11.Ekarpena

5
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Izenak: Jokin Uribeetxeberria eta Aritz Meoki Nola sortzen da informazio zientifikoa eta ezagutza zientifikoa? Binaka ekarpen bat sortu behar duzue honako paragrafo hauekin (Issuu erabili): *Lana binaka egiteko da, pantaila baten aurrean. 1. Scholarpedia www.scholarpedia.org eta Wikipedia www.wikipedia.org sartu eta biak konparatu. Zein dira bien arteko ezberdintasunak? Zergatik batek du informazio kopuru gehiago eta bestea fidagarriagoa da?. Paragrafo bat idatzi honen inguruan, 100 hitzetakoa. 2. Dibulgazioko aldizkariak eta aldizkari zientifikoak. 1. Bideo hau ikusi eta gero galdera honi erantzunez testu bat idatzi, 50 bat hitz: Ze ezberdintasun dago dibulgazioko aldizkarien eta aldizkari zientifikoen artean? http://www.youtube.com/watch? v=VeyR30Yq1tA&feature=related 2. Testu honen 4. atala (“Proceso editorial” izena duena) irakurri eta laburbildu artikuluak onartzeko aipatzen den prozeduraren inguruan. 50 bat hitz http://www.revistacomunicar.com/normas/00-normativa- comunicar-esp.pdf

description

11.ekarpena

Transcript of 11.Ekarpena

Page 1: 11.Ekarpena

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Izenak: Jokin Uribeetxeberria eta Aritz Meoki

Nola sortzen da informazio zientifikoa eta ezagutza zientifikoa?

Binaka ekarpen bat sortu behar duzue honako paragrafo hauekin (Issuu

erabili):

*Lana binaka egiteko da, pantaila baten aurrean.

1. Scholarpedia www.scholarpedia.org eta Wikipedia www.wikipedia.org

sartu eta biak konparatu. Zein dira bien arteko ezberdintasunak? Zergatik batek du informazio kopuru gehiago eta bestea fidagarriagoa da?. Paragrafo bat idatzi honen inguruan, 100 hitzetakoa.

2. Dibulgazioko aldizkariak eta aldizkari zientifikoak.

1. Bideo hau ikusi eta gero galdera honi erantzunez testu bat idatzi, 50 bat

hitz: Ze ezberdintasun dago dibulgazioko aldizkarien eta aldizkari zientifikoen artean?

http://www.youtube.com/watch?v=VeyR30Yq1tA&feature=related 2. Testu honen 4. atala (“Proceso editorial” izena duena) irakurri eta

laburbildu artikuluak onartzeko aipatzen den prozeduraren inguruan. 50

bat hitz http://www.revistacomunicar.com/normas/00-normativa-

comunicar-esp.pdf

3. Binakako errebisioa , peer review.

a. Bideo hau ikusi eta peer-review prozesua azaldu era laburrean, 50

bat hitz. http://www.youtube.com/watch?v=twogpmM-

SfY&translated=1

b. Wikipediako sarrera hau irakurri (“Reclutameinto de arbitros” arte),

eta galdera hauek erantzun: Zertarako egiten da Binakako Errebisioa? Nola funtzionatzen du? Ze lotura du ezagutzaren sormenarekin? 100 hitz. http://es.wikipedia.org/wiki/Revisi

%C3%B3n_por_pares

Page 2: 11.Ekarpena

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

1- Zein dira bien arteko ezberdintasunak? Zergatik batek du informazio kopuru gehiago eta bestea fidagarriagoa da?Wikipedia eta Scholarpedia-ren arteko ezberdintasunik handiena haien

idazleetan datza. Ondorioz, bertan aurkitutako informazioak fidagarritasun maila

ezberdinak izango ditu. Scholarpedian artikulu bakoitza aditu batek idatzitakoa

da, horregatik da fidagarriagoa. Wikipedian berriz, edozeinek dauka bertan

idazteko eta aldaketak egiteko aukera, librea baita, informazio kopuru handia

lortuz. Lehenengoan, artikulu guztiak berrikusi egiten dira haien fidagarritasuna

ziurtatzeko, bigarrenean ordea, hauek zuzendu daitezke baina edozeinek egin

ditzake, ez aditu batek. Wikian ez bezala, bestean autoreak idatzitakoa sinatu

egiten du (edukiaren arduraduna da). Honegatik, Scholarpedia-n edozein

zuzenketa egitean autoreak bere oniritzia eman beharra dauka. Azkenik,

wikipediak GFDL sistema erabiltzen duela esan beharra dago, berau eduki

irekikoa delako.

2.1.- Ze ezberdintasun dago dibulgazioko aldizkarien eta aldizkari zientifikoen artean?Dibulgazioko aldizkariak (aldizkariak, egunkariak) ez dute peer process delako

prozesua betetzen. Aldizkari zientifikoek ordea, prozesu hau burutzearekin

batera artikulu zehatzak eta fidagarriak izatea lortzen dute (doktoratua,

unibertsitatearen izena, bibliografia…). Bestalde, artikulu zientifikoak luzeagoak

eta hartzaile zehatz bati zuzendutakoak dira, hitz teknikoak erabiliz. Azkenik,

aldizkari artikuluak kioskoetan erosi daitezkeela esan, besteak zuzenean

editorial batetik erosi behar direnean.

2.2.- “Proceso editorial”. Artikuluak onartzeko egiten den prozedura.Erredakzioan jasotako lanen ebaluazioa editorialaren komiteak burutuko du eta

bertan aldizkarira egokitzen den eta argitalpen araudia betetzen duen

konprobatuko da. Azterketa hau bi adituk egingo dute. Adituen arabera pena

merezi baina aldaketaren baten beharra duen artikulua 15 egunen barruan

itzuliko zaio autoreari aldaketa egin dezan. Honek 72 ordu izango ditu berau

egoki birbidaltzeko. Behin lana onartuta, autoreak publikazioaren kopia bat

jasoko du.

Page 3: 11.Ekarpena

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

3.a. - Peer review prozesua (eskema)1. Irakasle eta ikertzaileak: jakintza berriak sortu.

Arazoak konpontzen, gauzak ulertzen.

2. Peer review - standard prozesua.

3. Jakintza berriak sortzen.

Dirua (ideia ona) – jakintza.

Emaitzak datu eta notetan bildu.

Artikuluaren zirriborro bat idatzi.

Editorearen zuzenketa, ona baldin bada – adituei bidalia.

4. Adituek peer-review-a egiten dute (adituak dira jakintza berriak

sortu dituztelako hauek ere).

Galderak egin.

o Interesgarria.

o Logikoa.

o Esanahia.

o Zentzua izatea.

o Jakintza berria.

o Metodoak.

Gomendatu egiten dute, aldaketa batzuekin (asko

botatzen dituzte atzera).

5. Jakintza banatuz (liburutegi batean ipiniz)

Ikerlariek jakintza berria sortzen dute jakintza horretatik.

3.b - Zertarako egiten da Binakako Errebisioa? Nola funtzionatzen du? Ze lotura du ezagutzaren sormenarekin?Binakako errebisioa edo “peer review” prozesu delakoa informazio berria

benetakoa den egiaztatzeko erabiltzen da. Nolabait esateko prozesu horrekin

egiten dena ikatza diamante bihurtzearen antzekoa da. Hau da, informazio bati

pisua eman, fidagarritasuna, seriotasuna eta batez ere prozesu horrekin lortzen

dena gizarteak sinestea da.

Hau lortzeko, editoreek lortu dugun informazio hori munduko leku ezberdinetan

dauden aditu eta espezialistei informazio hori bidali eta hauen errebisioa

Page 4: 11.Ekarpena

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

positiboa baldin bada (gutxi batzuk bakarrik lortzen dute) argitaratua izango da.

Hau gertatzean liburutegi batean bezala edonoren esku egonen da nahi badu

erabil dezan, horrela beste batzuk ere jakintza berri bat sor dezakete.

Aipatutako prozesuan jakintzaren sorrera gertatzen da, informazio hori

lortzerakoan eta adituen obespenen bidez ezagutzaren sorrera gertatzen bait

da.