27.Ekarpena: aprender a encontrar

4
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Informazioa bilatzen. Irakurketa-galderak [Guztira 350 bat hitz] Zure izena, banaka: Itxaso Frau Testuaren erreferentzia bibliografiko osoa (Bilatu Interneten, liburu baten kapitulua da): Pozo, J.I eta Perez, M (2009) Psicología del aprendizaje universitario: la información en competencias. In C. Moreneo, Aprender a encontrar y seleccionar la información: De Google a la toma de apuntes 89-97, Bartzelona: Ediciones Moratala. Eginbeharrekoa Lehenengo atalaren laburpena egin. Askotan interneten informazioa bilatzen dugunean, etenak egiten ditugu, beste gauza batzuekin topatzen garelako. Gainera Moreneo eta Fuentes-ek (2008) egindako ikerketaren arabera, gazte gehienak lehenengo orrialdeko emaitzak begiratzen dituzte soilik eta ez dute aztertzen hauen egokitasuna. Gaur egun dagoen infoxikazioa kontuan hartu behar da, honen erruz pertsonak informazio desegokia, ontzat hartzen dute. Horregatik helburua, ‘gatekeepers’ sortzea da, hauen zeregina, ona eta baliagarria den informazioa aurkitzea da. Adibidez idazle baten informazioa bilatzerakoan ez da berdina bilatzaile arrunt batean egitea edo zehatz batean

description

Azkenengo ekarpenean, interneten bilaketak burutzen ditugunean, kontuan hartu beharreko irizpide garrantzitsu batzuk ikusi ditugu. Testua batez baliatu gara, hurrengo dokumentua betetzeko.

Transcript of 27.Ekarpena: aprender a encontrar

Page 1: 27.Ekarpena: aprender a encontrar

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Informazioa bilatzen. Irakurketa-galderak [Guztira 350 bat hitz]

Zure izena, banaka: Itxaso Frau

Testuaren erreferentzia bibliografiko osoa (Bilatu Interneten, liburu baten kapitulua

da):

Pozo, J.I eta Perez, M (2009) Psicología del aprendizaje universitario: la

información en competencias. In C. Moreneo, Aprender a encontrar y

seleccionar la información: De Google a la toma de apuntes 89-97, Bartzelona:

Ediciones Moratala.

EginbeharrekoaLehenengo atalaren laburpena egin.

Askotan interneten informazioa bilatzen dugunean, etenak egiten ditugu, beste

gauza batzuekin topatzen garelako.

Gainera Moreneo eta Fuentes-ek (2008) egindako ikerketaren arabera, gazte

gehienak lehenengo orrialdeko emaitzak begiratzen dituzte soilik eta ez dute

aztertzen hauen egokitasuna.

Gaur egun dagoen infoxikazioa kontuan hartu behar da, honen erruz pertsonak

informazio desegokia, ontzat hartzen dute. Horregatik helburua, ‘gatekeepers’

sortzea da, hauen zeregina, ona eta baliagarria den informazioa aurkitzea da.

Adibidez idazle baten informazioa bilatzerakoan ez da berdina bilatzaile arrunt

batean egitea edo zehatz batean egitea.

Azkenik emaitza aproposak selekzionatzen eta alderatzen jakin behar da,

bilaketa arrakastatsua izan dadin.

Bigarren ataleko 1. faseko laburpena egin.

1 Fasea: Kontsulta aztertzen

Fase onen lehenengo puntua bilaketa zergatik egiten den pentsatzea da, ze

lortu nahi den eta zein den helburua.

Bilatu nahi denaren arabera, bilaketa hitz bakarrarekin burutu ahal da,

Page 2: 27.Ekarpena: aprender a encontrar

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

planifikaziorik edo aurre planifikazioa beharko du.

Gu geu, gaiaren inguruan dakiguna, garrantzi handikoa da bilaketa egiterako

orduan, informazioaren eta bilaketaren egokitasuna baloratzeko

Zein da ezberdintasuna bilatzaile aktibo eta bilatzaile estrategikoen artean?

Bilatzaile pasiboek, informazioa nahi gabe aurkitzen dute, ez dute aurreko

planifikaziorik burutzen. Zapping-a egiten aurkitzen du informazio guztia.

Bilatzaile estrategikoek ordea, modu zehatzean bilatzen dute informazioa.

Kalitatea eta beste elementu batzuk kontuan hartzen ditu, gainera bilaketa egin

aurretik planifikazio bat egiten du.

Taulan agertzen diren taktiketatik zein da normalean egiten den azkena?

Eman azalpena.

Nire ustez ‘Switch’ da egiten den azkena. ‘Switch’ bilatzaile batetik beste batera

aldatzea esan nahi duelako eta hori egiten den azkeneko gauza da.

Lehenik eta behin aipatzen diren beste gauza guztiak burutzen dira: hitz

gakoak aldatzea, hyperlink-ak erabiltzea, informazioa inprimatzea...

Dokumentuen kalitatea aztertzeko irizpideen artean, zein da zuk gehien

erabiltzen dituzunak? Eta zein gutxien? Azaldu.

Dokumentuen kalitatea aztertzeko egiten dudan lehenengo gauza autorea

begiratzea da. Askotan webguneetan jendeak haien iritzia jartzen dute eta hori

ez da informaziotzat hartu behar, beraz objetibotasuna, kontuan hartzen dudan

beste gauza bat da.

Informazioa nola idatzita dagoen ere aztertzen dut, hitz tekniko asko baditu,

zaila egiten zaidalako ulertzea.

Gutxien egiten dudan gauza bilatzailez aldatzea da, hobeto esanda ez dut inoiz

egin. Hala ere badakit bilatzaile desberdinak daudela eta hauek erabiltzea

ondo dagoela.

Page 3: 27.Ekarpena: aprender a encontrar

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Zer iruditu zaizu interesgarrien? Zerk deitu dizu atentzioa?

Interesgarrien iruditu zaidana, bilaketak ondo burutzeko atalak ikustea izan da.

Gu geu internet egunero erabiltzen dugulako eta hala ere askotan bilaketetan

ez dugu nahi duguna aurkitzen edo aurkitzen baldin badugu informazio okerra

izan ahal da.

Informazioa sailkatzea eta alderatzea, guztiz beharrezkoa dela ere ikasi dut.

Testu hau irakurtzean nire atentzioa deitu dute bereziki, taula batean

ordenatuta dauden izen multzoa (locating, arrow...). Askotan egin ditut ekintza

horiek baina izan horiek ikusi ditudan lehenengo aldia da.