2015eko azaroa - Osakidetza · Saritutako proiektuen aurkezpena eta Koikili Lertxundi futbolari...

4
2015eko azaroa KONTZENTRAZIOA LANTZEKO ERLAXAZIO-ARIKETAK, EUSKARAZ, CD BATEAN “Kontzentratuta, erlaxatuta, lasai… Orainaldian, adi, eta emozionalki, orekatuta”. Nork ez luke horrela sen- titu nahi? Horregatik, ziurrenik, kale- ratu du HIK HASI egitasmo pedago- gikoak Orain izeneko CDa. Kontzen- trazioa lantzeko erlaxazio-ariketak daude bertan. Marina Pintos yoga- eta piano-irakasleak egin du diskoa. Musika berak sortua da, eta diskoko ariketak 24 urtean yogarekin izan duen esperientzian oinarrituta dau- de. Ikastetxeetako ikasle-irakasleei kontzentrazio- eta erlaxazio-ikasta- roak ematen esperientzia handia dauka, eta hutsunea zegoela ikusten zuen: “Ez zegoen halako ariketarik etxean egiteko, euskaraz ez behin- tzat”. Diskoko zortzi ariketak ahotsa dute; gainerako laurek ez, pianoaren musika besterik ez. Ahotsa duen horietako ba- tean, hau entzungo duzu musikarekin batera: “Orain, lasaituko zaituen arike- ta egiteko prestatuko zara. Eseri eroso aulki batean, bizkarra zuzen eta oinak lurrean, gurutzatu gabe. Utzi eskuak izterren gainean. Hartu arnas sakon bat, eta bota arnasa poliki-poliki. Berri- ro, hartu arnasa sakon bat, eta, bota- tzerakoan, lasaitu gorputza. Beste behin, hartu ahal duzun arnasarik sa- konena, eta bota, ahal duzun polikien. Orain, jarri zure arreta buruan…”. EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN INGURUKO EKITALDIAK • ARABAKO UNIBERTSITATE OSPITALEAN Azaroaren 30ean, 11etan: Euskal kafea AUO-Santiagon. Abenduaren 1ean, 11etan: Euskal kafea AUO-Txagorritxun. Abenduaren 2an, 11etan: AUOko Bai Sano! bideoaren aurkezpena AUO-Txagorritxun. Abenduaren 3an, 3retan: Bertso-bazkaria Harria jatetxean. Abenduaren 4an, 2etan: Euskararen erabilera sustatzeko hitzaldia AUO-Txagorritxun. Hizlaria: Julian Iantzi te- lebista-aurkezlea. • DEBAGOIENEKO ESIan Abenduaren 3an, goizeko 8,30etan: Mintzodromoa, ospitale zaharreko Udalaitz aretoan. Gaia: “Zer jan, hura izan”. ESIko Igotz Aranbarri familiako medikuak bideratuko du aur- kezpena, eta galderak egingo, taldeka eztabaidatzeko, word coffee erara. • DONOSTIALDEA ESIan Abenduaren 3an, 12etan: Tratamenduak nola probatzen diren liburuaren aurkezpena. Donostia Unibertsitate Ospitaleko ekitaldi-aretoan. Parte-hartzaileak: Idoia Gurrutxaga (DUOko zuzendari medikoa); Amanda Burls (Osasun publikoko medikua, London); Mari Mar Ubeda, Eukene Ansuategi (DUOko liburutegia); Jose Artetxe (Ebidentzian oinarritutako medikuntza, DUO). • EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES ESIan Abenduaren 2an: Ezohiko saio kliniko orokorra, euskaraz, ospitaleko areto nagusian. Xabier Aierdi Urraza soziologoaren hitzaldia: “Elkartasunaren gainbehera eta ongizate-estatuaren geroa”. Abenduaren 3an: Sentsibilizazio-ekintzak ospitaleko sarreretan. Esku-orriak, panelak eta informazio-guneak paziente eta erabiltzaileentzat. Abenduaren 4an: Mintzodromoa ospitaleko areto nagusiaren kanpo-aldean. Ordubeteko saioan, 15 pertsona eta 15 hizkera ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Aste osoan, girotze-ekimenak: • Posta masiboak ESIko langileei: mezu positiboak eta haien intereseko informazioa. • Informazioa web orrian eta intranetean (karruselean, agendan...). Banner bat, ESItik bidaltzen diren mezu elektroniko guztietan agertuko dena. • Euskarazko liburuak askatzea (bookcrossing-a). • ZUZENDARITZA NAGUSIAN Abenduaren 4an, 11etatik 2etara: Euskararen normalizazioaren eta erabileraren aldeko ekimenak aitortzeko jardu- naldia. Saritutako proiektuen aurkezpena eta Koikili Lertxundi futbolari profesional ohiaren hitzaldia: “Euskararen normalkuntza erakundeetan”. Zuzendari nagusia eta Giza Baliabi- deetako zuzendaria ere bertan izango dira.

Transcript of 2015eko azaroa - Osakidetza · Saritutako proiektuen aurkezpena eta Koikili Lertxundi futbolari...

Page 1: 2015eko azaroa - Osakidetza · Saritutako proiektuen aurkezpena eta Koikili Lertxundi futbolari profesional ohiaren hitzaldia: “Euskararen normalkuntza erakundeetan”. Zuzendari

2015eko azaroa

KONTZENTRAZIOA LANTZEKOERLAXAZIO-ARIKETAK,EUSKARAZ, CD BATEAN

“Kontzentratuta, erlaxatuta, lasai…Orainaldian, adi, eta emozionalki,orekatuta”.Nork ez luke horrela sen-titu nahi? Horregatik, ziurrenik, kale-ratu du HIK HASI egitasmo pedago-gikoak Orain izeneko CDa. Kontzen-trazioa lantzeko erlaxazio-ariketakdaude bertan. Marina Pintos yoga-eta piano-irakasleak egin du diskoa.Musika berak sortua da, eta diskokoariketak 24 urtean yogarekin izanduen esperientzian oinarrituta dau-de. Ikastetxeetako ikasle-irakasleeikontzentrazio- eta erlaxazio-ikasta-roak ematen esperientzia handiadauka, eta hutsunea zegoela ikustenzuen: “Ez zegoen halako ariketariketxean egiteko, euskaraz ez behin-tzat”.

Diskoko zortzi ariketak ahotsa dute;gainerako laurek ez, pianoaren musikabesterik ez. Ahotsa duen horietako ba-tean, hau entzungo duzu musikarekinbatera: “Orain, lasaituko zaituen arike-ta egiteko prestatuko zara. Eseri erosoaulki batean, bizkarra zuzen eta oinaklurrean, gurutzatu gabe. Utzi eskuakizterren gainean. Hartu arnas sakonbat, eta bota arnasa poliki-poliki. Berri-ro, hartu arnasa sakon bat, eta, bota-tzerakoan, lasaitu gorputza. Bestebehin, hartu ahal duzun arnasarik sa-konena, eta bota, ahal duzun polikien.Orain, jarri zure arreta buruan…”.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN INGURUKOEKITALDIAK

• ARABAKO UNIBERTSITATE OSPITALEANAzaroaren 30ean, 11etan:Euskal kafea AUO-Santiagon.Abenduaren 1ean, 11etan:Euskal kafea AUO-Txagorritxun.Abenduaren 2an, 11etan:AUOko Bai Sano! bideoaren aurkezpena AUO-Txagorritxun.Abenduaren 3an, 3retan:Bertso-bazkaria Harria jatetxean.Abenduaren 4an, 2etan:Euskararen erabilera sustatzeko hitzaldia AUO-Txagorritxun. Hizlaria: Julian Iantzi te-lebista-aurkezlea.

• DEBAGOIENEKO ESIanAbenduaren 3an, goizeko 8,30etan:Mintzodromoa, ospitale zaharreko Udalaitz aretoan.Gaia: “Zer jan, hura izan”. ESIko Igotz Aranbarri familiako medikuak bideratuko du aur-kezpena, eta galderak egingo, taldeka eztabaidatzeko, word coffee erara.

• DONOSTIALDEA ESIanAbenduaren 3an, 12etan:Tratamenduak nola probatzen diren liburuaren aurkezpena.Donostia Unibertsitate Ospitaleko ekitaldi-aretoan.Parte-hartzaileak: Idoia Gurrutxaga (DUOko zuzendari medikoa); Amanda Burls (Osasunpublikoko medikua, London); Mari Mar Ubeda, Eukene Ansuategi (DUOko liburutegia);Jose Artetxe (Ebidentzian oinarritutako medikuntza, DUO).

• EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES ESIanAbenduaren 2an:Ezohiko saio kliniko orokorra, euskaraz, ospitaleko areto nagusian. Xabier Aierdi Urrazasoziologoaren hitzaldia: “Elkartasunaren gainbehera eta ongizate-estatuaren geroa”.Abenduaren 3an:Sentsibilizazio-ekintzak ospitaleko sarreretan. Esku-orriak, panelak eta informazio-guneakpaziente eta erabiltzaileentzat.Abenduaren 4an:Mintzodromoa ospitaleko areto nagusiaren kanpo-aldean. Ordubeteko saioan, 15 pertsonaeta 15 hizkera ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.Aste osoan, girotze-ekimenak:

• Posta masiboak ESIko langileei: mezu positiboak eta haien intereseko informazioa.• Informazioa web orrian eta intranetean (karruselean, agendan...).• Banner bat, ESItik bidaltzen diren mezu elektroniko guztietan agertuko dena.• Euskarazko liburuak askatzea (bookcrossing-a).

• ZUZENDARITZA NAGUSIANAbenduaren 4an, 11etatik 2etara: Euskararen normalizazioaren eta erabileraren aldeko ekimenak aitortzeko jardu-naldia. Saritutako proiektuen aurkezpena eta Koikili Lertxundi futbolari profesional ohiarenhitzaldia: “Euskararen normalkuntza erakundeetan”. Zuzendari nagusia eta Giza Baliabi-deetako zuzendaria ere bertan izango dira.

Page 2: 2015eko azaroa - Osakidetza · Saritutako proiektuen aurkezpena eta Koikili Lertxundi futbolari profesional ohiaren hitzaldia: “Euskararen normalkuntza erakundeetan”. Zuzendari

2015eko azaroa

eta tratamendua bera, eta horrek aur-kako efektuak gutxitzen ditu.Beraz, biziraupen-tasa handitzeazgain, pazienteen bizi-kalitatea ho-betzea ere lortzen ari zarete hainerasokorrak ez diren tratamenduenbidez, ezta?Bai, aurrerapen teknologikoei eskerlortu dugu titietako minbizia gero etalehenago detektatzea. Esate baterako,ia-ia kasu denetan jada ez da biopsia ki-rurgikorik egiten diagnostikorako. Ka-suen % 80tan, bestalde, besapean ezda ebakuntza kirurgikorik egiten gon-goilak erauzteko. Eta azkenik, lehen ai-patu dudan bezala, test genetikoei es-ker, kimioterapia saihesten da kasuen %40tan. Horrek guztiak minbizia dutenenbizi-kalitatea hobetu du.Gaur egungo datuak baikorragoakizan arren, ez du esan nahi kontro-lak egiten jarraitu behar ez dugunik,ezta?Ez, lanean jarraitu behar dugu. Oraindikez dakigu titietako minbizia zelan sor-tzen den, eta, beraz, ezin dugu saihestu.Detekzioan egin behar dugu indargehiena; batez ere, arrisku-taldeetan.Hori dela eta, emakume guztiak ani-matu nahi ditugu programan parte har-tzera: titietako minbizia lehenengo urra-tsetan antzematen denean, kasuen %90 edo gehiago gainditu egiten dira.Programan 50 eta 69 urte bitartekoemakumeak aztertzen dituzue ba-tez ere...

«Minbizia duten emakumeenbizi-kalitatea hobetzea lortu dugu»garbiñe sarriugarte irigoienTitietako minbizia goiz detektatzeko programaren arduraduna

Hogei urte bete ditu Titietako Minbizia Goiz Detektatzeko Programak, eta bertako arduradunekurtemugaren balantzea egiteko baliatu dute. Programa sortu zenetik Garbiñe Sarriugarte Irigoienbilbotarra da arduraduna, eta balorazio baikorra egiten dute. Hala erakusten dute datuek: bi milioihitzordu, 1,6 milioi mamografia, 7.369 minbizi atzeman dituzte...

Lehenik eta behin, zorionak! Osa-kidetzaren Titietako Minbizia GoizDetektatzeko Programak 20 urtebete ditu jardunean, eta oso balo-razio ona egin duzue, ezta?Bai, oso balorazio ona da. Parte-har-tzearen datuak oso baikorrak dira,emakumeen % 80k baino gehiagokparte hartu baitu programan. Horrezgain, programak oso emaitza onakekarri ditu: minbizi-kasu gehienakgaixotasunaren lehenengo urratsetanharrapatu ditugu, eta, horri esker, ho-rren bortitzak ez diren tratamenduakerabili ahal izan ditugu eta emaku-meen bizi-kalitatea hobetu dugu.1995ean, programa hau hasizenean, bularreko minbiziareninguruko ezjakintasuna askozhandiagoa zen gizartean, ezta?Gure inguruko emakumeen artean,minbizirik ohikoena titietakoa da: zor-tzi emakumetik batek titietakominbizia izango du; beraz, oso zailada horren inguruko berririk ez izatea.Hala ere, egia da azken urteetan geroeta gehiago hitz egiten dela modunaturalean gaixotasun honetaz, baigizartean eta bai hedabideetan.Dibulgazio-kanpainek zeresana izandute lan horretan, eta teknologiaberriek ere erraztasunak eman dituzteinformazioa eskuratzeko orduan.Horri guztiari esker, herritarrek inoizbaino gehiago dakite titietako minbi-ziaz.

Nolakoak ziren datuak garai har-tan, eta gaur egun? 1986. urtean, 687 kasu atzeman zirenprograman; iaz, ostera, 1.226. Oraindela 20 urte, emakumeen % 67,9kgainditzen zuen gaixotasuna, eta gauregun % 87,4ra igo da kopurua. Orain-goz ezinezkoa da titietako minbizia ezagertzea; beraz, detekzio goiztiarra da,gaur egun, erremintarik eraginkorrena.Urte hauetan hainbat aurrerapenteknologiko egin ditu Osakidetzak.Azkena, berbarako, test geneti-koak...Bai, hori da, azken hogei urteetan au-rrerapen teknologiko handiak izandira: detekzio-fasean, mamografo ana-logikoak kendu, eta digitalak erabil-tzen dira, eta abar. Azken aurrerapenaaipatu duzun hori da. Test genetikoeiesker, kasuen % 40tan beharrezkoakez diren kimioterapiak saihesten dira.Hau da, gaur egun askoz eraginkorra-goa da diagnostikoa egiteko teknika

«Titietako minbiziaagertzea ezin daekidin gaur egun;

gure armarikeraginkorrena

detekzio goiztiarrada»

Page 3: 2015eko azaroa - Osakidetza · Saritutako proiektuen aurkezpena eta Koikili Lertxundi futbolari profesional ohiaren hitzaldia: “Euskararen normalkuntza erakundeetan”. Zuzendari

Azkenaldian, eztabaidan egon da ho-rrelako programetan zein adinetakoemakumeak artatu behar ote diren.Gaur egun, nazioarteko erakundeek—Europar Batasuna barne— gomen-datzen dute gurea bezalako progra-metan 50 eta 69 urte bitarteko ema-kumeak aztertzea. Bestalde, komenida adin-tarte horretatik kanpokoarrisku-taldeak ere kontuan hartzea,eta, hori dela eta, 2006. urtean EuskoJaurlaritzak programa 69 urtera arteluzatu zuen —hasiera batean, 64 ur-tera artekoa zen—, eta 2011. urtean,familia-aurrekariak dituzten emaku-meak ere artatzen hasi ziren —amak,ahizpak, alabak, aitak, nebak edo se-meak minbizia izan badute—.Gaitz horren inguruan ere hainbatelkarte sortu dira pazienteei la-guntzeko asmoz. Zer-nolako ga-rrantzia dute, zure ustez, horre-lako elkarteek?Erakunde horiek oso lan garrantzitsuaegiten dute. Alde batetik, minbiziapairatzen ari diren beste emakume ba-tzuei laguntzen diete, euren esperien-tziak partekatuz eta prozesu osoan la-gunduz. Beste alde batetik, gizarteanoro har egiten duten sentsibilizazio-lana ezinbestekoa da, prebentzioan la-guntzen dutelako. Kasu batzuetan,horrelako elkarteek programarekin ko-ordinatuta egiten dute lan; adibidez,programaren hitzorduak egin baino le-hen, udalerri horietan hitzaldi informa-tiboak antolatzen dituzte. 20 urte bete dituzue, eta emaitzaikusgarriak lortu dituzue. Hogeiurte barru, zer-nolako emaitzakizatea gustatuko litzaizueke?Ikerketan pauso gehiago ematea gus-tatuko litzaiguke. Adibidez, titietakominbizia sortzen duten kausak aztertueta sortu baino lehen saihestea gusta-tuko litzaiguke. Horrez gain, diagnosti-koa eta tratamendua egiteko teknike-tan ere aurrerapenak egitea gustatukolitzaiguke, tratamendu pertsonaliza-tuagoak garatzeko eta hilkortasun-tasa gutxitzeko.JULEN NAFARRATE

Page 4: 2015eko azaroa - Osakidetza · Saritutako proiektuen aurkezpena eta Koikili Lertxundi futbolari profesional ohiaren hitzaldia: “Euskararen normalkuntza erakundeetan”. Zuzendari

gramatikaADISKIDE GAIZTOAKHizkuntza-ikasleak ‘lagun’ horien biktima gertatzen dira/gara maiz. Faux-amis, falsos amigos, fal-se friends… hala esan ohi zaie, han-hemen, eragiten dituzten gaizkiulertuengatik.

Adiskide gaiztoek itxura berdina dute, baina adiera desberdina, zein hizkuntzaz ari garen. ‘En-barazu’ dugu horietako bat. “Kendu enbarazutik“ esango diogu traba egiten digun bati, edononbaitetik alde egingo dugu, “enbarazuan” gaudela uste badugu. Gaztelaniaz ari garela, or-dea, oso bestelako adiera du ‘embarazo’ hitzak, eta beste horrenbeste esan genezake ingelesez-ko ‘embarrased’ adizlagunaz ere. Hiru hizkuntza, hiru adiera. Halako adiskideekin kontuz ibili,gero!

J akina da euskal hitz asko erdaretatik hartuak ditugula, eta horietako batzuek esanahi desber-dina dute. Hona, Hegoaldean, Gipuzkoan batez ere, gaztelaniatik hartuta bizirik dauden ‘adiski-de gaizto’ batzuk:

MEJORATUGaztelaniaz ez bezala, norbaitek “mejoratuta zaude” esaten badizu, ez da gaixorik egon ondo-ren sendatu zarela adierazteko, baizik eta ‘gizendu’ egin zarela esateko. Erne, beraz, eta arreta ja-rri sobera dituzun kiloei, horrelakorik entzun nahi ez baduzu, behintzat.

SESIOAHitza irakurrita, gaztelaniazko ‘sesión’ hitzaren kidea dela pentsa liteke, baina ez da horrela ger-tatzen. Ikusi adibideak:Sesio bila al zatoz bilerara?Hori da hori beti sesioan ibili beharra!Mozkorkeriak beti dakar sesioa eta bakerik eza.Sesio hitzaren esanahiari tankerarik hartu ez badiozu, hona zer dioen hiztegiak: Gip. eta Naf. ‘lis-karra’.

LIBRATUAdiera bat baino gehiago ditu; bi hauek, esaterako:Hesteetan dagoena hustu: “Badira hiru egun libratu ez dela”.Egoera gaizto, larri edo ezatsegin batetik atera: “Libra gaitzala gaitzetik!”

GOBERNATULehenengo kolpean pentsa liteke ‘gobernatu’ aditzaren erabilera nahiko zehatza dela eta politi-karien zereginetara mugatzen dela:Armadak okupatu zuen arte gobernatu zuen herrialdea Generalitateak.Baina gobernatuk adiera hau ere badu: zaindu, zuzendu, antolatu:Etxea gobernatzea ez da gauza erraza.Eta, abereei dagokienez, jatekoa eman eta zaindu:Aziendak (ez nahastu ‘Ogasunarekin’) gobernatzen ditu abeltzainak.

KUXIDADEA Zer da, gero, kuxidade hau?Ez omen zen kuxidadea itxarongela hartakoa.Hitz hori hiztegietan begiratzen baduzue, ‘desorden’, ‘desaseo’ adierak azalduko zaizkizue.Bitxia da, are gehiago euskarazko hitz horren azpian gaztelaniazko ‘curiosidad’ hitza egonik.

Iturria: IKASBIL, HABE aldizkaria_paperezkoa (moldatua).

Bukatzeko, gugandik gertu kezkatu samartuta dabiltza gaztelaniazko zenbait hitz beste hizkun-tza bateko adierarekin agertzen direlako hedabideetan. Horietako bat ‘bizarro’da (ausart, adore-tsu), zeina gero eta maizago baitarabilte ingelesezko ‘bizarre’ hitzaren esanahiarekin (bitxi, xele-bre). Ez da hori, ordea, hitz hori hona ekartzeko arrazoi nagusia, horrek –Harkaitz Cano idazlea-ren iritziz-edo– egindako balizko bidea baizik.

2015eko azaroa

KOMIKIA dani fano

agendaHAUR ETA NERABEEN MEDIKUNTZAPALIATIBOARI BURUZKO JARDUNALDIA

Abenduaren 1ean, Donostian, KutxarenAndia kaleko ekitaldi-aretoan.

BIOETIKA ETA ZINEARI BURUZKO VIII.JARDUNALDIAK

Abenduaren 2an, Galdakao-Usansolo os-pitalean.

50. DURANGOKO AZOKA

Abenduaren 4tik 8ra.

HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAKEGIAZTATZEKO II. DEIALDIKOAHOZKO PROBAK

Abenduaren 10ean eta 11n, EAEko hirulurraldeetan.

BOLUNTARIOENTZAKOPRESTAKUNTZA ETA ZINEMARIBURUZKO XV. JARDUNALDIAK

Abenduaren 15ean, Donostian, KoldoMitxelena Kulturunean.

OEE, OSASUNGOA EUSKALDUNTZEKOERAKUNDEAREN XXVI. BILTZARRA

Komunikazioak bidaltzeko azken eguna:2016eko urtarrilaren 31.

webgunearen esteka

webgunearen esteka

webgunearen esteka

webgunearen esteka

webgunearen esteka

webgunearen esteka

webgunearen esteka

Hona hemen2. hizkuntza-

eskakizuneko ahozkoprobaren eredu bat

unitate didaktikoa