14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

22

Transcript of 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

Page 1: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko
Page 2: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

Eragintza Kultur Erakundearen aurkezpena > 3

Eskolaz kanpokoen garrantzia > 4

Helburu orokorrak eta zehatzak > 6

- Goiztiarrak programa > 7

- Haur hezkuntzarako proposamenak > 10

- Lehen hezkuntzarako proposamenak > 13

- Bigarren hezkuntzarako proposamenak >

Baliabideak > 19

Koordinazioa eta kudeaketa eredua > 20

Ebaluazio eredua > 21

Aurrekontuak >22

Page 3: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

ERAGINTZA Kultur Erakundea 1998. urtean URTXINTXA

Eskolaren baitan sortu zen irabazi asmorik gabeko

jendartearen esku-hartzerako erakundea da. Bi arrazoi

nagusirengatik sortu zen:

- Orduko esku-hartze eskaintzan Urtxintxa Eskolak

bultzatu nahi zuen eredurik ez zegoelako.

- Urtxintxa Eskolan trebatzen ziren hezitzaileek,

esku-hartze arloko egitasmoetan Urtxintxa Eskolaren

balioak transmititu ahal izateko.

Erakundearen helburu nagusia balioetan oinarritutako

suspertze kulturalaren eta aisialdiaren erabilera bultzatzea

da.

Esku-hartzearen eta suspertze soziokulturalaren alorrean

izaera desberdineko egitasmoak garatzen ditugu, beti ere,

norberaren aisialdian garapen integrala jorratzeko aukera

desberdinak eskainiz.

Erakundea sortu zenetik, anitzak izan dira diseinatutako eta

martxan jarritako programa kultural zein sozialak: Udal

ludotekak, familientzako jarduerak, haur parkeak, ludoteka

ibiltariak, dinamizazioak, udaleku irekiak, Gazte-guneak,

eskolaz kanpoko jarduerak…

Aisiaren eta astiaren antzaldatzean sinisten dugu eta baita

astialdi hezitzailean ere, gauzak horrela, balioetan

oinarritutako egitasmoak burutzen ditugu eta helburu

eraldatzailea dugu presente.

Gure eragin eremua Euskal Herria da eta jasotzaileei

dagokienez, adin tarte guztietako pertsonak izaten ditugu

gurean. Aniztasunean oinarritzen da jasotzaileen profila,

kultura, sexu, gaitasun… zein hizkuntza desberdinak

aintzat hartzen direlarik.

Page 4: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

Eragintza Kultur Erakundeak 2014-2015 ikasturterako

hurrengo eskolaz kanpoko ekintzen proposamena

luzatzen du.

Gure elkarteak, urteak daramatza zenbait ikastetxetan mota

honetako egitasmoak aurrera eramaten, eta urteetako

esperientziatik eta eskarmentutik abiatuta, zure

ikastetxeko behar eta nahiei egokitutako proposamena

aurkezten dizuegu.

Egitasmo honen bidez, euskararen erabilera sustatuko

dugu, baina bestelako helburu batzuk ere landuko ditugu:

kooperazioa, kultura aniztasuna, aukera berdintasuna,

talde izaera, errespetua, parte hartze aktiboa, eta abar.

Espazioak garrantzia handia du jolasaren garapenean, izan ere,

ondo eta kontzienteki egituratutako espazio-denbora batek,

errazago bultzatuko du hainbat trebezia eta ahalmenen

bilakaera.

Ikastetxeetan, jolastokia da gehienbat umeek jolasteko

erabiltzen duten espazioa, eta normalean bertan burutzen den

jolasa librea izaten da; honek funtzio desberdinak ditu:

• Funtzio ludikoa: jostagarria da, ondo pasatzeko unea.

• Funtzio soziala: kideen arteko elkarrekintza gertatzen da eta

norbanakoa taldearekin harremanetan jartzeko aukera

eskaintzen du

• Funtzio hezitzailea: gorputza eta adimena entrenatzeko unea

da eta bertan hainbat abilezia eta trebetasun garatu daitezke.

Page 5: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

Jolasa funtsezko jarduera da pertsonaren bizitzan,

jolasaren bidez ikasten baitugu eta jendarteratzen baikara;

bereziki haurrak bere burua antzemateko jolasten du,

besteek aintzat har dezaten, inguruko mundua aztertu,

bereganatu eta menderatzearren.

Ikastetxeetan, jolastokia da gehienbat umeek jolasteko

erabiltzen duten espazioa, eta normalean bertan burutzen

den jolasa librea izaten da.

Beraz, ikastetxeko jolastokiak dituen ezaugarriengatik oso

egokia da zenbait helburu lantzeko:

• Alde batetik, euskararen erabilera sustatzen da; partaideen

euskararenganako ikuskeran eta motibazioan eragin nahi

genuke, hizkuntza-ikasketak dikotomia kolokan jarriz eta

euskara bizitzaren arlo ez-formaletarako ere hizkuntza

baliagarria dela erakutsiz. Beraz, euskaraz ere jolastu eta

gozatu daitekeela transmititu nahi genieke, hau da, aisialdia

hizkuntzarekin lotu eta aldi berean erregistro berezi hau landu.

• Bestetik, gaur egun hain indartsuak diren jolas motak

(bakarkakoak eta teknologia berrietan oinarritutakoak) alde

batera utzita balore positiboak eta elkar ekintza

transmititzen dituzten bestelako jolasak sustatzea dugu

helburu: talde jolasak, jolas kooperatiboak, jolas tradizionalak,

eta abar.

Page 6: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

HELBURU OROKORRAK

Euskara eta jolasa lotzea

Lagunarteko hizkera indartzea.

Euskara, harreman hizkuntza bezala sustatzea.

Garapen pertsonala, bultzatzea.

Aisialdiaz gozatzea

Isolamendua dakarten jolasen aurrean (PSP...) betiko

jolas kooperatiboak berpiztu eta sustatzea, elkartasun

eta laguntasun baloreak landuz.

Kultur aniztasuna balore gisa lantzea.

Aukera berdintasuna sustatzea.

HELBURU ZEHATZAK

Partaideak aisialdian euskaraz mintzatzea.

Aisialdirako zein jolaserako erabilgarria den hizkuntza

barneratzea.

Partaideek euskaraz jolasteko baliabideak eskuratzea.

Partaideek irudimena eta sormena garatzea.

Psikomotrizitatea garatzea.

Partaideek gustuko jarduerak burutzea.

Partaideek gauza berriak ikastea.

Elkarrizketan oinarritutako harremanak izatea.

Partaideek talde sentimendua izatea.

Partaideek beste kultura batzuk ezagutzea.

Kultur aniztasuna aberastasun iturri gisa ikustea.

Partaideek genero berdintasunean oinarritutako harremanak

eraikitzea.

Estereotipo eta eredu zehatzetatik kanpo, ekintza guztietan

partaide guztiek parte hartzea.

Page 7: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko
Page 8: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

!! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da.

ZERGAITIK GOIZTIARRAK?

Sarritan gurasoen eta seme-alaben ordutegiak ez doaz bat

eta ondorioz eskola hasi arte haurrak uzteko leku bat

beharrezkoa da. Programa honen bidez ikastetxeetako

goizeko ordutegia luzatu nahi da familiek dituzten beharrak

asetzeko helburuarekin.

Zerbitzua astelehenetik ostiralera eta goizeko 07:30etik

09.00etara eskainiko da ea arratsaldez 16:15etik 17:15era.

Hala ere, aurkezten dugun proposamena irekia eta malgua

da beraz, aurrerago sortzen diren beharren arabera

moldatu eta egokitu liteke.

GOIZTIARRAK: ZER DA?

Ekintza anitzeko gunea proposatzen dugu: irakurketa,

marrazketa, ipuin kontularitza, jolas txikiak, etab… berez

gurasoek haurrak uzteko espazio baten beharra dute baina,

bide batez, espazio hori, parte hartzaileen beharretara

egokitutako gune hezitzailea bilakatuko dugu.

Jasotzaileei dagokionez, talde heterogeneoa izango

delakoan gaude, ezaugarri desberdineko haurrek osotuta,

beraz, hasiera baten, ekintzak txokotan planteatuko

genituzke baina, posible dugun guztietan, adin

desberdinetako umeen arteko harremanak sustatuko ditugu.

Page 9: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

Euskararen erabilerarekiko erlazionatuak:

• Euskararen erabilera jolaskideen artean sustatzea.

• Euskaraz jolasteko baliabideak luzatzea.

• Umeak euskara eta dibertimendua lotzea.

Jasotzaileekiko erlazionatuak:

• Parte hartzaileen irudimena eta sormena aktiboki

bultzatzea.

• Umeei aisialdirako aukera egokiak eskaintzea.

• Familiei lan eta eskola ordutegiak uztartzeko

baliabideak eskaini.

Baloreen hezkuntzarekin erlazionatuak:

• Neska-mutilen arteko harremanak genero

berdintasunean oinarrituak izatea.

• Umeen arteko elkarrenganako errespetua indartzea.

• Hizkuntza medio, kultur artekotasunaren alde egitea.

• Ingurumenaren zainketa ekintza konkretuen bitartez

bultzatzea.

• Ohitura osasuntsuak barneratzea.

HELBURU OROKORRAK

• Parte hartzaileen

garapen integrala

sustatzea.

• Partaideen arteko

elkarlana eta harremanak

bultzatzea.

HELBURU ZEHATZAK

Page 10: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko
Page 11: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK

ABESTU ETA

JOLASTU EUSKARAZ

HAUR

HEZKUNTZA

LEHEN

HEZKUNTZA

Mota desberdinetako jolasak burutuko

dira; talde jolasak, jolas kooperatiboak,

jolas tradizionalak, dantzak eta

abestiak, munduko jolasak, hizkuntza

jolasak…

Euskararen erabilera sustatzea

Jolasetarako baliabideak eskaintzea

Euskara ikasiz eta erabiliz gozatzea

TXIKI·ERRITMO

(PSIKOMOTRIZITAT.)

HAUR

HEZKUNTZA

Musika, jolas eta ariketa desberdinen

bidez gorputzaren ezagupena,

mugimenduak eta erritmoa landuko

dituzte.

Jolasen bidez gozatzea, beste

haurrekin harreman orekatuak ezarriz,

diskriminazioak eta jarrera oldarkorrak

eta sexistak baztertuz.

Gorputzaren mugimendua eta

erritmoa lantzea

Umeen harremanak bultzatzea

Bakoitzak bere gorputza ezagutzea

Gorputza sendotzea

TXIKI TAILERRAK

HAUR

HEZKUNTZA

Material desberdina jarriko da

partaideen eskura, esku trebezia eta

sormena landu dezaten; margoak,

plastilina, folioak, gometxak, kartulinak,

fieltroa, artaziak, kola, haria…

Material desberdinak frogatzea

Material desberdinen bidez esku

trebezia lantzea

Material desberdinen bidez

sormena garatzea

!! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da.

!! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera.

Page 12: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK

EUSKAL DANTZAK

HAUR

HEZKUNTZA ETA

LEHEN

HEZKUNTZA

Mota desberdinetako euskal dantzak

ikasteko aukera izango dute.

Euskal kultura ezagutzea eta

transmisioa bermatzea.

Psikomotrizitatea eta gorputz

adierazpena lantzea.

DANTZA SALTSA

HAUR

HEZKUNTZA ETA

LEHEN

HEZKUNTZA

Dantzak eta musikak emozioak sorrarazten

dituzte eta adierazpen modu berriak

garatzen laguntzen dute. Saio hauen

bitartez, modu dibertigarri eta gozagarrian

dantza ezberdinak eta gorputz adierazpena

landuko dute txikienek.

Haurren garapen psikomotorra eta

kognitiboa garatzea.

Haurrak musika, dantza eta gorputz

adierazpenaren esparruan

murgiltzea

IPUINKONTALARITZA

HAUR

HEZKUNTZA ETA

LEHEN

HEZKUNTZA

Ekintza honetan ipuinen munduan

murgilduko gara. Ipuinak kontatuko ditugu,

ipuinak eta pertsonaiak asmatu, amestu eta

marraztuko ditugu. Kantu eta korru jolasak

ere egiteko parada izango dugu eskolaz

kanpoko ekintza honetan. Etorri ondo

pasatzera!

Haurrak ipuinen munduan

murgiltzea.

Ipuinen transmisioa sustatzea.

Umeen irudimena lantzea.

Talde-lana eta elkarlana sustatzea.

Page 13: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko
Page 14: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK

MARRAZKETA

LEHEN

HEZKUNTZA

Material eta teknika desberdinak

erabiltzen ikasiko dute eta horien bidez,

bakarka edo taldeka haien lanak sortuko

dituzte.

Teknika eta material desberdinak

ezagutzea

Irudimena eta sormena lantzea

IKAS LIBU

LEHEN

HEZKUNTZA

Etxeko lanak egiteko, edukietan

errefortzua jasotzeko, ikasteko

tekniketan trebatzeko edota irakur

zaletasuna bultzatzeko tartea izango da.

Ikasteko teknikak eskuratzea

Irakur zaletasuna sustatzea

Ikasketetan dituzten zailtasunak

gainditzen laguntzea

INFORMATIKA

LEHEN

HEZKUNTZA

Programa desberdinak erabiltzen

ikasteko aukera izango dute eta blog bat

sortzen lagunduko diegu.

Ezagupen berriak barneratzea eta

ikasitakoa praktikatzea

Programa zehatzak erabiltzen

ikastea.

KIROL ANITZA

LEHEN

HEZKUNTZA

Kirol desberdinak frogatzeko aukera

izango dute: saskibaloia, tenisa, futbola,

boleibola, eskupilota, atletismoa,

badminton, hockey, aerobic, eta

bestelakoak… Ekintza hau edozein

adineko umeei zuzen daiteke baina oso

egokia da lehen hezkuntzako lehenengo

ziklokoentzat.

Kirol eta jolas desberdinak

ezagutzea eta praktikatzea, kirola

bera, onuragarri eta dibertigarria

dela barneratuz lehiakortasunetik

eta norberekeriatik kanpo.

!! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da.

!! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera.

Page 15: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK

SORMEN TAILERRA

LEHEN

HEZKUNTZA

Material desberdinak erabiliz eta batez

ere berrerabiliz, objektuak, ipuinak,

jokoak, jolasak eta abar sortzea

interesgune batetik abituak.

Teknika eta material desberdinak

ezagutzea

Irudimena eta sormena lantzea

Materialak berrerabiltzea

EUSKARA

INDARTZEKO SAIOAK

LEHEN

HEZKUNTZA

Euskararekin zailtasunak dituztenentzat

edota gure herrira heldu berriak

direnentzat modu ludikoan lantzeko

saioak izango dira.

Euskararen ezagutza eta erabilera

lantzea.

Euskararekiko motibazioa

areagotzea.

Euskara landuz gozatzea.

IKUS ENTZUNEZKO

TAILERRA

LEHEN

HEZKUNTZA

Teknologia berrien bidez sormena

landuko dugu, antzerkiak, blogak,

laburmetraiak eta abar sortuz.

Irudimena eta sormena lantzea

Teknologia berriak ezagutzea

INGELESA

LEHEN

HEZKUNTZA

Ingelesa modu ludikoan ikastea eta

indartzea, jolasen, abestien, antzerkien

eta ipuinen bitartez.

Ingelesa modu gozagarrian

ikastea eta indartzea.

ANTZERKIGINTZA

LEHEN

HEZKUNTZA

Antzerki munduan murgilduko dira

hainbat teknika ikasiz eta gorputz

adierazpena landuz.

Antzerki mundura hurbiltzea eta

mundu hau ezagutzea.

Gorputz adierazpena eta

ahozkotasuna garatzea.

Page 16: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko
Page 17: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK

PATIOKO DINAMIZAZIOA

LEHEN

HEZKUNTZA

DBH-KO 1. ETA 2.

MAILA

Institutu edo ikastetxeetako jolasaldiak

balioetan dinamizatzeko aukera eskaintzen

dugu. Espazioak eta aisialdia balore

konkretuak lantzeko erabili daitezke:

parekidetasuna, kulturartekotasuna...

Tokian tokiko egoerei eta beharrei

erantzuteko proposamena eraikiko dugu.

Patioari balio hezitzailea eranstea

Patioan euskararen erabilera

sustatzea

Euskarazko aisialdia gozamenarekin

lotzea

Gazteen parte-hartzea lantzea

EUSKARA INDARTZEKO

SAIOAK

LEHEN

HEZKUNTZA

DBH-KO 1. ETA 2.

MAILA

Euskararekin zailtasunak dituztenentzat

edota gure herrira heldu berriak direnentzat

modu ludikoan lantzeko saioak izango dira.

Euskararen ezagutza eta erabilera

lantzea.

Euskararekiko motibazioa

areagotzea.

Euskara landuz gozatzea.

Page 18: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

LIBURUTEGIKO

DINAMIZAZIOA

LEHEN

HEZKUNTZA

DBH-KO 1. ETA 2.

MAILA

Gure liburutegian irakurmena, kultura,

tertulia dialogikoa, tailerrak... bezalako

ekimen sortzaile eta aktiboak proposatu eta

dinamizatzeko programa da.

Liburutegiari balio hezitzailea

eranstea

Liburutegian euskararen erabilera

sustatzea

Euskarazko aisialdia gozamenarekin

lotzea

Gazteen parte-hartzea lantzea

IKUS ENTZUNEZKO

TAILERRA

DBH-KO 1. ETA 2.

MAILA

Teknologia berrien bidez sormena landuko

dugu, antzerkiak, blogak, laburmetraiak, lip

dub-a, argazkigintza eta abar landuz.

Irudimena eta sormena lantzea

Teknologia berriak ezagutzea

ANTZERKIGINTZA

DBH-KO 1. ETA 2.

MAILA

Antzerki munduan murgilduko dira hainbat

teknika ikasiz eta gorputz adierazpena

landuz.

Antzerkiaren bidez balio hezitzaileak

eta bizikidetza lantzea

Sormena eta gorputz adierazpena

lantzea

Euskarazko aisialdia gozamenarekin

lotzea

Gazteen identitatearen eraikuntzan

laguntzea

Page 19: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

Azpiegitura

Eskolako azpiegitura erabiliko dugu eta garrantzitsua

izango litzateke eremu jakin bat mugatzea jarduerak beti

bertan burutzeko eta parte-hartzaileek erreferentziazko

jolasgune gisa har dezaten.

Bestalde, kanpoko jarduerei dagokionez, ezinbestekoa

litzateke aterpe, pilotaleku edo gimnasioa eskuragarri

izatea eguraldi txarra edo euria den egunetarako.

Azkenik, ekintza desberdinak burutzeko erabiliko dugun

materiala gordetzeko leku bat ere beharrezkoa izango da.

Materiala

Ikastetxeko baliabideak eta materialak erabiliko dira eta

materiala erosi behar izatekotan, aparte kobratuko da.

Burutuko ditugun ekintzak eta jolasak material gutxi behar

dutenetarikoak izango dira, erraz topa daitezkeen baliabideak

erabiliko ditugu eta ahal den heinean, norberak sor ditzakeen

elementuez baliatuko gara: zapiak, pilotak, baloiak, klarionak,

sokak, goma, kanikak, iturriak, etab…

Giza baliabideak

Hezitzaile guztiak aisialdiko begirale tituludunak izango dira eta

horrez gain, hurrengo ezaugarriak izango dituzte:

• Euskaldunak eta euskararen erabileraren sustapenean

trebatuak.

• Haurren hezkuntzan eta dinamizazioan trebatuak. Generoaren

eta kultuartekotasunaren alorrean trebatuak.

Page 20: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

KOORDINAZIOA

Eragintza Kultur Erakundeko koordinatzaileak ekintzen jarraipena

egingo du eta programaren arduradunarekin lotuko da

beharrezkoak diren gai guztiak lotzeko.

Beste alde batetik, ikastetxearen arduradunekin ere koordinatuko

da, azpiegiturak ezagutzeko eta bestelako oharren berri izateko.

EKINTZEN KUDEAKETARAKO EREDUA

Eragintza Kultur Erakundeak eskaintzen duen eskolaz kanpoko

ekintzen kudeaketak hurrengo ezaugarriak ditu:

Giza baliabideei dagokionez

Ikastetxeak berak duen lan poltsarekin lan egiteko aukera.

Gure lan poltsako hezitzaileekin lan egiteko aukera.

Hezitzaileak ingurune hurbilekoak izatea.

Hezitzaileek gizarte esku-hartzerako lan hitzarmenaren araberako

kontratua izango dute. (Interbentzio soziala hitzarmen kolektiboa,

BAO 10/13)

Ekintzaren jarraipenari dagokionez

Ikasturte hasieran ekintzaren plangintza egingo da.

Hiru-hilabeteka jarduera bakoitzaren ebaluazioa egingo da

plangintzaren garapena zein izan den ezagutzeko eta suerta daitezkeen

arazo edo gabeziei aurre egiteko.

Ikasturte amaieran jardueren ebaluazioa jasotzen duen memoria

txostena aurkeztuko da.

Page 21: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

Eskola bakoitzean hezitzaileak fitxa labur bat bete beharko

du. Fitxa horrek honako datu hauek izango ditu:

Ikastetxea.

Eguna.

Begiraleen izenak.

Burututako ekintzak.

Partaide kopurua.

Eguneko oharrak eta balorazioa.

Fitxa hori, hiruhilabeteko ebaluazioa egiteko erabiliko da

Page 22: 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

Harremanetarako:

[email protected]

www.eragintza.biz

Tel. 94 432 0445