111212 eskola inklusboa eus

56
ESKOLA INKLUSIBOAREN ESPARRUAN ANIZTASUNARI ERANTZUTEKO PLAN ESTRATEGIKOA 2011-2015 Kontsultatzeko zirriborroa 2011ko iraila. Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa 1

Transcript of 111212 eskola inklusboa eus

Page 1: 111212 eskola inklusboa eus

ESKOLA INKLUSIBOARENESPARRUAN

ANIZTASUNARI ERANTZUTEKOPLAN ESTRATEGIKOA

2011-2015

Kontsultatzeko zirriborroa

2011ko iraila.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

1

Page 2: 111212 eskola inklusboa eus

Lehenengo argitalpena

Eskubide guztiak erreserbatuta.

ISBN XX-XXX-XXXX-X

Lege-gordailua.

Inprimakia

Inprimategia

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

2

Page 3: 111212 eskola inklusboa eus

Indizea

SARRERA

I.-ESKOLA INKLUSIBOA

II.- ZER EGIN BEHAR DUGUN ESKOLA INKLUSIBOA EGITURATZEKO

2.1.- Kultura inklusiboak sortu

2.2.- Politika inklusiboak egin

2.3.- Praktika inklusiboak garatu

III.-ZER LEHENTASUN DITUEN ESKOLA INKLUSIBOAK

3.1.-Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak.

3.2.-Ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak.

3.3.-Gaitasun handiko ikasleak.

3.4.-Hezkuntza-sisteman ohi baino geroago sartu diren ikasleak.

3.5.-Berariazko hezkuntza-premia duten ikasleak, eskolakoibilbidea edo baldintza pertsonalak direla eta.

3.6.-Berariazko hezkuntza-premia duten ikasleak, gizartearenaldetik aukera gutxiago dituztelako.

IV.-ZEIN DEN EGOERA

V.-EUSKAL ESKOLA INKLUSIBOAREN EGINKIZUNA ETAIKUSPEGIA

VI.-EUSKAL ESKOLA INKLUSIBOA GARATZEKO HELBURUAK

VII.-EKINTZA ESTRATEGIKOAK

VIII.-PLANAREN EBALUAZIOA

TERMINOEN GLOSATEGIA

BIBLIOGRAFIA

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

3

Page 4: 111212 eskola inklusboa eus

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

4

Page 5: 111212 eskola inklusboa eus

SARRERA

Hezkuntza-korronte demokratikoek egindako hausnarketen eta ekarpenen fruituada hezkuntzaren korronte inklusiboa.

Gure autonomia erkidegoan, Euskal Herriko Hezkuntza Berezirako Egitamua1 (1982)izan zen abiapuntua. Egitamu hark abian jarritako ekimenei esker, hezkuntza geroeta inklusiboagoa bilakatu da.

Duela hogeita bost baino gehiago egindako egitamu hori etengabe aztertu etaeguneratu dugu. 1987an, batzorde bat eratu zen, egitamua lehenengo aldizaztertzeko. Batzorde horrek “Eskola Muinbakarra eta Integratzailea"2 deritzontxostenean jaso zituen egindako lanaren emaitzak eta aholkuak. Txostenean esatendenez, eskolak herrialdeko neska-mutil guztiak onartu behar ditu, bereizkeriarikgabe, eta ikasle guztien integrazioa bultzatu behar du, bai eskolan, bai gizartean.

Integrazioaren helburua zen ahalmen-urritasunak zituzten ikasleak eskoletanintegratzea eta, bidez batez, irakaskuntzara, ikasketetara eta eskolako antolaketaramoldaraztea. Aurrerapauso handia izan zen ahalmen-urritasunak zituzten ikasleenhezkuntza hobetzeko; dena den, askotan integrazio fisikoa besterik ez zen lortu.Ikasle horietako asko baztertuta sentitu ziren; izan ere, nahiz eta ikasgelan egon,ez zuten parte hartzen. Ikus Arartekoaren ikerketa (Ararteko 2001)3. Ikerketahorren arabera, hezkuntza-premia bereziak (H.B.B.) zituzten ikasle asko ez zeudensozialki integratuta.

Eskoletan integrazio-prozesua hobetzeko, Hezkuntza Berriztatzeko Programak etaLehentasun Ildoak ezarri zituen Hezkuntza Sailak. Programa eta lehentasun-ildohoriek moldatu egin ziren euskal hezkuntza-sistemaren unean uneko beharretara.Ildo horietako batek, "guztiontzako eskola” zeritzonak, aniztasunarekiko arretarenhainbat alderdi kontuan hartu zituen; esate baterako: kultura arteko hezkuntza,elkarbizitzarako eta bakerako hezkuntza, ingurune kaltetuetan aplikatu beharrekoparekotasunerako hezkuntza eta ikaskuntza-oztopoak gainditzeko hezkuntza.

Bide luze horretan, zientzia-, pedagogia- eta gizarte-pentsamenduak, batez ere,instituzioa izan du aztergai; hots, ikasleak hartzen dituen instituzioa. Eta instituziohorrek ikasleak nola hartzen dituen aztertu du. Ez ditu hain kontuan izangizabanakoaren gabeziak. Horrek ez du esan nahi, baina, eskolara doazengizabanakoen berezitasunak ahaztu dituenik.

Azken hamarkadetan, hezkuntza esklusiboa bultzatu egin behar dela adierazi danazioarteko hainbat deklaraziotan, forotan eta egitasmotan; nazioarteko zenbaiterakundek ere hori bera adierazi dute. Haurrak eskolatu egin behar direlaazpimarratu dute, batez ere, babesgabe edo baztertuta daudenak. Hona hemenhezkuntza inklusiboaren alde egindako lanaren nondik norakoa.

1990ean, UNESCO etxeak nazioarteko foro bat egin zuen Jomtien hirian (Tailandia).Bertan, hezkuntzaren arloko jarraibideak ezarri zituzten eta inklusioaren ideiamahaigaineratu zuten, lehenengo aldiz. Bertan bildutakoek konpromisoa hartuzuten hezkuntzak pertsona guztientzat izan behar duela eta ikaskuntza-premiak

1 Euskal Herriko Hezkuntza Berezirako Egitamua. Hezkuntza eta Kultura Saila. Eusko Jaurlaritza. EuskoJaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz, 1983.

2 Eskola Muinbakarra eta Integratzailea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitatea eta IkerketaSaila. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz, 1989.

3 Arartekoa (2001) . Hezkuntza-premia bereziei emandako erantzuna.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

5

Page 6: 111212 eskola inklusboa eus

bete behar dituela, eta hezkuntza-sistema formalak gizabanakoen ongizateindibiduala nahiz soziala bultzatu behar duela.

Salamancako deklarazioak (1994) hezkuntza bereziaren norabidea aldatu zuen,zalantzarik gabe. Deklarazio horretan azpimarratu egin zen ezinbestekoa dela haur,gazte eta heldu guztiak hezkuntza-sistema berean heztea, hezkuntza-premiabereziak izan edo ez, eta, inklusioak izan behar duela guztiontzako hezkuntzaeraikitzeko politikaren eta jardunaren gidari.

Pertsona guztientzako eskola berdintasunaren eta parekotasunaren printzipiodemokratiko bat dela onartzen badugu, eskoletan abian jarri behar dugu EuroparBatasuneko 5 ter artikulua, Lisboako Tratatuak aldatutakoa3 (2007): «Politika etaekintzak zehaztu eta gauzatzeko lanetan, sexua, arraza edo jatorri etnikoa, erlijioaedo uste sendoak, ezgaitasuna, adina edo sexu-joera arrazoi dituen bereizkeriaororen kontra borrokatzen ahaleginduko da Batasuna».

Europar Batasunaren kontseiluak onartutako “2010erako hezkuntza etaprestakuntza”4 deritzon lan-egitasmoan, hainbat helburu zehaztu ziren. Helburuhorietako batzuek espresuki egiten diete erreferentzia desabantaila-egoerandauden ikasleei; hau da: gizarte-maila apaleko ikasleei, premia bereziak dituztenei,eskola behar baino lehenago uzten dutenei eta ikasle helduei.

Bestalde, Europar Batasunak5 2020rako ezarritako helburuetako bat da eskola uztendutenen ehunekoa gutxitzea: “Ikasleen %10k baino gutxiagok utzi beharko liokeikasteari behar baino lehenago, eta belaunaldi gazteenaren %40ak, gutxienez, goi-mailako ikasketak izan beharko lituzke”.

INCLUD-ED6 programa integralak bi hezkuntza-estrategia multzo aztertzen ditu:batetik, desberdintasunak gainditzeko eta gizarte-kohesioa sustatzeko hezkuntza-estrategiak; eta bestetik, gizarte-bazterketa eragiten duten hezkuntza-estrategiak,gizarte-talde hauei begira: emakumeak, gazteak, etorkinak, kultura ezberdinetakokideak eta ahalmen-urritasunak dituzten pertsonak.

INCLUD-ED programaren baitan hezkuntza-jarduera eraginkorrei buruz egindakoikerketa batzuek frogatu egin dute hezkuntza-jarduera eraginkorrek ikasle guztienemaitza akademikoak eta bizikidetza hobetzen dituztela eta gizarte-kohesioabultzatzen dutela.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Index for Inclusion delakoa moldatu eta izenburuhonekin argitaratu zuen: Hezkuntza inklusiboa ebaluatzeko eta hobetzeko gida.Hezkuntza-zentroetan ikaskuntza eta parte-hartzea garatuz (2005)7. Gida horrekbultzada handia eman dio eskola inklusiboari.

3 Lisboako Tratatua, Europar Batasunaren Tratatua eta Europako Erkidegoa eratzeko Tratatua aldatzendituena (2007/c 306/01).

4 Europa Batzordea. Hezkuntza eta Kulturako Zuzendaritza Nagusia. 2004ko azaroa. Educación yFormación en Europa: sistemas diversos, objetivos compartidos para 2010.

5 Bruselan, 2010eko martxoaren 3an. BATZORDEAREN KOMUNIKATUA 2020. EUROPA 2020 Unaestrategia para un crecimiento inteligente, sostenible e integrador.

6 INCLUD-ED. Strategies for inclusion and social cohesion in Europe from education. VI Programa Marcde la Comissió Europea. http://www.ub.es/includ-ed/

7 Tony Booth/Mel Ainscow. Hezkuntza inklusiboa ebaluatzeko eta hobetzeko gida. Eskoletako ikaskuntzaeta partaidetza garatuz. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. EuskoJaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz. 2005.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

6

Page 7: 111212 eskola inklusboa eus

Eta, azkenik, aipa ditzagun Europar Batasunaren gomendioak; izan ere, EuroparKontseiluak ahalmen-urritasunak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzekoegindako 2006-2015erako Ekintza Planaren8 zutabeak dira gomendio horiek.Hauexek dira plan horren helburuak:

I. Pertsona guztiek, ahalmen-urritasunaren mota eta maila edozein dela ere,hezkuntza jasotzeko berdintasuna izan dezaten bermatzea, bai eta nortasuna,talentua, sormena eta gaitasun edo trebetasun intelektualak eta fisikoakahalik eta gehien gara ditzaten bermatzea ere.

II. Ahalmen-urritasunak dituzten pertsonek eskolatze arrunta dutela bermatzea,eta agintari eskudunek ahalmen-urritasunak dituzten biztanleen premiakbetetzeko hezkuntza-baliabideak ezar ditzaten bultzatzea.

III. Ahalmen-urritasunak dituzten pertsonei, edozein adin dutela ere, bizitza osoanzehar laguntzea eta baliabideak ematea ikas dezaten; eta ikasketa-faseenarteko bidea eta ikastetik lan egiterako bidea erraztea.

IV. Hezkuntza-sistemako maila guztietan, haur eta adin txikienetatik hasita,ahalmen-urritasunak dituzten pertsonen eskubideekiko errespetuzko jarreragaratzea.

Hainbat erakundek eta autorek diote inklusioa gizakion eskubideei buruzkoerreferentzia-marko bat dela eta marko horrek erreforma integratzaileek ezarritakomarkoa baino zabalagoa izan beharko lukeela. Normalizazio-printzipioanaldarrikatzen zen eskubide berezia atzean utzi eta Giza EskubideenAldarrikapenaren esparru zabala hartu da inklusioaren aldeko politikak etaprogramak asmatzeko eta garatzeko. 9

Etikak agintzen du hezkuntzaren oinarriak parekotasuna eta gizarte-justizia izanbehar direla. Konpromiso horrek, etikak agintzen duenarekin bat datorrenez,administrazioei, politikariei, hezkuntza-arloko langileei eta gizarteko bestelakoeragileei jardunbideak eta erabakiak alda ditzaten eskatzen die, hain zuzen ere,herritar guztiak kontuan hartzeko. 10

Txostenak bat egiten du UNESCO etxeak mundu-mailan sustatzen duen hezkuntzainklusiboaren korrontearekin. Munduko komunitateak 2015rako bete nahi duguztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa eskaintzeko konpromisoa.

8 EUROPAKO KONTSEILUA. MINISTRO-LANTALDEA. Recomendación Rec(2006)5 del Comité de Ministrosa los Estados miembros sobre el Plan de Acción del Consejo de Europa para la promoción de derechos yla plena participación de las personas con discapacidad en la sociedad: mejorar la calidad de vida de laspersonas con discapacidad en Europa 2006-2015. (2006ko apirilaren 5ean, Ministro-Lantaldeakegokitua, Ministro Ordezkarien 961. bileran).

9 Angeles Parrilla Latas (2002) Acerca del origen y sentido de la educación Inclusiva. Hezkuntzariburuzko aldizkaria, 327. zk. (2002), 11-29 or.

10 UNESCO (2008) Hezkuntzari buruzko Nazioarteko Biltzarra. Ginebra, 2008ko azaroaren 25etik 28ra.La Educación inclusiva: el camino hacia el futuro.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

7

Page 8: 111212 eskola inklusboa eus

I.-ESKOLA INKLUSIBOA

Gizartean eta eskoletan —eskolak gizartearen parte diren aldetik— aniztasunarinola erantzun behar diogun zehazten du inklusio kontzeptuak. Praktikan,hezkuntza-erantzunaren ardatza aldatzea dakar: eskola-inguru arrunta izan beharda ardatza; izan ere, orain arte, ikasleak besterik ez zen kontuan hartzen.

Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar ditugu kontuan, ezin dugualderdi baten bidez soilik laburbildu. Izan ere, eskola inklusiboa sare bat da,hezkuntza berri bati, hots, guztiontzako eskolari, eusten diona. Zenbat eta alderdigehiagotatik jardun aldi berean helburu berak lortzeko, hainbat eta sendoagoaizango da eskola inklusiboa. Trinkoagoa izango da, baldin eta hezkuntza-komunitateak egindako gogoeta bateratuaren eta eskola-komunitatean izandakoaurrerapenen fruitua bada.

Eskola inklusiboa definitzeko, hezkuntza inklusiboaren aldeko autore hauendefinizioaz baliatuko gara: Ainscow, Booth eta Dyson, 2006; Echeita eta Duk, 2008.“Eskola inklusiboak bermatu egiten du, lehenik eta behin, haur eta gazte guztiekhezkuntza jasoko dutela; ez, ordea, edozein hezkuntza, baizik eta kalitatezkohezkuntza, aukera-berdintasuna ematen duena. Hiru elementu horiek definitzendute, hain zuzen ere, eskola-inklusioa edo hezkuntza inklusiboa”.

Ikasteko eskubidearen baldintzetako bat da eskola-inklusioa. Eskubide horierabatekoa izateko, ezin du inolako diskriminaziorik eta bazterketarik egon.

Inklusiorako bidean, hainbat oztopo gainditu behar ditugu mundu guzti-guztiakhezkuntza jaso, eskolan parte hartu eta ikas dezan; batez ere, gizarte-egoeraahuleko ikasleek eta gizarte-maila apaleko ikasleek; izan ere, ikasle horiekbaztertuta eta kalitatezko hezkuntzaren beharrean egoten dira maiz.

Bestalde, inklusioak kalitatearen adierazleetako bat izan beharko luke.Kalitatezkoak izateko, eskolek nahitaez izan behar dute inklusiboak; izan ere,kalitatea ez da gutxi batzuentzat soilik, baizik eta denontzat.

Beraz, eskola inklusiboak baldintza hauek bete behar ditu:

Hezkuntza-egitasmo bat izan behar du ikasleen aniztasuna aintzat hartzeko.Egitasmo horrek bere baitan hartuko ditu ikastetxeko kulturak, politikak etajardunak.

Eraiki behar dugun eskola-komunitateak abegikorra, parte-hartzailea etaestimulagarria izan behar du eta ikasleen gaitasun guztiak balioetsi beharditu, hori baita eskola-arrakastaren oinarria.

Oztopoak kentzeko konpromisoa hartu behar dugu, ikasle guztiek hezkuntzajaso, eskolan parte hartu eta ikasi ahal dezaten; era berean, ikasleenaniztasunari erantzute aldera, ahaleginak egin behar ditugu ikastetxeetakooztopoak gainditzeko.

Ikasle guzti-guztiak bultzatu behar ditugu ikastera eta parte hartzera; batezere, gizarte-egoera ahuleko ikasleak, baztertuak izateko arriskua dute eta.

Hobekuntza-planak gertu izan behar ditugu eskola-instituzioarentzat,irakasleentzat eta ikasleentzat, inklusiorako bidean aurrera egiteko.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

8

Page 9: 111212 eskola inklusboa eus

Eskolan, ikasle guztiei egin behar diegu harrera, eta saiatu egin behar duguikasleek gizarte- eta hezkuntza-arloan dituzten premiei erantzuten, bai etabehar duten laguntza ematen ere.

Ikasleen aniztasuna balioetsi behar dugu, eta pertsona guztiei lagundubehar diegu ikasten. Izan ere, aniztasuna ez da arazo bat; aitzitik,aberasgarria da.

Ikastetxeek eta bertako komunitateek elkarri lagundu behar diote.

Jabetu egin behar gara proiektu hori beharrezkoa dela gizarte inklusiboaeraikitzeko.

Ikasgela barruan ikasle guztien premiei erantzun ahal izateko, laguntzaantolatu eta jaso behar dugu.

Laburbilduz, hezkuntza inklusiboa konpromisozko jarrera bat da, ikasleguztiei kalitatezko hezkuntza ematea helburu duena. Inklusioa prozesujarraitua da. Prozesu horren bidez, haur eta gazte guztiek, bazterkeriarikgabe, eskolara joan ahal izatea, eta eskolan parte hartzea eta arrakastaizatea lortu nahi dugu. Arrakasta zenbatekoa den jakiteko, emaitzak aztertubehar dira, noski.11

11 Climent Giné eta David Duran (2010) Real Patronato dokumentazio-zentroak argitaratutako aldizkaria,ahalmen-urritasunari buruzkoa. 69. zk. 2010eko apirila. 10-13 or.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

9

Page 10: 111212 eskola inklusboa eus

II.- ZER EGIN BEHAR DUGUN ESKOLA INKLUSIBOAEGITURATZEKO

Inklusioaren ikuspuntua kontuan hartuz aldatu nahi badugu eskola, hiru gauzahauek egin behar ditugu:

Kultura inklusiboak sortuPolitika inklusiboak eginPraktika inklusiboak garatu

2.1.- Kultura inklusiboak sortu

Kultura inklusiboak sortzeko, funtsean bi gauza egin behar ditugu: komunitate bateraiki eta balio inklusiboak ezarri.

Kultura inklusiborako bidean, hezkuntza-sistema osoaren jokamoldeak aztertubeharko ditugu, ikaskuntzari eta parte-hartzeari zer jokamolderen bidez oztopoegiten diegun jakiteko.

Lehenik eta behin, ikastetxeko hezkuntza-proiektua egin beharko dugu;horretarako, gizartea, kultura eta hainbat prozesu (irakasleek nola esku hartzenduten, ikasleek nola ikasten duten, hezkuntza-sistemak zer traba jartzen dituen)aztertu beharko ditugu. Proiektu horren bidez jakingo dugu, hain zuzen ere, zerbalio, helburu eta lehentasunen arabera jardun behar dugun.

Kultura inklusiboaren baitan egindako Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuak gai haueiburuzko erabakiak bideratuko ditu:

- nola sustatu hezkuntza-berdintasuna.- nola berregituratu eskolaren oinarrizko elementuak aniztasunari

erantzuteko.- nola bermatu ikasle guztien ikaskuntza.- nola parte harrarazi komunitateko kide guztiei.- zer egin irakasleek ikasle guzti-guztien gaitasunetan sinets dezaten.

Eskola inklusiboan, irakasleek, ikasleek eta familiak parte hartzen dute etaelkarrekin komunitate bat sortzen dute.

Ikastetxearen parte direla sentitu behar dute ikasleek. Ikastetxeak komunitate batizan behar du; hau da, antolatutako testuinguru bat, ikasleei harrera egin etahainbat motatako esperientzia aberasgarriak biziaraziko dizkiena. Ikasle bakoitzaden bezala onartu eta tratatu behar da, eta, jakina, ikasle guztiek zuzenean hartubehar dute parte komunitate horretan.

Zuzendaritza-taldeak bere gain hartu eta bideratu behar du ikastetxearenkonpromisoa; hau da, ikasle guztien ikaskuntzaz arduratu behar du. Konpromisohorrek izan behar du, hain zuzen ere, heziketa-lanaren ardatza. Ikastetxeaninklusioari traba egiten dioten oztopoak kentzeko, ezinbestekoa da zuzendaritza-taldea inklusioaren alde egotea eta jardutea, batere zalantzarik gabe eta moduerabakigarrian. Are gehiago, hezkuntza-komunitate osoari dagokio inklusioarenalde jardutea.

Bazterketaren aurkako apustua eginez gero, eskola-kultura sakon aldatuko da.Ikastetxeko hezkuntza-proiektuan garatu eta ekintza pedagogikoaren bidez

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

10

Page 11: 111212 eskola inklusboa eus

bideratuko diren printzipioak, sinesmenak eta balioak izango dira aldaketaren bide,bai eta erabiltzen dugun hizkuntza, idatzi gabeko arauak, jokaera-ereduak etagertaerei heltzeko moduak ere.

2.2.- Politika inklusiboak egin

Ikastetxeetako politika inklusiboen helburua guztiontzako eskola egituratzea da, baieta baliabideak behar bezala antolatzea ere, aniztasunarekiko arreta bermatzeko.

Politika inklusiboak abian jartzen baditugu, ikasleen ikaskuntza eta parte-hartzeahobetu egingo dira, eta, horrenbestez, ikastetxeak ahalmen gehiago izango duikasle guzti-guztiak aurrera bultzatzeko, batez ere, zaitasun-egoeran daudenikasleak.

Ikasteko eta parte-hartzeko oztopoak identifikatzeko, aztertu egin behar duguikasleek zer elkarrekintza duten inguruarekin, gizarte-egoerarekin, norberarenegoerarekin eta eskolako ibilbidearekin.

Era berean, beharrezkoa da irakasleen jarduna aztertzea, bai eta ikastetxean partehartzen duten gainerako pertsonen jarduna ere.

Politika inklusiboak egiteak hau dakar:

a) Hezkuntza-komunitateko kide guztiei harrera egitea.

b) Lege-esparrua eta araudia egokitzea, indarrean dagoen legegintza-egoera eta ikastetxeen arteko aldeak kontuan hartuta.

c) Lan egitea eskola irisgarria izan dadin ikasle guztientzat. Ikasleak mailaguztietan garatu behar dira, eta aukera-berdintasuna izan behar dute.Hortaz, hori eragozten duten oztopoak kentzeko neurriak hartu beharkodira.

d) Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailak lehenetsitako arloetanikuspegi inklusiboa txertatzea, hezkuntza-sistemaren maila guztietan.Hori dela eta, eskola inklusiboaren printzipioak kontuan hartu behar ditugugai hauek proposatzen, eztabaidatzen eta egituratzen ditugunean:curriculumean esplizituki sartuta dauden balioak, eten digitala gainditzekoerabiltzen den modernizazio teknologikoa, hirueletasunari eman nahi zaionbultzada, eta ezagutza zientifikoa lortzeko moduak eta ikerketa.

e) Ikasketa-etapen arteko bidea erraztea, batez ere, lehen hezkuntzatikbigarren hezkuntzara. Hau lortu nahi dugu: etenik eta zatikatzerik ezgertatzea, irizpideak eta baldintzak partekatzea eta bi etapetako kultura-profesionalak elkarrengana hurbiltzea.

f) Ikastetxerako curriculum-proiektuak egitea, kontuan hartutagaitasunak garatzea dela eskolako curriculumaren ardatza. Edukiakaukeratzean, oinarrizko gaitasunak hartu behar dira kontuan; izan ere,azken finean, bizitzan erabilgarriak diren gauzak ikastea da helburua.Horregatik, oinarrizko gaitasunak oso garrantzitsuak dira eskolainklusiboarentzat.

g) Aniztasunarekiko arreta lotzea curriculuma egitean kontua hartubeharreko neurriekin eta laguntza pedagogikoarekin.

Ikastetxe batek ikasleen aniztasunari erantzuteko egiten dituen ekimen guztieiegiten die erreferentzia laguntza pedagogikoak. Irakasleek eta familiekikastetxeko eta komunitateko baliabideak erabili behar dituzte ikasle guztienikaskuntza bultzatzeko.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

11

Page 12: 111212 eskola inklusboa eus

2.3.- Praktika inklusiboak garatzea

Praktika inklusiboak kultura eta politika inklusiboaren ondorio dira. Praktikainklusiboak garatzeko, funtsean bi gauza egin behar ditugu: ikasketa-prozesuabideratu eta baliabideak erabiltzea.

Ikastetxeetan praktika inklusiboak garatzeko, irakasleek gogoeta bateratua eginbeharko dute, eta, ikasgela abiapuntu hartuta, hiru oinarrizko alderdi hauekazpimarratuko dituzte:

a) Aztertu egin behar da zerk funtzionatzen duen eta zerk ez inguruinklusiboan.

b) Inguru inklusiboak nola funtzionatzen duen jakin behar dugu.

c) Zergatik funtzionatzen duen jakin behar dugu; hau da, inklusioa gertatzekozer baldintza egon behar diren jakin behar dugu.

Ikastetxeak egiazki inklusiboak izateko, beharrezkoa da:

Ikastetxeko ikasleen aniztasunaz jabetzea.

Curriculumaren edukiak eta ikasgelako jarduerak aztertzea.

Espazioak eta denbora nola erabiltzen diren aztertzea, eta helburuakkontuan hartuta berrantolatzea.

Ikasleak motibatzea eta haien beharrei buruz gogoeta egitea.

Aurretiko ezagutzak erabiltzea ikasgelako jarduerei eta lanari zentzuaemateko.

Proiektu zabalak eta malguak egitea, eta, irakasleek proiektu horietan parteharraraztea.

Ikasgelak beste modu batera antolatzea, ikasleen autonomia eta elkarlanasustatzeko.

Laguntza koordinatzen eta bideratzen dugunean, ikasleak izan behar ditugugogoan, bai eta haien garapena ere. Horretarako, lehenik eta behin, ikasleek,banaka nahiz taldean, nola esku-hartzen duten aztertu behar dugu, ikasleen esku-hartzea praktika inklusiboarekin bat datorren jakiteko, bai eta esku-hartze horrekikaskuntzari oztopoak jartzen eta ikasleen parte-hartzea mugatzen ote duenjakiteko ere.

Hezkuntza-jardunean, ikasleek jasotzen duten laguntza banakakoa eta bereizia izanohi da. Eskola inklusiboan, ordea, laguntza kontzeptuak zabalagoa izan behar du;ezinbestekoa da irakasleak eta profesionalak elkarlanean jardutea, ikaskuntza-metodoak ikasle guzti-guztien beharrei erantzutea eta irakasleek prestakuntzajasotzea; izan ere, prestakuntza oso garrantzitsua da hezkuntza-jarduna gero etainklusiboagoa izan dadin.

Bermatu egin behar da, batetik, ikasle guzti-guztiek parte hartzen dutela, batezere, baztertuak izateko arriskuan daudenek (ahalmen-urritasunak dituztenek,gizarte-egoera zailean bizi direnek...), eta bestetik, hezkuntza-komunitate osoakkonpromisoa bere egiten duela. Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriakinklusiboak izan behar dira, eta ikasle guztientzat irisgarriak. Horrez gainera,eskaintza zabala eta erakargarria izan behar da, ikasle guztien interesa erakartzekomodukoa. Ikasitakoa finkatzeko, ezagutarazi eta erabili egin behar dira ingurukobaliabideak (herriko edo auzoko baliabideak).

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

12

Page 13: 111212 eskola inklusboa eus

Diagnosi-ebaluazioaren bidez, curriculumeko oinarrizko gaitasunak aztertzen dira.Ebaluazio hori prestatzeko eta orientatzeko baliagarria da ikastetxeentzat. Edonolaere, ebaluazio-prozesu horiek egitean, kontuan hartu behar da ikastetxebakoitzaren errealitatea. Ebaluazioko probak prestatzean, gogoan izan behar duguikasle guztiek hartu behar dutela parte.

Lehenengo aldiz, ikasleak objetiboki eta zientifikoki ebaluatu ditugu eta ikastetxeeiemaitzak eman dizkiegu. Emaitza horiek abiapuntutzat hartuta, zenbat hobetubehar den zehaztu beharko da eta hobekuntza hori lortzeko plan bat egin. Horiegitean ere, ikasle guzti-guztien hobekuntza bermatuko duten proposamenakaztertu behar dira.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

13

Page 14: 111212 eskola inklusboa eus

III.-ZER LEHENTASUN DITUEN ESKOLA INKLUSIBOAK

Hainbat arrazoi direla medio, ikasle batzuk gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuandaude; hain zuzen ere, ikasle horiengan jarri behar du arreta eskola inklusiboak.Horrez gainera, modu positiboan jardun behar du ikasleek ahalik eta gaitasungehien gara ditzaten norberaren arloan, bai eta eskola- eta gizarte-arloan ere.

Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren12 II. tituluak, Ekitatea Hezkuntzanderitzonak, hauxe dio “Berariazko hezkuntza-premiak dituzten ikasleak” izenburuaduen atalburuak: “hezkuntza-premia bereziak izateagatik, ikasteko apartekozailtasunak izateagatik, adimen-gaitasun handiak izateagatik, hezkuntza-sistemanberandu sartzeagatik, egoera pertsonalak edo eskolako historialak halaeskatzeagatik, arruntaz bestelako hezkuntza-arreta behar duten ikasleek berengaitasun pertsonalak ahalik eta gehien garatu ahal izan ditzaten eta, nolanahi ere,ikasle guztientzat ezarritako helburu orokorrak lortu ahal izan ditzaten”.

Euskal hezkuntza-sistemaren lehentasunetako bat da berariazko hezkuntza-premiak dituzten ikasleei hezkuntzaren aldetik erantzun egokia ematea, premiahoriek identifikatu bezain pronto. Horretarako, hezkuntza-sistemak, besteak beste,ahalik eta azkarren aztertu beharko ditu premia horiek, baliabide pertsonalak etamaterialak jarri beharko ditu, curriculuma egokitu beharko du eta irakasleei edotutoreei erabakiak hartzen parte hartzeko eskatuko die.

Ikasleek zer premia dituzten jakiteko eta premia horiei nola erantzun erabakitzeko,irakasleek prestakuntza jasoko dute, bai eta espezializatutako profesionalenlaguntza ere.

12 2/2006 Lege organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzko. Estatuko Aldizkari Ofiziala. 2006komaiatzaren 4a.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

14

Page 15: 111212 eskola inklusboa eus

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

15

Page 16: 111212 eskola inklusboa eus

3.1.-Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak.

Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 73. artikuluan esaten denez,“Ezgaitasunak edo jokabide-nahaste larriak izateagatik eskolatze-aldi batean edoeskolatze osoan berariazko hezkuntza-laguntzak edo hezkuntza-arretak behardituztenak dira hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak”.

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek muga nabarmenak dituzte; besteikasleek ez bezalako mugikortasun funtzionala, buruko funtzioa, egokitze-jarrera,ikusmena edo entzumena dute. Horregatik, beste hezkuntza-proposamen bat behardute, aparteko laguntza pedagogikoa edo/eta curriculum-neurriak dituena.

Plan Estrategiko honek “Ezgaitasunaren funtzionamendua” deritzon eredua erabilikodu. Eredu hori Osasunaren Mundu Erakundeak proposatu zuenFuntzionamenduaren, Ezgaitasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Sailkapenean13

(FNS) (Osasunaren Mundu Erakundea, 2011). Norbanakoaren funtzionamenduadefinitzen du eredu horrek, norbanakoaren eta bere inguruaren arteko elkarrekintzaoinarri hartuta.

Kontuan hartu behar dugu ahalmen-urritasunak dituzten ikasleek zer laguntza etazenbat laguntza behar duten ahalik eta normalen bizi daitezen. Ezinbestekoa dainstituzioetako eta komunitateetako eragileak elkarlanean aritzea.

Portaeran nahasmendu larriak dituzten ikasleak ere multzo horretan sartzen dira.Hainbat faktorek eragin dezakete nahasmena; esate baterako: giro sozialeanorekarik ez egoteak, buruko gaitzak izateak edo jarrera-fenotipo jakin bat izateak.Are gehiago, esan beharra dago faktore askoren ondorio izan daitekeelanahasmendua.

Portaeran nahasmendu larriak izateak kalte egiten dio garapen pertsonalari,sozialari eta inguruaren ongizateari (familia, eskola, komunitatea...). Arazoakonplexua denez, ez da nahikoa hezkuntzaren arloan soilik esku hartzea; aitzitik,beharrezkoa da familia-, osasun- eta gizarte-arloetan modu koordinatuan eskuhartzea.

3.2.-Ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak.

Atal hau ikasle multzo heterogeneo bati buruzkoa da. Ikasle horiek berariazkopremiak dituzte, adimen-atzeratasuna dutelako edo zailtasunak dituztelakohizkuntza ulertzeko eta ekoizteko, irakurtzeko, idazteko, kalkulu aritmetikoakegiteko edo arreta jartzeko. Hori dela eta, hezkuntza-erantzuna premia horieiegokitu behar zaie.

Ohi baino motelago heltzen diren ikasleak. Laguntza goiztiarra eman beharzaie, adin bereko ikasleen motrizitatea, hizkuntza-gaitasuna, garapen kognitiboaeta gizarte-elkarrekintza gara dezaten. Gogoan izan behar dugu, une oro, elementuerabakigarria dela denbora.

Irakurtzeko eta idazteko zailtasunak dituzten ikasleak. Nahasmendua delaeta, soinuak deskodetzeko zailtasunak dituzte (irakurtzean, zehaztasun eza) edohitzak hautemateko zailtasunak (irakurtzean, etorri eta azkartasun eza). Zailtasunhoriek iraunkorrak dira eta errendimendu akademikoari kalte egiten diote; izan ere,nahasmendu hori duten ikasleak ohi baino bi urte geroago hasten dira irakurtzen,eta gainera, gehienek idazteko zailtasunak ere izaten dituzte. Zaila da ikasle horiei

13 Osasunaren Mundu Erakundea. CIF: funtzionamenduaren, ezgaitasunaren eta osasunaren nazioartekosailkapena. Madril: Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioa. Gizarte Gaietarako Idazkaritza Nagusia.Migrazio eta Gizarte Zerbitzuen Erakundea (IMSERSO); 2001.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

16

Page 17: 111212 eskola inklusboa eus

laguntzea; izan ere, ezin dugu esan ikasle horiek ahalmen-urritasuna dutenik,ikasteko aukerarik ez dutenik edo zailtasun horiek gizarte- eta kultura-faktoreenondorio direnik.

Kalkuluak egiten ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak. Ikasle horiekzailtasunak dituzte zenbatzen ikasteko, matematikako kontzeptuak ulertzeko,kontzeptuak lotzeko, datuak erabiltzeko eta problemak aztertzeko, besteak beste.Zailtasun horien ondorioz, ikasleek gutxienez bi urteko atzerapena izan ohi dute.Ezin dugu esan ikasle horiek ahalmen-urritasuna dutenik, ikasteko aukerarik ezdutenik edo zailtasun horiek gizarte- eta kultura-faktoreen ondorio direnik.

Hizkuntzarekin aparteko zailtasunak dituzten ikasleak. Hizkuntza ulertzekoeta erabiltzeko gaitasunaren garapenarekin lotutako zailtasunak dituzte. Hori delaeta, hezkuntza-erantzuna premia horiei egokitu behar zaie.

Atentzio-defizita duten ikasleak, horrez gainera, hiperaktibitatea dutenakedo ez dutenak. Ezin dute inoiz arretarik jarri edo/eta hiperaktiboak etaoldarkorrak dira. Nahasmendu horren ondorioz, ez dira gai eskolako jardueretanmodu egokian parte hartzeko, ez eta besteekin harreman egokiak izateko. Hori delaeta, laguntza behar dute jarduerak planifikatzeko eta antolatzeko, eta oroimena etajarrera lantzeko.

Mugako adimen-gaitasuna duten ikasleak. Ikasle horiek gaitasun akademikoeta funtzional mugatuak dituzte. Derrigorrezko eskolatze-aldiaren hasierankonturatzen dira mugak dituztela; ikaskuntza instrumentala modu sistematizatuanlantzean, hain zuzen ere. Dena den, askotan, haur-hezkuntzan, oinarrizkokontzeptuak bereganatzeko zailtasunak izan ohi dituzte, edo ulermenarekin, arretajartzeko gaitasunarekin edo/eta hizkuntza-gaitasunarekin loturiko zailtasunak,besteak beste.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

17

Page 18: 111212 eskola inklusboa eus

3.3.-Gaitasun handiko ikasleak.

Ikasle batzuek batez besteko ikasleek baino adimen orokor handiagoa dute, bai etasormen handiagoa ere, eta errendimendu akademiko ona eta ikasteko gogo bizia.Hori dela eta, hezkuntza-neurriak hartu behar dira curriculuma zabaltzeko,sakontzeko eta eskaintza handiagoa emateko, bai eta eskolatze-aldiaren epeakmoldatzeko ere.

Ikasle-talde hori handia eta heterogeneoa da. Adimen handia dutela ohar gaitezke,besteak beste, gauzak ikasteko eta aplikatzeko erraztasuna dutelako, jakin-minintelektuala dutelako, irakurtzea atsegin dutelako, eta, oro har, argudiatzen,erantzuten eta arrazoitzen iaioak direlako. Horrez gainera, sormenaz baliatzen dira;esate baterako: gogoetak adierazteko; ezagutzak erraz-erraz aplikatzeko; materialarruntak orijinaltasunez, irudimenez eta fantasiaz erabiltzeko; eta bakarrikikasteko.

3.4.-Hezkuntza-sisteman ohi baino geroago sartu diren ikasleak.

Hezkuntza-sisteman ohi baino geroago sartu diren ikasleen eskolatzea bermatubehar dugu. Lehenik eta behin, ikaslearen egoera, ezagutzak, adina eta ibilbideakademikoa aztertu behar ditugu. Ondoren, haren ezaugarriei eta aurretikoezagutzei hobekien egokitzen zaien mailan sartuko dugu, eta beharrezko laguntzaeman, hezkuntzari probetxua atera diezaion.

3.5.-Berariazko hezkuntza-premiak dituzten ikasleak, eskolakoibilbidea edo baldintza pertsonalak direla eta.

Atal honetan, berariazko premiak dituzten bi ikasle multzo sartu ditugu: batetik,hizkuntza erabiltzeko zailtasunak dituzten ikasleak eta, osasun-arazoak direla eta,oinarrizko gaitasunak behar baino geroago garatu dituzten ikasleak; eta bestetik,gatazka larriak bizi dituzten ikasleak, eskolan, familian eta gizartean egokitzekoarazoak dituztenak. Hezkuntza-erantzuna ikasle horien premiei egokitu behar zaie.

Hizkuntza erabiltzeko zailtasunak dituzten ikasleak eta, osasun-arazoakdirela eta, oinarrizko gaitasunak behar baino geroago garatu dituztenikasleak. Batez ere, gelako jarduera arruntak egiteko laguntza eman behar zaie;ikuspuntu inklusiboa kontuan hartuta, betiere.

Osasun-arazoak dituzten ikasleak. Medikuaren aginduz ikastetxera joan ezinduten ikasleek behar adina laguntza jaso behar dute; batetik, ikastetxetik kanpoigarotako aldiak ahalik eta eragin gutxien izan dezan; eta bestetik, berriroikastetxera joaten hastean arazorik ez izateko, garapena bultzatzeko eta beharafektibo, psikologiko eta akademikoei erantzuteko.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

18

Page 19: 111212 eskola inklusboa eus

Gatazka larriak dituzten ikasleak (ingurura egokitzeko zailtasunakdituztenak). Talde hauei egiten die erreferentzia:

Portaera-arazoak dituzten gazteak, inguru psikosozial desorekatu batean bizidirenak. Gazte horiek antolaketarik gabeko familia batean bizi dira,zabarkeria eta abusu fisikoak pairatzen dituzte edo/eta haien familia ez dagai behar bezala erantzuteko gaztearen arazoei.

Adimen-urritasunik izan ez arren, eskolan porrot egiten duten gazteak.Ikasteko zailtasunak edo/eta eskolako jardueretara egokitzeko zailtasunakestuki lotuta daude ikasleen portaera desegokiarekin. Are gehiago, portaerahorrek eragotzi egiten die helburu akademikoak lortzea eta gizartean moduegokian parte hartzea.

Portaera axolagabea duten ikasleak. Ez dute motibaziorik, ez zaie ezeraxola, jarrera uzkurra izaten dute, eskolako materialik gabe joaten diraeskolara, ez dute etxeko lanik egiten eta ez dute harremanik inorekin.

Beren kultura-nortasunaren aintzatespenik ez duten gazteak (eskolako etafamiliako kulturak aski ezberdinak dira), portaera desegokiak dituztenak.

3.6.-Berariazko hezkuntza-premia behar duten ikasleak, gizartearenaldetik aukera gutxiago dituztelako.

Gizartean dauden desberdintasun ekonomiko eta sozialak direla eta, gizarte-taldebatzuk desberdintasun-egoeran daude. Talde horiek gizarte-egoera ahulekoakdirela esango dugu; izan ere, ez dituzte gainerako taldeek hezkuntza jasotzekodituzten erraztasun eta bitarteko berberak.

Era berean, demografia-mugimendu jakin batzuek egoera-aldaketak eragitendituzte, eta egoera berri horietako zenbaitetan, talde batzuk zokoratuta geratzendira kultura edo etnia berezia dutelako; besteena, hau da, gehiengoarena ezbezalakoa dutelako, alegia.

Gizartearen edo kulturaren aldetik aukera gutxiago dituzten ikasleei ikastekoaukera berdinak eman behar dizkiegu, lehentasunez eta ahalik eta azkarren.Horretarako, ikastetxeetan proiektu inklusiboak egin behar ditugu. Proiektu horiekorokorrak izango dira edo alderdi jakin batzuk sendotuko dituzte, eta hainbat neurriizango dituzte; egiturarekin, antolaketarekin, pedagogiarekin eta curriculumarekinlotutako neurriak, hain zuzen.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

19

Page 20: 111212 eskola inklusboa eus

IV.-ZEIN DEN EGOERA

Euskal hezkuntza-sistemaren AMIA analisiak aukeren, mehatxuen, indarguneen etaahulezien berri ematen digu.

Indarguneei dagokienez, euskal hezkuntza-sistemari aurrera egiten lagundu diotenelementu positiboak aipatuko ditugu. Elementu horiei esker, zailtasunak dituztenikasleek integrazio eta inklusio handiagoa dute hezkuntzan.

Ahuleziei dagokienez, hezkuntza-sisteman eta gizartean dauden oztopoak aipatukoditugu. Oztopo horiek geldiarazi egiten dute hezkuntza-sistema inklusiboaeraikitzeko prozesua.

Araudi-garapena:

Indarguneak:

Hezkuntzari buruzko lege organikoak aniztasun-eskubidea aldarrikatzen du,aniztasunari behar adina arreta ematen zaio eta ikastetxeek hobekuntza-planakegin behar dituzte praktika inklusiboak zertzeko.

Ikuspegi inklusiboa kontuan hartzen da EAEko haur-hezkuntzaren, oinarrizkohezkuntzaren eta batxilergoaren curriculumak ezartzen dituzten dekretuetan.

Oinarrizko hezkuntzaren azken dekretuan (175/2007 dekretua), "elkarrekin bizitzenikastea" hartu da erreferentzia-ardatz gisa.

Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailak proiektu inklusiboak bultzatzen ditu(Eskolako Laguntza Programa [PROA gaztelaniaz], Hezkuntza Berariaz SendotzekoProiektuak [PREE gaztelaniaz], Kultura arteko proiektuak, ikasketa-elkarteak,Amara Berri...).

Ahuleziak:

Egoera batzuetan, araudia ez da gaur egungo egoerara egokitzen, eta horrekeragotzi egiten du ikastetxeetako aniztasun handiari behar bezala erantzutea.

Zein den lehentasunezko xede-esparrua, jarduerak egiteko etaegitasmoak abiarazteko:

Indarguneak:

Eskola inklusiboa lehentasunezko jarduera-esparrutzat hartzen da.

Egitasmoak abiarazi dira, sortzen diren beharrei erantzuteko: besteak beste,proiektu globalak, bizikidetza, kultura-artekotasuna.

Ahuleziak:

Proiektu global gutxi abiarazi dira, ikasle guztiei oinarrizko gaitasunak garatzenlaguntzen dieten curriculum inklusiboak dituztenak.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

20

Page 21: 111212 eskola inklusboa eus

Laguntza-egiturak:

Indarguneak:

Laguntza-zerbitzuak sortu edo/eta sendotu dira: Berritzeguneak, ItsuenBaliabidetegiak, ospitaleetako eta etxez etxeko hezkuntza-arretarako etahezkuntza-arreta terapeutikoko lurralde-zentroak.

Jarraipen-batzordeak. Hainbat erakundek eta entitatek (FEVA, ONCE...) batzordehorietan parte hartzen dute.

ISEI/IVEI sortzea. Institutu horren lanari esker, beharrak ebaluatu, ikertu etaidentifika ditzakegu.

Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailak hainbat neurri, deialdi eta egitasmobultzatzen ditu. Horiek guztiek baliabide inklusiboak dituzte (Hezkuntza BerariazSendotzeko Proiektuak [PREE gaztelaniaz], Eskolako Laguntza Programa [PROAgaztelaniaz], PRL-HIPI, kultura arteko dinamizatzaileak, ikasle ijitoez arduratzendiren erakundeak...).

Tutoretza-ekintzako planak egin dira.

Ahuleziak:

Lantalde tekniko handiagoa, espezializatuagoa eta egonkorragoa behar dugu. Eskolainklusiboaren garapen-prozesuaz arduratuko da lantalde hori, laguntza-zerbitzuekinelkarlanean.

Sailen eta erakundeen (gizarte-, osasun- eta hezkuntza-sareen) arteko politikak ezdira nahikoa behar konplexuei erantzuteko (arreta goiztiarra, osasun mentala, iritsiberrientzako laguntza, gizarte-egoera dela-eta aukera gutxi dituzten ikasleak,babesik ez izateko arriskuan dauden ikasleak...).

Ikastetxeek beren premiei soilik erreparatzen diete eta erantzun partzialak ematendizkiete unean uneko arazoei. Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailekoeragileek eta ikastetxeetakoek modu globalean antolatu beharko lituzketebaliabideak.

Berritzeguneetako aholkulariak batez ere ikasleez arduratzen dira. Ikaslearentaldeaz edo ikasgelaz arduratu beharko lirateke, bai eta modu globalean arduratuere.

Ohitura gutxi dago ikasleen berezko ingurua erabiltzeko laguntza gisa (mailaberekoen arteko laguntza, elkarlanerako egiturak, gizarte- eta komunitate-espazioak...).

Bana-banako laguntza:

Indarguneak:

Laguntzaileen lana irmotu egin da. Horrez gainera, laguntzaile mota gehiago daude.Hona hemen laguntzaileetako batzuk: Bigarren Hezkuntzako orientatzaileak, LehenHezkuntzako aholkulariak, pedagogia terapeutikoko irakasleak, entzumen etahizkuntzako irakasleak, hizkuntza indartzeko irakasleak, kultura artekodinamizatzaileak, terapeuta okupazionalak, fisioterapeutak, hezkuntza-laguntzakoespezialistak, zeinu-mintzairaren interpreteak, gor-itsuentzako bitartekariak etamaterialen transkribatzaileak.

Ahuleziak:

Laguntza-egiturak ez daude behar bezala garatuta; horren ondorioz, zaila da

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

21

Page 22: 111212 eskola inklusboa eus

ikastetxeek premiei behar bezala erantzutea hasiera-hasieratik.

Curriculumak egokitzea:

Indarguneak:

Curriculumak, tresna pedagogikoak diren aldetik, malgutu egin ditugu eta gero etagehiago egokitzen ditugu premietara eta egoeretara.

Prestakuntza-ikastaroak eta lan-mintegiak egiten ditugu curriculumak egokitzeko.

Ahuleziak:

Curriculumaren egokitzapen indibiduala (CEI) administrazio-espediente hutsabilakatzeko ohitura dago.

Curriculumaren egokitzapen batzuk ez dira gelarako egitasmoan sartzen.

Batzuetan, curriculumaren egokitzapenak ez dira egokitzen eguneroko jardunera.

Diagnosi-ebaluazioa:

Indarguneak:

ISEI-IVEI institutuak diagnosi-ebaluazioa egiten du. Diagnosi-ebaluazio horrekemandako informazioari esker, ikastetxeetako hobekuntza-planek oinarri sendoagoadute.

Ahuleziak:

Irisgarritasun-irizpideak kontuan hartu gabe diseinatuta daude diagnosi-ebaluaziohorretako probetako batzuk.

Sare-lana:

Indarguneak:

Erakundeen arteko sareak sortzen hasi dira gizarte- eta hezkuntza-esparruetan etaosasun- eta hezkuntza-esparruetan.

Ahuleziak:

Gutxi dakigu sare-lanean jarduteko metodologiei buruz.

Prestakuntza eta ebaluazioa:

Indarguneak:

Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailak prestakuntza-eskaintza zabala du(Garatu plana, Berritzeguneen eskaintza, prestakuntza- eta berrikuntza-proiektuak...).

PISA eta TIMSS azterketen arabera, gure hezkuntza-sistemak parekotasun-mailaona du.

Ahuleziak:

Aparteko prestakuntza-programa gutxiago daude ikastetxeetako aholkulari-taldeentzat eta profesionalentzat.

Lotura gutxi egon ohi da emandako prestakuntzaren eta ikastetxeetako praktikainklusiboen artean.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

22

Page 23: 111212 eskola inklusboa eus

Planteamendu inklusiboak ia ez dira kontuan hartzen irakasleek irakasten hastendirenean jasotzen duten prestakuntzaren curriculumetan (Irakasleenprestakuntzarako eskolak).

Berritzeguneetan eta ikastetxeetan ematen den prestakuntzak ez ditu ikaskuntza-oztopoak gutxitzeko/gainditzeko behar adina metodologia- eta antolaketa-estrategia.

Inklusioa eragozten duten praktikak:

Indarguneak:

Badaude metodologiak talde heterogeneoetan lana sustatzeko.

Hezkuntza-laguntza eta -errefortzua ikasgela arruntetan, bi profesionalen lanarenbidez.

Proiektuen bidezko metodologiak, eskola-ordutegiari eraginik egiten ez diotenak.

Hezkuntza-plangintzaren bidez eskolaz kanpoko denbora eta lana planifikatzearenondorioak.

Ikastetxe batzuek harrera-planak eta igarobiderako norbanako planak dituzte. Planhoriek hezkuntza- eta gizarte-inklusioa errazten dute.

Ikasle guztiek arrakasta izatea lehenesten duten hezkuntza-proiektuak.

Irakasle-talde batzuek bat egiten dute ikasleen arrakastan sinestean datzanplanteamendu metodologikoarekin.

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasle asko eskolatzen dira. Ikasle horietakoaskok derrigorrezko hezkuntza-etapak betetzen dituzte, bai eta derrigorrezkoak ezdiren hezkuntza-etapak ere.

Ikasgeletan metodologia inklusiboa —hots, elkarlanaren eta talde-lanaren bidezkoikaskuntza— erabiltzearen aldeko apustua egin duten ikastetxeek esperientzia onakdituzte.

Irakasleek batera lan egiten dute beren ikasleen curriculumaren egokitzapenindibidualak (CEI) egiteko; horri esker, ikasleak gai dira ikasgelan proposatzen direnikaskuntza-egoeretan parte hartzeko.

Ahuleziak:

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek edo/eta berariazko hezkuntza-premiakdituztenek jasotzen duten erantzuna oso zatikatua da eta ez dago behar bezalaantolatuta. Premia bereziak-edo dituzten ikasleak espezialistarengana edoterapeutarengana bidali ohi dira; ikasle horiek jasotzen duten laguntzatestuingurutik kanpo eta banaka jasotzen dute.

Baztertuak izateko arriskuan dauden ikasleek zailtasunak izaten dituzte hezkuntza-etapa batetik beste batera igarotzeko.

Nahiz eta inklusioren ikuspuntutik oso baliagarriak izan, arreta gutxi jartzen diegueskolaz kanpoko jarduerei, jolastokiari eta jangelari.Irakasleek gutxi eskatzen dietehezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei, ikasle iritsi berriei eta gutxiengoetnikoetako ikasleei.

Elkarlana bultzatzen duten jarduerak edo/eta metodologiak ez dira behar adinaerabiltzen ikasgeletan.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

23

Page 24: 111212 eskola inklusboa eus

Hezkuntzako profesionalek (irakasleek eta irakasleak ez direnek) ez dute ohiturahandirik elkarlanean aritzeko.

Aukerez mintzo garenean, inguruan sortu diren edo sortzen ari diren egoerezmintzo gara; hain zuzen, behar bezala sustatuz gero, eskola inklusiboa eratzekolagungarriak diren aukerez.

AUKERAK:

Gizarteak —eta eskolak, noski, gizartearen parte da eta— onartu egin behardu aniztasuna kontzeptu zabala dela eta ez dela hezkuntza-premiaberezietara mugatzen.

Hezkuntza-administrazioak eskola inklusiboaren ereduaren aldeko apustuaegin behar du.

Curriculum berriak egitean, gaitasunak kontuan hartu behar dira; izan ere,hori eginez gero, ikasle guztiek arrakasta izatea lortuko dugu. Inklusioakontuan hartuz esku hartu behar dugu.

Eskoletan giza baliabide osagarriak egon behar dira, antolaketa malgutzeko,eta laguntzak eta esku-hartzea era malgu eta eraginkorragoan antolatubehar dira.

Elkartze-mugimenduaren lankidetza eta laguntza ezinbestekoa da.

Ikastetxeetan hobekuntza-planak egon behar dira.

Eredu inklusiboak izan behar ditugu, ikasle guztien arrakasta lortzeko bideariekiten dioten ikastetxeek erreferentziatzat izan ditzaten.

Diskurtso sozialak sare-lana bultzatu behar du, bai eta erakundeen artekoelkarlana ere.

Curriculumean esplizituki adierazi behar da ezinbestean landu behar delagizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

Hezkuntza-eredu berriak sortu behar ditugu. Eredu horiek inklusioa, parte-hartzea eta ikasleen eskola-arrakasta izan behar dute oinarri, eta ikastea etakomunitateari zerbitzua ematea lotu behar dituzte (Ikaskuntza eta zerbitzusolidarioa), eta, horrela, komunitatearen eta eskolaren arteko elkarrekintzasustatu.

Europan proiektu bat ari dira garatzen, “Europan hezkuntzaren inklusio-maila aztertzeko adierazleak garatzea” helburu duena.

IKTak gero eta gehiago erabiltzen dira. IKTek oztopo batzuk kentzen dituzteeta erraztu egiten dute komunikatzea, berdintasunez parte hartzea etainformazioa denek modu berean eskuratu ahal izatea.

Komunitatean, sektoreen arteko koordinazio-lanak egitea.

Herri batzuetan, ingurunearekiko elkarrekintza eta kultura artekoelkarrekintza sustatzeko planak dituzte.

Hezkuntza Sailaren deialdi batzuek, aniztasunarekiko arretarekin lotutakoek,ikuspuntu inklusiboa dute oinarri.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

24

Page 25: 111212 eskola inklusboa eus

Eta, azkenik, mehatxuak. Mehatxutzat hartzen ditugu guztiontzako kalitatezkoeskola inklusiboa eratzea oztopatzen duten egoerak, ekonomiarekin, politikarekinedo gizartearekin lotuta daudenak.

MEHATXUAK:

Sistema aldatu nahi ez izatea. Orain arte egindakoa nahikoa dela hartzen daeta ez zaie nahikoa arreta jartzen gizarte- eta hezkuntza-premia berriei.

Espezialistak soilik arduratzea gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuandauden taldeez.

Irakasleek itxaropen gutxi izatea eta ez sinestea zailtasunak dituztenikasleek (ahalmen-urritasuna dutenek, etorkinek, gutxiengo etnikoetakokideek...) eskola-arrakasta izan dezaketenik, ez eta familiek lagundudezaketenik ere (seme-alabei laguntzeko gai ez direlako, ezer gutxieskatzen dietelako...).

Familia batzuek uste dute haien seme-alabek ez dutela eskola-arrakastaizateko aukerarik.

Ikasleek ez dute behar adina espazio eskolatik kanpo ikasten jarraitzeko.

Beste kultura batzuk asimilatzearekin nahastea integrazioa.

Genero desberdintasunak eskolan porrot egitea ekar dezake batzuetan.

Informazioa trukatzeko soilik biltzea familia eta eskola, eta ez elkarlaneanaritzeko, gai garrantzitsuei buruz erabakiak hartzeko, etab.

Gero eta guraso gehiago beldur dira seme-alabek lortutako ongizatea etamaila akademikoa galduko ote duten ikasgeletan askotariko ikasleakdaudelako.

Lan-merkatuan, jarrera indibidualistak eta lehiakorrak dira nagusi. Horrezgainera, gero eta zailagoa da lan-merkatuan baldintza duinetan sartzea.

Ikasleak bereizten dituzten egitasmoak, bikaintasuna bultzatzea eta naziokoeta nazioarteko ebaluazioetan puntuazio ona lortzea xede dutenak.

Familia batzuek ez dituzte onartzen profesionalek egiten dituzten hezkuntza-proposamenak.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

25

Page 26: 111212 eskola inklusboa eus

V.-EUSKAL ESKOLA INKLUSIBOAREN EGINKIZUNA ETAIKUSPEGIA

EGINKIZUNA

Eraiki behar dugun eskola-komunitateak abegikorra, parte-hartzailea etaestimulagarria izan behar du eta ikasleen gaitasun guztiak balioetsi behar ditu, horibaita eskola-arrakastaren oinarria.

Balio inklusiboak landu behar dituzte irakasle, ikasle, familia, komunitatekoordezkari eta hezkuntza-administrazioko eragile guztiek.

ESKOLA INKLUSIBOAREN IKUSPEGIA

2015erako helburuak:

Hezkuntza-sisteman erantzukizun-postuak betetzen dituztenek protokoloaketa tresnak izango dituzte erabakiak inklusio-irizpideen arabera hartzeko.

Ikasketen araudia aztertu eta egokitu egingo da. Irizpideak ezarriko diraikasle guztiak eskolara joan daitezen, bai eta ikasi eta parte har dezaten ere.Horrez gainera, baztertuak izateko arriskuan dauden ikasleen aldekoneurriak hartuko dira.

Profesionalek eta eskolako nahiz eskolaz kanpoko laguntza-zerbitzuektresnak izango dituzte ikasle guztiek ikasi eta parte har dezaten. Ikasleengaitasunetan sinetsiko dute, eta lan egingo dute ikasleek oinarrizkogaitasunak lor ditzaten.

Familiek modu aktiboan parte hartuko dute hezkuntza-komunitatean;esparru jakin batean parte hartuko dute.

Giza baliabideak eta baliabide materialak emango dira erabateko inklusioalortzeko eta ikasleek eskola-arrakasta izateko.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

26

Page 27: 111212 eskola inklusboa eus

VI.-EUSKAL ESKOLA INKLUSIBOA GARATZEKOHELBURUAK

Plan estrategiko honek bi helburu ditu; batetik, euskal eskoletan dagoenaniztasunari, hots, ikasleen eta egoeren aniztasunari, erantzutea; eta bestetik,eskolan eta gizartean esku hartzeko irizpideak egokitzea, norbanakoaren garapenaberma dadin eta ikasle guztiek eskola-arrakasta izan dezaten.

Eskola inklusiboak aurrera egingo du kontzeptu eta eredu berri hauei esker: hiritarguztien bizi kalitatea, arreta goiztiarra, gizarte- eta hezkuntza-mailako esku-hartzearen aurrerapenak ―esate baterako, gizabanakoa oinarritzat duenplanifikazioa―, sare-lana, etab. Azken finean, kontua baldintza egokiak bermatzeada, ikasle guztiak behar bezala eskolatu daitezen eta ikasteko eta parte hartzekoeragozpenak desager daitezen.

Denborari dagokionez, plan estrategiko hau 2011-2012ko ikasturtean hasi eta2015-2016 ikasturtean amaituko da. Plana amaitzean, berriro aztertu beharko da,plana nola garatu den jakiteko.

Planaren helburuak

AMIA analisian deskribatutako indarguneak eta aukerak abiapuntutzat hartuta,helburua hauek jarri ditugu:

1.- Euskal hezkuntza-sistemaren arlo guztietan, administrazioan ez ezik, ikasgelanere, kultura, politika eta praktika inklusiboak sustatzea.

2.- Ikastetxeak bultzatzea inklusio-irizpideak kontuan har ditzaten hezkuntza- etacurriculum-proiektuak egitean eta ikasgelako jardueren plangintza egitean; izanere, hori egiten badute, aldaketaren eragileak bilakatuko dira.

3.- Gizabanakoaren gaitasunak lantzeari lehentasuna ematea ikasleak eskola-sisteman sartzen direnean, bai eta ikasleek hezkuntza-sisteman egiten dituztenetapetan ere; izan ere, horri esker, ikasle guztiek arrakasta izatea lortuko dugu.

4.- Ezagutza, ikerketa eta ebaluazio pedagogikoa eskura jartzea; izan ere,baliagarria da irakasleen gaitasunak hobetzeko eta praktika berritzaile, eraginkoreta inklusiboak garatzeko; hau da, kalitatezko hezkuntza eskaintzeko.

5.- Familiak eta komunitatea ikastetxeetan parte hartzera bultzatzea, eta sareaksortzea eragileen eta erakundeen lana berariaz eta sistematikoki koordinatzeko.

6.- Hezkuntza-sistemaren maila guztietan, ikasleei ematen zaien laguntza bestemodu batera antolatzea eta kudeatzea; eskola inklusiboaren printzipioak kontuanhartuta, hain zuzen.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

27

Page 28: 111212 eskola inklusboa eus

VII.- EKINTZA ESTRATEGIKOAK

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

28

Page 29: 111212 eskola inklusboa eus

1Euskal hezkuntza-sisteman, kultura, politika eta praktikainklusiboak sustatzea hezkuntza-administrazioaren arloguztietan.

Hezkuntza inklusiboagoa izateko, beharrezkoa da etengabe aldatzea. Aldaketaetengabe hori argi eta garbi antolatutako printzipio-multzo batean oinarrituta egonbehar da. Horrez gainera, gogora dezagun hezkuntza inklusiboa lortzeko ahaleginekbehar bati erantzuten diotela; hezkuntza-sistema osoa berritu, hobetu etagaratzeko beharrari, hain zuzen ere.

Aldaketak bultzatzeko hau guztia egin behar dugu: jendearen iritzia aldarazi, batueta ados jarri, egoera aztertu, legedia egokitu eta laguntza eman proiektu jakinbatzuen bidez beren errealitatea eskola inklusibo bilakarazi nahi duten ikastetxeei.Maiz, beharrezkoa izaten da hezkuntza-sistemako eragileen jarduna aldatzea.Beharrezkoa izaten da ere zer baliabide —baliabide ekonomikoak eta intelektualaketa giza baliabideak— behar ditugun aztertzea.

Eskola inklusiboaren printzipio berberak izan behar dituzte hezkuntza-administrazioaren maila guztiek, zentralak zein lurraldekakoek, bai eta HezkuntzaIkuskaritzak eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzuek ere. Erabateko koherentziaegon behar da faktore hauen artean: gure hezkuntza-sistema bideratzen dutenprintzipioak eta ildoak; ekonomiaren, langileen eta edozein motatako baliabideenkudeaketarekin lotutako jardunak; eta ikuskapen-irizpideak eta hezkuntzarakoaholkularitza.

HELBURUAK:

1.1 Eragile-partaideak eta gizarte osoa sentsibilizatzea, eskola inklusiboa zeinengarrantzitsua den jabearazteko.

1.2 Indarrean dagoen araudia eguneratzea eta garatzea.

1.3 Eskola inklusiboaren bilakaera bideratuko duten printzipio etikoakbultzatzea.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

29

Page 30: 111212 eskola inklusboa eus

1. helburuaEuskal hezkuntza-sisteman, kultura, politika eta praktika inklusiboak sustatzeahezkuntza-administrazioaren arlo guztietan.

1.1 helburua.- Eragile-partaideak eta gizarte osoa sentsibilizatzea, eskola inklusiboazeinen garrantzitsua den jabearazteko.

Ekintzak: Adierazleak:

Hezkuntza-sistemaren maila eta etapa guztienegoera aztertzea (ISEI-IVEIk, HezkuntzaIkuskaritzak eta Berritzeguneek elkarlaneanarituko dira hori egiteko).

Egoera aztertu da.

Ekintza hauek egitea:

Sentsibilizazio-kanpaina (matrikula-garaian).

Zuzendaritza-taldeentzako prestakuntza-saioak.

Biltzarra, aniztasunari eman behar diogunerantzunari buruzko jardunaldia.

Sentsibilizazio-planaren ekintzak burutu dira.

1.2. helburua.- Indarrean dagoen araudia eguneratzea eta garatzea.

Ekintzak: Adierazleak:

Indarrean dagoen araudiari buruzko txosten bategitea. Txosten horretan,

agerian jarriko da araudiak zer oztopo jartzendizkion ikaskuntzari, bai eta pertsona guztienparte-hartzeari ere.

proposamenak eta lehentasunezko ekintzakaditzera emango dira.

Eguneratze-txostena egin da.

Araudiaren arlo hauek eguneratzekoproposamena:

Ekintza-planak eta curriculum-egokitzapenak.

Laguntza-zerbitzuak eta laguntzaileak.

Eskolatze-irizpideak eta baliabide-hornikuntza.

Ebaluazioa eta sustapena.

Egindako arau-proposamenen zerrenda egin da.

1.3. helburua.- Eskola inklusiboaren bilakaera bideratuko duten printzipio etikoakbultzatzea.

Ekintzak: Adierazleak:

Kode etiko bat prestatzea eta hezkuntza-sistemaren arlo guztietan zabaltzea.

Kode etikoa prestatu eta zabaldu egin da.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

30

Page 31: 111212 eskola inklusboa eus

2Ikastetxeak bultzatzea inklusio-irizpideak kontuan harditzaten hezkuntza- eta curriculum-proiektuak egitean etaikasgelako jardueren plangintza egitean; izan ere, horiegiten badute, aldaketaren eragileak bilakatuko dira.

Hezkuntza-administrazioak sistema inklusibo bat egituratzeko mekanismoak ditu.Esate baterako, gai hauei buruzko politikak eratu ditzake: inklusioa, laguntza-sistemak, curriculumak eta ebaluazioak. Dena den, sistema inklusiboa izateko,proposamen horiek ikastetxeetan jarri behar dira abian. Prozesua luzea da.Legedia, araudia eta ildoak aldatzeaz gainera, beharrezkoa da ekarpen teoriko etaeredu praktiko onak izatea eta ikastetxeei aukera ematea ezagutzak partekaditzaten.

Curriculuma egituratzean eta garatzean, kontuan izan behar dugu ikasle guztiakparte hartzeko gai izan behar direla. Curriculumaren oinarria ikaskuntza-eredu batizan behar da, ikasteko modu ezberdinei egokituko zaiena. Horrez gainera,curriculumak azpimarratu egin behar du zeinen garrantzitsua den ikasleekgaitasunak lantzea eta ezagutza esanguratsuak lortzea.

Euskal curriculumaren Curriculum Proiektuko ereduak gaitasunak ditu oinarri.Ikastetxeek malgutasunez aplikatu behar dute eredu hori. Gogoan izan behar dugupremiei erantzutea dela helburua; hau da, ikasle jakin batzuen, komunitatearen,hizkuntza-taldeen, etnia-taldeen eta beste talde batzuen premiei erantzutea.

Ikasgelako jardueren proposamenek ahalbidetu egin behar dute ikaskuntza hainbatmodura egitea, ikasle guztiek ikasteko aukera izatea eta ikasle bakoitzak aurreraegitea eta arrakasta izatea. Helburua da curriculum-proiektuetan partaidetza etaikaskuntza bermatuko duten planteamenduak eta estrategiak sartzea.

HELBURUAK

2.1. Zuzendaritza-taldeen lidergoa indartzea.

2.2 Ikastetxeak bultzatzea, inklusio-irizpideak kontuan izan ditzaten hezkuntza-proiektuak eta -planak egiten dituztenean.

2.3 Ikasgelan malgutzeko estrategiak erabiltzea curriculuma garatzeko, ikasleekoinarrizko gaitasunak eta trebetasunak eskuratzeko eta ikasitakoa ebaluatzeko.

2.4 Ekintza-planak abian jartzea, berariazko hezkuntza-premiak dituzten ikasleeinola erantzun behar zaien zehazteko.

2.5 Ikastetxe guztietan praktika inklusibo egokiak sustatzea.

2.6 Hezkuntza Bereziko Ikastetxeek euskal hezkuntza-sisteman zer zeregin dutenaztertzea, bai eta ikastetxe horiek ikasleen hezkuntza- eta gizarte-inklusioari zerekarpen egiten dioten aztertzea ere.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

31

Page 32: 111212 eskola inklusboa eus

2. helburuaIkastetxeak bultzatzea inklusio-irizpideak kontuan har ditzaten hezkuntza- etacurriculum-proiektuak egitean eta ikasgelako jardueren plangintza egitean; izanere, hori egiten badute, aldaketaren eragileak bilakatuko dira.

2.1. helburua.- Zuzendaritza-taldeen lidergoa indartzea.

Ekintzak: Adierazleak:

Zuzendaritza-taldeentzako prestakuntza-planetaneskola inklusiboari buruzko modulu bat sartzea.

Modulu hori egin eta irakatsi da.

Ikastetxeetako zuzendaritza-taldeekin lan-saioakegitea eskualde-mailan, planteamendu hori ardatzhartuta.

Bilerak egin dira ikastetxeetako zuzendaritza-taldeekin.

2.2. helburua.- Ikastetxeak bultzatzea, inklusio-irizpideak kontuan izan ditzatenhezkuntza-proiektuak eta -planak egiten dituztenean.

Ekintzak: Adierazleak:

Aniztasunaren arretarako plana egitea, kontuanhartuta plan horrek ikastetxeko gainerakoproiektuekin lotuta egon behar duela.

Aniztasunaren arretarako plana egin da.

Ikuspuntu inklusiboari lehentasuna emateaproiektuak egitea.

Deialdietan inklusioari buruzko erreferentziakagertzen dira.

Hezkuntza- eta curriculum-proiektuak modukoordinatuan eta osagarrian egin edo/eta azterdaitezen bultzatzea.

Zenbat ikastetxek egin edo/eta aztertu dutencurriculum-proiektua:

Ikuspegi inklusiboarekin bat datozen hobekuntza-planak egitea.

Diagnosi-ebaluazioaren emaitzak hobetu egin dira.

Proposamen inklusiboen ehunekoak gora egin du.

2.3. helburua.- Ikasgelan malgutzeko estrategiak erabiltzea curriculuma garatzeko,ikasleek oinarrizko gaitasunak eta trebetasunak eskuratzeko eta ikasitakoaebaluatzeko.

Ekintzak: Adierazleak:

Ikasgelako egitasmoak eta jarduerak aztertzea,ikuspegi inklusiboa kontuan hartuta.

Ikasgeletan hautemandako jardunbide egokienzerrenda egin da. Jardunbide horiekmetodologiarekin, ikasgelako antolamendumalguarekin eta ikasle guztiek egin ditzaketenebaluazioekin zerikusia dute.

Metodologiak eta ikasgelako antolaketa malgutzea,autonomia eta elkarlana bultzatzeko.

Ebaluazioak eta ebaluazioak egiteko moduaikasleen ezaugarrietara egokitzea.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

32

Page 33: 111212 eskola inklusboa eus

2.4. helburua.- Ekintza-planak abian jartzea, berariazko hezkuntza-premiakdituzten ikasleei hobeto erantzuteko.

Ekintzak: Adierazleak:

Ekintza-planak egiteko orientabideak etaestrategiak zabaltzea ikastetxeetan.

Orientabideak eta estrategiak zabaldu dira.

Ekintza-planak egiteko tresnak eta adibideakprestatzea.

Ekintza-planak egiteko tresnak prestatu dira.

2.5.- helburua.- Ikastetxe guztietan praktika inklusibo egokiak sustatzea.

Ekintzak: Adierazleak:

Berritzeguneetan komunikazio- eta elkartruke-saioak antolatzea, ikastetxeetako praktikainklusibo egokiei buruz.

Zenbat saio antolatu diren:

Elkartrukerako sare bat sortzea proiektuinklusiboak dituzten ikastetxeen artean.

Zenbat ikastetxek hartzen duten parte:

Pizgarriak ezartzea. Abian jarritako neurrien zerrenda.

2.6. helburua.- Hezkuntza Bereziko Ikastetxeek euskal hezkuntza-sisteman zerzeregin duten aztertzea, bai eta ikastetxe horiek ikasleen hezkuntza- eta gizarte-inklusioari zer ekarpen egiten dioten aztertzea ere.

Ekintzak: Adierazleak:

Lantalde bat osatzea egoera azter dezan.Administrazioko adituak eta hezkuntza berezikoikastetxeak kudeatzen dituzten erakundeetakoadituak izango dira lantalde horretako kideak.

Egoeraren txostena egin da.

Hezkuntza bereziko ikastetxeen ezagutza etaesperientzia erabiltzea eskola inklusiboagaratzeko.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

33

Page 34: 111212 eskola inklusboa eus

3 Gizabanakoaren gaitasunak lantzeari lehentasuna emateaikasleak eskola-sisteman sartzen direnean, bai etaikasleek hezkuntza-sisteman egiten dituzten etapetan ere;izan ere, horri esker, ikasle guztiek arrakasta izatealortuko dugu.

Hezkuntza-sistema kalitatezkoa izan dadin, beharrezkoa da ikasle guztiek,bereizkeriarik gabe, hezkuntza jaso ahala izatea, eskolatzea gertutik jarraitzea etaikasle guztiek erraz egitea hezkuntza-etapen arteko bidea. Hona hemen ikasleeketapaz etapa egin beharreko bidea: batetik, etxetik eskolara joan behar dira, HaurHezkuntzatik Lehen Hezkuntzara, Lehen Hezkuntzatik Derrigorrezko BigarrenHezkuntzara eta hortik goi-mailako ikasketetara; eta bestetik, eskolatik bizitzaosoko etengabe ikaskuntzara (EPA-HHI) eta lan-mundura. Kontuan hartu behardugu ikasleak hainbat ikastetxetatik eta hezkuntza-sistematatik igarotzen direla.

Lehenengo etapa etxetik eskolara joatea da. Hori erraz eta arazorik gabe gertadadin, beharrezkoa da, batetik, zailtasunik izanez gero, ahalik eta azkarren eskuhartzea, eta bestetik, familiak parte hartzea eta erakundeak elkarlanean jardutea.

Derrigorrezko hezkuntzan, ikasleak hainbat ikastetxetatik eta hezkuntza-sistematatik igarotzen dira. Hori dela eta, beharrezkoa da oztopo estrukturalakkentzea; esate baterako: ebaluazio-prozedura zurrunak egitea eta ikasturteakerrepikatzeagatik errepikatzea.

Derrigorrezko hezkuntza amaitzean, ikasleek beste ikasketa batzuk egiten dituzteedo lan-munduan sartzen dira. Edonola ere, estrategiak behar dira ikasle gehiagokegin ditzaten goi-mailako ikasketak, lanean hasiko diren ikasleen curriculumakbehar bezala erabil daitezen eta enpresek ikasleei irakatsi eta laguntza emandiezaieten lanean hasten direnean. Balioetsi egin behar ditugu lan-bizitzan sartzekoegiturak, Lanbide Sarrerako Programa Egokituetan jasota daudenak. Programahoriek, inklusiboak izaki, hastapeneko lanbide-heziketako sarean txertatu beharditugu, eta, hori dela eta, sistema bat izan behar dugu eskuratutako gaitasunakaintzatesteko. Era berean, bideak jarri behar ditugu ikastetxe arruntetako nahizberezietako ikasgela egonkorretan edo norberaren autonomia lantzeko ikasgeletaneskolatutako ikasleak lan-bizitzan sar daitezen.

HELBURUAK

3.1. Laguntza ematea arreta goiztiarrerako sailen arteko eredu bat egiteko,eta, Hezkuntza Sailak beharrezko neurriak hartzea eredu hori abianjartzeko.

3.2. Bermatu egin behar dugu ikasle guzti-guztiek ikasten hasteko aukeraizatea, babesa jasotzea eta hezkuntza-sisteman ezarritako bidea egiteaikasketak amaitu arte.

3.3. Samurtu egin behar dugu ikasleek hezkuntza-sistema batetik beste bateraegin beharreko bidea, bai eta ikastetxe batetik beste batera, hezkuntza-etapa batetik beste batera eta, hala badagokio, eskolatze mota batetikbeste batera egin beharreko bidea ere.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

34

Page 35: 111212 eskola inklusboa eus

3. helburuaGizabanakoaren gaitasunak lantzeari lehentasuna ematea ikasleak eskola-sistemansartzen direnean, bai eta ikasleek hezkuntza-sisteman egiten dituzten etapetanere; izan ere, horri esker, ikasle guztiek arrakasta izatea lortuko dugu.

3.1. helburua.- Laguntza ematea arreta goiztiarrerako sailen arteko eredu bategiteko, eta, Hezkuntza Sailak beharrezko neurriak hartzea eredu hori abianjartzeko.

Ekintzak: Adierazleak:

Araudi bat egitea eredu horretan proposatutakoekintzei, hots, arreta goiztiarrarekin lotutakoekintzei, legezko babesa emateko.

Araudia egin da.

Arreta goiztiarrerako planaren berri emateaBerritzeguneetako laguntza-zerbitzuei etairakasleei.

Zenbat informazio-saio egin diren:

Arreta goiztiarra egokitzea eta hezkuntza-premiabereziak dituzten ikasleentzako programetansartzea.

Arreta goiztiarra kontuan hartu daBerritzeguneentzat egindako orientabide-saioetan.

3.2. helburua.- Bermatu egin behar dugu ikasle guzti-guztiek ikasten hastekoaukera izatea, babesa jasotzea eta hezkuntza-sisteman ezarritako bidea egiteaikasketak amaitu arte.

Ekintzak: Adierazleak:

Harrera-planak egitea berariazko hezkuntza-premiak dituzten ikasleen beharrei erantzuteko.

Hautemandako jardunbide egokien laburpena

Orientabide-saioak egitea, bermatzeko, batetik,ikasketak amaitu arte ikasle guztiak hezkuntza-sisteman geldituko direla, eta bestetik, ikastetxeekez dutela irizpide baztertzailerik; hau da, ezdituztela ikasleak baztertzen, besteak beste,ahalmen-urritasunarekin, baldintza pertsonal edosozialekin, eta jatorriarekin lotutakoarrazoiengatik.

3.3. helburua.- Samurtu egin behar dugu ikasleek hezkuntza-sistema batetik bestebatera egin beharreko bidea, bai eta ikastetxe batetik beste batera, hezkuntza-etapa batetik beste batera eta, hala badagokio, eskolatze mota batetik beste bateraegin beharreko bidea ere.

Ekintzak: Adierazleak:

Protokoloak ezartzea ikasleak modu egokian igarodaitezen hezkuntza-etapa batetik beste batera etaeskolatze mota batetik beste batera.

Igarobide-protokoloak egin dira.

Koordinazio-saioak egitea hezkuntza-administrazioko sektoreen artean, bai etaeskolatzeko, lan-munduan sartzeko etagizarteratzeko egin beharreko igarobideazarduratzen diren erakundeen artean.Igarobiderako norbanako planak egitea.

Zenbat saio antolatu diren:

Familiekin aholkularitza-saioak egitea, igarobide-prozesuetan parte hartzea beharrezkoa delajakinarazteko.

Zenbat saio antolatu diren:

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

35

Page 36: 111212 eskola inklusboa eus

4Ezagutza, ikerketa eta ebaluazio pedagogikoa eskura jartzea;izan ere, baliagarria da irakasleen gaitasunak hobetzeko etapraktika berritzaile, eraginkor eta inklusiboak garatzeko; hauda, kalitatezko hezkuntza eskaintzeko.

Zientzia-komunitatearen azken ikerketak eta ekarpenak izan behar dira hezkuntza-arloko esku-hartzearen eta erabakien euskarri; izan ere, ikerketa eta ekarpenhoriek ezinbestekoak dira erabaki politikoak eta hezkuntza-arloko kudeaketa etaesku-hartzea eraginkorrak eta berritzaileak izan daitezen, bai eta ikasleen, ikasle-taldeen nahiz gizabanakoen, hezkuntza-premiei erantzuteko ere.

Horregatik, lankidetza sortu behar dugu Euskal Herriko unibertsitateetako ikerlari-taldeekin, berariazko hezkuntza-premien arloan lan egiten duten erakundeetakoadituekin eta hezkuntza-sistemako partaideekin (Irakaskuntza Sistema EbaluatzekoInstitutua [ISEI-IVEI], Laguntza-zerbitzuen sarea, Hezkuntza-prestakuntza eta-berrikuntza, Berritzeguneak eta Hezkuntza-ikuskaritza).

Hezkuntzako profesionalek, lehenik eta behin, hasierako prestakuntza jasotzendute, eta gero, lan egin ahala, gaitasun profesionalak garatzen dituzte etazientziaren ekarpenez, hots, praktika hobetzera bideratutako ekintza-ikerkuntzaz,baliatzen dira. Horri guztiari esker, profesionalek hausnartzeko ohitura izango duteeta haien hezkuntza-jarduna berritzailea, eraginkorra eta inklusiboa izango da.

HELBURUAK

4.1. Zientziaren ekarpenak kontuan hartzea aniztasunarekiko arretarekinlotutako gaiei buruzko erabakiak hartzean.

4.2. Aholkularien eta orientatzaileen prestakuntza bultzatzea, ikastetxeetanegiten duten lana oso garrantzitsua da eta.

4.3. Berritzeguneetako eta Hezkuntza Ikuskaritzako aholkulariek eskolainklusiboari buruzko prestakuntza jaso dutela bermatzea.

4.4. Diagnostikorako tresnak izatea, eskoletan ikaskuntzari eta partaidetzarieragozten dioten oztopoak lehenbailehen hautemateko.

4.5. Estrategiak abian jartzea eta ikaskuntzaren oztopoak gainditzea xededuen material didaktikoa egitea.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

36

Page 37: 111212 eskola inklusboa eus

4. helburua

Ezagutza, ikerketa eta ebaluazio pedagogikoa eskura jartzea; izan ere, baliagarriada irakasleen gaitasunak hobetzeko eta praktika berritzaile, eraginkor etainklusiboak garatzeko; hau da, kalitatezko hezkuntza eskaintzeko.

4.1. helburua.- Zientziaren ekarpenak kontuan hartzea aniztasunarekiko arretarekinlotutako gaiei buruzko erabakiak hartzean.

Ekintzak: Adierazleak:

Unibertsitatearen, gizarte-erakundeen etahezkuntza-sistemaren arloko adituen batzordeakosatzea, ezagutza zientifikoa lan dezatenplanteamendu inklusiboak abiapuntutzat hartuta.

Batzordeak osatu dira.

Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailekoarduradunei aholkuak ematea; hartu behardituzten erabakiei buruzko aholkuak, hain zuzen.

Batzordeek txostenak egin dituzte.

Hezkuntzako profesionalak izango direnenprestakuntza-programetan, hezkuntza inklusiboariburuzko moduluak jartzea.

Prestakuntza-moduluak prestatu eta proposatuegin dira.

4.2. helburua.- Aholkularien eta orientatzaileen prestakuntza bultzatzea,ikastetxeetan egiten duten lana oso garrantzitsua da eta.

Ekintzak: Adierazleak:

Aholkularientzako eta orientatzaileentzakoprestakuntza-proposamen zabala egitea,elkarlaneko esku-hartze eredua abiapuntutzathartuta.

Prestakuntza-planak eta -ekintzak egin dira.

4.3. helburua.- Berritzeguneetako eta Hezkuntza Ikuskaritzako aholkulariek eskolainklusiboari buruzko prestakuntza jaso dutela bermatzea.

Ekintzak: Adierazleak:

Prestakuntza-saioak egitea Berritzeguneetakoaholkulari-talde guztientzat, haien jardunean(ikastetxeetan egin dituzten jardueretan,ikastaroetan, mintegietan, prestakuntza- etaberrikuntza- proiektuetan) estrategiak erabilditzaten ikasle guztien ikaskuntzari eta parte-hartzeari eragozten dioten oztopoak gainditzeko.

Prestakuntza-planak eta -saioak egin dira.

Prestakuntza-saioak egitea HezkuntzaIkuskaritzako aholkulari guztientzat, haienjardunean estrategiak erabil ditzaten ikasle guztienikaskuntzari eta parte-hartzeari eragozten diotenoztopoak gainditzeko.

Prestakuntza-planak eta -saioak egin dira.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

37

Page 38: 111212 eskola inklusboa eus

4.4. helburua.- Diagnostikorako tresnak izatea, eskoletan ikaskuntzari eta parte-hartzeari eragozten dioten oztopoak lehenbailehen hautemateko.

Ekintzak: Adierazleak:

Diagnosirako tresnak identifikatzea, aukeratzea,itzultzea, egokitzea eta baliozkotzea, tresna horienbidez, ikasle guztien ikaskuntzari eta parte-hartzeari eragozten dioten oztopoak hautemateko.

Diagnostikorako tresnak argitaratu dira.

4.5. helburua.- Estrategiak abian jartzea eta ikaskuntzaren oztopoak gainditzeaxede duen material didaktikoa egitea.

Ekintzak: Adierazleak:

Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailakmateriala sortzeko egiten dituen deialdietanikuspegi inklusiboa kontuan hartzen delabermatzea.

Zenbat deialditan hartzen den kontuan ikuspegiinklusiboa:

Argibideak zabaltzea, material eta baliabidedidaktikoak ikasle guztiek egiteko modukoak izandaitezen.

Materialgintzan jarduten duten enpresei etaargitaletxeei argibideak eman zaizkie.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

38

Page 39: 111212 eskola inklusboa eus

5Familiak eta komunitatea ikastetxeetan parte hartzerabultzatzea, eta sareak sortzea eragileen eta erakundeen lanaberariaz eta sistematikoki koordinatzeko.

Ikasle guztiek kalitatezko hezkuntza izan dezaten, behar-beharrezkoa da familieketa komunitateek parte hartzea. Hezkuntza ez da profesionalen kontua soilik.Ikastetxeetan eta ikaskuntza-zentroetan ez ezik, etxean eta kalean ere ikasten da,eta, noski, ezin ahaztu informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, haienbidez ere ikasten baita. Gune horietan guztietan, irakasleekin ez ezik, bestepertsona batzuekin ere egoten dira ikasleak. Esan beharrik ez dago beste pertsonahoriengandik eta pertsona horiekin ere ikasten dutela. Familiek eta ikasleekinharremanetan egoten diren beste eragileek ikastetxean parte hartu behar dute,sozializatzeko guneetan hezkuntza-koherentzia eta -jarraitutasuna bermatzeko eta,bide batez, ikaskuntza hobetzeko.

Bereziki ahalegindu behar dugu familia hauek parte har dezaten: batetik, hainbatmotatako desberdintasun sozialak pairatzen dituzten ikasleen familiak (gutxiengoetnikoetakoak, kultura aski desberdinetakoak, baztertuak izateko arriskuandaudenak...), eta bestetik, ahalmen-urritasunak dituzten ikasleen familiak.

Familiek eta komunitateak parte hartzeko, konfiantza da giltzarria. Familien etakomunitatearen konfiantza handitu egiten da, haien parte hartzeari esker berenseme-alaben eskolatzeak hobera egiten duela ikusi ahala. Maiz, konfiantza sortzekoprozesu horretan, ahalmen-urritasunak dituzten pertsonen edo baztertuak izatekoarriskuan dauden taldeen inklusioaren alde lan egiten duten gizarte zibilekoelkarteen edo/eta erakundeen eginkizuna garrantzitsua da.

HELBURUAK

5.1. Eskolen eta ikasle guztien familien elkarlana bultzatzea, eskola gero etainklusiboa izatea lortzeko.

5.2. Lankidetza-proiektuak sustatzea eskolaren eta inguruaren artean.

5.3. Erakundeek eta familiek, elkarlanean, familientzako prestakuntza-sistemakegitea, ikasketekin lotutako gaietan familiek ikasleei nola lagun diezaieketenazaltzeko.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

39

Page 40: 111212 eskola inklusboa eus

5. helburuaFamiliak eta komunitatea ikastetxeetan parte hartzera bultzatzea, eta sareaksortzea eragileen eta erakundeen lana berariaz eta sistematikoki koordinatzeko.

5.1. helburua.- Eskolen eta ikasle guztien familien elkarlana bultzatzea, eskola geroeta inklusiboa izatea lortzeko.

Ekintzak: Adierazleak:

Ikastetxeentzako dokumentu bat egiteaestrategiak izan ditzaten familiekin hobetokomunikatzeko, familiei harrera hobea egiteko, etafamilien parte-hartzea eta prestakuntzahobetzeko. Horrez gainera, jardunbide egokienberri emango da dokumentu horretan.

Dokumentua egin da, bai eta zabaldu ere.

Irakasle-taldeei oinarrizko prestakuntza emateafamiliekin hobeto komunikatzeko estrategiei buruz,bai eta familiei harrera hobea egiteko, eta familienparte-hartzea eta prestakuntza hobetzekoestrategiei buruz ere.

Prestakuntza-saioak egin dira.

5.2. helburua.- Lankidetza-proiektuak sustatzea eskolaren eta inguruaren artean.

Ekintzak: Adierazleak:

Ikasleen guraso-elkarteen federazioak eta familia-elkarteak bultzatzea, eta federazio eta elkartehoriei konpromisoa harraraztea familientzakoprestakuntza-planak abian jar ditzaten.

Prestakuntza-planak abian jarri dira.

5.3. helburua.- Erakundeek eta familiek, elkarlanean, familientzako prestakuntza-sistemak egitea, ikasketekin lotutako gaietan familiek ikasleei nola lagundiezaieketen azaltzeko.

Ekintzak: Adierazleak:

Lankidetza-prozedurak ezartzea ikasleen guraso-elkarteekin eta -federazioekin eta irabazi-asmorikgabeko elkarteekin; esan nahi baita, berariazkohezkuntza-premiak dituzten ikasleen familien alde,etorkin-taldeen alde, eta gutxiengo etniko etakulturalen alde jarduten duten irabazi-asmorikgabeko elkarteekin.

Batzorde mistoak osatu dira eta landu beharrekogaien zerrenda egin da.

Esperientzia eta praktika arrakastatsuak zabaltzeainguruneko planen bidez.

Esperientzien berri eman da.

Hezkuntza Sailaren eta beste erakunde batzuenarteko zenbait lankidetza-egitasmo eta -protokolobateratzea eta abiaraztea.

Egitasmoak eta protokoloak abian jarri dira.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

40

Page 41: 111212 eskola inklusboa eus

6 Hezkuntza-sistemaren maila guztietan, ikasleei ematen zaienlaguntza beste modu batera antolatzea eta kudeatzea; eskolainklusiboaren printzipioak kontuan hartuta, hain zuzen.

Hezkuntza-sistema guztiek baliabideak jarri behar dituzte ikasleek nahikoa laguntzaizan dezaten ikaskuntzari eta parte-hartzeari eragozten dioten oztopoakgainditzeko. Baliabideak hornitzeko sistemek inklusioaren helburuekin bat datozenjokabide estrategikoak sustatu behar dituzte.

Laguntza diogunean, ikasleen ikaskuntza erraztuko duten bitarteko guztiak esannahi dugu. Laguntza modurik garrantzitsuena ikastetxeetako baliabide arruntakerabiltzea da; hau da: ikasle batzuek beste ikasle batzuei laguntzea, irakaslebatzuek beste irakasle batzuei laguntzea, familiak ikastetxearekin elkarlaneanaritzea eta komunitateak eskolaren alde jardutea.

Ikastetxeetan beste egoera batzuk sortzen ari direnez, beste hezkuntza-erantzunbatzuk behar ditugu. Hezkuntza-erantzun horiek, baina, ez dautza baliabidegehiago izatean soilik; aitzitik, irakasleek beste gaitasun batzuk eskuratu behardituzte; ikastetxeko baliabideak inklusioren ikuspuntuaren arabera antolatu etaoptimizatu behar dira; baliabideak beste modu batera kudeatu behar dira;lankidetza-hitzarmenak egin behar dira Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuekin,foru aldundiekin, udalekin eta erakundeekin; eta komunitatearen parte hartzeabultzatu behar da, bai eta familien konpromisoa ere.

Kontua da, batetik, laguntza-mota guztiak, asko espezializatutakoak zein gutxiespezializatutakoak, behar bezala antolatuta egotea eta osotasunean ematea, etabestetik, laguntza horiek ematen dituzten zerbitzuek eta erakundeek elkarrekin lanegin ahal izatea, ikasle guzti-guztiek ikasgelan nahiz inguruko eskola arruntetanarrakasta izan dezaten.

Azkenik, bermatu egin behar dugu ikastetxeak irisgarriak izatea, bai eta diseinuintegratzailearen printzipioarekin bat datozen teknologia egokiak edukitzea ere,ikasleek informaziorako, komunikaziorako eta ikaskuntzarako sarbidea izandezaten.

HELBURUAK

6.1. Giza baliabideak eta baliabide materialak nola erabiltzen diren aztertzea, etabaliabide horiek beste modu batera erabiltzea hezkuntza inklusiboa garatzeko.

6.2. Erreferentzia-parametro berriak abiapuntutzat hartuta, irizpideak ezartzeabaliabideak nola erabili zehazteko, eta eredu hori komunitate osoan aplikatzea.

6.3. Ikastetxeek baliabideak antolatzen dituztenean, inklusioa kontuan har dezatenbultzatzea, eta ikasleen parte-hartzea eta ikaskuntza bermatzen ez duten jardunakaldatzea.

6.4. Berritzeguneetan aholkuak emateko eredu bat ezartzea; aholkularitzen artekolankidetza-estrategietan oinarritutako eredu bat, hain zuzen ere. Eredu horrenhelburua da ikastetxeetan modu koordinatuan eta koherentean esku-hartzea.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

41

Page 42: 111212 eskola inklusboa eus

6. helburuaHezkuntza-sistemaren maila guztietan, ikasleei ematen zaien laguntza beste modubatera antolatzea eta kudeatzea; eskola inklusiboaren printzipioak kontuan hartuta,hain zuzen.

6.1. helburua.- Giza baliabideak eta baliabide materialak nola erabiltzen direnaztertzea, eta baliabide horiek beste modu batera erabiltzea hezkuntza inklusiboagaratzeko.

Ekintzak: Adierazleak:

Ikastetxeetan giza baliabideak zer irizpiderenarabera erabiltzen diren aztertzea (PRL-HIPI,kultura arteko dinamizatzaileak, ikasle ijitoezarduratzen diren erakundeetako koordinatzaileak,logopedak, erizainak, terapeuta okupazionalak,fisioterapeutak, ikasle gorren taldekokoordinatzaileak...).

Baliabideak nola erabiltzen diren aztertu da.Aniztasunarekiko arretarekin lotutako deialdietantxertatu dira emaitzak.

Ikastetxeetan aniztasunaren arretarako lanpostuakzer irizpideren arabera esleitzen diren aztertzea(orientatzaile, aholkulari, pedagogia terapeutikokoirakasle eta ENMko irakasleen lanpostuak).

Lanpostuak esleitzeko irizpideak aztertu dira etatxosten bat egin da.

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzakomateriala nola eman behar den zehaztea(homologatzea) eta material hori berritzea. (Batez ere, ikasgela egonkorretan, ikaskuntza-geletan, ospitaleetan eta etxean arreta jasotzekozentroetan, hezkuntza-arreta eta terapia jasotzekozentroetan, itsuentzako baliabide-zentroetan,ikasle gorren hezkuntza-inklusiorako zentroetan).

Homologazioa egin da.

Irisgarritasunari dagokionez, gure erkidegokoikastetxe guztien egoeraren mapa egitea. Mapahorrek zer aurrerapauso egin ditugun jakitekobalioko du, bai eta etorkizunean zer pauso eginbehar ditugun jakiteko ere.

Egoeraren mapa egin da.

Neurriak ezartzea hemendik 5 urtera gutxienezikastetxeen %80 irisgarria izan dadin.

Ikastetxeen %80 irisgarria izatea lortu da.

6.2. helburua.- Erreferentzia-parametro berriak abiapuntutzat hartuta, irizpideakezartzea baliabideak nola erabili zehazteko, eta eredu hori komunitate osoanaplikatzea.

Ekintzak: Adierazleak:

Giza baliabideak esleitzeko eskuliburu bat egitea.Giza baliabideak esleitzean, eskola inklusiboaeratzeko bidean aurrera egiten lagunduko digutenaldagaiak hartuko dira kontuan.

Giza baliabideak esleitzeko eredu berria egin etaaplikatu da.

6.3. helburua.- Ikastetxeek baliabideak antolatzen dituztenean, inklusioa kontuanhar dezaten bultzatzea, eta ikasleen parte-hartzea eta ikaskuntza bermatzen ezduten jardunak aldatzea.

Ekintzak: Adierazleak:

Irakasle-taldeekin aholkularitza-saioak egitea, gizabaliabide arruntak eta osagarriak irizpideinklusiboen arabera erabiltzeko estrategiakirakasteko.

Aholkularitza-saioak egin dira.

Jardunbide egokien eskuliburu bat egiteairakasleentzat.

Jardunbide egokien eskuliburua egin da.

6.4.- helburua.- Berritzeguneetan aholkuak emateko eredu bat ezartzea;aholkularitzen arteko lankidetza-estrategietan oinarritutako eredu bat, hain zuzenere. Eredu horren helburua da ikastetxeetan modu koordinatuan eta koherentean

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

42

Page 43: 111212 eskola inklusboa eus

esku-hartzea.

Ekintzak: Adierazleak:

Berritzeguneen antolamendua eta jardun-arloakaztertzea.

Berritzeguneen orientabide-saioetan, horri buruzkoerreferentziak daude.

VII.- PLANAREN EBALUAZIOA

Aniztasunaren Arretarako Plan Estrategikoa onetsi ondoren, zenbait batzordeosatuko dira plana ebaluatzeko. 2011-2012 ikasturtean hasi eta bost urteko epean,batzorde horiek plana nola gauzatzen den aztertuko dute eta datu esanguratsuenakbilduko dituzte, planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko, hain zuzen.

BATZORDE ZUZENTZAILEA

Hezkuntzako Sailburuordetzaren esparruan, BATZORDE ZUZENTZAILE bat osatubeharko da. Hauek izango dira batzorde horretako kideak: Hezkuntzakosailburuordea, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, ikuskari nagusia, ISEI-IVEIkozuzendaria eta Berritzegune Nagusiko zuzendaria.

Era berean, beharrezkotzat jotzen denean, planaren garapenean esku hartzenduten beste zuzendaritza batzuek ere parte hartu ahalko dute batzorde horretan(esate baterako, arlo hauetako zuzendaritzak: giza baliabideak, zentroak,baliabideak, administrazioa eta kudeaketa ekonomikoa).

Horrez gainera, planarekin zerikusirik ez duten adituen aholkuak jasoko ditubatzorde horrek.

Eginkizuna:

Plana abian jartzen dela eta behar bezala gauzatzen dela bermatzea, etaebaluazioak egiteko eta esku hartzeko estrategiak ezartzea.

BATZORDE TEKNIKOA

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria BATZORDE TEKNIKOAREN burua izango da.Hauek izango dira batzorde horretako kideak: Hezkuntza BerriztatzekoProgramaren lurralde-arduradunak; Berritzegune Nagusiko aniztasunaren,hezkuntza-premia berezien, kultura arteko hezkuntzaren eta bizikidetzarenarduradunak; Hezkuntza Saileko Ikuskaritza Nagusiko ordezkari bat; eta ISEI-IVEIko teknikari bat.

Batzorde horretan, arlo hauetako zuzendaritzetako ordezkariek soilik hartu ahalkodute parte: giza baliabideak, zentroak, baliabideak, administrazioa eta kudeaketaekonomikoa. Batzorde horretan, kanpoko zenbait adituk parte hartuko dute(ikertzaileak, unibertsitateko irakasleak...).

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

43

Page 44: 111212 eskola inklusboa eus

Eginkizunak:

Ebaluazio-prozesua diseinatzea, planifikatzea eta antolatzea.

Urteko memoria egitea. Memoria horretan, planaren aurrerabideari buruzkodatu esanguratsuenak bilduko dituzte, planaren jarraipena eta ebaluazioaegiteko.

Irakaskuntza Sistema Ebaluatzeko Institutuak (ISEI-IVEI) hezkuntza-sistemaren zer alderdi aztertu beharko lituzkeen proposatzea BatzordeZuzentzaileari. Aztertu beharreko alderdiak Plan Estrategiko honeneraginpean dauden alderdiak izango dira, hain zuzen ere.

JARRAIPEN-BATZORDEA

Planaren jarraipena egiteko, hainbat JARRAIPEN-BATZORDE osatu beharko dira.Batzorde Teknikoko kideak eta hezkuntza-arloko gizarte-eragileak (irakasleak,ahalmen-urritasuna duten familien elkarteak, ikasleen gurasoen federazioak etaerakundeak, bestea beste) izango dira batzordekideak.

Aztertu nahi diren helburuen arabera osatuko dira batzorde horiek.

Eginkizunak:

Planaren bilakaeraren berri ematea.

Planean parte hartzen duten gizarte-sektoreen proposamenak biltzea.

Urtean behin sektoreen txostenak egitea, planaren bilakaera ebaluatzeko etaBATZORDE TEKNIKOARI hobekuntza-proposamenak helarazteko.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

44

Page 45: 111212 eskola inklusboa eus

TERMINOEN GLOSATEGIA

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

45

Page 46: 111212 eskola inklusboa eus

IRISGARRITASUN UNIBERTSALA:

Inguru, prozesu, ondasun, produktu eta zerbitzuek, bai eta objektuek, bitartekoek,tresnek eta gailuek ere, bete behar duten baldintza da, pertsona guztiek ulertu,erabili eta praktika ahal ditzaten, segurtasunez eta erosotasunez eta ahalik eta eraautonomo eta naturalenean. “Guztiontzako diseinuaren” estrategia eskatzen du,nahiz eta arrazoizko doikuntzak egin ahal zaizkion.

IKASTEKO APARTEKO ZAILTASUNAK DITUZTEN IKASLEAK

Ikasteko Aparteko Zailtasunak (IAZ) dituzten ikasleek nahasmendua duteentzumen-, mintzamen-, irakurmen-, idazmen-, arrazoimen- edo matematika-trebetasunak eskuratu eta erabiltzeko beharrezkoa den oinarrizko prozesupsikologiko batean edo gehiagotan.

GAITASUN HANDIKO IKASLEAK

Gaitasun handia izateak adimenarekin, sormenarekin eta motibazioarekin zerikusiadu. Gaitasun handiko ikasleek adimen, sormen eta motibazio handiz jokatzen dute.Ingurune-faktoreek (familiak, eskolak, ikaskideek) baldintzatu egiten dute gaitasunhoriek garatzea.

HEZKUNTZA-PREMIA BEREZIAK DITUZTEN IKASLEAK

Ezgaitasunak edo jokabide-nahaste larriak izateagatik eskolatze-aldi batean edoeskolatze osoan berariazko hezkuntza-laguntzak edo hezkuntza-arretak behardituztenak dira hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak.

DESBERDINTASUN SOZIALA BIZI DUTEN IKASLEAK

Ekonomiarekin, gizartearekin, kulturarekin, geografiarekin edo etniarekin lotutakoarrazoiak direla medio, mugatuta dauden ikasleak dira. Muga horien ondorioz, ezdituzte beste ikasleek dituzten aukera berberak; izan ere, inguruan ez dute nahikoabaliabide behar bezala ikasteko.

ESKOLAKO IBILBIDEA EDO BALDINTZA PERTSONALAK DIRELA ETA,

HEZKUNTZA-PREMIA BEREZIAK DITUZTEN IKASLEAK

Hauek izan daitezke hezkuntza-premia bereziak izateko arrazoiak:

a) Hizkuntzari edo oinarrizko gaitasunei edo ezagutzei dagokienez, gabeziahandiak izatea. Nahasmendu baten ondorioz, ez dute komunikazioa,mintzaira edo hizketa ohi bezala garatzen. Nahasmendu horrek sistemarenosagai batean edo batean baino gehiagotan du eragina.

b) Osasun-arazoak izatea, aldi batekoak, kronikoak edo funtzio-exekuziokoak.Arazo horiek zuzenean eragiten dute eskola-errendimenduan, curriculumeanaurrera egitea galaraziz.

c) Eskola-absentismo handia izatea, besteak beste, hainbat arrazoiren ondoriozhuts egite-aldi luzeak izan dituztelako, edo, etxebizitzaz aldatzearenondorioz ikastetxe-aldaketa ugari izan dituztelako.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

46

Page 47: 111212 eskola inklusboa eus

HEZKUNTZA-SISTEMAN OHI BAINO GEROAGO SARTU DIREN IKASLEAK

Beste herrialde batzuetatik etorri izanagatik edo beste arrazoiren batengatik, gurehezkuntza-sisteman ohi baino geroago sartu diren ikasleek osatzen duten multzoada. Derrigorrezko eskolatze-aldian sartzeko adina badute, eskolan sartu ahal izateabermatu behar dugu. Eskolara ohi baino geroago sartzen diren ikasleen kasuak etaaldi baterako sartzen direnen kasuak kontuan hartuko dira.

BERMAPUNTUAK

Eskola inklusiboan, ikasleen aniztasunari erantzuteko hezkuntza-sistema osoareneta ikastetxe bakoitzaren gaitasuna areagotuko duten jarduerak hartuko diralaguntzatzat. Ikasgelako eta eskolaz kanpoko jarduerek ikasle guztien parte-hartzea sustatuko dutela bermatzen saiatzen da eta eskola-ingurutik kanpo berenezagutza eta esperientzia kontuan har dezaten ikaskuntza eta parte-hartzearijarritako oztopoak gainditzeko asmoz. Irakasleek ikastetxeko eta komunitateetakobaliabide guztiak erabili behar dituzte ikasle guztiek modu aktiboan ikasten jarraidezaten.

IKASLEEN IKASKUNTZARI ETA PARTE-HARTZEARI ERAGOZTEN DIOTEN

OZTOPOAK

Ikaskuntzari eta parte-hartzeari eragozten dioten oztopoez mintzo garenean,ikasleek parte hartzeko eta ikasteko zer oztopo dituzten jakin nahi dugu, hainzuzen ere. Gizarte-ereduaren arabera, ikasleek testuinguruarekin harremanakdituztenean sortzen dira oztopoak; hots, beren bizitzan eragina duten pertsonekin,politikekin, erakundeekin, kulturekin eta egoera sozial nahiz ekonomikoekinharremanak dituztenean. Sistemaren alderdi eta egitura guztietan egon daitezkeoztopoak: ikastetxe barruan, komunitatean, bai eta bertako nahiz nazio-mailakopolitiketan ere.

EGOKITZE-JOKABIDEA

Funtsean, eguneroko bizitzan norberaren burua zaintzeko eta besteekinharremanak izateko egiten ditugun jokabideak dira egokitze-jokabideak.

Egokitze-jokabideak arlo hauetan erabiltzen ditugun gaitasunak dira: komunikazioa,norberaren buruaren zaintza, etxeko bizitza, trebetasun sozialak, komunitatekobizitza, autogidaritza, osasuna eta segurtasuna, irakaskuntzako trebetasunfuntzionalak, denbora librea eta lana. (Schalock, 1992).

DISEINU UNIBERTSALA

Diseinu unibertsalaren helburua da ahalik eta pertsona gehienentzat irisgarriakdiren produktuak eta inguruak sortzea, egokitzeko edo modu berezi batean berrirodiseinatzeko beharrik gabe. Hauek dira kontzeptu horren abiapuntuak: oztoporikgabeko diseinua, diseinu irisgarria eta laguntzarako teknologia. Baina, bestekontzeptu horiek ez bezala, diseinu unibertsalak irisgarritasunaren alderdi guztiakhartzen ditu kontuan. Horrez gainera, pertsona guztientzat da, bai eta ahalmen-urritasunak dituztenentzat ere. Ikuspuntu holistiko baten bidez konpontzen duoztopoen arazoa, pertsonen aniztasuna abiapuntutzat hartuta.

Diseinu unibertsalaren helburua da eguneroko zereginak erraztea. Horretarako,pertsona guztiek errazago eta ahaleginik gabe erabil ditzaketen produktu, zerbitzueta inguruak sortzen ditu.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

47

Page 48: 111212 eskola inklusboa eus

PERTSONA GUZTIENTZAKO HEZKUNTZA

Denontzako hezkuntzari buruzko Aitorpen Unibertsalak (Jomtien, 1990), GizaEskubideen Aitorpen Unibertsalaren eta Haurren Eskubideen Hitzarmenaren babesaduenak, esaten duenez, haur, gazte eta heldu guztiek, gizakiak izateagatik,eskubidea dute ikaskuntzako oinarrizko premiak beteko dituen hezkuntzajasotzeko. Ikaskuntza erabatekoa izan behar da; hau da, ezagutzak eskuratzen,gauzak egiten, besteekin bizitzen eta izaten lagundu behar du. Hezkuntzarenhelburua da pertsona bakoitzaren dohainak eta gaitasunak agerian jartzea etaerabilaraztea, bai eta ikasleen nortasuna garatzea ere, bizitza hobetu eta gizarteaalda dezaten.

DIAGNOSI-EBALUAZIOA

Ebaluazio-prozesu bat da, ikastetxeak hobetzeko egiten dena. OinarrizkoHezkuntzako 4. mailatik DBHko 2. mailara arteko ikasle guztiek oinarrizkogaitasunak zenbateraino garatu dituzten aztertzen da. Ebaluazio hori egiteko, ikasleguztiek hainbat proba eta testuinguruarekin lotutako galdeketa bete behar dituzte.Ebaluazio hori irizpide araupetuen arabera aplikatuko da funts publikoekinfinantzatutako ikastetxe guztietan.

Ebaluazio horren emaitzei esker, ikastetxe guztiek, irakasleek eta ikasleen familiek,oro har, hezkuntza-sistema osoak, nahiko informazio objektiboa izango du egoerariburuz. Ikastetxeek beren datuekin osatu beharko dute informazio hori; horrela,hobekuntza-prozesuak abian jarri ahalko dituzte.

ESKOLA-ARRAKASTA

Eskola-arrakasta edo -porrota aipatzean, esan beharra dago ez dugula porrotakademikoa murriztea soilik nahi; aitzitik, bizitzaren esparru guztietan (familian,harremanetan, lanean eta gizartean) arrakastaz moldatuko diren ikasleak,gizabanako zein talde bateko partaide gisa, prestatzea helburu duen hezkuntza-eredua ezarri nahi dugu, ikasleek gaitasun kritikoa izan dezaten, bai eta gizarteaaldatzeko gaitasuna ere. Hauxe izango litzateke arrakasta: mundu guztiariprestakuntza jasotzeko aukera ematea, premia gehien dituztenei laguntza gehiagoematea eta ikasketa-titulu orokor bat ematea. Arrakasta hori lortzeko, besteakbeste, egungo hezkuntza-eredua aztertu beharko genuke; izan ere, ikasleeneskola-arrakastan edo -porrotean eragina duten faktoreetako bat da. Berrizplanteatu beharko genuke hezkuntza-eredu horren antolamendua, bai eta edukiak,metodologia, jarduna eta ikasleen eskola-arrakasta lortzeko erabiltzen dituenbaliabideak ere.

HEZKUNTZA-BERDINTASUNA

Eskolak parekotasuna sustatu behar du. Hezkuntza-sistematik baztertzen direnpertsonak lan-mundutik eta gizartetik ere baztertuta egoten dira. Horregatik, azkenhamarkadetan esan izan da kalitatezko hezkuntzarik jasotzen ez dutenek ez dutelaerabateko hiritartasuna lortzen; izan ere, ezin dituzte beren eskubideak baliatu etaezin dute gizartean eta kulturan parte hartu.

Farrelek (1999) lau alderdi bereizten ditu berak egindako hezkuntza-berdintasunaren ereduan. Nahiz eta gizarte-taldeen berdintasunari erreferentziaegin, oro har, ikasleen aniztasunari aplika diezaiokegu eredu hori, ikasleen artekodesberdintasunak edozein direla ere:

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

48

Page 49: 111212 eskola inklusboa eus

Hezkuntza jasotzeko aukera-berdintasuna. Esan nahi du haur, gazteeta heldu guztiek, edozein talde sozioekonomikotakoak direla ere, aukeraizan behar dutela maila jakin batean eskolatuta egoteko.

Biziraupen-berdintasuna. Esan nahi du gizarte-talde ezberdinetakopertsonek aukera izan behar dutela eskola-sistemako maila jakin bateanegoteko.

Emaitza-berdintasuna. Esan nahi du hezkuntza-maila jakin bateaneskolatutako pertsona guztiek, edozein gizarte-taldekoak direla ere, mailahorri dagozkion gauzak ikasteko aukera izan behar dutela. Horretarako,gizarteak balioetsi egin behar ditu ikasteko modu guztiak, nahiz etaezberdinak izan.

Aukera- eta baldintza-berdintasuna. Esan nahi du pertsona guztiekeskolako emaitzen araberako bizi maila izateko aukera izan behar dutela,edozein gizarte-taldekoak direla ere.

INPERATIBO ETIKOA

Bizitzaren edozein esparrutan etikoki jardun beharra da inperatibo etikoa, ezkanpoko autoritate, jokabide-kode, iritzi edo ohitura batek hala agindu digulako,baizik eta guri hala egin behar dugula iruditzen zaigulako. Zerbait egiteko dugunbeharra da, hain zuzen ere, inperatibo etikoa. Inperatibo horrek ez ditu gurejokabidearen arauak zehazten. Inperatibo etikoa jokabidearen azpian dago;ezinbestean egin behar dugun zerbait bilakatzen da gure jokabidea. Kategorikoaizateak ez du esan nahi berez eginbehar bat denik; aitzitik, baldintzarik gabeko,uko egin ezinezko eta ezin menderatuzko ontasuna adierazten du, balio eta xedegisa. Horregatik, berez jotzen dugu ontasun moralerantz, beste ezerierreferentziarik egin gabe.

INDEX FOR INCLUSION

Tony Booth eta Mel Ainscow unibertsitateko katedratikoen Index for Inclusiondelakoa Erresuma Batuan argitaratu zuen Hezkuntza Inklusiborako IkerketaZentroak. Indexa 2002an eguneratu zuten. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2005an Euskal Herrira egokitutako bertsio batargitaratu zuen euskaraz zein gaztelaniaz.

Indexa ikastetxeentzako autoebaluazio-gida bat da, eta bi helburu ditu: batetik,hezkuntza-proiektuak, curriculum-proiektuak eta ikasgelako jarduerak aztertzekoeta inklusiboak zenbateraino diren jakiteko balio du. Indexaren bidez, errazagoa daidentifikatzea proiektu eta jarduera horiek zer oztopo jartzen dieten ikasle jakinbatzuen parte-hartzeari eta ikaskuntzari. Eta bestetik, etengabe hobetzen hastekoeta jarraitzeko balio du, lehentasunezkotzat hartutako oztopoak kentzeko edogutxitzeko.

Indexaren egileek behin eta berriro gogorarazi digute: “benetan garrantzitsua denaebaluatzen hasi behar dugu, ezin diogu ebaluatzen dugunari soilik garrantziaeman”. Alde horretatik, hezkuntza-inklusioarekin lotutako kulturak etaikastetxeetako hezkuntza-politikak nahiz -jardunak aztertu behar direla esaten duIndexak, betiere, inklusioa modu zabalean ulertu behar dugularik; hau da, ikasleguztiak eskolan egon, ikasi eta parte hartu ahal izatea.

ELKARLANEAN ESKU-HARTZEKO EREDUAK

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

49

Page 50: 111212 eskola inklusboa eus

Elkarlanean esku-hartzeko ereduak bat datoz: profesionalek, haien prestakuntza,sarea edo erakundea edozein dela ere, elkarrekin lan egin behar dute bakoitzakbere ezagutza- edo lan-esparrutik, arazoei aurre egiteko, egoera jakin bataztertzeko, erabakiak aztertzeko, etab.

Egoera jakin batek profesional guztiak ukitzen baditu, profesional bakoitzak bereesparrutik esku hartzeko erantzukizuna du.

Hori dela eta, profesional bakoitzari lotutako eginkizunak berriro planteatu behardira. Esku hartzeko tresnek arrazoiketaren, autoikaskuntzaren eta elkarlanarengarrantzia azpimarratu behar dute, besteak beste.

HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAK

Hezteko Objektu Digitala (HOD), Hezteko Material Digitala (HMD) edo ObjektuDidaktiko Digitala (ODD) (LOM-ES 1.0 bertsioaren aplikazio-profilaren araberaobjektu digital bat aipatzeko baliozko adierak) hezteko eduki digital bat da,erabiltzailearen ikaskuntzarako balio duena eta, bere horretan edo, beste objektusinpleago batzuekin integratuta, hezteko material multimedia osatzen duena edoosa dezakeena. Ikuspuntu hori hartuta, objektu digital bat, esate baterako, irudibat, ikaskuntza-argibideak emateko metadatuak dituena, HOD bat izango da LOM-ES delakoan.

HOBEKUNTZA-PLANAK

Hobekuntza-planak egitearen helburua etengabe hobetzea da, eta, beraz, planareneginkizun nagusietako bat hobekuntza-plana bera etengabe berregitea da. Plan horiegiteko, eskola-komunitate osoaren babesa behar da, eta, bereziki, zuzendaritza-taldearen eta irakasle-taldearen babesa.

Hobekuntza-planean, erabaki estrategikoak egongo dira, hezkuntza-zerbitzuahobetzeko antolamendua nola aldatu behar den zehazteko.

Hobekuntzak ezartzeaz gainera, egindako ekintzak kontrolatzeko eta ekintzenjarraipena egiteko ere balio du plan horrek, bai eta zuzenketak egiteko ere, baldineta espero ez zen zerbait gertatzen bada.

Plan hori egiteko, beharrezkoa da helburuak zehaztea eta helburu horiek lortzekoeginkizunak planifikatzea.

Hobekuntza-planei esker,

Hautemandako ahuleziak zeren ondorio diren identifika dezakegu.

Hobetzeko zer egin dezakegun jakin dezakegu.

Hobetzeko ekintzak bideragarriak diren azter dezakegu.

Lehentasunezko ekintza-ildoak ezar ditzakegu.

Etorkizunean egin beharreko ekintzen plana izan dezakegu, bai eta ekintzahoriek kontrolatzeko eta ekintza horien jarraipena egiteko sistema bat ere.

Hobekuntza-planek hobekuntzarako ekintzak prestatzeko, lehentasunaren araberaantolatzeko eta planifikatzeko balio dute, bai eta kalitate handiagoko hezkuntzalortzeko, ahuleziei aurre egiteko eta diagnosi-ebaluazioan hautemandakoindarguneak sendotzeko ere.

NORMALIZAZIO-PRINTZIPIOA

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

50

Page 51: 111212 eskola inklusboa eus

Printzipio horrek berekin dakar pertsona guztiek, batez ere, norberarenegoerarekin, eskolarekin, gizartearekin edo lanarekin lotutako zailtasunakdituztenek, gizarteko gainerako pertsonen eguneroko bizimodua eta bizi baldintzakizatea, ahalik eta gehien.

Horrez gainera, normalizazioak esan nahi du, batetik, pertsona horiek egunerokojardunean ezagutzeko eta errespetatzeko aukera izatea, eta bestetik, pertsonahoriek baztertzera bultzatu izan gaituzten beldurrak eta mitoak deuseztatzea. Horiguztia, noski, onuragarria da pertsona horientzat, bai eta gizartearentzat ere.

Zer bizi baldintza arrunten bidez lortuko dute zailtasun-egoeran dauden pertsonekgizarteratzea?

Hona hemen baldintza horietako batzuk:

Gizarteko beste pertsonen eguneroko jarduera berak egitea garai berean(ordutegia, lana eta atsedena).

Garapen-aldiek antzeko ezaugarriak izatea (haurtzaroa, nerabezaroa,gaztaroa, helduaroa, zahartzaroa).

Intimitate eta eskubide konstituzional berberak izatea (gurariak, aukerak etahelburuak).

Baliabide ekonomikoak izatea (bizitzeko diru-sarrera).

Harreman afektiboak eta sexualak izateko eskubidea izatea.

Denborak aurrera egin ahala, ekarpen asko egin zaizkio normalizazio kontzeptuari.Besteak beste, argi gelditu da pertsonak normalizatu beharrean inguruanormalizatu behar dela. Horrek esan nahi du bitartekoak eta bizi baldintzakbeharretara egokitu behar direla. Horregatik, gizabanakoen inguru apala aldatuegin beharko da eta gizabanakoak bultzatu egin beharko ditugu autokontzeptuhobea izan dezaten. Horrek, oro har, lagundu egingo die eraginkortasun handiagozikasten.

IKTak

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien multzoan (IKT, IKTak edo IKTB,Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak, edo IT «InformationTechnology»), informazioa —bereziki informatikaren, Interneten etatelekomunikazioen bidez— tratatzeko eta igortzeko elementuak eta teknikaksartzen dira.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

51

Page 52: 111212 eskola inklusboa eus

BIBLIOGRAFIA

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

52

Page 53: 111212 eskola inklusboa eus

BIBLIOGRAFIA

Ainscow eta Booth: Index for inclusion. (2002): Centre for Studies on InclusiveEducation (CSIE) Bristol, Erresuma Batua.

Booth, T. & Ainscow. M.(2005): Hezkuntza inklusiboa ebaluatzeko eta hobetzekogida. Eskoletako ikaskuntza eta partaidetza garatuz. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.Vitoria-Gasteiz. 2005.

Booth, T., Nes, K. & Stromstad, M. (Ed.) (2003) Developing inclusive teachereducation. Londres: Routledge Falmer. Gerardo Echeita , Ángeles Parrilla etaFrancesc Carbonell i Parísek aipatua. XXV JORNADAS DE UNIVERSIDADES YEDUCACION ESPECIAL. Universidad de Vic. 2008ko martxoaren 12 eta 13.PONENCIA-MARCO. Hacia un marco de referencia común para la educación delalumnado en desventaja. La educación especial a debate.

EUROPAKO BATZORDEA. Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Nagusia. 2004azaroa: Educación y Formación en Europa: sistemas diversos, objetivoscompartidos para 2010.

EUROPAKO BATZORDEA. Bruselan, 2010eko martxoaren 3an. BATZORDEARENKOMUNIKATUA 2020. EUROPA 2020 Una estrategia para un crecimiento inteligente,sostenible e integrador.

EUROPAKO KONTSEILUA. MINISTRO-LANTALDEA. Recomendación Rec(2006)5 delComité de Ministros a los Estados miembros sobre el Plan de Acción del Consejo deEuropa para la promoción de derechos y la plena participación de las personas condiscapacidad en la sociedad: mejorar la calidad de vida de las personas condiscapacidad en Europa 2006-2015. (2006ko apirilaren 5ean, Ministro-Lantaldeakegokitua, Ministro Ordezkarien 961. bileran).

Pedagogia Berriztapeneko Zerbitzua. (1989): Eskola Muinbakar eta Integratzailea.Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. EuskoJaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz, 1989.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza (2000): Hezkuntza Berriztatzeko Programak2000-2003. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Vitoria-Gasteiz, 2000ko maiatza.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza (2004): Hezkuntza Berriztatzeko Programak2003-2006. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. EuskoJaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza (2008): Hezkuntza Berriztatzeko IldoNagusiak 2007-2010. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta IkerketaSaila. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz.

Echeita, G. eta Verdugo, M. A. (Koord.) (2004): La declaración de Salamanca sobrenecesidades educativas especiales 10 años después: Valoración y prospectiva.Salamanca: INICO.

Echeita, G. (2006a) Educación para la inclusión. Educación sin exclusiones. Madril:Morata.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

53

Page 54: 111212 eskola inklusboa eus

Echeita,G , Parrilla, A eta Carbonell i París, F. XXV JORNADAS DE UNIVERSIDADESY EDUCACION ESPECIAL. Universidad de Vic. 2008ko martxoaren 12 eta 13.PONENCIA-MARCO. Hacia un marco de referencia común para la educación delalumnado en desventaja. La educación especial a debate.

EDEKA. (2010) Elbarrituen ordezkarien euskal koordinatzailea. Ahalmen-urritasunak dituzten pertsonen nazioarteko egunerako manifestua.

FEAPS (2000): Manual de Buena Práctica de Educación. Madril: FEAPS.

Giné, C. (2004): La Declaración de Salamanca sobre necesidades educativasespeciales 10 años después. Valoración y prospectiva desde Catalunya. Echeita, G.eta Verdugo, M. A. (Koord.): La declaración de Salamanca sobre necesidadeseducativas especiales 10 años después: Valoración y prospectiva. Salamanca:INICO.

INCLUD-ED. Strategies for inclusion and social cohesion in Europe from education.VI Programa Marc de la Comissió Europea.

Jaussi Nieva, María Luisa (koord.) (1998): Kulturarteko hezkuntza: Eskolananiztasun etniko eta kulturalari hezkuntza erantzuna emateko orientabideak.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritza. Eusko JaurlaritzarenArgitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz.

2/2006 Lege organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzko. Estatuko AldizkariOfiziala. 2006ko maiatzaren 4a.

Mendia, R. (1997) Aniztasunaren trataera derrigorrezko bigarren hezkuntzan.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritza. Eusko JaurlaritzarenArgitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz.

Mendía,R. (2004): Paso a paso hacia una escuela inclusiva en el País Vasco.Echeita, G. eta Verdugo, M. A. (Koord.): La declaración de Salamanca sobrenecesidades educativas especiales 10 años después: Valoración y prospectiva.

Ahalmen-urritasunak dituzten pertsonei buruzko hitzarmena eta hautazkoprotokoloa (2006).

Nazio Batuak: A/RES/65/1 Cumplir la promesa: Unidos para lograr los Objetivos deDesarrollo del Milenio (2010).

Hezkuntza-premia bereziei buruzko Euskal Autonomi Erkidegoko araudia.Hezkuntza, Unibertsitate Eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritzaren ArgitalpenZerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz. 1999.

Euskal Herriko Hezkuntza Berezirako Egitamua. Hezkuntza eta Kultura Saila. EuskoJaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz. 1983.

Schalock, R. L. eta Verdugo, M. A. (2003): Calidad de vida. Manual paraprofesionales de la educación, salud y servicios sociales. Madril: Alianza.

UNESCO (2004) Temario Abierto sobre Educación Inclusiva. Materiales de Apoyopara Responsables de Políticas Educativas. Latinoamerikako eta Karibeeskualdeetako Hezkuntzarako UNESCO bulegoak argitaratua OREALC / UNESCOSantiago. Santiago (Txile).

UNESCO (2008): La educación inclusiva: el camino hacia el futuro. Erreferentzia-dokumentua. Ginebra: UNESCO

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

54

Page 55: 111212 eskola inklusboa eus

EUROPAR BATASUNA. Lisboako Tratatua, Europar Batasunaren Tratatua etaEuropako Erkidegoa eratzeko Tratatua aldatzen dituena (2007/c 306/01).

HHAA (1995) Irakasle aholkularia. Funtsa. Funtzioak. Praktika. Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritzaren ArgitalpenZerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz.

HHAA (2002) Euskadiko Ikaskuntza Komunitateak. Hezkuntza, Unibertsitate etaIkerketa Saila. Eusko Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.Vitoria-Gasteiz.

HHAA (2005): Hezkuntza-premia bereziei erantzuna guztientzako euskal eskolan.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritzaren ArgitalpenZerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz.

HHAA (2006). Guztientzako euskal eskolak nola landu hezkuntza premia bereziak.Hainbat jardunbide egokiren esperientziak eta eztabaidak. Hezkuntza, Unibertsitateeta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz.

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

55

Page 56: 111212 eskola inklusboa eus

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

56