Eskola Inklusiboa

6
Eskola Inklusiboa Praktika

description

Eskola Inklusiboa. Praktika. Eskola Inklusiboaren sormena. Knowles-ek (2006) eskola inklusiboak kontuan izan behar dituen adierazle batzuk adierazten ditu. Hortaz, hausnar ezazue jarraian aipatzen diren adierazleen artean zenbat aplikatzen diren gehien ezagutzen duzuen eskolari buruz: - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Eskola Inklusiboa

Page 1: Eskola Inklusiboa

Eskola InklusiboaPraktika

Page 2: Eskola Inklusiboa

Knowles-ek (2006) eskola inklusiboak kontuan izan behar dituen adierazle batzuk adierazten ditu. Hortaz, hausnar ezazue jarraian aipatzen diren adierazleen artean zenbat aplikatzen diren gehien ezagutzen duzuen eskolari buruz:

- Pertsona oro ongi etorria sentiarazten saiatzen da.

- Umeek elkarri laguntzen diote.

- Nagusi guztiek elkarri laguntzen diote eta elkarrekin lan egiten dute.

- Gurasoak ongi etorriak izaten dira, eta eskolaren eta gurasoen artean nabaria da lotura sendoa eta elkarren laguntza.

- Eskolak lotura estuak ditu komunitatearekin. Eskola sartuta dago tokiko komunitateko lanean eta ekintzetan, eta komunitateak ere

lotura sendoak ditu eskolarekin.

Eskola Inklusiboaren sormena

Page 3: Eskola Inklusiboa

Pertsona guztien ahotsak

Eskola inklusiboetan, oso garrantzitsua da pertsona guztien ahotsak entzutea. Beraz, hainbat ahots jaso ditugu inklusioari buruz. Sailka itzazue adibide horiek (inklusioarekin erlazioa duten ideiekin laburtuz) eta bila ezazue informazio gehiago, ea zein den pertsona bakoitzak (ikasleek, irakasleek, gurasoek…) inklusioaren inguruan duen pentsamendua.

IKASLEAK:

- Autismoa duen ikaslea: «Uste dut nire modukoa den jendeari buruz beste umeei erakutsi behar zaiela. Ume batzuek esaten dute astuna naizela. Nik badakit ez naizela astuna eta hori azaltzen saiatzen naiz haiei; baina haiek ez didate entzuten. Desberdina bazara, txartzat ikusten da hori» (Dedridge, 2007:25).

- Ikusmen-urritasuna duen ikaslea: «Irakasleek nik ikusi ezin nituen gauzak idazten zituzten arbelean eta, nik galdetzean, haiek erantzuten zidaten: “ez, utz ezazu, zuk ez duzu behar” eta, gero, hurrengo gaian behar izaten nuen» (MacConville eta Rhys-Davies, 2007:53).

- Dislexia duen umea: «Dislexia izatea ez zait gustatzen. Gelatik kanpoko ikasgai aspergarriak ezin ditut jasan; gogorik gabe gelatik ateratzen naute, irakurtzen ikasteko. Nire lagunekin klasean egon nahi dut, eta desberdina ez izan» (MacConville, Dedridge, eta Gyulai, 2007:79).

- Ikasteko zailtasun bereziak dituen ikaslea: «Nire irakaslea ez zen laguntzeko prest dagoen horietakoa. Berak esaten zuen ni alferra nintzela eta ez nuela lanik egin nahi» (MacConville, Dedridge eta Gyulai, 2007:76).

Page 4: Eskola Inklusiboa

- Entzuteko ahalmen-urritasuna duen ikaslea: «Irakasleak esaten duena ezin dut jarraitu, batez ere, bera klasean zehar dabilenean eta bere aurpegia ikusi ezin dudanean» (MacConville eta Palmer, 2007:115).

- Entzuteko ahalmen-urritasuna duen ikaslea: «Oso zaila izaten da, haiek denek batera hitz egiten dutelako, txantxaren bat esanez, eta nik ezin dut entzun!; horregatik, “yeah” esaten dut barre eginez, edo oso altu barre egiten dut; orduan, jende guztiak zorotzat hartzen nau» (MacConville eta Palmer, 2007:102).

- Ahalmen-urritasun fisikoa duen ikaslea: «Eskolako azken txangora ezin izan nuen joan, ni zaintzen ninduen laguntzaileak ezin zuelako joan; beraz, egun osoa liburutegian pasatu nuen» (MacConville eta Dedridge, 2007:133).

- Ahalmen-urritasun fisikoa duen ikaslea: «Umeek gehiago ikasi behar dute ahalmen-urritasunari buruz, edo ezjakintasunean haziko dira. Oso ideia ona izango litzateke irakasgaietan ahalmen-urritasunari buruzko informazioa aurkituko balute, eta ahalmen-urritasuna duten pertsonen argazkiak testuliburuetan ere agertuko balira» (MacConville eta Dedridge, 2007:138).

- Ikasteko zailtasunak dituen ikasle bat: «Nire lagunak oso onak dira nirekin. Badakite zailtasunak ditudala, eta zerbait behar dudanean ortografian, alegia, haiek lagun diezadakete» (Norwich eta Kelly, 2004:52).

- Ikasle bat: «Batzuetan Douglas oso gaiztoa izaten da. Gure irakasleak esaten du guk bezain ongi ez duelako ulertzen dela. Batzuetan, berak irakasle batekin irten behar izaten du eta, bueltatzen denean, barkamena eskatzen digu. Nik harekin jolas dezaket, baina futbolean ez da oso ona; batzuetan baloia joaten zaio eta ezin dugu jolastu» (Flavell, 2001:85).

- Ikasle bat: «Gogoan ditut bi urte on. Niri ulertzen zidan, niri gustatzen zaidan bezala, hots, pertsona bezala tratatzen ninduen irakasle batekin. Baina hori haren gelan bakarrik gertatzen zen. Mailaz igo nintzenean, guztia amaitu zen» (Parrilla, 2005:115).

- Ikasle bat: «Nitaz barre egiten zuten, (…) beharbada atzeratua nintzela pentsatzen zutelako. Jokoetatik kanpo uzten ninduten eta gauzak ezin nituen haiekin egin. Ez zuten nirekin eseri nahi. Mahai berean geunden, baina ez ninduten bertan nahi; zergatik? Ez dakit… haiek bezalakoa ez nintzelako» (Parrilla, 2005:118).

- Ikasle bat: «Inoiz ez nuen nire burua ikasgelako bat gehiago sentitu. Gelara sartu eta gelatik irteten nintzen, beste batzuen etxean sartzen garen moduan» (Parrilla, 2005:131).

Page 5: Eskola Inklusiboa

IRAKASLEAK:

- Laguntza-irakasle bat: «Nik suposatzen dut inklusioa egoera aldatzea dela jende guztia partaide izateko, eta ez jendea aldatzen saiatzea egoera horietan sartzeko. Beraz, inklusioa izan daiteke ikastetxe bat sortzea ume guztiak kontuan izanda —gaur egun, ziurrenik ezinezkoa denok barne izatea!—» (Roaf, 2003:224).

- Laguntza-irakasle bat: «Ikasle batentzat zer zen onena zuk zeuk erabakitzen zenuen, eta, gero, gertatuko zena umeari informatzen zitzaion. Orain, umea bileretan inplikatuago egoten da, beraz, haiek ere ahotsa dute» (Roaf, 2003:225).

- Laguntza-irakasle bat: «Edozein umek laguntza eska dezake eta jasoko du. Guk ume guztiekin lan egiten dugu; horrela, haiek estigmarik gabe ikusten zaituzte» (Roaf, 2003:231).

- Laguntza-irakasle bat: «Eskola honetako indarra elkarrekin lan egitea da» (Roaf, 2003:236).

- Laguntza-irakasle bat: «Ikasteko prest egon behar duzu» (Roaf, 2003:236).

- Eskola arrunteko irakasle bat: «Inkusioa hasi zenean kezkatuta nengoen. Nik ez nekien premia larriak dituzten ikasleekin nola lan egin. Orain oso harreman ona daukat eskola bereziko profesionalekin, eta elkarrekin lan handia egiten dugu» (Flavell, 2001:84).

- Irakasle bat: «Hezkuntza Sailak uste du giza baliabide eta baliabide ekonomiko nahikoa daudela, eta hori ez da horrela. Batzuetan, 30 umerekin klase batean harrapatuta zaudenean, lanik batere ezin duzu egin beharrezko laguntzarik gabe, eta hori ez da etekinik onena umearentzat» (Horne eta Timmons, 2009:278).

- Irakasle bat: «Askotan, umeak etxera joan, eta gurasoei ume honek egindakoa kontatzen zieten. Niregana guraso asko etortzen ziren, esanez ez zutela nahi hurrengo urtean haien haurra ume honekin egotea» (Horne eta Timmons, 2009:280).

Page 6: Eskola Inklusiboa

GURASOAK:

- «Irakasleak dira umearen premiak betetzeko lan egiteko eskemak eta curriculuma aldatzeko arduradunak» (Runswick-Cole, 2008:177).

- «Guk ez daukagu zalantzarik bera non dagoen. Guk dakigu ez dela izango akademiko garrantzitsu bat, baina eta zer?» (Runswick-Cole, 2008:177).

- «Nire umea tokiko eskolara joatea eta komunitatearen kide izatea nahi dut. Nire ametsa da nerabea izatean lagunek deitzea eta argazkiak izatea. Baina izan ahal duen hezkuntzarik onena nahi badut, bizilekua aldatu behar dut, eskola berezitik gertu egoteko» (Runswick-Cole, 2008:178).