(2. or.) (5. or.) 57 enpresa eratu ziren 2014. urtean ... · Zuzendaria: Nuri Bilge Ceylan....

6
Doako alea 1353 zb. www.getxo.net [email protected] Martxoak 13. >> Martxoak 22. 2015 / Nabarmentzekoak > Romo Kultur Etxeko eta Getxo Antzokiko lanen hurrengo faseak onartuta (2. or.) > Gobela ibaian Fadura inguruko lanak esleitzeko eskaintzak (2. or.) > Aste Santurako 15 kirol campusak (5. or.) Kontzertua. Hilak 21, larunbata, 19:30ean, Musika Eskolan, Sevillako Orkestra Barrokoko bakarlarien eskutik, “La Folía”. 10. Eliz kontzertua. Hilak 21, larunbata, 19:45ean, Ama Mesedeetako elizan: Musika Kapera, Tipleseko Eskolania eta Bilboko Katedraleko Ganbara Orkestra. Frantzia, Holanda- Uruguai eta Poloniako bandak Getxo Jazzaren lehiaketan (4. or) Udalak, zaborren grebaren aurrean, negoziatzeko ahalegina egitea eskatu du Zabor-bilketaren zerbitzuaren grebaren harira, eta pasa den asteleheneko goizaldean, hilaren 9an izan- dako aldeen arteko negoziazioak hautsi egin direla eta, Udalak patronalari eta enpresa batzordeari ne- goziatzeko esfortzua egiteko eskatu die, lehenbaile- hen akordioa lortu ahal izateko. Beste modu batez ezin denez izan, Udala gatazka kezkaz jarraitzen ari da, horrek eguneroko bizitzan eta herritarrengan eragin zuzena duelako. Horrega- tik, negoziazioei berehala berriro ekitea eta denok desiratutako hitzarmena lortzea espero du Udalak. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuetan gertatzen ari diren oztopo batzuen au- rrean, Udalak Udaltzaingoa eta Ertzaintzaren arteko koordinazioa ezarri du lanak jarraitzeko eta horrela, gutxieneko zerbitzuak ezarri bezala aurrera erama- tea ahalbidetzeko. Bilketarako ezarritako egunak Gutxieneko zerbitzuen arabera, hondakin organikoak batzeko egunak, honako hauek dira: astelehena, asteazke- na, ostirala eta igandea, Areeta, Romo, Neguri eta Algor- tan (azken bi auzoetan trenbidea eta hondartza arteko eremua). Asteartea, osteguna eta larunbata, Neguri eta Al- gorta (trenbidea eta ibaia arteko eremua), Andra Mari eta estratetan. Ontziak astelehen eta ostiralean bilduko dira; papera eta kartoiak astelehen eta ostiralean; tamaina han- dikoak asteazkenean (aldez aurretik 94 464 43 80 telefo- nora deitu) eta saltokiak astearte, ostegun eta larunbatean. Informazioa: 94 466 01 91 / [email protected]. 57 enpresa eratu ziren 2014. urtean, Sustapen Ekonomikorako Zerbitzuaren laguntzarekin Udaleko Getxolan – Sustapen Ekonomikorako Zer- bitzuaren laguntzarekin, guztira 57 enpresa eratu ziren 2014. urtean, 2013an baino 10 gehiago. Ia-ia guztiak Getxon daude. Jarduera-sektorearen arabera sailkatuz gero, salmenta eta konponketena izan zen nagusi (% 40), eta atzetik honako hauek jarraitu dio- te: beste zerbitzu profesional batzuk (% 23), estetika/ irudia (% 9), osasuna (% 9), aisialdia (% 7), ostalaritza (% 3,5), eraikuntza eta erreformak (% 3,5), komuni- kazioa eta publizitatea (% 3) eta irakaskuntza (% 2). Pertsona ekintzaileen profila 2014. urtean erabateko aholkularitza zerbitzua (ideia- ren analisiarekin hasi eta negozioa abian jartzean amai- tu zen) eskaini zitzaien pertsonen profilari erreparatuz gero, % 53 emakumeak izan ziren eta % 47, aldiz, gizo- nak; gehienak 25 eta 34 urte arteko pertsonak ziren. Bestalde, 44 urte baino gehiago zituzten pertsonak % 31 izan ziren, 35 eta 43 urte arteko pertsonak % 29,5 eta 25 urte baino gutxiagokoak % 5,5. Pertsona ekintzaile ge- hienek unibertsitate-ikasketak burutu zituzten (%53), baina bigarren mailako ikasketak (% 24,5) eta Lanbide Heziketakoak dauzkatenak ere egon ziren. Bestelako datuak Sustapen Ekonomikorako Zerbitzuak 52 informa- zio-bilera egin zituen, 399 partaiderekin, eta banan banakako 593 tutoretza, alderdi pertsonalak eta curriculumekoak jasotzeko, eta erabiltzaileari eta enpresa-ideiari aldez aurreko diagnostikoa egiteko. Iaz, 2014. urtean, 308 erabiltzaile berri hurbildu zi- ren, 244 enpresa-proiektu berrirekin. Gainera, bide- ragarritasunari buruzko 504 tutoretza eta espeziali- zatutako 83 tutoretza (teknologikoak) egin ziren. 2014ean Getxon kokatutako enpresa gehienen koadroa 3. orrialdean. Salmenta eta konponketak (% 40) Beste zerbitzu profesional batzuk (% 23) Estetika/irudia (% 9) Osasuna (% 9) Aisialdia (% 7) Ostalaritza (% 3,5) Eraikuntza eta erreformak (% 3,5) Komunikazioa eta publizitatea (% 3) Irakaskuntza (% 2) SARIDUNAK Ikus eta Ikus-entzunezko Arteak Koldo Serra Zine, bideo musikalen eta publizitate-iragarkien zuzendaria Arte Plastikoak Tesa González Ume eta gazteentzako liburuen ilustratzailea Arte Eszenikoak Koldo Losada Aktorea Musika Ex Aequo Beatriz Artola Soinu-ingeniaria eta Grammy sariaren irabazlea “Adele21” lanagatik “Rubia”, Sara Iñiguez Sunshine pop taldearen burua Literatura Laura Mintegi Idazlea eta kazetaria Diseinua ITEMdesignworks Nazioarteko aholkularitza enpresa, balio erantsi handia duten produktuen diseinu eta garapenean espezializatua Arkitektura eta Espazio Publikoa Cesa Aitor Azkarate Arkitekto doktorea eta masterra Eraikuntzan Gastronomia Juan Zabala Baserritarra eta fruta eta barazkien bertako ekoizlea. Kultura eta Balioak Getxoko etorkinak Bizikidetzaren baloreen sustapenean erakutsitako ibilbideagatik Kultura Berritzailea Jose Maria Mato Bio zientzietako Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroa-CIC-bioGUNE- ren zuzendari orokorra Kultura Ondarea, Hautemangarri eta Hautemangaitza Santa Anako baseliza bere 150. urteurrenean Ibilbide Profesional eta Artistikoa Jose Luis Butrón Eskultorea Karmelo Errekatxo Kazetaria eta musika kritikaria Nadal Liburu-denda 50 urte Romon Aixegaztea Eneko Lopetegi Alba CIMA Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Aplikatuko Ikerketa Zentroaren ikertzailea

Transcript of (2. or.) (5. or.) 57 enpresa eratu ziren 2014. urtean ... · Zuzendaria: Nuri Bilge Ceylan....

Page 1: (2. or.) (5. or.) 57 enpresa eratu ziren 2014. urtean ... · Zuzendaria: Nuri Bilge Ceylan. Hizkuntza: turkiera. 16 urte - tik gorakoentzat. 2,90€. Korrika Kulturala. Bertso-afaria,

Doako alea

1353 zb.www.ge txo.netge txoberri@ge txo.net

Mar txoak 13.>> Mar txoak 22.

2015

/ Nabarmen tzekoak> Romo Kultur E txeko eta Ge txo An tzokiko lanen

hurrengo faseak onartuta (2. or.)

> Gobela ibaian Fadura inguruko lanak eslei tzeko eskain tzak (2. or.)

> Aste Santurako 15 kirol campusak (5. or.)

Kon tzertua. Hilak 21, larunbata, 19:30ean, Musika Eskolan, Sevillako Orkestra Barrokoko bakarlarien eskutik, “La Folía”. 10€.

Eliz kontzertua. Hilak 21, larunbata, 19:45ean, Ama Mesedeetako elizan: Musika Kapera, Tipleseko Eskolania eta Bilboko Katedraleko Ganbara Orkestra.

Fran tzia, Holanda- Uruguai eta Poloniako bandak Ge txo Jazzaren lehiaketan(4. or)

Udalak, zaborren grebaren aurrean, negoziatzeko ahalegina egitea eskatu du

Zabor-bilketaren zerbitzuaren grebaren harira, eta pasa den asteleheneko goizaldean, hilaren 9an izan-dako aldeen arteko negoziazioak hautsi egin direla eta, Udalak patronalari eta enpresa batzordeari ne-goziatzeko esfortzua egiteko eskatu die, lehenbaile-hen akordioa lortu ahal izateko. Beste modu batez ezin denez izan, Udala gatazka kezkaz jarraitzen ari da, horrek eguneroko bizi tzan eta herritarrengan eragin zuzena duelako. Horrega-tik, negoziazioei berehala berriro ekitea eta denok desiratutako hitzarmena lortzea espero du Udalak.Bestalde, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuetan gertatzen ari diren oztopo batzuen au-rrean, Udalak Udaltzaingoa eta Ertzaintzaren arteko koordinazioa ezarri du lanak jarraitzeko eta horrela,

gutxieneko zerbitzuak ezarri bezala aurrera erama-tea ahalbidetzeko.

Bilketarako ezarritako egunakGutxieneko zerbitzuen arabera, hondakin organikoak batzeko egunak, honako hauek dira: astelehena, asteazke-na, ostirala eta igandea, Areeta, Romo, Neguri eta Algor-tan (azken bi auzoetan trenbidea eta hondartza arteko eremua). Asteartea, osteguna eta larunbata, Neguri eta Al-gorta (trenbidea eta ibaia arteko eremua), Andra Mari eta estratetan. Ontziak astelehen eta ostiralean bilduko dira; papera eta kartoiak astelehen eta ostiralean; tamaina han-dikoak asteazkenean (aldez aurretik 94 464 43 80 telefo-nora deitu) eta saltokiak astearte, ostegun eta larunbatean.Informazioa: 94 466 01 91 / [email protected].

57 enpresa eratu ziren 2014. urtean, Sustapen Ekonomikorako Zerbitzuaren laguntzarekin

Udaleko Getxolan – Sustapen Ekonomikorako Zer-bitzuaren laguntzarekin, guztira 57 enpresa eratu ziren 2014. urtean, 2013an baino 10 gehiago. Ia-ia guztiak Getxon daude. Jarduera-sektorearen arabera sailkatuz gero, salmenta eta konponketena izan zen nagusi (% 40), eta atzetik honako hauek jarraitu dio-te: beste zerbitzu profesional batzuk (% 23), estetika/irudia (% 9), osasuna (% 9), aisialdia (% 7), ostalaritza (% 3,5), eraikuntza eta erreformak (% 3,5), komuni-kazioa eta publizitatea (% 3) eta irakaskuntza (% 2).

Pertsona ekintzaileen profila2014. urtean erabateko aholkularitza zerbitzua (ideia-ren analisiarekin hasi eta negozioa abian jartzean amai-tu zen) eskaini zitzaien pertsonen profilari erreparatuz gero, % 53 emakumeak izan ziren eta % 47, aldiz, gizo-nak; gehienak 25 eta 34 urte arteko pertsonak ziren.Bestalde, 44 urte baino gehiago zituzten pertsonak % 31 izan ziren, 35 eta 43 urte arteko pertsonak % 29,5 eta 25 urte baino gutxiagokoak % 5,5. Pertsona ekin tzaile ge-hienek unibertsitate-ikasketak burutu zituzten (%53), baina bigarren mailako ikasketak (% 24,5) eta Lanbide Heziketakoak dauzkatenak ere egon ziren.

Bestelako datuakSustapen Ekonomikorako Zerbitzuak 52 informa-zio-bilera egin zituen, 399 partaiderekin, eta banan banakako 593 tutoretza, alderdi pertsonalak eta curriculumekoak jasotzeko, eta erabiltzaileari eta enpresa-ideiari aldez aurreko diagnostikoa egiteko. Iaz, 2014. urtean, 308 erabiltzaile berri hurbildu zi-ren, 244 enpresa-proiektu berrirekin. Gainera, bide-ragarritasunari buruzko 504 tutoretza eta espeziali-zatutako 83 tutoretza (teknologikoak) egin ziren.2014ean Getxon kokatutako enpresa gehienen koadroa 3. orrialdean.

Salmenta eta konponketak (% 40)

Beste zerbi tzu profesional ba tzuk (% 23)

Estetika/irudia (% 9)

Osasuna (% 9)

Aisialdia (% 7)

Ostalari tza (% 3,5)

Eraikun tza eta erreformak (% 3,5)

Komunikazioa eta publizitatea (% 3)

Irakaskun tza (% 2)

SARIDUNAKIkus eta Ikus-en tzunezko Arteak

Koldo Serra Zine, bideo musikalen eta publizitate-iragarkien zuzendaria

Arte PlastikoakTesa González

Ume eta gazteen tzako liburuen ilustra tzailea

Arte EszenikoakKoldo Losada

Aktorea

Musika Ex Aequo

Beatriz ArtolaSoinu-ingeniaria eta Grammy sariaren irabazlea “Adele21”

lanagatik“Rubia”, Sara Iñiguez

Sunshine pop taldearen burua

LiteraturaLaura Mintegi

Idazlea eta kazetaria

DiseinuaITEMdesignworks

Nazioarteko aholkulari tza enpresa, balio eran tsi handia duten produktuen diseinu eta garapenean espezializatua

Arkitektura eta Espazio PublikoaCesa Aitor Azkarate

Arkitekto doktorea eta masterra Eraikun tzan

Gastronomia Juan Zabala

Baserritarra eta fruta eta barazkien bertako ekoizlea.

Kultura eta BalioakGe txoko etorkinak

Bizikide tzaren baloreen sustapenean eraku tsitako ibilbideagatik

Kultura Berri tzaileaJose Maria Mato

Bio zien tzietako Ikerkun tza Kooperatiboko Zentroa-CIC-bioGUNE-ren zuzendari orokorra

Kultura Ondarea, Hautemangarri eta Hautemangai tzaSanta Anako baseliza

bere 150. urteurrenean

Ibilbide Profesional eta ArtistikoaJose Luis Butrón

EskultoreaKarmelo Erreka txo

Kazetaria eta musika kritikariaNadal Liburu-denda

50 urte Romon

AixegazteaEneko Lopetegi Alba

CIMA Nafarroako Uniber tsitatekoMedikun tza Aplikatuko Ikerketa Zentroaren

iker tzailea

Page 2: (2. or.) (5. or.) 57 enpresa eratu ziren 2014. urtean ... · Zuzendaria: Nuri Bilge Ceylan. Hizkuntza: turkiera. 16 urte - tik gorakoentzat. 2,90€. Korrika Kulturala. Bertso-afaria,

Tratu txarren biktimak arta tzeko Eusko Jaulari tzaren telefono zerbi tzua: 900 840 111

Ge txoberri Ge txoko Udaleko Komuni-kazio Sailak kaleratutako argitalpena da eta horretan udalari eta tokiko bizi -tzari lotutako albisteak eta informazioak ager tzen dira astero.Komunikazioko zinego tzia: Josu Loroño.Zuzendaria: Javier García Alonso.Erredaktoreburua: I tziar Aguayo.Erredakzioa: Nekane Ardanza,

Monika Rodrigo, Iñigo Olondo. Urgull kalea z.g., 4. Tel.:94 466 03 20. 48991 Ge txo. e-posta: ge txoberri@ge txo.netArte arduradunak: Flash Composition SLInprimaketa: Editorial Iparraguirre S.A.Banaketa: Lantegi Batuak Fundazioaren egunOn zerbi tzuaGordailu legala: BI-388-87

STAF

F >

GAU ETA EGUNEKO FARMAZIAKMAR TXOAREN 13TIK 22RA ARTE

Egunero: 22:00-09:00h: ALZOLA. Arene 4, Algorta.Hurrengo farmaziak asteburuetan ere zabalik egongo dira:14 (LR) 09:00-22:00: ANDRACA.

Maidagan 61-A, Andra Mari. EZQUERRA. Aldapa z.g. (merkatal eraikina), Algorta.

10:00-22:00: JIMENEZ. Illeta z.g., Sarri-kobason, Algorta. ANDRACA. Maidagan 61-A, Andra Mari.15 (IG) 09:00-13:30: JIMENEZ. Illeta z.g.,

Sarrikobason, Algorta.09:00-22:00: MOLINA. Adiskidetasunaren kalea 13, Areeta.

JIMENEZ. Illeta z.g., Sarrikobason, Algorta. EZQUERRA. Aldapa z.g. (merkatal eraikina), Algorta.19 (OG) 09:00-13:30: LOBO. Makaletako

etorbidea 43, Algorta.09:00-22:00: JIMENEZ. Illeta z.g., Sarri-kobason, Algorta. EZQUERRA. Aldapa z.g. (merkatal eraiki-na), Algorta.21 (LR) 09:00-22:00: GALARZA.

Aingeruaren etorbidea 2, Algorta. EZQUERRA. Aldapa z.g. (merkatal eraikina), Algorta.

10:00-22:00: JIMENEZ. Illeta z.g., Sarri-kobason, Algorta. ANDRACA. Maidagan 61-A, Andra Mari.22 (IG) 09:00-13:30: BARRENECHEA.

Alango 7, Algorta.09:00-22:00: GARDE IBAÑEZ. Iparbide 7, Algorta. JIMENEZ. Illeta z.g., Sarriko-bason, Algorta. EZQUERRA. Aldapa z.g. (merkatal eraikina), Algorta.

LANPOL TSASALEROSKETAGALDUTAKOAK

- Logela errentan. Bidezabal aldean. Tel.: 627 26 82 39.

- Garbiketa sakonak, lisa tzea eta otor-duak presta tzen ditut asteburuetan.

Bulego, tabernetan ... ere 07:00etatik 09:00etara. Tel.: 698 31 92 04.

- Ingelesko eskolak. Graduatua Cambri-dgetik. Eskarmentua eta ikasketa tekni-kak. Tel.: 652 75 96 32.

- Andrazkoak bere burua eskain tzen du garbiketa lanak egiteko edo umeak zain-tzeko. Tel.: 722 37 97 29.

- Salgai/errentan garaje par tzela. Bideza-bal aldean. Tel.: 94 460 70 24.

- Salgai sehaska (100€) eta sehaska txikia (85€), biak lakatutako egu-rrezkoak eta ia-ia berriak. Tel.: 652 700 795.

Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazkota-sunaren eran tzule izango.

MAR TXOAK 13, OSTIRALAElkarbizi tzarako liburutegiak. Familia tailer hezigarriak. Villamonteko haur-li-burutegian, 18:00etan, “Besteak ezagu-tuz elkarbizi tzen ikastea”. Euskaraz; 4-6 urteko umeak nagusi batek lagunduta. Izen-ematea: 944319281 telefonoan edo villamonte.liburutegia@ge txo.net posta elektronikoan. Kontularien kluba. Algortako Kultur E txean, 19:00etan, ipuin-kontalaria izan edo en tzun nahi duten nagusiez osatutako taldearen saioa. “Merke,merke!”. Sarrera dohainik.Cinema Paradiso. Musika Eskolan, 21:00etan, jatorrizko ber tsioan eta azpida tziekin, “Bir zamaniar Anadolu´-da” (Érase una vez en Anatolia) filmaren proiekzioa eta foruma. Zuzendaria: Nuri Bilge Ceylan. Hizkun tza: turkiera. 16 urte-tik gorakoen tzat. 2,90€.Korrika Kulturala. Ber tso-afaria, 21:00etan, Algortako Kasinoan, Ekai tz Larrazabal “Ka txo”, Imanol Uria eta Inazio Vidal ber tsolariekin. Antola tzaileak: ALBE eta Lauaxeta Euskaltegia. Sarrerak salgai: Ajuria eta Abian tabernetan.

MAR TXOAK 14, LARUNBATAIpuin kontaketa: Storytime. Ge txo Elkar-tegian (Ogoño,1, Areetan), 11:00etan, Kids&Us Ge txo-ren eskutik, “Pirates”. Ingelesez. Familia osoaren tzat. Dohainik.Elkarbizi tzarako liburutegiak. Ostira-la, hilaren 13an bezala, baina Gobelako haur-liburutegian, 12:00etan, eta gazte-laniaz. Izen-ematea: 94 464 04 68 tele-fonoan edo gobela.liburutegia@ge txo.net posta elektronikoan. Doakoa.An tzerkia. “El principio de Arquímedes” an tzezlana Javier Pereira eta Lola Baldri-chen eskutik, 20:00etan, Musika Eskolan. 15€. San Patrizio: Folk kon tzertua. Algortako The Piper’s Irish Puben, 22:00etan, San Patrizioren eguna dela eta, Mikel Ferre-rasek eta Kike Pérezek osatutako “Con trastes”-en emanaldia. “Zien tzia expres” tailerra, astronomia eta aeroespazioko teknologiari buruz, Aeroespazio eskolako kideekin, Romoko Kultur Aretoan. Euskaraz eta familien tzat. 10:45etik 12:45era. Antola tzailea: SENDI. Izen-ematea: 685 73 29 63 (Lander) eta sendige [email protected].

MAR TXOAK 15, IGANDEAHaurren tzako Zinea. Musika Eskolan, 17:00etan, “Maléfica”. Gaztelaniaz. 7 ur-tetik gorakoentzat. Sarrera: 2,10€.

MAR TXOAK 16, ASTELEHENA Odol erauzketa. Algortako Geltokia pla-zan. Goizean eta 16:30etik 21:00ak arte.

MAR TXOAK 17, ASTEARTEAGizatiar. Romo-Areetako giza- eta kultu-ra-elkartea. Santillana del Mar (Altami-ra kobazuloa) eta Comillasera joateko. Izen-ematea 11:00etatik 12:00etara, mar txoaren 25ean. Bazkaria barne. Prezioa: 30€.

MAR TXOAK 18, ASTEAZKENA Txikipoesia. Poesiaren Nazioarteko Eguna. Villamonteko haur-liburutegian, 18:00etan, Anabel Muroren (gaztelaniaz) eta Aitor Txarterinaren (euskaraz) eskutik, umeen tzako olerki saioa (8 urtetik behe-rakoentzat). Sarrera dohainik.Versadas olerki kluba. Algortako Kultur E txean, 19:00etan, norberaren zein bes-teen olerkiak irakurri edo en tzun nahi di-tuzten olerki zaleen klubaren saioa. Gloria Fuertes. Korrika Kulturala. Ber tso-poteoa Ro-moko kaleetan zehar. Irteera: Gure E txea tabernatik, 19:30ean, Jone Uriarekin eta Peru Vidalekin. Antola tzaileak: ALBE eta Lauaxeta Euskaltegia.

MAR TXOAK 20, OSTIRALAElkarbizi tzarako liburutegiak. Familia tailer hezigarriak. Villamonteko haur-li-burutegian, 18:00etan, “Partekatuz elkarbizi tzen ikastea”. Euskaraz; 4-6 urteko umeak nagusi batek lagunduta. Izen-ematea: 94 431 92 81 telefonoan edo villamonte.liburutegia@ge txo.net posta elektronikoan. Zine-Kluba. Andres Isasi Musika Eskolan, 21:00etan, “Una noche” filmaren proiek-zioa eta foruma. Zuzendaria: Lucy Mulloy. 12 urtetik gorakoen tzat. 2,90€.

MAR TXOAK 21, LARUNBATAElkarbizi tzarako liburutegiak. Ostira-la, hilaren 20an bezala, baina Gobelako haur-liburutegian, 12:00etan, eta gaztela-niaz. Izen-ematea: hilaren 2tik aurrera, 94 464 04 68 telefonoan edo gobela.liburute-gia@ge txo.net posta elektronikoan. Kon tzertua. Musika Eskolan, 19:30ean, Sevillako Orkestra Barrokoko bakarlarien eskutik, “La Folía”. 10€. Mujeres Con Voz. Zikloaren bigarren taile-rra: “Gestión de las emociones”. Hizlaria: Miriam Herbón. 10:00etan Emakumeen Jabekun tza Eskolan, (Matikoena, 16). In-formazio gehiago: [email protected]. Eliz kon tzertua. 19:45ean, Ama Mese-deetako elizan, Musika Kaperaren, Tiple-seko Eskolania eta Bilboko Katedraleko Ganbara orkestraren eskutik.

MAR TXOAK 22, IGANDEAHaurren tzako Zinea. Musika Eskolan, 17:00etan, “Turbo”. Gaztelaniaz. Adin guztien tzat. 2,10€.Korrika Kulturala. An tzerkia. “Salam”-en aurkezpena, 12:00etan, Romoko Santa Eugenia plazan. Antola tzailea: Bizarra Lepoan.

Martxoaren 8ko jarduerakUdalaren laguntzarekin, Mujeres con Voz, Algortako Bilgune Feminista, Haziak eta Ernaik zaintzari buruz antolatutako ekintza eta eztabaida izan ziren pasa den igandean, martxoaren 8an, Algortako San Nikolas plazan, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatuta. Ondoren, Algortako kaleetan barrena manifestazioa egin zuten. 120 bat lagunek parte hartu zuten, aipatutako lau entitatek antolatuta.

Romo Kultur Etxeko eta Getxo Antzokiko lanen fase berriak onartuak

Gobernu Batzordeak Romo Kul-tur Etxea eraikitzeko proiektu-aren 2B fasea onartu du, Romo auzoko ekipamendu berria eraikitzeko prozesuan azkena. Akordioan fase horren lizitazioa onartzen da, 2,43 milioi euroko aurrekontuarekin, baita lanak egiteko epea ere, 49 astekoa.Fase horren barruan sartzen dira eraikinaren barrualdea ego-kitzeko lanak. Izan ere, pintatu eta sabai izunak, burdineria, ja-sotzeko instalazioak, argiak eta telekomunikazioak ipintzeko lanak egingo dira, besteak beste.Halaber, Gobernu Batzordeak Getxo Antzokia-Musika Es-kola eraikitzeko proiektuaren hurrengo fasea ere onartu du, azkenaurrekoa, 4C2 fasea. ‘Ses-tra azpiko aretoen akaberak’ egingo dira fase horretan. Lizi-taziorako aurrekontua 4,63 mi-lioi eurokoa da eta lanak amai-tzeko epea 47 astekoa.Aipatu faseko akaberak gai-tasun tekniko handikoak dira eta hainbat espezialitate bar-ne hartzen dituzte, nagusiki soinu-girotzearenak. Erabilera askotarako aretoan eta Musika Eskolan egingo diren beharrak dira, batez ere. Horrez gainera, Batzordeak Ge-txo Antzokia-Musika Eskolako arkitektoak bere ordainsariak berriz aztertzeko egin duen es-kaera aintzakotzat hartu du, ekipamendu honen tamainako

eta ezaugarri bereziko lanetan (udalerrian parekorik ez du-tenak) ohikoa den prozedura. Izan ere, Proiektuaren idazke-tari eta obra zuzendaritzari dagozkien ordainsari profe-sionalak erregularizatu dira, azkeneko obra zenbatekoaren arabera kalkulatzen direnak. Horrela, aurrekontu-erreserba erabili ahalko da. Behin betiko zenbatekoa azken likidazioaren arabera ziurtatuko da, behin obra amaituta, eta berrikuspe-nak beherakada eduki zitekeen.Kalkulu horren arabera, gastu erantsia adieraziko luke, be-hin-behinekoa, 494.289€koa (BEZ gabe), Obra zuzendari-tzari dagokion sailean. Partida honetan, arkitektoaren lanak

ez ezik, zuzendaritza fakultati-boaren (aparejadore, ingeniari-tzak –akustikoa, instalakuntzak, trafikoa, eszenikoa, fatxadak, egiturak,...-, geologia, topogra-fia, Segurtasun eta Osasunaren koordinazioa, paisajismo eta lo-rezaintza, seinaleztapena, etab.) ordainsari guztiak.Atal honi dagokionez, gogo-ratzekoa da gastuaren efizien-tziaren alorrean egiten ari den ahalegina, kulturgunea eraiki-tzeko fase desberdinetako lane-tan hainbat beherapen ekarriz. Izan ere, gaur egun, obraren amaiera likidatu da 4A fasera-ino, 19,64 milioi eurotan, guz-tira, 5,2 milioi euro aurreztuta, proiek tuan jasotako aurrekon-tua baino %21 bat gutxiago.

Gobela ibaian Fadura inguruko lanak esleitzeko eskaintzak

Fadura inguruan Gobela ibaia-ren hobekuntza hidraulikorako lanak esleitze aldera eskaintzak aurkezteko epea datorren apiri-laren 9ra arte dago zabalik. URA Uraren Euskal Agentziak egingo ditu lanak. Aurtengo urtearen hondarrean hasiko dira eta 12 hi-labete inguruko iraupena izango

dute, klimatologiaren arabera, lanak hasten diren momentu-tik, hau da, dagokien lizitazio prozesuaren ondoren. Lizita-zioaren hasierako aurrekontua 4.477.398€koa (BEZ barne) da.URAk Gobela ibaian egingo duen proiektu berri honekin, segurtasun aldeak areagotuz

Getxon dagoen uholde arris-kua ahalik eta gehien murriz-tuko duten soluzioak ezartzeko lehenetsi dituen bultzada eta laguntza biribiltzen ditu Gober-nu Taldeak. Bultzada eta lagun-tza, Legegintzaldi Planean zein Uholdetako Batzorde Berezian eman izan ditu.

Matrikula ofiziala Musika

EskolanDatorren martxoaren 27ra arte zabalik egongo da 2015-16ko ikasturterako plaza erreserba-tzeko epea gaur egun Andres Isasi Musika Eskolako ikas-leak diren eta matrikula berri-tu nahi dutenentzat. Datorren urtean bi egoitza izango dira, Areetakoa eta Algortakoa, eta horrela irakaskuntza musi-kalaren baldintzak hobetuko dira. Eskatutako galdetegia zentroaren bertan eman ahal izango dute edo online egin www.getxo.net/musika-esko-la helbidean. Ikasle berrientzat matrikulazioa maiatzaren 15etik 31ra arte za-balduko da.

Page 3: (2. or.) (5. or.) 57 enpresa eratu ziren 2014. urtean ... · Zuzendaria: Nuri Bilge Ceylan. Hizkuntza: turkiera. 16 urte - tik gorakoentzat. 2,90€. Korrika Kulturala. Bertso-afaria,

2014EAN GETXON SORTUTAKO ENPRESAKENPRESA JARDUERA TELEFONOAK WEBA E-POSTA HELBIDEA

ADAPTA UP Analista eta programa tzaile informatikoa. 610 395 94294 654 88 36 www.adapta-up.com [email protected] Particular de Coste kalea 4,

4. D.

ARA BIKES Bizikleten konponketa-lanak eta salmenta. 655 703 76894 406 28 59 www.arabikes.es [email protected] Udaberri kalea 10.

ATLAS ARTESANIA Artisau tza etnikoaren saltokia. 654 239 805 Facebook: ATLAS MARRAKECH [email protected] Alangobarri kalea 9, 5. A.AZKOAGA INTERIORISMO Barrualdeen apainketa. 94 603 90 19

631 064 176 Facebook: Azkoaga Interiorismo [email protected] Algortako etorbidea 53.

BARRIA ARTE Arte ederren eta eskulanen saltokia. 94 431 61 03 www.artebarria.com [email protected] Barria kalea z/g.

BCOME DIGITALMarketina online egiteko agen tzia: presen tzia digital handiagoa izan nahi duten ETE, erakunde, enpresa eta per tsona ekin tzaileen tzat pen tsatuta.

656 767 137 www.bcomedigital.comTwitter: @bcomedigital [email protected] Sarrikobaso kalea 24, 2. C.

BIHO TZ ILEAPAINDEGIA Ile-apaindegia eta estetika. 94 656 84 86 [email protected] Maidagan kalea 15, behea a tzealdea.

BIZKARGI INSTALAZIOAK Elektrizitatea eta energia. 665 743 972 [email protected]

BonjourGe txo! Fran tses ikastegia. 94 603 93 71 www.bonjourge txo.com info@bonjourge txo.com Algortako etorbidea 84, 1.CARNICERÍA AUTOSERVICIO GE TXO Autozerbi tzu harategia. 631 002 436 [email protected] Santa Eugenia 21, behea.

CENTRO DE DIA LAS ARENAS Adineko per tsonen tzako eguneko zentroa. 688 823 672

94 685 40 14 www.centrodedialasarenas.es [email protected] Villa de Plen tzia kalea 30, behea.

CENTRO DE MEDIACION BITARTE

Familiako, erkidegoetako eta enpresetako gatazkak konpon tzeko akordioak lortu, auzibidera jo gabe. 607 058 872 www.mediacionbitarte.com [email protected] Juan Bautista Zabala kalea

12, 1.- 8. bulegoa.CHIC PELUQUEROS Unisex ile-apaindegia. 94 603 66 39 Iturgi txi kalea 18, behea.CIBERLOCUTORIO IBEROAMERICA Ciber-telefonotegia. 94 657 85 51 [email protected] Sarrikobaso kalea 18, behea

ezkerra.

CONEKLAB Aholkulari tza eta prestakun tza. 650 811 59894 491 29 96 www.coneklab.com [email protected] Fueros kalea 19, 2. ezk.-esk.

DOMESTICOO E txeko zerbi tzua aurki tzeko bila tzailea. 625 866 086625 866 211 www.serviciodomesticoo.com [email protected] Mayor kalea 16B, 1. B.

EQUILICUÁ Animazio soziokulturala. 600 383 989 www.ocioequilicua.com [email protected] Andrés Cortina kalea 22, 2. C.

ESTETIC DERMA Estetika-aparatuak eta mikropigmentazioa, kosmetika naturala. 669 208 268 www.esteticderma.com [email protected] Euskalherria 22, (Poliklinika

Euskalherria).ESTETICA Y MASAJE MARILUZ CAÑADAS Estetika zentroa. 657 716 461 [email protected] Makaletako etorbidea 93.

GESTORÍA DE FINCAS GÁLATA Lursailen gestoria. 634 446 333

94 603 68 64www.administraciondefincasga-lata.es [email protected] Kasune kalea 12A, 8. lokala.

HUGGO Haur txoak eta ume txikiak eramateko konponbi-de berri tzaileak eta iraunkorrak.

679 955 694669 003 372

www.hug-go.com (en construc-ción) [email protected]

IBALANCE CLINIC Fisioterapia eta osteopatia klinika. 654 154 60094 656 20 46 www.ibalanceclinic.es [email protected]

Paulino Mendibil kalea 7, behea (Sarrera Areetako etorbidea 2tik)

JOSI JOSI Mer tzeria saltokia. 94 603 65 96 [email protected] Algortako etorbidea 59

LA HUELLA DE LA VIDAEnpresa eta partikularren tzako zerbi tzua, lege-esparruan, digitalean, oroi tzapenezkoan eta lagun tza psikologikokoan.

679 955 694630 892 888 www.lahuelladelavida.com [email protected]

LANDALORE COSMÉTICA NATURAL

Kosmetika naturaleko produktuak fabrika tzea eta bana tzea. 620 735 716 www.landalore.com [email protected] Piñaga kalea 9

Let´s Go!Enpresa proiektuak gara tzeko lagun tza ematen dugu, arriskuak murrizteko eta arrakasta izateko aukerak biderka tzeko.

94 612 13 38626 270 868667 817 476

www.le tsgotraining.com info@le tsgotraining.com Juan Bautista Zabala kalea 12, 5.- 6.dptua.

LIBRERÍA LAS ACACIAS Papergin tzako materiala eta liburuak xehekako salmenta. 94 464 85 30 [email protected] Santa Ana kalea 5, B.

MANUALIDADES ROMO Eskulanen denda. 94 464 56 54 www.facebook.es/manualida-desromo [email protected] Ganeta kalea 3.

MARK AND PHIE Online modaren komer tzioa. 634 915 712 www.markandphie.com [email protected] Gobela kalea 24.MARTA MARCOS CARDENAL Psikopedagogia kabinetea. 615 715 887 [email protected] Juan Bautista Zabala kalea

12, 4.-1.dptua.MGbike Bizikleten konponketa-lanak eta salmenta. 94 602 28 65 www.mgbike.es [email protected] Torrene kalea 9, behea 6.MI MUNDO DE AZUCAR Okindegia, gozo-denda, gozotegia. 645 005 098 [email protected] Torrene kalea 1.MI PILATES Pilates estudioa. 678 364 380 [email protected] Piñaga kalea 9, 7. lonja.MIS COSAS DE CASA Vintage eta dekorazioa. 690 397 281 [email protected] Negubide kalea 9.NYA ROPA Y COMPLEMENTOS Arropa saltokia. 636 430 108

94 460 61 06 [email protected] Sarrikobaso kalea 13.

ONDOLAN Eraikinak eraberri tzea eta birgai tzea. 663 269 228 www.reformasondolan.com [email protected] Iturgi txi kalea 13, behea

PANATENEAS Wedding & Event Planning

Familia ospakizun eta ekitaldien diseinua eta antolaketa.

94 611 23 82667 977 884667 977 887

www.panateneaseven ts.com info@panateneaseven ts.com Gobela kalea 18, 1.- 4. dptua.

rock’n’kidsrock’n’kids-ek jarduerak antola tzen ditu, zuze-neko musikaren bidez haur eta gurasoek ondo pasa tzeko eta batera ikasteko.

680 586 840617 041 045 www.rockandkids.com [email protected] Dilizeko estrata 31.

SONIA FUENTE Online sal tzeko patroigin tza diseinua eta soinekogin tza. 678 300 738 www.soniafuente.com [email protected] Iparbide kalea 11, 3. esk.

TALLER BICI BILBAO Bizikletak konpon tzeko, per tsonaliza tzeko eta zaharberri tzeko tailerra.

678 357 610653 716 31694 460 71 49

www.tallerbicibilbao.com [email protected] Maria Andresena 1, a tzealde-ko lonja.

TAXI PHONE Telefonotegia. 94 656 63 43 [email protected] Santa Eugenia kalea 22.TEFAS-ORIENTACIÓN Y DESARROLLO PERSONAL

Psikopedagogia, orientazioa eta garapen per-tsonala. 94 464 90 11 www.tefas-orientaydesarrolla.

123miweb.es [email protected] Villa de Plen tzia kalea 30, behea.

TILUCHI Eraberri tzeak eta multigremioak. 606 018 68594 675 89 41 [email protected] Ibaibide kalea 30, 2. B.

TOPHOUSE CHOCOLATE Sormenezko gozotegia. 94 600 41 74 tophousechocolatege [email protected] Santa Ana kalea 3.V&M PELUQUEROS Ile-apaindegi zerbi tzuak. 94 694 78 95 Sarrikobaso kalea 44.VICKY LAPEYRA. foto&foto Argazkigin tza. 699 511 189 www.fotoyfoto.es [email protected] ;

[email protected] WINE SELECTIONS Ardoen esportazioa. 656 733 594 [email protected] Gobelbide kalea 9, behea esk.

Page 4: (2. or.) (5. or.) 57 enpresa eratu ziren 2014. urtean ... · Zuzendaria: Nuri Bilge Ceylan. Hizkuntza: turkiera. 16 urte - tik gorakoentzat. 2,90€. Korrika Kulturala. Bertso-afaria,

Fran tzia, Holanda-Uruguai eta Poloniako bandak Ge txo Jazzaren lehiaketan

Fran tziako EYM Trio, Holanda-Uru-guaiko Federico Nathan Quinteto eta Poloniako Maciek Wojcieszuk Quintet eta Grzegorz Wlodarczyk Quartet dira aurten Ge txo Jazzaren Talde Lehiake-taren finalean lehiatuko direnak, uztai-laren 1etik 4era bitartean.Ohikoa denez, talde horiek kon tzertu nagusiak hasi aurretik joko dute. Uztai-

laren 1ean, asteazkena, Federico Nathan Quinteto taldearen txanda izango da. Bere konposizioak interpreta tzen dituen taldea da, herri musiken eta rock, funk eta jazzaren arteko nahasketa. Ostegu-nean, uztailaren 2an, Maciek Wojcieszuk Quintet boskote poloniarra arituko da rocka, erritmo zeltiarrak eta folk balka-nikoa uztar tzen dituen musika eskainiz.

Ostiralean, uztailaren 3an, Poloniako bi-garren taldea izango da, Grzegorz Wlo-darczyk Quartet, jatorri ani tzeko musi-kariak bil tzen dituena (Polonia, Fran tzia eta Portugal). Azken emanaldia, uztaila-ren 4ean izango dugu, Fran tziako EYM Trio-rena izango da, jazz artista ospe-tsuen eta doinuen arteko nahasketa oi-narria duen hirukotea.

Con Trastes taldearen kon tzertuaSan Patrizioren eguna dela eta, larunbatean, mar txoaren 14ean Mikel Ferrerasek eta Kike Pérezek osatutako Con Trastes taldearen kon tzertua izango da Algortako Piper´s Irish Pu-bean. Jatorrizko musika izango da, besteak beste, Irlandako, Fran tziako, Portugalgo, Gaz-telako, Inglaterrako eta euskal soinuekin, muga-bereizketarik gabe.

“Arkimedesen printzipioa” Javier Pereira eta Lola Baldrich aktoreek larunbatean, mar txoaren 14ean, 20:00etan, Andres Isasi Musika Eskolan El principio de Arquímedes (Arkimedesen printzipioa) lana an tzeztuko dute. Obra, ingura tzen gaituen gizartearen psikosi gaixoan sar tzen da bete-betean, eta erakus-ten du zurrumurru soil batek nola astindu dezakeen beldurra eta neurrigabeko indarkeria.

Badator Korrika

Ge txon lanean dabiltza datorren mar-txoaren 24ean, asteartean, udalerrira helduko den Korrikaren 19. edizioa har tzeko, euskararen aldeko lasterke-ta jende tsua. Korrika Kulturalaren le-henengo jarduera ber tso afaria izango da ostiralean, mar txoaren 13an, Algor-tako Kasinoan, Ekai tz Larrazabal Gu-tierrez Ka txo, Imanol Uria Albizuri eta Inazio Vidal Gurru txaga ber tsolarien partaide tzarekin. Parte har tzeko txartelak Ajuria eta Abian tabernetan eros di tzakete interesatuek. Gainera, asteazkenean, hilaren 18rako, ber tso poteoa antolatu dute Romoko kaleetatik. Hi tzordua 19:30ean izan-go da Gure E txea tabernan, Jone Uria Albizuri eta Peru Vidal Gurru txaga ber tsolarien partaide tzarekin. ALBE Algortako Ber tsolari Eskolak eta Lauaxeta Euskaltegiak antolatu dituz-te bi jarduerak.An tzerkia ere izango da. Izan ere, Bi-zarra Lepoan elkarteak Salam lanaren bi an tzezpen antolatu ditu igande-rako, mar txoaren 22rako, 12:00etan Romoko Santa Eugenia plazan, eta beste bat, hilaren 24erako, astearte-rako, Korrika udalerrira helduko den egun berean, 18:00etan Algortako Gel-tokia plazan.

“Ge txon sinesten dugu” kanpainaGe txon sinesten dugu lema duen merkatari tzaren dinamizaziorako kanpaina aurkeztu berri dute. Fer-nando Rioja Sabadell Guipuzcoano banke txeko Biz kaia-Arabako zuzen-dariak, Ge txo Enpresa elkartearen lagun tzarekin (Javier Galan presi-denteak ordezkatuta), ekimen hori aurkeztu du hurrengo filosofiarekin: Ge txoko merkatari tzan sinestea, Ge txon sinistea da. Kanpainan a txikitutako saltokietan (orain arte 500) ku txak jarriko dituz-te, herritarrek egiten dituzten erosketa bakoi tzeko a txikitutako komer tzioetan gastatu ahal izango diren 3.000 euroko zozketa batean parte hartu ahal izate-ko. Gainera, beste 1.000 euro ere parte har tzen duten saltokien artean zozke-tatuko dira.

Ku txak datorren mar txoaren 31ra arte egongo dira jarrita eta zozketak apiri-laren 15ean eta 20ean egingo dituzte. Mariscalek diseinatutako pol tsa ekolo-gikoak ere banatuko dira Sabadell Gui-puzcoano banke txeak Ge txon dituen lau bulegoetan.

* Umeen tzako poesia. Vi-llamonteko liburutegian egingo dute da-torren asteazkenean, hilak 18, 18:00etan, umeen tzako (8 urte artekoentzat) poesia saio bat, Poesiaren Munduko Eguna ospa tzeko. Bi kontalari arduratuko dira saioaz: batetik, Anabel Muro ge txotarrak gaztelaniaz kontatuko ditu ipuinak, eta bestetik, Aitor Txarterina donostiarra euskaraz arituko da.Poesia Literaturaren ahizpa pobrea izan ohi da. Per tsona gu txi hurbil tzen zaio. Baina, halere, gizakiak “berezko” boka-zioa du hi tzekin jolastu eta horiek hazi arazteko. Sehaska garaitik lilura tzen gaituzte bere distira, kolore eta soinuek. Eta horretan da tza saioak, txikienak hi-tz neurtu, parrastada, asmakizun eta pila tze mundu honetara hurbil tzea, en-tzuteko eta parte har tzeko a tseginez.

* Igere txe Pop-up. Igere-txe Hotela izango da, larunbatean eta igandean, hilak 14 eta 15, lehen Pop-up saioaren agertokia. Joera desberdinen aldi baterako merkatua da, non hainbat probin tzietatik etorritako enpresek be-ren kreazioak eraku tsiko dituzten. 30 bat erakusketarik beren diseinu eta pro-duktu esklusiboenak aurkeztuko dituzte: emakumezkoen moda, umeen moda, erlojuak eta zurezko betaurrekoak, bes-telako osagarriak (burukoak, durban-teak ...), por tzelana ingelesa, urregin-tza-arkitektura, imitaziozko bi txiak eta artisau-bi txiak, an tzinako gauzak, de-korazioa... Musika zuzenean, koktelak eta umeen tzako jolasak ere izango dira, besteak beste. Larunbatean 11:30etik 21:00etara irekiko dute, eta igandean 11:00etatik 19:00etara, etengabe.

Ylativ Algo Quintet, 2014eko irabazleak

Page 5: (2. or.) (5. or.) 57 enpresa eratu ziren 2014. urtean ... · Zuzendaria: Nuri Bilge Ceylan. Hizkuntza: turkiera. 16 urte - tik gorakoentzat. 2,90€. Korrika Kulturala. Bertso-afaria,

Euskal Fondoaren Ba tzar Orokorra FaduranEuskal Fondoa euskal tokiko entitate kooperanteen elkartearen XIX. Ba tzar Orokorra izan da aste honetan Fadurako Kiroldegian. Gaur egun 111 entitatek osatzen dute eta Imanol Landa alkate ge txotarra da burua. Ba tzarraren gai ordenaren barruan, 2014. urteari dago-kion ekitaldiko jardueren balan tzea eta 2015eko Lan-Plangin tza onartu zuten partaideek.

Unai Aranzadi Ntra.Sra. de Europa ikaste txeanZuzendari ge txotarrak Jambo Amani? (Bakea dugu?) dokumentala aurkeztu die ikaste txeko Ba txilergoko 1. mailako ikasleei. Proiekzioaren ondoren, ikasleek Udalak diruz lagundutako dokumentalari buruz hi tz egiteko aukera izan zuten. Lanak bere hirugarren sari europarra jaso berri du, Rotterdamgo Zine Jaialdiko R Ejec ts Radicals Jardunaldien publikoarena.

“Eman minutu bat Giza Eskubideen alde” sariakIbon Markaida gazte ge txotarrak (ezkerrean) irabazi du Eman minutu bat Giza Eskubideen alde ikus-en tzunezko lanen V. Lehiaketaren hiru sarietako bat, Egin eta ekin izenekoa. Uda-laren lagun tzarekin, Unesco E txeak antolatutako lehiaketaren sari emate ekitaldia pasa den ostiralean izan zen EITBren egoi tzan, Kepa Miñambres zinego tziaren partaide tzarekin, bes-teak beste. Saritutako bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=wz3LpE19vSo.

Dalit emakumeei buruzko dokumentala eta solasaldiaUn viaje hacia la igualdad izeneko solasaldia izango da ostiralean, martxoaren 13an, 19:30ean, Algortako Kultur Aretoan, Udalak eta Vicente Ferrer Fundazioak antolatuta. Saioan izen bereko dokumentala proiektatuko da eta horretan Indiako nekazari tzako al-dean dalit emakumeen heziketarako eskubidea ikusi ahal izango da, pobre, emakume eta dalit izateagatik baztertuta daudenena.

Taekwondo: urrea Oihane eta Ilargi

Garcíaren tzatOihane eta Ilargi García Gamindek urrezko domina irabazi dute Euskadiko Taekwondo txapelketan, kadete eta 21 urte azpikoen kategoriatan, hurrenez hurren. Joan den igandean, hilaren 8an, jokatu zen txapelketa, E txebarriko ki-roldegian. Ahizpa gazteenak, Oihanek, txapelketa handia egin zuen 41kg azpi-ko mailan, hiru borrokaldiak irabazita. Arerioek ez zuten lortu puntu bakar bat ere egitea borroka ekin tzengatik.Ilargik, bere aldetik, K.O.-gatik iraba-zi zuen finalerditan eta finalean bere arerioa zen Ainara Amezcua hartu zuen mendean urrezko puntuan, 53kg azpikoen mailan, 21 urte azpikoen txapelketan. Emai tza hauei esker, ahiz-pa biak Espainiako txapelketan izango dira, mar txoaren 21ean Tarragonan.

Txirrindulari tza: P. Galearen III.

Jaialdi Solidarioa

KIROLAK

Aste Santurako 15 kirol campusakAntola tzailea Programa Adinak Datak eta ordutegia Prezioa Harremanetarako

Ge txoko Gimnasia Erritmikoko Kluba

Gimnasia erritmikoarekin lotutako jardue-rak Faduran

5/17 urteMar txoaren 30etik apiriralen 10era

8:30-13:3030/100€

e-posta: club_ritmica_ge [email protected] Tel: 685 545 032

Ge txo Errugbi Taldea

Errugbia eta kirolani tza Faduran

8/14 urteMar txoaren 30etik apiriralen 10era

9:00-14:0040/50€

e-posta: ge txorugby@ge txorugby.org Tel: 688 874 714

Ge txo Saskibaloia Taldea Saskibaloia Gobelan 6/14 urte

Mar txoaren 30etik apiriralen 10era

8:30-14:30 25/160€

e-posta: ge [email protected] Tel: 657 773 523

Ge txo Igeriketa eta Waterpolo Taldea Igeriketa, kirolani tza eta tailerrak Faduran 4/12 urte

Mar txoaren 30etik apiriralen 10era

8:30-14:3020/110€

e-posta: ge [email protected] Tel: 663 871 318

Ge txoko Hondar-tzak Tenis Kluba Tenisa eta kirolani tza Faduran 6/17 urte

Mar txoaren 30etik apiriralen 10era

8:30-14:30 120/240€

e-posta:: [email protected] Tel: 685 751 688

Ge txo Futbol Kluba Futbola Faduran 5/16 urteMar txoaren 30etik apiriralen 10era

9:30-14:0075/150€

e-posta: [email protected] Tel: 605 748 715

Galea Futbol Kluba Futbol atezainen tzako entrenamendu espezifikoa eta kirolani tza Faduran

6/17 urteMar txoaren 30etik apiriralen 10era

9:30-14:00 99€

e-posta: [email protected] Tel: 665 705 212

Arenas-Romo Futbol Klubak Futbola Gobelan 5/12 urte

Mar txoaren 30etik apiriralen 10era

8:30-14:30 25/130€

e-posta: [email protected] Tel: 657 268 606

Bizkerre Futbol Taldea Multikirolak Faduran 3/13 urte

Mar txoaren 30etik apiriralen 10era

8:30-14:30 25/150€

e-posta: [email protected] Tel: 664 570 994

Ge txo Azkarrenak Irristaketa Taldea

Irristaketa eta kirolani tza Gobelan edo Irristaketa Faduran eta surfa

3/16 urteMar txoaren 30etik apiriralen 10era

8:30-14:30 25/250€

e-posta: eneko.g@clubpatinajelineage txo.com Tel: 664 570 994

Fadura Tenis Taldea Tenis eta kirolani tza Faduran 7/17 urte

Mar txoaren 30etik apiriralen 10era

9:30-14:3075/100€

e-posta: [email protected] Tel: 609 400 742

Ge txo Skate Kluba Skate Faduran 5/17 urteMar txoaren 30etik apiriralen 10era

10:00-13:3050€

e-posta: [email protected] Tel: 649 932 284

Ge txo Pakea Bela Eskola Bela eskolak 8/17 urte

Mar txoaren 30etik apiriralen 10era

10:00-14:00 90/140€

e-posta: info@pakeabiz kaia.com Tel: 94 491 66 32

Ge txo Surf Taldea Surfa Barina txen 8/17 urteMar txoaren 30etik

apiriralen 12ra9:00-14:00

20/150€e-posta:: [email protected] Tel: 675 650 713

Ge txoko Aixerrota Boleibol Kirol Taldea

Boleibola Faduran 8/17 urteMar txoaren 30etik apiriralen 10era

9:30-13:3070/120€

e-posta:: campusvoleige [email protected] Tel: 654 738 779

Punta Galea txirrindulari Elkarteak III. Jaialdi Solidarioa ospatuko du la-runbat honetan, hilak 14, Fadurako belodromoan, Beñat Mardaras muti-koaren alde. 9:00etan, taldeen tzako erlojupeko lasterketa egingo da, 6km-koa (15 i tzuli belodromoari), eta Biz-kaiko txirrindulari tza Federazioak gymkana herrikoia antolatu du 7 eta 17 urte arteko gazteen tzat, 11:00etatik 13:00etara.

Page 6: (2. or.) (5. or.) 57 enpresa eratu ziren 2014. urtean ... · Zuzendaria: Nuri Bilge Ceylan. Hizkuntza: turkiera. 16 urte - tik gorakoentzat. 2,90€. Korrika Kulturala. Bertso-afaria,

Udal talde politikoen iri tzia

Aste Santurako gero eta gu txiago falta da eta, ondorioz, turista eta bisitarien beste denboraldi bat hasteko zorian gaude Ge txon, eta guru tzaldiak eta horiekin batera hel tzen diren turistak gure udale-rrira hel tzeko unea ere bada. Beste behin ere, industria turistikoa sor-tzeko eta, aldi berean, gora egin dezan lagun tzeko konpromisoaren aldeko apustua egingo dugu; izan ere, Ge txoko merkatari tzarekin eta ostalari tzarekin batera, eragile ekonomiko gisa merezi duten to-kia lor dezaten nahi dugu, aurre-rapauso ziur eta serioak eman bai-tira, ardura eta kalitate irizpideak bermatuz.Azken urtean, Ge txoko 31 enpresek sektore horren kalitatearekin eta eraberri tzearekin zerikusia duten

lehiakortasun turistikoari buruzko programetan ziurtagiria lortu dute eta Kalitate Turistikoaren Sistema-rekiko duten konpromisoa egiaz-tatu dute. Ge txoko enpresa turis-tiko horien artean, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak erabil tzerakoan Jardunbide Ego-kiak ezar tzeko egindako ahalegina aitortu zaie hamar enpresari.

Gainera, turismoa Ge txoko sektore ekonomikoarekiko konpromisoa baiezta tzen duten datuak gehituz gero, iaz gure herrira etorritako turista eta bisitarien kopuruak % 18 gora egin zuela nabarmendu beharra dago, eta bertaratu nahi izan zuten horiei guztiei Ge txok proposamenez eta gozamen ele-mentuez goza tzeko aukera eskaini

zien. Eta hastear dagoen denboral-di berri honetan bisitatuko gaituz-ten per tsona guztien tzat, Ge txoko Udaleko Ekonomia Susta tzeko Sai-lak GE TXOPASS txartel turistikoa berritu du, Ge txon kon tsumi tzen duten turisten tzako beherapenak eta opariak bila tzeko eta, aldi be-rean, bertako enpresen tzako eta, oro har, Ge txorako etekinak lor-tzea du helburu. Ge txoko turismoa apustu eta konpromiso argia da EAJ-PNVren-tzat, baina ahaleginak, ekimenak eta proiektuak handi tzeko siste-ma gisa ezinbestekoa da udalaren eta ekimen pribatuaren edo beste instituzio edo erakunde ba tzuen arteko lankide tza, hala nola Eusko Jaurlari tza, Bizkaiko Foru Aldun-dia edo Bilboko Portua.

24 urte. Marisa Arrúe, gure boze-ramailea, ia hogeita bost urtez aritu da gugatik buru-belarri la-nean, baina, batez ere, ge txotar guzti-guztiengatik, botoa ema-ten zioten horiengatik eta ema-ten ez zioten beste horiengatik ere. Oposizioan 22 urtez egin du lan eta gobernuan, aldiz, urte eta erdiz, turismo zinego tzi gisa. Lanpostuari esker, 1991. urtean gure udalerriaren tzat sektore hori zein garran tzi tsua den froga tzeko aukera izan zuen. Harrezkero, turismoa Ge txoko oi-narrizko eta fun tsezko ezaugarria da eta izango da. Hori dela eta, gaur egun, gure udalerria, inolako zalan tzarik gabe, milaka turistek aukera tzen duten toki bihurtu da, bai nazionalek, bai a tzerritarrek.

Urte guzti horien ondoren, Mari-sa Arrúe i tzal handiko per tsona da gure herrian. Lekua egin zuen

e txe askotan, non ausardiaren eta konpromisoaren eredu eta ikur gisa ikusten zuten, duela gu txira

arte defenda tzeko arrisku tsuak zi-ren ideiak defenda tzen bai tzituen. Oraindik ere, ba tzuetan desero-soak diren ideiak. Hori horrela, ge txotar askok onartu dute botoa ematen ziote-la ezberdina zelako eta auzokide bakoi tzarekin harreman zuzena eta per tsonala zuelako. Izan ere, 24 urtean, gure auzokideek bilku-ra guzti-guztietan ikusi dute egin-dako salaketen eta proposamenen aldeko borroka su tsuan.Zure dedikazioa, irmotasuna eta izaeraren aurrean gauza bakarra esan dezakegu: eskerrik asko, Marisa. Orain, belaunaldi berriak hartu behar du txanda; gainera, eduki zezaketen eredurik onena izan dute, politikan zein arlo per-tsonalean.

Turismoa, Ge txoren konpromisoa

Eskerrik asko, Marisa

Badago egon genero-indarkeria-tzat jo tzen ez den emakume-enganako biolen tzia, gure herrietara lanera –zain tzan be-reziki- datozen emakumeek modu gordinez paira tzen dute-na. Lan eta etorkizun hobe baten promesak ekarrita, migrazioaren parte garra tzena dasta tzen dute: nagusikeria, eskubide sozialen ukapena, deserro tzea... Erakun-de publikoek, ordea, ez dituz-te genero-indarkeria tzat jo tzen emakume horietako askok jasaten dituzten tratu txarrak, sexu-ako-

soa, esklabo tza-egoerak... Eta ez diete babes-tresnarik eskain-tzen. Zenbatetan, emakume mi-granteek beraiek “normal tzat” har tzen dituzte onartezinak joko genituzkeen egoerak, eta isil tzen dira lanbidea gal tzeko beldurrez. Kontrata tzaileek, horren jakitun, erroldaketa erabil tzen dute su-misioa lor tzeko. Eta hori Ge txon dagoen errealitatea da. Egoe-ra horrekin amai tzeko, egunero Mar txoak 8 bali tz bezala lan egi-ten jarraituko dugu, adierazpen instituzional hu tsalen gainetik.

Emakumeen Nazioarteko Egu-na ospatu genuen 2015eko mar-txoaren 8an, aurten ospa tzeko gauza gu txi izan arren. Berdinta-sunerako erakunde eta politika espezifikoak desager tzeaz gain, erreforma ideologikoak eta aurre-kontuetan murrizketak egin dira; ondorioz, emakumeen hiritartasun eskubideek ikaragarri egin dute a tzera. Emakumeak lan-merkatu-tik kanpora tzen diren arren, enple-gua gero eta prekarioagoa den arren eta lan-zuloa egon dagoen arren, ez PPk, ez EAJk, ez dute

inolako kon tziliazio politikarik egin. Krisiaren konturik la tzenak eta lan-merkatuaren honda tzea emakumeen sorbaldetan jarri di-tuen gobernu horren aurrean, PSE-EEk parekotasunaren alde egiten du apustu, emakumeen enplegua berreskura tzeko eta eran tzukizun konpartituak lor tzeko helburuare-kin. Horretarako, soldata berdina-ren aldeko legea sustatuko dugu eta genero-indarkeriaren preben -tzioa sendotuko dugu, gazteen ar-teko indarkeria saihestea bereziki nabarmenduz.

M8, egunero mar txoaren 8a