 49 ikastolak hartudute parte eta 25.500 boto eman di-tuzte irakurleek libururik eta ilustra-tzailerik onena aukeratzeko. Bide ba-tez, ikastoletako haurrek bozketa-prozesua zer den eta nola egiten denikastea da egitasmoaren xedea.

Sari-banaketa ekitaldia ekainaren3an egin zuten Iruñeko planetarioaneta ondoko sortzaile hauek jaso zuten

saria: Eneko Etxegaraik, Pello Añor-gak, Toti Martinez de Lezeak, Jon Arretxek, Unai Elorriagak, Jesus MariOlaizola Txilikuk, Jon Anduezak, Ja-sone Osorok, Juan Luis Landak, JokinMitxelenak eta Eider Eibarrek.

Azken urteetan bezala, aurten e-re bozkatuen izan diren idazleeizein ilustratzaileei aitorpen bereziaegin nahi izan die Ikastolen Elkarte-ak: Mari Jose Recalde artistak egin-dako JUUL saria jaso dute aurtenguztiek.

2015 JUUL Literatura Kanpainan bozkatuen atera direnidazle eta ilustratzaileei sariak banatu dizkiete

Urriaren 16an Bilbon eta 17anDonostian egingo dira Hik Hasik

udazkenero Haur Hezkuntzakoprofesionalei zuzenduta

antolatzen dituen jardunaldipedagogikoak. Aurtengoan,

haurraren autonomia izango dabi egunotan landuko den gainagusia. Horretarako, hizlari

lanetan Myrta Choklerpsikomotrizista eta Psikologianeta Fonoaudiologian doktorea,

Xabier Tapia psikologo klinikoaeta Teresa Godal Bartzelonako

Unibertsitate Autonomokoirakaslea ariko dira.

Haurraren autonomia izango da hizpide Hik Hasik

udazkenero antolatzen dituen Haur Hezkuntzako

jardunaldietan

“Egungo haurrak eta psikomotri-zitate praktikaren eboluzioa” izenbu-rupean, azaroaren 6, 7 eta 8an egingodira Luzarok urtero antolatzen dituenpsikomotrizitate praktikari buruzkojardunaldiak, Gasteizko Europa Bil-tzar eta Erakusketa jauregian.

Hizlarien artean, besteak beste,Felix Lopez Sanchez, Katty HomarHomar, Iolanda Vives Peñalver, Alva-ro Beñaran Arazabal eta Luispe Gu-tierrez izango dira.

Dagoeneko ireki da izena emate-ko aukera. Epea urriaren 29ra arte da-go zabalik. Uztailaren 31 baino lehenizena emanez gero, prezioa 135 €-koada; abuztuaren 1etik urriaren 29ra,berriz, 150 €-koa.

Infomazio gehiago behar izanezgero, http://www.uned.es/ca-berga-ra/webgunean eskura daiteke; baita943 769033 telefono zenbakira deitu-ta edo [email protected] posta elektronikora idatzita ere.

Azaroaren 6an, 7an eta 8an, psikomotrizitate praktikari buruzko jardunaldiak, Luzarok antolatuta

190. zenbakia. 2014ko uztaila • hik hasi • 7...izango da

Page 8: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

G A I ANorberaren esku dagoilusioz bizitzea

8 • hik hasi • 200. zenbakia. 2015eko uztaila

Page 9: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

G

Motibatzeko era eta ideia desberdinak ezagutu eta praktikara eramateko aukera ematen du Nerea Redondo coach-ak emango duen “Ilusioamantenduz, motibatu!” ikastaroak.Motibazioa barne indarra da, zerbait egin eta lortzeko gogoa.Eta hori, adituaren esanetan, ikasiegin daiteke: “Bakoitzak bereburua ezaugutuz eta modu iraunkorrean praktikatuz eta praktikatuz”.

Nola manten daiteke ilusioa? Zerda motibazioa? Eta automotibazioa?Nola landu daitezke? Eta ba al da in-guruko pertsonak motibatzeko mo-durik? Zer erreminta daude horretara-ko? Galdera horien inguruan gogoetaegiten eta erantzunak ematen saiatu-ko da Nerea Redondo Otamendi coach eta prestatzailea Hik HasirenUdako Topaketetan eskainiko duenIlusioa mantenduz, motibatu! ikasta-roan.

Hainbat ikerketak diote pertso-nek nahiz taldeek gauzak egiteko hiru motibo izan ohi dituztela: zigor edo mehatxuak, sariak edota auto-motibazioa. Eta, Redondoren ustez,hirugarren bide hori da, zalantzarikgabe, eraginkorrena, baliagarriena eta pertsona gehien asebetetzen di-tuena. Horrexegatik, norbera nahizingurukoak motibatzeko, kontuan izan beharreko hainbat gako ematenditu Redondok. Haren esanetan, mo-tibazioak edo automotibazioak zer-bait egiteko gogoa esan nahi du. Bar-ne-indarra da, inon saltzen ez dena eta inon erosi ezin daitekeena: “Ez da-go makilatxo magikorik, baina barne-indar hori pitz dezakegu, eta baita lan-du ere, guztiok baitaukagu. Motibatu-ta bizitzen eta motibazioa erabiltzen ikas dezakegu. Nola? Berori identi -fikatuz eta iraunkortasunez prakti -katuz”.

Pertsonen motibazioaz mintzatubaino lehen, ordea, beste elementubat izan behar da kontuan, adituarenarabera: gizakiaren funtzionatzekomodua, hain zuzen. Redondok azal-du duenez, pertsonak lau multzotanantolatzen dira: batetik, ez dakitenaketa ez dutenak jakin nahi; bigarrenik,ez dakitenak, baina jakin nahi dute-nak; hirugarrenik, dakitenak, bainaez dutenak jakin nahi; laugarrenik,dakitenak eta jakin nahi dutenak. Bai-

na, hark dioenez, pertsonak ez daudeune oro multzo horietako batean, bai-zik eta, unearen nahiz egoeraren ara-bera, multzo batean zein bestean egon daitezke. “Pertsonok desberdi-nak gara, eta, gainera, Koldo Saratxa-gak esan ohi duen moduan, egunerogara desberdinak. Horregatik diotpertsonak ez garela era batekoak edobestekoak, baizik eta, lau egoera ho-riek daudela jakinik, une bakoitzeanmultzo batean edo bestean kokatzengarela”.

Bakoitzak bere burua motibatze-rakoan nahiz besteak motibatzerako-an, garrantzi handikoa da pertsonahori non dagoen konturatzea, horrenarabera erabili beharreko estrategiakera batekoak edo bestekoak izangobaitira. Esate baterako, lehen multzo-koekin, hau da, ez dakitenekin eta ja-kin nahi ez dutenekin, bi aukera izandaitezke: albo batera uztea eta haiekinplikarazten ez saiatzea, edota “ezdakite, baina jakin nahi dute” multzo-ra igaro daitezen ahalegintzea. Etanola egiten da hori? Redondok argidio: “Pertsona horiek multzo horre-tan egoteko benetako arrazoiei arretajarriz, haien baldintzapenak zeintzukdiren ulertzen saiatuz, egiazko tres-nak emanaz, ezagutza haiekin parte-katuz, pertsona horien jarraipena egi-nez… Eta benetan ikusiz ‘ez daki, bai-na jakin nahi du’ multzora pasa otedaitezkeen”.

Aldiz, bigarren multzokoekin,hau da, jakin ez baina nahi dutenekin,errazagoa da motibazioa lantzea. Izan ere, “jarrera irekiagoa daukate;beraz, horiekin nahikoa izan litekeprestakuntza ematea, baliabideak es-kaintzea, ezagutza partekatzea, partesentiaraztea…”.

Hirugarren multzoan dauden per-tsonak izan daitezke zailenak motiba-zioa sustatzeko orduan, jakin bai bai-

200. zenbakia. 2015eko uztaila • hik hasi • 9

Page 10: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

takite, baina ez baitute nahi. Redon-dok azaldu duenez, pertsona horieknahi ez izateko dituzten arrazoiak ikertzen saiatzea komeni da kasu ho-rietan, une horretan zerk arduratzendituen ikertzea, pertsona horien bar-ne-indarretan sakontzea.

Azkenik, dakitenen eta jakin nahidutenen multzoa dago. Lehen begira-tuan, errazenak dirudite, baina, coa-charen iritziz, horiekin ere garrantzihandikoa da motibaziorako bideakjorratzea. Izan ere, une horretan lau-garren multzoan egon arren, barne-indar hori elikatu ezean, baliteke den-borarekin beste multzo batera igaro-tzea.

Redondoren irudiko, garrantzi-tsua da pertsona bat une edo egoerabakoitzaren aurrean zein multzotandagoen jabetzea. Horrek pertsonahorrekin zer tresna erabili jakiten la-gundu baitezake. “Ez du guztientzatgauza berak balio, bakoitza egoerabatean dagoelako. Baina, normale-an, denei gauza berbera eskaintzendiegu. Une horretan, nahi duenak etadakienak edo nahi duenak eta ez da-kienak erantzungo du, baina besteekez; eta, orduan, frustratu eta desmoti-batu egingo gara, eta ilusioa galdukodugu”.

Alferrak vs. langileakPertsonak lau multzo horietan an-

tolatzen dituen teoriaz gain, pertso-nen izaera deskribatzeko bi modusendo daude, Redondoren esanetan.Bataren arabera, pertsona, oro har, alferra da, eta ahalik eta gutxien egite-ko joera dauka, zama guztia besteengain uztekoa. Beraz, pertsonekin edota pertsonez osatutako taldeekin,kontrol-ikuspegi batekin jokatu be-har da. Beste ikuspegiaren arabera,berriz, pertsonak lanerako jarrera izan ohi du, ekintzarakoa, parte har-tzekoa. Bigarren uste horren alde egi-ten du Redondok, eta, zentzu horre-tan, galdera bati erantzuten saiatzenda: zer egin dezakegu, pertsona ho-

rien automotibazioa eta motibazioabultzatzeko? Ikastaroan landuko di-tuen lau gako aipatzen ditu Redon-dok: talde-lana, komunikazioa, pro-aktibitatea eta planifikazioa.

Talde-lana eta komunikazioa estukilotuta hautematen ditu adituak.Batetik, hark dio taldean lan egiteaeta multzoan lan egitea ez delagauza bera, eta horren kontzientziahartzea garrantzitsua dela. “Lekubatean lau pertsona egonagatik, ezdu esan nahi taldean lanean aridirenik”. Bestetik, berriz, talde-lanhorretan komunikazioak berebizikogarrantzia hartzen duela gaineratzendu: “Nola entzuten dugun, nolaematen ditugun iritziak, nola egitenkritikak, nola banatzen ditugunlanak, nola esaten dugun zerdagoen ondo eta zer gaizki…”.Talde-lana eta komunikazioagakoak iruditzen zaizkio coachari,automotibazioa eta motibazioalantzeko. Izan ere, taldeko kidesentitzen denak barne-indar horiaskoz errazago identifikatu etalandu ahal izango du. Era berean,aintzat hartua sentitzen dena,estimatua sentitzen dena eta bereiritzia emateko aske sentitzen denatalde-lanean gusturago ariko da, eta,beraz, automotibatuagoa eta moti -batuagoa egongo da.

Proaktibitatea pertsonek funtziona -tzeko duten jarrerari esaten dioRedondok. Haren hitzetan, pertsonabaten jarrera proaktiboa edoerreaktiboa izan daiteke. “Jarreraerreaktiboarekin funtzionatzendugunean, geure burua baldintza -tzen dugu. Sinesmen izan daitez -keenak benetako egia balira bezalahartzen ditugu, eta horrek zuzeneaneragiten digu, ekiteko edo urratsakegiteko unean. Aldiz, jarreraproaktiboarekin jokatuz gero,emaitzak askoz ere eraginkorragoakizango dira, eta zure esku egongo

dira”. Adituaren ustez, pertsonekarduragunearen baitan (erreakti -boki) edota eragingunearen baitan(proaktiboki) funtziona dezakete.Eta pertsona bakoitzak erabakitzendu, bere kasuan, gune bakoitzarentamaina zer-nolakoa izango den.Horrexegatik da garrantzitsuajabetzea une bakoitzean pertsonazer guneren baitan —kezkareneanedo erabakitasunarenean— ari denjokatzen, eta erremintak izateaeremu batetik bestera igarotzeko,hau da, erreaktibotasunetik proak -tibotasunera pausoa emateko.

Azkenik, planifikazioa dago. “Bizitzanegiten ditugun gauza guztietanfuntsezkoa da jakitea nora goazen”,zehaztu du Redondok. Izan ere,haren hitzetan, argi eduki behar dazein den helburua, edozein gauzaplanifikatzeko orduan. “Motibatutaegoteko, oso garrantzitsua da noranoan jakitea. Hala, beti edukikobaitut horra iristeko xedea, indarra,gogoa, nahia, ametsa, desira…”.Baina helburu handi horretarairisteko, helburu txikiak zehazteakduen garrantzia ere azpimarratzendu, helburu txiki horiek izangobaitira pertsona pixkanaka moti -barazten dutenak. Planifikaziohorren baitan, helburuak —handiaknahiz txikiak— konkretuak,neurgarriak eta era baikor bateanidatziak izan behar dutela dioadituak. Eta, azkenik, helburuaklortu ahala, erdiespen horiekospatzeko gomendatzen du, bes -tela, askotan “ez baitugu gauzaklortzen ditugulako kontzientziarikizango”.

10 • hik hasi • 200. zenbakia. 2015eko uztaila

Page 11: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

- Hizkuntza. Hitz egiteko moduakpertsona erabat aktibatu edota erabatbaldintzatu dezake, Redondorenesanetan, eta adibide bat jartzen du:“Demagun lanerakoan autobusakalde egiten digula eta kexuka hastengarela, ‘kaka zaharra, zergatik gertatubehar izan zait hau niri, beranduiritsiko naiz lanera, hau desgrazia batda…’. Horrelako hizketa moduakenergia negatiboa ematen digu,umorea aldatzen digu, gauzak egitenjarraitzeko gure gogoa aldatu egitendu, desmotibatu egiten gaitu. Gauzabatzuk ezin dira aldatu: autobusakalde egin digu, eta horrek ez du atzerabueltarik; baina, horren aurrean, erabateko edota besteko jarrera hardezakegu. Kanpoko faktoreak ezdaude gure esku, baina jarrera bai”.

- Jarrera sortzailea. Pertsona bat arazobaten aurrean korapilatu egin daiteke,edota konponbidea bilatzen saiadaiteke, modu sortzaile batean.Hortaz, Redondoren gomendioa argiada: ez zentratu arazoan, baizik etasoluzioan.

- Besteen ideiak edo iritziak onartu etabalioestea. Jarrera hau oso aberasgarriadela eta motibazioa indartu egitenduela dio Redondok. “Pertsonabatzuek besteen iritzi eta ideieihasieratik ‘ezetz’ esaten diete.Etengabe ezetzean bizi gaitezke, ‘ez,ez, ez…’, baina zergatik ez? Des -berdina izango da, ez da zure ideiaizango, baina zure ikuspegia osadezake. Pertsona batek lortzenduenean esatea ‘bai, aurrera, egin, etaegin nik egingo nukeenarendesberdin’, izugarri irabazten du”.

- Norberak bere buruari eta besteei galderainteresgarriak egitea. Zerbait berria

ezagutzera bideratutako galdereiesaten die Redondok “galderainteresgarriak”. Haren esanetan,adibidez “zergatik” galdera egiteak ezdio aterik irekitzen ezer berriari; aldiz,“zertarako” galdetzeak gauza berriakaurkitzeko bidea eman dezake. Eta,hori argitzeko, alde egin duenautobusaren adibideari heltzen dio:“Neure buruari galde diezaioket eazergatik egin didan alde autobusak,baina horrek gurpil gaizto bateansarraraziko nau: ‘zergatik ez naizazkarrago ibili? Zergatik ez naizlehenago jaiki? Zergatik ezin izan duthaurra bizkorrago eraman haur-eskolara?...’ Aldiz, ‘zertarako egin ditalde autobusak?’ galdetzen badiogugeure buruari, soluzioaren bideanjarriko gara agian: ‘hurrengoanlehenago aterako naiz etxetik,aurreko egunean telebista ikustengeratu beharrean ohera joangonaiz…’ eta horrelakoen bidean”.Bestetik, galdera interesgarria izandadin, erantzun irekia izan beharduela dio Redondok, “bai” edo “ez”motako galderek ez baitute ezerberririk erakusten.

- Inguruko ohiturak zalantzan jartzea.Redondok dioenez, beti horrela eginizana ez da nahiko argudio hemendikaurrera ere horrela egiten jarraitzeko.“Norabait ideia berri batekin joateaeta ‘ez, hemen beti horrela egin da,eta horrela jarraituko dugu’ erantzunajasotzea baino ezer gutxi dagodesmotibagarriagorik”.

- Ekarpen guztiak kontuan hartzea.“Pertsona helduek, esperientziahandia dutenek, beti arrazoi dutelapentsatu ohi dugu”, dio Redondok,eta sineskera hori deseraikitzekoproposamena egiten du. Izan ere,

haren esanetan, gerta litekeesperientziadun pertsona horrekdenbora luzez “jokabide desego -kiarekin” jardutea; aldiz, ikuspegidesberdina duen esperientziarikgabeko pertsona batek ekarpeninteresgarriak egin ditzake. Horreta -rako, irakurtzea, beste kultura etaherrialdeen berri izatea, kanpokoikuspegiak ezagutzea… oso aberas -garria iruditzen zaio Redondori.

- Isiltasun edo bakardade uneakaprobetxatzea. Redondoren irudiko,pertsonak bakardadean edo isilta -sunean dauden une horiek ere osoboteretsuak izan ohi dira, eta norbe -raren mesedetan erabiltzea komenida. “Adibidez, kontura gaitezke gaurtaldean ikasle bat isilik egon dela.Horren aurrean, esan dezakegu: ‘alferhutsa da, ez du inoiz parte hartzen’.Baina arreta jar diezaioket, eta isilikegoteko arrazoiak bilatzen saianaiteke;eta, segur aski, begiradaaldatuko dut kasu horretan, eta askozondorio baliagarriagoak aterakoditut”.

- Gauzak norberaren plazerarengatikegitea. . Sarri, gauzak besteak ondosentiarazteko edota onarpen batenbila egiten ditugula dio Redondok,eta, horren ordez, gauzak norbera -gatik, norberaren plazererako etanorberaren barne-indar horrengatikegiteko proposatzen du. “Gauzakbesteek emango diguten erantzuna -gatik egiten ditugunean, beste horiekgure ekimena balioesten ez badute,frustratuta eta desmotibatuta sentigaitezke; aldiz, nahi dugulako etageure buruaren gozamenerako egitenbaditugu, besteen erantzunak ez diguhorrenbeste axolako, eta motibatuagoeta ilusio handiagoz biziko gara”.

Motibazioa lantzeko balio duten tresnak

200. zenbakia. 2015eko uztaila • hik hasi • 11

Page 12: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

12 • hik hasi • 200.zenbakia. 2015eko uztaila

pello urkididavid alvear

“Nerbio-sistemak badaki emozioak nola autoerregulatu, zauri bat egiteangorputzak autoerregulatzen duen moduan;ez diogu aukerarik ematen, ordea

Urkidi eta Alvear irakasleak dira, eta irakasleei aplikaturiko Mindfulness teknikak irakatsiko dituzte.Izan ere lagungarria da irakasleen estresa murrizteko, baita ikasgelan taldea egoki kudeatzeko ere.

EHU irakasle-eskolako irakaslea / EHUko Hezkuntzaren Psikologia Departamentuko irakaslea eta ikerlaria

Page 13: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

Zer da eta zertarako da Mindfulness-a?David: Ikuspuntu desberdinetatik uler daiteke Mindfulness kontzep-tua: batetik, praktika bat da; beste-tik, gogamenaren egoera bat; eta,azkenik, zientziaren ikuspegitikkonstruktu bat da, besteak beste. Al-derdi dibulgatibotik, oro har goga-menaren egoera bezala uler dezake-gu.

Arreta Osoa litzateke Mindful-ness kontzeptuaren euskarazko itzulpena. Izenak adierazi nahi du arreta orainera ekartzea, beti ere bal-dintza batzuetan: hain zuzen, onar-pen eta irekiera barne-jarrera izanbehar da orainean gertatzen denguztiarekiko, baita kuriositatea ere.Hori guztia entrenatu egiten da.

Gaur egun bogan dago gaia, ba-tez ere alor akademikoak orain dela15 urte serio hartu zuelako, ikerketaasko egin dituelako eta ikusi duela-ko erabilgarria dela hainbat testuin-gurutan. Ikerketaren eremuan, gauregun 600-700 argitalpen agertzendira urtero gaiaren inguruan; horisoilik aldizkari zientifikoak aintzathartuta, liburuak eta liburuen kapi-tuluak kontatu gabe. Ikerketaren erritmoa, beraz, izugarria da. Eta,horrekin, erabilgarritasuna erabathedatu da, hamaika gauzetan erabil-tzen da.

Normalean, Mindfulness ikasta-roek 8 edo 10 asteko protokolo batierantzuten diote. Hezkuntzara eto-rrita, protokolo hori aplikatzen aridira irakasleen estresa kudeatzeko,baina ikasleekin ere erabiltzen da,baita hezkuntza komunitatean ere,familiekin landuz.

Zuen ikastarora etorrita, aipatzenduzue irakasleen “lan esparrukoerronkak kudeatzeko tresnak” emangodituzuela, estresari aipamen bereziaeginez. Ohikoak dira estres egoerahoriek irakasleen artean?Pello: Bizitza erritmoa azkartu eginda, eta hori eskoletan ere nabaritu

turik ez dauden 27 ikasle, beste bar-ne motibazio batzuk dituztenak: batbestearekin maiteminduta dagoela,besteak futbol taldean egon nahiduela… horiek dira beraien beneta-ko motibazioak. Horren aurrean, ikasleen arreta ikasgelara ekarri be-har du irakasleak. Bada, ikastaro ho-netan erakutsiko dugu, hain zuzen,taldearen animo egoera nola kudea-tu behar den.

Bestalde, esperientziatik ikasidugunaren arabera, irakasleek be-raientzat nahi dute teknika hau, be-raien gogamena eta beraien nerbio-sistema kudeatzeko; alegia, ez tal-dea kudeatzeko soilik. Irakasleek,protagonista diren heinean, nahidute sistema bat egunerokoan be-raien erritmo altu hori kudeatzeko.Askok esaten dute: ikasgelarako oso erabilgarria da, baina batez ereguretzat”.

Gainera, optimizazio altuena etamerkeena irakasleak formatuz lor-tzen da, Linda Lantierik dioen mo-duan. Abiapuntua, beraz, irakasleakformatzea da: irakasleak berak berearreta kudeatzen ikastea, eta, erabil-garritasuna ikusten duenean, ikasle-ei, gainerako irakasleei eta familiei irakastea. Ez bada oinarri horretatikabiatzen, denbora-galtze bat da, ezdago hazirik eskola horretan Mind-fulness-a lantzeko; bide zuzenenada irakasleria konprometitua egoteaMindfulness praktikarekin.

Formazio-saioan bi alderdiak landukoal dituzue? Alegia, batetik, irakasleeiberaiei arreta osoko jarrera eraikitzenirakatsiko diezue, eta, bestetik,ikasgelan arreta osoa nola sortu, ezta?David: Hori da. Saioan erakusten du-gu bide desberdinetatik aplikatudaitekeela Mindfulness hezkun-tzan: batetik, irakasleek beraientzatnola aplikatu ikasiko dute; eta, bes-tetik, Mindfulness praktikaren ira-kaskuntza-ikaskuntza prozesua ikasleen artean nola garatu irakatsi-

200. zenbakia. 2015eko uztaila • hik hasi • 13

egiten da. Gainera, irakasleari geroeta gehiago eskatzen zaio. Lehengehiago partekatzen zen heziketa-ren ardura, familiarekin eta komuni-tatearekin; esaten da lehen tribuakhezitzen zituela haurrak. Gaur egunardura hori eskolaren eta irakasleengain uzten da.

Horrez gain, administraziotik ereeskaerak gero eta handiagoak dira:berrikuntza egin behar da, forma-zioa ezinbestekoa da...

Bestalde, talde-ezaugarriak askoaldatu dira eta irakasleak ikusten dubere burua oso egoera desberdine-tara moldatu beharrean. Irakasle ba-tek esaten zidan moduan, “jakingobazenu egun batean zehar zenbat erabaki hartu behar ditudan uneanunean eta bat-batean!”. Agian aurrezplanifikatu duzu zure lana, baina unean bertan ohartzen zara aldatu egin behar duzula egin beharrekoa;estresa sortzen duen faktoreetakobat da. Aldaketa horri jarrera egokibatetik erantzuten badiozu, agianhobeto kudeatu dezakezu egoera.

David: Uste dut badagoela beste alda-gai bat ere, eta inportantea da: ira-kasleek autoritatea galdu dute, etahori sozialki onartua dago gainera.Ondorioz, irakasleak denbora askoinbertitu behar du talde kudeake-tan. Eta, tresna egokiak ez baditu,taldea kudeatzea oso zaila izaten da.

Zein tresna emango dizkiezue irakasle-ei?David: Asko ikertzen dugu BigarrenHezkuntzako irakasleen estresa, eta, irakasle horiek adierazten digu-tenez, beraien lanak gehiago du tal-dearen kudeaketatik, jakintzarentransmisiotik baino; isiltasuna lor-tzea, adibidez, taldearen kudeake-tarekin loturiko zeregina da.

Eman dezagun gaztelerazko gra-matika irakatsi behar diezula ikasle-ei. Motibazio maila ikasleen aldetik2 edo 3koa izan daiteke, 0tik 10era-ko tartean. Badituzu, beraz, motiba-

Page 14: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

david alvearpello urkidi

E

“Gakoa ez dagailu egokia erabiltzen

jakitea: irakasleadesoreka

emozionalarekin badoagelara, ikasleeknabaritu egiten

dute

ko diegu; Mindfulness-aren peda-gogia edo.

Pello: Hezkuntzarekin lotuta antola-tzen diren jardunaldietan gai asko egoten dira kudeaketa emozionala-rekin lotuta: nola errekonozitu ikas-leen emozioak, zein estrategia era-bili ikasgelan emozioak lantzeko…Ia dena interakzioarekin lotuta ego-ten da. Falta da, ordea, barne-proze-sua lantzea. Mindfulness-ek, hainzuzen, ematen du aukera barne-prozesu hori sendotzeko, zeuk erre-konozitzeko zeure emozioak: ira-kasle bezala lanketa egin zuk zeuk,ondoren ikasleekin aplikatu ahal izateko. Hori oso ekarpen polita etabeharrezkoa da.

David: Psikoterapian, adibidez, tek-nika pila bat daude, baina ikerkete-tan ikusten den bezala, oinarrizko -ena harreman terapeutikoa da: pa-zienteak psikoterapeutarekin sor-tzen duen konfiantzazko erlazioa, alegia. Hezkuntzan gauza bera ger-tatzen da: gakoa ez da gailua edo es-trategia egokia erabiltzen jakitea; irakaslea desoreka emozionalare-kin joaten bada ikasgaia ematera, ikasleek nabaritu egiten dute.

Beraz, galdetzen didatenean ‘zeregin behar dut egoki irakasteko?’,nire erantzuna izaten da ‘baliteke in-bertsio onena izatea ordu laurdenlehenago iristea eskolara, lasai askojartzea leku diskreto batean, intimo-ago izateko, eta arreta jartzea arnas-ketan, besterik gabe’. Izan ere, 15minutu horietan nerbio-sistema erregulatu egiten da eta gelara eramango duzun gogomen posizioaez da berdina izango. Hori da ulertubehar dutena irakasleek: beraiek egiten duten barne-lanak besteen-gan ere inpaktu zuzena duela. Hori,edozein irakasgaitan: historia ikas-gaia askoz kalitate handiagokoa izango da, irakasleak ariketa hori egin badu. Zer esanik ez 3 minutubadago ikasgela guztiak arnasean

jartzen badu arreta, adibidez.Nafarroako Villatuertan, adibi-

dez, 3 urte daramatzate Mindful-ness-a lantzen eskolan. Lehenengourtean klaustroa formatu zuten;hauek, adibidez, bileren aurretik 10minutu ematen dituzte isiltasuneanarreta arnasean jarrita. Bigarren ur-tean, ikasle guztiak formatu dituzte.Hirugarrenik, aurten hasi dira hez-kuntza komunitateari, gurasoei etaingurukoei, Mindfulness-a eskain-tzen. Gurasoek beraiek eskatu dute,ikusirik seme-alabek Mindfulness-arekin izan dituzten onurak. Proiek-tu oso interesgarria egiten ari dira, eta Mindfulness-a hiru eremutarazabaldu dute, zuzendaritzak seriohartu duelako gaia ikasketa proiek-tu gisa.

Nolakoa izango da ikastaroarenmetodologia?David:Batetik, gutxieneko oinarri te-oriko batzuk emango ditugu Mind-fulness-ari buruz, baita Mindful-ness-a hezkuntzan aplikatzearen in-guruan ere, nola landu eta sustatudaitekeen azalduz. Bestetik, hiruegunetan zertzelada moduan inte-gratuko ditugu Mindfulness-arekinloturiko hainbat praktika: arreta mu-gimenduan, arreta osoa arnasketan,arreta gorputzean... Erakutsiko die-gu nola egiten den, eta pautak emango dizkiegu nola irakasten denjakiteko, beraiek ere ikasleei edobeste irakasle batzuei irakasteko.

Ikasleekin aplikatzean, zein diraikasgelan antzematen diren emaitzak,bai ikasleengan bai irakasleengan?David:Praktikatzen duten irakasleenartean nabaritzen da estresa murriz-tu egiten dela eta ikasleekin hobetokonektatzen dutela. Horrekin bate-ra, burn out-aren sintomak murriztuegiten dira, hala nola despertsonali-zazioa, alegia, pertsonak objektu gi-sa ikustea, baita neke-emozionala ere. Lanarekiko motibazioa, aldiz, igo egiten da.

14 • hik hasi • 200. zenbakia. 2015eko uztaila

“Badituzuikasgaiarekin motibatugabeko 27 ikasle, beste

barne-motibaziobatzuekin. Irakasleak

horien arreta hartu eta ikasgelara ekarri

behar du

Page 15: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

Ikasleengan duen eraginari da-gokienez, ikerketa interesgarriak egiten ari dira. AEBetan, Pensilva-niako Unibertsitatean eginiko iker-keta batean ikusi zuten Mindful-ness-a erabilgarria zela gela pro- sozialago bat sortzeko. Irakasleak 8astez formatu zituzten, eta horrekinlortu zuten ikasleekin zuten erlazioahobetzea eta konfiantza maila han-ditzea. Aldaketa handia egon zen, era berean, ikasleen errendimenduakademikoan, honek gora egin bai-tzuen. Ikasleek beraiek Mindfulnessformaziorik egin ez arren, emaitzahorretaraino iritsi ziren. Ikerketek erakutsi dute adimen emozionaleaneta sozialean askoz funtzionalagoaizan zela irakaskuntza-ikaskuntzaprozesua beste taldeekin alderatuta.

Gela pro-sozialagoa lortzeaz ha-rago, baditu bestelako onurak ikas-leengan: batez ere, arreta hobetzenda, emozio zailak (haserrea, antsie-tatea, beldurra...) kudeatzeko or-duan erraztasun handiagoa izatendute, lasaitasun handiagoa, depre-sio maila baxuagoa...

Ikasleekin ari garenean, adin tartearenarabera egokitu egin behar al dametodoa? Izan ere, ez da berdinaizango haur txikiekin edo nerabeekinaplikatu Mindfulness-a.David: Nerabeekin gehiago luzatu di-tzakezu arreta teknikak edo medita-ziorako ariketak. Adin txikiagoko ikasleekin, gehiago erabili beharkoduzu meditazio dinamikoa. Ikuspe-gi metakognitibotik, 9-10 urte bainolehenago ez da komenigarria pen-tsamenduarekin arreta osoa lantzea;nerabeek, aldiz, beraien pentsa-menduak ikusteko gaitasuna dute,eta horrek lasaitasuna sortzen du: adibidez, pentsamendu zailak edokonfliktiboak gogamenean agertuegiten dira, unetxo batez gelditzendira eta gero joan egiten dira, batezere ez baditugu elikatzen.

Mindfulness-aren oinarri zientifikoak

aipatu dituzue. Neurozientziak zeinbalio ematen dio Mindfulness-ari?David: Ikerketa asko egin da, hala no-la jakiteko Mindfulness-a egiten du-ten pertsonen nerbio-sisteman zer-nolako eragina duen. Neuroiruditeknika ezberdinen bidez ikusi dagertatzen diren aldaketak funtzio-nalak direla, hau da, fisiologikoki al-daketa bat dagoela, neurgarria de-na. Adibidez, cortex-aren lodiera areagotu egiten da landu diren zo-naldeetan. Eta hori, kontuan izandaMindfulness programa gehienak 8astekoak direla. Hori bai, azpima-rratu nahi dut Mindfulness-a prakti-katzen bada, egunero egin behardela, bestela ez baitu eraginik; eral-daketa praktikaren bidez dator.

Pello: Askotan determinismotik hitzegiten dugu, ‘zure izaera holakoada’ esaten dugu. Baina, badirudi,teknika desberdinen bidez eginda-ko neurketen arabera, garunarenplastizitateak aukera ematen duelagauzak aldatzeko.

David: Laburbilduz, Mindfulness-aknerbio-sistema erregulatzen du. Emozio positiboak sustatzen ditu, eta emozio zailak hobeto kudeatzenlaguntzen du.

Adibidez, haserre bazaude ikasle batekin gatazka izan duzula-

ko, haserre hori zure nerbio-siste-man eta zure gogamenean bakarrikexistitzen da, hortik kanpo ez dago.Horren aurrean, Mindfulness-ak ho-nakoa dio: gelditu, eraman arreta ar-nasketara eta gorputzera, eta saiatusentitzen haserre hori non dagoen.Ez metaforikoki, baizik eta fisikokizure gorputzean zer aktibatuta duenhaserreak: tentsioa bularraldean, edo sorbaldan... Kendu pentsamen-dua erdigunetik, arreta bakarrik utzi, gorputzean jarrita. Horrela ego-nik, ikusten da nola nerbio-sistemaketa gogamenak bere kabuz kudeatueta prozesatu egiten duen egoera.

Askotan ez diogu aukerarik ema-ten nerbio-sistemari autoerregula-tzeko. Nerbio-sistemak badaki nolaerregulatu gure emozioak, zauri batazalean daukagunean gorputzak erregulatzen duen bezala. Izan ere,askotan arazoari buruz pentsatzenhasten gara, eta hori da egin dezake-gun gauzarik txarrena; pentsatzea,bueltak eman eta eman, pentsamen-du negatiboen kate bat eginez. Ezta-baida batekin segi eta segi jarraitzenbadugu, lortzen dugun bakarra daeztabaida edo gatazka luzatzea; al-diz, eztabaida prozesatu nahi badu-zu, erabilgarria da besterik gabe pix-ka bat aldentzea eta arreta gorputze-an jartzea, besterik gabe. Hori guztiairakasleei erakutsiko diegu.

200. zenbakia. 2015eko uztaila • hik hasi • 15

Ezkerrean, Pello Urkidi, eta, eskuinean, David Alvear.

Page 16: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

“Norberaren zirraren kontzientziaizanez gero, zirrara horien aurrean izatenditugun jarrerak ere alda ditzakegu”

Irakaslea eta adimen emozionalean aditua

16 • hik hasi • 200.zenbakia. 2015eko uztaila

eñaut solaguren

Page 17: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

Tertulia dialogikoak erabiliz, adimenemozionalaren gaineko lanketa egingodu Hik Hasi-ren Udako TopaketetanEñaut Solaguren Gorputz eta HaurHezkuntzako profesionalak. Adimenemozionalaren oinarriak zehaztendituzten hainbat testutatik abiatuta,horiek irakurriz, paragrafo edo esaldibatzuk aukeratuz, eta horiek norberebizipenekin alderatuz, bakoitzarenhausnarketa eta ekarpenak besteekinpartekatzeko aukera izango da.

Zer da adimen emozionala, eta nolalandu daiteke?

Adimen emozionala oso gauzapertsonala da. Teoria batzuk egondaitezke adimen emozionalaren in-guruan, baina teoriak; aldagairen bataldatzen duzun unean, bizitzeko mo-dua ere aldatu egiten baita.

Adimen emozionala lantzeko, au-rrez irakurritako dokumentuen gai-nean tertulia dialogikoen bidez nor-beraren bizipenak eta hausnarketakbesteekin partekatzea proposatzendut nik. Ez da irakasle eta ikasle role-tan goitik behera emandako metodo-logia, denok baitaukagu zer emana eta zer jasoa nire ustez.

Norberaren zirraren jabe egiteko baliodezake?

Nik, jabe egitea baino gehiago,kontzientzia hartzea aipatuko nuke.Zirrara nahitaez sentitzen dugun zer-bait da, ezin dugu kontrolatu. Zirrarahorri pentsamendu bat gehitzen dio-gunean, sentim enduak agertzen di-ra, eta, bai zirrarak, bai sentimenduakizendatzerakoan, askotan hiztegiafalta zaigu. Zenbat eta hiztegi zabala-goa eduki, orduan eta errazagoa izan-go da sentimenduak edo zirrarak de-tektatzea.

Zirrarak edo sentimenduak senti-tzen ditugunean, zirrara horien aurre-an jarrera batzuk hartzen ditugu. Gukkontrola dezakegu egoera baten au-rrean hartuko dugun jarrera, baina,horretarako, zer zirrara sentitu ditu-

gun kontziente izan behar dugu. Adi-bidez, baliteke haserretzen gareneaneztanda egitea eta ez gustatzea leher-tu garen modu hori. Haserretzen ga-renean eztanda egiten dugula eta le-hertzeko modu hori ez dugula atseginjabetzen bagara, irits daiteke gure ez-tanda hori kontrolatzeko modua izango dugun unea, gustatzen ez zai-gun jarrera hori aldatzeko modua izango dugun unea.

Horrek ez luke esan nahi izango zirraraerreprimitzen ari garela?

Ez, horrek esan nahi duena da zi-rrara jakin baten aurrean beste eran-tzun mota bat emateko gai garela. Izan ere, posible da aldatzea. Zenbaitpertsonari entzun izan diot: “Ni horre-lakoxea naiz, eta ez naiz aldatuko ja-da”. Nik jende horri nahi izanez geroalda daitekeela esaten diot. Pertsonabat bere zirrarez kontziente bada, be-re jokabideak aldatzeko aukera du.

Kontzientzia hartzearekin hasten da,baina adimen emozionala prozesumoduan uler dezakegu, ezta?

Kontzientzia emozionala da nor-berak sentitzen dituen zirrarez kon-tziente izatea. Horretarako, hiztegiaeta behaketa behar dira. Kontzientegarenean, erregulazio emozionaladator, hau da: zirrara horien aurrean izaten ditugun erantzunak doitzekoaukera badugula konturatzea. Gusta-tzen ez zaizkigun jarrerak aldatzekobaliabideak izan ditzakegula jabe-tzea.

Horren ondotik, autonomia emo-zionalaz ere hitz egin behar da. Zirra-rak pertsonalak dira, eta pertsonak egoera beraren aurrean sentimendudesberdinak izan ditzake, denak onargarriak, denak egokiak. Baina,askotan, zaila egiten zaigu desberdinsentitzen dugula onartzea. Hala ere,kontziente izateak eta onarpen-pro-zesu horrek gure burua errespetatze-ko aukera emango digu, eta, gure bu-rua errespetatzen dugun unetik, au-

200. zenbakia. 2015eko uztaila • hik hasi • 17

tonomoagoak izango gara, eta auto-estimu positiboagoa izango dugu.

Azkenik, gaitasun sozialak daude.Talde bateko kide izatea eta gizarteanonartua sentitzea gizakiaren oinarriz-ko beharra da. Horretarako, gure bu-rua, gure pentsaerak eta gure ideiakerrespetatuta daudela sentitu behardugu, eta, aldi berean, guk besteak errespetatu behar ditugu.

Zer-nolako garrantzia du ikasleekinadimen emozionala lantzeak?

Azken batean, akaso zure gelan ikasleek hobera egitea eta aurrera jo-tzea nahi duzu, baina gerta liteke ikas-leren bat blokeatuta geratzea. Asko-tan, zer dago blokeo horien atzean?Gatazka emozional bat. Eta gakoa ira-kaslea horretaz kontziente izatea da.Bestela, gerta liteke ikasleak etiketa-tzea (haur hau alferra da, beste hori lo-tsatia…). Eta hori arriskutsua da. Haurhori modu jakin batean ari da joka-tzen une zehatz horretan. Ikasitako ja-rrera bat ari da errepikatzen. Akaso ezgara gai hor atzean dagoen guztia ate-ratzeko eta interpretatzeko, baina gaiizan behar dugu gutxienez ume horijokatzen ari den bezala onartzeko.

Haurra onartzea adimen emozionalarenoinarrietako bat da, beraz.

Bai. Haur bat onartua sentitzenbada, asko lortu dugu. Horrek haurra-ri bere buruaren kontzeptu positiboaizaten lagunduko dio, eta autoestimupositiboa eraikitzen. Prozesu horre-tan, era berean, haurrarentzat ezin-bestekoa da talde bateko kide senti-tzea. Taldearen parte sentituko da,bere hitza emateko aukera dueneaneta hitz hori balioesten dutenean.

Sarri, ordea, gauza asko irakatsi beharizaten dituzte eskoletan epe laburrean;ikasle kopuru handiak izaten dituzte,edota elkarrekin hitz egiteko denboragutxi… Horrelako errealitate batenaurrean, nola egin dakioke tokia adimenemozionalari?

Page 18: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

18 • hik hasi • 200. zenbakia. 2015eko uztaila

eñautsolaguren

E

“Norbereemozioak onartzeak

gure buruaerrespetatzeko aukeraemango digu, eta gure

burua errespetatzendugun unetik,

autonomoago izangogara eta autoestimupositiboagoa izango

dugu

Haur edo gazte bat emozionalki orekatuta ez badago, zailagoa da ikasketa esanguratsu berriak egitea.Finean, ikasketa esanguratsua izandadin, eskaintzen zaion hori ikaslea-rentzat interesgarria eta motibagarriaizatea komeni da. Baina, ikaslea ba-rrutik motibatuta sentitzen ez bada,zailagoa izango da asimilazioa.

Kritikoa naiz gaur egun ditugunhainbat hezkuntza-eredurekin. Osozurrunak direla uste dut. Eta, gure es-koletan, ikasleei askotan ez diegu uz-ten denborarik beraiek sentitzen du-ten hori adierazteko. Haur Hezkun-tzan, denbora gehiago eskaini ahalzaie haur bakoitzari eta haurraren zi-rrarei, baina, Lehen Hezkuntzara iris-ten garenean, errutinan sartzen gara,gaiak oso zehaztuta baitaude, eta osozaila da adimen emozionalari tartea egitea. Kontuan izan behar dugu al-derdi emozionalak dena hartzen due-la, eguneroko bizitzan dagoen zer-bait baita. Horrexegatik, garrantzihandiagoa eman behar genioke.

Hemen, teoria bakarrari jarraitze-ra bultzatzen ditugu haurrak eskole-tan, egia bakarra eta gauzak egitekomodu bakarra dagoela sinetsaraztendiegu. Gauzak ondo edo gaizki dau-dela sinetsarazten diegu, eta horigainditu egin behar genuke behin-goz. Egoera bakoitzean edo une ba-koitzean, gauzak ikusteko eta egite-ko askotariko moduak izan daitezke,pertsona guztiok desberdinak baika-ra. Eta batarenak ez du bestearenak

baino gehiago balio. Irakasleok ho-rretaz jabetzen bagara, asko irabazikodugu.

Zuk gidatuko duzun ikastaroaren izenakdioenez, adimen emozionala lantzekoerabiliko duzuen metodologia tertuliadialogikoena da.

Adimen emozionalaren oinarriakzehazten dituzten hainbat testutatikabiatuta, haiek irakurriz, paragrafo edo esaldi bat aukeratuz eta norbera-ren bizipenetan oinarrituz, beste ter-tuliakide guztiekin partekatuko dugunorberaren hausnarketa. Horrelakotertuliak gai literarioekin egin izan di-ra sarri. Ez da ezer ondo edo gaizki egongo, ez da ezer hobea edo txarra-goa izango. Bakoitzak bere ikuspun-tua izango du, eta hura adieraztekoeskubidea izango du.

Zergatik erabaki duzu metodologia motahori erabiltzea?

Nik ez dut goitik beherako irakas-kuntza-prozesurik nahi, ezta irakas-le- eta ikasle-rolik ere. Denok garapertsonak, eta batak bestearengan-dik ikas dezakegu. Adimen emozio-nalaren inguruan badago teoria bat,baina, teoria hori praktikara eramate-rako orduan, bakoitzak bere erara egiten dugu. Niri denen parte-hartzeabultzatzea interesatuko litzaidake.Horretarako, nire metodologiaren ar-datza denok protagonista bihurtzeada, eta edonork edonorengandik ikasteko aukera izatea.

Page 19: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

200. zenbakia. 2015eko uztaila • hik hasi • 19

Page 20: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

“Balioa emanbehar zaioherritarrakhezkuntzazaritzeari etahezkuntzanzeresanaedonork duelajabetzeari ”

Irakaslea

Maila lokalean hezkuntza proiektu bat nola diseinatu, sortu eta garatu daitekeen ikasi ahalko daHezkuntza Plataformen Topaguneak eskainiko duen Hezkuntza proiektuak sortzen ikastaroan. Egun martxan dauden esperientziak eredu hartuta, bakoitzak bere auzo edo herrian hezkuntzaproiektu bat egiteko eskainiko dituzte hizlariek. Horretarako Euskal Herriko hamaika txokotan ga-ratzen ari diren hezkuntza proiektuen berri emango da ikastaroan. Horietako bat da Orioko herri-curriculuma. Egitasmo horren xehetasunen berri emateko Ruben Iglesias, proiektuaren arduradunarekin elkartu da Hik Hasi.

20 • hik hasi • 200.zenbakia. 2015eko uztaila

ruben iglesias

Page 21: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

Zer-nolako garrantzia dauka herribatentzat hezkuntza-proiektu propioaizateak?

Hezkuntza-proiektu propioa iza-teak ikaragarrizko balioa du. Azkenbatean, herri horren izaera zein den eta zein izatea nahi dugun definitzenari garelako. Era berean, herri hezi-tzailearen ikuspegia lantzeko aukeraere ematen digu. Izan ere, hezkuntza- eragileetatik (Ikastolen Elkartea, Sor-tzen, sindikatuak, EHIGE…) eta al-derdi politikoetatik kanpo, herrita-rrok elkartzen ari gara, hezkuntzarengainean hausnartzeko eta ekiteko.Herritar bakoitzak bere ikuspegia etabere ideologia ditu, baina gauza batdugu komunean: jabetzen gara herri-proiektu hezitzaile baten garrantziaz,eta guk ere parte hartu nahi dugu ho-rretan, goi-mailako beste esparru ba-tzuetan izan daitezkeen proiektu edoakordioez gain.

Zer lantzen da herri bateko hezkuntza-proiektua egiten denean?

Hainbat alderdi har daitezke kon-tuan horretarako. Guk Orio herriarencurriculuma osatu dugu; baina herri-ko hezkuntza-proiektua hori bainogehiago da. Curriculuma pieza batbesterik ez da. Dima eta Egian hiz-kuntza-proiektua egin dute, Onda-rroan hezkidetza-proiektua, Larrabe-tzun jantoki autokudeatua… Horiekbeste pieza batzuk lirateke. Nire us-tez, curriculuma hezkuntza-proiek-tuaren enborra izango litzateke, etabesteak, berriz, adarrak lirateke. Izanere, garrantzitsua da denok ikuspegikomun bat izatea, eta hori curriculu-marekin lortzen da. Gero, horren ba-rruan, bakoitzak bere eremua landudezake: parekidetasuna, ingurume-nari loturiko proiektuak, aisialdiko-ak… Baina curriculumak osatuko lu-keen bizkarrezurraren bueltan.

Orioko curriculuma diseinatu duzuezuek. Nola diseinatu, sortu eta garatudaiteke hezkuntza-proiektu bat?

Beste herrietan ere egin dira an-tzeko ariketak; adibidez, unitate di-daktikoak. Baina horiek askotan adi-tuen eskuetan geratzen direla irudi-tzen zitzaigun. Lanak egiten direla etaoso txukunak direla, baina, gutxik es-ku hartzen dutenez, jendea ez delaparte sentitzen. Horren aurrean, era-baki genuen gure curriculuma defini-tzeko orduan herritar guztiok geneu-kala zer esana. Herritarrengana jonahi izan dugu Orioko curriculuma osatzeko. Hori da berritasuna, etahortxe dago proiektuaren indarra.

Nola lortu duzue herritarren parte-hartzea eta inplikazioa?

Prozesu osoan zehar, modu bere-zian zaindu dugu parte-hartze hori. Esan bezala, guk eredurik ez geneu-kan, eta geuk asmatu behar izan ditu-gu parte-hartze hori sustatzeko for-mulak. Formula berriak egin behar izan ditugu, formula irekiak, denenparte-hartzea bermatuko zutenak etajende guztia eroso sentitzea ahalbide-tuko zutenak. Eta uste dugu asmatudugula, hein handi batean. Herritaraskok parte hartu dute prozesu guz-tian zehar, eta horrek ematen dio ba-lioa gure proiektuari.

Duela bost urte hasi zineten Orionhezkuntzaren inguruko hausnarketekin,eta ekainaren 12an aurkeztu zenutenherri-curriculuma. Prozesu luzea izanda. Nolako garapena izan du?

Hiru jardunalditan burutu duguprozesu guztia, Orio iruten hezkun-tza-jardunaldiakizenburupean. Ha-sierako jardunaldietan, Euskal Herri-ko hezkuntzaren nahiz Oriokoarengaineko hausnarketa egin genuen,indarguneak eta ahulguneak identifi-katzeko eta diagnostikoa prestatze-ko. Herriko hezkuntza-eragile guz-tiek hartu zuten parte lehen jardunal-di hartan: bi ikastetxek, haur-eskolak,musika-eskolak, aisialdiko taldeek…

Lehen jardunalditik, bi ondorio atera genituen: batetik, hezkuntza-

200. zenbakia. 2015eko uztaila • hik hasi • 21

Behar batetik eta hausnarketa ba-tetik hasten da guztia. Diagnostikobat egitea da abiapuntua. Orioren ka-suan, diagnostikoa argia zen: herria-ren nortasunaren transmisioa galtzenari ginen. Orioren nortasuna defini-tzen duten ikur horien transmisio na-turala eten egin zen, eta gazteak ho-rrelako erreferentzia gero eta gutxia-go ari ziren jasotzen. Horrek arduratuegiten gintuen. Errealitate hori EuskalHerrira estrapolatuta ere, antzeko egoeran geundekeela iruditzen zait.

Orioren nortasuna transmititzeko beharraizan da, hortaz, abiapuntua.

Hasierako hausnarketa horixe izan da: ez dakigu Orio herri arrantza-lea den, turistikoa den… Ez dakiguzer den. Orio herri arrantzale gisa de-finitu izan da, baina, gaur egun, bos-pasei itsasontzi besterik ez du. Beraz,Orio herri arrantzalea da? Hala izanda, eta erro horiek baditu, baina, gauregun, Orio zer den definitzeko eta,garrantzitsuagoa dena, etorkizuneraproiektatzeko, ez dauka zentzu han-dirik herri arrantzale gisa agertzeak.Azken batean, klixe batzuk dauzkaguburuan iltzatuta, baina ez dira errea-lak ez XXI. mendeko Oriorako, ez he-rriaren garapenerako. Horregatik iru-ditu zitzaigun herritar guztion arteanildo komunak identifikatu behar ge-nituela.

Hortik abiatuta, bi galdera egindizkiogu guk geure buruari: batetik,zer daukagu komunean oriotarrok?;eta, bestetik, zer eduki nahi dugu ko-munean? Hirugarren galdera bat ereplanteatu dugu: zer ekarpen egin ge-niezaioke Oriotik Euskal Herriari?

Eta galdera horien erantzunak herriarencurriculum batean egituratu dituzue?

Hori da. Galdera horien erantzu-nen bila joan ginen gu, erantzunakherriaren curriculum batean egitura-tzeko asmoz. Zentzu horretan, espe-rientzia honen berritasunetako bat eredua izan daiteke, hau da, nola arigaren egituratzen prozesua.

Page 22: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

22 • hik hasi • 200. zenbakia. 2015eko uztaila

rubeniglesias

E

mahaia osatu behar zela; eta, bestetik,ikusirik Orioko nortasunaren trans-misioa kinka larrian zegoela, Oriokocurriculuma egin behar genuela.

Lehen jardunaldiaren ondoren,urte eta erdian proiektua partekatzeneta bideragarria ote zen begiratzen aritu ginen herriko eragile guztiekin.Horrelako proiektu bat abian jartzekozenbaterainoko indarra zegoen ikusinahi genuen. Arlo askotako pertsonaeta elkarteekin bildu ostean, kontura-tu ginen haien jarrera ona zela. Lantal-dea handitu eta indartu genuenean,bigarren jardunaldiari ekin genion.

Eta inflexio-puntua etorri zen bigarrenjardunaldian: hezkuntza-akordio batsinatu zenuten.

Ijitoen akordioa deitu genion, oriotarrok ijitoak garelako. Alde bate-tik, curriculumaren filosofia azaltzengenuen akordioan, eta Orioko curri-culuma euskal curriculumaren toki-ko ekarpen gisa definitu genuen. Bai-na garrantzitsuena konpromisoakmahai gainean jartzea izan zen. Kon-promiso horiek norbanakoei, hez-kuntza-eragileei eta udalari begirako-ak ziren. Hezkuntza-eragileei, bate-tik, curriculuma osatzeko prozesuanparte hartzeko eskatu genien; eta,bestetik, curriculuma definitu ondo-ren, aplikatzeko. Herritarrei, berriz,eskatu genien bakoitzak bere hon-dar-alea jartzeko eta bakoitzak bereesperientziatik curriculumari ekarpe-nak egiteko. Azkenik, udalari eskatugenion proiektu hau bideragarri egi-teko behar genituen baliabide eko-nomikoak eta teknikoak emateko.Konpromiso horiek onartu ziren, eta,hortik aurrera, curriculuma idaztenhasi ginen.

Zer egitura eman diozue curriculumari?Curriculumak lau arlo izango zi-

tuela erabaki genuen: natura-zien-tziak, gizarte-zientziak, hizkuntza etamusika. Kirola eta hezkidetza zehar-ka lantzeko proposamena egin ge-

nuen, hau da, curriculum guztia bus-tiko zuten zerbait elementu gisa hartubehar genituen.

Eta euskal curriculuma erabili duzueerreferentzia gisa?

Euskal curriculumaren azken za-tia, hau da, euskal curriculum espezi-fikoa, hartu dugu eredutzat. Hortik abiatuta, curriculum partikularra esan diogu gureari. Aurrez aipatuta-ko lau arlo horiek hartu genituen, etagaitasunak, ebaluazio-irizpideak etaprozedurak definitu genituen bakoi-tzaren barnean. Eta, arlo bakoitzekoherriko adituekin elkarlanean, zer eduki landu beharko liratekeen ze-hazten joan ginen. Dokumentuaprest geneukala ikusi genuenean, ikastetxeetara eraman genuen, haiekere dokumentua aztertu zezaten etaekarpenak egin zitzaten. Ekarpen ho-riekin guztiekin, dokumentua berritugenuen. Hori guztia hirugarren jardu-naldiaren aurretik egin genuen. Amaitzeko, hirugarren jardunaldia egin genuen, joan den udaberrian.Jardunaldi hartan, parte-hartzea za-baltzeko eta herritar guztien ekarpe-nak jaso ahal izateko, hainbat ekimengauzatu genituen.

Curriculuma publikatuta dagodagoeneko, eta Orioko Udalarenwebgunean dago erabilgarri.

Ez dugu paperean atera, Interne-ten zintzilikatu dugu. Azken batean,oinarri bat jarri dugu, tresna bat jarridugu herritarren eskura, eta ibilbidebat izango du tresna horrek. Doku-mentu ireki bat da, guztion artean osatzen eta eguneratzen joan behar-ko duguna. Paperean egin izan bage-nu, zerbait hertsia eta estankoa dela emango zukeen, dagoeneko egindadagoen eta aldatu ezin den zerbait.

Curriculuma zintzilikatzeaz gain,curriculum hori garatzeko lagungarriizan daitezkeen materialak ere jarriditugu webgunean. Adibidez, Antzi-nako Aroan, badirudi Altxerriko ko-

“Euskalcurriculuma badugu,

baina erabiltzen ez badaeta ez badiogu bizia

ematen, ia-ia halakorikez izatea bezalaxe

da

“Erabaki genuengure curriculuma

definitzeko orduanherritar guztiok

geneukala zeresana

Page 23: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

200. zenbakia. 2015eko uztaila • hik hasi • 23

bazuloarekin harremana izan zuelaherriak, eta hainbat lan egin dira ho-rren inguruan. Hortaz, Gizarte Zien-tzietan Orioko historia lantzean, jadaeginda zeuden lan horiek aprobetxa-tu ditugu, eta, curriculumaren ba-rruan, lan horien erreferentziak emaneta estekak jarri ditugu. Dagoenekoeskuartean ditugun baliabideak era-bili nahi izan ditugu, eta herritarreneskura jarri. Sarean dagoenez, edo-zein unetan edonork jo dezake curri-culumera, modu errazean, eta irakas-leek era erosoan balia dezakete.

Hortaz, curriculum hau, gidalerro izateazgain, baliabide ere bada eskolentzat.

Ez dira tresna fisikoak. Aitzitik,bestelako tresna batzuk jartzen ditu-gu irakasleen eskura. Gainera, bada-kigu baliabide hori osatzen joan be-harko dugula. Hau da, erreferentziagehiago txertatzen joan behar dugu-la. Eta irakasleek eurek ere zerbaitsortzen dutenean, aukera izango du-te hor bertan baliabide gisa txertatze-ko.

Horretaz gain, iruditzen zaigu ba-duela bestelako indargune bat ere.Azken batean, oriotarrok zer dauka-gun komunean definitzen ari gara.Hortaz, iruditzen zaigu herria kanpo-ra saltzeko ere balia daitekeela. Hauda, ez dugu bakarrik hezkuntzari lo-turiko proposamena egiten, beste ar-loetarako ere baliagarria izan baitaite-ke. Adibidez, herrian aisialdi-gida batsortu behar baldin bada, edo ibilbide-gida bat egin, curriculumean materialasko dago jada bilduta, eta horrelakozerbait esan dezakegu: “Ibilbide ho-rrek hiru leku hauetatik pasatu behardu, hiru leku horiek oso garrantzi-tsuak baitira herriaren historian”.

Zer ekarpen egiten du horrelako proiektubatek, Euskal Herrirako hezkuntza-sistema propioa eraikitzeko bidean?

Lehenik eta behin, eredua berabalioetsi behar da; hau da, balioa eman behar zaio herritarrak hezkun-

tzaz aritzeari eta hezkuntzan zeresa-na edonork duela jabetzeari; hezkun-tza ez baita soilik eskolari dagokionzerbait edo irakasleen ardurapekozerbait, herritar guztion zeregina bai-ta.

Bestetik, euskal curriculuma eginzen eta eginda dago, baina badirudi itzaliz joan dela. Guk berriro piztunahi izan dugu, euskal curriculumamahai gainean jarri behar dela irudi-tzen baitzaigu. Euskal curriculumabadugu, baina, erabiltzen ez bada etaez badiogu bizia ematen, ia-ia halako-rik ez izatea bezalaxe da. Euskal curri-culumak zerbait dinamikoa izan be-har du, Euskal Herriko ikastetxe guz-tien elkargune pedagogikoa izan be-har du. Hortaz, gure nahia euskal cu-rriculuma berriro mahai gainera ate-ratzea izan da.

Gure ibilbidea zeinen positiboa izan den ikusita, beste herri batzuetanere eredu ere izan nahi dugu. Soralu-zen, Oñatin, Durangon, Mutrikun,Getarian, Eibarren… izan gara, eta in-teresa azaldu dute. Pixkanaka herrizherri horrelako edo antzeko ereduakabian jartzen baditugu, euskal curri-culuma lehen lerrora ekarriko dugunahitaez.

Azkenik, EHUko Pedagogia Saile-ko kideei aurkeztu diegu proiektua,eta ondo balioetsi dute, baita Huhe-zin ere. Proiektu herritarra izan zedinnahi genuen, baina pedagogikoki erebabesa, aitortza eta sinesgarritasuna izan behar zituen. Hau da, akademi-koki ere zer edo zer serioa egin nahigenuen. Azken batean, herriak eginaizatea nahi genuen, baina kalitatez-koa izan behar zuen. Eta lortu dugulauste dut.

Page 24: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

24 • hik hasi • 200. zenbakia. 2015eko uztaila

Gizarte Zientziak - Lantegia

hori. Masokista puntua ere badutehorrelako pertsonek. Ez al da hobe egunero alai, konplizitatez, elkar ira-katsiz eta ikasiz jardutea? Albora de-zagun nagusikeria, baina “kolegis-moan” erori gabe. Ez da erraza izangoorekarekin asmatzea... Pista batzuk?Egiazale eta zientifiko izan gaitezen,bai ikaslearekin bai gaiarekin. Zalan-tza ugari ditugula? Bada, argitu ez du-gun zalantza bere horretan manten-du, ikerketa gehiagoren zain. Zerbaitez badakigu, inola ere ez “neuk nahidudan” erantzuna ezarri. GizarteZientzietan datu zehatzak alda ezinakdira, baina interpretazioak ugari dau-de, eta batzuek gure gusturako ez- aproposak diruditen arren, beste asko egokiak ere izan litezke. Ikasle-engan konfiantza izan, joan-etorri-koa baita konfiantza! Zoragarria da ikasleak zugan konfiantza daukalasentitzea, beldurra eta ezaxolakeriagaindituta.

Egunen batean materialik ekarriez badugu ere, irakasleok gai izan behar dugu bote-lasterrean eskola emateko, jakinduria eta jakin-minatransmititzeko nahikoa izango dugu-lako buru-bihotzean dakarguna. Ba-dakigu lotsa pixkana gaindi litekee-la... ba, baita reprisea sakatu eta bote-lasterrean aritzea ere.

Eta osatzeko (momentuz...), “sur-

fegokitzea”. Honelaxe deituko nio-ke, bai. Aspaldi neraman jarrera zehatz bati hitza egokitu nahian, eta ezin aurkitu. Azkenean neronek as-

Gizarte Zientziak ikasleekin lantzeko,zein orientabide emango zenituzke?- Jakinduria - jakin-mina - jarrera hiru -kotea izan behar du kontuan ira -kasleak (ez dira nahita aukera tutako

“Ikasleengan konfiantza izan behar dugu; konfiantza joan- etorrikoa da, eta beldurra eta axolagabekeria gaindituta,ikasleek zugan konfiantza dutela ikustea zoragarria da”

Gizarte Zientzien inguruko lante-gia emango du Mikel Legorburuk HikHasiren Udako Topaketetan. Hainbatjarduera eta orientabide praktiko es-kainiko ditu, edozein gai lantzen denbitartean, ikasgelan jakin-mina sor-tzeko, eta ikasleei ordubeteko klaseamotz egiteko: “Ikasleek beren alde-tik jarri behako dute, baina irakasle-ok ere asko dugu egiteko”.

hiru “J”; halaxe suertatu da eta kito):- Jakinduria. Irakatsi/landu behardiren gaiez oinarrizkoa perfektujakin behar du irakasleak; ga -rrantzitsua dena ongi kontrolatua;eta inguruabarrak, zehaztasunak,pasadizo eta xelebrekeriak aipa -tzeko gai izan behar du. Denaiturrietan oinarritzeko gai. Eta baitainformazio eta iritzi gehiagorekinosatzeko bideak bilatzen erakus -teko erraztasuna ere.

Lana lortzeko aukera ematen dujakinduriak, baina irakasteko ez danahikoa.- Jakin-mina. Aurrekoa baino garran -tzitsuagoa da: jakin-minak dakarjakinduria, eta ez hainbeste alderan -tziz. Irakasleak berez behar dujakin-mina, edo bestela... landudezala! Eta bi: ikasleei transmititubehar die jakin-min hori. Oro har, ezdago jakintsua izatea bilatu beha -rrik. Jakin-minak berez erakarrikodu aditu izaera. Lana gustura egite -ko parada ematen duen bitartean,ikaslea eroso sentituko da, eta“klase orduak” ez zaizkio hain luzeegingo, ezta etxerako izaten dituenlanak ere.- Jarrera. Hauxe bai bada aurrekoakbaino oinarrizkoagoa!

“Irakatsi behar badut, hezi beharbadut, ikasleekin gogorra izan beharbadut, haserre ikusi behar banaute ere, beraien gustuko ez banaiz ere...hau nire eginbeharra da!” Irakasle ba-tek baino gehiagok pentsatzen du

Mikel LEGORBURUIRAKASLEA

Page 25: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

200. zenbakia. 2015eko uztaila • hik hasi • 25

matu behar! Bizitzako hainbat egoe-rari aplikatuko nieke kontzeptu hori.Olatuak hartu eta ibilbide luze zeinpolita lortuz gozatzeko itsasoan sartubeharra daukagu, gelan. Olatu-ikasletaldea suabe badator zuzenean aurreegin liteke, baina indartsu badatoz...ez dago ero moduan aurrera egin be-harrik: burua eta sena erabiliko dugueta ederki zipriztinduz bada ere, in-guruabarrek eskaintzen dizkigutentarteak baliatuz, zeharka eta behin etaberriz birbideratuz ibilbidea, hasieraunera iritsiko gara. Orduantxe hasikoda martxa, geu olatuekin batera. Be-raiek eramango gaituzte, ikasle talde-ak, baina geuk badakigu hondartza-ko zein alderantz nahi dugun jo. Ba-tzuetan pixka bat aurreratzen utzikodiegu olatuei, baina gehienetan geu izango gara berez dakarten indar guz-ti horren egokitzaile. Ez dugu behar-tuko norabidea hondartzaranzkomarra zuzena izatea (liburu eta curri-culumak bide motz eta azkarrena de-la badiote ere): erori, irauli, ohola gal-du, erretiratzeko asmoa... (itotzerai-no ez.. baina... bai ordea disgustu ederra jaso!) izango ditugu. Baina errealitatea bestelakoa izango da,ziur: ezker-eskuinerako biratzeak etanahitaezko gorabeherak behin etaberriro tokatuko zaizkigu. Surfea-tzen-nabigatzen ibiliko gara, etenga-be egokitzen. Ez olatuen aurka, be-raiekin baizik. Ibilbide politak betekoditugu: publikoak, guraso, lagun etalankideek balorazio ona emango di-gute, baina garrantzitsuena ibili garenbitartean gozatu duguna izango da.Uneren batean ustekabeko olatu al-drebesen batek ur gazia irentsarazikozigun... baina, oro har, irakasle-ikas-leen arteko ikasturte segida “surfego-kituz” joan bada... gogoangarria izan-go zaigu. Eskalatuz ere izan liteke... Parale -

lismo ugari eskaintzen dizkigubizitzak.

Nola lor daiteke ikasleengan jakin-minasortzea? Eta ikaslearen hainbat gaitasunumore onez lantzea?

Magiarik ez dago. Magia... egune-ro egiten da. Galdera zailak beste zen-bait errazez inguratuz. Gakoetakobat: parte-hartzea. Ez ditugu isilik eu-tsi behar, erantzun errazak ematea a-halbidetuko diegu: erantzun dezate-la, asma dezatela, eta gero, beti edogehienetan, baloratu egin behar ditu-gu. Pozik sentituko dira, eta hurrengogaldera erantzuteko prest izango di-tugu. Elkar lehian ere has litezke...sintoni baikorrean. Bestetik, irakaste-ikaste prozesuak ez du zergatik aur-pegi, tonu edota keinu seriorik behar.Klasea bera alai hasiko dugu. Serio-serio esan behar dugun horixe berapozik esanda. Gehiegikeriarik gabe:hitz-jokoak, esaera zaharrak, gerta-kari eta xelebrekeriak... erabiliz. Beti

ere harira itzuliz.

Geografia eta Historiako jarduerakoinarritzat hartuta beste hainbat arlo erelandu daitezke (euskara, logika,kultura…)? Zein baliabide erabil ditzakehorretarako irakasleek?

“Lantegi edo tailer honek ez du az-terketarik!”. Esaldi horrekin klasea la-saitu dugu jadanik. Jarrerak eta eginbeharreko lan motzak erakarriko dubalorazioa. Gero, ikasle gehien-gehienek, jarduerekin gozatuz, mo-tzak baino gehiago lan luzeago etamamitsuagoak burutzen dituzte. Jar-duera denak dinamikoak dira, eta kasu askotan nahiko zailak izangozaizkiela iruditzen bazaie ere, fineanederki ebazten dituzte. Jarduerak iza-era zeharo desberdinekoak dira, etaintriga nahiz sorpresa ere izaten dute:“Zer ekarriko ote digu gaurkoan ira-kasleak?”, diote jarrera baikorraz.

“Geografia eta Historia” berez“non eta noiz” besterik ez da, eta ber-

Page 26: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

26 • hik hasi • 200. zenbakia. 2015eko uztaila

tan bizitzako DENA sartu-sartzen-sar-tuko da. Hala, jakinduria, ongizatea eta balio egokien bila bagabiltza hiz-kuntzak, logika, kultura, matematika,eztabaiden txandaketa, musika, turis-moa, ikerketa, bakarkako nahiz taldelanen antolaketa, arkeologia, elkarre-kiko errespetua, edonolako doku-mentu azterketa, toponimia, heraldi-ka, numismatika, burtsa, paleografia,sare bilaketak, txosten aurkezpenak,jendaurreko aurkezpenak, argazki-gintza, sukaldaritza, folklorea... dena!

Baliabideak? Ugari eta era anitze-koak dira. Halako kit edo material ka-xa/karpeta/albuma bildua daukat. Erakutsi eta bertako pieza batzuk az-tertzen ditugu, txostentxoak burutuz.Bertan aspaldiko seiluak, estanpak,pegatinak, egutegi orritxoak, loteriatxartelak, txanponak, billeteak, kro-moak, garraio txartelak, ordainagi-riak etab. izango ditugu, eta baita es-kuizkribu, mapa zahar edo partiturakere... Koadernoa... eta tarteka orde-nagailua (sareaz) beharko dugu.

Gizarte Zientziak ikasleekin lantzekoegin daitezkeen jardueren adibidepraktikoren batzuk jartzerik baduzu?

1.- XX. mende hasierako hirikoposta txartela eskaintzen zaio ikaslea-ri, eta berak argazki hura atera zenekotokira joan eta gaur egungo argazki“berbera” lortu behar du, ahal dela an-gelu berarekin. Gero txostentxoa lan-duko du, ehun bat urteko aldea dutenmantentze eta aldaketak konparatuz:eraikinak, trafikoa, jantziak...

2.- Eskuizkribu zaharra eskaini, eta transkripzioa landuko dugu, ba-karka eta apenas pistarik gabe hasita.Aurreratu ahala, binaka eta irakaslea-ren laguntza neurtuarekin puzzlea osatzen joango gara, dokumentua ulertu eta testuinguraketa egiteko bidean.

3.- Burtsa ariketa. Ikasleak hirikolangile, enpresari-kapitalista, behar-tsu... izango dira, eta bi bikote banke-txe pare bat. Irakaslea Gobernua da.

Saio hasieran hiritar bakoitzari diruaemango zaio, bere eros ahalmenare-kin bat neurtuta, enpresariei eurenlantegiko akzioak banatuko zaizkie,eta handik aurrera banketxeen bitar-tez akzioen salerosketak emango dira. Ikasleak bere diru-kontuen ba-lantzea egiten joan beharko du, kon-tuan izanda bankak halako %eko komisioa kobratuko diola, eta 12 batminuturo, egun berria hastearekinbatera, Gobernuak arbelean akziomota bakoitzaren kotizazio berria jarriko duela. Errealitatearen antzahandia emango zaio jarduerari. Amaieran, komunean jartzen da hirubat saiotan gertatutakoa, eta denokkontziente egiten gara normalean aberatsek diru gehiago egiten dutela,behartsuak pobretuz.

4. - Beste saio batean... irakasleazuzenean kantatzen hasiko da. Flash!Gero, abestitxoaz galdezka... iker-tzen hasiko gara, arbeleratu eta “tri-pak atera”ko zaizkio. Kanta ongi au-keratua bada... zenbaterako ematenduen zortziko batek!

5. - Bidaia. Bikoteka bidaia-agen-teak bailiran ariko dira. Pare bat lagu-nentzako bidaia antolatu beharreandaude, eta irakasleak esango die zen-bateko aurrekontua duten (behar-tsuak, aberatsak... denetik izango di-ra) eta baita zein inguru orokorretanduten pentsatua bidaiatzea: EuskalHerrian zehar, Espainia/Frantzian,Europan ala munduan zehar. Bidaia-agenteek 10/15 eguneko bidaia anto-latu behar diete: plana ustezkoa da,baina datu guztiak errealak (garraio,ostatu, bisitatu beharreko gune eta abarren ordutegi eta prezioak...). Au-rrekontu zehatza antolatu behar dute.Konpetentziak izugarri lantzen dirahemen ere. Errealitatera jaisten dira,eta hainbat tokitako interesguneak ezagutzeaz gain, bikotearen ekono-mia maila errespetatu beharko dute.Batzuk bizikleta eta kanpinerakobesterik ez dute izango eta beste ba-tzuk, berriz, Paris, Río, Hawaira bida-

liko dituzte. Munduko atletismo txa-pelketarekin ere topa litezke... Tindu-fen egun parea lagundu dezakete...(matematika, aisia, artea, geografia,kirola, elkartasuna, hizkuntzak... lan-tzen dira jarduera honekin).

6.- Geure grafia ez den bat erabiliztestutxo bat deszifratu beharko dute ikasleek. Adibidez, zirilikoz. Logika,sena, historia, oroimena... Agian parebat saio aurretik seilu sobietarra landuzen gelan...

7.- Enpatia eztabaidak... Ikasle ba-koitza pertsonaia historiko ezagunaala ezezaguna izango da, eta bere pa-pera jokatu beharko du saio osoan ze-har, bestelakoek botatzen diotenarenaurrean defenditzen, erasotzen, aliantzak egiten. Moderatzailea ira-kaslea izango da, halako batean tokiaikasle bati utzi arte. Ikasleek modera-tzen ikasiko dute, besteen gidaritza-pean jarduten eta irakasleak hark utzitako papera hartuz, pertsonaia alaideologiaren ahul ikusiz gero, lagun-tza eman diezaioke.

8.- Norbere zuhaitz genealogikoaikertu, eta txosten batean islatu, erazientifikoan burututa.

9.- Landa-lana ere antolatzen du-gu... Nori ez zaio atsegina egiten gela-tik kanporako irtenaldia?

Nola burutzen duzu jarduera horiengaineko ebaluazioa?

Landutako jarduera denek edogehienek komunean jarritako balora-zioa dakarte. Ebaluazio eta autoeba-luazioa ere lantzen dira. Nabarmen-tzekoa da ikastaro hasierako eta amaiera emaitzak alderatuz zenbatgozatzen dugun.

Azken saioan jarduera guztien ze-rrenda aztertzen dugu irakasle eta ikasleon artean, datorren ikasturtekoplangintzarako iritzia kontuan har-tzeko. Ikasleak parte-hartzaile senti-tzen dira oso, eta hori modu egokianbaloratzen dute. Behin lana egin behar izanda, saia gaitezen ahalik etagehien disfrutatzen.

Page 27: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

200. zenbakia. 2015eko uztaila • hik hasi • 27

Koplagintzaren erabilera didaktikoa Haur Hezkuntzan

neska-mutil daude,...- Atsedenaldira joaterakoan.- Bazkaltzera joan orduko.- Etxera joan baino lehen.- Urtebetetze egunetan.- Eskolatik kanpoko irteeraren bat

dagoenean.- Musika orduetan.- Ipuinak lantzean.

Adibide praktikoren batzuk jarditzakezu?Errutinetan, Makinistaren

laguntzaz:

Orain asteko egunakgidari euskara.Zein da gaurko eguna?Asteartea da.Zein da biharko eguna?asteazkena ba.Zein zen atzoko eguna?Astelehena hara.

Errutinetan eguraldia lantzeko

koplak beroa edo hotza bada:

Gaurko eguraldia?eguzki beroa,kaletik ibiltzekodaukagu gogoa.

Gaurko eguraldia?Euria eta hotza,baina bero daukagubarruan bihotza.

Etxera joan baino lehen

kantatzeko kopla:

Eskola amaitu zaigugoazen etxerahemen gauza guztiakbatuta gainera.

Zein baliabide eskaintzen ditukoplagintzak Haur Hezkuntzanerabiltzeko?

Haur Hezkuntzako 2. zikloaren 1.eta 2. mailetako ikasleekin, alegia, 4 eta 5 urteko ikasleekin hain zuzen ko-plak abesten lan egiteko aukera dago,gaur egun. Bilboko irakasleen esko-lan ikasle batzuk “koplagintzaren erabilera didaktikoa” gaitzat hartutaaurrekari izan dira euren ikerketetangaia sakonduz: eguneroko errutine-tan eta ipuinen sekuentzializazio di-daktikoetan esku-hartze zuzenen bi-tartez.

Orain arte Haur Hezkuntzako 2.zikloaren geletan errutinak landu izan dira ahoz baina guk ahoz ez ezikkantuz ere lantzen ditugu egunerokoerrutinen monotoniari aurre egiten, ikasleentzat zein irakasleentzat piz-garri bezala.

“Haurrekin errutinak landu izan dira ahoz, baina ahoz ez ezikkantuz ere landu daitezke”

Koplagintza eta koplaritza desberdintzendituzu.

Koplaritza da bertsolariek bat-ba-tean aritzean darabilten teknika etapublikoaren aurrean gauzatzen dute.Koplagintza, ostera, edozein irakas-lek edo tutorek egin dezakeen jar-duera da bere ikasleekin kantuz ari-tzeko. Koplak etxean prestatuko dituHaur Hezkuntzako irakasleak esko-lako gelan bere ikasleekin abestekogero.

Irakasleak ez gara zertan bertsola-riak izan baina bai bertsozaleak, or-dea. Bertsolariek erabiltzen dutenteknika berbera erabiliko dugu, bai-na denboraz etxean kantatu nahi du-gun gairako koplak prestatuz.Tekni-ka aldetik neurria: 7/6 kopla txikia e-do 10/8 kopla handia erabiliko duguhainbat doinuz eta errimaz baliatuta.

Zein erabilera pedagogiko izan ditzakekoplagintzak?

Gure ahozko kulturan tradiziona-lak izan diren koplak gelako irakasle-ak teknikoki prestatuko ditu etxean,bereziki errutinei eta gelan kontatzendiren ipuinei bestelako dimentsioa emateko. Umeek kantuaren kantuzeuren lexikoa zein dikzioa handitu eta zuzen ikasiko dute era inkons-zientean abesten duten bitartean, hiz-kuntza potentziatuz jolasa izango ba-litz bezala.

Nola inplementatu hori HaurHezkuntzako ikasleekin?

- Errutinetan, makinistaren lagun-tzaz: asteko eguna, eguraldia, zenbat

Txetxu PARDOEHU-KO IRAKASLEA

Page 28: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

Haurrentzako masajea

Bikoteak taldean lan egiten duelasentitu behar du. Biak joango dira er-ditzea lantzeko saioetara, eta horietangorputza lantzeaz gain, haurtxoa sor-tu haurretik ere, harekin erlazionatze-ko eta komunikatzeko trebetasunakikasiko ditu. Bikoteak bere kezketaneta hartuko duen erabaki orotan ba-besturik dagoela sentitu behar du.

Talde-matrize bat bultzatzen da,eta horretan elkarri eman behar diotesostengua bikoteek, elkarrekin inda-rrak berritzeko, kezkak alboratuz, so-luzioak bilatzen elkarrekin arituz, etahaurtzaroaren soziabilitate-egoerakhobetuz, arreta hobea eta laguntzagehiago egon daitezen.

Haurra eta gurasoak elkar molda-tuta, haurra beste pertsona batzuetaramoldatzen hasiko da, kasu honetan irakasleetara. Horretarako, irakasle-ek ere informazio eta sentsibilizazioegokiak jaso beharko dituzte, guraso-ei eta haurrari behar bezala lagun egi-teko.

Irakasleen koordinazioa:Andereñoek bideratu egiten dute

gurasoak haur-eskolan txertatzea, etaestres-egoerak saihestuko dituen etahaurtxoen bat-bateko dinamika ber-matuko duen behar besteko segurta-suna ekarriko duen giroa sortuko du-te.

Irakasleei bideratutako klaseetaninformazioa, sentsibilizazioa eta ja-rraipena ere lantzen dira. Informazio-aren helburua da heltze-prozesuaren

Haurtzaroa gizakiaren biologia-aldi ebolutiboa da, gero eta garrantzihandiagoa hartzen ari dena, batez ere gaur jakin badakigulako bizitza-ren aldi horretan bizi ditugula alda-ketarik handienak hazteari dago-kionez, eta haurra geroan izangoden helduaren sustraiak garatzearidagokionez.

Haur Eskolan etxean bezala: Usurbilen landutako prebentzio proiektua

Uztailaren 1ean, arratsaldez, Udako Topaketen barnean, tailer ire-kia eskainiko du Jose Ramon Mau-duitek, haur prebentzioaren ingu-ruan. Hona hemen, Usurbilgo ereduaoinarri hartuta, adituak berak egin-dako ekarpena:

Haurtzaroa zein garrantzitsua denjakinda ere, gizarte industrializatu ba-ten eta produkzioa xede nagusia izanduen gizarte baten eskakizunek au-rrez aurre egiten dute talka bizitza ha-sieratik beretik zaintzearekin, giza-kiaren garapenaren oinarrizko pre-miei jarraipena emate aldera, bizitza-ren garapen ona sustatuko duten bal-dintzak sortuz.

Prebentzio-proiektu honen hel-burua da, terapia reichiarraren Espai-niako eskolaren arabera giza-siste-men ekologiak proposatzen duenmoduan, gurasoak eta irakasleak in-formatzea eta sentsibilizatzea, haur-dunalditik beretik hiru urtera artehaurraren mundura iristeko moduahobetze aldera.

Gurasoei eta irakasleei informa-tzeko, sentsibilizatzeko, lagun egite-ko eta jarraipena egiteko aukera ema-ten zaie.

Gurasoen koordinazioa:Haurdunaldian eta erditu ondo-

ren, oso garrantzitsua da familiaren ekosistema lehenengoz egokitzea le-henengo harreman eta lehenengo es-pazio horretara, etxean. Erreferen-tziazko lehenengo irudi horren gai-nean, modu mailakatuan erreferen-tziazko bigarren irudia agertuko zai-gu; gurasoaren rolak hartzen dituen i-rakaslea haur-eskolan, edo, gurasoaez dagoela, haurraren zuzeneko in-guruneko beste pertsona bat.

Jose Ramon MAUDUITPSIKOLOGOA - PSIKOTERAPEUTA REICHIARRA.

LEHEN MAILAKO PREBENTZIOAN ETA PREBENTZIO

KOMUNITARIOAN ADITUA

28 • hik hasi • 200. zenbakia. 2015eko uztaila

Page 29: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

berri izan dezatela, besteak beste gor-putzari, afektibitateari, sexualitatearieta koordinazio psikomotorrari da-gokienean.

Sentsibilizazio-lanaren bitartez,haurraren lekuan edo zeharkako er-lazio batean jartzen ikastea, eta harenheldutasun-mailan lan egiten, harenmailan egoteko; arinegi jokatu gabe,haren erritmoa eta bat-batekotasunaerrespetatuz, eta haurraren sormenabultzatuz. Informazioak, irizpide al-bait unitarioen eta malguen hartuta,

bat etorri behar du profesionalen ar-tean, bai irakasleekin, bai gizarte-zer-bitzuekin, teknikariarekin eta gura-soekin, kontraesanak eta nahaste-bo-rrasteak saiheste aldera. Horretarako,aldizkako bilerak egingo dira eta el-kar aberastuko dute.

Edoskitzaroaren, afektibitatea-ren, motrizitatearen eta bestelakoengarapenean haurrei egiten zaien ja-rraipen horrekin goiz antzeman di-tzakegu, gizarte-zerbitzuekin koordi-natuta (kasu honetan emagina eta pe-

diatra), krisian dauden haurrak eta fa-miliak edo familia disfuntzionalak.Horiek horrela, lehen mailako pre-bentzioa eta prebentzio komunita-rioa jar ditzakegu martxan, eta gura-soei eta profesionalei informazioa etaprestakuntza eman. Halaxe gomen-datzen dute bai Osasunaren MunduErakundeak (OME, haurren eta gaz-teen buru-osasunaren inguruko txos-tena, 2003), bai Europar Batasunak(gai berberaren inguruan 2008an eta2009an landutako txostenak).

200. zenbakia. 2015eko uztaila • hik hasi • 29

Page 30: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

30 • hik hasi • 200. zenbakia. 2015eko uztaila

Espresio tailerrak

Helburu horiek lortzeko, tailerrahartuko duen espazioak baldintzabatzuk behar ditu: izenburuan aipa-tu bezala, lehen baldintza da epaiaeta balorazioa espazio horietatikkanpo uztea. Izan ere, “epairik ga-beko gune batean jendeak partehartzen du beldurrik gabe, eta or-duan aurki dezake bere burua”. Ho-rrela, ez dago jarraitu beharreko ere-durik eta inork ez die esaten zer eginbehar duten, ezta norekin edo nolaegin behar duten ere: askatasun osoa dute nahieran mugitzeko. Au-kera du “jolasteko, bere beharrakzein diren ikertu eta azaleratzeko.Nire tailerretan, inork ezin dio beste-ari esan zure mugimendua gusta-tzen zait, edo ondo egin duzu, edoez zait gustatu; parte-hartzaileek ezdute horrelako epairik entzunnahi”.

Izan ere, Barandallaren helburuada parte-hartzaileei beraien beha-rrekin konektatzeko espazio bat es-kaintzea, eta horretarako bakoitzakinteres propioetatik egin behar dubidea, bere ustez. Eta, interesa, jola-sarekin lotzen du Barandallak: mu-gimendu batek erakarriz gero, ondosentituz eta gozatuz gero, interes ho-rretatik norbere mugimenduen ikerketa pertsonala jolas bilakatukoda. Eta, “lortzen badugu epairik ga-beko espazio bat sortzea, zeinetanbakoitzak bere interesak ikertzendituen, espazio hezitzaile bat ari ga-ra eraikitzen, non harremanak osoonak diren eta ikasketa-prozesua

“Gorputzari aukera emanez gero zer behar duen deskubritzeko,orduan denbora bat har dezakegu behar horiek asetzeko”

Norbere gorputza ezagutzeko eta bere beharrak deskubritzeko, mugimendua baliabide esanguratsua da Barandallarentzat; teoriatik eta praktikatik abiatuta, ikastaroa emango die hezitzaile, gusaso eta irakasleei.

Benjamin BARANDALLAGORPUTZ HEZIKETAKO IRAKASLEA ETA ESPRESIO TAILERREN ARDURADUNA

“Mugimendua bizi. Gorputzarenautonomia epairik gabeko jolas-gu-neetan” izenburu adierazgarria jarridio Benjamin Barandallak UdakoTopaketetan emango duen espre-sio-tailerrari; izenak jasotzen du ikastaroaren izanetik asko.

Hasteko eta behin, mugimenduabizitzea da tailerraren helburu nagu-sia. Mugimendua, gorputzari berebeharrak zein diren deskubritzen la-guntzeko tresna gisa. Hori da taile-

rretan emango duten lehen urratsa:mugimenduaren bidez ikertzea gor-putza, zer behar dituen ohartzeko.Eta, “gorputzari aukera ematen ba-diogu zer behar duen deskubritze-ko, orduan denbora bat hartu deza-kegu behar horiek asetzeko”, Ba-randallaren ustez. Era berean, mugi-menduaren bidez “norberak beregorputza den bezala ezagutzen du,eta hori da lehen urratsa den bezalaonartzeko eta maitatzeko”.

Page 31: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

bermatua dagoen. Izan ere, guztiakari dira parte hartzen eta buru-bela-rri interesatzen zaien jarduera hori egiten”.

Zentzu horretan, irakaskuntza arautuan ere mugimendu tailerrenfilosofia erabilgarria izan daitekeelauste du Barandallak, eta esperien-tzia eredugarri batzuk ezagutu ditu.Adibidez, historia ikasgaian, ikaslebakoitzari bere interesen arabera ikertzen uztea: norbaitek musika bi-ziki maite badu, musikaren historiahas daiteke ikertzen. “Norbait has-ten bada film bat ikusi duela eta Bi-garren Mundu Gerra ikertzen, ho-rren aurrekarien bila, segur aski, Le-hen Mundu Gerra ikertuko du. Inte-resei azaleratzen uzten badiegu, ezin diogu ikasteari utzi, jakinminamugagabea da”. Are gehiago, Ba-randallaren ustez, ikasteko modubakarra interesatzen zaigun hori ikertzeko aukera ematea da: “Ikas-tea da bizi izandako esperientziabat barneratzea; eta barneratzekobizi egin behar da”.

Baina, epairik, jarraibiderik, eredurik... gabeko gune batean,zein da hezitzailearen funtzioa?Prozesu hori egiten ari den pertso-naren bidelagun izatea, bere inte-resak sustatzea. “Baina beti pertso-na horren atzetik, inoiz ez aurreahartuta. Berak aurkitu behar ditubere adierazteko beharrak eta ho-riek asetzeko bideak. Inportanteada hezitzaileak boterea ez hartzea;protagonistak partaidek dira”. Ildohorretatik, autonomia lantzeko bi-

de bakarra “autonomiaz mugitzeneta bizitzen uztea da”.

Protagonismoa parte-hartzaile-en esku utzita, beraz, “eskaintzen

dudan espazioa baliogarria badajendeak bere gorputza hobeto eza-gutzeko, onartzeko eta maitatze-ko, nire helburua beteta dago”.

Arno Stern-ek bere pintura-tailerreanezarritako baldintza edukatiboakhartu ditu abiapuntutzat Barandallakbere tailerretan, mugimenduarendiziplinara ekarrita. Honakoak dirabaldintza horiek:•Talde heterogeneoa sortu behar da.Ezaugarri desberdinetakopertsonekin, beraien arteko lehiak etaalderaketak desagertzeko. “Tailerreansartzen den unetik bertatikkonturatzen da bakoitza desberdinadela”. Beraz, jada ez da zerbaitdesberdina egiteko eta sortzekobeldur izango, desberdintasunaabiapuntuan bertan baitago. •Epairik gabeko espazioa sortu beharda, jolasteko eta ikertzeko.“Konturatzen direnean egitendituzten mugimenduak ez direlaepaitzen, orduan ez daukatebeldurrik mugitzeko eta ikertzeko.Inork ez die esaten zer egin beharduten, noiz edo norekin; libertateosoa daukate nahi duten moduanadierazteko.” Horretarako, espaziokomunaren barruan bakarkakoespazioa sortzea inportantea da,“modu horretan konektatzen baitubakoitzak bere benetako beharrekin”.Mugimendu tailerrera etorrita,

“bakoitzaren espazioa litzatekenorberak bere mugimenduaren bidezsortzen duen eremu hori. Inor ezin dasartu espazio horretan. Demaguneskutik hartu eta niregana erakartzenzaitudala: mozten ari naiz zuregorputza hartzen ari zen bidea, zureespresio-bidea; nirekin jolasteko zurebeharrei uko egin behar izan diezu”. •Espazioa iraunkorra izango da.“Tailerrak hartzen duen espazioa ezda kontsumitzeko lekua: espaziofinko eta iraunkor bat da, non gauzakez diren aldatzen, baina zeinetangauza desberdinak egiten ditugun”.Izan ere, introspekzio lana errazteko,kanpotik etor daitezkeen objektuenestimulazioa ahalik eta txikiena izateanahi dute. “Beste mundu bateansartzen zara. Espazioa itxi egiten da,nolabait zu aske izateko”. Horregatik,mugimendu tailerretan ez da ispilurikegoten, norbera egiten ari denmugimendua kanpotik ikusi etaestetikoki baloratzeko arriskuasortuko bailukete ispiluek.Mugimendua bakoitzak sentitzenduenaren arabera baloratu behar datailerrean: ondo sentiarazten bazaitu,segi mugimendu horrekin ikertzeneta adierazten.

Stern-en baldintzak

200. zenbakia. 2015eko uztaila • hik hasi • 31

Page 32: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

32 • hik hasi • 200. zenbakia. 2015eko uztaila

Dalcroze erritmika metodologiara gerturatzea

“Filosofia pedagogiko batetik abiatuz, irakasleak askatasun handiadu ariketak sortzeko, eta bere sormenak gidatuko du jarduna”

Euskal Herrian eta Suitzanformatu da Ralla musika-irakasle gi-sa. Musikenen hartu zuen oinarria,Musikaren Pedagogia ikasketak eginda eta, ondoren, Genevako Goi-mailako Musika Ikastegian Dalcroze Erritmikan gradu eta master ikasketak egin zituen. Gauregun musika irakaslea da Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan,eta bere ikasleekin erabiltzen duDalcroze Erritmika.

Europan mende bateko tradizioaizanagatik, Euskal Herrian oraindik ezdakigu askorik Dalcroze Erritmikametodologiaren inguruan. Azaldukozeniguke zer den, alegia, zein helburudituen eta nola aplikatzen den? Oker ez banago 80ko hamarkadanBilbon antolaturiko jardunaldi peda-gogiko batzuetan Dalcroze Erritmika

dastatzeko aukera egon zen, bainadiozun moduan Euskal Herrian me-todologia hau hitzez edo entzunezbakarrik ezagutzen da; ez da diziplinahonetan pertsona formaturik egon.Zorionez, duela zazpi bat urtetik Mu-sikenen musikaren pedagogiakobeste hainbat metodologiarekin ba-tera ikasgai moduan jasotzeko aukeradago, eta bertan ezagutu ondotik Ge-nevara joatea erabaki nuen metodo-logia honetan espezializatu asmoz. Epe motz-ertainera, munduko besteherrialde askotan duten bezala, Eus-kal Herriko Dalcroze Erritmika Elkar-tea eratzeko asmoa daukat, metodo-logia ezagutzera emateko, jendeareninteresa pizteko, ikasle zein irakasleeiformatzeko aukera eskaintzeko...Bestetik, gauzak ondo bidean eta be-harrezkoak izango diren laguntzaklortuz gero, Geneva eta Londoneko irakasle bikainak gonbidatuz, 2016anudarako ikastaro bat antolatu nahiannabil.

Dalcroze Erritmika musikaren ira-kaskuntzarako metodologia aktibobat da, eta bereziki ezaugarritzenduena mugimenduaren osagaia da.Horrela, gorputz-mugimenduaren,desplazamenduaren, espazioaren erabileraren bidez eta era guztietakoobjektuen manipulazioa eginez, tal-de lanean nahiz bakarka, irakasleakpianoan jotako inprobisazio eta esa-nak jarraituz musika norberaren bai-tan biziz eta integratuz, era guztietakomusika ezaugarriak eta edukiak lan-tzen dira.

Amaitzeko gehitu nahi nuke, mu-

sika ikastea helburu izan dezaketenumeez edo gaztetxoez harago, gura-soen laguntzaz 2 urteko haurtxoeta-tik hasi eta 3. adineko pertsonenga-naino zuzentzen dela metodologiahau. Azken hauen kasuan aipagarriada azken urteotan Genevan izaten ariden arrakasta. Berriki argitaratutako ikerketek ondorioztatu dute Erritmi-ka egiten dutenen artean, erortzekoarriskua %50 jaisten dela. Gainera,musika ikasi nahi izan edo ez, musi-kaz gozatuz beste hainbat kontu erelantzen dira: memoria, bakarkakozein taldeko ekintza koordinazioa...Taldean aritzeak sortzen duen afekti-bitatea eta beste zenbait ezaugarri ga-rrantzitsu ere aipatu nahi nituzke.

Musikarekin konektatzea eta musikabizitzea da abiapuntua, ondorenkodifikazio edo teorizazioetara joateko.Musikaren irakaskuntza klasikoanerabilitako ohiko prozedura atzekozaurrera jartzen du, ezta?Oro har esango nuke solfeo tradizio-nalaren bidetik halaxe jokatzen dela,oso mentalki, beste edozein arlo lan-tzeko erabiltzen diren mahai eta aulkiberberetan. Kasu honetan, landunahi den kontzeptuaren abstrakzioaedo intelektualizazioa amaieran iris-ten da, edo 2. edo 3. etapa batean. Esan bezala, lehenik, zentzu jakin bateman nahi izan gabe, musikaren bai-tan mugitu eta jardutea da helburua,aritzea, gozatzea. Eta, gorputzak be-reganatu ondotik, maila teorikora pa-satzen da: idazketara, irakurketara…

Batzuetan sumatzen dut hemen

Beñat RALLA YUSTA MUSIKA IRASKALEA

ETA DALCROZE ERRITMIKAN ADITUA

Page 33: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

200. zenbakia. 2015eko uztaila • hik hasi • 33

norbaiti honi guztiari buruz mintza-tzen natzaionean, asmatu berria denmoda berri edo guay bati buruz arinaizela uste duela, baina kontua daJaques-Dalcrozek XIX. mende amaieraren hondarrean hartutako il-do didaktiko bati buruz ari garela eta100 urtetik gora igaro direla! Orduanbai, orduan oso jarrera berritzaile etairaultzailea izan zen, gelak mahaiz etaaulkiz hustu eta ikasleak oinutsik ja-rriz haien gaitasunak mugimendua-ren bidetik landu eta garatzea erabakizuelako.

Bizipenetan oinarrituriko esperientzia iza-nik, ariketek pisu handia izango dute? No-lakoak dira? Bizipenezko izaera horretan aipatu-ko nuke irakasleak zuzenean sortzenduen musikak eragiten duen jarrerapositiboa. Ekintzari freskotasuna ematen dio, egunero egiaztatzen dutHaur Hezkuntzako eta Lehen Hez-kuntzako ikasleekin. Bestetik, gorpu-tza belarri erraldoi bat bihurtzen delaesan daiteke. Izan ere, musikak zuze-nean eraginaraziko dio era batean edo bestean jarduteko, hau edo bes-tea egiteko. Horrez gain irakaslearenesanak ere jarraitu beharko ditu, eta“erreakzio ariketak” deiturikoen bi-tartez, adibidez, hartzaileak ekintzaberriak integratzen joan beharko du.

Esandakoaren haritik, musika bi-zitze hori saio bakoitzean musikakduen presentzia kantitatetik ere ba-datorrela esango nuke. Izan ere, Ge-nevako irakasleek sarri esaten zigu-ten moduan (are gehiago frantsesezbaldar samarrak izanik praktikaldiaktokatzen zitzaizkigunean) “hitzakbaino musikak izan behar du adieraz-pidea, beraz ez korapilatu hitzetan, joeta musika egin! Umeek jarraitukozaituztete!”

Proposatu daitezkeen ariketakzenbaezinak dira. Dalcroze metodo-logiaren potentzialtasun eta ezauga-rri interesgarri bat da oinarrian dago-en filosofia pedagogiko batetik abia-tuz, irakasleak askatasun handia due-la ariketak sortzeko, eta bere sormenhorrek gidatuko duela jarduna. Dal-croze Erritmika ez da, beste metodo-logia batzuk bezala, pausoz pausogaratu beharrekoa edota “errezetametodo” bat. Horregatik, interesga-rria izan ohi da irakasle ezberdinak ezagutzea, bakoitzak bere ukitu per-tsonala emango diolako musika ezaugarri bakoitza lantzeari.

Horrez gain, “material osagarria”deitzen dena erabiltzea (uztaia, pelo-ta, klabea, baloia, fularrak…) aipatu-riko sormen horretarako aitzakia bi-kaina da, bai irakaslearentzat bai ikas-leentzat; adibidez, zelula erritmikobat landu nahi denean, keinu edo mu-gimendu bat asmatzea eskatzen zaio-nean.

Zenbaterainoko garrantzia hartzen du mu-gimenduak Dalcroze metodologian? Erabatekoa, ezin da ulertu DalcrozeErritmika mugimendurik gabe, ezin-besteko osagaia da. Erritmika saio batmahai eta aulki gabeko espazio zabalbatean burutzen da, dantzarako aretomoduko batean (Geneva-ko auzo ez-berdinetan Erritmika gelak halakoxe-ak dira). Beste kontu bat da abstrakzioedo lengoaiara pasatzerako momen-tuan pentagramadun arbela, musikakoadernoak eta irakurgaiak etab. era-biltzea, noski. Arestian esan bezala,objektuen erabilerak mugimenduensormena estimulatzen du.

Mugimenduak libreak izan dai-tezke, bakoitzak bere sormen edo adierazteko moduen arabera burutuditzan. Beste askotan guztiek mugi-mendu berberak egingo dituzte,norbaiten ekarpena nabarmendunahi delako, egokiagoa delako...Gainera, ikasleak mugituz aritzeakirakasleari zuzenketak egitea ahal-

Page 34: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

34 • hik hasi • 200. zenbakia. 2015eko uztaila

bidetzen dio, denak batera aritu arren zuzenketa behar duena ikus-garria izango delako. Eta, bestetik, irakaslea inprobisatzen aritzeak ikasleen beharretara (abiadurara adibidez) egokitzea ahalbidetukodio.

Motrizitatearen ikuspegitik, mo-trizitate globala, partziala edo finabereizten dira, eta hauetako bakoi-tza hurrenez hurren lantzeko joeradago ariketa ezberdinen bitartez,nahiz eta egoeraren arabera hurren-kera hori beti ez errespetatu.

Laburki bada ere, mugimenduarilotuta aipatu beharreko beste ezau-garri garrantzitsu bat “denbora-es-pazioa-energia” deituriko trinomioada; esan daiteke mugimendu edokeinu oro ezaugarri hauetan zehaz-ten dela. Desplazamenduetan edota, adibidez, pilota bat musika-ren erritmo edo iraupen jakin bati erantzunez bota behar izanez gero,kidearen eta nire arteko distantzia

eta jaurtiketaren energia neurtu be-harko ditut pilota lagunaren eskue-tara behar den unean hel dadin.

Argi dagoena da Dalcroze Errit-mika saio batera bertaratzen denakmugitzeko gogoa izan behar duela,baina ziur naiz hala ez izanda eregustura sentitu eta gogoa piztukozaiola!

Lehen Hezkuntzarako proiektu artistikobaten sormen prozesuan murgilduta zau-dela aipatzen da Udako Topaketen gidakozure aurkezpenean. Aurreratzerik bai zer-tan datzan proiektuak?Bi kontu nahasi direla uste dut. Bate-tik, aurten irakasle aritu naizen Kata-lin Erauso ikastetxe publikoa Fivedays to dance dantza komunitariokoproiektua burutzeko aukeratua izanda. The Loopers konpainia herbehe-retarren eta Donostia 2016 Kultura Hi-ribuaren lankidetzaren eskutik, aipa-tu konpainiako bi dantzari-koreogra-fo ikastetxean astebetez aritu ziren

apirilean Lehen Hezkuntzako ikasleguztiekin egun osoz koreografia batlantzen. Proiektu honek bi ildo ditu:artistikoa, esperientzia artistiko bate-an murgiltzeko aukera, dantza kasuhonetan; eta bizikidetzari dagokiona,elkarrekin dantzatzeko gai bagara, el-karrekin bizitzeko gai baikara.

Horrela, astebeteko ordu guz-tiak proiektu honetara bideratu zi-ren ohiko ordutegia etenez, eta az-ken egunean jendaurrean erakutsizen. Ikastetxeko irakasle, guraso etaikasleen balorazioa oso positiboa izan da.

Bestetik, “MugMus Laborategia”(musika eta mugimendurako kulturelkartea) izeneko talde edo konpai-nia eratu dut arte-bizien esparruansormen-lanak aurrera eraman etataularatzeko, eta bi alor horien ingu-ruan ekintza pedagogikoak buru-tzeko. Udazken amaierarako lehenlana amaitu eta ikusgarri egotea es-pero dugu.

Page 35: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

200. zenbakia. 2015eko uztaila • hik hasi • 35

Musikaren bizipena Haur Hezkuntzan

“Musika-lanak eta tresna egokiak erabilita, haurrak norbere buruaren ezagutza handitzen du, baita ingurukoena ere”

Doktorea eta goi-mailetan musika- irakaslea da Urrutia. Udako Topaketetan Haur Hezkuntzako irakasleei, hezitzaileei eta “soinuaeta musika-lanak hezkuntza baliabidetzat erabili nahi dituen orori” zuzenduriko ikastaroa emango du; saioa nagusiki praktikoaizango da, ariketetan oinarritua

“Haur Hezkuntzako gelan nahitaezkoada musikaren bizipena eta erabileraikaslearen garapen oso lortzeko”, diozuUdako Topaketen gidarako eginikotestuan. Zergatik, zer ematen diomusikak umeari?Nire iritziz, musika egunero erabilibeharko genuke Haur Hezkuntzakoikasgeletan, umearen entzumena, adierazpena eta sormena garatzekobaliabide itzela da eta. Dantzak, abes-tiak, mota desberdinetako musika-la-nak eta tresna egokiak erabiliz, hau-

rrak norbere buruaren ezaguera han-ditzen du, baita ingurunekoa ere. Eraberean, bere barruko mundua kan-pora ateratzen dute haurrek musika-ren bidez.

Ikastaroko parte-hartzaileei haurrarenentzumena, adierazpena eta sormenalantzeko tresnak ematea duzu xede.Nolakoak izango dira tresna horiek, etanolako ariketak proposatzen dituzu?Tresna edo baliabide desberdinak erabiliko ditugu ikastaroan. Hala no-la, mota desberdinetako musika- lanak erabiliko ditugu mobilizazioak egiteko eta, modu horretan, sormenalantzeko. Horretaz gain, dantza xu-meak erabiliko ditugu erritmoak bar-neratzeko. Gainera, haurrentzakomusika-tresna egokiak zein diren izango dugu hizpide.

Isilunea aipatzen duzu, soinuarekin

batera, tresna gisa. Zer ekarpen egitendu, zer sortzen du haurrengan?Musika soinuz eta isilunez osatua da-go. Beraz, musika esatean, isilunea ere kontuan eduki behar dugu. Ho-rretaz gain, gelan isiltasuna lortzea ga-rrantzitsua da, nahiz eta batzuetanzaila izaten den. Nire ustez, haurrakbere emozioetan bizi behar du isilta-sunak duen indarra eta eragina; isilu-nea entzuten ikasi behar du.

Bestalde, musikaren bizipenerako bestebaliabideak ere aipatzen dituzu, besteabeste, musikogramak. Zer dira, eta,zertarako balio dute?Musikograma Jos Wuytack pedagogobelgiarrak sortu zuen. Musikograme-tan, irudia erabiltzen da musika-lanaedo soinuaren ezaugarri desberdinaklantzeko. Haur Hezkuntzako gelan erakargarriak eta egokiak direlakoannago.

Ana UrrutiaEHU-KO BILBOKO IRAKASLE

ESKOLAKO MUSIKA IRAKASLEA

Page 36: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

36 • hik hasi • 200. zenbakia. 2015eko uztaila

“Gizarte elebiduna bagara ere, hizkuntza gutxitua da euskara, eta horrek ere bere ondorioak ditu idazkera ortografikoan”

Beste hizkuntzetako ortografieninguruan egin diren ikerketetak abiapuntutzat hartuta, euskarazkoortografia nola irakatsi aztertzen du;bere ikasgaiak Lehen Hezkuntzakoirakasleei zuzenduta daude .

Zure helburuetako bat bestehizkuntzetan ortografiaren inguruan egindiren ikerketak plazaratzea da. Zein diraikerketen ondorio nagusiak?Ikerketa gehienek ingeles hitzen idazkera zuzena nola gertatzen denaztertzea dute xedea eta ikuspuntukognitibotik hitzen idazkeraren ingu-ruko ereduak plazaratzen dituzte.Euskarazko hitzen ezaugarriak kon-tuan hartuz, Eredu Duala da psikolin-guistikatik hobeto azalduko duena;bide lexikoa eta bide fonologikoa bil-tzen dituena, hain zuzen. Honi hel-duz, hitzen idazkera zuzena nola ger-tatzen den argudiatzen saiatuko gara.

Ikerketaren ondorioak asko dira.Lehen Hezkuntzako irakasleriareninteresa piztu dezaketen hainbatpuntu daude. Alde batetik, hitzen idazkera ortografikoa landuz geroberau hobetzen dela, hau da, irakatsdaitekeela eta emaitzak desberdinakizango direla metodologiaren arabe-ra. Beste aldetik, ikerketei esker, gauregun badakigu hitzen ezaugarriek idazkera ortografikoa baldintzatukodutela, osaturiko fonemak edo sila-bak direla-eta, edo eta maiztasuna, lu-zera, e.a.-en eraginez. Beti ere, arre-taz aztertu behar ditugu ondorio guz-tiak, azken finean, beste hizkuntzabatean burututako ikerketak baitiraeta gure helburua euskarara egoki-tzeko bidea jorratzea da.

Horiek nola eta zertan aplikatu ditzakegueuskarara?Lehendabizi, eta ikuspegi psikolin-guistikotik, bai hizkuntza bera, eus-kara, bai hitzen ezaugarriak aztertubeharko ditugu, hobekien egokitzenden metodologiaz ohartzeko. Honi,faktore berri bat gehitu behar zaio,euskarak gizartean duen egoera. Gi-zarte elebiduna bagara ere, hizkuntzagutxitua da, eta honek ere bere ondo-rioak ditu idazkera ortografikoan.

Ortografia irakasteko metodo desberdinakazalduko dituzu ikastaroan, zerbait aurre-ratuko zeniguke?Bai. Ikastaroan azalduko diren meto-doak beste hizkuntzetan eginiko ikerketa desberdinetan frogatuak izan dira, hau da, enpirikoki nola era-

man behar diren aurrera eta zer-nola-ko emaitzak lortzen diren frogatutadago. Zehazki, ortografia irakastekobost metodo aurkeztuko dira. Meto-do hauek, Bizkaiko B eta D eredukoLehen Hezkuntzako bi eskoletan fro-gatuak izan dira eta guztiak, lehen ai-paturiko bideak lantzeko, teknikadesberdinez baliatzen dira, dela iru-dimena, dela mugimendua edo ira-kurketa, besteak beste. Helburua be-ra da: irakasleek ortografia zuzenanola irakatsi, ikasleek ortografikokizuzen idatz dezaten.

Euskaraz ez dagoela ikerketarik diozu.Zergatik? Euskal ortografia definitzen lanhandia egin da azken harmakadotan...Lan handia egin da eta guztiz beha-rrezkoa zaigu hitzen idazkeraren ikerketan aurrera egiteko. Baina egiada, euskaraz ez dagoela ikerketarikmetodologiarik eraginkorrena zein izan daitekeen egiaztatzen duenik,beti ere, hitzen ortografia mendera-tzeko Lehen Hezkuntzako ikasleeibegira. Egoera honen arrazoiak ani-tzak bezain ezezagunak izan daitez-ke, baliteke diru falta izatea (ikerke-tak kostu handia du), edo interesa fal-ta edo honetan hasi baino lehen be-harrezkoa den aurre ikerketa batengabezia… nork daki. Dena den, hauez da bakarrik euskaraz gertatzen, izatez, gazteleraz ortografia irakaste-ko metodologiaren inguruan dagoenikerketa bakarra Edurne Goikoetxeadoktoreak eta biok burutu genuen e-ta emaitzak Journal of Research in Re-ading aldizkarian argitaratuko diraurtea bukatu baino lehen. Arlo hone-tan asko dago egiteke.

Zuriñe GAINTZAEHU-KO DIDAKTIKA ETA ESKOLA ANTOLAKUNTZA

SAILEKO IRAKASLE-DOKTOREA

Ortografiaren gakoak

Page 37: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala
Page 38: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

Zineak zein baliabide eskainditzake eskolan elkarbizitza

sustatzeko

Zinema eskolan erabiltzeko erra-minta ezinhobea dela baiezta dezake-gu, bi dimentsio uztartzen dituelako,bata ludikoa eta bestea hezitzailea. Zi-nemak trebatu eta informatzeko ahal-mena du, jolas-moduan. Istorio on ba-tek haur edota gazteen arreta berega-natzeko ahalmena du eta era berean gi-zartearen ezagutzan sakontzeko auke-ra ematen du, beste kulturak ezagutze-koa, iraganaren, orainaren eta etorki-

zunaren gaineko ikuspegia osatzekoa.Ideia, pentsamendu, jarrera, arau, ba-lore eta abarrekin kontaktuan jartzengaitu. Bestearen lekuan jartzen ere as-ko laguntzen du, protagonistek lehenpertsonan hitz egiten digutelako etaberaien errealitatean murgiltzen gare-lako konturatu gabe.

Bakearen kultura eta balioen hez-kuntza zabaltzeko tresna sortzailea erebada zinema. Teoria, diskurtso eta go-mendioen ordez, Baketik-etik zinema-ren hizkuntza sortzaile, artistiko eta di-bertigarria proposatzen dugu. Filma ikusteak ikuslearen begietan eta sentsi-bilitatean sortzen dituen esperientziaeta emozioen bidez heztea proposa-tzen dugu. Ez dugu ikasgai bat ikasinahi, baizik eta esperientzia bat bizi, emozio bat sentitu eta bizitako horreninguruan gogoeta egin.

Baketik-en ustez gogoeta, elkarriz-keta eta zentzu kritikoa sustatzeko osotresna egokia da zinema. Eztabaida, el-karrizketa eta ika-mika eraikitzaileapiztu eta dinamizatzeko bide aproposaberaz.

Zinemak errealitatea deskribatzenduen heinean gizartearen eta elkarbizi-tza arazoen ispilu bilakatzen da sarri-tan. Bizikidetzako hainbat dilema eta erronka aztertzeko eta lantzeko ahal-mena ematen digu. Demagun filma ja-kin bateko protagonisten bizipenak az-tertzen ditugula. Gugandik at ikustenditugu euren arazoak, gatazkak, bizi-penak... eta distantzia horrek lanketa errazten digu.

Elkarbizitza, zinearen bidezBaketik-ek zinea Izan Proposame-

neko edukiekin bateratzea proposa-tzen du. Tresna-kaxa bat da Izan, zortziikaskuntzaren inguruan eratua, eta gi-zaki izaten ikasteko eta irakasteko ba-liabide teorikoak eta praktikoak es-kaintzen dizkigu, hezkuntza-ziklo oso-rako (Lehen Hezkuntzatik Batxilergoraarte), kiribil-erako jardueran (www. -izanproposamena.org).

Hobeto bizitzeko, elkarbizitzeko eta hezteko zortzi ikaskuntza nagusitanbiltzen du bere edukia Izan Proposa-menak: (1) gizakion mugatasuna, (2)

galdeidazue

?

38 • hik hasi • 200. zenbakia. 2015eko uztaila

Maite ASEGINOLAZABAKETIK-EKO HEZKUNTZA ARLOKO KOORDINATZAILEA

Page 39: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

200. zenbakia. 2015eko uztaila • hik hasi • 39

esker ona, (3) kontzientziari entzutea,(4) giza duintasuna, (5) elkarrizketa, (6)enpatia, (7) pazientzia eta (8) maitasu-na. Ikaskuntza horiek abiapuntu hartu-ta jorra daitezke beste hainbat ere. Uni-tate didaktiko bakoitzak sormen-balia-bide bat du abiapuntu: testuak, kantak,bideoklipak, albisteak, poemak, ipui-nak, jolasak... eta filmak. Izan Proposa-menaren asmoa da esperientzia xumeeta esanguratsuak eskaintzea. Ekimenhonetan, behin eta berriro agertzen zai-gun baliabidea dugu zinemaren erabi-lera didaktikoa.

Proposamen honetako materiala-rekin osa daiteke zinearekin egiten denlana. Ikaskuntza bakoitza lantzekohainbat film proposatuko ditugu etafilm bakoitza interpretatzeko eta lan-tzeko hainbat gako azalduko ditugu.

Pelikula baten aurrean zenbait ikusle, hainbat interpretazio izan ohi di-ra. Zine-zuzendari batzuei ez zaie gus-tatzen beren lanari buruz argibide as-korik ematea: filmean dago esan beharzuten guztia, eta ikusleari dagokio on-dorioak ateratzea. Beste batzuek, aldiz,ematen dute beren interpretazioa, bai-na ez dute aterik ixten.

Baketik-ek filmekin proposatzenduen lanak hainbat interpretaziori za-balik dagoen elkarrizketa eskatzen du.Baina, non dago interpretazio arbitra-rio batean ez erortzeko muga? Narra-zioan agertzen den horretan oinarrituabehar du izan interpretazio horrek, etaistorioan, eszenetan, pertsonaien erre-akzioetan eta motibazioetan ikustenden hori izan behar du euskarri.

Bestalde, film on batean ez da ezerkasualitatez agertzen. Horregatik, etengabe galdetu behar diogu gure bu-

ruari zer dela eta azaltzen diren elemen-tu horiek guztiak. Galdera horiei eran-tzuteko, irizpide egokia da hipotesiakproposatzea eta, narrazioarekin alde-ratuta, arrazoitzea. Hau da, etengabebilatzea narrazioko aztarna esangura-tsuak, hipotesiak formulatzeko eta arrazoitzeko.

Filma ikusi aurretik hasten dira ha-rekiko lanak. Komeni da ikasleei filmaazaltzea eta harekin zer lan egin nahidugun argitzea. Helburuak jorratu be-har dugun gaiari buruzko hausnarketaegitea eta, aldi berean, narrazioarekikojakin-mina sustatzea dira. Hartara, fil-ma ikusteari ekiten diogunean, ez garahutsetik abiatuko.

Filma ikusi ondoren, guregan inda-rra hartzen hasten da istorioa. Balitekehasierako istorioa, gerora, aldatzea.Narrazioa hausnartu ahala, hasieran eragin zigun zer hura oso bestelakoada, agian, orain. Istorio horrekin lan bategiten badugu, berriz, are biziagoa izandaiteke aldaketa. Horregatik, bada, na-rrazioak gugan duen eragina aztertukodugu lan honekin. Lehenik eta behin,hasierako inpresio haren freskotasunaaprobetxatuz; ondoren, lan narratiboaeta didaktikoa eginez, istorioak guganutzi duen arrastoaz baliatzeko denbo-ra-tarte bat igarotakoan.

Baliabideak eta metodologiaBaketik-ek bizikidetzarako zinema

izeneko programa du abian, kalitatez-ko pelikulen zerrenda zabal batekin.Zenbait gai jorratzen ditu: giza harre-manak, gatazkak, bizikidetza, arazopertsonalak, bakea, giza eskubideak,etika... Bi zerbitzu eskaintzen dituenprograma da:

(a) Bideoteka irekia. 240 filmekofondoa da, Baketik-eko webguneaneskuragarri dagoena. Geurekin etabesteekin etikoki bizitzearekin zeriku-sia duten filmen eta dokumentalen bi-deoteka da. Film bakoitzak gida didak-tiko bat dauka gure seme-alabekin edoikasleekin, bizitzarekin eta giza harre-manekin lotutako gaiei buruz gogoetaegiteko. Gainera adin eta gaika sailkaditzakegu film guztiak, gure asmoeta-rako egokiena aukeratuz. Webguneanazaltzen diren film guztiak Baketik-endaude eta norbaitek pelikularen bat be-har izanez gero maileguan uzten ditu-gu, doan.

(b) Bideokluba. Urtean 10 film eta gida didaktikoak jasotzen dituzten170 bazkidez osatutako sarea da. Hala,bazkide bakoitzak bere bilduma osadezake.

Metodologiari dagokionez, bi hi-tzetan esateko honako sekuentzia pro-posatuko genuke: (a) Begiratu. Sorme-nezko baliabide bat jorratu, hau da, filmbat. Modu honetan zerbait ikusi eta lan-du daiteke gugandik at (b) Pertsonali-zatu. Galdera eta beste baliabide ba-tzuen bidez gureganatu egiten dugugaia. Norberak, banaka, bizi behar dulandu nahi den hori. (c) Partekatu, bes-teei azaldu. Aurreko ataletan ikusita-koa eta sentiturikoa hitzez adieraztensaiatzen gara, azkenik.

Gogoeta, elkarrizketa, etazentzu kritikoa sustatzekooso tresna egokia da zinema.Eztabaida, elkarrizketa etaika-mika eraikitzailea piztu etadinamizatzeko bide aproposa, beraz.

?

Page 40: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

ANNA TARDOS eta JUDKA KELEMENPikler-Loczy: Haurra ukitzen dugunean

IKASKIDE TALDEA, HUHEZI-Mondragon UnibertsitateaNIK irakastetik BERAK ikastera

Ikaskidetza, elkarrekin ikastenHezkuntzan marko aldaketa bat

dute helburu HUHEZIko lagunek:paradigma berri bat proposatzen du-te, zeinetan irakasleak irakatsi beha-rrean, ikasleek aktiboki, elkarrekin eta intentzionalki deskubritu, inter-pretatu eta sortuko dituzten ezagu-tzak. Alegia, ikaskidetzan oinarrituri-ko hezkuntza-eredua izango dutehizpide ikastaroan.

Eta, ikaskidetza sustatzeko eta zerden azaltzeko, kontzeptu hori prakti-kan jarriko dute Donostian uztailaren1etik 3era emango duten saioan. Ho-rrela, ikaskidetzan oinarrituriko tes-tuinguru bat sortuko dute, zeinetan

hausnarketa partekatua erabiliko du-ten “bizitako esperientziaren estrate-gia eta helburuak identifikatzeko”.

Ildo horretatik, hausnarketarakohainbat puntu proposatzen dituzte:zer egiten du irakasle batek bere ikas-le guztiek ikas dezaten? Nola antolatuikasteko testuinguru hori? Nola etazergatik sustatu elkarren arteko la-guntzak? Izan ere, proposatzen dutenmarko aldaketak “irakaslearen egite-aren oinarrizko definizioaren eralda-keta dakar”.

Ikastaroa hezkuntza-arautukomaila guztietako irakasleei zuzenduadago.

Eskola libre eta demokratikoak

Heziketa, gizarte-eredu berria sortzeko giltza

Hezkuntza-sistemaren gaineanhausnarketa egitea proposatzen duAblanedok bere ikastaroan. Eskola li-bre eta demokratikoak: Etorkizunekogizartea alda dezakeen heziketa ere-dua izenburupean, Donostian emango du saioa uztailaren 1etik 3ra,eta Bilbon, berriz, uztailaren 6tik 8ra.

Ablanedoren ustez, gizarte-siste-ma jakin baten parte da hezkuntza-sistema, eta ezin daiteke haren “balioeta helburuetatik aparte ulertu”. Aregehiago, “sistema mantenduko duenherritarra fabrikatu eta doktrinatzekoeginkizunean hezkuntza-sistemakdaukan zeregina funtsezkoa eta ezin-bestekoa da”.

Horregatik, egungo hezkuntza-sistemaz gogoeta egitea proposatzendu, “helduen eta haurren arteko ha-rreman osasuntsuagoa ekarriko dueneskola demokratikoa sortze aldera”,zeinetan protagonista haurra izangoden.

Ane ABLANEDO LARRION IRAKASLEA ETA PSIKOTERAPEUTA

Haurra eta heldua ukitzen direneanAskotan landu izan du Hik Hasi

egitasmoak Pikler-Loczy pedagogia,baina aurten lehen aldiz hezkuntza-filosofia horren iturburu den Buda-pest-etik bertatik (Hungaria) etorrikodira hizlariak Udako Topaketara: An-na Tardos da bata, Emmi Pikler-en alaba eta Budapesteko Pikler-Loczy-ko arduraduna; eta Judka Kelemen dabestea, Budapesteko Pikler-Loczykohezitzailea. Uztailaren 1etik 3ra Do-nostian Haurtxoaren gorputza uki-tu, ume txikiaren gorputza ukitu ize-neko ikastaroa emango dute.

Lehenengo egunean, Nire gorpu-tza eta ni izango du hizpide Tardos-

ek, eta Koreografia, ikas daitekeena ikasgaia emango du, berriz, Kelema-nek. Bigarren egunean, Handia naizjada: nola zaindu nazakezu kontuhandiz izango dute hizpide, eta haus-narketarako eta eztabaidarako tartea irekiko dute ondoren. Hirugarren egunean, Loa eta konfiantza gaia lan-duko du Kelemenek, baita Haurrakheldua ukitzen dueneangaia ere.

Tardos-ek alemanieraz hitz egin-go du eta bere esanak euskarara itzu-liko dira; Judka Kelemenek, aldiz,hungarieraz hitz egingo du, eta berakesandakoa gaztelerara itzuliko da.

40 • hik hasi • 200. zenbakia. 2015eko uztaila

i k a s t a r o a k

Page 41: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

Pentsamendu autonomoeta sortzailea

ARREMANITZ KOOPERATIBANerabeak eta hezkidetza

AITZIBER ESNAOLA / LARRAITZ MENDIZABALPedagogia sistemikoa ikasgelan

“Umeei eta gazteeiespazioak eskainibehar zaizkie”

Pentsamendu autonomoa eta sor-tzailea “modu esanguratsuan eraiki ahal izateko”, umeei eta gazteei espa-zioak eskaintzea proposatzen du Ca-misonek. Eta, espazio horietan erabil-tzeko metodologia gisa komunikazioenpatikoa eta talde elkarrizketa pro-posatzen ditu, “orainean eta etorkizu-nean modu arduratsuan sentitzen,pentsatzen eta elkarlanean erabakiakhartzen dituzten pertsonak eta herri-tarrak izan daitezen”. Horretaz guz-tiaz ariko da Donostian uztailaren 1etik 3era emango duen ikastaroan.

Metodologia parte-hartzailearenbidez, taldean besteekin pentsatze-ko, komunikatzeko, ikertzeko etasentitzeko aukera eman nahi die Ca-misonek parte-hartzaileei; horretazgain, umeen eta gazteen pentsamen-du dimentsio anizdunaren garapena ulertzeko giltzarriak emango ditu.

Ikastaroa haur eta gazteekin lan egiten dutenei zuzeandua dago.

Miren CAMISON GOIENETXEAHAUR FILOSOFIAKO IRAKASLEA

Ulertzeko eta erabiltzeko errazaZer gertatuko litzateke hezkuntza

komunitatearen erdigunean zaintzajarriko bagenu? Galdera horri eran-tzuna ematen saiatuko dira Arrema-nanitz kooperatibako kideak Donos-tian uztailaren 1etik 3era emango du-ten ikastaroan. Horretan ariko dira Edurne Mendizabal Tolosa, Axi Ba-glietto Gabilondo eta Ibon Arrizaba-laga Demingo, kooperatibako hezki-detza eta sexu-hezkuntza adituak.

Izan ere, horien ustez hezkuntzakomunitatean tratu ona ez dago ber-matua, nahiz eta bide horretan urra-tsak egin diren. Ildo horretatik, hezki-

detzak pertsonen garapen osoa duhelburu, eta tratu onerako berme izandaiteke. Horretarako, nerabeekikoharremana berrikusiko dute, “nera-bezaroari buruzko aurreiritzien erre-pasoa eginez eta aurrera begirako irizpide hezkidetzaileak adostuz”.

Hainbat gai landuz egingo dute ariketa hori: Hezitzailearen beha-rrak: pozik al goaz lanera?; Neska etamutilen beharrak: zer dakarte motxi-lan?; Lubakietatik irtenda, elkarrenzaintza posible al da? Ikastaroan teo-riak lekua izango du, baina parte-har-tzean eta bizipenetan oinarrituko dametodologia.

Hezitzaileak ‘bere lekua’ hartzeanIkastaroaren izenburuak esan be-

zala, pedagogia sistemikoaren ingu-ruko ikastaroa emango dute Esnao-lak eta Mendizabalek. Biak Haur Hez-kuntzako irakasle dira EHUn; ikaske-taz arkitektoa da Esnaola, eta Psikolo-goa Mendizabal.

Horien esanetan, pedagogia siste-mikoaren kontzeptuak “hezkuntza-errealitate zabala hartzen du bere bai-tan”, baina arreta berezia eskaintzendio hezitzailearen jarrerari.

Izan ere, Mendizabalek eta Esnao-lak diotenez, “hezitzaileak bere lekuahartzen duenean, izan ikasgelan, lan-tokian nahiz familian, aukera ezber-

dinak” irekitzen dira ikaslearen errea-litatean.

Ildo horretatik, hainbat gai landu-ko dituzte ikastaroan, modu teoriko-an nahiz praktikoan: familiekin izanbeharreko elkarrizketan jarraitzekoprotokoloak, dagokion lekuan ego-tearen azalpenak, sistema ezberdi-nak, ikasle bakoitzaren oinarrizkobeharrak...

Bi ikastaro emango dituzte: bata,Donostian uztailaren 1etik 3ra; eta,bestea, Bilbon, uztailaren 6tik 8ra.Hezkuntzako profesionalei nahizhaurrekin eta ikasleekin harremanaduten guztie dago zuzendua.

200. zenbakia. 2015eko uztaila • hik hasi • 41

Page 42: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

IBON DE LA CRUZ Neure burua maitatzen

IXABEL MILLETKamishibai tailerra

Ikaslea sortzaile bilakatzen deneanMetodologia praktikoaren bidez,

Ixabel Millet idazle eta ipuin kontala-riak japoniar jatorriko Kamishibaiteknika erakustea du xede ikastarohonetan. “Ipuinak erabiltzeko tekni-ka berezia da” Kamishibai: butai ize-neko agertoki txiki baten bidez kon-tatzen dira ipuinak teknika honetan.Hala, butaia egiten, kamishibaiak sor-tzen eta erabiltzen irakatsiko du Mille-tek Donostian Kamishibai tailerra: ipuinak ikasleek ere egin ditzatenizenburupean egingo duen saioan,uztailaren 1etik 3ra bitartean.

Izan ere, Milleten ustez kamishi-baia “zeharkako bitarteko interesga-

rria” izan daiteke irakasleentzat, eta,era berean, ikasleei “sortzaile bilaka-tzeko aukera” ematen die. Besteakbeste, tailerrean ipuina nola sortzenden azalduko du Milletek, baina baita“ahozkotasuna landuz” ipuina nolakontatu ere. Era berean, eskulanak eta marrazkiak ere landuko dituzte,horiek erabili behar baitira antzezto-kia sortzeko.

“Ipuinak eguneroko jarduneandaude irakaskuntzan eta helburu as-kotarako erabiltzen dira”. Horregatik,ikastaroa hezitzaile, begirale eta“Haur nahiz Lehen Hezkuntzako ira-kasleei” zuzendua dago.

Nola saihestu eta kudeatu gatazkak

“Erlazioak ez okertzeko gatazkakgutxitzea da xedea”

Nola jarri mugak haurrari meha-txu, zigor eta xantaiak erabili gabe?Nola kudeatu haurraren amorrua?Zer egiten dugu gatazka egon da-din? Jarrera desegokien aurrean zer,haurrak nola ikasiko du? Zer dauka-gu aldatzeko? Horiei eta beste hain-bat galderari erantzutea du helburuNerea Mendizabalek Udako Topa-ketetan. Horretarako bi saio eman-go ditu: bata, Donostian, uztailaren1etik 3ra; eta, bestea, Bilbon, uztai-laren 6tik 8ra.

Saioen helburua, azken batean,“eguneroko harremanetan heldueneta haurren artean sortzen diren ga-tazkak gutxitzea da, harremanak ezdaitezen okertu”. Mendizabalen esanetan, askotarikoak izan daitez-ke gatazka-iturriak: loarekin edo eli-kadurarekin lotuak, haurrak ez due-lako eskolara joan nahi, telebistarenerabilerarekin lotuak, gauzak“behin eta berriz esan beharra kasu”egiteko...

Nerea MENDIZABALPSIKOPEDAGOGOA

Aldaketa emozionalerako tresnak“Aldaketa emozionala egiteko

tresna praktikoak” azaldu nahi ditu Ibon de la Cruz psikologoak Donos-tian uztailaren 1etik 3ra emango duenikastaroan, Hik Hasi egitasmoak an-tolaturiko Udako Ikastaroen baitan.

Abiapuntuan galdera bat jartzendu psikologoak: nola sentitzen da gi-zaki bat normalean? “Sentimendu ho-ri, izan segurtasuna, etsipena, beldu-rra edo gozamena, ikasitakoa da. Gu-re prozesuak hein handi batean eraikiegiten ditugu, askotan modu inkon-tzientean. Eta, dakigunez, ikasitakoaber-ikasi daiteke”.

Zentzu horretan, irakasleek egite-

ko asko dutela uste du Ibon de la Cru-zek. Eta, ber-ikasteaz mintzo denez,ikastaroa etorkizunera begirakoa de-la dio: “Ez da izango atzera joateko bi-daia. Etorkizunari begirada ausarta eta positiboa izango da”.

Helburua aldaketa emozionalada, “norberak bere burua maitatzen ikastea”. Horri, oinarrizko beharraderitzo psikologoak.

Ikastaroa praktikoa izango da, etaumorean oinarritua egongo dela au-rreratu du de la Cruz-ek, “beti bezala”.Izan ere, psikologoaren ustez “barreatresna paregabea” da gisa honetakolanketetarako.

42 • hik hasi • 200. zenbakia. 2015eko uztaila

Page 43: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala
Page 44: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

ALVARO BEÑARAN Haurraren garapena psikomotrizitatearen ikuspegitik

MARINA PINTOSYoga eta kontzentrazio teknikak eskolan

Zoriontsu izaten ikasteko tresnak

Irakasle edo hezitzaile izatea ez daerraza, Marina Pintos yogako irakas-learen ustez. Izan ere, berezko lanazgain, ikasleen kontzentrazio eza, dis-pertsioa, motibazio falta, emozio az-toratuak eta jarrera desegokiak pre-sente baitaude. “Horrek guztiak ira-kasleen osasunean eragin dezake, es-tresak sistema inmunologikoa ma-kaltzen baitu, gaitz fisiko eta psikolo-gikoak sortzeko arriskua areagotuz:urduritasuna, lo egiteko arazoak, minmuskularra, kontzentrazio falta, tris-tura, depresioa, etab.”. Yogako hain-bat teknikak eragin horiek arintzen

eta bideratzen laguntzen dute, eta ho-riexek irakatsiko ditu Pintosek uztai-laren 1, 2 eta 3an Donostiako EHUkoIrakasle Eskolan eta 6, 7 eta 8an, Leio-ako EHUko Irakasle Eskolan. Tekni-ka horiek edozeinentzat dira baliaga-rri. Horrexegatik, irakasleek euren-tzat erabiltzeaz gain, ikasleekin ere aplikatzeko modukoak dira: “Be-raien kontzentrazioa handitu egitenda, lasaitasuna ezarri, adimenarengaitasunak bizkortu, portaera hobetueta ikasketarekiko jarrera baikortu”.Xede horrekin, osasuna indartzekoteknikak, zoriontasunera iristeko ba-

Ekintza, mugimendua eta jolasa

Haur Hezkuntzako profesionaleiedo haur txikiaren garapenaz intere-sa duen edonori zuzenduta, HaurHezkuntzako haurraren garapenaulertzea, psikomotrizitate praktika-ren ikuspegitik” izeneko saioa eman-go du Alvaro Beñaran psikomotrizis-ta eta pedagogoak uztailaren 6, 7 eta8an Leioako Irakasle Eskolan. Bere esanetan, haurraren garapena proze-su bat da eta umea ezin da ulertu edohauteman argazki finko bat balitz be-zala: beti berdina eta aldaezina. Kon-trara baizik: “Haurra pixkanaka alda-tzen doa, eta hala osatzen du bere hel-

dutasunerako prozesua. Horrek esannahi du, haur bakoitza aldatzen doanheinean, hezitzaileak ere bere jarreraegokitu behar duela, umearen gaita-sun berriak kontuan hartuz”. Prozesuhorretarako guztirako haurrak balia-bide nagusi bat du, psikomotrizista-ten iritziz: bere gorputza eta mugi-mendua, alde batetik, eta ekintza etajolasa bestetik. Psikomotrizitate prak-tika oinarri horren gainean eraikitzenda eta prozesu horren guztiaren ga-koak eskainiko ditu Beñaranek ikas-taroan, hau da, ekintzak, mugimen-duak eta jolasak haurraren identitate-

44 • hik hasi • 200. zenbakia. 2015eko uztaila

liabideak, arnasketa prozesua, emo-zioak askatzeko teknikak, kontzen-trazio ariketak eta bisualizazio tekni-kak landuko ditu Pintosek saioan.

aren eraikitze-prozesuan duten ga-rrantziaz jardungo da, umea etapaz etapa aztertuz: 0-1ean NAIZ, 1-3an NINAIZ, eta 3-6an NI NAIZ NESKA-MU-TILA.

Page 45: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

Eskola emozionala

AITOR ZENARRUZABEITIAAlfabetomotrizitatea

JASONE IRIGOIEN LOINAZEspresio tailerra: Sortuz sentitu-Sentituz sortu

“Potentzialak sendotzen ikasiko dute”

Kinesiologiako test muskularra-ren eta beste hainbat teknikaren bi-dez, “potentziak indibidual eta baka-rra sendotzen” irakasten die OihanaMeabek ikastaroko parte-hartzaileei,“konpentsazioak askatuz, eraldatuzeta integrazio fisiko-energetikoak,mental-emozionalak eta espiritualakaurkituz”. Saioa Donostian izango da,uztailaren 1etik 3ra, eta “emozio mu-gatzaileak errealitate baikor eta sor-tzaile batean bihurtu nahi dituztenei”zuzenduta dago.

Teoria eta praktika tartekatuko di-tu horretarako, eta Aukeran zentroaksorturiko materiala erabiliko du, bes-teak beste.

Horrela, ikastaroak iraungo duenhiru egunetan Bizitzaren zentzua, Eremu energetikoen funtzionamen-dua, Garunaren Funtzionamenduaeta argi-eremuak, Estresa disolbatze-ko tresnak, Kontzientzian gertatzen ari zaiguna... gisako gaiak landukodituzte.

Oihana MEABE ARRILLAGATERAPEUTA

Lau diziplina txirikordatzen“Grafomotrizitatea, dramatizape-

na, musika eta psikomotrizitatea txiri-kordatzen dituen eskumuturreko”baten gisara irudikatzen du Aitor Ze-narruzabeitiak Alfabetomotrizitatea.Eta, “4D betaurrekoak bagina beza-la”, ikastaroko parte-hartzaileak gai izango dira ikasgelan “lau arlo horienazpi-prozesuak jarduera berberean ikusteko”. Hain zuzen ere, ikastaroaDonostian izango da, uztailaren 1etik3ra.

Grafomotrizitatea lantzeko, Idaz-ketarako eskuaren trebakuntza lan-tzensaioa gidatuko du Zenarruzabei-tiak. Besteak beste, sorbalda, ukon-

doa eta eskumuturra askatzeko arike-tak egingo dituzte. Dramazitapena jo-rratzeko, aldiz, Ahozko hizkuntzara-ko gorputz eta ahotsaren adierazpe-na saioa antolatu du, eta ahoskera etadoinukera lantzeko komiki bizidu-nak erabiliko dituzte, kasu. Musika,berriz, Erritmo horizontala eta tonu-harmonia bertikala orkestratzensaioan landuko dute.

Eta, azkenik, psikomotrizitatealantzeko Gorputzaren ongizate toni-ko-bestikularra, zentzu-motorea etairudikatzea saioa emango du. Dan-tza izango da arlo hau lantzeko bitar-tekoetako bat.

Sormena eta artea, sendabideJasone Irigoien sortzaileak emo-

zioekin egingo du lan ikastaro hone-tan, beti ere sortze-prozesua oinarri-tzat hartuta. Emozioak bideratzen etaazaleratzen ikasteko, hainbat ele-mentu erabiliko ditu, hala nola pintu-ra, zeramika, eskultura, goputz espre-sioa, erlaxazioa... Izan ere, JosephBeuys-en hitzak gogora ekarriz, “sor-tzea, artea bera, sendabidea da”, azpi-marratu du Meabek.

Bere hitzetan, eta oraingo hone-tan Jung-en esanak ekarriz gogora,“sozialki egokiak ez diren norbere ezaugarri eta emozioak baztertu egi-ten ditu gizakiak, inkontzientean gor-

de”, baina “itzala deritzon horrek nahigabean baldintzatu edo mugatu gai-tzake”. Emozio horiek azaleratzea etahorien kontzientzia hartzea lortuz ge-ro, jokamoldeak eta egoerak ulertu eta aldatu daitezkeela uste du Mea-bek; hori irakatsiko du Donostian uz-tailaren 1etik 3ra emango duen ikas-taroan. Izan ere, “tailer honen helbu-rua sormenaren laguntzaz parte- hartzaileen emozioen eta jokaerenkontzientzia hartzea eta norbere po-tentziala berreskuratzea da”.

Bere esanetan, ikastaroan sentitueta bizi izandakoa “lanabes bilakatu-ko da haurrekin lan egitean”.

200. zenbakia. 2015eko uztaila • hik hasi • 45

Page 46: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

Koherentzia

Goizeko hamaikak. Kafe bat hartunahian nabilela, lehen zalantza azalduda: bidezko merkataritzakoa aukeratu-ko dut, ala merkexeagoa dena? Azukrezuriz ala stevia naturalez gozatuko dut?Esnea Euskal Herriko behiren batenaote da? Eta zer jaten ote du behiak? Ba-serrian hazitakoa ala haztegi handi ho-rietako batekoa ote da?

Makina begira daukat, zain. Badiru-di horrelako galderak egiten dituztenbezero asko dauzkala, baina ez du la-guntzen erantzunetan... Galderak da-tozkit, behiaren ingurukoak: pozik biziote da? Zer pentsu jaten ote du, merkeaala bidezko merkataritzakoa? Behiarenosasun emozionala eta energetikoazainduko duena, ala arduradunaren in-teres ekonomikoen araberakoa?

Une batez, makinak harridura azal-du duela iruditu zait... Makina bat da, ezinezkoa!

Sosak hartu bidenabar, galderak etagalderak: eta belarra? Zer ongarrirekin

Urko AROZENA Musikeneko irakaslea

indartu ote dute? Zer egoeratan zabalduote du baserritarrak? Zer neurritan, be-larrarekiko errespetuz, lurrarekiko errespetuz ala teknikariek, multinazio-nalen esanei fin jarraituz, aholkatzendituzten basakeriak eginez?

Eta belar-hazia? Noren eskuetatikpasatu da hazia? Baserritarrak kon-tzientzia guztiarekin bere arbasoek egi-ten zuten eran zaindu ote du, ala Mon-santo eta horrelako terroristen esku otedago?

Kafe honek kalte egingo didalako-an nago...

Eta baserritarra? Errespetatua senti-tzen ote da? Gizarte honek lehen sekto-re deritzon horrekiko errespetu mini-moa azaltzen duela iruditzen ote zaio?Egiten duen lanak (gu guztiok ekologi-koki elikatzea, maitasunez zaindutakobarazkiak eta belarrak eskaintzea...)merezi duela uste ote du?

Nire ezbaian murgilduta, atzealde-an mugimenduak nabari ditut. Makinaerabili nahi duten beste bezero batzukazaldu dira. Txanda utzi diet haiei,hausnarketaren muinera iristeko behardudan denbora errespetatzeko asmoz.

Makinak ez du muzinik egin. Maki-na bat da. Ez du jarrera bat edo besteahartzen; aginduak betetzen ditu, ez duzalantzarik.

Nire baitan, belar-hazia haurrak be-zala ikusten ditut: inozenteak, etorri be-

rriak. Orain, baserritarra, teknikaria etamakina gu geu gara, eta gure barrurazer, noiz eta nola sartu erabaki geneza-ke. Gu gara, irakasle eta guraso zeregi-netan, lurra nola zaindu edo lurra zan-patu erabaki genezakeenak; gure se-me-alabak eta ikasleak maitatuko eta onartuko ditugun eta duintasunez etaerrespetuz lagunduko diegun, alahaiek eta gu kontuan hartu gabe eta bel-durrean oinarrituta gizarteko makinazintzoak izan daitezen lagunduko du-gun erabaki behar dugunak. Ikaragarrilagundu genezake, maitasunaren alde-ra lerratzen bagara. Zirrarak ditugu bi-delagun.

Duintasunez eta errespetuz, jarreraargi bat hartzea erabaki dut. Kafea har-tzea ez zait komeni, urduri jartzen nau,egun osorako daukadan energia lehe-nago kontsumiarazten dit; gainera, egunaren amaieran pazientzia gutxia-go dut. Maite ditudanei maitasuna adie-raztea zailago egiten zait.

Nire bizitza da. Nire esku dago. Nireardura da.

Ni nirekiko koherentea izaten saia-tzen banaiz, koherentzia horretara ger-turatuko naiz. Ni koherentea banaiz, in-gurukoak koherenteagoak izan daite-zen lagunduko dut, haiek hala nahi ba-dute.

Hara, bada! Kafea hartzeko denbo-ra pasatu zait!

46 • hik hasi • 200. zenbakia. 2015eko uztaila

atzeko atetik

* “Teoriak eta estatistikak ahantzi eta aurrean dugun haur horrek zer behar duen behatu behar dugu”

Myrtha Chokler

Page 47: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala
Page 48: 4 EURO • 2015EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO … · proiektua. Orain DBHko bertsio guztiz digitala aurkeztu du Ikaselkar argitaletxeak, eta iraile - Orain DBHko bertsio guztiz digitala

‘Haurraren autonomia’ jardunaldiak urrian

Informazio osoa eta izena emateko aukera, irailean,

www.hikhasi.eus helbidean

Urtero bezala, aurtengo udazkenean ere, Haur Hezkuntzakoentzako jardunaldiak antolatukoditu hik hasi-k. “Haurraren autonomia” gaia hartuta, hainbat arlo jorratuko dira.

- Myrtha Chokler psikomotrizista eta Psikologian eta Fonoaudiologian doktore argentinarra izango da jardunaldietako gonbidatu nagusia.

- Xabier Tapia psikologo klinikoa.

- Teresa Godal Bartzelonako Unibertsitateko Irakasle Eskolako irakaslea. Emmi Pikler pediatraren ikertzailea.

Urriaren 16an Bilbon eta 17an Donostian

Teresa Godall(Katalunia)

Xabier Tapia(Euskal Herria)

Myrtha Chockler(Argentina)