1995eko azaroak 24 / 130. zkia. Karakateraino saltaka · lanak egin. Emakumezkoen bizitzaren...

27
1995eko azaroak 24 / 130. zkia. URREZKO BI ERLOJU zozketatuko ditugu 1.000 pta.ko gastuagatik zu ere zozketan sartuko zara. Zozketa 1996eko urtarrilaren 5ean izango da dendan. San Frantzisko 26• Tel. 74 25 35 Aranburu Aranburu GABONETAKO ESKAINTZA BEREZIA GABONETAKO ESKAINTZA BEREZIA Karakateraino saltaka Karakateraino saltaka

Transcript of 1995eko azaroak 24 / 130. zkia. Karakateraino saltaka · lanak egin. Emakumezkoen bizitzaren...

1995eko azaroak 24 / 130. zkia.

URREZKO BI ERLOJU zozketatuko ditugu1.000 pta.ko gastuagatik zu ere zozketan sartuko zara.

Zozketa 1996eko urtarrilaren 5ean izango da dendan.San Frantzisko 26• Tel. 74 25 35

AranburuAranburuGABONETAKOESKAINTZABEREZIA

GABONETAKOESKAINTZABEREZIA

KarakaterainosaltakaKarakaterainosaltaka

elgoiBARRENNafarroa enparantza 2% 74 41 12 ARGITARATZAILEA: Elgoibarko Izarra.LAGUNTZAILEA: Elgoibarko Udala.ZUZENDARIA: Ainhoa Lodoso.ERREDAKZIO AHOLKULARITZA: Andres Alberdi.KAZETARIAK: Ainhoa Lodoso,Jasone Osoro.MAKETATZAILEA: Maite Rementeria.PUBLIZITATEA:Nekane Etxaniz.ADMINISTRAZIOA: Amaia Martin, M. Angeles Ortuoste.KOLABORATZAILEAK: Irati Agirreazaldegi, AndresAlberdi, Esteban Antxustegi,Pello Arrieta, FelixArrizabalaga, Mikel Artola,Izaskun Elizburu, Jon Etxabe,Jon Eugi, Ina Garagarza,Joseba Gorosabel, LoreaGorostiaga, AmaiaGorostiza, Xabier Gorriti,Ana Igartua, Maite Iriondo,KOKOE, Joseba Konde,Edurne Korta, ImanolLarrañaga, Javi León,Antonio Matias, SusanaMujika, Maite Solozabal,Karmelo Urdangarin, JulenZabaleta.BANAKETA ARDURADUNA:Imanol LarrañagaINPRIMATEGIA:Gertu koop. E. (Zubillaga Oñati)TIRADA: 3.500 aleLEGE GORDAILUA: SS-1.038/92ISSN: 1133-021X

elgoiBARRENek ez du beregain hartzen aldizkarianadierazitako esanen etairitzien erantzukizunik.

1995-XI-24 elgoiBARREN 130. zkia. 3

Perspektiba industrialak

ZENBAT BURU

Eusko JaurlaritzakoKultura Sailak, Foru

Aldundiak etaElgoibarko Udalakdiruz lagundutako

aldizkaria

HAINBAT ABURU

Ekonomia zenbat eta irekiagoa izan,are zailagoak dira esparrugeografiko jakinen azterketakegitea, esparruak txikiak direnean

batez ere. Esan dudan hau Elgoibarriaplika dakioke. Azken urteotan aldaketagarrantzitsuak gertatu dira, orokorkidesindustrializazio inportanteadakartenak.

Ondorio honetara hel gaitezke 1988.urte bukaerako egoera eta 1994koa, seiurte beranduagoako alderatzen baditugu.Kontuan hartu behar da dena den,denbora tarte honetan enpresa askokItziarrera alde egin zutela.

1998ko abenduaren 31nDEBEGESAk argitaratutako DebaBeheko Iharduera Industrialaren Gidarenarabera, Elgoibarren kokatutako 104enpresetan 3.385 langile zeuden lanean.Iazko urte bukaerarako enpresa kopurua117ra igo zen baina langileen kopurua2.241era jaitsi. 12,5eko hazkundeagertatu da batetik, eta enplegua bestetik,%28 jaitsi da. Batazbesteko langileenplantila 32,5 lagunetik 20,9ra murriztuda.

Sektoreka aztertuz gero, jostekomakinaren desgerpena da fenomenorikazpimarragarriena. 1981. urtean 342pertsonak egiten zuen lan sektorehonetan, Elgoibarko okupazioindustrialaren %10a suposatzen zuelarik.Erreminta makinaren sektorean

galdutako lanpostuak are gehiago dira:1.595 langile izatetik 1.007 izatera pasadira, eta okupazio industrialaren 42,2asuposatzen bazuen ere, orain %41,3abaino ez da. Alde positiboanerrodamientoen fabrikazioan 207 langileizatetik 244 izatera pasa direla daazpimarragarriena, mekanika orokorrekolantegietan 109tik 147 izatera eta torniloeta muelle lantegietan 58tik 77ra. Forjaeta metalen estanpazioen lantegiek berehorretan mantendu dute langile kopurua,128 langiletan, hain zuzen.

Enplegu industrialaren galerarekinbatera kezkagarria da iharduera honetanari diren enpresak gero eta txikiagoakdirela. Hauen inguruko eta ez haininguruko asko eta asko enpresa auxiliarhutsak dira, auto muntatzaileakesaterako.

Elgoibarko industriak erremintamakinen fabrikazioan du oinarririkgarrantzitsuena, eta neurri txikiagobatean, autoak fabrikatzen dituztenenpresentzako horniketan. Batean zeinbestean oso zaila izango da gero etakualifikatuagoa den langile kopuruahaztea. Elgoibarren dauzkagun formaziozentru, langile zintzo eta ekimenenpresarial egokiek bakarrik lortu ahalizango dute merkatuak inposatzen dituenbaldintza berrietara ahalik eta traumatxikienarekin egokitzea.

Karmelo Urdangarin

hautsita, gidaria eta bidaia lagun batatxilotuak, eta noski, bisita galdua.

Atxiloketen ondoren autobusekokristalak apurtu zizkiguten, zaurituakegon ziren eta hala ere, beste ordube-tez bertan erretenituta eduki gintuzten.ASKI DA!!!

Gidaria eta atxilotutako mutila kar-gurik gabe askatu zituzten, baina kal-tea egina zegoen.

Arrate Juaristi

Ospa ezazu hirugarrenurte hau gurekin!

Itxaropena abesbatzak hirugarrenurtea bete behar duen honetan,

herritar guztioi gerturatu nahi dizuegugure talde hau: irekia, ezberdina etaberritzailea. Hiru urte, lurralde etagarai anitzetako musika ezagutu etaezagutarazten; herri eta antzoki, kaleeta elizetan gure ahotsak entzunaraz-ten.

Eta horixe da, hain zuzen ere,behar duguna: geure ahotsek abestenjarrai dezaten, isildu baino sendotuzjoan daitezen. Horretarako, herritarguztioi zuzentzen gatzaizkizue, geuretaldera etor zaitezten eskatuz. Ez dagoez adin ez beste inolako mugarik;musika gustuko baduzu, zuretzakotokia badaukagu lana eta lagungiroabateratzen dituen abesbatza honetan.Musika irakurtzen jakiterik ere ezduzu behar.

Interesik badaukazue, hitzeginezazue partaideren batekin, edozatozte ostiraletan iluntzeko 7aklaurden gutxiagotan Kultur Etxeandauzkagun entsaiuetara. Musikazale,zure zain gaude!!

Itxaropena abesbatza

4 elgoiBARREN 130. zkia. 1995-XI-24

E SKUTITZAK

1955eko urriaren 27a,ostirala:

Hamabost urtetan zehar eginizan dudan bezala, aste bat

gehiago Espainia aldera nindoan niresenarrearekin 40 minutuko bisitabetetzera, bion artean 1.600 km. luzeezarriak dauzkagularik. Hamabost urtehauetan abentura askotxo izan ditugubaina gogorrena ostiral horretakoaizan zen.

Ertzain baten paranoia dela medioordubetez erretenitu gintuzten Gastei-zen, hemen elkartasun gehiegi genuelaikusita, bidaia jarraitzen laga zigun.Bost bakilometro egin ondoren, er-tzainez inguratuta ginen. Autobusekogidaria mehatxatzen zuten atea irekizezan eta guk ez zabaltzeko eskatzengenion barruan ez zegoelako inolakoerasotzailerik. Ertzainen jarrera ikusitaziur geunden bat edo bat atxilotukozutela muntaia hura guztia justifikatuahal izateko. Horrela hiru ordu, etaazkenik “beltzak” etorri, atea apurtuzbarrura sartu, eta gidaria eta lehenen-go aurkitu zuten mutil gazte bat atxi-lotu zituzten. Berriro ere erasotzailerikegon ez arren, gu erasotuak izanginen. Nola azalduko nizueke pasatugenuen inpotentzia? Ezin daiteke. Nonzeuden Euskal Herrian hain famatuegin diren “Atutxa bideoak”? 14 er-tzain furgoneta kontatu nituen ingu-ruan, txapel beltz eta gorriak besterikez genituen ikusten. Auto bat bera ereez zen pasatzen, ertzainek bideamoztu baitzuten. Bakarrik geundenerrepidearen erdian, gau ilunean, er-tzainez inguratuak, autobuseko atea

? GALDERAK

TX ALOAK

Ikastolako bosgarren mailakoneska-mutilek Regina Arrietairakaslea txalotu nahi dute SantaZezilia eguneko kalejira antolatuzuelako. Irakasle honekmusikaren alde egindako lanaere eskertzekoa dela esanziguten Ikastolakoek.

H A R R I G O R R I G O I K O E R R O T A B E R R I T A R R A K

Orain arte Maala bazen,zergatik erabaki duBARRENek Madala idaztea?BARRENeko hizkuntzarduradunak honako erantzunhau eman digu: “Alde batetik,ahozko ohiturak daude etahortik sortu da Maala esatea(“hor dao”, “baakit” eta“badakau” esaten ditugunbezala); baina, bestetik, formaidatzia dago, erreferentziairaunkor modura jokatzenduena, eta horregatik Madala(“hor dago”, “badakit” eta“badaukagu” idazten dituguneanbezala).Ahozko herri formaren etajatorrizko forma osoaren-Magdalena- bitarteko modufonologiko arrazional bataplikatu besterik ez da egin.Barianterik arrazoizkoenaaukeratu da, Maala, Mahala,Mala, Madala... -ren artetik”.

Santa Zezilia eguna pasa berri da bainaUdal Musika Bandak igandean ospatukodu musikarien patroiaren eguna. Horre-gatik aproposa iruditu zaigu BandakoArtxiboko 1972. urteko erretratu hau

gaurkoan hona ekartzea. Erretratuan ikus daitekeenez,Bandakoek uniformerik ez zeukaten oraindik etabakoitzak etxeko trajerik dotoreena jazten zuen kon-tzertuetarako. Jakin dugunez, bi urte beranduago,1974an, eskuratu zituzten uniformeak.

Atzean, ezkerretik hasita: Jose Antonio Osoro,Jose Del Valle, Eladio Gorostiza, Aurelio Diego,

Moisés Guilló (?), Juan Mota, Moisés Agirre, FelipePalacios (?), Felipe Igartua, Jose Izagirre, Jose Ina-zio Sarasua eta Pedro Regil.

Erdian: Pedro Sanchez, Julio Bueno, FranciscoCuesta, Txomin Mujika, Jose Angel Zubiaurre (?),Victor Zubiaurre, Luis Mari Zubiaurre, AnttonAzpiazu, Jose Manuel Martinez, Jose Inazio Izagi-rre eta Fernando Azpiazu.

Aurrean: Iñaki Goñi, Angel Riaño (?), JuanEguren, Pedro Soriano, Jose Novoa, Jose Zubiaurrezuzendaria, Felix Lodoso zuzendariordea, JulianIriondo eta Rikardo Gorriti.

E RRETRATU ZAHARRA

1995-XI-24 elgoiBARREN 130. zkia. 5

lanposturako izena eman dutenentzako OHARRA:

Izena emateko azken eguna: AZAROAREN 30a.

• Euskarako azterketa ABENDUAREN 1ean izango da.

Ordua eta tokia telefonoz jakinaraziko zaizue.

• Azterketaren ezaugarriak:

- Itzulpenak (2). Hiztegia erabiltzeko aukerarekin.

- Gutunak (2).

- Idazlana (2/3 orrialde)

ELGOIBARKO IZARRA Kultur Elkartea

HITZARMENERAKO EUSKARA TEKNIKARIA

AZKU

E

A inhoa Iruretak 26 urte ditu.Umetan farmazeutika izannahi zuen, “nahastiak eitxenibiltzeko”. UBIn zegoela,

gustua ezezik lan munduan irteerakizango zituen ikasketaren bat aukera-tu zuen, injinerutza tekniko elektroni-koa. Arrasaten ikasi zuen, “neregelan, 100 pertsona geunden etahorietatik sei bakarrik ginan neskak”.

Karrera amaitu bezain prontomakina bat kurrikulum bidali zitueneta halako batean, Gasteizetik deituzioten “FP.ko eskola bat zan eta neredepartamentuan ni izan nitzan sartuzan lehenengo neskia. Batek esanzian nik aukeratu naban karreria ezzala bat ere femeninua”. Halere, Ain-hoak zorte handia izan duela onartzendu. Gaur egun Zubitronic enpresan

dago lanean, injineru elektronikoa da.Esan digunez, edozein enpresataradeitzen duenean, automatikoki dakiteZubitronikekoa dela, “inguruan dago-en injineru emakumezko bakarranaiz”. Lan egiten duen enpresan ezdu inoiz arazorik izan emakumea iza-teagatik baina kanpora atera beharizaten denean, “igarri izan dot erreze-lo puntu bat, ‘emakume honek zeregingo ote digu’ pentsatzen daban

asko dao”. Emakumea izateagatikbere lanean gizonezko batek bainogehiago demostratu behar izan dubere balioa, “makinak konpontzeraere juten naiz batzuetan. Han egotendia gizon guztiak neri begira, taladruazela hartzen doten, destornilladorianola erabiltzen doten...”.

Ordu asko ematen ditu lanean,“gabeko 11etan ere ailegatu izan naizetxera”. Lana garrantzitsua da Ainho-arentzat halere, orain daraman errit-moa betirako izango denik ez du uste,“bixar edo etzi umiak eukitzia pen-tsatzen dotenian gauzak aldatu einbiharko dia seguruena”. Anbizioazgaldetu diogu, “nere anbiziua nerelanian ahalik eta onena izatia da”.

Central Hispanoko zuzendariaElgoibartar askok bezala, Maribi

Agirregomezkortak ere señorita Ani-tarekin ikasi zuen. Gero, Perito Mer-cantil egiten hasi zen baina, “lanianhasi nitzan hamasei urtekin eta libu-ruak gehixegi gustatzen ez jataze-nez...”. Central Hispanon hasi zenlanean, “papeleo asuntuakin, makinazidazten...”. Orain, bankuko zuzenda-ria da. Lanpostua eskaini ziotenean“dudak euki nitxun, seguruena gizo-

Ezkondu, Jangoikoak bidalitako seme-alaba guztiak izan eta etxekolanak egin. Emakumezkoen bizitzaren oinarria hori zen garai batean.Gero, eskulana behar zela eta hainbat lantegitan sartzen hasi ziren,hori bai, etxeko ardura utzi gabe. Ikasketak beranduago etorri ziren.Gaur egun, zuzendaritza postuetan ere ikus daiteke bat edo beste.Egoera ez da normalizatu baina aukerak ugaritu egin dira. Gure arterabelaunaldi ezberdinetako hiru emakume ekarri ditugu, beraienesperientziak erakutsi digu errealitatea edozein izanik ere, norberarenesku dagoela askotan bizimodua.

6 elgoiBARREN 130. zkia. 1995-XI-24

E RREPORTAIA

AINHOA“Astian behin futbolpartido bat ikustia

gustatzen jata. UmetanArkonada zan nere

idolua”

Eskulana utzi etagorbata jantziEskulana utzi etagorbata jantzi

nezkua izango banintz eukiko ez nit-xunanak”. Ezkonduta dago eta biseme ditu, “gurian ohitxuria zanamak ei-txia gehixena, ama etxianegotia ordu batetik aurrera”. Zuzen-dari izateak, ordea, aldaketa batzukekarri zituen beraien bizitzara, “Madrilera jun bihar izan nitzan ikas-taro batzuk ei-txera eta lehen arratsal-

deko 3etan amaitzen naban lana etaoin askotan 10ak jotzen die etxerabueltatzen naizenerako”. Gaur egunemakume bat dauka etxeko lanak egi-teko.

Maribi bost pertsonaren ardura-duna da, “ez dot sekula arazorik euki,ekipo ona dao nerekin lanian eta horioso inportantia da”. Zuzendarien bile-ra izaten duenean oso emakume gutxielkartzen dira. “Euskadin 10 ingurugera eta egixa esan sekula ez dou pro-blemarik euki, sekula ez dou ezer iga-rri ez onerako ez eta txarrerako ere”.Gauzak aldatzen hasi direla uste duMaribik, “nere epokan emakumiokezin genduan anbiziorik euki. Zuzen-dari izatia ez zakun burutik pasatu ereeitxen. Oin, bateron bat bihar bada,gero eta gehixo ikasketak begiratzendia, preparaziua, eta ez emakumia alagizona dan”. Pozik bizi dela aitortudigu, “lana oso inportantia da nere-tzat, asko gustatzen jata, batez erejendiakin dakaten hartu-emana, askoikasten dozu. Familixia eta gero lanadauala esango nuke”. Hori bai, libredaukan denbora apurra ezer egin gabeematen du, “asko disfrutatzen dot,pasiara bat eman eta trankil-trankilezer ein gabe egoten”.

Hizkuntzen bidetik61 urte dituen emakume honen

istorioa nahiko ezohikoa da. CarmenFerrer donostiarra da jaiotzez. Magis-teritza egiteari ekin zion baina, “eznuen pazientziarik umeekin” eta hura

uztea erabaki zuen. Ikasteko grinakbultzaturik Ingalaterrara alde eginzuen. Erizain eta ume zaintzaile goi-zez, arratsaldez akademia batera joa-ten zen ingelesa ikastera. Bi urteeman zituen Londresen, itzuli etaParisera joan zen. Handik itzultzean,22 urte inguru zituen eta bi hizkuntzazekizkien gaztelaniaz gain. Bateaneta bestean lan egin eta gero Elgoi-bartik deitu zuten eta hona etorri zenitzultzaile, “Elgoibarren garai hartanez zegoen beste emakumerik nikbeste hizkun-tza zekizkienik”. Enpre-sa hartatik beste batera, “esportazio-inportazio departamentuko buru”.Carmen emakumezko pribiligiatu batizan da, “lehen emakumeek lantegianegiten zuten lan, baina ikasketakzituztenak gizonezkoak ziren”.

Umetan oso argi zeukan berakindependiente izan nahi zuela, “ gauregun, nere alabari sarri errepikatzendiot ezkondu aurretik bere bizitzanizan nahi duena lor dezala”. Carmenezkondu egin zen eta bi seme-alabaizan zituen, “etxeko lanak egitekoemakume bat nuen eta haurrak zain-tzeko beste bat. Nire lan erritmoare-kin beharrezkoa zitzaidan, garai har-tan gizonezkoek ez zuten bat erelaguntzen”. Bere gurasoengandik jasozuen garrantzitsuena, “diziplina izanzen, ordena eta duzunarekin konfor-me bizitzeko ahalmena” eta berakseme-alabei sarri errepikatzen diena,“lanarekin disfrutatzeko” da. Gauregungo gazteak oso akomodatuakikusten ditu, “anbiziorik gabe. Behar-bada egoera zailagoa bizi dute baina,era berean, orain dauden erraztasunakez dituztela aprobetxatzen uste dut”.61 urte ditu eta orain urtebete utzizuen lana, “trauma handi bat izan da,ez dakit etxean ezer egin gabe egoten,orain ere euskara ikasten ari naiz,Yoga egiten dut... Okupatuta egonbehar naiz”.

1995-XI-24 elgoiBARREN 130. zkia. 7

MARIBI“16 urtekin hasi

nitzan lanian eta nereburua ez dot ikustenezer ein gabe, etxian

sartuta”

CARMEN“Umetan izara azpianargitxo bat sartu etaezkutuan irakurtzen

nuen”

Maribi AgirregomezkortaCENTRAL HISPANOko zuzendaria

Ainhoa IruretaInjineru Tekniko Elektronikoa

Carmen FerrerInportazio-esportazio zuzendaria

eta itzultzailea

“¿Jurais o prometeis desempe-ñar bien y fielmente vuestra fun-ción de jurado, examinar con recti-tud la acusación formulada contra...(akusatuaren izena) apreciando sinodio ni afecto las pruebas que se osdieren y resolver con imparcialidadsi es o no culpable de los delitosimputados así como guardar elsecreto de las deliberaciones?”

Hau da Magistratuak epaima-haikideei zin eginaraziko diena etabertan agertzen zaizkigu epaima-haiaren eginbeharrak zeintzukdiren. Errespontsabilitate handiegiaote guretzat?

Egia esan, epaimahari buruzdaukagun ideiarik urrenena behar-bada filmeetan ikusi duguna izanenda, beraz, ezin daiteke esan hauideia handiegirik edukitzea denik...

Elgoibarren, jadanik, 1996.urtean epaimahaia osa dezaketenherritarren zerrenda atera da.Beraz, legea jarri da martxan.Hurrengo pausoa epaiketa konkretubatek hasiera ematen duenean izan-go da. Epaiketa baino 30 egun lehe-nago Auzitegiak 36 epaimahaikidedeituko ditu eta horietatik, zozketabatzuen ondoren, epaimahaia osa-tuko duten 9 epaimahaikide eta 2

ordezko hautatuko dira. Epaikideenfuntzioa proba guztiak begiratu etaaztertzea da. Beraz, galderak egite-ko aukera edukiko dute bai lekuko,perito eta akusatuari ere. Begizkoikustapenetara ere joango dira etakonbikzio piezak begiratu ere. Fro-gen arabera zeintzuk egitate(hechos) dauden probatuta etazeintzuk ez erabaki beharko dute.Gero, deliberazio sekretu batenondoren erabaki bat hartu beharkodute. Erabakia hartu arteko guztianepaimahaiak inkomunikaturik egonbeharko du. Puntu honetan sortzenzaidan zalantza zera da: deliberaziohau luze joaten denean, nola egingodute inkomunikazio hori manten-tzeko hemengo epaitegietan daudenbaliabide eskasekin?

Deliberazioaren ondoren botuaematea derrigorrezkoa da eta ez daabstentziorik onartuko, isunarenzigorpean. Kulpabilitatea erabaki-tzeko 7 botu beharko dira eta inkul-pabilitatea erabakitzeko 5 botunahikoa izango dira. Akordioriklortuko ez balitz, Magistratuak aktabueltatuko luke eta hori hiru aldizgertatuz gero, epaimahai berri bathautatu beharko litzateke.

Prozesu honetan guztian ikus-

ten dugunez, isun desberdinakpentsatuta daude -25.000 pta.tik250.000 pta.ra artekoak- epaima-haikideek euren betebeharrak bete-tzen ez dituzten kasurako. Argidago epaile izatea eskubidea izate-az gain, obligazioa dela. Aurrezpentsatuta dauden aitzakiaren batez edukiz gero aukera gutxi ematenzaizkio herritarrari betebehar horribizkarra emateko.

Estatu espainolean lehenagoere izan da epaimahairik, azkenErrepublika garaian gugandik urre-nen. Baina garaia, jendea eta gizar-tea aldatuz doazenez, oraingo hone-tan zer gerta daitekeen probatu etagero bakarrik jakingo dugu...

8 elgoiBARREN 130. zkia. 1995-XI-24

ASTE HONETAN

Epaimahaiari buruz

ANA ETXEBERRIA

San Frantzisko 10, Tel.: 74 26 19

- Barrukoerropak- Um eenerropak

ARRATS

PUB

Zelaikoa Plaza. MENDARO. Tel. 75 50 58 Tel. 74 06 37San Frantzisko, 37

KAROBIPUB

ELGOIBAR

1995-XI-24 elgoiBARREN 130. zkia. 9

E TA ZURE USTEZ?

Nahiko zenuke epaimahai batean egotea?

PAQUITA PEREZ52 urte, etxekoandrea

Ez lidake graziarik egin-go, gauzarik zailenetari-koa iruditzen zait, batezere zure begiez ikusi ezduzun gauza bat epaitubehar duzulako.

SANTIAGO HERNANDEZ41 urte, organizazio

teknikariaEz, errespontsabilitatehandia da, beti geratzenzaizulako ondo ala gaizkiegin ote duzun kezka.Epaileak horretarako pres-tatuagoak daude.

CONCHI ROSA26 urte, langabetua

Ez, errespontsabilitatehandiegia da norbaitzigortzea. Gainera osoerraz epaitzen ditugu per-tsonak, aurriritzi askodago. Epaitzeko epaileakdaude.

FRANCISCO ALVAREZ65 urte, jubilatua

Ez nuke nahiko, ez da batere erraza pertsona baterruduna ala errugabeaden jakitea. Hori bai,lapur guzti horiek gartze-lara bidaliko nituzke!

MIGUEL JOSE LOIOLA35 urte, udaltzaina

Ez, ezagutzarik gabe nor-bait epaitzea... Ez dut nireburua lan horretan ikus-ten, nahiz eta pertsonaaskoren artean erabakiahartzea errazagoa izatenden.

ELENA TERCERO19 urte, ikaslea

Iritzia ematera ausartukonintzateke baina pertsonabat epaitzerakoan, errudu-na ala errugabea den esa-tea epaileari dagokio,batez ere delitu grabeetan.

Pedro Muguruza 4 behea. ELGOIBAR. % 74 26 99

ISTRIPU ASEGURUMODULARRA

ISTRIPU ASEGURUMODULARRA

Herri-

gain

ErretegiaSan Pedro auzoa 4 (% 74 30 40) ELGOIBAR

MOTZIAN

10 elgoiBARREN 130. zkia. 1995-XI-24

n Parroki abesbatzaSanta Zeziliaren omenezkoekitaldien artean, Eliz Abesbatzakabestu egingo du larunbatean, hilak25, arratsaldeko 7etako mezan.Kanta herrikoi eta ezagunak,“Canticorum Jubilo”, “Ave María”,“Verbum Caro” eta beste batzukeskainiko dituzte.

n Ontzien birziklaiaDeba Beheko Mankomunitateakurtebete barru tetrabrikezko, plasti-kozko, altzairuzko eta alumiozkoontziak biltzeko eduki-ontzi edokontenedoreak jarri nahi ditu. Zabo-rrak, paperak eta beira jasotzekodauden hiru kontenedore ezberdinezgain, laugarren bat jartzea suposatu-ko luke honek. Datorren ekainetikaurrera indarrean sartuko da ontziakbiltzera behartzen duen europardirektiba. J. A. Aranbarri Mankomu-nitateko presidentearen esanetanDeba Beheko Mankomunitatea bir-ziklaiaren arloan aintzindari izan daeta izaten jarraitu nahi du. “Hortaz,direktibak formalki ontziak biltzerabehartu aurretik, gure asmoa ontziakbiltzeko prestatuak egotea da, zabo-rren konposizioa ezagutuz, errezi-klatu behar den ontzi kopurua zeinizan daitekeen kalkulatuz, eta azke-nik, kostuaen zenbatekoa ezagutuz”.Jasotzen diren ontziak birziklatuegingo lirateke, “birziklaiatik eteki-nak lortzea nahiko genuke, zerbitzuberri honegatik biztanleei gastuberririk sortarazi gabe”.

n 60 pertsona ari diratrikitixa ikastaroanOlaizaga kiroldegiak antolatutakotrikitixa ikastaroan bi talde osatudira, astelehen eta ostegunetakoa etalarunbat goizetakoa, guztira 60pertsona. Azaroaren erdi aldera hasizen ikastaroa Gabonak arte luzatukoda. Iaz bezala, ikastaroa amaitzendutenek Gabon Zahar egunean PlazaHandian dantza egitea da asmoa.Ikastaroa ematen ari direnak HaritzDantzari Taldeko kideak dira.

Kokoe Elkarteak antolatuta, Komiki Lehiaketarensari banaketa ekitaldia burutu zen iragan ostiralean. Lehen sailkatua etahirugarrena kanpotarrak zirenez ez ziren ekitaldian izan. Han izan ziren,ordea, bigarren saria irabazi zuena, Roberto Martinez Vinuesa bilbotarraeta Amaia Ballesteros López, 17 urtetik beherakoen artean aipamenberezia jaso zuena (argazkian erdian). Sariak banatzen Blanka Salegikultur teknikaria eta Gotzon Garate zinegotzia izan ziren Udalaren aldetik,eta Alberto García Kokoeko ordezkari modura. Lehiaketan parte hartuzuen hainbat lan Kultur Etxean ikusgai daude erakusketan.

Elgoibartarrak Marbellan izenburua jar diezaiokegugoiko erretratuari. Sabin Arrieta eta Mertxe Epelde elgoibartar senar-emaztea, hiru semeekin, duela zazpi urte joan zen Marbellara. HanItxasgain jatetxea ireki zuten eta itxuraz, jatetxeak demaseko estimazioadauka, bai bertakoen bai eta kanpoen artean ere. Elgoibartik Marbellaingurura hurbiltzen diren gehientsuenak, Itxasgainera bueltatxoa egitenomen dute. Argazkian agertzen diren Elgoibarko bederatzi emakumeekere, Insersoren bidaia aprobetxatu zuten 15 egun eguzkitan pasa etaMarbellako elgoibartarrei bisitatxoa egiteko. BARRENen eta herritarguztien izenean, gorantziak herritik kanpo bizi zareten elgoibartar guztioi.

KONTATZEKUAK

1995-XI-24 elgoiBARREN 130. zkia. 11

n Enplegurako orientazioeta motibazio ikastaroaDeba bailarako zortzi udalerrik, Elgoi-barkoak barne, formaziorik gabekoemakumeentzat enplegurako orienta-zio eta motibazio ikastaroa antolatudute. Eusko Jaurlaritzak, EuroparFondo Sozialak eta DEBEGESAkfinantziatutako hiru urteko iraupenaizango duen programaren barruanburutuko da ikastaroa. 30 milioikoaurrekontua dauka programak. Bi taldeosatuko dira, 25 urtetik beherako ema-kume taldea eta 25 urtetik gorakoena.Klaseak Mendaron eta Ermuan izangodira. 60 orduko iraupena izango duenikastaroan parte hartzeko ezinbestekobaldintza izango da formaziorik gabea,langabetua eta motibazio handikoemakumea izatea. Lan mundurako etaformaziorako motibazioa eta balibide-ak eskaintzea da ikastaroaren funtsa.Lanbide Heziketako ikasketak burutudituzten emakumeentzat, administra-zio eta informatika adarretatik, 450orduko AS400 deritzon ikastaroaemango da. Ziurrenez IBM etxeko tek-nikoek emango dute ikastaroa etainformatika eta arrazonamendu logiko-ari buruzko azterketa egingo da aur-kezten direnen artean. Ikastaro biakabenduan hasiko dira. Izena ematekoUdal Ongizate Sailera (74 10 08)zuzendu hilaren 30a baino lehen.

n Gazte Asanblada,Udalak erantzun zain“Elgoibarko Gaztetxearen aldeko eki-mena” izeneko proiektuari erantzunaemateko zain dago Gazte Asanblada.Maiatzaren 5ean aurkeztu zuten egi-tasmoa Udaleko Ongizate Sailean.Herriko gazteriaren etorkizunari etadrogomenpekotasunen prebentzioaribegira proeiktua burutzea posible denala ez esan dezan eskatzen diote Uda-lari. “Udaleko ordezkariarekin hizke-tarako borondatea azaldu dugun baka-rrak gara, Udalak eman behar du orainhurrengo pausoa”. Abenduaren hasie-rarako erantzunik jasotzen ez badute,“arazoa konpondu nahi ez dutela etaberaz, mobilizazioak burutzea pentsatubeharko dugu”.

Eusko Trenbide-ak enpresako sindika-tuek komunikatu batbidali dute Udaletxeguztietara EuskoTrenbideak-ek Bilboeta Donostia artekoibilbidea zuzeneanegiten zuten trenakkendu dituela salatze-ko. Irailaren 18tikEibar, Ermua, Debaeta Zumaian transbor-doak egin behar dira Donostiatik Bil-bora zuzenean doan trenik ez dagoe-lako. Neurri honekin ibilbide motze-ko joan-etorriak bultzatu nahi izan duenpresak. Elgoibarko PPko Juan Car-los Abian zinegotziak Eusko Trenbi-deak-eko sindikatuko ordezkariekinemandako prentsaurrekoan, aipatuta-ko komunikatuaz gain, sindikatuekburutu dituzten beste ekintza batzuenberri ere eman zuten. Lan Inspekzio-an denuntzia jarri dute sindikatuekElgoibarko Toletxegaineko geltokikoirregulartasunak direla-eta. Geltokiak40 metroko andena baino ez dauka,eta trenak hiru bagoi baino gehiagodituenean, hainbat bagoi andenetik

kanpo geratzen dira. Bagoietako ateguztiak batera irekitzen direnez,erortzeko arriskua begibistakoa da.Enpresaren irtenbidea trenak bi gel-dialdi egitea dela adierazi zuten sindi-katuek. Sindikatuen ustez, andenaluzatu egin beharko litzateke. Bestal-de, Ermuko geltokian, Eibartik doa-zen tranbiak eta Bilbo aldetik datozentrenak, trenbide bakarra dute geratze-ko, hau da, trenak aurrez aurre gera-tzen dira. Sindikatuen ustetan, trenekparez pare jotzeko arrisku handiadute, edozein larrialdiren aurreanbatez ere. Beraz, geltokira heltzean,norabide bakoitzeko trenak trenbidebana izan dezan eskatzen dute.

Eusko Trenbideak-eko sindikatuakenpresaren erabakien aurka azaldu dira

Paco Egea elgoibartarrak, Eusko Jaurlaritzako Sailbu-ruordeak, lanaren berrantolaketari buruz hitz egiten jardun zuen asteazkene-an Gestio Eskolak antolatutako Forum-ean. Elgoibartarrarekin batera Pros-pektiker europar institutuko zuzendaria den Juanjo Gabiñak lanaren berran-tolaketari buruzko hainbat ideia azaldu zituen entzulegoaren aurrean.

AITO

RZA

BALA

12 elgoiBARREN 130. zkia. 1995-XI-24

BERBETAN

"New-Yorken Behobian bezala sentitu nintzen"

“Korrika zaudela, ibilbidean zuzenean jotzenari diren musika taldeak ikusten dituzu”

zen. Isa Azkuek lagundu zion, bide batezhiriburu kosmopolita hura ezagutzeko asmoz.Astebete pasa zuten bertan eta biek esandigutenez, “benetan ikusgarria izan da, bailasterketa bai eta hiria bera ere. Hura bestemundu bat da”.

Izaskun Estibariz:

- Zergatik New-York?- Argi neukan noizbait

marathoi bat korritukonuela. Batzuekin eta beste-ekin berbetan, poliki-polikiNew York-ekoa atera zeneta egun batetik besterajoatea erabaki nuen.- Erabaki eta entrenatzenhasi al zinen?

- Urte osoan ibiltzennaiz korrika egiten. Beho-bia-Donostia krosa hirualdiz eta Santurtze-Bilbobeste hiru aldiz egin izanditut, beraz, ez zen hutsetikhastea bezala. Irailean eka-rri zidaten dortsala etaorduan hasi nintzen ahalbeste preparatzen.- Azaroaren 9an iritsizineten New York-era.

- Bai, eta marathoia12an zen, igandean. Larun-batean ongietorria egitenzaie parte hartzen dutenherrialde guztiei, eta seikilometroko ibiladi bat egi-ten da korrika. Egun horre-tan korrikalariek ezezik,nahi duten guztiek ere hardezakete parte.- Nola sentitu zinen30.000 pertsonaren arte-an?

- Oso emozionanteada. Batzuk marka ona egi-tera doaz eta horiena besteplan bat da. Gainontzekoguztiak oso lasai joatendira. Jendea disfrazatuta,marathoian parte hartzen

zuten korrikalariak derre-pentean geratu eta argaz-kiak ateratzen zituzten...- 42, 192 km. korrika.

- Hiru km. egin nitue-nean bare puntu bat sentitunuen baina berehala erre-kuperatu nintzen. Lau ordupasa egin nituen bukatzekobaina ez zitzaidan bat ereluzea egin. Ibilbide guztianzehar, auzo ezberdinakpasatzen dituzu eta guztie-tan musika taldeak daudezuzenean jotzen, jazz-a,blues-a, rock-a,... Azke-nengo hiru kilometroaklehertuta egin nituen bainabukatu beharra nuen.

Amaitzea satisfazio bat daeta merezi izan duela kon-turatzen zara.- Giroa ere primerakoa.

- Oso beroa. Behobia-Donostiakoaren antzekoada, baina hirukoiztua. Eza-gutzen ez zaituzten arren,denak animatzen zaituzte.Gogoan daukat, balkoibatean zegoen emakumebat, altaboz haundi ba-tzuek zituen kanpora atera-ta, musika a tope eta korri-kalari guztiak animatzen.Oso berezia da marathoiabertako biztanleentzat.- 0 azpitik 7 gradu izan alzenituzten?

- Hain gutxi ez. Laugradu inguru egongo ziren.Ez nuen hotz handirikpasatu baina jendeak halakomentatzen zuen. - Korrika zaudela, zertanduzu burua?

- Burua oso argi edukibehar duzu, fisikoki ezezikmentalki ere preparazioona behar da. Korrika zau-dela konsziente zara aurre-tik duzun guztiaz baina,era berean, zure inguruangertatzen ari den guztiaikusten duzu.- Lasterketa amaitu etagero?

- Dutxa beroa hartueta kalera.- Turista bezala.

- Hori da, behin berta-raino joanez gero, huraikusteko aprobetxatugenuen. New-York ikusga-rria da, batez ere gauez.Eta “rascacielos”ak aluzi-nanteak dira, behetik gorabegiratzeak inpresioa egi-ten du eta harrigarria daeraikuntzen barruan dago-en montajea, ez du zeriku-sirik ezagutzen dugunare-kin. Beste mundu bat da!- Hurrengo marathoia?

- Ikusiko dut. Orain-goa deskantsatu beharradaukat. Dena dela, berrizere egiteko gogoarekinitzuli naiz, ez New York-en, baina bai beste mara-thoi bat.

Azaroaren 12an Behobia-Donostia lasterketaospatzen zen. Handik milaka kilometrotara,

New York-en marathoia zegoen. Bertanelgoibartar bat izan zen, Izaskun Estibariz.

Aurretik ez zuen sekula marathoirik korritubaina aukera parean tokatu eta animatu egin

1

B A R R ENKiliMendaroko gehigarria Urriak 27 23. zkia.

Gizartea kontzientziatuta al dago HIESarekin?Abenduaren 1ean HIESaren egunaospatuko da munduan eta aurtenbaita Mendaron ere. GuztiokHIESa zer den badakigun arren,

oraindik bildur handia dago jende-aren artean. Mendaroko kaleetarajo dugu jendeari gai honi buruzhainbat geldera egiteko asmoz.

kiliBARREN • 1995-XI-24 • 23. zkia.

Javi Rubio30 urte, montadorea

Informazioa egon badago, bainajendeak paso egiten du. Arazoakkontuan hartu behar dira etahorrezaz gain jendeari jakinaraziegin behar zaio.

Idurre Arakistain17 urte, ikaslea

Egun bat bakarrik ez litzake egonbiharko HIESa duten pertsonezgogoratzeko, urteko egun guztiakizan biharko lirateke. Informazioasko egon arren, gaixotasuna dau-kan jende asko marginatua dagooraindik eta gizartea ez dago kont-

zientziatua.

Mireia Elorza18 urte, ikaslea

Herri mailan ez dago informa-zio asko eta jendea ez dagokontzientziatua arazoarekin.Gainera, HIESa dutenak mar-ginatuak daude. Ez dakithorrelako arazoarekin bizi-tzeko gai izango nintzateke-en, agian ez dudalako gertutik bizi izanizango da.

Luis Vilches50 urte, txoferra

Jendea badago kontzientzia-tua baina nik, adibidez, ezdut horrelako arazorik ger-tutik ikusi. Ondo iruditzenzait abenduaren 1a HIESadutenei dedikatzea.

Fátima Torrado27 urte, etxekoandrea

Jendea ez dago kontzientzia-tua, ez gara ohartzen arazohori hor dagoela. Guk baka-rrik nahi dugunean ematendiogu arazoari garrantziabaina gertutik bizitzea

tokatzen zaigunean konturatzengara benetako arazoa zen den.

Jose Antonio Iriondo57 urte, jubilatua

Ez dago kontzientziarik nahizeta informazio asko egon. Nirigogorra egingo litzaidakehorrelako pertsona batekinbizitzia. HIESaren arazoakonpontzea oso zaila irudi-tzen zait.

Gizartea kontzientziatuta al dago HIESarekin?

KiliMOTZAK

2

kiliBARREN • 1995-XI-24 • 23. zkia.

Gabonetako EuskarazkoIpuin Lehiaketa

Mendaroko Udalak I. Ipuin Lehiaketaantolatu du. Lanek euskaraz behar duteizan eta bi maila izango dira. Lehenen-go mailan Mendaroko IkastolakoOHOko 6., 7. eta 8. mailako ikasleekhar dezakete parte eta bigarreneanDeba Beheko ikastetxe ertainetakoek.Gazteenen lanek 2 eta 4 orri bitartekoluzera izan behar dute eta ertainetakoikasleenak, berriz, gutxienez 3 orri etagehienez 6. Lehen kategorian irabazle-ak 10.000 pta.ko materiala eta oroiga-rria jasoko du eta ertainetakoak 35.000pta. gehi oroigarria. Beste sari batzukere izango dira. Bigarren kategorianmendarotar onenari 10.000 pta. emangozaizkio. Lanak aurkezteko epea aben-duaren 22an amaituko da eta sari bana-keta 1996ko urtarrilaren 7an egingo da.

Jubilatuentzakotxokolatada

Iaz egin zen txokolatadak izan zuenarrakasta ikusita, Lagun Betikoak jubi-latuen elkarteak aurten berriz ere anto-latzea erabaki du. Abenduaren 12anizango da txokolatada, arratsaldeko5etan Ikastolako gimnasioan. Txokola-teaz gain, Gelatxorekin dantzaldia izan-go da eta 250 pertsona inguru elkartzeaespero da. Bestalde, Lagun Betikoak-ekgabonetako loteria atera du bazkideen-tzat.

Emakumeenprestakuntza etaenplegurako ekimena

Langabezian edo behin-behineko lane-tan aritzen diren Deba Beheko emaku-meei zuzendutako ikastaroak antolatudira. Helburua, enplegua topatzeko for-mazioa ematea da. Bi ikastaro antolatudira, batetik, Enplegurako Norabide etaMotibazio ikastaroa. Honako hau aben-duaren 11tik 1996ko urtarrilaren 24raarte izango da Mendaron eta Ermuan.Bestetik, Eibarren AS/400 informatikaikastaroa emago da. Informazio gehia-go jasotzeko edo izena emateko Udale-txeko Gizarte Ongizate Saileran jobehar da azaroaren 30a baino lehen.

Kontzezio egunaAbenduaren 8an, ostirala, Kontzezio eguna ospatuko da ohi denbezala. Aurten, honako ekintzak antolatu dira: goizeko 11,30etankalejira izango da Elgoibarko txistulariekin. Eguerdiko 12etan mezanagusia egongo da Garagartzako elizan. 12,30ak aldera ElgoibarkoHaritz Dantzari Taldeak Soka-Dantza eskainiko du eta ondorenpastak eta ardo goxoa banatuko dira hurreratzen direnen artean.

I. Kontzezio Erakusketa-Salmenta azoka Mendaroko Udalak Debemen-en laguntzarekin antolatuta,abenduaren 9an, larunbata, I. Kontzezio Erakusketa-Salmenta Azokaospatuko da. Azoka, goizeko 9etan hasi eta eguerdiko 2ak arte izangoda, Mendaroko frontoiaren inguruan. Bertan aurkeztuko direnproduktuek erakustaile-saltzaile bakoitzak landutakoak izango dira.Besteak beste, nekazaritza ekologikoa, barazkiak, fruituak, sagardoa,ogia, gazta, eztia, Mendaroko txokolatea, artisautza, ardiak, hegaztiaketa abar izango dira ikusgai eta erosgai.

3

PROTAGONISTAK

zz Jende askok irakurtzen al du egunkaria Mendaron? z 150 inguru banatzenditut egunero eta asteburuetan 200 bat.zz Zein egunkari saltzen da gehien? z El Diario Vasco.zz Eta gutxien? z Deia.zz Zuk irakurtzen al duzu egunkaririk? z Bistazo bat ematen diot egunero.zz Desio bat? z Denok zoriontsu izatea.zz Nora joango zinateke oporretara? z Hawaira.zz Zein notizia nahi zenuke irakurtzea? z Indurainek 6. Tourra irabazi duela.zz Egunkariak banatzea atsegina al da? z Piskat, ez gehiegi. Eguraldi txarrakinez da bat ere atsegina.zz Gustuko janariren bat? z Makarroiak eta txuleta patatekin.zz Egunkari bateko zuzendaria bazina zein izen ipiniko zenioke egunkariari?z Mendarotarrak.zz Gezur asko esaten al da egunkarietan? z Mordoxka bat.

Modesto Oliden Egunkari banatzailea

Hilabete honetako argazkia KontxiMugerzak lagatakoa da. Berak esandigunez argazkia 1947. urtean ateratadago eta bertan agertzen direnak moje-kin ikasi zuten batzuk dira. Hona

hemen mendarotar hauen izen-abizenak:Goiko zazpiak, ezkerretik hasita: M. Isabel Lazaro-

baster, Ana M. Zabaleta, M. Asun Zabaleta, MertxeMugerza, Margarita Lazkano, M. Dolores Zezeaga

eta M. Pilar Larrañaga. Erdiko zortziak, ezkerretik eskuinera: Agustin

Berasaluze, Javier Urbieta, Jose M. Arrizabalaga,Kontxi Mugerza (tente dagoen neskatila), Pedro JoseSarobe, Martin Urain, Antonio Kapain eta IbonMuguruza.

Lurrean eserita dauden hiru mutikoak, ezkerretikhasita: Jose Angel Andonegi, Pedro Azpiazu eta JuanAgustin Arreitunandia.

kiliBARREN • 1995-XI-24 • 23. zkia.

4

KiliHIZKETA

- Nolatan pentsatu zenuten “peña”bat osatzea?

- Errealeko bazkide garenokDebakoekin joaten gara Anoetara.Behin komentatzen aritu ginen Men-daron “peña” bat osatzeko asmoa.Beraiek ere, Deban badute Erreala-ren Lagunak deitzen den "peña" bat.Afari batean animatu ginen etahurrengo egunean zerrenda irekigenuen jendeak izena eman zezan.- Zenbat bazkide zarete?

- Zerrenda ireki eta segiduanjende asko apuntatu zan. Kontuanizan behar da Mendaro bezalakoherri txiki baterako 93 bazkide izateaasko dela eta, gainera, horietakoasko emakumeak dira. Adin guztie-tako jendea dago.- Ba al duzue dirulaguntzarik?

- Bazkide bakoitzak urtean 1.000pta. ordaindu behar ditu eta kinielaere egiten dugu Erreala, Athletic-aeta Kilimoiaren artean. Kinielaren%60 sarietara joango da eta gainont-zeko %40 kajarako. Ez dugu ustedirua arazo larri bat denik.- Beste herrietako “peñekin” harre-manik ba al duzue?

- Beti. Deban,Mutrikun etabeste hainbatherritan dauden“peñekin” harre-manak ditugu.- Bilerak egitenal dituzue?

- Batzar oro-korra egin dugu aste honetan bainabilerak zerbait berezia dagoeneanegingo ditugu, beharrezkoa ikustendugunean.- Zeintzuk dira zuen helburuak?

- Gu ez gara futbolera mugatzen,kirol guztiak ikutu nahi ditugu.Gure asmoa hitzaldiak antolatzea da,ez beti futbolari buruz bai eta Anoe-tara bidaiak antolatzea ere diruadagoenean...- Zein abantaila ditu “peña” batek?

- Errealekoek, adibidez, ordezkaribat dute “peña” guztiekin harrema-netan dagoena. Horrela, errazagoada gauzak aurrera eramatea. Menda-ron ekintzak bultzatu nahi ditugu,bai futbol mailan bai eta beste kirole-tan ere.- “Peña” guztietan dago ohorezkobazkide bat.

- Bai, guk Aranzabal izendatudugu. Zergatik? Mendaroko AitorGoikoetxea jokalaria Aranzabalekinegon zen jolasten. Aitorrek harrema-nak ditu Aranzabalekin, ohorezkobazkidea izatea proposatu genion etaez zuen inolako arazorik jarri. Gaine-ra, Aranzabal gaztea da, euskalduna,bergararra, internazionala eta etorki-zun ona dauka. Aitorri esker denaizan da errazagoa.

kiliBARRENKolaboratzaileak: Joseba Etxeberria eta Oihana Tarragual.

Mendaroko Udalarendirulaguntzarekinargitaratua

JUANJO LOIOLA:"Aranzabal izango da ohorezko bazkidea"

kiliBARREN • 1995-XI-24 • 23. zkia.

Futbola pil-pilean dagoen gaia dela argi dago. Horreneraginez, gure inguruan ezagunak dira hainbat “peña”.Aurten, lehen aldiz, Mendaron errealzaleen “peña”osatu da. Aipatu “peñaren” izena “Errealaren lagunak”da eta dagoeneko 93 bazkide ditu. Datu gehiago jakite-ko zuzendaritzako partaide batekin izan gara eta hona-ko elkarrizketa egin diogu.

PEDRO PEREZ BERISTAIN

San Roke, 30 behea. % 74 36 52 - 74 27 89KOMUNITATEAK ETA FATXADAK - BERRIZTATZEAK - PINTAKETA

“Futbolari buruz ezezikgainontzeko kirolei

buruzko ekintzak ereantolatu nahi ditugu”

EX M A H E S . L .

Mendaroko industrialdea, A-2-16. Tel. 75 50 9320850 MENDARO

MAKINA ERRAMINTA ZERBITZUAK ETA ESKLUSIBAKKONPONKETAK • MANTENUA

BIRMOLDAKETAK • SALEROSKETA

SANTA ZEZILIA

Santa Zeziliarieginaz omena,gure kantuak diraopari onena.Orkestakin bateradenbora gehiena,eskertu nahi genukesantua aurrena.

Goizean jaikiz kalerik kalemusika talde onenaherritarrei poztu nahiantriste daukaten barrena.

Hau da musika zoragarrianeri gustatzen zaidanaelgoibartarrak postu nahianegin behar degu lana.

Tronpeta eta danborratxapak, bibolina,musikarako degu behar adina grina.nahiz eta ondo jotzenegin ahaleginasarri gerta litekeenanahi eta ezina.

SAN BARTOLOME

IKASTOLA

1995-XI-24 elgoiBARREN 130. zkia. 17

Kontxi PrietoAterpeko sukaldarial Zenbat ordu egunero lanean?w Egunak daude, baina normaleanbederatzi ordu inguru.l Zer ordutan jaikitzen zara?w Zazpirak eta laurdenetan, niresemea eskolara eramateko.l Zer lortzearren emango zenukeduzun guztia? w Familiarengatik.l Oporretan non izan zara?w Normalean Soriara joaten naiz.l Gizakiaren inbentorik onena? w Elektragailuak.l Esaiguzu pelikula baten izenburua. w “En el nombre del padre”.l Liburu bat? w “El nombre de la rosa”.l Zenbaki bat? w Zazpia.l Txikitan zer izan nahi zenuen? w Umeen gauzak, “hada madrina”.l Askotan haserretzen al zara?w Ez, hobe da ez haserretzea, bizitzak ez haserretzen erakutsi dit.l Gaua ala eguna? w Eguna.l Erreala ala Athletic-a, zein lehenago? w Erreala, dudarik gabe.l Txiki Eguna ala Gabon Zahar feria?w Gazteagoa nintzenean Txiki Eguna. Orain Gabon Zahar feria.l Denbora librea izanez gero, zer egingo zenuke?w Lagunekin hitzegin.l Olano ala Indurain? w Indurain.l Zer egingo zenuke Elgoibarko alkate bazina? w Auzoekin arduragehiago izan eta aparkamenduak jarri, arazo handia baitagoaparkatzerako orduan.l Loterian jokatzen al duzu? w Bai, zenbaki batera abonatua nago, etaGabonetan ere jokatzeko ohitura dut.l Hotza ala beroa? w Biekin txarto, baina aukeran beroa nahiago dut.l Janari bat? w Ia dena, berakatz zopa izan ezik beste dena.Gustukoena beharbada arroza.l Zein karta joko atsegin duzu? w Denak, baina gehien txintxoia.l Bazkaltzeko, ura ala ardoa? w Normalean ura, baina bazkariespeziala bada, ardo berezi bat ere ez dago gaizki.l Bukatzeko, nahi duzun diru guztia gastatzeko izanik, zein planegingo zenuke astebururako? w Puff! Ez dakit, beharbada Donostiarajoan erosketak egitera eta gero Arzakenean ederki afaldu.

JOSEBA GOROSABEL

BATA ala BESTEA

KAFETEGIA

Santa Ana, 6. Tel. 74 25 20

Kid eILEAPAINDEGIA

% 74 00 69San Frantzisko, 40 3 - BP. Muguruza 8. % 74 08 21

JATETXEAETA

TABERNA

UDALETXETIK UDALERRIRA

18 elgoiBARREN 130. zkia. 1995-XI-24

Udal Liburutegia informatizatzen ari dira

O rain urte batzuk Eusko Jaurlari-tzak liburutegi guztiak informati-zatzeko programari ekin zion.

Estatuan Kultura ministeritzako liburu-tegietan erabiltzen den Absis izenekoprograma informatikoaren bidez egitenari dira informatizazioa. Euskal Herrian,biztanleen arabera, hiri handietatik herritxikietara hasi dira aipatu programamartxan jartzen. Duela hilabete batzuk,Elgoibarko liburutegiko bi teknikariekhainbat ikastaro burutu zituzten progra-ma informatikoa ezagutzeko eta berefuntzionamenduaren berri izateko.

Zer da informatizazioaOraindik ez daukate jakiterik noiz

arte luzatuko den informatizazio proze-sua. Mementuz literaturarekin eta haurliburekin hasi dira, mugimendu gehienduten liburuak baitira. Hasiera ona izanbada ere, aitortu digutenez, “beste herribatzuetako esperientziaren arabera, libu-ru batzuek arazoak ematen dituzte, ezda erraza izaten horiei buruzko datuakinformatizatzea. Bataz beste, liburu ba-tzuekin 20 minutuko denbora behar iza-ten da”.

Era batera edo bestera, informati-zatzeak hainbat aldaketa ekarriko ditu.Bazkide txartelak txikiagoak izangodira, plastifikatuak eta bakoitzak “codi-go de barras” deitzen dena izango du.Liburutegian bi ordenagailu izango dira,bata teknikarientzat eta bestea jendea-rentzat. Ordenagailuan liburu guztiakegongo dira artxibatuak eta jendeak eraoso sinple batez bertan aurkitu ahalizango du berak behar duen liburua nondagoen jakitea.

Guztira 15.000 liburu inguru daudeElgoibarko Liburutegian. Horiek infor-matizatzeko denbora behar denez, lanakdirauen artean beste bi pertsona kontra-tatu dira jendaurrean egoteko. Joan denastean hasi ziren lanean bi neskaberriak, Maite Maiora eta Iratxe Arrieta.

HORNIDURA INDUSTRIALAKn MOZKETARAKO ERREMINTAK

n BABES MATERIALA

n ERRODAMENDUAK

n LANPARA INDUSTRIALAK

Metabo erremintaelektrikoen eskualdeko

banatzailea

Santa Klara kalea, 24 Tel/Faxa: 74 10 97 •ELGOIBAR •

n n Maite Maiora eta Iratxe Arrieta dira Liburutegiko langile berriak.

Udal liburutegiainformatizatzen ari dira.15.000 liburu ingurudaude eta horiei buruzkodatu guztiak ordenagailubatean aritu dira sartzen.Bukatzen dutenean,jendeak ordenagailubatean aurkitu ahalizango ditu berak bilatzenduen liburuari buruzkodatuak bai eta nonaurkitzen den ere.

n Plaza Txikian kokatzen ziren.Zabaleraz, gaur egungo AitaAgirre eskolak eta GipuzkoakoBanketxearen arteko tarteahartzen zuen eta luzeraz BBKtikSan Frantzisko iturrirainohedatzen zen.

n Koldo Lizarralderen liburutikateratako datuen arabera,komentua eraikitzeko baimenaLeon X.a Aita Santuak emanzuen 1506ko maiatzaren 23an,izan ere, garai hartan Olasokoabaitzen eliza bakarra eta huraharresitik kanpo eta urrutizegoen.

n 1516.eko azaroaren 3anfrantziskotarrek fundazio idatziasinatu zuten Udalbatzarekinbatera.

n Elgoibarko komentua PietateAndra Mariaren ermitan kokatuzuten eta ondoko oinarriak izanbehar zituela erabaki zen: 120oin (33,60 m) luzeran, 27oin (7,56 m.) zabaleraneta 19 oin (5,32 m.)gutxienez altueran.Karez, harriz eta adreiluzeraikiko zen.

n San Frantzisko elizakoinplano angeluzuzenazuen eta nabe bakarra.Teilatua bi isurkitarahedatzen zen. Aurrekoeta alboko fatxadakharlangaitzez eraikiakzeuden eta atzekoa,nagusia eta kontrahormakharlanduz.

n Horma eta kontrahormasendoek eusten zuten eliza.Kontrahormak zolutik iaerlaizaraino zihoazen, aldebatetik bertikaltasun sentsazioaemanez baina bestetik itsutasuneta sendotasun sentsazioaadieraziz, tenploa ikusterakoanbaogunerik apenas irekitzenbaitzen hormetan.

n Atzeko fatxada ertzetakokontrahormek enmarkatzenzuten. Erdian ate nagusiazegoen, dobela zabalez eginikoerdi puntuko arkuarekin. Arkuerrenazentista honen gaineanhormazulo bat zegoen irudibatekin barruan. Teilatu txikibatek, bi zutabez eutsita, eliz-sarrera nagusia babesten zuen.Portadaren gaineko aldean leihodinteldu handi bat burdinsarebatez itxita zegoen.

PELLO ARRIETA

1995-XI-24 elgoiBARREN 130. zkia. 19

Julian Azkue VillarArgazkilaria (1923-1972)

GOGORATUZ

San Frantzisko eliza eta komentua

TXOKORIK TXOKO

l 1923ko azaroaren 18an jaio zen.l Vitoriano Azkue okin eta argazki-

lariaren semea. Argazkilarienbigarren belaunaldia.

l Gaztetan “Fotero”tarren okinde-gian lan egin zuen. 1963ra arteokindegi eta argazkilari lanetanaritu ondoren, hortik aurrera,argazkilaritzan jardun zuen buru-belarri.

l Mendizaletasuna atsegin zuen.Elgoibarko “Eup” mendizale tal-dearekin ibiltzen zen hara etahona, mendian ateratakoak izanzirelarik bere lehen argazkiak.

l Aita hiltzean, San Bartolomekalean zeukaten estudioarekinjarraitu zuen. Argazkiak ateratzenzituen La Voz de España, DiarioVasco eta Correo egunkarientzat.

l Gure-Bide elkarteko fundatzailee-tariko bat izan zen 1959. urtean.

l Gaur egun Julian Azkueren seme-ak, Julian Azkue Intxaustik jarrai-tzen du argazkilaritzaren tradizioa-rekin.

l 1972ko urtarrilaren 29an hil zen.

ibai-ondoErretegiaGiza eskubideen Plaza

Tel: 74 26 27

ORDUTEGIA: • goizez: 10 - 13• arratsaldez: 4,30 - 7

Aurrez deituz gero, hobe!MASAIA TERAPEUTIKOA ETA DEPORTIBOA

Errosario kalea 34, 1 eskuina Tel: 74 18 51 ELGOIBAR

z Nolatan UPV taldean? - Gas-teizen nago IVEF ikasten. Saskiba-loiko irakaslia UPV taldeko entrena-doria ere bada. Berak esan zian iajokatu nahi naban... eta horrela.Hasieran ezetz esan nion ze Gastei-zen gelditxu bihar nintzan bainaazkenian...

z Zein mailatan zaudete? - Uni-bertsitate mailako ligan jokatzendegu, kategoria bakarra da, Estatukobeste Campus batzuen kontra. Sail-katzen bagera Sevillara jungo geraEspainiako kanpeonatua jokatzera.

z Sailkatzeko aukerarik bai?- Azken partidurarte sailkapenekoburu ginan baina azken partiduageldu ein gendun. Maila altua daukataldiak, jende oso ona da. Taldekobasea lehengo urtian Taugresekohirugarren basea zan.

z Nola ikusten duzu zeure buruataldean? - Ni taldeko nobatua naiz,oindik gutxi jokatu det, partidukosei minutu edo. Baina asko ikastenda ze jende oso ona dao.

z Lehenago jokatu izan duzubeste talderen batean? - Ez, lagu-nekin betidanik. Iaz Grefusitos tal-dia osatu eta Eibarrentxapelketa bat irabazigendun baina UPVizan da lehenengotaldia.

z Jokalari profe-sional izaterik?- Oso zaila da. Alturahaundixa bihar da

edo bestela pisua eukitzia. Basiaktxikitxuauak izaten dia baina pibotaizatia adibidez ezinezkua izango li-tzake.

z Zuk zein tokitan jokatzenduzu? - Aleruan postuan. Kanasta-raino sartu, bota, errebotera jun etakorrika ein.

z Talde batean jokatzekotan,non? - Bigarren mailako ekipobatian. Ia Elgoibarko taldia igotzendan!

z IVEF amaitutakoan, profesio-nalki saskibaloian aritzea nahikozenuke? - Lana topatu eta afiziomodura entrenatzaile lanian aritziaondo egongo litzake. Hezkuntzaneta saskibaloian batera lan eitxiagustauko litzaidake.

z Elgoibarko taldearekin zeinharreman duzu? - Lehen jokatu etaentrenatu naban baina UPVrako dei-

txu ziatenian laga einnaban. Oin klasianematen ditxuten jokal-dixak eta gauzak pasat-zen diuet. Ekipuakkalitate haundixadauka eta alturia erebai. Partiduak jokatziafalta jakue, esperient-zia.

Gorka Sastre:

20 elgoiBARREN 130. zkia. 1995-XI-24

KIROLA

•Adina: 22•Altuera: 1,83 cm.

•Jokalari bat: MichaelJordan

•Hobbyak: Kirolakorokorrean eta

lagunekin urtetzia

M O T Z A K

"Elgoibarko ekipuankalidade haundixa dao"

Joseba Etxeberriarenomenezko peñaElgoibarko Athletic Club taldekozaletuak Joseba Etxeberriarenomenezko peña eratzen ari dira.Kide izan nahi duten guztiek izenaeman dezakete Kaia kafetegianabenduaren 15era arteberanduenez. Athletic-zale guztiakizena ematera animatu nahi dituztebultzatzaileek.

Urrea eta zilarra Moraeta GaraterentzatIbai gimnasioko Egoitz Morak etaGorka Garatek Eibarko KalamuaTaldeak osatutako selekzioarenizenean parte hartu zuten joan denlarunbatean burututako Errioxa,Valentzia, Cantabria, Madril,Eibarko eta Frantziako biselekzioen arteko txapelketan.Egoitz Moraren taldeak urrezkodomina lortu zuen eta Garaterentaldeak, berriz, zilarrezkoa.Larunbatean, hilak 25, Azpeitinizango dira Ibai gimnasiokojudokak kluben arteko txapelketanparte hartzeko.

Pilota txapelketaSan Migel auzoan antolatzenduten Murkaikupe Binakako III.Pilota Txapelketaren azkenpartiduak datorren hilaren 17anjokatuko dira eguerdiko 12etan.Txapelketa azaroaren 2an hasi zeneta guztira hamasei bikotek hartudu parte.

(943) 11 35 15 l ABERIAK (943) 11 35 15Bista Eder, 11 (sotanoa) l 20600 EIBAR

OIERKI IGOGAILUAK

Urrutira deitu gabe bertakook segiduankonponduko dizugu igongailuaBILTEGI ETA BAINUGINTZA

BEROGAILU ELEKTRIKO ETA GASDUNAKErrosario 22. Tel: 74 04 94 ELGOIBAR

Salvador CelayaITURGINTZA

1995-XI-24 elgoiBARREN 130. zkia. 21

Eibartar bat, Juan Aldaimendizale ezaguna izan zenjoan den larunbat goizeanKarakate gainera iritsi zenlehen korrikalaria. Urgaziketa Morkaikok antolatutakoKarakatera Igoeraren II.edizio honetan zazpikorrikalari baino ez zirenausartu denboraren aurka,Karakateko malda gogorrakigotzera.

I nork ez zuen espero iazko edi-zioan Jose Mari Fernandez Susoelgoibartarrak ezarritako 31minutu eta 34 segundoko den-

bora hautsiko zuena eibartar batizango zenik. Tontorrera heltzeko30 minutu eta 50 segundo beharizan zituen eibartarrak, lehiakideguztiak ondo atzean laga zituelarik.

“Ikaragarria”, “como unamoto” eta antzerakoak entzun zitez-keen Karakate gainean gainontzekokorrilarien ahotan Aldaik egindakodenboraren berri izan zutenean.Dena den, bigarren heldu zen Fer-nandez Susok ere, berea zen erreko-rra hautsi zuen 31’03”ko denboraeginez. Lasterketa hasieran Maizte-gi, Suso eta Montes-ek erritmobizia jarri zuten. Gainontzeko laupartehartzaileak atzetik zihoazen,irabazlea barne. Berasetara heltze-an, ordea, lasterketari buelta emanzion eibartarrak. Elgoibarko parte-tik Karakatera igotzen zen lehenaldia izan arren, aurrea hartu zieneibartarrak lehen hirurei, mendianondo baino hobeto moldatzendakiela eta izugarrizko orientazioona duela erakutsiz. Karakateraheltzean gainontzeko partaideekharrituta komentatzen zuten eibar-tarraren forma ona, bidezidor guz-tiak hartu beharrean, zati askotangainera, pistatik igo baitzen.

Eguraldi eskasaEguraldiak ez zuen ikuskizuna

ederragoa egiten gehiegi lagundu.Ikusle gutxi bildu zen Karakate ton-torrean zazpi korrikalarien iritsieratxalotzeko. Joan-etorrian zebilenbehe lainoak, euriak eta hotzakgogorragoa bihurtu zuen igoera.Dena den, hotzagatik edo batekdaki zergatik, iaz egindako denbo-rak jaistea lortu zuten korrikalariek.

Juan Aldai eibartarrak Karakateko errekorrahautsi zuen 44 segundotan bidea ezagutu gabe

Sailkapena1- Juan Aldai

(Eibar)............................30:502- J. Mari Fernández

(Elgoibar) ......................31:033- Jose Cruz Montes

(Elgoibar) ......................31:254- Santi Maiztegi

(Elgoibar) ......................32:285- Sabin Zenarruzabeitia

(Aulesti)........................ 35:286- Jose Antonio Agote

(Elgoibar) ......................35:317- Unai Bengoa

(Eibar)............................35:50

n n Goian Aldai Karakatera iristen. Behean, Fernandez Suso, Montes, Agote etaMaiztegi, parte hartu zuten lau elgoibartarrak. Beste hirurak kanpotarrak ziren.

Karakaterako bideaezagutu gabe irabazi zuen

Juan Aldaik. Tontorreraheltzeko 30 minutu eta 50segundo behar izan zituen

eibartarrak

KIROLA

22 elgoiBARREN 130. zkia. 1995-XI-24

Mintxeta Atletismo Taldekoek Federazioak anto-latutako 60m., 150m., 300m., luzera jauzia, altuera, pisu jaurtiketa eta jauzihirukoitzean parte hartu zuten iragan larunbatean. Mintxetako pistetanburutu ziren froga ezberdinetan Elgoibar, Eibar eta Azpeitiko 100tik goraneska-mutilek parte hartu zuten. Hurrengo lasterketak datorren abenduaren2an, 9an eta 16an izango dituzte Mintxeta Atletismo Taldekoek.

Futbola, MintxetanLarunbata, 2510,00 Elgoibar - Eibar (Kadeteak)12,00 Elgoibar - Almen (Neskak)13,15 Gazteak - Aloñamendi (2. erreg.)17,00 Haundi - GetxoIgandea, 2610,00 Eibartarrak - Bilbo (Neskak)12,00 Elgoibar - Lagun Onak (Infantilak)13,45 Urki A - Ilintxa B15,00 Eibartarrak - Urki B (2. erreg.)17,00 Urki - Beti Sutan (2. erreg.)Areto Futbola, KiroldegianOstirala 2422,30 Elgoibar - Egoki (1. maila)Eskubaloia, KiroldegianLarunbata, 2516,00 Pagoaga E. - Legazpi (Kad. neskak)17,30 Txankakua E. - Aierru (Seniorrak)Futbitoa, UrasandinIgandea, 26 (Arbitraia : S Karapola)10,00 Sanrroketarra - Roke11,00 S. Braga - Udaberri

Aldavas - Orbela12,00 Rebel Urbi - Ametsa

Ikus Optika - Kosakos

EMAITZAKEMAITZAK

AGENDAAGENDA

KiROL

E l g o i b a r k oNazioarteko V.Xake Txapel-

ketaren aurkezpe-nean M. A. MuelaFederazioko presi-denteak txapelketa-ren maila handiaazpimarratu zuen.Besteak beste,“Daniel Campora,Ubilaba, Felix Izetaeta Euskadiko txa-pelduna den Jesus Iruzubietaren par-taidetzak maila handia ematen diotxapelketari”. Elgoibarkoa “nazioarte-ko txapelketa magistralen mailakoada” eta 10eko kategoria dauka iaztik.“Heldutasunean dagoen txapelketada” esan zuen Muelak, “horregatiknazioarteko maisu titulua atera nahidutenentzat leku aproposa izan ohi daElgoibar”. Txapelketak 3 milioikoaurrekontua dauka eta saritan1.000.000 pta. banatuko dira. Partidaklarunbatetik, hilak 25, abenduaren 3rabitartean jokatuko dira egunero, arrat-saldeko 4etatik aurrera, Kultur Etxe-an.

Abenduaren 3ra arte luzatuko daNazioarteko Xake Txapelketa

aurtengo jokalariakJOKALARIAK...........PUNTUAZIOADaniel Campora (Arjentina).....2550 EloAnthony Kosten (Ingalaterra)...2540 EloElizbar Ubilaba (Georgia) ........2525 EloNormunds Mienzis (Letonia) ...2505 EloJesus De la Villa (Espainia)......2500 EloFelix Izeta (Euskadi) ................2495 EloNikola Mitkov (Macedonia).....2470 EloMario Gómez (Euskadi) ...........2425 EloJesus Iruzubieta (Euskadi)........2385 EloMarcelino Sion (Espainia) .......2375 Elo

FutbolaMondra 2 - Haundi 1Anaitasuna 3 - Elgoibar 2 (1. erreg.)Elgoibar 2 - Beti Ona 0 (Jubenilak)Elgoibar 3 - Añorga 1 (Kadeteak)Zarautz 5 - Elgoibar 1 (Infantilak)Dunboa 2 - Elgoibar 3 (Neskak)Areto FutbolaElgoibar 5 - Antxeta 3 (1. maila)Cocinas Urarte 3 - Elgoibar 3 (2. maila)SaskibaloiaTxankakua S.T 39 - Mundarro S.B.T. 37.EskubaloiaUrnieta 6 - Pagoaga E. 24 (Kad. neskak)Elgoibar 33 - Don Bosco 11 (Kad. mutilak)Elgoibar 31 - Urola 15 (Jubenil mutilak)Txnakakua E. 23 - Tolosa 19 (Seniorrak)FutbitoaP.S.K. 3 - Berrogei Duro 0Karkis 7 - S. Karapola 2King Kong 2 - Aterpe 1Oraiko Disko 6 - Pedruskos 1Luky Luke 7 - S. Pitxote 3

KULTURA

1995-XI-24 elgoiBARREN 130. zkia. 23

Santa Zezilia eguna, euriz eta musikaz blai

A steazken euritsuaizan zen SantaZezilia eguna. Hala

ere, euriak ez zuen musi-karako gogoa uxatu.Bezperan, asteartean,Inazio Bereziartua musi-keskolako ikasleek kont-zertua eskaini zutenHerriko Antzokian. 500ikasle inguru ditueneskola honetako hainbatmusikari gaztek ondoikasitako piezak jo zituz-ten Herriko Antzokian.Pieza klasiko eta ez hainklasikoak, gustu handizomendu zuen SantaZeziliaren figura. Aste-azken goizean, Ikastola-ko haurrek Plaza Handi-tik Ikastolarainoko kale-jira burutu zuten kantueta bertsoen artean.Arratsaldean, organo hit-zaldia eta kontzertuaizan zen San Bartolomeelizan eta Itxaropenaabesbatzak Plaza handi-ko arkupeetan abestuzuen.

Ongarriren argazkiakDonostian ikusgaiOngarri Argazki Taldea osat-zen duten kideen argazki bil-duma bat, 40 erretratuz osa-tua, Donostiako ArgazkiElkarteak antolatutako era-kusketan ikusgai egongo diramunduko beste argazkilariezagun batzuen lanekin bate-ra. Elgoibartarren arteanRamon Ortegaren gorputzbiluzien argazkiak, Esmeral-da Zapparoliren argazki urba-noak izango dira. Elgoibarta-rren argazkiak Ouka Lele,Jordi Guillumet, RobertDoisneau, Toni Catany etabeste hainbat argazkilari eza-gunen lanen artean egongodira ikusgai. Bitxikeriamodura, Che Guevararenargazki orijinala, AlbertoDíaz kubarrak ateratakoa,ikusi ahal izango da. Erakus-keta abenduaren 7ra arteegongo da irekita.

Santa Zeziliaospatuko duigandean BandakUdal Musika Bandak SantaZezilia ospatuko du igande-an, hilak 26. Goizeko hama-rrak laurden gutxitan kaleji-ran zeharkatuko dituzte herri-ko kaleak. Segidan eliz ospa-kizuna izango dute SantaKlarako komentuan eta12,30etan kontzertu bereziaeskainiko dute Herriko Ant-zokian. Bost pieza joko dituz-te, denak estrainekoz, JoseAntonio Osororen zuzenda-ritzapean: “La Alhambra”,“Suite Alicantina”, “Concier-to en Do menor para oboe”,“Lawrence de Arabia” eta“Indiana Jones Selection”.Eguna bukatzeko lagun arte-ko bazkaria izango duteKarakate elkartean.

24 elgoiBARREN 130. zkia. 1995-XI-24

GAZTAROA ARO EROA

LehiaketakMendaroko Udalak I. IPUIN LEHIA-KETA antolatu du. Deba Behekoikastetxe ertainetakoek har deza-kete parte. Lanek euskaraz etaluzeran 3 eta 6 orri bitartekoakbehar dute izan.Irabazleak 35.000pta eta oroigarria jasoko ditu etabigarrenak 20.000 pta..Epea: aban-duak 22. Sari banaketa 1996kourtarrilaren 7an egingo da.

EHUk eta Bilboko Udalak 1. BILBOHIRIA SARIA-Alberto Magno izenekolehiaketa antolatu dute. Bertan,zientzia fikzio jeneroko eleberri etaipuin orijinalak aurkeztu ahal izan-go dira, euskaraz edo gaztelerazidatziak. Bi sari izango dira. Elebe-rriek gutxienez 150 orri izan behar-ko dute eta ipuinek 30 eta 50 orribitartekoak. Eleberri onenaren egi-leak 1.500.000 pta. jasoko ditu etaipuin onenarenak 400.000 pta.Epea: 1996ko urriak 1.

Txomin Artolak kantaldia eskaini zien joan den osteguneanElgoibarko Institutuko ikasleei. Ordubatean hasita, ordubiak bitarteanbere abestirik ezagunenetakoak kantatu zituen, bakoitzari sarrera txikibat eginez Euskal Herriko hainbat istorio eta ohitura kontatu eta gero.Lanbide Eskolako aretoa jendez gainezka zegoen. Diputazioakantolatzen duen programaren barruan, Instituan Anje Duhalde ere izanzen orain aste batzuk.

FEDERATUENTZAKO OHARRAMorkaiko Mendizale Elkarteak zerajakinarazi nahi dizue:

- 1996. urteari dagokion kuota, 95ekoazaroan kobratuko dela.- Kuota eskura ordaintzen duzuenokElkartetik pasatu federatu lizentziaeskuratzeko.- Banketxeak zuen ordain-agiriakbueltatzen baditu, ez zaizuela lizentziaberrituko Elkartearen egoitzatik pasa arte.

Kuoten kobraketa aurreratzearen arrazoiak:- Federatu karneten itxura berria.- 1996an ez da urtarrileko prorrogafamatua izango.

Estrainekoz federatu nahi dutenek etafederatu lizentzian aldaketaren bat egin nahidutenek Elkartearen egoitzatik pasa beharkodute azaroaren bukaera baino lehen.

MORKAIKO Mendizale ElkarteaMORKAIKO Mendizale Elkartea

MERKATU TXIKIA

1995-XI-24 elgoiBARREN 130. zkia. 25

OSASUNAAnbulategia:Larrialdiak...............461111Txanda hartzeko.......743354Planning-a ...............742950Alkoholiko Anonimoak..740385D.Y.A (anbulantzia) ..464622Gurutze Gorria.........743864Mendaroko Ospitalea756264Drogomenpekotasun Z..741008Odol Emaileak .........743936

GARRAIOAKEusko Trenbideak......740442PESA (Eibar).............102131Taxi geltokia.............740898

UDALAEuskara Zerbitzua.....744366Kirol Zerbitzua .........744415Kultura Zerbitzua......742158Mendaroko Udala ....756100Ongizate zerbitzua...741008Udaletxea ................741050Udaltzaingoa ...........741394

BESTELAKOAKCaritas ....................740142Elgoibarko Izarra......741626IMI...........................741196Kontsumo Bulegoa ...743088Liburutegia ...............743525Musika Eskola ..........742145Mintxeta ..................744315Parrokia...................740842Polikiroldegia ...........741361Postetxea..................741547

HIRUGARREN ADINASan Lazaro Egoitza...740296Zaharren Biltokia ......740526

IKASTETXEAKHerri Eskola ...........74 08 79I.M.H. ....................74 41 32Institutua ................74 02 67Ikastola ..................74 44 41L.H.I.......................74 44 80Pilar Ikastetxea .......74 13 31

KOMUNIKABIDEAKBARREN.................74 41 12El Diario Vasco ......74 40 73El Mundo ...............74 27 59El Correo Español ...74 10 82Egin.......................10 84 21Zazpiki ..................74 34 74

PREMIAZKO TELEFONOAK

Lana

Bestelakoak

Etxebizitzak

TITULUDUN ERIZAINA,etxeetarako erizain edopratikante zerbitzuak egitekoprest dago. % 74 02 33 Marta Diego (Erizain diplomatua)

Neska bat KANGUROLANAK egiteko prest dago. % 74 24 53 Yoli

EDERGINTZAN LANEGITEKO prest nago.Esperientzia daukat. % 74 29 56 Gema

C1 KARNETA dut etabanaketa lanak, egiteko,anbulantziak, taxiak, 16tn.tako kamioiak gidatzekoprest nago.% 74 14 96 Izaskun

Karitasek LABADORA bateta SALARAKO MAHAIAeta AULKIAK behar ditu. % 74 15 09 - 74 12 57

Hilaren 23an 11 urte betezituen Ana PalominoriZorionak ikastolako 6.mailako guztien partetik.

Agurrak

OHOko KLASEPARTIKULARRAK ematenditugu Elgoibarren.% 68 20 42 / 67 06 49

ADMINISTRARITZA etaEGBko partikularrak ematenditut. Asteartea, asteazkeneta ostirala 3,00-8,00% 74 40 86 Maite

MARRAZKETA LINEALETA DIEDRIKOKO klaseakematen ditut.% 74 43 98 / 74 34 01 Iñaki

Injinerutza eta magisteritzatituludunak KLASEPARTIKULARRAK ematenditu.% 74 01 48 Alazne

ETXEBIZITZA BATALOKATU NAHI DUTElgoibarren. Altzariakbadauzka hobe.% 74 28 36

Pertsona bat behar dutDonostiako OKENDOkalean PISUA konpartitzeko.% 42 51 49

PISU BAT ALOKATUKONUKE Elgoibarren.% 74 21 25 Antxon Salegi

SANTA KLARAN PISUBAT SALTZEN dut. 24.zenbakia 5B. % 74 32 98

ETXEBIZITZA BAT saltzendut SORALUZEN.% 74 34 05 / 74 34 06 M. Carmen edo Aurora

PISU BAT ALOKATUNAHI DUT neska batekinElgoibarren edo Eibarren. % 74 16 30 Maria Oliva Goizez 9,30-13,30

Partikularrak

ALOKATZEKO GARAJEBAT daukat Santa Ana 2an. % 74 07 05

GARAJE ITXI BATalokatzen dut Arregitorren. % 74 22 11 Ana MariDeitu: 12,00-14,00 eta20,00-22,00

GARAJE ITXI BAT saltzendut Arregitorren. 38,19 m2.

% 74 30 81 Gaueko 9,30etatik aurrera

Garajeak

BI AKUMULADORE etaHIRU BEROGAILU salgai.Erabili gabe, egoera osoonean.% 74 09 23

Opel Kadet GSI 1.800injección SS-AJ 76.000 km.salgai.% 19 19 54

FRIGORIFIKO TXIKI BATsaltzen dut. Estrenatu gabe.23.000 pta.% 74 01 51

GAC ZIKLOMOTOREBAT saltzen dut. Lau urteditu, beltza da eta aseguruadauka 96ko maiatza arte. Iaberria dago, 50.000 pta.Ikusteko: CIMDE P.Muguruza 23% 74 08 52 / 74 02 43 Txus

1,05 oherako BI EDREDOISALTZEN DITUT moduonean. % 74 05 67 Maria Luisa

Komedorerako aulki batzuksaltzen ditut. Egoera osoonean daude.% 74 37 22 (goizez 8-10)

PISTAKO BIZIKLETA batsaltzen dut egoera oso onean.Berria.% 74 01 84

ORDENAGAILU BATsaltzen dut: IBM AT 286(1024 Kyteper UGApantaila, 44 M.B.eko diskogogorra, 3 1/2 eta 5 1/$ ekodisketeak, 101 tekladunteklatua 3-31 DOS.% 74 19 21 Maite

3 urteko ASTOA eta pare baturteko BEHI ESNEDUNAerosiko genituzke. % 74 37 68 Antonio(Aranbeltz baserria)

MENDIKO BIZIKLETAtxiki bat saldu nahi dut.Orbea markakoa.% 74 34 06

Salerosketak

26 elgoiBARREN 130. zkia. 1995-XI-24

ASTEAN ZEHAR

ASTELEHENA27

OSTIRALA24

LARUNBATA2516,00 NAZIOARTEKO XAKETXAPELKETA3 Kultur Etxean

19,30 PARROKI ABESBATZARENSAIOA(Meza barruan)3 San Bartolome Parrokian

19,30-22,15 ZINEA“Un paseo por las nubes”

OSTIRALA116,00 NAZIOARTEKO XAKETXAPELKETA3 Kultur Etxean

22,15 HELDUENTZAKOTXOTXONGILOAKTaldea: Bulgariako Teatro TreceLana: “Folklore Mágico”3 Herriko Antzokian

16,00 NAZIOARTEKO XAKETXAPELKETA3 Kultur Etxean

OSTEGUNA3016,00 NAZIOARTEKO XAKETXAPELKETA3 Kultur Etxean

19,00 HITZALDIA Gaia: Seme-alaben heziketaHizlaria: A. Medranopsikopedagogoa3 MekanikanAntolatzailea: Guraso Eskola

ASTEAZKENA2916,00 NAZIOARTEKO XAKETXAPELKETA3 Kultur Etxean

ASTEARTEA2816,00 NAZIOARTEKO XAKETXAPELKETA3 Kultur Etxean

22,00 ZINEA"La última seducción"(Ikuslearen eguna)

IGANDEA2609,45 BANDAREN KALEJIRA

12,30 BANDAREN KONTZERTUA3 Herriko Antzokian

16,00 NAZIOARTEKO XAKETXAPELKETA3 Kultur Etxean

16,30 ZINEA"Power Rangers"

19,30-22,15 ZINEA"Un paseo por las nubes"

20,00 ORGANO KONTZERTUAOrganojoleak: Jose LuisFranzesena eta Myriam Ulanga3 San Bartolome parrokianAntolatzailea: Parrokia, ElizAbesbatza eta Musika Fundazioa.

22,15 ZINEA"Un paseo por las nubes"

t x a n d a kFARMAZIAK:DATA EGUNEZ GAUEZ25, larunbata: Ormazabal Zabaleta26, igandea: Ormazabal Zabaleta27, astelehena: Etxeberria Anduaga28, asteartea: Etxeberria Anduaga29, asteazkena:Etxeberria Anduaga30, osteguna: Etxeberria Anduaga1, ostirala: Etxeberria Anduaga

FARMAZIEN HELBIDEAK:Zabaleta: Kalebarren 9, Soraluze

Te. 75 13 84 lAnduaga: Mendarozabal 1, Mendaro

Tel. 75 61 42/75 60 27OKINDEGIA:26, igandea: FOTERO

Un paseo por las nubesZuzendaria: Alfonso ArauAntzezleak: Keanu Reeves,Aitana Sanchez-Gijón, AnthonyQuinn.Paul Sutton, (Keanu Reeves) gerra-tik etorri berria da. Gerraren espe-rientziak traumatizatu egin du.Etxera bueltan dena aldatua ikustendu. Mahastietan galdutako baloretradizionalak topatuko ditu. Victo-ria Aragón (Aitana Sanchez-Gijón)ezagutuko du eta bien artean maita-sun harreman sutsua sortuko da.

La última seducciónZuzendaria: John DahlAntzezleak: Linda Fiorentino,Peter Berg, J.T. Walsh.Bridget, herri txiki batean bizi denemakume “fatal” horietako bat da.Dena lortu nahi du, berehala. Medi-kamentuen trafikoari esker senarraklortutako milioi bat dolar hartzenditu. Senarrak detektibe pribatu batkontratatzen du emaztea eta milioiatopatzeko. Herritik irten nahian,bertako mutil batez baliatuko daihes egiteko.

Zinea

22,15 ZINEA“Un paseo por las nubes”

sakeKOPERATIBAK

inekoinekoN E K A Z A R I K O O P E R AT I B A

S. Frantzisko 24 ELGOIBAR Tel: 74 07 62 (Itziarko industrialdea E-13 ITZIAR - Tel: 19 93 00)

Gabonetako oparietanpentsatzen hastekogaraia da. Etxerakonahiz brikolaiarakotresneria daukagu.

Zatoz eta ikusi zerdaukagun!

6.890

6.140

1.685895

195

375 1.080460

1.295

ERROBERANEUMATIKODUNKARRETILA

BAINURAKO BASKULA

2.100

BATIDORA

4.095

LIKUADOREA

5.700

KAFETERAELEKTRIKOA

4.125

ILE LEHORGAILUA

4.880

URDAIAZPIKOA MOZTEKO EGURRA

3.495

SUKALDERAKO PISUA (2kg)

2.750

LURRUNEZKO PLANTXA

4.800

PODATZEKOGURAIZEAK

KABLEDUN LANPARA

BARATZERAKOESKULARRUAK

AIZKORA

KABLE BILTZAILEA25 METRO

2 METROKOFRENODUNFLEXOMETROA

5 METROKOFRENODUN

FLEXOMETROA

SILIKONAAPLIKATZAILEA

IRU-NABEESKABAZIOAK

IRU-NABEESKABAZIOAK

SAN PEDRO AUZOA

% 943-74 17 28ELGOIBAR