172_zernola-ko 1. proba.doc

6
1. Taula diagonalean tolestu eta triangelu forma geratuko da. 2. Berriro ere, era berean tolestu eta forma bera geratuko

Transcript of 172_zernola-ko 1. proba.doc

Page 1: 172_zernola-ko 1. proba.doc

1. Taula diagonalean tolestu eta triangelu forma geratuko da.

2. Berriro ere, era berean tolestu eta forma bera geratuko da baina txikiagoa.

3. Gero, bi ertzeak barrurantz tolestu behar dira, karratu forma geratuz.

Page 2: 172_zernola-ko 1. proba.doc

4. Orain, erdidik tolestu lauki zuzenaren forma emanez.

5. Ondoren, erditik tolestu eta karratu forma geratuko zaizu.

6.Azkenik, marratik moztu artazienlaguntzarekin.

Page 3: 172_zernola-ko 1. proba.doc

AZKENEAN DENAK BANATUTA GERATUKO DIRA

Page 4: 172_zernola-ko 1. proba.doc

GRANADAKO ALHANBRAAlhanbra munduko monumenturik miretsienetako bat da, musulmanek utzitako aztarna garrantsitzuenetako bat. XIV.mendean sortu zen eta hitz hau (Alhanbra) musulman hitz batetik dator gogorleku gorria (fortaleza roja) esanahia duelarik. Honen arrazoia bertan lanean ari ziren langileen aizkorak eguzkiarekin zuten kolore gorrixka eta gauetan egiten ziren sute txikiak dira.

Alhanbran matematika asko erabiltzen da, marrazkiak, eskulturak eta eraikinen forma guztietan (ateak, leihoak...).

Arabiarren erilijioak ez zien uzten animalien eta pertsonen marrazkiak egiten, beraz, mosaiko geometrikoak erabili zituzten eraikin, lorategi eta patio guztien apainketarako. Esaterako, hamazazpi simetria mota ezberdin daudela ikusi izan da, naturan mineralizazioan dauden guztiak hain zuzen ere. Hortaz gain mosaikoetan bost forma desberdin daudela ere konprobatu da: erronboa, karratua, paralelogramoa, hexagonoa eta angeluzuzena. Baina formetaz gain koloreek ere garrantzi handia dute eta bien loturari esker, Alhanbra edertasunaren sinbolotzat hartzen da. Horrela, garai batetan errege Nazariak bizi ziren leku hartara gaur egun bisitari ugari iristen dira.

Materialei so eginez, esan beharra dago, Alhanbra hain eraikin handia izanik, materialak askotarikoak direla, baina ugarienak zura, zeramika beiraztatua eta igeltsua direla. Material apalak eta arinak direnez, aberastasun horren gabezia estaltzeko dekorazioa eta apaingarri oso ugariak eta landuak erabili zituztela esan ohi da. Zura normalean ateetan eta sabietan kokatzen ziren, Siria eta Mesopotamiako sortaldeko eragina bere eginez. Andalustarrek(eraikuntza lanetako maisuek), mosaikoen teknika eta apainketa ikasi zuten, gaur egun erabiltzen ditugun azulejoen aurrekariak izango zirelarik, gerora, behe-ohol eta hormetan erabiliko genituen arren.

Alhanbrako patiorik garrantzitzuena (el patio de los leones) da eta bertan ere, beste modu batean izan ez litekeen bezala, forma matematiko asko daude. Badirudi irudi horiek guztiak matematikako problema konplexu bat konpontzeko daudela bertan.

Page 5: 172_zernola-ko 1. proba.doc

Geometria eta aritmetika menderatzea ezinbesteko abilezi izan zen monumento zoragarri honen arkitektura lanak egiteko. Azuleju-estalgarrietan geometria ereduak erabiltzean, gangetako mokarabeak (igeltsuz edo zurez egindako albeolo esferiko eta prismatikoetan adibidez). Bestalde hiru dimentsioen efektuekin aberastuta, ura eta argiaren jakinduria bertan oso ondo erabili izan dira.