147 Adinekoen zaintza · ero eta zaharragoak, eta gero eta gehiago. Hori da datorkiguna. Zaintza...

Click here to load reader

  • date post

    05-Nov-2019
  • Category

    Documents

  • view

    10
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of 147 Adinekoen zaintza · ero eta zaharragoak, eta gero eta gehiago. Hori da datorkiguna. Zaintza...

  • 147www.argia.com/larrun

    M A H A I - I N G U R U A

    Adinekoen zaintzaAdinekoen zaintza

    Mahaikideak

    Ainhoa Arrillaga Maria Rosario Arrizabalaga Maria Silvestre

    ELKARRIZKETAl Jose Luis Elosua (Nagusilan eta Adinekoen Kontseilua)

  • 2 M A H A I - I N G U R U A

    Menpeko diren adinekoen zaintzaz hitzegingo dugu. Alabaina, zaintza dioguneanzer ari gara esaten?

    MARIA ROSARIO ARRIZABALAGA. Oina-rrizko gauzak egiteko laguntza behar dutenpertsonak artatzeaz ari gara. Segituan datozki-gu burura mendekotasun egoeran daudenak,zaharrak, gaixoak, funtzio aniztasuna dute-nak... Batzuetan umeekin ere akordatzen gara.Baina inoiz ez dugu pentsatzen pertsona helduosasuntsuengan. Alabaina, uste dut denok bizi-tzako momentu oro behar dugula zaindua iza-tea. Arazoa da, lanaren sexu banaketan, ema-kumeei mandatuz ezarri zaizkigula zaintzalanak. Matxismoagatik edo arduragabekeriaga-

    tik batzuek ez dituzte bereganatzen euren zain-tzak, eta gutxiago ingurukoenak. Lan horiekfamiliako emakumeen esku uzten dituzte. Biz-tanle eredu hori pentsaezina da familia fusio-nalik ez badago, alegia, norbanako autonomoeta produktibo horrek egitura domestikoabehar du iritzi publikoaren aurrean gizaki auto-sufiziente eta independente agertzeko. Auto-nomo eta buruaskiarena, ez da egia, beti dagonorbait haien zaintza lanak egiten. Horregatikdiogu; guztiok, beti, zainduak izatea behardugu, garai batzuetan, noski, askoz gehiago.Dependentzia aipatzen dugunean ez gara hain-beste akordatzen haurtzaroarekin, eta osodependienteak dira, baina gizarteak onartua-goa dauka zaindu egin behar direla. Mendeko-

    Onintza Irureta AzkuneArgazkiak: Iñigo Azkona

    Gero eta zaharragoak, eta gero eta gehiago. Hori da datorkiguna. Zaintza hitza pil-pilean dago, adineko asko mendekotasun egoeran bizi delako. Etxeko kontutzatgenuen adinekoen zaintza. Orain ere, ia erabat familian zaintzen dira zaharrak, bainaemakumeak gero eta gehiago dira lan merkatuan, eta “oreka” hausten hasia da.Adinekoak egoki zaintzeko eredu idealaz eztabaidatu dute hiru mahaikideek, eta ikuspegidesberdinak izan arren, ados dira kontu batean: zerbitzu publikoek askoz ere partehandiagoa izan behar dute adinekoen arretan. Dena den, mahai-inguruko ardatza zaintzalanen feminizazioa izan da. Etxean emakumeak segitzen du izaten zaintzaile, gizonak ezdio zezenari adarretatik heldu. Etxeko emakumearen tokia hartu duten langilezaintzaileak ere emakumeak dira, eta gaizki ordainduak.

    Orekarako eredua: familia, instituzioak

    eta inguru soziala

  • 3A D I N E K O E N Z A I N T Z A

    Ezkerretik eskuinera, Ainhoa Arrillaga, Maria Silvestre eta Maria Rosario Arrizabalaga.

    tasun egoeran dauden adinekoen munduansartzen garenean datoz arazoak.

    AINHOA ARRILLAGA. Dependentzia mailahartzen da batik bat kontuan, eguneroko ekin-tza fisikoak egiteko gai den ala ez, baina ezindira ahaztu zaintzan eta eguneroko harremane-tan sortzen diren behar sozialak, psikikoak etaemozionalak. Badira mendekotasun fisikorikeragiten ez duten gaixotasunak, gizarteanondo onartuak ez direnak, adibidez, gaixota-sun mentalak.

    MARIA SILVESTRE. Gizarte zerbitzuen etaongizate estatuaren giroan hitz egiten ari gare-la, zaintza hitzak oso ondo biltzen du esan

    nahi duguna. MariaRok esan duen moduan,zaintza dependentziarekin lotzen da, hau da,dependentzia bizi dugu oso txikiak gareneanedo oso zaharrak garenean, eta gure bizi kali-tatea beherantz hasten denean. Hori gezurrada. Guztiok gara menpeko, era batera edo bes-tera, ez gara pertsona autonomoak. Gizakiaizaki soziala da, bakarrik ez du bizirauten.Garrantzitsua da kontuan hartzea dependentziajarraia dela.Dependentzia, zaintza eta adinekoak kontuanhartuta, oraintxe bertan fenomeno sozial berribaten aurrean gaude, agian ez gaude prestatu-ta ez familian ezta maila instituzionalean ereerantzuteko, baina datu demografikoak hordaude: populazio zahartua gara, ez dago

  • belaunaldi erreleborik, jaiotze tasa baxua da,bizitza itxaropena esanguratsuki igo da, 30urte barru 65 urtetik gorakoak populazioaren%30 izango dira. Eskari eta populazio-egituraberri hori artikulatzen eta aurreikusten ari algara? Nik uste dut ezetz. Gauzak egiten aridira, baina epe ertain-luzeko pentsaerarekin ezgara ari. Eredu berria behar da, familiarra etainstituzionala.

    A. ARRILLAGA. Batik bat azkeneko hori. Era-kunde eta baliabide asko dago, baina ezin garaahaztu mendekotasun egoeran dagoen adine-ko gehiena etxean zaintzen dela.

    M. SILVESTRE. Emakumeek zaintzen dituzte,hori ere gaietako bat da.

    Zaintza krisian al dago?

    M. R. ARRIZABALAGA. Oso garbi dago fami-liak aldatu direla: kide bakarreko familia askodago, 65 urtetik gorako bi kidek osatutakoak,jendea dibortziatu eta berriro ezkontzen da,dependentzia egoeran dagoen jende ugaridago... hori dena, baina nik nire buruari galde-tzen diot: norainokoa da zaintzaren krisia? Kri-siaz hitz egiteak badirudi esan nahi duela ema-kumeok zaintzeari utzi diogula eta hori ez daegia. Eredu informala ez dago krisian, segitzendu mantentzen herrialde honetako ongizateeredua, eredu familista, alegia. Krisiaz hitz egi-tea ez zait ondo iruditzen zeren badirudi ema-kumeok zaintzeari utzi diogula; nahiko nukehala gertatuko balitz! Zein mugituko ziren

    4 M A H A I - I N G U R U A

    Matia Fundazioko gizarte langilea 1981eko urriaren 8an jaio zen Donostian eta bertan

    bizi da. EHUn Gizarte Lanean graduatua da eta

    Soziologian lizentziatua. Bost urte daramatza Matia

    Fundazioan lanean. Fundazio horrek dituen hainbat

    zerbitzutan aritu da lanean, hala nola, adinekoen

    eguneko zentroan, egoitzan, apartamentu babestue-

    tan eta egonaldi ertaineko ospitalean. Adinekoez

    gain, ezintasun fisikoak dituzten gazteen egoitzan

    egin du lan eta baita gaixotasun mentalak dituzten

    gazteekin elkarbizitza pisuetan ere.

    AINHOA ARRILLAGAH i z l a r i a k

    Ermuko Emakume Asanbladako kidea Ermuan (Gipuzkoa) jaio zen 1949ko urriaren 18an eta

    bertan bizi da. Feminista ermuarrak urte asko daramatza

    herriko Emakume Asanbladan. Kontuan hartuz mende-

    kotasuna dutenak zaintzeaz batik bat emakumeak ardu-

    ratzen direla, mendekotasuna dutenei eta zaintzaileei

    zerbitzu hobea eskaini asmoz plataforma bat sortu

    zuten, Mendekotasun egoeran bizi diren Ermuko bizila-gunei arreta integraleko zerbitzua emateko Plataforma.Urte hauetan hainbat jarduera prestatu dute zaintzaren

    gaia lantzeko, eta besteak beste mendekotasun egoeran

    dauden bizilagunei laguntza emateko baliabide gida egin

    dute, eta baita zaintzaileentzako batzar ugari ere.

    MARIA ROSARIO ARRIZABALAGA

  • 5A D I N E K O E N Z A I N T Z A

    orduan? Erakundeak? Gizonak?Esaten da gizartea aldatzen ari dela, eta halada, emakumeak lan merkatuan sartzen arigara, baina era berean, gizonak ez dira arizaintzaren ardura hartzen, ezta gutxiagorik ere.

    A. ARRILLAGA. Gizona ez da hasi ez zaintzalanetan ezta etxeko lanetan ere. Belaunaldiakbeharko dira aldaketa sumatzeko. Emakumeada ia beti zaintzaile nagusia, hala ikusi duelakoeta hala hezi dutelako.

    M. SILVESTRE. Nik ez dakit zaintzaren krisiazhitz egin behar dugun ala zaintzaren egoerakritikoaz. Ordainik gabeko ongizate-belaunal-diak segitzen du adinekoen zaintzaren kargu.Orain dela gutxi arte, teoria ekonomikoek edo

    politika publikoek, ongizate estatuaz hitz egi-ten zutenean, ongizate belaunaldi ez produkti-boa alde batera uzten zuten. Beraz, politikapublikoak, gizarte zerbitzuak edo balantze eko-nomikoak egiten ziren kontuan hartu gabeesparru horrek sortzen zuen lana. Eremu priba-tuan egiten den zaintza lan hori, alegia, gizartezerbitzuek, boluntario taldeek, estatuak, edomerkatuak artikulatzen ez duten hori aitortzeradator Dependentzia Legea. Zaintza egoera kriti-koan dago lanaren feminizazioagatik eta ardurabanaketa ezagatik. Zaintzaren gaian ardurabanaketaz kontuz hitz egin behar da. Zergatik?Zeren badirudi ari garela esaten zaintzarenfeminizazioaren eta emakume askok duen gainzamaren arrazoi bakarra gizonek ardurak hartuez izana dela. Ardura banaketan gizonak sar-tzeak ez du arazoa konponduko. Ez gara ari esaten zaintza eremu pribatukoabaino ez dela, eta emakume eta gizonek horiartikulatzeko lanak banatu behar dituztela, arigara esaten arlo publikoa, etxekoa eta saresozialak integratuko dituen eredua eraikibehar dela. Izan dadila eredu malgua, eta gizo-na edo emakumea izan dadila zaindu beharduen horren kudeatzailea, erakunde sozialetaneta irabazi asmorik gabeko elkarteetan babesaaurkituz.

    A. ARRILLAGA. Egoera sozialak eskatzen duerakundeak moldatzea. Egia da urte gutxitanasko aurreratu dela eta orain babeserako dau-den aukerak lehen ez zeudela. Emakumeek,gizonek eta familiek sostengu garrantzitsuasentitzen dute, baina oraindik asko dago egi-teko.

    M. SILVESTRE. Maria Angeles Duranek[soziologian katedratikoa] esan izan du gizo-nak hiltzen direla gazte, aberats eta konpai-nian, hau da, zainduta. Emakumeak bakarrik,pobre eta babesgabe hiltzen dira. Gizarte lan-gile batek esan zidan lehengoan, emakumeakkolpeko gaixotasunen bat izateko desgrazia

    Eusko Jaurlaritzako Emakundeko zuzendaria 1967an jaio zen Bartzelonan eta urte asko daramatza

    Bilbon. Politika Zientzietan eta Soziologian doktore.

    Deustuko Unibertsitateko Zientzia Politikoetako eta

    Soziologiako Fakultateko dekanoa izan da (2004-2009),

    eta Emakumeen kontrako Indarkerian Esku Hartzeko

    Masterreko zuzendari, 2003an sortu zenez geroztik.

    Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzietan,

    genero-ikasketetako ikerketa-ildoaren bultzatzaile.

    2008ko irailean, ikasturte hasierako irekitze-hitzaldia

    egin zuen Deustuko Unibertsitatean, “Unibertsitatea ber-

    dintasunaren erronkaren aurrean” gaiaren inguruan.

    MARIA SILVESTRE

  • 6 M A H A I - I N G U R U A

    baldin badu, adinagatik oraindik egokitzen ezzaiona, senarrak ez dakiela nola zaindu, gizonhori ez da sozializatu zaintzaren alorrean.Semeak eta alabak agertzen dira orduan, gizo-na andrea zaintzeko gai ez delako. Zaintzarenfeminizazioak emakumeari lan karga eragiteazgain, beraiek zaindu behar direnean, ez daudeondo zainduta.

    M. R. ARRIZABALAGA. Zaintza denei berma-tzeko, laguntzarako zerbitzu sozialak behardirela argi dago. Dependentziaren ArretarakoSistema Publiko Unibertsala eskatzen dugutalde feminista askok, osasun edo hezkuntzasistema bezalaxe. Dena dela, sare horrek inoizez du beharren ehuneko ehun estaliko.

    [Silvestre eta Arrillagak, biek batera, esan dute,baietz, ez duela sekula ehuneko ehun estalikoeta ezta egin behar ere].

    A. ARRILLAGA. Ekonomikoki ez da sostenga-rria, muga nagusia ekonomia da.

    Zaintzaren ardura banaketa nola dagogaur egun? Zein esparrutan dago pisugehien?

    A. ARRILLAGA. Bi talderekin egiten dut lan,adinekoekin eta dependentzia fisiko eta men-talak dituzten gazteekin. Adinekoen zaintzai-leak nabarmen alabak dira. Semea zaintzaileizan ohi da alabarik ez dagoenean. Semehorien emazteek ardura handiak hartzen dituz-te, eta ez da alderantzizkoa gertatzen, alegia,alabak zaintzaileak direnean senarrek ere ardu-rak hartzea. Gazteen zaintzaileak berriz, amakedo alabak izaten dira.

    M. SILVESTRE. Beraz, emakume horien biko-teek ez dute ardurarik hartzen.

    A. ARRILLAGA. Batzuetan bai, baina gizonakblokeatu egiten dira eta laguntza handia behar

    izaten dute gertatu dena onartzeko eta zaintzanhasteko. Emakumeengan ez da hainbestenabaritzen horrelako blokeo egoerarik.

    M. R. ARRIZABALAGA. Erakundeek, akade-mikoek eta era guztietako datuek esaten duteportzentaia oso altua dela emakume zaintzai-leena. Daniel de la Parra Alicanteko Unibertsi-tateko soziologoak Osakidetzak antolatutakojardunaldi batzuetan aipatu zituen zaintza gau-zatzen den hiru esparruak. Azpimarratu zuenoinarria familia dela. Ez da beraz, lehengo kon-tua, orain ere hala gertatzen da. Gaixotasunkronikoen kasuan zaintzaileen % 73 emaku-meak dira eta gaixoak 25 urte baino gutxiagobaldin baditu emakumeak zaintzaileen ehune-ko ehun dira. Historikoki hala izan da, etaemakumeoi hori esan beharrik ez dago, bizidugu.

    Nik hemen aipatu nahi nuen etxeko langilea-ren gaia. Zaintza formalaren alorreko langileakdira, baina familien lana ordezkatzen dute.Espainiako Estatuan, lehenengo hiruhilekoan759.300 pertsona aritu dira etxeko zerbitzuan,% 90 emakumeak. Horrek esan nahi du759.300 familiak pertsona bat kontratatutadutela zaintzarako, asko adinekoak zaintzeko.Horrek, batzuetan, etxez etxeko gizarte zerbi-tzua ordezkatzen du, zerbitzu publikoa.

    “Guk oso garbidaukaguna daeztabaida ezinadirudien esaldi hori erauzi behardugula, alegia, inon ezin dela egonetxean baino hobeto”M. R. ARRIZABALAGA

  • 7A D I N E K O E N Z A I N T Z A

    Zer esan nahi duzu ordezkatzearekin?

    M. R. ARRIZABALAGA. Etxez etxeko gizartezerbitzua oso txikia da, adibidez dependentziamaila handia dutenentzat hilean 70 ordu damuga.

    A. ARRILLAGA. Egunean hiru ordu. Eta gerotarifa dago...

    M. R. ARRIZABALAGA. Horretara nindoan.Udaletako gizarte langileek bultzatzen duteetxeko langileen “kontratazioa” (askotan ezdaude kontratatuta).

    A. ARRILLAGA. Langilea zure kabuz kontra-tatzea batzuetan merkeago ateratzen da.Gizarte zerbitzuetako sistemaren kostuakelkarbanatu egiten dira, erabiltzaileak ahalduena ordaintzen du balorazio ekonomikoa-ren arabera, eta gainontzekoa udalak [kopa-goa]. Baina norberaren egoera ekonomikoarenarabera, batzuetan merkeagoa da zaintzailepribatua kontratatzea.

    M. R. ARRIZABALAGA. Ohikoena da kopa-goan askoz gehiago ordaintzea. Erakundeak

    ari dira ezkutuko lana bultzatzen eta salatzekoairuditzen zait.

    M. SILVESTRE. Kopagoak, definizioz, ez lukezertan txarra izan behar. Banaketarako sistemada: etxeko diru-sarrera mailagatik zerbitzu batordaindu dezake batek, eta horrela, kostuhoriek ordaindu ezin dituenari zerbitzua jaso-tzen laguntzen dio.

    M.R. ARRIZABALAGA. Kopagoaren kuotaezartzeko familiaren diru sarrerak hartzen dirakontuan, bada, erreferentzia moduan hartzenden diru sarrera hori orekatu eta doitu eginbehar da.

    M. SILVESTRE. Ez dut uste ezkutuko lanaeragiten ari denik.

    A. ARRILLAGA. Niretzako justua da, bainaegia da badirela egoerak non harri eta zurgeratzen zaren, adibidez, zaintza zerbitzuaordaindu eta gero, hilean 50 euro ere geratzenez zaizkion adinekoarena.

    M. R. ARRIZABALAGA. Etxeko langileen sol-daten gutxienekoak hain dira baxuak, edozergauza egiten duzula beti izango da garestiagoa.

    A. ARRILLAGA. Oso gaizki ordaindutako lanada eta batere onarpenik gabea.

    M. SILVESTRE. Aitortzarena da giltza. Baliosoziala eman behar zaio lan horri, balio ekono-mikoa ere bai, baina ekonomikoa sozialarekinoso lotuta dago. Gainera, ezingo dugu ihesegin kontu honetatik, urte luzez bizitzeko zor-tea izango dugu eta menpekoak izateko auke-rak dauzkagu. Ez zaio besteari gertatuko, gurigertatuko zaigu.

    Nondik jo behar da zaintzaren gaia bide-ratzeko?

    “Ez gara ari esatenzaintza eremupribatukoabaino ez denik eta emakume etagizonek hori artikulatzeko lanak

    banatu behar dituztenik, esaten arigarena da arlo publikoa, etxekoa eta

    sare sozialak integratuko ditueneredua eraiki behar dela”

    M. SILVESTRE

  • A. ARRILLAGA. Zaintzaren ikuspegi positiboafalta da. Jendea itxaropena galtzen ari da, zain-tzeko gogoa galtzen. Adinekoa zaintzea onadela zabaldu behar dugu eta laguntza txikiekinatsegina izan daitekeela. Erakundeen aldetikdiru asko eta inbertsioa behar dira.

    M. SILVESTRE. Elementu bat baino gehiagoharremanetan jarriko dituen eredua behardugu, lehen esan dut. Estatuak bere gain hartubehar du dagokiona, eta krisi garai honetangainera, ez dadila gertatu krisia arlo sozialakordaintzea. Europako ongizate estatuak indartuegin behar du, eredu politiko-instituzionalpositiboa da. Adibideak dauzkagu Danimar-kan, Suedian, Norvegian, Finlandian eta baitaIslandian ere. Ereduak askoz malguagoak dira,zerbitzu sozial oso sendoak dira, zergak erealtuak dira. Alabaina, ez du estatuak bakarrikhartzen parte. Gure inguruko pertsonen ardu-radunak izan behar dugu familiok, ezin dioguutzi estatuari, ez merkatuari gure seme-alabeneta zaharren ardura. Batetik, ardura horrekgizon eta emakumeena izan behar du, femini-zaziotik atera behar dugu. Bestetik, eskaeraberriak egongo dira eta erantzun berriakbeharko dituzte. Zaintzan ere artikulatu daite-ke erantzun bat, zeinak hazkunde ekonomikoaeragingo duen eta familiei lagunduko dienetxekoen zaintza kudeatzen. Diskurtso horreta-tik urruti gaude. Mendekotasun Legeak, neurribatean, onartzen du produktiboa ez den ongi-zate belaunaldi hori. Zaintzaileei diru-sarrerakematen dizkie.

    A. ARRILLAGA. Sarrera txikitxoak.

    M. SILVESTRE. Baina aitortzen dio egitenduen lana, alegia, bestela estatuak egin behar-ko lukeen lana. Krisi garaian efektu perber-tsoa izaten ari da, zeren legeak alor sozialarenpresentzia bultzatu nahi zuen, baina emaku-me zaintzaileek nahiago dute diru-sarrera jasoeta beraiek zaintzen segitzea, zerbitzu soziale-

    kin batera egoera kudeatzea baino. Ereduakmalgua izan behar du: erdian familia kudea-tzaile moduan, eta jaso ahal ditzala zerbitzusozialen laguntza eta irabazi asmorik gabeko-en laguntza.

    A. ARRILLAGA. Emakumea lan munduansartu denez, gizonarentzako eta emakumearen-tzako neurri erraztaileak erabili behar dira kan-poko lana eta familia ondo kudeatzeko.

    M. R. ARRIZABALAGA. Zein den irtenbidea?Funtsezkoa da estatuak gizabanako guztieizaintza bermatzea. Hori nola egiten den? Gehia-go inbertituz. Eta gainera, ezinbestekoa daemakume eta gizonen artean ardurak banatzea.

    M. SILVESTRE. Nahitaezkoa da, baina ez diralanak banatuko gero enpresetan eta bestelako-etan horretarako bideak jartzen ez badira.

    M. R. ARRIZABALAGA. Hortara nindoan ni.Ardura banaketaren azken dekretuaren arabera,prestazioak gehitu dira, baina gizonentzako neu-rri sustatzaileak kendu dira (adibidez, eszeden-tzia hartuz gero gizonari gehiago ordaintzea).

    M. SILVESTRE. Ondo iruditzen zait hori.

    8 M A H A I - I N G U R U A

    “Nik beti animatzenditut etxetik ateradaitezen, probatudezaten, utz ditzatela adinekoakbeste pertsonen eskuetan. Ez garaperfektuak 24 orduz zaintzenaritzeko, beti behar da laguntza”A. ARRILLAGA

  • 9A D I N E K O E N Z A I N T Z A

    M. R. ARRIZABALAGA. Niri ez zait iruditzenez gaizki ez ondo. Jakin beharrekoa da neurrihoriekin zein helburu lortu nahi ziren, horrizenbat gizonek helduko ziotela uste zuten,zenbat urtean... ez dago horrelako analisirik.

    M. SILVESTRE. Badago MariaRo. Neurri sus-tatzaile horiek hartzen zituzten %98 emaku-meak ziren. Diru kantitate bat ari zara inberti-tzen gizonek parte hartu dezaten eta neurrihorrek ez du funtzionatu.

    M. SILVESTRE. Emakumeei eman diezaieke-zu diru hori. Gizonek neurria derrigorrezkoaeta utziezina denean, orduan bai, hartzen dute,bada goazen era horretako neurrietara.

    M. R. ARRIZABALAGA. Ados. Aitatasun bai-mena izan dadila derrigorrezkoa eta inori utziezin zaiona. Baina, hala ere, ez dut uste horre-la egin behar zenik, zeren argi dagoena daemakumeek hartzen ditugula eszedentziak etagainerako guztiak, eta dekretu berri horrekhori bultzatzen segiko du.

    M. SILVESTRE. Gizonentzako neurriekin ezginen konpontzen ari!

    M. R. ARRIZABALAGA. Zer espero zen, bosturtean konpontzea? Hamar urtean? Ala hogeitabost urtean?

    M. SILVESTRE. Ni diskriminazio positiboarenaldekoa naiz ba! baina datuak dauzkat esate-ko Suedia, Finlandia, Espainiako gizonek zen-bateraino hartzen dituzten etxeko arduraksustapen ekonomikoa baldin badago, eta haz-kundea ez da % 2ra iristen. Derrigorrezkoa etainori utzi ezinezkoa denean % 70ak edo%80ak neurriari heltzen dio. Goazen ereduhorretara!Gure gizartean lan produktiboa da ardatza etahorren inguruan mugitzen da dena. Funtsez-koena dirudi, eta gezurra da! Egiazki guretzat

    ez da garrantzitsuena. Miguel Lorente GeneroBiolentziako Espainiako gobernu ordezkariaklehengoan gizonen ardura hartzeaz hitz egite-rakoan, gizonak garrantzitsua dena nola gal-tzen ari diren aipatu zuen eta adibide bat jarrizuen: Ramon jauna, enpresa bateko zuzenda-ri nagusia hiltzen denean hurrengo eguneanJose Mari jauna dator eta ordezkatzen du,baina aitona Ramon, aita Ramon, osabaRamon edo Ramon senarra inork ez dituordezkatuko, horiek desagertu dira.

    A. ARRILLAGA. Horiek betetzen zuten fun-tzio soziala galdu da.

    M. SILVESTRE. Funtzio produktiboari garran-tzi gehiago ari gara ematen eta hor askozordezkagarriagoak gara, beste esparru batzue-tan baino. Hor klik bat egin behar dugu, bainaklik horretan egitura denak iraultzen dira.

    M. R. ARRIZABALAGA. Maria, lehen familiazhitz egin duzu eta nik uste familia terminoazabaldu egin behar dugula. Familiak hemendikaurrera ez dira izango orain arte izan direnbezalakoak.

    A. ARRILLAGA. Gero eta nuklearragoak dira.

    “Krisi garaian[Dependentzia Legea]efektu perbertsoaizaten ari da, zeren legeak alorsozialaren presentzia bultzatu nahizuen, baina emakume zaintzaileeknahiago dute diru-sarrera jaso etaberaiek zaintzen segitzea”M. SILVESTRE

  • 10 M A H A I - I N G U R U A

    Gero eta indibidualistagoak ere bagara, etasenide arteko harremanak eta ardurak aldatzenditu horrek ere.

    M. SILVESTRE. Sare sozialez hitz egin behar da.

    M. R. ARRIZABALAGA. Zaintza informaleanbai, baina gainera, saiatu behar dugu adibidezlan eremuak ere kontuan har dezan ingurunesoziala. Norbait zaintzeko baimena hartzeko ezdadila derrigorrezkoa izan zuzeneko senideaizatea, izan daiteke ingurukoren bat. Adibidebat ematearren, 30 urteko moja batek 80koazaintzea, hori ia familia da, baina legeak ez duhorrela ulertzen. Lagunekin senideekin bainoharreman estuagoa duten pertsonei ere gauzabera gerta dakieke.

    M. SILVESTRE. Sare sozialak.

    M. R. ARRIZABALAGA. Enpresetan edo Mende-kotasun Legean jasota egon beharko luke horrek.

    Adinekoez ari gara hitz egiten. Beraiek nolabizi dute menpekotasun hori?

    A. ARRILLAGA. Egoitzan eta eguneko zentroe-tan daudenekin egiten dut lan. Asko tristuraz iris-ten dira, baina behin probatutakoan gustura gera-tzen dira. Ikusten dute familia hor dagoela.Eguneko zentroan edo egoitzan egoteak ez duesan nahi familiak haietaz ahaztu behar duenik.Matia Fundazioan hori oso argi daukagu, saiatzengara familia hor egon dadin, zaintzan eta bestela-koetan erabakiak har ditzan. Familien % 90 buru-belarri egoten da, bi egunetik behin-edo haradoaz, baina egia da zaintza mota diferentea dela.

    Batzuetan, zaintza kontuengatik familiakoegoerak hautsita egoten dira, gainezka egin die-lako egoerak, nekatuta daudelako senideak.Edozein modutara, familiarentzat hasieran osogogorra da zaintza beste baten eskuetan uztea,uste duzu ondoen zuk egin dezakezula eta ezduzu konfiantzarik besteengan, baina gero erla-xatzen dira. Adinekoa eta senideak elkarrekindaudenean, batik bat aisialdirako izaten da, etahori ona da, bi aldeek probetxua atera diote den-bora horri.

    M. SILVESTRE. Tratu txar egoerak gertatzendira etxeetan, lanez gainezka dagoenean zain-

  • 11A D I N E K O E N Z A I N T Z A

    tzailea, adibidez. Batzuetan norabide bietakoakdira, zaindutakoa oso exijentea da, legitimatuasentitzen da horretarako eta zaintzailea erru-dun sentitzen da eskatutakoa ematen ez badu.Dinamika perbertsoa sortzen da.

    M. R. ARRIZABALAGA. Badago beste men-pekotasun bat, askotan esaten ez dena. Zain-tzaileak berak duen menpekotasuna.

    A. ARRILLAGA. Asko kostatzen da bestebaten esku uztea, eta bai, senide batzuekbenetako dependentzia dute adinekoarekiko.

    M. R. ARRIZABALAGA. Egoera oso perber-tsoa da hori, zaintzaileak zainduarekiko men-pekotasun emozionala du, eta batzuetan eko-nomikoa ere bai, senideak espoliatzen dituztezaintzaileek. Oso harreman txarra da hori.

    A. ARRILLAGA. Esate baterako: “Ama zain-tzen dut etxean eta eguneko zentrora doa.Etxean zaintzeagatik hainbeste diru jasotzendut. Ez zait interesatzen egoitzara eramatea,zeren hori ordaindu egin behar da. Gainera,

    langabezian geratu naiz”. Horrelakoak askodaude.

    Matia Fundazioan ere tratu txarrak detektatuizan ditugu. Askotan ez dira tratu txar fisikoak,emozionalak baizik: zaindua bere erroetatikateratzen da, erabakiak ezin dituela hartu pen-tsatzen dugu... Egoeraren arabera, batzuetanezin dituzte erabaki inportanteak hartu, bainabai erabaki txikiak. Askotan adinekoa balioga-betzeko joera daukagu.

    M. SILVESTRE. Ainhoa, gertatzen al da fami-liak umeak bezala tratatzea zaharrak, nahiz etaintelektualki oso ondo egon? Zaharra berakonturatzen al da egoera horretaz?

    A. ARRILLAGA. Batzuetan bai.

    M. SILVESTRE. Horrek sufrimendua eragitenal du?

    A. ARRILLAGA. Asko sufritzen dute. Bainabatzuetan onartu egiten dute eta esaten dute:“Zer gehiago eska diezaioket familiari?”. Kons-ziente badira eta beraien erabakitxoak hartu

  • 12 M A H A I - I N G U R U A

    nahi badituzte mugatuta sentitzen dira, gaurbai eta bihar ere bai. Egia da baita ere osoberekoiak bihurtzen direla, beren erara nahidute dena. Zaintzaileak ezin du hortik ihesegin. Ohikoena da zaintzaile nagusia egoteakarga ia dena bere gain hartzen duena, etagero laguntzaile batzuk izatea inguruan.

    M. SILVESTRE. Sortzen dira oso harreman...

    A. ARRILLAGA. Patologikoak.

    M. SILVESTRE. Harreman gaixoberak. Ema-kume heldu, arduratsu eta inteligenteak ikustendituzu exijentzia harreman batera makurtuak,eta egiten ez badute errudun sentitzen dira.

    M. R. ARRIZABALAGA. Nik ez daukat gertu-ko harremanik jende zahar dependientearekin,pentsatzen dut mota guztietakoak izango dire-la, batzuek etxean egon nahiko dute, bestebatzuek egoitzan. Guk oso garbi daukaguna daeztabaida ezina dirudien esaldi hori erauzibehar dugula, alegia, inon ezin dela egonetxean baino hobeto.

    M. SILVESTRE. Hori aldatu egingo da.

    M. R. ARRIZABALAGA. Baina gaur egunoraindik...

    M. SILVESTRE. Ustea da adineko menpeko-ak etxean hobeto daudela, eta gainera, etxetikateratzen badituzu ia-ia delitua egin duzu.

    A. ARRILLAGA. Hori aldatu egingo da, bai.

    M. R. ARRIZABALAGA. Begira, begira, zerdioen Menpekotasun Legeak: prestazioen hel-buruetako bat da, menpeko horri existentziaautonomoa erraztea ohiko bere ingurunean,nahi duen denbora guztian eta ahal den neu-rrian. Hori tranpa da. Adineko hori autonomoaizan dadin, hor atzean beste pertsona batek

    egon behar du. Eta zein dago atzean? Emaku-mea. Beste era batera idatzi behar da legea.

    M. SILVESTRE. EAEko Gizarte ZerbitzuenLegeak sare instituzionala bultzatzen du etxetikirtetea errazteko. Agian gehiegi errepikatzenari naiz, baina nire ustez zaintzaileak, familiakoemakumea izan ohi denak, izan behar du zain-tza horren kudeatzailea.

    M. R. ARRIZABALAGA. Ni ez nago adoshorrekin.

    A. ARRILLAGA. Kudeatzailea, gizona alaemakumea...

    M. R. ARRIZABALAGA. Hori da arazoa, erdieta erdi balitz... Valentziako soziologoak esa-ten zuen kudeatzaile nagusiaren figura kendubeharko litzatekeela.

    M. SILVESTRE. Orain figura hori ulertzendugun moduan bai. Marko batean kokatutaulertu behar dugu kudeaketa.

    M. R. ARRIZABALAGA. Bai, eta hori nola egi-ten da?

    M. SILVESTRE. Zerbitzu sozial onak egonda...

    M. R. ARRIZABALAGA. Baina gaur egun...

    A. ARRILLAGA. Delegatzea konplikatua da.Beti, beti egongo da kudeatzaile nagusia, zaha-rra etxean egonda, egoitzan egonda... Dauka-zun arazo bakoitzeko hiru semeri deitzen ezinzara ibili. Arlo ekonomikoa batekin, bestearekinosasun kontuak... gutxitan egiten da horrela.

    M. R. ARRIZABALAGA. Nik gauza sinpleagoaesan nahi nuen esaldi horrekin, alegia etxeanbaino hobeto inon ez dagoela ez dela egia.

    A. ARRILLAGA. Ez, hori ez da egia.

  • 13A D I N E K O E N Z A I N T Z A

    M. R. ARRIZABALAGA. Hala ere, emaku-meak zaharrak zaintzera sustatzen segitzendugu, maitasunaren izenean edo esanda hobeduzuela dirua jasotzea.

    [Ainhoak buruarekin ezetz esan du].

    M. R. ARRIZABALAGA. Bai, bai, ziurtatzendizut baietz.

    A. ARRILLAGA. Nik ez nizuke hain garbiesango. Familia batzuk oso garbi dute zer egineta gizarte zerbitzuetara jotzen dute galdetzekoea zer eskaintzen dioten etxerako. Matia Fun-daziora askotan deitzen dute informazio eske.Nik beti animatzen ditut etxetik atera daitezen,probatu dezaten, utz ditzatela adinekoak bestepertsonen eskuetan. Ez gara perfektuak 24orduz zaintzen aritzeko, beti behar da laguntza.

    M. Silvestre. Zuk esan duzu legeak hau etabeste bultzatzen duela. Legeak bultzatzeabaino gehiago da, sustraitua dagoela ohiturahori. Zaintzeko barruko beharra sentitzen

    dugu. Emakumeak zaintzan sozializatuak izangara eta zaintza hori egiten ez baduzu errudunsentitzen zara. Umea haurtzaindegian uztenduen amaren barruko harra bezala da. Horiedan dugu!

    M. R. ARRIZABALAGA. Zuk badakizu zeinondo etortzen zaien hori erakundeei? Hilean300 euro ematen dizkigute, eta badakizu horinolako gozoki ederra den? Erakunde publiko-ek, maila guztietakoek, emakumeak bultzabehar dituzte ardura eta errudun sentimenduhori kentzeko. Erakunde publikoek zerbitzuonak eta nahikoak izan behar dituzte, eta fami-liak sustatu zerbitzu horiek erabiltzeko. Zerbi-tzu horiek ez dauden egoeretan etxekoek zain-duko dituzte adinekoak. Guk salatzen dugunada hori ez dela gauzatu eta guk hau guztiabadakigu, baina gizarte zerbitzu oinarrizkoeta-ra doan emakumeari ez zaio horrela azaltzen.Zaintzaile horiei esaten zaie, “nola zuk halanahi duzun...” diruz lagundu eta kito.

    M. SILVESTRE. Udaleko gizarte langilearenlana ez da emakume hori bergizarteratzea.

    A. ARRILLAGA. Ezin duzu inor derrigortu.

    M. R. ARRIZABALAGA. Baina ezin diozuesan, “har ezazu diru hau, zeren egoitzan sar-tzerako...”.

    A. ARRILLAGA. Seguruasko esango diote,“hartu diru hau eta bitartean egoitzarakoeskaera egingo dugu”.

    Rosario, zu mentalitate aldaketaz arizara.

    M. R. ARRIZABALAGA. Adibide zehatzaemango dut. Duela urte batzuk, legea martxanjarri zenean, Ermuko Udalak jardunaldiak eginzituen informazioa emateko eta zaintzarakoeskaerak berrikusi zituen. Zaintzaile gehienek

    “Dependentzia Legeakez du bermatzenemakumezaintzailearen posizio aldaketa.Helburua da adinekoari bizitza

    autonomoa erraztea, bere ohikogiroan. Helburu laudagarri horrektranpa dauka, nork bermatuko duhori? Berriz ere begirada familiara

    daramagu, alegia,emakumearengana”M. R. ARRRIZABALAGA

  • 14 M A H A I - I N G U R U A

    dirua eskatu zuten. Garai hartan, Ermuko Ema-kume Asanbladan emakume zaintzaileekin ariginen lanean eta bileretan gehienek norbera-rentzako denbora eskatzen zuten! Gainerahonelakoak esaten zituzten: “Ordaintzen badi-gute gehiago exijituko digute...”. Gureganazetozenek ez zuten dirurik nahi eta Udalerajoandakoek dirua nahi zuten. Nola ulertzen dahori?

    A. ARRILLAGA. Emakumeok zaintzea haindaukagu barneratuta, oso konplikatua da ideiahori burutik kentzea. Guk lana egiten duguzahar horrek zerbitzuren bat edo beste erabildezan, zeren oso zaila egiten zaigu emaku-meekin hitz egin eta konbentzitzea anaia edosenarra inplikatzeko. Emakume zaintzailehorien zama arintzeko egiten dugu lan. Horihorrela da, denera ez gara iristen.

    Emakumeen frustrazioa ohikoa al da?

    A. ARRILLAGA. Puff! Oso indartsua da.

    M. R. ARRIZABALAGA. Autolaguntzako ikas-taroak egiten ditugu duela sei urtez geroztik.Azken pare bat urteotan talde terapeutikoakdirudite.

    M. SILVESTRE. Estres emozionala.

    A. ARRILLAGA. Batzuek sendagaiak hartzendituzte egoerari aurre egin ahal izateko.

    Dirudienez, emakumea bera ere oztopo dazaintza etxetik ateratzeko.

    A. ARRILLAGA. Guri emakume zaintzaileakesan izan digu: “Nola utziko dut ordubetez auto-laguntzako taldera joan behar dudalako?”. Etazergatik ez? Ez zara konturatzen ordubete zure-tzako hartzen ez baldin baduzu ezingo duzulabera zaintzen segitu? Hain daude blokeatuta,elkarrekiko halako menpekotasuna daukate...

    M. R. ARRIZABALAGA. Ez da norabide baka-rrekoa.

    M. SILVESTRE. Maitasun eta gorrotozko harre-man hori nekagarria da, estresantea, tristea...

    A. ARRILLAGA. Ez da horrela bizi behar gurebizitzako azken garaia. Hiru ume zaintzeko gaisentitzen gara, baina ez zaharrak zaintzeko.

    M. SILVESTRE. Baina gizartea bizkarra eman-da bizi da. Batetik, zahartzeari, alegia fisikokieta intelektualki oso menpekoak izatera iritsgaitezkeela ez dugu onartzen, eta bestetik,guztiz bizkarra emanda heriotzari.

    A. ARRILLAGA. Lehen zaharra hobeto ikusiazegoen, baloratuagoa, orain asko galdu da hori.

    M. R. ARRIZABALAGA. Duela urte batzuk“Zaintzea kosta egiten da” kanpaina eta jardu-naldiak egin genituen. Diru asko kostatzen da,eta emakumeoi asko kostatzen zaigu zaintzea:osasun arazoak eta arazo emozionalak ditugu,ondorioak ditu gure autonomian, ondorioakditu lan bizitzan. Emakume zaintzaileari bai,baina orokorrean emakumeari eragiten dio ego-era horrek. Lan ez produktiboaren banaketa dis-kriminatzaileak emakumeak urrutiratu egitengaitu boteretik eta aberastasunetik. Femenino-tzat kodetutako jarduerak gutxietsi egiten dira,eta horren adibide dira zaintzaile langileen sol-data baxuak. Gero esaten dugu gure zaharrekzaintza asko behar dutela eta horrelakoak, etalangileei kaka zaharra ordaintzen zaie.

    M. SILVESTRE. Lanbidearen feminizazioakzerikusi handia du horretan.

    M. R. ARRIZABALAGA. Hori da gaia! Lanhoriek derrigorrezkoak dira, baina ez zaiebalio sozialik ematen.

    M. SILVESTRE. Ezta ekonomikorik ere.

  • 15A D I N E K O E N Z A I N T Z A

    M. R. ARRIZABALAGA. Noski. Oso-oso onazara zu nire ama zaintzen duzulako, eta kito.

    A. ARRILLAGA. Profesional horiei denaeskatzen zaie. Senideek zaintzaile perfektuanahi izaten dute.

    Espainiako Estatuak onartutako Mendeko-tasun Legearen balorazioa egin ezazuemesedez.

    A. ARRILLAGA. Espektatiba handiak sortuzituen eta jendeak uste zuen inbertsio ekono-miko handia izango zela, eta aldaketak etorri-ko zirela, baina egia esan, gauzak ez dirahainbeste aldatu. Adibidez, etxe giroan zain-tzeko laguntza ekonomikoak daude, bainalaguntza hori nahiko txikia da, ez dizu aukera-rik ematen, esate baterako, lana uzteko.

    Laguntza ekonomiko batzuk baino ez,orduan.

    A. ARRILLAGA. Bai. Begira, adibidez, gertadaiteke jubilatuta dagoen emakume bateknorbait zaintzea eta nola diru sarreren mugagainditzen duen ez du laguntza horietarakoaukerarik ere. Edo zaintzeko lana utzi duena-ren kasua. 1.400 euro irabaziko zituen agianlehen eta orain 400 euro emango dizkiotezaintzeagatik. Legeak aitortzen du egitenduten lana, baina ekonomikoki ez du oreka-tzen. Gainerako zerbitzuek lehen bezala fun-tzionatzen dute. EAEko Gizarte ZerbitzuenLegea berria da eta ikusiko dugu zer edo zeraldatzen duen ala ez. Beno, egia esan gauzabatzuk aldatu dira baina gutxi.

    M. SILVESTRE. Legea egotea ondo balora-tzen dut. Legea egoteagatik, ordea, ez diraarazoak konpontzen. Mendekotasun Legeakbehar bati erantzuten dio, orain x graduandago behar hori, eta laster esponentzialkihaziko da. Gai hori arautzea aproposa, aipa-

    garria eta beharrezkoa iruditzen zait.Egia da espektatiba asko sortu zituela, etaEuskadin dugun konpetentzia sare korapila-tsuan integratzerakoan eta krisi ekonomikoakontuan hartuta, frustrazioa eragin du. Oina-rrian, lege ona dela uste dut eta baita GizarteZerbitzuen Legea ere. Funtsezkoa da gizartezibila egokitzea, jakinda inbertsio publikoaklehentasunezkoa izan behar duela. Lehenesan dut, jendeak diru-laguntza eskatzera jodu, nahiz eta txikia izan, eta legeak jasotzendituen bestelako neurriak albo batera utzi.Krisi ekonomikoak eragin du hori batik bat:batere ez ala 400 euro, nahiago dut 400 euroizan, konsziente izan gabe zer esan nahi duennorberak bere gain hartzea zaintza lan osoa.Legeak sortu nahi ez lituzkeen egoerak agertudira.

    M. R. ARRIZABALAGA. Esan dituzuen gauzaaskorekin ados nago. Noski, legerik ez egoteabaino egotea hobe da. Alabaina, Legeak ez dubermatzen emakume zaintzailearen posizioaldaketa. Lehen ere esan dut, helburua da adi-nekoari bizitza autonomoa erraztea, bereohiko giroan eta nahi duen denboran. Helburulaudagarri horrek tranpa dauka, nork bermatu-ko du hori horrela izatea? Berriz ere begiradafamiliara daramagu, alegia, emakumearengana.

    1998an Maria Teresa Bazok idatzi zuenhorretan gaude: “Paradoxa bat gertatzen da

    “Gizonak blokeatu egitendira eta laguntzahandia behar izatendute gertatu dena onartzeko etazaintzan hasteko. Emakumeengan ezda hainbeste nabaritzen horrelakoblokeo egoerarik”A. ARRILLAGA

  • horrela, populazioaren zati bat gizarteratzeko,adineko menpekoak, gizarteko beste zati batkanpoan uzten da, zaintzaileak. Espero behardugu politika sozialek ez dutela hori azpima-rratzen segiko, zeren zaintzaileak eremu priba-tuan eta publikoan menpeko bihurtzen dira”.Hamabi urte ondoren, zaintzaileak Maria Tere-sa Bazok deskribatzen duen egoeran daudelaesango nuke. Lege horrek prestazio ekonomi-koak lehenesten ditu, familiari eskainitakokanpo laguntzaren aurrean, zaintzaileak beti-kotuz. Eta Legeak berak dio, etxean zaintzekolaguntza ekonomikoak salbuespen beharkolukeela.

    M. SILVESTRE. Salbuespena arrunta bihurtuda. Legearen asmoa ez zen hori.

    M. R. ARRIZABALAGA. Emakumeek krisia-gatik laguntza ekonomikoei heltzea gauza batda, baina kontua da ez dagoela denentzakoadina zerbitzu ere. Laguntza ekonomikohoriek gainera, zailak dira kontrolatzen eta ezdute bermatzen helburu publikoa izango dute-nik. Laguntzek balio izan dute askotan GizarteSegurantzarik gabe lan egingo duten langileakkontratatzeko. Diru horrek izan behar zuenetxean zaintzaile diren emakume horiek Gizar-te Segurantzan alta emateko, eta ez da hori lor-tzen.

    A. ARRILLAGA. Hori ez da Legearen arazoa,familia bakoitzak jakingo du nola kudeatudiru hori.

    M. R. ARRIZABALAGA. Legeak hori bultza-tzen du, ordea.

    [Ainhoa eta Maria batera: “Legeak ez du bul-tzatzen!”]

    M. SILVESTRE. Errealitateak gain hartzenduela, Legea aurreraegi joan dela eta ez duelaaurreikusi... ados.

    M. R. ARRIZABALAGA. Paperak edozerieusten dio...

    M. SILVESTRE. Eta zuk zer egingo zenu-keen? Diru-laguntzak kendu?

    M. R. ARRIZABALAGA. Agian udaletarabideratu behar da diru hori, etxeko arreta zer-bitzura. Badakit askoz merkeagoa dela 300euro ematea emakumeei, haientzako lanpostuduinak sortzea baino. Isabel Otxoak [Menpe-kotasunaren Arretarako Euskal Sistema Publi-koaren aldeko Plataformako kidea] aipatu zuenartikulu batean nola dagoeneko MendekotasunLegeari murrizketak etorri zaizkion. Ikusikodugu hemendik aurrera zertan geratzen den,krisia tarteko... ezerezean geratuko da.

    M. SILVESTRE. Lehen esan dugu nora bidera-tuko diren estatuen ahaleginak krisi ekonomi-koari erantzuterakoan. Hemendik ezin du izan.

    Ez zaituztet oso baikor ikusten.

    M. R. ARRIZABALAGA. Ez.

    Eta horrela bukatu behar al dugu?

    M. SILVESTRE. Nik baietz uste dut, gauzakaldatuko direla.

    M. R. ARRIZABALAGA. Nik ez, ez baduguborrokatzen behintzat.

    M. SILVESTRE. Bai, aldatuko dira.

    M. R. ARRIZABALAGA. Beste erremediorikez dagoelako?

    M. SILVESTRE. Bai, beharragatik. Borrokaegin beharko dugula ukatu gabe, eta behatzazaurian sartu. Eskaera soziala izango da, ezemakumeena, edo talde minorizatu batenasoilik.

    16 M A H A I - I N G U R U A

  • 17E L K A R R I Z K E T A

    Zumaiarrak 64 urterekin hartu zuen erretiroa eta orduz geroztik boluntario laneandabil. Herrian bertan hasi zen jubilatuen elkartean lanean eta orain GipuzkoakoNagusilan elkarteko lehendakaria da eta baita probintzia horretako AdinekoenKontseiluko lehendakariordea ere. Kontseiluaren egitekoa Foru Aldundiarigomendioak ematea da; Elosuak garbi dauka adinekoentzat ezer egiteko, adinekoekizan behar dutela protagonista.

    “Adinekoen %96k etxean bizi nahi du”

    Jose Luis Elosua Gipuzkoako Adinekoen Kontseiluko lehendakariordea

    DA

    NI

    BLA

    NC

    O

  • Nagusilanen adineko boluntarioak bil-tzen zarete. Zertarako sortu zen elkar-te hori?

    Mende honetan aurre egin behar diogungauza garrantzitsuenetakoa bakardadea da.Nik esaten dut 110 bat urte biziko naizela, etaesango dizut zergatik: nire aitona 76 urterekinhil zen, aita bizi dut 97rekin, orduan niri 110edo 115 bat tokatzen zaizkit [barrez hasi da].Nire broma honek badauka sakontasuna:askoz denbora gehiagoz bizi gara, hori kon-kista handia da, baina behar handiak dakar-tza, bai gizartearentzat eta baita administrazio-arentzat ere. Behar horietako bat dabakardadea. Adinekoen %95-96k etxean bizinahi dute, ez dute egoitzetara joan nahi.

    Inkestek portzentaje horiek erakustenal dituzte?

    Eusko Jaurlaritzako azkeneko inkestak ereantzeko zifra erakutsi du. Horrek dakarrenondorena da adinekoak etxean zaindu behardirela, eta zahar denak etxean zaintzeko langi-leak ez dira ailegatzen. Hori ari gara borroka-tzen Adinekoen Kontseiluan, Eusko Jaurlari-tzan... Gure lanik garrantzitsuenetakoa daetxez etxeko laguntza zerbitzuetan indarra jardezaten eskatzea.

    Bakardadea aipatu duzu eta zaharreketxean egon nahi dutela. Era bereanetxean zaintzeko gero eta arazo gehiagodago.Noski. Denbora ikaragarri pasatzen dute baka-rrik, etxeetan, eguneko zentroetan eta egoi-tzetan. Hori garbi-garbi ikusten dugu. Nagusi-lanen misioa bakardadeari aurre egitea da.

    Zuek non egiten duzue lan?Egoitzetan, eguneko zentroetan eta etxeetan

    aritzen gara. Gure kontura ez dugu ezer egi-ten. Herri batean taldea sortzen baldin baduguegoitzara joaten gara eta sei-zortzi lagun prestegoten gara han daudenei konpainia egiteko.Egoitzak berak esaten digu gutako bakoitzakzein egoiliarri lagunduko diogun. Hortik apar-te ordea, eta horri garrantzi handia ematendiogu, animazioa egiten da, alegia, abesba-tzak, antzerki taldeak, bingoa, karta jokoakantolatu, Gabonak, Erregeak, iñauteriak ospa-tu... Banan-banako laguntza zerbitzua eskain-tzen baduzu dozena batekin egotea lortzenduzu, baina ehunka lagun daude egoitzetan.Saiatzen gara egoitzako kide guztiek partehartzeko modua egiten. Eguneko zentroetanere berdin.

    Eta etxeetan?Etxeetan konplikatuagoa da. Ez dugu ezer

    egiten Udaletako Gizarte Zerbitzuen ardura-pean ez bada. Ez gara behin ere gure kasaibiltzen, izugarrizko hankasartzeak egin dai-tezke-eta, agian seme batek nahi du gu joatea,eta alabak ez du nahi... Familiek eskaerak egi-ten dituzte Udaletxean eta gero guri laguntzaeskatzen digute. Adibidez, sendi batek eskadezake adinekoa astean pare bat aldiz pasea-tzera ateratzea. Gure taldeetan aipatzen ditugueskaerak eta boluntarioak prest egoten dirabati eta besteari laguntzeko.

    Dena dela, oso diferentea da boluntarioaizan egoitzarako ala etxerako.

    18DANIBLA

    NCO

  • 19E L K A R R I Z K E T A

    Zergatik?Egoitzan taldean zaude, boluntarioek elka-

    rren babesean egiten dute lan, baina adinekobaten etxera bazoaz beste izaera bat izan beharduzu, beste ziurtasun bat zeure buruarekin... ezdu edonork nahi izaten etxeetara joatea. Gauzabat da gurpildun aulkian kalera ateratzenlaguntzea, eta beste bat, aldamenean eseri etakontuak esaten eta periodikoa leitzen egotea.

    Elkartean emakumeak eta gizonak parekoal dira kopuruz?

    Boluntariotza denean bezala, emakumeakgehiago dira gurean ere, baina ez dago aldehandirik, %60 inguru emakumeak eta gizonak%40 inguru. Gizonezkoak asko dauzkagu,herri batzuetan gizonak gehiago dira emaku-meak baino. Gipuzkoan 900 boluntarioraurreratu gara eta beste bi herri lotzeko bideangaude. Orain 28 herritan dago Nagusilan.

    Adinekoak laguntzen berdin moldatzen aldira gizonak eta emakumeak?

    Bai. Beno, nahiago izaten dute gizonak gizo-nekin eta emakumeak emakumeekin. Emaku-meek erreparo pixka bat jartzen dute gizase-meak laguntzaile izateko, alderantziz gutxiago.

    Hasieratik aipatu duzu bakardadea,ezintasun fisikoak baino lehenago.

    Guk oso gutxi egin dezakegu menpekodiren adinekoei laguntzeko. Horretarakoetxez etxeko zerbitzua behar da. Etxeetaraboluntarioak joatea ondo dago, baina ez danahikoa. Gai horrek kapitulu osoa behar du:lehenbizi etxeak baldintza onetan egon behardu, eta horrek zer esan nahi du? Jende askokbainuontzia dauka oraindik, eta lurraren mai-lako plataforma jarri beharko litzateke. Jendeaskok ez dauka berogailurik; hozkailurik;etxera sartzeko aukerarik, igogailurik ez dau-kalako... hori da bat. Eta halako gabeziezgain, adineko horrek laguntza behar badu,pentsa ezazu... Zahar horrek arreta soziosani-

    tarioa behar du etxean. Administrazioa kontu-ratuta dago hori guztia egin behar duela,baina oraindik hori dena lotzeko dago.

    Eusko Jaurlaritzak esan du, etxean egonnahi duten zaharren datu horiek adieraztendiotela nondik jo behar duten. Guri oso ondoiruditzen zaigu adinekoentzako zerbitzuakantolatzea, baina zaharrak kontuan hartu gabeez. Guk hor egon nahi dugu.

    Bakardadea bai, baina etxeetarako orainkontatu ditudan baldintzak lotzen ez baditu-gu, orain datorrenarekin ez dakit zer gertatu-ko den.

    Behar handia dago eta administrazioaatzetik dabil?

    Konturatu dira Gizarte Zerbitzua ez delagastua, inbertsioa baizik. Bazen garaia horrairisteko! Gizarte Zerbitzuan jartzen den eurobakoitzeko bueltan 1,30 euro etortzen omenda. Beraz, “zeren zain zaudete?” galdetukonieke.

    Zahartzaroa eta lagundu beharra, arazo-tzat eta gastutzat ikusi ohi diraoraindik ere.

    Lehen ez ginen orain beste bizitzen etaetxean zaintzen gintuzten. 60 urtekoa jubilatueta 70ekin zerraldo zegoen. Orain 70 urtere-kin jubilatzea nahi dute.

    “Konturatu dira GizarteZerbitzua ez dela gastua,inbertsioa baizik. Bazengaraia horra iristeko! Gizarte Zerbitzuanjartzen den euro bakoitzeko bueltan1,30 euro etortzen omen da. Beraz,‘zeren zain zaudete?’ galdetuko nieke”

  • Erabakiak hartzeko zuek hor egotea nahiduzuela esan duzu.

    Guk ez dugu nahi ezer egiterik gurekin kon-tatu gabe.

    Administrazioari zer eskatzen diozue?Batetik, etxebizitzak baldintza onetan jarri.

    Bestetik, etxez etxeko laguntza uste dut batezbestekoa astean hiru ordukoa dela. Askoz ereordu gehiago behar dira, langile gehiago, horinbertitu behar da.

    Eskaerak beti zaharrak etxean zaintzekoegiten dituzue.

    Hori nahi dute zaharrek.

    Oso garbi daukazue.%95-96ak etxean egon nahi du. Horrek kon-

    plikazio asko ekartzen ditu, lehen aipatu ditu-dan horiek denak. Adibidez igogailurik ez dau-kala etxe horrek? Ezin al zaio jarri? Eta ezinbazaio jarri ezin du zaharrak beste etxe baterajoan bizitzera? Babes ofizialeko etxebizitza zer-gatik ezingo du bada eskuratu zaharrak? Edotrukea egin daiteke, zaharra igogailua duengaztearen etxera joan dadila eta gaztea igogai-lurik gabeko zaharraren etxera. Gauza horiekdenak mahai gainean daude.

    Mendekotasun Legeari buruz zein iritziduzu?

    Oso beharrezko legea da. Ez du behar adinaeman, ez dutelako behar adina diru inbertitu.

    Hori Espainia kontuan hartuta esango nuke.Gipuzkoan adibidez, nik uste dut legea bestetoki askotan baino hobeto ari dela garatzen,eta pentsatzen dut gure bultzadak zerikusipixka bat izango zuela.

    Gabezia zehatzen bat aipatzekotan zeinesango zenuke?

    Adinekoaren menpekotasun maila balora-tzen da eta balorazio horretan aldeak egotendira, nork egiten dituenaren arabera. Ez diraados jartzen balorazioan. Eta gero, zerbitzuhoriei guztiei segi egin behar zaie, alegia, ikusibehar da ea adinekoari eskainitako laguntzaondo betetzen den ala ez.

    Badira ikuskaritza batzuk, baina guk ustedugu gutxiegi dela. Hor tartean tratu txarrakageri dira, etxeetan, egoitzetan eta egunekozentroetan, toki guztietan. Detektatzen zailakdira, baina badakigu hor daudela.

    Mahai gainean jarri duzue gai hori.Bai. Administrazioak, bai Eusko Jaurlaritzak

    eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiak ere bada-kite tratu txarrak hor daudela, baina zaila daatzematen. Horregatik diot MendekotasunLegearen hutsuneetako bat jarraipena dela, zer-bitzuak abian jartzen dira, baina gero ez dakiguzahar bakoitzari ematen zaion laguntza horiondo gauzatzen ari diren ala ez, ez dakigu etxe-ra laguntzera joan den horrek lagundu beha-rrean jo egin duen, garbitu beharrean zikinduegin duen... ebaluaketa sistema behar da.

    20 E L K A R R I Z K E T A

    LARRUN pentsamendu aldizkariaARGIArekin batera banatzen daZuzendaria: Xabier LetonaJabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L.Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160Lasarte-Oria Posta Elektronikoa:[email protected] Telefonoa: 943 37 15 45Inprimategia: Antza S.A.L. Informatika: ASPSCOOP.

    (ARGIAko 2.250. zenbakiarekin banatua, 2010eko urriaren 31n)

    “Adinekoek denboraikaragarri pasatzen dutebakarrik, etxeetan etabaita eguneko zentroetan etaegoitzetan ere. Hori garbi-garbi ikustendugu. Nagusilanen misioa bakardadeariaurre egitea da”