2016 Azaroa - online zurekin · Uste denez, azken urtean 15-34 urte bitarteko 2,3 milioi gazte-...

10
31 j u kan po k z 2016 Azaroa Ludopatia eta Osasun Mentala (X) Kokaina adikzioa

Transcript of 2016 Azaroa - online zurekin · Uste denez, azken urtean 15-34 urte bitarteko 2,3 milioi gazte-...

Page 1: 2016 Azaroa - online zurekin · Uste denez, azken urtean 15-34 urte bitarteko 2,3 milioi gazte- helduk (% 1,9) kokaina kontsumitu dute.Europan gehien erabiltzen den legez kanpoko

31

ju

kanpo

kz

2016Azaroa

Ludopatia etaOsasun Mentala (X)Kokaina adikzioa

Page 2: 2016 Azaroa - online zurekin · Uste denez, azken urtean 15-34 urte bitarteko 2,3 milioi gazte- helduk (% 1,9) kokaina kontsumitu dute.Europan gehien erabiltzen den legez kanpoko

au

rkib

ide

a Artikulua“Kokaina, Jokoa eta garuna”

Elkarrizketa“Jose Francisco Lopez y Segarra”

Arazoa duen pertsona baten testigantza“Kokaina eta jokoa, elkarrizketa”

Gomendioak“Gomendatutako liburua eta DVDa”

1

2

3

Ludopatia eta Osasun Mentala (X):Kokaina adikzioa

4

zk. 31

Argitaratzailea: ASAJER. Errehabilitazioan direnArabako Jokalarien Elkartea

Laguntzaileak: Gizarte Ongizaterako ForuErakundea (Arabako Foru Aldundia) etaGizarte Politikoen eta Osasun PublikoarenSaila- Publikoaren Zerbitzua (Vitoria-GasteizkoUdala).

Argazkiak: Asajer

Diseinua: ERDU

maketazioa: KOMUNIKA DIGITAL 2.0

Itzulpenak: Higan Itzulpen Zerbitzuak

Inprimatzailea: Vicuña Grafikoak

Lege-Gordailua: VI - 356 / 07

Page 3: 2016 Azaroa - online zurekin · Uste denez, azken urtean 15-34 urte bitarteko 2,3 milioi gazte- helduk (% 1,9) kokaina kontsumitu dute.Europan gehien erabiltzen den legez kanpoko

Uste denez, azken urtean 15-34 urte bitarteko 2,3 milioi gazte-helduk (% 1,9) kokaina kontsumitu dute. Europan gehien erabiltzenden legez kanpoko droga estimulatzailea da oraindik. Espainiabigarren lekuan dago ranking horretan, izan ere, gazteen % 3,3kkokainara jo dute azken 12 hilabetetan.

Badirudi, jokorako adikzioarekin eta kokainaren kontsumoarekingaruneko zonalde berdinak jartzen direla funtzionamenduan,“sariaren” garuneko mekanismoetan sakontzen duen ikerketabaten arabera. Ikerlan hori Massachusettseko Ospitale Nagusiko(AEB) ikertzaile talde batek gidatu du eta “Neuron” izeneko azkenedizioan argitaratu dute. Ikerlan horren arabera, haborokinekonomiko baten iguripenak drogak edo jakiek eragindako “saria”ere eragiten duen garuneko sistema bera jartzen dufuntzionamenduan.

Adikzio toxikoetan bezala, jokalari patologikoek disfuntzio exekutibobat pariatzen dute, garunaren aurrealdeko eremutan eragitenduena eta arretari, erabakiak hartzeari eta malgutasun kognitiboaridagokionez galera sorrarazten duena.

Joko Patologikoaren eta substantzien kontsumoaren artekoharremana oso estua da. Ludopatiarekin lotutako irizpideak dituztenpertsonen % 20 edota % 70ak (ikerketaren arabera), aldi berean,substantziekiko mendekotasunezko irizpideak dituzte. Era berean,substantziekiko adikziozko nahasmendu hori pairatzen dutenpertsonen %10 edota % 20k, aldi berean, ludopatia pairatzen dute.

Gure elkartean metatutako esperientziaren arabera, kokainaz gainbestelako substantzia batzuk ohikotasunez kontsumitzen dituztenpertsonen kopurua areagotu egin dela ikusten dugu. Hasierabatean, kokainaren kontsumoa eta jokorako portaerak apartekoespazioetan ematen dira. Ondoren, kontsumoak gora egin ahala,elkarlotu egin ohi dira. Ikusi dugunez, kokainaren kontsumoajokorako portaeraren aurretikoa edo aldi berekoa izaten da.Horrenbestez, jokoa eta bere kontrolik eza areagotu egiten dira.Pertsona batzuengan ikusi dugunez, jokoa dirua lortu eta kontsumoamantentzeko bitartekoa da. Bada beste alderdi adierazgarri bat,hau da, kokaina kontsumitzen dutenek, jokorako portaera izateazgain, neurrigabeko bestelako portaera batzuk ere izaten dituzte,esate baterako, sexuarekin lotuta. Bada hauteman dugun baterakobeste alderdi bat, hau da, hala kokaina kontsumitzen duteneknola jokalariek, itxuraz, normaltasunez jarduten dute eta,horrenbestez, zaila izaten da halako portaerak dituztela sumatzea.

Gai hauetan sakontzeko, buletinean Jose Francisco Lopez ySegarrari elkarrizketa egin diogu. Bera Soziologo eta Kriminologoada eta, era berean, PATIM Fundazioaren (Castello) Presidentea.Halaber, elkarrizketa egin diogu eragindako pertsona bati.

ANA HERREZUELOASAJER ELKARTEKO PSIKOLOGOA

Azaroa 2016ERREHABILITAZIOAN DIREN ARABAKOJ O K A L A R I E N E L K A R T E A

LUD

OPA

TIA

ETA

OSA

SUN

MEN

TALA

(X

): K

OK

AIN

A A

DIK

ZIO

A3

Kokaina, Jokoaeta garuna

rtik

ulu

a

a

Page 4: 2016 Azaroa - online zurekin · Uste denez, azken urtean 15-34 urte bitarteko 2,3 milioi gazte- helduk (% 1,9) kokaina kontsumitu dute.Europan gehien erabiltzen den legez kanpoko

Azaroa 2016ERREHABILITAZIOAN DIREN ARABAKOJ O K A L A R I E N E L K A R T E A

4

LUD

OPA

TIA

ETA

OSA

SUN

MEN

TALA

(X

): K

OK

AIN

A A

DIK

ZIO

A

Noiz eta nola hasi zinen Adikzioen arloan lan egiten?

Laurogeiko hamarkadan, Madrilen. Une hartan kontsumoarenorokortzea aurrerapenaren zantzua zen, baina bazen, aldiberean, kontsumo marjinala ere, gaur egun, baztertzailetzatjo dezakeguna. Diktaduran borroka egitea egokitu zitzaienklaseen seme-alaben kontsumoa zen hura, izan ere,demokrazia hasiberriarekin komenigarriagoa zen haiek lomantentzea aktibo egotea baino. Hor agertzen da, aldebatetik, klase aurrerakoia, “Movida” delakoaren inguruan;beste alde batetik, demokrataz mozorroturiko klase ertainaltua zegoen. Eta, hondoan, multzo handiena, “Pozo del tíoRaimundo” auzoko marjinazioa zegoen, Puerta de Hierroedo Malasañako gazteriarekin zerikusirik ez zuena. HandikCastellora itzuli nintzen, gazte talde profesional batekinharremanetan jarri eta 1985eko abuztuaren 2an Patim eratzeaerabaki genuen.

Patim eratuta, zein dira helburuak eta zein jarduera burutzenzenituen?

Patim adikzioen fenomenoari eta gizarte-bazterkeriarierantzuteko modu profesionala da. Bakarra izan nahi ezduen eredu bat. Irabazi asmorik gabeko erakunde modura,adikzio, genero indarkeria eta bestelako portaera batzuetandago espezializatua, eta baita enpleguan ere. Gure jarduera-eremu nagusia Valentziako Erkidegoa da. Dena den, hogeiplataforma ingurutan gaude nahasirik, tokiko eremutiknazioartekora doazenak. Gainera, boluntariotza elementuoso garrantzitsua da gure egituraren barnean, HirugarrenSektoreko erakunde gisa.

Zer da kokaina?

Nerbio-sistema zentralaren estimulatzaile indartsua eta adikzioeta arrisku gehien sortzen duen drogetako bat. Tamalez,haren erabilera normalizatu egin da Mendebaldeko gizartegehienetan eta haren ondorioak hutsaldu egin dirakontsumitzaile gazteen artean, bereziki aisiarekin lotutakoespazioetan.

Zer-nolakoa da prebalentzia Espainian? Bada alderiksexuaren arabera?

Lehen aldiz tratamendua eskatzen duten hamar pazientetiklauk gehiegizko kontsumoa erakusten dute kokainarekinlotuta. Eta azken urteotan droga horren protagonismoaapurka murriztu egin bada ere, aisiarekin lotutako esparrutanoraindik oso bizirik dago. Sexuaren araberako kontsumoaridagokionez, gure eguneko zentroetan eta Los Granadoskomunitate terapeutikoan artatzen ditugun kasuak aintzathartuta, gizonezkoen proportzioak hirukoiztu egiten duemakumeena. Dena den, oso litekeena da aldea horrenhandia ez izatea eta tratamendura jotzen ez duten emakumekontsumitzai leen portzentaje handi bat egotea.

Jose FranciscoLopez y Segarra

Soziologo etaKriminologoa.

Masterra Adikzioetan.

Aditua Bazterkerian etaHirugarren Sektorean.

Patim FundaziokoPresidentea

Irakasle elkartua JaumeI Unibertsitatean(Castello)

Bloga:

http://franciscolopezysegarra.es/

http://www.patim.org/

Lka

rriz

ke

ta

e

Page 5: 2016 Azaroa - online zurekin · Uste denez, azken urtean 15-34 urte bitarteko 2,3 milioi gazte- helduk (% 1,9) kokaina kontsumitu dute.Europan gehien erabiltzen den legez kanpoko

Azaroa 2016ERREHABILITAZIOAN DIREN ARABAKOJ O K A L A R I E N E L K A R T E A

5LU

DO

PA

TIA

ETA

OSA

SUN

MEN

TALA

(X

): K

OK

AIN

A A

DIK

ZIO

A

Eta zer-nolako presentzia du gazteengan?

Gazteei dagokienez, garrantzitsua da argi uztea azken urteotanaldaketa adierazgarria eman dela tratamendura jotzen dutenpertsonekin lotuta. Cannabisa bilakatu da guregana jotzendutenen droga nagusia. Eta aldaketa horretan askoz eregazteagoa den populazioa dago nahasia. Kokainaridagokionez, Drogen Europako Behatokiaren txosteneanagertzen diren datuen arabera egoera oso argia da, Espainiakokainaren eta cannabisaren gazteen kontsumoan EuroparBatasuneko buruan da, Erresuma Batuak eta Frantziarekinbatera.

Zure ustez, zer-nola hautematen da gizartean kokainarenkontsumoa?

Hainbat urtez prebentzioa landu eta gazteei eta haien senideeizuzendutako sentsibilizazio-kanpainak egin ostean, drogei etahaien epe ertain eta luzerako ondorioei buruz inoiz bainoinformazio gehiago duen gizarte bat eraiki dugu. Baina horrekez du kontsumoa murriztea eragin. Aitzitik, laurogeikohamarkadan ematen zuten erantzun bera ematen dutengazteak ditugu: “Lasai, ni kontrolatzen naiz eta”. Segurtasun-sentsazio faltsua dute, sarritan Internet bidez jasotzen dutendesinformazioarekin indartzen dena. Eta aldaketaesanguratsuena zera da, dagoeneko ez dutela ezkutuan ibilibehar kontsumitzeko. Izan ere, gure gizartean, drogak eta aisiabitasuna inoiz baino biziago dago. Ez soilik institutuetan, egunetikegunera ikastetxeetatik gertuago dago. Zerbait gaizki egin daprebentzioaren arloan gaur egun emaitza hauek izateko.Estatuak bere funtzioak besterendu ditu azken zortzi urtetan.Hainbeste ezen Prebentzio programatan haren eragina ezdeusabaita. Horrez gain, prebentzioaren izaerari buruzko irmotasunsasi zientifikoa dago. Horren ondorioz, egiten dena oso urria daeta egiten den hori iraungita dago jadanik. Gizartea aldatuegin da, kontsumoak aldatu egin dira eta ausartuko nintzatekeesatera alkoholarekin batera adikzio ez toxikoak direla mehatxunagusia.

Eman dezakezu kokaina-kontsumitzailearen profila?

Patim erakundearen eguneko zentroan azken urtean artatutakopertsonak erreferentzia modura hartuta, profila 30 urte ingurukogizonezko ezkongabea da, nazionalitate espainiarra duena,langabea, eta lehen hezkuntza edo eskola-graduazioarenbaliokide diren ikasketak egin dituena. Kokaina esnifatu egitendu kontsumitzaile horrek.

Zein dira kokaina kontsumitzearen efektuak? Zein dira arriskufisiko, sozial, senitarteko eta psikologikoak?

Kokainak efektu estimulatzaile iragankorra du. Une horrenondotik beheraldi bortitza dator, nekea, akidura eta depresioadakartzana. Eta kontsumo jarraituaren kasuan arriskuak askodira, baina garrantzitsuena zure bizitzaren kontrola galtzea da.

-Adikzioa, giza harremanen narriadura, paranoiak edotahaluzinazioak izaten dira delitu eta indarkeriazko ekintza askorenarrazoi nagusia, eta baita traf iko- ist r ipuena ere.

Lka

rriz

ke

ta

e

Page 6: 2016 Azaroa - online zurekin · Uste denez, azken urtean 15-34 urte bitarteko 2,3 milioi gazte- helduk (% 1,9) kokaina kontsumitu dute.Europan gehien erabiltzen den legez kanpoko

Azaroa 2016ERREHABILITAZIOAN DIREN ARABAKOJ O K A L A R I E N E L K A R T E A

6

LUD

OPA

TIA

ETA

OSA

SUN

MEN

TALA

(X

): K

OK

AIN

A A

DIK

ZIO

A

Zilegi da kokaina-kontsumo arduratsua?

Oso nekez aurkituko duzu hori lortzen duen inor. Patimerakundean hogeita hamar urtez artatu ditugun pazienteguztiek pentsatzen zuten kontsumoa kontrola zezaketela, bainaez da horrela izan. Bada asteburuan soilik kontsumitzearekindeus gertatzen ez dela esaten duenik. Baina astebururokontsumitzea urtean ehun egun baino gehiagoan kontsumitzeada, oporraldiak kontuan hartu gabe, orduan ere kontsumitzenbaita. Horrenbestez, arriskua agerikoa da. Eta, beste aldebatetik, kontuan hartu behar da asteburuko efektuak luzatuegiten direla eta hurrengo egunetan ere irauten dutela.Kontsumo arduratsua pertsonaren, substantzia motaren,purutasunaren eta kontsumitzen den ingurunearen araberakoaizango da.

Kokaina kontsumitzen duten pertsonen artean, zein da adikzioagara dezakeen pertsonen portzentajea?

Noizean behin kontsumitzen duten drogazaleen % 100. Horrekez du esanahi noizean behin kontsumitzen duten guztiekadikzioa garatuko dutenik.

Noiz esan daiteke pertsona batek kokainarako adikzioa duela?

Bere erabakiak kontrolatzeko gai ez denean eta ongi sentituedo helburuak lortzeko kontsumitzea behar duenean. Bainabeti gauza bera gertatzen da, pertsona hori da arazoazjabetzen den azkena.

Zer-nolako nahasmenduak lotzen dira kokainarenkontsumoarekin?

Azken urteotan droga kontsumitzen duten pertsonen arteanbi patologien agerpenarekin lotutako kasu kopurua nabarmenareagotu da. Zenbakiei begiratuz, Los Granados komunitateterapeutikoan artatutako bi pazientetik batek zuennahasmendu hori. Norbaitek buru-nahasmenduren batpairatzeko joera badauka, drogen kontsumoa hori gertatzekobideratzailea da. Kokaina ohikotasunez kontsumitzeak eraginadu garunaren funtzionamenduan eta nahasmendu psikikoakeragin ditzake, esate baterako, ideia paranoikoak edodepresioa. Horrez gain, psikosia edo eskizofrenia gara daitezke.Hori, kontuan hartu gabe, kokaina kopuru gehiago lortzekotrafikatzaileak edozein substantzia gaineratzen duela, esatebaterako, igeltsua, bere irabaziak areagotzeko asmoz.

Zer-nolako harremana dago kokainaren kontsumoaren etaausazko jokoekin eta apustuekin lotutako arriskuzko portaerenartean?

Pertsona jakin batzuentzat, kokainak jokoan murgiltzeko bideaerraz dezake. Baina jokoarekin lotutako kontsumoa gehiegizkokontsumoaren arazoa duten pertsonekin alderatuz,portzentajea urria da. Alkoholak askoz ere indar gehiago dujokorako bideratzaile modura. Oso kezkagarria da, azkenurtean kirol-apustuetatik eta online jokoetatik eratorritakoarazoak dituzten gazteen kopurua nabarmen areagotu delaikusi baitugu.

Lka

rriz

ke

ta

e

Page 7: 2016 Azaroa - online zurekin · Uste denez, azken urtean 15-34 urte bitarteko 2,3 milioi gazte- helduk (% 1,9) kokaina kontsumitu dute.Europan gehien erabiltzen den legez kanpoko

Azaroa 2016ERREHABILITAZIOAN DIREN ARABAKOJ O K A L A R I E N E L K A R T E A

7LU

DO

PA

TIA

ETA

OSA

SUN

MEN

TALA

(X

): K

OK

AIN

A A

DIK

ZIO

A

Une hauetan alkoholarekiko nahiz ausazko jokoekiko adikzioaeta genero indarkeria daudela sumatu dugu. Planteatubeharreko zerbait da hori.

Nola jorra daiteke terapeutikoki kokainaren gehiegikeriazkokontsumo edota adikzioa? eta ludopatiarekin edoteknologiekiko adikzioarekin lotuta agertzen bada?

Kasu bakoitzak esku-hartze indibiduala eskatzen du. Lehenurratsa pertsonak arazoa duela aitortzea da eta, horrenbestez,egoera hori konpontzeko laguntza espezializatua bila dezala.Agian beharrezkoa izango da anbulatorio bidezko jarraipenaegitea edota komunitate terapeutiko batean ingresatzea,lantalde profesional baten laguntzarekin, portaera hori zerkeragiten duen jakite aldera. Esku-hartze terapeutikoa antzekoada bi kasuetan, izan ere, portaerazko patroi jakin bat partekatzendute, eta ezinbestekoa da atzean zer dagoen ikustea.

Zer-nolako eginkizuna betetzen dute familiak eta lagunekkokainaren adizioarekin eta ludopatiarekin lotutakotratamenduan?

Funtsezko babesa izan behar dira tratamenduan zehar.Terapeutarekin bat egin behar dute mugak ezarri eta helburuaklortzeko. Dena den, senideek edo bikoteak ere behar dutelaguntza espezializatua, izan ere, bertatik bertara pairatzendituzte ondorioak. Prozesu horretan nola lagundu irakatsi beharzaie eta baita denboraren poderioz sortu diren korapiloakaskatzen ere.

Bada aipatu nahiko zenukeen ezer?

Hiru gauza azpimarratu nahiko nituzke. Jokoa, bereziki onlinebidezkoa, sekulako arazoa izan daiteke datozen urteetan.Bigarrenik, ezinbestekoa da genero indarkeriari aurre egitekoematen diren erantzunak areagotzea, izan ere, droga-kontsumoa duten bikoteengan maiz gertatzen da indarkeriamota hori, modu ezberdinean. Hori dela eta, prebentzioa sustatueta tratamendu-zentroetan lan egiten duten lantaldeprofesionalak prestatu behar dira egoera hori hauteman ahalizateko, eta gure zentroetatik igarotzen diren pazienteak ereprestatu egin behar ditugu. Patim erakundean hamar urtedaramatzagu profesionalak prestatuz eta maskulinotasunberrietan hezteko tresnak sortuz. Eta, azkenik, haurrekin egiazkezkatzen hasteko garaia da. Gero eta haur gehiago ikustenditut gailu mugikorrak erabiltzen, irakurtzen hasi aurretik. Berelogeletan soilik jokatzeko helburuz isolatzen diren 14 urtekonerabeak ikusten ditut eta halako kasuak iristen zaizkigu,institutura joateari muzin eginez eta, are, patologia larriakpairatuz. Erantzun modura, osasun-sistemen ezaxolazko jarreradugu, izan ere, adinez txikikoek parametro jakin batzuk gainditzenez badituzte, ezin dute esku hartu.

Errealitate berriak dira eta erantzuna gizartearen, osasunareneta familiaren ikuspuntutik eman behar diegu.

Lka

rriz

ke

ta

e

Page 8: 2016 Azaroa - online zurekin · Uste denez, azken urtean 15-34 urte bitarteko 2,3 milioi gazte- helduk (% 1,9) kokaina kontsumitu dute.Europan gehien erabiltzen den legez kanpoko

!arazoa duen

pertsona bat

Azaroa 2016ERREHABILITAZIOAN DIREN ARABAKOJ O K A L A R I E N E L K A R T E A

LUD

OPA

TIA

ETA

OSA

SUN

MEN

TALA

(X

): K

OK

AIN

A A

DIK

ZIO

A

8

Zenbat urte zenituen kokaina kontsumitzen hasi zinenean? Zersent i tu zenuen kontsumitu zenuen lehen aldiz?

18 urte nituen eta esperientzia ez zitzaidan gehiegi gustatu.Aztoratuta sentitzen nintzen.

Noiz eta nola hasi zinen jokatzen?

17 urte inguru nituela. Nire lagunek tabernetako makinatxanponjaleetan jokatzen zuten eta nik, hasiera batean,begiratu besterik ez nuen egiten, baina laster hasi nintzenhaiekin jokatzen.

Zergatik kontsumitzen zenuen? Zer ematen zizun jokoak?

Erantzuna argia da. Hasieran sentsazio batzuk gustatzenzitzaizkidan, gerora nolabaiteko mendekotasuna garatu nuen.

Jokatzean dena ahazten nuen, une horretan jokoa baino ezzegoen eta irabazten nuenean sekulako goraldia.

Zure kasuan, kokainaren kontsumoa eta jokoa elkarlotutazeuden? Hala bada, nola?

Zenbaitetan bai, beste batzuetan ez, egoeraren arabera.Esate baterako, eguna libre banuen ziurrenera apusturen bategingo nuen.

Zenbat urtez izan zara kontsumitzaile?

Asko, 15 urte inguru, intentsitate gehiago edo gutxiagorekin.

Kontsumitu duzu bestelako substantziarik (tabakoa, alkohola,cannabisa, diseinuzko drogak, etab.)? Hala bada, zein?

Lehenago amaituko dut zein kontsumitu ez dudan esatenbadut. Heroina izan ezik, ia orotatik kontsumitu dut.

Zer-nolako ondorioak izan dituzu kokaina kontsumitzean? Etajokatzean?

Uste dut nire kasuan isolamendua izan dela kaltegarriena,dirua alde batera utzita jakina.

stig

an

tza

te

Page 9: 2016 Azaroa - online zurekin · Uste denez, azken urtean 15-34 urte bitarteko 2,3 milioi gazte- helduk (% 1,9) kokaina kontsumitu dute.Europan gehien erabiltzen den legez kanpoko

!oa duen

pertsona bat

Azaroa 2016ERREHABILITAZIOAN DIREN ARABAKOJ O K A L A R I E N E L K A R T E A

LUD

OPA

TIA

ETA

OSA

SUN

MEN

TALA

(X

): K

OKA

INA

AD

IKZI

OA

9

Zein izan dira kontsumitzeari uzteko motibazioak zure kasuan?Eta jokatzeari uzteko?

Asko. Garrantzitsuenak bizitzan aurrera egin nahi izatea, gehienmaite ditudanei dudan onena ematea, eta baita nire buruariere noski. Izan ere, nire adikzioak ezkutatzeko gezurrak esatennituen, lapurretan ibiltzen nintzen, edozer egiten nuen. Horrekzorigaiztoko sentiarazten ninduen, baina mozorroa jantzitaibiltzen nintzen. Aipatu behar dut, era berean, nire buruariburuzko ezagutza eta alderdi espiritual zenbait ezagutzeakere bultzada nabaria eman zidala.

Zenbat denbora daramazu kont sumi tu gabe?

Mendekotasunik gabe urte asko. Dena den, denbora honetanparrandaren batean eskaini egin didate eta kontsumitu egindut, gutxi baino berriro hartu dut, birritan, beste kasu batzuetanirmo jokatzen dut eta ukatu egiten dut.

Kontsumitzeari uzteko laguntzarik baliatu duzu? Eta jokatzeariuzteko?

Kokainaren kasuan ez nuen laguntza fisikorik behar izan,nolabait esatearren, bestelako laguntza mota bat izan zen.Jokoaren kasuan, ordea, bai.

Zein da zure egungo egoera jokoari dagokionez?

Gutxienez 4 hilabete daramatzat jokatu gabe eta abiapuntuaribegiratzen badiot harrigarria iruditzen zait zein ondo nagoenikustea, eta ia sekula ez naiz jokoarekin oroitzen.

Nola balioetsiko zenuke zure familiak egindako lana edoegiten duen lana zure errekuperazioan?

Nire kasuan, funtsezkoa izan da lehen etapan, bakarrik askozgehiago behar izango nuen.

Zein gomendio emango zenieke kokaina edota jokoarekikomendekotasuna duten pertsonei? Eta haien familia eta lagunei?

Bakoitzak barnean dugun lore eder hori loratzen uzten ez duenkate edo aingura hori aska dezatela. Familia eta lagunei adoreeta indar asko ematea etsi ez dezaten. Borroka oso gogorrada baina maite duten hori horren adikziozkoak diren dinamikahoriek gainditzen ikustearen saria sekulakoa da. Eta bada osogarrantzitsua den beste zerbait, arazoa duenak aldatu nahiez badu ez eman bizkarra, onartu. Pertsona bakoitzak beredenbora behar du, pertsona bakoitzak bere baitan eraikitzendu behar duen denbora. Nik denbora asko behar izan nuenhori ikusteko eta askoz ere gehiago aldatzeko.

stig

an

tza

te

Page 10: 2016 Azaroa - online zurekin · Uste denez, azken urtean 15-34 urte bitarteko 2,3 milioi gazte- helduk (% 1,9) kokaina kontsumitu dute.Europan gehien erabiltzen den legez kanpoko

Azaroa 2016ERREHABILITAZIOAN DIREN ARABAKOJ O K A L A R I E N E L K A R T E A

10

LUD

OPA

TIA

ETA

OSA

SUN

MEN

TALA

(X

): K

OK

AIN

A A

DIK

ZIO

A

Egilea: JOHANN HARIArgitaletxea: PAIDÓS IBÉRICA Urtea: 2015

Drogen aurkako borrokaren atzean ezkutatzenden egiazko istorioari buruzko kontakizuniraultzaile eta harrigarria.

Johann Hari kazetaria hiru urte iraun zituen eta50.000 kilometro inguru urratu zituen bidaiaepiko batean murgildu zen drogen aurkakoborroken sekretuak azaleratzeko xedez; etamodu horretan, helarazi digutenaren eta egiazgertatzen denaren artean ezberdintasun itzeladagoela ikusi ahal izan zuen.Deskubrimendu argigarri horiek erakusteko,Harik borroka horren ondorioz beren bizitzakeraldatu dituzten hainbat pertsonen egiazkoistorioak kontatu ditu. Horien artean, Brooklynauzoan bere amaren bila dabilen trafikatzailetransexuala edota bere bidegurutzeanirtenbide bila dabilen gazte sikario mexikarraaurki ditzakegu. Liburua egileak berakhauteman zuen kontu harrigarri batekinabiatzen da: drogen aurkako borrokarenhasieran Billie Holidayren jazarpen eta erailketadagoela, gurutzada hori abiatu zuen gizonareneskutik; amaitzeko, bere herrialdeak drogaguztiak (hasi cannabisarekin eta crack drogaraarte) legalizatzea lortu zuen (emaitza zinezonekin) doktore ausartaren istorioa kontatzenda.

gomendatutako

liburua

gomendatutako

dvda

EL DIARIO DE UN REBELDE(The Basketball Diaries)

Urtea: 1995 (Estatu Batuak)Zuzendaria: Scott Kalvert.Aktore-zerrenda: Leonardo DiCaprio,Bruno Kirby, Lorraine Bracco, Ernie Hudson,James Madio, Patrick McGau, MarkWahlberg, Juliette Lewis, Michael Imperioli

Sinopsia: Jim Carroll New Yorken bizi dennerabe bat da. Saskibaloi-jokalari ona izaneta kirol beka bat jasota unibertsitateansartzea espero du. Baina, kokaina probatuostean, drogen munduan bete-beteanmurgilduta aurkitzen du bere burua. Jimekbide luzea du aurretik, New Yorkeko kalebakarti eta arriskuetatik irteteko.

TRAS EL GRITOo

me

nd

ioa

k

g