14. zkia -- Zizurkil, 2014ko azaroaToponimia herri baten historia liburua da, urte eta urteetan gure...

4
ELBARRENA AKEZKOBAILARA BUZTINBAILARA MENDIBAILARA ZIZURKILGO TOPONIMIA ETA BAILARAK Toponimia herri baten historia liburua da, urte eta urteetan gure aurreko hainbat belaunaldik utzitako arrastoa. Gaur leku izenen garrantzia eta erabilera normalizatua izatearen beharra azpimarratzen dute Nazio Batuen Erakundeak edo Euskaltzaindiak. Garbi asko diote administrazioari dagokiola toponimia-ondarea jasotzea, egonkortzea eta hedatzea, desagertzeko arrisku bizia duelako. Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkartea kezka handiz baieztatzen ari da betirako galzoriaren atakan ditugula gure arbasoek utzitako deiturak eta leku izenak. 1940an Zizurkilgo administrazio frankistak mendeetan zehar erabili ziren bailara eta baserrien izenak deuseztatzea erabaki zuen eta, ondorioz, gaurko administrazio publikoak ofizialki baztertuak ditu Akezkobailara, Buztinbailara… edo Berastegi, Mutio, Andrezketa, Irazu, Etxeberria, Legarralde, Areta, Zaldua… bezalako gure betiko toponimiko historikoak. Gaur dena DISEMINADO da. Hernandorena Kultur Elkarteak nahitaezko fideltasun historikoa eta XXI. mendeko Zizurkilek eskatzen dituen aldaketen arteko oreka bilatu nahi izan du. Xede horretan, Zizurkilgo banaketa administratibo historikoa aztertu zuen lehenik eta Zizurkil berriak eskatzen dituen nahitaezko egokitzapenak egin eta gero, proposamen bat aurkeztu zien Udalbatza osatzen duten alderdiei. Hauen lehen oniritzia jaso eta gero, Udal ordezkari eta teknikariekin batera proposamena landu dugu eta herritarren aurrean egindako aurkezpenetatik jasotakoarekin osatu. Jarraian ikus dezakezu Zizurkilgo antzinako antolamendua eta proposatzen den eredu berria. Esan bezala, gaurko gizarteak berak behartu gaitu lehengo banaketa hartu eta hainbat egokitzapen egitera. Irakurri, ikusi eta honi buruzko zure iritzia eman nahi baduzu edo proposamenen bat bazenu, dei ezazu mesedez Udaletxera (943691012 / Ander) edo eta mezu bat ([email protected]) idatz iezaguzu. Berreskura dezagun geure historia denon artean. Zizurkil 1940 arte lau bailara nagusitan banatuta zegoan. Plazatik, hau da, parrokia-elizatik eta Donemiliaga (San Millan) dorretxetik lau norabide sortzen ziren: Iparraldera, Zarateko bidetik. Hegoaldera, kanposantutik eta Azken-portu aldera. Ekialdetik, Zubiaurretxo aldera eta, Mendebaldetik, Zaldu aldera. Lau norabide horiek mugatzen zituzten Zizurkilgo lau bailara historikoak eta horietan kokatzen ziren herriko baserri eta eraikin guztiak. Horrela sortu zituzten MENDIBAILARA, BUZTINBAILARA, AKEZKO- BAILARA eta ELBARRENA. Jarraian azalduko dizkizuegu guztiak banan-banan: lehengo banaketa historikoa batetik eta XXI. menderako proposatzen duguna bestetik. 14. zkia -- Zizurkil, 2014ko azaroa ZIZURKILGO BANAKETA HISTORIKOA

Transcript of 14. zkia -- Zizurkil, 2014ko azaroaToponimia herri baten historia liburua da, urte eta urteetan gure...

Page 1: 14. zkia -- Zizurkil, 2014ko azaroaToponimia herri baten historia liburua da, urte eta urteetan gure aurreko hainbat belaunaldik utzitako arrastoa. Gaur leku izenen garrantzia eta

ELBARRENA

AKEZKOBAILARA

BUZTINBAILARA

MENDIBAILARA

ZIZURKILGO TOPONIMIA ETA BAILARAK

Toponimia herri baten historia liburua da, urte eta urteetan gure aurreko hainbat belaunaldik utzitako arrastoa.

Gaur leku izenen garrantzia eta erabilera normalizatua izatearen beharra azpimarratzen dute Nazio Batuen

Erakundeak edo Euskaltzaindiak. Garbi asko diote administrazioari dagokiola toponimia-ondarea jasotzea,

egonkortzea eta hedatzea, desagertzeko arrisku bizia duelako.

Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkartea kezka handiz baieztatzen ari da betirako galzoriaren atakan ditugula

gure arbasoek utzitako deiturak eta leku izenak. 1940an Zizurkilgo administrazio frankistak mendeetan zehar

erabili ziren bailara eta baserrien izenak deuseztatzea erabaki zuen eta, ondorioz, gaurko administrazio

publikoak ofizialki baztertuak ditu Akezkobailara, Buztinbailara… edo Berastegi, Mutio, Andrezketa, Irazu,

Etxeberria, Legarralde, Areta, Zaldua… bezalako gure betiko toponimiko historikoak. Gaur dena DISEMINADO da.

Hernandorena Kultur Elkarteak nahitaezko fideltasun historikoa eta XXI. mendeko Zizurkilek eskatzen dituen

aldaketen arteko oreka bilatu nahi izan du. Xede horretan, Zizurkilgo banaketa administratibo historikoa aztertu

zuen lehenik eta Zizurkil berriak eskatzen dituen nahitaezko egokitzapenak egin eta gero, proposamen bat

aurkeztu zien Udalbatza osatzen duten alderdiei. Hauen lehen oniritzia jaso eta gero, Udal ordezkari eta

teknikariekin batera proposamena landu dugu eta herritarren aurrean egindako aurkezpenetatik jasotakoarekin

osatu.

Jarraian ikus dezakezu Zizurkilgo antzinako antolamendua eta proposatzen den eredu berria. Esan bezala,

gaurko gizarteak berak behartu gaitu lehengo banaketa hartu eta hainbat egokitzapen egitera. Irakurri, ikusi eta

honi buruzko zure iritzia eman nahi baduzu edo proposamenen bat bazenu, dei ezazu mesedez Udaletxera

(943691012 / Ander) edo eta mezu bat ([email protected]) idatz iezaguzu. Berreskura dezagun

geure historia denon artean.

Zizurkil 1940 arte lau bailara nagusitan banatuta

zegoan. Plazatik, hau da, parrokia-elizatik eta

Donemiliaga (San Millan) dorretxetik lau norabide

sortzen ziren: Iparraldera, Zarateko bidetik.

Hegoaldera, kanposantutik eta Azken-portu aldera.

Ekialdetik, Zubiaurretxo aldera eta, Mendebaldetik,

Zaldu aldera.

Lau norabide horiek mugatzen zituzten Zizurkilgo lau

bailara historikoak eta horietan kokatzen ziren

herriko baserri eta eraikin guztiak. Horrela sortu

zituzten MENDIBAILARA, BUZTINBAILARA, AKEZKO-

BAILARA eta ELBARRENA.

Jarraian azalduko dizkizuegu guztiak banan-banan:

lehengo banaketa historikoa batetik eta XXI.

menderako proposatzen duguna bestetik.

14. zkia -- Zizurkil, 2014ko azaroa

ZIZURKILGO BANAKETA HISTORIKOA

Page 2: 14. zkia -- Zizurkil, 2014ko azaroaToponimia herri baten historia liburua da, urte eta urteetan gure aurreko hainbat belaunaldik utzitako arrastoa. Gaur leku izenen garrantzia eta

1.- HERRIGUNEA

Zizurkilgo muina parrokia-elizaren eta

Donemiliaga dorretxearen inguruan zegoen.

Gaur egun HERRIGUNEA Zizurkilgo Plan

Orokorraren Testu Bateginean “hiri zaharraren

gunea” zehazten duen eremuak osatuko luke.

2.- MENDIBAILARA

Zarate, Altxurriaga eta Aia parteko Etxabesaletxe eta Etzeta, adibidez, Zaraterako bidetik Mendebalderantz

daudenez, Buztinbailaran kokatuta zeuden. Gaur egun, ordea, egokiago litzatekeela uste dugu Mendibailaran

kokatuko bageni-

tu. Eta horixe

bera diote ingu-

ruko bizilagu-

nekin egin ditu-

gun kontsultek.

Illarratxoetatik

(Motzane, oker

deituta) gora-

koa Mendibai-

larekin lotu du-

gu proposamen

berrian. Muga

berria Irizibarko

bordatik Zear-

sorora jaisten den bidea genuke.

3.- BUZTINBAILARA

Irazu bailara ere deitua, Zizurkilgo Ipar-

Mendebaldea betetzen du. Gorago azaldu

dugun bezala, bailara historiko honen

Iparraldea (Zarate, Altxurriaga, eta

Etzetamendi, hau da, Aia parteko Etzeta eta

Etxabesaletxe) Mendibailari erantsi dizkiogu.

Zizurkilgo mendi aldeak azken urteetan izan

duen eraldaketak bultzatu gaitu Erramuaitz

eta Zarateko Haitzaren ingurunea Mendi-

bailarari lotzea. Bailararen gainerakoa

lehengoa bera da.

Herrigune historikoa

Herrigunea: proposamena

Mendibailara: proposamena

Mendibailara historikoa

Buztinbailara historikoa

Buztinbailara: proposamena

Page 3: 14. zkia -- Zizurkil, 2014ko azaroaToponimia herri baten historia liburua da, urte eta urteetan gure aurreko hainbat belaunaldik utzitako arrastoa. Gaur leku izenen garrantzia eta

4.- ELBARRENA

Esan beharrik ez dago Elbarrena dela Zizurkilen gehien eraldatu den auzoa edo bailara. Bistan dira urte gutxitan

auzo honetan altxa diren era guztietako eraikinak: lantegiak, neurri eta forma guztietako etxeak … Elbarrena

historikoak, ordea, eremu jakin eta nahiko desberdin bat osatzen zuen lehen: gaurko Herriguneko Pello Mari

Otaño plazatik hasi eta Beibategi-Zubiaurretxo Oria ibairaino batetik eta Kanposantuko bidea-Azkenportu

Asteasuko errekaraino bestetik biltzen duen esparrua. Hau da,

Kamio, Mutio edo Olatza Elbarrena ziren bitartean,

Arantzazuko Ama eliza, Pasusenea, Aurrera aldea, Udal

bulegoa, Ugare auzunea eta Fraisoro bera, adibidez,

Akezkobailarakoak ziren, ez Elbarrenakoak, Asteasuko

errekaren eskuin aldean geratzen baitira.

Banaketa horrek, noski, ez dio inolaz ere erantzuten guk gaur

dugun irudikape-

nari. Nork esango

luke gure artean

Pasusenea Elba-

rrena ez denik?

Edo Elbarrenako

Udal Bulegoa Elbarrenan ez dagoenik?

Garbi dago, beraz, Elbarrena bailararen banaketa historikoak ez

diola gaurko errealitateari erantzuten. Horregatik Elbarrena

historikoa guztiz aldatu eta oraingo begietara egokitzeko

proposamen berria luzatu dugu. Zehaztuta, egungo Elbarrenarekin

loturarik ez duen Iparraldea eten diogu (Mutio, Olatza…) eta, aldiz,

Elbarrena “berriari” Akezkoari kendu diogun Asteasuko errekaren

eskuinaldea erantsi diogu: Danena futbol zelaia, eliza, plaza, Pasusenea, Aurrera, Ugare, Fraisoro…

5.- AKEZKOBAILARA

Esan bezala, Akezkobailararen Ekialdea, hau da, Asteasuko errekaren eskuin aldea gaurko Elbarrenari eranstea

proposatzen dugu. Errepikatu nahi dugu Fraisoro, Pasusenea, Aurrera eta Ugare bezalakoak, Akezko historikoan

kokatuta egon direnak, gaur egun Elbarrenaren muina osatzen dutela eta ezinbesteko jotzen dugula harekin bat

egitea.

Proposamen berrian Akezkobailararen gainontzeko eremuak ez luke aldaketarik izango.

Akezkobailara historikoa

Akezkobailara: proposamena

Elbarrena historikoa

Elbarrena: proposamena

Page 4: 14. zkia -- Zizurkil, 2014ko azaroaToponimia herri baten historia liburua da, urte eta urteetan gure aurreko hainbat belaunaldik utzitako arrastoa. Gaur leku izenen garrantzia eta

6.- ERGOIENA

Azkenik, lehen Elbarrenako Iparraldea osatzen zuen eremuari

heldu behar diogu: Olatza, Kamiok, Mutio, Agirre,

Etxeberritxikia... Garbi dugu ingurune honek leku propioa izan

behar duela, gaurko Elbarrenatik apartekoa. Horregatik, eta

Elbarrena herri-barrena, behekoa denez, eteten dugun

ingurune hau Euskal Herriko herrietan horren ohiko den

ERGOIENA izenarekin bataiatzea proposatu dugu.

Laburtuz, hau izango litzateke Zizurkilgo banaketa

administratibo berrirako proposamena. Aitzinari

zor zaion fideltasuna eta garai berriek eskatzen

duten egokitasunaren arteko oreka gorde nahi

duena. Ea lortu dugun.

LA TOPONIMIA DE ZIZURKIL

Hasta 1940 el territorio de Zizurkil estaba

organizado en cuatro grandes conjuntos que

recibían la denominación tradicional vasca de

BAILARAK, valles. Se trataba de MENDIBAILARA,

BUZTINBAILARA, AKEZKOBAILARA y ELBARRENA.

Pero un decreto franquista de esa fecha eliminó de

un plumazo toda la toponimia en euskara de

Zizurkil.

Por otra parte, es evidente que los tiempos han

cambiado. El urbanismo de nuestro pueblo, Zizurkil,

ha tenido ritmos de desarrollo muy diferenciados

entre un valle y otro. Consecuencia de ello es que lo

que hoy entendemos por Elbarrena tiene muy poco

que ver con el espacio que originariamente englobaba ese valle.

Todo ello ha llevado a Hernandorena Kultur Elkartea a realizar un estudio histórico sobre el tema de la

organización territorial histórica tradicional de Zizurkil y su tesoro toponímico y a presentar una propuesta que

quiere compaginar la fidelidad histórica con una lógica adecuación a la realidad del siglo XXI. Propuesta que ha

recibido una buena aceptación por parte de los grupos políticos que configuran el Ayuntamiento de Zizurkil y que

hemos ido afinando con el asesoramiento de los técnicos municipales y de las experiencias recogidas en las

presentaciones públicas ya realizadas. Podéis observar en los diversos mapas cómo se distribuía históricamente

cada valle (izda) y cuál sería nuestra propuesta de futuro (dcha), consecuencia del estudio realizado que, tras

recoger vuestras posibles aportaciones de mejora, se convertiría en oficial.

Pensamos que se trata de un tema que nos incumbe a todos los zizurkildarras. Agradeceríamos cuantas

proposiciones podáis realizar llamando al teléfono del Ayuntamiento (943691012 /Ander) o enviando una nota a

[email protected].

ZIZURKILGO BANAKETA: PROPOSAMENA