2. Ikasgaia - Indarraren Erabileraren Debekua

download 2. Ikasgaia - Indarraren Erabileraren Debekua

of 8

Transcript of 2. Ikasgaia - Indarraren Erabileraren Debekua

  • 7/28/2019 2. Ikasgaia - Indarraren Erabileraren Debekua

    1/8

    Indarraren eta Mehatxuaren Erabileraren Debekua

    2012-2013

    Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I

    9

    Bigarren Ikasgaia

    Bigarren Ikasgai

    honekin, hasiera

    emango diogu

    egiturazko printzipioen

    azterketari, horietatik

    lehena indarra etamehatxuaren

    erabileraren debekua

    izango delarik.

  • 7/28/2019 2. Ikasgaia - Indarraren Erabileraren Debekua

    2/8

  • 7/28/2019 2. Ikasgaia - Indarraren Erabileraren Debekua

    3/8

    Indarraren eta Mehatxuaren Erabileraren Debekua

    2012-2013

    Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I

    11

    2. Ikasgaia: Indarraren eta mehatxuarenErabileraren Debekua

    Ikasgai honetan indarraren eta mehatxuaren erabileraren debekuaren printzipioa izango dugu

    aztergai. Printzipio honen edukia honako hau dela esan daiteke: estatuen arteko

    harremanetan ezin izango dira ez indarkeria ez mehatxukeria ere erabili Estatuen

    independentzia politikoa edo lurralde osotasunaren aurka

    Beraz,printzipioaren arabera ezin izango da ez indarrik ez mehatxurik erabili Estatuen artean.

    Hala ere, kontutan hartu beharrekoa da, printzipioaren edukierari erreparatuz, soilik

    independentzia politiko eta lurralde osotasunaren aurkako debekua dela.

    Printzipio hori Batzar Nagusiaren 2625 (XXV) ebazpenean dago jasota, baina soft law

    zuzenbidea delakoa denez, ezin da betebeharrezkotzat jo (izan ere, Batzar Nagusiaren

    ebazpenak ez dira lotesleak izango). Hala ere, kontutan hartuta Nazioarteko Zuzenbidean

    ohiturak duen garrantzia eta Estatuek printzipio honekiko izandako jarrera, esan daiteke

    ohitura bitartez lotesle izatera iritsi dela printzipio hau.

    Printzipio honen garapena luzea izan da eta zazpi fasetan banatu genezake, nahiz eta beste

    fase desberdin batzuetan ere banatu daitekeen.

    Lehenengo Fasea:

    Lehenengo faseari ius ad bellum-etik Ius in bellora fasea deitzen zaio (gerrarako eskubidetik

    gerran aplikagarria den zuzenbidera). Izan ere, lehen, Estatuak gerrara juteko eskubide osoa

    zuten, baina Nazioarteko Komunitatean dena gerraren bitartez konpontzen zen eta

    nazioarteko harremanen elementu nagusia zen; eta horregatik beharrezkoa zen neurriak

    hartzera, hori aldatzeko eta gerra gatazken konponbide nagusia izateari utz ziezaion.

    Nazioartean egindako lehendabiziko ahaleginak hori lortzeko XVIII. mendekoak dira. Helburu

    nagusia gerrarako eskubide mugagabea murriztea eta indarraren erabileraren mugapen bat

    erdiestea izango da.

    Esan beharra dago ahalegin hauek bere helburua soilik ikuspuntu edo zentzu humanitario

    batetik lortu zutela. Izan ere, ez zen gerrarako eskubidea guztiz ezabatu, baina lehenengo

    pausu gisara, gerran ematen ziren gehiegikeriak mugatu egin ziren. Momentu hartatik aurrera,

    ezin izango zen dena erabili gerran, eta horretarako, hasierako bereizketa batzuk hasi ziren

    egiten. Hasteko, zibil eta soldaduen arteko bereizketak.

    Hori lortzeko, egin ziren hiru deklarazioak honako hauek dira:

    Ginebrakoa 1864an. Lehenengoz jarri zen mahai gainean gerran egiten dena

  • 7/28/2019 2. Ikasgaia - Indarraren Erabileraren Debekua

    4/8

    2. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I

    12

    mugatzeko ahalegina. Aldi berean, zenbait armen erabilera mugatu nahi izan zen.

    San Petesburgokoa 1868an. La Hayakoak 1899 eta 1907an.

    Hori izan zen lortu zen guztia hasiera batean, Estatuak ez baitzeuden prest beraien gerrarako

    eskubidea mugatzeko.

    Bigarren Fasea:

    Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren 1919an Nazioen Elkartea sortu zen, gerora Nazio Batuen

    Erakundearen aitzindari izango dena. Elkartea sortzearen helburua, Estatuen artean gerrak

    baztertzea izango da eta horretarako, gerra supostuak murriztu egin ziren.

    Itunaren 12 eta 13.4 artikuluei jarriki, bi estatu gerran sartu baino lehen, inpartziala den beste

    hirugarren baten aurrean aurkeztuko dute gatazka eta, hirugarren hori bere iritzia eman

    ondoren, ezin izango dira gerran sartu hiru hilabeteko epe bat errespetatu gabe. Epe hori

    ezartzen da gauzak adosteko denbora ematearren eta Estatuen arteko tentsioak baretzeko

    aukera egotearren.

    Aldi berean, itunaren bitartez, hirugarren bat bere iritzia eman dezake eta animoak baretu

    ditzake.

    Beraz, Nazioen Elkartea ez du gerra debekatzen baina bai gerra kopurua mugatzen saiatzen da.

    Hemen, aipatu beharra dago Gerrari uko egitearen tratatu orokora edo Briand-Kellog paktua

    1928koa balio juridiko eskasa zuela, bertan gerrari uko egiteko borondatea adierazten baitzen,

    baina ez ziren inon agertzen zeintzuk ziren paktua bortxatzearen ondorioak. Beraz, deklarazio

    programatikoa da. Horretaz gain, Estatuak ez zeuden prest gerrari uko egiteko interes

    desberdinak tartean zeudela-eta.

    Hirugarren Fasea:

    Bigarren Mundu Gerra iritsi zen eta lehenengoz emango zen izugarrizko genozidioa Europan,

    Estatuak beren zibilak akabatzen hasi ziren. Horretaz gain, arma nuklearrak erabili ziren

    lehenengoz. Beraz, guzti hori lehenengo paktua bortxatzen zuen, ez baitziren zibil eta

    soldaduak bereizten. Gainera Europa birrinduta gelditu zen, kalte material ugari egon zirelarik.

    Gerra horren ondorioa Nazio Batuen Karta idaztea eta sinatze izan zen, konturatu baitziren

    Nazioen Elkartea ez zela nahikoa izan eta errebisatu beharra zegoela. Izan ere, 1944an

    potentzia irabazleak sistema berri bat eratzeko hitzarmena ospatuko dute (Dumbarton Oaks)

    eta ondoren, Karta sinatu egin zen, 1945eko ekainaren 26an zeinak mahai gainean jarri zituen

    bi erregela nagusi: Gerraren debeku orokorra (2.4 art) eta gatazkak bide baketsuen bidez

    konpondu beharra (2.3 art.).

  • 7/28/2019 2. Ikasgaia - Indarraren Erabileraren Debekua

    5/8

    Indarraren eta Mehatxuaren Erabileraren Debekua

    2012-2013

    Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I

    13

    2.3 art.

    Los Miembros de la Organizacin arreglarn sus controversias

    internacionales por medios pacficos de tal manera que no se

    pongan en peligro ni la paz ni la seguridad internacionales ni la

    justicia.

    2.4 art.

    Los Miembros de la Organizacin en sus relaciones internacionales, se

    abstendrn de recurrir a la amenaza o al uso de la fuerza contra la integridad

    territorial o la independencia poltica de cualquier Estado, o en cualquier otra

    forma incompatible con los propsitos de las Naciones Unidas.

    Artikulu horiek honela diote:

    Esan beharra dago, 2.4 artikulua, arazo ugari dituela. Alde batetik barne gatazkak kanpoan

    uzten ditu baina horretaz gain, interpretazio arazo ugari sortzen dira zenbait terminoen

    inguruan. Hala nola :

    Indarra nola interpretatu ez dago garbi, izan daiteke indar armatua edo bestelakoindar motak. Izan ere, gaur egun gerra egiteko modu ugari sortu dira.

    Mehatxuarekin ere interpretazio arazoak ere sor daitezke. Izan ere, zer hartu behar damehatxu gisara?

    Lurralde osotasuna edo independentzia politikoa esamoldearekin ere arazoaksortzen dira. Adibide gisara, Alemaniak Espainiako independentzia politikoaren kontra

    ari da?

    Nazio Batuen helburuekin bateraezina den modu batean esamoldearekin erearazoak sortu izan dira interpretatzerako orduan. Izan ere, argi eta garbi gelditu

    beharko da zeintzuk diren helburu horiek.

    Interpretazio arazoez gain, artikulu horiei jarraiki, Nazioarteko eskumenetik kanpo egongo dira

    Estatuen barne arazoak; baina, horren salbuespen gisara, nazioarteko bakea eta segurtasuna

    kolokan dauden kasuak dauzkagu. Bere garaian guztiz kanpo gelditzen ziren barne arazoak,

    baina gaur egun herritar zibilen babesa garrantzia hartu du eta beraz, Segurtasun Kontseiluak

    interpretazioa zabaldu egin du.

  • 7/28/2019 2. Ikasgaia - Indarraren Erabileraren Debekua

    6/8

    2. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I

    14

    Baina kartak obligazio hori ezartzeak gauza bat da, eta beste bat obligazio hori zein organok

    betearazi behar duen erabakitzea.

    1945an beraz, Kartak hori esaten digu soilik eta interpretazioa ez da soilik geratzen Segurtasun

    Kontseiluaren esku, baizik eta Batzar Nagusiaren iritzia ere kontutan hartuko da. Nazio Batuen

    Erakundearen Batzar nagusiaren 2526 (XXV) ebazpenak 2.4artikulua zehazten du eta bederatzi

    portaera arautuak zehazten ditu:

    1. Agresiozko gerra bakearen kontrako krimena da (lehenengoz Bakea ezartzen daoinarrizko elementu gisara)

    2. Gerra horien aldeko propaganda egitea Kartaren aurkakoa da.3. Lurralde osotasunak eta muga arazoek ez dute mehatxuaren eta indarraren erabilera

    justifikatzen.

    4. Errepresalia armatuak debekatuta daude.5. Menpearen koloniapean dauden herrien kontra ez dago indarra erabiltzerik.6. Debekatuta dago talde armatuak antolatzea (mertzenarioak)7. Beste Estatu baten guda zibilean edo terrorismoan parte hartzea edo laguntzea

    debekatuta dago.

    8. Debekatuta dago indarra edo mehatxua erabiltzea beste Estatu baten lurraldeaokupatzeko.

    9. Estatuek nazioarteko bakea eta segurtasuna mantentzeko dagozkien obligazioak fedeonez bete behar dituzte.

    3314 (XXIX) ebazpenari dagokionez, agresioaren definizioa ematen du eta objektibatu egiten

    du eta agresioa kasuz- kasu zer den zehazten du.

    Aldi berean, ebazpen hori dio Segurtasun Kontseiluak erabakiko duela noiz betetzen den

    definizioa praktikan. Kontutan hartuta Segurtasun Kontseiluan 5 kide iraunkor daudela eta

    betorako eskubidea dutela, Segurtasun Kontseilua edozein momentutan zuzenbidea blokeatu

    dezake.

    42/22 ebazpenaren arabera, indarraren erabileraren debekua unibertsaltzat aldarrikatzen da.

    Beraz, debekua ez da soilik Nazio Batuen kideei aplikatzen, baizik eta munduko Estatu guztiei

    zaie aplikagarri. Horrekin batera, terminologia aldaketa ere egon zen. Gerra justua edo injustua

    izatetik legezkoa edo legez kontrakoa izatera pasa zen.

    Nazioarteko Jurisprudentzia, printzipio honen sendotze lanean garrantzi handia izan du.

    Aipagarri izango dira Nikaragua eta Estatu Batuen arteko arazoa 1986koa. Arazo horren

    ondorioz Nazioarteko Justizia Auzitegiak bere epaian, 2625 (XXV) ebazpenaren balioa loteslea

    dela deklaratu zuen eta beraz, arau bat dela esan zuen.

    Beste kasu aipagarri bat Froga nuklearren arazoa (1996) izango da. Ikuspuntu juridikotik,

    Kartak ez du debekatzen arma mota honen erabilera, baina Nazioarteko Justizia Auzitegiak

    esan zuen, Ginebrako tratatua aplikatuta, arma horiek bereizketarik egiten ez duenez zibil eta

    soldaduen artean, ezta medikuntza eraikinen eta gainontzekoen artean, haien erabilera

    zuzenbide humanitarioaren bortxaketa suposatuko lukeela. Baina ez du mehatxua debekatzen

  • 7/28/2019 2. Ikasgaia - Indarraren Erabileraren Debekua

    7/8

  • 7/28/2019 2. Ikasgaia - Indarraren Erabileraren Debekua

    8/8

    2. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I

    16

    Lotura hori bi ideia desberdinetan islatzen da: alde batetik, herri horien aurkako indarraren

    erabilera guztiz debekatuta zegoen [1514 (xv) ebazpena eta 2625 (XXV)] eta bestetik,

    menerapen kolonialena dauden herriek eskubidea izango zuten indarra erabiltzeko euren

    metropolien kontra independentzia lortzeko indarraren bitartez mantentzen ari badira. Horren

    barnean, honako eskubideak onartzen zaizkie:

    Beste Estatuei laguntza eskatzeko eskubidea Hirugarren Estatuek laguntza emateko eskubidea izango dute. Laguntzaren nondik-norakoa: ekonomikoa, militarra

    Segurtasun Kontseiluaren Indarraren Monopolioari dagokionez, esan beharra dago bera dela

    Nazio Batuen sistemaren ardatza eta eskuduntza bikoitza du Kartaren 39. artikuluari jarraiki:

    agresio egintza baten existentzia zehaztea eta indarraren erabilera bultzatzea.

    Segurtasun Kontseiluaren egintzei dagokionez, aipagarria da 1950 eta 1990 artean ez dagoela

    inolako ekintzarik, gerra hotza baitzegoen eta Segurtasun Kontseilua blokeatuta zegoen.