22aniztasunaetamigrazioa

6
ASKATASUNA ARDATZ IZANGO DUEN JENDARTEA 163 ANIZTASUNA ETA MIGRAZIOA Definizioa Euskal Herrira bizitzera etorri diren eta egun, etortzen jarraitzen duten jatorri anitzeko pertsonen eta taldeen fluxu migratzaileak arrazoi ekonomikoak, kulturalak eta sozialak dituzte oinarri. Arrazoi horiek ere badira euskaldun asko munduan zehar migratzera eraman dituztenak. EH Bildu-ren ikuspuntutik, Euskal Herria anitza da, bere biztanleriaren jatorriari dagokionez. Errealitate honen aurrean gure beldurrak eta aurreiritziak paratu behar ditugu apaltasunez baita sendotasunez ere. Gure helburu nagusia, beraz, aniztasun horretatik ere gure herria eraikitzea da, euskal herritar guztion ar- tean, edozein dela gure jatorria. Horrekin batera, jendarte eraldaketa ere sustatu nahi dugu, jendarte justua- go bat sortuz; eta arlo honetan ere, gure erabaki propioak herri gisa hartzeko eskubidearen alde lan eginez. Esparru honetan gaur egun dagoen egoera hauxe da: immigrazioren zati baten kudeaketa soilerako politikak daude, subiranotasun eta eskuduntza ezagatik mugaturik, eta, betiere, honelako ikuspuntuetan oinarriturik: estatu mailakoa (“nazionalak” espainiarrak/frantsesak vs. “atzerritarrak”) partziala, baztertzailea eta asisten- tziazkoa. EH Bildu-k ordea, ikuspegi berezkoa, nazionala, integrala eta parte-hartzailea mahaigaineratzen du. Euskal Herriko hiritar oro barnebiltzen duen politika proposatzen du. Hori guztia, hau aintzat harturik: gure errea- litatea eta politikoki zein kulturalki minorizatua dagoen nazio izaera.

description

 

Transcript of 22aniztasunaetamigrazioa

Page 1: 22aniztasunaetamigrazioa

ASKATASUNA ARDATZIZANGO DUEN JENDARTEA

163

ANIZTASUNAETA MIGRAZIOA

Definizioa

Euskal Herrira bizitzera etorri diren eta egun, etortzen jarraitzen duten jatorri anitzeko pertsonen eta taldeen fluxu migratzaileak arrazoi ekonomikoak, kulturalak eta sozialak dituzte oinarri. Arrazoi horiek ere badira euskaldun asko munduan zehar migratzera eraman dituztenak.

EH Bildu-ren ikuspuntutik, Euskal Herria anitza da, bere biztanleriaren jatorriari dagokionez. Errealitate honen aurrean gure beldurrak eta aurreiritziak paratu behar ditugu apaltasunez baita sendotasunez ere.

Gure helburu nagusia, beraz, aniztasun horretatik ere gure herria eraikitzea da, euskal herritar guztion ar-tean, edozein dela gure jatorria. Horrekin batera, jendarte eraldaketa ere sustatu nahi dugu, jendarte justua-go bat sortuz; eta arlo honetan ere, gure erabaki propioak herri gisa hartzeko eskubidearen alde lan eginez.

Esparru honetan gaur egun dagoen egoera hauxe da: immigrazioren zati baten kudeaketa soilerako politikak daude, subiranotasun eta eskuduntza ezagatik mugaturik, eta, betiere, honelako ikuspuntuetan oinarriturik: estatu mailakoa (“nazionalak” espainiarrak/frantsesak vs. “atzerritarrak”) partziala, baztertzailea eta asisten-tziazkoa.

EH Bildu-k ordea, ikuspegi berezkoa, nazionala, integrala eta parte-hartzailea mahaigaineratzen du. Euskal Herriko hiritar oro barnebiltzen duen politika proposatzen du. Hori guztia, hau aintzat harturik: gure errea-litatea eta politikoki zein kulturalki minorizatua dagoen nazio izaera.

Page 2: 22aniztasunaetamigrazioa

PERTSONA

AMA LURRA

KULTURA

164

ASKA

TASU

NA

ARD

ATZ

IZAN

GO D

UEN

JEN

DART

EA

Egoera orokorra

Honako erronka dugu abiapuntu gisa: arlo hau birkokatzea jatorri-aniztasunaren kudeaketa ikuspegi integral batean birkokatzea, betiere estaturik gabeko nazioa baten ikuspuntutik.

2.1. Maila instituzional eta politikoan

Aniztasuna bere integraltasunean kudeatzeko politika instituzionalik ez dagoen heinean, gure azterketaren objektua betiere partziala da.

2.1.1. Esparru juridiko-politikoa

Gaur egun nafar administrazioak ez ditu beharrezko eskumenak jatorri-aniztasuna modu integral batean kudeatu ahal izateko, ezta subiranotasunik migrazio politika propioak garatu ahal izateko ere.

Marko politiko-juridikoaren oinarriak eta, bereziki, mugak markatzen dituzten eremuak bi dira: Europakoa eta Estatuetakoak.

Schengeneko Akordioak (1985) –EBrentzat 1992. urtean Maastrichen berretsi zena– eta EBren “Immigrazio-ren eta Asiloren inguruko Europako Hitzarmenak” (2008) migrazioaren eremuan politika bateratu bat ezartzea dute helburu. Biek ala biek mugen gaineko kontrola indartzea eta areagotzea dute helburua, modu honetan Europa gotorleku gaindiezina bihurturik, modu irregularrean dauden pertsonak kanporatuz eta migrazio sele-ktiboa, erabilgarria, errepresiboa eta xenofoboa bultzatuz. Lisboako Hitzarmenak (2009) “Europako hiritarta-suna” kontzeptua jasotzen badu ere, estatu-kideetako hiritar nazionalentzako baino ez du aurreikusten.

Espainiako estatuak Nafarroari ezarri dion marko juridikoari dagokionez, Atzerritartasun Legeak (2000) eta legedi osagarriak (beheraka erreformatu dena), hau dute oinarri: EBz kanpoko migratzaileen eskubideak murriztea eta horien sarrera zein egoera legala zailtzea. Aipatu legeak Nafarroako foru markoan uzten dituen eskumen bakarrak hauek dira: asistentzia mailako eta oinarrizko zerbitzu sozialen mailako esku-hartzerako. Hain zuzen ere, legedi berak sortzen duen gutxiagotasun edo ilegaltasun egoeraren ondorioak –bereizkeria, bazterketa, arrazakeria eta esplotazioa– arindu besterik ezin du.

Nafarroak ez du ahalmenik ez eta tresna politikorik ere hau erabakitzeko: herritarrak zeintzuk diren eta zein-tzuk diren horiei dagozkien eskubideak. Euskal nazionalitate1 edo herritartasun eskubideez erabakitzeko edo hori kudeatzeko ahalmenik ez du, ez eta migratzaileen inklusio edo elkarbizitza ereduez ere.

2.1.2. Administrazioen politikak, egitura eta baliabideak

Berri ere, aniztasuna bere integraltasunean kudeatzeko politikaren falta dugu abiapuntua; hartara, anizta-sunaren eremu batzuei dagozkien politika partzialak baino ezin dugu ebaluatu.

Estatuz kanpoko immigrazio politikei dagokienez, oinarri teorikoa Nafarroako Etorkinen Integrazio eta Harrerarako Ekintza Plana dugu (PAAIIN delakoa 2012). Honen abiapuntua 2005.ean dago eta batera finantzatua izan da Espainiako eta Nafarroako Gobernuen artean. Edukian sartu gabe, planak honako gaiak barnebiltzen ditu: harrera, enplegua, etxebizitza, zerbitzu sozialak, osasuna, haurtzaroa, gazteria, emaku-mea, tratu parekidetasuna, parte hartzea, sentsibilizazioa, garapena eta hezkuntza. Halere, praktikan, eremu guzti hauetan garatzen dena hutsala da; aipatu Ekintza Plana maila teoriko soilean geratzen da, ia euskarri ekonomikorik –aurrekontu– gabe.

Egitura politikoari dagokionez, hasiera batean arlo hau Lehendakaritza, Justizia eta Barne Sailari bazegokion ere, Politika Sozial eta Kontsumorako Zuzendaritza Orokorraren sekzio huts bat izaten bukatu da. Horrek, ar-loaren maila jaistearekin batera, beste zerbait ekarri du: Lehendakaritzan egoteak ekar liezaiokeen –praktikan ez bazuen ere horrelakorik– zeharkako izaera galtzea.

1 Horrela, egun Nafarro Behereko lagun bat, Baigorrikoa esaterako, atzerriko immigrante moduan hartzen den bitartean, Ceutatik datorren pertsona bat nazional ez immigrantea da.

Page 3: 22aniztasunaetamigrazioa

165

Egitura administratiboari dagokionez, Immigraziorako Arreta Sekzioak –aurretik “Bulegoa” deiturikoa– Na-farroan immigrazio politika publikoak koordinatzeko eta sustatzeko ardura dauka. Teorikoki honako egiturak barnebiltzen ditu: “Nafarroako Immigrazio Iraunkorraren Behatokia (OPINA delakoa)”, Aholkularitza Juridikoa, Jendearentzako Arreta Zerbitzua eta programen kudeaketa eta koordinaziorako sekzioa. “Immigrazio Batzor-de Tekniko” bat ere existitzen da, Nafarroako Gobernuko Zuzendaritza Orokorren eta Erakunde Autonomoen kidego teknikoekin osaturik.

Praktikan Sekzio honen jarduera oso txikia da (lau hilabeteroko maiztasunarekin aldizkari bat publikatzea eta gauza gutxi gehiago), hara informazio zein arreta bila joaten direnak Caritasera, Anafe-CCOO eta horrelako elkarteetara bideratzen dituztela.

Aipatu Sekzioak migrazioaren eremuan ekimenak garatzen dituzten entitate publiko zein pribatuentzako laguntza programa bat dauka (%90 tokian tokiko entitateei bideratutakoak: udaletxeak eta mankomunita-teak). Estatuz kanpoko migratzaileen elkarteei bideratutako laguntzak txikiak baziren, etengabe murrizten joan dira (2012.ean 40.000€). Ekimen Sozialerako entitateei bideratutako laguntza orokorretatik, 20.000 euro eskas ziren eremu honetako elkarteentzat. Tokian Tokiko Entitateei ematen zaizkien laguntzak zalantzan jarri daitezke ikuspegi bikoitzetik: batetik, banatzeko orduan erabiltzen diren irizpideak arbitrarioak direlako eta, bestetik, jasandako murrizketak ikaragarriak izan direlako. 2009.ean 3,3 miloi eurotakoak izatetik –1,77 miloi Nafarroako Gobernua eta 1,56 miloi Estatukoa– 2011.ean 774.000 euro izatera pasa ziren eta 2012.ean 322.000 eurotara (berez egikaritu ez dena). Azkenik, ikerketarako zeuden diru laguntzak besterik gabe desagertu egin dira.

Datu hauek guztiek eremu honetan gobernuaren politikaren ahalmen eskasa argiki erakusten dute, ez bai-tago baliabide nahikorik aipatu planak garatzeko.

Bukatzeko, parte-hartzearen alorrean, 2010.ean sortutako “Nafarroako Immigrazio Kontseilua” existitzen da, nafar administrazioaren egitura barruan kokatua. Kontseilu honen partaideak hauek dira: instituziol eta unibertsitateen organo batzuk, sindikatu batzuen eta enpresarien ordezkariak, asistentziazko elkarte eta estatuz kanpoko migratzaileen elkarte batzuk, azken hauek zonalde geografikoen araberako ordezkaritza moduan. Ordezkatze maila eta partaideak hautatzeko irizpideak eztabaidagarriak badira, azpiragarriena hau da: organo honen eraginkortasun eza, praktikan ez baitu funtzionatzen, ez eta jendartearen parte-hartze erreala ahalbidetzen ere.

Udalen esparruan, Nafarroako hainbat udaletxek immigrazioari buruzko plan propioak dituzte edo izan dituz-te, kasu gehienetan politika hauek abian jartzeko errekurtsorik ez dituzten arren.

Beste maila batetan, Ijito Herriarekin loturiko jatorri-aniztasun politikak ditugu. Nafarroako Ijito Herria-rentzako Arretarako Plan Integralak (2011-2014), Politika Sozialen Sailak koordinatua, nafar administra-zioak Ijito edo Rrom Herriari zuzendutako esku-hartze politiken printzipioak ezartzen ditu. Teorian, osasun, hezkuntza, enplegua, etxebizitza, eremu soziofamiliarra eta kultura alorrak barnebiltzen ditu, betiere genero, berdintasun eta ez diskriminaziorako perspektiba txertaturik. Praktikan, politika hauek ez dute benetako inpakturik ijitoen egoeran, hutsala den mailan gelditzen direla.

Jatorria estatu espainiarrean duten populazio Nafarroako biztanleentzako arentzako aniztasun politikak exis-titzen ez badira ere, badago estatuko hainbat elkarteekin elkarlanean aritzeko esparru bat.

Espainiako estatuko jatorria duten Nafarroako biztanleekin loturiko aniztasun politiken esparruan, horrela definituriko planik edo politikarik ez badago ere, Espainiako estatuko jatorri batzuen inguruan antolaturiko elkarteekin Nafarroako Gobernuak badu elkarlan bidea.

Emigrazio politikei dagokionez, ez dago berez definituriko politika edo plan zehatzik, baina programa ez-berdinak aurki ditzakegun, Harreman Instituzionalen eta Gobernu Bozeramailearen Zuzendaritzak zuzendua. Nafarroako diasporako zentro eta elkarteekin lankidetza harremanak daude eta zentro horien jarduerak diruz laguntzen dira. Halaber, kanpoan dauden nafarrentzako zein itzulerako laguntza lerroak daude, baita Argentinan dagoen diasporarako laguntza humanitarioa ere bai.

Azkenik programa sektorialak deritzona daukagu. Izan ere, Nafarroako Gobernuaren ia arlo eta sail guztie-tan aniztasuna eta migrazioekin loturiko planak eta aurrekontu-partidak dituzte. Esaterako, Hezkuntza sailak “Aniztasun, Orientazio eta Kultur-aniztasunaren Zerbitzua” dauka. Beste sail hauetan ere berezko zerbitzuak

Aniztasuna eta migrazioa

Page 4: 22aniztasunaetamigrazioa

PERTSONA

AMA LURRA

KULTURA

166

ASKA

TASU

NA

ARD

ATZ

IZAN

GO D

UEN

JEN

DART

EA

daude: Etxebizitza, Politika Sozial, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegua, Harreman Instituzional eta Gobernu Bozeramailea.

“Immigrazio Sailen arteko Batzorde” bat berez ere badago, sail ezberdinen artean immigrazioari buruzko politikak koordinatzeko. Errealitatean, baina, ez da inolako koordinaziorik ematen.

Bestalde, Nafarroan bizi diren pertsonen jatorriekin loturiko herri edo nazioekin berez ez dago nazioarteko harreman eta kooperaziorako berariazko politikarik.

2.2 Maila sozialean

Nafarroako jendartean, elkartasunaren baloreak abiapuntu, arrazismoa eta xenofobia neurtzen dituzten adierazleak ez dira bereziki aipagarriak. Hala ere, krisi garaietan, bildur egoerek –errealak edo interesatuki eragindakoak– portaera berekoietara, insolidarioetara eta baztertzaileetara bultzatzen dute jendea, diskrimi-nazioaren eta xenofobiaren haztegia diren portaerak, alegia.

Datu nagusiak

3.1. Estatistikoak

Jatorri aniztasuna eta migrazioaren ikuspegitik egiten den azterketa gabezi batetik abiatzen da: gure erreali-tate soziala sakonki ezagutzeko ezintasuna, azterketarako tresna propioen faltagatik. Horrela gure azterketak partzialak eta, kasu batzuetan, alboratuak edo sesgatuak diren datuetan oinarritzen dira.

Nafarroaren eta Euskal Herriaren aniztasunaren gutxi gorabeherazko argazkiak errealitate konplexu eta anitza eskaintzen digu. EHko biztanleriaren %25 inguru kanpoan jaiotakoa da, ehunekoa herrialdearen arabera alda-tzen bada ere. Nafarroan egun, %73 EHko hegoaldean du jatorria eta %27k bestelako jatorria dauka (%13 esta-tu espainoleko herri edo nazio ezberdinetan, %4 Europako Batasunean2 eta %10 munduko beste herrialdetan).

Jatorri-aniztasunaren ikuspegitik, Ijito Herriaren errealitatea ere aipatu beharra dago. Fidagarriak diren da-tuak existitzen ez diren arren, 7.000 nafar inguruk dute honako jatorria, (ijito jatorria duten errumaniarrak kenduta), Nafarroako populazioaren %1,2.

Hego EH

Hego EHko Nafarroako populazioa, jatorriaren arabera (2012)

Hego EH

Nafarroa

Espainiako Est.ko beste herrietan EBko beste herrialdeetan EBtik kanpo

%73

%73

%18

%13

%2

%4

%7

%10

Hala ere, jatorri-aniztasunaren errealitatea jaiolekuari dagozkion datuetatik haratago doa. Nafarroan bertan jaiotako pertsona askok bestelako jatorri-identitatea ere badute, bereziki gurasoen jaioterriarekin lotutakoa.

Udalerri mailan ezin ditzakegu eguneratutako datuak eskuratu. Nafarroa mailako udalen datuen azken errefe-rentzia, 2001.eko Estatuko zentsua dugu. Bertan, Beriain, edo Viana bezalako herrietan EHtik kanpo jaiotakoen kopurua –Espainiako estatuko beste herrietatik etorritakoak bereziki– %30 eta 40 bitartean zegoen; Berriozar, Tutera, Altsasu, Noain, Azagra, Irurtzun, Burlata, Antsoain eta Barañain herrietan %20 eta %30 bitartean.

Jatorri aniztasunaren argazki hau dezente aldatu da 2001 urtetik hona, Espainiako estatutik kanpo jatorria

2 Horien artean, Frantziako “atzerritar” gisa, iparraldeko jatorria duten euskaldunak daude (Nafarroan zenbat bizi diren ere ez daki-gula).

Page 5: 22aniztasunaetamigrazioa

167

dutenen kopurua esponentzialki hazi delarik: 25.286tik 92.284 pertsonara igaroz (%4,5tik, %14ra).

Gaur egun estatutik kanpoko jatorria duten pertsonen fluxuak moteltzen ari badira ere, estatutik datorren immigrazioak egonkor jarraitzen du.

Bestetik, emigrazioaren ikuspegitik, ezinezkoa da diaspora kuantifikatzea, nahiz eta munduan sakabanaturik dauden nafar-euskal jatorri duten pertsonak milaka direla uste izan.

3.2. Ekonomikoak

Alde batean, immigrazioa —beharrezkoa eta ekidiezina— beraren errealitatea dugu, Nafarroako jendar-terako aberastasun ekonomikoaren iturria gisa. Beste aldean, migratzaileen sektore batek sufritzen duen prekarietate egoera dugu. Hain zuzen ere, ekonomia informalak —%20tik gorakoa kalkulatua, goranzko joeran— langileen gaineko gehiegikeriak ekartzen baditu orokorrean, are gehiago migratzaileen kasuan. Ha-laber, aipagarria da “etxeko lana” delakoa, lan harremanetan sektorerik ahulena, migratzaile emakumeekin.

Beste alde batetik, UPN-PSOEk egindako legearen aldaketak (2012) Oinarrizko Errenta eskuratzeko egoera dezente okertu du. Jasotzeko baldintzak —bizileku-epea bikoiztuz, jasotzeko denbora murriztuz, egoera irregularrean dauden pertsonak kanpoan utziz— gogortzeak 2.500 eta 3.000 pertsona inguru inolako babesik gabe uztea ekarri du. Azkenik, etxe-kaleratzeen auziak, nafar guztioi badagokigu ere, bereziki mi-gratzaile askori eragiten diela aipatu beharrekoa da.

3.3. Sozialak

Alde batean, immigrazioa –beharrezkoa eta ekidiezina– beraren errealitatea dugu, Nafarroako jendarterako aberastasun ekonomikoaren iturria gisa. Beste aldean, migratzaileen sektore batek sufritzen duen preka-rietate egoera dugu. Hain zuzen ere, ekonomia informalak –%20tik gorakoa kalkulatua, goranzko joeran– langileen gaineko gehiegikeriak ekartzen baditu orokorrean, are gehiago migratzaileen kasuan. Halaber, aipagarria da “etxeko lana” delakoa, lan harremanetan sektorerik ahulena, migratzaile emakumeekin.

Beste alde batetik, UPN-PSOEk egindako legearen aldaketak (2012) Oinarrizko Errenta eskuratzeko egoera dezente okertu du. Jasotzeko baldintzak –bizileku-epea bikoiztuz, jasotzeko denbora murriztuz, egoera irre-gularrean dauden pertsonak kanpoan utziz– gogortzeak 2.500 eta 3.000 pertsona inguru inolako babesik gabe uztea ekarri du. Azkenik, etxe-kaleratzeen auziak, nafar guztioi badagokigu ere, bereziki migratzaile askori eragiten diela aipatu beharrekoa da.

3.4. Besterik

Aniztasunaren errealitateak, besteak beste, bestelako jatorria duten komunitateetatik datorren aniztasun kul-turalean islatzen da. Gaur egun, ehundik gorako jatorri-identitate, kulturak eta hizkuntzak elkarbizitzan dira Nafarroako herritarren artean; honek guztiak gure herriari aberastasuna ekartzen dion moduan, aniztasuna hori kudeatzea ere erronka suposatzen du. Euskararen normalizazio eta berreskuratzearen eremuan, esate-rako, zailtasun handiak daude beste jatorriko pertsonak prozesu honetara hurbiltzeko zailtasuna nabarmena da. Beste jatorrietako pertsonen euren seme-alaben matrikulazio datuek –ia guztiak A eta G ereduetan– euskararen egoera sozialean erronka argia uzten dute agerian.

3.5. Azterketa konparatiboa

Bestelako zonalde geografikoekin konparazioak eginez gero, interesekoa da gure egoera bertsuan dauden eremuekin egitea. Urrutira jo gabe, hurbila dugu Kataluniako errealitatea, ondoan dagoen estaturik gabeko nazioa ere.

Aniztasuna eta migrazioa

Page 6: 22aniztasunaetamigrazioa

PERTSONA

AMA LURRA

KULTURA

168

ASKA

TASU

NA

ARD

ATZ

IZAN

GO D

UEN

JEN

DART

EA

Hain zuzen ere, Kataluniak kuantitatiboki gureak baino aniztasun maila handiagoa dauka. Printzerriko biztanleriaren %37 hortik kanpo jaitakoa da, zehazki, %18 estatu espainoleko beste herrialdetan eta %19 estatutik kanpo.

Datuen irakurketa

Etorkizunera begira

Datuen azaleko azterketa honek agerian jartzen digu nolako gabeziak dauden eremu honetan, gure erreali-tate nazionalaren ukaziotik hasita. Ukazio honen aurrean euskal naziotasuna aldarrikatzea besterik ez dugu; inklusioa eta elkartasuna abiapuntu, euskal nazioa bertan bizi eta lan egiten duten pertsonen artean eraiki-tzeke dagoen eremu bat bezala ulertzen dugu, inolako bazterketarik gabe. Horrela, “bestea”ren kategorizazio baztertzailearen aurrean (“geu”rekin kontrajarria), herri honetan bizi garen pertsona guztiok euskal herrita-rrak garela aldarrikatzen dugu, jaioterria edozein dela.

Estatuz kanpoko immigrazioaren kudeaketa hutsean gelditzeak, aniztasunaren kudeaketa integralaren ikus-pegia galtzea dakar. Alde batetik, beste errealitate migratzaileak baztertzea dakar (esaterako, edozein jato-rritik iristen diren pertsonei zuzendutako harrera eta arreta). Bestetik, egun dagoen jatorri-aniztasuna bere integraltasunean ez kudeatzea ere ekar lezake, kohesioa eta elkarbizitza helburu.

Egungo politikaren logika asimilazionistak, bestelako jatorri- eta kultura-identitateak alde batera uzteaz gain, Nafarroako euskal identitatearen ukazioa ere bilatzen du. Horren aurrean, elkarren ezagutza eta elkarren aitortzan –bestelako jatorria dutenei Euskal Herria ezagutarazten eta bestelako jatorrien errealitateak gai-nontzeko euskal herritarrei ezagutzera emanez ere– oinarritutako kohesio soziala eta elkarbizitza helburua duten politikak garatzea beharrezkoa da.

Agintarien politikek egoera ekonomiko eta sozial larrira garamatzate. Egoerak migratzaileen sektore batzuei eragiten die bereziki eta horri ekin behar zaio salaketaren zein elkartasun sozialaren ikuspegitik.

Migratzaileen kolektibo batzuek jasaten dituzten oinarrizko eskubideen ukazioaren aurrean, beha-rrezkoa da Euskal Herrira iristen diren pertsonen eskubideak eta Euskal Herriak herri gisa dituen eskubi-deak uztartzeko mekanismoak jarri behar dira. Halaber, Era berean, herritar guztiei aukera berdinta-