176_7.froga.ppt

12

Transcript of 176_7.froga.ppt

Page 1: 176_7.froga.ppt

               

Page 2: 176_7.froga.ppt

PRESIO-ELTZEAXVII. mendean asmatutako tramankulua da, nahiz eta garai horretako etxekoandreek sukalderako erabili ez. Gaur egungo sukaldeetan, ordea, aski ezaguna dugu. Eltze berezi honi esker, izan ere, ez dago goiz guztia garbantxoak egosten pasa beharrik; instant batean egiten dira. Funtsean lurrin-makina sinple eta erabilgarria besterik ez da eta, nola ez, sukaldariek biziki estimatua.

Page 3: 176_7.froga.ppt

Nola liteke eltze irekian 3 ordu behar izatea adibidez babarrun batzuk egiteko eta presio eltzean 20 minutu?

Presio eltzean, presioa igotzean tenperatura asko igotzen da, uraren irakite tenperatura baino tenperatura altuagoa lortzen da beraz azkarrago egiten da bertan jarri duguna.Eltze irekian ur gehiago behar da presio eltzean baino, zer dela eta?

Presio eltzean lurruntzen den ura bertan dago, ez da ateratzen, beraz tenperatura jeisten hasten denean, ur lurrun hori likidotzen hasten da eta horregatik ur gutxiago behar da.

Saltsa irekian lodiagoa ateratzen da zeren eta beroarekin lurruntzen den ura ez da bakarrik guk bota duguna baizik bertan botatko elikagaiek botatzen den ura ere bada, beraz bertan elikagai bakoitzaren benetako sustantzia gelditzen da.

Page 4: 176_7.froga.ppt

YOGURTA EGITERA!!Guk egindako yogurt-a

Lau egun pasa ondoren horrela jarraitzen du. Beraz oraindik ez zaio lizunik atera.

Page 5: 176_7.froga.ppt

BAKTERIOAKZer dira?

Organismo prokariotiko (hau da, ez du nukleo mintzik) zelulabakarrak dira; hala

ere, batzuetan elkartuta azaltzen dira, zelula askoko koloniak osatuz, baina zelula bat bestetik aske dela. Oso ugariak dira eta

ingurune guztietan bizi eta ugaltzen dira.Bakterioak hainbat motatako itxurak dituzte.

(Kokoak, itxura biribilekoak eta baziloak luzangak)

Bere egitura oso soila da:-Zelula mintza eta kanpoko bakterio-pareta dituzte.- Ez dute nukleo-mintzik eta horregatik, ADN-a ez dago benetako nukleo batean itxita.- Ez dituzte zelula eukariotikoek dituzten organuluak, adibidez, kloroplastoak eta mitokondriak.- Zelula eukariotikoek baino askoz tamaina txikiagoa dute.

Page 6: 176_7.froga.ppt

Zeintzuk dira beraien funtzioak?

• Nutrizioa: beren espezieek metabolismo-mota guztiak burutu ditzakete. Askotariko elikadura dute. Batzuk autotrofoak dira; fotosintesi bidez sortzen dituzte elikagaiak, landareak bezala. Beste batzuk heterotrofoak dira, eta eginda dagoen elikagaia jaten dute, animaliek eta onddoek bezala.• Harremana ( erlazioa): bakterio askok mugikortasuna dute (mugimendua); argi-estimuluei (fotoaktismoa), estimulu kimikoei (kimioaktismoa) eta ingurunearen muturreko bariazioei (endosporak sortzea) erantzun diezaiekete. Inguruneko aldaketak sumatu eta erantzun egiten diete. Egoera txarretan, espora bihurtzen dira. Horretarako, estalki lodi batez estali eta lokartu egiten dira, egoera hobetu arte.• Ugalketa: Ugalketa asexuala erdibiketaren bidez egiten da (zelulabakarra bitan zatituz. Ugalketa parasexualeko kasuak ere gerta daitezke. Ugalketa-mota horretan, bakterioen artean informazio genetikoa trukatzen dute (konjugazioa, transdukzioa eta transformazioa).

Page 7: 176_7.froga.ppt

Zer berezitasun dute bifidus-a duten yogurt-ak?

Lactobacillus bifidus lactobacilos-etan dago eta bere izen arrunta bifidus-a da. Bifidus-a bakteria bat da eta osasunerako onuragarria da Bifidus bakteria hau gure gorputzean sartzeko modu bat bifidus-a duten yogurt-ak jaten da, gaztai “cottage”-ean eta gurin esnean ere aurki dezakegu (hauek bait dira bifidus kantitate gehien dituzten elikagaiak).Lactobacillus bifidus-a Tissier-ek , 1900. urtean haurren kaketan aurkitu zituen (haur hauek amaren tititik esnea hartutakoak ziren), beraz errezagoa da amaren esnea hartzen duten haurren hesteetan aurkitzea.

Gizakien digestio aparatuan organismo ugari daude eta hauek bakteria onuragarrietan eta kaltegarrietan banatu daitezke. Lactobacilo-a hesteetan dagoen mikroorganismoa da eta bakteria onuragarrien taldean dago, enzima eta bitaminek metabolismoarentzako egindako sintesiarekin erlazionatzen da eta baita laktosaren digestioarekin.

Esan dugunez, bifidobakteriak amaren esnea hartzen duten haurretan daude eta nagusiagoak egiten diren heinean gorputzean ditugun bakteria hauen portzentaia gutxiagotzen doa, honela, birus-ak agertzea dira eta baita onddo kaltegarriak.Horrela gaixotasun larriak hartu ditzakeguz, horrregaitik gero eta garrantzi gehiago ematen diote gure gorputzean bifidus bakteria sartzeari.

Azken batean bifidus-ak egiten duena zera da gure heste-flora zaindu eta ondo funtzionatzen laguntzen dio.

Page 8: 176_7.froga.ppt

DASTAMENA

Limoi zukua azukrea

gatza kafea

Page 9: 176_7.froga.ppt

ELIKAGAI GEHIAGO:

Koka-kola gominola palomitak

ogia laranja zukua

patatak

Page 10: 176_7.froga.ppt

Ondorioak:

Proba guztiak egin ondoren honetara heldu gara:Limoi-zukua: GarratzaAzukrea: GozoaGatza: GaziaKafe hutsa: Mingotsa (mikatza)Koka-kola gominola: goxoaPalomitak: gazia( gatza bota genielako)Ogia: ez genion honelako zaporerik hartuLaranja zukua: garratzaPatatak: Mingotsa (mikatza)

Page 11: 176_7.froga.ppt

PROTEINEN DESNATURALIZAZIOA

Desnaturalizazioa: proteina baten konformazioan gertatzen den aldaketa, eta ondorioz , funtzio galtzea. Proteina egoki tolesturik mantentzen duten lotura ez kobalenteak eraldatzen direlako gertatzen da konformazio-aldaketa hori, baina ez die lotura peptidikoei eragiten. Harreman zuzena dago konformazio aldaketaren eta funtzio galtzearen artean. Funtzioa berreskuratu egin daiteke proteina birnaturalizatzen denean eta konformazio egokia berreskuratzen duenean.

Biokimikan, desnaturalizazioa proteina edo azido nukleikoen egitura aldaketa da, honela, berez duten egitura galtzen dute eta baita bere funtzionamendu optimoa. Batzuetan beraien propietate fisiko-kimikoak ere galtzen dituzte. Arraultzean hau da gertatzen dena: zuringoak duen proteinak bere egitura galtzen du (kanpoko eragile baten ondorioz, adibidez: beroa, azidoa edo alkalis-a) eta gainera berreskuraezina da.

Page 12: 176_7.froga.ppt

Gure esperimentua:Arraultza alkoholdun edalontzian sartu genuen (hasieran gaizki ulertu baten ondorioz arraultza osoa alkoholean sartu genuen, ohartzerakoan zuringoa sartu genuen) eta zuringoa egosita egongo balitz bezala gelditu zen.

Beste esperiementu bat ere egin genuen, honetan arraultza ozpinean sartu genuen ( orain bai osorik) eta azkenean arraultza gomazko pilota batean bihurtu zen. Hemen gure irudiak.

ozpinean

Arraultza alkoholean eta ozpinean

alkoholean